Gizakiaren eboluzioa (historiaurrea)

8
HISTORIAURREA pree 2011-2012 Lurrean gizakia agertu zenetik idazkera asmatu arteko garaiari deitzen zaio Historiaurrea deitzen zaio Historia ikertzeko, historialariek Historia, aro edo garaietan banatu dute. Nahiz eta aro edo garai bat noiz bukatzen eta hurrengoa noiz hasten den esatea erraza ez izan 1. Hominizazio prozesua 1859an Charles Darwinen “Espezieen jatorria” liburua argitaratzeak izugarrizko iraultza ekarri zuen. Gizon horrek, liburuan, izaki bizidun guztiak, baita gizakia ere, organismo bizidun sinpleagoen bilakaeraren ondorio zirela azaltzen zuen Duela hamar milioi urte, Lurreko klima gaur egungoa baino askoz hotzagoa zen. Lurreko toki asko izoztuta zeuden eta euria ez zuen askotan egiten; horregatik, basoak desagertuz joan ziren,eta zelai eta sabana zabalak agertu ziren. Baliabideen eskasiaren ondorioz, Afrikako primateen talde batek basoak utzi, eta zelaietako bizimodura moldatu behar izan zuen. Denborak aurrera egin ahala, lehen hominidoak agertu ziren, eta horiexek izan ziren gaur egungo gizakiaren arbasoak; ezaugarri fisiko eta jokabide berriak garatu zituzten: Bipedismoa edo zutikako jarrera. Pixkana-pixkana, hominidoak eskuak libre zituztela ibiltzen hasi ziren eta, horrela, tresnak eta lanabesak egiteko eta erabiltzeko gaitasun handiagoa garatu zuten; ondorioz, sabanan bizirik irauteko ahalmen handiagoa izan zuten. 1

Transcript of Gizakiaren eboluzioa (historiaurrea)

Page 1: Gizakiaren eboluzioa (historiaurrea)

HISTORIAURREA pree 2011-2012

Lurrean gizakia agertu zenetik idazkera asmatu arteko garaiari deitzen zaio Historiaurrea deitzen zaio

Historia ikertzeko, historialariek Historia, aro edo garaietan banatu dute. Nahiz eta aro edo garai bat noiz bukatzen eta hurrengoa noiz hasten den esatea erraza ez izan

1. Hominizazio prozesua

1859an Charles Darwinen “Espezieen jatorria” liburua argitaratzeak izugarrizko iraultza ekarri zuen. Gizon horrek, liburuan, izaki bizidun guztiak, baita gizakia ere, organismo bizidun sinpleagoen bilakaeraren ondorio zirela azaltzen zuen

Duela hamar milioi urte, Lurreko klima gaur egungoa baino askoz hotzagoa zen. Lurreko toki asko izoztuta zeuden eta euria ez zuen askotan egiten; horregatik, basoak desagertuz joan ziren,eta zelai eta sabana zabalak agertu ziren.

Baliabideen eskasiaren ondorioz, Afrikako primateen talde batek basoak utzi, eta zelaietako bizimodura moldatu behar izan zuen. Denborak aurrera egin ahala, lehen hominidoak agertu ziren, eta horiexek izan ziren gaur egungo gizakiaren arbasoak; ezaugarri fisiko eta jokabide berriak garatu zituzten:

Bipedismoa edo zutikako jarrera. Pixkana-pixkana, hominidoak eskuak libre zituztela ibiltzen hasi ziren eta, horrela, tresnak eta lanabesak egiteko eta erabiltzeko gaitasun handiagoa garatu zuten; ondorioz, sabanan bizirik irauteko ahalmen handiagoa izan zuten.

Burezurraren edukiera handiagoa. Ondorioz, hominidoen burezurra handitu egin zen eta horrek adimenaren garapena bultzatu zuen.

1

Page 2: Gizakiaren eboluzioa (historiaurrea)

HISTORIAURREA pree 2011-2012

Masailezurrak eta hortz-haginak txikiagotzea. Elikadura aldatu zutenez (herbiboro edo belarjale izatetik omniboro edo orojale izatera pasatu ziren), hominidoen masailezurra ez zen horren lodi eta sendoa izan aurrerantzean eta, pixkana-pixkana, kokotsa agertu zitzaien.

2. Hominidoen sailkapena

Lehen hominidoa Australopithecus izenekoa izan zen. Aurkitu diren aztarnen arabera, Afrikan bizi izan zen, duela 5 milioi urte inguru. Gehienak, pisu gutxikoak ziren (30 kilotik 60ra bitartean) eta nahiko txikiak (1,30 m). Burezurraren edukiera gorilaren antzekoa bazen ere, inguru berrira egokitzeko eta elikatzeko modu berriak aurkitzeko gai izan zen.

Homo habilis hominidoak, (tresnak egiteko

gaitasunagatik deitu zitzaion horrela Homo habilis-ari) australopithecus mota beraren garapenaren ondorioz sortu ziren duela 2 milioi urte. Gizakiaren lehen ordezkariak izatearen pribilegioa partekatzen dute hominido horiek. Afrikan aurkitu ziren horien aztarnak, oso antzinako harrizko tresna batzuen ondoan (alde batetik landutako harriak edo chopper direlakoak).

2

Page 3: Gizakiaren eboluzioa (historiaurrea)

HISTORIAURREA pree 2011-2012

Homo erectus, sua erabiltzen hasiko zen, tresna

eraginkorragoak egiteko gai izango da eta gizarte-antolamendu handiagoa izateagatik . Aurkitu diren aztarnarik zaharrenak duela 800.000 urte inguru Atapuerca (Burgos) bizi izan zen Homo antecessor bati dagozkio (Dolinako haurra).

A

3

Page 4: Gizakiaren eboluzioa (historiaurrea)

HISTORIAURREA pree 2011-2012

Atapuercako aztarnategia Burgosen

Homo sapiens-aren (pentsatzen duen gizakia) lehen ordezkaria da. Aztarna gehien, Europan aurkitu dira eta duela 120.000 urtetik duela 30.000 urte artekoak dira.

Neanderthal-eko gizakiek sua kontrolatzen zuten eta hildakoak lurperatzen zituzten Homo sapiens gizakiekin (Homo sapiens) 10.000 urtetan zehar bizi ondoren, desagertu ziren azken izotzaldiaren garairik gogorrenaren hasieran.

Gaur

egungo gizakiaren lehen aztarnak (Homo sapiens sapiens) Cro-Magnonen aurkitu ziren (Frantzia) eta, horregatik, Cro-Magnongo gizakia ere deritzo.

4

Page 5: Gizakiaren eboluzioa (historiaurrea)

HISTORIAURREA pree 2011-2012

3. Historiaurrearen banaketa

Historiaurreak izan dituen faseak:

ARIKETAK

1. Esan ondorengo esaldiak egia ala gezurra diren. Zuzendu txarto daudenak

1. Homo habilisek ez zituen harriekin tresnak egiten 2. Bipedismoa 4 hanketan ibiltzea da.3. Homo erectus bipedoa zen4. Gu Homo sapiens gara5. Atapuercako aztarnategia ez da garrantzitsua izan Gizakien eboluzioa6. Atapuercan Sevillan dago

5

Page 6: Gizakiaren eboluzioa (historiaurrea)

HISTORIAURREA pree 2011-2012

7. Eboluzioarekin burezurra txikiagotu egin da.8. Eboluzioarekin haginak ez dira aldatu9. Duela hamar millioi urteko klima oaringoaren berdina da10.Neanderthalak ez ziren desagertu11.Neanderthalak eta eta Homo sapiensak batera bizi izan ziren12.Neanderthalak eta eta Homo sapiensak mamutak harrapatzen

zituzten.13.Homo habilisak chopper izeneko tresnak egin zituzten14.Australopithecus orain dela 200.000 urte desagertu zen15.Darwinek espezien jatorriaren teoriaren sortzailea da16.Badirudi Homo erectusek sua asmatu zuela17.Homo sapienesek gorputzak lurperatzen zituzten18.Homo sapiens sapiens Cro Magnon bezala ezagutzen da ere19.Lucy izeneko neska Atapuercan aurkitutako Australopithecus bat da 20.Gizakiaren jatorriaren teoria ezberdinak daude.

.2. Idatzi irudi bakoitzaren ondoan dagokion giza espeziearen izena:

3. Orain lotu giza espezie bakoitza dagokion asmakizunarekin: (puntu 1)

- Homo Habilis - Sua asmatu zuen

- Homo Erectus - Bi hanketan ibiltzen hasi

zen

- Homo Sapiens - Lanabes konplexuak egiten

zituen

- Australopithecus - Artea asmatu zuen

6

Page 7: Gizakiaren eboluzioa (historiaurrea)

HISTORIAURREA pree 2011-2012

4. Bete hutsuneak:

5. Zer da

historiaurrea?

7