7/28/2019 5. Ikasgaia - Administrazio Egintzen Balio-Gabetzea
1/6
Administrazio Egintzen Balio-gabezia
2012-2103
Administrazio Zuzenbidea I
47
Bosgarren Ikasgaia
Bosgarren ikasgai
honetan, administrazio
egintzen balio-gabezia
aztertuko dugu. Beraz,
administrazio egintzak
noiz diren deusezak eta
noiz deusezgarriak
ikasiko dugu.
7/28/2019 5. Ikasgaia - Administrazio Egintzen Balio-Gabetzea
2/6
5. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
dministrazio Zuzenbidea I
48
7/28/2019 5. Ikasgaia - Administrazio Egintzen Balio-Gabetzea
3/6
Administrazio Egintzen Balio-gabezia
2012-2103
Administrazio Zuzenbidea I
49
5. Ikasgaia: Administrazio Egintzen balio-gabezia
ADMINISTRAZIO-EGINTZEN BALIOGABETZEA ETA AUTOTUTELA DEKLARATZAILEAREN ERAGINA
Lehenik eta behin esan beharra dago, deuseztatzeak administrazio egintzen baliogabetzea eta
autotutela deklaratzailearen eraginarekin lotzen dela. (administrazioak deklaratzen duena,
obligazioa da partikularrentzat).
Autotutela deklaratzailea eta administrazio egintzen ustezko baliozkotasunaren printzipioaren
arabera, administrazioak egindako guztia, ustez baliokoa da eta horregatik, kontrakoa
frogatzeko betebeharra, partikularrok dute. Presuntzio horren ondorioz, honako egoerak
ematen dira:
Deuseztasuna salbuespenekoa da; zuzenbide zibilean ez bezala, kasu oso zehatzetanematen da. Aldiz, zuzenbide zibilean zuzenean deuseztasuna deklaratzen da.
Zuzenbide Administratiboan berriz, alderantziz gertatzen da. Honekin batera, esan
beharra dago egintza deusezak ez direla preskribagarriak. Aldiz, deuseztagarriak
preskribatu egiten dira denbora bat pasata.
Deusezgarritasuna da baliogabearen arau orokorra Administrazio Zuzenbidean;baliozkotu daitezke eta denborarekin konpondu egiten dira LPACren 67.artikuluari
jarraiki.
Beste kategoria bat badago: baliogabetzen ez duten akatsak. Hauek, akats arinakizaten dira. adibidez, ez sinatzea edo epe bat ez errespetatzea. Beraz, ez du penamerezi horien aurrean errekurtsoak tarteratzea. Laburbilduz, akats formalak ez dira
horren larriak errekurritzeko.
Zenbait teknika aurreikusten dira egintza baliogabea zuzentzeko eta baliozkotzeko.Ordenamendu Juridikoak tresnak aurreikusten ditu egintzak baliozkoak ahal den
neurrian izateko.
Egintzarekin ados ez daudenek, errekurtsoa tarteratu beharko dute. Beraz, gu egintzabat jasotzen badugu eta ez badugu ezer egiten naiz eta ez-bidezkoa izan, egintza
aurrera eramango da. Beraz, gu tarteratu beharko dugu, baina kontutan hartuta
epeak. Izan ere, ez badugu garaiz aurkatzen, efektiboa bilakatuko da. Izan ere, irmoak
bilakatuko dira epea pasatzen uzten dugunean, nahiz eta ofizioz berrikusi ahal izango
diren deusezak direnean. Hau da, garaiz ez bada errekurtsorik tarteratu, deusezabaldin bada, Administrazioa berrikustea eskatu ahal izango zaio.
Errekurritze soilarekin ez da egintzaren eraginkortasuna eteten. Etetea lortzeko organoadministratibo edo judizialaren deklarazioa behar da.
5.1 Zuzenbide Osoko Deuseztasuna5.1.1 Deuseztasunaren legezko suposamenduak
Zuzenbide osoko deuseztasunaren kausak LPACko 62.1 artikuluan aurreikusita daude,
honakoak izango direlarik:
7/28/2019 5. Ikasgaia - Administrazio Egintzen Balio-Gabetzea
4/6
5. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
dministrazio Zuzenbidea I
50
Lehenik eta behin, babes-helegitearen objektu diren eskubide eta askatasunak urratzen
dituzten egintzak izango genituzke. Adibidez, norbaiti zigor bat ezartzea inolako prozedurarik
gabe, defentsarako eskubidea urratuko luke, zeina Espainiako Konstituzioaren 24. Artikuluan
aurreikusten den. Kausa hau LPACko 62.1.a)artikuluan aurreikusitakoa da.
Eskumen gabezia, - materia edo lurraldegatikoa -, nabarmenez emandako egintzak izango
lirateke zuzenbide osoko deuseztasuna eragingo luketen egintzak. Aldiz, eskumen gabezia
hierarkikoa bada, deuseztagarria izango da eta baliozkotu daiteke. Suposamendu hau LPACK
62.1.b)artikuluan barneratzen da.
Actos de contenido imposible beste supostu bat izango litzateke; hau da, egintza bat aurrera
eramatea ezinezkoa denean bere edukia dela eta. Adibidez, destinatariorik gabeko egintzak
edo hildako pertsona baten aurreko egintzak. Hau aurreikusten duen artikulua LPACko 62.1.c)
izango litzateke.
Hurrengo supostua, urrapen penala dakartzaten egintzak izango lirateke, edo urrapen horren
ondorioz emandakoak. Hauek, aldez aurretiko epai bat behar du. Adibidez, prebarikazioz
emandako egintzak. Hau da, administrazioak, jakinaren gainean egonda, legez kontrakoegintza bat ematea. 62.1.d)artikuluak aurreikusten du deuseztasun kausa hau.
Aipatutako horietaz gain, inongo prozedurarik gabeko egintzak izango genituzke. Demagun,
desjabetze bat ematen dela inolako prozedurarik eman gabe; hau da, administrazioak egun
batean diru bat eman eta jabetza kentzea. Hori ezin da egin, beharrezkoa baita prozedura jakin
bat jarraitzea. Honekin batera, organo kolegiatuen borondatea eratzeko galdatzen diren
arauak alde batera utziz emandakoak. Adibidez, quorum gabeko arauak eta eguneko
zerrendatik kanpo dauden erabakiak hartzea. Honen oinarri juridikoa LPACko 62.1.e)
artikuluan topatuko dugu.
Beste supostu bat izango litzateke honakoa: ordenamenduaren aurkako egintzak
adierazitakoak edo ustezkoak, hauek eskubide edo ahalmenak eskuratu ahal izateko bete
behar diren oinarrizko baldintzak betetzen ez dituztenean. LPAC 62.1.f) artikuluak
aurreikusitakoa.
Azkenik, aipatu beharra dago beste suposamendu gehiago egon daitezkeela legeak edo lege
lerruneko arauak ezarritakoak. 62.1.g)artikuluan adierazten duen moduan.
Deuseztasunaren ondorioei dagokionez, esan beharra dago egintza horiek ez direla
baliozkotzen eta epe jakin batean errekurritu behar direla, naiz eta euren berrikuspena
edozein unetan gerta daiteke. Ofiziozko berrikuspena edozein unetan eman daiteke.
Aipatu beharra dago baita ere, deuseztasun akzioak ez dutela preskribatzen.
5.2 Deuseztagarritasuna5.2.1 Deusezgarritasunaren legezko kontzeptua
Egintza deuseztagarria, deusezak ez diren gainontzekoak izango dira. Hau da, ordenamendu
juridikoa urratzen dutenak, barne xede-desbideratzea barne. Gogora dezagun, xede-
desbideratzea LJCAren 70.artikuluari jarraiki, honako hau dela: se entiende por desviacin de
poder el ejercicio de potestades administrativas para fines distintos de los fijados por el
ordenamiento jurdiko
7/28/2019 5. Ikasgaia - Administrazio Egintzen Balio-Gabetzea
5/6
Administrazio Egintzen Balio-gabezia
2012-2103
Administrazio Zuzenbidea I
51
Efektu juridikoei dagokionez, esan beharra dago baliozkotuak izan daitezkeela, gaineko
organoak bidezkoa den baimena emanez, LPACren 76.1artikuluari jarraiki. Epe jakin bat igaro
ondoren, irmoak bihurtzen dira eta jada ezin izango dira errekurritu, ezta berrikusi ere. Egintza
deusezak berrikusi daiteke, hain zuzen ere, ordenamendu juridikoaren urrapena larriagoa
delako eta beharrezkoa delako egintza horiek kentzea.
5.3 Baliogabetzen ez duten bestelako akatsak5.3.1 Formazko akatsak
Printzipioz, formazko akatsak ez dakarte baliogabetasunik. Izan ere, hori soilik gerta daiteke bi
kasuetan, LPACren 63.2artikuluan aurreikusten direnak:
Egintzak ezinbesteko baldintzak falta dituenean bere helburua lortzeko (adibidez, motibazio
falta) eta defentsa-gabezia sortzen dutenean (adibidez, zigor-espediente batean ebazpen-
proposamena ez jakinaraztea). Beste edozein forma akatsa egongo balitz, ez luke
baliogabetasunik eragingo.
Arau orokor gisara edo irizpide gisara, honako erabili beharko dugu: akatsa ezabatuta,
administrazioaren egintza aldatuko balitz, deuseztagarria izango litzateke. Aldiz, ez balitz
aldatuko, baliogabetzeaz ez dugu hitz egingo.
Printzipioz, epez kanpo amandako egintzak ez dute eraginik baliozkotasunean. Salbuespena
izango litzatekeela administrazio-egintzaren izaerak honela exijitzen badu LPACko 63.3
artikuluari jarraiki. Adibidez, espediente zigortzaile baten iraungipena.
BALIOZKOTZEAREN ETA BALIOGABETZEAREN INKOMUNIKAZIOA
LPACko 64.artikuluari jarraiki, egintza bat baliogabetzeak ez du zertan eragin prozeduran
emandako segidako egintzetan. Adibidez, froga bat ez onartzeak, ez du zertan eragin
gainontzeko frogetan.
Aipatu beharra dago bai deuseztasuna, bai deuseztagarritasuna partzialak izan daitezkeela
LPACko 64.2artikuluak adierazitako moduan. Izan ere, ez da partziala izango, baizik eta osoa,
biziaturiko zatia ezinbestekoa denean egintza bera emateko.
Aipatu beharra dago hemen kontserbazio printzipioaren existentzia. Honen arabera, bere
horretan kontserbatuko dira zenbait egintza eta izapide, baldin eta hauek bizio-ezean berdin
mantenduko balira.
Baliozkotzeari dagokionez, 67.artikuluak aurreikusten du eta honen arabera, Administrazioak
deuseztagarriak diren egintzak baliozkotu ditzake, akatsak zuzenduz. Adibidez, eskumen
gabezia hierarkikoa ematen denean.
Kontserbazioaren inguruan, LJCAko 73.artikulua daukagu aipagarri, zeinak adierazten duen
xedapen orokor baten prezeptu bat deuseztatzen duten epai irmoek ez diotela berez eragingo
deuseztapenak efektu orokorrak lortu baino lehen prezeptu hura aplikatu duten epai edo
administrazio-egintza irmoen eraginkortasunari, non eta prezeptuaren deusezteak ez dakarren
guztiz exekutatu gabe dauden zehapenak kentzea edo murriztea.
7/28/2019 5. Ikasgaia - Administrazio Egintzen Balio-Gabetzea
6/6
5. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
dministrazio Zuzenbidea I
52
Top Related