Post on 21-Jul-2016
description
Hezkuntzan komunikazio
kanalak irekiz
Txosten zientifikoa
1
Proiektua garatzen egon garen bitartean eduki dugun motibazioa eta bizi izan
ditugun abenturak laburtzen dituen egunerokoa eta argazki-sorta:
Zenbait egun igaro dira, hainbat ideia bota ditugu eta oso motibaturik gabiltza, hezkuntza sistema
bat sortzea pentsatu dugu, baina horrek duen zailtasunaz ohartu gara.
Oihane eta Amaiari pasada urteko laguntzagatik eskerrak ematea pentsatu dugu. Zientzia Azokan
aurten ere parte hartzeko ideiarekin gaudelako.
Eskerrak emateko idatzi dugun gutuna bukatu egin dugu!! Jesusek (Lauroko DBHko Zuzendariak)
prestatutako askarian irakurriko diegu.
Asko gustatu zaie gutuna, baina lortutakoa berriro errepikatzea zaila izango da.
Udako oporrak bukatu egin dira jada, guztiak elkartu gara, eta noski, betiko gaia/galdera itzuli egin
da: zer gertatuko da Zientzia-Azokarekin?
Ene bada! Inskribatu egin gara! Lortu egin dugu! Amaiak eta Oihanek lagunduko gaituztela esan
digute!!
1000 ideien inguruan bueltaka ibili ondoren izenik gabe jarraitzen dugu, zelan erditu izen egokia?
Antza denez ThunderBang deituko gara, ez al da izen polita?
Dirudienez "Alfabot" izango da gure izena... :D
Eskerrik asko Jon! Betabot izena oso gogoko dugu! Bigarren aldiz parte hartzen dugunez..
Programa informatikoak bezala, Beta bertsioa gara! Ez, askoz hobeto!! Betabot taldea gara!
Proiektu zientifikorako ideia gabe jarraitzen dugu, baina Asierrek logo oso polit bat prestatu du!!
Ezusteko elkarrizketa bat egin dugu, ez berak ez gu ez genuen elkarrizketa buruan...baina oso
baliagarria izan da!! Eskerrik asko Viridiana!!
Gaur Rosabeli (Lauroko DBHko Orientatzaileari) elkarrizketa bat egin diogu Lauroko hezkuntza
sistemari buruz, oso interesgarria dirudi...
Gaur, beti bezala... Beste elkarrizketa bat! Hainbat idazteaz nekatzen ari omen da Jonan…
Esatekoa da Jonan eta Ander arraro atera direla elkarrizketatik, beste ikuspunturen bat zutela
esaten dute.
2
Posterrerako ideia bikain bat daukagu, zinez polita geratuko da!!
Azkenean Mertxerekin (Sagrado Corazón Ikastetxeko PT-arekin) jarri gara kontaktuan. Eskerrik
asko, Maripaz, egindako mesede honengatik!
Gaur Mertxerengana joan gara, baina Jonan ezin izan da etorri, lastima. Hurrengoan baietz!!
Proiektu zientifikoak itxura ona dauka, baina eguna heltzen ari da..
Orain bai! Txosten Zientifikoari ekingo diogu!!!!
Gaur Mertxerengana itzuli gara, eta oraingoan Jonan etorri ahal izan da!! Gainera, komunikadorea
asko gustatu zaie!! Bihar Ikerren argazkiak izango ditugu komunikadorea erabiltzen.
Zoritxarrez Iker gaixorik jarri da eta ezin izan du komunikadorea erabili. Gainera Sue zoratu egin
da eta zalditik jauzi da, ondo dago baina !!
Gaur Anderren etxera joan gara denak bazkaltzen!! Gure idei-kutxa ia bukatuta dago eta posterrak
dekoratu berri bat dauka!!
Gaur Ikerrengana bueltatu gara, esaldiak nola egiten dituen ikusi dugu. Gainera gure scratcheko
softwarea erakutsi diegu Ikerren amari eta Mertxeri.
Gaur proiektua amaitzen ibili gara: posterra eta txostena bukatzen...
Ezkerreko argazkian blai eginda, Ikerren etxera gindoazela. Eskumakoan, berriz, gutako
bi Ikerren eskolako zabuetan jolasean.
3
AURKIBIDEA
1 - Abstract………………………………..……………………………………………4
2 - Sarrera…………………………………………………………………………...… 5
2 - Metodologia………………………………………………………..………..……. 6
2.1 Galdetegiak ………………………………………………………………………….. 6
2.2 Adituekin kontaktuan………………………………………………………………... 8
3 - Arazoa ………………………………………………..…………………………... 9
3.1 Kanala………………………………………………………………………………… 9
3.2 Kodea…………………………………………………………………………………. 9
3.3 Mezua……………………………………………………………………...………….10
4 - Proposamena …………………..……………………………….……………….11
4.1 Atal estandarra……………………………………………….……………...……….12
4.2 Hitzik gabekoa……………………………………………………………...……….. 14 4.3 Esaldien bidez komunikatzeko tresna……………………………………………..16
4.4 Kode ezberdina………………………………………………...…………………… 20
5 - Dauden konponbideak……………………………………….……………….. 21
6 - Bideragarritasuna ……………………….……………….…………….……… 22
6.1 Gizartean eragina………………………………………………….…………........ 22
6.2 Merkatu ikerketa..……………………………………….……………………..….. 23
6.3 Martxan jarrita………………………………………………………………...……. 23
7 - Ondorioak ……………………………………...…………………………….......24
8 - Hobelerroak ……………………………..………………………………............24
9 - Bibliografia ……………...………………………………………………………..25
4
ABSTRACT
ARAZOA: Hezkuntzan komunikazio prozesua eten daiteke, arrazoi nagusi hauengatik:
Kanala ezberdina da edo ez dago kanalik (autistak, arreta falta duten pertsonak..)
Kode (hizkuntza) ezberdina erabiltzen da (etorkinak, dislexiadunak...)
Mezua ondo transmititu ezin denean (arreta falta edo kontzentrazio falta)
KONPONBIDEA: Azaldutako arazoa konpontzeko, software batean oinarritutako
proposamena diseinatu dugu. Software hau ikasle bakoitzaren beharretara moldatu daiteke,
eta “atal” deitutako hiru zatitan banatuta dago momentuz:
ATAL STANDARRA: Ohiko hezkuntzara moldatutako liburu adimentsua, hainbat
berezitasunekin (nobela egiturarekin, arreta galtzen bada “Eye-Tracking” sistemaren
erabilpenarekin, galdetegien erabilpenarekin, irudi/bideo animatuekin...)
HITZIK GABEKO ATALA: Autistei eta komunikaziorik gabeko pertsonei bideratuta dago.
Edukiak irudi, bideo... animatuen bidez azaltzen dira era sinplean. Atal honek
komunikadore sistema bat dakar ere, gehien bat autismodunei begira.
PROIEKTUAREN GARAPENA: Iker Sagrado Corazón ikastetxeko 8 urteko Autismo
Nahaste Larria duen mutilarekin probatu dugu lehenengo kartoiz egindako prototipo
bat eta bigarrena, digitala, programatzen ari gara.
5
SARRERA
Hezkuntzaren ikerketa oso zabala denez eta esparru anitz ikertu daitezkenez, hasieran
hainbat ideia proposatu genituen lantzeko, ideia hauek guztiak beheko “ideia-lore” batean batuz.
XX. mendetik gaur egunera arte hezkuntzan
erabilitako komunikazio kanalak asko hobetu dira.
Adibidez, gure aiton-amonen garaian, bi komunikazio
kanal erabiltzen ziren bakarrik eta egun, beheko irudian
adierazten den bezala, komunikazio kanal gehiago
erabiltzen dira irakaslearen eta ikaslearen artean,
ikasleek edukiak ondo ulertzeko eta barneratzeko.
6
METODOLOGIA
Arazo bat finkatu ahal izateko informazioa hainbat iturrietatik atera dugu; elkarrizketetatik,
galdetegietatik, webguneetatik eta gure eskolako irakasleei galdetuz:
1. GALDETEGIAK: gure maila bereko kide guztiei (125 ikasleei) eta maila eta zentru
desberdinetako beste irakasleei (50 irakasle orotara) egin diegu.
1.1 Galdetegietan egindako galderak ondorengo itemetan oinarrituta daude:
a) Ikasgai zailena
b) Ikasgai errezena?
c) Motibazioa
d) Teknologia?
e) Metodologia berriak?
f) Japoniako hezkuntza?
g) Finlandiako hezkuntza?
h) Hego Koreako hezkuntza?
1.2 Galdetegien emaitzak:
EMAITZAK ONDORIOAK
Fisika eta kimika dira ikasgairik
zailenak, %41-arekin
Historia bigarren lekuan dago
%32-arekin
7
%57-ak teknologiaren erabilpena
erabilgarria dela pentsatzen dute,
motibagarria delako.
%85-ak ikasteko modua
praktikoagoa izan beharko lukeela
pentsatzen du.
8
%54-ak Alemaniako hezkuntza
sistema eraginkorragoa dela
pentsatzen du.
Beraz, ondorio orokorra IKT-en erabilpena hezkuntzarako motibagarria dela eta fisika eta
kimika ikasgai zailenak direla dakigu.
2. ADITU DESBERDINEI ERE HAINBAT ELKARRIZKETA EGIN DIZKIEGU:
Viridiana Barbani, (NCTTko, hau da, National Center of Teaching
Thinking-eko Espainiar eta Hego Amerikar arduradunari) egin genion
elkarrizketa bat. Honek garrantzi handia eman zion ikasleak baloratuak
izateko moduari eta gure buruari atera ahal diogun probetxuari.
Maripaz Basagoitiri, (Lauro Ikastolako Lehen Hezkuntzako
Orientatzaileari) elkarrizketa bat egin genion. Honek komunikazio
kanal asko erabiltzeari garrantzi handia eman zion. Zenbat eta kanal
gehiago erabili mezu bat transmititzeko, hobeto ulertuko zela mezu
hori baieztatu zuen.
Rosabel Urkijori, (Lauro Ikastolako DBHko Orientatzaileari), egin genion
elkarrizketa bat eta honek ere komunikazio kanal anitzen erabilpenari eman
zion garrantzia. Gainera “PT”-i buruz hitz egin zigun eta ikastolaren
funtzionamendua eta metodologia azaldu zigun.
9
ARAZOA
Hau guztia kontuan izanda, hezkuntzan erabiltzen den komunikazioaren arazoak aztertu
ditugu eta ondorio honetara iritsi gara:
Hainbat kasutan ikasle eta irakasleen arteko komunikazioa eten
egiten da. Hau gertatzen bada, ezin da mezu bat transmititu eta,
beraz, irakasleak ezin ditu edukiak ondo azaldu ezta ikasleek
eduki horiek ulertu edo barneratu ere.
Komunikazioaren etenaldi hau hainbat arrazoiengatik gerta daiteke:
EZ DA KANAL BERA ERABILTZEN EDO EZ DAGO KOMUNIKAZIO KANALIK: Mezuaren igorleak eta
hartzaileak kanal berdina erabiltzen ez badute, edo kanalik ez badago, komunikazio
prozesua eten egiten da eta ezinezkoa da edozein mezu transmititu. Hau izan daiteke
autismodun edota arreta faltadun pertsonen kasua, adibidez.
KODE (HIZKUNTZA) EZBERDINA ERABILTZEN DA: Mezuaren igorleak eta hartzaileak kode
berdina erabiltzen ez badute, komunikazio prozesua eten egiten da eta ezinezkoa da
edozein mezu transmititzea. Hau etorkin baten edo hemengo hizkuntza ez dakien
pertsona baten kasua da. Dislexia duten pertsonei eragingo dien arazo bat da, halaber,
irakurtzeko orduan. Hauek dira kode desberdinen adibide batzuk: Hizkuntza, keinuak,
zeinuak...
10
ARRETA EDO INTERES FALTA IKASLEEN ALDETIK: Ikasleek ematen ari diren gaia gustoko ez
badute eta gainera liburuan agertzen diren azalpenak ez badira haientzat batere
erakargarriak, ikasleek motibazioa, arreta eta interesa galduko dute. Hau gertatzean,
irakasleak ikaslearekin ezarri nahi duen komunikazioa ez da existituko eta mezua ez da
transmitituko.
Puntu hauei erreparatuz, ikusi dezakegu komunikazioan kodea eta kanala ezinbestekoak
direla eta hauek egon ezean, igorleak hartzaileari bidali nahi dion mezua bidaltzea ezinezkoa
izango dela.
Beraz, hau guztia kontuan izanda komunikazioa ezinbestekoa dela ikusi dugu eta honek
hainbat esparrutan eragina duela dakigu. Hemen ikusten dugu arazoa ondo zehazten duen irudi
globala.
11
Beraz, komunikazioa eteten den momentu edo une hauek kontuan izanda, arazo honi
aurre egiteko proposamen bat garatu dugu, software batean oinarrituta.
PROPOSAMENA
Komunikazio mota ezberdinak errazteko eta ikasleen artean inklusibitatea sustatzeko,
software guztiz moldagarri bat diseinatu dugu erabiltzaile mota bakoitzari egokitu ahal zaiona.
Software aplikazio bat, baina hainbat ataletan banatuta dagoena. Honela, erabiltzaile bakoitzak
behar duen funtzioa aukera dezake.
Ondoko irudian, aplikazioaren diseinua bere atal ezberdinekin.
Atal Klasikoa: lehenengo aztertu genuen atalarekin ikasleen motibazioa eta arreta maila
hobetu nahi izan genuen. Aurrerago sakonago azalduko da.
Hitzik gabeko atala: atal hau irakurri ezin duten pertsonentzat edota hitzezko
hizkuntzarekin arazoak dituzten pertsonentzat diseinatu dugu. Testua erabili beharrean,
oinarrizko kontzeptuak irudi eta hitz laburren bidez azaltzen dira.
12
Arreta faltadunen atala: atal hau pentsatzerako orduan TDHA duten pertsonak izan
genituen kontuan. Oraindik garatze bidean dago.
Etorkinen edo beste hizkuntzen atala: hemengo hizkuntza ez dakien pertsona
batentzako pentsatuta. Iruditxoen bitartez esaldiak osatu eta adierazi ditzake pertsona
honek.
Jarraian, atal ezberdinen deskribapen teknikoa eta lortutako emaitzak azalduko dira:
Atal Estandarra (klasikoa)
Lehen esan dugun bezala, ikasleen arreta eta motibazioa sustatzeko atala da eta bere
ezaugarriak ondoko irudian agertzen dira:
Nobela egiturak edukiak modu motibagarriago eta gogoratzeko era errazago batean
aurkezten ditu. Honela, kontzeptu teorikoz jositako testu bat irakurri edo kontakizun bat entzuten
badugu, kontakizunaz gehiago gogoratuko gara, nobela egiturak burmuina “ikastaldi moduan”
jartzen baitu.
13
Kontzeptuak errazago barneratzeko irudi nobela egituraz gain, irudi animatuak
erabiltzea oso garrantzitsua da kontzeptuak hobeto barneratu eta gogoratu ahal izateko.
Entzumena ondo garaturik ez duen pertsona batean oinarritzen bagara, irudien bitartez edo
irakurketaren bitartez ere hainbat eduki barneratu ahal izango luke.
Ezagunak diren software gehienetan, ikaslea baloratzeko moduren bat faltan botatzen
dute irakasleek, beraz, gure softwarean ikaslea baloratzeko modua inplementatu dugu. Hau da,
liburuan zehar hainbat galdera daude ikaslearen lana eta ulermen maila baloratu ahal izateko.
Horrez gain, ikasleei zuzendutako galderak eta erantzunak, wifi bitartez, irakaslearen
ordenagailura nahiz tabletara bidaltzeko aukera legoke.
Eye-tracking (begi jarraitzailea) funtzio oso garrantzitsua du: ikaslearen emaitzak eta
galdetegietako informazioa batuz, ikasle batek arreta edo ulermen arazoak dituen edo ez
identifikatu dezake. Ikasle batek atal bat behin eta berriz irakurri izan badu, ikasleak ulermen
arazo bat duela identifikatuko luke, adibidez.
LORTUTAKO EMAITZAK:
Ezaugarri guzti hauetan oinarrituta, demo bat egitea lortu egin dugu. Demoa eta bere
azalpena ikusi nahi izanez gero, esteka honetan sartu:
https://www.youtube.com/watch?v=SPUclSHD2f8
Gure ikastolako zientzia irakasle guztiei demoa erakutsi diegu eta oso proposamen ona
dela esan digute. Atal hau ikasleak edukiak hobeto barneratzeko oso erabilgarria izango
litzatekeela uste dute gainera, kontzeptuak era desberdinetan barneratzea ahalbidetzen
duelako eta modu honetan zailtasunak dituzten ikasleek ere edukiak ondo ulertzeko aukera
dutelako.
14
Hitzik gabeko atala
Atal hau garatu ahal izateko Autismo Nahastea zer den aztertu eta ikasi behar izan da.
Ikerketa ondoko atazatan banatu da.
1. ZER DA ESPEKTRO AUTISTA?
Espektro autistaren nahasteak (EAN) burmuinean egondako anomalia batengatik
sortutako garapenaren diskapazitate talde bat dira. EAN daukaten pertsonek orokorrean
arazoak dituzte bai sozializatzeko, bai komunikatzeko. EANren barruan, jarrera eta
gaitasun mota pila nabari daitezke.
68 pertsonetatik batek eta 42 umeetatik batek autismoa sufritzen du. Zenbaki hauek
minbizia baino ohikoago bihurtzen du autismoa. Trastorno gehienak bezala, pertsona batek
daukan autismo maila neurtzeko espektro bat sortu da. Honen barruan autismo maila
desberdinak sailka daitezke:
Kanner trastornoa: Autismo maila baxua, komunikatzeko eta harremantzeko arazo txikiak
izaten dute.
Asperger sindromea: pertsonak arazoak ditu harreman sozialak izateko eta oso interes
handia erakusten du matematikekin lotura duen guztiarekin.
Rett sindromea: nesketan agertzen da gehienbat eta koordinazioan eta hizkuntzarako
gaitasunetan arazoak ditu. Adibidez, hizkuntza ikasteko edo mugitzeko koordinazioan.
Umeen nahaste desintegratiboaren sindromea: Sindrome hau bat-batean agertzen da 3
edo 4 urterekin. Aurreko sindromeetan bezala, umeak zailtasunak ditu harremantzeko,
batez ere, objektuen eta umearen arteko interesa galtzen da.
Gaur egun zehaztuta ez dagoen transtornoa: komunikazioa ez dagoenean ematen da.
Espektro autistatik, larriena.
Ondoko irudian ikus daiteke autismoaren espektro osoa.
15
Ikerketa honen ondorioz autismo kasurik larriena ez hitzezko autismoa dela jakin izan
dugu, autismodun pertsona horrek besteekin komunikatu ezin delako.
2. AUTISMO LARRIA DUEN UME BAT EZAGUTU ETA BERA ERREFERENTZI MODUAN HARTU
Beraz, atal hau garatzeko, Mertxe Agirrekin (Sagrado Corazón Ikastetxeko ume autista
baten Pedagogo Terapeuta, PT) kontaktuan jarri ginen. Iker deituriko 8 urteko autismo larridun
umearekin lan egiten du. Ikerrek ez daki hitz egiten, eta ziur aski ez du inoiz lortuko..
Ondoko irudian Mertxe eta Iker agertzen dira:
Mertxe PT-ari egindako elkarrizketaren ondoren lortutako emaitzak:
Autisten arazoak direla eta, denak dira desberdinak eta
beraiekin komunikatzeko erabiltzen den sistema, beraien
beharrizanetara guztiz egokituta egon beharko litzateke.
Gaur egun dauden irtenbideak ez dira moldagarriak; hau da,
ez dira autista bakoitzaren beharrizanetara egokitzen.
Autistak komunikatzeko modu bat, behean ikusten dugun
komunikagailu antzeko baten bitartez izan daiteke. Honek
iruditxoak edo piktogramak erakusten ditu eta hauei esker
Ikerrek bere eguneroko sentimenduak adierazten ikasi du.
Ikusten den bezala, piktograma gutxi erabiltzen ditu
momentuz, ikasten dago eta.
16
Datu hauetan guztietan oinarrituta, gure proposamena, piktogramen bidezko
komunikatzeko sistema, gure softwarean inplementatu nahi dugu:
Esaldi bidez komunikatzeko tresna
Gure Ikerri egokitutako proposamena, momentuz, bi faseetan banatu dugu, Iker
pixkanaka ohitu ahal izateko.
Lehenengo, kartoizko komunikagailu bat egitea. Berak zuenarekin alderatuta, piktograma
kopurua handitzen du eta esaldiak eraikitzea ahalbidetzen dio. Emaitza onak lortuz gero,
komunikagailu digital batekin ausartuko ginateke.
1. KARTOIZKO KOMUNIKAGAILUA
Komunikagailu hau kolore desberdinetan banatuta dago eta kolore bakoitzak esaldi bat
osotzen duten eremu semantiko desberdinak adierazten du. Sistema honekin Ikerrek esaldiak
sortu ditzake. Autistak kolore desberdinetan jarriko du arreta eta horrela esaldiak dituen
osagaiak bereiztu ahalko ditu.
Esaldian agertu daitezkeen kontzeptu desberdinak piktogramen bidez adierazita daude.
Irudian, kartoiz egindako lehenengo prototipoa eta, momentuz, Ikerrek daukana.
17
LORTUTAKO EMAITZAK:
Iker, tableroa eskuratu eta aste bitara lehenengo esaldia egiten saiatu zen.
Hirugarren astean Ikerrek ondo eraikita zegoen esaldi bat osatu eta honako hau
komunikatzea lortu zuen : “Pozik nago eta jolastu nahi dut”
Irudian, Mertxe eta Iker komunigailua eskuartean. Iker bere lehenengo esaldia sortzen
saiatzen da.
2. KOMUNIKAGAILU DIGITALA
Aurreko prototipoa amaitzean eta Ikerrekin egin beharreko frogak bukatutakoan,
kartoizko zena software batean bihurtzea pentsa genuen. Horretarako SCRATCH hizkuntza
programagarria erabili da. Hemen behean, prototipoaren diseinua:
18
Komunikadore moldagarri bat da. Hau da, erabiltzaileari piktogramak igotzeko edo
kentzeko erraztasuna ematen dio.
Tableta batean martxan jartzeko aukera, erosoagoa eta eramangarria izan dadin.
Piktogramez gain, soinua ere gehitu diogu, erabiltzen duenak nola ahozkatu behar den
barneratzeko.
LORTUTAKO EMAITZAK:
Moldatzerako orduan erraza den software bat programatu dugu, ikusgarria eta kode
sinplea daukana. Hona hemen bere demoa eta haren azalpena:
https://www.youtube.com/watch?v=UlkQ2hH8dQM&feature=youtu.be
Ikerren PT-ari eta bere amari asko gustatu zitzaien, guztiz moldagarria zelako eta bilatzen
zutenaren parekoa zelako. Gainera, gurekin elkartu nahi zirela adierazi ziguten, programatzen
ikastearren. Ikerrek, ordea, ez du azken hau frogatu, kartoizko tableroarekin lanean dagoelako
oraindik.
19
Ikusten den moduan, aplikazio hau frogatzeko prototipo txiki bat egin dugu eta SCRATCH-ekin
programatuta dago. Hemen daude programazioaren atal garrantzitsuenak:
Programazioaren zati hauetan ikusten dugu zer gertatzen den piktograma ezberdinak
esaldia egiteko tokian jartzen direnean. Programak ordenatu egiten ditu eta altuan esaten du
eratutako esaldia, Ikerrek ondo esan dezan.
Programa hau frogatu nahian, scratch fitxategia utziko dugu hemen.
20
Hizkuntza ezberdinen atala:
Beste alde batetik, kodea eta hizkuntzaren arazoa
konpontzeko, adibideak ikasleak etorkinak direnean, gure
aplikazioan atal berri bat sortu dugu ondoko helburuarekin.
Etorkinak tokiko hizkuntzan ohikoak diren hainbat
esaldi jakiteko eta ingurukoekin komunikatu ahal izateko
piktograma bat hautatzerakoan, eskolan nahiz kalean. Modu
honetan ikasleen integrazioa arinduko zen eta bertoko
hizkuntzan eragina gutxiagotu zen.
Irudi bat sakatzean aplikazioak nola ahozkatzen den
esaten du eta esaldia pantailan agertzen da idatzita. Modu
honetan etorkinak galderak egin ahal ditu eta galdera egiten
dion pertsonak galdetu nahi diona aplikazioan agertzen den
testuan irakurri dezake.
Eskuman ikusten den argazkia atal hau gure software nagusian
ezarri aurretik froga egiteko egin genuen aplikazio bat da. Aplikazio hau
frogatzeko egin klik hemen edo ondoko QR kodea eskaneatu:
Ikusten den moduan, aplikazio hau frogatzeko prototipo txiki bat egin dugu eta appinventor-
ekin programatuta dago. Hemen daude programazioaren atal garrantzitsuenak:
Programazio zati honetan ikusten dugu zer gertatzen den komunaren botoia sakatzean.
Lehenengo zein hizkuntzatan nahi dugun egiaztatzen du eta gero esaldia esan eta idazten du
pantailan.
21
JADANIK DAUDEN KONPONBIDEEN BERRIKUSPENA
Arazoaren diagnostikoa ikertu ondoren existitzen diren konpondieen ikerkuntza bat garatu dugu.
Eta hemen ageri diren konponbideak daude gaur egun aurretiaz eman ditufun arazoak
konpondu ahal izateko.
Autistekin komunikazioa errazten duten aplikazioak: Niki-talk
deitzen da mota honetako aplikaziorik famatuena. Baina aplikazio
honek autismoa daukan neska beteantzako diseinatuta
dagoenez, bakarrik neska honentzat da aplikagarria. Aplikazio
bakoitza, autismodun pertsonarentzat pertsonalizatua egon behar
da, bere beharrei erreparatuz.
Santillanaren liburu digitala: Ohiko liburuen egokitze digital honek, komunikazio kanal
bat baino gehiago erabiltzen du, bideoak eta zenbait irudi ditu.
Eye-tracking: Teknologia hau oso erabilia da publizitatean, web orrialdeak diseinatzeko
edo irudi bidezko iragarkiak egiteko. Noizbait planteatu izan da hau hezkuntzarako
erabiltzea, batez ere ikaslearen errendimentua nolakoa den ikusteko, baina ez da inoiz
eskala handian burutu.
22
Ondorioz, gure proposamena berriztatzailea da, dauden aplikazioak guztiz mugatuta
daudelako eta gurea guztiz moldagarria delako. Komunikazioarekin lagundu ez ezik, erabilgarria
izan daiteke ere hezkuntzan erabiltzeko.
BIDERAGARRITASUNA
Bideragarritasun ikerketa sakon bat egin dugu, hiru zatitan banatuta dagoena:
Gizartean eragina
Merkatu ikerketa
Martxan jarrita
1. GIZARTEAN DAUKAN ERAGINA
Proiektua hiru ataletan zatituta dago, eta atal bakoitzak eragin desberdinak ditu:
1. ATAL ESTANDARRAK: Ikastolaren araberakoa izango litzateke, hau da, eskolak
erabaki beharko luke proiektu hau aplikatzea edo ez.
2. HITZIK GABEKO ATALA: Leioako Berritzegunera joan ginen eta Espainiako ikasleen
%0,15ari aplikagarria izango litzatekela esan ziguten.
3. KODE DESBERDINEN ATALA: Atzerritik datozen ikasleak
23
2. MERKATU IKERKETA:
Ikerketa hau eta softwarearen garapenak esfortsu bat behar du baina guk ez dugu nahi
familiek ordaindu behar izatea haien seme-alaben inklusibitatea hobetzeko. Gure ustez
inklusibitateak preziorik ez daukalako. Beraz, honek suposatzen duen gastuak ordaintzeko
beste modu batean pentsatu behar da finantziazioak baldintza hauek izanda:
Erosleak ahalik eta gutxien ordaintzea behar duen zerbait delako.
Programatzaileak, hau da aplikazio guztia ondo programatzen duen pertsonari eskatzen
duena ordaindu ahal izatea.
Baldintza hauek kontuan hartuta finantziazio sistema berriztatzailea bilatu nahi dugu eta lanari
jarraipena emango diegu aipatutako ardatza jarraituz.
3. MARTXAN JARRITAKO PROIEKTUA:
Ikerri gure komunikagailua aurkeztu eta aste baten ondoren itzuli ginenean izugarrizko
emaitza lortu genuen, Ikerrek lehen aldiz esaldi bat sortu zuelako komunikadorea erabiliz.
24
ONDORIOAK:
Guztiz moldagarria den komunikazio sistema bat sortu dugu eta software guztiz
moldagarri bat diseinatu dugu komunikazioa eteten dituen faktore guztiak saihestu nahian, hala
nola, dislexia, desmotibazioa, autismoa eta bertoko hizkuntza ez ezagutzea. Software honen
bitartez ikasle kolektibo handien beharrei erantzuna ematen diogu, gelan eta gizartean haien
integrazioa erraztuz.
Horrez gain hiru atal nagusi dituen demo experimentala diseinatu dugu:
Hitzezko komunikazioa ez duten umeak komunikatzeko laguntzen duen atala. Atal honek
hitz egin ezin duen edozeini laguntzeko da, eta guztiz frogatuta dago Ikerrekin. Ikerrek
berba ezin du egin eta bere lehenengo esaldi gure komunikagailuen bidez egin du.
Ikasleen arreta eta motibazioa falta konpontzen duen atala. Honekin komunikazio falta
zuzentzen dugu, beti ere komunikazio falta hori motibazio edo arreta faltagatik bada.
Kode desberdinak dituen pertsonak komunikatzen laguntzen duen atala, atzerritarrak
zehazki. Hau etorkinentzat diseinatu dugu eta demo txiki bat prestatu dugu mugikorrean
ikusteko.
Bideragarritasunaren ikerketa bat egin dugu, hainbat arloetako adituekin kontrastatuz.
Proiektua bideragarria dela ziurtatu dugu kasu erreal batean aplikatuz eta proiektua beste kasu
batzuetara egokitzeko eskaera jasoz.
Adibidez: Lauro ikastolan burmuineko diskapazitea duen ume bati egokitzea eta Sagrado
Corazon ikastetxean irakurtzeko zailtasunak duten ume bati.
Beraz, aureko guztia kontuan hartuta proiektuarekin jarraitzeko ondoko hobelerroak sortzen dira
HOBELERROAK GARAPEN BIDEAN:
Aplikazioa guztiz programatu, software berdinetik atal desberdinak erabili ahal izateko.
Horretarako koderik egokiena zein den ikertu beharko da.
Atal berriak sortu beste motatako beharrak aztertuz.
Liburu digitala Sagrado Corazoneko mutil bati aplikatzea, mutil honek ezin du irakurri eta
dakien guztia irudien bitartez ikasi du, beraz gure liburu digitalaren modeloa mutilari
aplikatu nahiko genuke.
25
Ikerrek guk proposatu dugun atal digitala normaltasunez erabiltzea lortzea eta bere
jarraipena egitea.
Lauro ikastolako garun-diskapazitatea duen lehen hezkuntzako ume bati gure software
egokitzea eskaini digute. Datorren ikasturtea lanean jarriko gara.
Etorkinentzako aplikazioa garatu eta aplikatu etorkin kopuru handia duten ikastetxetan.
Horretarako Bilboko eskolekin kontaktuak sortu beharko dira.
Finantziazio sistema berriztatzailea bilatu bi baldintza hauek betetzen dituena: produktua
behar duena ahalik eta gutxien ordaintzea behar duen zerbait delako eta
programatzaileak, hau da aplikazio guztia ondo programatzen duen pertsonari eskatzen
duena ordaindu ahal izatea.
BIBLIOGRAFIA
http://www.ergoestudio.com/articulos/articulos/diferentes_aplicaciones_et.php http://www.nosolousabilidad.com/articulos/eye-tracking.htm http://www.ideup.com/blog/eyetracking-como-tecnica-para-optimizar-la-ux-de-un-servicio http://www.tobii.com/en/eye-tracking-research/global/landingpages/spanish/ http://www.maxpho.es/blog/8-por-ques-y-usos-del-eye-tracking-seguimiento-ocular-en-e-commerce/1349/ http://es.slideshare.net/educant/ice2011-lmi http://www.santillana.es/es/w/actualidad/diario-de-actualidad/ http://www.canalesdecomunicacion.es/ http://www.ecured.cu/index.php/Canal_de_Comunicaci%C3%B3n http://descuadrando.com/Canal_de_comunicaci%C3%B3n http://www.mirelasolucion.es/blog/comunicacion-interna-canales/ http://www.webconsultas.com/ http://www.nlm.nih.gov/medlineplus/spanish/ency/article/001526.htm http://www.autismo.org.es/AE/default.htm http://www.elmundo.es/espana/2014/09/11/5411e1f5e2704e33458b4576.html http://www.abc.es/familia-educacion/20140215/abci-fracaso-escolar-clases-201402141156.html http://hayderecho.com/2013/04/14/los-errores-del-sistema-educativo-espanol/ http://www.autorescatolicos.org/misc02/angelgutierrez10.htm http://motivacion.about.com/od/aprendizaje_estudios/a/Falta-De-Concentracion-En-Los-Estudios.htm http://www.onmeda.es/sintomas/falta_concentracion.html http://www.apnabi.org/ http://www.cccom.uma.es/joomla/ http://www.revistacomunicacion.org http://www.skillsyouneed.com/general/what-is-communication.html http://www.merriam-webster.com/dictionary/communication http://www.nwlink.com/~donclark/leader/leadcom.html http://www.communicationpapers.es