Dbh 1 a osoa

Post on 31-Jul-2015

935 views 7 download

Transcript of Dbh 1 a osoa

ERREALITATE AREAGOTUA

ELHUYAR 3. FROGA

BIHOTZ GAZTEA IKASTOLADBH 1A MAILA 

ESPERO DUGU ZUEN GUSTUKOA IZATEA !!!!

Noski amama nik zer esan nahi duen azalduko dizut.

Pasa den egunean, lagun batek ez dakit zer areagotu bati buruz gauza bat esan zidan.Baina zer da hori? Zertarako balio du? Nola funtzionatzen du? Ni txikia nintzenean hori ez zen existitzen eta primeran bizi ginen.Laztana, azaldu ahal didazu zer den.

Errealitate areagotua teknologia bat da, errealitate birtualekin konbinatzeko aukera ematen duena, erabiltzaileari informazioa aberatsagoa ematen diona.

ZER DA?

Errealitate areagotua GPSa, iparrorratza, internet- konexioa baliatuz funtzionatzen duen teknologia da.

Zenbat daki nire bilobak!!

NOLA FUNTZIONATZEN DU?

Bideo kamarak hartzen duena pantailan erakuts dezake. Baina posizioa, orientazioa...ezagutzeko GPSa, iparrorratza... badituenez ikusten ari garena geografikoki koka dezakegu.Eta horrela ikusmen artifizialaren moduko tekniken bidez forma eta objektuak esagutu daitezke.

Mugikor berrietan sistema berri bat dago, android-sistema deiturikoa eta horrekin aplikazio  berriak eskuragarri ditugu eta horietako bat errealitate areagotua da.

APLIKAZIOAK

Honela aplikazio asko dauzka, adibidez ikuspegi zabal batera apuntatuta, bistara dauden museo, jatetxe edo intereseko puntuak nabarmentzen dizkigu. Hori posible da gure mugikorrean, GPSa edo interneta dauzkagulako.

Edo pentsatu etxe bila zabiltzala orduan ikusmira ditugun etxeetatik salgai edo alokairuan daudenak erakusten dizkigu euren prezioekin eta jabearen telefonoarekin batera, eta hori dena aplikazio honekin.

 

Mugikorretan beste aplikazio batzuk badaude ere, adibidez: Aplikazio bat "car finder" da. Aplikazio hau erabiltzen da zure autoa bilatzeko. Adibidez: Utzi duzu MEGAPARK batean zure autoa eta ez duzu aurkitzen, orduan, car finder aplikazioa erabiltzen duzu eta zure autoa bilatzen duzu.

Baina ez soilik mugikorretan.Errealitate areagotua aurkitu dezakegu leku eta modu askotan:PSP-etan , 3DS-etan , ordenagailuetan, IPAD-etan etb. Izan ahal da 2Dn edo 3Dn.

Merkataritzako kromo sinpleak  inoiz baino hobeto daude  aplikazio berri bat atera delako; 3D izeneko aplikazioa da, eta, noski, 3Dn ikusi ahal dira.

Hau bai teknologia berria: mugikorrak,orde-nagailuak... zer asmatuko dute orain?

Orain 3-Dko gormitiko tazo batzuk datoz goxokietan eta txeetoseko paketeetan.Tazoen atzeko partean ikur batzuk datoz; horiek ordenagailuko webkamean jarri eta tazoko aurreko partean dagoen marrazkia 3-Dnagertzen da.

Hainbat eta hainbat jostailu  dendatan , errealitate areagotuko pantaila bat sortu dute: jostailuak hortik pasatzerakoan kaxa barruan dagoen jostailua ikusten da birtualki. 

Baina guzti honek ere alde txarrak izan ahal ditu. Batzuetan jaisten ditugun aplikazioek birusak dakarzkigute.

Honek daukan beste arrisku bat, gure  mugikorrera "spam" asko eta etengabe  heltzea litzateke; spamak,dakizunez, hartzailaren baimenik gabe bidalitako mezuak dira eta gehienetan komertzilak dira.

Eta honek guztiak zertarako balio ahal dit niri?

Ba, nik uste dut erabilera asko eman ahal dizkiozula amama; adibidez: zure urtebetetzea  denean eta jatetxe bat bilatu behar duzunean telefonoa hartu eta aplikazio batekin bilatu ahal dituzu. Edo eta egoitza bat bilatu.

Badakitzertan erabiliko dut

Ulertu duzu amama?

Bai biloba. Orain modernoa naizela uste dut.Eskerrik asko.

AMAIERAHurrengor

a arte!