XII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR LEHIAKETA file3 Beste aita eta amarekin askorekin batera Ermuko...

21
X X X I I I I I I . . . J J J U U U A A A N N N I I I T T T A A A I I I B B B A A A I I I B B B A A A R R R R R R I I I G G G A A A L L L I I I T T T E E E R R R A A A T T T U U U R R L L L E E E H H H I I I A A A K K K E E E T T T A A A 2005

Transcript of XII. JUANITA IBAIBARRIGA LITERATUR LEHIAKETA file3 Beste aita eta amarekin askorekin batera Ermuko...

XXXIIIIII... JJJUUUAAANNNIIITTTAAA IIIBBBAAAIIIBBBAAARRRRRRIIIGGGAAA

LLLIIITTTEEERRRAAATTTUUURRR LLLEEEHHHIIIAAAKKKEEETTTAAA

2005

1

HITZAURREA

Badira urteak Euskal Birusak Kultura Elkarteak herriko ikastetxeekin batera lehiaketa hau

martxan jarri zuenetik. Orduko hartan, herriko ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna

pizteko beharra zegoen eta lanean hasita lehiaketa hau abian hasi zen. Urte guztietan zehar

ikastetxeak izan ditugu bidelagun eta euren inplikazioari esker, lehiaketa egonkortzea lortu dugu

eta mila eta mila ermuar gaztek parte hartu izan dute, mila eta mila istorio eder sortuz. Hona

hemen 2005ean saritutako lanak.

2

JUANITA IBAIBARRIAGA (1934-1992)

Juanita Ibaibarriaga Ermuan jaio zen 1934. urtean, Iturriaganeko etxean. Berari eta bere

senideei Pelaionekuak esaten zieten.

Ezkondu eta lau seme-alaba izan zituen (bata txikitan hil zitzaion). Haiexek hazi eta heztera

dedikatu zen buru belarri: inguruan baina beti loba aldra itzela, ze “tia Juanita” berezia zen.

Autodidakta eta irakurle amorratua, bere inguruan gertatzen zenaz jantzita egotea

gustatzen zitzaion. Pertsona irekia zen, irizpide zabalekoa, dena eta denekin errespetatzen ohitua.

Mendia zen bere aparteko beste zaletasuna. Egunero egiten zuen bere osteratxoa eta

handik bueltan aldean beti ekartzen zuen zerbait, bere amari entzunda zion eta “Euskal Herriko

mendiak oso aberatsak dira”; berbena-belarrak edo beherakoa kentzeko landareren bat edo

tentsioa jaisteko asun txortaren bat… Ondo ezagutzen zituen denak, euren izen eta ezaugarri

guztiekin.

Alaia eta berba gutxikoa, beti zeukan minaren puntan erantzun edo kontseilurik egokiena.

Atsegina zen berarekin berba egitea, ze hemendik ez bazen, handik agertzen zuen bere bizitzaren

jakituria, bere filosofia eta gauzak ikasteko modua. Gauzak datozen moduan lasai hartzekoa,

“konponduko don neska!” zen bere esaldietako bat.

3

Beste aita eta amarekin askorekin batera Ermuko familia elkartean borrokatu zuen eta

ikastola aurrera ateratzeko.

Bere seme-alaba etxerako lanak lagunduz, euskaraz irakurtzera eta idaztera zaletu zen eta

haiek koxkortu zirenean, lan sozialak egiten hasi zen.

Behargin fin eta nekaezina, euskaren aldeko Euskal Birusa taldearen sorrera konpartitu

zuen beste pertsona batzuekin, gogor eta lan eginez bertako hizkuntza, ohiturak eta abestien

berreskurapenean. Drogetenitturri herri aldizkariko hasierako zenbakietan kolaboratzaile moduan

agertzen da.

Juanita 1992an hil zen, 58 urte zituela, adorerik handienaz, gaixotasun mingarri bati aurre

egin ostean.

Etxekoandre arrunt eta apala izan zen, Ermuko beste edozein andrazko modura,

estimatua, maitatua bere ingurukoentzat, kultua eta besteentzako beharra egiteko zein bizirik

mantendu behar zenari eusteko astia atera zuena.

4

XII JUANITA IBAIBARRIAGA LITERATUR ETA ERREPORTAJE LEHIAKETA 2005

TXINGO ETA EREN......................................................................................5

FANTASIA MUNDUA ..................................................................................7

LOKALEKO ALTZARIAK ...............................................................................11

ZALDUN AFRIKARRA ..................................................................................13

ITZIAR.........................................................................................................15

LAU HANKAKOAK BAINO OKERRAGO .......................................................18

5

EGILEA: JABIER ARRIETA PIÑEIRO

EZIZENA: BETAURRE

KURTSOA: LH 3. MAILA

IKASTETXEA: ANAITASUNA IKASTOLA

TXINGO ETA EREN

Bazen behin Txingo izeneko mutiko bat. Egun batean bere pilotarekin jolasten zegoela sasi

artera erori zen bere pilota. Iritsi zenean konturatu zen biraka eta biraka putzu batera erori zela.

- Zer egingo dut orain!! – Pentsatu zuen.

Pilota hartzen saiatu zenean zerbait ikusi zuen oso urruti. Koloretsua zela ematen zuen.

Orduan pilota hor utzi eta gauza horretara hurbildu zen.

- Arrautza da!!! – esan zuen.

Baina hori ez zenb este edozein arrautza bezalakoa, handia eta koloretsua zen.

- Zerena ote da?. – Pentsatu zuen.

Arrautza bitxi hori hartu eta bere etxera eraman zuen pilota ahaztuta. Etxera itzuli eta bere

ohean sartu zuen berotzeko. Minutu bat eta gero berea mari erakutsi zion eta galdetu:

- Arrautza hau egon ahal daiteke etxean? – galdetu zion.

Amari ondo iruditu zitzaion.

Gero arropa kaxoia ireki eta bere neguko bi eskularruekin arrautza estali zuen. Bi aste pasa

ondoren arrautza irekitzen hasi zen eta hortik suge antzeko zerbait jaio zen. Txingok ez zekien

horrelako gauzarik zegoen munduan. Egun bat pasa ondoren hanka batzuk irten zitzaizkion.

Urte bat egin zuenean suge forma utzi eta musker handi baten forma hartu zuen

denborarekin. Hasten eta hasten handiegia egin zen etxean egoteko eta denon artean lorategian

bizitzea pentsatu zuten. Txingok ez zuen atsegin bere animaliari musker deitzea eta izen bat

pentsatzen hasi zen, baina ez zitzaion izenik bururatzen; momentu horretan herensuge baten

6

itxura hartu zion. Beraz, Eren izena ipini zion. Eren muskerra hasten zegoen eta egun batean

desagertu egin zen, ez zuen inon aurkitzen. Gero etxera itzuli eta lorategiko zuhaitz batean ikusi

zuen. Sorbaldan hegoak zituen, beraz argi zegoen herensuge bat zela. Txingok esan zion pena

handiz:

- Orain ezin zara hemen bizi. Zoaz zure familiakoekin, mesedez!

Hori esan eta gero Eren salto bat egin eta urruti joan zen, bere familiakoen bila.

7

EGILEA: LORENA ARRIZABALAGA ELIZBURU

EZIZENA: AREOL

KURTSOA: LH 6. MAILA

IKASTETXEA: ANAITASUNA IKASTOLA

FANTASIA MUNDUA

Bazen behin, herri txiki batean hiru mutik. Ume hauen izenak Patxi, Pello eta Joxepo ziren.

Patxiri “Tximu” deitzen zioten, hau da, bere ez-izena zen. Oso bizkorra eta trebea zenez

horrela deitzea pentsatu zuten. Mutiko horrek begi urdinak eta argala zen.

Pello begi berdeak eta potoloa zen. Oso beldurtia ere.

Joxepo begi beltz-beltzak zituen, bere ilea bezala. Ume hau oso indartsua baitzen.

Kontatuko dizuedan historia hau azaldu ditudan umeei buruzkoa da.

Egun batean mendi batera joan nahi zuten hirurok. Beraien herriko mendirik politenera.

Hango zaharrak esaten zutenez, hartan fantasia asko zegoen. Patxiren amak esan zion:

- Kontu handia euki!!

- Bai ama – Patxik erantzun zion poz-pozik – agur!

- Bai agur, baina oso berandu ez etorri, ume! – oihukatu zuen amak

Patxi Joxepori deitzera joan zen, baina Joxeporen amak esan zion Pellori deitzera joan

zela. Patxi korrika bizian Pelloren etxera joan zen eta bertan bere bi lagunak ikusi zituen, ohiuka

hasi zen.

- Pello, Joxepo itxaron!!

- Tximu non zeuden? – esan zuen Joxepok pozik – zure bila joan gara eta zure amak esan

digu ez zeudela.

- Horrek orain ez du garrantzirik, korri, joan beharra dugu. Eguna bukatu baino lehenago –

esan zuen Patxik – mendia arakatu dezakegu.

8

Biak batera baietz esan zuten. Umeak mendia igotzen zaldiak, behiak, untxiak eta

horrelako gauzak ikusi zituzten. Mendiko puntara igotzean, Pellok galdetu zuen:

- Zer da eskailera hori?

- Ba… ez dakigu baina – azaldu zuen Josepok – Proba dezakegu.

- Bai, bai – bere iritzia eman zuen Patxik – oso dibertigarria izango da.

Pello beldurrez esan zuen oso baxu:

- Ez, mesedez, beldur handia pasatuko dut.

- Ba orduan… zu bakarrik geldituko zara eta Joxepo eta biok eskaileretatik igoko dugu –

esan zuen Patxik.

- Ez, mesedez, ez utzi bakarrik – Pellok negarrez esan zuen – nahi baduzue zuekin joango

naiz, baina ez utzi bakarrik.

Umeak eskaileraren hasierara joan ziren eta bertan Patxi, hau da, “Tximu” igotzeko prest

zegoen. Eskailerak igotzen eta igotzen egon zen, eta azkenean… leku batera heldu eta bertan hau

jartzen zuen:

Ongi etorri fantasia mundura

Patxi harriturik oihukatu zuen:

- Joxepo, Pello igo azkar!!

- Nik ez dut igoko – esan zuen Pellok negarrez – beldurra ematen dit.

- Ez, ez du beldurra ematen. Kartel bat dago eta bertan Ongi etorri fantasia mundura

jartzen du. – erantzun zuen Patxik.

Malkoak lehortzen esan zuen:

- Horrela bada… goaz Joxepo!

Bi lagunak heltzean harriturik gelditu ziren eta bat-batean Patxiren ahotsa entzun zuten:

- Lagunok, lagunok, hemen nago!

- Kaixo Patxi – Pello bere laguna han zegoela konturatu zen.

- Etorri bizkor – oihukatu zuen Patxik – gauza bat ikusi dut!!!

Pello eta Joxepo korriketan joan ziren.

9

- Zer gertatzen da? – galdetu zuen Joxepok.

- Isildu – esan zuen baxu Patxik – hemen iratxo bat dago.

- Bai eta zer gehiago? – Pellok erantzun zuen

- Zure lagunak esan duena egia da – iratxoaren ahotsa entzun zen.

- Nor, nor hitz egin du? – galdetu zuen Pellok.

Bi lagunek, hau da, Pello eta Joxepo harrituta gelditu ziren.

- Barkatu ez aurkeztegatik neure burua. Ni “Txikis” naiz eta hemengo erregea gainera!. Nahi

baduzue Fantasia mundu hau erakus dezakete eta horrekin batera hemengo pertsona

batzuk.

- Bai, bai, bai – denek batera esan zuten – bai mesedez, mesedez.

- Goaz! – Iratxoak esan zuen – hobeto da azkar egitea, berandu baino, gainera zortzietan

eskailera kentzen da.

- Zer ordu da? Pellok galdetu zuen.

- Bostak puntu-puntuan – erantzun zion Tximisek.

Tximisek bere fantasia munduko jendea aurkeztu ondoren, herria erakutsi zien. Gero horko

menurik onena jan zuten. Patxik harrituta galdetu zuen:

- Eta non dago janaria?

Fantasia munduko guztiak barrezka hasi ziren.

- Ez duzu ulertzen ala? Hau fantasia da, zuk bakarrik pentsatu behar duzu janaria dagoela

eta ikusiko duzunez, janaria egongo da – azaldu zion Tximeleta andreak.

Umeak beraien fantasiazko janaria joan ondoren jolasten egon ziren guztiok. Haietako joko

batzuk hauek izan ziren; eskutaketa, mark-markera, Txopira eta horrelako jokoetara. Denbora oso

azkar pasatu zen, zortziak bost gutxi zirelako.

- Zer ordu da? – galdetu zuen Joxepok – espero dut zazpiak izatea.

- Ba ez, zortziak bost gutxi dira – abisatu zuen – “Txibi”-k azkar joan behar dugu

eskaileretara. Gainera hara joateko bost minutu behar ditugu, beraz, korri!!!

- Umeok eta ipotxak hau da “Txibik” korrika hasi ziren.

- AZKAR – ESAN ZUEN “Txibik” – bestela hemen geldituko zarete hurrengo urtera arte.

10

- Agur, lagun, agur! – oihukatu zuten hirurak batera. Txibik esan zuen:

- Bai agur eta hurrengora arte.

Tximu, Joxepo eta Pello bakoitza bere etxera joan ziren. Joxepo etxera heltzean bere

aitonarengana joan zen eta esan zion:

- Aitona, aitona.

- Zer ume ? – galdetu zion aitonak.

- Egia zen mendiko fantasia mundu hori!! Gaur mendira joan gara eta bertan ipotxak , etxeak

hitz egiten eta horrelako gauzak ikusi ditugu.

Aitonak barrezka esan zion:

- Zer esan nizun Joxepo? Ni zu baino zaharragoa naizelako, ez pentsa gezurrak esaten

dizkizudala, gero!

- Bale, bale – Josepok erantzun zion lotsatutik

- Hitz egiten egon ziren Joxepo eta bere aitona denbora luzean.

Ikusten duzuenez herriko zaharrak

batzuetan ere arrazoia dute. Beraz, aitona-

amonak badituzue beraiez fidatu eta ez pentsa

zuek baino zaharrago direnez, gezur gehiago

esaten dituztela.

11

EGILEA: INES ARANO AGIRREGOMEZKORTA

EZIZENA: KAIXO GUZTIOI

KURTSOA: DBH 1

IKASTETXEA: ANITASUNA IKASTOLA

LOKALEKO ALTZARIAK

Kaixo” Nik Rigoberto dut izena eta silloi bat naiz,nire historia kontatuko dizuet: Ni orain dela

hamazazpi urte joan nintzen eta ordutik orain dela bi hilabete arte etxe handi eta polit batean bizi

nintzen, familiaren semearen logelan, alegia. Oso ondo bizi nintzen eta semeak oso ondo zaintzen

ninduen.

Baina, egun batean familiako gurasoak

oso zaharra nintzela eta bota egingo nindutela

erabaki zuten. Niri pena handia eman zidan

nire lagun onena (Nire ondoan zegoen

mahaitxoa: Cecilia) utzi behar nuelako.

Bi egun pasa ondoren “Garbigune”

izeneko toki batera eraman ninduten, baina ez

nintzen bakarrik joan, Cecilia ere nirekin

eraman zuten.

Egunak joan, egunak etorri, gazte talde batek hartu

eta lokal batera eraman ninduten. Lokala kanpotik zatar

samarra zirudien, baina, barrutik are zatarragoa zen.

Kaxa baten aurrean jarri ninduten, baina Cecilia ez

zuten ekarri; eta bera gabe aspertu egiten nintzen.

Baina egun batean, kaxa barruan pertsona txiki-txiki

batzuk ikusi nituen mugitzen, eta harrituta geratu nintzen.

12

Ordura arte inoiz ez nuen hori ikusi, zeren eta lehen nengoen logelan ez zegoen horrelako

makinarik. Baina bi gazteei entzun ondoren, telebista izeneko gailu bat zela konturatu nintzen.

Hala ere ez nuen oso ondo ulertu zertarako balio zuen. Egun horretatik aurrera arratsaldeak

telebista ikusten pasatzen nituen. Hala ere, Ceciliaren falta sumatzen nuen.

Astebete geroago bi gazte etorri ziren eta haien bota

zikinekin nire gainean saltoka hasi ziren, niri min handia

eginez. Baina, ni ez nengoen triste Cecilia ekarri zutela

konturatu bainintzen.

Harrez geroztik, Cecilia eta biok oso ongi bizi gara

lokalean gazteak ikastolan dauden bitartean telebista

ikusten. Hala ere, noizean behin gazte bat edo beste

etortzen da. Ikastolatik ihes eginda.

13

EGILEA: HELENA ARRIZABALAGA IPARRAGIRRE

EZIZENA: ILARGI

KURTSOA: DBH 2

IKASTETXEA: ANAITASUNA ESKOLA

ZALDUN AFRIKARRA

Orain dela gutxi, Europako hiri handi batean, Mary, Omar eta John deituriko hiru gazte bizi

ziren. Maryk ile kizkur horia eta zeru koloreko begiak zituen. Oso alaia zen, baina zerbait larria

gertatzen zenean, serio jarri eta arazoa konpontzeko zerbait egiten zuen. Johnek ile luzea zeukan,

oso-oso altua zen. Nahiz eta asko hitz egin ez, oso lagun ona zen. Arazo bat duzunean laguntzeko

prest dagoen pertsona zen. Omarrek ikatz koloreko ilea zeukan. Beltzaran zen, hori zela eta,

jendeak ez zion kasurik egiten. Nahiz eta gazteek, askotan, atzerritarrak onartzen zituztela esan,

kalean hau ez zuten betetzen. Mary eta John bere lagun bakarrak ziren, hirurak lagun-minak ziren.

Uztailaren 23an, san Juan sura joan ziren. Kideekin hitz egiten saiatzen ziren, baina ez

zieten kasurik egiten. Zergatik ote? Hamabiak heldutakoan festa hasi zen, iskanbila, musika…

Omarrek ez zuen ezer ulertzen eta bakarrik sentitzen zen. Bere bakardadea gaztearen begi

beltzetan ikusten zen. Jaia amaitu ondoren, hiru lagunak han geratu ziren.Bat-batean, izugarrizko

zarata hasi zen eta kale estu batean ezkutatu ziren. Hiriko estatuak mugitu egiten ziren!!! Izuturik,

hitzik gabe gelditu eta korrikan euren etxeetara bueltatu ziren. Hurrengo goizean, bart

gertatutakoaz bakarrik hitz egiten zuten. Arratsaldean. Liburutegira joateko geratu ziren informazio

bila. Eguerdian, euren gurasoei gertatutakoaz bakarrik hitz egin zieten, baina ez zieten sinesten.

Bakarrik Maryren aita zerbaitez gogoratzen zen, txikitan gauza bera gertatu baitzaion, baina bere

buruak ez zela egia esaten zionez, ez zien kasurik egin. Liburutegian, sorginkerien liburu bat hartu

zuten. Omarren etxean, liburuan informazioa bilatzen hasi ziren. Azkenean zerbait aurkitu zuten:

“Erdi aroan, ume txiki bat bere amarekin bizi zen, hau sorginkerietan bizi zen.

Umea handia egin zenean zaldun egin zen. Oso zaldun ona zenez, hildakoan ohore

moduan, estatua bat egin zioten. Amonak faltan botatzen zuen eta ez zuenez nahi

bere iloba hiltzea, hauts batzuk bota zituen hiriko monumentu guztietan eta gauero

14

estatuek bizia hartzen dute. Askotan beraien artean gerrateak egiten dituzte eta

hirietan, hauek lekuz aldaturik agertzen dira beren borrokak direla eta. Umeek

bakarrik ikus ditzakete. Sorginkeria apurtzeko zaldunaren gainean zapi zuri bat jarri

behar da gauerdian”

- Oso interesgarria – esan zuen Maryk

- Hurrengo gauean bueltatuko gara eta sorginkeria apurtuko dugu – erantzun zuen Johnek.

- Ados gaude – esan zuten beste biek.

Gaua heldu zen, Maryk eta Johnek Omarren etxean egingo zutela lo esan zien gurasoei.

Omarrek, berriz, Johnen etxean. Dena prest zuten: zapi zuria, linterna bat… hamabiak bost

gutxiagotan banku baten atzean ezkutatu ziren. Oso urduri zeuden. Gauerdian estatutuak

mugitzen hasi ziren. Napoleon, Alfonso XIII.-arekin hitz egiten hasi zen. Cid zalduna “Juana

Zoroarekin” xakean jolasten hasi zen. Pozik ziruditen. Gazteak pixkanaka konturatu ziren hauek ez

zietela inori minik egiten, horregatik ez zutela sorginkeria apurtzeko arrazoirik. Baina bat-batean,

deabrua agertu zela zirudien, borrokan hasi ziren eta plazako gauza asko apurtu zituzten. Beldur

handia sartu zitzaien. Baina Omarrek zapia hartu eta zaldunaren gainean jartzera joan zen eta

puff! Dena desagertu egin zen. Mary eta John bakarrik gelditu ziren. Nahi zeta lehen jendea

Omarri kasurik egin ez, hau gertatu ondoren denak beraien bila joan ziren. Baina ez zuten inon

aurkitu.

Oraindik ere Omarren istorioa kontatzen da. Batzuk esaten dutenez zaldun bihurtu zen eta

gauero, Europako lurraldeetatik zaldi polit batekin joaten da Erdi Aroko beste zaldunekin. Eta ez da

bakarrik sentitu.

15

EGILEA: KATTALIN OLAIZOLA

EZIZENA: URTXINTXA

KURTSOA: DBH 3

IKASTETXEA: ANAITASUNA INSTITUTUA

ITZIAR

Itziar 23 urteko neska zen. Asko gustatzen zitzaion dantzatzea eta Bilbo hiriaren erdialdean

hip-hopa irakasten zuen. Oso ikasle onak zeuzkan eta klaseak dohainik ematen zituen bere amak

zeukan lokal batean. Itziarrek klaseak emateaz gain, bi lan zeuzkan, bata disko denda batean eta

bestea taberna batean. Bera oso pozik bizi zen, baina bere amari ez zitzaion bat ere gustatzen

egiten zuena. Ez zitzaizkion hip-hopeko klaseak gustatzen, eta balet-a nahiago zuen. Horregatik

iskanbila asko izaten zituen bere amarekin, nahiz eta ezer hobetu ez:

Gau batean tabernan zegoelarik bere lagun Amaia etorri zitzaion eta horrela esan zion:

- Etor zaitez dantza egitera.

- Baina oraindik bost minutu falta zaizkit txanda bukatzeko – erantzun zion Itziarrek.

Baina bost minutu haiek pasa zirenean, biak dantzatzera joan ziren beti bezala eta Irune

ikusi zuten. Irunek, Itziarrenganako jeloskortasuna adieraztean zuen maiz, eta hura Amaiarekin

dantzan ikustean, eta bera baino hobeak zirela konprobatzean, oraindik eta jeloskorrago jarri zen.

Iskanbila handia sortu zen tabernan, nahiz eta Amaia eta Itziarri ezer gertatu ez. Tabernatik

irtetean, haur talde bat ikusi zuten kanpoan abesten eta dantzatzen, gauza ikaragarriak egiten

zituzten, eta Itziarrek horrela esan zien:

- Gustatuko al litzaizueke nire klaseetara etortzea?

Baina haurrak harro-harro jarri ziren, eta ezetz esan zioten, beraiek gehiago zekitela

adierazi nahian. Ume hauek sei eta hamasei urteren arten zebiltzan eta beltzaranak ziren. Beraien

familiak oso behartsuak ziren eta kaleko jendeak egiten zuena egiten zuten. Batez ere lanaren

16

kontuarekin, drogeekin trafikatzen baitzuten. Haur haiek ez ziren gaiztoak, pertsona onak ziren,

baina familietan zegoen adibidea eta abarrak jarraitzen zituzten.

Egun batean, bideoklipak grabatzen zituen pertsona batek, Asierrek, Itziar dantzatzen ikusi

zuen, tabernan grabatutako bideo batean eta berarengana hoan zen zera esanez:

- Kaixo, niretzako bideoklip bat graba dezazun etorri naiz.

- Zer?!?!?! Ez da ba egia izango? – erantzun zion Itziarrek.

- Bai, larunbat honetan planik ez edukitzea espero dut. Festa oso garrantzitsu batera joan

behar dugu eta!

Itziarrek berehala esan zuen baietz, eta geroz eta ospetsuagoa izan, bere lagun Amaia

gehiago bakartzen zuen. Berak ezin zuen ezer egin, bestela bere lana galduko zuen eta. Baina,

beste festa ospetsu batera joan zenean, Asierrek berataz aprobetxatu nahi izan zuen eta Itziarrek

zaplazteko baten bidez kendu zuen erditik. Asierrek ez zion hori barkatu, eta horregatik lan gabe

uzteaz gain, eta Irune kontratatzeaz gain, berak zeuzkan kontaktu guztiei, Itziarri lanik ez emateko

esan zien. Itziar lan gabe zegoen, eta hori gutxi balitz, bere amari lokala kendu zioten. Itziarrek

ezin zuen lan egin, ezin zuen entsaiatu eta ezin zuen lokal baterako dirua eskuratu. Baina ideia

zoragarri bat etorri zitzaion burura.

Eliza zahar bat aurkitu zuen, inorena ez zena, baina astebete geroago bota egingo zutena,

eta han, bere ikasleei klaseak ematen hasi zen, kontzertu bate egiteko asmoz eta jendeari

gustatuta dirua biltzen hasteko.

Dena ondo zihoan Itziarrentzat, baina Asierri, dena oso gaizki irten zitzaion: bere nagusiak

Itziar nahi zuela esan zion eta Asier berarengana joan zenean, Itziarrek oso argi esan zion ez

zuela berarekin inoiz gehiago lan egingo. Asierrek behin eta berriz eskatu zion mesedez barka

zezan, baina Itziarrek oso argi zeukan zer egin behar zuen, eta oso argi zeukan baita Asierrez ez

zuela ezer gehiago jakin nahi, bere azken aukera izanda ere.

Itziarrek gau hartan ikusitako haur bat kartzelan zegoela entzun zuen eta proposamen bat

egitera joan zen. Hurrengo egunean kartzelatik irtengo zela kontuan hartuta, berarekin kontzertuan

dantzatzea gustatuko ote zitzaion galdetu zion. Mike, zuen izena haurrak, eta oso pozik erantzun

zion baietz.

Mike kartzelatik irten ondoren, behin eta berriz errepikatu zuten dantza eta ondo irten zen

arren, berriro errepikatzen zuten.

17

Kontzertuaren eguna heldu zenean, Itziar oso urduri zegoen, jende ospetsu asko joango

zen, bere gurasoak egongo ziren, bere lagun Amaia ere han izango zen, eta bere lokala jokoan

zegoen. Dantzaldia oso ondo aurkeztu zuen Itziarrek, eta dantza hasi orduko ikusle guztiei oilo

larria jarri zitzaien. Itziarrek egindako koreografiaren edertasuna denei iristen zitzaielako.

Dantzaldia amaitzean, jende guztiak txalotu zuen, bere amak Itziarrena hip-hop-a zela onartu

zuen, eta jende ospetsu hark lokala erosi zion. Horrez gain, Asierren nagusia agertu zen han, eta

Itziar kontratatzeko gogo handiz zegoela esan zuen momentuan, han zegoen Amaia baietz

esateko prest.

Handik aurrera, oso pozik bizi izan zen Itziar, bere amaren onarpenarekin, lokalarekin eta

bereziki, bere lagun Amaiaren konpainiaz. Gainera, momentu hartatik aurrera Itziarri ez zitzaion

inoiz gehiago lanik falta.

18

EGILEA: JOSE JUAN BALENTIN PABLO

EZIZENA: ANDER GARITAGOITIA GARITAGOITIA

KURTSOA: DBH 4

IKASTETXEA: ANAITASUNA ESKOLA

LAU HANKAKOAK BAINO OKERRAGO

Uda bukatu berri zen eta zuhaitzetako hostoak kolore horixka hartzen hasiak ziren.

Lastarraingo maldak gero eta gorriago ageri ziren, udan paraje horiek lehorte gogor batek

erasanda baitzeuden. Zaldiak pagaditxo baten itzaletan babesturik zeuden egun hartan zegoen

berotik. Ardiak, freskura bila aldapetan gora zihoazen. Astoak, errekastora jaitsiak ziren egarria

asetzera. Dozena erdi ahuntz saltoka zebiltzan harri puntarik punta.

Maldetako larreak erabat “biluzik” zeuden, eta gelditzen zen belar apurra bide ertzeko

motetan zegoen. Gero eta gehiago ziren bide ertzeko belarrak jatera hurbiltzen zirenak, nahiz eta

autoei errespetua izan, beldurra ez esateagatik.

Paraje haiek oso malkartsuak ziren, eta bidea eta amildegiaren artean pago zahar batzuek,

ilaran jarrita, babesa ematen zieten autori amildegian behera eror ez zitezen. Han hemenka,

zuhaitz zahar horietan itsatsita kartel ikusgarri batzuk zeuden: “Igandean, hilak 12, Lastarraingo

auto igoera”. Ahuntz bizar-luze batek, aurreko hankekin bere gorputzari eutsiz, kartel bati kosk

egin zion eta itsatsita zegoen tokitik kendu zuen. Jaten hasi zenean deigarria iruditu zitzaion

kartela. Orduan, bere lagunei erakutsiko ziela otu zitzaion.

- Ikusi dozue hau?

- Zer don, ba, hau?

- Hor arbola baten topau junat ta ekartzie pentsau junat!

- Ta honekin zer ein biher junau, ba, guk?

- Zera eittie otu jatan, zaldixei erakustie ta ia harek aditzen daben.

- Bale ba!

19

Ahuntza zaldiarengana abiatu zen ziztu bizian, kartela ahoan zuela. Zaldiarengana heldu

zenean, hura lurrean utzi eta honela galdetu zion:

- Zuek bakizue zer dan hau?

- Jakingo ez dinat ba, igandean auto lasterketa zegon!

- Ta guk noa jun bijuau ba?

- Ba geuk ere ikusiko dinau!

- Ondo jak, ontxe beste danei esata najoiek ta danok batera ikusiko juau!

- Ongi zegon, hemen egongo gaitun.

Ahuntza nori abisatu pentsatzen gelditu zen eta han abiatu zen maldan behera

errekastorantz, astoak zeuden lekura. Haien baietza jaso ondoren mendi muino batera ugo

beharra zuen, han baitzeuden ardiak haize freskoa hartzen. Haiek ere baietza eman zioten, baina

zaldiengana abiatu zenean, artzaina ikusi zuen bere bi txakurrekin. Txakurrek mendian gorantz

eragiten ari ziren animalia guztiei, eta han elkartu ziren Lastarraingo maldetan bizi ziren animalia

guztiak.

Oso bitxia iruditu zitzaien garai hartan artzainak larrez aldatzea, izan ere gorago ez zegoen

bi egunetarako belarrik ere. Honetan pasa zen eguna.

Hurrengo egunean sekulako zalapartarekin esnatu ziren, eta jende askoren ahotsa

entzuten zen. Orduan, ahuntzik gazteenak hura zer zen ikustera jaitsi ziren. Baina, ikaraturik bi

minuturen buruan han zeuden berriro ere, beraien lagunen ondoan.

- Ama, gure landetan sekulako jende pilla ikusi dot!

Hori esan eta segundo gutxira gortzeko moduko burrunba bat entzun zen eta denak haitzen

babesera joan ziren. Haitz haien babesean pasa zuten eguna, hankak dardaka zituztela.

Jendearen oihuak eta autoen gurpilen hotsak oso ongi aditzen ziren eta horrek gero eta ikara

handiagoa sortarazten zien.

Eguzkia erretiratu zenean, orduantxe bukatu ziren zaratak eta zer gertatu zen ikustera jaitsi

ziren.

Hura zen “kuxidadea” zegoen belar apurra zapaldurik, plastikoak non nahi, garagardo

botilak eta freskagarri latak mota gain guztietan, aluminiozko papera alde guztietan ereinda,

zuhaitz adarrak puskaturik…

20

Gaineko egunetan, Lastarraingo maldetan bi lagun zebiltzan poltsa beltz batzuk hartuta

zikinkeria hura guztia jaso nahian. Nahikoa lan!

- Hau al zuan karrerioi?

- Bai, horixe izan don.

- Ba, eurentzako. Baina hurrengorako aurrie hartu bijutzaue, zeoze pentsau bijuau!

- Bai, arrazoia daukan.

Pasa zen negua, etorri zen udaberria, uda ere bukatu eta landak ostera ere udazkeneko

itxura hartuta zeuden.

Urriaren 8an goizean goiz hasi ziren autozaleak Lastarraingo aldapetan gora igotzen,

lasterketa ikusteko leku apropos baten bila. Baina ez zuten inon toki onik aurkitzen.

- Aizu, zu antolatzailea zara?

- Bai, zer nahi duzu?

- Ze txerrikeria da hau, dena pekotzez, gorotzez, pekoratzez besterik dago eta hemen ezin

da jarri!

- Ta nik zer egingo dut ba?

- Zuek jakingo duzue, guk sarrera ordaindu dugu eta hau txerri-txerri eginda dago.

Eztabaida horretan ari zirela, dena entzuten zen mendizale batek hurbildu eta zera esan

zien.

- Gogoratzen duzue iaz nola geratu ziren landa hauek, karrera ostean?

- Nola?, Gaizki, ala?

- Gaizki ez, gaizkiago. Sarritan gizakiok uste dugu naturari edozer egitea daukagula edo

bera baino gehiago garela, baina ikusten duzue batzuetan eskarmentu ederrak ematen

dizkigula.

- Zer ari zara esaten?

- Hor dagoena iaz lagatakoaren ordaina da. Animaliek eta landareek ikasgai ederra eman

digutela. Eta sarritan bi hankakoek lau hankakoek baino buru gutxiago izaten dute.

- Bai, arrazoi duzu, natura denona da eta denok egin beharko genuke hura zaintzeko

ahalegina.