Post on 13-Jun-2020
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA
GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013
LATIORRO AUZO ASANBLADA
Noiz: Osteguna, 2012ko ekainaren 7a, 18:00ak izanik.
Lekua: Latiorro Eskola Publikoa
Bertaratuak:
Udal ordezkaritza politikodun mahaia: Natxo Urkixo (Alkatea–BILDU), Koldo
Zabala (BILDU), Amets Meaza (BILDU), Juanma Ibarretxe (EAJ), Mikel Lasa (EAJ),
Julian Larisgoitia (PSE-EE), Nerea Gonzalez (OMNIA)
Udal teknikari eta langile beharginak: Jokin Arruti (Obra, Zerbitzu eta Mantentze-lan
Arloko burua), Felipe Markuartu (Obra eta Zerbitzu kapataza), Fernando Hevia (Udal
Arkitektoa)
Moderazioa: Jose Cerro
Aktak. Epi Zurimendi
Auzokoak: 16 pertsona (14 gizon, 2 emakume)
Auzo Asanbladaren hasiera: bertaratu diren Mahaiko eta langile teknikarien aurkezpena
eta dinamizatzaileak azaldu du batzarrak jarraituko duen tratatu beharreko gaiak
hauexek izango direla.
1.- Gobernu Taldeak azalduko du 2012 urteko udal aurrekontua.
2.- Aurreko puntuaren gaineko galdera edota azalpenen txanda.
3.- Gobernu Taldeak erantzungo die 2011 urteko Asanbladan proposatu ziren
gaiei.
4.- Aurreko puntuari buruzko argibideen txanda, zalantzak, galdera edo iritziak.
5.- Gobernu taldeak 2011ko batzarretik datozen gaiak aurkeztea, inbertsioetan
eragina izan dezaketenak. Gai horietan zehaztuko dira gero lehentasunak.
6.- Aurreko puntuari buruzko eztabaida.
7.- Batzarrean bertaratutakoek lehentasunak adieraziko dituzte, horretarako
emango zaizkien orrietan.
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA
GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013
Puntua.- 1.- Gobernu Taldeak azaldu du 2012 urteko udal aurrekontua.
Ideia nagusiak (batzarrean erabilitako aurkezpen digitalari dagozkion diapositibak
ikusi):
Orain eman dizuegun eta gero komentatuko dugun udal aurrekontuari buruzko
dosierra informaziorako baino ez da. Agiri horren helburua da udal
aurrekontuaren funtzionamendua ulertaraztea, hau da, nondik datozen sarrerak
eta zertan gastatzen ditugun azaltzea. Aurrekontua Udalaren Osoko Bilkuran
onartutako agiria denez, aurkezpen honen helburua ez da bera aldatzeko
ekarpenak edo balorazioak hartzea. Funtsean nahi dugu zuek aurrekontuaren
tresna eta haren mekanika ezagutzea. Batzarreko inork aurrekontuari loturiko
gairen batean sakondu nahi badu, harremanetan jar daiteke Udaletxean Amets
Meazarekin, Ogasun eta Ondare Arloko zinegotziarekin.
Udal aurrekontua da herriak duen tresnarik garrantzitsuena. Aurrekontuari esker,
espaloiak konpontzen dira, belarra mozten da, ura etxeratzen da, zaborrak biltzen
dira, etab. Aurrekontuan ere auzo batzarretako eskaeren isla dago.
Laudion, aurrekontua maiatzeko Osoko Bilkuran onartu zen. Orain ari da
izapidetzen eta behin betiko izango da, ekainaren erdialdean, gutxi gorabehera.
Une horretatik aurrera erabili ahal izango dira partida ekonomikoak, inbertsioak
barne, zein bere helburu zehatzerako.
Hau azalpen laburra izango da, Udalak lan egiteko zenbat diru duen jakin
dezagun, baita nondik datorren dirua eta nondik doan ere.
Diru-sarrerak: Onartutako aurrekontua aurrekontu orekatua da, sarrerak eta
gastuak bat datoz eta. Aurrekontua guztira 22.205.730 eurokoa da. Kopuru
horretatik, sarreren % 23,33 zerga zuzenetatik dator, OHZ, Ibilgailuen gaineko
zerga, Ekonomia jardueren gaineko zerga eta Gainbalioa, hain zuzen. Sarreren %
1,17 zeharkako zergetatik dator, esaterako, EIOZ (Eraikuntzen, instalazioen eta
obren gaineko zerga). Tasengatiko sarrerak % 16,55 dira eta honako hauek dira:
estolda-sarea, zaborra, hiltegia, ikastaroak, larreak, bide publikoa okupatzea,
lizentziak, isunak, ura… Sarreren atal garrantzitsuena (% 57,38) transferentzia
arruntetakoa da, Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsetik, AFArekiko edo
Eusko Jaurlaritzarekiko hitzarmenetatik eta diru-laguntzetatik datozenak.
Azkenik, ondarearengatiko sarreren % 1,40 eta finantza-aktiboen % 0,18 daude.
Ikus dezakezuenez, udalok kanpoko finantzaketaren mendekoak gara.
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA
GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013
Gastuak: langileriaren kapituluak (% 54,62) eta gastu arruntak (% 38,53)
hartzen dute gastu gehiena ia-ia. Ekitaldi arrunt honetan, inbertsioak –auzokoen
eskaera batzuk agertzen diren aurrekontu-zati hori- praktikan lekukotza baino ez
dira. Inbertsioetarako baliabide ekonomikoen falta hori konpentsatzeko,
diruzaintza orokorreko gerakinaz, udalaren aurrezkiez baliatu gara, 956.522
euro, aurrerantzean ikusiko dugunez.
Arloka: Obra eta Zerbitzuak (% 31,03) eta Hezkuntza, Emakumea eta Gazteria
(% 21,95) dira gastu gehien behar duten arloak. Obra eta Zerbitzuetan honakoez
arduratzen dira: babes zibila, herriko argiak, lorategiak eta parkeak, eraikinak,
ura, estolda-sarea, kale-garbiketa, zaborrak, hilerria, hiltegia eta bide publikoak.
Hezkuntza, Emakume eta Gazteria arloan honakoez arduratzen dira:
emakumeentzako programak, Lanbide Heziketako Ikastetxea, haur eskola,
eskola publikoak, Ikastolarekiko eta La Milagrosarekiko hitzarmenak, HHE eta
gazteentzako programak.
Inbertsioak: inbertsioen kapitulua azalduko dugu. Lehen diapositiban inbertsio
guztiak jaso dira, baita 2011tik datozenak ere. Horietariko batzuk amaituta
daude (Gardeako espaloia) eta beste batzuk egiten ari dira (Altzarrate plaza,
Estatuaren diru-laguntza izenduna duena). Aurreikusitako inbertsio guztietan,
gastuaren % 56 auzo batzarretan landutako gaiei dagokie. Inbertsio berrietan
jarrita, ekitaldi honetan sartutakoetan (977.272 €), gastuaren % 72 (712.207 €)
auzo batzarretan landutako gaiei dagokie.
Lan eta Zerbitzuen Foru Plana: Aurrekontuaz gain, udal proiektuak
finantzatzeko beste modu garrantzitsu batzuk daude, azpiegiturei loturikoak,
alegia. Lan eta Zerbitzuen Foru Plana da. AFAk diru-kopuru bat ematen du, guk
kopuru hori gure aurrezkien kargura osatu behar dugu (gehienez % 80raino,
proiektu-motaren arabera). Gainera, proiektu zehatzetarako baino ez du balio.
Oraingoan, LZFP 2012-2015 laurtekorako deitu dute eta gehienez bi proiektu
aurkezteko aukera izan dugu. Proiektuetako bat hitzartuta zegoen, Lamuza
parkekoa (saneamendua eta azpiegiturak). Gogora ezazue AFAk eten zituela
lehengo foru gobernuak Lamuza parkea berregokitzeko hartuta zituen
konpromisoak. Inguruabar horrek eraman gaitu proiektuaren parte bat laurteko
plan horren bitartez finantzatzera, gure aurrezkiak horretarako jarrita. Beste
proiektua Jose Matia kalea, Geltokiko plaza eta Maestro Elorza urbanizatzen
segitzea da. Hasiera batean aurreikusita genuen Zubiko kaleraino heltzea, hor
etxebizitza-blokeen barruan saneamendu-arazo gehiago dutelako. Azkenik, eta
hartu dugun programa osoa arriskuan ez jartzearren, oraingoz, proiektuaren
azken fasea egin gabe utzi beharra suertatu zaigu, Zubikori dagokiona, nahiz eta
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA
GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013
lehentasunezkoa izan. Horrela egin ezean, diru-laguntza guztia galtzeko arriskua
genuen, uko partzialik onartzen ez dutelako. Batzuek esan dute Udala oker ibili
dela lehentasunak aukeratzen, Zubikoko lanak Geltokiko tunelak baino premia
handia zuelakoan. Baina, tunelaren lana sartu ezean, oker ibiliko ginatekeen;
izan ere, gerora tunela egiteko, urbanizazio berria apurtu beharko genukeelako.
Zubiko lana egiteko, segitzen dugu aldi baterako irtenbideak eta finantzaketa
bilatzen.
Azken sei hileotan hasi edo bukatu diren obren berri ere eman nahi
dizuegu. Diapositiban ikus dezakezuenez, hauexek dira: Altzarrate plaza,
Estatuak diruz lagunduta; Gardeako ikastetxearen aurreko espaloia, amaitu egin
dutena; Granja plazako jolasak ere instalaturik daude, HHEko eta Rosalia de
Castroko estalkiak, Latiorrondotik Goikoganerainoko oinezkoentzako arrapala,
Latiorron; Goikogane eta Apaloeta arteko oinezkoentzako ibiak; Santa Luziako
horma berreraikitzea, eta Gasteiz kalea urbanizatzea (gehien bat AFAk
finantzatuta).
Auzo Batzarren Jarraipen Batzordearen azken bileran eskatu ziguten egiteke
zeuden proiektuen zerrenda. Hori aurkeztu nahi dizuegu azken taula honetan eta
aurrekontuari buruzko dosierraren azken orrialdean.
2. Puntua.-Aurreko puntuaren gaineko galdera edota azalpenen txanda.
Auzoko batek galdetu du ia diru-sarrerarik dagoen beira, papera, eta abarren
birtziklatze-kontzeptuan.
o Natxo: Egon, badaude, baina kopuru hori jasotzen dute birtziklaiaren
kudeatzaileek (Kuadrillak), zeinek azken finean kitapena egiten duen.
Diru-zenbateko garrantzitsua da. Zabor bilketa pneumatikotik badaude
25.000 euro, ontziak berreskuratzeagatik.
Diru-sarrera eta gastuen artean dagoen ezberdintasuna?
o Natxo: Ezin da baloratu aldez aurretik. Aurrekontua egiten denean,
orekatuta egon behar da; hau da, diru-sarreren eta gastuaren zenbatekoa
berdina izan behar da. Soilik urtea amaitzerakoan jakin daiteke benetako
ezberdintasuna. Aurrezkiren bat edo egon bada, zenbateko hori
Gerakinean islatuta eta txertatuta geratu ohi da.
o Juanma: Galdera da ia historikoki balantzea positiboa izan ala ez.
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA
GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013
o Koldo: Aurten FOFELetik, Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsetik,
miloi bat euro gutxiagoko diru-sarrerak izan dira; horrek eragina izango
du gerakinean.
Auzokide batek dio ez duela ulertzen zelan superabita egonda aurrekontuan ez
dagoen inbertsio bat bera ere ez.
o Amets: Bai, badaude inbertsioak (gerakineko) superabit horrekin
justifikatzen direnak, nahiz eta inbertsioen zati baten burua iazko lepotik
eskegita ekarri. Ezberdindu behar da ohiko aurrekontu arrunta eta
gerakina artean. Bada aurtengo aurrekontu arruntean non ia inbertsioak
ez dagoen.
Auzokide batek galdetu du zergatik gerakina egonik igotzen den horrenbeste
OHZ.
o Natxo: Ez du zerikusirik edo harremanik gauza batek bestearekin.
Lurzoruen gainean AFAk egiten duen balorazioaren emaitza eta ondorioa
da OHZ. Egin izan duguna, beraz, bada moldatu eta egokitzea igoera
horren larria izan ez dadin. OHZ igo da katastro balorazio berriagatik,
berrikusia izan dena hori 17 urte egin barik egon ostean. Udalbatzarreko
kide guztien aho bateko adotasun erabakiz gutxitu da aplikatutako
koefizientearen eragina.
o Nerea: OHZri buruz pentsatu behar dugu Aldundiak bidali zigun errezibo
eredua zahartuta dagoela, izan ere errezibo horri aplikatu behar
zaizkiolako Udalbatzaren Osokoan erabakitako koefiziente berriak eta
hobariak.
3. Puntua.-Gobernu taldeak erantzutea 2011ko batzarrean proposatutako gaiak.
Baliteke iaz gaiak azalarazi zituzten pertsonetariko batzuk hemen ez egotea.
Hala eta guztiz ere, saiatuko gara Udalaren jarrera argitzen, landutako gai guztiei
dagokienez. Denboraldi honetan aztertzen ibili gara 2011ko batzarretan
aurkeztutako gaiak, agiri bakarrean jaso ditugu eta Beharren mapa deitu diogu,
eta saiatu gara zentzuz erantzuten, nahiz eta seguruenik beti oso egokiro ez egin.
Agiri hori itzulita egon bezain pronto, herritarren parte-hartzerako webgunean
jarriko dugu; azken ukituak ematen ari gara eta laster abiatuko dugu. Ez dago
esan beharrik kontu batzuetara ez garela heldu, nahiz eta nahi ez dugun inork
interpretatzea Udalak ez duela interesik izan.
Ondoren azalduko dizkizuegu Udalak gai horietan izan dituen jarrerak,
planteamenduak; hala ere, bakarrik aipatuko ditugu datorren aurrekontuari
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA
GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013
begira, gure iritziz, lehenetsi behar ez diren gaiak.
4 STOP. Momentuz, eta zuhurtziazko irizpideetan oinarrituta, AUKERATU
DUGU dauden horretan uztea 4 STOP horiek.
Salazar orubera sarrera. Ideia bada hirigintzagarria ez den lurzoruan soilik
baimendutako eta aipatu den hirigintzagarria ez den lurzoru mota horren
erabileren araubidearekin bateragarriak diren jarduerek eduki ahal dutela bide
berrietatik gurpildunentzako sarrera, zeren bestela leku horretan legeztagarria ez
den jarduera bat finkatzen eta sendotzen egongo litzatekeen. Kasu zehatz
honetan, udal baimena ez duen jarduera bati buruz, soluzio hori hautatu da,
horren lokalizazioa moldatuta esparruko antolamendu beharrizanetara. Hala ere,
komeniko litzateke kanposantua eta bide berrien artean kokatutako lurzoru
horiek antola daitezen Area Libreetako Sistema Orokorreko kalifikazio baterako
edo kanposantuko zuzkidurazko ekipamenduaren balizko hedapen baten
aurreikuspenean.
Altzarrate Plaza. Egiten ari da. Estatuko xede horrexetarako izendun diru
laguntza: 400.000€
Sindikatuen etxeko atze aldea. Egikaritzeko Agindua ebatzi egin da.
Ministerioa harremanetan ipini da Hirigintzarekin kontratista baten bitartez.
Agindua betearaztearen gaineko jarraipena egin behar da.
Tren Geltoki ondoko azpiko pasabidea edo tunela. Obra eta Zerbitzuetako
Foru Planaren barruan.
Telefonica eraikinaren gaineko antena. Gaurko egunean izan diren bilerak
Telefonica eta Avertis-ekin [NATXO]
Apaloeta erreka. Baderitzogu landaredizko pantailak espazioen elementu
bereizle eta babesle legez funtzionatuko duela.
Igogailua eta Eskailerak. Gorabeheren aste oroko jarrapena egiten ari
gatzaizkie, otsaila hilabetetik hona. Gorabehera horiek mantentze-lanen
zerbitzuak jakinarazten ditu. Igogailuan plaken aldaketa bat egin da joan den
maiatzaren 19an. Ez da beste gorabehera nabarmen gehiagorik igogailua.
Eskaileretan, gorabehera gehienek badute zerikusia STOP botoia behar ez
denean erabiltzearekin. Halaber, jakin egin behar duzue mantentze-lanen
enpresak herriko etxeari –udalari- fakturatzen diola STOPagatiko irteera
bakoitzeko, zeren ez baita mantentze-lanen ez eta matxuraren arazoa
(bandalismoa edo ganberrismoa).
RENFE Trenbide gainetiko goiko pasabidea. Pasabide hori beharrezkoa
izango da, harik eta tunela zabaltzeko obrak amaitzen diren arte.
Larra poligonoa. [IKUSIKO DUZUENA BERE GARATZEKO AUKERAZ,
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA
GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013
ESAN DAITEKE NEURRI BEREAN LIPMESA-RI BURUZ ERE]
Zubiko aurreko Tunela. Latiorrorako irteera horma berriro pintatu egin da.
Arazoak sortu zituen punpa kendu eta bere ordez beste bat ipini egin da.
Goikogane-Apaloeta oinezkoen pasabideak. Komentatu dugu jada
aurrekontuko diapositibak aurkezterakoan, urrats horiek oraintsu gauzatu direla
LANBIDErekin hitzartutako Enplegu Tailerrekin.
4. Puntua.-Aurreko puntuari buruzko argibideen txanda, zalantzak, galdera edo
iritziak.
Auzokide batek adierazi du mugikortasuna gutxitua duen pertsona bat badagoela
Zubiko aurreko tuneletik Latiorrora iristeko eskaileretan eusteko barandakia
behar duena.
o Jokin: Badago eskaera bat pertsona nagusi baten erorikoa edo
jausteagatik. Hori aztertu genuen eta baloratzen ari gara barandaki bat
ipinitzeko aukera udal langileekin, hautatze fasean dagoen soldadorea
kontratatu ostean. Espero dezagun hori egitea ahal denik eta lazterren.
Auzokide batek dio Eskutxira iristeko barandaki berdeak oso ugertu eta
herdoilduta daudela. Proposatu du txukun edo alda daitezen, zeren hainbat
erdiko barra faltan baitituzte.
o Felipek, obretako kapatazak, esandakoa baietsi du eta gaineratu du arazo
berdin hori dagoela udalerriko beste zona batzuetan.
Auzoko batek dio eskailera automatikoak ez dutela geldi aldia egiten bigarren
zatian; hori litzateke, beharbada, sarri geldi geratzea eta ez ibiltzearen azalpena
eta arrazoia.
o Koldo: Arazo hori detektatu dugu eta eskatu egin diogu enpresari egiteko
azterketa, miaketa, errebisio bat.
Auzoko batek adierazi du badirela 20 urte baino gehiago Larra aldeko industria
aldearen gaiarekin eta ez dela ezertan zehaztu ez eta mamitzen; jakin nahi dutela
zer egingo den hor, leku horretan.
o Natxo: Indarrean dagoen planean aurreikusita dago industriarako lurzoru
legez. Berrikusketa egingo denean, aurkeztu ahal izango dira alegazioa
eta hori izango da momentua definitzeko zer egingo den hor.
Beste auzoko batek dio Larra aldearen alboan eta jarraian Sallekoren orubea
dagoela. Lursail horietan eskualderako ospitale bat ipintzearen gainean ere berba
egin zen. Ideia hori defendatzen jarraitzen al zaio? Hori bada
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA
GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013
erreibindikazioetariko bat ez duguna nahi ahanzturan galduta gera dadin.
o Natxo: Ez dut ezagutzen proposamen hori. Lurzorua norbanako baten
jabetza pribatukoa da. Nik uste proposamena ugazabek edo jabeek eurek
egin beharko luketela.
o Mikel: Planaren zirriborroan aurreikusita dago zuzkidurazko lurzoru
legez eta baderitzogu proposamena interesgarria dela.
o Fernando: Ospitalearen gaia sortu zen Lurraldeko Zatiko Planari Udalak
edo Herriko Etxeak eginiko alegazioekin. Erreibindikazioarekin bat
eginik, Planaren berrikusketan ekipamendu bat edo zuzkidura bat
erreserbatu zen. Horrek horrela darrai.
o Auzokideak: Asanbladetan berba egin izan da horren gainean. Horretan
tematzen jarraitu behar da.
o Fontso (BILDUko zinegotzia): Neuk ere gogoratzen dut erabilera
horretarako lurzoru horren kalifikazio proposamena.
o Fernando: Seguru asko bere kokapenagatik erabilera horretarako
lehenetsitako leku bat da.
Mikel: Bada planteamendu nagusia Planaren berrikusketak eskatzen duena.
5. Puntua.-Gobernu taldeak 2011ko batzarretik datozen gaiak aurkeztea,
inbertsioetan eragina izan dezaketenak. Gai horietan oinarrituta zehaztuko dira
gero lehentasunak.
Dagoeneko esan dugunez, batzarren helburuetako bat da bertaratzen zaretenok
adieraztea auzo bakoitzean zein diren lehentasunak edo gai premiazkoenak. Atal
hau amaituta, tarte bat izango duzue adierazteko zuetariko bakoitzaren ustez
premiazkoena zein den. Hiru jarduera adierazteko eskatuko dizuegu, modu
honetan: garrantzitsuenari 1, hurrengoari 2 eta garrantzian hirugarrenari 3 bat
jarrita.
Ondoren, 2011ko batzarrean proposatu eta gure ustez inbertsioa behar duten,
eta ondorioz lehenetsi beharko liratekeen gaiak aurkeztuko dizkizuegu. Uste
baduzue inbertsio-proposamenen bat jaso barik dagoela eta nahi baduzue
eztabaidan sartzea, esan eta taulan “besterik” izeneko lerroan sartuko dugu.
Ekaineko 24 batzarrak amaitzen direnean, inbertitzeko 24 proposamen izango
ditugu eta horiei buruzko informazio guztia jaso eta aurkatu beharko dugu, gero
azaroko batzarretan, eta horretarako berariaz sortutako guneetan, udal mailako
lehenespena egiteko.
Gogoratu jarduerak lehenesteko ekintza funtsezkoa dela, udalaren baliabide
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA
GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013
ekonomikoak mugatuak direlako eta proposatutako guztia egin ezin delako.
Kirol anitzeko pista [azaldu hurrengo diapositibarekin]
Goikogane-Apaloeta oinezkoen pasabideak. Bi diapositibak aldi berean
komentatu ditugu; adierazi dugu badagoela Goikogane kaleko parkean
oinezkoen pasealekuen proiektu bat, 97.576,14 €-tan baloratuta dagoena. Beste
alde batetik, Herriko Etxeak jada erakutsi duela bere borondatea lurzorua
erreserbatzeko Latiorron aire libreko kirol zuzkiduretarako. Baloratzen ari gara
ia aukerarik dagoen eztabaida prozesu bat bultzatzeko Goikogane eta Apaloeta
artean dagoen berdegune guztia eta osoa antolatzeko erabateko proposamen
integral bat lortzeko.
Jesus Guridi Plaza berritzea. Aurreikusita dago indarrean dagoen
Irisgarritasun Planean berritze lanak egitea plazako eskaileretan, arranpaletan,
eskudeletan eta zahartutako hiriko altzaritegia ordeztea. Zeregin horri lehentasun
emango balitzaio, sakon aztertu beharko lirateke eraberritzeko erreforma
soluzioak.
Irisgarritasuna sahiesbidera norabide 2 (Altzarrate pareko biribilgunea).
Hainbat bider azaldu den gaia da hori. Beti adierazi dira errepideekin dauden
arazoak Arazorik garrantzitsuena bada ibilgailuen zirkulazio bien arteako
"trentzatua" saihestu beharra. Badago beste auzokoen proposamen bat Munegazo
parean Biribilgune bat diseinatzeko (Aretan eginiko proposamena), duen
bideragarritasuna aztertu beharko da. Aztertzen ari da zeharkako ardatzarekin
gurutzatzea. Finantziazioa dagoenean Larrako zatia asfaltatuko da.
Aldatzea Guardian bihurguneko erradioa. Egungo ekonomia egoeran,
deritzogu proposamen horrek ez duela lehentasunik. Baina, beno, lehentasunen
taulan mantenduko dugu, inork baduela ulertzen badu.
Luzatzea Villosa etorbideko Ekialdeko espaloia (Eskolarantza). Hautazko
aukerak aztertzen ari gara; horietako batzuek zerikusia dute Goikogane kaleko
oinezkoen pasealekuekin. Lorategi aldea espaloiaz ordezkatzeko soluzioak,
diapositiban ikusten den legez, duen eragozpena bada irisgarritasuneko
irizpideak ez dituela betetzen (espaloiaren zabalera).
Gutxitzea Apaloeta biribilguneko erradioa. Guardian-eko bihurgunearekin
legez, jarduera honek ez du lehentasunik Herriko Etxearen iritziz. Hor dago,
inork baduela baldin baderitzo.
Garmaka biribilgunea. Hori Arabako Foru Aldundiaren errepide bat da; beraz,
aipatu den biribilgunea egiteko eskumena Aldundiari berari dagokio. Badago
aurreproiektu bat jada azaldu izan dena aurreko asanbladetan. Eman beharreko
urratsak lirateke hauek: Proiektuaren erredakzioa, kontsignazioa aurrekontuan
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA
GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013
eta exekuzio egikaritzea. Egungo une honetan, ez dago aurreikuspenik hori
egiteko eta gauzatzeko. Bai deritzogu garrantzitsua dela, biribilgune horretako
proiektuko erredakzio fasean, kontuan hartu daitezela behin eta berriro izaniko
zaratengatiko kexuak, Goikoetxe parean autobia edo sahiespideko jaitsieran eta,
hala, galtzadaren albo bietan zarata murrizteko pantailak ipini ahal izatea.
6. Puntua.-Aurreko puntuari buruzko eztabaida.
Auzokide batek positiboki baloratu du udal lehentasunei buruz auzoko
bizilagunei hitz egiteko aukera ematea. Badirudi Herriko Etxeak aurrendaritza
eman nahi diela auzoetako bizilagunei lehentasunak definitzerakoan eta hori
ondo dago. Hala ere, ikusten dut ez dugula informaziorik auzoari buruz. Ez
dakigu zenbat bizilagun, etxebitza, ibilgailuen aparkaleku, aparkaleku eta azalera
duen, … Informazio hori funtsezkoa da lehentasunak finkatzeko. Proposatzen
dut lehentasunak finkatzerakoan erantsita joan dadin auzoko elementu
urbanistikoen erradiografia batekin: Azalera, espazio berdeak, e.a.
Auzolagun batek azaldu du zubia eta saihespidearen arteko zatian asfaltatu
akastuna eta eskasaren arazoa. Norena da eskumena?
o Juanma: Asfaltatu akastunen arazoa orokorragoa da. Hor dugu irisbidea
Garmakara, Apaloetara, Goikogane kale estua (norantzako bakara ala bi)
Baloratu beharko litzateke Goikoganen aparkalekuen lerroa erretiratzeko
aukera, galtzadari zabaltasun handiagoa emateko. Hala, irteera bat bilatu
beharko litzaioke Etxebarri aldeko irteerari, San Bartolome
bidegurutzeraino igo behar ez izateko buelta emateko Latiorrora iristeko.
o Koldo: Asfaltatuen egoeraren arazoa orokorra da Oso inbertsio handia
egin behar da.
Auzokide batek azaldu du ezen Goikoganeko arazoaren Aurrerapenarekiko
alternatiba bat bazela Apaltza kalean aparkamendu lerro bat. Hala ere,
Guardianeko aparkalekuak baditu leku libre asko. Zenbatu egin behar dira
auzoan dauden aparkalekuak. Hala, auzoan dauden legezkoak ez diren
aparkalekuen jarraipena egin beharko litzateke. Profita litezke Latiorrondon
Udalak dituen 5 partzelak, behin behineko aparkaleku bat egiteko.
o Juanma: Nik uste Goikogane kaleko arazoei soluzio bat bilatu beharko
litzaikeela.
Auzoko batek informazioa eskatu du Goikogane kaleko parkean oinezkoentzako
pasealekuen proiektuari buruz. Azaldu dugu dagoeneko zonaldean berdeguneak
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA
GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013
antolatzearen beharra. Goikogane parkean eta Apaloetan badaude bi zona
hesituta, zer dago hesitura horren barruan?
o Felipe:Hobi septikoak dira.
o Auzokoa: Bada Euskal Herriko leku bakarra hori gertatzen dena.
Auzoko batek dio ez datorrela bat zeharkako ardatzetik norantzako bietan
autobiarako sarreraren eskaerari emandako azalpenekin. Badiño aplikatzen ari
zaizkigula lautadarako pentsatutako soluzioak. Ez da Amurrioko inor etorriko
Arakaldoraino, buelta eman eta Guardianera sartzeko. Arrazoizkoena litzateke
autobiarekiko errepide paralelo bat egitea arazoa soluzionatzeko.
o Fernando: Munegazon dagoen sarrera ez zegoen diseinatuta hasierako
proiektuan trentzatuaren arrazoiengatik. Sarrera hori egin zen, bere
garaian, inguruko enpresen presioengatik. Obrako zuzendaritza teknikoak
ez zuen nahi aldaketa hori txertatzea; noraino-eta, zuzendaritzatiko bere
kargu uztea aurkeztu zuen horregatik. Horrelako irteera batek Amurrio
aldera Zeharkako Ardatzean Munegazoko arazoa berriro sortuko liguke.
Auzoko batek galdetu du Garmaka biribilgunea eraikitzeko aurreikuspenengatik.
Badiño urteak daramatzagula gai horrekin eta ez dela aurrerapenik egon. Gai
honetaz eginiko galdera bati AFAk eman dien erantzunetik hartutako idatzi-zati
bat irakurri egin du.
o Koldo: Dio ez dela aurrerapenik egon eta eredutzat ipintzen du AFAren
jarrera Laudiorekin aurreko AFAko gobernu taldeak hartutako
konpromisoei uko egitearekin (Lamuza parkea).
o Mikel: Badiño gai honetaz Koldok azaldutakoarekin erabat ados dagoela.
o Koldo:
o Gasteiz kaleko obretan ere –AFAren eskumenean- proiektuko gauza
batzuk aldatu dira, baina ez da aurrekontua handitu ez eta zentimo bat
ere…
o Fernando:
o AFAk konpromisoa du obrak egin ostean Eroskiko biribilgunerainoko
bide-zatia titulartasuna lagatzea. Gasteiz kalearen antzerako kasu bat da.
Aldundiak interesa du herri barruetako errepideak gainetik kentzeko,
baina bagaude apur bat Lamuza parkearekin legez.
Auzokoei helarazten zaigu proiektua aurrera doala baina konturatu eta jabetzen
gara gauzek ez dutela aurrera egiten.
7. Puntua.-
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA
GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013
Batzarrean bertaratutakoek lehentasunak adieraziko dituzte1, horretarako
emango zaizkien orrietan (ikus I. Eranskina).
GAIA ESKUMENA ZENBAT
€
LEHENTASUN-
MAILA2
HAZTAPENA
Kirol pista Udala 3 0.5
Goikogane-
Apaloeta
oinezkoen
pasabideak.
Udala 3 0.5
Jesus Guridi
plaza
eraberritzea
Udala 33321 3.25
Autobia
sarrera 2
noranzkoetan
AFA 111 3
Guardian
bihurgunearen
erradioa
aldatzea
Udala 1 1
Villosa
etorbide Eki
espaloia
luzatzea
(eskolarantz)
Udala 2223 2.75
Apaloeta
biribilguneko
erradioa
gutxitzea
Udala 1 1
Garmaka
biribilgunea
AFA 223 2
Tren geltoki
ondoko tunela
hedatzea3
Obra eta
Zerbitzu Foru
Plan barruan.
1 1
Auzoko
erradiografia
soziourbanistikoa4
2 0.75
1 Entregatutako lehenesteko 10 orrietatik, 7 bueltatu dira era zuzenean beteta.
2 Haztapen baloreak: 1 = 1, 2 = 0,75, 3 = 0,5
3 Entregatutako orrietan gehitutako lehenesteko edo lehentasuna emateko proposamena
4 Entregatutako orrietan gehitutako lehenesteko edo lehentasuna emateko proposamena
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA
GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013
Lehentasunak adierazteko orrialdearekin batera, beste orrialde bat emango da, eta bertan
eskatzen zaie bertaratutako pertsonei, “udal azalpenak entzun ostean”, zehazteko
sakondu behar diren gaiak (ikus II. eranskina). Proposatutako gaiak ondorengoak dira:
Informazio zehatza azken urteotan zehar papera, beira eta ontziak
birtziklatzeagatiko diru-sarrerez.
Latiorro auzoko erradiografia soziourbanistikoan, informazioa eskain dadila
populazioaz, etxebizitzez, espazio publikoez, zona bedeez, motordunentzako
aparkalekuez, kaleko apalekuez, …
Lantzeko gai gehiagorik gabe, batzarra amaitutzat eman da.
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA
GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013
ERANSKINA:
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA
GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA
GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013
II. ERANSKINA:.
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA
GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA
GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013
III. ERANSKINA:. (talde politikoei "Auzoko Batzordeak" emaniko
testua)
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA
GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA
GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013