Zelula amak

13
ZELULA AMAK

Transcript of Zelula amak

Page 1: Zelula amak

ZELULA AMAK

Page 2: Zelula amak

ZER DIRA ZELULA AMAK? Euren burua berritzeko gaitasuna duten zelulak

dira, zatiketa mitotikoen bidez.

Beste zelula batzuetatik bereizgarriak dira, eta euren propietateak galdu gabe zatitu daitezke.

Page 3: Zelula amak

ZELULA AMA MOTAK. ZELULA AMA TOTIPOTENTEAK: organismo

oso bat osatzeraino hazi daitezke, bai osagai enbrionarioak bai extraenbrionarioak. ZELULA MOTA GUZTIAK ERATU DITZAKETE.

ZELULA AMA PLURIPOTENTEAK: ezin dezakete organismo oso bat eratu, baina bai beste zelula mota batzuk.

ZELULA AMA MULTIPOTENTEAK: Euren antzekoak edo ehun enbrionario berekoak diren zelulak bakarrik eratu ditzakete.

ZELULA AMA UNIPOTENTEAK: zelula mota BAT bakarrik eratu dezakete.

Page 4: Zelula amak

ZELULA AMEN ITURRIAK.

Mota desberdinetakoak egon arren, biologian zelula helduak eta enbrionarioak erabiltzen dira.

Zelula Ama enbrionarioak (pluripotenteak): Blastozistoko masa zelularretik lortzen dira. Bertako zelula amak beste zelula motetatik bereizten dira, eta horrela organoak eta azalak eratzen dira. Terapia biomedikoetan erabiltzen dira.

Zelula Ama germinalak: Zelula Ama enbrionario pluripotentzialak dira. Enbrioietatik ateratzen dira, kresta gonadaletik, hain zuzen (bertatik sortzen dira obuluak eta espermatozoideak). Zelula Ama enbrionarioen antzekok diren arren, hauek banatzea zailagoa da.

Page 5: Zelula amak

Zelula Ama Fetalak: Odolean, gibelean eta biriketan agertzen diren zelula amak dira, eta zelula helduak antzeko ezaugarriak dituzte, baina zabaltzeko eta bereizteko gaitasun handiagoa dute. Euren jatorria ezezaguna da oraindik, baina adituek uste dute zelula ama enbrionarioetatik datozela.

Zelula Ama Helduak: Zelula multipotentzialak dira. Ez dira bereizgarriak eta organo helduetan aurki daitezke. Desgaste handiko ehunak erregeneratzen dituzte. Ez dute zelula espezializatuak sortzeko gaitasun handirik. Mota honetakoak dira zelula ama hematopoietikoak (hezurretan, zilborhestean), mesengimalak (giharretan, bihotzean, nerbioetan). Bihotzeko ehun kaltetuak zelula mota hauengatik ordezkatzen saiatzen ari dira adituak.

Page 6: Zelula amak

Zelula Ama ezagunena zigotoa dugu, espermatozoidea eta obuluaren elkarketaren ondorioz sortua. Totipotentea denez, fetuko zelula mota guztiak lor daitezke bertatik.

Zelulak nagusitzen doazen heinean gaitasun hau galtzen doaz.

Partenogenesiaren bidez, azken ikerketek ernaldu gabeko giza obuluak aktibatzea lortu dute. Etorkizunean zelula ama enbrionarioen iturri izan ditezke, inongo etika oztoporik gabeak.

Page 7: Zelula amak

ZELULA AMAK LORTZEKO MODUAK.

Enbrioi kriokontserbatuak: nitrogeno likidoa (-196ºC) erabiltzen duen metodo bat da. Futzio zelular guztiak geldiarazten ditu, eta horrela urteetan kontserbatu daitezke. Zelulak asko ernaltzen direnean, pazienteak donatu egin ditzake, eta metodo honen bidez gordetzen dira. 5 urtez egon daitezke zelulak gordeta.

Blastomero indibidualak: Metodo honen bidez enbrioia ez apurtzea lortzen da. Zelula hauetako bat atera eta gorde egiten da, eta ezaugarri pluripotentzialeko zelulak lortzen dira. Honela, umetoki batean jarri daitezke, arazorik gabe.

Page 8: Zelula amak

Transferentzia nuklear somatiko bidezko obozitoen aktibazioa: emankortu gabeko obulu baten nukleoa ateratzen da, zelula somatiko heldu baten nukleoarekin aldatzeko. Horrela, obuluko zitoplasman, nukleoa birprogramatu egiten da. Honen bidez, errefusu arazoak konpon daitezke.

Partenogenesia: ugaltze prozesu hau ez da ugaztunengan ikusten, baina in vitro prozesuen bidez eragin daiteke. Honen bidez zelula pluripotentzialak bakandu daitezke. Emakumezkoetan bakarrik aplika daiteke teknika hau.

Page 9: Zelula amak

IPS ZELULAK.

Adituek frogatu dute posible dela zelula helduak eta zelula amak desdiferenziatzea, retrovirus bidez. Prozedura hau birprogramazio zelular izenarekin ezagutzen da. Honen bidez zelula amak edozein momentutan eta edozen pertsonarengandik lortzea ahalbidetzen da, baina uste dute beste efektu kaltegarri batzuk izan ditzakeela.

Page 10: Zelula amak

ZILBOR-HESTEKO ZELULAK. Zilbor hesteko zelula amak zelula ama helduak

dira. Zelula hematopoietikoak dira: odoleko eta defentsetako zelulak sortzen dituzte. Beste zelula batzuk baino errazago lor daitezke. Ez dute hezur muineko zelulek bezain azkar jarduten, baina ez dute %100eko konpatibilitatea behar pazientearekin. Gainera, hauek ateratzea ez da hain mingarria.

Page 11: Zelula amak

LIKIDO AMNIOTIKOKO ZELULAK.

Mota honetako zelulen ezaugarriak desberdinak dira haurdunaldiaren momentu bakoitzean. Likido amniotikoko zelula amak azkar zabaltzen dira, estabilitate genetikoa mantentzen dute eta desberdintzeko gaitasuna ere badute.. Oso erabilgarriak izan daitezke anomalien tratamenduetarako eta beste terapia zelular batzuetarako. Horrez gain, bakoitzaren erabilerarako kontserbatu daitezke, eta ez dute gatazka etikorik sorrarazten.

Page 12: Zelula amak

ZELULA AMEN TRATAMENDUAK. Zelula amek hainbat erabilera kliniko dituzte. Animaliekin, parkinsona, diabetesa, gaixotasun degeneratiboak eta beste gaitz batzuk sendatzea lortu da, eta laster, gizakietan ere emango da pauso hori. Horretarako aztertzen ari diren tekniketako bat In Vitro teknika da, zelula amak ugaritu daitezen, horrela transplanteak ahalbidetuz.

Gaur egun, zilbor-hesteko zelula amak erabiltzen ari dira kantzerra sendatzeko. Kimioterapiak hainbat zelula hiltzen ditu. Hori ekiditeko-edo, pazienteari donatutako zelula amak txertatzen zaizkio.

Page 13: Zelula amak

KLONAZIOA.

Klonazioan, zelula somatiko baten nukleoa , nukleorik gabeko obulura transferitzen da. Honek obulu ernaldu baten modura jokatuko du, eta zelula zatituko da. Baina, klonazioak gizarte-arazoak ekarriko ditu, desadostasun etikoak direla-eta. Gainera, arazo genetikoak sor daitezke, ADNan beste indibiduo baten ezaugarriak txertatzen direlako.