ZILIOAK ETA FLAGELOAK

10

description

ZILIOAK ETA FLAGELOAK. Ezaugarriak:. Ile meheen itxurako mintz plasmatikoren luzapenak dira. Animalia-zelula ugarietan agertzen dira. Zelula askeetan lokomozio-funzioa dute, finkoetan zelula kanpoko fluidoa mugitzen dute. Elikatzeko adibidez. Mintz-plasmatikoaz inguraturik daude. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of ZILIOAK ETA FLAGELOAK

Page 1: ZILIOAK ETA FLAGELOAK
Page 2: ZILIOAK ETA FLAGELOAK

Ezaugarriak:Ile meheen itxurako mintz plasmatikoren

luzapenak dira. Animalia-zelula ugarietan agertzen dira. Zelula askeetan lokomozio-funzioa dute,

finkoetan zelula kanpoko fluidoa mugitzen dute. Elikatzeko adibidez.

Mintz-plasmatikoaz inguraturik daude.Zilio eta flageloen arteko aldea kopuruan eta

tamainan datza, txikiak eta ugariak badira zilioak esaten zaie, luzeak eta urriak badira, aldiz, flageloak .

Page 3: ZILIOAK ETA FLAGELOAK

ZILIOAK -Organismo eukariotoen zelula batzuetan aurkitzen diren egitura

mikrutubularrak dira.- Onddoetan ez dira agertzen.- Beren funtzioa zelularen ingurune medioa mugitzea da.- Beren funtzionamendu txarrarekin erlazionatutako patologiak ere

badira. Hauei "ziliopatia" izena ematen zaie.

Page 4: ZILIOAK ETA FLAGELOAK

EgituraZilioetan bi egitura bereizten dira:Zurtoina. Zelularen gainazaletik kanpo luzatzen den aldea

da, zelula mintza inguratzen duena. Axonema eta oin aldeko plakak (plaka basala ere deiturikoa) osatzen dute.

Oinarria. Zilioaren barne aldeko zatia da, zitoplasman murgilduta dagoena. Gorputz basalak eta zilio erroak osatzen dute.

Axonema zelula mintzak inguratzen dituen 9 mikrotubulu bikote

periferikoz eta erdialdean mikrotubulu bikote batez osatutako taldea da. Axoneman agertzen diren mikrotubulu zentralen oinarrian, plaka basala ikusten da. Honi Trantsizio-gunea esaten zaio.

Page 5: ZILIOAK ETA FLAGELOAK
Page 6: ZILIOAK ETA FLAGELOAK

MugimenduaZilioak erritmikoki eta modu koordinatuan

mugitzen dira. Zartailuen erako mugimenduak dituzte. Bat mugitzean, aldamenekoen mugimendua martxan jartzen da era sinkronikoan

Page 7: ZILIOAK ETA FLAGELOAK

FLAGELOAK Flageloak hainbat organismo zelulabakarrek eta organismo

zelulanitzen zelula batzuek dituzten luzakin mugikorrak dira. Funtzio nagusia zelularen higiduraz arduratzea da. Eukariotoetan ez ezik beste bi domeinutan agertzen dira: protozoo

eta metazoo (espermatozoideak). Zilioen aldean, flageloak ez dira hain ugariak

zelula batean. Halaber, zilioak baino askoz luzeagoak dira.

Eukariotoen flageloak mugimendu helikoidala dute. Bakterioen flageloak, aldiz, helize batek sortuko lukeen errotazio-mugimendua erakusten dute.

Page 8: ZILIOAK ETA FLAGELOAK

Eukariotoen flageloa

1-axonema2-mintz plasmatikoa3-IFT (Flageloaren barneko garraioa)4-korpuskulu basal5-flageloaren zehar-ebakia6-korpuskulu basalaren zehar-ebakia

Page 9: ZILIOAK ETA FLAGELOAK

Bakterioen flageloakokapen polarra duten flageloak zelularen polo batean edo bietan jartzen dira (A eta C)

kokapen peritrikoa dutenak zelularen azal osoan sakabanatuta daude (D)

kokapen lofotrikoarenek, aldiz, flagelo multzo bat dute zelularen mutur batean (C)

Page 10: ZILIOAK ETA FLAGELOAK

http://www.youtube.com/watch?v=QGAm6hMysTA&feature=related