2.gaia: Lurreko erliebea

Post on 25-Jun-2015

600 views 4 download

description

Lurreko erliebearen aurkezpena

Transcript of 2.gaia: Lurreko erliebea

2.GAIALURREKO ERLIEBEA

1.Lurraren egitura

- Lurra planetaren gainazaletik barnealderantz hiru geruza daude:

1. Lurrazala: kanpoko geruza da. Solidoa eta fina da. Bizia lurrazalaren gainean garatzen da.

2. Mantua: erdiko geruza da. Mantuko hainbat material urtuta daude (material horri magma esaten zaio).

3. Nukleoa: geruzarik sakonena da. Oso tenperatura altuan dauden likido eta solidoek osatzen dute.

Lurraren barnealdearen eskema

2.Lurrazala eta plakak - Lurraren zatirik handiena ur azpian dago, ozeanoek

estalita. - Ozeanoak hauek dira: Barea, Atlantikoa, Indiakoa,

Antartikoa eta Artikoa. - Ur gaineratutako lurren artean kontinenteak ditugu

eta hauek dira: Asia, Amerika, Afrika, Antartika, Europa eta Ozeania.

- Lurrazala hautsita dago. Puzzlea ematen du eta pieza bakoitzari plaka tektonikoa esaten zaio.Zer sortzen ditu plaken mugimendu honek?:

• Lurrikarak• Sumendiak

Kontinenteen historia

Kontinenteen jitoaren teoriak zera esaten digu:-Orain dela 200 miloi urte Lurra bloke bakarra

zen (Pangea izenez ezagututa).-Itsaso bakarra zegoen, Tetis.-Lur barneko indarren eraginez Pangea hausten

joan zen gaur egungo kontinenete eta ozeanoak sortuz.

Munduko plaka tektonikoen mapa

3. Erliebea aldatuz doa• Lurreko erliebea ez da egonkorra,

hau da, aldatuz doa.• Aldaketaren eragileak zeintzuk dira?:

ura, haizea eta izaki bizidunak.• Askotan hauen eraginez, erliebeak

forma bitxiak izaten ditu. Adibidez, Cuencan dagoen “Ciudad Encantada” delakoa:

Cuencan dagoen “Ciudad Encantada”

Erliebe forma bitxiak

3. Erliebea aldatuz doa

4.Lurreko erliebe formak

Kontinenteetako erliebea

Kostaldeko erliebea

Ur azpiko erliebea

Gelan banatutako fitxetan izenak jarriko dituzue eta ondoren erliebe forma bakoitzaren definizioa osatuko duzue.