Erroma

Post on 15-Aug-2015

84 views 11 download

Transcript of Erroma

ANTZINAKO ZIBILIZAZIOAErroma

K.a. 753 – K.o. 476

GIZARTEA: Gizarte mailaketa• Gizarte mailaketaren arabera bi taldeetan banatzen

ziren: askeak eta esklaboak. Askeak herritarrek zituzten eskubide guztiak zituzten, baina esklaboak berriz lan gogorretan aritzen ziren eta beraien eskubideak zapalduta zeuden.

GIZARTEA: Hiriaren nagusitasuna

• Hiriak nagusiki eraikin hauetaz zeuden osatuta: dendak, etxebizitzak, foruak, zirkuak…

EKONOMIA: Nekazaritza

• Erromako nekazaritzan: mahastiak, zerealak eta olibondoak ekoizten zituzten bereziki, frutak eta barazkiak ere lantzen ziren, hirietako merkatuak hornituz. Esklaboek egiten zuten lan gogorrena.

EKONOMIA: Merkataritza

• Merkataritza oso garrantzitsua zen, bereziki hirietan. Arlo horretan oso kontuan hartzekoa da Erromak zuen hedadura. Lehorreko eta itsasoko merkataritzak garrantzi handia hartu zuen.

KULTURA ETA ARTEA: Hizkuntza• Erromatarren jatorrizko hizkuntza latina zen.

Inperioko hedapenak latina zabaldu eta sakabanatu zuen. Denborak aurrera egin ahala hizkuntza garatu eta zatitu zen.

Zuzenbidea

• Erromatarrak arautzen hasi ziren. Horiei esker hiritarren eskubideak babes zitezkeen, eta gainera, inperio osorako lege komunak zirenez, horrek epaileen lana asko erraztu zuen.

KULTURA ETA ARTEA: Filosofia

• Erromatarrei esker zientziaren garatu dugu eta horrekin batera, gure ikuspegi filosofikoaren oinarria dakigu.

KULTURA ETA ARTEA: Galtzadak• Galtzadak, 90.000 km

inguru zituzten eta armadaren joan-etorriak errazteko eta merkataritza erosoago egiteko sortu ziren.

KULTURA ETA ARTEA: Zubiak eta akueduktuak

• Zubiak eta akueduktuak galtzaden osagarriak ziren eta ugari eraiki ziren, hainbat galtzada eta hirietan. Akueduktuen bitartez hiriaren ur-beharrak asetzen ziren: edateko ura, bainuetxetarako ura, nahiz garbiketak egitekoa.

KULTURA ETA ARTEA: Termak

• Edozein hiri garrantzitsuk termak edo bainu publikoak zituen, esklaboek zainduak. Horietan, hiritarrek bainu beroak, saunak, masajeak… hartzeko aukera zuten.

KULTURA ETA ARTEA: Mosaikoak

• Erroman mosaikoak asko erabiltzen zituzten hormak eta zoruak apaintzeko. Batik bat, eguneroko bizitza, eszena mitologikoak eta zirkuko eszenak irudikatu zituzten.

KULTURA ETA ARTEA: Enperadorea

• Enperadorea botere ororen jabe egin zen. Alde batetik, botere militarra (imperator) eta politikoa (princeps) eskuratu zituen, eta bestetik, botere erlijiosoa, apaiz gorenaren kargua (maximus pontifex), jainkotasun kutsua (augusto) bereganatuz.

KULTURA ETA ARTEA: Jainkoak

Kristautasuna onartu arte, beraien erlijioa politeista zen. Jainko ugari zituzten, baina nagusiak Jupiter (jainkoen eta gizakien aita eta erregea), Juno (Jupiterren emaztea eta arreba, ezkontzaren babeslea) eta Minerva (jakinduriaren jainkosa) ziren.

AMAIERA