Download - Euskal Herria ezagutuz AGURAIN (ARABA) Harrizko herri hau · li ziren arte. Duela urte gutxi batzuk eraberritua, merezi du benetan bisi-ta egitea, eta horretarako nahikoa da Kale

Transcript
Page 1: Euskal Herria ezagutuz AGURAIN (ARABA) Harrizko herri hau · li ziren arte. Duela urte gutxi batzuk eraberritua, merezi du benetan bisi-ta egitea, eta horretarako nahikoa da Kale

Euskal Herria ezagutuz

AGURAIN (ARABA)

Agurain ez dago dagoen tokian kasualitatez. Nor ez da noizbait Aguraindik pasa? Iruñerabidean, Bilbora doala, edo etxera bueltan. Ez dago Aguraina propio joan beharrik, non

dagoen jakiteko. Agurainen ez da biderik bukatzen, bera dago bidean. Ez dago ezkutuanhurbiltzerik. Beti begira, beti zelatan, beti zain, ortzi-mugan norbait ikusten duenetik bere

harrizko besarkadan estutzeko bezainbeste gerturatzen den arte.

Harrizko herri hau

| NAROA SASIETA |

Argazkiak: Pedro Tapias / Baskimagen

ARTZAINAK ETA EHIZTARIAK, Nafa-rroa zein Gaztelako erresumekbidalitako gerlariak, kontrabandis-tak eta aduaneroak, merkatari etaerromesak. Guztiek ikusi dute Agu-rain lautadan sartzean eta guztiakikusi ditu Agurainek, gerturatuahala. Horregatik dago Aguraindagoen tokian.

Duela 5.000 urte abeltzainak ara-bar ekialdeko lautadako muinotikpasatzen ziren, abereak udakomendi-larreetatik neguko larre laue-tara eramateko. Agurain inguruaneraikitako trikuharriak daudenlurralde beretik. Urteen eta men-deen joan-etorriak basoak larre etasoro bihurtu zituen eta larre etasoro haien artean marraztu zutenerromatarrek Bordeletik Astorgaraeraikitako bidea, Iter XXXIV gal-tzada. Galtzada zahar haren harriakhartzen dituzte oraindik ere hanka-pean San Adriango tuneletik, San-tiagora bidean, Aguraindik pasatzeaaukeratzen duten erromesek.

Erregearen plana Baina Agurain ez da beti harrizkoaizan. 1200. urtera arte Nafarroaizana, Gaztelako erresuma Agurai-nen jabe egin zen urte hartan. Las-ter jabetu zen Alfonso X.a Jakin-

tsua Donostiara bidean beste gel-toki bat behar zuela eta 1256.urtean hiribildu forua eman etaHagurahin herrixka Salvatierrabihurtu zuen. Ordukoa da herriansar tzeko zeharkatu beharrekoharresia, eta ordukoak horretarakodauden zazpi ateak. Bisita, erre-geak bezalaxe, Erregearen Ataritiksartuta has dezakegu. Lurrak ilar-gia bezala, San Juan enparantzakogotor eliza erraldoiak plazara era-kar riko gaitu. Haren XV-XVI.mendeetako horma sendoek etaleiho estu eta urriek argi erakustendute eliza ez zela meza entzutekobakarrik erabiltzen.

Elizaren parean, ezkerreko kale-tik gora segitzen duen arkupe handiilara luze bat ikusiko dugu, etaharen ondoan beste bi kale. Gazte-lako erregeak Kantauriko portueta-rako bidea, txirrindulari lasterketabat balitz bezala, gurdiz egun bakarbatean egin zitezkeen etapetanbanatu zuen. Guardia, Vitoria,Segura, Villafranca, Salvatierra…Izen propagandistikoaz gainera,herri horietako askok egituran erebadute elkarren antza: herriarenalde banatan egon ohi diren elizenparean elkar aurkitzen duten kaleluzeek osatzen dituzte.

Hiru kale daude Agurainen.Erdikoa, Nagusia. Gurdian pasatze-ko adinako zabalera du, eta bertandaude herriko etxe dotoreenak.Ezkerrekoa Zapatari kalea da, etaeskumakoa berriz, Harategienkalea. Azkeneko horretatik goraabiatu aurretik, elizaren bestaldean,harrizko koxkahandi batzuenatzean dagoen auzunean erreparatudezakegu. Ez da akaso begira ego-teko ikusgarria, baina agurainda-rrok Urdai Gutxi izenez ezagutzendugu herriko txoko hori. Hori zenAguraingo judutarren auzoa, etabertan dago harresiaren beste zazpiateetako bat. Erregea bezala sartu,eta judutar bat bezala aterata, harre-siaren inguruan bi kilometrokoosteratxo polita eman daiteke, atze-ra Erregearen atarian azaldu arte.

Harategien kalea Jende eta kotxe gutxi ibili ohi daHarategien kalean, eta bukaera arteez dago ez taberna ez dendarik.Zenbait txokotan mende batzukatzera egin dela imajinatzea ez dazaila. Kalearen hasiera enparantzabat da berez, herriko besteak beza-la, foruarekin lortu zuen azokaospatzeko baimena baliatzeko era-bilia garai batean. Baina kalean

ERDIKO KAIERA - IHESI

2013KO AZAROAREN 3A�32

Page 2: Euskal Herria ezagutuz AGURAIN (ARABA) Harrizko herri hau · li ziren arte. Duela urte gutxi batzuk eraberritua, merezi du benetan bisi-ta egitea, eta horretarako nahikoa da Kale

Olbe edo oholbeak. Hala esaten zaie Agurainen arkupeei. Herriko lehenbizikoak azoka egiteko eraiki zituzten aguraindarrek.

Page 3: Euskal Herria ezagutuz AGURAIN (ARABA) Harrizko herri hau · li ziren arte. Duela urte gutxi batzuk eraberritua, merezi du benetan bisi-ta egitea, eta horretarako nahikoa da Kale

behera abiatu orduko, harrizko hor-mek estu hartuko gaituzte. Eskuma-tara, lekaimeen komentu erraldoia.Ate gainean herriko armarriaren ale-rik zaharrenetakoa duela. Behera-xeago, kantoira iritsi aurreko azke-neko etxea, Alargunena. Hori daAgurainen dagoen eraikin zibilikzaharrena, 1564. urteko sutea bainolehenagokoa baita. Bideak ez zituenmerkatari eta erromesak bakarrikekarri: urte hartan 600 lagun bainogehiago hil omen zituen izurrite bel-tzak. Eta suak, akaso, izurrite beltzahil zuen. Alargunen etxea omen zenordura arte Agurainen zegoen

harrizko etxe bakarra, eta horregatikiraun omen zuen zutik. Sutearenondoren, ordea, harrizko harresiakbehera egin zuen, suak erretako egu-rrezko etxeen lekuetan harrizkoetxeak eraiki ahala. Horien artean,plazara iritsi aurretik ikus daitekeenhamarrenak jasotzeko etxea. Arma-rri txikiko hiru galburuek salatukodute.

Iparraldeko ateaKonturatzerako kaleak elkarraraz-ten dituen beste gotor eliza izangodugu begien bistan, eta guri begira.San Juanena bezalaxe, Santa Maria-

ren hau ere XVI. mendeko elizagotikoa da. Eliza-atarira sartu gabe,eskuma aldeko paretan ondo begi-ratuz gero, zerealen azoka ospatze-ko prestatuko txokoa ikusiko dugu.Argi ikus daitezke horman izenak,parean zakuak jartzeko prest: trigo,cebada, alolva... Eliza-atariarenezkerralderantz pausoa luzatuzgero, berriz, Aguraina sartzekojatorrizko Iparraldeko Bidea ikusidaiteke.

Iparraldeko hau zen Gipuzkoa-tik, Aratz eta Aizkorri mendienartean dagoen San Adriango tunelazeharkatuz zetozen erromesekherrira sartzeko erabiltzen zutena,eta dutena. Haien bideari jarraituz,Azkarragatarren etxe dotorearekinegingo dugu topo lehenengo, etaarmarri handi eta landuak dituztenetxe mordoxka batekin Kale Nagu-sian aurrera egin ahala, berriz ereSan Joan plazara hurbilduz.

Agurainen, olbeakOlbeak. Oholbeak. Izen hori har-tzen dute Agurainen etxeen arku-peek. Euskal Telebistan eguraldia-ren iragarpena ikusi ohi duenakongi daki neguak hotzak izatendirela hemen, baina Ekik ere ederkiberotzen gaituela udan. Azoka egi-teko eraiki zituzten aguraindarreklehenengo olbeak.

Azkarragatarren etxe dotorea.

ERDIKO KAIERA -

2013KO AZAROAREN 3A�34

Page 4: Euskal Herria ezagutuz AGURAIN (ARABA) Harrizko herri hau · li ziren arte. Duela urte gutxi batzuk eraberritua, merezi du benetan bisi-ta egitea, eta horretarako nahikoa da Kale

Olbea bezala, asko dira Agurai-nen euskaraz gorde diren hitzak.Sarda eta eskuara erabiltzen dituzteesaterako, aguraindar erdaldunenekere, belarretara joateko.

Herriko jira bukatzear, kaleetanbarrena ibili den bisitaria jabetukozen jada aguraindarron euskaraz bizi-tzeko gogoarekin. Agurain EuskalHerriko beste herriren batekin alde-ratu beharrean duela 50 urteko Agu-rainekin alderatu duenak, argi ikusikodu zenbat egin duen aurrera gurehizkuntzak gure herrian. XX. men-dea bertako euskal hiztunik gabe hasizuen herriak, eta gaur egun %50 eus-kalduna edo ia euskalduna da.

Arrautza bat zapata arteanOlbean gora Zapatari kalean abiatueta segituan egingo dugu topo erai-kin gorrixka dotorearekin. Ez dagoAguraingo Udaletxea arrautza batbezala baina hobeto deskribatzerik.Barruan XIII. mendeko gorringoaduen arrautza-azala da udaletxea.San Martingo eliza zaharra babes-ten duen oskola.

Eliza horren atarian ospatu zirenHagurahin zaharreko lehen bilerak,eta bere hormen kontra eraiki kar-tzela, biltegi eta bestelakoak, XIX.mendean eliza eta inguruko gehiga-rri guztiak teilatu bakarrarekin esta-li ziren arte. Duela urte gutxi batzuk

eraberritua, merezi du benetan bisi-ta egitea, eta horretarako nahikoada Kale Nagusian dagoen turismobulegoan aukeren berri galdetzea.

Bisita bukatzeko modurik onena?Harrizko herria ezagutueta gero, aguraindarre-kin nahastu eta tragox-ka bat hartzea.

Ordura arte! n

Ezkerreko argazkian, olbeak plazan. Eskuman Erregearen Ataria kalea, gure ibilbidearen abiapuntua. Kale amaieran San Juan eliza ikus daiteke.

BisitatuIhesi.com,aisialdirakowebgune parte-hartzailea.

AR

GA

ZK

ILA

RIA

- ERDIKO KAIERA

� 352013KO AZAROAREN 3A