7/28/2019 1. Ikasgaia - Nazioarteko Arauen Aplikazioa
1/4
Nazioarteko Arauen Aplikazio Prozesua
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II
9
Lehendabiziko Ikasgaia
Lehendabiziko ikasgai
honetan, Nazioarteko
arauen aplikazioa
aztertuko dugu.
Horretarako, bai
ohituraren bai arau
idatzien aplikazioa
ikusiko eta aztertukodugu.
7/28/2019 1. Ikasgaia - Nazioarteko Arauen Aplikazioa
2/4
1. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
azioarteko Zuzenbide Publikoa II
10
7/28/2019 1. Ikasgaia - Nazioarteko Arauen Aplikazioa
3/4
Nazioarteko Arauen Aplikazio Prozesua
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II
11
1. Ikasgaia: Nazioarteko ArauenAplikazio Prozesua.
Nazioarteko arau baten aplikazioan, barne ordenamendua ezin izango da aurkeztu nazioarteko
arauaren aplikazioaren eragozpenerako. Hori arau orokor gisara ezartzen da Vienako itunaren
27.artikuluan. Hala ere 46. Artikulua salbuespen bate ematen digu: frogatzea arau hori onartu
zela bere garaian eskuduna ez zen pertsona baten parte hartzearekin. Baina hori frogatu
beharrezkoa da.
Bigarren arazo bat izango litzateke aplikazio lurraldetarra, Vienako itunaren 29. artikulua
oinarri daukagularik. Bereizi beharko dugu probintzia eta kolonien artean, ez baita berdin
aplikatuko. Arau orokorra izango da estatuaren lurralde osoan aplikatu behar dela, etasalbuespenez, borondatez tratatuan kontrakoa adierazten bada edo tratatugileek hala adostuz
gero.
Menerapen kolonialean dauden herrien kasuan, hauek estatuaren parte ez denez, araua
kontrakoa izango da, hau da, ez da printzipioz koloniara zabalduko. Egon daitekeen beste arazo
bat, estatu federalen kasua izango litzateke (Suitza, Alemania, Kanada ). Kasu horietan,
estatua da obligatua dagoena, berak sinatzen baitu eta gero ikusi beharko dira bere klausula
federalak.
Baina benetako arazoa arauaren interpretazioa izango da. Idatzizko arauen arazo nagusia
izango da hau, hau da zentzua eman behar zaio estatuen kontsentsua zein den ikusteari.
Interpretazio lana estatuei dagokie, naiz eta epaileak interpretatu behar dituztela aldarrikatzen
den. Bi arrazoi daude estatuei emateko interpretatzeko ahalmena: beraiek izan dira parte
hartu dutenak eta beraz, beraiek egingo dute interpretazio autentikoa. Bestalde, Nazioarteko
ordenamenduan ez dago jurisdikzio obligatoriorik. Baina interpretazio desberdinak egon
daitezke tratatu baten inguruan.
Vienako Hitzarmenak, fede onaren printzipioa ezartzen du bere 31. artikuluan. Interpretazio
irizpideak ezartzen dira artikulu horretan. Testutik abiatuta, testuarekin batera eman diren
dokumentu guztiak kontutan hartu beharko dira bere interpretaziorako.
Sortu daitekeen beste arazo bat interpretatzerako orduan, hizkuntza desberdinetan egindako
tratatuen kasua izango litzateke, izan ere, hizkuntza bakoitzak bere izaera propio izango du.
Kautotzerako orduan hizkuntza desberdinetan egiten bada, baliozko tratatu desberdinak
egongo dira, eta hizkuntza arazoak aldaketak eragin ditzakete. Hau ekiditeko, egin daitekeena
da hizkuntza bakar batean testu bakar bat egitea eta gainontzekoak kopiak egitea,
interpretazio lanerako bati eman lehentasuna, eta testu guztiak indar bera dutenean Vienako
33.aartikulua aplikatuko da.
Nazioarteko idatzizko arauak aplikatzerakoan, denborazko arazoak ere egon daitezke,
7/28/2019 1. Ikasgaia - Nazioarteko Arauen Aplikazioa
4/4
1. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
azioarteko Zuzenbide Publikoa II
12
indarrean sartzeko unea dela medio. Hori atzera eraginkortasunaren printzipioa eta arauaren
berehalako efektuen printzipioaren bitartez ebazten da.
Arauen aplikazio salbuespenak ere badaude, geroago ikusiko ditugunak.
Estatu barnean, ohituraren definizioa egiten da organo judizialen eskutik.
Barne ordenamenduan, arau konbentzionalak publikatuta egon behar dira, Konstituzionalak
izan behar dira, indarrean sartzea finkatuta egon behar da eta arauaren izaera aztertu behar
da bere interpretaziorako. Izan ere, tratatu bat ez da beti modu berean aplikatzen.
Top Related