Zineuskadi: elkarlanean Joxean Bengoetxea Gipuzkoako ... · kuota bat eskaintzea. Zortziek...

16
Ostirala, 2011ko urriaren 21a. II. urtea. 45. zenbakia Zineuskadi: elkarlanean zinema aretoen beharrei erantzuteko bide berria Ikus-entzunezkoen ekoizle elkarteek eta Eusko Jaurlaritzak abiatu dute egitasmo hori, udal zinema aretoak sare batean bildu eta hemengo eta Europako ekoizpenak sustatzeko asmoz. Oraingoz, Gipuzkoako lau herritako zinemek egin dute bat ekimenarekin. 2-3 Joxean Bengoetxea 1 Gipuzkoako autoeskolen elkarteko lehendakaria «Pertsona asko, behin puntu bat galdu, eta gero ondo ibiltzen dira» 5 Ingurumena 2012rako espero da Jaizkibel eta Ulia arteko itsas korridoreari buruzko erabakia 10-11 GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

Transcript of Zineuskadi: elkarlanean Joxean Bengoetxea Gipuzkoako ... · kuota bat eskaintzea. Zortziek...

Page 1: Zineuskadi: elkarlanean Joxean Bengoetxea Gipuzkoako ... · kuota bat eskaintzea. Zortziek Zineuskadi barruan sare txiki bat osatu dute, ... Tolosako Leidor zineman,ikusleak,sarrerak

Ostirala, 2011ko urriaren 21a.II. urtea. 45. zenbakia

Zineuskadi: elkarlaneanzinema aretoen beharreierantzuteko bide berriaIkus-entzunezkoen ekoizle elkarteek eta Eusko Jaurlaritzak abiatudute egitasmo hori, udal zinema aretoak sare batean bildu etahemengo eta Europako ekoizpenak sustatzeko asmoz. Oraingoz,Gipuzkoako lau herritako zinemek egin dute bat ekimenarekin. 2-3

Joxean Bengoetxea 1Gipuzkoakoautoeskolen elkarteko lehendakaria

«Pertsona asko, behinpuntu bat galdu, eta geroondo ibiltzen dira» 5

Ingurumena 2012rakoespero da Jaizkibel eta Uliaarteko itsas korridoreariburuzko erabakia 10-11

GORK

A RU

BIO

/ AR

GAZK

I PRE

SS

Page 2: Zineuskadi: elkarlanean Joxean Bengoetxea Gipuzkoako ... · kuota bat eskaintzea. Zortziek Zineuskadi barruan sare txiki bat osatu dute, ... Tolosako Leidor zineman,ikusleak,sarrerak

Onintza Lete Arrieta

Norabide berean jarridira ikus-entzunezko-en euskal ekoizle el-karteak eta Eusko

Jaurlaritza, eta Zineuskadi elkar-tea osatu dute elkarlanean. Hel-buru nagusia Euskal Herriko zi-nema ekoizpena bultzatzea, baitaEuropan egiten dena ere. Bide ho-rretan, eragile berria hartu dutekontuan; udal zinema-aretoekosatzen dutena.

28 zinema daude Gipuzkoan,eta horietatik 19 udal zinema-are-

toak dira. Dena den, areto gehie-nen kudeaketa enpresa priba-tuen esku utzita dute udalek.Badira, ordea, salbuespenak:Arrasate, Tolosa eta Legazpi,esate baterako. Salbuespen horie-tan udaletako kultura sailakarduratzen dira kudeaketaz.Tolosaren eta Legazpirenkasuan, zineklubek udalarekinelkarlanean jarduten dute.

Sanzen esanetan, herri bakoi-tzeko zinema aretoen eta kudea-ketaren ezaugarriak desberdi-nak dira. Hala ere, gehienekkezka bera dute momentu haue-

tan: digitalizazioaren erronkagainditu eta aurrera egitea. Eskuartean duten informazioaren ara-bera, bi urte barru sistema analo-gikoa edo 35mm-koa desagertuegingo da, «eta, beraz, derrigo-rrezkoa izango da digitalizazioa»,adierazi du Arrasateko Kulturateknikariak, Jon Garaik.

Tolosa eta Arrasate dira, hainjustu, Zineuskadik abian jarriduen lehen ekimenaren zortzipartaideetako bi —Gipuzkoako-ak dira lau herri, eta Bizkaikoakbeste lauak—. Media programakdiruz lagundutako Europa Cine-

mas sarean sartzeko informazioaeta laguntza eman die elkarteberriak, eta laster jakingo duteEuropako programatik dirulaguntzarik jasoko duten ala ez.Bi herri horiez gain, Ordizia etaAndoain dira sare horretan sar-tuko liratekeen Gipuzkoakobeste herriak.

Sarearen helburua zine euro-parra bultzatzea da, eta lagun-tzak jasotzeko beharrezkoa daherri horietako zinema aretoetanzine europarraren gutxienekokuota bat eskaintzea. ZortziekZineuskadi barruan sare txiki

bat osatu dute, sare handiagohorretan parte hartu ahal izate-ko.

Behin sare hori martxan jarri-ta, Zineuskadiren lehentasunakbi dira: udal zinema-areto gehia-go elkartuko dituen sarea osa-tzea Araba, Bizkai eta Gipuzko-an, eta zinema aretoakdigitalizatzea.

Elkarlanaren garrantziaIrabazi asmorik gabeko elkarteada Zineuskadi, eta Euskal Herri-ko ekoizleen bi elkarteek —Ibaiaeta EPE-APV— eta Eusko Jaurla-

Ikus-entzunezkoen ekoizle elkarteek eta Eusko JaurlaritzakZineuskadi elkartea jarri dute abian, udal zinema-aretoak sare bateanbildu eta bertako eta Europako ekoizpena bultzatzeko; erronken etazailtasunen artean, aretoak digitalizaziorako prestatzea dago.

Elkarlana,zinemaaretoetan ate-joka

Tolosako Leidor zineman, ikusleak, sarrerak erosteko zain . J. CARLOS RUIZ / ARP

Astekoa ›2 gipuzkoako hitza 2011ko urriaren 21a, ostirala

Zinemak D

Azpeitiko Soreasu zinemaberriak «harrera ona» izan duOrain hamar-hamabost urte bi zinemaareto zituen Azpeitiak: Soreasu etaZelaitxo. Bigarrena bota zuten lehenda-bizi, etxebizitzak egiteko. Soreasu desa-gertu zen ondoren; eraikina bota zuten,berria egiteko. Urteak pasatu dituzteazpeitiarrek zinema aretorik gabe,DVDak herriko beste areto batean ikus-

ten. Ekainetik, ordea, berriz goza deza-kete zazpigarren arteaz herritik aterabeharrik gabe. Berri-berri zabaldu dituateak Soreasuk, eta udaleko arduradu-nen esanetan «harrera ona» izan du.550 eserleku ditu aretoak. Eraikinaberria izan arren, proiektore analogikoadu oraingoz: «Lehen hilabeteetan gaudeeta, proba modura hartu dugu. Aurrera-go ikusiko dugu digitala jarri ala ez».Soreasu aretoa, inauguratu bezperetan. U.K.H.

1988pZinemaren hastapen urtea,batezbeste.Hainbat herritan zinema jardueralehenago hasi bazen ere, batez beste,1988. urtean abiatu zen zinema jardueraGipuzkoan. Jarduera digitalari dagokio-nez, batez beste, 2006an iritsi zen tek-nologia digitala Gipuzkoako zinemetara.

GZinemak, areto kopuruaren arabera

Bakarra 2-3 artean 6-9 artean 10-12 artean

AndoainBastero

28areto

AretxabaletaZaraia zenema

ArrasateAmaia udal antzokia

OñatiHerri zinema

LegazpiLatxartegi

ZumarragaZelai Arizti

BeasainUsurbe

OrdiziaHerri Antzokia

AzpeitiaSoreasuAzkoitia

Baztartxo

AtaunHerri Antzokia

TolosaLeidor

VillabonaGurea

ElgoibarHerriko Antzokia

DebaZubelzu

ZumaiaAita Mari Zarautz

Modelo

LazkaoAreria

HernaniBiteri aretoa

EibarColiseo

TruebaPrincipeLa BretxaAntiguo Berri

DonostiaCinebox MendibilOcine Txingudi

Irun

ErrenteriaNiessen

UsurbilCinebox Urbil

19

6 2

1

ITURRIA: GIPUZKOAKO HITZA

Page 3: Zineuskadi: elkarlanean Joxean Bengoetxea Gipuzkoako ... · kuota bat eskaintzea. Zortziek Zineuskadi barruan sare txiki bat osatu dute, ... Tolosako Leidor zineman,ikusleak,sarrerak

ritzak osatzen dute zuzendaritza.1992tik EAEn martxan denMedia programa kudeatzenjarraituko dute elkartetik.

Tolosako eta Arrasateko uda-lek gustura hartu dute elkartea-ren sorrera, baita handik jasota-ko gonbidapena ere: «Intereshandiarekin jarraitu dugu egitas-mo honen sorrera, eta bere helbu-ruak bat datoz egiten ari garenlanarekin», adierazi du Sanzek.Garairentzat, «bidea egitekodagoen arren, taldean aritzeakbeste indar bat emango du».

Hala ere, Sanzen ustez, «osogarrantzitsua izango da beste

udal ordezkarien iritzia ezagu-tzea». Lehen pausoak EuropaCinemas sarearen inguruaneman ondoren, Zineuskadirenbenetako lana orain baitator:udal gehienekin hitz egiten has-tea, sarea osatzeko.

Zineuskadiren arabera, udalzinema-aretoen errealitatea eza-gutzea izan da lehen pausoa.Diagnostikoa martxan dute, etalaster jakinaraziko dituzte ondo-rioak. Sarea osatuko duteneksinatu beharreko hitzarmenaprestatzen ere ari dira Zineuska-din.

Hitzarmenaren nondik nora-koak zehazki ezagutu ez arrenoraindik, Sanz eta Garai bat datozelkarlana onerako izango delaesaterakoan. Tolosako teknika-riak azaldu duenez, beraiek saia-tu izan dira lehen ere «beste uda-lekin eta zineklubekinharremanak landu eta elkartze-

ko bideak eraikitzen; azkarregi,agian». Orain aukera bat zabalduda, eta hori aprobetxatzeko prestdaude. Europa Cinemas sareansartuz gero, esaterako, Garaikargi ditu onurak: «Abantailakekarriko ditu taldean aritzeak,bai informazioa lortzerakoorduan, bai diru laguntzak lortze-rakoan, baita zinema zikloakantolatzeko garaian ere».

Digitalizazioaren erronkaGaraik eta Sanzek, biek duteburuan digitalizazioa. Tolosanzinema emateko bi areto dituzte:Leidor antzokia eta Topic muse-oa. Azken horretako aretoa digi-talizatuta dago, eta 250 lagunen-tzako tokia du. Leidor danagusiki zinema areto gisa era-biltzen dutena, ordea, eta hanproiektore digitala jartzea daTolosako Udalaren apustua.Asmo bera dute Arrasaten. Biakdaude diru laguntzen esperoaneta, hortaz, ez dakite aurten alaaurrerago egingo duten aldaketa.Egin beharreko inbertsioa han-dia da, izan ere, Garaik gogorara-zi duenez: «Sistema analogikotikdigitalerako aldaketa egitean 2dimentsioko (2D) edo 3 dimen-tsioko (3D) sistemak jar daitezke;2Dkoa egitea, esaterako, 75.000eta 100.000 euro artean kostatzenda. 3Dkoa, gehiago».

Sanzen ustez, «udal zinema-areto guztiek ezingo diote aurreegin derrigorrezkoa den aldaketahorri, eta zinema areto asko desa-gertu egingo da». Diru laguntzakguztientzat ez direla egongo ustedu, eta herri txikietan nahiz aretobat baino gehiago dituzten hirie-tako zinema batzuetan arazoakizango dituztela: «Pena da, bainaareto kopurua jaitsi egingo delauste dut».

‹ Astekoa2011ko urriaren 21a, ostirala gipuzkoako hitza 3

ZinemakD

Mediak 9,5 milioi eurobideratu ditu hamabi urteanZinema europarra bultzatzeko lagun-tzak ematen ditu Media programak.EAEn 1999tik hona 9,5 milioi euro bide-ratu ditu diru laguntzetarako, eta ikus-entzunezko 30 proiektu berri bultzatuditu. EAEn estreinatutako film europa-rren %80 erakustea ahalbidetu du .Urtarriletik Zineuskadiren barruan dago.

99pBatez beste,zinema bakoitzak urte-an euskaraz emandako saioak.Gipuz-koan, iaz, zinema bakoitzean batez bes-te euskarazko 99 saio eman zituzten.2009an ere saio kopuru bera eskaini zu-ten. Europako zinemari dagokionez, iaz,eta 2009an 830na saio eskaini zituzten.

17.435pGipuzkoako zinema aretoetako eser-lekuak,orotara.Guztira, Gipuzkoako zi-nema aretoetan 17.435 eserleku daude.Zinema bakoitzak batez beste dueneserleku kopurua, berriz, 622koa da. Ara-ban 1.136koa da batez bestekoa, eta763koa Bizkaian.

@ sareanZineuskadiri nahiz zinemaren euskalindustriari buruzko informazioa:pzineuskadi.eu. Elkarte berriaren web-gunea hobetzen ari dira oraindik.pwww.ibaia.org. Ikus-entzunezkoenEuskal Ekoizle Burujabeen Elkartea.pwww.epe-apv.Euskal ProduktoreenElkartearen webgunea.

O. Lete Arrieta Donostia

Veronica Sanchez (Bilbo, 1969) Zi-neuskadiko zuzendaria da urta-rriletik. Zinemaren mundua ger-tu-gertutik ezagutzen du: hamabiurtez ikus-entzunezkoen Euska-diko Media programako zuzenda-ria izan da eta zinema jaialdienmerkatuan ere lan egindakoa da.Udal zinema-aretoak elkartuta,bertako ekoizpena bultzatu nahidu, «eta zinema amerikarrari au-rre egin».Araba,Bizkai eta Gipuzkoako udal zi-nema-aretoen sarea sortu nahi duZineuskadik.Zergatik?Zinema programatzaileak eraba-kitzen du zer erakutsi eta zer ez be-re zinema aretoan, eta ikusten arigara udal zinema-areto kopuruoso nabarmena dugula: 343.000ikusle mugitzen dituzte. Zine eu-roparra, eta horren barruan koka-tzen dudan euskal ekoizpena, pro-mozionatu nahi dugu sarearen bi-tartez. Gauza interesgarri gehia-go ere egin daiteke haiekin, eta be-raiek ere euskal industriarenpartaide senti daitezen nahi dugu.Helburua zein da?Aretoetan ikusle kopurua handi-tu nahi dugu euskal zinemari etaeuroparrari dagokionez; komer-tzialki potentzial ahulagoa dutenhaiek bultzatu nahi ditugu. Etaberaiekin lan eginda lortzen dahori. Aurrena hitzarmena sinatubeharko dugu udal bakoitzare-

kin, eta hori izango da konplika-tua une hauetan. Baina interesbateratua da, denok batera lanegiten badugu arazo handiei ho-beto egingo diegu aurre. Zein dira zuretzat arazo horiek?Mugitzen ez badira, drama batizango da digitalerako trantsi-zioa. Gero eta zailagoa da filmak35 milimetroko zintan lortzea, ba-natzaile handiek gero eta kopiagutxiago ateratzen dituzte forma-tu horretan, eta beraz kopia ho-riek lortzeko benetako borrokakizaten dira. Gure areto guztiakformatu horretakoak badira, gaiz-ki ibiliko gara. Momentu konpli-katua da; urteak daramatzagu zi-nemak digitalizatzeari buruz hitzegiten, baina ez dira pauso horiematen ari, zinema komertzialaksalbu. Principe eta Trueba, esate-rako, guztiz digitalizatuta daude.

Zertan lagun dezake Zineuskadik?Nik beharrezkoa ikusten dut udalhoriekin elkartzea, eta beraiekesan dezatela norantz joan nahiduten. Gure laneko puntu estra-tegikoetako bat digitalizazioare-na izango da: txosten bat idatzikodugu eta ate joka hasiko gara uda-letan, aldundietan, Eusko Jaurla-ritzan eta baita Europan ere.Herrietako zineklubek Zineuskadikbultzatu nahi duen zinema motahori eskaintzen dute herrietan. Ha-rremanik izan duzue haiekin? Oraingoz udal zinema-aretoen ja-beetan jarri dugu arreta: udale-tan. Udalak ardura hori zineklu-baren, kultur teknikariaren edoenpresa programatzailearen gainutzi nahi badu, guk ez daukaguinolako arazorik haiekin hitz egi-teko. Elkarlana nahi dugu, hitzar-menak sinatu eta lan egin.

Veronica Sanchez 1Zineuskadiko zuzendaria

«Digitalizazioarena da gurepuntu estrategikoetako bat»

ONINTZA LETE ARRIETA / UROLA KOSTAKO HITZA

Udal zinema aretoenerrealitatea ezagutzeaizan da Zineuskadirenlehen pausoa

Page 4: Zineuskadi: elkarlanean Joxean Bengoetxea Gipuzkoako ... · kuota bat eskaintzea. Zortziek Zineuskadi barruan sare txiki bat osatu dute, ... Tolosako Leidor zineman,ikusleak,sarrerak

Ondo lo egin,Eustakio

Uda bero hartako oporretatik gauza pare bat bakarrik gogo-ratzen dut; uretan jolasteko erosi zidaten koltxonetatxoaeta siesta orduko aitonaren ipuinak. Hiruzpalau urte izan-go nituen, oporretara joan ginen eta hondartzan ibiltzeko

koltxoneta puzgarri txiki bat erosi zidaten, marrazki eta kolore mor-doxka bat zuena. Bazkalondoan, aitona Eustakiok eramaten ninduenlotara, koltxonetatxoa besapean hartu eta aitonaren eskutik logelara-ko bidea egiten nuen logura arrastorik gabe. Beti prozesu bera errepi-katzen zen; ohean etzaten ginen, eta koltxonetako marrazkiei begiraipuin bat asmatzen zuen, ni lokartzeko asmotan: «Bazen behin ahatetxiki bat, uretan jolastea asko gustatzen zitzaiona. Bere etxe txuriarenparean erreka bat zegoen, eta han ibiltzen zen jolasean. Arratsalde ba-tean...», isildu egiten zen tarteka Eustakio ipuin-kontalaria; zain geldi-tzen nintzen, inspiratzeko denbora beharko zuela pentsatuz. Baina ja-rraitzen ez zuela ikusita, nire ipuinarekin jarraitzera derrigortzennuen; «aittonaaaa...». Orduan, begiak ireki eta lo hartzen ari zela kon-turatzeaz bat, ipuinarekin jarraitzen zuen; askotan, kontatzen hasita-ko istorioarekin zerikusirik ez zuen izaten jarraipenak, baina haurra

nintzen, eta ez nuen koherentzia edo arrazoiaren beharrik ipuin bat si-nesteko. Hainbat ahalegin egin ondoren, amore ematen nuen; isil-isi-lik koltxonetatxoa eskuetatik kentzen nion, ez esnatzeko kontu han-diarekin, besapean hartu eta ipuinaren bukaerarik entzun gabe gela-tik irteten nintzen. Sukaldera sartu orduko amonari esaten nion,«xixxx, aittona lo dau». Urte batzuk beranduago, barrez gogoratzenzuen beti pasarte hori.

Noizbait ikusi al duzue manilarraren ordez bolante bat zuen bizikle-tarik? Nik bai! Ez zituen alferrik pasatzen ordu pila haiek Toki-Goxo-ko garajean sartuta... zenbat asmakizun, zenbat burutazio sinestezingaraje fresko hartako pareten artean egia bihurtuak.Telebistari begi-ra geundela, politikariren bat betiko hitz-jario faltsuan entzun ordukomaldizioka hasten zen, odolak irakin egiten zion segundo bakar bate-an! Barre errazekoa zen, hala ere: gogoratzen dut Albako dukesarenimitazioa egiten nion bakoitzean ateratzen zitzaion algara gozo hura,aurpegi borobilean zabaltzen zen irribarre pikaro hura ez dut sekulaahaztuko.

Gizon fina, herrian eta herrigintzan. Aita adoretsu eta eskuzabala.Aitona bromazalea, maitagarria eta umoretsua. Eta sekula ezagutududan senarrik leialena, besoarekin Juanitaren bizkarra inguratuzikusten genuen egunero.

Nire oroitzapenetan igerian nabilela, aldamenera begiratu dut; hor-txe dago amona Juanita, zurbil baina tente. Begirada goibel horri au-rre egiteko adorerik ez dut izan, eta neure buruarekin haserretu naiz,«tuntuna, ez al dut laguntzeko fundamenturik izango?». Eta zer esan-go diot 55 urtez bere senarra izan dena galdu duen emakumeari? Ani-mo esatea alferrik da, hitz arinegia da halako pisuko minarentzat.Sentimentuan laguntzen zaitut berriz formalegia eta hotzegia errailakerretzen dituen hutsune horrentzat. Baina bihotzean dudana azaltze-ko hitzik ez dut aurkitzen, eta aurkituta ere eztarriko korapiloak ez diehitzei irtenbiderik uzten. Eskua sorbaldan jarri diot azkenean, Eusta-kiok jartzen zion moduan, eta laztan horren bidez esan nahi izan diot:«Ez dugu sekula haren hutsunerik beteko, ez dizugu minik kendukoeta negarrik ezabatuko. Baina hemen gaude denok, eta benetan dioguahal dugun guztia egingo dugula hutsunea hain sakona izan ez dadin,mina leunagoa izan dadin, eta negarraldien artean, tarteka irribarrebat loratu dadin». Beldurrak eta emozioak gorputza inbaditu ez bali-date, buruan bueltaka dabilzkidan hitz hauek ahoskatuko nituzke,baina ezin da beti arrazionalki jokatu, eta izuak irabazi du, isilik geldi-tu naiz aurrera begira.

Oraingoan ere nik baino lehenago lo hartu duzu, aitona, ipuinarenamaiera entzun gabe gelditu naiz azkenean; ondo lo egin.

Bat bitanAitziber GarmendiaAktorea

Gazteen aurkako epaiketak eta zigorrak salatze-ko, manifestazio jendetsua egin zuten igandeanDonostian. Eleak mugimenduak deituta eta Epai-keta politikorik ez, zigorrik ez. Euskal gazteria libreeta legala lelopean, bereziki gogoan izan zituzten

2007an atxilotu eta Espainiako Auzitegi Naziona-lak sei urteko espetxe zigorrera kondenaturikoDonostiako hamabost gazte. Gazteak zigortzekoarrazoi bakarra «haien militantzia politikoa» delasalatu zuten.JON URBE / ARGAZKI PRESS

GAZTEAK EPAITZEARI UTZ DIEZAIOTEN

Irudia qDonostia

GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dute 2.500 karaktere —espazioak barne— baino luzeago izanbehar, eta mozteko eskubidea du komunikabideak. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko: [email protected].

Moderatuen iraultza

Irailaren hasieran esan zi-daten Zumaian taldetxobat biltzen zela Itzurunenedo San Telmo gainean,ez dakit, eguzkia itsasoan

azken aldiz ezkutatzen ikusteko,ondoko egunetan Matxitxakoatzean gordetzen hasten delako.Nik gauza bera egiten nuen Za-rauzko Talaimenditik eta sektaberekoen artean eman ohi den el-kartasun halako bat sentitunuen kide ezezagun horiekiko.Nik, egia da, bakarka egitennuen erritual hori, erlijio debeka-tu bateko kide nintzen sentipena-rekin askotan. Tarteka, kanpine-ko alemanen bat izaten nuen in-guruan edo bikote maiteminduberriren bat, argazki makina ñi-miñoak eskuetan, denborareniragankortasuna eta edertasunorok duen iraungitze data hainbikain adierazten dituen ikuski-zun harrigarri hori argazki bate-an biltzeko gai direlakoan.

Geroztik ere jarraitu dut Talai-mendira igotzen, aurtengo udaz-kena aparta izaten ari baitaarrats-beherak ikusteko, bainaez da gauza bera eguna une batezgelditzen dela ematen dueneaneguzkia odoldurik, dekoraziofuturista bat lagun, itsasoanamiltzen ikustea edo, orain ger-

tatzen zaion bezala, Inda Mendiatzean ezkutatzen ikustea. Nikez dakit baina, konparazio batenbila hasita, AC/DCren kontzertubaten eta herriko abesbatzarenarteko tartea egon liteke hor. Ezdut esango lehorreko eguzkisarrera guztiak eskasak direnik.Behin Bilboko superportuaribegira nengoela eguzkia Petro-norren tximinien artetik beheraerortzen ikusi nuen. AreetakoClub Nautikotik izan zen. Ez naizbatere trebea, baina tabernadotore horretan paperezko esku-zapiren bat hartu eta poesia bat idazten hasteko gogoa ematenzuen.

Gaztetan, noski, eguzki sarre-rak baino ederragoak dira egun-sentiak, gaupasa baten bukae-ran badira ederragoak oraindik.Eguna luzea dela iragartzen dueguzkiak, bizitza infinitua delaeta maitasunak muga guztiakgaindi ditzakeela, heriotzarenabarne. Adinarekin, ordea, ede-rragoak bihurtzen dira arratsaketa edertasunari berari ederra-goa irizten diogu laburra deladakigunean.

Greziarrek, Homerok esatera-ko, goiz albak kantatzen zituen,zibilizazio gaztea zelako seguruasko. Erromatarrek, Virgilioakbereziki, deskubritu omen zutenarratsaren ederra. Gurean Lau-xetak idatzi zuen Arrats beran,baina goiz argiari erreferentzia

eginez hasten du hitzaurrea:«Ludi onen bestaldez loratzen di-ran landaraen usañak goxaldebakotxak dakarkidaz. Auxe danere sakona! Bestiak entzuten ez-taben egal-otsak neure gelara ya-tort eta barneko zugatz onettatiktxoriyak aidatu ziranarren, abar-dardarea ezta amattu» (diogunbidenabar liburu horretan bade-la Amayurko gazteluari buruzkopoema bat).

Egunsentia ala arratsa, gazte-tasuna ala heldutasuna… batekdaki zein den ederrago. Horretanpentsatzen ari nintzela MilanKundera idazleak bere lagun Jo-sef Skvorecky-ren Miraria elebe-rriari egindako hitzaurrean zioe-narekin gogoratu naiz. Pragakoidazleak dio Parisko 68ko Maia-tza gaztetasunaren iraultza batizan zela eta Pragako Udaberria(68ko maiatzean hura ere), aldiz,helduen errebolta, moderatueniraultza, bere hitzetan esateko.Pariskoa lirismoaren eztanda batizan zela alegia, bihozkada erral-doi bat. Pragakoa, bere indarrenberri dakienaren ahalegina. Eus-kal Herriko politikagintzan aroberri bat zabaldu dela sinetsitagauden honetan ez dakit gureakez ote duen antz gehiago modera-tuen iraultzarekin gaztetasuna-ren eztandarekin baino. Bainaposible ote da inolako aldaketa-rik gaztetasunak ematen duenadorerik gabe?

Joxean AgirreIdazlea

Iritzia ›4 gipuzkoako hitza 2011ko urriaren 21a, ostirala

Gizon fina, herrian eta herrigintzan. Aitaadoretsu eta eskuzabala. Aitona bromazalea,maitagarria eta umoretsua. Eta sekulaezagutu dudan senarrik leialena

Page 5: Zineuskadi: elkarlanean Joxean Bengoetxea Gipuzkoako ... · kuota bat eskaintzea. Zortziek Zineuskadi barruan sare txiki bat osatu dute, ... Tolosako Leidor zineman,ikusleak,sarrerak

Samara Velte Andoain

Aita autoeskolako irakaslea zuenJoxean Bengoetxeak (Villabona,1968); hemeretzi urterekin hasi zi-tzaion bulegoko lanetan lagun-tzen. 2005ean aitari lekukoa har-tu zion, eta ordutik AndoaingoBengoetxea autoeskolako zuzen-daria da.

Iazko azaroan Gipuzkoako au-toeskolen elkarteko lehendakariizendatu zuten; aurki urtebete be-teko du karguan. Krisi garaia ego-kitu zaio; astearte eguerdian erebi ikasle baino ez ziren ari azter-keta teorikorako prestatzen. Halaere, autoeskolek ere behar berrie-tara moldatzen asmatuko dutelauste du Bengoetxeak.Zeintzuk dira autoeskolen elkartekolehendakariaren ardura nagusiak?Espainiako Autoeskolen Konfe-derazioko adar bat da Gipuzkoa-ko elkartea; konfederazioak ha-rreman estua du DGT Espainiakotrafiko zuzendaritza nagusiare-kin. Hor erabakiak hartzen dituz-te, eta gero guri pasatzen dizkigu-te. Guretzat garrantzitsuagoakizaten dira eguneroko arazoak;zer gertatzen den hemen. Udan,adibidez, jende asko azterketaegin gabe gelditu zen. Bagene-kien lan asko zetorrela, bainaDGTk ez zuen taldea handitunahi izan. Azkenean, hedabidee-tara jo genuen, eta emaitza harri-garria izan zen: hurrengo egune-an, bi aztertzaile gehiago jarri ziz-kiguten.

Zer moduz joan da karguan egin du-zun lehen urtea?Krisia hor dago, gogor jotzen du;gure kalkuluen arabera, %20 eta%30 arteko jaitsiera izan dugu.Gainera, oso gogorra eta nekezaizan da DGTren aurka jardutea;ez da oso esperientzia ona izan.Orain araudi berriak nola aplika-tu asmatu behar dugu, eta krisia-ri nola aurre egin. Horiek dira,oraintxe, kezka nagusiak.Krisiak nola eragin dio sektoreari?Gure lana, gehienbat, autoko gi-dabaimenerako prestatzea izanda beti; jende gaztea etortzen dahorretara, ikasketak bukatzen di-tuenean. Uda izaten da denboral-di jendetsuena, eta, hala ere, aur-ten ez da mugimendu askorikizan. Pentsatzen dut etxe askotangastuak murrizten ari direla, etagidabaimenarena bada gastu bat;orduan, hemezortzi urterekinateratzen ez badut, agian hemere-tzi edo hogeirekin aterako dut.Autobus eta kamioiak gidatzekobaimenekin ere berdin? Langabeziadela eta, ez du jende gehiagok pres-takuntza hori aukeratzen?Hori ere geldirik dago. Urte de-zente egin ditugu Espainiako En-plegu Institutuarekin elkarlane-an, langabezian gelditzen zire-nentzako ikastaroak eskaintzen,baina badira bi urte hori bukatuzela. Guk uste genuen zenbat etalangabezia gehiago egon, hobeizango zela guretzat, baina badi-rudi horretarako ere ez dagoeladirurik. Izatekotan, dagoeneko

kamioientzako gidabaimena du-tenak dira autobus edo trailerren-tzako baimena nahi dutenak, eu-ren curriculuma indartzeko.Prezio garestiak ere izan daitezkeizena ez emateko arrazoi bat.Autoeskolek fama hori dute, bai-na gure esperientzia bestelakoada. Iaz doako ikastaroak eman ge-nituen diru laguntza publikoei es-ker, eta, hala ere, oso jende gutxietorri zen.Zertan dira gidabaimeneko azterke-ta eredua aldatzeko asmoak?Orain zerbitzuak on line eskain-tzen dira, jendea bere kabuz pres-ta dadin, galderak buruz ikasita.Pedagogikoki ez da oso ona, bainaDGTk esan du eredu horrekinargi ikusiko dela nork dakien etanork ez. Azterketa teorikoa infor-matikoa izango da, aukera anitze-ko test bat. Orain arte, hiru eran-tzun posible zeuden, eta bakarrazen zuzena. Orain laugarren batgehituko diote, eta era honetakoaizan daiteke: «Aurreko erantzunguztiak zuzenak dira», edo «A etaB aukerak zuzenak dira».Gidabaimena lehenago eskuratzekoaukera ere aztertzen ari dira,ezta?Gidatze lagundua deitzen diote;atal praktikoa hamazazpi urtere-kin egin daiteke, heldu batek la-gunduta. Irakasle gisa jardutenduen helduak historial garbiaeduki behar du, eta autoa molda-tu behar du autoeskoletakoa be-

zalakoa izan dadin, bi aldeetan pe-dalak dituela. Nire ustez, aukeraona da; ikusiko dugu zenbatekegiten duten aukera horren alde.Badirudi presa dutela gidatzen ikas-teko; gero eta gazteagoak dira.Beti izan da horrela; hasieran ilu-sio berezia egiten die gidabaime-na edukitzeak. Gauza berri batda, mugitzeko aukera ematendie... Denborarekin, ohartzendira zein kostu dituen, eta lasaia-go gidatzen hasten dira, auto txi-

kiagoetan. Hasieran denek gida-tu nahi dituzte auto azkarrak.Azkenaldian arrakasta izan dutenikastaro trinkoak ere horren isladira?Autoeskolek behar berrietaramoldatu behar dute; informati-kan, adibidez, urrats handiak egi-ten ari dira. Lehen, hilabete etaerdi irauten zuen prestakuntzak,egunero ordu bat eskainiz gero;orain, ordenagailuak laguntzen

du. Gazteak trinkora etortzendira, ilusio eta berotasun horre-kin, eta goiz eta arratsalde aritzendira, oso egun gutxitan.Puntu bidezko gidabaimenak zeinekarpen egin die autoeskolei?Jendea kontzientzia hartzen aridela esango nuke. Lehen, jaso zi-tekeen isunak bezainbeste baliozuen gidabaimenak; orain gehia-go balio du. Hamabi puskatan za-titzen dugu, eta ikusten dugunola goazen galduz. Pertsona as-kok behin puntu bat galtzen duteeta gero okerrik egin gabe ibiltzendira; batzuetan nahikoa da espe-rientzia txar bat. Puntuak berres-kuratzeko ikastaroak egiten di-tuztenak arauak behin eta berrizhausten dituztenak izaten dira,ezer onartzen ez dutenak.Autoeskoletan ematen den presta-kuntza,orokorrean,nahikoa da?Gustatuko litzaidake prestaketaosoagoa ematea, baina kostuakgure aurka ditugu. Guk jendeaerrepiderako prestatzen dugu;hortik aurrerakoa bakoitzarenesku dago. Istripu gutxiago gerta-tzen diren herrialdeekin aldera-tzen dugunean, ez dut uste ordukopuruaren araberakoa denik;pentsaera kontu bat da. Errepide-an zintzo ibiltzeko kultura da be-har duguna, eta hori eskoletatikhasita aldatuko nuke: bide segur-tasunerako ikasgai bat eman be-har lukete ikastetxeetan.

Joxean BengoetxeaqGipuzkoakoautoeskolen elkarteko lehendakaria

Karguan urtebete betetzear dela, sektorearenegoeraz balorazioa egin du Gipuzkoakoautoeskolen elkarteko lehendakariak.

«Errepideanzintzo ibiltzekokultura da behar duguna»

GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

«Uda izaten da garairikjendetsuena; aurten ez da mugimenduaskorik izan»

«Pertsona askok behin puntu batgaltzen dute, eta geroondo ibiltzen dira»

‹ Gaiak2011ko urriaren 21a, ostirala gipuzkoako hitza 5

Page 6: Zineuskadi: elkarlanean Joxean Bengoetxea Gipuzkoako ... · kuota bat eskaintzea. Zortziek Zineuskadi barruan sare txiki bat osatu dute, ... Tolosako Leidor zineman,ikusleak,sarrerak

Ikerne Zarate Errenteria

Kuadrillategi egitasmoak ikas-turtea hasi berri du Lezo, Pasaiaeta Oiartzunen, eta OarsoaldeaGarapen Agentziako EuskaraZerbitzuak nabarmendu du egi-tasmoa «arrakasta» izaten aridela herri horietan. Azken urtee-tan Oarsoaldean errotzen ari denegitasmo bat da Kuadrillategi. Gi-puzkoako hainbat herritan ereantzeko ekimenak egiten dituztegazte eta nerabeen artean euska-ra eta aisia uztartzeko.

Oarsoaldeko datuei dagokie-nez, Lezon DBH DerrigorrezkoBigarren Hezkuntzako 2. eta 3.mailako 63 gaztek eman dute ize-na; Pasai Antxon DBHko 1. eta 2.mailako 70 gaztek; TrintxerpenDBHko 1. mailako 13 gaztek; etaOiartzunen, berriz, 91 gazte hasidira Kuadrillategi egitasmokoikasturte berrian. Joxe Luix Agi-rretxe Oarsoaldeko Euskara Zer-bitzuko euskara teknikariarenarabera, nabarmendu beharrekodatuak dira horiek.

Lasarte-Orian jarri zuten abianKuadrillategi egitasmoa, 1998. ur-tean, eta ordutik, Gipuzkoako

beste hainbat herritara zabalduda: Deba, Aretxabaleta, Bergara,Beasain, Hernani, Astigarraga,Urnieta eta Andoain, besteak bes-te. «2003. urtean iritsi zen Oarso-aldera, Pasaiara zehazki. Bereha-la Lezo eta Oiartzunera zabalduzen Kuadrillategi», zehaztu duAgirretxek. Oarsoaldeko Euska-ra Zerbitzuak bultzatu zuen egi-tasmoa hasiera batean: «Familiabidezko transmisioaren barruantxertatu genuen egitasmoa. Biko-tekide biak euskaldunak izanikere gazteleraz aritzen diren biko-teak ezagutzen ditugu, elkar eza-gutu zutenean hizkuntza horierabiltzen zutelako».

Hizkuntza ohiturak aldatzea«oso zaila» dela deritzo Agirre-txek: «Bikotearena, eta familiare-na orokorrean, oso esparru deli-katua delako, afektibitatea tarte-an dagoelako, besteak beste».

Horregatik, Agirretxek uste du«ezinbestekoa» dela kuadrilletaneragitea, gazteak euskaraz aritudaitezen: «Harremanak hastendituztenean hizkuntza ohiturakeuskaraz finkatuak badituzte ho-riek horrela mantenduko dituzte-lako».

Egun, tokian tokiko udalek ku-deatzen dute Kuadrillategi egitas-moa, eta Oarsoaldean, Ttur-Ttureuskara elkarteak Oiartzuneneta Urtxintxak Lezo eta Pasaian.

Kuadrillategi egitasmoak Oar-soaldean bere bide «propioa» har-tu zuela dio Agirretxek: «Kuadri-

Oarsoaldeko 230gaztek egin dutebat KuadrillategiegitasmoarekinEgitasmoak eskualdeanlortu duen «arrakasta»azpimarratu duOarsoaldeko EuskaraBatzordeak

Irudian, Pasai Antxoko Kuadrillategiko kideak, ikasturteko lehenengo egunean. GIPUZKOAKO HITZA

Kuadrillategiren barruan irteerak egiten dituzte. Irudian, Oiartzungo Kuadrillategikoak, Zarautzen. GIPUZKOAKO HITZA

Gaiak ›6 Gipuzkoako hitza 2011ko urriaren 21a, ostirala

I. Z.

Jolanda Etxeberria eta IratiOdriozola Oiartzungo Ttur-Ttureuskara elkarteko kideak dira,eta herri horretako Kuadrillategiegitasmoaren suspertzaileak.Nola sortu zen Kuadrillategi egitas-moa Oiartzunen?IRATI ODRIOZOLA. Orain sei urtehasi zen egitasmoa herrian. Niorduan parte hartu zuten gaztee-tako bat izan nintzen, eta izuga-rria izan zen, ostiralero gustukogenituen gauzak euskaraz egite-ko aukera eman zigutelako. Zein izan da egitasmoaren bilakaeraurte hauetan?JOLANDA ETXEBERRIA. Parte hartze-

ari dagokionez, ez da alde handi-rik izan. Lehenengo hiru urtee-tan izugarria izan zen, gero jaitsizen, eta azken bi urteetan, goraegin du. Aurten 91 gaztek emandute izena Oiartzunen, eta bostbegirale ari gara haiekin. Aldake-ta adin tartean egin dugu, DBHko3. eta 4. mailako ikasleekin eginizan dugu lan, baina ikusi genuenadin horietan hizkuntz ohiturakoso barneratuak daudela eta zai-lagoa dela eragitea. Horregatik,aurten, DBHko 1. eta 2. mailakoe-kin ari gara, gazteagoengan era-gin behar dugula ondorioztatudugulako. Adin horrekin hastendira lagun artean irteten, etaesku hartu behar genuen.

Jolanda Etxeberria eta Irati Odriozola 1Kuadrillategiko suspertzaileak

«Izugarria da Kuadrillategirekin lor daitekeena»

IKERNE ZARATE

llategik itxura instituzionalik ezhartzea izan zen gure helburuahasieratik». Ez zuten nahi gazte-ek egitasmoa ikastetxeen jardue-rarekin lotzea; «aisiarekin eta

gustuko dituzten gauzekin bai-zik». Eta pozik azaldu da zortziurte hauetan lortutako emaitze-kin, «Kuadrillategin aritzea mo-dako zerbait bilakatu delako Pa-

saia, Lezo eta Oiartzungo gazte-entzat». Arrakastak arrakasta,argi du oraindik ere egiteko «lanhandia» [email protected]

Zenbatero elkartzen zarete eta zer asmo dituzue ikasturte berrira-ko?J.E. Ostiralero elkartzen gara, biordu eta erdiz, 19:00etatik21:30era, eskola egutegiari jarrai-tuta. Hasi berriak garenez, ekin-tza batzuk baino ez dituzte eraba-ki oraindik gazteek: lokal berriaapaintzea, sukaldaritza lantzea,zinemara joatea eta zikintze jola-sak egitea aukeratu dute haste-ko.I.O.Egitasmo hau abiatu ez dutenherrietako kideak Kuadrillategimartxan jartzera animatu nahi-ko genituzke, izugarria delakoegitasmoaren bidez lor daitekee-na.

Page 7: Zineuskadi: elkarlanean Joxean Bengoetxea Gipuzkoako ... · kuota bat eskaintzea. Zortziek Zineuskadi barruan sare txiki bat osatu dute, ... Tolosako Leidor zineman,ikusleak,sarrerak

Lierni Alkorta

«Enpresei eta gizabanakoei ga-rraio sistema iraunkorra eskain-tzea». Horixe da aste honetan El-goibarren aurkeztu duten garraioiraunkorrerako Emugi ekimena-ren misioa; helburua. Horretara-ko, besteak beste, salgaiak herri-gunean banatzeko sistema berri-tzailea jarri dute martxan, azkenmilia iraunkorra deiturikoa.

Zerbitzuaren funtzionamen-dua honako hau da: zerbitzuare-kin bat egin duten banaketa en-presek Elgoibar inguruko biltegibatera eramaten dituzte salgaiak.Han, zamak jaso eta antolatu egi-ten dituzte, ondoren, ibilgailuiraunkorrak —furgoneta elektri-koak eta pedalei eragiteko lagun-tza duten bizikletak —erabilitaherrigunean banatzeko.

Abuztuan jarri zuten martxanazken milia iraunkorra. Aurrez,Elgoibarko Udalak eskaintza pu-blikoa egin zuen zerbitzuaren ar-dura hartzeko enpresa hautatze-ko. Hain zuzen, enpresa hori ar-duratzen da biltegiaz etabanaketaz; koordinazioaz. Eta en-presek ordaintzen dute zerbitzua,hau da, banatzaile handiek. «Hiruhilabete daramatzagu, eta bi be-zero lortu ditugu», azaldu du Mi-riam Monterok, Elgoibarko Uda-leko enplegu eta tokiko garapene-rako teknikariak. Datorren

urteari begira, ordea, egitasmoasendotu eta lauzpabost bezerolortzea dute xede.

Oraindik abian ez badago ere,herriguneko saltokiei aurki zer-bitzu berri bat eskaintzekoasmoa ere badu Emugik: ibilgai-lu elektriko batekin saltokietako

kartoia eta beira gaika biltzea,hain zuzen.

Salmenten garraioarena ez da,ordea, Emugi proiektuaren zerbi-tzu bakarra. Izan ere, bizikletaeta auto elektrikoen alokairu zer-bitzua ere jarri dute: car-sharingeta bike-sharing. Sharing, alegia,partekatzea. «Garraio publikogisa erabiltzea da helburua»,

nabarmendu du Monterok. Hala,Ubitarte plazan jarri dute autoakhartzeko lekua, eta Nafarroa pla-zan bizikletak hartzekoa. Orain-goz, bi auto eta hamar bizikletadituzte erabiltzaileentzat; prest.Horiek alokatu ahal izateko, ezin-bestekoa da 18 urtetik gora izateaeta aurrez zerbitzuan izena ema-tea.

Mugikortasuna eta kutsadura«Elgoibarkoak kale zaharrak etaestuak dira, eta, gaur egun, autoasko eta furgoneta asko sartzendira goizetan banaketa-eta egite-ra», azaldu du Monterok. Hala,salgaien garraioaren sistemaaldaketarekin herriguneangarraio gutxiago sartzea esperodute eta, ondorioz, «Elgoibarkokaleetan zehar hobeto ibiltzea».Ez hori bakarrik, ohiko garraiobi-deei alternatiba eskainita, herri-ko kutsadura maila gutxitu etaklima aldaketaren aurkakoborrokan hondar alea jartzea erehelburuetako bat da. Hala dioMonterok: «Gaur egun, garraio

pribatua asko erabiltzen da Deba-barrena osoan, eskualdean mugi-tzeko, eta honekin ohiko autoakhainbeste ez erabiltzea esperodugu».

Elgoibar Berdea dekalogoarenbarruan kokatu behar da Emugiproiektua eta, Eusko Jaurlaritza-ren nahiz Gipuzkoako Foru Al-dundiaren babesa izan du.

Mugikortasun IraunkorrarenAstea dute honako hau Elgoiba-rren eta horren harira, Emugiaurkezteaz gain, bihar eta etzi, he-rritarrek bizikleta elektrikoaknahiz auto elektrikoak probatze-ko aukera izango dute. «Baita zer-

bitzuari buruz galdetzeko, eta zer-bitzuan izena emateko ere», dioMonterok.

Oraindik, ez dakite zerbitzuakzer-nolako harrera izango duenherritarren artean. Monterorenarabera, ordea, jendea «autoak-eta kalean ikustean» hasi da zer-bitzuei buruz galdezka: «Interesaikusi dugu, baina oraindik ez da-kigu zenbat erabiltzaile izango di-tugun».

@ Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatu

webgune hau:www.emugi.net

Herri barruko ibilgailuak gutxitzen jarriko du indarraElgoibarko Emugi ekimenakSalmenten garraioaibilgailu elektrikozegiten hasita daudeherrigunean; bezeroakugaritzea da orain xedea

Jendaurrean asteon aurkeztu dute egitasmoa, Elgoibarren. G. GARAIALDE / ARP

Salgaiak banatzeko erabiliko duten ibilgailuetako bat. G. GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

‹ Gaiak2011ko urriaren 21a, ostirala gipuzkoako hitza 7

Herritarrengan interesaikusi dugu, baina ezdakigu oraindik zenbatbezero izango ditugun»MIRIAM MONTEROEnplegu eta tokiko garapenerako teknikaria

‘‘

Page 8: Zineuskadi: elkarlanean Joxean Bengoetxea Gipuzkoako ... · kuota bat eskaintzea. Zortziek Zineuskadi barruan sare txiki bat osatu dute, ... Tolosako Leidor zineman,ikusleak,sarrerak

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKIragarkiak paperean argitaratzeko tarifak: Iragarki bakarra: 5 euro. Bi iragarki: 9 euro. Hiru iragarki: 12euro. Bost iragarki: 17euro. BEZa barne.Gehienez 20 hitz argitaratu daitezke iragarki bakoitzean.

PROFESIONALEN IRAGARKIAK(MODULOA)Moduloen kontrataziorako, deitu: 943-30 43 33

Asteazken arratsaldeko 15:00ak arte jasotako iragarkiak soilik argitaratuko dira.

HigiezinakETXEBIZITZAK

SALDU

Antzuola. 73 m2ko etxebizitza salgai. 18 m2kogaraje itxiarekin. Bi logela, bikomun, egongela eta sukaldea. Interesa baduzujarri harremanetan telefonozenbaki honen bidez:660-70 04 48.

Azkoitia. Etxebizitza salgaiAzkoitian. 91 m2. 4. Solairua. 96.000 euro. Dena berritzeko. Aizkibel 6.(ikusi edo negoziatzeko arazorik ez) Harremanetan jartzeko telefono zenbakia: 648-64 01 01.

Eskoriatza. Eskoriatzan120 m2ko duplexa salgai.Berri-berria. Jantzia. Prezioonean. Harremanetan jartzeko telefono zenbakia:679-16 24 96.

Oñati. Etxea salgai Kale-Zaharrean. 90 m2 gehiganbara. Hiru logela. Osoeguzkitsua. Garajerik ez. Prezio negoziagarria Harremanetan jartzekotelefono zenbakia: 657-79 43 29.

Oñati. Etxebizitza, 110m2koa, salgai Errementariplazan. 9 urteko antzinatasuna. Hirugarrensolairua. Lau logela, bi komun, egongela handia,dena guztiz jantzia . Bi trasteleku eta bi plazako garaje itxia. Oso argitsua etaprezio interesgarria. Harremanetan jartzeko telefono zenbakia:

670-39 51 30.

Oñati. Etxebizitza errentanematen da Kale Zaharrean.Hiru logela. 656-00 84 92.

Segura. Seguran etxebizitzasalgai. 63m2 bizitzeko eta23m2ko terraza. Altzarizhornitua eta berritua. Bizitzera sartzeko prest. Harremanetan jartzeko telefono zenbaki honetaradeitu:: 679-88 51 28.

Tolosa. Tolosako alde zaharrean atikoa salgai. KaleNagusia 32an. 55 m2, 2 logela. 179.000 eurotan.943-57 13 87. Posta: [email protected]

ERRENTAN HARTU

Arrasate.Bikote arduratsuagara, lanean diharduguna.Etxebizitza behar duguerrentan, epe luzerako. Bi logelakoa gutxienez. Harremanetan jartzeko deitutelefono zenbaki honetara:662-66 34 20.

Bergara. Bikote arduratsuak etxebizitza behar du errentan. Hiru logelakoa gutxienez. 636-80 87 68.

PISUA KONPARTITU

PISUKIDE BILA

Aretxabaleta. Etxebizitzaosatzeko gela bat daukagu libre, Araba ibilbidean. 678-73 66 54.

Arrasate.Logela ematen daerrentan erdigunean. Pertsona bakarrarentzat.Harremanetarako deitu telefono zenbaki hauetara:

657-55 81 15, 648-86 05 49.

Arrasate.Etxebizitza osatzeko bi pertsona behardira. Langileak bizi dira bertan. Hilean 190 euro. 699-11 45 14.

Arrasate.Logela ematen daerrentan Erguinen, unibertsitatetik gertu. Erosoa eta handia. 645-01 05 84.

Eskoriatza. Pertsona batbehar da etxebizitza osatzeko Intxaurtxuetan.Edurne. 639-88 80 63.

Eskoriatza. Erdigunean, pisua konpartitzeko bi pertsona behar dira. Etxeguztiz eraberritua. 685-73 60 57.

LOKALAK

ERRENTAN EMAN

Oñati. Erdigunean, bulegoalanetan jarduteko gela daukat libre. Berria eta osoargitsua. Erabiltzeko gertudago. Egun soltetan erabiltzeko aukera ere bai.651-70 17 41.

GARAJE/TRASTEROAK

SALDU

Eskoriatza. 15 m2ko garajeitxia salgai Intxaurtxueta23an. 679-16 24 96.

LURSAILAK

SALDU

Bergara. Lursaila erosikonuke Bergaran edo ingurukoherrietan. Ahal bada autozheltzeko modukua. 669-17 09 51.

Bergara. Lursaila salgaiBergaran. 16.000 m2. 30 urteko pinuekin. Interesa baduzu jarri harremanetan telefono zenbaki honen bidez: 653-71 66 87.

Oñati. Lursaila salgai, Lamiategi auzoan, landetxeondoan. Ura eta argindarrahartzeko aukera. Harremanetarako deitu telefono zenbaki honetara: 665-70 12 56.

EROSI

Bergara. Lursaila erosikonuke Bergaran edo ingurukoherrietan. Ahal bada autozheltzeko modukua. 669-17 09 51.

Lana/negozioakLAN ESKARIAK

PERTSONAK ZAINDU

Aretxabaleta. Leire. Aretxabaletakoa. Haur hezkuntza ikasketak amaituditut. Umeak zaintzen lanegingo nuke, posible badaAretxabaletan, baina bailaraosoan ere bai. 665-74 12 66.

Arrasate.Neska gertu umeedo nagusiak zaintzeko. Eskarmentuduna. Ordutegimalgua. 618-00 08 28 /943-79 82 43.

Arrasate.Bertako emakumea, arduratsua, gertu nagusiak zaintzeko. 606-88 94 14.

Arrasate.Haur hezkuntzaikasi duen neska euskaldunaarratsaldean umeak zaintzeko prest. Arrasatekoa

naiz. 665-73 10 08.

Bergara. Emakumea gertuumeak edo nagusiak zaintzeko. 665-75 41 32.

Bergara. Neska esperientziaduna gertuumeak zaindu eta etxekolanak egiteko. 943-76 12 57 /652-75 68 95.

Errenteria/Orereta. Zainduko nituzke: haurraketxean, haurtzaindegi gisa;eta adineko pertsonak. Haureskoletan zein etxez etxekolaguntzaile aritu naiz. Haurhezkuntzako teknikari tituluadaukat. Tf: 943-55 08 07.

Oñati. Mongoliako neska,ganorazkoa, arduratsua etaeskarmentuduna. Etxeakgarbitzen, plantxa egiten,umeak edo nagusiak zaintzen lan egiteko prest.Orduka zein etxean bizitzen.637-84 69 28 / 674-64 62 15.

Oñati. Neska euskaldunagertu egun erdiz ume zeinnagusiak zaintzeko. Klinikalaguntzaile titulua daukat.677-05 39 06.

IRAKASKUNTZA

Arrasate.Arrasaten ingeleseskolak ematen ditut, DBH1etik beherako maila guztietan. 688-63 80 50 /943-79 55 98.

Arrasate. Irakaslea den neska euskalduna lehen hezkuntzako klase partikularrak emateko gertu.679-16 39 14.

Arrasate.Neska euskalduna (irakasle ikasketaduna)LH-ko edozeinmailatako ikasleri klase partikularrak emateko prest.Esperientziaduna. Interesatuak deitu: 653-01 44 16.

Arrasate.Neska euskalduna 6-12 urte bitarteko haurrei klase partikularrak emateko prest.685-77 40 28 / 943-79 02 39.

Arrasate.Neska euskalduna, LH, DBH etabatxilergoko mailan eskolapartikularrak emateko prest.Interesatuok deitu: 677-75 12 90.

Arrasate.Mondragon unibertsitateko Leinn graduko ikasle talde bat enpresagintzako fakultateanbertan eskola partikularrakemateko prest gaude, LH etaDBH-ko ikasleei. Ordutegiaridagokionez negoziagarria dabaina beti ere arratsaldetan

beharko luke, 16:00etatikaurrera. Interesik izanezgero, deitu mesedez zenbakihonetara eta galdetu Oihanagatik. 685-76 92 05.

Bergara. Italiera eskola indibidualak ematen ditut,maila guztietan. Bergaran. Harremanetan jartzeko telefono zenbakia: 630-35 89 16.

Bergara. Irakaslea den mutileuskalduna lehen hezkuntzako edozein mailatako ikasleei eskolapartikularrak emateko prest.Esperientziaduna. 645-72 01 50.

Bergara. Eskola partikularrak ematen diraikasle zein irakaslearen etxean (poligonoa). LH etaDBH-ko edozein gai. Batxilergorako galdetu. Ingelesa edozein maila. Astean zehar 15:30etatik aurrera eta larunbat goizetan. Interesatuta ba-zaude deitu: 695-05 02 20.

Bergara. Ingeleseko eskolapartikularrak ematen ditut.Elkarrizketa lantzeko ere bai.654-94 87 26.

Villabona. Ingelesekoklaseak ematen dira Gipuzkoan.Taldeka edo bakarka.Maila ezberdinak.Irakasle tituluduna.Telefonoa 664-16 02 68 etaposta elektronikoa [email protected]

GAINERAKOAK

Arrasate.53 urteko emakumea, lanerako gertu.Interesatuok deitu zenbakihonetara: 943-79 60 89.

Bergara. Mutila gertu arratsaldetan lan egiteko,egunero. 654-98 69 14.

LAN ESKAINTZAK

OSTALARITZA

Lazkao. Kamarera behar daLazkaon. Baldintzak: euskaraz jakitea. Goizekolana. Deitu: 625-70 44 53.

PERTSONAK ZAINDU

Aretxabaleta. Bi ume zaintzeko pertsona euskalduna behar dugu. Astean 2-3 egunez. Harremanetan jartzeko deitutelefono zenbaki honetara:676-29 41 74.

IRAKASKUNTZA

Aretxabaleta. Gizarte zientzietako batxilergoko 2. mailako ikaslea naiz, eta 1. eta 2. mailako matematikairakasle partikularraren bila

nabil, nire etxean klaseakemateko. Aretxabaletan.Harremanetan jartzeko deitutelefono zenbaki hauetaramesedez. 605-72 84 66, 943-77 01 24.

GAINERAKOAK

Arrasate.Sukalde eta elektrogailuak saltzen dituenenpresak esperientziadunpertsona bat behar du salmenta lanetarako. Berehala hasteko. Tel.: 635-73 15 73.

Arrasate.Arrasateko enpresa batek honakoa behar du: saltzaile laguntzailea. Kutxetan fruituak ipini. Kuxtak manipulatu. Eskariez arduratu, fakturak egiaztatu.Bezeroei arreta zerbitzua eskeini, dendaren garbiketa,... Ezinbestekoa:gaztelania menperatu, diruaren kontrola, ordutegimalgutasuna eta zonaldeanbizitzea. Lanaldi osoa astelehenetik ostiralera: 3txanda 7:15-14:15/14:15-21:15/zatitua 7:15-13:00 eta19:00-21:00. Larunbatetan8:00-14:30. Kontratua: aldibaterako. Berehala hasteko.Urteko soldata gordina, gutxi gora behera: 14.694 x14 paga. Sartu. Erref.:9437.Tel.: 94-620 04 49.

Eibar. Eibarko enpresa batekhonakoa behar du: merkataritzako agentea.Aseguruen salmenta telefonoz eta bezeroak erakarri bisitakin. Ezinbestekoa: esperientzia,bigarren hezkuntza eta zonaldean bizitzea. Lanaldia:osoa zatituta, astelehenetikostiralera. Kontratua: merkantila. Berehala hasteko. Sartu. Erref.: 9037.Tel.: 94-620 04 49.

Idiazabal. Goierriko elektrizitate enpresa batekkomertzial bat behar du. Harremanetan jartzeko telefono zenbakia:639-95 85 10.

NEGOZIOAK/TRASPASOAK

ERRENTAN EMAN

Ormaiztegi. Arraindegiaalokatzen da Ormaiztegin.Harremanetarako deitu telefono zenbaki honetara: 615-72 64 88.

DenetarikGALDU/AURKITU

Eskolako maletina galdunuen. Eskolako maletinagaldu nuen irailaren 12anBergaran. Morea da eta musika eskolako liburuak etaeguzkitako betaurrekoakdauzka barruan. Aurkitu

baduzu, deitu zenbaki honetara mesedez: 690-77 66 03.

ERRENTAN

Lokal moduko etxebizitza. Lokal modukoetxebizitza bat alokatzen detDonostian, Antiguo auzoanbertan. Persona batentzakoegokitua,bi planta dauzkaeta kotxea sartzeko aukeradago. Eguskitzua da eta la-saia. Prezio 500 euro.609-48 11 24.

IbilgailuakGAINERAKOAK

SALDU

Scooterrarentzat parabrisas pantalla. Scooter motorrarentzat haizearentzako pantalla,bere torloju eta guzti. 50 euro. Informazio gehiagorako deitu telefonozenbaki honetara: 686-89 77 32.

HarremanakNESKA BILA

Mutil atsegin bat neskaatsegin baten bila. Mutilatsegin bat naiz eta neskaatsegin baten bila nabil,44urte ditut,altua eta morenoanaiz,ez dut kargarik. Harreman iraunkor batenbila nabil. Alaia naiz eta bidaiatzea gustatzen zait.Harremanetan jartzeko deitutelefono honetara:609-48 11 24.

Aisia/kirolaKIROLAK

GALDU

Bizikletan ibiltzeko zapatilak. Errepideko bizikletan ibiltzeko Lucketxeko zapatila grisak galduditut Bergaran, Igartua bizikleta denda ondoan.670-31 40 31.

AURKITU

Patinetea aurkitu Arrasaten. Arrasateko Jokin Zaitegi plazan,patinete bat aurkitu nuen.Galdu baduzu, deitu telefono zenbaki honetara: 605-71 50 14.

Familia/etxeaETXERAKO TRESNAK/ALTZARIAK

HARTU

Musakolako gaztetxokoan sofabeharrean gaude. Botatzeko badituzu, gustora asko hartukogenituzke.Deitu mesedez telefono zenbaki honetara: 943-79 54 46.

Publizitatea ›8 gipuzkoako hitza 2011ko urriaren 21a, ostirala

Page 9: Zineuskadi: elkarlanean Joxean Bengoetxea Gipuzkoako ... · kuota bat eskaintzea. Zortziek Zineuskadi barruan sare txiki bat osatu dute, ... Tolosako Leidor zineman,ikusleak,sarrerak

Aimar Maiz Beasain

Pentsiodunen eta erretiratuenegoera «gordina» dela eta azkenurteotan Espainiako Gobernuakegindako erreformek «miseriara»kondenatzen dituela deritzo LABsindikatuko erretiratuen sailak.Pentsiodun gehienak «premia go-rrian» bizi direla ohartarazi dute,eta emakumeak eta alargunak«baldintza okerragoetan» daude-la.

Kezka plazaratu dute sailarenardura daramaten kideek, erreti-roa aurrez hartutakoak edo erre-tiratuak haiek ere. «Alargunenpentsioak %70ekoak izango zire-la agindu ziguten, eta %52an ja-rraitzen dute. Gezurra esan zigu-ten. Bizitza duina ziurtatzekodiru muga hileko 1.010 eurokopentsioa dela zehazten dugu, orohar, eta gaur egun 634 euroandago».

Gizonezko pentsiodunen hiru-tik batek 1.010 eurotik beherakosoldata du. Emakumeen kasuan,hileko 634 euro baino gutxiago ko-bratzen dute hirutik bik, LABendatuen arabera. Orain bost urtesortu zuten erretiratuen saila, es-parru horretako herritarren ara-zoak lantzeko eta irtenbideak gor-

puzteko. «Dimentsio handia har-tu du, arazoak ugaritu dira, etaneurriz asko hazi da kezka», dioJon Joxe Arrieta batzordekideak.

Bereziki emakumeen eta alar-gunen egoera «izugarria» dela sa-latu dute. «Bizitza osoan gizona-ren soldatarekin eutsi diote, be-raiek beren lana osatu dute,haurrak hazi, etxeko lanak... Etaagian dirurik gehien behar dutengaraian, osasuna zaintzeko-eta,bizimodu duina izateko mende-kotasun izugarriarekin aurki-tzen dira. Alargunen egoera dei-garria da, benetan», azaldu du Ne-kane Apaolazak.

Pentsioak ez izozteko eskakizu-na aldarri bihurtu dute. Bi urtedaramatzate pentsiodunek solda-tan igoerarik ikusi gabe; zenbaitijaitsi ere egin diote. «Gutxienez»adinekoei bideratutako zerbi-tzuei eusteko deia egin diete Gi-puzkoako Foru Aldundiari etaudalei, eta 2012ko aurrekontue-tan horretarako beharrezkoak di-ren diru sailak izendatzeko eska-tu. «Ez ditzatela kendu, behin-tzat. Hurrengo bileran hitzegingo dugu zer mobilizazio hasi,presioa egiteko. Murrizketenarriskua ikusten dugu. Gipuzko-an, uste dugu diputazioak eduki-

ko duela kontu pixka bat, eustekobehintzat», azaldu du AnttonGonzalezek.

Ongizate gizartearen etorkizu-na zenbait aginte geruzak zalan-tzan jarri izanari aurre egin beharzaiola uste dute. Eta, adinekoenzaintzan edo osasungintza arloanmurrizketa arriskuak kaltea are-agotuko lukeela.

Azken urteetan, erakundeekadinekoak gerontologikoetaraeramatea «bultzatu» badute,orain «etxean zokoratu» nahi di-tuztela deitoratu dute LABekohiru ordezkariek. Edadetuenzaintza sistema hein batean priba-tizatu izanagatik zerbitzuan sar-tzea gero eta zailagoa dela azaldudu Gonzalezek: «Krisiarekin ezinzaiela eutsi esaten dute. Kostu ho-riek seme-alabek ezin dituzte har-tu, oso garestia delako. Zaharraketxean edukitzea da aukera baka-rra. Lehen politika zen zahar etxe-

etara eraman behar zirela. Eraikieta eraiki aritu dira, gehienak pri-batizatu dituzte, eta orain alde-rantziz da, etxera bidaltzen dituz-te. Kontuari buelta nahi duteneaneta nahi bezala ematen diote».

Osasun zerbitzuak unibertsalaeta publikoa izan behar duelauste dute, baina ordainketa parte-katua «pixkanaka» etorriko delaohartarazi du Apaolazak. «Aurreegin behar zaio, zaplazteko han-dia litzatekeelako. Errezeten ba-lioaren zati bat eta medikuarenkontsultak ordainarazi nahi diz-kigute, osasun etxeko zerbitzuaketa osasun langileak murriztu di-tuzte. Bereziki erretiratuengandu horrek eragina».

Egoerak okerrera egingo duelaaurreikusi dute. «Politikatik bizidirenak lau urtean behin gogora-tzen dira zaharrekin, hauteskun-de bezperan, botoa behar dutene-an», dio Arrietak.

«Guk baldintzak bete ditugu.Gaurko pentsioa ez daukat opari-tuta, inolaz ere, lana eginda etakotizatuta baizik. Gaztetandiklana egiteko zortea izan dugu. Da-tozenek ez dute horren aukerarik

izango. Asko eta asko daude nahieta ezinean, baldintzek ez diotela-ko lagundu. Geure buruarekingai izango ez garen garaian nolabukatuko ote dugun da zalantza.Etxean gelditzea ez dago bateregaizki, baina baliabideak behardira. Gaurko zenbait alargunetxean zaharrak zaintzen aritudira. Horren balioa non geratzenda? Eta orain beren burua zain-tzeko arazoak dituzte. Gaia osokezkagarria da. Udalek aintzako-tzat hartu behar dituzte adineko-en arazoak», dio Apaolazak. Men-dekotasuna dutenen kasua arekezkagarriagoa dela uste du, gai-nera, Gonzalezek.

Sistemaren iraupena Erretiro sistemak eta zerbitzu so-zialen sareak irauteko modua ba-dela ziurtatu dute. Baina estatua-ren konpentsazio kutxaren erabi-lera okerrari leporatu dio gainbe-hera Arrietak. «Pentsatu zenbatmaite gaituzten politikatik bizi di-renek, banketxeei ere kutxa ho-rretatik lagundu diete eta. Diruabadago. Kontua da gobernuak le-hentasuna zeri ematen dion. Gai-nera, ez da bere dirua».

Kutxa horretatik beste gai ba-tzuetarako dirua hartzea «lapu-rreta» dela diote. Pentsio sistemapropioa aldarrikatu dute, bestebehin. «Gure pentsioak hemenkontrolatzea eskatzen dugu. Ma-drilen ez dugu aukerarik kontuakikusi eta dirua nola erabiltzenden jakiteko. Galbidea da, poltsahusten ari da. Iritsiko da unea, ezdenbora askora, eta esango dutedirurik gabe geratu direla», dioGonzalezek.

Langileek eta erretiratuek bil-du beharra daukate, LAB sindi-karuaren iritziz. Plataformak an-tolatzeko asmoa dute, baita Gi-puzkoako Foru AldundikoNagusien Kontseiluan berriz sar-tzekoa eta udaletan indarra egite-koa ere.

Euren egoera «gordina» okertukoden beldur dira LABeko erretiratuakGizarte arloko eta osasungintzakozerbitzuei «gutxienez» eusteko eskatu diesindikatuko erretiratuen sailak erakundeei

Konpentsazio kutxa bateratuaren erabileradeitoratu eta sistema propioa aldarrikatu du

Antton Gonzalez, Nekane Apaolaza eta Joan Joxe Arrieta, LABen erretiratu saileko ordezkariak. AIMAR MAIZ

‹ Gaiak2011ko urriaren 21a, ostirala gipuzkoako hitza 9

Gipuzkoako erretiratuen lantaldeak hilekobilera Ordizian egingo du, asteazkenean

DLABen erretiratu sailak Ordizian egingo du urriko batzarra,asteazkenean, urriak 26, Barrena jauregian. Hilero egiten di-

tuzte bilerak, eskualdeka, «beharra» dagoen herrietara joanda.«Eskualdeetako ordezkariek proposatzen dituzte herri edo udaljakinetan arazo zehatzik dagoen, eta horren arabera aukeratzendugu non bildu». Tolosan hasi zuten lan urtea, irailean.

Gipuzkoako batzordean —Hego Euskal Herriko lau herrialdeeta-ko bakoitzean daude— bileraren eta lekuaren arabera 35-40 batlagun elkartzen dira. Ordiziako bilkurari dagokionez, batzarra10:30ean hasiko da, baina aurretik elkarretaratzea egingo dute,Barrena aurrean, 10:00etan.Gure eskubideak defenda ditzagun,borrokan tinko leloarekin. Batzarraren ondoren bazkaria egingodute parte hartzaileek, Ordizian bertan.

Pentsio sistemarakodirua badago. Kontua dagobernuak zeri ematendion lehentasuna» JOAN JOXE ARRIETA Erretiratua

«Zenbait alargun etxeanzaharrak zaintzen arituda, eta orain beren buruazaintzeko arazoa dute» NEKANE APAOLAZA Erretiroa aurrez hartutakoa

«Gure pentsioak hemenkontrolatzea eskatzendugu. Madrilen ez dugukontuak ikusterik» ANTTON GONZALEZ Erretiratua

‘‘

Page 10: Zineuskadi: elkarlanean Joxean Bengoetxea Gipuzkoako ... · kuota bat eskaintzea. Zortziek Zineuskadi barruan sare txiki bat osatu dute, ... Tolosako Leidor zineman,ikusleak,sarrerak

Gaiak ›10 gipuzkoako hitza 2011ko urriaren 21a, ostirala

S. Velte Donostia

Babes berezia behar duten hain-bat espezieren bizitoki direnez,babes bereziko eremu izendatutadaude Ulia eta Jaizkibel mendienarteko itsaslabarrak; ez, ordea,haien parean dagoen itsaso zatia.Ur horietan Europako legeen ara-bera babestu beharreko 50 espe-zietik gora bizi dira, eta ez dira gu-txi handik edo oso gertutik pasa-tzen direnak; hala ere, Gipuzkoanez dute inolako babesik.

Horregatik, gune horiek legezbabestea proposatu zuten iazkoudaberrian EBEO EuskadikoBiologoen Elkargo Ofizialak etaOceanak, itsasoa babesteko na-zioarteko elkarteak; hartara, Na-tura 2000 sarean sartuko lirateke,eta Lapurdiko kostako eremu ba-bestuarekin, 35 kilometroko itsaskorridorea osatuko lukete. Ho-rrek ez luke soilik espezieak etahabitat naturalak egoera oneanmantentzea ekarriko; ingurunehorietan eraiki nahi duten kanpo-ko kaia ere bertan behera gelditu-ko litzateke ezinbestean. Espai-niako Gobernuko Ingurumen Mi-nisterioak eta Eusko Jaurlaritzak2012rako erabaki behar dute zeingune babestu eta zein ez.

Oceanak gai horri buruz egin-dako txostenean dioenez, Gipuz-koako kostak, oro har, «giza in-paktu handia» jasan du; Ulia etaJaizkibel arteko labarrak dira «iabirjin» mantendu diren baka-rrak. Babes bereziko eremu izen-datuta daude 2004az geroztik;guztira, 2.477 hektareak dute le-gezko babes hori.

Ana de la Torriente Oceanakokideak azaldu duenez, berez, itsa-soko eremuek ere jaso dezaketeizendapen hori, baina Bizkaia etaGipuzkoako kostan «oso atzera-tuta» dabiltza lan horri dagokio-nez: «Europako Batzordeko txos-tenetan ere ikusi dugu arrain es-pezieen %80ek gainbehera latzajasan dutela kopurutan; horileundu egin behar da, giza jardue-rak berrantolatuz».

Hain justu, Jaizkibel eta Uliaarteko itsas eremua da EuskalHerrian bioaniztasun handienaduena, Iñaki Azkarate EBEOko

kidearen arabera. Besteak beste,nazioartean garrantzi handia du-ten uharriak, hondarpeak eta be-lakiak daude leku horretan ur az-pian: «Eremu batean habitat ba-bestuak eta espezie babestuakbiltzen badira, zientifikoki, politi-koki eta administratiboki babesabehar dute».

Natura 2000 sareak Europakobabes bereziko eremuak biltzenditu. Maila horretan dagoen sare-rik zabalena da, eta lurreko zein

itsasoko eremuak hartzen ditu.Legez, Europako Batasuneko es-tatu guztiak behartuta daude2012rako babes bereziko lekuakizendatzera, bakoitzean daudenespezieen arabera. Gipuzkoakokostan, ordea, ez dute itsas eremubat bera ere izendatu. «Ez dira le-gea betetzen ari», adierazi du Dela Torrientek.

EBEO ez da «gizartetik aparte»egon nahi duen erakundea, Azka-rateren hitzetan: «Uste dugu asko

dugula euskal gizarteari emate-ko, gure esperientziatik». Kasuhonetan, nazioarteko erakundebaten laguntza bilatu du; Oceana-ren babesak euren proposamena-ri «indar gehiago» eman diolauste du.

Iazko udaberrian hasi zirenUlia eta Jaizkibel pareko itsas ere-muak Natura 2000 sarean sartze-ko proposamena instituzioei he-larazten. De la Torrienteren us-tez, «harrera ezin hobea» izan duiradokizunak, udal asko harenalde agertu baitira: «Hala ere, ga-rrantzitsuena da Eusko Legebil-tzarrak azkenean eskatu dielaEusko Jaurlaritzari eta Espainia-ko Gobernuko Ingurumen Minis-terioari urtea amaitu baino lehenproposamenari buruzko iritziaemateko». Izan ere, Gipuzkoanhabitatak babesteko eskuduntzaMadrilek du berez, baina EuskoJaurlaritzarekin batera hartzendu erabakia.

35 kilometroko korridoreaUlia eta Jaizkibel pareko itsasozatia babes bereziko eremu izen-datuz gero, inguruan dituen lurzatien maila berean legoke; izanere, Txingudiko badiak ere izen-dapen hori du, eta Frantziako Go-bernua hasi da Miarritzeko (La-purdi) itsas eremua Natura 2000sarean sartzeko izapideak egiten.

Oceanak eta EBEOk 12.856hektarea gehiago babesteko eska-tu dute; hartara, guztira 27.305hektareak izango lukete estatushori. Denera, 35 kilometroko ko-rridore ekologikoa osatuko luke-te, Miarritzetik hasi eta Donostia-raino. Europako handienetakoalitzateke; 113 habitat eta 1.000 es-pezietik gora izango lituzke.

De la Torrienterentzat, urratslogikoa da proposatzen dutena:«Mendia dagoeneko babestutadagoenez, koherentzia handia dulurreko zatia eta itsasokoa, biakbabesteak. Jarraitutasun ekolo-gikoa duen eremua babestutakogune bakar baten barruan eduki-ko genuke».

Behin lekua legez babestuta,gune horretarako kudeaketaplan bat diseinatu beharko litza-teke; Oceanak eta EBEOk ez duteproposamen zehatzik egin horridagokionez, baina De la Torrien-teren arabera, komenigarria li-tzateke hainbat giza jarduerarimugak jartzea. Besteak beste, ur-pekaritza, artisau arrantza, algabilketa eta turismoa murriztea-ren alde dago: «Gainera, itsas zir-kulazioa ere badago, justu portu-ko sarreran dagoelako gune hori.

Jaizkibel pareko itsasoababestea «bateraezina»da kanpoko portuarekinJaizkibel eta Uliako itsasoari babes bereziaemateko eskatu dute biologoen elkarteek;urte amaierareko espero dute erantzuna

Inguruko gune babestuekin, 35 kilometrokokorridore ekologikoa osatuko litzateke

Mendia jada babestutadagoenez, koherentea dalurreko eta itsasokozatiak, biak babestea»ANA DE LA TORRIENTEOceana elkarteko kidea

‘‘

Pasaiako kanpoko kaiak hiru kilometrokoitsaslabarrak suntsituko lituzke»IÑAKI AZKARATEEuskadiko Biologoen Elkargo Ofizialeko kidea

Page 11: Zineuskadi: elkarlanean Joxean Bengoetxea Gipuzkoako ... · kuota bat eskaintzea. Zortziek Zineuskadi barruan sare txiki bat osatu dute, ... Tolosako Leidor zineman,ikusleak,sarrerak

‹ Gaiak2011ko urriaren 21a, ostirala gipuzkoako hitza 11

Jarduera horiek modu egokiankudeatu behar liratekeela ustedut; baina horrek ez du esan nahidebekatu behar direnik, inondikinora».

Babesa eta kaia, bateraezinakAzkarateren ustez, lurretik dato-rren kutsadura ere legez mugatubehar litzateke gune horrek ba-bes berezia jasoko balu. Dena den,bi biologoek bat egiten dute: me-hatxu handiena Jaizkibelgo itsas-labarretan eraiki nahi duten kan-poko portua da.

«Kaiak hiru kilometroko itsas-labarrak suntsituko lituzke»,azaldu du Azkaratek. «Itsasoansartu eta ehun hektareako eremubat artifizializatzea eta itsas erre-serba bateko espezieak manten-tzea, zalantzarik gabe, bateraezi-nak dira».

Oceana elkarteak PasaiakoPortuko Agintaritzak egindakoIngurumen IraunkorrerakoTxostena aztertu zuen hura aur-keztu zutenean; De la Torriente-ren hitzetan, «gabezia handiak»ditu ingurumeneko ikerketei da-gokienez: «Proposatzen dituen di-mentsioak hain handiak dira!Ezinezkoa da bi proiektuak elka-rrekin bizitzea».

Txosten horren arabera, kan-poko kaiak ez du kalte handirikeragingo ingurunean. De la To-rrienterentzat, «ezinezkoa» dahori: «Proposatzen dituzten ha-rea mugimenduekin, hondar ho-

rietako fauna desagertuko litza-teke, eta urrutiago dauden espe-zieengan ere izan dezake eragina.Gainera, mugimendu horiek hon-dartzen eraberritzeari ere egitendiote kalte».

Portuko agintaritzaren txoste-nari hainbat alegazio egin dizkio-te EBEOk eta Oceanak; printzi-pioz, ekarpen guztiak kontuanizango dituen beste txosten bataurkeztuko du agintaritzak urteaamaitu baino lehen. Bitartean,erakunde publiko eta eragilegehiagoren babesa lortzeko lane-tan ari dira itsasoa babesteko bielkarteak. Oraingoz, erantzunona jaso dutela azaldu du Azkara-tek: Espainiako Ingurumen Mi-nisterioa kaiaren aurka agertuda, eta Eusko Jaurlaritzatik ereadierazi diete «oso zaila» ikustendutela kanpoko portua egitea,hainbat espezie desagertuko lira-tekeela kontuan izanda. Frantzia-ko Gobernua ere eskaera azter-tzen ari da, eta inguruko hainbatudalek babesa adierazi diete bi el-karteei, besteak beste, Donostia-koak.

Horrek zer pentsatua eman dioAzkarateri: «Gipuzkoako institu-zioak ez badaude kaiaren alde, etaeragile sindikalak ere ez, zalantzadugu nor ari den egitasmoa bul-tzatzen, ez badira interes indus-trial edo ekonomiko jakinak di-tuzten eragile batzuk. Gaur egun,gutxiengo bat dago proiektu ho-rren atzean».

Kabuxa katairea da Ulia eta Jaizkibel pareko itsasoan diren espezieetako bat. FELIX AGUADO / OCEANA

Gailegoa arrain arrunta da Bizkaiko Golkoan. FELIX AGUADO / OCEANA

Itsas barea, Jaizkibel parean hartutako irudi batean. FELIX AGUADO / OCEANA

Page 12: Zineuskadi: elkarlanean Joxean Bengoetxea Gipuzkoako ... · kuota bat eskaintzea. Zortziek Zineuskadi barruan sare txiki bat osatu dute, ... Tolosako Leidor zineman,ikusleak,sarrerak

Distiratsuak, garbiak eta gozoak dira Tolosako babarrunak, eta Eusko Label kalitatezko zigiluaren kontrolpean ekoizten dira. GIPUZKOAKO HITZA

58 bazkide ditu Tolosako Babarrun Elkarteak, eta 31.000 kilo ekoitzi zituen iaz. GIPUZKOAKO HITZA

Munduan bakarra

Publirreportajea ›12 Gipuzkoako hitza 2011ko urriaren 21a, ostirala

H istoria luzekoa daTolosako Babarru-na, eta denbora ho-rretan irabazi duenfama ez da kasuali-

tatearen ondorio; mimoz trata-tzen dute produktua BabarrunaElkarteko ekoizleek. Haien hel-buru nagusia da, orain artean be-zala, kalitatezko babarrunakekoizten jarraitzea: distiratsuak,garbiak eta gozoak.

Tolosako Babarruna Eusko La-bel kalitateko zigiluaren kontrol-pean ekoizten den produktu batda. Izenaren babesa eduki ahalizateko, ezinbestekoa da produk-tua dastatu edo probatzen dene-an kalitate bikainekoa izatea, bai-ta hura ekoizten den inguruneaere. Hain zuzen, inguru horierrespetatzen duen ekoizpena au-rrera eramateagatik, TolosakoBabarrunak merezimendu guz-tiak egin ditu kalitatearen zigilualortzeko. Euskal Herrian ez ezik,nazioartean ere izan du oihartzu-na Tolosako urre beltzak; 2002 eta2009 urteen artean, Slow Fooderakundearen bereizmena jasozuen. Erakunde hori laborari txi-kien esfortzua saritu eta haienproduktua bultzatu eta babesteazarduratzen da.

Gipuzkoako babarruna gai-nontzeko babarrunetatik ezber-dintzen duten beste ezaugarrieta-ko bat merkaturatzean duen itxu-ra da. Ontzi unitarioetanmerkaturatzen da, kilo erdiko, ki-loko eta hiru kiloko ontzitxoetan.

Esan gabe doa ontzi guztiak be-har bezala zigilatu eta etiketatutamerkaturatzen direla, bertako ja-torria eta kalitatea ziurtatuz. Ba-barruna salgai jartzeko aukeratudiren horiek kontrol etiketa zen-batua dute zakuan. Gainerakoan,Tolosako Babarruna Elkartekokideek ezin izango dute ziurtatusolte edo aurreko baldintzak betegabeko ontzietan saltzen direnbabarrunak benetakoak diren.Horregatik, kanpotik datorren

babarrun beltzetik bereizi nahidute euren altxorra, kontsumi-tzaileak jatorriaren bermea edu-ki dezan, eta, era berean, produk-tuaren kalitatearen ordainetanprezio duin bat ordain dezan.

LaborantzaKanpotik etortzen den babarru-na ez bezala, Tolosakoa igokariada, eta arto, sare edota zurtoinenbeharra izaten du igo ahal izate-ko. Ohiko eran egiten da, inguru-

mena errespetatuz beti eta inolazbehartu gabe. Maiatzaren erdial-dera ereiten da normalean, bainahori zertxobait ere atzeratu daite-ke. Ereiteko modua eskuzkoaizan ohi da gehienbat. Gerora jar-tzen dira landarearen euskarriizango diren tutore edo gidak.Denbora horretan lurra jorratzeagarrantzitsua da, lurra aireztatueta belar txarrak kentzeko. Proze-suaren amaieran babarruna bil-tzen da. Erabat eskuz egiten denpauso bat da, aldizka, lekak hel-tzen diren heinean. Arreta han-diz egiten den bilketa sistema ho-rrek bermatzen du Tolosako Ba-barrunaren goi mailakokalitatea. Azken-azkenik, jasota-ko lekak beti egin izan den mo-duan, baserrietako ganberetanzabaltzen dira, lehortzeko.

Elkartearen lana1994az geroztik eratutakoa daTolosako Babarruna Elkartea,eta gaur egun 58 bazkide-ekoizleditu. Iaz, esaterako, 31.000 kilobabarruna ekoitzi zituzten denenartean. Urte gutxi izanagatik ere,emaitza bikainak jaso ditu.2002an, gainera, bazkideentzakopabiloi bat inauguratu zuten,hala nola babarruna aletu, berei-zi, izoztu, ontziratu, etiketatu etamerkaturatzeko. Hain zuzen ere,izozketaren prozesua erabakiga-rria dela iritzi dio elkarteak; gur-gurioa akabatzeko erabiltzendute, horrela intsektiziden auke-ra baztertu eta neurri ekologiko-ak ziurtatzeko. Horrenbestez,elkarteak emandako hazia oina-rritzat hartuta, ekoizleak baba-rruna erein, zaindu eta bildu egi-ten du soilik, gainontzeko lanakpabiloian egiten dituztelako ber-tako langileek.

Horrekin guztiarekin elkartea-ren helburu nagusia bertako ba-barrunaren alde egitea eta huraezagutaraztea eta bereiztea da,kontsumitzaileari jatorriaren etakalitatearen ziurtagiria duen pro-duktu bat eskaintzeko eta neka-zariari ordain egokia eta duinaemateko.

Babarrun egunaUrtero bezala, azaroaren 19an To-losako babarrun azoka eta ekoiz-leen arteko lehiaketa izango dira.Goiz osoan izango da hori,09:00etatik 14:00ak bitartean,Triangulo Plazan. 12:00etan, ba-barruna probatzeko aukera izan-go da. Tartean, babarrunarekinegindako pintxoak ere jan ahalizango dira. 13:30ean, babarrunirabazlearen enkantea eta saribanaketa egingo dituzte, Trian-gulo Plazan bertan. Goiza amai-tzeko, 14:00etan herri bazkariaegingo dute Ezpeleta elkartearentabernetan.

Egun horretan Tolosara joate-ko deia egin nahi die elkarteakbere produktua ezagutu eta pro-batzeko aukera nahi duten guz-tiei.

Page 13: Zineuskadi: elkarlanean Joxean Bengoetxea Gipuzkoako ... · kuota bat eskaintzea. Zortziek Zineuskadi barruan sare txiki bat osatu dute, ... Tolosako Leidor zineman,ikusleak,sarrerak

Asteburuko proposamenak D

Erredakzioa

Urriaren 22an baduzu plana.Mezu hori helarazten nekaezindabiltza azkenaldian OrdiziakoGazte Asanbladako kideak. Ezalferrik, Ordiziako gaztetxeak 25urte bete dituela-eta urte osoanegindako ekitaldi sortari egunosoko egitaraua gehituko diotebihar. «Urteurrenaren ospakizu-na tontorrera iritsiko da», adiera-zi dute antolatzaileek. Hala, ordi-ziarrak nahiz kanpokoakjaialdian parte hartzera gonbida-

tu dituzte, «denek» ospatu beha-rreko jai bat dela uste baitute.Herri osoan zehar gune bat bainogehiago ezarriko dituzte, etahorietan, askotariko ikuskizu-nak eskaini.

11:25ean hasiko dute jaia, gaz-tetxeari berari dantzaturiko au-rreskuarekin. Bertatik, poteoaabiatuko da Ordiziako kaleetanbarrena, joaldunak, trikitilariak,erraldoiak eta albokariak lagundituztela. 14:25ean herri bazkariaegingo dute pilotaleku irekian,eta bazkalostean, Batallita konta-ketaegingo dute: «Gaztetxean ibi-li direnek bertan bizitako istoriobereziak konta ditzaten».

18:00etan, D’Elikatuz gunean,Obrint Pass taldeko kide XavierSarriak Historias del paraiso libu-rua aurkeztuko du. Ordu berean,eta Plaza Nagusian jarriko dutengunean, Porrotxen bihurrikeriak,

marrubizko muxuak eta entzie-rroa ikuskizuna egingo dute Pi-rritx, Porrotx eta Marimototsek18:00etan. Ondoren, Motxila 21taldeak kontzertua emango duleku berean. Downen sindromeaduten hamabi gaztek eta zazpi bo-luntariok osaturiko talde bat daMotxila 21.

Bitartean, arratsaldean zehar,kanpoko pilotalekuan txosnakmartxan egongo dira. Eta20:00etatik aurrera DJ Bullenemanaldia izango da.

Barruko pilotalekuan kontzer-tuak izango dira 21:00etatikaurrera. Horiek ikusteko, aldezaurretik sarrerak erosi behar-ko dira. Laket, RevolutionaryBrothers, Bizardunak, ObrintPass eta Egurra Ta Kitto taldeekjoko dute. Hain justu, Laket tal-deak egin du urteurrenerakoabestia.

Biharko, badute planaUrteurrenaren harira otsailean grabatu zuten lipdub-a. Ehunka herritar bildu ziren. A. APALATEGI / G. H.

pZER? Ate joka, Txalo kon-painiaren antzezlana.pNOIZ? Bihar eta etzi,20:00etan.pNON? Donostiako AntzokiZaharrean.pGEHIAGO.Antzezlanak bi la-gunen inguruko tirabirakkontatzen ditu. Bata, emaz-tearengandik bananduadago, eta orain arte bakarrikbizitzera ohitu da eta bizioasko ditu. Bestea, emaztea-rengandik banatzekotandago, eta hainbat obsesioditu, garbitasuna kasu. Biak

elkarrekin bizita, hainbategoera komiko eta dibertiga-rri sortuko dira, baina baitahainbat egoera triste etamingarri ere. Sara Cozar, Jo-seba Usabiaga eta Iker Ga-lartza dira antzezlaneko ak-

toreak, Begoña Bilbaoren zu-zendaritzapean. IstorioaGene Sacks-en The OddCouple komedian oinarritutadago, eta 2008ko urrian es-treinatu zuten. Ritxi Lizartzakitzuli eta egokitu zuen.

1‘Ate joka’Donostia

GIPU

ZKOA

KO H

ITZA

pZER? Su Ta Gar taldearenkontzertua.pNOIZ? Bihar, larunbata,22:30ean.pNON? Bonberenean.pGEHIAGO.Atzo disko berriaaurkeztu ondoren, lehenkontzertua emango du Ei-barko taldeak, Tolosan, Bon-berenean, bihar. Ametsak Pi-latzen izena jarri diote lan be-rriari, eta 11 kantuz osatudute. Kontzertura joango di-renek, beraz, taldearen abes-ti berriez nahiz lehengoez gozatzeko aukera izangodute.

2Su Ta GarTolosa

pZER? Gpuntua, GipuzkoakoBertsolari Txapelketako fi-nal-laurdenak.pOÑATI.Bihar, 17:30ean, Zu-bikoa kiroldegian, Jexux MariIrazu, Beñat Lizaso, Iñaki Gu-rrutxaga, Agin Rezola, IñakiZelaia eta Iban Urdangarinariko dira kantuan.pAMASA-VILLABONA.Igan-dean, 17:30ean, Unai Agirre,Beñat Gaztelumendi,Iñigo Mantzizidor Mantxi,Andoni Otamendi, Ander Li-zarralde eta Unai Gaztelu-mendiren txanda izango da,Olaederra kiroldegian.

3GpuntuaOñati, Villabona

pZER? Supersweet eta DirtyPink Ladies taldeen kontzer-tua.pNOIZ? Bihar, 20:30ean.pNON? Doka, DonostiakoKafe Antzokian.pGEHIAGO.Supersweet Do-nostiako Chico Boom talde-aren izen berria da; oraingo-an hirukote moduan aritukodira. Rocka eta popa dauzka-te erreferentziatzat. The DirtyPink Ladies, berriz, 2005eansortu zen. Urtebete geroagokaleratu zuen lehen lana.Orain, Sunrise Orchestra dis-ko kaleratu berri du.

4Supersweet Donostia

pZER? Anjel LertxundirenIhes betea eleberriari buruz-ko hitzaldia.pNOIZ? Asteazkenean,18:30ean.pNON? Zarauzko Liburute-gian (Nafarroa, 22).pGEHIAGO.Alberdania argi-taletxearekin kaleratu zuenAnjel Lertxundi idazleak Ihesbetea eleberria, 2007an. AneMaiozek gidatuta, eleberriariburuzko hitzaldia egingodute. Lertxundik hausnarke-ta eta ekintza, suspensea etajakin-mina uztartu zituen lanhonetan.

5‘Ihes betea’Zarautz

6Gaztetxeak 25 urteOrdizia

4

3

3

1

6

2

5

‹ Agenda2011ko urriaren 21a, ostirala gipuzkoako hitza 13

Page 14: Zineuskadi: elkarlanean Joxean Bengoetxea Gipuzkoako ... · kuota bat eskaintzea. Zortziek Zineuskadi barruan sare txiki bat osatu dute, ... Tolosako Leidor zineman,ikusleak,sarrerak

14 gipuzkoako hitza 2011ko urriaren 21a, ostirala

Musika

pAndoain.Pello Ramirez etaXabier Zeberioren eskutik, Onikuskizuna. Bihar, 20:00etan,Bastero kulturgunean.pAretxabaleta.Betagarri,Xutiketa Zain.Bihar,21:30ean,plazan.pAzkoitia.XII. Organo Erro-mantikoaren Nazioarteko Zi-kloa. Bihar, 17:30ean, Ama Birji-na Jasokundekoaren parrokian.pAzpeitia.Nevermind Trio etaJulen Izarra. Bihar, 23:00etan,Sanagustin kulturgunean.pAzpeitia.XII. Organo Erro-mantikoaren Nazioarteko Zi-kloa. Igandean, 20:00etan,Loiolako basilikan.pBergara.XII. Organo Erro-mantikoaren Nazioarteko Zi-kloa. Bihar, 20:00etan SantaMarina parrokian.pBergara.Gipuzkoako XV. Kan-tu Txapelketa. Igandean,18:00etan, Zabalotegi aretoan.pDonostia. Ivan Moreno. Gaur,18:00etan, Okendo kultur etxe-an.pDonostia.Euskadiko OrkestraSinfonikoa. Gaur, 20:00etan,Kursaaleko auditoriumean.pDonostia.Rafael Berrio. Gaur,21:00etan, Komplot aretoan.pDonostia.Larunbatak Dan-tzan. Bihar, 17:30ean, Okendokultur etxean.pDonostia.Maluren kontzer-tua. Bihar, 21:00etan, Kursaale-an.pDonostia.Euskadiko OrkestraSinfonikoko Miramongo Mati-neeak 2011-2012 zikloaren biga-rren kontzertua: Erro Hari Lau-kotea. Bihar, 11:00etan, Euska-diko Orkestra Sinfonikoarenegoitzan.pDonostia.Supersweet etaDirty Pink Ladies. Bihar,20:30ean, Doka kafe antzo-kian.pDonostia.Carus Thompson &Band. Igandean, 20:00etan,Bukowskin.pDonostia.Egidius Kwartet.Asteartean, 20:00etan, Loiola-ko Erriberako Iesu elizan.pDonostia.Herman Dune. As-teazkenean, 20:00etan, Vikto-ria Eugenia antzokian.pDonostia.The Vocal Ensem-ble Novy Vek. Ostegunean,20:30ean, Mariaren Bihotza eli-zan.pEibar.Kup. Bihar, 19:00etan,Coliseo antzokian.pEibar.Oreya. Asteartean,20:30ean, Coliseo antzokian.pEibar.Latvian Youth ChoirBalsis. Asteazkenean,20:30ean, Coliseo antzokian.pElgeta.Zea Mays eta Split 77.Gaur, 22:30ean, Espaloia kafeantzokian.pErrenteria.Errenteriako Musi-ka Bandaren kontzertua. Bihar,20:00etan, Foru plazan.

pIrun.Verdiren Il trovatore ope-ra. Bihar eta etzi, 19:00etan,Amaia kultur zentroan.pLasarte-Oria.Psicoacustic.Gaur, 20:00etan, kultur etxean.pLegazpi.Un ballo in mascheraoperaren 2. zatiaren emanaldia.Asteazkenean, 20:30ean, kulturetxeko areto nagusian.pOñati.Transit Blues. Gaur,20:00etan, Antton tabernan.pOrdizia.Gaztetxearen 25. ur-teurrena: Laket, RevolutionaryBrothers, Bizardunak, ObrintPass eta Egurra ta Kitto. Bihar,21:00etan, barruko frontoian.pTolosa.Def Con Dos taldea-ren kontzertua. Gaur, 22:30ean,Bonberenean.pTolosa.Su Ta Gar. Bihar,22:30ean, Bonberenean.pUrretxu.Secundino Esnaolamusika eskolako taldeen kon-tzertua. Bihar, 19:00etan, Gerni-kako Arbola plazan.pUrretxu.XXVI. UdazkenekoMusika Zikloa. Igandean, Tour-seko San Martin elizan,19:00etan.

Antzerkia

pArrasate.Sensormen. Igan-dean, 19:30ean, Amaia antzo-kian.pAstigarraga.La lechuga.Bihar, 20:00etan, kultur etxean.pAzkoitia.Txirri, Mirri eta Txiri-biton Junior-en Barre egin.Bihar, 18:00etan, Baztartxoudal antzokian.

pAzpeitia.KukubiltxorenLeihotik mundura. Igandean,18:00etan, Sanagustin kultur-gunean.pDonostia.Las Noches De ElClub De La Comedia. Bihar,20:00etan, Viktoria Eugeniaantzokian.pDonostia.Txotxongilo taldea-ren eskutik, Karolino, printzesaeta dragoiaren burua. Bihar,18:00etan, Ernest Lluch kulturetxean.pDonostia.Behibi’s taldearenMurren bidaia. Bihar, 18:00etan,Larrotxene kultur etxean.pDonostia.Ate Joka. Bihar etaetzi, 20:00etan, Antzoki Zaha-rrean.pUsurbil.Enkarni Genuarentxotxongiloak: Galtzagorriak.Gaur, 17:00etan, Sutegi kulturetxean.

Bertsolaritza

pAstigarraga.Bertso afaria.Gaur, Petritegi sagardotegian.Kantuan: Aitor Mendiluze etaMaialen Lujanbio.pBergara.Bertso afaria. Bihar,Artatse elkartean. Bertsolariak:Maialen Lujanbio eta Amets Ar-zallus.pDonostia.Bertsolaria berebakardadean. Gaur, 20:00etan,Doka kafe antzokian.pOñati.Gpuntua: final-laurde-nak. Bihar, 17:30ean, Zubikoa ki-roldegian. Jexux Mari Irazu, Be-ñat Lizaso, Iñaki Gurrutxaga,

Agin Rezola, Iñaki Zelaia etaIban Urdangarin.pTolosa.Bertso afaria. Bihar,Iurreko elkartean. Bertsolariak:Jon Maia, Anjel Mari Peñagari-kano eta Andoni Egaña.pVillabona.Gpuntua: final-laurdenak. Igandean, 17:30ean,Olaederra kiroldegian. Bertso-lariak: Unai Agirre, Beñat Gazte-lumendi, Iñigo MantzizidorMantxi, Andoni Otamendi, An-der Lizarralde eta Unai Gaztelu-mendi.

Dantza

pDonostia.Nats Nus DansarenEn attendant l’inattendu. Bihar,20:00etan, Gazteszenan.pDonostia.Dantzaz konpainia-ren Dantzaklub ikuskizuna. Os-tegunean, 21:00etan, ViktoriaEugenia antzokian.

Ikus-entzun

pDonostia.The Boston stran-gler. Astelehenean, 19:15ean,Ernest Lluch kultur etxean.pDonostia.Descubriendo nun-ca jamás. Asteazkenean,18:00etan, Lugaritz kultur etxe-an.pDonostia.After hours. Oste-gunean, 14:30ean, EHUko Zu-zenbide Fakultatean.pEibar.Neds. Ostegunean,17:30ean, Coliseo antzokian.

pErrenteria.Ladakh, Tibet txi-kia. Asteazkenean, 16:00etan,udal euskaltegian.pIrun.Simbolismo esotéricodel Camino. Gaur, 19:00etan,Amaia kultur zentroan.pLegazpi. Indonesia: kulturaezberdinak. Gaur, 20:00etan,kultur etxeko areto nagusian.

Hitzaldiak

pDonostia.Aprender a medi-tar. Gaur, 19:00etan, Fnacen.pDonostia.Bertsolari filmariburuz, Asier Altuna zuzendaria.Gaur, 19:30ean, Koldo Mitxele-na kulturunean.pDonostia.Los filósofos mo-dernos y el problema de Dios:Unamuno, el hombre al que ledolía Dios. Astelehenean,19:30ean, Koldo Mitxelena kul-turunean.pDonostia.Gizarte bazterketaeta etxebizitza: esperientziak.Ostegunean, 18:30ean, KoldoMitxelenan.pDonostia.La edificación deun paisaje literario. Ostegune-an, 19:30ean, Ernest Lluch kul-tur etxean.pErrenteria.Munduko pai-saiak: Kulturaniztazuna etaarabiar literatura, emakumea.Ostegunean, 19:00etan, Xen-pelar kultur etxean.pGetaria. Iratxe EsnaolarenGalerna eleberriaz, Uxue Alber-diren solasaldia. Ostegunean,18:30ean, alondegian.

EkitaldiakD

Pupuk eta Lorek Azpeitiko Sanagustin kulturguneko leihotik begi-ratuko diote munduari datorren igandean. Izarren eta sudur-gorrienunibertsotik salto egin, eta lurrera iritsi dira biak. Mundua deskubri-tzeko irrikaz datoz, eta, apurka, gauza berriak deskubrituz eta lagunberriak eginez joango dira. Zeharkako mezuak, irakaspenak eta

fantasia nahastu ditu Pako Aristi idazleak Leihotik mundura haurantzerkiaren gidoian. Irrien Lagunak klubaren ideiatik abiatu, Aristi-ren gidoiari heldu eta Kukubiltxok taularatu du antzerki taldearenlan berria. Irailaren 25ean estreinatu zuten. Igandean, Azpeitiko Sa-nagustin kulturgunean izango dira, 18:00etatik aurrera. G.GARAIALDE / ARP

PUPU ETA LORE, LEIHOTIK AZPEITIRA

Irudia qAzpeitia

Agenda ›

Page 15: Zineuskadi: elkarlanean Joxean Bengoetxea Gipuzkoako ... · kuota bat eskaintzea. Zortziek Zineuskadi barruan sare txiki bat osatu dute, ... Tolosako Leidor zineman,ikusleak,sarrerak

pLegazpi.Bikotearen banake-ta. Ostegunean, 18:00etan, kul-tur etxean.pTolosa. Patera de cuentos.Mohamed M. Hammuren hi-tzaldia. Asteazkenean,19:00etan, kultur etxean.pUsurbil.Organoak ematea.Ostegunean, 19:00etan, Zubie-tako Kaxkapen.pZarautz. Ihes betea liburuariburuzko solasaldia. Asteazke-nean, 18:30etan, Zarauzko libu-rutegian.

Erakusketak

pDonostia.Ane Torresen Sen-timientos ilustrados. Asteazke-netik azaroaren 18ra, Loiolakokultur etxean.pDonostia.Hiri fikzioak. Oste-gunetik urtarrilaren 28ra, KoldoMitxelena kulturunean.pIrun.Memorial Quique Esca-lante. Asteazkenetik azaroaren6ra, Euskadiko Kutxaren era-kusketa aretoan.

Ikastaroak

pDonostia.Modela con arcilla.Bihar, 12:00etan, Fnacen.pDonostia.Jolastu birziklatuz.5-10 urte bitartekoentzat. Oste-gunean, 17:30ean, Larrotxenekultur etxean.

Bestelakoak

pArrasate.Kafe tertulia: Femi-nismoaren erronkak Arrasaten.Gaur, 17:00etan, Seber Altubeplazan.pDonostia. Ipuin bizi-biziakipuin kontaketa. Gaur,18:00etan, Larrotxene kulturetxean.pDonostia. Ipuinaren ordua.Asteazkenean, 18:00etan,Okendo kultur etxean.p Donostia.El detective de so-nidos liburuaren aurkezpena.Asteazkenean, 19:30ean, Oken-do kultur etxean.pDonostia. Ipuinaren ordua.Ostegunean, 18:00etan, Egiakultur etxeko liburutegian.pErrenteria.Kamishibai ipuinkontaketa.Ostegunean,18:00etan, Xenpelar kulturetxean.pIrun.Cuentos de la bruja Bru-nilda. Asteazkenean, 17:30ean,Irungo liburutegian.pUsurbil.Miriam Mendozareneskutik, ipuin kontaketa. Oste-gunean, 18:00etan, udal liburu-tegian.pZumarraga.Giza eskubideeninguruko jardunaldiak. Asteaz-kenean, 19:00etan, Zelai Ariztikultur etxean.

EkitaldiakD

2 Asteko estreinaldiak

‘Katu bat Parisen’pZuzendaria.Jean-Loup Feli-cioli, Alain Gagnol.pAnimaziozko filma.pHerrialdea.Frantzia-Herbee-reak-Suitza-Belgika.pIraupena.70 min.pSinopsia. Dino katuak bizitzabikoitza darama. Egunez Zoere-kin bizi da, Jeanne poliziarenalaba bakarrarekin. Gauez,berriz, Parisko etxeetako teila-tuetan ibiltzen da, hara eta

hona, Nicorekin batera. Nicolapur bizkor bat da. Jeannekezin du egoera gehiago jasan:Dinoren lagun lapurraren atze-tik dabil, baina ez du harrapa-tzea lortzen. Horrez gain, Nairo-biko Erraldoia estatua zaindubehar du. Estatua hori lapurtze-ko gogoz dira Victor Costa etaharen lapur batzuk. Costa gaiz-kileak bere garaian Jeannerensenarra hil zuen. Ordutik, Zoealabak ez du hitzik egiten. Gaubatean, Zoek Costa eta haren

lapur taldearekin topo egingodu. Orduan, jazarpen luze bathasiko da Parisko etxeetako tei-latuetan, Notre Dameko kate-dralera iritsi arte.

Folimage estudioen hiruga-rren lana da honako hau. Isto-rioak garrantzia baduen arren,estilo piktorikoak indar handiahartzen du. Zuzendariak, bes-talde, Les tragédies minusculeslanaren egileak dira. DonostiakoZinemaldian Belodromoanproiektatu zuten.

‘Margin Call’pZuzendaria.J.C. Chandor.pAktoreak.Kevin Spacey, PaulBettany, Jeremy Irons, ZacharyQuinto, Penn Badgley, SimonBaker, Mary McDonnell, DemiMoore, Stanley Tucci.pHerrialdea.Amerikako EstatuBatuak.pIraupena.109 min.pSinopsia.Peter Sullivan ize-neko inbertsiogile hasiberriaohartuko da gauza arraroak aridirela gertatzen lan egiten duenenpresa boteretsuan; gauzak ez

dira publiko egiten diren zenba-kiak bezain politak. Ia nahigabe,Wall Street eta, ondorioz, mun-du osoa finantza krisiaren ha-sieran egoten ahal dela desku-brituko du. Iluntze aldean gerta-tuko da hori, eta hurrengoegunean, mundua esnatukodenean, burbuila guztiak eztan-da eginen du. Banku horretakoarduradunek gau luze bat duteegoerari aurre egiteko. Jakin ba-dakite gertatu behar dena osolarria dela, eta horren aurreannola jokatu erabaki beharkodute.

‘Tentación enManhattan’pZuzendaria.Douglas Mc-Grath.pAktoreak.Sarah Jessica Par-ker, Greg Kinnear, Pierce Bros-nan, Christina Hendricks, OliviaMunn, Kelsey Grammer, SethMeyers.pHerrialdea.AEB.pIraupena.95 min.pSinopsia.Kate Reedy da filmhonetako protagonista nagu-sia, finantza kudeaketaren es-parruan lan egiten duen enpre-sari saiatua. Bostonen bizi da,eta etxeko panorama ez du so-bera gozoa: senarra langabe-zian da, eta lanean zein bere ha-rremanean arazoak pilatukozaizkio. Haren lagun-mina ereantzeko egoeran dago. Lan kon-tuengatik emakume protago-nistak New Yorkera bidaiatu be-harko du. Halako batean, Jackezagutuko du, Reedyrentzattentazio handia bihurtuko dena.Komedia erromantikoaren ge-neroan koka daiteke.

‹ Agenda2011ko urriaren 21a, ostirala gipuzkoako hitza 15

Page 16: Zineuskadi: elkarlanean Joxean Bengoetxea Gipuzkoako ... · kuota bat eskaintzea. Zortziek Zineuskadi barruan sare txiki bat osatu dute, ... Tolosako Leidor zineman,ikusleak,sarrerak

Mikel Goñi Donostia

Esku pilotan izen handia izan zenMikel Unanuerena (Donostia,Añorga, 1968). Esku-huska joka-tzeari utzi bazion ere, pilotalekua

ez du utzi albo batera; orain, pala motzeanaritzen da, han eta hemen, oraindik erefrontoian «ondo» pasatzen duelako. Gai-nerakoan, batez ere, telebistaz ikustenditu txapelketak: «Familia eta beste kontubatzuk badaudelako».

Unanuek dio gehiena txapelak gogora-tzen direla pilotalekuetan profesional gisaemandako urteetatik: «Txapela irabazteagorenekoa da. Nire lehen txapela binaka-koa izan zen, eta oso oroitzapen polita neu-kan. Baina bakarka lau t’erdiko txapelairabaztea, nahiz eta kantxa librean ezizan, partidarik arrakastatsuena izan zen;gutxienez nik balio handiena emanniona».

1999an jantzi zuen Lau t’erdiko Txapel-ketako txapela. Ordutik hamabi urteigaro dira, baina egun balio handiagoaduela dirudi: «Lehen, Lau t’erdiko Txapel-keta betegarri bat zela zirudien. Frontoiosoko buruz burukoan baliabide gehiendaukatenak ibiltzen dira ondoen; baina,lau t’erdikoa ere oso fisikoa eta oso tekni-koa da. Finaletara beti iristen dira uneanuneko onenak». Kaiola deitutakoan, tantobakoitzean lauzpabost pilotakada izanbeharrean, zortzi-hamar jokatzen dira.Horregatik, borroka handiagoa ikustendela deritzo Unanuek.

Kanpotik ikusten du Unanuek pilotagaur egun. «Batez ere, txapelketak ikus-ten ditut, lehia asko gustatzen zaidalako».Pilotalekura, berriz, gutxitan joaten da:«Familia eta beste kontu batzuk dituzune-an zaila da. Telebistaz ikusten ditut txa-pelketak».

Profesionalki jokatzeari utzi zionean,eskuz jokatzeari ere utzi zion. «Utzi nuene-tik ez ditut behin ere jarri takoak, etaeskuz ez dut partidarik jokatu. Zer edo zerumearekin, pilota goxoekin, baina jokatu-jokatu, inoiz ez». Haurrak aitaren bidearijarraituko dion galdetuta, añorgatarrakdio ez duela uste: «Nire helburua beraiekkirola egitea da, edozein kirol, baina ezpilotan aritzea».

Palan aritzen da orain: «Erretiratu nin-tzenean, paletan aritzea eskaini zidaten.Txapelketetan aritu ginen, eta nahikoondo aritu nintzen. Baina gerrialdea min-duta gelditzen nintzen. Horregatik, aldatugenuen, eta pala motzean hasi ginen».

tzen dut. Oraindik ere ondo pasatzen dutfrontoian».

Txikitan pilotalekuan hasi, eta bertanjarraitzeko gogoz dago: «Egindako kirolguztia pilotarekin egin dut. Gero ogibidea

Pilotalekuko postua ere aldatu du Una-nuek: «Aurreko aldean aritzen nintzen,eta orain atzera pasatu naiz. Hori ere gogo-rra da, baina gorputzarentzat hobea da;gutxiago sufritzen dut. Eta oso ondo pasa-

izan dut, eta gustuko dut oraindik. Korri-ka egitera joatea ez zait gustatzen, karga-tuta gelditzen naizelako. Kontrolatzendudan zerbait da frontoia, eta, horrez gain,dibertigarria da niretzat». Barrez aitortudu palari ezkerrarekin heltzen diola.

Esku pilota ez ezik, ogia ere utzitaZale asko harritu egiten ziren artean profe-sionaletan aritzen zela ogia partitzen ereibiltzen zela jakitean. Ogia banatzeko kon-tua ere historia da, ordea. «Hori ere utzinuen. Hori pilotaria nintzenean egokitu zi-

tzaidan. Orduan, aitak zuen okindegia, etaanaiak, osabak eta laurok egiten genuenlan. Horrekin anaia gelditu da, eta dauka-dan altzari dendan gelditu naiz ni». Berezi-ki adinekoei begirako altzariak saltzen di-tuzte; garabiak, ohe artikulatuak, etaabar.

Jokatzeko pilotalekuaz galdetuta, za-lantzarik ez du egiten: «Debuta egin nuenpilotalekua, Zarauzko Zinema pilotale-kua. Txikia zen oso; zazpi zortzi koadrobesterik ez zuen. Eta oso pilota zaharrekinjokatzen genuen, bestela denak erreboterajoaten zirelako». Ikusle gisa, berriz, Eibar-ko Astelena du nahiago.

Pilotaleku horretan ikusteko pilotariakaukeratzeko garaian, berriz, zera dio:«Lehenagoko jendea ikustea gustatukolitzaidake: Gallastegi edo Atano III.a;Retegi edo oraingo Irujo zein Aimarrenaurka».

Pilotaleku osoan, eskuzko txapelketakofinalean zein aurkari aukeratuko lukeengaldetuta ere, azkar ematen du erantzunaMikel Unanuek: «Inoizko onenaren aurkajokatuko nuke gustura; Retegiren kontra,esaterako»

Mikel UnanuePilotari ohia

«Esku pilota utzinuenetik, takoak ezditut behin ere jarri»

Kontu kontariD

Ostirala, 2011ko urriaren 21aZuzendaria: Mikel PeruarenaArgitaratzailea: Euskal EditoreaLege gordailua: SS-1514-2010

Lau t’erdiko txapelketa irabazi zuen partida da Unanueren kutuna. GIPUZKOAKO HITZA

Inoizko onenaren aurkajokatuko nuke gustura;Retegiren kontra,esaterako»

‘‘