Arabako 'Alea' 2015-02-20

1
24 ALEA KULTURA KOLDO MENDIA MENDIA OPTIKA 1. "Oso interesgarria iruditu zitzai- gun zerbitzua euskaraz berma- tzen dugula adierazten duen ziur- tagiria jasotzea. Konpetentziaren aurrean, esate baterako, bereizi egiten zarelako". 2. "Eragina bistakoa da. Euskal hiztunekin euskaraz aritzen bazara, nolabaiteko hurbiltasuna lortzen duzu, giro berezi bat; harre- manak errazagoak direla esango nuke. Horrela gertatzen denean, bezeroak irabazten du, guk irabaz- ten dugu, baina batez ere euskarak irabazten du". 3. "Gasteizen euskararen presen- tziak gora egiteko bi gako ikus- ten ditut: lehenengo, guztiok nora- bide berean aritzea ezinbestekoa da; eta bigarrenik, bezero euskal- dunen esku dago. Euskaraz hitz egiten badigute, eskaera horren aurrean erantzuna emateko prest egon behar dugu gure negozioak norabide egokian bideratu nahi baditugu." ANSELMO MORENO ANSELMO MORENO ZAPATA DENDA 1. "Azkeneko urteotan langile eus- kaldunak hartu ditut, eta eus- karak presentzia irabazi du. Hiz- kuntza paisaia euskaraz ere jartzea izan zen hurrengo urratsa, eta gero Bai Euskarari ziurtagiria eskura- tzea. Bilakaera naturala izan da". 2. "Familia eta lagunartea garran- tzitsuak dira, baina kaleak gero eta eragin handiagoa du hizkuntzen hautaketan. Eta kaleaz ari bagara, kalea gu gara: merkatariak eta osta- lariak. Hortaz, ezinbestekoa irudi- tzen zait sektore hauetan euskara sustatzea". 3. "Instituzioak izaten dira balia- bide gehien dituztenak, eta laguntza emateko moduan daudenak. Zentzu honetan, euskara sustatzeko helburuarekin Gasteizko Udalak bideratu dituen kanpainak positi- boak iruditzen zaizkit. Gero, noski, bakoitzak bere ahalegina egin behar du eta bere ekarpena egin behar du. Sinistu egin behar da, eta guk sinisten dugu". 1. Zergatik erabaki zenuten Bai Euskarari ziurtagiria lortzea? 2. Merkatariak, ostalariak...kontziente zarete euskararen erabileran duzuen eraginaz? 3. Nabarmentzeko modukoa Gasteizek izan duen bilakaera soziolinguistikoa. Nola ikusten duzue etorkizuna? Zein neurri hartu behar dira euskararen presentzia areagotzeko? Erantzuna, euskaraz Hizkuntzen hautaketan kaleak gero eta eragin handiagoa duela nabarmendu dute Anselmo Moreno eta Kepa Mendia merkatariek, eta lan horretan merkatari zein bezeroek duten garrantzia azpimarratu dute. BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIA GASTEIZ BAI EUSKARARI BAI EUSKARARI ALEA006_ONA copia.indd 24 18/2/15 17:24

description

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen kolaborazioa Arabako 'Alea' aldizkarian. Anselmo Moreno eta Kepa Mendia Gasteizko merkatariei elkarrizketak

Transcript of Arabako 'Alea' 2015-02-20

Page 1: Arabako 'Alea' 2015-02-20

24 ALEA

KULTURA

KOLDO MENDIA MENDIA OPTIKA

1."Oso interesgarria iruditu zitzai-gun zerbitzua euskaraz berma-

tzen dugula adierazten duen ziur-tagiria jasotzea. Konpetentziaren aurrean, esate baterako, bereizi egiten zarelako".

2."Eragina bistakoa da. Euskal hiztunekin euskaraz aritzen

bazara, nolabaiteko hurbiltasuna lortzen duzu, giro berezi bat; harre-manak errazagoak direla esango nuke. Horrela gertatzen denean, bezeroak irabazten du, guk irabaz-ten dugu, baina batez ere euskarak irabazten du".

3."Gasteizen euskararen presen-tziak gora egiteko bi gako ikus-

ten ditut: lehenengo, guztiok nora-bide berean aritzea ezinbestekoa da; eta bigarrenik, bezero euskal-dunen esku dago. Euskaraz hitz egiten badigute, eskaera horren aurrean erantzuna emateko prest egon behar dugu gure negozioak norabide egokian bideratu nahi baditugu."

ANSELMO MORENO ANSELMO MORENO ZAPATA DENDA

1."Azkeneko urteotan langile eus-kaldunak hartu ditut, eta eus-

karak presentzia irabazi du. Hiz-kuntza paisaia euskaraz ere jartzea izan zen hurrengo urratsa, eta gero Bai Euskarari ziurtagiria eskura-tzea. Bilakaera naturala izan da".

2."Familia eta lagunartea garran-tzitsuak dira, baina kaleak gero

eta eragin handiagoa du hizkuntzen hautaketan. Eta kaleaz ari bagara, kalea gu gara: merkatariak eta osta-lariak. Hortaz, ezinbestekoa irudi-tzen zait sektore hauetan euskara sustatzea".

3."Instituzioak izaten dira balia-bide gehien dituztenak, eta

laguntza emateko moduan daudenak. Zentzu honetan, euskara sustatzeko helburuarekin Gasteizko Udalak bideratu dituen kanpainak positi-boak iruditzen zaizkit. Gero, noski, bakoitzak bere ahalegina egin behar du eta bere ekarpena egin behar du. Sinistu egin behar da, eta guk sinisten dugu".

1.Zergatik erabaki zenuten Bai Euskarari ziurtagiria lortzea?

2.Merkatariak, ostalariak...kontziente zarete euskararen erabileran duzuen eraginaz?

3.Nabarmentzeko modukoa Gasteizek izan duen bilakaera soziolinguistikoa. Nola ikusten duzue etorkizuna? Zein neurri hartu behar dira euskararen presentzia areagotzeko?

Erantzuna, euskarazHizkuntzen hautaketan kaleak gero eta eragin handiagoa duela nabarmendu dute Anselmo Moreno eta Kepa Mendia merkatariek, eta lan horretan merkatari zein bezeroek duten garrantzia azpimarratu dute. bai euskarari ziurtagiria gasteiz

BAI EUSKARARIBAI EUSKARARI

ALEA006_ONA copia.indd 24 18/2/15 17:24