Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
Irakurketa-galderakMateos Sánchez, M.; García_figuerola, C. (2009). Recuperación de información en la web. Gijón: Trea
Lehenengo artikulu osoa irakurri eta gero erantzun galdera hauek. Erantzun batzuetarako komeni da Interneten bilaketa batzuk egitea. Bukatzean Interneten Issun igo. Gero zuen blogean ekarpena egin
eta esteka txertatu.
1. Zein dira aipatzen diren bi arazo nagusienak informazioa bilatzerakoan?
Lehen arazoa, erabiltzaileak aurkitzea nahi duena bilatzaileari helaraztean
egoten den arazoa da, gaizki azaltzea, zailtasunak edukitzea kontsulta egokiak
formulatzeko. Ordenagailuak ez dute guk nahi duguna egiten, guk esaten
dieguna baizik.
Bigarren arazoa, bilaketa egin ondoren, jasotzen ditugun emaitza guztiak
asimilatu eta ondo klasifikatzerakoan etortzen da. Milaka emaitzekin lan egin
behar dugu eta ez da xamurra informazio guzti hori ondo maneiatzea.
2. Bilatzaileen Crawler-rak Robot ere deitzen dira. Azaldu zure hitzetan zer
egiten duten. Bilatu Interneten nola izena duen Googlen Robotak.
Robotak webgunea indexatzen du, hau da, bertako terminoak eta izaerarekin
datu base bat sortzen du, ondoren guk bilatzerakoan kontsultatuko den datu
base bat. Hau egiteko GoogleBot errobotak erabiltzen dira, hauek esteketatik
saltoka dabiltza etengabe internet indexatzen.
1
IZENA: Ander Bolibar
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
3. Zer esan nahi du “búsqueda sintáctica”?
Hitz zehatz batzuk bilatzea, emaitzeko webgunean guk bilatu dugun hitza
agertuko da, baina agian ez du edukiko guk nahi genuen esanahia (hori
bilaketa semantikoa izango zen)
4. Googlen algoritmoa Page Rank da. Zein da bere eginkizun nagusia ?
Eginkizuna, emaitza guztietatik interesgarriena lehen postuan kokatzea da.
Horretarako webguneak eta edukiak izaera zehatz bat eduki behar dute (garbi
idatzita, egile sinesgarria, html zuzena…).
5. Googlen bilaketa bat egiten duzunean zer gertatzen da? Azaldu zer
gertatzen den “Googlen” barruan
Guk bilaketa egin baino lehenago, googlek webguneak indexatuta ditu,
emaitza taula zehatz batetan. Guk bilaketa egiterakoan sartutako terminoak
“Dump Lexico” datu baseak eta “indexer” postu zerrendak elkarlanean
sortutako datu basean bilatzen du. Emaitzak “Page Rank”-aren ordenean
erakusten digu guri googlek.
2
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
3
Top Related