Post on 01-Jul-2020
2
Aurkibidea
1. Eboluzio demografikoa eta lan-merkatuaren eboluzioa atzeraldi
handiaren testuinguruan 3
2. Lehen etxebizitza eskuratzeko premiak eta etxebizitza babestuaren
eskaria 2008-2016 6
3. Etxebizitza babestuaren eskaria: 2008-2016 7
3.1. Etxebizitza babestuaren eskaria hobeto ulertzeko adierazleak 7
3.2. Etxebizitza babestuaren eskarian Etxebiden 2008-2016 aldian izan diren
aldaketa nagusiak 8
4. 2008tik izena emanda dauden pertsonak: kuantifikazioa eta
karakterizazioa 12
5. Ondorioak 17
3
1. Eboluzio demografikoa eta lan-merkatuaren eboluzioa atzeraldi handiaren testuinguruan
2008 eta 2016 artean etxebizitza babestuaren eskarian izan diren aldaketak ulertzeko xedez, zortzi urte horietan
EAEko testuinguru ekonomiko eta sozialean izan diren aldaketa garrantzitsuenetako batzuk jasotzen dituzten
adierazle-sorta bat aurkeztuko da lehen atal honetan.
2008tik euskal biztanleria pixka bat hazi da …
2008 eta 2016 artean, euskal biztanleria pixka bat
hazi da (% 1,5). Euskal biztanleria 32 mila
lagunetan hazi da zortzi urteko aldi horretan edo,
beste modu batean esanda, batez beste 8.000
lagun urtean.
2008 eta 20086 arteko hazkundea Arabako
lurraldean pilatu da (% 4,7). Gipuzkoan, aldiz,
biztanleriaren hazkunde-tasa txikiagoa izan da
(% 2,4), eta Bizkaiak ez du ia hazkunderik izan.
... Bestalde, atzerritarren ekarpena erabakigarria da saldo positibo hori
lortzeko
Atzerritarren biztanle-kopurua % 32,4 (46 mila
lagun) hazi da 2008 eta 2016 artean, 2016an
euskal biztanleriaren % 8,6 izateraino.
Horrenbestez, nabarmena izan da atzerritarren
ekarpena, EAEko biztanle-kopuruak aldi horretan
behera egitea saihestu duelako.
Biztanleriaren dinamika hori aurrerago azalduko den
etxebizitza babestuaren eskarian islatzen da,
atzerriko pertsonen gero eta presentzia erlatibo
handiagoarekin, batez ere kolektibo gazteenen
artean.
Biztanleriaren eboluzioa 2008-2016
Iturria: Eustat
Iturria: Ikuspegi. Eusko Jaurlaritza
Biztanleria atzerritarraren eboluzioa 2008-2016 eta guztizkoaren gaineko %
2016/2008ko hazkunde-tasaren %
701.056
1.146.421
309.635
2.157.112
717.832
1.147.576
324.126
2.189.534
Gipuzkoa
Bizkaia
Araba
EAE
2016 2008
44.097
72.076
26.311
142.484
63.017
91.685
33.894
188.596
Gipuzkoa
Bizkaia
Araba
EAE
2016 2008
2016/2008ko hazkunde-tasaren %
%1,5
%4,7
%0,1
%2,4
%32,4
%28,8
%27,2
%42,9
4
Euskal biztanleriaren zahartze-prozesuak eta gazteen presentzia erlatibo
gero eta txikiagoak jarraitu egiten du
Euskal biztanleriaren zahartzea euskal gizarteak
aurre egin beharko dion erronka zailenetako bat da
eta politika publikoek aurre egin beharreko dimentsio
estrategikoetako bat, besteak beste, etxebizitza-
politikak.
Gazteriaren Euskal Behatokiaren arabera, 2006tik
(ez dago 2008ko daturik) 15 eta 29 urtera bitarteko
biztanleria % 25 murriztu da EAEn. Horrek eragin
handia izan du aurrerago aztertuko den etxebizitza
babestuaren eskariaren murrizketan.
2008 eta 2014 artean atzeraldiak gogor astindu zuen euskal gizarte osoa…
Etxebizitza babestuaren eskariak 2008tik izan duen
bilakaera ulertzeko beste gako-faktoreetako bat
krisiak lan-munduan txertatzeko arazo handiak
zituzten kolektiboetan izandako inpaktu
handiarekin lotzen da.
2008 eta 2014 artean langabezia-tasa laukoiztu
egin zen EAEn. 2008an, langabezia-tasa tasa
naturala deiturikoaren mailatik hurbil zegoen (% 3,8).
Hurrengo bost urteetan, langabezia-tasak gora egin
zuen, 2014an % 16,1ean kokatu arte.
Langabezia-tasen eboluzioa EAEn. 2008-2016
Iturria: Eustat BJA
2,7
9,8 10
7,8
9,4
15,1 17,1 16 13,6
4,3 8,6
10
13,2 14,2
16,7 17,2 16,7
14,9
3,3 6,5
7,4
8,2
8,9
12,5 13,9
13 11
2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
Araba Bizkaia Gipuzkoa
Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen eboluzioa eta biztanleria osoaren eboluzioa. 2001-2016
2015etik aurrera, euskal ekonomia enplegu
garbia sortzen hasi zen eta langabezia-tasa
murriztu egin zen, 2016an % 13,4an kokatu arte.
Krisiak gogorrago astindu zituen Araba eta
Bizkaia, eta 2014an % 17tik gorako langabezia-
tasetara iritsi ziren. Egungo egoerak lurraldeen
arteko alde nabarmenak uzten ditu agerian.
Bizkaiko langabezia-tasa Gipuzkoakoa baino lau
puntu handiagoa da eta Arabakoa baino 1,5
puntu handiagoa.
453.157 377.395 317.687 283.517
2.079.210 2.115.383 2.174.033 2.171.886
2001 2006 2011 2016
15 eta 29 urte bitartean Biztanleria osoa
3,8
8,1 9,1 10,8 11,8
15,1 16,1 15,3 13,4
2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
EAE
Iturria: Gazteriaren Euskal Behatokia
5
.. Modu berezian eragin die lan-munduan txertatzeko arazo handienak dituzten
kolektiboei
Krisiak modu berezian eragin die emantzipatzeko ahaleginetan ari ziren biztanle-talde gazteenei, bereziki
lehen enplegua lortu nahian ari ziren gazteei eta lan-ibilbidearen lehen urteetan egonik lan-baldintza
ezegonkorrenak zituztenei. Tradizionalki kolektibo horiek izan dira etxebizitza babestuaren eskarian gehien
parte hartu dutenak.
Hurrengo bi grafikoetan adierazten den bezala, krisiak eragin negatibo handiagoa izan du kolektibo horien
okupazio- eta langabezia-tasetan EAEko biztanleria aktiboan ikusitakoa baino.
16 eta 29 urte arteko biztanleria gaztearen eta biztanleria osoaren okupazio-tasaren eboluzioa. 2006-2016
Iturria: Eustat. Biztanleriaren Jardueraren Araberako Inkesta (BJA)
16 eta 29 urte arteko biztanleria gaztearen eta biztanleria osoaren langabezia-tasaren eboluzioa. 2006-2016
Iturria: Eustat. Biztanleriaren Jardueraren Araberako Inkesta (BJA)
Gainera, krisiak modu negatiboan eragin du etxebizitza eskuratuta zuten, diru-sarreren mailak nola behera
egin duen eta etxebizitzan jarraitu ahal izateko hilero egin behar zen ahalegin ekonomikoa gero eta
handiagoa nola den ikusi duten pertsona eta familietan. Fenomeno horrek etxebizitza babestuaren eskariari
ere zuzenean eragin dio. Hala, alokairuan bizi diren eta Etxebizitza Prestazio Osagarria (DSBEri lotutakoa)
behar duten pertsonek Etxebiden izena emanda egon behar dute alokairuko etxebizitza babestuaren
eskatzaile gisa hura jaso ahal izateko. Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren txosten berri batek krisiak kolektibo
horietan izan duen eragina ebaluatu du.
54,9 54,1 53,1
47,0 44,4 43,6 38,3 35,5
38,0 37,1 37,5
52,5 53,1 53,2
51,0 50,7 50,0 48,6 48,1 48,1 48,7 49,3
2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
16-29 urte Biztanleria osoa
7,3 5,7
7,3
16,5 18,4 19,1
23,0
29,0 29,5 27,9
23,7
4,1 3,3 3,8 8,1 9,1 10,8 11,8
15,1 16,1 15,3 13,4
2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
16-29 urte Biztanleria osoa
6
2. Lehen etxebizitza eskuratzeko premiak eta etxebizitza babestuaren eskaria 2008-2016
2008tik murriztu egin da lehen
etxebizitza eskuratzeko premia
duten eta premia horri aurre
egiteko diru-sarrerak dituzten
pertsona-kopurua
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Premiei eta
Eskariari buruzko Inkestaren arabera, 2009an
125.000 pertsonak adierazten zuten lehen
etxebizitza eskuratzeko premia. 2015ean,
kolektibo hori 72.836 lagunetara murriztu zen.
Esan beharra dago estatistika horretan sartzeko
pertsonek diru-sarreraren bat izan behar dutela.
Beste faktore batzuez gain, krisiaren inpaktuak
beherakada horri eragin ahal izan dio.
Erosketa-eskaria da 2008tik nabarmen behera egin duena. Alokairuko eskaria, aldiz, 2008ko 7.331
etxebizitzetatik 2015eko 33.564 etxebizitzetara igo da, 2008az geroztik beheranzko joera nabarmena
erakusten zuen etxebizitzen erosketa-eskaria gaindituz.
Etxebizitza-eskaria, eskuratzeko erregimenaren arabera. 2008-2015
Iturria: Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politika, Ingurumen eta Etxebizitza Saila
Lehen etxebizitza eskuratzeko premia hori adierazten duten bost pertsonatik batek (% 21,5) premia
horri aurre egiteko eta emantzipatzeko behar diren diru-sarrerak badituela adierazten du. Ehuneko hori
oso txikia da eta lehen etxebizitza eskuratzeko benetako eskaria 15.000 lagunetan koka daiteke, eskuratzeko
premia duten 72.836 pertsonen aurrean.
Lehenengo etxebizitza eskuratzeko premia duten pertsonen ezaugarri soziodemografikoak, diru-sarrera eta
errenta propioen eskuragarritasunaren arabera. 2015
Iturria: Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politika, Ingurumen eta Etxebizitza Saila
7.331
18.136 22.703
13.566
22.940 33.564
44.373
65.835
50.486
39.717
21.796 17.021
22.757 26.705 24.611 23.076
14.582
20.549
2008 2009 2010 2011 2013 2015
Alokairua Erosketa Bereizi gabe
Nahikoa diru-sarrera
15645 % 21,5
Nahikoa sarrera ez
edo irregularrak
57191 % 78,5
1.400 % 8,9
7.292 % 12,8
8.692 % 11,9
9.788 % 62,6
39.899 % 69,8
49.687 % 68,2
4.456 % 28,5
10.000 % 17,5
14.456 % 19,8
Nahikoa diru-sarrera
Nahikoa sarrera ez edo irregularrak
Guztira diru-sarrerekin
18 eta 24 urte bitartean 25 eta 34 urte bitartean35 eta 44 urte bitartean
91.353
125.514
108.131
88.128
65.346
72.836
2008 2009 2010 2011 2013 2015
Iturria: Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politika, Ingurumen eta Etxebizitza Saila
18 eta 44 urte bitarteko pertsonak, lehen etxebizitza eskuratzeko premia dutenak.
Bilakaera 2008-2015
7
3. Etxebizitza babestuaren eskaria: 2008-2016
3.1. Etxebizitza babestuaren eskaria hobeto ulertzeko adierazleak
Etxebizitza babestuaren eskariak alokairuan emantzipatuta dagoen biztanle-kopuru gero eta handiagoa hartzen du…
Etxebizitzaren Euskal Behatokiak egindako
Zerbitzuaren Ebaluazioaren arabera Etxebiden
izena emandako pertsonen % 60 emantzipatuta
dago.
Adierazle hori oso garrantzitsua da etxebizitza
babestuaren eskarian izandako aldaketak ulertzeko
orduan. Hala, 2009an, Etxebiden izena emandako
pertsona gehienak ez zeuden emantzipatuta eta
gurasoekin batera bizi ziren (% 58,1) 2016ko
% 39,6ren aurrean.
…fenomeno horrek indar berezia izan du Araban eta, etxebizitza eskuratzeko
erregimenaren arabera, alokairuko etxebizitza eskatzen duten pertsonen
artean
Araba da pertsona emantzipatuen pisu erlatiborik handiena duen lurraldea. Etxebiden izena emandako
sei pertsonatik batek jarraitzen du gurasoekin bizitzen. Halaber, alokairuko etxebizitza eskatzen duten
pertsonen artean pertsona emantzipatu gehiago daude etxebizitza erostea eskatzen dutenekin alderatuta .
Pertsona eskatzaileen egoera etxebizitzarekiko, Lurralde Historikoaren arabera. 2015
Iturria: Etxebizitzaren Euskal Behatokia
Araba Bizkaia Gipuzkoa
Gainerakoak: Alokairuko etxebizitza babestuan bizi naiz; Alokairuko etxebizitza partekatzen dut; Lagatako etxebizitza batean bizi naiz; Beste egoera bat
Iturria: Etxebizitzaren Euskal Behatokia
41,9
60,4
58,1 39,6
2009 2015
Emantzipatuta dago Ez dago emantzipatuta
Familiaren etxean bizi naiz
% 41,8 Alokairuk
o etxebizitza librean bizi naiz % 39,0
Gainerakoak
% 19,2
Familiaren etxean bizi naiz
% 45,2
Alokairuko
etxebizitza librean bizi naiz % 40,5
Gainerakoak
% 14,3
Familiaren etxean bizi
naiz % 16,4
Alokairuko etxebizitza librean bizi
naiz
% 49,2
Gainerakoak
% 34,4
Emantzipatuta bizi diren eta etxebizitza
babestuaren eskatzaile izaten jarraitzen duten
biztanleak. 2009-2015
8
Etxebiden izena emanda jarraitzen duten pertsonen egoera etxebizitzarekiko, eskatutako erregimenaren arabera
Iturria: Etxebizitzaren Euskal Behatokia
3.2. Etxebizitza babestuaren eskarian Etxebiden 2008-2016 aldian izan diren
aldaketa nagusiak
Etxebizitza babestuaren eskaria osatzen duten eskabide-kopurua ia erdiratu egin da (-% 44) 2008koarekin alderatuta
2016an 53.327 eskabide egin ziren Etxebiden, 2008an egindakoak baino 42.000 eskabide gutxiago.
Etxebizitza babestuaren eskariak hiru Lurralde Historikoetan izan du beherakada, baina beherakada hori Araban
izan da handiena (-% 60,7). Etxebizitza babestuaren eskaria murrizteko joera hori atzeraldi osoan zehar gertatu
da, baina indar handiagoa hartu zuen lehen aipaturiko Etxebideren 2012ko erregulazio Agindua indarrean sartu
zenean.
Etxebizitza babestuen eskariaren bilakaera, Lurralde Historikoaren arabera (eskabideak)
Iturria: Etxebizitzaren Euskal Behatokia
Alokairua Erosketa
Gainerakoak: Alokairuko etxebizitza babestuan bizi naiz; Alokairuko etxebizitza partekatzen dut; Lagatako etxebizitza batean bizi naiz; Beste egoera bat
37,2
43,8
19,1
Familiaren etxean bizinaiz
Alokairuko etxebizitzalibrean bizi naiz
Gainerakoak
50,5
26,9 22,5
Familiaren etxean bizinaiz
Alokairuko etxebizitzalibrean bizi naiz
Gainerakoak
17.075
6.710
2008 2016
Araba
33.923
16.652
2008 2016
Gipuzkoa
44.566
29.748
2008 2016
Bizkaia
96.145
53.327
2008 2016
EAE
Murrizketa-tasa
-% 33,2
-% 50,9
-% 60,7
-% 44,5
9
Bizkaian bizi diren pertsonen etxebizitza babestuaren eskariaren garrantzi erlatiboa nabarmen handitu da
2008az geroztik; izan ere, eskari osoaren % 46,4 izatetik % 55,8 izatera pasatu da 2016an. Arabako lurraldeko
etxebizitza babestuaren eskariaren pisu erlatiboa, aldiz, 2008ko % 17,8tik 2016ko % 12,6ra jaitsi da eta
Gipuzkoan bizi diren pertsonen eskaria 2008ko % 35,3tik 2016ko % 31,2ra.
Etxebizitza babestuen eskariaren pisu erlatiboa, Lurralde Historikoaren arabera 2008-2016 (eskabideak)
2016an 65.593 pertsona zeuden Etxebiden izena emanda, 2008an baino % 43,4
gutxiago. Araban izan zen beherakada handiena (-% 58)
2008an 115.719 pertsona zeuden Etxebiden izena
emanda. Kopuru hori % 43,4 murriztu da 2016an.
Eskabideetan gertatutakoaren antzera, 2008 eta
2016 arteko eskariaren beherakada handiena
Araban izan zen (-% 58), beste bi lurraldeetako
gutxitze-tasak ere handi samarrak diren arren (-
% 33,2 Bizkaian eta -% 48,2 Gipuzkoan).
Etxebizitza babestuaren eskariaren bilakaera 2008-2016 aldian (izena emandako pertsonak)
Iturria: Etxebizitzaren Euskal Behatokia
Horrela, 2016an, etxebizitza babestuaren
eskari gehiena Bizkaian dago (% 55,1), lurralde
horrek 2008an zuen pisu erlatiboa (% 46,8) zortzi
puntu handiagoa baita orain. Bilakaera horrekin
bat, Gipuzkoan eta, neurri txikiagoan, Araban ere
jaitsi egin da eskarien garrantzi erlatiboa.
Iturria: Etxebizitzaren Euskal Behatokia
2016
EAE: 53.327
2008
EAE: 96.145 Araba 17.075 % 17,8
Bizkaia 44.566 % 46,4
Gipuzkoa 33.923 % 35,3
Araba 6.710
% 12,6
Bizkaia 29.748 % 55,8
Gipuzkoa 16.652 % 31,2
20.271 8.515
2008 2016
Araba
39.991 20.711
2008 2016
Gipuzkoa
54.122 36.150
2008 2016
Bizkaia
115.719 65.593
2008 2016
EAE
Murrizketa-tasa
-% 33,2
-% 48,2
-% 58,0
-% 43,3
% 55,1 % 46,8 % 34,6
% 31,6
% 13,0 % 17,5
10
Aldaketa esanguratsuak 2008 eta 2016 arteko eskariaren profilean: izena
emandako pertsonen adina handitu egin da, bai eta emakumeen, ezkonduen eta
diru-sarrera txikikoen pisu erlatiboa ere.
2008 eta 2016 arteko eskatzaileen profilaren analisi konparatuak aukera ematen du izena emandakoen
ezaugarrietan aldaketa garrantzitsuak identifikatzeko:
● Adinaren araberako analisia. 5 urte eta erdi
handitu da izena emandakoen batez besteko
adina, 41,5 urtetan kokatu arte. Joera oso
esanguratsuak ikusten dira adin-taldearen
arabera:
o 35 urte baino gutxiagokoen eskariak nabarmen
egin du behera, batez bestekoak baino
gehiago. 50 urtetik gorakoen eskaria, bestalde,
nabarmen handitu da.
o Gazteenen pisu erlatiboak nabarmen egin du
behera: 2008an, izena emandako gehienek 35
urte baino gutxiago zituzten (% 58), eta
2016an, kolektibo horrek eskariaren % 30,8
hartzen zuen.
o 40 urtetik gorako pertsonek eskariaren erdia
hartzen zuten 2016an (% 50,1).
● Egoera zibila. Ezkongabeen pisu erlatiboak beheranzko joera erakutsi du 2008ko % 74,9tik 2016ko
% 56,8ra. Ezkonduak aldiz % 27,3 izatera iritsi dira 2016an (% 16,5 2008an) eta gero eta handiagoa da
dibortziatu eta bananduen garrantzi erlatiboa, eskariaren % 13,7 hartzen baitute dagoeneko.
● Diru-sarreren maila. 2008tik handitu egin da diru-sarrera maila txikiagoa duten eskatzaileen garrantzi
erlatiboa, 9.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten pertsonena nahiz diru-sarrerarik ez dituzten
pertsonena.
● Generoa: emakumeen pisu erlatiboa
handitu egin da. 2016an izena emandakoen
% 52,3 da, 2008ko % 47,8ren aurrean.
Iturria: Etxebizitzaren Euskal Behatokia
% 3,0
% 39,6
-% 0,7
-% 30,0
-% 61,5
-% 76,7
-% 81,3
-% 71,0
60 urte edo gehiago
50-59 urte
40-49 urte
35-39 urte
30-34 urte
25-29 urte
18-24 urte
<18 urte
Etxebizitza babestuaren eskaria adin-taldearen arabera. 2008-2016 (2016/2008 aldaketa tasak)
11
Etxebiden 2008-2016 aldian izena emandako biztanleen ezaugarri nagusien
laburpena (2016ko eskariaren gainean -65.792-pertsona)
Sexua Adina
Egoera zibila
Diru-sarrerak
Nazionalitatea
2008 % 52,1
2016 % 47,7
2008 % 47,8
2016 % 52,3
% 7,7
% 14,2
% 28,2
% 19,0
% 18,2
% 10,8
% 1,7
% 0,1
% 4,2
% 5,8
% 16,1
% 15,4
% 26,8
% 26,4
% 5,1
% 0,2
60 urte edo gehiago
50-59 urte
40-49 urte
35-39 urte
30-34 urte
25-29 urte
18-24 años
<18 urte 2008
2016
% 11,1
% 2,6
% 1,8
% 27,3
% 56,8
% 3,5
% 3,1
% 1,2
% 16,5
% 74,9
Dibortziatua
Banandua
Alarguna
Ezkondua
Ezkongabea
2008
2016
% 0,1
% 0,9
% 8,2
% 46,6
% 20,6
% 23,6
% 0,1
% 0,8
% 12,1
% 62,9
% 19,1
% 5,1
50.000 baino gehiago
39.001etik 50.000ra
25.001etik 39.000ra
9.001etik 25.000ra
9.000raino
Diru-sarrerarik gabe
2008
2016
% 29,5
% 70,5
% 12,0
% 88,0
Atzerritarra
Espainiarra
2008
2016
Iturria: Etxebizitzaren Euskal Behatokia
12
4. 2008tik izena emanda dauden pertsonak: kuantifikazioa eta karakterizazioa
2008tik 13.279 pertsonak jarraitzen dute Etxebiden izena emanda. 2016ko bost eskatzailetik bat da hori
2008an izena emanda zeuden pertsonetatik
13.279k etxebizitza babestuaren eskatzaile gisa
jarraitzen zuten 2016an, hain zuzen ere, 2008an
izena emandakoen % 11,5 eta 2016an izena
emandakoen % 20,2.
Araba da 2008tik pertsona eskatzaile gutxien dituen lurraldea
Araban, 2008an izena emanda zeuden eskatzaileen
% 5,2k 2016an ere izena emanda jarraitzen du.
2016ko eskariari dagokionez, % 12,4ra igotzen ziren.
Izena emandako pertsonak Lurralde Historikoen arabera (kopuru absolutuak eta eskariaren gaineko %-a Lurralde
Historiko bakoitzean 2008an eta 2016an)
Iturria: Etxebizitzaren Euskal Behatokia
2008tik 2016ra izena emanda egon den eskaria
Iturria: Etxebizitzaren Euskal Behatokia
Etxebizitza babestuaren eskatzaile gisa jarraitzen
dutenen pisu erlatiboa handiagoa da Bizkaian eta
Gipuzkoan. 2016ko eskariarekin alderatuta, %
19,4ra eta % 24,7ra iritsi da, hurrenez hurren.
% 11,5 % 20,2
2008 115.719
% 5,2
% 12,4
2008 2016
Araba
% 12,8
% 24,7
2008 2016
Gipuzkoa % 13,0
% 19,4
2008 2016
Bizkaia
% 11,5 % 20,2
2008 2016
EAE
Izena emandako pertsonak
*Guztizkoak ez dira batu 2008an Lurralde Historikorik esleituta ez zuten pertsona-kopurua txikia zelako (88 pertsona)
7.045 5.160
1.071 13.279
2016
65.593
13.279 pertsona
13
2016an alokatzeko etxebizitza babestua eskatzen zuten sei pertsonatik batek jarraitzen zuen 2008an etxebizitza babestuaren eskatzaile gisa…
2016an alokairuko etxebizitza eskatzen zuten gehienek atzeraldian zehar eman dute izena Etxebiden (2009tik
aurrera). Horrela, 2016an alokairua eskatzen zuten pertsonen % 16,5 2008tik zegoen izena emanda.
… erosketa eskatzen zutenen kasuan ehunekoa nabarmen igotzen da (% 37,6raino)
Baina etxebizitza erostea eskatzen zutenen
kasuan ehunekoa nabarmen igotzen zen; izan
ere, 2016an erostea aukeratzen zutenen % 37,6
izena emanda zegoen 2008tik.
2008tik izena emanda daudenen artean,
alokairuaren aukeraren aldekoak ugaltzen joan dira.
Hala, urteek aurrera egin ahala, lehentasunak
aldatzen joan dira alokairuaren mesedetan. 2016an,
2008an aukera espezifiko gisa erosketa eskatzen
zuten hiru pertsonatik batek (% 34,2) alokairua
eskatzen du orain. Halaber, 2008an alokairua edo
erosketa bereizi gabe eskatzen zuten hiru
pertsonatik bik erregimena aldatzea eta alokairua
eskatzea erabaki dute (% 65,9).
Generoaren arabera, ez da ia alderik nabaritu
2008tik etxebizitza babestuaren eskatzaile gisa
Etxebiden izena emanda zeuden gizon eta
emakumeen arteko proportzioan.
Gizonezkoen kasuan, proportzio hori 2016koaren
% 19,9koa zen eta emakumeen kasuan pixka bat
handiagoa: % 20,5.
Ehuneko horiek 2008an izandako eskaria baino txikiagoak dira, % 10,3 eta % 12,7 hurrenez hurren.
Izena emanda jarraitzen duten pertsonak eskatutako erregimenaren arabera (kopuru absolutuak eta
2008an eta 2016an erregimen bakoitzari lotutako eskariaren gaineko %)
Izena emanda jarraitzen duten pertsonak generoaren arabera (2008an eta 2016an genero bakoitzari lotutako
eskariaren gaineko %)
Izena emanda jarraitzen duten pertsonak: aldaketak 2008-2016 aldian eskatutako
erregimenean
Iturria: Etxebizitzaren Euskal Behatokia
% 16,5
% 37,6
% 17,9
% 7,3
% 11,6
Alokairua Erosketa Bereizi gabe
2016 2008
% 65,9
% 34,2
% 90,1
% 34,1
% 65,8
% 9,9
Alokairua 2016 Erosketa 2016
% 19,9 % 20,5
% 10,3 % 12,7
Gizonezkoak Emakumeak2016 2008
2008
13.279 2016
Alokairua: 4.765
Erosketa:
3.144
Bereizi gabe:
5.370
Iturria: Etxebizitzaren Euskal Behatokia
Iturria: Etxebizitzaren Euskal Behatokia
8.906 4.765
4.373
3.144 5.370
14
Eskatzaile gisa jarraitzen dutenek 2016an etxebizitza babestua eskatzen zutenek baino adin handiagoa dute batez beste (45,6 urte)
Kolektibo hori osatzen duten pertsonen batez
besteko adina (45,6 urte 2016an) urte horretako
etxebizitza babestuaren eskatzaile guztien batez
bestekoa baino handiagoa da (41,5 urte). Hori
koherentea da aztertutako fenomenoarekin,
gutxienez zortzi urte daramatzatelako Etxebiden
izena emanda.
Hala, 2008tik eskatzaile gisa izena emanda
dauden hamar pertsonatik zazpik 40 urte baino
gehiago dituzte eta % 30 50 urtetik gorakoa da.
Kolektibo hori oso garrantzitsua da 2016ko eskariari dagokionez adinik handieneko taldeetan. Gauzak horrela,
2008tik eskatzaile gisa jarraitzen dutenek 2016ko etxebizitza babestua eskatzen duten eta 40 urtetik gora
dituztenen % 25 baino gehiago hartzen dute eta % 30era hurbiltzen dira 50 urtetik gora dituztenen artean.
Izena emanda jarraitzen duten pertsonak adinaren arabera (zifra absolutuak eta 2016an adin-talde bakoitzari lotutako eskariaren gaineko %)
Iturria: Etxebizitzaren Euskal Behatokia
2016an eskatzaile gisa jarraitzen duten pertsonek eskariaren gainean duten
pisu erlatiboa askoz handiagoa da bertako biztanleen artean atzerritarren
artean baino
2008tik etxebizitza babestuaren eskatzaile gisa izena
emanda 1.439 atzerritar daude, 2016an etxebizitza
babestuaren eskatzaile gisa izena emandako
atzerritarren % 7,4. Etxebizitza babestuaren
eskatzaile gisa jarraitzen duen kolektiboaren pisu
erlatiboa askoz handiagoa da bertako herritarren
artean, 2016an eskariaren % 25,4 baitzen.
2008tik izena emanda jarraitzen duten pertsonak 2016an duten adinaren arabera
Hau ere nabarmendu behar da: 2008tik
Etxebiden izena emanda dauden eta orduan
nazionalitate atzerritarra zuten 1.062
pertsonak espainiar nazionalitatea lortu dute
2008-2016 aldian.
% 10,5
% 19,8
% 37,3
% 21,7
% 9,8
% 0,8
60 urte edogehiago
50-59 urte
40-49 urte
35-39 urte
30-34 urte
25-29 urte
% 0,0 % 0,1 % 1,6
% 10,9
% 23,1
% 26,8 % 28,2 % 27,7
<18 urte 18-24 urte 25-29 urte 30-34 urte 35-39 urte 40-49 urte 50-59 urte 60 urte edogehiago
0 1 111 1.306
2.879
Iturria: Etxebizitzaren Euskal Behatokia
4.955 2.630 1.397
15
Gauzak horrela, azken urte hauetan atzerritar
eskatzaile gehiagok eman dute izena Etxebiden eta
2008tik % 39,1 handitu da horien kopurua. Eskatzaile
gisa izena eman duten gainerako herritarren artean,
berriz, % 54 murriztu da aldi horretan.
Azkenik, izena emandako kolektibo horren batez
besteko egoera ez da ia batere hobetu 2008az
geroztik. 2008tik izena emanda dauden eta 2016an
hala jarraitzen duten pertsonen diru-sarreren batez
bestekoa 1.700 euro inguru igo da, 14.000 € baino
zertxobait gorago kokatu arte.
Eta 2009tik 2016ra bitartean izena emandakoak? 2016an izena emanda zeuden
bostetik lauk 2009 eta 2016 artean eman zuten izena, kopuru absolututan
52.314 pertsonak.
Azkenik, interesgarria da etxebizitza babestuaren eskatzaile gisa 2008tik izena emanda daudenen ezaugarrien
eta geroztik izena eman dutenen ezaugarrien arteko alderaketaren analisia laburbilduta aurkeztea:
Lurraldea: Arabako lurraldean eskaria gehiago handitu da 2009 eta 2016 artean EAEko gainerako
lurraldean atzeraldian baino. Hala, 2009-2016 aldian egindako sarreren artean, Araban izena emandako
pertsonen pisu erlatiboak bikoiztu egiten du 2008tik izena emanda zeudenena.
Eskuratzeko erregimena: aldiko sarrera berrien artean, alokairuaren aldeko apustua egin dute
gehienek (eskari berri horren % 86), eta 2008tik izena emanda zeuden pertsonei dagokienez, % 67
ziren.
Generoa: generoaren arabera ez da ia alderik antzematen 2008tik izena emanda zegoen kolektiboaren
eta 2009-2016 aldian izena emandakoen artean.
Adina: 2009 eta 2016 artean izena emandako eskatzaileen artean gazteen pisu erlatibo handia
nabarmentzen da: 2009-2016 aldian egindako izen-emate berrien % 35 gazteak dira, 35 urtetik
beherakoak, eta 2008tik izena emanda daudenen artean proportzio hori % 10ekoa da.
Nazionalitatea: 2009 eta 2016 artean izena emandako hirutik bat (% 34) atzerritarrak dira, eta 2008tik
izena emanda daudenen kasuan % 10.
Diru-sarreren maila: diru-sarrerarik txikieneko (9.000 euro baino gutxiago) pertsonen garrantzi erlatiboa
handiagoa da 2009 eta 2016 artean izena emandako etxebizitza babestuaren eskatzaile berrien artean
2008tik izena emanda daudenekin alderatuta.
Izena emanda jarraitzen duten pertsonak nazionalitatearen arabera (zifra absolutuak eta
kolektibo bakoitzak 2008an eta 2016an zuen eskari osoaren gaineko % )*
Iturria: Etxebizitzaren Euskal Behatokia
Iturria: Etxebizitzaren Euskal Behatokia
Batez besteko diru-sarreren eboluzioa 2008-2016 aldian izena emanda jarraitzen dutenen artean
12.586
14.302
2008 2016
% 7,4
% 25,6
% 18,0
% 10,6
Atzerritarra Espainiarra
2016 2008
8 urtean +%13,6
16
2008tik izena emanda dauden pertsonen ezaugarriak vs 2009-2016 aldiko sarrera berrienak
Sexua Adina
Lurralde Historikoa
Diru-sarrerak
Nazionalitatea
Jarraitzen dute
46,9%
Nuevas
47,9%
Jarraitzen dute
53,1%
Nuevas
52,1%
% 7,0
% 12,8
% 25,9
% 18,4
% 20,3
% 13,4
% 2,1
% 0,1
% 10,5
% 19,8
% 37,3
% 21,7
% 9,8
% 0,8
% 0,0
% 0,0
60 urte edo gehiago
50-59 urte
40-49 urte
35-39 urte
30-34 urte
25-29 urte
18-24 urte
<18 urte Jarraitu
Berriak
% 8,1
% 53,1
% 38,9
% 0,0
% 14,2
% 55,6
% 29,7
% 0,4
Araba Bizkaia Gipuzkoa LH gabe
Jarraitu Berriak
% 0,1
% 0,7
% 6,8
% 45,1
% 21,6
% 25,7
% 0,2
% 2,0
% 13,7
% 52,4
% 16,3
% 15,4
50.000 baino gehiago
39.001tik 50.000ra
25.001etik 39.000ra
9.001etik 25.000ra
9.000raino
Diru-sarrerarik gabe
Jarraitu
Berriak
% 34,2
% 65,8
% 10,8
% 89,2
Atzerritarra
Espainiarra
Jarraitu
Berriak
Iturria: Etxebizitzaren Euskal Behatokia
Erregimena
% 13,8
% 86,2
% 32,9
% 67,1
Erosketa
Alokairua
Jarraitu
Berriak
17
5. Ondorioak
Txosten honetan aztertu den bezala, Etxebiden izena emandako etxebizitza babestuaren eskariak
aldaketa handiak izan ditu 2008tik 2016ra, datozen urteetan etxebizitza-politikak diseinatzeko interes
berezia dutenak:
1. 2008tik 2014ra atzeraldiak oso inpaktu gogorra izan du tradizioz etxebizitza babestuaren
eskaria osatu ohi duten kolektibo eta biztanle-taldeetan:
Langabezia-tasa biderkatu egin zen hiru Lurralde Historikoetan, eta 2014an % 17 gainditu zuen
Araban eta Bizkaian.
Gazteek eta lan-munduan txertatzeko arazo handienak dituztenek modu gogorragoan jasan
dute krisia eta, horien artean, gainerako biztanleria aktiboan baino gehiago hazi da langabezia-
maila.
2015ean eta 2016an enpleguak hobera egin duen arren, 18 eta 29 urte arteko pertsonen
langabezia-tasa % 23,7koa da, EAEko batez bestekoa baino askoz handiagoa.
2. Lehen etxebizitza eskuratzeko benetako eskaria nabarmen murriztu da atzeraldian
zehar:
2009tik asko murriztu da lehen etxebizitza eskuratzea behar dutela eta premia horri aurre
egiteko diru-sarreraren bat dutela adierazten duten pertsonen kopurua.
Etxebizitza-eskarian izandako beherakada erosketaren aukeran pilatzen da, eta alokairuaren
aukerak emantzipatzea behar dutenen lehentasunen artean egin du aurrera.
Gutxi gorabehera 15.000 pertsonak adierazten zuten lehen etxebizitza eskuratzeko premia eta
premia horri erantzuteko adinako diru-sarrera egonkorrak zituztela. Horrek agerian uzten du
epe laburreko benetako eskariaren ahultasuna eta etxebizitza-politiken rol estrategikoa arazo
gehien dituzten kolektiboei etxebizitza eskuratzea errazteko.
3. Etxebizitza babestuaren eskariak aldaketa kuantitatibo eta kualitatibo handiak izan ditu
2008az geroztik:
Eskabide-kopurua eta izena emandakoen kopurua % 44 inguru jaitsi dira 2008tik EAE osoan.
Beherakada handiena Araban izan da (-% 60,7 eskabideetan eta -% 58 izena emandako
pertsonetan).
Etxebiden erregistratutako eskariaren konfigurazioan alokairuko eskaria gero eta protagonismo
handiagoa hartzen eta gehiengoaren aukera bihurtzen ari da erosketaren aurrean. Alokairuaren
protagonismo hori, beste faktore batzuen artean, izena emanda jarraitzen duten pertsona
emantzipatuen eskarian (2015eko eskari osoaren % 60) oinarritzen da. Fenomeno hori hiru
Lurraldeetan gertatzen da, baina indar gehiagorekin Araban.
2016an, izena emanda daudenen % 82k alokairuko etxebizitza eskatzen dute eta % 18k
etxebizitza erostea.
18
2008 eta 2016 artean izena emandakoen profilean izandako aldaketak intereseko beste aldagai
batzuetan ere islatzen dira:
o Izena emandako pertsonen batez besteko adinak gora egin du, 2008ko 35,7 urtetik 2016ko 41,5
urtera eta adin handieneko kolektiboek garrantzi erlatibo gero eta handiagoa dute: 40 urtetik
gorakoak gehiengoa dira (2016ko eskariaren % 50,1).
o Ezkonduen pisu erlatiboa (2016an eskariaren % 27,3) handitzen ari da ezkongabeen kaltetan, azken
horien eskariak gehiengoa izaten jarraitzen duen arren.
o 2016ko eskariaren % 29,5 atzerritarrena da. Horrek adierazten du 2008tik gorakada handia egon
dela.
4. 2008 eta 2016 artean 13.279 lagun egon dira izena emanda, hau da, 2016an izena
emanda daudenen bostetik bat:
Batez ere etxebizitza erosi nahi zutenek jarraitzen dute Etxebiden izena emanda. Hala, 2008tik
izena emanda dagoen eta etxebizitza erosi nahi duen kolektibo hori erosketa eskatzen duten
guztien % 37,6 dira, eta alokairuaren kasuan % 16,5.
2008 eta 2016 artean funtsezko aldaketak egon dira izena emanda dauden pertsonek etxea
eskuratzeko erregimenaren aukeran:
o 2008an aukera espezifiko gisa erosketa eskatzen zuten hiru pertsonatik batek (% 34,2) alokairua
eskatzen du 2016an.
o 2008an alokairua edo erosketa bereizi gabe eskatzen zuten hiru pertsonatik bik alokairua soilik
eskatzea erabaki dute (% 65,9).
2008tik izena emanda jarraitzen dutenen batez besteko adina (45,6 urte) 2016ko batez
bestekoa (41,5 urte) baino nabarmen handiagoa da. Beraz, horien % 70 baino gehiagok 40
urtetik gora ditu, eta adin handieneko taldeen etxebizitza babestuaren egungo eskariaren zati
garrantzitsua osatzen du kolektibo horrek.
2008tik 2016 arte izena emanda jarraitu duten pertsonen batez besteko diru-sarrerak 1.700
euro gehitu dira, 14.300 eurotan kokatuz.
2008tik izena emandakoen kolektiboa osatzen duten atzerritarren pisu erlatiboa egungo
eskaeraren gainean duen pisu erlatiboa baino askoz txikiagoa da. Nolanahi ere, orduan
atzerritar gisa izena emanda zeuden 1.000 pertsona baino gehiagok hala izateari utzi diote
baina Etxebiden izena emanda jarraitzen dute.