Download - Gorka Plataforma

Transcript

7/25/2019 Gorka Plataforma

http://slidepdf.com/reader/full/gorka-plataforma 1/1

 

"Gorkak minbiziari aurre egiteko daukanbide bakarra etxera ekartzea da"

Larriki gaixorik dagoen Gorka Fraile  (Telefonicako langilea) presoaren aldeko plataforma

aurkeztu dute Durangon. Dozenaka herritarrek agertu diote babesa taldeari,Andra Marin egindako aurkezpenean. 

Plataforma aurkezteagaz batera, Itziar Lasa medikuaren testigantza eskaini duteantolatzaileek. Izan ere, euren ustez "espetxeak ez ditu Gorka sendatzeko baldintzakbetetzen". Frailek berak duela aste batzuk bidalitako gutunean adierazi zuen ez diotelafrogarik egin ebakuntza egin ziotenetik, duela zazpi hilabetetik. Kezkatuta zegoen,medikuek minbizia birsortzeko arriskua iragarri ziotelako. Frailek 18 urte daramatzakartzelan, eta gaur egun Badajozeko espetxean dago. "Familia ehundaka kilometroegitera behartuta dago, 40 minutuz Gorka ikusteko", salatu zuten plataformakoek.

Bada, Lasa medikuaren arabera, "Gorkak minbiziari aurre egiteko daukan bide bakarraetxera ekartzea da". Frailek tratamendu bat beharrezko duela esan zuen Lasak. Ez horibakarrik: "Elikadura egoki bat behar du, giro sano bat, ariketa fisikoa egitea...Minbiziaren aurkako nazioarteko eguna da gaurkoa, eta mezu horiek behin eta berrizentzun ditugu". Bestalde, medikuekiko konfiantza ere aipatu zuen Lasak: "Terapia batenoso garrantzitsua da fedea edukitzea tratatu behar zaituenarengan".

Plataformako kideek azaldu dute "Gorkaren eskubideak urratuta" daudela, eta etxeraekartzea dela euren helburua. Horretarako, herritarren inplikazioa eskatu dute

Otsaila 2016

Telefónica