Post on 14-Jul-2015
Sarrera
Marko arkitektonikoaz mugatuta dago. Eskultura kokatzeko gune nagusiak dira:
Atariak Kapitelak
Sarrera
Eskultura erromanikoak helburu pedagogikoa zuen: irakurtzen ez zekien jendearentzat harrizko Biblia bat zen
Mezua sinplea eta argitsua da, ulertzeko erraza
Ez da garrantzitsua natura ondo kopiatzea, baizik eta transmititu nahi dituzten ideiak era argi batean islatzea.
Sarrera
Programa ikonografikoa beti kokatzen da era berdinean: Tinpanoan Azken Epaiketa
irudikatzen da Atezangoetan sainduen
eskulturak kokatzen dira Kapiteletan
Bibliako pasarteak Landare motiboak Irudi satirikoak
Beste motako dekorazioak (kanpoaldetan) bekatuak eta bizioak irudikatzeko uzten dira.
Atari baten zatiak
Tinpanoa
Tinpanoan Azken Epaiketa irudikatzen da Erdian Kristo agertzen da, epaile bezala Mandorlan edo almendra itxurako forma baten barruan dago Bere inguruan lau Ebanjelistak, pertsonak edo abere moduan
irudikatuak Hauen inguruan epaituak edota Apokalipsiko hogeita lau gizon
zaharrak agertzen dira
Tinpanoa
Kristo bedeinkatzen dago, eskua altxaturik duela
Bere oinak lurra irudikatzen duen sinbolo baten gainean jarriak
Mandorla elementu mistikoa da
Ebanjelistak inguruan daude: Marko, lehoia Mateo, gizona Lukas, zezena Jon, arranoa
Konposaketa
Irudiak marko arkitektonikora egokitzen dira
Hierarkia eta simetriako irizpideak jarraituz banatzen dira
Eszenari batasuna emateko pertsonai guztien begiak Kristorengan elkartzen dira
Detaile batzuk egiten dira ere
Konposaketa Atarietako beste elementu garrantzitsuak dira:
Apostoluen irudiak atezangoetan, normalean irudi luzangak izaten dira
Kristo, Birjina edo beste santu garrantzitsuren bat mainelean edo parteluzean
Dintelean garrantzi gutxiagoko irudiak edo Apokalipsiko gizon zaharrak agertzen dira
Konposaketa
Batzuetan dekorazioak ohiko markoa gaindi dezake eta fatxada osoan zehar zabaltzen da
Toki arruntetatik kanpo agertzen diren irudiak normalean bizio eta bekatuen irudikapenak izaten dira
Arkiboltak
Irudiak arkibolta bakoitzean banatzen dira
Gaia arkibolta batetik bestera desberdinak izan daitezke
Espazioak mugatzen ditu
Gaiak gizakiak, landareak edo irudi geometrikoak izan daitezke
Arkiboltak
Arkiboltetako irudiak erdira begira daude
Batzuetan dobela bakoitzean historia oso bat dago
Beste elementu apaingarriak, batzuetan profanoak, ager daitezke ere, zodiakoko sinboloak bezala
Beste apaingarriak
Teilatu azpian agertzen diren irudiak: munstroak eta bizioak irudikatzen dituzte
Klaustroak
Klaustroak apaingarri eskultorikoen beste gune garrantzitsu bat dira
Eskultura zutabe txikien gainean dauden kapiteletara mugatzen da.
Klaustroak
Kapitalak apaindu daitezke norma batzuk jarraituz: Batzuk Bibliako historiak
kontatzen dituzte, era sinple eta ulertzeko erraz batean
Beste batzuk naturako elementuak, landareak eta loreak bezala izaten dituzte
Beste batzuk sinbolikoak dira, munstroak edo alegoriekin
Erliebeak
Ez dira tinpanoetako edo klaustroetako irudiak bezain arruntak
Batzuetan elizetako hormetan agertzen dira Gaiak erlijiosoak izaten dira
Erliebeak
Teknikoki beste eskulturekin hainbat ezaugarri konpartitzen dituzte: Naturalismo falta Mezuaren sinpletasuna Plano desberdinak
sakontasuneko inpresioa emateko.
Eskultura independentea
Egurrez egindakoa izaten da
Irudiak ez dira tamaina handikoak
Beti dira erlijiosoak
Bizantziar eraginak izaten dituzte
Motak: Birjina bere Semearekin Kristo Gurutzean Jaitsiera
Eskultura independentea
Birjina: Bizantziar Teotokos-en oinarritua dago Birjina bere Semearentzat eserlekua da Biak agertzen dira aurrera begira Bedeinkatzen ari dira Ez dago adinen desberdintasunik,
bakarrik tamainakoa Desproportzionatuak dira Denborarekin eboluzionatu ziren eta
Haurraren kokapena desberdina da, naturalistagoa izateko
Polikromatuak daude
Eskultura independentea
Kristoa Gurutzean agertzen da Bizirik dago eta ez dauka
sufrimendua adierazten duen elementurik
Soineko luze bat jantzita daramate
Lau iltze dituzte Dena da simetrikoa Polikromatuak dira
Eskultura independentea
Jaitsierak: Batzuetan irudi bat baino gehiago agertzen da, Bibliako
eszena osatuz Arruntena Kristoa gurutzetik jaisteko momentua da.