Download - MD010301-Deialdiaformacionprofesorado.educacion.navarra.es/hasi/...“Erlijio eskolak berritzen” ... 15 eguneko epean irakasleak ez badu "Nahitaezko lana: aurkezpena" izenekoa egin

Transcript
Page 1: MD010301-Deialdiaformacionprofesorado.educacion.navarra.es/hasi/...“Erlijio eskolak berritzen” ... 15 eguneko epean irakasleak ez badu "Nahitaezko lana: aurkezpena" izenekoa egin

MD010301-Deialdia

2019-2020ko PRESTAKUNTZA PLANA

PRESTAKUNTZA JARDUERARAKO DEIALDIA

Izenburua: “Erlijio eskolak berritzen”

Modalitatea: ikastaroa.

Etapa: etapa guztiak. Hartzaileak: Erlijio Hezkuntzako irakasleak, Nafarroako Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergokoak.

Antolatzailea: Iruñeko ILZ.

Justifikazioa:Bi saio proposatzen dira: proiektuetan oinarrituriko ikaskuntza-POI (II) eta gamifikazioa (blog bat sortzea erlijio eskolarako); bien izaera batez ere praktikoa da, bai edukian, bai erabilitako metodologian. Asmoa da irakasleek prestakuntza praktikoa eskuratzea, ikasgelan aplika daitekeena eta pedagogia arloko berrikuntza berrietara egokitzen dena.

Helburuak:

Helburu nagusia:● Berrikuntza pedagogikoko elementu batzuk, erlijio eskolara egokituak, erabiltzen ikastea.

Berariazko helburuak:● Erlijio eskolan POI erabiltzen ikastea, irakasgaiaren berezko curriculuma txertatuta.● Erlijio eskolarako iradokitzailea eta hezigarria den bloga sortzen ikastea.● Blog baten beharra oinarritzea.● Blogen doako hainbat plataforma eta haien abantailak eta desabantailak ezagutzea.● Googleko kontu batek eskaintzen dizkigun aukerak jakitea.

Edukiak:

● POI ikasgelan aplikatzea. Saio osoa praktikoa izanen da. ● Blogerako irudiak diseinatzea, programa sinpleak eta doakoak erabilita.● Blogerako audioak editatzea doako programen bidez.

I. saioa: ● 2020ko urtarrilaren 18a, larunbata. Tokia: Iruñeko Elizbarrutiko Apaizgaitegiko

ekitaldi-aretoa. 10:00 – 14:00. ● Hitzaldia: Proiektuetan oinarrituriko ikaskuntza-POI (II). Hizlaria: Francisco

Javier Navarro, teologian lizentziaduna eta katekesiko gerentea.

II. saioa:● 2020ko otsailaren 1a, larunbata. Tokia: Iruñeko Elizbarrutiko Apaizgaitegiko ekitaldi-

aretoa. 10:00 – 14:00

Page 2: MD010301-Deialdiaformacionprofesorado.educacion.navarra.es/hasi/...“Erlijio eskolak berritzen” ... 15 eguneko epean irakasleak ez badu "Nahitaezko lana: aurkezpena" izenekoa egin

MD010301-Deialdia

● Hitzaldia: Gamifikazioa ikasgelan: erlijio eskolarako bloga. Hizlaria: María Carmen Blázquez, irakasle-ikasketetan lizentziaduna, erlijio eta musika irakaslea La Natividad itunpeko ikastetxean, eta eduki digitalen editatzaile ohia.

Eraman beharreko materialak

II. saioa. Parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailua eraman beharko du.

Metodologia:

● Erakusketak eta ikus-entzunezko erakusketekin osatutako iruzkinak, hizlarien eta bertaratutakoen arteko elkarrizketak ere jasotzen dituztenak.

Hizlariak:

Francisco Javier Navarro, teologian lizentziaduna eta katekesiko gerentea.

María Carmen Blázquez, irakasle-ikasketetan lizentziaduna, erlijio eta musika irakaslea La Natividad itunpeko ikastetxean, eta eduki digitalen editatzaile ohia.

Arduraduna: Elena Pueyo Mayayo; Aholkularitza Zientifiko-Teknologikoa, Iruñeko ILZ. 848 430 394 [email protected]

Tokia: Iruñeko Elizbarrutiko Apaizgaitegiko ekitaldi-aretoa. Egunak: urtarrilaren 18a, larunbata, eta otsailaren 1a, larunbata.

Ordutegia: 10:00 - 14:00.

Iraupena: 8 ordu.

Izena emateko epea: Izena emateko azken eguna 2020ko urtarrilaren 14a izanen da; esteka honetan egin behar da: http://formacionprofesorado.educacion.navarra.es/web/eu/inscripciones-3/

Hautatzeko irizpideak:

● Erlijio Hezkuntzako irakasleak, Nafarroako Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergokoak.

Hizkuntza: Gaztelania.

Oharrak:

● Aurrerantzean prestakuntza jarduerekin zerikusia duten ohar zein mezu guztiak Hezkuntzako Sare Publikoko irakasleek duten PNTE kontu ofizialera bidaliko dira ([email protected]). Ikastetxe pribatu eta itunduetako irakasleei Educan ezarria duten helbide elektronikora iritsiko zaizkie abisu eta jakinarazpenak.

● Izena emateko epea amaituta, ahalik eta lasterren argitaratuko da jarduera honetarako onartuen zerrenda, honako web-orri honetan:

Page 3: MD010301-Deialdiaformacionprofesorado.educacion.navarra.es/hasi/...“Erlijio eskolak berritzen” ... 15 eguneko epean irakasleak ez badu "Nahitaezko lana: aurkezpena" izenekoa egin

MD010301-Deialdia

http://formacionprofesorado.educacion.navarra.es/web/eu/onartuen-zerrenda/● Jardueren ziurtagiriekin zerikusia duten galderak ILZko idazkaritzak erantzunen ditu;

tel.: 848 424775, 848 424776, 848 426232; [email protected].

● Irakasle bat jarduera egiteko onartua izan bada, baina ezin baldin badu egin, mezu elektronikoz jakinarazi beharko dio deialdian ageri den arduradunari, hasi baino lehen baja emateko. Bestela zehapen-prozesua abiaraziko da, eta irakaslea ezin izanen da 5 hilabetez sartu izena emateko plataforman; ondorioz, galdu eginen du Nafarroako Hezkuntza Departamentuak antolatzen dituen prestakuntza jardueretan izena emateko aukera. Zehapena jasotzen duenak berdin-berdin izanen du ikasturtean prestakuntzako 35 orduak egin beharra.

● PNTEren urrutiko prestakuntzako ikastaroei dagokienez, ikastaroa hasten den egunetik 15 eguneko epean irakasleak ez badu "Nahitaezko lana: aurkezpena" izenekoa egin eta entregatzen, automatikoki baztertuko da ikastarotik. Baztertuz gero, gorago aipatutako zehapen-prozesu bera aplikatuko zaio.

● Prestakuntzarako eskubidea izateko, jardunean egon behar dute irakasleek, eta haiei baizik ez zaie ziurtatuko; salbuespena amatasun, adopzio eta harreraren ondoriozko lizentzia duten irakasleak dira, abuztuaren 23ko 71/2017 Foru Dekretuan ezarri bezala. Aldi baterako ezintasun-egoeran egonez gero, ezinezkoa da prestakuntzara joatea.

● Ziurtagiria eskuratzeko, bertaratu beharreko saioen %85era joan beharko da, eta saio bakoitzaren sinaduren orrian bolaluma ezabaezinarekin sinatu. Ez da kontuan hartuko sinatu ez den saiorik; hau da, ez da onartuko bestelako bertaratze-ziurtagiririk. Prestakuntzaren diseinuan lan praktiko bat egitea sartuta badago, bertaratzeaz gain, nahitaezkoa izanen da lanak aurkeztea ziurtagiria lortzeko.