Euskal Herria ezagutuz MAEZTU (ARABA) MURIETA (NAFARROA ... · gune babestua. Zentzumenak askatu...

4
32 2014KO UZTAILAREN 27A ERDIKO KAIERA - IHESI Euskal Herria ezagutuz MAEZTU (ARABA) MURIETA (NAFARROA) Izkiko Parke Naturalean makina bat ibilbide zoragarri egin daiteke, zailtasun eta luzera ezberdinekoak. Izki estreinakoz bisitatzen duen naturazaleak berehala igarriko du zergatik den gune babestua. Zentzumenak askatu eta inguruak gordetzen duen aberastasuna arretaz sumatzea besterik ez dago. Natur parkean egin daitezkeen ohiko ibilbide ederrez gain, ordea, Arabako Mendialdeko txoko honek gordetzen du bestelako erakargarritasun bat: garai bateko Ferrocarril Vasco-Navarro trenbidea, egun bide berde bilakatua. Tren zaharraren arrastoari segika Testua eta argazkiak: | GORKA AZKARATE | Tren zaharra, Antoñanatik gertuko informazio gunean.

Transcript of Euskal Herria ezagutuz MAEZTU (ARABA) MURIETA (NAFARROA ... · gune babestua. Zentzumenak askatu...

Page 1: Euskal Herria ezagutuz MAEZTU (ARABA) MURIETA (NAFARROA ... · gune babestua. Zentzumenak askatu eta inguruak gordetzen duen aberastasuna arretaz sumatzea besterik ez dago. Natur

32 � 2014KO UZTAILAREN 27A

ERDIKO KAIERA - IHESI

Euskal Herria ezagutuz

MAEZTU (ARABA)MURIETA (NAFARROA)

Izkiko Parke Naturalean makina bat ibilbide zoragarri egin daiteke, zailtasun eta luzeraezberdinekoak. Izki estreinakoz bisitatzen duen naturazaleak berehala igarriko du zergatik den

gune babestua. Zentzumenak askatu eta inguruak gordetzen duen aberastasuna arretazsumatzea besterik ez dago. Natur parkean egin daitezkeen ohiko ibilbide ederrez gain, ordea,Arabako Mendialdeko txoko honek gordetzen du bestelako erakargarritasun bat: garai bateko

Ferrocarril Vasco-Navarro trenbidea, egun bide berde bilakatua.

Tren zaharraren arrastoari segika

Testua eta argazkiak:

| GORKA AZKARATE |

Tren zaharra, Antoñanatik gertuko informazio gunean.

Page 2: Euskal Herria ezagutuz MAEZTU (ARABA) MURIETA (NAFARROA ... · gune babestua. Zentzumenak askatu eta inguruak gordetzen duen aberastasuna arretaz sumatzea besterik ez dago. Natur

2014KO UZTAILAREN 27A 33�

IHESI: MAEZTU-MURIETA - ERDIKO KAIERA

FERROCARRIL VASCO-NAVARRO ize-nez ezaguturiko trenbideak Gasteizeta Lizarra arteko bidea egiten zuen,eta garraiobide oso erabilia izanzen, XX. mendearen lehenengohamarkadetan batez ere. 1920 eta1927 bitartean eraiki zuten, etaharen 70 kilometro ingurukobidean Arabako bi eskualde (Lauta-da eta Mendialdea) eta Nafarroakobat (Lizarraldea) zeharkatzen ditu.

Estreinako trenbideari, urteekaurrera egin ahala, hainbat adargehitu zizkioten: Estibalitzekomonasteriora zihoana, batetik, etaBergarako Mekolalde auzora ailega-tzen zena bestetik, Arlabango men-datea pasa eta Gipuzkoako Deba-barrena eskualdea zeharkatzen zuentrenbidea, hain zuzen. Aipagarriakdira trenbide sare horretako gelto-kien edertasun eta originaltasuna,garai batean eraikin deigarriak izanbaitziren oso.

Gasteiz eta Lizarra lotzen zituenadar nagusia eraikitzeko orduan, bikilometro pasatxo luze den Maeztu-ko tunela –gaur egun Laminoriatunela izenez ezaguna– zulatzeaizan omen zen lanik zailena. Gauregun, tamalez, ez dago erabilgarri,zati batzuetan hondatua dagoelako,eta ondorioz Gasteizko aldirietatikabiatzen den bide berdea tunelareniparraldeko sarreran moztuta dago,eta hegoaldeko sarreratik gertuabiatzen da berriz.

Laminoria tunelak Entzia mendi-lerroa zulatzen du alderik alde etatrenbidea, tunela igarota, Zadorrakoarrotik Ega bailarara igarotzen da.Tuneletik gertu Laminoriako meate-gia dago, eta trenbideak geraleku batdauka, ustiategitik urrun ez. Garaibatean, trenaren bitartez garraiatzenzen meategian ateratakoa.

Egokitutako trenbide zaharraJoan den mendeko Ferrocarril Vasco-Navarro hura bide berde erakarga-rria da gaur egun, oinezkoentzatzein txirrindularientzat egokituta-koa, zati handi batean behintzat.Araba eta Gipuzkoaren artekomugan dagoen Arlabango menda-tetik hasi eta, Arabako Lautada etaMendialdea zeharkatuz, Lizarrarai-no joan ahal izango gara, nahiz etabide berdea eten egiten den zenbaitpuntutan.

Ibilbidea 76,4 km luze da guztira,eta horri beste zortzi gehitu behar-ko dizkiogu, Laminoria tunelazeharkatu ordez jarraitu beharrekobide alternatiboari dagozkionak,Gereñuko mendatean barrena.Lehenengo zatia Arlaban eta Gas-teiz bitartekoa da, hamabost kilo-metro inguru. Bigarrena Gasteizkokanpoaldetik Laminoria tunelarensarreraraino doa (hogeiren bat kilo-metro); bigarren zati horretan Esti-balitzeko santutegira doan adarraere badago, beste hiru kilometro.Hirugarren zatia, erakargarrienaziurrenik, Santo Toribio ermitatik(Zekuiano, Arraia-Maeztu, Araba)Murietara (Nafarroa) doana da (37kilometro); horixe aukeratu duguIhesi hau egiteko. Laugarren zatiak,azkenik, Lizarratik gertu dagoenZubielki eta Lizarra bera lotzen ditu(hiru kilometro). Pena da Murietaeta Zubielki artean bide berdeabehar bezala egokitua ez egotea.

Santo Toribiotik MurietaraArabako Mendialdea eta Lizarral-dea lotzen dituen bide berdeazgozatzeko presta gaitezen, beraz.Maeztutik Musitura goazela,

Zekuiano baino pixka bat aurrera-xeago aurkituko dugu Santo Tori-bio ermita, eta ermitatik gertu egin-go dugu bat bide berdearenhasierarekin, Laminoriako tunela-ren hegoaldeko sarreratik 1,4 kilo-metrora (0 km).

Laminoria haran hau basatia daoso, harrobiak bere atzaparra sartuez duen eremuetan, noski. Behinbide berdearekin bat eginda, errazegingo dugu aurrera, aldameneanmetalezko hodi erraldoia lagundugula. Laster iritsiko gara Zekuia-no herriaren ingurura, basoak etalabore soroek bat egiten duten ere-muan, eta gure arreta piztuko duguztiaren gainetik nabarmentzenden bertako eliza lerdenak.

Aurrera eginez garai bateko gera-lekua topatuko dugu, Leorzakotunelaren sarreratik gertu. 200metro inguru luze da tunel hori, etaargiztapena dauka, barruko bihur-gunearen eraginez sortuko litzate-keen erabateko iluntasuna saiheste-ko. Eremu ederra da zinez,Leorzako mendi zintzur zoragarriazeharkatu beharko baitugu orain,bide berdearen arrastoari segika,Musitu errekak zizelkatzen duena.

Page 3: Euskal Herria ezagutuz MAEZTU (ARABA) MURIETA (NAFARROA ... · gune babestua. Zentzumenak askatu eta inguruak gordetzen duen aberastasuna arretaz sumatzea besterik ez dago. Natur

34 � 2014KO UZTAILAREN 27A

ERDIKO KAIERA - IHESI: MAEZTU-MURIETA

Maeztutik oso gertu gaude dagoe-neko (3 km).

Haraneko herri nagusia da Maez-tu, eta zerbitzu guztiak aurkitukoditugu bertan. Bide berdeak ezke-

rretik saihesten du herri-gunea, etazuzenean geltoki zaharrera joko du,gaur egun bestelako erabileretarakobaliatzen dena. Bide berdeak aurre-ra egingo du, berriz ere metalezko

hodia lagun, Zumaldeko aisialdigunetik gertu, eta gutxi baino lehenbi zubi zeharkatuko ditu, Berron-Ega ibaiaren gainean.

Arazorik gabe joko dugu aurrera,Peña del Cinco harkaitzaren pean,oraindik ere abside erromanikoamantentzen duen Soledad ermitatxikia bisitatuz, harik eta Atauriherritik gertu bidea baso trinko etafreskagarri batean murgiltzen den (6km). Eremu paregabea da hau, Atau-riko tunela, zubia eta presa txikiabaitaude bertan. Gutxi barru, Atau-riko geltoki zaharrera helduko gara.

Antoñanako kale estuen xarmaErrepidea saihestuz, Soila menditik–Izki natur parkearen barruan– gai-lurreriaren magalean dagoen bidex-ka bati segituko diogu orain, geroatzera berriz jatorrizko bidearekinbat egiteko, Antoñana herritik gertu

Goian, Atauriko presa txikia, izenbereko zubitik ikusita. EzkerreanMaeztuko geltoki zaharra, gaur eguneraberritua.

Page 4: Euskal Herria ezagutuz MAEZTU (ARABA) MURIETA (NAFARROA ... · gune babestua. Zentzumenak askatu eta inguruak gordetzen duen aberastasuna arretaz sumatzea besterik ez dago. Natur

2014KO UZTAILAREN 27A 35�

IHESI: MAEZTU-MURIETA - ERDIKO KAIERA

–informazio gune bat dago bertan–.Aipagarria da kale estuek eta ErdiAroko itxura lerdenak Antoñanariematen dioten edertasuna (9 km).

Hemendik aurrera, jatorrizkobidea errepidean sartuko da. Biaktxandakatuko ditugu tarte batean,Izki natur parkearen mendirik esan-guratsuenak –Muela ikusgarria, bes-teak beste– bistaratuz, eremu arrasederrean (14 km). Aurrera egin ahala,Berron ibaia Ega bilakatuko da, etaKanpezura hurbiltzen garen heineanpaisaiaren erabateko aldaketa suma-tuko dugu: mendi zintzur ikusgarrie-tan sigi-saga ibili ondotik, landa ere-muko bide ia erabat zuzenera igarokogara (19 km).

Atsedena, KanpezunIoar mendi lerdenaren magalean,inguruko herririk garrantzitsuenada Kanpezu, eta bertan atseden har

genezake. Ibilbidea hasi dugunetikhemeretzi kilometro egin ditugudagoeneko, eta berriz ere hasierakopuntura itzuli nahi badugu, eginda-ko bidea desegin beharko dugulakontuan hartzea komeni da, Lizarraarteko azkeneko zatiari ekin aurre-tik. Kanpezutik Lizarrara, heme-zortzi kilometro inguru izango diraegin beharrekoak, tartean errepidezzatiren bat ere bai.

Izan ere, Kanpezutik Murietarabitartekoa dago behar bezala egoki-tua. Txangozale askok orain artedeskribaturiko zatia egin ohi duteeta atzera Santo Toribio ermitaraitzuli, baina Kanpezu eta Murietalotzen dituen zatiak ere merezi du,merezi duenez.

Nafarroako lurretanNafarroako lehenengo herri-guneak,Zuñigak, paisaia berriz ere aldatzear

dagoela jakinaraziko digu, baita Ara-bako Mendialdetik Lizarraldera iga-roko garela ere. Landa eremu zaba-lak atzean utzi eta Arkijaseko mendizintzurrean barneratuko gara, Ferro-carril Vasco-Navarro-ren zatirik bihu-rri eta malkartsuenean. Arkijasekozubia eta 1,4 kilometroko tunelazeharkatu beharko ditugu, eta horrekerakargarritasun erabatekoa emangodio zati honi. Behin mendi zintzurraatzean utzita, Antzin etaMendilibarri herriakigaro beharko ditugu,azkenik Murietara iritsibaino lehen (37 km). n

B i s i t a t uI h e s i . c o m ,a i s i a l d i r a k owebgune parte-hartzailea.

Goian, ezkerrean: Soledad ermita eta bereabside erromanikoa. Beste bi argazkietan,Antoñana herriko txokoak, Erdi Arokozaporez beteak.