2014ko urriaren 28a L.I.A. · gosaldu eta txutxe plazara joan ziren korrika ume guztiak. Handik...

11
2014ko urriaren 28a Langile Ikastolako Aldizkaria L.I.A. 11.Zenbakia L.I.A. hitza aldizka-rian zehar ezkutatuta dago. Ezetz aurkitu. Portadako- ak ez du balio. GOIZ GORRI, HAIZETSU Udazken sano eta naturalak, arrats gorriak gehiago ekarri ohi ditu goiz gorriak baino. Arrats gorri, goizean eguzki, zioen Peru Abar- kak. Arras gorri, biharamunin eguraldi, diotsate Xiberuko beste kantoian. Arrats gorri, bihar eguzki xuri, diote Lapurdin, eta Arrats gorrabiatu ginenean- Euskadi Irratia izan zen nik horretan muturra sartzearen kulpantei, eder aldi, Jean Elissaldek bildutakoak. Oso erraz nahasten dira goiz gorri zein arrats gorri, eta onena da biak uztartzea. Arrats gorri, bihar eguraldi; goiz gorri gauerako haizea edo euri. Arrats gorri, goiz argi; goiz gorri, iluntze iturri , bildu zuen Orbek Errigoitin eta Azkuek Bizkaia aldean: Arrats gorri, eguraldi, baldin egoera ezpalegi. Eguraldiaren kontu hauekin -, Madrilgo iragarpenak ez ziren ape- nas fidagarriak eta. Gaur egun, gure telebista geurean ikustekoa da nola saiatzen di- ren Euskal Herriko lurralde ezberdinak aipatzen: “Goizetik eguzki pixka bat izango da, Nafarroan ere ordu dezente iraungo du, Biz- kaia aldetik etorriko da fronte bat, eguerdirako hemen izango dira hodeiak… Nerea Lardi eta Intza Larburu 2014ko urriaren 28 eta 29an 4.mailako ikasleak Getariako Balentziaga museora joango dira. Arropa bereziak iku- siko dituzte eta tailer desberdinak egingo. Espero dugu oso ondo pasatzea museoan. Nerea eta Intza Aurkibidea - Fantasia arakatzen...2or - Jakin nahi al duzue?..6or - Komikia…………..………….9or - Iragarkiak ……………….10or

Transcript of 2014ko urriaren 28a L.I.A. · gosaldu eta txutxe plazara joan ziren korrika ume guztiak. Handik...

Page 1: 2014ko urriaren 28a L.I.A. · gosaldu eta txutxe plazara joan ziren korrika ume guztiak. Handik gutxira, gizon arraro bat agertu zen eta denak ezkutatu egin ziren. Gizon hura gaiz-toa

2014ko urriaren 28a

Langile Ikastolako Aldizkaria

L.I.A. 11.Z

enba

kia

L.I.A. hitza aldizka-rian

zehar ezkutatuta dago.

Ezetz aurkitu. Portadako-

ak ez du balio.

GOIZ GORRI, HAIZETSU

Udazken sano eta naturalak, arrats gorriak gehiago ekarri ohi ditu

goiz gorriak baino. Arrats gorri, goizean eguzki, zioen Peru Abar-

kak. Arras gorri, biharamunin eguraldi, diotsate Xiberuko beste

kantoian. Arrats gorri, bihar eguzki xuri, diote Lapurdin, eta Arrats

gorrabiatu ginenean- Euskadi Irratia izan zen nik horretan muturra

sartzearen kulpantei, eder aldi, Jean Elissaldek bildutakoak.

Oso erraz nahasten dira goiz gorri zein arrats gorri, eta onena da

biak uztartzea. Arrats gorri, bihar eguraldi; goiz gorri gauerako

haizea edo euri.

Arrats gorri, goiz argi; goiz gorri, iluntze iturri, bildu zuen Orbek

Errigoitin eta Azkuek Bizkaia aldean: Arrats gorri, eguraldi, baldin

egoera ezpalegi.

Eguraldiaren kontu hauekin -, Madrilgo iragarpenak ez ziren ape-

nas fidagarriak eta.

Gaur egun, gure telebista geurean ikustekoa da nola saiatzen di-

ren Euskal Herriko lurralde ezberdinak aipatzen: “Goizetik eguzki

pixka bat izango da, Nafarroan ere ordu dezente iraungo du, Biz-

kaia aldetik etorriko da fronte bat, eguerdirako hemen izango dira

hodeiak…

Nerea Lardi eta Intza Larburu

2014ko urriaren 28

eta 29an 4.mailako

ikasleak Getariako

Balentziaga museora

joango dira.

Arropa bereziak iku-

siko dituzte eta tailer

desberdinak egingo.

Espero dugu oso ondo

pasatzea museoan.

Nerea eta Intza

Aurkibidea

- Fantasia arakatzen...2or

- Jakin nahi al duzue?..6or

- Komikia…………..………….9or

- Iragarkiak ……………….10or

Page 2: 2014ko urriaren 28a L.I.A. · gosaldu eta txutxe plazara joan ziren korrika ume guztiak. Handik gutxira, gizon arraro bat agertu zen eta denak ezkutatu egin ziren. Gizon hura gaiz-toa

Bazen behin Txutxelandia izeneko herrialde bat.

Bertan, txutxe mordoa zegoen. Dena oso polita zen-

zen.Umeak eta gurasoak ere bazeuden eta Txutxe-

landiako pertsona bakoitzak ahalmen bat zuen.

Txutxe plazan ume pila bat zeuden jolasten, eta

gurasoak, batzuk etxean, besteak erosketak egiten…

Baina bat-batean ume guztiak falta ziren, erreka

handi batera joan ziren ume denak arrain forma du-

ten gominolak arrantzatzera. Batzuk ez zuten ezer

arrantzatu baina beste batzuk gominola mordoa

arrantzatu zuten. Denak gaueko hamarretan joan

ziren etxeetara eta oso ondo pasa zuten eguna.

Afaldu ostean, ohera joan ziren eta esnatu zirenean

gosaldu eta txutxe plazara joan ziren korrika ume

guztiak. Handik gutxira, gizon arraro bat agertu

zen eta denak ezkutatu egin ziren. Gizon hura gaiz-

toa zen eta hurrengo astean… Dena beltz-beltza ze-

goen, lehen oso polita zena,oso itsusi bihurtu zen, de-

nak beraien ahalmenekin Txu-

txelandia osoa lehen zegoen be-

zala utzi zuten eta denak oso

ondo bizi izan ziren bizitza

osoan.

Egilea: ARAITZ ELIZALDE

Page 3: 2014ko urriaren 28a L.I.A. · gosaldu eta txutxe plazara joan ziren korrika ume guztiak. Handik gutxira, gizon arraro bat agertu zen eta denak ezkutatu egin ziren. Gizon hura gaiz-toa

Ikastola beldurgarria

Bazen behin ikastola bat Herrixka izenekoa. Oso ikastola handia eta polita zen. Ikasle asko

joaten zen bertara. Baina bazegoen 5. mailako gela bat benetan jakin min handikoa. Urte

batean Halloween egunean ilargi betea zegoen eta ikasleei bururatu zitzaien irakasleari

hau esatea:

- Gaur gauean zergatik ez dugu ospatzen Halloween?

- Egia da. Gaur gauean Halloween ospatuko dugu.-esan zuen irakasleak.

Gau hartan Halloween ospatu zuten eta haur guztiak sorgin, deabruz eta banpiroz mozo-rrotu ziren. Denak musikarekin dantzatzen ari zirenean Fraxku izeneko mutiko bat azaldu zen. Deabru jantziarekin gerturatu egin zen irakaslearengana eta honek esan zuen:

-Entzun denok! hau gure lagun berria da Fraxku izena du eta oso lotsatia da.

Baina gau hartan denak etxera zihoazenean konturatu ziren Fraxku desagertu egin zela. Haur batzuk esan zuten ikastolako zubian ikusi zutela azkeneko aldiz. Hurrengo egunean ikastolara joan zirenean bertako atezainak kondaira bat kontatu zieten. Kondaira horrek esaten zuen urtero ume baten espiritua etortzen zela Halloween gauean. Eta orduan hau-rrak Fraxku espiritua izango zela pentsatu zuten.

NAROA OLASAGARRE

HAIZEA TOMÉ

Page 4: 2014ko urriaren 28a L.I.A. · gosaldu eta txutxe plazara joan ziren korrika ume guztiak. Handik gutxira, gizon arraro bat agertu zen eta denak ezkutatu egin ziren. Gizon hura gaiz-toa

LAGUN ARTEKO ARAZOAK

Egun batean, ikastolan borroka bat egon zen eta zuzendariarengana joan ziren.

-Zer gertatu da?

-Ba… gu frontoian txibekin jolasten ari ginela beraiek etorri dira esku-pilotan

ibiltzera eta borroketan hasi gara.

-Baina lagunak zarete, zergatik borrokatzen zarete? Bueno ba-

dakizue zer gertatu zitzaidan zuen adina nuenean?

-Zer gertatu zitzaizun?

-Orain dela urte asko jolas toki bat zegoen, eta hor, txibekin,

patinekin, saskibaloian … bi talde zeuden herriko plazan;

talde bat, saskibaloian ibiltzen zen eta bestea, patinetan.

Herriko alkateari eskatu zioten beste jolastoki bat egitea.

Ez zegoen dirua horretarako eta alkateari ideia bat sortu

zitzaion, eta esan zuen alkateak:

- Zergatik ez duzue egiten partidu bat eta herrikoak sarrera ordainduko dute eta

horrela dirua edukiko dugu jolastokia egiteko.

-Ze ideia ona ,baina ze partidu egingo dugu?

-Saski baloia patinekin, bale?

Egun hori iritsi zen eta jende asko zegoen harmailetan.

Hasieran saskibaloikoak irabazten zeuden eta bigarren zatian patinetakoak. Par-

tidua bukatzean ez ziren gogoratzen zeintzuk ziren saskibaloikoak eta zeintzuk

patinetakoak.

Elkarrizketa bat prestatu zuten, galderak erantzun eta gero, bi entrenatzaileek

hitz-egin zuten eta adostu zuten jolastokia kirol batean ibiltzeko.

Ezetz asmatu ze kiroletarakoa zen jolastoki berria?????????

Danel Iriondo 5.A

Page 5: 2014ko urriaren 28a L.I.A. · gosaldu eta txutxe plazara joan ziren korrika ume guztiak. Handik gutxira, gizon arraro bat agertu zen eta denak ezkutatu egin ziren. Gizon hura gaiz-toa

BERTSOA

Ikastola daukagu

jakintzaren jabe

bertara joaten gera

perezarik gabe.

Euskera, gazte eta

Matematika ere

dena ikasten degu

jakinduria asez.

(maritxu nora zoaz doinua)

NAROA OLASAGARRE , HAIZEA TOME

BESTEEN GAUZAK ERRESPETATU

Bertso bat noa orain

zuei kantatzera

motxila miatzea

ez da egokia

guazen denok kanpora

ondo pasatzera

nik ere ez nuke nahi

neri ez lapurtzera.

Doinua: Pasaiako plazatik

Gaur arazo bat gelan

denok izan degu

norbaitek besten motxila

gaur begiratu al du

besten gauzak ere

behar ditugu zaindu

eta denok lehenbailehen

nahi dugu konpondu.

Doinua: Pasaiako plazatik

Page 6: 2014ko urriaren 28a L.I.A. · gosaldu eta txutxe plazara joan ziren korrika ume guztiak. Handik gutxira, gizon arraro bat agertu zen eta denak ezkutatu egin ziren. Gizon hura gaiz-toa

BA AL ZENEKIENBA AL ZENEKIENBA AL ZENEKIEN

1- Marmokak %95a ura dela.

2– Elefantearen %60a ura dela.

3– Gizakiaren %65a ura dela.

4– Hernani errugbian azkena doala.

5– Oilo bati burua kendu eta korrika segitzen duela eta 1 minutu eta hil egiten

dela.

6– Sugandila bati isatsa moztu eta segitzen duela.

7– Ping-pong mahaia konponduko dutela.

8– Planeta unibertsotik begiratuta urdina

dela dena.

9– Planetako %97 a ur gazia dela eta %3a

geza.

10– Oso beharrezkoak garela munduan eta 3/4a gu eta gure laguntxoak garela?

Egilea: Markel Lacadena Iruretagoiena.

Page 7: 2014ko urriaren 28a L.I.A. · gosaldu eta txutxe plazara joan ziren korrika ume guztiak. Handik gutxira, gizon arraro bat agertu zen eta denak ezkutatu egin ziren. Gizon hura gaiz-toa

PREHISTORIA

1 - Jakin nahi al duzue Therizinosaurus baten azka-

zalak zenbat neurtzen

zuen? (70 zentimetro)

2 - Jakin nahi al duzue noiz agertu ziren lehenengo

marmokak? (Orain dela 500 milioi urte )

3 - Jakin nahi al duzue non aurkitu diren gizakien hondakin zaharrenak?

(1997an aurkitu zen Etiopian (Afrika) burezur bat 160.000 urterekin)

4 - Jakin nahi al duzue zein arotan bizi izan ziren Neanderthalak?

(Paleolitikoan)

5 - Jakin nahi al duzue zeintzuk diren Prehistoriaren aroak? (Paleolitikoa, Neo-

litikoa eta Burni aroan)

6 - Jakin nahi al duzue zer pentsatu zuten Txinan dinosauroen lehen fosilak

aurkitzean? (Dragoi baten hondakinak zirela)

7 - Jakin nahi al duzue nola deitzen den lurrean iraganeko bizitza ikertzen duen

zientzia?

(Paleontologia)

8 - Jakin nahi al duzue zergatik desagertu ziren dinosauroak?(Mexikon

Kretazioaren amaieran asteroide bat erori zela usten da)

9 - Jakin nahi al duzue zein den bizirik dagoen azkeneko dinosau-

roa?(krokodiloa)

10 - Jakin nahi al duzue zenbat neurtu zezakeen Neanderthal ba-

tek? (1,60m)

Xuban Fdez Audikana 5B

Page 8: 2014ko urriaren 28a L.I.A. · gosaldu eta txutxe plazara joan ziren korrika ume guztiak. Handik gutxira, gizon arraro bat agertu zen eta denak ezkutatu egin ziren. Gizon hura gaiz-toa

Egipto Afrikan dago . 75.000.000 biztanle ditu gutxi gora

behera. Eta ia guztiak arabiarrez hitz egiten dute.

Egipton egunez bero izugarria egiten du, baina gauez izu-

garrizko hotza.

Hor Nilo ibaia da luzeena Egipto guztia zeharkatzen due-

lako, eta 6.650 km neurtzen du.

Piramideak: antzina piramideak faraoiak hiltzen zirenean

beraien hilobia bihurtzen zuten,

Eta batzuk labirintoa zuten ez aurkitzeko hilobia.

Egipton basamortu pila bat daude:

Basamortu zuria,ondar itsasoa eta Sahara…L.I.A.

Sahara handienetarikoa da ia Txina bezain handia da.

Page 9: 2014ko urriaren 28a L.I.A. · gosaldu eta txutxe plazara joan ziren korrika ume guztiak. Handik gutxira, gizon arraro bat agertu zen eta denak ezkutatu egin ziren. Gizon hura gaiz-toa

Arlongek lehenik Egin

zuena namiri mina

ematea izan zen.

borrokan hasi ziren.

Aa¡¡¡¡

Tori

Garaitu

dut

Page 10: 2014ko urriaren 28a L.I.A. · gosaldu eta txutxe plazara joan ziren korrika ume guztiak. Handik gutxira, gizon arraro bat agertu zen eta denak ezkutatu egin ziren. Gizon hura gaiz-toa

AINARA DANTZA ESKOLA

Etor zaitezte Ainara dantza eskolara.

Baleta, Funky, Sevillanas, Dantza del bientre,… egin daitezke.

Anziola auzoa, 11, 13 edo deitu telefono honetara:6399527845.

XAPATIN

Etor zaitezte Xapatinera. Hemen zapatak konpontzen ditugu.

Anziola kalea, 26, lokala 12, edo deitu telefono honetara: 943334002.

ORDUTEGIA:

Goizetan: 9:00etatik 13:00etara

Arratsaldetan: 16:00etatik 20:00etara.

Garazi Arabiotorre 6.A

Etor zaitez Hernaniko gazte txokora helbidea: Aristizabal kalea, telefonoa:

943 33 32 12, gmail : hernanikogaztetxokoa @ gmail.com. Oso ondo pasako

duzu, tailerrak egiten dituzu, lagunak ere, agur denoi.

Etor zaitez !!!!!!

Etorri zaitez Hernaniko kiroldegira, denentzat aukera desberdina

aurkituko duzue. Elkano kalea, 127 20120

Hernani tel: 943 55 22 18 Hernani.

Zatoz!!!!

Egilea: Mikel 6.A

Page 11: 2014ko urriaren 28a L.I.A. · gosaldu eta txutxe plazara joan ziren korrika ume guztiak. Handik gutxira, gizon arraro bat agertu zen eta denak ezkutatu egin ziren. Gizon hura gaiz-toa

KOTXE BEHARRIK BAI?

Kotxe honekin 400 km orduko joan zaitezke. Bai

aurreko eta bai atzeko kristalak garbi-garbiak ditu.

Bolantea oso ona dauka, gainera borobila da.

5.225 euro balio du, baina GPSa

jasoko duzu opari.

.kotxe baten premia baduzu, es-

kaintza hau ez galdu.

Deitu telefono hone-

tara :673989111, gaueko 20:00etatik Aurrera.

EGILEA:Oier Aranburu Gorostegi

KOTXEA SALGAI

Kotxe honek 300 km orduko abiadura har dezake eta izugarrizko kotxea da. 5 mila baino gehiago balio du kotxe honek, he-gan egin dezake eta nahi duzun lekura eraman zaitzake. Hegazkin batean eral-datu daiteke eta limusina batean ere bai. Kotxe honekin kriston bidaiak egingo di-tuzu eta desio duzun lurraldera nahi du-zun unean joan zaitezke. Oso oso ondo pasako duzu.

Kotxe hau eskuratu nahi baduzu deitu zenbaki honetara: 0000 430000 21157

Aimar 6.B