MD010301-Deialdiaformacionprofesorado.educacion.navarra.es/hasi/...“Erlijio eskolak berritzen”...

3
MD010301-Deialdia 2019-2020ko PRESTAKUNTZA PLANA PRESTAKUNTZA JARDUERARAKO DEIALDIA Izenburua: “Erlijio eskolak berritzen” Modalitatea: ikastaroa. Etapa: etapa guztiak. Hartzaileak: Erlijio Hezkuntzako irakasleak, Nafarroako Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergokoak. Antolatzailea: Iruñeko ILZ. Justifikazioa: Bi saio proposatzen dira: proiektuetan oinarrituriko ikaskuntza-POI (II) eta gamifikazioa (blog bat sortzea erlijio eskolarako); bien izaera batez ere praktikoa da, bai edukian, bai erabilitako metodologian. Asmoa da irakasleek prestakuntza praktikoa eskuratzea, ikasgelan aplika daitekeena eta pedagogia arloko berrikuntza berrietara egokitzen dena. Helburuak: Helburu nagusia: Berrikuntza pedagogikoko elementu batzuk, erlijio eskolara egokituak, erabiltzen ikastea. Berariazko helburuak: Erlijio eskolan POI erabiltzen ikastea, irakasgaiaren berezko curriculuma txertatuta. Erlijio eskolarako iradokitzailea eta hezigarria den bloga sortzen ikastea. Blog baten beharra oinarritzea. Blogen doako hainbat plataforma eta haien abantailak eta desabantailak ezagutzea. Googleko kontu batek eskaintzen dizkigun aukerak jakitea. Edukiak: POI ikasgelan aplikatzea. Saio osoa praktikoa izanen da. Blogerako irudiak diseinatzea, programa sinpleak eta doakoak erabilita. Blogerako audioak editatzea doako programen bidez. I. saioa: 2020ko urtarrilaren 18a, larunbata. Tokia: Iruñeko Elizbarrutiko Apaizgaitegiko ekitaldi-aretoa. 10:00 – 14:00. Hitzaldia: Proiektuetan oinarrituriko ikaskuntza-POI (II). Hizlaria: Francisco Javier Navarro, teologian lizentziaduna eta katekesiko gerentea. II. saioa: 2020ko otsailaren 1a, larunbata. Tokia: Iruñeko Elizbarrutiko Apaizgaitegiko ekitaldi- aretoa. 10:00 – 14:00

Transcript of MD010301-Deialdiaformacionprofesorado.educacion.navarra.es/hasi/...“Erlijio eskolak berritzen”...

Page 1: MD010301-Deialdiaformacionprofesorado.educacion.navarra.es/hasi/...“Erlijio eskolak berritzen” ... 15 eguneko epean irakasleak ez badu "Nahitaezko lana: aurkezpena" izenekoa egin

MD010301-Deialdia

2019-2020ko PRESTAKUNTZA PLANA

PRESTAKUNTZA JARDUERARAKO DEIALDIA

Izenburua: “Erlijio eskolak berritzen”

Modalitatea: ikastaroa.

Etapa: etapa guztiak. Hartzaileak: Erlijio Hezkuntzako irakasleak, Nafarroako Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergokoak.

Antolatzailea: Iruñeko ILZ.

Justifikazioa:Bi saio proposatzen dira: proiektuetan oinarrituriko ikaskuntza-POI (II) eta gamifikazioa (blog bat sortzea erlijio eskolarako); bien izaera batez ere praktikoa da, bai edukian, bai erabilitako metodologian. Asmoa da irakasleek prestakuntza praktikoa eskuratzea, ikasgelan aplika daitekeena eta pedagogia arloko berrikuntza berrietara egokitzen dena.

Helburuak:

Helburu nagusia:● Berrikuntza pedagogikoko elementu batzuk, erlijio eskolara egokituak, erabiltzen ikastea.

Berariazko helburuak:● Erlijio eskolan POI erabiltzen ikastea, irakasgaiaren berezko curriculuma txertatuta.● Erlijio eskolarako iradokitzailea eta hezigarria den bloga sortzen ikastea.● Blog baten beharra oinarritzea.● Blogen doako hainbat plataforma eta haien abantailak eta desabantailak ezagutzea.● Googleko kontu batek eskaintzen dizkigun aukerak jakitea.

Edukiak:

● POI ikasgelan aplikatzea. Saio osoa praktikoa izanen da. ● Blogerako irudiak diseinatzea, programa sinpleak eta doakoak erabilita.● Blogerako audioak editatzea doako programen bidez.

I. saioa: ● 2020ko urtarrilaren 18a, larunbata. Tokia: Iruñeko Elizbarrutiko Apaizgaitegiko

ekitaldi-aretoa. 10:00 – 14:00. ● Hitzaldia: Proiektuetan oinarrituriko ikaskuntza-POI (II). Hizlaria: Francisco

Javier Navarro, teologian lizentziaduna eta katekesiko gerentea.

II. saioa:● 2020ko otsailaren 1a, larunbata. Tokia: Iruñeko Elizbarrutiko Apaizgaitegiko ekitaldi-

aretoa. 10:00 – 14:00

Page 2: MD010301-Deialdiaformacionprofesorado.educacion.navarra.es/hasi/...“Erlijio eskolak berritzen” ... 15 eguneko epean irakasleak ez badu "Nahitaezko lana: aurkezpena" izenekoa egin

MD010301-Deialdia

● Hitzaldia: Gamifikazioa ikasgelan: erlijio eskolarako bloga. Hizlaria: María Carmen Blázquez, irakasle-ikasketetan lizentziaduna, erlijio eta musika irakaslea La Natividad itunpeko ikastetxean, eta eduki digitalen editatzaile ohia.

Eraman beharreko materialak

II. saioa. Parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailua eraman beharko du.

Metodologia:

● Erakusketak eta ikus-entzunezko erakusketekin osatutako iruzkinak, hizlarien eta bertaratutakoen arteko elkarrizketak ere jasotzen dituztenak.

Hizlariak:

Francisco Javier Navarro, teologian lizentziaduna eta katekesiko gerentea.

María Carmen Blázquez, irakasle-ikasketetan lizentziaduna, erlijio eta musika irakaslea La Natividad itunpeko ikastetxean, eta eduki digitalen editatzaile ohia.

Arduraduna: Elena Pueyo Mayayo; Aholkularitza Zientifiko-Teknologikoa, Iruñeko ILZ. 848 430 394 [email protected]

Tokia: Iruñeko Elizbarrutiko Apaizgaitegiko ekitaldi-aretoa. Egunak: urtarrilaren 18a, larunbata, eta otsailaren 1a, larunbata.

Ordutegia: 10:00 - 14:00.

Iraupena: 8 ordu.

Izena emateko epea: Izena emateko azken eguna 2020ko urtarrilaren 14a izanen da; esteka honetan egin behar da: http://formacionprofesorado.educacion.navarra.es/web/eu/inscripciones-3/

Hautatzeko irizpideak:

● Erlijio Hezkuntzako irakasleak, Nafarroako Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergokoak.

Hizkuntza: Gaztelania.

Oharrak:

● Aurrerantzean prestakuntza jarduerekin zerikusia duten ohar zein mezu guztiak Hezkuntzako Sare Publikoko irakasleek duten PNTE kontu ofizialera bidaliko dira ([email protected]). Ikastetxe pribatu eta itunduetako irakasleei Educan ezarria duten helbide elektronikora iritsiko zaizkie abisu eta jakinarazpenak.

● Izena emateko epea amaituta, ahalik eta lasterren argitaratuko da jarduera honetarako onartuen zerrenda, honako web-orri honetan:

Page 3: MD010301-Deialdiaformacionprofesorado.educacion.navarra.es/hasi/...“Erlijio eskolak berritzen” ... 15 eguneko epean irakasleak ez badu "Nahitaezko lana: aurkezpena" izenekoa egin

MD010301-Deialdia

http://formacionprofesorado.educacion.navarra.es/web/eu/onartuen-zerrenda/● Jardueren ziurtagiriekin zerikusia duten galderak ILZko idazkaritzak erantzunen ditu;

tel.: 848 424775, 848 424776, 848 426232; [email protected].

● Irakasle bat jarduera egiteko onartua izan bada, baina ezin baldin badu egin, mezu elektronikoz jakinarazi beharko dio deialdian ageri den arduradunari, hasi baino lehen baja emateko. Bestela zehapen-prozesua abiaraziko da, eta irakaslea ezin izanen da 5 hilabetez sartu izena emateko plataforman; ondorioz, galdu eginen du Nafarroako Hezkuntza Departamentuak antolatzen dituen prestakuntza jardueretan izena emateko aukera. Zehapena jasotzen duenak berdin-berdin izanen du ikasturtean prestakuntzako 35 orduak egin beharra.

● PNTEren urrutiko prestakuntzako ikastaroei dagokienez, ikastaroa hasten den egunetik 15 eguneko epean irakasleak ez badu "Nahitaezko lana: aurkezpena" izenekoa egin eta entregatzen, automatikoki baztertuko da ikastarotik. Baztertuz gero, gorago aipatutako zehapen-prozesu bera aplikatuko zaio.

● Prestakuntzarako eskubidea izateko, jardunean egon behar dute irakasleek, eta haiei baizik ez zaie ziurtatuko; salbuespena amatasun, adopzio eta harreraren ondoriozko lizentzia duten irakasleak dira, abuztuaren 23ko 71/2017 Foru Dekretuan ezarri bezala. Aldi baterako ezintasun-egoeran egonez gero, ezinezkoa da prestakuntzara joatea.

● Ziurtagiria eskuratzeko, bertaratu beharreko saioen %85era joan beharko da, eta saio bakoitzaren sinaduren orrian bolaluma ezabaezinarekin sinatu. Ez da kontuan hartuko sinatu ez den saiorik; hau da, ez da onartuko bestelako bertaratze-ziurtagiririk. Prestakuntzaren diseinuan lan praktiko bat egitea sartuta badago, bertaratzeaz gain, nahitaezkoa izanen da lanak aurkeztea ziurtagiria lortzeko.