Download - Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Transcript
Page 1: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

1

Andres Landa Candidato de aralar para Gasteiz

EU

Page 2: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

SARRERA Ekonomia krisia, Gasteiz zorpean egotea, enpresak ixtea eta horren ondorioz gero eta jende gehiago lanik gabe egotea, ingurugiroaren krisia, politikaren sinesgarritasunaren krisia, aurrerapen teknologikoetara egokitzea, bizi ditugun aldaketen abiadura handia, interkulturaltasuna eta pluraltasun etnikoa dira, besteak beste, datozen urteetan aurre egin beharko diegun erronka nagusiak, Gasteizek hainbeste irrikatzen dituen baketze politikak eta politikaren nomalkuntza ahaztu gabe. Aralarrekook, Gasteiz mailan egokienak iruditzen zaizkigun jardunbideak moldatzen saiatu gara dokumentu honetan. Gure ustez, tokian jardutea da globaltasunean eragina izateko modurik onena, baina badakigu jardute hori ia ezinezkoa dela udalei lan hori burutzeko nahiko baliabide ematen ez bazaie. Eusko Legebiltzarrean egin nahi den Udal Legea ezinbestekoa da, gure ustez, udal askok bizi duten egoera kaotikoa konpontzeko. Herritarrek gardentasuna, administrazioen arteko koordinazioa, toki mailako zerbitzuak, erabakietan parte hartzea eta abar eskatzen dituzte. Eta hori jaso beharko litzateke egingo den legean. Ez dugu ahaztu behar udalak direla herritarren beharrei zuzenean erantzun behar dietenak eta herritarrei zor diegula gure eginkizun politikoa.

Page 3: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

3

LURRALDE ANTOLAKETA HIRIGINTZA PERTSONEN ZERBITZURA

Eskualdeen lurralde antolaketa zehazten duten lurralde plan partzialak FFAAen eskumenekoak dira, eta hiri antolaketa da udalen eskumen erabakigarriena. Bestalde, zalantzan jarri ezina da azken hamarraldietan erabili izan den lurzoruaren politika hedakorrak ekonomia eta finantzen krisiaren garapenean eta hortik irteteko joera ezkorretan izan duen eragina. Aralarrekook lurralde eta hirigintza antolaketaren eredua errotik aldatu behar dela uste dugu. Indarrean dagoen ereduaren oinarriak –lurzoruaren sailkapena etengabe haz dadin pentsatua– irauli behar dela, eta iraunkortasunerako ezinbesteko esparru gisa lur urbanizatuaren edo artifizialduaren hazkundea izoztu behar dela. Edota, gutxienez, gero urbanizatzeko sailkaturiko lurzoruen hazkundea izoztu behar dela. Urbanizagarri gisa sailkaturik dagoen lurzoru guztiari balio handiegia eman zaio artifizialki eta ustezko erakunde sustatzaileek erosi dituzte finantza erakundeen %100eko kredituen bidez. Lurzoruaren sailkapena izozteak hirigintza legearen (2006/2 Legea) erreforma sakona eskatuko luke, baina Estatuko legearekin bateragarria izango litzateke (2008/2 ELDaren testu eraberritua). Lurralde Antolaketaren Arauen egungo eredua ere berriz aztertzea eskatuko luke, inoiz zuritu ez diren lurzoruaren eskaintzaren zurruntasuna zuzentzeko koefizientea ezabatuko lukeena (horiek baitira lurraren eskaintza hirukoiztea zuritzen dutenak). Hala ere, gaur egungo LAAekin eta hirigintza legearekin ere, foru aldundien esku dauden lurralde antolaketarako tresnak (lurralde plan partzialak), eta udalen esku dauden hirigintzaren antolaketarako irudiak birformula daitezke. Gure proposamena honako hau izango litzateke: landa-lurzorua lurzoru urbanizatu bihurtzeko beste ezein asmori uko egitea eta garapen urbanistiko guztia dagoeneko badiren hiri bilbe degradatuak edota tradizionalki bazterturik egon direnak birgaitzeko eta zaharberritzeko bideratzea. Gasteizen hirigintza planek duten garrantzia nabarmendu beharra dago, eta Gasteizko herritarrei hori ulerrarazi behar zaie, plan horiek guztiz baldintzatzen baitute etorkizuna nolakoa izango den. Hiri orekatuago eta bizigarriago bat izatearen aldeko apustua egin behar dugu, modu iraungarrian bizi ahal izateko hiri bat eraiki behar dugu herritarrentzat, bertan gizon-emakumeak bizi garela kontuan izango duena. Horrela, bada, plangintza urbanistikoak gizartearen bizitza kontuan izanik mamitu behar dira, gune publikoak aldarrikatuz eta sustatuz. Hori guztia dela eta, herritarren parte-hartzea aurreikusi beharra dago plan urbanistikoak diseinatzerakoan. Dudarik gabe, hirigintzaren garapenean iraunkortasunaren ikuspegia sartu beharra daukagu, eta baita gizartearen, ekonomiaren eta ingurugiroaren iraunkortasuna, eta generoaren ikuspegia ere, gure hiriak bizitzeko egokiagoak izan daitezen. Planifikatzerakoan, zein hiri eredu nahi dugun pentsatu behar dugu nahitaez, norantz joan nahi dugun, zenbat hazi nahi dugun eta, batez ere, zein etorkizun utzi nahi dugun. Lurzorua artifizialtzea sahiestu beharko dugu eta gune libre eta berdeak sustatu beharko ditugu. Hiri dezentralizatu eta polinuklearra bultzatu behar dugu.

Page 4: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

4

Gasteizen ondoko neurriek izango dute lehentasuna: ● Plangintza hiria bizi dugunon ikuspegitik egitea, hau da, gizonen-emakumeen, era guztietako funtzionaltasuna duten pertsonen, adin txikikoen eta adinekoen ikuspuntutik. ● Oinezkoentzako guneak sortzea. ● Garatzen diren lurzoruetan lur publikoa emendatzea. ● Energia aurreztea lortzeko neurriak hartzea: kale-argiterian, uraren kontsumoa urrituz, garraio publikoa sustatuz, bizikletaren erabilera eta oinez ibiltzea sustatzeko neurriak hartuz. ● Hutsik dauden etxebizitzen erregistro bat sortzea. ● Hutsik dauden etxebizitzak Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren bidez zigortzea. Dendak auzoetako bizitzaren adierazgarri ● Dendari txikiei laguntzea eta babesa ematea, hurbileko denden bidez Gasteizko bizitzari eusten diotelako eta, aldi berean, hiriko kaleak ziur eta bizirik mantentzen dituztelako. Merkataritza gune ertain eta handiak kokatzeko arau zorrotzak finkatzea. ● Gasteizko dendariekin merkataritza gune irekiaren kontzeptua lantzea eta Gasteizko hurbileko dendetan erostea sustatzea. ● Hiriaren plangintza zehazterakoan dendariak ere aintzat hartzea. Pertsonak, Gasteizen hiri diseinua egiteko Gaur egun nagusi den hiri-ereduak garatzen duen hiri proiektuan ekonomiaren eta finantzaren interesek dute lehentasuna, aberastasuna gizartean banatzearen aurrean; biztanleak sektore baztertuetan bereizten dituzten urbanizazio basatiaren, desarrollismoaren eta hiriaren neurriz gaineko hazkundearen helburua, hiria herritarren elkarbizitzarako gune gisa definitzen duten eta guztion jabetzakoak diren guneak desagerraraztea da. Lurralde-irensle den eredu honen aurrean, Aralarrek guztiz bestelako norabide bat hartzea proposatzen du Gasteizen bilakaeran, eta multzo anitz gisa berreskuratzea, askatasun, solidaritate eta ardura ekologikoko proiektu gisa, eta genero ikuspuntua aintzat hartzen duen proiektu gisa. Hiriak muga jarri behar dio bere hedatzeko irrikari eta landa guneak bizi daitezen, beharrezko ekipamenduak izan ditzaten eta haien balio naturala babes dadin utzi behar du. Pertsonen bizi kalitatea, askatasuna eta eskubideak erabili ahal izatea bermatuko duen hiri eredu bat aldarrikatzen dugu, erantzunkidetasuna eta iraunkortasuna oinarri direla. Aralarrek bere osotasunean ulertzen du hiria. Hiria gizarte-bizitza garatzen den eta pertsonen elkarbizitza sortzen den esparrua da. Horregatik, hiri orekatu baten aldeko apustua egiten dugu, gizarte bizitzarako planifikatua, eta guztion parte hartzearekin eta gizartearen, ekonomiaren eta ingurugiroaren iraunkortasun irizpideak aintzat hartuz diseinatua.

Page 5: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

5

Gasteiz integratzailea Bizitzeko egokia den hiria, inor baztertzen ez duen hiria, pertsonentzako hiria, guztion hiria posible izateaz gainera, mundua aldatzeko geratzen zaigun aukera bakarra da. Eraldatze hori behetik, auzoetatik, osatzen duten taldeetatik, bizi duten pertsonetatik hasita baizik ezin daiteke egin. Bertikalean eraikitzearen aldeko apustua egiten dugu, taldeko etxebizitza blokeen aldekoa, gure ustez eredu sozialena eta ekologiaren aldetik iraunkorrena delako. “Generoa eta hiria” aintzat hartzea: hiria gizartekoitasunerako lekua da, jendea elkartzeko tokia, harremanetarako, jolaserako, elkartrukerako gunea. Hiria, izan ere, emakumeen jokabidea edota behar bereziak kontuan izan gabe ari da eraikitzen, eta herritar-eredu independiente, motorizatu, langile eta, beraz, sarbide azkarrak behar dituena islatzen du, bizimodu jakin baterako funtzionala den hiria. Mugitzeko, ikusteko eta entzuteko arazoak dituzten pertsonen mugikortasuna errazteko kaleak, eraikinak eta udal instalazioak egokitzeari buruzko diagnostiko bat egin eta aurrera eramatea. HIRI ANTOLAMENDURAKO PLAN NAGUSIAREN BERRIKUSTE PARTZIALA Gasteizko Udalak Salburua eta Zabalgana “trinkotu” nahi izan ditu, eragindako pertsonei –auzo horietan bizi direnak eta Gasteizko biztanle multzoa– bere irizpidea inposatuz. Inposaketa hori herritarren parte-hartze itxura eman nahi izan diote, gizartearen inongo parte-hartzerik gabe idatzitako zenbait ahalbideren artean hautatzeko aukera emanez eta jendaurrean eta behin eta berriz “trinkotzea egin egingo da” esanez. Aurreko udaletatik datozen hutsegiteak zuzentzeko xedea duen HAPNaren aldaketa hau–20 urteko iraunaldia izango duela aurreikusten da– ixteko presak eta udal-kutxen kolokako egoerak operazio horren azken xedeari susmo txarra hartzen zaio, izan ere, etorkizunean izango den etxebizitza eskaerari erantzuteko eta Gasteiz “barrurantz” hazteko beharrezkoa dela dioten arren, espekulazioaren eta auzokoen ezinegon ulergarriaren itzalez inguraturik ageri baita. Biztanleen ugaltze esponentzial posible hori kontuan izanik, dagoeneko eraikirik edota eraikitzeko nahiz esleitzeko bidean dauden ekipamenduak eskas eta urri gertatuko dira seguru asko urte gutxi barru biztanleria HAPN berriaren hasierako onespenaren arabera hazten baldin bada. Trinkotze horren arrazoiak, neurri handi batean behintzat, Udalaren finantziazio beharrean du jatorria. Diru-sarrera arrunt gehiago sortu behar da Udalerako, eta hori etxebizitza gehiago eraikiz egin nahi da. Eredu hau berez dator gainbehera eta oso beharrezkoa da une honetan ideia berriak eta jokaera berriak sortzea. Aralarri ona iruditzen zaio hiria “barrurantz” haztea, baina ez dugu uste horrek lurzoru eraikigarriaren hornikuntza ziurtatzeko presa zuritzen duenik, horretarako oraindik ekipamendu beharrak bete gabe dituzten auzo batzuetan beste zerbitzu batzuetarako bereizirik dauden lurrak erabiliz. Etxebizitzak eraikitzeko eskaria izan beharko litzateke kontuan, bestela, inoiz eraikiko ez diren lurzoruak birkalifikatzeko eta hutsik dauden etxebizitzak ugaltzeko arriskua legoke, ekipamenduetarako lurzorua alferrik galduz.

Page 6: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

6

Eskariari erantzuteko, Gasteizen hutsik dauden 10.050 etxebizitzak gogora ekartzea komeniko litzateke, eta baita zerbitzu eta mantentze beharrak aintzat hartzen ez direlako biztanleak galtzen dituzten auzoak ere. Auzokoek parte hartu ahal izateko esparru bat sortzea eskatzen dugu, iraganeko hutsegiteak eta egungo arazoak errepikatuko ez dituzten auzo eta hiri ereduak adosteko, alderdikeriazko interesetatik at eta Gasteizko era guztietako jendeak bertan tokia izango lukeen eran. ALDE ZAHARRA Bai Alde Zaharrari eta bai beste auzo sendotuei dagokienez ere, biziberritzeko planek gizarte arazoei eta bertan bizi diren pertsonen bizi baldintzak eta zerbitzu publikoak hobetzeari eman behar diete lehentasuna. Auzokoek prozesuaren parte bizi izan behar dute eta, beraz, haien iritzia entzun eta aintzat hartu behar da, alde sozialari, kulturari eta denden egoerari dagokienez –azken horien ezaugarriak hurbiltasuna eta bertakotasuna direla– auzoa suspertzen parte hartu ahal izan dezaten. Hona ildo horretan leudeken jarduera batzuk: ● Osasun Zentrora iristeko arazoei konponbidea ematea. ● Auzoko eskolari etorkizun duina ziurtatzea, alde Zaharraren etorkizuna bermatzeko ezinbestekoa. ● Bizilagunak dituzten eta gaur egun gutxieneko segurtasun eta osasungarritasun baldintzak betetzen ez dituzten eraikinetan baldintza duinak ziurtatuko dituen esku-hartze urbanistikoko politika bat finkatzea. ● Bertan behera utzita daude eraikinak erabilera publikoetarako berreskuratzea, auzoari eta hiriari gizarte zerbitzuak nahiz kultur zerbitzuak emateko edota alokairuko etxebizitza publikoak egiteko. ● Haurrentzat eta adinekoentzat jolaserako eta aisialdirako esparruak egokitzea. ● Bertako denda tradizionalak eta oinarrizko salerosgaiak dituztenak, janari dendak, esate baterako, bultzatzea. Gure ustez oinarrizkoa da gaur egun Alde Zaharrean bizi diren pertsonek beste auzo batzuetan bizi kalitatea eta udal zerbizuak hobeak direlako beren auzoa utzi behar izatea ekiditea. Ez dugu erakusleiho-auzo bat nahi, figurantez eta manikiz betetako pasta-kartoizko dekoratu bat, bisitarien gozagarri, eta ez dugu logotipoak eta sariak erakusteko bestetarako balio ez duen postal-hiri bat ere nahi. Auzo guztiak bizirik dituen hiri bat nahi dugu, biztanleek eta biztanleentzat eraikia. ETXEBIZITZA POLITIKA

ETXEBIZITZAK ETA ARDATZ ESTRATEGIKOAK Pertsona guztiei eta, bereziki, gazteei etxebizitza iritsgarri eta duin bat izateko oinarrizko eskubidea bermatuko dien etxebizitza politika baten aldeko apustua egiten dugu. Horretarako, alokairuko etxebizitza publikoak sortzea eta salmentako etxebizitza publikoak bertan behera uztea da lortu beharreko helburua.

Page 7: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

7

Erakundeek etxebizitza duin bat izatea ziurtatu behar dute, ez haren jabetza; eta orain arte bi kontzeptu horiek nahasteko joera egon da. Beraz, maizterren irabaziei doituriko prezioak izango dituzten eta itxaron-zerrendarik izango ez duten alokairuko etxebizitza publiko multzoa sortzearen aldekoa apustua egiten dugu. Etxebizitza herritar guztien oinarrizko eskubidea da, teoria mailan behintzat egungo legeek babesten dutena. Herritar sektore guztiei –behartsuenei eta zailtasun handienak dituztenei bereziki– etxebizitza bat izatea ziurtatzeko udaletan lan egin beharra dago. Gasteizen eta beste udalerri batzuetan hutsik daudela jotzen den etxebizitza kopurua kontuan izanda, begien bistakoa da etxebizitzarik ez izatearen arazoak ez duela etxebizitza gehiago eraikitzearekin zerikusi handirik. Ia soilik eskaintzan oinarritzen den gaur egungo eredua alde bat utzi eta eskaria kudeatzeko politikak bultzatu behar dira, etxebizitza inbertsio-ondasun izateari utzi eta erabiltzekoa den ondasu bihur dadin. ARDATZ ESTRATEGIKOAK ● Etxebizitza duin eta iritsgarria izatea herritarren oinarrizko eskubide gisa ziurtatzea, etxebizitza izateari lehentasuna emanez haren jabetza izatearen aurretik, kontzeptu horiek duela gutxi arte nahastu baldin badira ere. ● Alokairuko etxebizitza publikoen multzo baten sorrera bultzatzea, maizterren irabazien araberako prezioak izango dituztenak eta itxaron-zerrendak ahal den neurrian ekidinez. Eskubideak ez dira zozkatzen, pentsioak edota langabezia sariak ere zozkatzen ez diren eran. ● Kontraturik gabeko alokairuak araupetzea, maizterrei eskubidez dagozkien abantaila fiskalak eta laguntza publikoak izatea eragozten baitiete. ● Bertan behera utzitako eraikin eta etxebizitzak, hutsik daudenak edota erabiltzen ez direnak berreskuratu, konpondu eta berriz erabiltzeari lehentasuna ematea orain arte nagusi nizan diren hedapen urbanistikoko politiken aurretik. Ekipamendurik ez dutelako edota hondatuta daudelako eta eraikuntzak eta bizilagunak zaharturik daudelako degradazio urbanistikoa edota soziala izateko arriskuan dauden auzo eginetan jarduteari lehentasuna emango zaio. ● Etxebizitza gaietarako bitartekaritzako udal bulego bat sortzea, beste gai batzuen artean, etxebizitzen eskaintzari eta eskariari buruzko informazioa eta tramiteak kudeatuko dituena. Bulego honek arreta berezia eskainiko die gazteei, eta Gazteen Emantzipazio Bulegoarekin batera lan egingo du. Bulego honen eginkizuna etxebizitza alokatu ahal izateko maizterrei abala lortzen laguntzea izango da, besteak beste, zuzenean edota Vital Kutxarekiko hitzarmenen bidez. HUTSIK DAUDEN ETXEBIZITZAK Gasteizek duen arazo larrienetako bat zera da, auzo jakin batzuk pixkanaka hutsik geratzen ari direla ekipamendurik ez dutelako edota eraikinak oso zaharrak direlako. Hala etxebizitza soilak nola eraikin osoak konpontzea sustatuko dugu, biziegokitasun baldintza onenak eskaini ahal izateko. Gasteizen batez beste hutsik dauden 10.000 etxebizitza horiek bete egin behar dira. Beharrezkoa izanez gero, zaharberritze lanak kudeatuko dira gero alokatu edota saltzeko eta horrela, berriz ere merkatura irteteko. Alokatzeko etxebizitza bila dabiltzanen arazoetako bat, alokatzaileek alokairu kontratu bat egin nahi ez

Page 8: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

8

izatea izan ohi da, eta horren ondorioz, errentariek ezin dute laguntza publikorik eskatu. Erakundeetatik horrelako iruzur fiskalak eta sozialak esetsi behar dira, eta errentariei arauen araberako alokairuak bermatu. Hutsik dagoen etxebizitza bat izatea luxutzat jo behar da. Hutsik dauden etxebizitzen errolda bat egitea bultzatuko dugu, irizpide objektiboak erabiliz, eta etxebizitza horientzako Ondasun Higiezinen Zerga %50ean gehituko da orokorraren aldean, merkatura irten dadin bultzatzeko. Egoera txarrean dauden etxebizitza hutsei dagokienez, zaharberritze politikak sustatuko dira etxebizitza horien biziegokitasuna berreskuratzeko. Lanak ordaindu ahal izateko finantziazio publikoko ildo bat sortzea ere aztertuko da, etxebizitzaren jabeak kitzuli beharko duena. Hutsik dauden eraikin eta etxebizitzak bertan behera uzte zigorgarrienetan, desjabetzeko posibilitatea aztertuko da, etxe edo eraikin hori udal etxebizitzen multzoan sartzeko. Hutsik dauden etxabe komertzialetan etxebizitzak egiteko posibilitatea aztertuko da eta, egoki joz gero, bultzatuko da, biziegokitasuna eta segurtasuna ziurtatzeko baldintza guztiak beteko direla bermatuz. Ekimen honekin batera denda txikiak bultzatzeko politikak sustatu beharko dira, lokalak etxebizitzak egiteko erabiltzeak jarduera horri kalterik egin ez diezaion. MUGIKORTASUNA Garraioa gure arazo nagusietako bat da, ibilgailu partikularra gehiegi erabiltzen delako eta hori erabiltzera bultzatzen duten politikei lehentasuna eman zaielako. Gure asmoa, hiri barruko mugimendu guztietan oinezkoei lehentasuna ematea da, autoaren kaltetan. Garraio publikoa bultzatu behar da, bi kontzeptu oinarri harturik: arina izan behar du eta merkea izan behar du, garraio pribatuak teorian ematen duen independentziarekin lehiatu ahal izan dadin. Udalaren proiektuaren iriote, espekulazio eta azpiegitura erredundante eta behin-behinekoak egitearen aurrean, Aralarrek geltoki intermodala Dato kalean, RENFEren egungo geltokiaren lurretan egitea proposatzen du. Arriagako parkeari kalterik egin gabe, Salburuako hezegunea mehatxatu gabe, eta iberiar zabalerako trazatua lotzeko biderik eraiki gabe, burdinbidea egungo ibilbidearen azpian lurperatu beharko litzateke. Libre utzitako 300.000 metro karratuko lurzoruan etorkizuneko geltoki horretara sartzeko eta handik ateratzeko korridore bat eginez, dagoeneko beteegiak dauden beste bide batzuk buxatzeko arriskua saihestuko litzateke, eta intermodala eta auzoak lotuko lituzkeen edukiera handiko hiri-autobusen linea batek erabili ahal izango luke. Dauzkagun azpiegiturak sendotu eta hobetu behar ditugu: oinezkoentzako guneak, bizikletentzako guneak, hiri-autobusen lineak eta egungo tranbiaren linea. Mugikortasun planetan landa eremuak era kontuan izango dira. Gasteizko garraio publikoa bere osotasunean hartu behar da, eta ez elkar gainjartzen diren edota elkar ordezten duten zati independiente gisa. Tranbia luzatzearen alde gaude, garraio publikoaren beharrek hala eskatzen badute eta behar hori betetzeko tranbiak eskaintzen dituen abantailak eragozpenak baino handiagoak baldin badira, eta hiri-autobusaren abantailak baino handiagoak, noski, betiere “tranbia noraino eraman nahi dugun” garbi dugula eta luzapenak fase isolatuetan ez, baizik eta ikuspegi orokor bati begira eginez.

Page 9: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

9

Hartu beharreko neurriak: ● Kalitateko garraio publikoko sare bat sortzea, Gasteiz inguruko herriekin loturik egongo dena. Lurraldeko eta lurraldearteko garraio sistema indartzea. ● Hiriko kale guztietan espaloi jarraituak egokitzea (bide nagusietan izan ezik). ● Oinezkoentzako ibilbide sare bat sortzea, hiriko auzo guztiak modu ziur, eroso eta atseginean lotuko dituena. ● Kutsatzen ez duten garraiobideen erabilera sustatzea: oinez ibiltzea eta bizikleta erabiltzea, bereziki, horretarako egungo bidegorri sarea zabalduz. ● Beraz, horretarako beharrezkoak diren azpiegiturak sustatzea: oinezkoentzako guneak, pasealekuak, bidegorriak, bizikletak mailegatzeko puntuak hiriko auzoetara ere eramatea, eta mailegu sistema erraztu eta automatizatzea. ● Autobusen maiztasuna gehitzen jarraitzea eta gautxoriak Gasteizko auzo guztietara eramatea. ● Autobus bideak gehitzea. ● Hirigintza operazio berrietan bizikletentzako aparkalekuak egitera behartzea. ● Auto eta motoen erabilera murrizteko eta abiadura motelarazteko neurriak ezartzea. ● Bidegorrien oinarrizko sarea eta herriekiko lotura burutzea. ● Txirrindu-mugikortasun politikaren plangintza gaurkotu bat izatea. ● Txirrindularien joan-etorrien erosotasuna, alderdi praktikoak eta segurtasuna hobetzea. ● Bizikleta-garraio publiko intermodalitatea hobetzea. ● Hiriko aparkalekuetan bizikletak uzteko guneak sortzea. ● Oinezkoentzako eta koexistentziako guneetan zoladura leunik ez erabiltzea, txit irristakorra delako. ● Semaforoen zikloak oinezkoen eta txirrindularien beharretara egokitzea, haien segurtasuna eta erosotasuna hobetuz. Horretarako, abiaduraren arabera sinkronizatzea. ● Bizikleten, aulki gurpildunen eta haurrak eramateko aulkien gurpilak puzteko puzgailu publikoak ezartzea. ● Auzoetan bizikletak gorde ahal izateko lokalak egokitzea. ● Laneko guneetarako –industrialdeak eta merkataritza guneak– lanzadera edo anezkak ezartzea, buxadurak saihesteko. ● Loiura zuzenean joango den linea bat sortzea. ● Hiriaren aldirietan doako aparkalekuak egin beharko lirateke. ● Bertakoen OTA tasa kentzea. ● Zamalanetarako guneak hobetzen eta langile, garraiolari eta hornitzaileen lana errazten lagunduko luketen sistemak aztertzea. ● Bizikletaren erabilera arautzeko udal arautegi bat egitea. KALE IZENDEGIA Gasteizko kaleen izenetan oinarrizko baldintza batzuk bete behar dira, esate baterako, adostasuna, hiriarekiko lotura, kanpotiko inposaketarik edo esku sartzerik eza eta kaleen izenak aukeratzerakoan eragina izan dezaketen beste era bateko kontzepturik eza. Gasteizko kaleen izendegia berrikustea proposatzen dugu, pixkanaka gerra edo militar usaineko pertsona eta gertakizunen izenak kenduz joateko. Seinale sistema hobetzea, herritarrentzat ulergarriagoa eta aurkierrazagoa izan dadin.

Page 10: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

10

GIZARTE POLITIKAK GIZARTE EKINTZA

Udaletxetik igaro diren udal gobernu batzuek eta besteek hainbeste goratu izan duten egungo gizarte politika eredua, inposatu nahi diguten eredu antisozial eta neoliberalaren beste adibide bat baizik ez da. Ez dago gaur jasaten duguna baino eredu desorekatuagorik eta zigor sozial gehiago inposatzen duenik; desoreka maila gure hirian inoiz ikusi gabeko indizeetara iristen ari da. Horren arduradunak erraz ezagutzen dira: EAJ, PP, PSE. Guztiok pairatu ditugu haien politikak, alde batetik, despotikoak, bestetik, pertsonalistak edota paternalistak (subsidiarioak), baina guztiek gauza bat dute elkarrekin: jarraitutasunaren bermez hiriko gizarte harremanetan aldaketa bat eragingo lukeen gizarte proiekturik ez izatea. Betidanik, Gasteizko ezker abertzalea, non kokatzen baitugu Aralarren proiektu politikoa, gizarte eredua aldatzeko aritu da lanean, eta udal gobernu batzuek eta besteek gizarte eskubide asko mantentzea lortu da lan horri esker. Tamalez, udaletik kanpo geratzean sektore publikoa ahuldu eta ezabatzeko beharrezkoak diren mekanismoak abiarazi dira. Gasteizko herritarren arteko aldeak ahalik eta gehien murrizteko, hiri eredu trinko eta orekatua sustatzeko, zerbitzu publikoek aukera berdintasunaren eta gizarte orekaren berme izan behar dute. Krisia dela eta herritar batzuen egoerak okerrera egin du eta, ondorioz, gero eta handiagoa da gizartetik kanpo eta behartasun egoeran gelditzeko arriskuan dagoen herritar multzoa. Udalak behar horiei erantzuteko gai izan behar du, oinarrizko azpiegiturak eta zerbitzuak bermatuz. Gizarte Ekintzaren esparruan, aurre egin behar diogun errealitatea elkarren artean oso desberdinak diren hiru administraziotan (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Udalak) oinarrituriko sistema batean elkarrekin koordinaturik aritzeko zailtasuna da, arreta jarraitua bermatzea ahalbidetuko luketen kudeaketari, gizarte zerbitzuak emateari, prozeduren homogeneotasunari eta abarri dagokienez. Erakundeen zatiketa eta elkar osatuz lan egiteko zailtasuna –baita alderdi berberek gobernatutako erakundeen artean ere– da gizarte ekintza oso eta trebeseko bat modu egokian garatzeko eragozpen handienetako bat. Hau erakundeek zuzendu beharreko zerbait da, udalek batik bat, herritarrengandik gertuen dagoelako, eta Aralarrek norabide horretan lan egiteko konpromisoa hartu du. Arretaren koherentzia eta jarraitasuna bermatu behar ditugu, elkarrekin kudeatutako gizarte zerbitzuen sare publikoaren zuzendaritzan –beste sare batzuetan bezala (osakidetza, hezkuntza)– egun dagoen zatiketa gorabehera. Onartezina da herri honetako ezkerreko sektore batzuek iraultzaile itxuran saldu nahi duten baina gizarte zerbitzu horien kudeaketa esku publikoetan egon beharrean enpresa pribatuen esku –etxez etxeko laguntzan, egoitzetan eta beste gizarte zerbitzu batzuetan ustiatzeko moduko merkatu-nitxo bat aurkitu baitute– egon dadin ateak zabal-zabalik uzten dituen Gizarte Zerbitzuen lege bat onartu izana. Aralarrek kudeaketa publiko zuzen koordinatu eta irabazi asmorik gabeko gizarte entitateekin partaidetzan egingo den baten aldeko apustu sendoa dagi. Gure helburua Gizarte zerbitzuen kudeaketan irabazi asmoko enpresa pribatuen parte hartzea mugatzea izango da, eta gizarte

Page 11: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

11

zerbitzuak emango dituzten irabazi asmorik gabeko entitateetako langileen lan baldintzak langile publikoenen antzekoak edo berdinak izatea. Hona zer aldarrikatzen dugun: Gizarte zerbitzu publikoak ez dira ez lehen baliabidea eta ezta azkena ere, eta gizarte babesa blindatuko duen gizarte solidario baten barruan baizik ez dute zentzurik izango, kudeaketa publiko zuzenari lehentasuna emanez. Hiri osasungarriak: Osasuna eta ongizatea oinarrizko eskubideak Gasteizen Udalerriak, gure bizitza eta gure osasun egoera baldintzatzen dituzten jarduerak garatzen diren elkarbizitzarako tokiak dira; eta, beraz, gure herritarren osasun maila eta ongizatea hobetzeko politika publikoetan jarduera jakinak garatu eta abiarazteko toki egokienak. Maila sozioekonomikoa, genero desberdintasunak, ingurugiroa, bizi eta lan baldintzak, bizitzeko era eta osasun arreta biztanlegoaren osasun eta ongizatearen faktore erabakigarrietako batzuk direnez, modu integralean eta zeharkako politiken bidez aritu beharko da haiekiko, eta gure auzokoen parte hartzearekin, arazoak hobeto zehaztu eta arrakasta izateko bermez erabiltzeko ezinbesteko elementua baita. Eskubide subjektibo perfektu gisa eratutako gizarte zerbitzu batzuez ari gara eta, beraz, nolanahi dela ere, eta inongo aitzakiarik gabe, botere publikoek nahitaez bete beharrekoak dira. Benetan unibertsalak, eta herritar guztientzat diren gizarte zerbitzu batzuez ari gara, orobat. Gizarte zerbitzuak administrazio ardura batzuetan eta besteetan banaturik antolatzeak arazoak sor dakizkieke herritarrei; beharrezkoa da sistema bakar bat sendotzea, jarrera publiko bakar bat, nortasun bat, irudi bat, eskubide eta betebeharretan homogeneotasun bat. Ezinbestekoa da ardura publikoen gobernu bakarreko organoak eta tresnak sortzea. Udalak bere herritarren beharren bozeramailea izan behar du, Gasteizko auzo bakoitzak behar bezalako gizarte azpiegitura bat izan dezan. Horregatik, Aralarretik ondoko puntuetan egingo dugu indar: ● Etxez etxeko laguntza zerbitzua: etxez etxeko laguntza egokia emateko oinarria, zerbitzu hori eskaintzen dutenen lan baldintzak zaintzea da. Horregatik erabiltzaileen eta zerbitzu hori eskaintzen duten langileen interesak kontuan izanik, kontratu-dokumentuan baldintza sozialak, lan baldintzak eta generoari dagozkionak jasoko dira. ● Egoitzetako zerbitzua. Etxez etxeko laguntza zerbitzuan aipatu den oinarri berbera. ● Mendekotasun edo ezintasun egoeran, buruko gaitzak jota… dauden pertsonak zaintzen dituzten pertsona edo familiei babesa emateko zerbitzuak. ● Programas de intervención socioeducativa. ● Esku-hartze sozio-hezigarrietako programak. ● Gizarte bitartekaritzako programak. ● Eguneko egoitzak ugaltzea. ● Gizarte informazio eta orientazioko zentro eta zerbitzuak.. ● Gizarteratzeko eta lana aurkitzeko zentro eta zerbitzuak. ● Gizarte bazterketari eta diskriminazioari aurre egiteko programak. ● Gizartean parte hartzeko programak.

Page 12: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

12

(Hori guztia dela eta, begien bistakoa da gizarte zerbitzuen sistema publiko zentralizatu bat behar dela). ● Gasteizko Udala indartzea eta bere eskumen berekiak eta beste administrazio publiko batzuekin partekatu beharrekoak ak zeintzuk diren argitzea, eta hori subsidiariotasun eta askitasun ekonomikoaren printzipioan oinarrituz. ● Herritarrak eta familiak arreta, gizarte kohesio eta plangintza integralaren ardatz gisa hartzea. Ezkerrarentzat, Aralarrentzat, familiak garrantzitsuak dira, ez da eskuinekoen kontua bakarrik. Horiek, gainera, familia tradizionala ez, baizik eta familiaren ikuspegi tradizionalena defendatzen dute; familiaren babesean ezkerreko politikak eta eskuineko politikak daude. Aralarrek ez ditu familiak–emakumeek familietan izan duten eginkizun tradizionala– sendotu nahi, norbanakoaren euskarri (adinekoak, ahalmen urrikoak, gazteak, eta abar), izan daitezen, ez du “Mediterraneoko eredu” esaten zaion hori bilatzen, gizarte politiken eta talde horien herritartasun eskubideen kaltetan. ● Emakumeei, adinekoei, ahalmen urrikoei, etorkinei eta gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden taldeei zuzenduriko politika integral global eta espezializatuak indartzea. ● Udaleko sail batzuk eta besteeak koordinatzea. ● Sexualitate zerbitzu integrala ezartzea, aholku, informazio eta prestakuntza emateko eginkizuna izango duena. ● Parte hartzeko esparru sektorial eta integratuak finkatzea, Foro eta Aholku Batzorde sektorialen (gazteak, emakumea, adinekoak, etorkinak eta abar) edota gaikakoen (hezkuntza, berdintasuna, ingurugiroa, gizarte ongizatea, enplegua, osasuna,…) inguruan egituratutako parte hartzearen oreka ziurtatuz. ● Gasteizek bere “Gizarte Eskubideen Gutuna” izatea proposatzen dugu, herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak eta horiek erabiltzeko bete beharreko baldintzak jasoko dituena. ● Udaleko sailen arteko organo bat sortzea proposatzen dugu gizarte bazterketa eta hori gertatzeko arrisku egoerei benetan eta modu eraginkorrean helduko dien politika estrukturalak eta zeharkakoak planifikatu eta beteko direla zainduko duena. Oinarrizko gizarte arreta: ● Oinarrizko gizarte zerbitzuak bermatzea, horretarako beharrezkoak diren langile guztiak zerbitzuan jarriz. ● Gizarte zerbitzuko zentro guztietan lanbide batzuetako eta besteetako kideak dituzten taldeak egotea: gizarte langileak, psikologoak, gizarte hezitzaileak,… ● Gainerako administrazioetako gizarte zerbitzuekiko koordinazioa sustatzea ● Gizarte Zerbitzuen Legea betez, 5.000 biztanleko gizarte langile bat izatea, gutxienez. Gizarte larrialdiak: ● Gizarte larrialdietarako zerbizuekiko koordinazioa sendotu eta laguntzak abiaraztea. ● Behartsu eta etxegabeentzako aterpe eta jangela sarea zabaltzea, publiko eta laiko izateari lehentasuna emanez. ●Alorren arteko zeharkakotasuna bultzatzea, gizarte larrialdiei erantzun ahal izateko.

Page 13: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

13

Adinekoak (erretiratuak eta pentsiodunak) Gauzak asko aldatu dira; orain 30 edo 40 urte adinekoen taldea nahiko homogeneoa zen. Haien errealitatea eta gizartean zuten irudia, babestu beharreko pertsonena zen; garai hartan ez zen kontuan hartzen, gaur bezala, gizarteari egin diezaioketen ekarpena, adineko bizi eta osasuntsuak, beren familiei laguntzen dietenak, borondatezkoak,…; bizitzaz gozatzen jarraitzen dute eta erretiro aktibo eta osasuntsua nahi dute. Horregatik, hona zer proposatzen dugun: ● Adinekoen Arreta Osorako Udal Plan bat sortzea. ● Etxez etxeko laguntza hobetzea. ● Telelaguntza gehitzea. ● Eguneko laguntza/arreta (eguneko egoitzak). ● Adinekoak zaintzen dituzten familiei babesa ematea: atsedenaldi programak. ● Beste era bateko laguntzak: dirulaguntzak, pentsioak, tasen murrizketak, pertsonalak, etxebizitza egokitzea, eta abar ● Behar izanez gero aldi baterako non bizia eta arreta espezializatua. ● Etxebizitzak eta egoitzak. ● Osasuna edota familiaren beharrak direla eta aldi baterako arreta egoitza batean. ● Gizartean parte hartzea eta animazio soziokulturala. ● Gizartean parte hartzea eta elkarteak: elkarteak sortu eta garatzea, belaunaldi batzuen eta besteen arteko topaketak, borondatezkoak. ● Prebentzioa, gizarteratzea eta babesa. ● Kirolarekin, jolasarekin eta kulturarekin lotutako jarduerak. ● Sexualitateko zerbitzu integralaren bidez, berariazko lantegiak, erakusketak eta aholkua eskaintzea. ● Gizarte eta kultur turismoa: uda, ibilaldiak bidaiak eta bisitaldi kulturalak. ● Zentro soziokulturalak, etxeak eta adineko pertsonen klubak dinamizatzea. ● Belaunaldien arteko elkarrizketa, elkar ulertzea eta solidaritatea garatzea, adinekoek zahartzeari hobeto aurre egin ahal izateko eta merezi dituzten errespetua eta duintasuna berreskuratzeko. Belaunaldi batzuetako eta besteetakoen topaketarako eta elkarbizitzarako guneak sortzea. ● Beren eskubideak sustatu eta defendatzea. ● Adinekoen sektoreko batzordea. ● Parte hartzeko mahaiak. ● Talde honen beharrak aztertzen eta haikin zerikusia duten erabaki politiko, sozial eta kulturalak hartzen diren erakunde publiko eta pribatu guztietan ordezkariak izatea. Tokiko Adinekoen Batzordeak sortzea, entitateak Administrazioaren aurrean ordezkaritza lanak egiteko eta solaskide izateko. Batzorde horiek organo independiente egitea eta haien erabakiak lotesle izatea.

Page 14: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

14

Haurtzaroa: ● Haurren eskubideak bermatzeko estrategia eta agenda zehatzak garatzea. ● Haurren txirotzeari aurre egiteko babes neurriak finkatzea. ● Ikastetxe guztietan aitatasun eta amatasun partekatuko eskolak, erantzunkideak, sortzea. Bestelakotasun funtzionala duten pertsonak: Presakoa da enplegua izateko eta mantentzeko politikak; sartzeko erraztasuna sustatzeko eta eraikinetan, hirian, garraioan eta komunikazioan hesiak (fisikoak, zentzumenezkoak,…) ezabatzeko politikak abiarazi eta sendotzea; etxebizitza egokituen politikak, osasun arreta espezializatua, ahalmen urritasunagatiko gastuen ordaina, zerga politikak, eta abar. ● Sartzeko erraztasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea: igogailuak jartzea, espaloiak jaistea, udal eraikinak egokitzea, igogailu publiko zabalak egitea,… ● Oinarrizko informazioa eta seinaleak braillez izateko beharrezko akordioetara iristea. Informazio hori euskaraz ere egongo dela ziurtatzea. ● Elkarteekin eta erakundeekin elkarlanean aritzea: buruko gaitza duten pertsonenak, mendekotasun egoeran dauden pertsonanak, beste era bateko disfuntzioak dituzten pertsonenak,… ● Enplegu publikoa izateko aukera bermatzea. ● Buru nahasmendu kronikoak dituzten pertsonei arreta emateko planak proposatzen ditugu, gaitze eta birgaitze psikosoziala barne hartzen dituena eta baita etxebizitza, enplegua, osasuna eta laguntza ekonomikoak ere. ● Ostatua: Egoitzetan, Lanbide Zentroetan eta Eguneko Egoitzetan nahiko plaza sortzea. Diru publikoarekin finantzatu eta GKEek kudeatutako plaza horiek Sare Publiko izaera izango dute eta arreta irizpideak, ratioak, programak… homologatuak eta prezioa zerbitzuari dagokiona izan beharko dute. ● Gaitzea eta birgaitzea, aisialdia eta denbora librea: birgaitzeko nahiko plaza eta aisialdi eta denbora libreko programak sortzea. ● Familien babesa: atseden hartzeko, prestakuntzarako eta abarretarako programak. ● Baliabide ekonomikoak izatea: Kotizazio Gabeko Pentsioak, Laguntza Pentsioak, Elbarriak Gizarteratzeko Legea, eta beste pentsio batzuk . ● Lanean integratzea. ● Gizarte zerbitzuen laguntza teknikoa langilearen eta lanpostuaren arteko soslai eta konpatibilitateari dagokienez. Ahalmen urritasuna duten langileen produktibitatea ahalbidetuko luketen era bateko eta besteko lanpostuak sortzea (Enplegu Babestua, Enplegu Zentro Bereziak…) ● Oinarrizko arreta indartzea seropositiboen –sintomadunak zein sintomagabeak izan– tratamendua eta jarraipena bere gain hartuz. Beharrean daudenei etxez etxeko arreta eskaintzea. Mendekotasunak: ● Gasteizen mendekotasunei aurre egiten arreta plan bat garatzea. Pobretzearen eta gizarte bazterketaren aurkako borroka Herritarrak eta, bereziki, gizarte bazterketa jasateko arriskuan daudenak babestuko dituzten gizarte zerbitzuak defendatzen ditugu, bizi kalitatea

Page 15: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

15

oinarrizko beharrak estaltzetik harago sustatuko dituztenak, eta gizarte sistema honek eragiten dituen desberdintasun egoeren sustraiak kritikoki agerian utziko dituztenak. Ezin dugu onartu eta ez dugu onartzen pertsonen pobretzea ezin saihestuzko gaitza denik. Gaur egun bizi baldintzak kolokan jartzearen ondorioa da, horrek, bitan banaturik dagoen gizarte honetan, biztanle kopuru handi bat segurtasunik gabeko eta ahultasuneko egoera batera eraman baitu. Gaur egun pobretzeak eta gizarte bazterketak beste ezaugarri batzuk ditu, berriz ere emakumezko ezaugarriak, partekatu gabeko familia kargak dituzten emakumeak, iraupen luzeko langabeziarekin eta langabetuen babes urriarekin zerikusia duten ezaugarriak, eta azkenean, nahikoa ez den gizarte babes batekin, gizartearen eta administrazioen pobretze erlatibo eta babesik gabera daramana, pobretze larri eta erabatekora; buru gaixotasunak dituzten pertsonen ezaugarriak, etorkinen multzoa, gutxieneko pentsioak dituzten adinekoen multzoa… Testuinguru honetan, erakundearteko planteamendu bat eginez eta bereziki Gasteizko udalean, hurbileko erakundea eta erkidego-ikuspegia duena, zera proposatzen dugu: ● Euskal gizarte zerbitzuen sistemaren barruan erakunde maila batzuen eta besteen arteko koordinazioa hobetzea. ● Gizarte zerbitzuekiko erantzukizun publikoa mugatu eta betearaztea, ekimen pribatuarekiko anbiguitatea alde bat utziz. ● Gizarte zerbitzuak pertsonen eguneroko bizitza erraztuko eta ohiko inguruan gelditzea ziurtatuko den eran egituratzea. ● Gizarte zerbitzuei dagokien gastu publikoa gehitzea gure inguruko herri aurreratuenen mailara iritsi arte. ● Gizartean esku hartzen duten gizarte mugimenduen eta gobernuz kanpoko erakundeen gizarte ekimen solidarioa sustatu eta babestea. ● Udalaren gizarte zerbitzuen hornidura hobetzea, giza baliabidei eta baliabide material eta teknikoei dagokienez. ● Familiaren eta erkidegoaren ehuna babesteko gero eta joera handiagoa izango duten gizarte zerbitzuak eratzea, bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateratu ahal izatea sustatuz; gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasuna; enpleguaren sorkuntza eta tokiko garapena. ● Gizarte zerbitzuetan, zeharbidezko kudeaketa dutenetanbereziki, lan ibilbidearen eta lan baldintzen kalitatea hobetzea. ● Kontratu eta lizitazioetan gizarte eta genero klausulak sartzea, langileen lan baldintzetan murrizketarik gerta ez dadin, emakumeak gehiengoa diren sektoreetan batik bat.

Page 16: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

16

EKONOMIA EKONOMIAREN TOKIKO IKUSPUNTU BAT

Mundu mailako krisi ekonomikoa ez da tokiko krisia, unibertsala baizik, egiturari berari eragin dion krisia eta, historiaren beste une batzuetan bezala, sistema kapitalista oinarritzen den gizarte kontraesan sakonak eta izaera argi eta garbi patriarkala agerian uzten dituena. Gure burujabetasun ekonomikorik ezak, besteak beste, bi estatuen egoera sozioekonomikoaren eta haiek, Europako testuinguru ekonomiko eta politikoan, krisialditik ateratzeko darabiltzaten neurrien mende egonarazten digu, neurri handi batean. Krisiaren egoera hau botere publikoek ahazturik edo ezkutaturik zegoen errealitate bat ateratzen ari da argitara: benetako pobretasun maila. Hamalau urtez bizi izan den etengabeko oparotasun eta hazkunde ekonomiko aldian pobretze tasak iraun izanak argi eta garbi uzten du arazo hori konpontzeko egin den apustu politikoa oso ahula izan dela. Aldi horrek ez du pobretze maila jaisteko balio izan, aitzitik, desberdintasuna handitzea lortu da, biztanleen %80 aski dirudunen eta pobretasunaren atalasearen azpitik bizi den %20 horren artean; eta desberdintasun horrek, berriz ere, emakumeei eragin die bereziki. Oparotasun urteak ez dira baliatu Euskal Herriko gizarte babes maila Europako beste herrialde batzuenen mailara jasotzeko. Eta orain krisiak pertsona eta familia askoren sufrikarioaren bidez pagarazten digu. Aukerarik ez dagoela, oreka berdin jarraitzean eta neurri ekonomiko batzuk aldatzean datzala dioen mezuaren aurrean, Aralarren ustea da ezkerrak ezetz esan behar duela, oldartu egin behar dela. Horregatik, Aralarrek politika egiteko modu berri bat eskatzen du, planteamendu berrietan eta errezeta ekonomiko berrietan oinarritua. Egungo eredu ekonomikoaren oinarria aberatsenei zergak arintzea da, gizarte zerbitzu guztiak pribatizatu eta kontzertatzea, gizarte zerbitzuak finantzatzeko ordainketa partekatua erabiltzea, garraio politika errepideak eta errepideak egitean oinarritzea eta luxuzko kultura-politika bat sustatzea, aberastasuna birbanatzearen ikusmoldea, krisiak zapaldutako pertsonen urgentziazko babesa, edota ingurugiroa babesteko, kalitateko garraio publikoa bultzatzeko eta garapen ekonomikoan generoaren ikuspuntua kontuan hartzeko zantzurik txikiena alde batera utziz. Generoaren ikuspegidun tokiko garapen iraunkorrean egungo ereduaren eta eredu horrek gizonengan eta emakumeengan duen eraginaren diagnostiko bat eginez abiatu behar da. Era berean, enplegua sortzeko estrategiak erabiltzea beharrezkoa izateaz gainera, espiritu ekintzailea ezartzeko neurriak hartzea ere beharrezkoa da, enplegua aurkitzea eta lan merkatu aldakorrera egokitzea errazteko, eta baita diskriminazioa, gizarte bazterketa, eta ekonomia sistema honek gizonen eta emakumeen artean ezartzen dituen desberdintasun estrukturalak borrokatzea, eta ekonomia soziala sustatzea ere. Konpromiso hau aurrera eraman ahal izateko ondoko jarduerak garatuko ditugu: Enplegua lortzea errazteko jarduera

● Gasteizko langabezia egoeraren diagnostikoa eta sailkapena, generoa, adina, auzoa, prestakuntza maila eta abar kontuan hartuta.

● Lanbide prestakuntzako politika batzuk dezentralizatu eta Gasteiza ekartzea, eskualde, probintzia eta/edo autonomia mailako jarduera planen barruan.

Page 17: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

17

● Lana lortzeko zailtasun handienak dituzten pertsona taldeei (ekoizpen sistematik atera ziren emakumeak, bestelakotasun funtzionala duten pertsonak, gazteak, 45 urtez gorakoak, iraupen luzeko langabetuak, etorkinak,…) politika aktibo guztietan lehentasuna ematea, kontratatzeko laguntzak barne.

● Toki mailako politika integralak abiaraztea (enplegu planak), langabetuak lan munduan sartzeko beharrezkoak diren zerbitzu guztiak barne, hasi prestakuntzatik eta lan munduan sartzen laguntzeko bitartekaritzaraino, lanbide orientazioa tartean dela, Foru Aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin kontzertaturiko politiken bidez eta nahiko baliabide izanez.

● Toki mailan enplegua sortzeko aukera handiena dagoen esparruetan lana eta lanbide heziketa elkartuko lituzketen politikak abiaraztea. Tokiko Administrazioaren proiektuetarako enplegu eta tokiko garapen gaietan konkurrentzia “lehiakor” delakoaren irudia ezabatzea. Baliabideak irizpide objektiboen arabera banatu behar dira (biztanleak, errenta, langabezia, eta abar).

● Irabazi asmorik gabeko gizarte ekimenak enplegu publikoko planen bidez kontrataturiko pertsonei lan eta soldata baldintza duinak eskaintzeko kontrol zorrotza.

● Bertako denda txikiei eustea gizarte kohesioa mantentzeko modu gisa. Eredu hori defendatzea merkataritza gune handien ordez. Jarduera ekonomikoa sustatzea

● Generoaren, ingurugiroaren eta gizartearen ikuspuntutik garapen orekatua eta iraunkorra errespetatzen duten enpresa ekimenak babestea.

● Autonomoei eta mikroenpresei babesa emateko planak, lan harremanen esparruan integratzea eta beren arteko lankidetza sustatuz. Gizarte ekonomia babestea

Page 18: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

18

Gizarte ekonomiako ekimenak babestu eta sustatzeko politikak enpresa jarduera solidarioak garatzeko eta langileek enpresan parte hartzeko lanabesa dira. Horretarako ondoko neurriak abiaraziko ditugu:

● Gizarte ekonomiako enpresak sortzeko laguntza teknikoa.

● Jardueraren hasieran diru laguntzak.

● Udalaren kontratu publikoen baldintza pleguen balioespena, klausula sozialak eta generozkoak sartuz.

● Enpresa horiek langabetuen artean sustatzeko prestakuntza eta kontzientziazioa, langileek enpresaren kudeaketan parte hartzeko metodo gisa. Teknologia berrietara egokitzea Gure gizartearen teknifikazio maila handia eta gertatzen diren aldaketen abiadura dela eta beharrezkoa da enplegua bermatzeko egokigarritasun modu berriak garatzea:

● Tokiko enpresen arteko lankidetza sustatzea aldaketetara egokitzeko modu eraginkor gisa.

● Toki mailan etengabeko prestakuntza sistemak hobetzea langileen kualifikazioa hobetzeko, enpresa txiki eta ertainetan bereziki, ahulagoak baitira ekonomia globalaren etengabeko aldaketen aurrean.

● Potenciar la introducción de las nuevas tecnologías de la información en el tejido local.

● Energia iraunkorren erabilera sustatzea.

● Esperientzia berritzaileak erakutsi eta zabaltzeari babesa ematea.

● Kalitate sistemak sustatzea. Aukera berdintasuna eta bazterketaren aurkako borroka Genero edo jatorri kontuak direla eta talde edo kolektiborik lan mundutik kanpo ez dela geratuko bermatu behar dugu eta, beraz, talde guztiek lan egiteko aukera berdinak izango dituztela eta lanean daudela tratu berdina jasoko dutela ziurtatzeko beharrezkoak diren neurriak jarri behar ditugu. Emakumeen benetako aukera berdintasuna nabarmendu nahi dugu bereziki, lan baldintza okerragoak edota bazterketa jasateko joera handiagoa dutelako:

● Emakume gutxi aurkitu ohi den postu eta lanetan hauen kontratazioa bultzatzeko helburua izango duten jarduerak sustatzea, gaur egun langileak behar diren eremuetan bereziki (enplegu aukera).

● Prestakuntza sustatzea gizonen eta emakumeen artean erabateko aukera berdintasuna lortzeko tresna gisa, bereizkeria bertikala eta horizontala gainditzeko bide eraginkorrenetakoa delako. Emakumeek prestakuntza ikastaroak egin ahal izatea bultzatuko da, horrela lana aurkitzeko aukera handiagoak izan ditzaten eta behin aurkituz gero, mailaz igo ahal izateko.

● Enpresetan diskriminazioa ezabatzea bultzatzeko, kontratatzeko baldintzen pleguetan gutxieneko emakume kuota, kontziliazioa eta zainketa, ahalmen urriko pertsonak eta abar jasotzea.

● Emakumeentzako lana sortuko duten ekimen pribatuak eta autoenplegu ekimenak babestea.

● Bertako langileen artean bizitza pertsonala eta lana bateratu ahal izateko neurriak (esate baterako, pertsonak zaintzeko baimenk eta lan utzialdiak) zabaltzeko eta ezagutarazteko kanpainak. Aitatasun edo amatasun baimenak erabiltzeko nahitaezkotasuna, eta eskubide hori transferitzeko debekua.

● Emakumeak lan merkatuan sartzea sustatzeko jarduerak (baterako hezkuntza, zaintze lanak banatzea, prestakuntza, estereotipoak ezabatzeko kanpainak…).

● Balio bereko lanengatik sari berdina jasotzearen printzipioa zaintzea.

Page 19: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

19

● Mendekotasunei arreta emateko politikak bultzatzea: haur eskoletan tokia lortzeko erraztasun handiagoak (aita eta ama langileentzat eta lan bila dabiltzan pertsonentzat), adinekoak etxez etxe zaintzea sustatzea…

● Bestelakotasun funtzionala duten pertsonen kupoak bete daitezen zaintzea, bai tokiko enpresetan eta baita administrazio publikoetan ere. Udal administrazioari dagokionez, pertsona horiek kontratatu aurretik lan eremuak egokitzea.

● Enplegu Zentro Bereziak sortzeko babesa ematea.

● Gizarteratzeko Enpresen garapenari babesa ematea (beste edozein enpresa bezala merkatuan jarduten dutenak, baina enpleguaren bidez gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak gizartean integratzeko helburu nagusia dutenak).

● Pertsona baztertuak edota bazterturik geratzeko arriskuan daudenak lan merkatuan sar daitezen sustatzea, gizarteratzeko ibilbide integralen bidez.

● Pertsona guztiei modu duinean bizitzeko beharrezkoa den diru sarrera ziurtatuko dieten gizarte babeserako sistemak abiaraztea.

● Etorkinen artean prestakuntza berezia jasotzea sustatzea, emakumeen artean bereziki.

● Etorkinei lana bilatzeko dauden aukerei buruzko informazioa ematea, prestakuntza eta enpleguko ibilbide pertsonalizatuen bidez.

● Etorkinentzako programa bereziak egitea, hizkuntzaren ezagutza barne hartuz edta gizarte integrazioari garrantzia emanez.

UDALAREN ZERGA SISTEMA Gaur egun udalen kutxak betetzen dituzten zerga asko eta asko Biltzar Nagusien eskuetan dauden eskumenen bidez arautzen dira. Guk Lurralde Historikoen Legea aldatzea proposatzen dugu, alde batetik, eskumen horiek udalei emateko eta, bestetik, tokiko ogasunaren finantzaketa iturrien erreforma egiteko. Udalen egoera ekonomikoa eza da ona. Gasteizko Udalak herrilan faraonikoak eginez zorpetzeko duen politikaren ondorioz orain arte inoiz ezagutu gabeko mailaraino hipotekatuko du gure udal diru kutxa. Garbi dago dituzten diru sarrerak ez direla nahikoa gastu mailari aurre egiteko eta, are gutxiago, eskatzen dugun gizarte zerbitzuen hobekuntzari erantzuteko. Aralarrek tokiko ogasunen finantzaketa iturriei buruzko eztabaida sakona egitea eskatzen du, ondoko proposamenak eginez:

● Ondasun higiezinen gaineko zerga (garai bateko hiri-lurraren gaineko zerga) handituz joatea, higiezinen merkatuaren dinamizatzaile bihur daitekeelako. Horren ondorioz, eskaria handituko eta prezioak jaitsiko lirateke. Eta hori guztia, ondoko eran:

● Erabileraren araberako zerga ezarriz, hots, lurzorua eta eraikina bereiziz, eta lehendabizikoari askoz zerga handiagoa ezarriz.

●Hutsik dauden etxebizitzak legeak uzten duen isun handienarekin zigortuz.

● Katastroaren balioa gaurkotzea, merkatuko prezioaren erdiraino gutxienez.

● Familia ugarientzat edota diru-sarrera urriak dituzten familientzat hobariak sortzea.

● Tasa (ur hornidura eta araztea, zaborrak, OTA, ibilgailuak kaletik kentzeko tasak) eta zerba batzuetan (trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga) irizpide ekologikoak erabiltzea. Kostuak erabat berreskuratzea izan behar luke irizpidea eta, aldi berean, bidezkotasunaren printzipioari eustea. Horretarako, oinarrizko kontsumoetarako salbuetsirik dauden gutxienekoak finkatu behar dira eta baita gehiegizko kontsumoak zigortzen dituzten tarifa progresiboak ere. Politika horiez gainera, gainerako eskumenen esparruetan beste politika modu batzuk egin beharko lirateke, esate baterako, BEZaren modulazio ekologikoa (berrerabiltze eta

Page 20: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

20

birziklatze jardueretan zero tasa, ingurugiroa errespetatzen duten ekoizkinetan tasa murriztua, eta kalte egiten duten ekoizkinetan tasa altua).

EKONOMIA SOLIDARIOA Gasteizko Udaletik bultzada handia eman behar zaio jarduera horri, bidezko merkataritzaren bertako sareak sortu eta garatzen lagunduz, beste dendekiko harremanak erraztuz, azken hauek jarduera horretan parte hartzea bultzatuz, udal merkatu eta azoketan tokia emanez eta jendeari ezagutaraziz. Aralar, aurrekontuetan kooperazio eta garapenerako emandako funtsak ondokoetarako erabil daitezen ahaleginduko da:

● Gizataldeen gabezia kronikoko egoerak konpontzen lagunduko duten jarduerak –programak, proiektuak…–, talde horien gaitasun ekonomikoa, soziala nahiz kulturala sendotuz, emakumeek garatutako proiektuei lehentasuna emanez.

● Ondoko helburuak dituztenak hartuko dira bereziki aintzat: parte-hartze politikoa, boterea eskuratzea, askatasun ekonomikoa, osasuna, elikadura, hezkuntza eta oinarrizko prestakuntza, erakundeak indartzea, gizarte antolamendua bultzatzea, giza eskubideak, eta abar.

● Banetxe eta aurrezki kutxentzat “gizarte tasa” bat sortzea aztertuko da hirian irekitako bulego bakoitzeko, eta diru hori gizarte politiketarako erabiliko da.

● Banku Etikoarekin lanean jarraituko dugu.

● Bidezko merkataritzako ekoizkinen udal kontsumoa gehituko da, papertegi gaietan, kafetegian, eta abar.

Page 21: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

21

INGURUGIRO ETA IRAUNKORTASUN POLITIKAK INGURUGIROA

Aralarrek iraunkortasun irizpideak ezarriko ditu gure eguneroko politiketan funtsezko printzipio gisa. Globalizazioaren eta berotegi efektuaren goiburua hartu behar dugu abiapuntu: “globaltasunean pentsatu, tokian esku hartu”. Gasteiz esparru ezin hobea da neurri ausart eta berritzaileak bultzatzeko, ingurugiroa hobetzeko eta “Green Capital” izendapena erronka gisa hartzeko. Gure eginkizun nagusia Gasteiz osasungarriagoa egitea izan behar du, bizi-kalitate hobea izango duena eta ingurugiroa errespetatuko duena. Horretarako, ondoko neurriak proposatzen ditugu:

● Natura-baliabideak modu iraunkorrean erabiltzera bideratzea jarduera

ekonomikoa, naturak berpizteko edota birsortzeko duen gaitasuna gainditu gabe,

eta ekoizpen garbia, kontsumo arduratsua eta gizarterako baliagarria izango den

enplegua sortzea.

● Tokiko 21 Agenda modu egoki eta eraginkorrean ezarriko dela bermatzea, parte

hartzea bermatuz eta aurrekontu duinak finkatuz.

● Herri kudeaketan, udal instalazioetan, kontratazioetan, horniduran, eta abar

ingurugiroarekiko egokiak diren jarduerak zabaltzea.

● Udal kontratu guztietan gizarte klausulak eta ingurugiroarekikoak sartzea.

● Guztiaren ardatz nagusi gisa mugikortasun iraunkorra hartzea.

● Ingurugiroarekiko heziketa eta sentiberatasuna kanpaina eta jarduera berezien

bidez lantzea.

● Udal arlo guztietan ingurugiroaren ikuspegia kontuan izatea eta hondakinak

murrizteko beharrezkoak diren neurriak hartzea.

● Zarata eta argi kutsaduraren aurkako neurri zorrotzak hartzea.

● Garraiobideen igorpenak gutxitzeko neurriak hartzea, esate baterako,

oinezkoentzako eta bizikletentzako eremuei lehentasuna emanez.

● Gasteizko bioaniztasuna babestea. Gasteizko Mendiak babesgune izendatzea.

● Animalien tratu txarrarekin amaitzeko udal ordenantza ausart bat zehaztea.

● Zezenketei eta animaliak erabiltzen dituzten zirkuei uko egitea.

● Naturguneak babestea eta hirigintza planetan bide naturalak eta babesguneak

sortzeko politikak bultzatzea.

● Energia berriztagarrien erabilera areagotzea, udal eraikinetan energiaren gastua

murrizteko, energia berriztagarrien erabilera bultzatzeko neurriak hartuz.

● Legegintzaldian kale argiteriaren eta udal eraikinen energia kontsumoa

murrizteko neurriak hartzea.

● Kale-argien instalazioa erregulatzeko arauak finkatzea, eraginkortasun irizpideak

kontuan hartuz.

● Eraikin egin berrietan irizpide bioklimatikoak ezartzea.

● Industriak sortzen dituen hondakinak eta igorpenak murrizteko neurriak hartzea.

Page 22: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

22

● Kanpoko berogailuen erabilera arautzea, epe laburrean erabat

desagertaraztearen aldeko apustua eginez.

● Udal horniduran: transgenikorik ez onartzea, haztegi hornitzaileei animalien tratu

oneko irizpideak exijitzea, nekazaritza eta abelzaintza ekologikoa aukeratu duten

hurbileko hornitzaileen aldeko apustua egitea

● Telefonia mugikorrerako eta gainerako elementu elektromagnetikoetarako

antenen (picoantena direlakoak) instalazioa eta potentzia arautuko duen udal

ordenantza baten onespena bultzatzea, prekauzioaren printzipioa erabiliz eta,

nolanahi dela ere, haien igorpena cm2ko 0,1 mikrobatiora mugatuz.

● Instalazio elektromagnetikoak ezartzeko baimenen, jarraipenaren, kontrolaren

eta abarren kudeaketa ingurugiro sailean elkartzea.

● Antenak hirigunetik kanpora ateratzea.

● Instalazio elektromagnetikoen udal mapa sortzea.

● Instalazio elektromagnetikoen eraginik gabeko guneak definitzea: plaza eta

parkeak, ikastetxeak, eritetxeak…

● Picoantena direlakoen instalazioen udal kontrola.

● Instalazio elektromagnetikoen igorpenen kontrol publikoak, EHUarekiko

hitzarmen baten bidez.

● Hiriko ibilgailuek sortutako karbono dioxidoaren igorpenak kontrolatzea.

Ura ● Kontsumoa murrizteko politikak bultzatuz jarraitzea eta eskaria kudeatzeko

neurriak finkatzea.

● Udal eraikinetako ur kontsumoaren ikuskaritza egitea eta zuzentzeko neurriak

ezartzea.

● Ura aurrezteko eta modu eraginkorrean erabiltzeko programak abiaraztea,

eskariaren inguruko planifikazio irizpideak kontuan izatea eta erakunde ekonomiko

eta sozialen parte-hartzea sustatzea.

● Banaketa sareak izan ditzakeen galerak murriztuz jarraitzea eta ur zikin araztuak

berrerabiltzea.

● Sarearen sektoretzea bultzatzea, galerak murriztu, aberiak gutxitu eta sortzen

dituzten kalte eta ondorioak murrizteko.

● Uraren kalitatea berreskuratzeko programak bultzatzea.

● Darabilgun uraren ziklo osoa kontrolatzea, arazgailuen funtzionamendua aztertuz

eta ingurugiroari egiten zaion kaltea ahalik eta gehien murrizteko hobekuntzak

planteatuz.

● Ureztatzeko euri uraren erabilera aintzat hartzea.

● Eraikin publiko guztietako komunetan aurrezteko sistemak ezartzea eta etxeetan

eta enpresa pribatuetan horien erabilera bultzatzea.

● Berdeguneak ureztatzeko Otazuko arazgailuaz baliatzea.

● Auzo berrietan eta erreformak egingo diren auzo finkatuetan uren kanalizazio

hirukoitza egin ote daitekeen aztertzea: gorozki urak, ur zikinak eta euri ura

bereiziz.

Page 23: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

23

Hondakinen kudeaketa ● Hondakinen murrizketari, berrerabiltzeari eta birziklatzeari lehentasuna ematen

dioten ereduak abiaraztea.

● Hondakinak murriztea, eta berrerabiltzea, birziklatzea eta konpostajea sustatzea.

● Gai organikoen bilketa pneumatikoa ez duten Gasteizko auzoetara gai

organikoen edukiontzia eramatea.

● Hondakinak murrizteko eta birziklatzeko sentiberatasuna sustatzeko hezkuntza

programak eratzea.

● Puntu garbi finko eta mugikorrak sustatzea, bai Gasteizko herritarrentzat eta

baita industrientzat ere.

● Hiri hondakinen kudeaketaren ziklo osoa aztertu eta guztien kudeaketa

iraunkorra sustatzea, beharrezko inbertsioak egitea bultzatuz.

● Industria hondakinak beste industria batzuetako lehengai gisa berrerabil daitezen

sustatzea.

● Hondakinak atez ate biltzeko programa pilotu bat sortzea, hasiera batean auzo

bakar batean, eta gero bilketa pneumatikorik ez dagoen gainerako auzoetara

zabalduz joatea.

● Inauste eta lorategi hondakinak konposta egiteko erabiltzea.

● Etxeko olio erabilia birziklatzeko kontzientzia zabaltzea eta hori egiteko

erraztasunak ematea.

Zarata ● Udaleko zarata mailaren diagnostiko bat egitea eta prebentzio neurriak eta neurri

zuzentzaileak ezartzea.

● Zirkulazio handiena dagoen kaleetan abiadura moteltzeko neurriak hartzea.

Parke eta lorategiak Gasteizko parke eta lorategiek, herritarren ongizaterako eta aisialdiaz gozatzeko guneak diren aldetik, arreta berezia eskatzen dute haien erabilera sustatu eta aprobetxatzeko eta, aldi berean, gogoan izan behar da lurzoruaren artifizialtzea gerarazteko elementuak direla.

● Berdeguneen kudeaketa iraunkor eta ekologikoa bultzatzea.

● Parke eta lorategien egoerari buruzko azterketak egitea eta ekologiaren,

generoaren eta gizartearen ikuspuntutik hobetzeko neurriak hartzea.

● Bertako eta sasoiko landare eta loreei lehentasuna ematea.

● Udal baratzeen zerbitzua zabaltzea.

● Eraztun Berdea zaindu eta babestea. Hiriaren hazkundeak eraztun berdea suntsi

dezan eragoztea. Eraztun berdeko ibilbideak elkarrekin lotu eta modu egokian

adieraztea, zenbait eguneko ibilaldiak asmatuz.

● Hiriko parkeak azpiegitura edo birkalifikatze proiektuen mende eror daitezen

eragoztea. Arriagako parkea ukitu gabe mantentzearen aldeko apustua egiten

dugu, azpiegiturak direla eta murrizteko asmoaren aurka.

Page 24: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

24

Green Capital Gasteiz 2012rako Europako Hiriburu Berde izendatu ondoren, mundu osoaren erreferente bihurtzeko aukera historikoa dugu aurrean, hiri iraunkorraren eredu gisa. Abiapuntua ona da, baina helburua urrutiago dago orain eta sortutako itxaropen guztiak gainditzeko handinahiak izan behar dugu. Erronka berri hauen aurrean, gure proposamena da, Gasteiz norabide horretan eramateko izendatutako baliabide ekonomikoak Ingurugiroaren Azterketarako Zentroak kudeatu ditzala eta hark erabaki dezala zertan erabili. Hiri eredu iraunkor batekin zerikusirik ez duten esku-hartze urbanistikoak eta azpiegiturak bultzatzeko erabil daitezen ekidin behar da. Honako hauek lirateke Gasteizek dituen erronkak: ● Hiriaren hegoalderanzko hazkundea geraraztea. ● Gasteizko mendiak lehenbailehen natura parke izendatzea eta hirigunearen eta naturagune horren artean dauden landa lurrak babestea. ● Industria hondakinak ibaietara isurtzen diren behatzea eta, behar izanez gero, zigortzea. ● Hirian golf zelai gehiago egiteko baimenik ez ematea. ● Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari Gasteizko Mendietarako Natura Baliabideen

Antolaketa Plana (NBAP) behingoz amai dezatela eskatzea, besteak beste motordun ibilgailuak (quad direlakoak, 4x4, motorrak, eta abar) han sartzea debekatuz. ● NBAP hori egina dagoenean “Gasteizko Mendi Garaien” BBG (Babes bereziko gunea) izenda dezatela eskatzea. ● Salburuako hezeguneak eta hango landare eta animaliak babestea, AHT bertatik igarotzea debekatuz

Page 25: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

25

POLITIKA ESTRATEGIKOAK UDALA ANTOLATZEKO ETA KUDEATZEKO PROPOSAMENA Aralarren ustez, udalak herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak diren aldetik, oso garrantzitsua da herritarrei entzuteko, haien parte-hartzea bermatzeko eta eguneroko beharrei erantzuteko erakunde bihur daitezen. Horretarako, ezinbestekoa da finantzaketa egokiagoa izatea. Euskal Autonomia Erkidegoak bere udal legea behar du. Saio asko egin dira orain arte, eta azkenekoa, adibidez, hutsean geratu da. Lege horrek ongi zehaztu beharko lituzke administrazio batzuen eta besteen eskumenak eta, horretarako, beharrezkoak diren balilabide ekonomikoak bideratu beharko lituzke. Lege horretan, esate baterako, kargu publikoen soldatak, alderdi politikoen arauak eta herritarren parte-hartzea bermatzeko neurriak jaso beharko lirateke. Gaur egun Euskal Herrian dugun egitura complexua ere argitu egin beharko litzateke. Aralarren ustez administrazioaren egitura soildu egin beharko litzateke, ematen diren zerbitzuen izaera publikoa bermatuz eta, batez ere, zorrozki murriztu beharko litzateke gaur egun dagoen enpresa publiko, fundazio, partzuergo eta mankomunitate kopurua. Administrazioak gardentasun handiagoa eskatzen du, nahiz herritarrentzat, nahiz kargu publikoentzat. Diru publikoa arduraz erabili behar da, eta egungo sare instituzionala ez da batere gardena. Hori guztia dela eta, gardentasun hori bermatuko duten tresnak ezarri behar dira. Esku hartu beharreko beste esparru bat kontratazioena da. Kontratazioak eta zehar kudeaketako ereduak zalantzan jarri behar dira. Aralarren ustez ezinbestekoa da kontratazio publikoari lehentasuna ematea, erakundeen izaera publikoa nabarmenduz. Gainera, langileen lan baldintza duinak eta herritarrei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea izan beharko lukete helburu. Begien bistakoa da kontratazio ereduak gizakoiago egiteko beharra, eta horretarako txit garrantzitsua da gizarte eta genero klausulak finkatzea, gizartearen, generoaren eta ingurugiroaren ikuspuntutik administrazioaren kudeaketa zuzenago eta bidezkoago bat bilatuz. Aralarretik kudeaketa zentzuzko, hurbil eta parte-hartzeko baten aldeko apustua egiten dugu, tokiko jardueraren esparruan eragindako sektoreak kontuan izanik eta arlo guztietan jardunez, zeharkakotasuna errealitate izan dadin. Genero berdintasuna, gazteak, ingurugiroa, hirugarren adinekoak, behar bereziak dituzten pertsonak eta gaienerako zeharkako gaiak tokiko sail guztiek hartu behar dituzte bere gain, proposatutako politikak eraginkorrak izan daitezen. Toki-egitura egokitu egin behar da teknologia berrien bidez kudeaketa hobetuz eta, horrela, herritarrei zerbitzu moderno eta eraginkorra emanez: ● Tramiteak erraztu eta arintzea, gai arruntak erabakitzeko gehieneko epea hiru hilabetekoa izan dadin programatuz. ● Leihatila bakarreko sistema, eta espedienteen jarraipena egiteko programa zorrotza ezartzea. ● Espedienteak ebazteko metodo gisa administrazioaren isiltasuna ez erabiltzeko konpromisoa hartzea. ● Gasteizko Udalak duen web ataria zabaldu eta hobetzea. Izenpe elektronikoak herritarren eta udalaren arteko harreman ziurra ahalbidetu beharko luke, etxetik era guztietako administrazio tramiteak egin ahal izateko, kexak nahiz iradokizunak planteatzeko eta, azkenik, baita alkatearen eta zinegotzien bulegoeko bidea zabalik izateko ere. ● Udalaren geografia informazioko sistema bat ezartzea lurraldea eta haren mantentzea, hiriko higiezinen kontrola, hiriko altzarien kontrola, semaforo sarearena, telefonia mugikorren antenena, eta abar kudeatzeko. Eta baita

Page 26: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

26

herritarrek dagokien katastro-informazioa erabili ahal izateko, eta agiri eta sinestamendu urbanistikoen jaulkipen sistematizatua egiteko ere. ● Edozein udal izapide (kontsultak, zergak ordaintzea, baimenak tramitatzea, sinestamenduak, eta abar) izenpe elektronikoaren bidez etxetik edota udalaren web orritik egiteko balioko lukeen herritar identifikazio txartelaren tramitazioa udal bulegoetan kudeatzea. ● Udal zerbitzariarekin loturiko herritarren informaziorako postuak, kontsultak eta administrazioarekiko tramiteak haien bidez egitea arintzeko. ● Herritarren Arretarako Zerbitzu Integral Telematiko eta Telefono bidezkoa beste administrazio batzuekiko gestioak herritik atera gabe egin ahal izateko, Autonomia Erkidegoko eta Estatuko administrazioekin hitzartu ondoren. Aralarren jabetzen gara askotan eta askotan administrazioek planteatzen dituzten zerbitzuak ez direla herritarren beharretara egokitzen. Horregatik, Aralarretik banan banan aztertuko ditugu eskaintzen diren udal zerbitzuak eta ahal den neurrian hobetzen saiatuko gara, horretarako kontratatutako langileen eskubideak murriztu gabe. Gure ustez, abiarazi nahi ditugun politiken konplize izan behar dute udaleko langileek, eta hori bideragarria izan dadin, haiek betetzen dituzten eginkizunen azterketa zehatza egin behar da. Lan sistema berriak aztertu, ebaluatu eta abiaraztea gaur egun alde bat utzi ezin diren elementuak dira herritarrentzako zerbitzuen eskaintza hobetu nahi baldin badugu. Metodologia horren bidez giza baliabideak optimizatzea lortu beharko genuke zerbitzu hobe bat eskainiz. Baliabideen optimizazio horrek ezin du langileen eskubideak murriztearekin loturik egon, haien eguneroko lana hobetzearen baitan baizik. Erakundeko langileekin batera helburuak finkatzea eta itxaropena sortzea lan eredu bat izan behar du, baina gure lana herritarrei zor diegula ahaztu gabe, eta hau izango da gure jardueraren oinarria. Bestalde, gardentasuna udalen kudeaketa esparru guztietan ezarri behar da. Zenbat eta udala gardenagoa izan, orduan eta errazagoa izango da gizartea ere gero eta zuzenagoa izatea. Udaletako kontratazio politikak premisa honi loturik egon behar dute eta, horregatik, enplegu publikoa lortzea berdintasun, meritu eta gaitasun printzipioei zorrozki loturik egon behar du, hautaketa prozesuak deialdi publikoetako lanpostuen ezaugarriei egokituz. Gardentasuna aldi baterako kontratazioetan eta ordezkapenetan ere errespetatu egin beharko da, sindikatuekin hitzartutako irizpideen bidez zehazturiko lan poltsa publikoak sortuz. Laburbilduz, araugabetasuna borrokatuko dugu eta lanpostuak lanarekiko inplikazioa, gizon-emakumeen arteko berdintasuna, ardura, erabateko dedikazioa eta lan baldintza zailenak (txandaka lan egitea, malgutasuna, eta abar) lehenetsiko dituzten faktore objektiboen arabera balioetsiko dituzten prozesuak planteatuko ditugu. Erabat esanik, hona zer nahi dugun: ● Legegintzaldi osorako langile planifikazio bat egitea, zerbitzuak hobetzeko eta herritarrei arreta emateko helburu nagusia betetzeko gai izango dena, hiriaren eta bere zerbitzuen garapen iraunkorrerako beharrezkoak diren plaza eta postu berriak objektibotasunez zehaztuz. ● Udaleko funtzio publikoan sartzeko eredu garden, arin eta objektiboa finkatzea, sindikatuen ordezkariekin hitzartua eta udal taldeekin adostua. ● Karrera profesionala garatzeko bidea emango duen barne sustapeneko prozesuak sustatzea, kontziliazio neurriei heltzen dieten emakume langileek (gehienak) aurre egin behar dieten zailtasunak kontuan hartuz, eta oposaketa ireki eta gardenen bidez gaitasun eta inplikazio handiena erakusten duten pertsonei lehentasuna emanez.

Page 27: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

27

● Behin-behineko langileak egiturazko kontuak direla eta ezinbestekoa den kopurura mugatzea. ● Generoa eta hori dela eta aurre egin beharreko baldintza desberdintasuna (zainketa, emakume langile askoren kasuan lanaldi bikoitzak eta hirukoitzak), erantzukizuna, nekea, aginte maila eta herritarrei arreta eman beharreko denbora kontuan izango dituzten lanpostuen balioespenak egitea. ● Kontziliazio neurriei buruzko prestakuntza, informazio eta sentsibilizazio planak garatzen jarraitzea, baimen hori transferitu ahal izan ez dadin, eta bai aitak eta bai amak eska dezaten. ● Lanpostuak genero irizpideak kontuan hartuz balioestea ● Kontziliazioari heldu diotenen kanpoko nola barruko oposaketetan antzinatasuna ezartzea. ● Luzatu diren lanpostuen balioespenetan atzeraeragintasuna ezartzea. ● Negoziazio mahaietan sindikatu gehienek onartutako lan hitzarmena ezartzea. ● Emakume gehien dagoen udal esparruen lan baldintzak aztertzea, eta lan baldintzetan eta soldatetan zuzentasun politikak abiaraztea. ● Zerbitzua pribatizaturik balego, kontrataturiko enpresa kontrolatzea sektorerako negoziaturiko hitzarmen kolektiboak derrigorrez ezar ditzan, enpleguaren kalitatea eta egonkortasuna sustatuz, eta emakume langileei bidezkoak ez diren lan baldintzarik ezar ez dakizkien zainduz.

INFORMAZIOAREN GARDENTASUNA

Guk proposatzen dugun informazio politikaren helburua, bere auzoan, interesatzen zaion sektorean edota, oro har, hirian zer gertatzen den jakin nahi duen edozeinek (norbanakoa nahiz taldea izan) informazioa erraz eskuratu ahal izatea da. Horretarako: ● Udalaren web orria berrantolatuko dugu herritarrek edukiak errazago aurkitu ahal izan ditzaten. ● Udalaren web orria informazio sistema arinez hornituko dugu, edukiak berehala eguneratuz. ● Udal informazio guneak instalatuko dutugu udaleko zentro publikoetan eta hiriko toki estrategikoetan. ● Herritarren Arretarako Zerbitzu Integrala sortuko dugu, bere funtzionamendua arinduz, zabalik dagoen ordutegia luzatuz, administrazio izapideen mekanismoak erraztuz eta zerbitzua hiriko auzoetara zabalduz. ● Zinegotziaren bulegoa zabalik egongo da herritarrentzat, eta bulegoa auzoetara eramango dugu, hala eskatzen zaigunean. ● Erreklamazio eta iradokizun gutunontziak banatuko ditugu auzoetan, udal informazioko puntuei loturik. ● Administrazioaren informazioa edonorentzat eskuraerraza egitea Interneten bidez. ● Herritar talde jakinen parte-hartzea eskatzen duten edota eragiten dieten udal ekimenen publizitate zabala.

GIZON-EMAKUMEEN ARTEKO BENETAKO BERDINTASUNA Aralarretik jabetzen gara gizon-emakumeen arteko desberdintasun sistemikoa gizarte hitzarmen berri batekin gainditu behar dela, gizartea eta honen garapena diren eremuak oinarritzen diren egungo esparru heteropatriarkala deseraikitzetik abiatuz: gizarte esparrua, politikoa, ekonomikoa, kulturala eta sinbolikoa, eta baita hiria egiteko eta herritar gisa harremanak izateko modua ere. Horretarako funtsezkoa da egun indarrean dauden legeak betearaztea, lan egiteko lege esparru

Page 28: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

28

bat eskaintzen baitute, legeek jasotzen dutenaz harago beste pauso batzuk eman behar direla ahaztu gabe. Eta lan hori elkarte feministekiko eta emakume elkarteekiko etengabeko elkarrizketaren eta lankidetzaren bidez egin behar dela. Badakigu aurrerapausoak egin baldin badira ere, oraindik zeregin handia geratzen dela Gasteizen gizonak eta emakumeak parean egoteko. Hirigintza garatzeko orduan, aisialdi guneak, gaua, sexualitatea, garraiobideak bizitzerakoan, eta abarretan beharrezkoak diren estrategiak eta neurriak ezarriz jarraituko dugu gizon-emakumeen aukera berdintasuna errealitate bihur dadin eta gizarte eraikuntza berri hori izango den Gasteizko gizon-emakumeok bizi eta haz gaitezen. Horretarako, Aralarretik: ● Gasteizko Emakumeen Etxea sortzea proposatzen dugu, Udalak eta emakumeen eta feministen elkarte sareak elkarrekin kudeatzearen aldeko apustua eginez. ● Feministen elkarteak eta emakume elkarteak parte hartzeko foro batzuetan eta besteetan integratzearen aldeko apustua egiten dugu, eragin politikoa izanez eta generoaren ikuspuntutik gai batzuetan eta besteetan ekarpenak eginez. ● Emakumeen burujabetasun ekonomikoa eta enplegua sustatzeko politikak bultzatuko ditugu, ekoizpen mundutik kanpo egon direnena batik bat, eta ahulen diren taldeena: emakume etorkinak, adin txikiko haurrak dituzten eta bakarrik dauden emakumeak, genero indarkeriaren biktima diren emakumeak… ● Berdintasun planaren arlo guztiak gara daitezen zainduko dugu. ● Gune publiko eta pribatuetan jarduera ez sexistei buruzko ordenantza bat abiaraziko dugu: hizkuntza, parte-hartzea, sinboloak, jolasak, aisialdia, kultura, eta abar. ● Indarkeria matxista deuseztatzeko kontzientzia harraraztea landuko dugu, 0 tolerantziatik abiatuz. ● Gizon-emakumeen arteko aukera berdintasun gaietan barne prestakuntza eskaintzen jarraituko dugu udaltzainei, gizarte ongizate sailari eta zuzeneko arreta ematen duten sailei. ● Udal lokalak erabili ahal izateko, eskaria egin duen taldeak, lagunarteak edota elkarteak bere estatutu eta parte hartzeko moduetan gizonen eta emakumeen parte-hartze orekatua izatea ezarriko dugu baldintza gisa. ● Etxebizitza sozialak esleitzerakoan, familia erantzukizunak partekaturik ez dituzten emakumeei, bazterketa sozioekonomikoa jasateko arriskuan daudenei, indarkeriaren biktimei edota baliabide urriak dituztenei emango diegu lehentasuna. ● Mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzen dituztenentzat atseden hartzeko guneak sortuko ditugu. ● Berdintasun politikak zeharkakotzearen aldeko apustua egiten dugu hainbat udal arlotan: hirigintza, segurtasuna, parte-hartzea, gizarte ongizatea, kultura, kirola, hezkuntza, sustapena… ● Genero baldintzak sartuko ditugu kanpoko enpresekiko kontratuen klausuletan, udal oposaketetan eta lehiaketa publikoetan. ● Genero irizpideak sartuko ditugu lanpostuen balorazioan. ● Informazio eta kontzientzia hartze kanpainak egingo ditugu gizonek ere kontziliazio neurriei hel diezaieten. ● Gurasotasun partekatu eta adostu baten aldeko apustua egiten dugu. ● Guraso baimen derrigorrezko eta transferitu ezinen aldeko apustua egiten dugu. ● Sailen arteko koordinazio esparrua indartuko dugu, ekintza-ildo zuzenak kudeatzeko, gizarte ongizate sailak, udaltzainek, eta berdintasun, kultura eta hirigintza sailek osaturik.

BERDINTASUNA, SEXU JOERA GORABEHERA

Page 29: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

29

Aralarrek pertsona guztien legearen aurreko berdintasuna defendatu du sexu joera edo generoa gorabehera, bai kalean eta baita egotea egokitu zaigun erakundeetan ere. Heterosexualak ez diren pertsonekiko diskriminazio sistemikoaz jabetzen gara. Aralarrek berdintasunaren alde lan egiteko konpromisoa hartzen du, Udaletik erabateko berdintasuna eta sexualitatea eta harremanak kulturalki finkatutako arauetatik kanpo bizitzeko eskubidea lortzeko oraindik badiren hesiak apurtzen lagunduz. Berdintasun politikan udal sail guztien zeharkakotasunaren aldeko apustua egiten dugu, “normaltzat” jotzen denaren estereotipo heterosexistak apurtzeko xedez eta aniztasunak guztiok aberastuko gaituen gizarte bat egiteko asmoz. Aralarrek Gasteizko Udalean eta egongo den gainerako foro guztietan ondoko neurriak aldarrikatuko ditu: ● Adin txikikoak babesteko politiken barruan, sexualitatearen adierazpen askatasuna bermatzeko neurriak zehaztea. ● Ikastetxeetan sexuagatiko edota joera sexualagatiko diskriminazioaren aurkako plan bat egitea, erakundeak eta elkarteak adostuz, sexu aniztasunaren ezagutza garatzeko. ● Gazte gay, lesbiar, transexual…, eta, oro har, gizarte osoari informazioa emateko programak sustatzea. ● Jarduera ez sexista eta ez heterosexistei buruzko ordenantza bat abiaraztea. ● Edozein instantzia publiko edo pribaturen afektibitate nahiz sexuzko edozein aukerarekiko baldintza, eduki, aipamen eta zeinu diskriminatzaile oro erabat ezabatzea. ● Udaltzainentzako eta herritarren arreta zerbitzuetako langileentzako ikastaroak antolatzea homofobiari, lesbofobiari eta transfobiari aurre egiteko ●Maiatzaren 17ko eta ekainaren 28ko protesta eta jai giroko ekintzetan parte hartzea eta parte hartzeko deialdia zabaltzea. ● Emakumearen aldeko diskriminazio positiboko politiketan transexualak ere kontuan izatea. ● Jokabide fobikoak salatuko dituzten eta errespetu eta berdintasun jokabide eta jarrerak sustatuko dituzten gizarte informazioko kanpainak sustatzea. ● Beren ideología edo jarduera dela eta adierazpen homofobo, lesbofobo edota transfoborik egin duen erakunde laiko nahiz erlijioso, publiko nahiz pribaturi udalaren laguntza eta subentzio oro kendu edo ukatzea. ● Transexualitatearen normalkuntza, gizartean eta lan munduan integratzen laguntzeko, eta transexualek pairatzen duten arbuioa eta diskriminazioa borrokatzeko programak eta neurriak barne hartuz. ● Sexu joeragatik etxetik kanpo bidalitakoen kasuan, gizarte zerbitzuek beharrezko laguntza, hala emozionala nola materiala, eskainiko diete pertsona gehienetan gazte hauei: laguntza psikologikoa, juridikoa, babes etxeak, ikasteko diru laguntzak, mantenu saria… ● Udaleko LGTB mugimenduei ekintzak eta bilerak egiteko azpiegiturak eskaintzea eta baita topaleku izango diren lokalak ere. ● Udalaren garapenerako kooperazio politiken onuradun diren herrialde edo lurralde guztiei beren lurraldean gay, lesbiar eta transexualen eskubideak errespetatzen dituzten eta haiek diskriminatzen ez dituzten bermea eskatzea.

PARTE HARTZEA Udal administrazioak erraztasun handiagoa du, berez, herritarrengandik hurbil egoteko, entzuteko eta haiekin lankidetzan aritzeko, nahiz gizabanakoekin izan, nahiz hirian diren elkarteekin, nahiz auzo mugimenduekin edota gainerako eragileekin. Herritarren parte-hartzea zeharkako politika da Aralarrentzako,

Page 30: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

30

Udalaren arlo guztietara zabalduko da eta elkar bultza dezaten mekanismo eta dinamika egokiak jarriko dira. Parte-hartze hori eguneroko dinamika izan behar du, eta horretarako bitartekoak jarri behar ditugu. Baina hiriaren etorkizunerako ohiz kanpoko garrantzia duten erabakietan bultzatu behar da, bereziki, parte hartzea, hirigintza planetan, inbertsio handietan, herritarrek erabiltzeko izango diren instalazioen diseinuan, eta abar. Hala ere, jabetzen gara hiri eredu berri bateranzko aurrerapausoak egiteak guztion inplikazio handiagoa eskatzen duela erabakiak hartzerakoan. Badakigu hori lortzea ez dela erraza izango, baina helburu hori lortzeko ahal diren neurri guztiak jartzeko konpromisoa hartzen dugu publikoki. Formula berriak aztertzeak, saio eta hutsegitearen eredu errazena erabiltzeak eta, batez ere, irudimenak eta borondate politikoak egingarri bihurtuko dute. Har daitezkeen neurrien artean, ondokoak proposatuko ditugu: ● Udal plangintza, diagnostiko, azterketa eta proiektuetan parte hartzeko mekanismoak sartzea. ● Herritarrekiko komunikazioa hobetzea eta elkar eragiteko neurriak, jartzea, nahiz aurrez aurrekoak, naiz sarekoak. ● Funtzio anitzeko ekipamendu hurbilak balioestea (polikiroldegiak, gizartetxeak, gazteentzako eta haurrentzako zentroak…) parte hartzeko atari gisa planteatuz. ● Elkarteen esku baliabideak jartzea (biltzeko, beren lana garatzeko… azpiegiturak eta baliabide teknikoak) ● Parte hartzeko aurrekontuen esperientzian sakontzea, genero, gizarte eta ingurugiro ikuspegia kontuan izanez. ● Parte hartzeko kudeaketa ereduetan sakontzea. ● Herritarrek Parte Hartzeko Araudi berri bat egitea elkarlanean, ezarriko zaien biztanleen berezitasunaren arabera esku-hartze sozialeko modalitate batzuk eta besteak kontuan izango dituena. ● Herritarren prestakuntzarako plan bat garatzea norbanakoei nahiz elkarteei zuzendua. Elkarteen kudeaketa, parte hartzeko tresnak, eta abar. ● Informazio batzordeen arautze organikoa, Udalean ordezturik dauden talde politiko guztien parte hartzearekin; izaera publikoa izango du eta eragindako herritar taldeek edota interesa dutenek bertan egoteko eta hitz egiteko aukera izango dute. ● Guztien intereseko gaiei buruzko jendaurreko audientziak ezarriko ditugu: Aurrekontuak, Hirigintza, eta abar. ● Sektore Batzordeen sorrera eta dinamizazioa indartzea. Batzorde horietan esparruko elkarteek parte hartuko dute nagusiki eta helburua, udal zerbitzu publiko batzuen eta besteen kudeaketan eta erabakiak hartzean kolektiboen inplikazioa bilatzea da. ● Gizarte errealitatearen eta parte hartzearen behatoki bat abiaraztea, datu base bat sortuko duena, non sartu ahal izango dugun azterketa soziologiko batzuen eta besteen bidez metatuz joango den informazio guztia. ● Herri administrazioko gaietan interesaturiko herritar taldeentzat lokal edo instalazio publikoen erabilgarritasun handiena. ● Organo erabakitzaile batzuen eta besteen aurrean auzokideek proposamenak egiteko duten eskubidea aitortzea. ● Erreferendumari edo herritarrei zuzenean galdetzeari hel egitea lurralderako garrantzi berezia duten gaiak ─esate baterako “makroproiektu” esaten zaien horiek─ bertakoen interesaren ikuspuntutik balioesteko edo erabakitzeko. Prozedura honen hasiera iragartzeak, erabakiaren edo akordioaren ezeztaezintasuna ekarriko du berekin.

Page 31: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

31

● Ideien lehiaketa irekiak sustatzea, lurraldearen antolaketan eragin berezia izango duten plan eta proiektuei heltzerakoan. ● Auzoko edo Barrutiko Batzarrak sortzea, parte hartze horizontala sustatzeko. Auzoko Batzarren funtsezko lana hiria, hiriko gune publikoak, hornidura beharrak eta abar diseinatzea izango da. Hauetan, elkarte eta auzokoen taldeen parte hartzeaz gainera banako herritarrena ere bultzatuko dugu. ● Udalaren web orriaren erabilera bultzatuko dugu herritarrek parte hartzeko eta kontsultak egiteko foro gisa. ● Gizarte Kontseilua beste talde batzuei irekiko diegu, udalean parte hartzeko organo goren gisa. ● Kulturen arteko topaketarako guneak zabalduko ditugu. Bertan, Gasteizen diren kultura batzuek eta besteek elkar ezagutu eta harremanetan jarri ahal izango dira: euskaldunak, Estatuko herriak, europarrak, ijitoak, latinoamerikarrak, afrikarrak, asiarrak, eta abar. ● Auzokoen arteko bitartekaritza eredu bat ezarriko dugu, hiriko auzotarren artean sor daitezkeen arazo txikiak negoziazioaren bidez konpondu ahal izateko. ● Aurrekontuak parte hartuz egin ahal izateko ereduak abiaraziko ditugu.

HIZKUNTZA POLITIKAK Euskara Euskal Herriko kultur ondarearen funtsezko zatia da eta, beraz, Herri Administrazioek lehentasunezko trataera eman behar diote, bai babesteko eta zabaltzeko, eta baita euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko ere. Euskarak Gasteizen duen egoera ez da onargarria. Urte luzez, udal gobernu batzuek eta besteek norabiderik eta eraginkortasunik gabeko hizkuntza-politikak abiarazi dituzte, hizkuntza berreskuratzeko helburu zehatzak lortzeko baino espediente sinboliko bat betetzeko bideratuagoak. Hizkuntza-arloan, Aralarren helburua euskara Gasteizen erabat berreskuratzea da, euskararen eta gaztelaniaren estatus juridiko, politiko eta soziala parekatuko dituen politika eraginkorrak garatuz. Ildo horretatik, Kontseiluaren Akordio Soziopolitikoa helburu horretara hurbilduko gaituen akordio ahalik eta zabalena lortzeko erreferentzia izan behar du. ● Udalak bere hizkuntza-plangintza izango du, eta plangintza horretan, Gasteizen euskara bultzatzeko neurriez gainera, Udalaren funtzionamenduari eta langileekin loturikoei (Udal langileak, enpresa publikoetakoak eta fundazioetakoak, eta azpikontrataturiko zerbitzuenak) dagozkien neurriak jasoko dira. ● Sortuko diren lanpostu guztietan derrigorrezkoa izango da euskararen ezagutza egokia, eta era bateko eta besteko hizkuntza eskakizunak finkatuko dira, erantzukizun mailaren arabera. ● Elkarlan estuan arituko gara erakunde eta eragile batzuekin eta besteekin (foru aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin, bereziki) indarrak bildu eta ahaleginak ez bikoizteko. ● Udalaren ekimenetan eta Udalak sustatu edo dirulaguntza emandako edozein ekintzetan euskarak lehentasuna izango duela bermatuko da. ● Udal administrazioak lehentasuna emango dio harremanak euskaraz izateari, nahiz gainerako administrazioekin dituen harremanetan, nahiz herritarrekin dituenetan. ● Udal jabetzeko haur eskoletan D eredua ezarriko da. ● Udalak kanpainak eta laguntzak bideratuko ditu helduak euskaldundu eta alfabetatzeko. ● Gainera, Udalak euskara lan esparruan sustatzeko kanpainak eta plangintzak bultzatuko ditu.

Page 32: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

32

EUSKALDUNEN HIZKUNTZ ESKUBIDEAK BERMATZEA Helburua: ● Hala herritar euskaldunek nola udal langile euskaldunek tratu berdina jasoko dutela eta euskara normaltasun osoz erabili ahal izango dutela ahalbidetzea. ● Herritarrek Udalarekin euskaraz aritzeko duten eskubidea bermatzea. Estrategiak: ● Euskararen zinegotzigo bat sortzea, euskara berreskuratzeko erreferente politiko nagusia izango dena. ● Euskararen erabilera esparru publikoan eta udal instalazioetan arautuko duten ordenantzak egin eta abiaraztea. ● Euskararen udal Batzorde bat sortzea, ordenantzen jarraipenaz eta garapenaz arduratzeko, gizarte taldeen eta norbanakoen parte hartzeari irekia. ● Udal Langileak Euskalduntzeko Plan bat egin eta abiaraztea, hala zerbitzuak ematerakoan nola udal langileen arteko harremanetan euskara erabiltzea bermatzeko. EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEA Helburua: ● Gasteizko euskaldunen artean hizkuntzaren erabilera sustatzea, gazteak, familia eta saltokiak jarduteko ardatz nagusi bihurtuz. ● Enpresetan euskararen erabilera bultzatzea. Estrategiak: ● Gazteei zuzenduriko kirol, aisialdi eta kultur jardueren euskarazko eskaintza gehitzea. ● Jarduera elebidunak eskaintzea, zailtasuna duten edota pausoa ematen ausartzen ez diren pertsonei euskararekin eta euskaldunekin harremanak izateko aukera emanez. ● Familientzako antolaturiko jardueretan euskarari protagonismoa ematea, eta horrela, bai gurasoen eta bai seme-alaben artean hizkuntzaren erabilera bultzatzea. ● Atxikimendu libreko kanpainak abiaraztea, euskaraz zerbitzatzen den saltokiak ezagutarazteko, euskaldunek beren hizkuntza non erabil dezaketen jakin dezaten; saltoki horien laguntzaz kanpaina bereziak antolatzea. ● Diru laguntzak emateko hizkuntza irizpideak ezarri behar diren aztertzea. ● Aisialdiko jardueretarako langile euskaldunen lan poltsa bat ezarri behar den aztertzea. ● Gizartetxeen sarean teknologia berriekin loturiko zerbitzu eta produktuak eskaintzea. ● Auzo elkarteekiko eta hizkuntza normalkuntzako esparrukoekiko lana sakontzearen aldeko apustua egiten dugu. EUSKARA IKASTEA SUSTATZEA Helburua: ● Euskara ikastea sustatzea eta erraztea. ● Ikasle eta elebidun pasiboei euskaraz hitz egin ahal izateko guneak eskaintzea. Estrategiak: ● Sentiberatze kanpainak. ● Euskarazko komunikazio sareak sortzea.

Page 33: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

33

● Derrigorrezkoa ez den irakaskuntzan (0-3 urte), haur eskoletako langileak, irakasleak eta gainerakoak, euskaldunak izango direla bermatzea. ● Gurasoei, etorkinei eta dendariei zuzenduriko ikastaroak mantentzea, eskariaren, lortutako emaitzen eta irakasleen iritziaren araberako hobekuntzak eta aldaketak eginez. EUSKARAREN PRESENTZIA SUSTATZEA Helburua: ● Udalak parte hartuko duen ekintza orotan euskararen presentzia duina bermatzea. Estrategiak: ● Idazkun publiko guztiak elebikoak direla ziurtatzea eta euskarari lehentasuna ematea, Kontseiluak hizkuntza paisaiaren kontuan emandako gidalerroei jarraituz eta azterketa toponimiko bat eginez. ● Dokumentu publiko guztietan euskararen presentzia bermatzea. ● Udal argitalpenetan euskararen presentzia bermatzea, proportzionaltasun egokia errespetatuz. ● Udalak diru laguntza emandako, bultzatutako edo anolatutako ekimen guztietan euskararen erabilera bermatzea, bai zabalkunde kanpainetan, bai banatutako dokumentazioan eta baita jendaurreko ekintzetan ere. ● Euskararen sustapen instituzionala. Herriaren berezko hizkuntza den aldetik, berezko hizkuntzan egindako jarduerei lehentasuna ematea, eta baita esku-hartze instituzionalei ere, euskara politikan eta gizartean finkatuz joateko. ● Jaialdi nagusietan (Jazzaldia, FesTVal, eta abar) hizkuntz normalkuntzako planak garatzea defendatzen dugu.

KULTURA Kultura ikuskizunekin nahasteko ohitura zabaldu eta gehiegizkoaren aurrean, gasteizko sortzaile eta talde sustatzaileak izango dira Aralarrentzat erreferente nagusi, eta gizartetxeetako eskaintza eta auzoetan garatutako jarduerak gehitzea. Proiektuak akuilatzearen aldeko apustua egiten dugu, kontrolatu ordez. Auzoetako kultura eta bertako elkarteetatik sortutakoa, esate baterako auzoetako jaiak, bultzatzeari ematen diogu lehentasuna. Kultura bizipen eta prozesu gisa ulertu behar dugu. Gure zutabe nagusia euskarazko eta Euskal Herriko kultura den arren, kultura aniztasuna kontuan izango dugu, hala sorkuntzan nola ikuskizunetan, baina merkatuaren ohiko logikaren estandarizazioa eta prozesu globalizatzailea saihesten ahaleginduz. Kultura, politika gizarteratzeko eta gizarte kohesioa lortzeko lanabesa izan dadin lortzeko lan egin behar dugu. Ahalegin berezia egingo dugu kultur adierazpide guztiek tokia izan dezaten, eta baita instituzioen logikatik kanpo geratu ohi diren kaleko arte guztiak biltzeko ere. Kultur ezagutzak elkartrukatzea da eta, beraz, kultura (kultura ez-formala) mundu guztiari hurbiltzeko sistema publiko bat eskaintzeaz gainera, era guztietako kulturen parte hartzean sakondu behar da, kulturuneak elkarrekin kudeatzea aukera bat delarik, horrela tokiko kultur politiken erabiltzaileen hurbiltasuna eta inplikazioa lortuz. Horretarako, hona zer proposatzen dugun: ● Kultura aldaketa eta elkartruke, askotariko, formal eta ez-formaletarako gune gisa planteatzea.

Page 34: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

34

● Kultura gizarte integraziorako elementu gisa lantzea, herritarren parte hartzea sustatuz. ● Ahalik eta kultur eragile gehienak bilduko dituen foro-topaketa-kongresu… bat egitea, Gasteizen zein kultur eredu sortu den, Gasteizen kulturak zein bide hartu beharko lukeen, zer programatu behar den eta nola aztertzeko. ● Gasteizko kultur azpiegiturak (gizartetxeak, erabilera anitzeko guneak, Buesa Arena, eta abar) herritarren, artisten eta kultur taldeen esku uztea. ● Euskarazko eta Euskal Herriko kulturari lehentasuna ematea, bai sortzaileen artean, eta baita jarduerak programatzerakoan ere. ● %100ean euskaraz garatutako kultura baten aldeko apustua eginez jarraitzen dugu, bereziki haurrei eta gazteei zuzendua. ● Bertako historia aztertu eta sustatzea. ● Ondarearen inguruko lan berezi bat egitea eta, beharrezkoa izanez gero, horretarako plangintza zehatz bat egitea, ahozko ondarea, ohiturak, jaiak, ondare arkeologikoa, arkitektura, artea, industria… zaindu, lehengoratu, balioetsi, gaurkotu eta sustatuz. ● Gasteizen elkarrekin bizi diren kultur errealitate ugariak kontuan izanik, tokia emateko, sustatzeko, zabaltzeko eta elkar ezagutzeko programak garatzea. ● Ikastetxeekin elkarlanean, kultura zentzu zabalean sustatu, bultzatu eta ezagutarazteko programak abiaraztea. ● Haur eta gazteei zuzenduriko kultur ekintzak antolatzea eskola orduetatik kanpo. ●Ikusle berriak lortzeko lan egitea. ● Oroimen historikoa berreskuratzeko helburua duten lanak azpiegituren eta diru laguntzen bidez babestea, politikak eragindako biktima guztien lekukotasunak jasoz, frankismoaren biktimak barne. Herritar eta sindikatu taldeekin ekimen bat bultzatzea Santa Isabeleko horma, martxoaren 3a eta izen hori daraman plaza oroimen historikoa berreskuratzeko eta biktimak omentzeko erreferente bihurtzeko. ● Kulturuneen kudeaketan sakontzea, elkarrekin egindako programei eta gune horien lankidetzan egindako kudeaketari garrantzia emanez. ● Kultur elkarteek, beren burua kudeatzen duten taldeek, jai batzordeek… beren helburuak lortzeko independentzia eta autonomia izan behar dute, udalaren kultur eskaintza instituzionalizatzea ekidinez. ● Euskaraz lan egiten duten taldeak, eta euskarazko jarduera eta programazioak zeharkako ardatz bat izango dira. ● Hiriko kultura garatzeko guneak sortzea: skate, graffiti, eta abar, aire libreko aldi baterako erakusketak eginez. ● Auzo elkarteekin batera kudeaturiko denbora-bankuak sortzea. ● Ekimen pribatua bultzatzea eta musika aretoekin akordioetara iristea urte osoan zehar musika eskaintza ugaria izateko

IMMIGRAZIOA Aralarren ustez immigrazioa “aukera” bat da, eta ez “arazo” bat. Mugen kontrolean, langileen legezkotzean eta eskubideen hierarkian oinarrituriko Atzerritarren Lege erreformatu berriaren aurka gaude erabat, herritartasun inklusiboaren kontzeptuaren guztiz aurkakoa delako. Presakoa da oso, gizarte errealitatea ikusteko lege aukera ausartak aztertzea, legearen aurreko berdintasunerako bidean aurrera egiteko zuzenak, eta pertsonei aukerak emango dizkietenak. Gizarte integrazioa sustatuko duen lege esparru berri bat bilatu behar dugu, integrazio lege bat, Atzerritarren Legea alde bat utziz. Eskubide eta betebehar berdintasunak ez du asimilatzea esan nahi, benetan integratzea baizik. Integrazio horrek noranzko bikoa izan behar du, argi eta garbi, elkarrekiko errespetuan, nortasun batzuen eta besteen garapenean oinarrituz, eta

Page 35: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

35

eskubide eta betebehar berdinak izanez. Kontua ez da gutxieneko eskubide batzuk “oparitzea”, bizilekuaren, eta ez jatorriaren, araberako eskubide osoko herritartasuna aitortzea baizik. Integrazioan aurrera egiteko desberdintasunarekiko errespetuaren garrantziaz jabetu behar dugu, gure kultura balioesten eta babesten dugun aldi berean besteenak ere balioetsiz eta babestuz. Eskubide berdintasunaren aldeko borroka honetan ez dugu generoaren ikuspuntua ahaztu behar. Emakumeen diskriminazioa errotik kentzeko lan egin behar da, emakume guztiei zuzenduriko programa berezietan emakume etorkinek normaltasunez parte har dezaten bultzatuz. Arreta berezia eskaini behar diegu egoera irregularrean dauden eta genero indarkeria jasaten duten emakume etorkinei, diskriminazio bikoitzaren pean baitaude. Etorkinen benetako integrazioa bermatzeko ezinbestekoa da haien parte hartzea bultzatzea. Parte-hartze hori oinarrizkoa da, bai politika mailan, bai gizartea eraikitze mailan eta baita hezkuntza mailan ere. Harrera ekintzak ezin dute etorkinentzat bakarrik izan, beharrezkoa da harrera egiten duen gizartea sentiberatzea eta hezitzea ere. Horrekin batera, etorkinen bizi baldintzak hobetu egin behar dira, gizarte bazterketan eror ez gaitezen. “Bestearekiko” solidaritate eta errespetu balioak geureganatzea da kontua, eta desberdina denarekin bizitzen ikastea. Era berean, beharrezkoa da etorkinak gure gizartean guztiok onartzen ditugun demokrazia arauetan sentiberatzea, integrazioa berdintasun egoeran egin ahal izateko. ● Immigrazio Kontseilua sortzea, edukia eta politikan eragina izateko gaitasuna emanez. ● Etorkinak Gasteizko bizitzan parte hartze bizia izan dezaten sustatzeko politika bat garatzea, hemen bizi garen guztiok hiria elkarrekin eraiki dezagun.

● Etorkinei euskarazko ikastaroak eskaintzen jarraitzea. ● Etorkinek erakundeetan eta auzo elkarteetan parte hartzea bultzatzea. ● Heldu desegin ondoren, beharrezkoa iruditzen zaigu laguntza eta aholkua emateko bulego bat sortzea, lana eskatu eta eskaintzeko, etxebizitza duin bat izateko, tituluak homologatzeko, administrazio baimenak tramitatzeko, eta abar, hori guztia aholku emate integral baten kontzeptupean eta Gasteizko gainerako herritarrek dituzten eskubide berberak ziurtatuz.

GAZTEAK Gazteak, gizartearen sektore bat izateaz gainera, gizarte horren talde dinamiko bat dela uste dugu. Kezka eta arazo bereziak dituen taldea da, gainera. Krisiak eragin berezia izan du gazteengan, eta lehendik ere bazeuden arazoak larritu besterik ez du egin: lan munduan sartzea, etxebizitza bat lortzea… Begien bistan dago orain arte aurrera eraman diren gazteentzako politikak ez direla eraginkorrak izan eta, batez ere, ez dutela gazteen onespena izan. Hori aldatzea izan behar du lehen pausoa. Gure politika guztien ardatza ekintza guztiak herritarrekin batera pentsatu, aztertu eta burutzea baldin bada, gazteekin ere, eta hauekin bereziki, horrela lan egin behar dugu. Udal sail batzuetatik eta besteetatik sustaturiko eta gazteei zuzenduriko politikek erabateko erantzunak eskaini behar dituzte. Gazteek beren autonomia bermatuko duten baliabideak behar dituzte, gizarteratze bizi eta parte-hartzailea izan dezaten. Gazteek proposatutako jardueretan parte hartzea eta haiek sustatzea, gazteak subjektu pasibo bihurtzen dituen eredu paternalista gainditzeko bidea da. Gazteen aktibismoa sustatu behar da gatazkak konpontzeko prozesuetan, eta norberaren eta taldearen sortzeko guneen garrantzia nabarmendu behar da. Gazteen espiritu kritikoa berreskuratzeko xedez lan egingo dugu, haien kemena eta gizartea aldatzeko irrika kontuan izan beharko

Page 36: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

36

ditugu, eta beste adin batzuetako pertsonekin eta gainerako eragileekin batera lan egitera animatuko ditugu. Gure politiketan ondoko alderdiak jorratuko ditugu:

birdiseinatzea, beren behar eta nahiak betetzeko gai izango diren zerbitzuak izan daitezen. Etxebizitza, berdintasun, hezkuntza eta prebentzio arloekiko elkarlana sustatu eta koordinazioa sakontzea. ● Gaztetxeen erako autokudeatutako guneak errespetatu eta sustatzea, Udaletxeak, hala eskatzen zaionean, baliabideak emanez. ● Gazteen aholku batzordea berpiztu eta zabaltzea, etxebizitza, parte-hartze, kultura, jai, berdintasun, kirol, hezkuntza, garraio… gaietan haien parte-hartzea sustatzeko. ● Probasaioetarako lokalak zabaltzea. ● Aisialdi lokalekin gasteizko gazteek osatutako musika eta antzerki taldeak aurkeztu ahal izatea adostea. Talde hasi berrien kontzertuak eskaini ahal izateko lizentziak ematea. ● Gazteentzako gune zibiko eta antimilitarista bat sortzea, gazteen ikuspuntutik solidaritate, bake, norkalmuntza, bidezkotasun, kulturaniztasun… gaietan proposamenak garatzeko. Ildo orokor hauez gainera, Aralarrek ondoko helburuak lortzeko gazte politikak abiarazteko lan egingo du, laneko lerro gisa sailkatuak: Hezkuntza Helburuak: ● Eskubide berdintasunaren eta desberdintasunaren errespetuaren balioak lantzea. ● Sexu heziketa sustatzea. ● Gazteak drogadun mundu batean bizitzeko gai egitea. ● Gazteek diruzko tratuen eta merkantilizatuen alternatibak ezagutzea (trukea, denbora-bankuak, eta abar). ● Gazteek ohitura iraunkorrak garatzea (birziklatzea, garraiobide alternatiboak, eta abar). Prestakuntza eta lan munduan sartzea Helburuak: ● Gazteentzako lan merkatuaren bilakaera ezagutzea. ● Gazteek beren behar eta itxaropen, hala lanbidezkoak nola hazkunde pertsonalekoak, betetzeko dituzten aukerak ezagutzea. ● Gazteek beren lan eskubideak, kontratu motak, laneko legeak, aldi baterako lan enpresak, sindikatu kide bihurtzea, kaleratzearen aurrean zer egin behar den… ezagutzea, ● Gazteek, inorentzat sari truke lan egitearen alternatibak ezagutzea. ● Gazteei lan eskaintzak ezagutzeko erraztasunak ematea. Etxebizitza eskuratzea Helburuak: ● Gazteek emantzipatzeko etxebizitza baten jabe izateaz gainera dauden aukerak ezagutzea. ● Gazteek alokairuaren abantailak ezagutzea (desgrabazioa, emantzipazioko oinarrizko soldata, eta abar). ● Gazteei alokairuko etxebizitzak eskuratzea erraztea (udalekoak, BOE, libreak) Integrazioa eta gizartekoitasuna Helburuak ● Gazteen gizarte bazterketa aitzintzea.

Page 37: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

37

● Gazteen lonjen fenomenoa ezagutu eta ezagutaraztea. ● Gazteek aisialdi, kultura, kirol, elkarte eta kooperazio jardueretan parte hartzea udalaren eskaintzaren bidez edota Gasteizko elkarte ugarien bidez. ● Gizarte kohesiorako eta elkarbizitzarako mekanismo gisa kultura aniztasuna lantzea. ● Atzerritar jatorriko gazteek beren buruak gizartearen aurrean ekintza onuragarrien protagonista gisa ezagutaraztea. ● Atzerritar jatorriko gazteek euskara ikasi eta erabiltzearen aldeko jarrera garatzea. ● Gazteak topaketa, aisialdi eta sorkuntza proiektuetan parte hartzeko eta haiek sortzeko subjektu eraginkorrak izatea, autonomia eta autokudeaketa sustatuz.

Page 38: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

38

SOLIDARITATEA ETA KOOPERAZIOA Aralarren, gainerako herriekiko solidarioa izango de Gasteiz bat nahi dugu, Hegoaldeko herrien errealitateei irekia eta haiekiko etengabeko elkarrizketan. Beste toki batzuetako errealitateari, bizi diren moduari eta beste kultura batzuk eta beste herri batzuk garatzen eta eraikitzen diren moduari buruzko informazioa izango duten herritarrak nahi eta behar ditugu. Horretarako, gainerako herrien emantzipazio prozesuekiko solidarioa izango den kooperazio politikoa sustatuko dugu, eta ardatz nagusiak emakumeek eta talde fenimistek sustatutako zuzentasunaren aldeko lana, eta pertsonen eskubideen defentsa izango dira. Uko egiten diogu kooperazio asistentzialistari, gure apustua kooperazio solidarioaren aldekoa baita. Horretarako: ● GKEekin eta erakunde solidarioekin elkarlanean jarraituko dugu Gasteizen garatuko diren programetan. ● Kooperazioari, Iparra-Hegoa errealitateari eta gure eta gainerakoen errealitateei buruzko herri eztabaida bat zabaltzearen aldeko apustua egiten dugu. ● BPGaren %1,0 kooperaziorako izan dadin defendatzen dugu. ● Ez dago herri edo pertsona pobrerik, herri eta pertsona pobretuak baizik. Gizarte zuzenbidearen izenean, Gasteizko herritarrak beste errealitate batzuetara hurbil daitezen eta beste errealitate batzuekiko solidaritate eta kooperazio jarrera har dezaten lanean jarraituko dugu.

KIROLAK Gasteizek kirolari eskainitako azpiegitura sare bikaina du, gizartekoitzeko, integratzeko, eta herritarren osasuna hobetzeko elementuak: gizartetxeak, polikiroldegiak… ● Kirol instalazioak ongi mantentzeko beharrezkoak diren aurrekontu partidak ziurtatzearen aldeko apustua egitea. ● Emakumeen artean kirola sustatzea. ● Kirol instalazioen udal kudeaketaren eta kirol klubekin batera egindako jarduerak elkarrekin kudeatzearen aldeko apustua egitea. ● Oinarrizko kirola babestea. ● Egungo instalazioetan gaitasun fisiko eta/edo mentalak gutxituak dituzten pertsonei egokituriko kirol guneak sortzea. ● Kirol guneak beste jolas eta kirol behar batzuetarako zabaltzea, ekimen horiek sustatzen dituzten elkarte eta erakundeekin elkarlanean. (Gune publikoen erabilera partekatua). ● Euskal herri-kirolak sustatzeko plan bat bultzatzea, ikastetxeekin eta kirol hori garatzen duten erakundeekin elkarlanean. ● Gazteenen artean kirol jarduerak egitearen garrantzia azpimarratzea, nesken artean batik bat (askok uzten baitiote kirola egiteari). ● Ikastetxeek eta herritar arruntek kirol esparruak elkarrekin erabiltzea. ● Mendizorrotzako pabiloia: pabiloi hau zaharkituta dago alde askotatik eta hobekuntzak behar ditu harmailetan, pistan, eta abar, bertan kirol jarduerak eta ikusle kopuru ertaineko beste jarduera batzuk segurtasun handiagoz egin ahal izateko. ● Gamarra: Gamarrako instalazioen azken eta duela gutxiko egokitze lanen ondoren, dagoeneko egindakoak hobetzeko zenbait proposamen ditugu: arranparrilak dauden gunean baldintza hobeak eskainiko dituen askaltegi bat egitea proposatzen dugu; frontoietan, jarri zen txapela aldatzea proposatzen dugu udan eguzki gehiago sar dadin, beste urtaro batzuetan frontoiak oso hotz geratzen baitira; saskibaloi jokalekuetan belar artifiziala kendu eta zoru gogorrago bat jartzea

Page 39: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

39

proposatzen dugu, baloiak hobeto bote egin dezan; Rugby zelaian, hesiak ordeztu eta harmailadun gune bat egitea… ● Erabilera askotako pabiloia: azpiegitura berririk eraiki behar ez izateko, pabiloi honetan kirol ospakizunak, musika ikuskizunak eta bestelako kultur jarduerak burutu ahal izateko inbertsioak egitea proposatzen dugu, pabiloi hori benetan erabilera askotakoa izan dadin. ● Hiriko kirolak: Auzoetan instalazio gehiago egitea skateboarding, patinajea, bmx, eta abar egin ahal izateko. ● Kirol federazioak: erakundeek aurrekontu partida bat eskaini behar die kirolarekin eta hiriarekin loturiko jarduerak sustatu ahal izatea bermatzeko. ● Herri kirolak: Udalak haiek ezagutzea eta egitea bultzatu behar du.

HEZKUNTZA Aralarrek irakaskuntza sistema publikoa hezkuntzaren eskubide unibertsala bermatzeko modu onena dela defendatzen du, beren ezaugarriak dituzten beste aukera batzuk ere badirela ahaztu gabe. Udal administrazioak irakaskuntza arautuarekiko eskumen mugatua duenez, udaleko hezkuntza planetan eragiteko eta administrazioaren eta ikastetxeen arteko harremanetan sakontzeko bidea hartu behar dugula uste dugu. Araututako irakaskuntzaren ondoan, herritarren inplikazioa lortzeko, gizartea aldatzeko, gizarte integrazioa bultzatzeko, gizarte kohesioa areagotzeko eta desberdintasuna integratzeko tresna gisa erabiliko dugu hezkuntza gizartearen esparru eta adin guztietan. Hona gure jarduteko ardatz nagusiak: ● 0-3 urte bitarteko zikloaren eskariari erantzutea eta ordutegiak antolatzerakoan eskola denborak eta elkarbizitza unitateen beharrak bateratzen ahalegintzea. ● Helduentzako irakaskuntza eskaintzea, edukiak eta ordutegiak erabiltzaileen ezaugarriak kontuan izanda diseinatuz. ● Giza eskubideekin, bakearekin, elkarrekiko errespetuarekin, solidaritatearekin eta gizon-emakumeen arteko aukera berdintasunarekin loturiko hezkuntza modu bat sustatzea; eta ingurugiroaren, osasunaren, afektibitatearen, sexuaren, gizon-emakumeen arteko aukera berdintasunaren, komunikazioaren, kontsumoaren eta abarren inguruko hezkuntza sustatzeko baliabideak eskaintzea. ●Xenofobiari eta arrazakeriari aurre egiteko hezkuntza lantzea. ● D ereduaren aldeko apustua egitea, hezkuntza sistema formalean erabateko euskalduntzea ziurtatzen duen eredu bakarra delako. ● Familiaren, eskolaren eta inguruaren arteko loturak sendotzea. ● Sentiberatasuna eta prestakuntza lantzeko jarduerak garatzea: hezkuntza eragileak, familiak eta ikasleak koordinatu eta dinamizatzea, eta monitore eta guraso elkarteei prestakuntza eskaintzea. ● Eskolatze prozesua hobetzeko jarduerak garatzea: eskolako eta laneko ordutegiak bateratzeko ekintzak, familiak eskolara hurbil daitezen; eskolatzeko eta hezkuntza etapa batetik bestera igarotzeko laguntza ematea; zailtasun bereziak dituzten familiei laguntzak ematea eskolako zereginetan parte har dezaten; berdintasunaren aldeko ekintzak burutzea eskolatze prozesuan bazterketa edo diskriminaziorik gerta ez dadin. ● Industrialdeetan haurtzaindegiak egitea gizon-emakumeen arteko berdintasunaren, lanaren eta familiaren kontziliazioaren eta mugikortasun iraunkorraren aldeko neurri gisa. ● Jarduera osagarriak, eskolaz kanpokoak, denbora librekoak eta oporretakoak sustatzea, eta arriskuan dauden haur eta gazteentzako proiektuak abiaraztea.

Page 40: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

40

● Eskola huts egite eta gizarte bazterketa egoerak eteteko hezitzaile taldearekin elkarlanean aritzea. ● Gasteizko ikasleak doazen Ikasbideako garraio arazoari konponbidea ematea. ● Hezkuntza ez-formalaren esparruan lan egiten duten erakundeen jarduerak sustatzea, hezkuntza zentroetan jarritako informazio taulen bidez.

GIZA ESKUBIDEAK Aralarretik indarkeriaren aurkako eta eguneroko eginkizun politikoaren oinarrian bide zibilak eta politikoak darabiltzan toki aintzindari batean kokatu nahi dugu Gasteiz. Ildo horretatik, gatazkak gizatiartzearen eta indarkeriazko adierazpide guztiak bake energia bihurtzearen alde egin nahi dugu. Gaur egun, eta Gernikako Hitzarmenean jasotzen zen eran, Euskal Herriak eskumenean du gatazka politikoa eta indarkeriazko aurrez aurrekoa bake esparru eta konponbide demokratiko baten ildotik bideratzeko aukera. Norabide horretan, indarkeriarik gabeko bermedun egoera bat sendotu beharko da lehendabizi, eta politikaren normaltzeko lehen fase bat. Aralarren eta gizartearen helburu nagusia bakea eta politikaren normaltzea lortzea da. Gasteizko herritarrok elkarrekin bakean eta egoera politikoki normalizatuan bizitzeko eskubidea dugu. Oroimena indarkeriaren adierazpide guztiak jasan dituzten pertsonen funtsezko eskubidea izateaz gainera, biktimaren ikuspegiaren bidez gertatutakoaren kontakizun partekatu eta benetakoa eraikitzen lagunduko digun argudio nagusia da, indarkeria eta honen zuribideak behin betiko baztertuz eta bere biktimak aitortuz. Oroimenak ahanzmen bortxatu nahiz interesatuaren sedukzio tentagarriaren aurka babesten ditu herritarrak. Oroimenak izenak eta datak jartzen ditu indarkeriak ezinezko aitzakiak eta zuribideak jartzen dituen tokian. Oroimenak, azkenik, bidegabeko oinazearen agiria egin eta inpunitatearen onespen edo tolerantzia oro eragozten du. Gainera, ez dugu ahaztu behar giza eskubideen funtsa eskubide zibilen eta herritartasun eskubideen errespetua dela, gehiegitan ahazten edota ukatzen direnak. Horregatik guztiagatik, Aralarretik ondoko proposamenak egiten ditugu: ● ETAk, BVEk, GALek, poliziak eta parapoliziak Gasteizen eragindako terrorismoen biktima guztiak aitortzea.

● Euskal gatazkak eragin dituen biktika batzuek eta besteek parte hartzeko elkarrizketa mahaiak sortzea, elkar ezagutu eta adiskidetzeko.

● Indarkeria erabili dutenak elkartzeko mahaiak sortzea, adiskidetzeko helburuz.

● Hiriaren izendegia, kaleak eta oroimen historikoa jasoko dituen mapa bat egitea. Gasteizen hamarnaka kale eta plaza daude monarkiari, erlijio katolikoari eta militarrei eskainiak. Guztiak berrikusi eta aldaketak proposatzea gizarte zibilaren aurkako indarkeriazko ekintzetan parte hartu baldin bazuten.

● Gerra zibilaren garaian gertakizun historiko aipagarrienak gertatu ziren udal eraikinetan plakak ezartzea, gertatutakoak gogoan izateko.

● Askatasuna kentzeaz bestelako neurriak sustatuko dituen espetxe sistema bat proposatzen dugu: drogazaleentzako beste era bateko zigorrak (espetxe-zigorra baldintzapean etetea eta zigorra ordezteko programak), zigortutako emakumeentzat eta seme-alabaren baten ardura duten amentzat babestutako zentroak, buru gaixotasunak eta gaixotasun kronikoak dituzten presoentzat zerbitzu espezializatuak, espetxeaz kanpoko eritetxeak, komunitatearen aldeko lana, espetxe eta zigor bitartekaritza, prestakuntza eta lana izatea babesteko programak, espetxetik irteterakoan bizitzeko tokia aurkitzen laguntzeko programak,

Page 41: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

41

gizarteratzeko zentroak… Aukera hauek, besteren artean, bihozberagoak dira, eraginkorragoak eta merkeagoak ere bai. ● Etorkinen elkarte eta taldeen parte hartzearekin kulturarteko plan bat sustatzea.

DROGA GAIAK ● legez kanpoko droga batzuen eta besteen osaketa eta araztasuna kontrolatzeko puntuak sortzea. Puntu horietan bertan, droga horiek hartzeak gorputzean duen eraginari buruzko informazioa emango da.

● Cannabisgintza eta haren kontsukoa legeztatzea, informazio eta menpekotasunak pregenitzeko puntuak jarriz.

● Ziztatzeko eta xiringak jasotzeko areto berriak zabaltzeko beharra aztertzea.

● Askotariko mendekotasunak dituzten eta kalean lo egiten duten pertsonentzako exijentzia gutxiko zentroak zabaltzea.

● Drogomenpekotasunak dituzten pertsonekin lan egiten duten taldeen udal koordinazioa.

HERRITARREN SEGURTASUNA Askatasuna ziurtaturik dagoen esparru demokratiko batean baizik ezin da segurtasun publikorik egon. Beraz, segurtasun publikoak beren eskubide guztiak, hala norbanakoarenak nola taldearenak, erabili ahal izango dituztela bermatu behar die erritarrei, eta betiere, zerbitzu publiko unibertsal baten ikuspuntutik. Pertsonen segurtasun fisikoa eta hauen ondasunen segurtasuna baino zerbait gehiago da segurtasuna, eta defendatu beharreko beste gizarte eskubide eta eskubide politiko batzuk ere hartzen ditu bere baitan, esate baterako, ingurugiro osasungarria, laneko segurtasuna, elikaduraren segurtasuna eta kultur ondarearen defentsa, besteak beste. Segurtasun politika eraginkor batek jarduera plan integralak ezarri behar ditu, poliziaren ikuspegi hutsetik harago joango direnak, eta gizarte prebentzioaren eta babesaren arloari garrantzi berezia emanez. Plan horien diseinuan protagonismo berezia izan behar du herritarren parte hartzeak. Herritarren parte hartzeko esparru horretan, Aralarrak “Gasteizko Segurtasun Batzordea” sortzea proposatzen du, gizarte mugimenduek, auzo elkarteek eta, oro har, herritar guztiek segurtasunari buruzko beren iritziak eta gogoetak adierazi ahal izateko. Delinkuentziaren aurkako borrokan, beharrezkoa iruditzen zaigu poliziaren egungo eredua berraztertzea haren eraginkortasuna areagotzeko. Berrikuste horren xedea, ordea, ez du izan behar kideak ugaltzea, haien lana razionalizatzea, koordinatzea, baliabide teknikoak hobetzea eta prestakuntza egokia izatea baizik. Arau-hauste eta zuzemenen gehikuntzak komunikabideetan izan duen trataeraren ondorioz, segurtasun faltaren eta legerik gabeko hiri batean bizitzearen ustea zabaldu da herritarren artean, eta gure ustez, hori ez dator bat errealitatearekin. Agiri ofizialek islatzen duten delinkuentzia tasaren hazkundea bere luze-zabalean aztertu behar da eta hala heldu behar zaio. Eta horrek, sistema kapitalistaren egungo krisiaren testuinguruan gizarte geruza ahulenek jasaten duten babesgabetasun egoera kontuan hartzea eskatzen du. Gure ustez udal esparruari dagokio “Gasteizko Segurtasun Batzordea” formalki osatzea, udaltzainak eta beste kidego batzuk integratzeko eta koordinatzeko esparru, eta kidego horien lanak kontrolatu eta ikuskatzeko tresna izan dadin. Helburuak:

Page 42: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

42

● Genero Indarkeriari buruzko Lege Integrala erabat babesteko bitartekoak ezarri eta hobetzea, prebentzio, gizarte-arreta, eta epailearen neurriak betetzen direla kontrolatzeko neurriak ezarriz.

● Askatasunaren eta segurtasunaren arteko oreka lortu eta hari eustea, arrazoizko segurtasun baldintza batzuk lortzeko beste oinarrizko eskubide eta askatasun batzuk kaltetu gabe.

● Berdintasun eta diskriminazio ezaren printzipioak benetan ezartzen direla bermatzea.

● Segurtasun eta babes zibil gaietan herritarren eta Administrazioaren arteko komunikazio bideak sortzea.

● Udaltzaingoari buruzko herritarren balioespena hobetzea.

● Udaltzainak eta Udal Suhiltzaileak Euskalduntzea

Page 43: Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA

43

Candidatura de Aralar para Gasteiz