Post on 05-Apr-2018
7/31/2019 Azkoitia Zero Zabor Jardunaldiak
1/2
Naturaren,
gure inguruaren eta
osasunaren alde
Zero Zabor
azkoitiazz@gmail.com
www.gipuzkoazz.com
EGITARAUA
Uztailak 10, asteartea, BIDEO EMANALDIA22:00tan Kontzejupean
Simpsonak: BASURA DE TITANES atala
Futurama: UN ENORME MONTON DE
BASURA atala
Uztailak 12, osteguna HITZALDIA.19:00tan Elkargunean
ZABORRA, GUK SORTU GUK
KUDEATU Oati Zero Zaborren eskutik.
Uztailak 14, larunbata.
10:30tan liburutegiko geltokitikLAPATXERA BISITA GIDATUA
Ingurugiro etxeko teknikari batekin
Uztailak 19, osteguna BIDEO EMANALDIA22:00tan Kontzejupean
LA HISTORIA DE LAS COSAS
Modu ulerterrazean natur ondasunen
ustiaketa eta zaborren arazoaren
azalpena
Uztailak 26 osteguna. 19:00tanElkargunean.
AZKOITIAKO HONDAKINEN
KUDEAKETA AZTERGAI
(Leire Etxaniz Mankomunitateko
lehendakariaren eskutik.
Zer da hondakina?Erabili ondoren, daukanarentzat erabilgarria izateari utzi
dion produktua da
Zer da zaborra?Inolako baliorik ez daukaten gauzek osatzen dute. Hon-
dakinak nahasteak berreskuraezin egiten ditu materia-
lak. Zaborra ezin da erabili produktu berriak ekoizteko
eta arazoak sortzen ditu.
Zer egin daiteke zaborrarekin?Gaur egun zaborra pilatu (zabortegietan) edo erre
(errauskailuetan) egiten da. Zabor hau gehienbat ber-ziklatu daitezkeen materialez dago osatua (hondakinen
%90 berziklagarria da). Behin nahasita ia ezinezkoa da
material hauek aprobetxatzea.
Zein dira jokabide hauen ondorioak?Birziklatu edo berrerabili daitezkeen produktuak zabor
gisa botata hauek pilatu edo erretzean ekidin daitekeen
kutsadura sortzen da eta produktu hauen ordezkoak
sortzeko lehengai berriak erabili behar dira naturaren
ustiapena areagotuz. Funtsean, bereizketa egoki bat ez
egitea kutsakorra da eta kutsadura hori denok pairatu
behar dugu.
Zein da Zero Zabor egitasmoa?Materialen erabilera murriztuz, produktu berrerabilga-rriak hobetsiz eta ahalik eta hondakin gehien birziklatuz
materialen erabilera zirkularra eratzea da, Zabor gisa bo-
tako duguna zero izateko helburuarekin.
Nola gutxitu daiteke sortzen dugun zabor kopurua?Herritar gisa kontsumo arduratsu bat eginez eta sortzen
ditugun hondakinak egoki sailkatuz murriztu dezakegu.
Herritarroi bakarrik al dagokigu ahalegina egitea?Herritarron esku dagoenaz gain, beste eragile batzuk ere
ahalegina egin behar dute Zero Zabor egitasmoan aurre-
ra egiteko. Aldaketa eta konpromiso sakonagoak behar
dira eta horretan ere eragin beharko dugu.Zein da egungo Azkoitiko egoera?Azkoitian hondakinen %78 kontenedore grisera botatzen
dugu . Iazko urtean 3.182.336 kg zabor bota genituen
Lapatxera (Azkoitiar bakoitzeko 280 kg).
Kontenedoreak hortxe eztaude ba!Egia da eta Azkoitian gainera 5. kontenedorea (orga-
nikoarena) ere badugu baina badirudi kontenedoreak
hortxe egotea ez dela nahikoa. Izan ere, Azkoitian hon-
dakinen % 22 baino ez dugu bereizten berziklatu ahal
izateko. Badaude 5. kontenedorea ez duten herriak bi-
lketa portzentaia hobeak dituztenak.
7/31/2019 Azkoitia Zero Zabor Jardunaldiak
2/2
AURKEZPEN MODURA
Naturan sortzen dugun desorekaren erakuslea
da zaborra; erakusle desatsegina (horregatik
nahi ote dugu zaborra gure bistatik kendu?).
Zaborra sistema linealean oinarrituta dago:
norabide bakarreko bidean, alegia, kontsumitu
- ustiatu- bota.
Sistema horrek arazoak sortzen ditu bai jato-
rrian, bai amaieran.
Alde batetik, beharrezkoak ez diren gauza
asko ekoizten dira, ondasun naturalak xahutuz
eta kutsatuz.
Bestetik, hondakinak nahastuta lurperatzeak
edo errausteak zabortegi kutsakorrak eraikitze-
ra darama, erraustegiakesaterako (inork bere
etxe ondoan nahi ez dituen pozoi fabrikak).
Baina, ez hori bakarrik, birziklagarriak direnmaterialak lurperatu edo erretzeko, mugatuak
diren ondasun naturalak ustiatu beharra dago
(adibidez, plastikoak egiteko petrolioa behar
da).
Beste era batean esanda, egun dagoen ere-
duarekin jarraitzen bada, baliabide naturalak,
zabor (eta arazo) bilakatzen ditugu.
Arazoaz jabeturik Azkoitia Zero Zabortaldeasortu dugu. Gure helburua, esaldi honekin bat
dator: zaborrik onena, sortzen ez dena.
Gure xedea, hondakinak naturan, gure ingu-
ruan eta gure osasunean ahalik eta kalterik txi-
kiena egitea da, era berean azkoitiar guztiona
izatea nahi dugun helburua.
Bakoitzak berari dagokionean arduratsu joka-
tuz, zaborren arazoak konponbidea baduelako
ustea dugu. Ondasun naturalak zabor bilaka-
tzen dituen sistema lineala baztertu eta zero
zabor flosofa barneratuz gauzak hobetu dai-
tezkeenaren zalantzarik ez dugu.
Naturak, gure inguruak eta gure osasunak esker-
tuko dute. Beraz, murrizketan, berrerabilpenean
eta birziklatzean ahalegina egiteak merezi du.
Hori dela eta, zaborren arazoaz bere osota-
sunean jabetzeko eta eztabaida nahiz iritziak
emateko guneak sortzeko asmoz hainbat eki-
men prestatu ditugu.
A MODO DE PRESENTACIN
El origen de la basura se basa en un sistema li-
neal (explotar-consumir-desechar), provocando
as que los recursos naturales se conviertan en
basura (en problema).
Conscientes de ello, ha nacido Azkoitia Zero Za-
bor, tomando como lema la frase la mejor basu-
ra, la que no se produce.
Nuestra meta es que la basura perjudique lo me-
nos posible a la naturaleza, a lo que nos rodea y
a nuestra salud, deseando, a su vez, que todos
persigamos este objetivo. Creemos que con una
actitud responsable y esforzndonos en reducir,
reutilizar y reciclar, el problema tiene solucin.
Para poder percatarnos de la problemtica de la
basura en su globalidad y para opinar y debatir en
torno a la misma, hemos organizado varias acti-
vidades.
Birziklatutako paperez egina
Edukiontzi urdinera bota