Post on 29-Jul-2020
2016 – 17 ikasturtea
Hitzaurrea: Ertzilla Dorrea, Bermeoko Portu zaharraren gainean dago. Monumentu nazional
izendatua, 1948. urtetik aurrera Arrantzaleen Museoko aretoak hartzen dauz bere
baitan.
Bi urtez zaharberritze lanak dirala eta zarratuta egon eta gero, 2014ko Azaroan
barriz ireki zan, guztiz barriztatutako eraikuntza eta eguneratutako erakusketa
eskainiaz.
Erakusketa egonkorrean, arrantzaleen eta euren familien bizitza eta ohiturekaz
erlazioa daukaten gaiak ikusi ahal dira, gremio-elkarteak, itsasontziak eta historian
zehar arraina harrapatu eta saltzeko erabili diran teknika desbardinak. Honetaz gain,
museoko lau solairuetatik batek Euzkadiko Gudontzidiari buruz datza, gehienbat
arrantzale euskaldunez osatuta egon zana.
Arrantzaleen Museoko edukiak adin eta mota guztietako publikoari helarazteko
helburuagaz, bisitari heldu zein txikitxoenei zuzendutako bisita eta ekintza egitaraua
diseinatu da.
Taldeentzako BISITAK:
Urte guztian zehar, martitzenetik barikura, bisita gidatuak eskaintzen dira 10 pertsonatik gorako taldeentzat.
Ezinbestekoa da bisitak aurretiaz adostea, bai telefonoz zein posta elektronikoz: 94 688 11 71 edo arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus Gidariek azalpena talde motari egokitzen dabe: eskola taldeak, elkarteak, etab.
Euskaraz zein gazteleraz egiten dira.
Gaia, bisitari kopurua eta bisitaren salneurria, taldearen ezaugarrien araberakoa izango da.
Museoa euren kabuz, gidari gabe, bisitatu nahi daben taldeentzako museoko gelei buruzko material pedagogikoa dago, nahi izanez gero aurretiaz bisita prestatzeko.. Material hau, euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez dago.
4 – 16 urte Helduak
1. Arrantzaren mundua, arrainaren merkaturatzea eta balearen ehiza.
2. Euzkadiko Gudontzidia (12 urtetik gora)
1. Ertzilla Dorrea eta Bermeoko hiribildua.
2. Arrantza jarduera, modalitateak eta merkaturatzea.
3. Euzkadiko Gudontzidia.
4. Museoko Bisita Orokorra (ordu bat).
*Oharra: Bisitaren edukia taldearen beharrizanetara moldatu ahal da, gitxienez 2 aste lehenago abisatuzkero.
GAIAK aukeran:
Bisita gidatuen ezaugarriak talde motaren arabera izango dira:
IRAUPENA: 4-10 urte: 30 minutu.
Gainontzekoak: 45 minutu.
BISITARI KOPURUA TALDEKO: 4-16 urte: 25 pertsona Helduak: 30 pertsona *Oharra: Bisita egin ahal izateko gitxienez 10 pertsona behar dira.
Hezkuntza Arautua Gainontzekoak
- Ikasle bakoitza: 1€
- Irakasle eta laguntzaileak: doan
- Bisita Gidatua: doan
- Bisitari bakoitza: 1,50€
- 12 urtetik beherakoak: doan
- Bisita Gidatua: 10€ (taldeko)
SALNEURRIA:
FAMILIentzako EKINTZAK:
TAILERRAK: Euskal arrantza mundua familian eta era dibertigarrian ezagutzeko asmoz, Arrantzaleen
Museoak, neguko zapatu arratsalde batzutan, guraso, atxitxe-amuma, osaba-izeko, edo
nahi dan helduekin lagundutako 4 urtetik gorako umeentzat, tailer didaktikoak
eskaintzen dauz.
Tailer honeetan gai zehatz batzuk lantzen dira, alde batetik Museoko geletan bisitatxo
bat eta bestetik gaiari buruzko joko zein ekintza plastiko batekin konbinatuz.
Ordu biko iraupenarekin, 16:30-tik 18:30-ra, doako zerbitzua da.
Ezinbestekoa da aurretiaz apuntatzea, partaide kopuru mugatua baitago.
Data eta gaiak Museoan bertan edo Interneten kontsulta daitezke:
www.bizkaikoa.bizkaia.eus www.facebook.com/Arrantzaleenmuseoa
ZINEA:
Neguko zapatu arratsalde batzutan,
Arrantzaleen Museoan, umeei
zuzendutatko itsas munduarekin lotutako
filmak proiektatuko dira.
Zerbitzu hau doakoa da eta ez da lekua
aurretiaz gorde behar.
Filma bakoitzaren iraupena eta zein
adinetako umeei zuzenduta dagoen
egitarauaren araberakoa izango da.
TAILERRAK oporretan:
Gabonak, Aste Santua eta Udako oporretan, Arrantzaleen Museoak, 6tik 12
urterako neska-mutilentzako tailerrak antolatzen dauz (umeak bakarrik,
laguntzaile barik).
Ordu biko saioak dira, 11:00-tik 13:00-ra, martitzenetik barikura.
Ezinbestekoa da aurretiaz izena ematea, plazak mugatuak baitira.
Oporretako Tailerren salneurria: € 1 ume eta egun bakoitzeko izango da.
EGUTEGIA: GABONAK: 2016eko abenduaren 27, 28, 29 eta 30 ASTE SANTUA: 2017ko apirilaren 18, 19, 20 eta 21 UDA: 2017ko uztailaren 11, 12, 13 eta 14
Beste ekintza batzuk:
Urte guztian zehar, Arrantzaleen Museoak adin eta ezaugarri guztiei zuzendutako
ekintza bereziak antolatzen dauz. Ekintza honeek, beti ere itsasoa, arrantza edota
Bermeorekin erlazionatutako hitzaldi, kontzertu, kurtso, dokumentalen proiekzio, etab.
izaten dira.
Ekintza honeen programazioa urtean zehar osatzen joango da, hori dala eta,
informazio eguneratua lortzeko Museoko Web orrialdea begiratzea gomendagarria
da: www.bizkaikoa.bizkaia.eus edo www.facebook.com/arrantzaleenmuseoa
Data bereziak:
Badira kontutan izateko data batzuk, urtero ospatzen direnak Arrantzaleen Museoan:
IRAILAK 9 eta 10: Museoa zarratuta
• Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia Jaiak.
URRIA:
• Europako Ondareraen Jardunaldiak (bisita bereziak, hitzaldiak, etab.)
• Bermistoria (sarrera doan)
• Mareak Jaialdia.
MAIATZA:
• Museoen Nazioarteko Eguna (Maiatzak 18; sarrera doan,…)
• Arrain Azoka (bistak, sarrera doan,…)
UZTAILA:
• ITSAS BATAIOA. Museora bisita eta Hegaluze itsasontzian irteera.
ABUZTUAK 12:
• 1912ko Galarrenaren urteurrena (sarrera doan)
Eta beste hainbat ekintza gehiago urtean zehar…
10
ARRANTZALEEN MUSEOA Ertzilla Dorrea.
Torrontero Enparantza – 48370 Bermeo
Tf. 94 688 11 71
arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus
www.bizkaikoa.bizkaia.eus
www.facebook.com/arrantzaleenmuseoa
INFORMAZIOA eta ERRESERBAK