Post on 24-Jun-2015
description
Arabako Unibertsitate Ospitalea Kanpo Kontsultak
Kanpo KontsultakArabako Unibertsitate Ospitalea
Kanpo-kontsultak ospitale modernoetako asistentziaren garrantzia handiko arloak dira :
Paziente gehien biltzen duten espazio fisikoak dira.
Pazienteek atentzio espezializatuarekin kontaktatzeko ohiko tokiak dira.
Lehen mailako atentzioaren eta espezializatuaren arteko lotuneak dira.
Erosotasuna, atentzio arina eta osasun arazoen konponbidea bezalako betekizunei gero eta arreta hobea eskaini behar diete.
Proba osagarriak kanpo-kontsultetan ere gero eta toki handiagoa hartzen joan dira, konponbide handiko edo arineko kontsulten kontzeptua sartuz.
Asistentziaren prestazioan teknologia berriak erabiltzeak (telefonoa, web gunea, telemedikuntza…) pazientearengana hurbiltzen laguntzen dute, osasun- zentroetarako bidaiak ekidinez.
Gogoeta egiteko
Kanpo KontsultakArabako Unibertsitate Ospitalea
Kanpo-kontsultak Gasteizen, gaur egun
2009. urtean Santiago eta Txagorritxu Ospitaleetako Atentzio Espezializatuaren alorrean 546.390 kanpo- kontsulta egin zen. Horietariko %39 lehenengo ospitaleko zerbitzuak edo unitateak izan ziren, eta %61 bigarrenekoak.
Anbulatorioen egokitzapena ez da proportzio berekoa izan zentro bietan. Horietariko %39 lehenengo ospitalearen zerbitzuak edo unitateak izan ziren, eta %61 berriz, bigarrenarenak. Txagorritxukoak izan dira bereziki defizit nabariena izandakoak.
Iaz lehen mailako kanpo-kontsulta espezializatuen kopurua %3,54 igo da, eta ondoz-ondoko kontsultena %15,03.
Ospitalez kanpoko kontsultak Gasteizko anbulatorioetan izandako jarduera osoaren %21,76 dira.
Kanpo-kontsulten %70 lau espezialitateren inguruan batzen dira (Traumatologia, Dermatologia, Oftalmologia eta Ginekologia). Horregatik, lauotan ospitalez kanpoko jarduera mantentzea erabaki da.
Kanpo KontsultakArabako Unibertsitate Ospitalea
Hasiera batean, Txagorritxuko Ospitalearen Kanpo-kontsultak izendapena jasotzea aurreikusi arren, eraikin berria etorkizuneko Arabako Unibertsitate Ospitalearen lehenengo adierazpen fisikoa eta funtzionala izango da.
Arabako hiriburuaren kanpo-kontsulta guztiak bateratuko ditu.
Eraikin berriak paziente, senide edota zaindarien eguneroko joan-etorriak jaso beharko ditu. Kalkuluen arabera, urteko 446.000 zita mediko inguru egitea espero da, eguneko 1.800 kontsulta inguru. Jende kopurua 3.500-4.000 lagunekoa izango litzateke, kontsulta arloko profesionalak zenbatu gabe.
Plan funtzionala eta proiektu arkitektonikoaren bitartez, jardueran eta konponbidean autonomia maila handienak lortu daitezke. Pertsonak (pazienteak, senideak eta profesionalak ere), alderdi bi horien ardatzak dira.
AUOren Kanpo-kontsultak, etorkizuna
Kanpo KontsultakArabako Unibertsitate Ospitalea
Eraikin berria, AUOren ondoko partzelan kokatuko da, Euskal Herria Bulebarra eta Francisco Leandro de Viana kalearen artean.
Proiektuaren arabera, izaera propioa daukan eraikina egongo da, erraz identifikatzeko moduko itxuraz, ekipamenduko eraikin bati dagokion bezala.
Eraikina pieza argi eta konpaktu baten modukoa da. Paralelepipedo simetrikoak dauzka, asistentziaren jarduerarako eta elementu berezi batez lotuta daude, kristalez estalitako zilindroa, hain zuen. Bertan egongo da nondik norako bertikala antolatzeko eta banatzeko aukera ematen duen sarrera.
Eraikin berria hiri diseinu berriaren elementurik adierazgarriena eta bertatik ikusgai dagoen erreferentzia nagusia, eremu horrek etorkizuneko Arabako Unibertsitate Ospitalea egongo den eraikin multzoa inguratzen baitu.
Proiektu arkitektonikoa
Kanpo KontsultakArabako Unibertsitate Ospitalea
Solairu bakoitzak gutxi gorabehera 1.820 m2-ko azalera edukiko du.
Asistentziarako guztira egongo den azalera 16.380 m2-koa izango da (zerbitzua etorkizunean hedatzera bideratutako eremuak izan ezik).
Eraikinaren azalera osoa 20.500 m2-koa izango da.
Azalerak
Kanpo KontsultakArabako Unibertsitate Ospitalea
Kanpo-kontsultetarako eraikin berriaren kokapen berriagatik, gainerako eraikinekin lotzeko bide espezifikoa edukitzea ezinbestekoa da. Horren bitartez, pazienteak asistentziarako beste eremuetara bizkor eta eraginkortasunez eramateko eta profesionalak mugitzeko aukera dago. AUOren eraikuntza amaitutakoan, lotura lurpeko tunel batez egingo da.
Oro har, lanegunetan funtzionatuko du, arratsaldeko jarduera gero eta nabariagoa izango delarik.
Joan-etorrien banaketa hobea.
Baliabideen banaketa hobea.
Paziente eta senideentzako erosoagoa.
Funtzionaltasuna eta komunikazioa
Kanpo KontsultakArabako Unibertsitate Ospitalea
Plan funtzionalean eta proiektu arkitektonikoan aparteko arreta eskaintzen zaie eraikinerako sarbideari eta pazienteen barrualdeko zirkulazioari.
Igogailuak eta eskailera mekanikoak erabiliko dira komunikazio bertikal erraz eta eraginkorra edukitzeko.
Mugikortasun murritzeko pertsonek (gurpildun aulkian dabiltzan pazienteak, pediatriakoak, adin nagusikoak….) erabilitako zerbitzuak beheko eta lehenengo solairuan kokatuko dira.
Paziente bakoitzak bere beharrizan guztiak (kontsulta, probak, izapideak, hitzorduak…) solairu bakarrean konpontzea nahi da.
Sarbideak eta zirkulazioa
Kanpo KontsultakArabako Unibertsitate Ospitalea
Asistentziaren zirkuitua dabiltzan pazienteen arazo gehienek berezko konponbidea izateko diseinatu da. Baliabide diagnostikoetarako azpiegitura batez hornituta egongo da.
Profesionalen lanerako autonomia handiagoa duten agenda malguak eta banakatuak.Hitzorduetarako tresna errazak, pazienteak, kontsultan egon eta gero, hurrengo
berrikuspenen eta proben data guztiak ondo antolatuta dituela alde egiteko aukera edukitzeko.
Kontsulten informatizazio orokorra, historia kliniko bateratu eta osoaren bitartez, parte hartzen duten gainerako profesionalekin eta zentroekin konpartituta.
Informazio eta harrera sistema azkarra, erraza eta eraginkorra.Itxarongela handiagoak, sailez sail antolatuta. Horien bidez, masifikazioa ezabatu eta tratu
pertsonalizatua nahiz atentzioaren intimitatea sustatuko dira.Heldutako pazienteen erregistro automatikorako sistemak. Horrela, langile sanitarioek
berehalakoan ezagutu dezakete asistentzia-eremuaren barruan daudela.
Asistentziaren zirkuitua
Kanpo KontsultakArabako Unibertsitate Ospitalea
2 soto, 10 solairuBiltegia Sotoa -2 Aldagelak
Erradiodiagnostikoa, EKG… Sotoa -1
NeurologiaNeurokirurgiaNeurofisiologia
PediatriaHarrera Beheko solairua Traumatologia
Errehabilitazioa
Alergologia Lehenengo solairuaHematologiaAnestesia / Minaren unitateaKanpo-kontsulten arduradunak
Oftalmologia Bigarren solairua Endokrinologia
NeumologiaLoaren Unitatea
Medikuntza Prebentiboa
Hirugarren solairua Kardiologia
Kirurgia orokorraKirurgia plastikoa Laugarren solairua
DigestiboaPsikologiaZainketa aringarriak
ORLAurpegi-masailetako
kirurgia
Bostgarren solairua Dermatologia
GinekologiaGenetika-aholkularitza
Seigarren solairua Barne medikuntzaErreumatologia
Urologia Zazpigarren solairua Kirurgia baskularraNefrologia
Erreserba Zortzigarren solairua Erreserba
Instalakuntzak Bederatzigarren solairua Instalakuntzak
Espezialitate berriak edukitzeko gaitasuna: Erizaintza, Genetika, Kirurgia plastikoa, Ugalketa….Odolaren erauzketa deszentralizatua
Kanpo KontsultakArabako Unibertsitate Ospitalea
Epeak eta aurrekontuaIzapideak, lizitazioa, esleipena eta obren hasiera
2011ko maiatzeanObraren entrega
2013ko irailaJardueraren hasiera
2013ko urria - azaroa
Lizitazioaren aurrekontua33,7 miloi euro
Inbertsioak8,7 miloi euro 2010 / 201125 miloi euro 2012 / 2013
Kanpo KontsultakArabako Unibertsitate Ospitalea
Ondorioak
- Kanpo-kontsulten eraikina etorkizuneko Arabako Unibertsitate Ospitalearen lehenengo adierazpen fisikoa eta funtzionala izango da.
- Santiago eta Txagorritxu ospitaleen kanpo-kontsultetan eskaintzen diren zerbitzuen batuketa bera baino gehiago izango da.
- Autonomia funtzional maximoa eta konponbide maila handiko asistentzia sustatzen da. Diagnostiko goiztiarra ezartzeko behar diren proba osagarriak, eta paziente anbulatorioarentzako egokienak ere, sartzen dira.
- Pazientearen beharrizanak eraikin berean konpontzen dira, baita solairu berean ere, bestelako asistentzia-baliabideetara joan behar gabe. Pazienteak beren izapide administratiboak konponduta dituztela aterako dira kontsultetatik.
- Zirkulazio bizkor eta erosoa bermatzen da eraikin honetatik ibiliko den pertsona bolumen garrantzitsuarekin alderatuta (3.500-4.000 egunero).
- Hazkunderako azalera utzi da (12 kontsulta eta solairu oso bat), etorkizunean sortu litezkeen beharrizanei erantzuna emateko.