Euskal Herria ezagutuz: Ituren (Nafarroa) Eraikin … › astekaria › docs › 2232 › pdf ›...

4
32 X 2010EKO MAIATZAREN 30A erdiko kaiera kultura eta aisia Ihesi Euskal Herria ezagutuz: Ituren (Nafarroa) Testua eta argazkiak: Asier Agirresarobe · Muskilda Tellabide Urumearen goi arroa, Bortziriak eta Malerrekaren arteko mendi-multzoaren gailur esanguratsu eta aldi berean ederrenetakoa da Mendaur. Iturendik abiatuta, gailurra menperatzen duen Trinitatearen ermita izango dugu lehen helburua. Jarraian, Makilipurdin edukiko dugu mugarria. Han, Orzorrotz gaztelua eraiki zuten duela zortzi bat gizaldi, eta bertaraino igoko gara gazteluaren harriek ea hor dirauten ikusteko. Eraikin galduen bila Malerrekaren gainetik

Transcript of Euskal Herria ezagutuz: Ituren (Nafarroa) Eraikin … › astekaria › docs › 2232 › pdf ›...

32 2010EKO MAIATZAREN 30A

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia

Ihesi

Euskal Herria ezagutuz:

Ituren (Nafarroa)

Testua eta argazkiak:

A s i e r A g i r r e s a r o b e · M u s k i l d a T e l l a b i d e

Urumearen goi arroa, Bortziriak eta Malerrekaren arteko mendi-multzoaren gailuresanguratsu eta aldi berean ederrenetakoa da Mendaur. Iturendik abiatuta, gailurra

menperatzen duen Trinitatearen ermita izango dugu lehen helburua. Jarraian, Makilipurdinedukiko dugu mugarria. Han, Orzorrotz gaztelua eraiki zuten duela zortzi bat gizaldi, eta

bertaraino igoko gara gazteluaren harriek ea hor dirauten ikusteko.

Eraikin galduen bilaMalerrekaren gainetik

2010EKO MAIATZAREN 30A 33

kultura eta aisiaerdiko k

aiera

MENDAURRERA IGOTZEKO abia-punturik ohikoena Aurtitz auzoaizan arren, Ituren eta auzo horrenerdibidean dagoen San Martin elizahautatu dugu ibilbidearen abiagu-netzat. Hala, pinturaz markaturikoibilbidea jarraitu beharrean, harri-pilak izango dituzue bidelagun,bordaz borda, Mendaurreko maga-lak babesten duen urtegiraino igo-tzerako orduan.

San Martin elizatik (230 m),eskuinetik edo ezkerretik, kanpo-santu atzeko bidera irten beharduzue, eta mazelan gora hainbatbihurgune eginez igotzen den pis-tari eutsi. Gorabidean, ermita trazahandirik igartzen ez zaion San Joa-kin utziko duzue lehenik, ezke-rrean, eta beste borda bat, aurrera-go eskuinean. Lehen bihurguneitxian, nahi izanez gero, lasterbideahartu dezakezue, eta pistarekinberriro bat egitean, bizkarrean gorazuzenean igotzen den bigarren bat.Garai bateko bide zaharraren arras-toei segika edo emeki-emeki, pistazabalean gora bidegurutze garran-tzitsu batera iritsiko zarete (500 m).

Pista erabat utzi eta bide zaha-rrari heldu behar diozue hor, nahi-

taez. Baina adi ibili! Beherago gera-tzen den borda bateraino iristenden bidea ez hartu. Gorantz abia-tzen denetik jo.

Bizkarrera zuzenduko da lehe-nik bidea, eta bizkarrean gora zuze-nean igo, ondoren, gero eta aurre-rago are eta nabarmenago.Urrunean, txiki-txiki oraindik, ton-torreko ermita zuria bistan duzue-la, ezkerretara egin behar duzuejarraian (620 m), eta mendia ingu-ratuz urtegiraino eramango zaituz-ten sakanean barneratu. Bide zaharpolit eta jatorra, amildegia ezke-rrean duela doa gora, gehientsue-nak aurri egoeran dauden bordatikbordara.

Urtegitik TrinitateraHaitz konglomeratu puska bitxieketa aurrerago pagadiak, urtegiarenondora iritsi zaretela adierazikodizuete (750 m). Hor behean ikusiahalko duzue argindar zentrala hor-nitzen duen urtegia, sasoiaren ara-bera goraino beteta edo ia urikgabe. Pagoen gerizpean zeharaurrera jarraitu, erreka-zulo batzeharkatu eta mendi-pista baterairtengo zarete. Behera egin hor,

borda luze eta bidegurutze baterai-no (740 m). Mendaur eta Mendie-der tontorrak lotzen dituen Buztiz-ko lepora igotzen den bideatopatuko duzue, nabarmena etagarbia, oso erabilia baita. Horixehartu, beraz. Laster utziko duzueurtegia behean, gaindituko dituzueazken pagoak, eta ikuspegia izuga-rri zabalduko zaizue belardi ber-deen etorrerarekin bat. Orduanhartuko diozue ibilbideari zentzua,orduan ikusiko baitituzue, lehenbi-zikoz, Ekaitza eta Makilipurdi etaMutilnako haitz berezia.

Lepo zabal eta belartsura iristenzaretenean, edo iristear zaudetela,borda baten hondarretan (930 m),eskuinera hartu eta berehala egin-go duzue bat tontorrera sigi-sagaigotzen den zidorrarekin. Maldapikoan gora, astiro-astiro, harkaitzarteko igarobidea den harrizkomailetako eskaileretara iritsikozarete. Hortik igo, beste isurialde-ra igaro eta bigarren eskailera tar-tea gainditzea besterik ez zaizuegeratuko tontorreko Trinitatearenermitara iristeko (1.131 m). Ermi-ta dago batetik, eta hari erantsitaaterpea jarraian, lehenaren bar-

Goiko argazkian, Borda urtegirako igoera.Azpian, Bustizko lepora bidean.

Ihesi: Ituren (Nafarroa)

34 2010EKO MAIATZAREN 30A

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia

nean dioen moduan “1692anegina eta 1963an berritua”. Eraiki-naren atzealdean daude postontzieta gurutzea. Ikusmira lau noranz-koetan da ederra, eta batik bathegoaldera: Malerrekako herriguztiak txiki ikusten dira, behe-behean; Urumearen goi arrokogailurrak, ekialdean; Baztan-Bida-soa aldeko tontorrak mendeba-lean, eta aurrez aurre uren banale-rroa osatzen duen gailur-lerroosoa. Harago, urrutian, primeranikusten dira nafar Pirinioak ere.Badakizue hortaz, jaso burua etabegiratu luze bat eman, merezi dueta. Esanak esan, ez ote garenalperrik ari iruditzen zaigu, tonto-rreko oroigarrian idatzirik dagoe-na irakurrita: “Mendizaletasunabizi dutenek zuk bezalaxe senti-

tzen dute eta ez zaitez ezagutzenez dutenei azaltzen saiatu, ez bai-tzaituzte ulertuko”.

Ekaitza eta MakilipurdirantzIgotako bide beretik egin beharduzue behera, Buztizko leporaino(930 m). Besteak beste, mugarriaeta zutarri itzela dituzue hor. Men-diederreko tontorrera ere igo zai-tezkete, baina Ekaitzarainoko bidezatia erraza eta desnibel handirikgabekoa izanagatik, ibiltzeko tarteluze samarra da, eta beraz, hobeipar-ekialdera, mazela erditik ton-torra inguratuz doan zidorrariheldu eta aurrera egitea.

Luze gabe, mendi bizkar etzane-ra irtengo zarete (980 m). Hortik,betiere ikuspegi zabalekin, jarraitugainez gain punturik baxuena hartu

arteraino (960 m), eta ekin, ondo-ren, aurrez aurreko bizkarreangora Ekaitzako tontorrerainoko(1.047 m) maldari. Bide beretik,metro batzuk egin behar dituzueatzera, eta hegoaldera irteten denmendi adarrean behera jo, maldaleunean Makilipurdiraino. Lepobatera iritsiko zarete (845 m), etazertxobait aurrerago haitzarenoinarrira (835 m). Tartean Zubieta-ko (eskuinean) eta Iturengo (ezke-rrean) muga-lerroa jarraitu badu-zue behintzat, harrizko bi gurutzetopatuko dituzue, bata bestetikaldenduta.

Mendaur bezain garaia ez izanarren, Malerrekako edozein herrita-tik gora begiratuz gero, beti danabarmena eta deigarria Makilipur-di. Forma berezia eman dio naturak,

Goian, Iturengo etainguruetako ikuspegiederra. Lerro hauenezkerrean, kairn edoharri-pila bideangidari. Eskuinean,urtegia eta Mendaurmendia, Ekaitzaingurutik ikusita.

Ihesi: Ituren (Nafarroa)

2010EKO MAIATZAREN 30A 35

kultura eta aisiaerdiko k

aiera

amildegia iparraldetik eta erabatmalkartsua hegoaldetik, harritsuaalde guztietatik. Hortz zorrotzabenetan. Iritsiezina dirudi, urrutitikbehintzat. Mendebaldetik du igoerasamurrena, eta handik zuen, antza,gazteluak ere sarbidea. Haitzaribegira, beraz, eskuinera eta gorajarraitu eta laster gora egiteko bideposible bakarra aurkituko duzue,ongi markatu gabea baina zailtasunberezirik jarriko ez dizuena. Zertxo-bait ezkerrera jo eta berriro eskuine-ra egin ondoren, gainaldera igoara-ziko dizue. Ezkerrean duzue tontornagusia, ordea, eta akaso hara igo-tzea izango da koskarik handiena.Hor dagoen zuhaitz bakarrarenondotik gainditu daiteke eragozpenhandirik gabe koska, eta hortik mal-dan gora tontorreraino (890 m).

Gazteluaren arrastoakGainean, gutxi gorabehera hamaseibat metro luze eta hamabi metrozabal den oinarri erabat horizonta-la topatuko duzue, gizakiak zelai-tua, dudarik gabe. Adi begiratuzgero, berriz, hego-ekialdekohegian, harresiak izan zirenarenoinarriaren hondarrak aurkitukodituzue: gutxi landutako harriekinosatutako bi ilara, bata bestea bainobeherago. Gazteluak bi harresikobabesa izan zuela dirudi. Bestalde,ekialdean, goitik behera bota edoamildutako harritza dago. Bistandenez, gotorlekuaren harresi etaeraikinetako harriak dira. Ez dagobesterik, hondarrik esan nahi da,ikuspegia hemen ere zoragarriabaita. Burua jaso berriz ere, zabal-du begiak eta gozatu.

Beherakoa zuzenean hegoaldekomalkarrean behera jaitsiz egin deza-kezue. Harritsua izanik, baina, ten-tuz ibili behar da, heze dagoeneanbatez ere. Lurrazaleratzen direnharlauza handien arteko pasabideakbaliatu eta bata bestearekin lotuzireki behar duzue bidea. Kontuz!Azken koska jaitsita, garoz estalita-ko hegietan behera egitea besterikez duzue, saroi multzo bateraino(550 m). Harrizko itxitura-hormenondotik behera egin Mareneko bor-daraino, eta hortik beherako pistasegi urtegira igotzen den bidearekinbat egin arte (400 m). Porlanezkobidean behera egin beharko dituzueAurtitzerainoko azken urratsak.Izan ere, bide zaharrak egon badau-de, baina zoritxarrez sasiak jota,erdi galdurik. n

Bertakoek haitza Mutilna edo Makilipurdi izenarekinezagutu arren, testu zaharretan Orçorroz izeneko gaz-telua aipatzen da. Nafarroaren eta Gipuzkoaren arte-ko mugaren zaintza lanak egiteko Goi Erdi Aroan erai-ki zituzten gazteluetako bat da. Gipuzkoako lurraldeaebatsita zela, handik etor zitezkeen etsai edo ganadulapurrak zelatatzeko erabiliko zuten soldaduek, ziurasko, talaia.

Iñaki Sagredok Nafarroa, erreinua defendatu zutengazteluak lanean dioenez, XIII. mendean eraiki zutenOrzorrotz, mendearen hasieran beharbada, nahiz etalehenengo dokumentu idatziak 1298koak direla argi-tzen duen. Bertan hamar edo hamabost soldadu ego-ten zela dio, eta garai liskartsuenetarako soldadukopurua 40ra igotzen zela dioten dokumentuak badi-rela gehitzen du. 1400. urtearen bueltan berreraikieta Nafarroa konkistatu ondoren desegin zuten, 1522urtearen inguruan.

Makilipurdi edo Mutilnako tontorrean zegoen Orzorrotzgaztelua.

Orzorrotz gaztelua, ganadu lapurrak zelatatzeko talaia

Ihesi: Ituren (Nafarroa)