Download - JOXEAN LIZARRIBAR «Lehengoa bezalako egunkaria egin behar … · 2013. 4. 9. · zalako egunkari nazionalari be-har duen dirua eman diezaio-keen erakunde bakarra. Hasie-ratik oso

Transcript
Page 1: JOXEAN LIZARRIBAR «Lehengoa bezalako egunkaria egin behar … · 2013. 4. 9. · zalako egunkari nazionalari be-har duen dirua eman diezaio-keen erakunde bakarra. Hasie-ratik oso

2003ko ekainaren 12aosteguna

4 EGUNKARIA aurrera

«Lehengoa bezalako egunkaria egin behardugu: independentea eta zabala»

Duela 52 urte Altzon (Gipuzkoa)jaioa, aspaldian Donostian bizida Joxean Lizarribar. Euskalkulturarekin aspalditik du ha-rremana —«70eko hamarka-dan Urbeltzekin izan nuen ha-rremana, eta haren bidez EzDok Hamahiru taldekoekin»—,baina sortzaile baino gehiagokultura kontsumitzailea deladio, «kontsumitzaile ona». Eus-kalgintzaren mundua beti «al-botik» jarraitu duela dio, bainaduela bi urtetik «barrutik» erejarraitzen du, EUSKALDUNON

EGUNKARIArekin egindako lane-an. Orain, Euskarazko Komuni-kazio Taldea enpresaren ardu-radun nagusia da.Erraz esan diozu baiezkoa Ad-ministrazio Kontseiluko buruizateko proposamenari?Gauzak planteatu zitzaizkidanmoduan, ezezkoa ez zen batereerraza. Alde batetik, konpromi-so handia sentitzen dut EGUNKA-RIArekin. Eta amorrua, gertatudenagatik. Horregatik, aurre-neko unetik oso prest nengoenegin behar zena egiteko, etahori garbi utzia nuen. Proposa-tu zidatenean, koherentziagatik

JON URBE / ARGAZKI PRESS

ere segitu egin behar nuen.Bestalde, lan hau oso kolejiatuada, jende asko gaude.Lehengoan aurkeztu zenutenkontseilu osoa, euskara, kul-tura eta enpresa alorretan es-karmentua daukan jendeare-kin osatua. Baina zergatikhain zuzen izen-abizen ho-riek? Hasieratik garbi izan dugu za-baltasunaren ideia. Zabaltasu-na da, gure ikuspegitik, herrihonetan dauden sentsibilitateguztiak ahal den gehien ordez-katuak egotea Kontseiluan, ja-kinda behin ere denen gustuaez dugula egingo, eta jakindaBerria euskarazko egunkaribakarra izango denez, besteegunkari guztiek baino presiogehiago izango duela. Alderdipolitikoak eta horrelako kon-tuak alde batera utzita, sentsi-bilitate guztiak kontuan hartze-ko, egunkari independenteaizateko, jende askea behardugu Administrazio Kontsei-luan, inoren erabakiaren zainegon behar ez duena edozeingauzari baiezkoa edo ezezkoaemateko.

Independentzia eta zabaltasu-na bermatzeko konpromisoarieman zenioten lehentasunaAdmnistrazio Kontseiluarenaurkezpenean. Zergatik?Euskaltzaletasunaren mun-duan sentsibilitate asko daude,eta denek eskubidea dute zer-bait esan eta egiteko. Eta Berriaegunkariak, batetik akziodunasko dituelako, baina bestetikbakarra delako, neurri bateanezin dio ildo editorial jakin batijarraitu. Sentsibilitate batzukordezkatuko genituzke, bainabeste batzuk ez. Independen-tea esaten dugunean, esannahi dugu guk inongo erakun-detatik aparte egon behardugula. Horrek esan nahi duinoren diziplinaren pean ezindugula egon. Gure diziplinabakarrik onar dezakegu. Esa-ten dugunean zabala izangodela, esan nahi dugu denekegin ditzaketela ekarpenak. Etahori frogatuko dugu denbora-rekin, entzun, aztertu eta begi-ratu, dena egingo dela. Ekarpe-nak guztiak har tuko dirakontuan, eta sentsibilita tehoriek guztiak aztertzeko eta

horretaz hitz egiteko moduakondo landuko dira.Zabaltasunari buruz, EGUNKA-RIAren ereduari jarraitzea dagakoa?Egia esan,atzera begiratzen ba-dugu eta aztertzen badugu EUS-KALDUNON EGUNKARIA zer izanzen, zalantzarik ez dago oso za-bala zela, hankasartzeak han-kasartze eta salbuespenak sal-buespen. Zabalagoa posibleda? Orain ikusiko dugu.Zabala-goa posible baldin bada, zaba-lagoa izango da. Baina EUSKAL-DUNON EGUNKARIAren ildotik ja-rraitu behar dugula oso argi da-go.Gero,ezin da ahaztu momen-tuak ere bereziak direla herrihonetan, eta gauza berriak ereegin beharko ditugula, bainaegoera aldatzen delako, zereneta azkenean zu ez zara mugi-tzen ez den faktore bat. Inguruguztia mugitzen da, eta zuk eremugitu beharko duzu.EGUNKARIA ere independenteazen, eta itxi egin zuten.Ez dute ulertzen gure herri ho-netan jendeak gauzak egitendituela, ez diruagatik, baizik etahizkuntzari dion maitasunaga-

tik. Hemen dauden zalantzaguztiak dira dirua nork emanzuen, nola litekeen dirua ema-tea irabazirik ez izateko, akzio-dun izan eta batzarrean kon-tuak ez eskatzea... Ez dute uler-tzen. Euskalgintzan azkenengoberrogei urteetan gauzak ho-rrela egin dira, baina haiek ezdute ulertzen.Nola azaldu epaileari orainere herri guztietan jendea mu-su truk ari dela lanean, eta jen-dea akzioak erosten ari delairabazirik espero gabe? Zenbait eta akziodun gehiago,izen eta abizenekoa, orduan etaerrazagoa izango da frogatzeahor pertsona batzuk daudelaeuskarazko egunkariaren aldedirua ematen dutenak. Guksaihestu behar dugu inori sus-moak ematea. Gauza guztiakgarbi eta garden egin behar di-tugu.Bost milioi euro biltzea jarri dahelburutzat, eta oraingoz mi-lioi bat pasatxo bildu da akzio-tan. Botila erdi-hutsik edo er-di-betea ikusten duzu?Hemen hasierako momentuangloboa berehala puzten dugu,baina gero puztuta mantentzeazailagoa da. Diru bilketa aurre-ra doa, jende asko ari da diruajartzen, kopurua izugarria da,milaka asko, eta garrantzi han-dia du horrek. Eta esan nahidiot jendeari segitu egin behardugula honekin, hau beneta-koa dela eta denon laguntza be-har dugula. Izan ere, ez dagobeste inondik dirurik.Eusko Jaurlaritzarekin izan di-tuzue harremanak. Zer eran-tzun espero duzue?Eusko Jaurlaritza da gurea be-zalako egunkari nazionalari be-har duen dirua eman diezaio-keen erakunde bakarra. Hasie-ratik oso argi izan dugu EuskoJaurlaritzak lehentasun osoazuela zertan ari ginen eta nolaegiten ari ginen adierazteko or-duan. Guk gure planteamen-duak, zabaltasunarena eta in-dependentziarena, hasieratikoso garbi utzi ditugu. Hor ezdugu inor engainatu. Bilerakegin ditugu, enpresaren sorre-raren berri eman genion, etagero gure planak eta gure eska-erak ere egin dizkiogu Kulturasailburuari. Badakigu denborabehar dela erantzuna izateko,baina bere bidea egiten ari da.Dena den, zalantzarik ez dau-kat lehen EUSKALDUNON EGUNKA-RIArekin zuen jarrera manten-

Joxean Lizarribar da Berria argitaratuko duen enpresako Administrazio Kontseilukolehendakaria. Argi du eguneroko berriak zein ezaugarri behar dituen: egunkari

bezala funtzionatzeko askatasuna behar du, eta joera guztiei irekia egon behar du.

JOXEAN LIZARRIBAR (EUSKARAZKO KOMUNIKAZIO TALDEKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUKO LEHENDAKARIA)

Page 2: JOXEAN LIZARRIBAR «Lehengoa bezalako egunkaria egin behar … · 2013. 4. 9. · zalako egunkari nazionalari be-har duen dirua eman diezaio-keen erakunde bakarra. Hasie-ratik oso

2003ko ekainaren 12aosteguna

5EGUNKARIA aurrera

duko duela gutxienez EuskoJaurlaritzak. Hori argi daukat.Hortik aparte, gure egoera be-rezia zein den kontuan hartuta,zerbait berezia ere izango dela?Guk eskaerak egin ditugu, etahor ere itxaropena izan behardugu.Zure ustez, zer egon da jokoanEGUNKARIA itxi zutenetik Berriaargitaratzera goazen egunerabitartean?Euskarazko egunkaria politiko-ki ere oso gozoa izan daiteke.Otsailaren 20an eta 21ean jen-dea hasi zen pentsatzen diruaeta behar genuen guztia errazlortuko genuela. Baina, noski,segituan konturatzen zara di-rua lortzea posible dela, diruasko lortzea ere posible dela,baina zer baldintzatan? Gukhelmuga gisa jarri ditugunak,zabaltasuna eta independen-tzia, galdu eta gero. Egunkaribat aterako zela oso argi zego-en, baina hemen jokoan egondena da zer motatako egunka-ria. Gauza bat oso argi izandugu: lehengoa bezalakoa eginbehar dugula, independenteaeta zabala. Babesari buruz ere,erraza da pentsatzea erakun-deen menpean aterako bagenubabes handiagoa izango genu-keela. Hori faltsua da; ez daukatazaldu beharrik zer kasu dau-

den une honetan. Hemen ba-bes-babesa nork dauka? Etahori garrantzitsua izan arren,Berria egunkariak egin beharduena da egunkari gisa fun-tzionatu, eta horretarako aska-tasuna behar du.Berria-ko zuzendaria zeinizango den ez didazu aurrera-tuko, baina esaidazu zer ezau-garri bete beharko lituzkeen.

Egunkari berriko zuzendariaAdministrazio Kontseiluaklehengoan azaldu zituen bioinarri horietatik aparte ezinda ibili. Nahitaez behar du izanpertsona irekia. Kontuan izan-da zein sentsibilitate diferentedauden herri honetan, lagun-tzaileen aldetik sentsibilitatehoriek denak, ahalik eta eremuzabalenetakoak, biltzen saiatu

behar du. EGUNKARIAn jendepila batek idatzi du: ildo horrijarraitu eta ahal den neurrianhobetu egin beharko luke.Gero, zalantzarik ez, profesio-nal gisa jarrera jakin bat behardu: egunkaria saldu behar du,ez era komertzial batean, baiziketa egunkariak duen mezua.Bestetik, azkenengo hilabetehauetan gertatutakoak gertatu

eta gero, nahi eta nahi ez horgauza askori erantzun beharkozaie, beste inongo zuzendarikez bezala. Horretarako beharda profesionaltasuna, zabalta-suna... eta erresistentzia! Nikuste dut badugula zuzendariegokia.EGUNKARIAko AdministrazioKontseiluko lehendakaria,beste hainbat arduradunekinbatera, atxilotu eta espetxera-tu egin zuten. Orain zu zara le-hendakaria. Beldurrik? Kez-karik?Beldurrik, ez. Beldurra izangobanu, ezinezkoa izango litzate-ke ardura hau hartzea. Kezka,bai.Hori hor dago,eta behin ereez dugu ahazten. Baina gauzabat argi daukat: hemen gertatudirenak eta gertatzekotan eregertatuko direnak, izaera politi-koko gertaerak izango dira, etaazkenean horren aurka antido-torik ez dagoenez, ezin duguezer egin. Orain, guk erabiltzendugun legalitate hori ondo era-biltzen badugu, goitik behera,gu babestuak sentitzen gara,eta ni babestua sentitzen naiz.Hemen ez da zalantza edo sus-moa sortuko duen ezer egingo.Ezer ez! Modu erradikaleanesaten dut hori.Eta Administra-zio Kontseiluak gauza horiekoso garbi ditu.

INDEPENDENTZIA

«Jende askea behardugu AdministrazioKontseiluan, egunkariindependentea izateko»

ZABALTASUNA

«EGUNKARIAren ildotikjarraituko dugula argidugu, baina zabalagoaizatea posible bada,zabalagoa izango da»

EUSKO JAURLARITZA

«Zalantzarik ez daukatgutxienez lehenEGUNKARIArekin zuenjarrera izango duelaBerria-rekin»

JON URBE / ARGAZKI PRESS