Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko … Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak...

21
Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (03) Atzapar Erabilera hartzen da oinarri ortografia estandarra finkatzeko (tradizioaren eta beste mila eragileren ondorio) eta ez etimologia. Horregatik ditugu <ertzain> edo <atzapar> (nahiz eta azpian <herri> eta <hatz> hitzak egon. Gainera, lexikalizazio edo ihartze prozesuak ez dira hitz guztietan era berean gertatzen: horregatik ditugu <hanka-hutsik> eta <oinutsik>. Horiek guztiak arau arbitrarioak dira eta hiztegian bertan ikasi beharrekoak.

Transcript of Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko … Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak...

Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (03) Atzapar Erabilera hartzen da oinarri ortografia estandarra finkatzeko (tradizioaren eta beste mila eragileren ondorio) eta ez etimologia. Horregatik ditugu <ertzain> edo <atzapar> (nahiz eta azpian <herri> eta <hatz> hitzak egon. Gainera, lexikalizazio edo ihartze prozesuak ez dira hitz guztietan era berean gertatzen: horregatik ditugu <hanka-hutsik> eta <oinutsik>. Horiek guztiak arau arbitrarioak dira eta hiztegian bertan ikasi beharrekoak.

-
Resaltado

-(k)ada Bi atzizki digu hor (Azkuek ere ongi bereizten zituenak). Hara: (1) -ADA atzizkia aditzoinari erantsiz (BEGIRA-TU, ABIA-TU), "ekintza ondorioa" adierako izenen sortzailea da (<empujón, mirada...> Era berean, onomatopeiek osatzen dituzten aditz esapideei ere eransten zaie (ZURRUT EGIN, TXIRRIST EGIN..., zurrutada, txirristada), baita, inoiz, izenei ere (zamakolada, karlistada, matxinada...) (2) -KADA/-TARA [+konkretua, biziduna, +edukigarria] ezaugarriak dituen izena hartzen du oinarri (BASO, GURDI; KOLKO, SABEL...): ahokada, eskukada, gurdikada, besokada, sabelkada, basokada... "Kantitatea" adierazten du eta ez da oso emankorra.

-
Resaltado

ote “Beldur naiz lan horretan ez ote dudan huts egingo” esaldia, "ote" partikularekin zehar galderatzat hartu behar dugu. 1. Zehargaldera hiztunaren aukera da. Gauza bera gertatzen da beste hizkuntzetan ere; gaztelaniaz, esate baterako, bietara esan daiteke: “Ya se que vendrá” eta “Ya se si vendrá (pero no te lo diré)”. Horrela, euskaraz, maiz aurkituko ditugu zehargalderak galdegile batekin (NOR, NORA, NOREKIN) edo halakorik gabe; ea galdegilerik ez badago maiz erabiltze dira EA edo OTE partikula (zalantza adierazlea) Hona hemen adibide batzuk: Mikelek jakin nahi du NOR etorriko deN Mikelek jakin nahi duen Jon etorriko deN Mikelek jakin nahi du EA Jon etorriko deN Mikelek jakin nahi du Jon etorriko OTE deN 2. OTE partikulak zalantza adierazten du eta galdera zuzenetan erabiltzen da (egiazkoetan nahiz erretorikoetan), baita zehargalderetan ere. Hona hemen adibide batzuk: Galdu ote dira edota erdararen pisuak ito ote ditu? Agoniakoa izan da eta ez dakit nor hil ote den. Izan ere, Jainkoak aztertu egiten zaituzte, bihotz-bihotzez maite ote duzuen ikusteko. Galda daiteke orain ea Peru Abarkaren alde ote gauden ala kontra. Ea zilegi ote den, mende luzeen lasaikeriak honenbeste eginkizun bizkarreratu digun garaian, premiazko ez diren huskerietan denbora ematea. 3. “Beldur izan” esapideak maiz osatzen ditu esaldiak era honetara: “beldur izan” + EZ + OTE + zehargalderaren marka (-N) Baina OTErik gabe ere osatzen ditu. Beldur naiz zenbaiten gogoan ez ote dudan ez dagokidan itxurarik. Beldur naiz lan horretan ez ote dudan huts egingo Beldur naiz zure gogo beroak urrunegi eraman zaitzan. Hortik aterako ez naizen beldur naiz.

-
Resaltado

Koma Mikel, Jon, eta hirurok. Badirudi segida edo enumerazio bat osatzen ari garela eta segida horretako elementuak lotu behar ditugunez komak erabiltzen ditugula: azken bi elementuen arteko lotura, berriz, ETA partikula da eta ez dago koma horren beharrik. Mikel, Jon eta hirurok joango gara Baina horrek ez du esan nahi beste testuinguruetan koma ezin jar daitekeenik ETA partikularen aurretik. Maiz gertatzen da hori: Askotan galtzen zuen hemengo gauzetarako akordu guztia, eta gelditzen zen Jainkoarekin bat egina bezala.Desagertu ziren, eta ez bide dute inguru hauetan inolako arraizarik utzi ondorengotzat. Eta, jakina, badira bestela ere salbuespenak. Esate baterako segida horretako elementu batzuk bikoitzak direnean eta ETA juntagailua dutenean: Hegazti harraparia, handia, luma arreak, isats biribila, eta moko eta atzapar sendoak dituena, guztiz gora eta arin hegaldatzen, eta bildotsak, azeriak... harrapatzen dituena

-
Resaltado

-tzaile Bestalde, -tzaile atzizkia bereiztea ez da zaila. Izan ere, -le / -tzaile atzizkiek egilea adierazten dute eta, oro har, aditzei eransten zaie: laguntzaile (laguntzen duena), administratzaile (administratzen duena), zirikatzaile, erosle, saltzaile, eta abar. Ez da nahastu behar atzizki hori -zale atzizkiarekin (zaletasun adierazlearekin): futbolzale, medizale, zinezale... Eta -koi eta -kor atzizkiak desberdinak dira. -koi atzizkiak zerbaiterako joera adierazten du: elizkoi (devoto, piadoso), andrekoi, eta abar... -kor atzizkia ere aditzei eransten zaie eta -tzaile-ren kontrakoa da apurkor (hauskor): frágil ("rompible") apurtzaile: apurtzen duen pertsona ("rompedor") Edonola ere, beti daude salbuespenak, bereziki euskalkietan lexikalizatu diren erabilerak. Horrela, esnea saltzen dabilenari esne-saltzailea esaten diote batzuek, esneduna beste batzuek, esnezale beste inguru batzuetan. Leku batzuetan “kamioi-gidari” adierazteko ere “kamioizale” erabiltzen da.

-
Resaltado

Berri “Bilera berri bat egin behar dute” Hori esan duenak ez du esan nahi bilera “zaharra” ez zenik, edo “berria” zenik, “beste bilera bat” zela baizik. Azken aldian modan-edo jarri da gaztelaniaz “nuevo/a” hitzaren erabilera hori. Berez “nuevo/a” hitzak adierazten du z dela zaharra eta bietara joan daiteke, izenaren ezkerrean edo eskuinean, baina ohikoena da eskuinean joatea: “Se ha puesto el vestido nuevo” (no quería usar los vestidos VIEJOS) “Ha venido con el che nuevo” (ha dejado el VIEJO en el garaje) Baina gau egun “otro” adierazteko ere erabiltzen dugu, normalean izenaren ezkerraldean: “Se ha celebrado una nueva reunión” (no una reunión VIEJA???) Esango al genuke “se ha celebrado una reunión nueva”??? Nekez. Bada, halakoetan euskaraz “Soineko berria jantzi du” (ez zaharra) “Auto beria ekarri du” (zaharra garajean utzita) “Beste bilera bat egin dute”

-
Resaltado

-rik “Inongo euskaldunik ez du horrela pentsatzen” “Ez du” aditzak ergatiboa (-k) eskatzen du eta ezin dugu jarri euskaldunak, ez euskaldunik. Hortaz, bi aukera ditugu inongo euskaldunik ez dago horrela pentsatzen duenik euskaldunek ez dute horrela pentsatze, batek ere ez

-
Resaltado

oso Oso denbora luzea / denbora oso luzea? Hona hemen “oso” hitzaren erabilera erakusten duen taula: A. izenondoa.

1. Zatirik edo osagairik falta ez zaiona; (zerbait) buru batetik bestera hartzen duena. Egia esatekotan, egia osoa zor dugu. Meza osoa entzutea. Ogi osoa jan omen zuen. [Gizon osoak zirelako, burutik oin zolarainoko gizonak. Jai osoetan lan debekatuak egitea berez bekatu da. Euskaltzain osoa. Zaldi osoa: zikiratu ez dena.]

2. (Adizlagun gisa). Zatirik falta ez zaiola. (osorik) Diruak beti oso zeuzkan, kutxan giltzatuak. (Ip) Oso eta bizirik daude. Oso eta sendo.

B. adizlaguna. Maila goran, guztiz, erabat.

1. a. (Dagokion adizlagun edo adjektiboaren ezkerrean). Oso ederki. Ez zeuden oso lasai. Oso pozik gelditu ziren. Oso oker ez banago. b. (Atzean kokatua). Gehiena gihar hutsa, pisua zen oso. c. (Izenondoari dagokion izenaren ezkerrean). Badakit hau ez dela oso esaera egokia. Oso denbora luzean. Ez dute zaharragoek oso begi onez ikusten gazteagoen etorrera. Aita Santua Erroman dago, oso gizon serioa. d. (Izenaren eta izenondoaren artean; gutxi erabilia) Poz oso handiaz poztu ziren izarra ikusirik.

2. (Aditz bati dagokiola).

Baina Jesus gurutzean josi zuteneko oso ahuldua eta makaldua zegoen. Zuzenez irabaztea oso da bidezkoa. Banuen astakume polit bat oso maite nuena.

Taula horretan ikus daiteke bietara jar daitekeela "oso" baina 1d forma gutxi erabiltzen da eta gomendagarriagoa (ohikoagoa) da 1c (aurrean, alegia).

-
Resaltado

erlatiboa “Ni naiz idazle bat, ezer idatzi ez duena” Ez ut ukatuko horrelako esaldi bat euskaraz osa daitekeela, eta, egia esan, agian hobe litzateke galdetzea ea zein den esalditik egokiena eta ez ea zein den esaldi zuzena. Baina argi dago oso zaila dela esaldi hori euskaraz egitea edo inolako testuingurutan aurkitzea. Izan ere, galdegaia “ni” da esaldi horretan eta, hortaz, badirudi ea NOR den idazlea galdetu digutela edo adierazi nahi dugula (ez NOLAKO idazlea). Eta egoera horretan ez da batere normala atzetik “bat” ipintzea eta NOLAKOA adieraztea. Dena den oso ezagun eta “normala” dirudi esaldi horrek askorentzat. Hain zuzen ere, gaztelaniazko hurrenkera eta sekuentziazio bera duelako: Yo / soy / un escritor / que no ha escrito nada Ni / naiz / idazle bat / ezer idatzi ez duena

-
Resaltado

Mugagabea *Beste zenbait lekura *Beste leku zenbaitera “Zenbait, hainbat” edo halakoren bat erabiltzen dugunean mugagabea erabili behar dugu eta zenbatzaile hori (zenbait) izenaren aurretik jarri behar dugu. Hortaz, aukera zuzen bakarra duzu “beste zenbait lekuTAra” Beste leku batzuETAra (zuzena da) Beste arrazoirik ez dagoelarik plurala darabilgu halakoetan, ez mugagabea

-
Resaltado

Tontoa Hitz hori onartua dago? Hala dio Hiztegi Batuak: tontakeria tonto 1 'ergela, zozoa'. 2 Ipar. 'motela' tontoki Hortaz, hitz horiek behintzat badira euskara estandar. Dena den, bat nator zurekin pentsatzean ez dugula gehiegikeriatan erori behar. Ongi dago "tonto" hitza euskara batuan (onartua dago) baina ez da hori bakarra eta gogoan hartu beharko gehuke tontoen ondoan badirela munduan baboak, lerdoak, ergelak, txepelak, babaloreak, inozoak, tentelak, memeloak, tontolapikoak, kaikuak... Gainera gogoan hartu tonto/tuntun hitzak sexuaren arabera bereizten direla gizona tontoa da / emakumea tuntuna da ------------------

-
Resaltado

ibili "Pentsatzen ibili" erdarakadatzat jo duzu eta ez dakit, bada, nik erdarakaden muga non dagoen. Baina egitura hori maiz erabiltzen dugu eta ez dakit ez ote genukeen zuhurregi jokatuko "ibili" aditzaren erabilera erabat murriztuta. Hona hemen Euskaltzaindiaren Jagonet zerbitzuan egin zen galdera eta eman zitzaion erantzuna Egoki egina al da ondorengo adibideokin egin dugun "zuzen/oker" sailkapena? Asteburu honetan ziza biltzen egon gara Isaban. (oker) Asteburu honetan zizak hartzen izan gara Isaban. (oker) Asteburu honetan ziza biltzen izan gara Isaban. (zuzen) Asteburu honetan ziza biltzen ibili gara Isaban. (zuzen) Pilotan jokatzen egon gara 5:00etatik 6:00etara. (oker) Pilotan jokatzen aritu gara… (zuzen) Atzo klinikan izan nintzen, ama bisitatzen.(zuzen) Hamabost egun egon naiz klinikan, heste-soberatik operatuta. (zuzen) Telebista ikusten egon naiz. (zuzen) ERANTZUNA: Behin baino gehiagotan entzun dugu lanean egon dena ez zela gehiegi nekatuko. Gomendagarriagoak dira, noski, adibide horietan zuzentzat ematen direnak. Hala ere, ez da gomendio berezirik eman puntu horretaz (literaturako erabilera ez da berariaz aztertu), eta gerta daiteke, euskalki batzuetan eta besteetan erabilera desberdinak aurkitzea. Hobe, beraz, zorrotzegi ez jokatzea. Euskal Hiztegian ere adiera biak aitortzen zaizkio "ibili" adtzari: 1. Higitu / 2. Aritu Eta ez dira adibideak falta (nahiz eta aitortzen den "aritu" adieran ere gehienetan -ez beti- mugimenduari lotua erabiltzen dela): Ez gara alferretan ibili, gurea atera dugu. Zirenak eta ez zirenak eralgitzen ibili da. Alfer-alferrik dabiltza. Nahiago zuela bere bidetik ibili idazkera gaietan. Lanpeturik dabil. Eleberri bat egitekotan omen zebilen. Hizkuntzalaritza ilunbetan ibili da gehienetan bere oinarriei buruz. Gaur egungo erabilerari erreparatzen badiogu ere gauza bera ikusiko dugu. Hona hemen Ereduzko Prosa Gaur testu-basetik jasotako zenbait idazleren adibideak: Etorri nauk esatera pentsatzen ibili naizela azken bi egunotan hire Herriaren Etxeari buruz egindako proiektuaz. (Koldo Biguri) Niri gauean atea itxita edukitzea gustatzen zitzaidan, nahiago nuen-eta mamu bat gela barruan edukitzea, sar zitekeen besteren batean pentsatzen ibiltzea baino;… (Koro Navarro)

-
Resaltado

Orain pentsatzen nabil beste karreraren baten matrikulatzea eta nota onei esker sartutako estudiante ikastun aldren artean eskola zaharreko mohikanoren bat bilatzen saiatzea, beste proiektu interesgarri bat baitaukat buruan. (Jon Arretxe) Baina baziren lagun batzuk beste zerbaitean pentsatzen zebiltzanak ere: (Pello Salaburu) Gauza horietan pentsatzen nenbilen Albertoren etxeko atarira heldu nintzenean. (Iban Zaldua) Etsi beharra izan nuen, hortaz, eta agian mendiko ibilaldi luzeren bat egitea pentsatzen nenbilela, osabak bihotzekoa izan zuen. (Aitor Arana) Seinaleetan pentsatzen zebilen, eta norbait azaldua zen. (Xabier Aranburu) -----------------

remover "eragin, irauli, nahasi"? Hala dio Ehuyar hiztegiak: 1 v.tr. Eragin, irabiatu, nahasi Remover bien la leche para que se enfríe: esneari ondo eragin hotz dadin Remover la masa para que se mezclen bien los ingredientes: oreari eragin osagaiak ongi nahas daitezen 2 v.tr. tierra Irauli 3 v.tr. Kendu, bota, egotzi, baztertu Remover a alguien de su cargo: norbait kargutik kendu 4 v.tr. fig. Ikertu 5 v.prnl./v.tr. fig. Gogora ekarri Remover un asunto que estaba olvidado: ahaztuta zegoen arazo bat gogora ekarri 6 v.prnl./v.tr. Nahasi, nahastu; lekualdatu, lekuz aldatu; mugitu ¡No remuevas las cosas!: ez itzazu gauzak nahastu! Hortaz, esnearekin egiten duguna da eragin (eneari), nahasi edo irabiatu (gaur egun gaztelaniazko "batir" aditzaren pareko darabilgu "irabiatu" batez ere). Iraultzea, ostera, buelta ematea-edo da, laiarekin lurrari eragiten dioguna.

-
Resaltado

bihurtu

Zergatik ‘…garrantzitsuena bihurtu’? Ez al dugu esaten ‘bizigai bihurtu’? (a) izena + bihurtu: -a gabe bizigai bihurtu, gizon bihurtu, urre bihurtu… (b) izena + izenondoa + bihrtu: -a gabe edo –a eta guzti parke publiko bihurtu / parke publikoa bihurtu neska jator bihurtu / neska jatorra bihurtu (c) izena + izenondoa + -ena + bihurtu: -a eta guzti emakumerik azkarrena bihurtu mutilik politena bihurtu

-
Resaltado

zer dela eta?

‘Zer dela eta…’ galderak ez al du eskatzen ‘ lotsak dagoela eta’? Ez ezinbestean. “Zer dela eta” nolabaiteko arrazoi edo azalpena eskatzen du eta era askotara erantzun daioke: -la eta, -lako… Hona hemen azken urteotako liburuetako zenbait adibide: - Zer dela eta? Bada, troiarrek Helena, ederretan ederrena, bahitua zuten, eta greziarrak haren bila joan ziren. - Zer dela eta? Gaur Uztailaren Laua delako. - Zer dela eta? Nazka-nazka eginda nago beti itxurak egiten eta gezurrak esaten ibiltzeaz. - Zer dela eta? Gau batean etxera itzultzean emazteak atea itxi eta ez zidan sartzen utzi. - Zer dela eta? Lo egin ezina. - Orduan, zer dela eta utzi didazu ontziak garbitzen? -galdetu zion mutilak. Zikinak zeudelako beirakiak. - Zer dela eta hitz egin nahi zenuen nirekin? -galdetu zion mutilak. Seinaleak direla eta.

-
Resaltado

aitzakia “Berandu delako aitzakia” da zuzena. Posible al da “Berandu izatearen aitzakia” erabiltzea? Zein da irizpidea? “Aitzakia” darabilgunean zenbait aukera dugu izen horren izenlagunak jartzeko, hau da, “excusa de” adierazteko. Hona hemen batzuk: (-t(z)eko aitzakia) Ihes egiteko aitzakiarekin. (-en aitzakia) Eta azkengabeko otoitzen aitzakiaz alargunen ondasunak iresten dituzte. (- aitzakia) Shakespeareren hitzak hartu ditu aitzakia Castellanik. Eta “aitzakia” izenari lotzen zaiona perpausa (aditza) baldin bada, beste hauek: (-n aitzakia) Etorriko zen aitzakiarekin (-lako aitzakia) Irabaziko zutelako aitzakiarekin Oro har, horrela jokatzen dute beste izen batzuek ere. Esate baterako, “la creencia/seguridad/… de que vendrá” honela eman daiteke euskaraz Etorriko zeLAKO ustean geratu naiz etxean Etorriko zeN ustean geratu naiz etxean Etxean geratu naiz, ustez etorriko zeLA Baina ez *etorriko zeNAREN ustean *etorriko zeLAREN ustean Antzeko galdera egin zen aspaldi Euskaltzaindiaren Jagonet zerbitzuan. Hoa hemen galdera eta Miren Azkarateren erantzuna: Galdera: EGA. Ikaslearen liburua, I liburuan ageri diren ariketak direla eta, honako galdera egin digute: "Noiz -(e)n eta noiz -(e)lako?" Norgehiagoka irabaziko __________________ itxaropenaz zelairatu ziren a) zutelaren b) zutenaren c) zutelako Mamua etorriko _______________________ aitzakiaz ez nintzen oheratzen a) zen b) zelaren c) zenaren Azterturik dago kontu hori? Erantzuna:

-
Resaltado

Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), V liburukian aipatzen da kontu hori, aukeran, -(e)n eta -(e)lako daudela esanaz, nahiz badirudien -(e)n izen jakin batzuekin ageri dela: ... -(e)n ustea, esaterako. "Kontua da ea modu hauek beti aukeran ditugun ala ez. Behar bezalako erantzuna emateko perpaus osagarri hauek gobernatzen dituzten izenak banan-banan aztertu beharko dira eta jokabide nagusiak aztertu: Euskara Afrikatik datorrelako hipotesia defendatu dute batzuek. Bazuen laguntza emango zioten ustea. Bi horiez gain, bada beste egitura bat ere, predikatu egituretan ageri dena (sospetxa ukan, erabakia hartu, berria hedatu, berria ekarri...): Herriko etxeak hartu zuen erabakia, kaperak behar zirela berritu."

Usaindu “Haragiak gaizki usaintzen du” erdarakada al da? Bai: “la carne huele mal” esaldiaren itzulpen mimetikoa da hori. Baina haragiak ez du sudurrik eta ezin du saindu ez usain egin. Bi adiera ditu aditz horrek euskaraz: 1. haragia usaindu da: usain txarra hartu du 2. nik haragia usaindu dut: haragiaren usaina hartu dut Eta, jakina, halakoak ere erabil daitezke Haragiak usaina du Haragiak usain txara du …

-
Resaltado

motatako Zergatik da zuzena “bi motatako”? Euskaltzaindiaren 34. araua “Hiru kiloko haurra, lau hankako mahaia” ez da kasu honetan betetzen? Zergatik? Hiru kiloko haurra: haurrak hiru kilo (pisatzen) du:(*hiru kilotan daude) Lau hankako mahaia: mahaiak lau hanka ditu: (*lau hankatan daude) Hamabi urteko haura: haurrak hamabi urte du (*hamabi urtetan dago) Eta abar Baina Lau mendiTAko gurutzeak: (*gurutzeek lau mendi dituzte): lau mendiTAn daude Hiru tabernaTAko ardoak: (*ardoak hiru taberna ditu): ardoa hiru tabernatan saltzen da. Bi motaTAko arazoak: (*arazoek bi mota dituzte): arazoak bi motaTAn banatzen dira Beste era batera esanda, jabegoa-edo adierazten dugunean (pisua, aldia, neurria, prezioa…) –ko erabiltzen dugu loturatzat, baina ez gara non +-ko jartzen ari; beste halakoetan, normal erabiliko dugu sing./pl./mugag. Gurutzea mendiAN dago: mendiKO gurutzea Gurutzeak mendiETAn daude: mendiETAko gurutzeak Gurutzeak zenbait mendiTAn daude: zenbait mendiTAko gurutzeak

-
Resaltado

Beste egunean “Beste egunean” gaizki dago beraz? Erdarakada da? Nik dezente erabiltzen dut eta pentsatzen nuen naturala zela baina ikusten dut ezetz. Hori da, gaizki dago. Beste etxean: en la otra casa (no en esta) Beste etxe abtean: en otra casa (no en esta) Beste egun batean: (en) otro día (no hoy) Beste egunean: (en) el otro día????? Hau da, “beste eguna” ongi dago baina “el otro día” adierazteko, ez “el día pasado” “Pasamos dos día en París, uno fue maravilloso y el otro (día) un desastre”. Korrelazioa dago (uno y el otro). Baina “el otro día te ví” esaten dugunean ez dago korrelaziorik (zein dira uno y el otro?), el día pasado adierazi nahi da. RAEren hiztegian, “otro” hitzaren adieren artean aurkituko duzu definizioa (los sitúa en un pasado cercano): 3. adj. U. con artículo y ante sustantivos como día, tarde, noche, los sitúa en un pasado cercano. El otro día vi a tu primo. Hablamos del asunto la otra tarde.

-
Resaltado