Zato jostatuz Ezpeleta ezagutzera! Oren eta erdiko ... · beharko dituzun letrak atzemanen dituzu....

12
Zato jostatuz Ezpeleta ezagutzera! – Oren eta erdiko ibilaldia, herriko karriketan! Jokoaren arauak Hurrengo orrialdeko enigmaren erantzuna atzemateko, lehenik, ondoko galderei ihardetsi beharko diezu. Ihardespen batzuei esker, liburuxka bukaeran horretarako pentsatua den laukian kokatu beharko dituzun letrak atzemanen dituzu. Erakarri beharreko letren ondoan, zenbaki ttipiak ikusiko dituzu (0). Jokoaren ibilbidea Joko honi esker, herriaren historia, ondarea, sekretuak… ezagutuko dituzu. Turismo Bulegoko langileek ez dituzte pista joko denboran haurrak zaintzen eta kudeatzen. Haurrek heldu batekin ibili behar dute..

Transcript of Zato jostatuz Ezpeleta ezagutzera! Oren eta erdiko ... · beharko dituzun letrak atzemanen dituzu....

Page 1: Zato jostatuz Ezpeleta ezagutzera! Oren eta erdiko ... · beharko dituzun letrak atzemanen dituzu. Erakarri beharreko letren ondoan, zenbaki ttipiak ikusiko dituzu (0). Jokoaren ibilbidea

Zato jostatuz Ezpeleta ezagutzera! – Oren eta erdiko ibilaldia, herriko karriketan!

Jokoaren arauak Hurrengo orrialdeko enigmaren erantzuna atzemateko, lehenik, ondoko galderei ihardetsi beharko

diezu. Ihardespen batzuei esker, liburuxka bukaeran horretarako pentsatua den laukian kokatu

beharko dituzun letrak atzemanen dituzu. Erakarri beharreko letren ondoan, zenbaki ttipiak ikusiko

dituzu (0).

Jokoaren ibilbidea Joko honi esker, herriaren historia, ondarea, sekretuak… ezagutuko dituzu. Turismo Bulegoko

langileek ez dituzte pista joko denboran haurrak zaintzen eta kudeatzen. Haurrek heldu batekin ibili

behar dute..

Page 2: Zato jostatuz Ezpeleta ezagutzera! Oren eta erdiko ... · beharko dituzun letrak atzemanen dituzu. Erakarri beharreko letren ondoan, zenbaki ttipiak ikusiko dituzu (0). Jokoaren ibilbidea

Egun on,

Ttiki dut izena, eta, zure laguntza behar dut: bada

leienda bat zeinak kontatzen baitu gazteluaren eta

Mondarrain/Arranomendi kaskoaren artean (749

metroko mendia da!) pasabide sekretu bat badela. Izaki

ttipi batzuek pasabide sekretu hura hartzen zuten.

Izaki horien izena xerkatzen dut. Ene bidea aurkitzen

lagunduko didate.

Jokoa bururatu ondoan, Turismo Bulegora itzul zaitez.

Han, sorpresa bat izanen duzu!

Baina, jokoan hasi baino lehen,

idazluma bat har ezazu!

Xantza on!

Page 3: Zato jostatuz Ezpeleta ezagutzera! Oren eta erdiko ... · beharko dituzun letrak atzemanen dituzu. Erakarri beharreko letren ondoan, zenbaki ttipiak ikusiko dituzu (0). Jokoaren ibilbidea

Turismo Bulegoan zaude.

1. enigma Euskal Herrian 7 probintzia daude. Zer dute izena? (erantzuna Turismo Bulegoan aurkituko duzu).

Hemen beherean idatzi.

1 – ………………………………………………

2 -………………………………………………

3 - ……………………………………………..

4 - ………………………………………………

5 - ………………………………………………

6 - ……………………………………………..

7 – ………………………………………………

2. enigma: Hemen beherean agertzen diren sinboloen artean, Euskal Herrikoa dena aurkitu eta inguratu.

Ezpeleta 2 000 biztanleko herria da. Lapurdiko

baserrialdean kokatzen da. Euskal Herrian, 3

milioi biztanle daude. Euskaldunen eta

euskararen jatorria misteriotsua da. Euskarak ez

du beste hizkuntzen eiterik. Gure hizkuntza eta

kultura gaur arte atxikitzen jakin dugu.

.

Page 4: Zato jostatuz Ezpeleta ezagutzera! Oren eta erdiko ... · beharko dituzun letrak atzemanen dituzu. Erakarri beharreko letren ondoan, zenbaki ttipiak ikusiko dituzu (0). Jokoaren ibilbidea

Orain, gazteluko bigarren estaira igaiten ahal zara. Han, 3 erakusketa badira. Lehen gelako bi erakusketak Armand Davidi eta lehen Miss France-ari eskainiak dira. Bigarren gelako erakusketa mundu osoko biperrei eskainia da. Taula guziak begiratu. Geroko baliagarri izanen zaizu !

3. enigma : Aita Armand David Ezpeletan sortu zen. Txinara joan zen misiolari. Hango landare

espezieak deskribatu zituen; adibidez, Buddleja davidii eta Davidia involucrata. Hango

animaliak deskribatu zituen ere. Hitz gurutzatuen taulan, 2 animalia izenak aurkitu eta inguratu

A D P I P M A Z I R

S E X A R T Z U O L

G H V F N J P Y R K

B A N Q K D F R E N

S C W D L A A B I B

D J I M V X R P N C

F G U P L S P I A W

I Q N S C O A N G X

U F C E R F V D F T

Page 5: Zato jostatuz Ezpeleta ezagutzera! Oren eta erdiko ... · beharko dituzun letrak atzemanen dituzu. Erakarri beharreko letren ondoan, zenbaki ttipiak ikusiko dituzu (0). Jokoaren ibilbidea

4. enigma:

Ezpeletako biperra mundu osoan ezaguna da.

Horregatik da gure herria hain famatua.

Baina, nondik dator? Letrak ordena onean ezarri eta erantzuna aurkituko duzu.

O M I N X K E

_ _ _ _ _ _ _

(3)

5. enigma

Biperraren ekoizpen fase desberdinak adierazten dituzten argazki horiek ordenatu eta

1etik 6ra zenbakitu

Birlandatzea Biltzea Landarearen zaintzea Transformatzea Ereitea Landatzea

Biperra XVI. mendean heldu zen Europara. 2012an,

Ezpeletako biperrak AOP sormarka eskuratu zuen

(jatorri deitura gerizatua). Gaur egun, Ezpeleta inguruko

10 herrietan ekoizten da. Scoville-en eskalan, 4/10

heineko bizia du.

Page 6: Zato jostatuz Ezpeleta ezagutzera! Oren eta erdiko ... · beharko dituzun letrak atzemanen dituzu. Erakarri beharreko letren ondoan, zenbaki ttipiak ikusiko dituzu (0). Jokoaren ibilbidea

6. enigma

Zein da gazteluaren guti gorabeherako eraikitze data?

Jakiteko, batuketa hau egin

480 + 515 + 5 = ……..

Kopurua letraz idatzi: _ _ _ _

(4)(1)

Orain, gazteluaren behealdean dagoen pilota plazara jausten ahal zara.

Gaztelu hau Ezpeletako jaunttoek

eraikiarazi zuten. Juliana Henriquez

baroia 1694an hil zen, oinordekorik

gabe. Hala, gaztelua herritarrei eman

zien. Egun, Herriko Etxea, liburutegia

eta Turismo Bulegoa biltzen ditu.

Page 7: Zato jostatuz Ezpeleta ezagutzera! Oren eta erdiko ... · beharko dituzun letrak atzemanen dituzu. Erakarri beharreko letren ondoan, zenbaki ttipiak ikusiko dituzu (0). Jokoaren ibilbidea

Orain, elizara buruz joan zaitez. Aholkatzen dizut pareta ttipi baten gibeleko eskaileratik jaustea. Hola, xoko polit bat ikusiko duzu, erreka batekin

7. enigma

Eliza aitzinean disko formako hilarriak ikusiko dituzu. Hurbildu eta argazkian dagoen hilarria

aurkitu. Hola, ezabatuak izan diren letrak aurkituko dituzu! 2 letrak behereko laukian idatzi:

Disko formako hilarriak ehorzketa monumentuak

dira. Hilaren oroimenez harri bat landatzea eta

inguruak berdegunez apaintzea Euskal Herriko

ohitura zen. Disko formako hilarri batzuk arras

zaharrak dira; bada 1633koa den hilarri bat,

adibidez.

1. letra (bigarren lerroa): _

2. letra (laugarren lerroa): _ (5)

Page 8: Zato jostatuz Ezpeleta ezagutzera! Oren eta erdiko ... · beharko dituzun letrak atzemanen dituzu. Erakarri beharreko letren ondoan, zenbaki ttipiak ikusiko dituzu (0). Jokoaren ibilbidea

Elizara buruz igan zaitez:

8. enigma :

Noiz eraikia izan zen eliza? Seinale ttipi bat: erantzuna gainean aurkituko

duzu,kalostran.

(Erantzun ona inguratu) 1 –1654

2 –1637

3 –1627

9. enigma

Elizatik ateratzean, hilerrira buruz ezkerrera joan zaitez eta segi ezazu aitzina. Ezpeletako

pertsona ospetsu baten hilobia ikusiko duzu.

Zein da bere izena?

Laguntza ttipi bat: « 1920an, Frantziako emazterik ederrena izendatu ninduten! »

Beherean bere izena idatzi:

_ _ _ _ _ _ _ _ _ _

(2)

Eliza XVII. mendekoa da. 1925 urtean

monumentu historiko gisa sailkatu zuten.

Euskal Herriko eliza ederrenetarik bat da,

omen.

Page 9: Zato jostatuz Ezpeleta ezagutzera! Oren eta erdiko ... · beharko dituzun letrak atzemanen dituzu. Erakarri beharreko letren ondoan, zenbaki ttipiak ikusiko dituzu (0). Jokoaren ibilbidea

Ibilbidearen erdian zaude. Ahalegin ttipi batzuk, eta helmugara iritsiko zara. Orain, Pilota Jokoaren plazara joan zaitez. Karrika nagusira buruz joan zaitez, eta eskola baten eta saltoki guzien aitzinetik pasako zara. Herriko mapa balia ezazu!

10. enigma:

« Mendian bizi naiz. Animalia azkarra naiz, burugogorra eta kuriosa »

Nor naiz?

Laguntza : jatetxe batek ene izena du

.

_ _ _ _ _ _ _

(7)

Lehen, baserri giroan, Pilota Jokoaren plazak

funtsezko eginkizuna zuen. Merkatua hor iragaten

zen.

Page 10: Zato jostatuz Ezpeleta ezagutzera! Oren eta erdiko ... · beharko dituzun letrak atzemanen dituzu. Erakarri beharreko letren ondoan, zenbaki ttipiak ikusiko dituzu (0). Jokoaren ibilbidea

Orain, Crédit Agricole banku arte segituko duzu. Zure aitzinean, etxe

tradizional ederrak mirestuko dituzu.

11. enigma : Behereko hitz gurutzatuen laukian, etxe horiek ezaugarritzen dituzten hitzak

kokatu:zurra, zurbesoak, harria, berdea, gorria, lorioa, atalarria,

U B A

A

R

(6)

Page 11: Zato jostatuz Ezpeleta ezagutzera! Oren eta erdiko ... · beharko dituzun letrak atzemanen dituzu. Erakarri beharreko letren ondoan, zenbaki ttipiak ikusiko dituzu (0). Jokoaren ibilbidea

Ezkerrera buruz itzul zaitez eta behereko argazki zaharra begira ezazu..

12. enigma:

Gaur egun ikus daitekeenarekin konparatuta, 4 desberdintasunak aurkitu.

Argazkiaren eskuinaldean zerrendat _ _ _ _ _ __ _ _ _ _ _

_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

.

Page 12: Zato jostatuz Ezpeleta ezagutzera! Oren eta erdiko ... · beharko dituzun letrak atzemanen dituzu. Erakarri beharreko letren ondoan, zenbaki ttipiak ikusiko dituzu (0). Jokoaren ibilbidea

Orain, azkenean, xerkatzen duzun izena idazteko letra guziak bildu dituzu. Zenbaki gorria duten letra guziak ((0)) hona erakarri:

_ _ _ _ _ _ _

Milesker jokoan parte harturik. Horra izaki horiei buruzko azalpena:

Jeneralean, erreka bazterrean bizi diren neurri ttipiko emazteak dira.

Gizon laminak, aldiz, etxe eta zubi eraikitzaileak dira. Gauez lan egiten

dute, janariaren truke. Herritarrekin harreman onak dituzte.

Itxura hori dute: ahate oinak, eta kostaldean sirena gorputza.

Bada leienda bat zeinak kontatzen baitu laminek leize-ziloan altxor bat

gordetzen dutela.

Hemen, Ezpeletan, lamina baten urrats bat ikusten ahalko duzue,

gazteluko aitzinaldeko harri batean grabaturik. Existitzen direlako froga

garbia da!