HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu...

28
HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie- rea dalako ustea guztiz zabalduta egon da. Halanda ze, puntu batetik bestera pase- tako bide lez, igarotze-prozesu lez, hartu izan da, eta, ondorioz, ardura konkretuz inguratuta dagoan momentua da. Ardura horreek, gainera, modu fidelean aztertu beharreko praktikak eta errituak dakarz. Heriotza-ohiturak ezaugarri kristau nabarmeneko giroan garatu dira, eta ohitura horreetako batzuk Eleizeak bere liturgian finkatutako arau eta errituen arabera bete dira. Heriotzaren zantzuak Gertakizun natural batzuk heriotzaren zantzu lez interpretetan dira. Seinalerik zabalduenak animaliakaz lotutakoak dira. Ezagunena txakurraren uluarena dogu. Gauean edo desorduetako oilarraren kukurrukua entzutea be heriotzaren zantzu lez hartzen da. Gaueko hegazti harrapari batzuen kantua eta presentzia hutsa heriotza- ren iragarle lez hartu izan da. Gainera, beste txori batzuk be iragarpen txarren adie- razleak dira; horreen artean, korbidoak dira nagusi. Heriotzaren zantzu guztiak ez dagoz animaliakaz lotuta; badagoz beste modu ba- tzuetakoak be. Zabalduena da kanpaiek soinu arraroa egitea, eta mezatako konsa- grazinoaren momentuan erlojuko kanpaiek jotea be seinale lez hartu izan da. Gai- nera, pentsau izan da hil-kanpaiek joten dabenean, ez dabela defuntu bakar bategai- tik joten, eta denpora gitxiren barruan beste hildako batzuk be egongo dirala. Modu berean, pentsau izan da gorpuak begiak zabalik badaukaz, laster beste nonor be hil- ko dala. Hori dala eta, ardureagaitik, hildakoari begiak arin ixten jakoz. Agonia Gaixotasunagaitiko heriotzaren aurretik dagoan egoera fisikoa agonia da. Tranze horretan dagoan personea modu berezian zaintzen da. Bere ohearen inguruan alkartzen dira senideak, eta gaixoaren egoerea arintzeko asmoz, laguntasuna emo- ten deutsie. Senideen eta hurrekoen bisitak be eukiten ditu. 1

Transcript of HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu...

Page 1: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

HERIOTZA-ERRITUAK

Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon da. Halanda ze, puntu batetik bestera pase-tako bide lez, igarotze-prozesu lez, hartu izan da, eta, ondorioz, ardura konkretuzinguratuta dagoan momentua da. Ardura horreek, gainera, modu fidelean aztertubeharreko praktikak eta errituak dakarz.

Heriotza-ohiturak ezaugarri kristau nabarmeneko giroan garatu dira, eta ohiturahorreetako batzuk Eleizeak bere liturgian finkatutako arau eta errituen arabera betedira.

Heriotzaren zantzuak

Gertakizun natural batzuk heriotzaren zantzu lez interpretetan dira. Seinalerikzabalduenak animaliakaz lotutakoak dira. Ezagunena txakurraren uluarena dogu.Gauean edo desorduetako oilarraren kukurrukua entzutea be heriotzaren zantzu lezhartzen da. Gaueko hegazti harrapari batzuen kantua eta presentzia hutsa heriotza-ren iragarle lez hartu izan da. Gainera, beste txori batzuk be iragarpen txarren adie-razleak dira; horreen artean, korbidoak dira nagusi.

Heriotzaren zantzu guztiak ez dagoz animaliakaz lotuta; badagoz beste modu ba-tzuetakoak be. Zabalduena da kanpaiek soinu arraroa egitea, eta mezatako konsa-grazinoaren momentuan erlojuko kanpaiek jotea be seinale lez hartu izan da. Gai-nera, pentsau izan da hil-kanpaiek joten dabenean, ez dabela defuntu bakar bategai-tik joten, eta denpora gitxiren barruan beste hildako batzuk be egongo dirala. Moduberean, pentsau izan da gorpuak begiak zabalik badaukaz, laster beste nonor be hil-ko dala. Hori dala eta, ardureagaitik, hildakoari begiak arin ixten jakoz.

Agonia

Gaixotasunagaitiko heriotzaren aurretik dagoan egoera fisikoa agonia da. Tranzehorretan dagoan personea modu berezian zaintzen da. Bere ohearen inguruanalkartzen dira senideak, eta gaixoaren egoerea arintzeko asmoz, laguntasuna emo-ten deutsie. Senideen eta hurrekoen bisitak be eukiten ditu.

1

Page 2: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

Gaixoa hilzorian dagoala erakusten daben sintomarik ohikoenetako bat da arna-searen erritmoaren alterazinoa: hilteko puntuan dagoanak etenka, nekez eta astirohartzen dau arnasea, edo, ostantzean, arin eta arnasestuka. Beste sintometako batda zentzumenak kamustu egiten dirala: ez dau erantzuten berari berba egiterakoan,gitxi egiten dau berba, batzuetan burua galtzen dau. Gainera, sudurra zorroztu egi-ten jako; gaixoak eskuakaz hartzen ditu oheko erropak, eta kiribildu eta estutu egi-ten ditu; beherakada orokorra eukiten dau, eta, horregaz batera, azaldu ezinezkohobekuntzatxo bat, eta, ostean, guztiz galtzen da.

Gaixo bat hilzorian egoanean, herri batzuetan, kanpaiak soinu bereziz joten ziran;kanpai-hots hori agonia-deia deitzen zan.

Gaixotasuna dala-ta azken sakramentuak emoten diranean, senide eta auzokoekbisitak eta eskaintzak egiten deutsez gaixoari. Abadeak be, familiagaz eta auzokoa-kaz batera, zeregin garrantzitsua euki dau.

Agonia larregi luzatzen zanean, herri batzuetan, mezea egiteko eskatzen zan,amaierea arin heltzeko. Meza hori ahalik eta auzokide gehienek ateratako diruagazordaintzen zan, eta bakotxak diru-kopuru txiki bat emoten eban.

Biatikoa eta untzinoa

Heriotza gertatu aurreko errituetan, nabarmentzeko modukoak dira eukaristiareneta untzinoaren sakramentuak. Eleiza katolikoak sakramentu bi horreek eta peni-tentzia ezartzen deutsie gaixotasun larria daukien kristau guztiei. Hilteko puntuandagoanari emoten jakon eukaristiari biatiko deitzen jako, eta izen horren jatorrizkoesangura “biderako elikagaia” da. Hilko danak heriotza baino harago dagoan bizi-tzara heltzeko egin behar dauen bideari egiten deutso erreferentzia. Halanda ze,azken jaunartze horrek igarobide-errituen ezaugarria dauka.

Prozesu normaletan, biatikoaren ostean, gaixoak untzinoa hartzen eban. Vatika-noko II. Kontzilioak bultzatutako barrikuntza liturgikoa heldu arte, sakramentuen erri-tuaren arabera, abadeak orio konsagraua igurdi behar eutsan gaixoari, gorputzekozazpi ataletan. Bien bitartean, Jaungoikoari babesa eskatzen eutsan, gaixoaren osa-sunaren eta pekatuen parkamenaren alde. Antxina, untzinoa behar-beharrezko erri-tua zan, eta untzinoa emoteak adierazoten eban gaixoa oso larri egoala.

Antxina, biatikoak garrantzi handia eukan. Abadea apain jantzita joaten zan, eta ako-litoakaz edo sakristauagaz batera egoten zan. Eleizatik urtetean, kanpaia joten zan, parro-kia osoari abisetako. Untzinoa emotean, gaixoari oinak agirian ixten jakozan, abadeakigurdi eizan. Etxeko senide bat, normalean andra bat, arduratzen zan oinak tapeteaz.

Arimaren destinuaren gaineko siniskereak

Hil ostean, arimea gorputzetik banantzen dalako ustea sano zabalduta dago, kul-tura kristauko eremuan gagoz eta. Baina beste ardura bat be sano zabalduta egonda: gorputik urtetean, arimea nora ete doan. Horretarako, heriotzatik bertatik lortu-tako aztarnak erabili izan dira. Agonia-prozesuaren arintasuna edo gogortasuna etadefuntuari geratzen jakon aurpegikerea, sarritan, salbazinorako edo zigorrerako sei-nale lez hartu izan dira. Siniskerarik zabalduenetakoa da egun euritsu baten hilteak

2

Page 3: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

edo hil ostean euria egiteak arimearen salbazinoa dakarrela. Aldiz, defuntuari luremotean ekatx handi bat hasi ezkero, horrek ia beti esan gura eban hildakoa perso-na txarra zala eta infernura joango zala.

Aspaldiko sasoietan, herri batzuetan, teila bat altxetan eben etxean, arimeak hil-dakoaren etxea itxi eta zerura joan eiten, teilea altxautakoan itxitako zulo horretatikedo defuntuaren logelako leihoa zabalduta.

Etxeko dolua eta auzokideen laguntasuna

Heriotzaren ostean, defuntuaren etxekoak dolu aldian sartzen ziran, eta aldihorren lehenengo agerpenetako bat da ohiko jarduerak eten egiten zirala. Dolusakoneko egoereak hileten osteko bazkaria amaitu arte iraungo dau. Dolu aldiarenbeste ezaugarrietako bat da etxeko kideek ez ebela etxetik urten behar. Denporahorretan, hur-hurreko auzokideak eta beste etxe batzuetan bizi ziran senideak ardu-ratzen ziran etxeko lanakaz.

Auzokideen laguntasuna sano garrantzitsua da, etxean nonor hilten danean. Egiaesan, auzokoak agonia-prozesuan hasten ziran lanean, eta gorpua lurpean sartu oste-an be horretan segiduten eben. Auzokideak arduratzen dira abadeari abiseteaz etalaguntzeaz, biatikoa eta untzinoa emon daian; medikuari be abisetan deutsie, eta, gai-xoa hiltean, defuntua jantzi eta haren gelea atontzen dabe, gorpuaren beilan hartzendabe parte eta errezuen gidaritzaz arduratzen dira; etxeko lanak egiten ditue, heriotza-ren barri emoten deutsie herrian zein herritik kanpora bizi diran senideei, eleizaraino-ko bidea ondo ete dagoan ikusten dabe (eta, txarto badago, txukundu egiten dabe), gor-pua altxetan laguntzen dabe eta, eleizarako bidean, besteak beste, andazain lanak egi-ten ditue, segizinoa zabaltzen dauen ofrendea daroe (batzuetan, parrokiaren kurtzea bebai), eta hilkutxeagaz batera doazen kandela handiak be eroaten ditue. Gainera, argieta ogien eskaintzak egiten ditue eta defuntuaren aldeko mezeak eskatzen ditue; herribatzuetan, hilobia zabaldu eta lur emoten deutsie, eta, atzera etxera joatean, koltxoiaerre, hiletako bazkaria prestau eta bazkariko aretoa atontzen dabe.

Lanei jagokenez, normalean andrek etxeko lanetan lagundu izan dabe eta gizo-nak arduratu dira ganadua jagoteaz.

Heriotzaren barri emotea

Heriotzaren barri segiduan emoten da auzune osoan, eleizako hil-kanpaien bidez.Joaldiek adierazoten eben hildakoa gizona, andrea edo umea zan.

Hildakoaren etxekoek ardura gogorra eukien: defuntuagaz lotutako familia guztieiharen heriotzaren barri emotea. Medikuari be emoten jako heriotzaren barri, heriot-za egiaztatu daian; eta abadeari, hildakoari jagokozan atentzinoak emon deiozan etahiletaren ordua zehaztu daian.

Gaur egun, kanpaiak ez dira hainbeste erabilten; horren ordez, eskelak ipintendira egunkarietan. Kaleko leku jentetsuetan eskelak ipintea aspaldi zabaldutako ohi-turea da. Irratiko iragarkiak be erabili izan dira. Telefonoaren erabilereak gora eginebanean, goitik behera aldatu zan heriotzaren barri emoteko metodo tradizionalengaineko guztia.

3

Page 4: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

Azken hamarkadetan, ehorztetxeari emoten jako heriotzaren abisua, eta eurakarduratzen dira legezko tramiteakaz eta enterrua egiteko behar dan guztiagaz.

Defuntua janztea

Hildakoa jantzi aurretik, bainu erritualaren itxurea daukan garbiketea egiten jako:horretarako erabilitako uretan, lehenago, egosi egiten dira Erramu Domekan bedein-katutako ereinotz-landarak edo, udako solztizioa izan ezkero, San Joan Bateatzaile-aren bedar-sortak. Hileta-zerbitzuak merkaturatu baino lehen, auzoko andrak ardu-ratzen ziran lan horregaz, edo, ostantzean, ofizioz horretara dediketan ziranen lanaizaten zan. Azken horreen artean egozan hil-bestitzalea edo emagina.

Hildakoa bere erroparik onenakaz janzten dabe, “biajean joateko” moduan;ostantzean, abituakaz eta sinbolo erlijiosoakaz janzten dabe, errazago lortzeko Jaun-goikoaren errukia.

Beila

Aspaldiko ohituraren arabera, hildakoa ez zan bakarrik egon behar. Hori dala eta,senide eta auzokideek gauez eta egunez zaintzen eben defuntua, etxean egindakohiletearen ezaugarriak eukazan beilan. Hildakoaren etxeko ateak zabalik egozan, etadefuntua bisitetan joaten ziranak isilik egoten ziran; gorpua egoan gelan errezau egi-ten zan. Han, altare txiki bat ipinten eben, kurtzeagaz eta izetutako kandelakaz. Gai-nera, Zapatu Santuan bedeinkatutako ura eta ereinotz-erramua be egoten ziran, bisi-tariek, errukiz, defuntua ihinztatzeko. Gauean, familiakoak eta auzokoak alkartu egi-tan ziran, erredentzinoaren misterio kristauak erakusten zituan errosario luzea erre-zetako.

Auzokideen talde txiki batek, txandaka, gorpua jagoten eban gauez, eta defun-tuaren alboko lanparea zaintzen eben, ez eiten amatau.

Gorpua eroatea

Ohiturak zehazten eban ze auzokidek eroan behar eben lepoan hildakoa, eleiza-raino. Antxinako denporetan, doluagaitik hileta-segizinoan euren leku propioaeukien familiarrak eta senideak libre egoten ziran lan horretatik.

Hilkutxea eroaten ebenak anderuak ziran, eta, modu erreal eta sinbolikoan, etxe-aren eta eleizearen arteko bide aldaezin eta garbia ibili behar izaten eben. Bide luzeeta, batzuetan, nekagarri horreek, herri sakabanatuetan, andabideak, guruzbideak,hilbideak eta eleizbideak deitzen dira.

Hileta-segizinoa

Hileta-segizinoa prozesino bat zan; parrokiako kurtzea buruan zala, hildakoa elei-zara eroaten eben. Abadea hildakoaren etxera joaten zan, lekualdaketa erritual hone-gaz arduratzeko. Bidean, hilkutxearen aurretik joaten zan, egintza horretan erabiltenziran errezuak kantetan. Ibilbidean, hil-kanpaiak joten ziran.

4

Page 5: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

Aspaldi, segizinoaren leku nabarmenetan, hilobian sartuko ziran eskaintzak joia-zan; andrazko lehenengo auzokideak edo serorak ogia eroian zestatxoan (aurrogia),eta argia eroan andreak (ezkoanderea) leku berezia eukan emakumeen segizinoan.Zuziak eroiazan gizonen ilara bik inguratzen eben hilkutxea, eta andazainak ardura-tzen ziran hilkutxea eroateaz.

Segizinoa osotzeko moduak hildakoaren lotura familiar eta sozialak erakustenzituan. Odolezko edo afinidadezko loturak eukiezan senideek osotzen eben ohorez-ko taldea, eta, senidetasun mailen arabera, gizonen edo emakumeen segizinoanhartzen eben lekua. Erropen lutuaren intensidadeagaz eta, lehenago, dolurako arro-pa bereziakaz, hildakoagaz ze lotura eukien erakusten eben.

Antxina hain jentetsuak ez ziran beste parte-hartzaile taldeak, senideak ez ziranak,karidade-taldean sartzen ziran, uste zalako alkartasun kristauagaitik joaten zirala segi-zinoan. Batzuetan, estandarte edo banderak eroaten ziran segizinoan; hildakoa zealkarte erlijiosotakoa zan adierazoten eban horrek.

Hiletak

Lehengo tradizino kristauaren arabera, mezan, defuntuaren gorpua eleizarenerdian ipini behar zan. Hiletako mezan, tenpluko lekurik nabarmenenak, lutu-ban-kuak izenekoak, doluan egozan gizonezkoek hartzen zituen. Familiako emakumeak,barriz, hilobi sinbolikoaren parean jarten ziran (jarlekuak), tenpluaren nabean.

XIX. gizaldian, higiene arrazoiak zirala eta, agindu zibil batzuk emon ziran. Horre-en arabera, ezin zan gorpurik sartu eleizan, “gorpua bertan dala” izeneko hiletak egi-teko.

Horren ondorioz, hiletetan, hilkutxea atarian ixten hasi ziran, eleizako ateak zaba-lik itxita. Gero, abadeak eta bertaratuek atarira urteten eben, eta, hilkutxearen aurre-an, azken absoluzinoa errezetan eben, hildakoari ur bedeinkatua eta intsensua bota-ten eutsien bitartean. Ondoren, hildakoa kanposantura eroaten eben, lurra emote-ko.

Hiletak ez ziran egun horretan bertan amaitzen. Talde familiarrak, senideek etahur-hurreko auzokideek ospakizun erlijioso batzuetan hartzen eben parte, lutu-aldianzehar. Hileta-egun horreen artean egozan ohore-mezak, hiletaren osteko bedera-tziurrena, eta “arimen hileroko eguna”. Normalean, dolu-aldia heriotza izan zanetikurtebetera amaitzen zan, urteburuko mezeagaz.

Tenpluaren barruan gorpua ez egoteak izaera formalistako praktika liturgikoa sor-tu eban, eta horrek hirurogeiko hamarkadara arte iraun eban. Horren arabera, elei-zaren erdian, presbiterioko harmailen aurrean, defuntuaren hilkutxea errepresente-tan eban hil-armazoi bat ipinten zan. Hilkutxaren simulazino horrek, normalean,katafalko izena eukiten eban.

Hirurogeta hamarreko hamarkadan, berreskuratu egin zan gorpua bertan zalahiletea egiteko antxinako praktikea. Sasoi hareetatik, hileta-ospakizunean, hilkutxeaeleizaren leku nagusiren baten ipinten da, nabearen eta altarearen artean. Aldaketahori zala eta, ordura arte leku horretan bertan ipinten ziran tumuluak albo baten itxiziran. Sasoi haretan, parrokia askotan, tenpluko planoaren zati handi bat okupetaneben hilobi sinbolikoak be kendu ziran.

5

Page 6: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

Erritual erromatarrak finkatutako hileta-errituak berberak ziran defuntu guztien-tzat; baina Vatikanoko II. Kontzilioak sustatutako barrikuntza liturgikoa heldu arte,hiletek desbardintasun handiak euki eikien, ezaugarri batzuei begiratuta: bertan par-te hartzen eben abadeen kopurua, apaingarri liturgikoen kalidadea, ospakizuneanizetzen ziran argiak, kantuen solemnidadea eta hiletea osatzen eben meza kopurua,esate baterako. Ezaugarri horreek hiletaren kategoriaren arabera egoten ziran finka-tuta. Lehenengo, bigarren eta hirugarren mailako hiletak egoten ziran. Antza danez,eskala hori familien aukera ekonomikoen eta maila sozialaren arabera ezarri zan.

Hilobiak eleizetan

XIX. gizaldiko lehenengo hamarkadetara arte, eleiza barruan lurra emotea gauzanormala izan zan. Etxe edo familia bakotxak ehorzketarako leku bat (hilobi bat)eukan, tenpluko nabean. Gero, kanposantuak tenpluetatik aparte eregi ziranean,etxeek eleizetako hobi zaharrak gorde zituen, eta, bertan, antxinako moduko errituaksegidu eben egiten. Hilobi sinboliko hori, kandelaz, argizaiolaz, zapiz eta mantelezosotutako arreoagaz, familiako defuntuak gurtzeko altare lez erabilten zan.

Bertako argiak izetu eta familiako hildakoen aldeko eskaintzak egiteko ardureaetxeko emakume printzipalarena izan da, batez be.

Etxeko hilobia modu berezian atontzen zan hileta-mezarako eta dolu-aldiko ofizioliturgikoetarako. Denpora horretan, hildakoaren etxekoek argiak, ogiak eta limosnakixten zituen, defuntuaren arimearen alde.

Hilobian izetzen ziran argiei esangura mistikoak emon izan jakez, danak be hilostean arimeak bizirik irautearen gainekoak. Denporeagaz, ogi edo laboreen eskain-tzak albo batean itxi ziran, eta, horreen ordez, abadeari limosnak emoten hasi jako-zan, ordain lez. Modu horretan, abadeak errezau egingo eban hilobiaren aurrean,defuntuak salbazinoa lortu eian betiko.

Eleizetako hilobi sinboliko horreek XX. gizaldiaren erdialdera arte zentralizau ebenhildako senideei zuzendutako kultua.

Lurra emotea

Antxina, kanposantuan egiten zan lur-emoteak garrantzi txikiagoa eukan hileta-erri-tuen barruan. Hilkutxeari kanposanturaino laguntzen eutsan segizinoa senide eta auzo-koen talde txikiago batez egoan osotuta. Sarri askotan, gorpua lurperatzean, doluanegozan familiako emakumeak eleiza barruko hilobi sinbolikoaren aurrean geratzenziran. Kanposantuko lur-emotera jente gitxi joaten zan, eta horrek ondo erakusteneban eleiza barruko ehorzketeak garrantzi handiagoa eukala jentearen artean.

Atzera hildakoaren etxera, eta hileta-otorduak

Hileten ostean, segizinoa (edo, gitxienez, doluan egozanak), hileta-ospakizunekoordena berean, eleizatik hildakoaren etxera joaten zan atzera. Etxekoek eta senide-ek alkartasuna adierazoten eben, bazkari bat eginez. Bertan, defuntuaren alde etalehenago “etxetik urten eben” guztien alde errezetan zan. Abadeak eta etxetik

6

Page 7: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

7

hurren egoan auzokideak zuzentzen zituen errezu horreek, eta defuntuaren aldekomezea ospatzeko limosnaren bat emon eben auzokoek (mezakoak) hartzen ebenparte bazkarian.

Lutua

Herriko ohitureak zehaztutako denpora-aldi baten, familiak muga batzuk eukibehar zituan harreman sozialetan. Denpora horretan, eleizan egiten ziran hileta-ofi-zioetara joaten ziran, eta erropetan lutu-markak eroaten zituen, hildakoagaz eukiensenidetasun mailaren arabera. Aldi horren iraupena aldakorra zan, senidetasunarenarabera.

Gaur eguneko transizinoak

Deskribautako sistema errituala nabarmen aldatu da denpora laburrean. Aldake-ta-prozesu horretako momenturik garrantzitsuenetako bat hirurogeiko hamarkada-ren amaieran izan zan, Vatikanoko II. Kontzilioak sustatutako barrikuntzak aplikauziranean hiletetan.

Hileta-mezak arrastian egiteak eragin handiagoa euki eban. Praktika hori arinzabaldu zan, bat etorrelako lan-munduko aldaketakaz. Aldiz, hileta-ospakizunen oste-an senide eta hurreko guztien artean egiten zan bazkaria baztertuta geratu zan. Aldiberean, parrokietan bardindu egin ziran hiletak egiteko moduak eta antxina funera-lak egiteko egozan kategoriak edo klaseak desagertu egin ziran.

Urte hareetan, tenplu askotako altzariak aldatu egin ziran, eta nabe osoa hartzeneben banku korriduak ipinten ziran. Hobiak edo hilobi sinbolikoak baztertu eginziran, eta, horregaz batera, familiaren hilobian defuntuen aldeko argiak izetzeareneta limosnak ixtearen antxinako ohiturea desagertu egin zan; egia da, baina, ohitu-ra horren gainbehera lehenagotik etorrela. Eleiza barruko hilobi sinbolikoa desager-tzean, defuntuen gurtza lekuz aldatu zan. Aurrerantzean, kanposantuko hilobiakjagon eta apaintzeak garrantzi handiagoa hartu eban, eta hara eroan ziran argi-eskaintzak (denporagaz, horren ordez, lorak ipinten hasi ziran).

Baina heriotzaren inguruko praktikek euki dituen aldaketen errazoia ez da baka-rrik izan eleizako hiletetan aldaketak egon dirala.

Aldaketa prozesu honetan izandako gertakaririk nabarmenenetakoa da ospitalee-tan edo zaharren egoitzetan hilten dan jente kopurua goraka doala; halanda ze, gauregun, “etxetik kanpora hiltea” ohikoa da. Kasu horreetan, etxean egiten ziran herio-tza-erritu guztiak baztertuta geratu dira: biatikoa hartzea, hildakoa janztea, hildakoa-ren gelea atontzea, auzokoek beilan parte hartzea... Hildakoa eleizara eroatekomomentuan be, segizinoak ez dau etxetik urteten. Heriotza-erritu nagusia osotzeneban lekualdaketa hori guztiz murriztuta geratu da, eta, oin, eleizearen atarian egi-ten jako harrerea gorpuari, mezea hasi baino apur bat lehenago.

Hileta-segizinoak oinez egiten eban desfilea desagertu egin da, eta hileta-kotxeakagertzean, etxetik eleizara joateko antxinako bideak baztertu egin dira.

Egoera barri honetan, heriotza familia barrura mugatzen da, eta lehen auzokoekegiten zituen lanak etxekoek eta senideek egiten ditue oin. Gaixoa etxean dagoane-

Page 8: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

an, abadeak modu pribaduan eroango deutso biatikoa, auzokide barik. Hil ostean,hur-hurreko personak familiarengana joango dira, doluminak emoteko; era berean,momentutxu batez hilkutxearen eta hildakoaren aurrean geratuko dira. Errosarioa-ren errezua (lehen auzokide guztiak hildakoaren etxean alkartzeko erabilten zana)eleizan egiten da. Beila, etxeko hileta-erritu lez, gaur egun ez da praktiketan.

Heriotzaren inguruko ohituretan eragina euki dauen beste gertakarietako bat dahileta-zerbitzuak komerzializau egin dirala. XX. gizaldiaren bigarren erdian, hileta-enpresak eta agentziak euren zerbitzuak zabalduz joan ziran, herririk urrunenetaraheldu arte. Apurka-apurka, ordura arte auzokoen artean egiten ziran lanak eta fun-tzinoak hartu zituen.

Tenpluetan egiten diran hiletetan antxina baino askoz be jente gehiago alkartzenda. Jentearen artean obligazino moduko bat sortu da, auzokide, lagun eta ezaguneialkartasuna adierazoteko, euren familiakoren bat edo senideren bat hiltean.

Hiletetara jente gehiago joateaz gainera, defuntuaren aldeko mezak enkargetakoohiturea beherantz doa. Oin dala gitxira arte, dolu-aldian, hildakoaren familiakoeketa hurrekoek ekitaldi erlijiosoetara joateko obligazinoa eukien, haren arimearen aldeerrezetako. Denpora horretan egiten ziran hileta-ekitaldiak –bederatziurrena, arimenaldeko hileroko funtzinoa, domeketako hilobiratze ofizioak– albo baten geratu dira,eta, horren ordez, funeralaren osteko hurrengo domekan, urteerako mezea egitenda, eta, urtebete pasetean, urteurreneko mezea.

Familiakoek eta senideek heriotzaren osteko denpora-aldian erropetan eroatenzituen lutu-markak be nabarmen murriztu dira, bai iraupenari jagokenez bai intensi-dadearen aldetik. Eta, batez be, ohitureak ezarritako debeku batzuk desagertu egindira; hain zuzen be, defuntuaren hurrekoek hartu-emon sozialetan eta ekitaldi ludi-koetan parte hartzeko eukiezan mugak desagertu egin dira.

Larogeita hamarreko hamarkadatik aurrera, hildakoak errausteak indar handiahartu dau, batez be populazino handiko herrietan. Horrek, berez, aldaketa handiaekarri eikean arren ehorzketa era tradizionaletan, ez dau albo batera itxi hilobiratze-aren ekintzea; normalean, gorpua erre ostean, familiek kanposantuetan eukitendituen horma-hobi edo panteoietan sartzen dira errautsak.

8

Page 9: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

ETA BATEN BAT HILTEKO EGOANEAN, HILZO-RIAN EGOANEAN NORI ABISETAN JAKON? Lelen-go-lelengo abadiai. ETA ABADEA BAKARRIK

ETORTEN ZAN? Bueno, ori askeneko sakra-mentuek artu bi sirenien, monagilluekanpanillie joten da jentie pasetan basan

ETA BATEN BAT HILTEKO EGOANEAN, HILZO-RIAN EGOANEAN NORI ABISETAN JAKON? Lehe-nengo-lehenengo abadeari. ETA ABADEA

BAKARRIK ETORTEN ZAN? Bueno, hori azke-neko sakramentuak hartu behar zirane-an, monagiloa txilina joten eta jentea

9

ZEINTZUK ZIRAN HERIOTZAREN SEINALEAK?Bai, txakurrak uluaka asten sienien,uuuuu eitten dabenien. Eta serak, orretxori baltzok dabisenien etze inguruen,orre pere... olan esaten dabe, igerri itteotzela.

Lena esate san txakurre ausike,uuuuu, uuuuu itte benien, kanpuenbadau baten bat, ño! Arek nobedaderenbat badekola esate ben. ETA OILARRAK

ORDUZ KANPO KANTETAN BADAU? Oilarrakgoixaldien seiren inguruen ixeten da...baiña gaberdidxen, bein gabien oeraerretirau ta gaberdidxen kukurruku ei-tten badau ori be senalle txarra esateben, se ostien seiretatik eta illundu artebeti kantetan dau oillarrak, baiña beiñerretirau eskero ser txarra. ETA TXORI KLA-SEREN BAT ETXE INGURUAN IBILTEA? Orre txo-ri baltzok dabisenien-da, bele baltzak,orrek oin naiñun dabis, oiñ asko daus.

ZEINTZUK ZIRAN HERIOTZAREN SEINALEAK?Bai, txakurrak uluaka hasten ziranean,uuuuu egiten dabenean. Eta zerak,horreek txori baltzok dabizenean etxeinguruan, horreek bere... Holan esatendabe igarri egiten deutsela.

Lehenago esaten zan txakurra ahau-sika, uuuuu, uuuuu egiten ebenean, kan-poan badago baten bat, ño! Hareknobedaderen bat badaukala esateneben. ETA OILARRAK ORDUZ KANPO KANTETAN

BADAU? Oilarrak goizaldean seiren ingu-ruan izaten da, baina gaberdian, behingabean ohera erretirau eta gaberdiankukurruku egiten badau hori be seinaletxarra esaten eben, ze ostean seiretatiketa ilundu arte beti kantetan dau oila-rrak, baina behin erretirau ezkero zertxarra. ETA TXORI KLASEREN BAT ETXE INGU-RUAN IBILTEA? Horreek txori baltzok dabi-zenean-eta, bele baltzak, horreek oinnahinon dabilz, oin asko dagoz.

HERIOTZAREN ZANTZUAK

Mende hasieran, 1923. urtean León Bengoak Berrizen hurrengo heriotz-zantzuakbatu ebazan: oilarrak Angelusaren eta gauerdiko hamabiak bitartean kantu egitea,Konsagrazino momentuan egiten dan Kredotakoa izeneko tokeak torreko erlojua-ren kanpai-hotsagaz bat egitea, eta hilten dan personea begi zabalik geratzea10.

10 León Bengoa. “Creencias y ritos funerarios en Berriz” in Anuario de Eusko Folklore.Vitoria, Tomo III, 1923, p. 43.

ABISUAK ETA AZKEN SAKRAMENTUAK

Page 10: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

BATEN BAT AGONIAN EGOANEAN BE KANPAIA

JOTEN ZAN? Bai, kanpaia jote san, bai asti-ro-astiro, tan-tan-tan... ETA AGONIAKO KAN-PAIA BE DIFERENTEA IZATEN ZAN GIZONA EDO

ANDREA IZAN? Amen gixonena bikotxakiru, ta andrena bi, agoliñakue esato’tzen.Bateri saspi bider jo’tzen da ill es. BAI ZE

BATZUK LUZAROAN EGOTEN ZIRAN AGONIAN

EZTA? Bai tte atzera bistu.

Hil-kanpaiak

BATEN BAT HILTEN ZANEAN KANPAIAK DES-BARDINAK ZIRAN? Bai, gixoneskue iltte

BATEN BAT AGONIAN EGOANEAN BE KANPAIA

JOTEN ZAN? Bai, kanpaia joten zan, baiastiro-astiro, tan-tan-tan... ETA AGONIAKO

KANPAIA BE DIFERENTEA IZATEN ZAN GIZONA EDO

ANDREA IZAN? Hemen gizonena bikotxakhiru, eta andrena bi, agolinakoa esateneutsen. Bateri zazpi bider jo eutsen etahil ez. BAI ZE BATZUK LUZAROAN EGOTEN ZIRAN

AGONIAN EZTA? Bai eta atzera biztu.

BATEN BAT HILTEN ZANEAN KANPAIAK DES-BARDINAK ZIRAN? Bai, gizonezkoa hilten

10

be belauniko paretan sien, se kanpanillieixete san abertentzidxe Gure Jaune andatorrela. ETA AZKEN SAKRAMENTUA ZER IZA-TEN ZAN? Ba komuniñue da askenekobendisiñue emoteko. ETA BATEN BAT HILTEN

ZANEAN? Orduen be abadiai segiduen abi-sete dxakon, da etorte san organisetanero ba...

BATEN BAT HILTEKO EGOANEAN ELEIZAKOAK

EROATEN JAKOZAN EZTA? Bai Elixakuek,igurtzidxek, sera sakristaue abadias, takanpantxue jote ban, txilintxue eruteban, ta Gure Jaune paseta sanien belau-niko planteta san. IGURTZIAK EGITEN ZIRAN?Bai Oleuas, aguen, eskuetan, bekoki-dxen, ainketan..., igurtzidxek. ETA NOR

JOATEN ZAN ABADEARI ABISETAN? Ba ausoko-ren bat ixete san, ariñeketan axe. Neube etorritte nau abadie abisetan.

pasetan bazan be belauniko paretanziran, ze txilina izaten zan abisua GureJauna han datorrela. ETA AZKEN SAKRAMEN-TUA ZER IZATEN ZAN? Ba komuninoa etaazkeneko bendizinoa emoteko. ETA BATEN

BAT HILTEN ZANEAN? Orduan be abadearisegiduan abisetan jakon, eta etorten zanorganizetan edo...

BATEN BAT HILTEKO EGOANEAN ELEIZAKOAK

EROATEN JAKOZAN EZTA? Bai Eleizakoak,igurtziak, zera sakristaua abadeagaz, etakanpaitxua joten eban, txilintxua eroateneban, eta Gure Jauna pasetan zaneanbelauniko plantetan zan. IGURTZIAK EGITEN

ZIRAN? Bai Oleoagaz, ahoan, eskuetan,bekokian, hanketan... igurtziak. ETA NOR

JOATEN ZAN ABADEARI ABISETAN? Ba auzoko-ren bat izaten zan, arineketan haxe. Neube etorrita nago abadea abisetan.

11 Ibidem.

KANPAIAK

Agoniako kanpaiak

Joan dan mendearen hasieran baten bat agonian egoanean, hamairu kanpa jotenziran eleizako kanpantorretik11.

Page 11: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

sanien iru kanpa, irukotxa jote ben daandrie sanien bi. ETA UMEAI? Ba umiaitan-tan... aingeruena esate dxakona. Dabautixeu barik iltte basan linbora esatesan. Aparte enterretan san, kanposan-tuen aparte.

ETA BATEN BAT HILTEN ZANEAN ZELAN ENTE-RETAN ZIRAN BESTE BASERRIETAKOAK? Kanpaiejote san. ETA KANPAI DIFERENTEAK IZATEN

ZIRAN? Bai ilddekuen kanpaie diferentiesan, sue egoten basan be diferentie san,oiñ estotzat igertan neu pe baiñe... Olanenteretan san, jute banien, baten bat ildde, da gero ba: —Koño nor il dde?—.Jote sien baiñe kanpa diferentiek jotesien e, andre sanien estakitt e iru kanpaala bi jote sien, diferentiek jote sien gixo-na ixen ero..., igerteko jentiek. Baserri-dxetati entzuteko: —Ene enbra bat ilddok!—. Da ortik enteretan gintzesan.Eta umie sanien be diferentie san.

ETA KANPAIAK? Illetak euesanien jotensien, da illeta andraskue basan kanpadiferentiek, da gixoneskue basan dife-rentiek, da umie basan diferentiek. Umiebasan txintxilin, txintxilin, txintxilin...—An, umen bat il dde!—. Da iguel Age-rretik entzuten gendusen il-kanpaiek,baserrittik, eta askenengo kanpaieandraskuei diferentie gixoneskuei baiño.KANPAIA NON JOTEN ZAN, PARROKIAN? Emen-txe parrokidxan, da Andikoaku basanAndikoan kanpaie. —An, Andikoakokanpaie badator!—. Esate ben. Andiko-arrai Andikoan jote san.

BATEN BAT HILTEN ZANEAN HIL-KANPAIAK

JOTEN ZIRAN EZTA? Iltte sienien momentuenabixetan san da ori bai, momentuen jotesan, da iru kanpa-edo ixete sien gixo-neskuentzako da bi-ero andrantzako, daatzenien joaldidxe ta danak atento ego-

zanean hiru kanpai, hirukotxa joteneben, eta andrea zanean bi. ETA UMEAI?Ba umeai tan-tan... aingeruena esatenjakona. Eta bautizau barik hilten bazanlinbora esaten zan. Aparte enterretanzan, kanposantuan aparte.

ETA BATEN BAT HILTEN ZANEAN ZELAN ENTE-RETAN ZIRAN BESTE BASERRIETAKOAK? Kanpaiajoten zan. ETA KANPAI DIFERENTEAK IZATEN

ZIRAN? Bai, hildakoen kanpaia diferenteazan, sua egoten bazan be diferentea zan.Oin ez deutsat igartan neuk be baina...Holan enteretan zan, joten ebanean,baten bat hil da, eta gero ba: —Nor hilda?—. Joten ziran, baina kanpai dife-renteak joten ziran, andrea zanean ezdakit, hiru kanpai ala bi joten ziran, dife-renteak joten ziran gizona izan edo...igarteko jenteak. Baserrietatik entzute-ko: —Ene enbra bat hil dok!—. Eta hor-tik enteretan gintzazan. Eta umea zane-an be diferentea zan.

ETA KANPAIAK? Hiletak egozanean jotenziran, hileta andrazkoarena bazan kanpaidiferenteak, eta gizonezkoa bazan dife-renteak, eta umea bazan diferenteak.Umea bazan txintxilin, txintxilin, txin-txilin... —Han, umeren bat hil da!—. Etaigual Agerretik entzuten genduzan hil-kanpaiak, baserritik, eta azkenengo kan-paia andrazkoei diferentea gizonezkoaibaino. KANPAIA NON JOTEN ZAN, PARROKIAN?Hementxe parrokian, eta Andikoakoabazan Andikoan kanpaia. —Han, Andi-koako kanpaia badator!— esaten eben.Andikoarrai Andikoan joten zan.

BATEN BAT HILTEN ZANEAN HIL-KANPAIAK

JOTEN ZIRAN EZTA? Hilten ziraneanmomentuan abisetan zan eta, hori bai,momentuan joten zan, eta hiru kanpai-edo izaten ziran gizonezkoentzako etabi-edo andrantzako, eta atzenean joal-

11

Page 12: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

NORK JAZTEN EBAN GORPUE? Ausukuek,uras garbittu, ta alkolas be bai. Ta gerokonbentutik abittue, monjena, da gixo-nai ori baberue estotzen ipintten..., nireaitte sana il sanien be neuk ekarri neban,da oin klausurie kendute deke baiñaordun tornue, da Ave María Purísima...

NORK JAZTEN EBAN GORPUA? Auzokoak,uragaz garbitu, eta alkoholagaz be bai.Eta gero komentutik abitua, monjena,eta gizonari hori baberua ez eutsen ipin-ten. Nire aita zana hil zanean be neukekarri neban. Oin klausurea kendutadauka baina orduan tornua, eta Ave

ten gintzesan aber semat joten dittuenaskenien jakitteko gixona dan alaandraskue san. ETA UMEAI BE DIFERENTE

EZTA? Bai, umiai be diferentie.

Da gero elixa onduen jote sien il-kan-paiek. GIZONA IZAN EDO ANDREA IZAN DIFE-RENTEAK ZIRAN? Bai, gixonena askenien bi,emakumienak iru, da aingeruena lusiaue,aingerue esate san ume komuniñue inbakuena.

dia. Danak atento egoten gintzazan zen-bat joten dituan azkenean jakiteko gizo-na dan ala andrazkoa zan. ETA UMEAI BE

DIFERENTE EZTA? Bai, umeai be diferentea.

Eta gero eleiza ondoan joten ziran hil-kanpaiak. GIZONA IZAN EDO ANDREA IZAN

DIFERENTEAK ZIRAN? Bai, gizonenak azke-nean bi, emakumeenak hiru, eta ainge-ruena luzeagoa, aingerua esaten zanume komuninoa egin bakoena.

12

12 Ibidem.13 Ibidem, p. 44.

HIL-JANTZIAK ETA ATAUTEA

Gorpua garbitu

Pasa dan gizaldiaren bigarren hamarkadan gorpuari begiak itxita ostean, gelealurrunduten zan patanagaz zorua igurdita edo ereinotz-orriak erreta. Gero gorpuagarbituten zan erramua egositako uragaz12.

Gorpue jaboias eta uras garbittu,barruko erropak eta dana. Aue itxipañelo batas ao sabalik es gelditzeko.

Gorpua jaboiagaz eta uragaz garbitu,barruko erropak eta dana. Ahoa itxipañuelo bategaz aho zabalik ez gelditze-ko.

Hila jaztea

Leon Bengoak jasotako informazinoaren arabera, gizon ezkonduak Merzedetakokomentuko abituarekin jazten ziran. Neskatilak eta Mariaren Alabak izandakoak tuni-ka zuriarekin eta mantu urdin bategaz, buruan lora-koroia ipinita. San Luis kongre-gazinokoak ziranak sotana eta eleizatorragaz enterretan ziran, eta mutikoak sotanagorri bategaz jantzita. Erropen ganean eskapularioak ipintzeko ohiturea egoan13.

Page 13: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

ETA EMON EGITEN EBEN EDO PAGAU EGIN BEHAR

ZAN? Bai, kobrau eitte ben, pagau in bisan, estait semat san... Da gero etorrisan trajie-eta, ta oba da ixen be, se ain-beste diru paget’osu abittue, da berentrajie ipintte otzasu edo erropan bat...Gausa batzuk onak etorri die e!

Iltte sanien, en jeneral jantzi ausu-kuek. Gorpue etxien preparau, garbittu,jantzi, beren erropakin. Eskondue basaneskondu san trajias. Dirue eukenak abi-ttue be bai, frailliena gixoneskuei daandrak monja jantzitte be bai.

GORPUA ETXEAN PREPARETAN ZAN? Bai,ordun ausokuek. Gorpuaren arpeidxelotu paiñelu batas, jausi estaitten, il barri-tten lotze san da gero kendu eitte san ori.ETA ZE ERROPA IPINTEN JAKON? Gero gixonakpraile jantzitte eta andrak monja jantzitte.

Atautea

ETA KAJEA? Kajie itte ben serien, nobe-rak erute ban tela baltza, arexeas forrau,kanpoti baltzas forrau, da gero ya oingoestilora.

ETA KAJEA NON EROSTEN ZAN? Kajieenkargau eitte san, arotzari, Andikoanbeintzet Jose Luis Arriaga, Etxebarri-dxen euen, da etortze san gorpue neur-tzen metruas. Neurtze ban da eitte bankajie da gero telatxo bat-edo eukitteban... Da emen bean Antonio Lasuenekeitte basen.

Mallubin, dana kaja bates erute sien,se ordun kaja barik enterretan sien gor-puek, gero beste batendako balio ban.Da umiek aparte, kaja suridxetan.

María Purísima... ETA EMON EGITEN EBEN

EDO PAGAU EGIN BEHAR ZAN? Bai, kobrauegiten eben, pagau egin behar zan, ezdakit zenbat zan. Gero etorri zan trajea-eta, eta hoba da, izan be, ze hainbestediru pagetan dozu abitua, eta beren tra-jea ipinten deutsazu edo erroparen bat...Gauza batzuk onak etorri dira!

Hilten zanean, jeneralean jantzi auzo-koak. Gorpua etxean preparau, garbitu,jantzi, bere erropakin. Ezkondua bazanezkondu zan trajeagaz. Dirua eukanakabitoa be bai, fraileena gizonezkoei etaandrak monja jantzita be bai.

GORPUA ETXEAN PREPARETAN ZAN? Bai,orduan auzokoak. Gorpuaren arpegia lotupainelu bategaz, jausi ez daiten, hil barritanlotzen zan eta gero kendu egiten zan hori.ETA ZE ERROPA IPINTEN JAKON? Gero gizonakpraile jantzita eta andrak monja jantzita.

ETA KAJEA? Kajea egiten eben zerean,norberak eroaten eban tela baltza, hare-xegaz forrau, kanpotik baltzaz forrau,eta gero ja oingo estilora.

ETA KAJEA NON EROSTEN ZAN? Kajeaenkargau egiten zan, arotzari. Andikoanbehintzat Jose Luis Arriaga, Etxebarrianegoan, eta etorten zan gorpua neurtzenmetroagaz. Neurtzen eban eta egiteneban kajea eta gero telatxo bat-edo euki-ten eban. Eta hemen behean AntonioLasuenek egiten ebazan.

Mallabian, danak kaja bategaz eroatenziran, ze orduan kaja barik enterretanziran gorpuak, gero beste batendako balioeban. Eta umeak aparte, kaja zurietan.

13

Page 14: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

GAUBELEA

Orduen gaubelie eitte san, etxienerresetan san. Gau osue erresetan.Ausokuek gau gustidxe, turnando, ba-tzuk urten beste batzuk sartu, gau gus-tidxen. Juntetan giñen eta erresaridxueerresetan ekidxenak gidatze ban, edose-ñek, andra sein gison. Jeneralien fami-lidxaku baño, jute san batan batek.Familidxakuari errespetu bat emoteyakon. Gailletakin ardaua, da erresari-dxua. Gaupasa eitte san, orixe da gau-pasa eittie. Gaurko gaupasa morukokes. Da letania pe lelengotan belauniko,gaubelan be..., gero bankutan egotengiñen da gero eskatzien alkartze gintzen.UMEAK JOATEN ZIRAN? Es, orra umiek es.Orra jute giñen kaskondutxuk giñenak,ba aitta ta amaas ero nebarrebak. Etxe-ko umiek bakarrik. Erresaridxue euske-ras eta letaniak latiñes. Gaubelan nikestot erderas erresaridxorik esautu.

ETA GAUBELAN, NORTZUK EGOTEN ZIRAN?Ausokuek eta familidxakuek, eta erro-saidxuek erresau ta errosaidxuek erre-sau, da gero ba, olan berba piskat-edo...gau osue-edo. Orrek akabeta daus oiñ.

GORPUA NON EGOTEN ZAN? Gorpue otesan kuarturen baten kajan sartute. Tagero eskatzien edo nun leku euen anbatze san jentie, arek ixete sien barrike-tak eitteko... GORPUAREN ONDOAN BETI KAN-DELEA BIZTUTA EZTA? Bai, kandelie bai, gor-puek eukitte ban onduen kandelie ixotu-te, gurien beintzet olan on san. ETA UR

BEDEINKATURIK BOTATEN JAKON GORPUARI?Bai, seras erramuas.

ETA GORPUA ETXEAN EGOTEN ZAN BITARTEAN

NON EGOTEN ZAN, OHE GANEAN EDO KAJAN? Esgure denporarako kajan da gero gabien

Orduan gaubelea egiten zan, etxeanerrezetan zan. Gau osoa errezetan.Auzokoak gau guztia, txandan, batzukurten beste batzuk sartu, gau guztian.Juntetan ginan eta errosarioa errezetanekienak gidatzen eban, edozeinek, andrazein gizon. Jeneralean familiakoak bainojoaten zan baten bat. Familiakoari erres-petu bat emoten jakon. Galletakin arda-oa, eta errosarioa. Gaupasa egiten zan,horixe da gaupasa egitea. Gaurko gau-pasa modukoa ez. Eta letaniak be lehe-nengotan belauniko, gaubelan, gerobankuetan egoten ginan eta gero ezka-ratzean alkartzen gintzazan. UMEAK JOA-TEN ZIRAN? Ez, horra umeak ez. Horrajoaten ginan kaskondutxuak ginanak,aita eta amagaz edo neba-arrebak. Etxe-ko umeak bakarrik. Errosarioa euskerazeta letaniak latinez. Gaubelan nik ez doterderaz errosariorik ezagutu.

ETA GAUBELAN, NORTZUK EGOTEN ZIRAN?Auzokoak eta familiakoak, eta errosario-ak errezau eta errosarioak errezau. Etagero ba, holan berba pizkat-edo, gauosoa-edo. Horreek akabeta dagoz oin.

GORPUA NON EGOTEN ZAN? Gorpua ego-ten zan kuarturen baten kajan sartuta.Eta gero ezkaratzean-edo, non lekuaegoan han batzen zan jentea, hareekizaten ziran barriketak egiteko. GORPUA-REN ONDOAN BETI KANDELEA BIZTUTA EZTA?Bai, kandelea bai, gorpuak eukiten ebanondoan kandelea isiotuta, gureanbehintzat holan egon zan. ETA UR BEDEIN-KATURIK BOTATEN JAKON GORPUARI? Bai, zera-gaz, erramuagaz.

ETA GORPUA ETXEAN EGOTEN ZAN BITARTEAN

NON EGOTEN ZAN, OHE GANEAN EDO KAJAN?Ez, gure denporarako kajan, eta gero

14

Page 15: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

sera eitte san, errosaridxue. Da gero bapiko-pasak ero egote sana da ardaue.Da ardaue selan gitxi edate san bestetanba an orduen ardaue guraiñe edate san.BAI ZE GAU OSOAN EGOTEN ZIRAN EZTA? Bai,gau gustidxen, gobelie esate san. ETA

NORTZUK JOATEN ZIRAN GAUBELARA? Danak,ausokuek danak, lagune pe bai, danak.

Da ordun eitte san beste gausa bat,gaubelie esate dxakon, da ausokue jutesien, da gau gustidxen etxien, bos baterrosaridxo gabien erresau eta ardaupillue eran da kriston moskorrak arra-pau, orixe san gaubelie.

gabean zera egiten zan, errosarioa. Etagero iko-pasak, edo egoten zana, etaardaoa. Eta ardaoa zelan gitxi edatenzan bestetan, ba han orduan ardaoaguraina edaten zan. BAI ZE GAU OSOAN EGO-TEN ZIRAN EZTA? Bai, gau guztia, gaubeleaesaten zan. ETA NORTZUK JOATEN ZIRAN GAU-BELARA? Danak, auzokoak danak, lagu-nak be bai, danak.

Eta orduan egiten zan beste gauzabat, gaubelea esaten jakon. Auzokoakjoaten ziran, eta gau guztian etxean,bost bat errosario gabean errezau etaardau piloa edan eta kristoren mozko-rrak harrapau. Horixe zan gaubelea.

15

GORPUA ELEIZARA EDO KANPOSANTURA EROATEA

Kortejua

ZE ORDENATAN EGITEN ZAN? Kurutzielelengo. ETA NORK EROATEN EBAN? Ausoko

ZE ORDENATAN EGITEN ZAN? Kurutzealehenengo. ETA NORK EROATEN EBAN? Auzo-

Hileta-kortejua parrokiatik kanposantura, ± 1920.

Page 16: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

urrenenguek, oin be eruten dabe, gerojuten da abadie, gero kajie atzien dagero familidxakuek atzien. ETA FAMILIARTE-KOAK, LEHENENGO GIZONAK ETA GERO ANDRAK?Lelengo gixonak eta gero andrak, aittebada semiek aurrien, da gero ama etaalabak... Da gero epoka baten gorpueelixpan ipintte ben kaja baten ganien, dagero erute san kanposanture da gero ei-tte san entierrue, ori bai, gorpue elixansartu barik, elixako atien errespontzuebota ta gero... ETA ZERRALDOAREN ORDEZ

KATAFALKORIK ERABILTEA EZAGUTU DOZUE? Es,es. Ori katafalkue ipintte san ArimenEgunien, ipintte san katafalkue esatedxakon, esaugarridxe ba illena.

ETA GERO OINEZ? Bai gero oiñes parro-kidxara, baserrittik etorte san kurutzia,etxeti geidxa. Kurutzie ausokuek erun biban, auso urrenak. Aurreti kurutzie dagero gorpue. Alargune basan normalienetzan juten entierrutaa.

Andabideak

ETA NORK EROATEN EBAN GORPUA ELEIZA-RA? Anderuek, ausokuek. BETI BIDE BERE-TIK IZATEN ZAN? Bai, andabidie, edoseinlekutik etzan pasetan. Da gero a pasau-teko lekuko bidie apurtu be etzan eittengero, gorpue pasauteko bidie a esanapurtzen. A galtzadie, Sarridxen euen,asi Sarridxen goidxen da Ormasteirañogaltzadak euesan, Larringurutik, Uarte-bide... ETA ANDABIDEETAN KURUTZEAK EGO-ZAN? Bai, da an geatu eta erresue eiñ,Larringurun be bai, oin be an dau kuru-tzie, ta Asolan be bai, ta leku askotan...Abadie etorte san oiñes, abadie aurrienda anderuek atzien da kurutzie. Ausourrenekuek kurutzias.

ko hurrenengoak, oin be eroaten dabe,gero joaten da abadea, gero kajea atze-an eta gero familiakoak atzean. ETA FAMI-LIARTEKOAK, LEHENENGO GIZONAK ETA GERO

ANDRAK? Lehenengo gizonak eta geroandrak, aita bada semeak aurrean, etagero ama eta alabak. Eta gero epokabaten gorpua eleizpean ipinten ebenkaja baten ganean, eta gero eroaten zankanposantura eta gero egiten zan ente-rrua. Hori bai, gorpua eleizan sartubarik, eleizako atean errespontsua botaeta gero. ETA ZERRALDOAREN ORDEZ KATAFAL-KORIK ERABILTEA EZAGUTU DOZUE? Ez, ez.Hori katafalkoa ipinten zan Arimen Egu-nean, ipinten zan katafalkoa esatenjakon, ezaugarria hilarena.

ETA GERO OINEZ? Bai, gero oinez parro-kiara. Baserritik etorten zan kurutzea,etxetik gehiago. Kurutzea auzokoak ero-an behar eban, auzo hurrenak. Aurretikkurutzea eta gero gorpua. Alargunabazan normalean ez zan joaten ente-rruetara.

ETA NORK EROATEN EBAN GORPUA ELEIZARA?Anderuak, auzokoak. BETI BIDE BERETIK IZA-TEN ZAN? Bai, andabidea, edozein lekutikez zan pasetan. Eta gero ha pasautakolekuko bidea apurtu be ez zan egitengero, gorpua pasautako bidea ha ez zanapurtzen. Ha galtzadea, Sarrian egoan,hasi Sarrian goian eta Hormastegirainogaltzadak egozan, Larringurutik, Ugarte-bide... ETA ANDABIDEETAN KURUTZEAK EGO-ZAN? Bai, eta han geratu eta errezuaegin, Larringurun be bai, oin be handago kurutzea, eta Asolan be bai, etaleku askotan. Abadea etorten zan oinez,abadea aurrean eta anderuak atzean etakurutzea. Auzo hurrenekoak kurutzea-gaz.

16

Page 17: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

17

Ildakuas kanposanture andabidetik.Olabetik eta kanposantu ondotik oindio-ko andabidie gordetan da. Leen etxetikelixaa gorpue erute ben anderuek, auso-kuek geidxenetan. Elisaa eta gero kan-posanture. Entierruek danak parroki-dxan.

Eta gorpue anderuek erute ben parro-kidxara, andabidetik, emetik san PedroTxikire, ortik Ereñara ta andik parroki-dxara. ETA BETI BIDE BERETIK? Bai, betiandabidetik. ETA NORK EUKAN BIDE HORI GAR-BI MANTENTZEKO ARDUREA? Ba ausukuek,oin aiuntamentuek garbitzen dau, oinsasidxek-eta eure kentze oskues.

Anderuak

GERO GORPUE ETXETIK ELEIZARA? Gerogorpue elixara lepuen, gixonak, orduenfamilidxakuek es, ausokuek erute ben.Da gero atzien famelidxakuk lenengo dagero gañetikuek atzien segidan.

ZELAN EKARTEN EBEN GORPUA? Gorpuelepuen bajatze ben, da kurutzie be euenbidien, an kurutzen geatu, Pater Nosterbat esate dxakon orduen, erresau daaurrera segitze ben. Da anderuek esatedxaken, da anderuai ba baserridxetaajute sienien, arrotza bias urdeidxe taarmosu ona emot’otzen bidien indderraaukitteko. ETA NORTZUK IZATEN ZIRAN ANDE-RUAK? Ba ausokuek eta senidiek-ero dakurutzie eruten beste bat... Lelengo kan-posanture jun da gero funerala, lena ittesan. Gero urte ban orrek modi orrek,bertan sera ta...

ETA GORPUE NORK EROATEN EBAN? Ande-ruek, kajie, Andikoatik ona, da or kuru-tzie dauen lekuen, Santikurtzen, ya gel-dittu itte san abadie. Da gero elixaonduen jote sien il-kanpaiek.

Hildakoagaz kanposantura andabide-tik. Olabetik eta kanposantu ondotikhondinoko andabidea gordeten da.Lehen etxetik eleizara gorpua eroateneben anderuak, auzokoak gehienetan.Eleizara eta gero kanposantura. Ente-rruak danak parrokian.

Eta gorpua anderuek eroaten ebenparrokiara, andabidetik, hemetik sanPedro Txikira, hortik Ereñara eta handikparrokiara. ETA BETI BIDE BERETIK? Bai, betiandabidetik. ETA NORK EUKAN BIDE HORI GAR-BI MANTENTZEKO ARDUREA? Auzokoak, oinaiuntamentuak garbitzen dau, oin sa-siak-eta eurek kentzen deuskuez.

GERO GORPUA ETXETIK ELEIZARA? Gerogorpua eleizara lepoan, gizonak, orduanfamiliakoak ez, auzokoak eroaten eben.Eta gero atzean familiakoak lehenengoeta gero gainetikoak atzean segidan.

ZELAN EKARTEN EBEN GORPUA? Gorpualepoan bajatzen eben, eta kurutzea beegoan bidean. Han kurutzean geratu,Pater Noster bat esaten jakon orduan,errezau eta aurrera segitzen eben. Ande-ruak esaten jaken, eta anderuai ba, base-rrietara joaten ziranean, arrautza bigazurdaia eta armozu ona emoten eutsenbidean indarra eukiteko. ETA NORTZUK IZA-TEN ZIRAN ANDERUAK? Ba auzokoak eta seni-deak-edo eta kurutzea eroaten beste bat.Lehenengo kanposantura joan eta gerofunerala, lehenago egiten zan. Gero urteneban horrek modaorrek, bertan zera ta...

ETA GORPUA NORK EROATEN EBAN? Ande-ruak, kajea, Andikoatik hona, eta horkurutzea dagoan lekuan, Santikurtzen,gelditu egiten zan abadea. Eta gero elei-za ondoan joten ziran hil-kanpaiak.

Page 18: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

ELEIZKIZUNA, HILETAK

Hileta-mezea

Gorpue enterrau eitte san leleko dagero elixara etorri. De cuerpo presenteesaten dana esan ixeten orduen. Dapobre ixen eskero mesari pes. Sera (...)il sanien, emen Don Luis euen ba parro-ko, da esa oskuen, in gendun bueltiekanposanture da etorri tte, mesaik esta,pobre san pentzat’ot ixengo dala ta, damesie etaa gure dabenak etorri tteetaa... pobresie... Da alabie etor sanLekitxotik, da mesie ta danak itteko, damesarik emon es. Ori gerraostien ixen-go san.

NOZ IZATEN ZAN ENTERRUA? Goixien ixetesan. ETA MEZAK ATERATEN ZIRAN EZTA? Baiorduen mesie etate ben parientiek,mesako danak, ausuek, ausoko urrenaketa...

Hileta-mezaren kategoriak

Orduen euen distinsiñue entierruetanbe, kategoridxetan. Kandela bi entierronormala eukenak, da lau kandela prime-rako entierrue eukenak. Da abade batjuten san bille etxera entierro normalaneta abade bi primerako entierruen.

KATEGORIA DIFERENTEAK EGOZAN EZTA? Pri-merakoak abade geidxa eta kantu gei-dxa. Grandetxuek primerie, kajie beobiaue. Illeta bat egoten sanien abadiebeti jute san etxea, bai primera, segundaedo terserakue ixen.

Entierrue pe euesan lelengue, biga-rrena ta iru klasekue. Bat kantoriekiñ,bestien bapes, da urrenguen, altarakeuesan amen, bost altara euesan len, oin

Gorpua enterrau egiten zan lehenen-go eta gero eleizara etorri. De cuerpopresente esaten dana ez zan izatenorduan. Eta pobre izan ezkero, mezarikbe ez. Zera (...) hil zanean, hemen DonLuis egoan parroko, eta esan euskuen.Egin genduan bueltea kanposantura etaetorri eta, mezarik ez-ta, pobre zanpentsetan dot izango dala ta, eta mezeaatera gura dabenak etorri eta atera...pobrezia... Eta alabea etorri zan Lekei-tiotik, eta mezea eta danak egiteko, etamezarik emon ez. Hori gerraosteanizango zan.

NOZ IZATEN ZAN ENTERRUA? Goizean iza-ten zan. ETA MEZAK ATERATEN ZIRAN EZTA?Bai orduan mezea ateraten eben parien-teak, mezako danak, auzoak, auzokohurrenak eta...

Orduan egoan distinzinoa enterruetanbe, kategorietan. Kandela bi enterru nor-mala eukienak, eta lau kandela lehenen-goko enterrua eukienak. Eta abade batjoaten zan bila etxera enterru normaleaneta abade bi lehenengoko enterruan.

KATEGORIA DIFERENTEAK EGOZAN EZTA?Lehenengokoan abade gehiago eta kantugehiago. Grandetxuak lehenengoa, kajeabe hobeagoa. Hileta bat egoten zaneanabadea beti joaten zan etxera, bai lehe-nengo, bigarren edo hirugarrenekoa izan.

Enterruak be egozan lehenengoa,bigarrena eta hiru klasekoa. Bat kanto-reekin, bestean bapez, eta hurrengoan,altarak egozan hemen, bost altara ego-

18

Page 19: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

ba paiño esta aurrien, da ba altara gus-tidxetan abadiek, abadie pa bost-edoeuesan erridxen be. Ori dana primera-kue basan. Da bestiei mesa korrientie.Da etxera jute sien kapakiñ, kapa bal-tzakin dde, eurek abadiek, bonetiekin-dde. Bonetie badakixue ser dan? Lenabade gustidxek ibiltte ben, olan iru sere-kue, puntakue, da gero jesuitten estilo-kue be ipintten asi sien da gero obispua-na, ori bestioi, tejie esate dxakona...

ETA KORUAN ZER EGITEN ZENDUEN DOMEKE-TAKO MEZAN? Domeketan, orduen eittesan Angelis esate geuntzena, betikue,erridxek eta dana batera. Da entierrutanixete san, iru klase ego sien orduen, pri-merakue, segundakue eta terserakue, daterserakue ta segundakue, kantete gen-dun. Terserakue ixete sanien gregoria-nue kantete san, da niri gustetan dxatanpilloa gañera. ETA GREGORIANOA HIRUGARRE-NEKOEI EGITEN JAKEN? Gregorianue tersera-kue, lagun bi ixete sien gregorianue kan-tetan. Segundakue ixete sanien ixete sankoruen baiña orduen ixete giñen, Balen-tiñ organue joten, Txikito tenor prime-rue, da ni baju moruen, da kantete sanPerosiñ bos bittekue, baiña lagun bi. Etaprimerie ixete sanien ordun koru osuekanteta ban, ordun dano kantete gen-dun. Da ordun beskaidxe ote san, ta jutegiñen Ormasteire beskaitten... // Bat-zuk llorando ta los otros deseando decantar.

ETA FUNERALAK KATEGORIA DIFERENTEKOAK

EGOTEN ZIRAN EZTA? Ba primerakuei kanpadiferentie jote’otzesan, txikidxe, aundi-dxe, aundidxaue, da bestiei normala,tan-tan-tan-tan ta listo. Elixan distinsiñoaundidxe egon san, iru abade mesan, da

zan lehen, oin bat baino ez dago aurre-an, eta ba altara guztietan abadeak, aba-deak ba bost-edo egozan herrian be.Hori dana lehenengokoa bazan. Eta bes-teei meza korrientea. Eta etxera joatenziran kapakin, kapa baltzakin eta, eurakabadeak, boneteekin-ta. Bonetea bada-kizue zer dan? Lehen abade guztiak ibil-ten eben, holan hiru puntakoa, eta gerojesuiten estilokoa be ipinten hasi ziraneta gero obispoarena, hori besteori,tejea esaten jakona...

ETA KORUAN ZER EGITEN ZENDUEN DOMEKE-TAKO MEZAN? Domeketan, orduan egitenzan Angelis esaten geuntsana, betikoa,herriak eta danak batera. Eta enterrue-tan izaten zan, hiru klase egon ziranorduan, lehenengokoa, bigarrenekoaeta hirugarrenekoa. Hirugarrenekoa etabigarrenekoa, kantetan genduan. Hiru-garrenekoa izaten zanean gregorianoakantetan zan, eta niri gustetan jatanpiloa ganera. ETA GREGORIANOA HIRUGARRE-NEKOEI EGITEN JAKEN? Gregorianoa hiruga-rrenekoa, lagun bi izaten ziran gregoria-noa kantetan. Bigarrenekoa izaten zane-an izaten zan korua, baina orduan izatenginan, Balentin organoa joten, Txikitotenor primeroa, eta ni baju moduan, etakantetan zan Perosiren boz bitakoa, bai-na lagun bi. Eta primerea izaten zaneanorduan koru osoak kantetan eban,orduan danok kantetan genduan. Etaorduan bazkaria egoten zan, eta joatenginan Hormastegira bazkaiten... // Ba-tzuk negarrez eta besteak kantetakodesietan.

ETA FUNERALAK KATEGORIA DIFERENTEKOAK

EGOTEN ZIRAN EZTA? Lehenengokoei kan-pai diferenteak joten eutsezan, txikia,handia, handiagoa, eta besteei normala,tan-tan-tan-tan eta listo. Eleizan distinzi-no handia egon zan, hiru abade mezan,

19

Page 20: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

ostien abade batas. Da or be sillak otesien ba, da silla pe aberatzak butakadu-ne, beste alabiek txikitxuau, da beste ala-biek txikitxuaue, baiña butakadune, dabestio pa normalak. Markesie pe antxeeuken butakie.

ETA NORK ERABAKITZEN EBAN ZE KATEGORIA-KOA ZAN? Familidxek. Etxaunek primera-kue. Primerakue sanien iru abade jutesien etxeraiñoko bidien, kapias-da... Tagero kantue pe diferentiek, da kanpaiepe diferentie sien. Askotan gaixue berakesate ban, selako illetie nai eban. ETA

PAGAU EGIN BEHAR IZATEN ZAN? Bai ordunseoser pagau eitte ben. Tarifa batzukeukesan entierruek, eta mesa-diruek...

HILETA-BAZKARIA

Goixien iñ entierrue, gero baskaidxemesie etaate benei, mesie ausukuek eta-ten dabe da arei beskaidxe, ta familidxar-tekuei, kanpotik etorten sienai. ETA ZE JATE-KO EMOTEN ZAN? Uxarrekuena akorduendauke nik, ixen san baba suridxe, eurekekarritte e, baba suridxe txorixuekin ddeogidxe be eurek ekarrikue, ori gerra os-tien serien san da... Eta ogidxe be etxienerreta ekarritte, labakosuen eindde.

ETA FUNERALAK NOZ IZATEN ZIRAN? Goi-xien, da gero beskaidxe emon, mesieetaate banai beskaidxe emote dxakon.An Sarria aldekoai Ormaisteiñ, or goial-dekoai Karterokuen, da bealdekoai baFondan-edo ixengo san. Gero danokerdi moskortute. Orduen edateko auke-rari pe eseuen da, olakuek aprobetxaubier.

ORDUKO HILETAK ZELAN EGITEN ZIRAN?Orduen illetak ixete sien ba anderuek

eta ostean abade bategaz. Eta hor besillak egoten ziran, eta sillak be abera-tsak butakaduna, beste alabeak txikitxua-goa, eta beste alabeak txikitxuagoa, bainabutakaduna, eta besteok normalak. Mar-keseak be hantxe eukan butakea.

ETA NORK ERABAKITZEN EBAN ZE KATEGORIA-KOA ZAN? Familiak. Etxagunak lehenen-gokoa. Lehenengokoa zanean hiru aba-de joaten ziran etxerainoko bidean,kapeagaz-eta... Eta gero kantuak bediferenteak, eta kanpaiak be diferenteakziran. Askotan gaixoak berak esateneban zelako hiletea nahi eban. ETA PAGAU

EGIN BEHAR IZATEN ZAN? Bai, orduan zeozerpagau egiten eben. Tarifa batzuk eukie-zan enterruak, eta meza-diruak...

Goizean egin enterrua, gero bazkariamezea ateraten ebenei. Mezea auzokoakateraten dabe eta hareei bazkaria, etafamiliartekoei, kanpotik etorten ziranai.ETA ZE JATEKO EMOTEN ZAN? Uxarrekoenaakorduan daukat nik, izan zan babazuria, eurek ekarrita, baba zuria txorizo-ekin eta ogia be eurak ekarrikoa. Horigerra ostean zan eta... Eta ogia be etxe-an erreta ekarrita, labako suan eginda.

ETA FUNERALAK NOZ IZATEN ZIRAN? Goize-an, eta gero bazkaria emon, mezea ate-raten ebanari bazkaria emoten jakon.Han Sarria aldekoai Hormastegin, horgoialdekoai Karteruenean, eta behealde-koai Fondan-edo izango zan. Gerodanok erdi mozkortuta. Orduan edatekoaukerarik be ez egoan eta, holakoakaprobetxau behar.

ORDUKO HILETAK ZELAN EGITEN ZIRAN?Orduan hiletak izaten ziran ba… ande-

20

Page 21: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

jute gintzesan, da mesie etate banak bes-kaidxe eukitte ban. Goixien ixete sanenterrue da beskaidxe ixete san. Daanderue pe beskaidxe eukitte gendun.EUREKAZ BATERA EDO APARTE? Aparte, guksakristauas jate gendun. Da mesie etatebanak deretxue eukitte ban beskaidxesertzeko. FAMILIAKOA IZAN EDO EZ? Bai ixenero ixen es, bai mesie etaten basu sera...

ETA GOIZEAN EDO ARRATSALDEAN IZATEN ZAN

FUNERALA? Goixien beti, beti goixien daarexeaitti gero beskaidxe emon bi xetesan, kanpotik etorten dien jentie eta,aber, nora jungu sien? Oin be luntxe-taemote ittue... ETXEAN EDO KANPOAN EGITEN

ZAN BAZKARIA? Ormaisteidxen, etxienumoreik esta oten orretako. Etxekuekentierrure jun bier.

ETA GERO BAZKARIA EGITEN ZAN? Bai, bas-kaidxek bere finalidadie euken. Gureama-ta kasureko sien bedatzi neba-arre-ba, da bat etorri san Morgati, bestie... daare nora jungo sien ba? Emen amarre-tan-ero entierrue da nora jungo sien ba?ETA NON EGITEN ZAN BAZKARIA? Karterukuen,Ormaistegin, da Pedro Juanena be bai.ETA ZER JATEN ZAN ORDUAN? Gure aitte ilsanien ni akordeta nas, Karterunien bes-kaidxe, arrain-sopie, pillo bat jente e,ausokue pe bai, bata kurutzias sala, bes-tie estai ser lagundu bala, bestie..., kris-ton konpromisuk egote sien, da dirupillue ixete san. Da arrain-sopie, lebatzata txuletie ixengo sien...

Bein, entierro baten labako su bi einnabesen, egun baten urrengo egunera-ko, berrogei lagunentzako. Len entie-rrue goixien itte san, amarretan, da gerobeskaidxe emote yaken jentiei, etortensien urriñetik etorte yakenien. Bakisu

ruak joaten gintzazan, eta mezea atera-ten ebanak bazkaria eukiten eban. Goi-zean izaten zan enterrua eta bazkariaizaten zan. Eta anderuak be bazkariaeukiten genduan. EUREKAZ BATERA EDO

APARTE? Aparte, guk sakristauagaz jatengenduan. Eta mezea ateraten ebanakderetxoa eukiten eban bazkaria zertze-ko. FAMILIAKOA IZAN EDO EZ? Bai, izan edoizan ez, mezea ateraten badozu...

ETA GOIZEAN EDO ARRATSALDEAN IZATEN ZAN

FUNERALA? Goizean beti, beti goizean etaharexegaitik gero bazkaria emon beharizaten zan. Kanpotik etorten ziran jenteaeta, nora joango ziran? Oin be luntxa-taemoten ditue. ETXEAN EDO KANPOAN EGITEN

ZAN BAZKARIA? Hormastegin, etxean umo-rerik ez da egoten horretarako. Etxeko-ak enterrura joan behar.

ETA GERO BAZKARIA EGITEN ZAN? Bai, baz-kariak bere finalidadea eukan. Gureama-ta, kasurako, ziran bederatzi neba-arreba, eta bat etorri zan Morgatik, bes-tea... eta hareek nora joango ziran ba?Hemen hamarretan-edo enterrua etanora joango ziran ba? ETA NON EGITEN ZAN

BAZKARIA? Karterukoan, Hormastegin,eta Pedro Juanena be bai. ETA ZER JATEN

ZAN ORDUAN? Gure aita hil zanean ni akor-detan naz, Karteruenean bazkaria,arrain-zopea, pilo bat jente, auzokoakbe bai, bata kurutzeagaz zala, bestea ezdakit zer lagundu ebala, bestea... Kristo-ren konpromisoak egoten ziran eta dirupiloa izaten zan. Eta arrain-zopea, leba-tza eta txuletea izango ziran...

Behin, enterru baten labako su biegin nebazan, egun baten hurrengo egu-nerako, berrogei lagunentzako. Lehenenterrua goizean egiten zan, hamarre-tan, eta gero bazkaria emoten jakon jen-teari, etorten ziran urrinetik etorten jake-

21

Page 22: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

selau gastue dan ori? Da gu seoser, bai-ña alarguntzen sien andrak-ero, gixon-ero, da nundik diru ainbeste jente? Geroerropak tintau bier, dana in bier, sematlelokeridxa! Are denporak, akordau bai!Arek erropak tintetan, erropa gustidxekestropeau.

HILOBIA

ETA KANPOSANTUKO SEPULTUREA? Guk ordekoun sepulturie san erosikue, aittekerositte amama il sanien. Sepulturiefamilidxa osoarentzat ixete san, altzauda losakas da, an sartze san familidxaosue, gure ixen eskero antxe.

KANPOSANTUAN BAKOTXAK BERE LEKUA

EUKAN? Kanposantuen euen, batzuk eukiben sepulturie, ori san propiedadie,lena-lena elixa barruen be bai, ta sepul-turetan etxeko gustidxek, lurrien.

ETA FAMILIA BAKOTXAK BERE LEKUA KANPO-SANTUAN? Enterreta san da ipintze sankurutze bat enterraten dan lekuen.Bakotxana bat, nitxuek gero urte ben.Kurutzak bakotxak pagau bi ebasan daorren arabera be bakotxak gura dauanmodukue.

LUTUA

ETA LUTUA ZENBAT DENPORAN EROATEN ZAN?Lutue, aittei eta amari urte bidxen eta ai-ttitte-amamai be urtebetien edo, osabiesanien ari be bai lutue. Alargun geldittesanien betireko, bixi gustireko. ETA ETXEAN

TINTETAN ZIRAN ERROPAK? Tintoreridxara eru-te sien, gu baiño sarrauek iguel etxien.

ETA LUTUA? Urte bi, bal-baltz, danakorduen. Entierrure be dana baltzes eta

nean. Badakizu zelako gastua dan hori?Eta gu zeozer, baina alarguntzen ziran an-drak-edo, gizon-edo, eta nondik diruahainbeste jente? Gero erropak tintau be-har, dana egin behar, zenbat lelokeria! Ha-reek denporak, akordau bai! Hareek erro-pak tintetan, erropa guztiak estropeau.

ETA KANPOSANTUKO SEPULTUREA? Guk hordaukagun sepulturea zan erosikoa, aitakerosita amama hil zanean. Sepultureafamilia osoarentzat izaten zan, altzau etalosakaz eta, han sartzen zan familiaosoa, gura izan ezkero hantxe.

KANPOSANTUAN BAKOTXAK BERE LEKUA

EUKAN? Kanposantuan batzuk euki ebensepulturea, hori zan propiedadea, lehe-nago-lehenago eleiza barruan be bai, etasepulturetan etxeko guztiak, lurrean.

ETA FAMILIA BAKOTXAK BERE LEKUA KANPO-SANTUAN? Enterretan zan eta ipinten zankurutze bat enterretan dan lekuan.Bakotxarena bat, nitxoak gero urteneben. Kurutzeak bakotxak pagau beharebazan eta horren arabera be bakotxakgura dauen modukoa.

ETA LUTUA ZENBAT DENPORAN EROATEN ZAN?Lutua, aitari eta amari urte bian eta aitita-amamai be urtebetean edo, osabea zane-an hari be bai lutua. Alargun gelditan zane-an betirako, bizi guztirako. ETA ETXEAN TIN-TETAN ZIRAN ERROPAK? Tintoreriara eroatenziran, gu baino zaharragoak igual etxean.

ETA LUTUA? Urte bi, baltz-baltz, danakorduan. Enterrura be dana baltzez eta

22

Page 23: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

arkondara suridxe. Eta gabardiñan sintabaltza besuen urtebete. Eta urte bidxenetxien, ta urte betien es dantzaik, ese-bes. Ordun asi urtetan, erromeridxarajute siñien baiña dantzaik es.

ZENBAT DENPORAN EROATEN ZAN LUTUA?Urte bi. Da nik eroan neuen urtebete ai-ttena da beste sei illebete ero estait urtebete medio luto, da aittittena be sei ille-bete.

ETA LUTUA ZENBAT DENPORAN? Urtebetebat, baltzik jantzitte. Andrak sein gixo-nak. Galtzak-eta baltza pai, ori bai. ETA

ERROPAK ZER EGITEN ZENDUEZAN, ETXEAN TIN-TAU EDO EROSI? Es, es, erosi. ETA UMEAK BE

LUTUZ JANTZITA? Es, gurien, anaidxie, nibaiño sarraue amasaspi urteas il san, dani enas akordaten lutoik erun gendunik.Oin Berrixen erromeridxia egon san, dadomeka baten il san da suspendidu in

alkondara zuria. Eta gabardinan zintabaltza besoan urtebete. Eta urte bianetxean, eta urte betean ez dantzarik,ezebez. Orduan hasi urtetan, erromeria-ra joaten zinan, baina dantzarik ez.

ZENBAT DENPORAN EROATEN ZAN LUTUA?Urte bi. Eta nik eroan neban urtebeteaitarena eta beste sei hilebete edo ezdakit urtebete lutu erdi, eta aititarena besei hilebete.

ETA LUTUA ZENBAT DENPORAN? Urtebete,baltzik jantzita. Andrak zein gizonak.Galtzak-eta baltzak bai, hori bai. ETA

ERROPAK ZER EGITEN ZENDUEZAN, ETXEAN TIN-TAU EDO EROSI? Ez, ez, erosi. ETA UMEAK BE

LUTUZ JANTZITA? Ez, gurean, anaia, ni bai-no zaharragoa, hamazazpi urtegaz hilzan, eta ni ez naz akordetan luturik ero-an genduanik. Oin, Berrizen erromeriaegon zan, eta domeka baten hil zan eta

23

Mª Cristina Aldekoa eta Herminia Lazpitaamama-lobak, elizarako bidean, ± 1939.

Jakoba Besoitaguena eta Herminia Lazpitaama-alabak, lutuz jantzita, 1954.

Page 24: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

san erromeridxie. Gu bisi gintzesan, pla-sie, Juliantxon tabernie daun lekuen.

ETA LUTUA? Orduen lutue ikeragarridxesan. Bals-bals. NORTZUK EROATEN EBEN

LUTUA? Amak, andriek, gixonak eta umiepe bai. Ni, aitte gaste il san eta urte bibals-bals jantzitte juen nintzen, emeretziurte neukesan. Eta gero sei illebetemedio luto, ordun olantxe san. Daganera, suk pentsau nos juen erromeri-dxara domeka arratzaldien se jentiek seesango ban, saspi illebetiñ egon gintzengu juen barik, ederra da e! Da gero bal-tzetik medio lutora. Galtzetiñek be deluto. A lotzagarridxe san!

ETA LUTUA ZENBAT DENPORAN EROAN BEHAR

ZAN? Aittena da amena urte bi. Amame-na edo aittittena sei illebete... Gure aitteil sanien nik amabi urte neukesan, etalelengo urtien bals jantzitte goitti berai-ño. ERROPAK TINTAU EGITEN ZIRAN? Bai, eue-senak aprobetxau bi sien. Sapatak etadanak e. Ni gogoratze nas selan jute sienariñeketan tintetan, tinten bille, siketze-ko, se bidxamonien entierrue da ordukoseoser bi sendun baltza. Da gu goittikbera, jantzi giñuesan gure amak irurok,nire nebie akordeta nas, amabost urtaspraka lusiek. Da gero gabardiñie amen-txe banda bat olantxe, baltza, gabardiñieselan baltza etzan, gabardiñien bandie.Gabardiñak etziren tintetan. Mutillekarkondara suridxe eta prakak, traje bal-tza ero grise... ETA UME TXIKIAK BE LUTUA

EROATEN EBEN? Nik amabi urte neukesanda ei neban urte bete bals jantzitte dabeste urte bete medio luto. Erropakbarristetan sienien, klaro urte betien asieitten die umiek, ein barridxek ta medioluto, akordeta nas pata de gallo baltzaeta suridxe ta olakoxe gausak. Andras-kuetan saltu eitte ben lutotik medio luto-

suspendidu egin zan erromeria. Gu bizigintzazan, plazea, Juliantxoren taberneadagoan lekuan.

ETA LUTUA? Orduan lutua ikaragarriazan. Baltz-baltz. NORTZUK EROATEN EBEN

LUTUA? Amak, andreak, gizonak etaumeak be bai. Ni, aita gazte hil zan etaurte bi baltz-baltz jantzita joan nintzan,hemeretzi urte neukazan. Eta gero seihilebete lutu erdi, orduan holantxe zan.Eta ganera, zuk pentsau noz joan erro-meriara domeka arratsaldean, ze jenteakzer esango eban, zazpi hilebetean egongintzazan gu joan barik, ederra da! Etagero baltzetik luto erdira. Galtzerdiak belutuz. Ha lotsagarria zan!

ETA LUTUA ZENBAT DENPORAN EROAN BEHAR

ZAN? Aitarena eta amarena urte bi. Ama-marena edo aititarena sei hilebete. Gureaita hil zanean nik hamabi urte neuka-zan, eta lehenengo urtean baltz jantzitagoitik beheraino. ERROPAK TINTAU EGITEN

ZIRAN? Bai, egozanak aprobetxau beharziran. Zapatak eta danak. Ni gogoratzennaz zelan joaten ziran arineketan tinte-tan, tinteren bila, sikatzeko, ze bihara-monean enterrua eta ordurako zeozerbehar zenduan baltza. Eta gu goitikbehera, jantzi ginduzan gure amak hiru-rok. Nire nebea, akordetan naz, hama-bost urtegaz praka luzeak. Eta gerogabardinea hementxe banda bat holant-xe, baltza, gabardinea zelan baltza ezzan, gabardinean bandea. Gabardinakez ziran tintetan. Mutilak alkondara zuriaeta prakak, traje baltza edo grisa. ETA

UME TXIKIAK BE LUTUA EROATEN EBEN? Nikhamabi urte neukazan eta egin nebanurtebete baltz jantzita eta beste urtebetelutu erdi. Erropak barriztetan ziranean,ze urtebetean hasi egiten dira umeak,egin barriak eta lutu erdi, akordetan nazpata de gallo baltza eta zuria eta hola-

24

Page 25: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

ra, ori aperturie, da gero suri-baltza, viu-da alegre, eta alargunek asko, bals jan-tzitte de por vida. Gure ama alargungeatu, gero koiñetu bat il, gero aitte il,gero amama be bai, bixi gustidxen balsjantzitte esautu neban gure ama, da nau-sittu giñenien esan geuntzen: —Bengaorrek traste sarrok fuera, da koloreskukjantzi—.

koxe gauzak. Andrazkoetan saltu egiteneben lututik lutu erdira, eta gero zuri-baltza, viuda alegre. Eta alargunakasko, baltz jantzita bizitza osoan. Gureama alargun geratu, gero koinatu bathil, gero aita hil, gero amama be bai, biziguztian baltz jantzita ezagutu neban gureama, eta nagusitu ginanean esan geun-tsan: —Tira, horreek traste zaharrokkanpora, eta kolorezkoak jantzi—.

25

MEZAK ATERATEA, BEDERATZIURRENAK, ONDRAK

MEZAK ATERATEN ZIRAN EZTA? Bai orduenmesie etate ben parientiek, mesakodanak, ausuek, ausoko urrenak-eta. Daixete sien ausokuek, eta ausuek ote siendestinaute, bost-edo ixete sien, orrekentierrure jun in bi xete ben, orrek sienausokuek. Da gero mesakuek, orre sienparientiek, senittartiek.

ETA GERO MEZAK EGITEN ZIRAN, HIRURRE-NAK? Irurrenak-eta bai, mesie orduen,oiñ esta emoten seri paiñe orduen mesiesagradue san, buenooo.

ETA MEZAK NOZ IZATEN ZIRAN? Ba ointxemoruen, urrengo domekien urteerakomesie, salidie, ta len bedatziurruna ixetesan, bueno lelekuek mesa gregorianak,berrogei mesa ixete san lelenguen, dagero asi san nobenie, ta oiñ irurrena edobapes.

SEPULTUREA ELEIZAN

ELEIZAN FAMILIAK BERE TOKIA EUKAN? Baisepulturie eukitze ben. Ori, ogidxa ipin-tte ben an, lutue eukenak, ogidxe ipiñi bida, da sakristaniai a ogidxe ipintziepagau in bier ixete jakon. Sepulturan

MEZAK ATERATEN ZIRAN EZTA? Bai, orduanmezea ateraten eben parienteak, meza-ko danak, auzoak, auzoko hurrenak-eta.Eta izaten ziran auzokoak, eta auzoakegoten ziran destinauta, bost-edo izatenziran. Horreek enterrura joan egin beharizaten eben, horreek ziran auzokoak.Eta gero mezakoak, horreek ziranparienteak, senitarteak.

ETA GERO MEZAK EGITEN ZIRAN, HIRURRE-NAK? Hirurrenak-eta bai, mezea orduan,oin ez da emoten zerik baina orduanmezea sagradua zan.

ETA MEZAK NOZ IZATEN ZIRAN? Ba ointxemoduan, hurrengo domekan urteerakomezea, salidea, eta lehen bederatziurre-na izaten zan. Bueno, lehenengoakmeza gregorianak, berrogei meza izatenzan lehenengoan, eta gero hasi zannobenea, eta oin hirurrena edo bapez.

ELEIZAN FAMILIAK BERE TOKIA EUKAN? Bai,sepulturea eukiten eben. Hori, ogia ipin-ten eben han, lutua eukienak, ogia ipinibehar da eta sakristaneari ha ogia ipin-tea pagau egin behar izaten jakon.

Page 26: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

mantel bals bat da gañien suri bat, ta anote sien kandelak.

Gero urte bidxen mesak ote sien,domeka gustidxetan, ta ordun sepultu-ran kandelak ipintte sien, sepulturakeuesan orduen bakotxa berie. ETA HOR

NOR IPINTEN ZAN? Famelidxakoren bat, tasakristaniek euken obligasiñue danakipintteko, eta egon ba ama edo alabie,edo errena, edo etxeko bat, kandela biixotu te sillan ote san.

ETA ELEIZAKO SEPULTURAN ARGIAK EDO ZER

IMINTEN ZAN? Trapu suridxe aspien da bal-tza ganien, lutue, da gero beste bals bat,da gero kandelerue. Kandelero bi edolau iguel. Da domeka gustidxetan etorribi xete san mesa nausittera. ZENBAT DEN-PORAN? Urte bidxen eta pistu kandelak,eta gero batu da otzaratxun antxe bertaniste sien. Da gero nosibein sikintzen sie-nien etxera erun da garbittu, da atzeaekarri.

Eta gero urte bidxen-edo kandelakipintte sien, urte bidxen amarratakomesata etorten giñen domekero Sarri-ttik, domekatan-da, jaidxetan-da kande-lie ipiñi tte antxe egon arik eta mesieamaittu arte. Da gero Paternoster esateatate’otzun da dirue emon abadiai.

ELEIZAN OFRENDAK EGITEA: Baten bat ilttesanien, sakristanie jute san etxera etaotzaratxo baten mantel baltza eta ankandelabro bi. Orrek elixan ipintte sien,bakotxaren sepulturan, amarretakomesien. Sepulturie bakotxaren sillie saneta kandelak an ipintte sien. Sakristanieorduen, entierro egunetan jute san etxie-tara. Artu ori otzarie eta aurreti jutensan. Gero sakristanie, urten bein, astoganien etxeik etxe jute san borondatie

Sepulturan mantel baltz bat eta ganeanzuri bat eta han egoten ziran kandelak.

Gero urte bian mezak egoten ziran,domeka guztietan, eta orduan sepultu-ran kandelak ipinten ziran. Sepulturakegozan orduan bakotxak berea. ETA HOR

NOR IPINTEN ZAN? Familiakoren bat, etasakristaneak eukan obligazinoa danakipinteko, eta egon ba ama edo alabea,edo errena, edo etxeko bat, kandela biisiotu eta sillan egoten zan.

ETA ELEIZAKO SEPULTURAN ARGIAK EDO ZER

IMINTEN ZAN? Trapu zuria azpian eta baltzaganean, lutua. Eta gero beste baltz bat,eta gero kandeleroa. Kandelero bi edolau igual. Eta domeka guztietan etorribehar izaten zan meza nagusitara. ZEN-BAT DENPORAN? Urte bian eta biztu kande-lak, eta gero batu eta otzaratxuan han-txe bertan ixten ziran. Eta gero noizeanbehin, zikintzen ziranean, etxera eroaneta garbitu, eta atzera ekarri.

Eta gero urte bian-edo kandelak ipin-ten ziran, urte bian hamarretako meza-tara etorten ginan domekaro Sarritik,domeketan-eta, jaietan-eta kandelea ipi-ni eta hantxe egon harik eta mezeaamaitu arte. Eta gero Pater Noster esa-ten ateraten eutsun eta dirua emon aba-deari.

ELEIZAN OFRENDAK EGITEA: Baten bat hil-ten zanean, sakristanea joaten zan etxe-ra eta otzaratxo baten mantel baltza etahan kandelabro bi. Horreek eleizan ipin-ten ziran, bakotxaren sepulturan, hama-rretako mezan. Sepulturea bakotxarensillea zan eta kandelak han ipinten ziran.Sakristanea orduan, enterru egunetanjoaten zan etxeetara. Hartu hori otzareaeta aurretik joaten zan. Gero sakrista-nea, urtean behin, asto ganean etxerik

26

Page 27: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

eskatzen. Kuartie bete emote dxakon,babie edo dana dalakue, bakotxak albana. Eta culto y clero be pagete san,urtien bein. Abadiai pagetako. Sakrista-nie, abadian kridxadie ixete san. Etxekobierrak eitte otzosan eta etxe berien bixisien.

Da beste gausa bat eitte san oiñ itteestana, orduen bakotxak euken beresepulturie elixan, eta bat iltte sanien,onenbeste egunien abadie jute san erres-pontzue emoten da dirue, estait igualogerlekue ta amar ari, ta suri bi. Segun-dako entierrue kandela bi eukittebasen..., an ipiñi mantel baltza, gerosuridxe, gero kandelak ixotute, ta anbelauniko plantaute. Sepulturie san itxu-rie lena-lena antxe bertan euen sepultu-rie, da familia bakotxak euken berelekue. Eta gero ixete san ba, bat ilttesanien ordun estait semat domeketanantxe, diru batze san ara. Orrek erres-pontzuek andren gausak sien. Elixansartu te eskumatara ipintte sien gixonakan bankutan, eta andraskuek eskerreta-ra, da silletan danak andraskuek, baiñaori gerua san. Lena sunan aurrien danagixonak, da atzien silletan andrak. Dagero atzera gixona korupien. ETA ZELAN

JANTZITA ANDRAK? Mantillias, bisi gusti-dxen.

Elixa barrun sepulturie egote san,noberan sillie eta kandela bi, trapu balsbat eta puntilladun trapu suridxeganien. Amar terdidxetako mesa nausi-re jueten giñen, gero errespontzue erre-setan eban abadiek. Kandeleruek etatrapuek batu, an itxi eta lantzien etxeragarbitzeko.

etxe joaten zan borondatea eskatzen.Kuartea bete emoten jakon, babea edodana dalakoa, bakotxak ahal ebana. Etaculto y clero be pagetan zan, urteanbehin. Abadeai pagetako. Sakristanea,abadearen kriadea izaten zan. Etxekobeharrak egiten eutsazan eta etxe bere-an bizi ziran.

Eta beste gauza bat egiten zan oinegiten ez dana. Orduan bakotxak eukanbere sepulturea eleizan, eta bat hiltenzanean, honenbeste egunean abadeajoaten zan errespontsua emoten etadirua, ez dakit, igual ogerlekoa, etahamar hari, eta zuri bi. Bigarrenekoenterruak kandela bi eukiten ebazan.Han ipini mantel baltza, gero zuria, gerokandelak isiotuta, eta han belaunikoplantauta. Sepulturea zan, itxurea lehe-nago-lehenago hantxe bertan egoansepulturea, eta familia bakotxak eukanbere lekua. Eta gero izaten zan, bat hil-ten zanean orduan ez dakit zenbatdomekatan hantxe, dirua batzen zanhara. Horreek errespontsuak andrengauzak ziran. Eleizan sartu eta eskuma-tara ipinten ziran gizonak han bankue-tan, eta andrazkoak ezkerretara, etasilletan danak andrazkoak, baina horigeroago zan. Lehenago zonan aurreandanak gizonak, eta atzean silletanandrak. Eta gero atzera gizonak korupe-an. ETA ZELAN JANTZITA ANDRAK? Manteline-agaz, bizi guztian.

Eleiza barruan sepulturea egoten zan,norberaren sillea eta kandela bi, trapubaltz bat eta puntilladun trapu zuriaganean. Hamar eta erdietako mezanagusira joaten ginan, gero errespon-tsua errezetan eban abadeak. Kandele-roak eta trapuak batu, han itxi eta lan-tzean etxera garbitzeko.

27

Page 28: HERIOTZA-ERRITUAK euskara... · 2012-10-08 · HERIOTZA-ERRITUAK Gure kulturan, heriotza bizimodu baten amaierea eta beste bizimodu baten hasie-rea dalako ustea guztiz zabalduta egon

ETA FUNERALAREN OSTEAN, FAMILIAK SEPUL-TURETAN KANDELAK BIZTUTEN EBAZAN? Bai,jaiero-jaiero, ta jai erdidxek, da DomuSantuetan ya erri gustidxe etorte san, dabonetie ipiñi, baiña ori domeka gusti-dxetan batze ben dirue, erresau erres-ponsue, aittegurie erresau te pesetakoerresponsu bet. ETA KANDELOK ZENBAT DEN-PORAN IPINI BEHAR IZATEN ZIRAN? Ba urte bi.ETA NOR IPINTEN ZAN SEPULTURAN? Etxekuek,entierru egunien sakristanie etorte sanda entierru baiño lentxua artze sittuen daberak ipintte ban prest, da gero ba fami-lidxakue pa, urte bidxen segitze dxakonlutuai da jun lentxua ta ipiñi tte... ETA

ARGIZAIOLARIK IPINTEN ZAN? Argisaidxe es,kandelak, argisairik neure denporanestot emen ikusi. ETA ZAPIA ZELAKOA IZATEN

ZAN? Baltza aspidxen da suridxe ganien,puntillias da bakotxak al daben dotorie-na ganien, da kandelabrue pe ondo bri-llue etaata, da kandelai ipintte dxakesanlasuek, lasu baltzak, da Hijas de Maríaixen basan asule, gastie da umie badasuridxe.

ETA FUNERALAREN OSTEAN, FAMILIAK SEPUL-TURETAN KANDELAK BIZTUTEN EBAZAN? Bai,jaiero-jaiero, eta jai erdiak-eta, etaDomu Santuetan ja herri guztia etortenzan, eta bonetea ipini. Baina hori dome-ka guztietan batzen eben dirua, errezauerrespontsua, Aita Gurea errezau etapezetako errespontsu bat. ETA KANDELOK

ZENBAT DENPORAN IPINI BEHAR IZATEN ZIRAN?Ba urte bi. ETA NOR IPINTEN ZAN SEPULTURAN?Etxekoak, enterru egunean sakristaneaetorten zan eta enterrua baino lehen-txuago hartzen zituen eta berak ipinteneban prest, eta gero familiakoak, urtebian segitzen jakon lutuari eta joanlehentxuago eta ipini. ETA ARGIZAIOLARIK

IPINTEN ZAN? Argizaria ez, kandelak, argi-zaririk neure denporan ez dot hemenikusi. ETA ZAPIA ZELAKOA IZATEN ZAN? Baltzaazpian eta zuria ganean, puntilleagaz,eta bakotxak ahal daben dotoreenaganean, eta kandelabruak be ondo briluaaterata, eta kandelai ipinten jakezanlazuak, lazu baltzak, eta Mariaren Alabaizan bazan azula, gaztea eta umea badazuria.

28