2014ko urriaren 28a
Langile Ikastolako Aldizkaria
L.I.A. 11.Z
enba
kia
L.I.A. hitza aldizka-rian
zehar ezkutatuta dago.
Ezetz aurkitu. Portadako-
ak ez du balio.
GOIZ GORRI, HAIZETSU
Udazken sano eta naturalak, arrats gorriak gehiago ekarri ohi ditu
goiz gorriak baino. Arrats gorri, goizean eguzki, zioen Peru Abar-
kak. Arras gorri, biharamunin eguraldi, diotsate Xiberuko beste
kantoian. Arrats gorri, bihar eguzki xuri, diote Lapurdin, eta Arrats
gorrabiatu ginenean- Euskadi Irratia izan zen nik horretan muturra
sartzearen kulpantei, eder aldi, Jean Elissaldek bildutakoak.
Oso erraz nahasten dira goiz gorri zein arrats gorri, eta onena da
biak uztartzea. Arrats gorri, bihar eguraldi; goiz gorri gauerako
haizea edo euri.
Arrats gorri, goiz argi; goiz gorri, iluntze iturri, bildu zuen Orbek
Errigoitin eta Azkuek Bizkaia aldean: Arrats gorri, eguraldi, baldin
egoera ezpalegi.
Eguraldiaren kontu hauekin -, Madrilgo iragarpenak ez ziren ape-
nas fidagarriak eta.
Gaur egun, gure telebista geurean ikustekoa da nola saiatzen di-
ren Euskal Herriko lurralde ezberdinak aipatzen: “Goizetik eguzki
pixka bat izango da, Nafarroan ere ordu dezente iraungo du, Biz-
kaia aldetik etorriko da fronte bat, eguerdirako hemen izango dira
hodeiak…
Nerea Lardi eta Intza Larburu
2014ko urriaren 28
eta 29an 4.mailako
ikasleak Getariako
Balentziaga museora
joango dira.
Arropa bereziak iku-
siko dituzte eta tailer
desberdinak egingo.
Espero dugu oso ondo
pasatzea museoan.
Nerea eta Intza
Aurkibidea
- Fantasia arakatzen...2or
- Jakin nahi al duzue?..6or
- Komikia…………..………….9or
- Iragarkiak ……………….10or
Bazen behin Txutxelandia izeneko herrialde bat.
Bertan, txutxe mordoa zegoen. Dena oso polita zen-
zen.Umeak eta gurasoak ere bazeuden eta Txutxe-
landiako pertsona bakoitzak ahalmen bat zuen.
Txutxe plazan ume pila bat zeuden jolasten, eta
gurasoak, batzuk etxean, besteak erosketak egiten…
Baina bat-batean ume guztiak falta ziren, erreka
handi batera joan ziren ume denak arrain forma du-
ten gominolak arrantzatzera. Batzuk ez zuten ezer
arrantzatu baina beste batzuk gominola mordoa
arrantzatu zuten. Denak gaueko hamarretan joan
ziren etxeetara eta oso ondo pasa zuten eguna.
Afaldu ostean, ohera joan ziren eta esnatu zirenean
gosaldu eta txutxe plazara joan ziren korrika ume
guztiak. Handik gutxira, gizon arraro bat agertu
zen eta denak ezkutatu egin ziren. Gizon hura gaiz-
toa zen eta hurrengo astean… Dena beltz-beltza ze-
goen, lehen oso polita zena,oso itsusi bihurtu zen, de-
nak beraien ahalmenekin Txu-
txelandia osoa lehen zegoen be-
zala utzi zuten eta denak oso
ondo bizi izan ziren bizitza
osoan.
Egilea: ARAITZ ELIZALDE
Ikastola beldurgarria
Bazen behin ikastola bat Herrixka izenekoa. Oso ikastola handia eta polita zen. Ikasle asko
joaten zen bertara. Baina bazegoen 5. mailako gela bat benetan jakin min handikoa. Urte
batean Halloween egunean ilargi betea zegoen eta ikasleei bururatu zitzaien irakasleari
hau esatea:
- Gaur gauean zergatik ez dugu ospatzen Halloween?
- Egia da. Gaur gauean Halloween ospatuko dugu.-esan zuen irakasleak.
Gau hartan Halloween ospatu zuten eta haur guztiak sorgin, deabruz eta banpiroz mozo-rrotu ziren. Denak musikarekin dantzatzen ari zirenean Fraxku izeneko mutiko bat azaldu zen. Deabru jantziarekin gerturatu egin zen irakaslearengana eta honek esan zuen:
-Entzun denok! hau gure lagun berria da Fraxku izena du eta oso lotsatia da.
Baina gau hartan denak etxera zihoazenean konturatu ziren Fraxku desagertu egin zela. Haur batzuk esan zuten ikastolako zubian ikusi zutela azkeneko aldiz. Hurrengo egunean ikastolara joan zirenean bertako atezainak kondaira bat kontatu zieten. Kondaira horrek esaten zuen urtero ume baten espiritua etortzen zela Halloween gauean. Eta orduan hau-rrak Fraxku espiritua izango zela pentsatu zuten.
NAROA OLASAGARRE
HAIZEA TOMÉ
LAGUN ARTEKO ARAZOAK
Egun batean, ikastolan borroka bat egon zen eta zuzendariarengana joan ziren.
-Zer gertatu da?
-Ba… gu frontoian txibekin jolasten ari ginela beraiek etorri dira esku-pilotan
ibiltzera eta borroketan hasi gara.
-Baina lagunak zarete, zergatik borrokatzen zarete? Bueno ba-
dakizue zer gertatu zitzaidan zuen adina nuenean?
-Zer gertatu zitzaizun?
-Orain dela urte asko jolas toki bat zegoen, eta hor, txibekin,
patinekin, saskibaloian … bi talde zeuden herriko plazan;
talde bat, saskibaloian ibiltzen zen eta bestea, patinetan.
Herriko alkateari eskatu zioten beste jolastoki bat egitea.
Ez zegoen dirua horretarako eta alkateari ideia bat sortu
zitzaion, eta esan zuen alkateak:
- Zergatik ez duzue egiten partidu bat eta herrikoak sarrera ordainduko dute eta
horrela dirua edukiko dugu jolastokia egiteko.
-Ze ideia ona ,baina ze partidu egingo dugu?
-Saski baloia patinekin, bale?
Egun hori iritsi zen eta jende asko zegoen harmailetan.
Hasieran saskibaloikoak irabazten zeuden eta bigarren zatian patinetakoak. Par-
tidua bukatzean ez ziren gogoratzen zeintzuk ziren saskibaloikoak eta zeintzuk
patinetakoak.
Elkarrizketa bat prestatu zuten, galderak erantzun eta gero, bi entrenatzaileek
hitz-egin zuten eta adostu zuten jolastokia kirol batean ibiltzeko.
Ezetz asmatu ze kiroletarakoa zen jolastoki berria?????????
Danel Iriondo 5.A
BERTSOA
Ikastola daukagu
jakintzaren jabe
bertara joaten gera
perezarik gabe.
Euskera, gazte eta
Matematika ere
dena ikasten degu
jakinduria asez.
(maritxu nora zoaz doinua)
NAROA OLASAGARRE , HAIZEA TOME
BESTEEN GAUZAK ERRESPETATU
Bertso bat noa orain
zuei kantatzera
motxila miatzea
ez da egokia
guazen denok kanpora
ondo pasatzera
nik ere ez nuke nahi
neri ez lapurtzera.
Doinua: Pasaiako plazatik
Gaur arazo bat gelan
denok izan degu
norbaitek besten motxila
gaur begiratu al du
besten gauzak ere
behar ditugu zaindu
eta denok lehenbailehen
nahi dugu konpondu.
Doinua: Pasaiako plazatik
BA AL ZENEKIENBA AL ZENEKIENBA AL ZENEKIEN
1- Marmokak %95a ura dela.
2– Elefantearen %60a ura dela.
3– Gizakiaren %65a ura dela.
4– Hernani errugbian azkena doala.
5– Oilo bati burua kendu eta korrika segitzen duela eta 1 minutu eta hil egiten
dela.
6– Sugandila bati isatsa moztu eta segitzen duela.
7– Ping-pong mahaia konponduko dutela.
8– Planeta unibertsotik begiratuta urdina
dela dena.
9– Planetako %97 a ur gazia dela eta %3a
geza.
10– Oso beharrezkoak garela munduan eta 3/4a gu eta gure laguntxoak garela?
Egilea: Markel Lacadena Iruretagoiena.
PREHISTORIA
1 - Jakin nahi al duzue Therizinosaurus baten azka-
zalak zenbat neurtzen
zuen? (70 zentimetro)
2 - Jakin nahi al duzue noiz agertu ziren lehenengo
marmokak? (Orain dela 500 milioi urte )
3 - Jakin nahi al duzue non aurkitu diren gizakien hondakin zaharrenak?
(1997an aurkitu zen Etiopian (Afrika) burezur bat 160.000 urterekin)
4 - Jakin nahi al duzue zein arotan bizi izan ziren Neanderthalak?
(Paleolitikoan)
5 - Jakin nahi al duzue zeintzuk diren Prehistoriaren aroak? (Paleolitikoa, Neo-
litikoa eta Burni aroan)
6 - Jakin nahi al duzue zer pentsatu zuten Txinan dinosauroen lehen fosilak
aurkitzean? (Dragoi baten hondakinak zirela)
7 - Jakin nahi al duzue nola deitzen den lurrean iraganeko bizitza ikertzen duen
zientzia?
(Paleontologia)
8 - Jakin nahi al duzue zergatik desagertu ziren dinosauroak?(Mexikon
Kretazioaren amaieran asteroide bat erori zela usten da)
9 - Jakin nahi al duzue zein den bizirik dagoen azkeneko dinosau-
roa?(krokodiloa)
10 - Jakin nahi al duzue zenbat neurtu zezakeen Neanderthal ba-
tek? (1,60m)
Xuban Fdez Audikana 5B
Egipto Afrikan dago . 75.000.000 biztanle ditu gutxi gora
behera. Eta ia guztiak arabiarrez hitz egiten dute.
Egipton egunez bero izugarria egiten du, baina gauez izu-
garrizko hotza.
Hor Nilo ibaia da luzeena Egipto guztia zeharkatzen due-
lako, eta 6.650 km neurtzen du.
Piramideak: antzina piramideak faraoiak hiltzen zirenean
beraien hilobia bihurtzen zuten,
Eta batzuk labirintoa zuten ez aurkitzeko hilobia.
Egipton basamortu pila bat daude:
Basamortu zuria,ondar itsasoa eta Sahara…L.I.A.
Sahara handienetarikoa da ia Txina bezain handia da.
Arlongek lehenik Egin
zuena namiri mina
ematea izan zen.
borrokan hasi ziren.
Aa¡¡¡¡
Tori
Garaitu
dut
AINARA DANTZA ESKOLA
Etor zaitezte Ainara dantza eskolara.
Baleta, Funky, Sevillanas, Dantza del bientre,… egin daitezke.
Anziola auzoa, 11, 13 edo deitu telefono honetara:6399527845.
XAPATIN
Etor zaitezte Xapatinera. Hemen zapatak konpontzen ditugu.
Anziola kalea, 26, lokala 12, edo deitu telefono honetara: 943334002.
ORDUTEGIA:
Goizetan: 9:00etatik 13:00etara
Arratsaldetan: 16:00etatik 20:00etara.
Garazi Arabiotorre 6.A
Etor zaitez Hernaniko gazte txokora helbidea: Aristizabal kalea, telefonoa:
943 33 32 12, gmail : hernanikogaztetxokoa @ gmail.com. Oso ondo pasako
duzu, tailerrak egiten dituzu, lagunak ere, agur denoi.
Etor zaitez !!!!!!
Etorri zaitez Hernaniko kiroldegira, denentzat aukera desberdina
aurkituko duzue. Elkano kalea, 127 20120
Hernani tel: 943 55 22 18 Hernani.
Zatoz!!!!
Egilea: Mikel 6.A
KOTXE BEHARRIK BAI?
Kotxe honekin 400 km orduko joan zaitezke. Bai
aurreko eta bai atzeko kristalak garbi-garbiak ditu.
Bolantea oso ona dauka, gainera borobila da.
5.225 euro balio du, baina GPSa
jasoko duzu opari.
.kotxe baten premia baduzu, es-
kaintza hau ez galdu.
Deitu telefono hone-
tara :673989111, gaueko 20:00etatik Aurrera.
EGILEA:Oier Aranburu Gorostegi
KOTXEA SALGAI
Kotxe honek 300 km orduko abiadura har dezake eta izugarrizko kotxea da. 5 mila baino gehiago balio du kotxe honek, he-gan egin dezake eta nahi duzun lekura eraman zaitzake. Hegazkin batean eral-datu daiteke eta limusina batean ere bai. Kotxe honekin kriston bidaiak egingo di-tuzu eta desio duzun lurraldera nahi du-zun unean joan zaitezke. Oso oso ondo pasako duzu.
Kotxe hau eskuratu nahi baduzu deitu zenbaki honetara: 0000 430000 21157
Aimar 6.B
Top Related