Apirilak 9, larunbata. 12:00-18:00 Apirilak 23, larunbata ...€¦ · Txanogorritxo ume alaia eta...

3
HAUR PROGRAMAZIOA EUSKARAZ Apirilak 9, larunbata. 12:00-18:00 Mendillorriko Civivoxa TEATRE NU Joanen ilargia Prezioa: 3 € Fitxa artistikoa: Ipuinaren egokitzapena: Teatre Nu, Zuzendaritza eszenikoa: Víctor Borràs, Antzezleak: Maria Hervàs eta Francesc Mas, Diseinua eszenografia eta txotxongiloak: Teatre Nu, Txotxongiloen egilea: Teatre Nu (Hiru urtetik gorako haurrei zuzendutako ikuskizuna) Apirilak 23, larunbata. 12:00-18:00 Iturramako Civivoxa TROKOLO TEATRO Chef Chof Prezioa: 3 € Fitxa artistikoa: Zuzendaritza: Isabel Aisa, Antzezleak: Ramón Marco, Sergio de Andrés, Eszenografia: Taller Trokolo, Jantziak: Confecciones Conalca, Argiak: Ramón Marco (Hiru urtetik gorako haurrei zuzendutako ikuskizuna) Sinopsia: Aita gaixorik duen eta haren bizia salbatu behar duen haur batek dituen emoziez hitz egiten digu “Joanen ilargia” ikuskizunak. Joan uharte batean bizi da bere aita arrantzalearekin. Zoriontsu bizi dira biak elkarrekin, baina ekaitz-gau batean, itsas kolpe batek osasuna kendu dio Joanen aitari... Sinopsia: Chef eta Chof pozez txoratzen daude euren jatetxea inauguratuko baitute. Baina, zer sukaldaritza mota eginen ote dute? Izan ere, haietako bat janari osasungarriaren aldekoa da, eta bestea, berriz, sukaldaritza azkarraren jarraitzaile fidela. Aurkituko al dute behar bezalako osagaia, elkarren artean ados jartzeko? Zalantzarik gabe! Umore handiz prestatutako istorio honetan adiskidetasuna baita benetan kozinatzen dena.

Transcript of Apirilak 9, larunbata. 12:00-18:00 Apirilak 23, larunbata ...€¦ · Txanogorritxo ume alaia eta...

Page 1: Apirilak 9, larunbata. 12:00-18:00 Apirilak 23, larunbata ...€¦ · Txanogorritxo ume alaia eta jostaria amarekin bizi da basoko etxean. Goizean goiz, amak basoaren beste aldera

HAUR PROGRAMAZIOA EUSKARAZ Apirilak 9, larunbata. 12:00-18:00

Mendillorriko Civivoxa

TEATRE NU Joanen ilargia

Prezioa: 3 €

Fitxa artistikoa: Ipuinaren egokitzapena: Teatre Nu, Zuzendaritza eszenikoa: Víctor Borràs, Antzezleak: Maria Hervàs eta Francesc Mas, Diseinua eszenografia eta txotxongiloak: Teatre Nu, Txotxongiloen egilea: Teatre Nu (Hiru urtetik gorako haurrei zuzendutako ikuskizuna)

Apirilak 23, larunbata. 12:00-18:00 Iturramako Civivoxa

TROKOLO TEATRO Chef Chof Prezioa: 3 €

Fitxa artistikoa:

Zuzendaritza: Isabel Aisa, Antzezleak: Ramón Marco, Sergio de Andrés, Eszenografia: Taller Trokolo, Jantziak: Confecciones Conalca, Argiak: Ramón Marco (Hiru urtetik gorako haurrei zuzendutako ikuskizuna)

Sinopsia: Aita gaixorik duen eta haren bizia salbatu behar duen haur batek dituen emoziez hitz egiten digu “Joanen ilargia” ikuskizunak. Joan uharte batean bizi da bere aita arrantzalearekin. Zoriontsu bizi dira biak elkarrekin, baina ekaitz-gau batean, itsas kolpe batek osasuna kendu dio Joanen aitari...

Sinopsia: Chef eta Chof pozez txoratzen daude euren jatetxea inauguratuko baitute. Baina, zer sukaldaritza mota eginen ote dute? Izan ere, haietako bat janari osasungarriaren aldekoa da, eta bestea, berriz, sukaldaritza azkarraren jarraitzaile fidela. Aurkituko al dute behar bezalako osagaia, elkarren artean ados jartzeko? Zalantzarik gabe! Umore handiz prestatutako istorio honetan adiskidetasuna baita benetan kozinatzen dena.

Page 2: Apirilak 9, larunbata. 12:00-18:00 Apirilak 23, larunbata ...€¦ · Txanogorritxo ume alaia eta jostaria amarekin bizi da basoko etxean. Goizean goiz, amak basoaren beste aldera

HAUR PROGRAMAZIOA EUSKARAZ Maiatzak 7, larunbata. 12:00-18:00

Sanduzelaiko Civivoxa

GLU GLU PRODUKZIOAK Txanogorritxo

Prezioa: 3 €

Fitxa artistikoa: Zuzendaritza: Galder Perez, Antzezleak: Ugaitz Alegria, Ylenia Baglietto, Andrea Covadonga, Olatz Ganboa Eszenografia: Amaia Oleagoitia, Jantziak eta Atrezzoa: Gorki & Asierito, Koreografia: Maitane Zalduegi (Hiru eta bederatzi urte bitarteko haurrei zuzendutako ikuskizuna)

Maiatzak 18, asteazkena. 18:00 Iruñeko Ziudadela

PATATA TROPIKALA Azken eguzkilore

Sarrera librea

Fitxa artistikoa: Zuzendaritza: Iker Etxarri Antzezleak: Judith Poves, Iker Etxarri eta Maite Perea, Gidoia: Patata Tropikala, Jantziak: Judith Poves , Atrezzoa: Iker Etxarri, Musika: Sergio Zuturuza (Lau urtetik gorako haurrei zuzendutako ikuskizuna)

Sinopsia: Txanogorritxo ume alaia eta jostaria amarekin bizi da basoko etxean. Goizean goiz, amak basoaren beste aldera joateko aginduko dio Txanogorritxori, amona gaixo dago-eta. Neskatoak pozarren onartuko du enkargua, bidean basoko izakiekin jolasteko aukera izanen baitu. Hala ere, otso maltzurra izanen da Txanogorritxorekin jolastu nahi izanen duen izaki bakarra eta sekulako azpikeriaz umea engainatzen saiatuko da.

Sinopsia: Baserriko Kattalin, herrira jeitsi eta bere lagun guztiak desagertu direla ohartuko da.Herrian ez du gertatu denaz inongo erantzunik topatuko. Beraz, adorez bete eta Mari Jainkosari galdetzera abiatuko da. Hemendik aurrera, Kattalin, Mitologian murgilduko da haziko den azken Eguzkilorea topatzeko. Bertan, Mari, Basajaun, Tartalo, Galtzagorriak eta abar ezagutuko ditu. Baita Gaueko beldurgarria ere.

Page 3: Apirilak 9, larunbata. 12:00-18:00 Apirilak 23, larunbata ...€¦ · Txanogorritxo ume alaia eta jostaria amarekin bizi da basoko etxean. Goizean goiz, amak basoaren beste aldera

HAUR PROGRAMAZIOA EUSKARAZ Ekainak 1, asteazkena. 17:00

Iruñeko Ziudadela

DINDAIA Bazen behin herri bat

Sarrera librea

Herrialdez herrialde: (Txikiendako eta helduendako tailerrak) Bidaiarien herria (Saharako hondarra, toki ezberdinetako jostaketak eta animaliak...), Buru argien herria (jolasak eta probak burua astintzeko), Zabor koloretsu herria (birziklapena), Jostalarien herria (zirkoa, oreka, igerileku pilotaduna...) Artisauen herria (eskulanak)

Ekainak 15, asteazkena. 18:00 Iruñeko Ziudadela

KIKI, KOKO ETA MOKO Natura gara Sarrera librea

Fitxa artistikoa: Pailazoak Kiki, Koko eta Moko (egileak, zuzendaritza, musika, argiak eta soinua) Aláyn Pérez De San Román (Kiki) Ainhoa Ruiz (Koko) Jaione Urtasun (Moko) (Hiru urtetik gorako haurrei zuzendutako ikuskizuna)

Sinopsia: Jabetu orduko munduari bira emango diogu. Eta herrialde ezberdinek eskaintzen dizkiguten jolasez eta bitxikeriez disfrutatzeko parada izanen dugu: Saharako basamortuan jostatzeko, munduko animaliak ezagutzeko, eta gure zentzumenak lanean jartzeko tresnak eskura izanen dituzue. Imajinazio eta sormena erabiliz ikusiko duzue zenbat gauza sortzen ahal diren: mahai jolasak, punteria jolasak.. eta garrantzitsuena ongi pasatuko dugu.

Sinopsia: Kiki, Koko eta Moko pailazoen istorio honetan, basoko iratxoak oso izuturik daude, ikusirik gizakiaren arduragabekeria itzela natura suntsitzen ari dela. Zuhaitz bat hiltzorian dago, espezie ezberdineko beste hainbat eta hainbat bezalaxe. Dantza, barre, abesti, zuzeneko musika, malabare eta pailazoen jardun txit entretenigarriari esker, denon artean erraz lortuko dugu zuhaitzari bizitza itzultzea.