AURKIBIDEA
SARRERA
Rousseau eta desberdintasunaren jatorriari
buruzko mintzaldia:
� Testuinguru historiko eta politikoa 7
� Discours sur l’origine et les fondements de l’inégalité parmi les hommes 15
� Obraren garrantzia eta eragina Pentsamenduaren
Historian 25
� Kronologia laburra 29
� J.-J. Rousseauri buruzko bibliografia hautatua 35
GIZAKIEN ARTEKO DESBERDINTASUNARENJATORRI ETA OINARRIEI BURUZKO
MINTZALDIA
Genevako errepublikari 39
Aintzin solasa 57
Gizakien arteko desberdintasunaren jatorri eta
oinarriei buruzko mintzaldia 69
� Lehen zatia 75
� Bigarren zatia 123
� Oharrak 179
— 5 —
SARRERA
José Rubio Carracedo
Rousseau eta desberdintasunaren
jatorriari buruzko Mintzaldia
TESTUINGURU HISTORIKO ETA POLITIKOA
Ilustrazioaren aldeko mugimendua furi-furian zegoen
Rousseau Parisera iritsi zenean, 1742an. Etorri, ardura
musikaletan erabat murgilduta bazetorren ere, laster Con-
dillac jauna ezagutu zuen, gerora Diderot eta gainerako
ilustratuak aurkeztuko zizkion abadea, hain zuzen. Dide-
rotekin topo egitea erabakigarria gertatu zitzaion, beraren
lagun harremana bizigarria suertatu ez ezik, zer irakurri
aholkulari lanetan ere izan baitzuen. Izan ere, Rousseauren
heziketa guztiz autodidaktak hutsuneak zituen, eta ez gutxi
(hala ere tutoretza hori amorragarria suertatuko zitzaion
Genevakoari azkenean).
Bi ziren, une horretan, panorama intelektuala menpe-
ratzen zuten figura nagusiak: Voltaire eta Montesquieu.
Eta Paris mundu ilustratuaren hiriburu bihurtu zen,
hurrengo hamarkadan, ez Versallesen lepotik, ordea. Dide-
rot eta D’Alembertekin batera, L’Encyclopédie dibulgazioko
beren obra nagusiari ekiteko gertu biak, han, Parisen, egon,
— 7 —
Grimm eta Holbach alemanak ere bazeuden (haien etxebi-
zitza «Europako kafea» izan zen), baita Galiani eta Becca-
ria italiarrak ere, edota Hume eta A. Smith eskoziarrak, eta
Franklin estatubatuarra ere bai, hain inportanteak ez ziren
beste izen batzuk albora utzita.
Luis XV.aren erregimena lokarriak lasaituz joan zen
etengabe, nahiz eta beraren erregealdi luzean gobernu-
joera ezberdinak jazoko ziren, periodo fisiokratiko laburra
ere barne, ekonomia-erreforma galkorrarekin. 1745-1764
urte denboraldia erreformaren adierazgarri izan zen,
Madame Pompadour-en eraginpean. Ilustratuen eta Entzi-klopediaren etengabeko garaipen ideologikoa eta kulturala
ekarriko zuen, baina nahikoa kostata ere, tartean Didero-
ten kontrako aldi baterako kartzela zigorra (1750) eta
Rousseau kartzelaratzeko agindua eman baitziren, Emilio(1762) bere lana zigortu eta jendaurrean erre ondoren,
nahiz eta garaiz ihes egiterik izan, atzerrira. Aparte gera-
tzen dira Voltaireren kartzelaratze goiztiarra eta bere
borondatezko erbestealdia. Malesherbesek ordea, prentsa
ministroak, alegia, ilustratuekiko konplizitate sakonari eutsi
zion, bereziki Diderot eta Rousseaurekiko, eta anonima-
tuan egin nahi izan bazuen ere, beraren laguntza jaso zuten
zenbait lan argitaratzeko (Emilio kasu). Luis XVI.arekin
estatu ministroa ere izatera heldu zen, eta absolutismo
monarkikoa moderatuko zuten erreforma ezberdinen sus-
tatzailea ere bai, britainiar eredutik gertuago jarri asmoz.
Baina Frantziar Iraultzak etenda utzi zuen hasia baino ez
— 8 —
Sarrera
zen plana (Estatu Orokorrak biltzeko deialdia urrats sen-
doa izan zen, Iraultzaren pizgarri izateraino).
Bestalde, urruti geratzen zen erlijio arteko gerren pano-
rama hain iluna, eta ez bakarrik Frantzian. Baina Luis
XIV.ak (1685) kultu askatasuna baimentzen zuen Nantes-
ko ediktua (1598) baliogabetu ondoren, erlijiozko intole-
rantzia espiritua itzuli zen berriz atzera. Frantziar Elizak
galikanismorantz biratu zuen, Port Royal eta jansenisten
gogoz kontra bazen ere. 1614z geroztik, pisu astun modu-
koa ere bazen Estatu Orokorrak biltzeko (noblezia, goi-
mailako kleroa eta herria) deialdia luzatzeko errege-debe-
kua. Horrek guztiak eman zion bidea despotismoari, gero
eta zabalduagoa, eta arbitrarioagoa.
Hala ere, Luis XV.ak bere birraitonaren eskutik jaso
zuen Akademiak ugaritzearen herentzia, eta horiek kopu-
ruz handituz ere joan ziren bere agintaldian. Ekonomiak,
aldiz, okerrera egin zuen, espekulatiboagoa egin zelako:
nobleziak eta burgesiak aurrera egin heinean, pobreago
baserritarrak eta langileak, politikaren menpe uzten zelako
ekonomia, hau da, itzeleko gastu militarren menpe. Saint-
Simon-en Memoires idazlanak eta Fenelon-en kritikak oso
adierazgarriak dira horri buruz. Hala eta guztiz ere, zien-
tzien eta arteen aldeko Madame Pompadourren politika
ukaezina da, baita erakunde hain paristarrak zaizkigun lite-
ratur «Saloiak» ere, ilustratu aberatsen (Holbach kasu) edo
Madame ilustratuen zuzendaritzapean, aldi berean baitzi-
ren eztabaida guneak eta tertulia jendetsuak, zeintzuetan
— 9 —
José Rubio Carracedo
esprit deritzona estimatzen zen bereziki, hots, gatza edo
grazia. Distira sozialaren oinarrizko bilakuntza horrek
Rousseauren salaketa gogorra inspiratu zuen, giro kultu
hutsal hark izugarri atsekabetzen baitzuen, landazabalera
bakartu egiteraino, baina Paristik ez urrutiegi, hala ere.
Filosofiari dagokionez, iusnaturalismoa korronte nagu-
sia izatera iritsi zen Europan (Grocio, Pufendorf), eta ilus-
tratu asko hartu zituen bere baitan, artean Diderot eta
Rousseau, nahiz eta biek bertsio aurreratuagoak sortuko
zituzten. Lockeren enpirismoa ere biek elkarrekin zuten
joera nagusienetako bat zen. Mugimendu utilitaristek eta
britainiar sentimentalismoak ere jarraitzaile asko lortu
zituzten. Zenbait ilustratuk euren sistema propioa eratu
zuten, esate baterako Holbachen materialismoa eta Condi-
llacen sentsualismoa. Baina, egia esatera, filosofiak espezia-
lizatua izateari utzi egin zion, eta matrize moduko bat iza-
tera pasa zen, non zientzia (fisika eta biologia, batez ere),
ekonomia, zuzenbidea, artea, logika, morala eta politikari
buruz hausnartzen zen. Gai horretan profesionalek ikasge-
lak utzi egin zituzten eta jende kultuarentzat idazten zuten.
Gehiengoa burgesiatik zetorren (klasea galdu zuten aristo-
krata bakarrak Montesquieu, Holbach eta Condorcet izan
ziren). Haien arteko teoria politiko nagusia despotismo
ilustratua izan zen (Voltaire), Montesquieurena eta Rousse-
aurena izan ezik, biek konstituzionalismoaren aldeko apus-
tua egin baitzuten. Tronuaren eta Elizaren arteko aliantza,
Ancien régime izenekoan tipikoa, haien erasoen jomuga
— 10 —
Sarrera
gogozkoena izan zen, jesuitekin eta masoneriarekin gertatu
zitzaien hala berean. «Filosofiaren Mendean» gaude.
Bestalde, mugimendu ilustratua oso urrun zegoen filo-
sofia bateratua izatetik, adituak elkarren arteko ezberdinta-
sunak leuntzen saiatu ziren arren. Badu mugimendu erre-
nazentistaren nolabaiteko antza eta, azken finean,
Errenazimentuaren bigarren etapa modukoa ere bada.
Lockeren enpirismoak eta Voltaireren Lettres philosophiques(1734) idazlanaren ildoak, «misantropo sublimea» zen Pas-
kalen kontrako bere eraso etengabearekin, filosofia ilustra-
tuaren norabide nagusiak azpimarratzen zituzten: eragin
teologikoak oztopatutako filosofiaren eraistea, humanismo
auto kontzentratua, sozialtasunaren eta auto interesaren
gorazarrea, onberatasun naturala eta buruzaletasun ilustra-
tua (hau da, ez norberekeria baldar eta oldarkorra, Didero-
ten «pentsalari zakarraren» hala moduan), bertutea eta auto
interesa aldi berean, zientzien sustapena zientifismoa
saihestuz, teoria eta praktika, bertute zibikoa eta sinesgaiz-
tasun teologikoa, arrazoimena sentimenduaren eskutik.
Baina planteamendu dual (eta ez dualistak) hauei eman
zitzaizkien konponbideak ezberdinak izan ziren. Izan ere,
ilustratuen arteko eztabaidak oso benetakoak izan ziren,
baina bigunak ere bai, bat egiteko ahaleginetan ziharduten-
eta. Dena den, ez zen Rousseau mugimendu ilustratuareki-
ko kritiko (egia esatera, autokritikoa) bakarra izan, autokri-
tika agerikoa baita, modu partzialean behintzat, Dideroten
Le fils naturel idazlanean, besteak beste.
— 11 —
José Rubio Carracedo
Bestetik, filosofo ilustratuek filosofatzeko modu berri
bat asmatu zuten, saiakera erako estiloa hartuz, iritzi publi-
koaren aldeko borroka irabazteko asmotan. Aldika, trans-
zendentalismo abstraktuaren obra nagusiak lurrera botatzen
zituen estiloa panfletarioa izan zen, nahiz eta goi mailako
estiloa izan. Baina haien literatur generorik gogokoena «giza
espirituaren historia» zen, Mark Hulliung-ek (1994, 38 or.)
nabarmendu duen bezala, edo l’histoire philosophique, besterik
gabe. Rousseauren Mintzaldiak lanarekin batera (Lengoaienjatorriari buruzko hirugarrena 1781ean agertuko da) dozena
bat liburu argitaratu ziren 1750. urtearen bueltan, aurrera-
penaren edo arrazoimenaren garapenaren historia berrerai-
kitzen saiatu zirenak. Entziklopediari egindako “Atariko Min-
tzaldiak” berak egitura horixe du. Voltairek, beste behin,
estilo berria sortu eta bultzatu egin zuen, Siècle de Louis XIV(1739) eta Nouveau plan d’une histoire de l’esprit humain (1745)
bezalako liburuekin. Entziklopediako artikuluek estilo hori
bera hartu ohi zuten, kultura eta gizartea nabarmenduz,
figura handien «handikerien» aurka. Aldi berean zen iker-
kuntza programa bat eta dibulgazio plana, gizarte kultuari
zuzendua (ez bakarrik espezialistei), iritzi publikoa berega-
natzeko asmoz. Horrela baino ezin ulertu daiteke eztabaidek
izan ohi zuten sekulako eragina. Eta izatea garrantzitsua
bazen, are garrantzitsuagoa zen itxura egitea.
Horrela, bada, ilustratuek komunikazioaren gizartea
sortu zuten, ospearen eta prestigioaren esanetara bizi zena.
Rousseauk unibertso ilustratua deskribatuko du, errukiga-
— 12 —
Sarrera
be, baina zuzen, berritasunen eta protagonismoaren gose
zen mundua nola, hala ere hark ezin zuen albo batera gera-
tu: «basatia bere baitan bizi da; gizaki gizartekoia, aldiz, bere
baitatik kanpora beti ere, hurkoaren iritzian baino ez daki bizi-tzen eta, nolabait esatearren, bere existentziaren sentimendua berea ezduen aburu bakar horretatik aterako du»1. Baita esango du ere,
bere ustea areagotuz, «nire doktrina-arerioen obrek bizirik
irauteari utziko diotenean, guztiz alferrikakoak izango dira
nireak»2. Harrigarria da Ilustrazioaren kontrako beraren kri-
tika guztiek indarrean dirautela gure zibilizazio neoliberale-
an, ikuspegi ilustratu haren oinordekoa den honetan.
Aurrerabide-kontzeptua ikertuena eta birplanteatuena
izan zen, ezbairik gabe. Baina Rousseau ez zen izan haren
ikuspuntu sinple eta lineala zalantzan jarri zuen bakarra.
Voltaire bera eszeptiko agertu zen (Turgotek edo Condor-
cetek erakusten zuten debozioaren aurka) haren jomugako
garaipenaren aurrean. Baina aplikatua edo praktikoa dena-
ren kontzeptua distantzia laburrera kokatu beharra dago,
teoria hutsaren kontraproposamen gisa. Hain zuzen ere,
nolanahiko teoriek eta objektuek aplikagarriak behar dute
izan, hau da, «zertarako balio dute?» galdera zorrotzari
erantzun behar diote. Ilustrazioa lanbide mekanikoen eta
zientzia aplikatuen aurrerakuntzak goraipatzen dituen
garaia ere bada.
— 13 —
José Rubio Carracedo
1 J.-J. Rousseau, Oeuvres complètes. Paris, Gallimard, III. liburukia, 193.
2 Ibid., 515.
Baina «giza espirituaren historia» «ustezko historia» ere
izan zen, ezinbestean. Gehiegi zen jakin nahi zen guztia,
eta gutxiegi egiaz jakin ahal zitekeena. Hortaz, ustea bihur-
tu zen zientziak eta filosofiak argitzen ez zuten hura eza-
gutzeko metodologia, gutxi gorabehera bederen. Buffon
eta Maupertuis-en obrek norabidea seinalatu zuten, eta
Rousseau haien jarraitzailerik ausartenetakoa izango da,
desberdintasunaren eta hizkuntzen jatorriari buruzko bere
Mintzaldietan, bere genealogia ausartekin. Izan ere, «jato-
rrira jo beharra» lema nagusitu zen berriz ere, egia ezagutu
ahal izateko (eta ez zen bekatu originala oraingoan, baizik
eta jatorrizko onberatasuna). Marmontel-ek gertaeren
«lotura» kausalen metodoa moldatu zuen, «Kritika» bere
artikuluan. Behin zerbaiten jatorrizko izaera «ustez» ezagu-
tuta, haren bilakaera azaldu besterik ez zen egin behar,
bere sortzetiko perfectibilité horrek bultzatuta zetorrena beti
ere.
— 14 —
Sarrera
DISCOURS SUR L’ORIGINE ET LES FONDEMENTS
DE L’INÉGALITÉ PARMI LES HOMMES (1754)
Zientziei eta arteei buruzko mintzaldia idazlan hartan,
1750ekoan, metodologia hura falta zuen Rousseauk.
Dijongo Akademiaren enuntziatuak berak (“Zientzien eta
arteen aurrerabideak ohiturak usteldu ala garbitu zitezen
lagundu ote zuen”) lehenengo aukeraren aldeko apustu
zehaztua egitera bultzarazi bazuen ere, bere tesia modu
koherente eta arrazoituan azaltzeko ez gauza izan zen, eta
argudiatze metodikoaren gabezia pasio eta erretorika
gehiagorekin estali zuen. Rousseauk berak liburuak «ino-
lako logika eta ordenarik gordetzen ez duela» onartzen du
Aitorpenak idazlanean, eta «oso eskas argumentatua»
dagoela ere bai3 .
Beraren jarrera, ordea, ez zen berria, aurrekari histo-
riko ugari baitaude, dela Plutarko, dela Montaigne, kristau
moralismoaz gain. Baina Rousseau kultura ilustratuak
ekarri zituen gizarte mailako ustelkerien kontrako kritika
latzak egitera mugatu zen, luxuaren aldeko grina eta itxu-
rakeriak arbuiatuz nagusiki, eta guztiz hedatua zegoen
hipokresia soziala ere bai. “Fabrizioren Otoitza”-n balio
errepublikanoen eta ilustratuen artean egiten duen kon-
traproposamena oso modu erretorikoan amaitzen du.
Izan ere, gizakia berez ona dela eta erakunde sozialak
direla hura usteltzen dutenak delako tesia, Rousseauk
— 15 —
José Rubio Carracedo
3 Ibid., I, 352.
bere oinarrizko ekarritzat jotzen duena, formulatu ere ez
da egiten.
Hala eta guztiz ere, bere aurreneko Mintzaldi horrek
berehalako ospea eta saria eman zizkion, jende ilustratua-
ren artean sekulako eztabaida piztu bazuen ere. Rousseau
buru belarri saiatu zen, bere burua ongi dokumentatu eta
arrazoiak modu zuhurragoan azaltzera behartuz. Ikastal-
di osagarria suertatu zitzaion, eta heldutasun-hazkunde
nabarmena ere bai, Poloniako Estanislao erregeari, Bor-
desi eta Gaultieri emandako erantzunek agerian uzten
duten bezala, doux commerce (komertzioaren ontasunak)
izeneko teoriaren kontra aurkezten duen arrazoibidean
indar eta logika berriak ikusten baitira; izan ere, teoria
hura kritikatu gabe onartua izan zen, eta maila gorenera
iritsi zen Mandeville-ren The Fable of the Bees obrarekin.
Ilustratuek «zibilizatu» eta «moralizatu» nahasi egiten
dituztela esango du behin eta berriz Rousseauk orain;
hain justu, zibilizazio komertzialak ohituren ustelkeria
ekarri zuen.
Baina bi aurrerapen handiagoen izenak eman daitezke,
guztiz garatuko direnak Desberdintasunaren jatorriari buruzkomintzaldia idazlanean: a) ikuspuntu soziologiko berria, abe-
rastasunean ematen diren desberdintasun handiek, jabetza-
tik eta komertziotik eratorriak, desberdintasun sozialera
eta ohituren ustelkeriara eraman dutela adierazten lagun-
duko diona; eta b) ikuspuntu politiko berria: gobernuko
politikek pisu handia daukate ustelkeriaren prozesuan; izan
— 16 —
Sarrera
ere, «bizio horiek guztiak gizakiari baino, gaizki gobernatuta-ko gizakiari dagozkio» (Nartzisori «Atarikoa»)4.
Logikoa da, beraz, Dijongo Akademiak «Zer jatorri du
gizakien arteko desberdintasunak, eta bermatzen ote du
hori lege naturalak» enuntziatupean egin zuen proposame-
na oso erakargarria egin zitzaiola pentsatzea. Vincennes-
ko «argialdiaren» edukia esplizitu egiteko unea iritsi zen,
modu egokiago batean, hots, Zientzien eta arteen aurrerapena-ri buruzko mintzaldia idazlanean eskaintzen zuen erantzuna
zuzentzea eta funtsezko eran hobetzea. Hau da, oraingo
bere asmoa gizakien arteko desberdintasunaren jatorrien
(eta bere kasa gehituko zuen, gehiago zehazteko: «eta fun-
damentuen») «historia filosofikoa» idaztea izango da.
Desberdintasunaren jatorriari buruzko mintzaldia (DM) bere
pentsamendu sozialaren sintesi heldua aurkezteko aukera
paregabea da, baina ez bere pentsamendu politikoarena,
hori beranduago landuko baitu, Kontratu Soziala hartatik
aurrera (nahiz eta horren zirriborro modukoa nabaria izan
Mintzaldian Genevako errepublikari egiten dion «Eskain-
tza»). Ene ustez, Rousseauren maisu lana da, hoberen ida-
tzia eta eraikia dagoena, bere pentsamendua oso trinkoa
— 17 —
José Rubio Carracedo
4 Ibid., II, 966. Rousseauk politikak zuen garrantziaren aurkikuntza jada
Venezian egin zuela zehazten du Aitorpenak idazlanean, frantziar
enbaxadorearen idazkari lanetan han emandako ia urte beteko ego-
naldian (1744-45). Hala ere, ez zuen esplizitu azaldu bere Narcisse(1752) idazlanari «Atarikoa» idatzi zion arte, toki ez oso egokia, baina
egun haietan politikari zor zion premiazko garrantzia aditzera ematen
diguna.
izan arren, tesi nagusiaren inguruko zirkulu zentrokide
ezberdinetan azaldua: gizakia berez da ona eta erakunde
sozialak dira hura usteltzen dutenak. Zientziei eta letrei buruz-ko mintzaldia idazlaneko tesi nolabait sinpleegiak berrartuak
eta birplanteatuak izango dira orain, indar berberaz, baina
argumentu-oinarri boteretsuagoa eta zehatzagoa dutelarik.
Gainerako guztia bere literatur talentu miragarriaren esku
geratuko da. Hala eta guztiz ere, bere garaikideek liburua ez
ulertu izanak oso penatuko du Rousseau, beti. Argi dago
Kantek eta erromantikoen aurreko alemaniarrek (Voltairek
ez bezala) liburua sakonean aztertu eta behar bezala ulertu
egin zutela jakin gabe geratu zela.
Rousseauk doux comerce delako teoriari aurre egin zion,
hori gaizki ulertze guztien arduraduna den heinean. Man-
deville izan zen bere erasoen jomuga nagusia, gizakia berez
dela egozentrikoa irudikatzeagatik eta, ondorioz, moralta-
sunerako ez gauza. Rousseauk bere gain hartu zuen, bere
hitzetan, «gizateriaren kausa». Ez dago ezer «basa gizakia
baino adeitsuagoa» denik; gizaki zibilizatua ohi da bortizki
jokatzen duena. Hala frogatzeko, amour de soi eta amour pro-pre, bi horien artean egiten duen bere bereizketa ospetsua
aurkezten du. Gizaki naturalak «norberaren burua maita-
tzea» berezkoa du (bere buruaren aldeko iraupenaren bul-
kada), hori du bere funtsezko pasioa, bere burua eta seni-
deak zaindu egin behar dituen aldetik, «komertzio
espontaneoaren eta independentearen» erdian. «Berekoita-
suna», aldiz, efektu zibilizatzailearen eta komertzio sofisti-
— 18 —
Sarrera
katuaren ondorioa den pasioa da, askoz ere anbiguoagoa,
ni egoista beste edozein arduraren aurretik jartzen duelako
sarri. Hala da, gutizia, irrika zakarrak, miseria eta esklabo-
tza «berekoitasun» horren ondorioak dira. Horregatik
—eta Rousseauk kontzesio mugatua egiten dio hemen
Hobbesi—, «gizarte sortu berriaren» garaiak «gerra egoe-
rarik lazgarrienari» egingo dio leku. Muturreraino izuga-
rria, estatuko erakundearekin garai berri bat beharrezkoa
egiteraino, hitzarmen sozialaren eskutik, «anti-kontratu
soziala» gisa deskribatuko duena, haren bidez aberatsek eta
boteretsuek aberastasunez zituzten abantaila oso desberdi-
nak legezkoak bihurtu baitzituzten, pobrearen kontrako
aberatsaren zapalketa instituzionalizatu arte.
Rousseauk «anti-kontratu sozial» delakoak sortutako
egoerari amore emanda dirudi, bere azalpenean. «Ez dago
bertutera berriz joko duen herri usteldurik» jada esana zuen
Narcisse bere «Atarikoa»n. Zenbait aditu genevarraren hala-
beharraz tematu egin dira. Esaterako, Vaughanek, «pesimis-
ta etsitutzat» jo baitu, eta J. Shklarrek, «kritiko sozial suntsi-
tzaile» bihurtu duena, baina erreforma politikorako
diseinurik gabea5. Ene ustez, ordea, diagnosi soziala azaltze-
ra mugatu zen liburu horretan, hala nahita, gerorako laneta-
rako utziz (Institutions politiques haien proiektua) kontratu
sozial normatiboaren azalpena, arazo sozialaren konponbi-
— 19 —
José Rubio Carracedo
5 C. Vaughan, The Political Writings of J.-J. Rousseau, Oxford, 2. arg., 1962,
I, 13; J. Shklar, Men and Citizens, Cambridge, 1985, VII. Azalpen zehatz
baterako ikus H. Rosenblatt (1997), 63-84.
Top Related