· Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde...

76
ARRETA GOIZTIARRAREN ARLOKO KUALIFIKAZIO PROFESIONALA EGIAZTATZEKO BALIO DUTEN TITULUEN, IKASKETEN ETA KONPETENTZIA PROFESIONALEN KATALOGOARI BURUZKO DEKRETUAREN PROIEKTUA EGITEKO PROZEDURARI DAGOKION BEHIN BETIKO MEMORIA LABURRA I. AURREKARIAK I.– Arreta Goiztiarrerako Erakundearteko Batzorde Teknikoak, 2017ko maiatzaren 10eko bileran, hainbat irizpide eta gomendio onartu zituen, arreta goiztiarraren arloko kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa egiteko eta onartzeko edukiari eta nondik norakoei buruz. Eta, horren ondoren, onartutako irizpideak eta gomendioak aurkeztu zizkion Arreta Goiztiarrerako Erakundearteko Kontseiluari. II.– Geroago, Arreta Goiztiarrerako Erakundearteko Kontseiluak, aurreko irizpideak eta gomendioak aztertu eta ebaluatu ondoren, arreta goiztiarraren arloko kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoari buruzko proposamen bat onartu zuen, 2017ko urriaren 10ean egindako bileran. III.– Azaldutako esparruan eta aurreko proposamena oinarritzat hartuta, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, Hezkuntzako sailburuak eta Osasuneko sailburuak 2018ko martxoaren 14an eman zuten aginduaren bidez, hasiera eman zitzaion «arreta goiztiarraren arloko kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa ezartzeko dekretuaren proiektua» egiteko prozedurari. IV.– Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako Sailburuordetzaren eginkizuna da dekretu-proiektu hori egitea, eta dagokion prozeduraren instrukzioa ere kudeatuko du, arestian aipatutako aginduaren bigarren zenbakian ezarritakoari jarraituz. V.– 2018ko martxoaren 14ko Aginduaren laugarren zenbakian ezarritakoa aplikatuz, eta VII. oinarri juridikoaren bigarren zenbakian xedatutakoaren arabera, onetsi ostean egikaritu zen ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA Gizarte Politiketako Sailburuordetza DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALES Viceconsejería de Políticas Sociales

Transcript of  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde...

Page 1:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

ARRETA GOIZTIARRAREN ARLOKO KUALIFIKAZIO PROFESIONALA EGIAZTATZEKO BALIO DUTEN TITULUEN, IKASKETEN ETA KONPETENTZIA PROFESIONALEN KATALOGOARI BURUZKO DEKRETUAREN PROIEKTUA EGITEKO PROZEDURARI DAGOKION BEHIN BETIKO MEMORIA LABURRA

I. AURREKARIAK

I.– Arreta Goiztiarrerako Erakundearteko Batzorde Teknikoak, 2017ko maiatzaren 10eko bileran, hainbat irizpide eta gomendio onartu zituen, arreta goiztiarraren arloko kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa egiteko eta onartzeko edukiari eta nondik norakoei buruz. Eta, horren ondoren, onartutako irizpideak eta gomendioak aurkeztu zizkion Arreta Goiztiarrerako Erakundearteko Kontseiluari.

II.– Geroago, Arreta Goiztiarrerako Erakundearteko Kontseiluak, aurreko irizpideak eta gomendioak aztertu eta ebaluatu ondoren, arreta goiztiarraren arloko kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoari buruzko proposamen bat onartu zuen, 2017ko urriaren 10ean egindako bileran.

III.– Azaldutako esparruan eta aurreko proposamena oinarritzat hartuta, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, Hezkuntzako sailburuak eta Osasuneko sailburuak 2018ko martxoaren 14an eman zuten aginduaren bidez, hasiera eman zitzaion «arreta goiztiarraren arloko kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa ezartzeko dekretuaren proiektua» egiteko prozedurari.

IV.– Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako Sailburuordetzaren eginkizuna da dekretu-proiektu hori egitea, eta dagokion prozeduraren instrukzioa ere kudeatuko du, arestian aipatutako aginduaren bigarren zenbakian ezarritakoari jarraituz.

V.– 2018ko martxoaren 14ko Aginduaren laugarren zenbakian ezarritakoa aplikatuz, eta VII. oinarri juridikoaren bigarren zenbakian xedatutakoaren arabera, onetsi ostean egikaritu zen herritarrek parte hartzeko fasea. Eta, horretarako, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak (aurrerantzean, APAPEL), 133.1 artikuluan xedatutako kontsulta publikoari dagokion izapidea bideratu zen, Gobernu Kontseiluak 2017ko abenduaren 12ko bilkuran hartutako erabakian jasotako lehenengo zenbakian (4. puntua) ezarritako moduan, erabaki horren bidez onetsi baitziren xedapen orokorrak izapidetzeko jarraibideak (2017ko abenduaren 15eko EHAA, 238. zk.).

VI.– Aurrekoa oinarritzat hartuta, honako hiru jarduketa hauek egin ziren:

Iragarki bat jartzea EAEko administrazio publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan, herritarrei parte hartzera gonbidatzeko agerian jarriko den informazioaren inguruan: ea beharrezkoa eta egokia den arau hori onestea; arauaren helburuak zein diren; zer arazo konpondu nahi dituen eta ordezko zer irtenbide egon daitezkeen (arautzaileak zein ez).

Informazio hori Legegunean argitaratuko da. Halaber, aurreko informazioa Gobernu Irekiaren Plataforman argitaratuko da:

Irekia.

ENPLEGUKO ETA GIZARTEPOLITIKETAKO SAILAGizarte Politiketako Sailburuordetza

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALESViceconsejería de Políticas Sociales

Page 2:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

VII.– Herritarrek parte hartzeko fasea amaitu ondoren, kontsulta publikoko izapideetan egin ziren ekarpenak aztertu eta balioetsi ziren, erabakitzeko ekarpen horiek arau-ekimen honetan barneratzeko edo arauaren edukia horien arabera doitzeko aukerarik zegoen. Arauarekin lortu nahi diren helburuak eta xedeak lortzeko arau egokiena osatzea zen horren guztiaren azken xedea1.

VIII.– Jarraian, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren, Hezkuntzako sailburuaren eta Osasuneko sailburuaren 2018ko uztailaren 16ko Aginduaren bidez, aurrez onetsi zen «arreta goiztiarraren arloko kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa ezartzen duen dekretuaren proiektuaren» testua.

IX.– Era berean, dekretuaren proiektu hori prestatzeko prozeduraren barruan, dokumentazio hau sartu da espedientean:

Aipatutako araua izapidetzearen egokitasunari buruzko justifikazioko memoria teknikoa.

Enpresen eraketan, haiek abian jartzean eta haien funtzionamenduan dekretuaren proiektuak izango duen eraginari buruzko ebaluazio-txostena –Euskadiko Ekintzaileei eta Enpresa Txikiari Laguntzekoa. Ekainaren 28ko 16/2012 Legearen 6. artikuluan dago aurreikusita txosten hori–.

Arau-proiektuaren generoaren araberako inpaktuaren ebaluazio-txostena. Dekretu-proiektuarena Kontrol ekonomiko eta juridikorako memoria. Dekretu-proiektuak haurtzaroan eta nerabezaroan duen eraginari buruzko txostena.

II. DEKRETUAREN PROIEKTUA PRESTATZEKO PROZEDURAN EGINDAKO IZAPIDEAK

I.– Aurrez, beharrezkoa da azpimarratzea arau-ekimenari azken onespena emateko ezinbestekoa dela hari dagokion prozeduraren administrazio-izapideak egitea, abenduaren 22ko xedapen orokorrak egiteko prozeduraren 8/2003 Legeak (aurrerantzean, XOEPL) ezartzen duen ibilbidearen arabera. II.– Aurreko premisatik abiatuta, eta XOEPLren 7. artikuluaren lehenengo eta hirugarren zenbakietan xedatutakoari jarraikiz, arau-proposamenaren testua idatzi eta aurretiaz onetsi ondoren –eta entzunaldiko eta kontsultako instrukzio-izapideak (lege-testu beraren 8. eta 9. artikuluetan jasotakoak, hurrenez hurren) bideratu aurretik–, prozedura bideratu duen saileko lege-zerbitzuak txosten juridiko bat igorri beharko du, arau-proiektuaren funtsa, edukia Legera eta Zuzenbidera egokitzen ote den eta araudi teknikaren ildoak errespetatzen ote dituen aztertzen duena.

III.– Xedapen orokorrak bitarteko elektronikoz izapidetzeko, «TRAMITAGUNE» aplikazio informatikoa garatu da, eta, arestian adierazitakoa betetze aldera, haren bidez eskatu zitzaion Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoari «arreta goiztiarraren arloko kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa ezartzen duen dekretuaren proiektuari» buruzko txostena.

1 2018ko uztailaren 16ko «arreta goiztiarraren arloko kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa ezartzen duen dekretuaren proiektua» egiteko prozeduran herritarrek parte hartzeko faseari buruzko memorian gauzatu zen emaitza.

2/52

Page 3:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

IV.– Txosten juridikoa igorri ondoren, eta bertan jasotako oharpen eta oharren analisia eta balorazioa egindakoan, XOEPLren 8, 9 eta 11. artikuluetan jasota dauden eta egokiak ziren instrukzio-egintzak bete ziren, III. Aurrekarian aipatutako 2018ko martxoaren 14ko Aginduaren edukiari jarraikiz —zehazki, VII. Oinarri Juridikoan xedatutakoari—.

V.– Puntu honetan, aintzat hartuta Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) arreta goiztiarreko esku-hartze integrala arreta goiztiarreko zerbitzuak ematen dituzten sistemen jarduketak –alegia, osasun-, hezkuntza- eta gizarte zerbitzuen sistemenak– koordinatzen dituen esku-hartze eredu baten bidez egiten direla, eta, ondorioz, arau-proposamena egiteko prozedura, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak ez ezik, Hezkuntza eta Osasun sailek ere hasi zutela, nabarmendu behar da Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren Txostena igorri eta berehala beste bi sailetara helarazi zela dekretuaren proiektuaren testua.

Horren helburua zen egokitzat jotzen zuten txostena igortzea edo, beharrezkoa izanez gero, testuaren inguruan bidezkoak iruditzen zitzaizkien alegazioak, oharrak, proposamenak eta iradokizunak egitea, arauaren kalitatea hobetu eta helburuak errazago lor zitezen.

VI.– XOEPLren 8. artikuluak aipatzen duen entzunaldi-izapidea EAEko arlo biopsikosozialeko profesionalen kolektiboak elkartzen eta ordezkatzen dituzten Elkargo Ofizial desberdinekin egin da. Profesional horiek arau-ekimenean aurreikusitako jakintzagai ala funtzio bat edo gehiago menderatzen dituzte, eta, ondorioz, testuaren edukiak eragina izan dezake haiengan.

Era berean, «EUDEL» Euskadiko Udalen Elkarteari eman zitzaion entzunaldia, EAEko udalerrien ordezkaritza handiena duen elkartea izateagatik, eta, prozeduran islatuta uzteko proiektatutako araugintza-ekimenarekin lortu nahi diren helburuak, baita haren edukia ere, tokiko administrazioaren ikuspegitik eta eremutik.

VII.– Izapide horrekin batera bete da XOEPLren 9. artikuluak arautzen duen izapidea, eta, ondorioz, beste administrazio batzuek parte hartu dute eta kontsulta egin zaie. Zehazki, izapide hori Foru Aldundi guztietan egin da.

VIII.– Bestalde, eta XOEPLren 11. artikuluak aipatzen dituen irizpenei eta nahitaezko txostenei dagokienez —eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailburuaren, Hezkuntza Sailburuaren eta Osasun Sailburuaren 2018ko martxoaren 14ko Aginduaren VII. Oinarri Juridikoaren hamabigarren epigrafean ezarritakoaren arabera—, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen irizpena, Kontrol Ekonomiko Bulegoaren (aurrerantzean, KEB) ekonomiaren eta arauen kontrolari buruzko txostena, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren (aurrerantzean, EABJ) irizpena eskatu aurretik, aintzat hartuz zer gai arautzen duen eta zer-nolako edukia eta norainoko helburua duen, honako txosten hauek eskatu dira:

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Administrazio Publikoetako Hizkuntza Normalizaziorako Zuzendaritzaren txostena.

Gizarte Zerbitzuen Erakundearteko Organoaren txostena. Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren txostena. Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren txostena. Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektorialaren txostena. Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundearen txostena (hemendik aurrera,

Emakunde).

3/52

Page 4:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

IX.– Gero, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen irizpena eskatu zen, hala egin behar baita Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legeko 3.1 artikuluko b) paragrafoan agintzen denez (batzorde horri, aurrerantzean, Euskal Ekonomia eta Gizarte Kontseilua deituko diogu).

X.– Jarraian, KEBren txostena eskatu zen, hala egin behar baita ekainaren 13ko 168/2017 Dekretuko 4. artikuluan xedaturik dagoenez. Han dago ezarrita Ogasun eta Ekonomia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala, EAEko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko testu bategineko 25.1 artikuluaz ari den bezainbatean (urriaren 19ko 2/2017 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen).

XI.– Eta, azkenik, dekretuaren proiektua –espedientearekin eta legez eskatutako dokumentazioarekin batera– EABJri aurkeztu zitzaizkion, irizpena eman dezan, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 3.1 artikuluko c) letran xedatuta dagoen moduan, eta Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 22 (2.7.4) eta 23.1 artikuluetan xedatutakoari dagokionez.

III. EGINDAKO IZAPIDEEN EMAITZA, ANALISIA ETA BALORAZIOA

XOEPLren 10.2 artikuluak arautzen duena betetzeko, prozedura osoaren memoria labur bat erantsiko zaio espedienteari, eta honako alderdi hauek guztiak zehaztuko dira memoria horretan: aurrekariak, egindako izapideak, izapideen emaitzak, eta proiektuaren testuan egindako aldaketak, egindako txostenen ohar eta iradokizunetara egokitze aldera–batez ere, nahitaezko txostenetan egindakoetara–. Behar bezain zehatz arrazoituko da zergatik ez diren onartu txosten horietan egindako oharpenak, eta zehatz-mehatz arrazoituko da, orobat, azkenean erabakitako testua zergatik den ordenamendu juridikoaren araberakoa.

Memoria hau dekretu-proiektua onartzea dagokion eskudun organoari aurkeztu aurretik egin da. Hori guztia kontuan hartuta, onartu nahi den dekretu-proiektua prestatzeko prozedurak osotzen dituen izapedeetan egindako hainbat ekarpen, gogoeta, ohar, proposamen eta iradokizun zehaztuko dira, eta Legera eta Zuzenbidera egokitzeari buruz egin den.

Hala, behar bezala arrazoituta zehaztu eta justifikatuko dugu ea, azterketa eta balorazioak egin ostean, aldaketarik egin den ala ez arau-proiektuaren testuan eta, hala egin bada, zer neurritan eta noraino. Eta, aldi berean, egindako bertsio desberdinak, eta haien arteko aldaketak, erraz identifikatu ahal izateko.

III.A) HERRITARREK PARTE HARTZEKO FASEA.

1. EAEko ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREN EGOITZA ELEKTRONIKOKO IRAGARKI-TAULA.

Proposatutako arau-ekimenari buruz (beharrezkoa eta egokia den arau hori onestea; arauaren helburuak; konpondu nahi dituen arazoak eta ordezko irtenbide posibleak, erregulatzaileak zein ez-erregulatzaileak) herritarrak iritzia ematera gonbidatzeko iragarkia EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratu zen egun hauetan: 2018ko martxoaren 27tik apirilaren 17ra arte.

Iragarkia argitaratutako epe horretan ez zen inolako ekarpenik egin Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Gizarte Politiketako Sailburuordetzan.

4/52

Page 5:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

Geroago, ordea, 2018ko maiatzaren 10ean, FEVAS Plena Inclusión Euskadi erakundeak (adimen-urritasuna duten pertsonei laguntzeko elkarteen EAEko federazioa) eta Down Sindromearen eta bestelako Adimen Urritasunen EAEko Fundazioak idazki bateratu bat aurkeztu zuten Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailean, zeinean ekarpen espezifiko batzuk egiten baitizkieten proposatutako arau-ekimeneko artikuluei, bai eta ekarpen orokor batzuk ere2.

Ekarpen espezifikoak.

1. 3. artikulua.– Arreta goiztiarraren alorreko langileen prestakuntza.

a) Psikomotrizitatea: Irakasletzako Diplomatura, Haur Hezkuntzako Gradua, Lehen Hezkuntzako Gradua, Gorputz Hezkuntza, Gizarte Hezkuntza, Erizaintza, Fisioterapia, Medikuntza, Pedagogia, Psikopedagogia, Psikologia edo Terapia Okupazionala.

1.1.«13/2016 Dekretuan, 13. artikuluaren bosgarren paragrafoan, Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Taldeek (AGET) zerbitzu hauek eskainiko dituztela ezartzen da: psikomotrizitatea, psikoterapia, fisioterapia, logopedia, gizarte-lana, psikopedagogia, psikologia, terapia okupazionala, gizarte-hezkuntza eta haurraren garapenerako egokiak izan daitezkeen beste batzuk.Aurrekoaren ildotik, hauxe zehazten du 13/2016 Dekretu horren beraren 22. artikuluak, Arreta Goiztiarraren eremuan zerbitzuak ematen dituzten zentroetako langileek bete beharreko eskakizunei buruz: “Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentro bakoitzean Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Talde bat egongo da —13. artikuluan arautzen den moduan—, eta honako eginkizun hauen artetik gutxienez hiru betetzeko titulazio edo kualifikazio egokia duten profesionalak, gutxienez, izan beharko ditu talde horretan: a) Psikomotrizitatea. b) Psikoterapia. c) Fisioterapia. d) Logopedia. e) Gizarte-lana.Horrenbestez, ez datoz bat eskaini beharreko zerbitzuei buruz 13. artikuluak adierazitakoa eta bete beharreko eginkizunei buruz 22. artikuluak zehazten duena. Hori dela eta, Psikologia, Psikopedagogia eta Pedagogiako titulazioak gehitu daitezkeela uste dugu. Gure iritziz, titulazio horiek bat datoz AGETei eskatzen zaizkien zerbitzuekin, Psikomotrizitate eta Psikoterapiako titulazioak bezalaxe. Eta, hain zuzen ere, titulazio horien bidez lantzen dira aspaldian».

Honako hau adierazten da ekarpen horri erantzuteko:

Ekarpenak aipatzen duen bat ez etortzerik ez dago berez. Izan ere, otsailaren 2ko 13/2016 Dekretuak, EAEko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzkoak (aurrerantzean 13/2016 Dekretua), 13. artikuluan, zeina «Arreta goiztiarreko esku-hartze integrala antolatzea eta koordinatzea» izeneko kapituluaren barruan baitagoen, bosgarren paragrafoan zerrendatu baizik ez du egiten zer-nolako zerbitzuak eskain ditzaketen Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Taldeek (aurrerantzean, AGET) zerbitzu horiek emateko Haurren

2 Ekarpen guztiak Arreta Goiztiarreko Erakundearteko Batzorde Teknikoari jakinarazi zitzaizkion, ekarpenak aztertzeko eta baloratzeko xedearekin, eta, aldi berean, ekarpen guztien inguruko gomendioak eta proposamenak emateko. Zehazki, ekarpenak helarazi ziren anitza kideak 2018ko ekainaren 20an egindako batzarrean.

5/52

Page 6:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentroen bidez, eta zerbitzu-zerrenda hori ez da itxia ez baztertzailea, eta bai, ordea, irekia, haurren garapenerako egokiak izan daitezkeen bestelako zernahi zerbitzu ere zerrendan sartu ahal izan dadin.

Aldiz, 13/2016 Dekretuak 22. artikuluan, zeina «Haurren Garapenerako eta Arreta Goiztiarreko Zentroak» izeneko kapituluaren barruan baitagoen, zentro horiek langileen aldetik bete beharreko betekizunak zehazten ditu, baldin eta lortuko badute halako zentro gisa aritzeko nahitaezko baimena eta, beharrezkoa izanez gero, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren barruan sartzeko homologazioa.

Hala, adierazten duen bakarra da Haurren Garapenerako eta Arreta Goiztiarreko Zentro bakoitzean AGET batek egon behar duela eta artikuluan zerrendatutako bost eginkizunetatik gutxienez hiru betetzeko gai diren profesionalez osatuta egon behar duela AGET horrek, gutxienez (psikomotrizitatea, psikoterapia, fisioterapia, logopedia eta gizarte-lana). Zerrenda hori, ordea, bai, hertsia da, zerrenda itxia baita, eta beraz, ezin zabaldu daiteke hizpide dugun agindua garatuko lukeen beste arau baten bidez (maila bereko edo apalagoko araua bada); horrek, izan ere, urratu egingo luke arauaren edukia, bai eta Eusko Jaurlaritzari, arreta goiztiarraren arloan langileen kualifikazioa egiaztatu ahal izateko titulu, ikasketa eta gaitasunen katalogoa zehaztu dezan eskatuz, zuzendutako mandatuaren edukia ere.

Horri dagokionez, azpimarratu beharrekoa da, halaber, 13.5 eta 22.1 artikuluen artean inkoherentziarik ez dagoela are sendoago erakuste aldera, 13. artikuluak berak honela dioela laugarren paragrafoan –alegia, AGETek eskain ditzaketen zerbitzuen zerrenda zehaztu aurretik–: «[AGETa] arlo biopsikosozialeko profesionalez osatuta egongo da, dagokien diziplinetako titulazioa eta Arreta Goiztiarreko espezializazioa dutela, Dekretu honen 22. artikuluan aurreikusitako baldintzetan».

1.2. «Bestalde, kontuan hartu beharko litzateke Osasun Ordezkariordetzan izena emanda dauden profesional psikologoak jada osasun-langile moduan homologatuta badaude ez dirudiela oso zentzuzkoa berriro ere hori egiaztatu behar izateak».

Honako hau adierazten da ekarpen horri erantzuteko:

Proposatzen den arau-ekimenaren asmoa ez da inondik ere psikologiako titulazioa duten profesionalek osasun-langile moduan hori egiaztatu behar izatea osasunaren eremuan arreta goiztiarrean aritzeko baimena emateko. Aitzitik, zehaztu baizik ez du egiten, arreta goiztiarreko esku-hartzean psikomotrizitatearen eginkizuna betetzeko aukera ematen duten titulazioen artean, psikologiari dagokiona.

1.3.«Titulazioekin jarraituz, Erizaintzakoa, Lehen Hezkuntzakoa, Gorputz Hezkuntzakoa, Gizarte Hezkuntzakoa eta Medikuntzakoa oso orokorrak dira, eta zerikusi gutxi dute 0-6 urteko etapako haurren garapenarekin eta desgaitasunarekin».

Honako hau adierazten da ekarpen horri erantzuteko:

Gaur egun ez dago psikomotrizitate deritzon diziplina eta metodologia berariaz ikasteko unibertsitate-gradurik –beraz, ikasketa ez-araututzat hartzen da–, eta horrenbestez,

6/52

Page 7:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

esparru kontzeptual edo teoriko komun bat duten bestelako titulazio batzuen babesean bete daiteke diziplina hori.

Horregatik, proposatzen den titulu, ikasketa eta gaitasunen katalogoaren bidez, psikomotrizitateko eginkizuna betetzeko aukera eremu biopsikosozialeko ahalik kolektibo profesional gehienei eman nahi zaie, nahiz eta ezinbestekoa izango den kolektibo horietako profesionalek egiaztatzea badutela psikomotrizitatearen arloko prestakuntza teoriko-praktikoa egin izana ziurtatzen duen titulazioren bat.

Horri dagokionez, aipatu beharrekoa da, gure ustez, psikomotrizitateko eginkizuna betetzeko aukera ematen duten titulazioen katalogoa zehaztean erreferentziatzat hartu zela «2014ko uztailaren 31ko Ebazpena, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasunaren Estatuko Idazkariarena, zeinaren bidez argitaratzen diren Gizarte Zerbitzuen eta Autonomiarako eta Mendetasunaren Arretarako Sistemaren Lurralde Kontseiluaren Erabakia (II. eta III. graduko mendetasun-egoeran dauden pertsonentzako norberaren autonomia sustatzeko zerbitzuaren edukia zehazteko irizpideei buruzkoa) eta abenduaren 14ko 39/2006 Legea aplikatzearen emaitzen 2013ko ekitaldiari dagokion urteko ebaluazioa (norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari arreta emateko legea da 39/2006 Legea)».

Ebazpen horren arabera, arreta goiztiarra emateko zerbitzua betetzen duten giza baliabideei (arreta goiztiarra modu orokorrean hartuz, eta titulazioak zehazte aldera arlo horretan egin beharreko jardunbideak zehazten hasi gabe) unibertsitate-titulu hauetakoren bat izatea eskatu behar zaie: Gizarte Lana, Psikologia, Pedagogia, Psikopedagogia, Medikuntza, Erizaintza, Fisioterapia, Terapia Okupazionala, Logopedia, Gizarte Hezkuntza, Pedagogia Terapeutikoa Espezialitateko Irakaslea, Heziketa Berezia Espezialitateko Irakaslea, eta Entzumena eta Hizkuntza Espezialitateko Irakaslea.

Hori horrela izanik, aipatzen diren titulazioen zerrendan badira Medikuntza, Erizaintza eta Gizarte Lana ere, proposatzen den arau-ekimenean aintzat hartu direnak, hain zuzen, Irakasleaz gain (Pedagogia Terapeutikoa Espezialitatekoa, Heziketa Berezia Espezialitatekoa edota Entzumena eta Hizkuntza Espezialitatekoa).

1.4. «Aldi baterako homologazioa (ez automatikoa) beharko balitz, esperientziazko edo prestakuntzazko baldintzak (ez titulaziokoak) betetzeko 24 hilabeteko aldi baterako epea ezarri ahalko litzateke. Psikologiako titulazioa duten profesionalei dagokienez, Osasun Psikologo Orokorrak prestatzeko eredua plantea daiteke. Aspaldi, osasunaren eremuan titulazio hori antolatu zen, psikologo guztientzako prestakuntza bat homologatuz, Osasun Psikologo Orokorraren egiaztapena lor zezaten, eta erregistro-zenbaki bat jasotzeko aukera eman zien horrek. Arreta goiztiarraren kasuan, eredu hori bera erabil liteke».

Honako hau adierazten da ekarpen horri erantzuteko:

Aurreko ekarpenari erantzuteko azaldu dugun bezala, eta arrazoi berberetan oinarrituz, egokitzat daukagu arreta goiztiarrean esku-hartzearen arloan psikomotrizitateko zerbitzuak eskaini nahi dituzten profesionalei diziplina horretan prestakuntza teoriko-praktikoa jaso izana egiaztatzen duen titulazioa eskatzea.

Eta, horrekin bat, ez daukagu egokitzat diziplina horretan esku hartzeko gaitasuna emango lukeen homologazio-mekanismorik ezartzea.

7/52

Page 8:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

1.5.«13/2016 Dekretuak eskatzen dituen zerbitzuei dagokienez, kasuan kasuko espezifikotasuna kontuan hartuz eskain daitezke, gure ustez, arlo hauen arabera:

Arlo gomendatuak Arlo horiekin bat datozen zerbitzuak (Dekretuan zehazten direnak)

Soziala eta emozionala: PsikomotrizitateaPsikoterapiaPsikopedagogiaPsikologia

Komunikazioa eta hizkuntza:– Aurrehizkuntza– Ulermena– Adierazpena

PsikomotrizitateaLogopediaPsikopedagogiaPsikologia

Motorrak eta garapen fisikoa:– Motrizitate larria– Motrizitate xehea– Begien eta mugimenduaren

koordinazioa– Tonu posturalaren kontrola– Desplazamendurako autonomia

PsikomotrizitateaFisioterapiaPsikopedagogiaPsikologia

Kognitiboa:– Ikaskuntza– Arrazoiketa– Arazoak konpontzea

PsikopedagogiaPsikologia

Autonomia pertsonala– Bere burua zaintzea– Koordinazioa, hurrupatzea,

mastekatzea eta irenstea

LogopediaPsikopedagogiaPsikologiaTerapia okupazionala

Honako hau adierazten da ekarpen horri erantzuteko:

Ekarpena ez dator bat 13/2016 Dekretuaren 22.1 artikuluarekin, zeinean eskatzen baiten Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentroetako AGETetako profesionalek egiaztatu egin behar dutela badutela zerrendako eginkizunetan aritzeko titulazio edo kualifikazio egokia (psikomotrizitate, psikoterapia, fisioterapia, logopedia edo gizarte-laneko eginkizunetan aritzekoa, alegia).

Eta xedapen horrekin bat, Eusko Jaurlaritzari zuzendutako mandatua titulazio edo kualifikazio hori zehazteko betebeharrera mugatzen da; alegia, eginkizun horietan (eta ez beste batzuetan) aritzeko kualifikazio profesionala egiaztatzeko balioko duten titulu, ikasketa eta gaitasun profesionalen katalogoa zehazteko betebeharrera.

Horregatik, ez da egokia hainbat jardun-eremu edo lan-esparrutan aritzeko titulazio egokiak zehaztea, eginkizunei 13/2016 Dekretuak 22.1 artikuluan adierazten duen zentzuan heldu beharrean.

1.6.«Prestakuntza espezifikoan eskatzen den ordu-kopurua (300 ordu) gehiegi da, gure ustez. Gaur egun, Psikomotrizitatea gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da, bai hezkuntzaren eta osasunaren eremuetan, bai gizarte- eta komunitate-mailan, etengabe garatzen eta eboluzionatzen dihoan diziplina zientifikoa baita. Hala ere, prestakuntzako 100 ordu (eta ez 300 ordu, oraingo Dekretuak adierazten duen bezala) askoz

8/52

Page 9:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

koherenteagoak dira, gure ustez, diziplina horretan jardunbide egokia izateko gaur egun diren eskakizunekin. Gure iritziz, ordu-kopuru horrekin ondo baino hobeto bete daitezke Arreta Goiztiarren esparruan profesional batek bere lanbidea behar bezala egiteko eta gaur egungo errealitate aldakorrari eta gaitasun berriei aurre egiteko prestakuntzaren aldetik izan ditzakeen premiak».

Honako hau adierazten da ekarpen horri erantzuteko:

Lehen ere esan dugun bezala, gaur egun ez dago psikomotrizitate deritzon diziplina eta metodologia berariaz ikasteko unibertsitate-gradurik, eta horrenbestez, esparru kontzeptual edo teoriko komun bat duten bestelako titulazio batzuen babesean bete daiteke diziplina hori. Eta horregatik, gure ustez egokia eta are beharrezkoa da beren lan-jarduera edo lanbidea jardun-eremu horretan egingo duten arlo biopsikosozialeko profesionalei psikomotrizitatearen arloko prestakuntza espezifiko teoriko-praktikoa eskatzea.

Alde horretatik, proposatu den ordu-kopurua ez da gehiegizkoa, kontuan hartu behar baita psikomotrizitatearen arloko prestakuntzak ezagutzazko oinarri bat izan behar duela, batetik (ezagutu beharreko eredu teoriko espezifiko bat, alegia), eta esperientziazko oinarri bat ere bai, bestetik, gero arlo horretan praktikan aritu ahal izateko.

Edonola ere, kontuan izanda gaur egungo prestakuntza-eskaintzak kreditu-kopuruetan oinarrituta antolatzen direla (eta ez ordu-kopuruetan oinarrituta), egokiagotzat daukagu zehaztea prestakuntza espezifikoak gutxienez 30 kreditukoa izan beharko duela edo, bestela, horri baliokide zaion ordu-kopurukoa, eta prestakuntza emango duen ikastetxeak edo Elkarte Ofizial Profesionalak erabakiko duela hori.

b) Psikoterapia: Psikiatria, Osasun Psikologia Orokorra edo Psikologia Klinikoa.«Garai batean Psikologiako Lizentzia zena ez dela aipatzen iruditzen zaigu, eta lizentzia hori, gaur egungo Psikologiako Gradua ez bezala, masterraren mailakoa da, Unibertsitate Politikaren Zuzendaritza Nagusiak 2015eko irailaren 14ean emandako Ebazpenaren arabera.Azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuaren 24. artikuluak ezartzen duenaren arabera, Psikologiako Lizentziaren unibertsitate-titulu ofizialari Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila dagokio. Adierazten denez, gainera, MECESeko 3. maila Kualifikazioen Europako Esparruko 7. mailaren baliokide da; hala adierazten du 4. artikuluan 1027/2011 Errege Dekretuak, uztailaren 15ekoak, Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparrua ezartzen duenak, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuaren bidez emanak, zeinak unibertsitate-ikasketa ofizialen antolaketa ezartzeari buruzko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan araututako tituluei Europako Gehigarria gehitzeko baldintzak ezartzen baitituen, eta Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparrua ezartzeari buruzko uztailaren 15eko 1027/2011 Errege Dekretua aldatzen baituen.Gure ustez, bereizi egin beharko lirateke “lehengo” Psikologiako Lizentzia eta gaur egungo Psikologiako Gradua, Lizentziaren kasuan ikasketa-plana (eta beraz, prestakuntza) Graduan baino askoz osatuagoa eta arlo klinikoan espezializatuagoa baita, eta Psikologiako Lizentzia duten pertsonak, 3. artikuluan (“Arreta goiztiarraren alorreko langileen prestakuntza”), b) atalaren barruan sartu beharko lirateke; Psikoterapiaren atalean, alegia. (Gainera, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuaren 24. artikuluak ezartzen duenaren arabera, Psikologiako Lizentziaren unibertsitate-titulu ofizialari Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko 3. maila dagokio)».

9/52

Page 10:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

Honako hau adierazten da ekarpen horri erantzuteko:

Gaur egun indarrean dagoen ordenamendu juridikoaren arabera, Psikoterapiako lanbide edo jardueran aritu ahal izateko, bai eremu publikoan eta bai eremu pribatuan, ezinbestekoa da psikologiako profesionalek, Psikologiako Lizentzia edo Gradua ez ezik, titulu edo egiaztagiri hauetakoren bat izatea:

Psikologia Klinikoko espezialitateko titulu ofiziala (183/2008 Errege Dekretua, otsailaren 8koa, Osasun Zientzietako espezialitateak zehaztu eta sailkatzen dituena eta osasunaren arloko prestakuntza espezializatuaren sistemako zenbait alderdi garatzen dituena).

Osasun Psikologia Orokorreko Masterraren titulu ofiziala (ECD/1070/2013 Agindua, ekainaren 12koa, Osasun Psikologia Orokorreko Masterraren titulurako baldintzak ezartzen dituena).

Osasun-arloko jarduerak egiteko gaikuntza, Eusko Jaurlaritzak emana (31/2006 Dekretua, otsailaren 21ekoa, zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzeari buruzkoa).

c) Fisioterapia: Fisioterapia.«Atal honetan Pediatriako espezialitatea sartzeko aukera aztertzea».

Honako hau adierazten da ekarpen horri erantzuteko:

Ez daukagu egokitzat, fisioterapiaren eremuan zer-nolako jarduera klinikoak edota osasun-terapiak egiten diren kontuan hartuta.

2. 4. artikulua.– Arreta Goiztiarrean espezializatutako prestakuntza edo esperientzia.

2.1.«Dekretua argitaratutako datara arte gaur egungo Arreta Goiztiarreko sisteman homologatuta egon baina Dekretu berriko baldintzak betetzen ez dituzten profesionalen kasuan, oso komenigarria litzateke homologazio automatikoa aintzat hartzea; gu horren aldekoak gara zeharo».

Honako hau adierazten da ekarpen horri erantzuteko:

Arreta goitiarraren arloan esku hartzeko eta eginkizunak betetzeko, arlo horren parte hartzen duten kolektibo profesionalek diziplina espezifiko batean prestatuak egon behar dute, batetik, eta guztiek amankomunean duten esparru kontzeptual batean arituak izan, bestetik, gai horretan kualifikazioa nahiz gaitasun profesionala badutela egiaztatzeko, eta horretarako, ezinbestekoa da profesionalek baldintza horiek betetzen dituztela egiaztatzea.

2.2.«Aldi baterako homologazioa (ez automatikoa) beharko balitz, esperientziazko edo prestakuntzazko baldintzak (ez titulaziokoak) betetzeko 24 hilabeteko aldi baterako epea ezarri ahalko litzateke. Psikologiako titulazioa duten profesionalei dagokienez, Osasun Psikologo Orokorrak prestatzeko eredua plantea daiteke. Aspaldi, osasunaren eremuan titulazio hori antolatu zen, psikologo guztientzako prestakuntza bat homologatuz, Osasun Psikologo Orokorraren egiaztapena lor zezaten, eta erregistro-zenbaki bat jasotzeko aukera eman zien horrek. Arreta goiztiarraren kasuan, eredu hori bera erabil liteke.

10/52

Page 11:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

Hala ez balitz, eta Arreta Goiztiarraren arloan lanean urteak daramatzaten psikologoei ere osasun-arloan aritzeko gaikuntza eskatzea duela gutxiko kontua denez, gaikuntza hori ikastaroen bidez lortzeko aukera izan beharko lukete, profesional bakoitzaren profilera egokituta prestakuntza egokia lor dezaten, bakoitzak Arreta Goiztiarraren arloan aurretiaz duen prestakuntza eta esperientzia kontuan hartuz».

Honako hau adierazten da ekarpen horri erantzuteko:

Arau-ekimenaren helburu nagusia da ezartzea, lehendik 13/2016 Dekretuak langileen baldintzei dagokienez ezarritako esparruaren barruan, zer titulu, ikasketa eta gaitasun profesional behar diren arreta goiztiarraren arloan kualifikazioa egiaztatzeko, batetik, eta bestetik, zer baldintza bete behar diren arlo horretan prestakuntza espezializatua edo esperientzia espezializatua egiaztatzeko, eta hala, arreta goiztiarraren arloko esku-hartzeetarako zerbitzuak eman ahal izateko.

Horren ondorioz, ez daukagu egokitzat gaur egun arreta goiztiarraren arloan lan egiten duten edota eginkizunak betetzen dituzten kolektibo edo pertsona profesionalen prestakuntza, kualifikazioa eta gaitasun profesionala homologatzeko mekanismoak ezartzea, helburua zera baita, hain zuzen: kualifikazio eta gaitasun profesionalaren aldetik lan-eremu horretan esku hartzeko egokiak diren baldintzak izatea kolektibo edo pertsona horiek, guzti-guztiek.

2.3.«Arreta Goiztiarrean Prestakuntza edo Esperientzia Espezializatua eduki beharrak izugarri zailtzen eta are ezinezko bihurtzen du zenbait profesional sektore horretan sartu ahal izatea, Euskal Herriko Unibertsitatean halako graduondo ofizial publikorik ez dagoen heinean. Dekretuak eskakizuntzat dauzkan ezaugarriekiko graduondoko ikasketarik ez dago gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan, ez publikoa eta ez pribatua.Eusko Jaurlaritzak prestakuntza hori bermatu beharko luke, eta bi hizkuntzetan, berak eskatzen baitu, gainera, homologaziorako ezinbesteko baldintzatzat. Horrenbestez, baldintza hori bete ahal izateko aldi baterako epeak ezarri beharko lirateke, prestakuntza hori araututa egon arte».Hori bera kontuan hartu beharko litzateke Psikomotrizitatearen arloan aritzeko homologazioari dagokionez».

Honako hau adierazten da ekarpen horri erantzuteko:

Gaur egun Estatuan badira, bai, arreta goiztiarraren arloko graduondoko prestakuntza espezifikoa ematen duten unibertsitateak, bai publikoak eta bai pribatuak. Eta arlo horretan eskaintzen dituzten graduondoko prestakuntzak, gainera, proposatutako arau-ekimenak eskatzen dituen ezaugarriekin bat datoz, bai prestakuntza duala izatearen aldetik (teoriko-praktikoa), bai prestakuntza-programa osatzen duten ikasgaien edo gaien irauperaren eta edukiaren aldetik.

Bestalde, gogorarazi beharrekoa da arreta goiztiarraren arloan prestakuntza espezializatu eta espezifikoa egiaztatu beharra ez dela beti nahitaezkoa. Izan ere, Haurren Garapenerako eta Arreta Goiztiarreko Zentro batean dagoen AGET batean aritu nahi duten profesionalek aukera dute, prestakuntza hori egiaztatu beharrean, arreta goiztiarraren arloan esperientzia badutela egiaztatzea; hala dago adierazita 13/2016 Dekretuaren 22.1 artikuluan, eta hala adierazten da, halaber, proposatutako arau-ekimenean.

11/52

Page 12:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

3. 6. artikulua.– Arreta goiztiarrean izandako esperientzia espezializatua egiaztatzea

3.1.«Gure ustez, eskatzen den esperientzia-denbora (2 urte) gehiegizkoa da».

Honako hau adierazten da ekarpen horri erantzuteko:

Kontuan izan behar da, batetik, Arreta Goiztiarraren arloan esperientzia izatea egiaztatu beharra aukera moduan planteatzen dela (arlo horretan prestakuntza espezializatu eta espezifikoa izatea egiaztatu beharraren ordezko aukera gisa, hain zuzen), eta bestetik, arlo horretan aritzeko ezinbestekoa den prestakuntza teoriko-praktikoak gutxienez 60 kreditukoa (edo horren baliokide den ordu-kopurukoa) izan behar duela. Horiek kontuan izanda, Arreta Goiztiarraren arloan gutxienez bi urteko esperientzia izatea egiaztatu beharra egokitzat daukagu, arlo horretan eduki beharreko prestakuntza espezializatu eta espezifikoarekin bat datorren heinean.

3.2.«Gure ustez, behar-beharrezkoa da zehaztea egiaztapena nola egingo den eta zer erakunde edo entitatek egingo duten. Hau da, zer baldintza bete behar dira, esperientziazko egiaztapena eman ahal izateko? Erakunde enplegatzaileak eman ahal izango du?».

Honako hau adierazten da ekarpen horri erantzuteko:

Arreta goiztiarren arloan zerbitzuak eman izanaren ziurtapena, egiaztagiri moduan ondorioak izan ditzan, hirugarren pertsona batek egin beharko du beti –esperientzia baduela egiaztatzen duen profesionalaz bestelako batek–; hirugarren pertsona horrek jakitun izan beharko du, kontratuzko lan-harreman baten esparruan, profesional interesdunak arreta goiztiarraren arloan egindako esku-hartze edo jarduerena.

Ekarpen orokorrak.

1. «Gure ustez, garrantzi ezin handiagokoa da proposatutako Dekretuaren planteamendutik kanpo geratu diren eta gaur egun oraingo AGETen oinarri diren titulazioetako profesionalei buruzko gogoeta egitea. Profesional horiek gaur egungo eta etorkizuneko AGETetako profesional gisa aitortu behar dira, gure iritziz. Haien prestakuntza, dedikazioa eta esperientzia dela eta, Arreta Goiztiarraren arloan know-how izugarria du profesional horien multzoak, ordezten nekeza».

Honako hau adierazten da ekarpen horri erantzuteko:

Proposatutako arau-ekimeneko titulazio-katalogoan guztira hamazazpi titulazio sartuta daude, eta beraz, bada nahikoa zabala, Haurren Garapenerako eta Arreta Goiztiarreko Zentroetako AGETetan aritzen diren edo aritu daitezkeen langileei dagokienez, kolektibo profesional guztiak kontuan hartzeko.

2. Dekretu honen planteamenduaren arabera, Arreta Goiztiarraren arloko profesionalek bi eskakizun bete beharko dituzte: prestakuntza eta esperientzia. Beste lanbideetan ere eskakizun bera egiten da? Nola sartu ahal izango dira titulua atera berri duten profesionalak arlo horretan, lanbidean aritzeko aukerarik izan ez eta, beraz, esperientzia badutela ezin egiaztatu ahal izango dute eta?

12/52

Page 13:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

Honako hau adierazten da ekarpen horri erantzuteko:

Arreta goiztiarren arloan egiten diren esku-hartzeek diziplinartekotasuna dute ezaugarri, eta diziplina horiek paraleloki batzea baino harago doa hori. Planteamendu horretatik abiatuta, eta lehen ere azaldu dugun bezala, arlo horretan aritzen diren kolektibo profesionalen prestakuntzarako ezinbestekoa da, diziplina espezifiko batean prestakuntza izatea ez ezik, baita horiek guztiek amankomunean duten esparru kontzeptual batean prestakuntza izatea ere; garapenerako esparru propioa izan behar du horrek, talde-lanaren eta talde-gogoetaren bidez.

Horri dagokionez, eta jakinik profesional askok eta askok arreta goiztiarraren arloan prestakuntza espezifiko edo espezializaturik izan gabe ere arreta goiztiarrerako hautemate-, ebaluazio- eta diagnosi-eremuan lanean edo eginkizunak betetzen aritu izan direla modu jarraituan eta diziplinartekotasunez, aukera ematen da, arreta goiztiarrari buruzko prestakuntza espezializatua izatea egiaztatu beharrean, lan-eremu horretan esperientzia espezializatua izatea egiaztatzekoa.

Horrenbestez, proposatzen den arau-ekimenean ez da inondik ere arreta goiztiarrean prestakuntza eta esperientzia espezializatua izatea eskatzen (biak, alegia), bata edo bestea egiaztatzea baizik.

3. «Dekretu honetan ez da zehazten dokumentazioa nola aurkeztu behar den. Kontuan izanda dokumentazioa aldez aurretik aldundietan aurkeztua izan dela, komenigarria litzateke jada Administrazioan eginak diren gestioak berriro egin beharrik ez izatea».

Honako hau adierazten da ekarpen horri erantzuteko:

AGETak dituzten Haurren Garapenerako eta Arreta Goiztiarreko Zentroen baimen, erregistro, homologazio eta ikuskaritzarako administrazio-jardunbideak foru-aldundien eskumenekoak dira.

Hori horrela izanda, foru-aldundi bakoitza izango da, bere foru-organoen antolamendu, erregimen eta funtzionamenduari dagokienez eskumen osoa duela baliaturik3, gai hauek ezartzeko eta arautzeko eskumena duen administrazio publikoa:

Haurren Garapenerako eta Arreta Goiztiarreko Zentro gisa aritzeko baimen-eskaera egiteko inprimakia;

Eskaera horrekin batera aurkeztu beharreko nahitaezko dokumentazioa, 13/2016 Dekretuan nahiz gai horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezartzen diren eskakizun material, funtzional eta langileei buruzkoei dagokienez baldintzak betetzen direla egiaztatzekoa; eta,

Eskaera eta nahitaezko dokumentazioa aurkezteko modua, eta egoki bada, dokumentazio hori aurkeztu beharra ez duteneko kasuak.

3 Hala dio 7. artikuluaren 1. puntuan azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute Erakundeen arteko Harremanei buruzkoak.

13/52

Page 14:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

2. LEGEGUNEA.

Proposatutako arau-ekimena, EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratutako iragarkiarekin batera jarrita egon dena, Legegunean ere argitaratu da, eta ez da horri buruzko ekarpenik jaso Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Gizarte Politiketako Sailburuordetzan.

3. GOBERNU IREKIAREN PLATAFORMA (IREKIA).

Proposatutako arau-ekimenari buruzko kontsulta publikoaren izapidea egin da, herritarrek parte har dezaten, EAEko Administrazio Orokorraren web-atariaren bidez (euskadi.eus).

Zehazki, martxoaren 26an argitaratu zen arau-ekimena, eta jakinarazi zen Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak kontsulta publikoaren izapidea hasi zuela, “Arreta goiztiarraren arloko kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa ezartzen duen dekretu-proiektua” egin aurretik.

Aurrekoa betetzeko, kontsulta publikoaren izapidea zabalik egon da 2018ko martxoaren 27tik apirilaren 17ra arte.

Proposatutako arauari lotutako jarduera, kontsulta publikoaren izapideak iraun duen bitartean, honako hau izan da:

Botoak: 1 alde eta 0 aurka. Iruzkinak: 8 (3 alde eta 5 aurka).

Horiek horrela, arau-ekimenari buruz jasotako iruzkinen eduki osoa zehaztea egoki da, aldekoak zein aurkakoak aintzat hartuta4.

Aldeko iruzkinak (3):

1. Arriskuen prebentzioa eta berdintasunean heztea. Batzuetan genetikari lotutako gaitzak detekta daitezke eskolan, sintomei arreta jarrita, eta garaiz bideratu beste zerbitzu batzuetara. Horrez gainera, ingurumenaren kutsadurak gaixotasun gehiago sortzen dituela esaten da.

2. Arriskuen prebentzioa, ingurumen-hezkuntza, eta berdintasunean eta erantzukidetasunean heztea sustatzeko arreta goiztiarreko taldeak ezartzearen alde, erabat. Gure garaiko hiru gaitz horien aurka borroka dezakegu.

3. Erantzukidetasuna bai, eta euskaraz irakatsi egin behar da batez be errespetua ez galtzen».

Aurkako iruzkinak (5):

1. «Dekretu-proiektuan aipatzen den psikomotrizitate formazioari dagokionez, balekoa izango al da ikastaro hau?

4 Jasotako iruzkinak Arreta Goiztiarreko Erakundearteko Batzorde Teknikoari jakinarazi zitzaizkion, ekarpenak aztertzeko eta baloratzeko xedearekin, eta, aldi berean, ekarpen guztien inguruko gomendioak eta proposamenak emateko. Zehazki, ekarpenak helarazi ziren anitza kideak 2018ko ekainaren 20an egindako batzarrean.

14/52

Page 15:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

http://www2.sepe.es/sggfo/FormacionOcupacional/Documentos/ProgCursosNuevas/SANC70_p.pdfZeinek eskaintzen du? Zer formatzaile daude? Adituak/arituak al dira gaian? Formatzaileek eurek ba al dute psikomotrizitate arloko formaziorik? Lanbide Heziketako irakasle askok ez dute izango psikomotrizitate formaziorik? Egia esan, ez dit konfiantza handiegirik ematen...».

2. «Eginkizunen artean, gizarte-hezkuntzaren falta igartzen dut, esku-hartze integralagoa eta sistematikoagoa egiteko, horrek pronostiko hobeak bideratuko bailituzke».

3. «Hemen dituzue gaur egun psikomotrizitate arloko formazio aukerak EAEn:Bergarako Luzaro psikomotrizitate eskola (ASEFOP): http://www2.uned.es/ca-bergara/PSICOMO/Escuela.htmBilboko PEI-EIP Psikomotrizitate Praktikako Eskola Internazionala: http://www.escvpsicomotricidad.com/2018/02/curso-de-especialista-en-ayuda.htmlOrue Eskola: http://www.orueeskola.org/pag2.php?id=22&pag=psikomotrizitateko_graduondoaMagalean: http://magalean.com/Iruditzen zait eskola hauek esateko asko dutela esateko Arreta Goiztiarrean psikomotrizitateari eman beharko litzaiokeen trataeraz.Bestalde, Arreta Goiztiarrari buruzko berariazko formazioari buruz, gaur-gaurkoz, nik dakidala behintzat, aukera bakarra dugu EAEn. Psikolan erakundeak eskaintzen du graduondoko hau: https://psikolan.es/blog/experto-at/Catalunya aldean, honetan ere, gu baino aurreratuago dabiltza:https://www.il3.ub.edu/es/postgrado/postgrado-intervencion-atencion-precoz-primera-infancia-familia.html_2092775340.htmlhttps://masteratencionprecoz.com/Altxa elkarteak ere zeresan handia izan lezake kontu honetan guztian: http://www.altxa.com/EAE mailan, nik uste, badela nahikoa profesional Arreta Goiztiarrari buruzko unibertsitate mailako graduondoko bat osatzeko: unibertsitate irakasle adituak, profesional arituak (jada Arreta Goiztiarrean diharduten profesionalak...)...Ea guztion artean Arreta Goiztiarrari behar besteko bultzada emateko modua egiten dugun!!!».

4. «Bazen horrelako dekretu baten beharra, bai horixe!!! Lehen begiratuan, niri bi zalantza/kezka sortu zaizkit:Psikomotrizista profilari dagokionez, iruditzen zait, Arreta Goiztiarrean esku-hartzeko ez duela 30 kredituko (300 orduko) edozein formaziok balio. Nire ustez, laguntza edo terapia esparruko formazioa izan beharko luke eta formazio horrek 3 adar izan beharko lituzke:Formazio teorikoaFormazio praktiko-pedagogikoaFormazio pertsonalaBestalde, jakin nahi nuke, non eskaintzen den gaur egun Arreta Goiztiarrean espezializatutako formazioa. Psikolan erakundeak eskaintzen du 400 orduko (16 kredituko) formazio bat, baina ez ditu dekretuak markatzen dituen betebeharrak betetzen. EHUk, Mondragon Unibertsitateak, UEUk, Deustuko Unibertsitateak... Arreta Goiztiarrari buruzko graduondokoren bat eskainiko balu... Planteatu al da horrelako ezer unibertsitateekin? Hik Hasik ere badu 0-3 urteko haurrekin aritzeko formazio oso potente bat, baina ez dut uste dekretuak eskatzen duenari erantzuten dionik. Proposamena: Arreta Goiztiarren esku-hartuko duten profesionalak formatzeko formazio bat sortzea. Posible izango ote da?».

15/52

Page 16:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

5. «Ez dut ulertzen zer egin nahi den».

Transkribatu ditugun iruzkin horiek kontuan hartuta, haien analisia eta balioespena egitean sortutako gogoetak azalduko ditugu, dekretu-proiektuaren edukian edo testuaren idazketan izan dezaketen eragina zehazteko, eta, behar izanez gero, proiektu horretan jasotako xedapenak egokituko dira, proposatutako arau-ekimenaren bidez lortu nahi diren xede eta helburuetarako araudi egokiena erdiesteko.

KONTUAN HARTU BEHARREKOAK.

1.– Dekretu-proiektuaren bidez lortu nahi den helburua eta haren aplikazio-eremua argitzeko, eta, bereziki, araua zer profesionalentzat izango den zehazte aldera, dekretuaren hitzaurrean eduki hauek argiago eta zehatzago azaltzeko ahalegina egingo da: lortu nahi diren xede eta helburuak, printzipio inspiratzaileak, eta arauaren onespena babesten duten arauzko oinarriak.

Puntu horretan, bereziki garrantzitsutzat jotzen da proposatutako arau-ekimenaren hitzaurrean berariaz adieraztea 13/2016 Dekretuak 22.1 artikuluaren azken paragrafoan Eusko Jaurlaritzari emandako aginduari erantzuten diola.

Hortaz, onartzen den dekretua aurrekoaren osagarri izango da, eta behar diren bitartekoak ezarriko ditu haurren garapenerako eta arreta goiztiarrerako zentroek egiazta ditzaten foru-aldundi eskudunaren aldetik funtzionamendurako nahitaezko baimena lortzeko bete beharko dituzten langile-betekizunak, eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman sartu nahi izanez gero, horretarako beharko duten homologazioa.

2.– 13/2016 Dekretuko 22.1 artikuluaren azken paragrafoan Eusko Jaurlaritzari emandako aginduaren xedea da artikulu horren lehenengo paragrafoan ezarritako eginkizunak betetzeko kualifikazio profesional egokia egiaztatzeko balioko duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa zehaztea. Eginkizun hauek izango dituzte, zehazki:

a) Psikomotrizitatea. b) Psikoterapia. c) Fisioterapia. d) Logopedia. e) Gizarte-lana.

Horiek horrela, onesteko proposatzen den katalogoan Gizarte Hezkuntzan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko ikasketak, unibertsitate-titulua edo gradu-titulua sartzeak gaindituko lituzke Eusko Jaurlaritzari emandako aginduan aldez aurretik ezarritako mugak eta zehaztapenak.

Hala eta guztiz ere, 13/2016 Dekretuaren 13.5 artikuluan xedatutakoari jarraituz, katalogoaren onarpenak ez du eragozten AGETeetan, arestian deskribatutako eginkizunak betetzeaz gainera, gizarte-hezkuntzari dagozkionak edo haurren garapenerako egokiak izan daitezkeen beste batzuk –hala nola terapia okupazionala, 13.5 artikuluan adierazten dena– betetzen dituzten profesionalek ere parte hartzea.

3.– Aurreko gogoetan azaldutako esparruan, psikomotrizitatearen eremuan eginkizunak edo jarduerak garatzen dituzten profesionalen kopuru ahalik eta handienak egiazta dezan arlo horretako berariazko prestakuntza, arau-ekimenak honako hauek soilik ezartzen ditu:

16/52

Page 17:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

Prestakuntzak izan behar duen gutxieneko iraupena, kredituen kopuruan oinarrituta zehazten dena (edo haren baliokidea ordutan) prestakuntza guztirako, oro har, eta ez gai-multzo edo jakintzagai zehatz batzuei lotuta.

Prestakuntza eman ahal izango duten erakundeak, irakaskuntza-zentro oro onartuta, eta ez unibertsitate-irakaskuntzan dihardutenak soilik. Profesionalen elkargoek ematen duten prestakuntza ere onartuko da, horiek oro har hartuta; hau da, ez da mugatzen eremu biopsikosozialeko profesionalen kolektibo jakin batzuk biltzen dituzten profesionalen elkargoek ematen duten prestakuntzara.

Aurrekoaren ildotik, herritarrek parte hartzeko fasean jarritako arau-ekimenak ez du zehazten nolakoa izan behar duen prestakuntzak (arreta goiztiarrean espezializatutako prestakuntzari buruz ez bezala, kasu horretan berariaz ezarri baita prestakuntza teoriko-praktikoa izan behar duela); hau da, ez du zehazten teorikoa edo praktikoa (esklusiboki) izan behar duen, edota teoriko-praktikoa.

Halaber, ez du zehazten prestakuntza emateko zer formatu erabili behar den; hau da, erdipresentziala edo urrutikoa edo bitarteko telematikoak baliatzen dituena (online), beraz, kontrakoa esaten ez denez, formatu guztiak onartzen ditu. Dena dela, gai horri dagokionez, kontuan hartu beharko litzateke, prestakuntza teoriko-praktikoa izanez gero, eta bitarteko telematikoak baliatuta eman bada, prestakuntzaren esparruan eskuratutako edukien aplikazio praktikoa presentzialki egin daitekeela, prestakuntzaren zati praktikoa zer formatutan konfiguratu den kontuan hartuta.

3.1.– Puntu horretan, esan behar da psikomotrizitatearen alorreko berariazko prestakuntzaren izaera ez zehazteak edonolako prestakuntzak onartzeko aukera emango lukeela, bai teorikoak edo praktikoak soilik direnak, bai bi alderdiak bateratzen dituztenak. Egoera horri erreparatuta, eta, haurren garapenerako eta arreta goiztiarrerako zentro gisa funtzionatzeko nahitaezko baimena emateko langile-betekizunak betetzen direla foru-aldundiek egiaztatu behar dutela kontuan hartuta, baliteke hiru lurralde historikoetan jardunbide ezberdinduak eta ez homogeneoak eragitea, eta, horrenbestez, arau juridiko orori eskatu beharreko segurtasun juridikoa kaltetzea.

Esan behar da, bestalde, psikomotrizitatearen diziplina eta metodologia lantzen duen unibertsitateko gradurik ez dagoenez gaur egun, prestakuntza ez-araututzat hartzen dela. Badaude berariazko graduondoko ikasketak –masterrak, diplomak eta antzekoak–, berariazko prestakuntza ez-araututzat hartzen direnak (alegia, gradu-izaerarik ez dutenak), eta titulua eskuratzea dakartenak.

Diziplina hau askotariko egoeratan erabiltzen da, afektibitatearen, motrizitatearen eta jokabidearen arteko lotura kolokan dagoenean, koiunturalki edo estrukturalki. Horien artean, nabarmenak dira askotariko arrazoiengatik arreta goiztiarra behar duten haurren hainbat egoera.

Horren haritik, ezagutu behar den eredu teoriko bat duen ezagutza-arloa da psikomotrizitatea, eta tratamendu egoki baten ondorio onuragarriak ditu; baina, aldi berean, esperientzian oinarritu behar du, hartara praktikan bideratu ahal izango baita, alde batetik, gabeziak detektatzea, eta bestetik, eremu horretan ezar daitezkeen ekarpenak diseinatzea. Labur esanda, arlo horretako prestakuntzak elementu teorikoen ezagutza onaren bermea behar du, baina, aldi berean, eta batez ere, aldez aurreko praktikaren bidez eskuratzen den esperientziazko ezagutza behar du, jardun aurreko gaikuntzarako baldintza gisa.  

17/52

Page 18:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

Azaldutako guztiaren ondorioz, eta arreta goiztiarrean espezializatutako prestakuntzak bete behar dituen baldintzak erabakitzean aplikatutako irizpideak –arau-ekimenean bertan jasota daudenak– kontuan hartuta, beharrezkotzat jo da aldez aurretik onesteko aurkeztuko den testuan berariaz zehaztea psikomotrizitatearen arloko berariazko prestakuntzak izaera teoriko-praktikoa izan behar duela.

3.2.– Esandakoaren haritik, prestakuntza emateko formatuari dagokionez, kontuan hartu behar da aurrez aurrekoa edo erdizka aurrez aurrekoa izatea ez esijitzeak –hortaz, aukera emateak edozein formatu baliatzeko (baita formatu telematikoak edo urrunekoak ere)– ez duela ziurtatzen ikasketa teorikoaren edukiak praktikan jarri direnik.

Alegia, ez du ziurtatzen prestakuntzaren bloke praktikoak psikomotrizitatearen arloan garapena izatea edo zereginak betetzea ekarri duenik, lan-taldean jarduten den espazioren batean. Eta, horren ondorioz, ez du ziurtatzen ezta ere lantzeko esku-hartze egokienak -bakoitzaren premia zehatzen araberakoak- zein izango diren aztertu eta planifikatzeko beharrezko diren gaitasun eta abildadeak eskuratuko dituztenik ikasleek, ez pertsonekin aurrez aurre eta zuzenean jardungo direnik eta, are gutxiago, horien mesedetan esku-hartzerik egingo denik edo horiei psikomotrizitate-zerbitzurik emango zaienik.

Hori horrela izanda, beharrezkoa ikusten dugu argi eta garbi adieraztea prestakuntzaren alde praktikoak aurrez aurrekoa izan behar duela, edonola ere.

4.– Adierazitakoaren ildo beretik, baina arreta goiztiarrerako prestakuntza espezializatua eta arlo horretan jarduteko kualifikazio profesionala egiaztatzeari begira, proposatutako araudiak honako hauek soilik ezartzen ditu:

Prestakuntzak izan behar duen izaera (teoriko-praktikoa). Prestakuntzak izan behar duen gutxieneko iraupena, kredituen kopuruan oinarrituta

zehazten dena (edo haren baliokidea ordutan) prestakuntza guztirako, oro har, eta ez gai-multzo edo jakintzagai zehatz batzuen arabera banatuta.

Prestakuntza eman ahal izango duten erakundeak: unibertsitateek ematen duten irakaskuntzaz gainera, profesionalen elkargoek ematen duten prestakuntza ere onartuko da, bai eta erakunde horietakoren batek berariaz eskuordetutako zentro edo ikastetxeek emandako prestakuntza ere.

Halaber, arreta goiztiarraren arloko prestakuntza espezializatua emateko ahalik eta eskaintza gehien onartu ahal izatea helburu nagusi hartuta –prestakuntza-programa antolatzeko edo bideratzeko aintzat hartu den ikuspegia, ikusmoldea edo diziplina profesionala gorabehera–, proposatutako arau-ekimenak prestakuntzan zehar eman behar diren jakintzagaien zerrenda besterik ez du ematen.

Horren haritik, ez ditu beste arlo batzuk arautzen, hala nola jakintzagai bakoitzean jorratu behar diren eduki zehatzak, eta ez ditu jakintzagaiak banatzen nahitaez bete beharreko gai-multzo batzuen arabera.

Orobat, ez du ezartzen prestakuntzaren formatua presentziala edo erdipresentziala izan behar duenik; hortaz, urrutitik edo bitarteko telematikoen bidez (online) ematen diren prestakuntza-eskaintzak onartzen ditu.

Horren inguruan, eta lehen ere psikomotrizitateko prestakuntza espezifikoaren gainean esan dugun bezalaxe, prestakuntza emateko formatuaren inguruko aurreikuspen zehatzik ez edukitzeak ez du ziurtatzen -telematikoki edo urrunetik ematen diren prestakuntza-

18/52

Page 19:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

saioen kasuan, behinik behin- ikasketa teorikoaren edukiak praktikan jarri direnik dagokien lekuan.

Alegia, ez du ziurtatzen prestakuntzaren alderdi praktikoa diziplina ugariko lan-gunean garatu denik -arreta goiztiarrean jarduten diren diziplinetako hainbat zerbitzu ematen diren gunean-, eta horri esker diziplina zehatz bateko zereginak burutzeko aukerarik izan denik, lanerako esparru komunean egindako hausnarketa eginez orientatua, eta hainbat diziplinetako profesionalez osatutako taldeak planifikatua, umea osorik hartzeko moduan.

Horregatik, psikomotrizitateko prestakuntza espezifikoaren kasuan aipatu dugun bezalaxe, beharrezkoa ikusten dugu ondo zehaztea, argi eta garbi, prestakuntzaren alde praktikoak aurrez aurrekoa izan behar duela, edonola ere.

5.– Azkenik, adierazi behar da proposatutako dekretuaren helburua ez dela psikomotrizitatearen edo arreta goiztiarraren arloan berariazko prestakuntza-eskaintzak ezartzea, xede hori dekretuaren eremu materialetik harago baitago. Aitzitik, ekimena ardatz honen inguruan mamitzen da: eremu biopsikosozialeko profesionalek arreta goiztiarraren arloan edo lan-eremuan eginkizun batean edo gehiagotan jarduteko (psikomotrizitatea, psikoterapia, fisioterapia, logopedia edo gizarte-lana) berariazko kualifikazioa, esperientzia eta prestakuntza dutela egiaztatzeko baldintzak ezartzea.

Horretarako, honako hauek zehazten ditu:

Alde batetik, kualifikazio profesionala egiaztatze aldera, adierazitako eginkizun batean edo gehiagotan jarduteko (psikomotrizitatea, psikoterapia, fisioterapia, logopedia edo gizarte-lana) ikasketak, unibertsitateko titulua edo gradu-titulua.

Bestetik, kualifikazio profesionala egiaztatze aldera:

– Arreta goiztiarrerako prestakuntza espezializatuak bete behar dituen baldintzak.– Arreta goiztiarraren arloan edo lan-eremuan esperientzia egiaztatzea

bideratzen duten baldintza edo egoerak (esperientziari buruz).

III.1 ataleko A) eta B) epigrafeetan azaldutako ekarpenen eta iruzkinen analisi eta balioespenaren ildotik, eta analisi eta balioespen horien ondorioz sortutako gogoetak kontuan hartuta, idatzi den testua Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari, Hezkuntzako sailburuari eta Osasuneko sailburuari helarazi zitzaien, aldez aurretik onets dezaten

III.2.– HERRITARREK PARTE HARTZEKO FASEA.

1. ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAREN TXOSTEN JURIDIKOA

2018ko abuztuaren 20an igorri zen eta «TRAMITAGUNE» aplikazio informatikoan gehitu zen Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren «arreta goiztiarraren arloko kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa ezartzen duen dekretuaren proiektuari» buruzko txosten juridikoa.

19/52

Page 20:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

Igorritako txosten juridikoa aztertu ondoren, ez dugu ikusi oharpen edo oharrik; ez arau-proiektua Legera eta Zuzenbidera egokitzeari dagokionez, ezta arauaren edukiak araudi teknikaren ildoak errespetatzeari dagokionez ere.

Txosten juridikoa igorri ondoren, «Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailburuaren, Hezkuntza Sailburuaren eta Osasun Sailburuaren 2018ko uztailaren 16ko Aginduaren» bidez aurretiaz onetsitako dekretuaren proiektuaren bertsio berarekin honako izapide hauek egin dira: beste sailei jakinaraztea eta txostena eskatzea; entzunaldia; beste administrazioen parte-hartzea eta kontsulta; eta nahitaezko txostenak.

2. SAILEI JAKINARAZTEA ETA TXOSTENA ESKATZEA.

Hezkuntza Saila.

2018ko urriaren 9an, «TRAMITAGUNE» aplikazio informatikoan gehitu zen sailaren Plangintza eta Antolakuntza Zuzendaritzaren txostena, dekretuaren proiektuari honako alegazio hau egiten diona:

«(…) ez dute erabili behar “Arreta goiztiarraren arloko kualifikazio profesionala” terminoa. Erabili beharko litzatekeen terminoa “Arreta goiztiarraren arloko profesionalen kualifikazioa” da.Alegazio horren arrazoia da Kualifikazioen Institutu Nazionalak –INCUAL– duela Kualifikazio profesionalak sortzeko eskumena. INCUAL institutuak, autonomia-erkidego guztiekin lankidetzan, Estatuko lurralde osorako baliozkoak diren kualifikazio profesionalak sortzen ditu».

Alegazioa ez onartzeko arrazoiak:

Dekretuaren proiektuaren helburua ez da lanbide heziketarako eskaintza bat sustatzea edo garatzea, ondoren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean gehitzeko. Eta, era berean, helburua ez da, inolaz ere, arreta goiztiarraren arloan «lanbide heziketarekin» zerikusia duen kualifikazio profesional bat definitzea, lantzea eta sortzea, eta proposatutako arau-testuan ez da behin ere halakorik aipatzen.

Are gutxiago Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak alegazioan aipatzen den Kualifikazioen Institutu Nazionalari (INCUAL) esleitzen dizkion funtzioak bere gain hartzea.

Horregatik, ez dugu uste «kualifikazio profesionala» terminoak pentsarazten duenik lanbide heziketarekin lotutako kualifikazio bat onartzen ari dela, ondoren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean gehitzeko; katalogoa ere ez da aipatzen proposatutako arau-testuan.

Puntu honetan, aipatzen den «kualifikazio profesionala» esamoldeak, orokorrean, erreferentzia egin nahi dio jarduera profesional bat edo lan jakin bat egiteko gaituko zaituen ikaskuntza edo prestakuntza espezializatu bat eskuratzeari, aurrez onetsitako eta araututako titulazio jakin bat lortuta.

20/52

Page 21:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

Eta, premisa horri dagokionez, hau da arau-proposamenaren helburua: arreta goiztiarraren arloko zerbitzuen barruan kokatzen diren funtzioak behar bezala bete ditzaten, profesionalei behar diren gaitasun eta abileziak ematen dizkieten tituluak xehetasunez identifikatzea eta zerrendatzea. Titulu horiek bat datoz gaur egun existitzen diren unibertsitate-mailako ikasketa-eskaintzekin.

Bestalde, beharrezkoa da aintzat hartzea arau-ekimenak 13/2016 Dekretuaren, eta, bereziki, 22. artikuluaren agindu bati erantzuten diola; izan ere, artikuluak berariaz ezartzen du «Eusko Jaurlaritzak zehaztuko duela kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa, Arreta Goiztiarrerako Erakundearteko Kontseiluak proposamen bat egin ondoren Arreta Goiztiarrerako Erakundearteko Batzorde Teknikoaren irizpide eta gomendioak oinarritzat harturik; hori guztia, 9.2 artikuluaren h) letran eta 10.2 artikuluko e) letran ezarritakoaren arabera».

Eta, goian aipatutako aginduaren baldintzekin bat etorriz, aipatutako 9.2 h) eta 10.2 e) artikuluek ere «kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa» aipatzen dute.

Laburbilduz, arreta goiztiarrari buruzko arau-esparrua aintzat hartuz, dekretuaren proiektuaren adierazpenean eta idazkeran aipatutako xedapenetan erabilitako terminologia bera erabiltzea erabaki da, ahalik eta modu leialenean bat etor dadin dekretuaren proiektuaren oinarri den arau-aginduak hitzartutakoarekin.

Osasun Saila.

Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzak, 2018ko irailaren 17an, «TRAMITAGUNE» aplikazio informatikoan gehitu zuen data bereko txostena, dekretuaren proiektuaren edukia aztertu ondoren, alegaziorik egingo ez duela zehazten duena.

3. ENTZUNALDI-IZAPIDEA

Profesionalen Elkargo Ofizialak.

«Arreta goiztiarraren arloko kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa ezartzen duen dekretuaren proiektuaren» testua Profesionalen Elkargo Ofizial hauei helarazi zitzaien:

– Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoa.– Logopeden Elkargo Ofiziala.– Arabako Psikologoen Elkargo Ofiziala.– Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofiziala.– Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofiziala.– Arabako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala.– Bizkaiko Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala.– Gipuzkoako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala.– Euskadiko Terapeuta Okupazionalen Elkargo Profesionala.

21/52

Page 22:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

Horren helburua zen, entzunaldi-izapidearen testuinguruan, bidezkoak iruditzen zitzaizkien alegazioak, oharrak, proposamenak eta iradokizunak egiteko aukera izatea, arauaren kalitatea hobetu eta helburuak errazago lor zitezen.

Puntu honetan, honako Elkargo Profesional hauek egin dituzte aipatutako dekretuaren proiekturako ekarpenak, dela bakarka, dela batera.

1) BIZKAIKO PSIKOLOGOEN ELKARGO OFIZIALA.

2018ko irailaren 10ean, Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialak idazki bat aurkeztu zuen Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean, dekretuaren proiektuaren edukiaren jarraian zerrendatzen diren alegazioak egiteko:

1. 3. artikulua.– Arreta goiztiarraren alorreko langileen prestakuntza

1.1.«3. artikuluaren 1. puntuan, b) letran adierazten da Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Taldeetan psikoterapian jarduteko Psikiatriako, Osasun Psikologia Orokorreko edo Psikologia Klinikoko titulua behar dela (ulertzen dugu azken horrek Psikologia Klinikoan Psikologo Espezialista esan nahi duela).(…) Psikoterapia, arlo honetan eta aplikatzen den arlo guztietan, gaur egun ez dago araututa estatu espainiarrean. Horrenbestez, psikoterapia aplikatzeko aukera ezin da mugatu titulu jakin batzuetara, hala nola Psikologiako Gradura. Alde batera utzi gabe, noski, esku-hartzearen xedeari dagokionez (kasu honetan, arreta goiztiarrari dagokionez), teknika psikoterapeutikoak behar bezala garatzeko prestakuntza osagarri espezifikoarekin lotutako fidagarritasun teknikoa.

Alegazio honi dagokionez, esan beharra dago proiektatutako arau-ekimenak ez duela psikoterapian jarduteko aukera mugatzen Psikologiako Graduaren titulua dutela egiaztatzen duten pertsonetara soilik. Aitzitik, zehazten duenez, Psikiatriako, Osasun Psikologia Orokorreko edo Psikologia Klinikoko titulu ofiziala dutela egiaztatzen duten pertsonek dute psikoterapian jarduteko aukera.

Halaber, azpimarratu behar da arreta goiztiarraren arloan zeharkako konpetentziak bermatuta geratzen direla arreta goiztiarraren arloko graduondoko prestakuntza espezifiko eta teoriko-praktiko bat eskatuta, proiektatutako arau-testu beraren 5. artikuluan araututakoaren arabera5.

1.2.«(...) dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen esparruan kokatzen da, eta gerora garatutako zorro dekretuan; izan ere, dekretu honetan arlo soziosanitariora eta Hezkuntza, Osasuna eta Gizarte Zerbitzuen sailen arteko harremanera jotzen badu ere, Elkargo Profesional honetan ulertzen dugu alor horretan profesionalki jardun ahal izateko eskumena duena Arreta Goiztiarrean espezializatutako Esku-hartze Sozialeko Psikologoa izango litzatekeela, erreferentziazko eskumen-esparruak, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak ezarritakoaren arabera. Figura horrek, gaur egun, ez du titulu propiorik; beraz, Psikologiako

5 Artikulu hori bat dator memoria honen edukiaren emaitza den dekretu-testuaren hirugarren bertsioko 6. artikuluarekin.

22/52

Page 23:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

Gradua sartzeko eskatzen dugu berriz, testuaren hasieran aipatutako 3. artikuluan integratu beharreko titulu gisa».

Alegazio honi dagokionez, esan beharra dago alegazioarekin lortu nahi den helburua eta aurrez proposatutako alegazioa kontrajarriak direla. Hala, goian transkribatutako alegazioan zehazten da «psikoterapia aplikatzeko aukera ezin da mugatu titulu jakin batzuetara, hala nola Psikologiako Gradura», eta, aldiz, alegazio honetan «Psikologiako Gradua sartzeko» proposatzen da, 3.1 b) artikuluan integratu beharreko titulu gisa.

Puntu honetan, azpimarratu behar da, psikoterapiaren jakintzagaiarekin zerikusia duen unibertsitate-titulurik ez dagoenez, kontzeptu- eta teoria-esparru bereko titulu desberdinak dituztenek jardun dezaketela psikoterapian; baldin eta titulu horiek aukera ematen badute osasun-zientziei buruzko oinarrizko ezagutzak eta funtzio biologikoei, gizakien gorputzari eta gaixotasun fisiko eta mental desberdinei dagozkien ezagutza espezifikoak lortzeko, eta, azken batean, osasun arloan lan egiteko gaitzen badute.

Aurreko premisatik abiatuta eta alegazioan aipatutako Psikologiako Graduari dagokionez, egungo ordenamendu juridikoaren arabera, Psikoterapian jardun ahal izateko, arlo publikoan nahiz pribatuan, ezinbestekoa da Psikologiako profesionalek, Psikologiako Lizentzia edo Graduaz gain, honako titulu edo ziurtagiri hauetako bat edukitzea, osasun arloan lan egiteko beharrezkoak diren konpetentziak eta psikoterapiaren espezialitatearekin lotutako ezagutzak, abileziak, teknikak eta trebetasunak ematen dizkien prestakuntza osagarria jaso dutela egiaztatzeko:

Psikologia Klinikoko espezialitateko titulu ofiziala, Osasun Zientzietako espezialitateak zehaztu eta sailkatzen dituen eta osasunaren arloko prestakuntza espezializatuaren sistemako zenbait alderdi garatzen dituen otsailaren 8ko 183/2008 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.6 (I. Eranskinaren 3. zenbakia).

Osasun Psikologia Orokorreko masterraren titulu ofiziala, Osasun Psikologo Orokorraren lanbide titulatu eta arautuan jarduteko gaitzen duena, honako xedapen hauen arabera:

– Osasun Publikoari buruzko urriaren 4ko 33/2011 Lege Orokorra7, zazpigarren xedapen gehigarriaren lehenengo zenbakian, Psikologiako lizentziadunek/gradudunek osasun arloan lan egiteari dagokionez, honako hau xedatzen duena:«Osasun arloan beren kabuz edo beste norbaiten kontura lan egiten duten Psikologiako lizentziadun/gradudunen jarduna, lizentziadun/gradudun mailako osasun lanbide titulatu eta araututzat hartuko da, Osasun Psikologo Orokorra izenarekin, Osasun Lanbideen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 2. artikuluan aurreikusitako baldintzetan, baldin eta aipatutako unibertsitate-tituluaz gain, Osasun Psikologia Orokorreko masterraren titulu ofiziala badute. Master horren ikasketa-planak, eskaintzen dituen unibertsitatea zeinahi ere den, Gobernuak ezartzen dituen baldintzetara egokituko dira, Unibertsitateko ikasketa ofizialak arautzen dituen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 15.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.Azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 6.4 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, Osasun Psikologo Orokorrei dagokie pertsonen osasun-egoera orokorra indartzen

6 Errege Dekretu horren xedapenek Osasun Lanbideen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen edukia garatzen dute (2003ko azaroaren 22ko BOE, 280. zk.), eta, bereziki, lege-testuaren II. tituluaren III. kapituluan ezarritako aurreikuspenak.7 2011ko urriaren 5eko BOE; 240. zk.

23/52

Page 24:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

eta hobetzen duten portaeren eta jardueren alderdiei buruzko ikerketak, ebaluazioak eta esku-hartze psikologikoak egitea, baldin eta jarduera horiek egiteko ez bada beharrezkoa osasun-arloko bestelako profesionalen arreta espezializatua».

– Ministro Kontseiluaren 2013ko maiatzaren 31ko Akordioa, Osasun Psikologo Orokorraren osasun-arloko lanbide titulatu eta arautuan jarduteko gaitzen duen Osasun Psikologia Orokorreko Masterraren titulu ofiziala eskuratzeko ikasketa-planek bete beharreko baldintzak ezartzen dituena8.

– ECD/1070/2013 Agindua, ekainaren 12koa, Psikologo Sanitario Orokorraren lanbide titulatu eta arautuan jarduteko gaitzen duen Psikologia Sanitario Orokorreko Masterraren unibertsitate-titulu ofizialak egiaztatzeko baldintzak ezartzen dituena.9.

Hori guztia horrela izanik, hezkuntza-, osasun- eta gizarte-zerbitzuen sistemetako profesionalen artean nagusi den irizpide teknikoa da, aurreko irizpideak betetzen dituzten (eta, ondorioz, Psikoterapian jarduteko gaitzen duten) unibertsitate- edo gradu-tituluak Psikiatriari, Osasun Psikologia Orokorrari edo Psikologia klinikoari dagozkienak direla; zehazki, Psikologiako graduko titulua izateaz gain, honako titulu hauek dituzten pertsonak: (i) edo Psikologia Klinikoko espezialitateko titulu ofiziala, edo (ii) Osasun Psikologia Orokorreko masterraren titulua.

2. 4. artikulua (Arreta Goiztiarrean espezializatutako prestakuntza edo esperientzia) eta 5. artikulua (Arreta Goiztiarrean espezializatutako prestakuntza egiaztatzea).Bi artikulu horietan «graduondoko prestakuntzari eta ordu kopuruaren, modulu teorikoen eta edukiaren ezaugarri espezifikoei buruzko zehaztasun aipatzen dira.(…)Sakonean aztertu ondoren, ez dugu ikusi Psikologiako Graduaren tituluari mugarik ezartzen zaionik prestakuntza osagarri hori edozein unibertsitate publiko edo pribatutan edo onartutako prestakuntza-zentroetan jasotzeko. Beraz, Elkargo Profesional honetatik, Psikologiako Gradua sartzeko eskatzen dugu berriz, testuaren hasieran aipatutako 3. artikuluan integratu beharreko titulu gisa».

Proposamen hori ez onartzeko arrazoiak:

Arreta goiztiarrean espezializatutako prestakuntza osagarri bat egiaztatzea ezinbesteko baldintza bat da AGETeetan egin beharreko funtzioren bat betetzeko –proiektatutako arau-ekimenean eskatzen den– unibertsitate- edo gradu-titulua edo, hala badagokio, titulu osagarriren bat dutela ziurtatzen duten profesional guztientzat. AGETek Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentroetan egiten dute haien lana; hau da: psikomotrizitatea, psikoterapia, fisioterapia, logopedia eta gizarte-lana.

2) EUSKADIKO LOGOPEDEN ELKARGOA.

2018ko irailaren 18an, Euskadiko Logopeden Elkargoak (eta, aldi berean, Bizkaiko Psikologia Elkargoen eta Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoaren izenean) idazki bat aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean, adierazteko 8 Unibertsitateko ikasketa ofizialak arautzen dituen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 15.4 artikulua betez eman da (2007ko urriaren 30eko BOE, 260. zk.) eta Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2013ko ekainaren 3ko Ebazpenean argitaratu da (2013ko ekainaren 4ko BOE, 133. zk.).9 2013ko ekainaren 14ko BOE, 142. zk.

24/52

Page 25:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

dekretuaren proiektuaren idazkera eta artikuluak, hein handi batean, bat datozela 13/2016 Dekretua garatzeko eta ezartzeko ardura zutenei helarazi zizkieten kezka eta eskariekin. Hala eta guztiz ere, honako ohar hau idatzi zuten:

5. artikulua.– Arreta goiztiarrean espezializatutako prestakuntza egiaztatzea«hasierako "trantsizio" epe honek dakartzan eta, funtsean, 5. artikuluan (arreta goiztiarrean espezializatutako prestakuntza egiaztatzea) jasotako irizpideetatik eratortzen diren zailtasunak, ez dagoelako proiektatutako eskakizuna % 100 betetzen duen eskaintza serio bat. Horren inguruan esan nahi dugu, hiru elkargoen aldetik kudeaketa-lanak egiten ari garela eta zenbait unibertsitaterekin harremanetan jarri garela iraupenari eta edukiari dagokienez programaren baldintzak erabat betetzen dituen graduondoko prestakuntza bat eskaini eta/edo garatu ahal izateko.

Ohar horri dagokionez, estatu mailan arreta goiztiarreko esku-hartzean espezializatutako graduondoko prestakuntza eskaintzen duten unibertsitate publikoak nahiz pribatuak badaude ere, eta dekretuaren proiektuaren 5. artikuluan edukiari, egiturari eta iraupenari dagokionez ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte ere, egia da, gaur egun, EAEn ez dagoela arreta goiztiarraren arloan baldintza horiek betetzen dituen graduondoko prestakuntza espezifikorik.

Egoera horren aurrean, nabarmendu behar da Gizarte Politiketako Sailburuordetza (Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila) eta Unibertsitate Sailburuordetza (Hezkuntza Saila) harremanetan egon direla eta bilerak egin dituztela EHUko ordezkariekin, unibertsitateak arreta goiztiarraren arloan graduondoko prestakuntza espezifiko teoriko-praktiko bat eskaintzeko eta antolatzeko aukerari heltzeko. Prestakuntza horrek, bada, «Arreta goiztiarraren arloko kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa ezartzen duen dekretuaren proiektuan» aipatzen diren baldintzak bete beharko lituzke.

Puntu honetan, EHUk proposamenaren aldeko jarrera erakutsi du eta lan-batzorde bat sortu du, lau zentrotako irakasleek osatzen dutena (zehazki, fakultate hauetakoek: Medikuntza eta Erizaintza, Lan Harreman eta Gizarte Langintza, Hezkuntza eta Psikologia). Hala, irakasle hauek «Arreta Goiztiarreko Master Propioa» diseinua eta garapena aztertzen eta lantzen ari dira, 2019/2020 ikasturtean ezarri ahal izateko aurreikuspenarekin.  

Aipatutako testuinguruan, esan beharra dago diseinatzen ari diren «Arreta Goiztiarreko Master Propioak» 60 kreditu izango dituela eta arreta goiztiarreko esku-hartzeen arloko diziplina profesionaletako pertsonak gaitzera bideratutako prestakuntza teoriko-praktikoa emango duela, diziplinarteko ikuspegi batetik.

EUDEL – EUSKADIKO UDALEN ELKARTEA

2018ko abuztuaren 22an, EUDEL – Euskadiko Udalen Elkarteari «Arreta goiztiarraren arloko kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa ezartzen duen dekretuaren proiektuaren» testua bidali zitzaion, entzunaldiko izapidearen esparruan, egoki iritzitako txostena egin zezan, eta, hala balegokio, arauaren kalitatea areagotu eta helburuak hobeto lortze aldera, egoki iritzitako alegazio, ohar, proposamen eta iradokizunak egin zitzan.

25/52

Page 26:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

Horretarako, 10 egun balioduneko epea eman zitzaion, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita (jakinarazpena 2018ko abuztuaren 23an jaso zen).

Hori horrela, memoria hau egiten ari garen egunean, gaur-gaurkoz, aipatutako erakundeak EZ du inolako ekarpenik egin dekretuaren proiektuaren edukiari buruz.

4. PARTE HARTZEKO ETA KONTSULTA EGITEKO IZAPIDEA.

Arabako Foru Aldundia.

2018ko abuztuaren 21ean «Arreta goiztiarraren arloko kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa ezartzen duen dekretuaren proiektuaren» testua bidali zitzaion Arabako Foru Aldundiari, beste administrazio batzuek parte hartzeko eta haiei kontsulta egiteko izapidearen esparruan, egoki iritzitako txostena egin zezan, eta, hala balegokio, arauaren kalitatea areagotu eta helburuak hobeto lortze aldera, egoki iritzitako alegazio, ohar, proposamen eta iradokizunak egin zitzan..

Horretarako, 10 egun balioduneko epea eman zitzaion, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita (jakinarazpena 2018ko abuztuaren 23an jaso zen).

Hori horrela, memoria hau egiten ari garen egunean, gaur-gaurkoz, aipatutako foru-aldundiak EZ du inolako ekarpenik egin dekretuaren proiektuaren edukiari buruz.

Bizkaiko Foru Aldundia.

2018ko abuztuaren 21ean, «Arreta goiztiarraren arloko kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa ezartzen duen dekretuaren proiektuaren» testua bidali zitzaion Bizkaiko Foru Aldundiari, beste administrazio batzuek parte hartzeko eta haiei kontsulta egiteko izapidearen esparruan, egoki iritzitako txostena egin zezan, eta, hala balegokio, arauaren kalitatea areagotu eta helburuak hobeto lortze aldera, egoki iritzitako alegazio, ohar, proposamen eta iradokizunak egin zitzan.

Horretarako, 10 egun balioduneko epea eman zitzaion, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita (jakinarazpena 2018ko abuztuaren 27an jaso zen).

Hori horrela, memoria hau egiten ari garen egunean, gaur-gaurkoz, aipatutako foru-aldundiak EZ du inolako ekarpenik egin dekretuaren proiektuaren edukiari buruz.

Gipuzkoako Foru Aldundia.

2018ko abuztuaren 21ean «Arreta goiztiarraren arloko kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa ezartzen duen dekretuaren proiektuaren» testua bidali zitzaion Gipuzkoako Foru Aldundiari, beste administrazio batzuek parte hartzeko eta haiei kontsulta egiteko izapidearen esparruan, egoki iritzitako txostena egin zezan, eta, hala balegokio, arauaren kalitatea areagotu eta helburuak hobeto lortze aldera, egoki iritzitako alegazio, ohar, proposamen eta iradokizunak egin zitzan.

26/52

Page 27:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

Horretarako, 10 egun balioduneko epea eman zitzaion, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita (jakinarazpena 2018ko abuztuaren 28an jaso zen).

Hori horrela, memoria hau egiten ari garen egunean, gaur-gaurkoz, aipatutako foru-aldundiak EZ du inolako ekarpenik egin dekretuaren proiektuaren edukiari buruz.

5. NAHITAEZKO TXOSTENAK

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Administrazio Publikoetako Hizkuntza Normalizaziorako Zuzendaritzaren txostena.

2018ko abuztuaren 21ean «Arreta goiztiarraren arloko kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa ezartzen duen dekretuaren proiektuari» dagokion txostena bidaltzeko eskatu zitzaion Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Administrazio Publikoetako Hizkuntza Normalizaziorako Zuzendaritzari, «TRAMITAGUNE» aplikazio informatikoaren bidez.

Hori horrela, eskaeraren egun berean «TRAMITAGUNE» aplikazio informatikoan sartu zen Administrazio Publikoetako Hizkuntza Normalizaziorako Zuzendaritzak dekretuaren proiektuari buruz egindako txostena.

Txosten horretan aztertzen da proposatutako arauak hizkuntza-araudia betetzen ote duen eta zer eragin izan dezakeen euskararen erabileraren normalizazioan. Bi kontu horiek aztertu ondoren honako proposamen hau egin da, aztertutako bigarren gaiaren esparruan eta dekretuaren proiektuaren10 arreta goiztiarrean espezializatutako prestakuntza edo esperientziari buruzko 4. artikuluari dagokionez.

«Halere, kontuan harturik Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Taldeez ari garela, aintzat hartu behar dugu: a) talde horietako kideek Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan egon daitekeen dokumentazioa kudeatu beharko dutela; eta b) taldeko gainerako kideen hizkuntza eskubideak modu eraginkorrean bermatu behar dituztela. Beraz, taldekideek Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan nahikoa gaitasun edukitzea bermatu beharko da. Horretarako lagungarria litzateke berariazko aipamena jasotzea Dekretuaren proiektuaren 4. artikuluan».

Proposamen hori ez onartzeko arrazoiak:

23/2016 Dekretuaren 22.1 artikuluan langileei dagokienez ezartzen diren eta arau-proposamenean garatzen diren baldintzek eskatzen duten gauza bakarra da AGET batean lan egin nahi duten profesionalek egiaztatzea psikomotrizitate, psikoterapia, fisioterapia, logopedia eta gizarte-lanarekin lotutako funtzioak betetzeko gaitzen dituen kualifikazio profesional espezifiko bat edo arreta goiztiarrean espezializatutako prestakuntza jaso dutela edo, hala balegokio, arreta goiztiarrean espezializatutako esperientzia izan dutela.

10 Artikulu hori bat dator memoria honen edukiaren emaitza den dekretu-testuaren hirugarren bertsioko 6. artikuluarekin.

27/52

Page 28:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

Eta, beraz, ez da xedatzen profesional horiek gaitasun linguistikorik egiaztatu behar dutenik. Hori horrela, ez dugu egokitzat jotzen, proposatu bezala, hizkuntzaren arloan aurreikuspen bat gehitzea.

Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoaren txostena

Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoaren martxoaren 30eko 101/2010 Dekretuaren 3. artikuluaren a) letran xedatutakoari jarraikiz, 2018ko abuztuaren 21ean, «Arreta goiztiarraren arloko kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa ezartzen duen dekretuaren proiektuari» buruzko txostena igortzeko eskatu zitzaion aipatutako organoari, «TRAMITAGUNE» aplikazio informatikoaren bidez.

Hori horrela, Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoaren Osoko Bilkurak 2018ko azaroaren 27ko ohiko bilkuran eman zuen aipatutako dekretuaren proiektuari buruzko txostena. Eta 2018ko abenduaren 10ean «TRAMITAGUNE» aplikazio informatikoan sartu zen kide anitzeko organoko idazkariak bidalitako ziurtagiria, igorritako txostenari dagokiona.

Aipatutako txostenak, proposatutako arau-testua aztertu ondoren, ontzat ematen du «Arreta goiztiarraren arloko lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa ezartzen duen dekretuaren proiektua», eta jarraian azaltzen den ekarpena egiten du:

«xedapen iragankor bat gehitzea, aintzat har dadin une honetan arreta goiztiarrean lan egiten duten eta dekretuak eskatzen dituen prestakuntza eta/edo esperientzia baldintzak betetzen ez dituzten profesionalen egoera».

Onartu egiten da ekarpena, ahalik eta segurtasun juridiko handiena emateko dekretuaren proiektuaren 3. artikuluan eskatzen diren tituluak izan eta gaur egun arreta goiztiarraren arloan lan egiten duten profesionalei; horrela, arreta goiztiarrean espezializatutako prestakuntza edo esperientzia izatearen baldintza betetzeko aukera emateko.

Nahiz eta baldintza horiek ezinbestekoak diren eta 13/2016 Dekretuaren 22.1 artikuluan berariaz adierazten diren, egiaztatzeko modua ez da zehaztuko proiektatutako arau-ekimena onartu arte; eta, ondorioz, Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentro gisa funtzionatzeko baimena lortu nahi duten zentroei, orokorrean, eta arau-ekimen horren eragina jasango duten eta AGET batean lan egin nahi duten profesionalei, bereziki, ez die aukera ematen baldintza horiek zehazki nola bete eta egiaztatu behar diren jakiteko.

Aipatutako testuinguruan, aintzat hartuz, alde batetik, EHU lanean ari dela, Medikuntza eta Erizaintza, Lan Harreman eta Gizarte Langintza, Hezkuntza eta Psikologia fakultateetako irakasleez osatutako lan-batzorde baten esparruan, «Arreta Goiztiarreko Master Propio» bat diseinatzeko eta garatzeko, 2019/2020 ikasturtean ezarri ahal izateko aurreikuspenarekin11, eta, bestalde, arreta goiztiarraren arloan izandako esperientzia espezializatua egiaztatzeko gutxienez bi urtez lan egin behar dela arlo horretako jarduera edo esku-hartzeetan, lanaldi osoko erregimenean –dagokion sektore-eremuaren arabera–, egokia eta nahikoa iruditzen zaigu 4 urteko epe gehigarri bat ezartzea, onesten den 11 Entzunaldi-izapidearen esparruan Euskadiko Logopeden Elkargoak dekretuaren proiektuaren edukiaren (eta, bereziki, 5. artikuluaren) inguruan egindako oharraren analisia eta balorazioa.

28/52

Page 29:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

dekretua indarrean jartzen den egunetik hasita, profesionalek arreta goiztiarrean espezializatutako prestakuntza jaso dutela edo arlo horretan espezializatutako esperientzia izan dutela egiazta dezaten.

Eta, era berean, jarraian azaltzen diren oinarri hauen ondorioz:

Prestakuntza espezializatuari dagokionez, kontuan izanik prestakuntza hori jasoko duten pertsonak unibertsitate-titulu bat duten eta jarduera profesional bat egiten duten profesionalak izango direla, eta eskatzen diren gutxieneko kredituak 60 direla, litekeena da prestakuntzaren iraupena bi ikasturtekoa edo bi urte osokoa izatea.

Arreta goiztiarrean espezializatutako esperientziari dagokionez, aintzat hartu behar da arlo horretako jarduera profesionala ez dela, ziurrenik, lanaldi osokoa izango, lanaldi partzialekoa baizik, eta funtzio jakin horri dagozkion beste esku-hartze esparru batzuetako praktika profesionalarekin bateratuko dela (psikomotrizitatea, psikoterapia, fisioterapia, logopedia edo gizarte-lana).

Horrek zaildu egiten du arreta goiztiarrean espezializatutako esperientzia egiaztatzea, gutxienez bi urtekoa, lanaldi osoko erregimenean, dagokion sektore-eremuaren arabera.

Hori dela eta, dekretuaren proiektuaren testuan Xedapen Iragankor bat gehitu da, arreta goiztiarrean espezializatutako prestakuntza edo esperientzia egiaztatzeko epeari buruzkoa; honako hau, hitzez hitz:

«Dekretu hau indarrean jartzen den egunean arreta goiztiarraren arloan zerbitzuak ematen ari diren zentroek, baldin eta Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentro gisa funtzionatzeko baimena eskatu badute EAEko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzko otsailaren 2ko 13/2016 Dekretuan ezarritako epearen barruan, gehienez ere lau urteko epe gehigarria izango dute, dekretu hau indarrean jartzen den egunetik hasita, Dekretuaren 5. artikuluan eskatzen diren baldintzak betetzeko eta 6. eta 7. artikuluetan aurreikusitako moduan egiaztatzeko, dagokionaren arabera».

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren txostena.

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren apirilaren 5eko 69/2011 Dekretuaren 4.2. artikuluaren c) letran xedatutakoari jarraikiz, 2018ko abuztuaren 21ean, «Arreta goiztiarraren arloko kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa ezartzen duen dekretuaren proiektuari» buruzko txostena igortzeko eskatu zitzaion aipatutako organoari, «TRAMITAGUNE» aplikazio informatikoaren bidez.

Hori horrela, memoria hau egiten ari garen honetan, gaur-gaurkoz, EZ da kide anitzeko organo horren txostenik sartu aipatutako aplikazio informatikoan.

Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren txostena.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 48.3. artikuluaren a) letran xedatutakoari jarraikiz, 2018ko abuztuaren 21ean, «TRAMITAGUNE» aplikazio informatikoaren bidez, «Arreta goiztiarraren arloko kualifikazio profesionala egiaztatzeko

29/52

Page 30:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa ezartzen duen dekretuaren proiektuari» buruzko txostena igortzeko eskatu zitzaion Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluari.

Hori horrela, 2018ko abenduaren 4an, dekretuaren proiektuari buruzko txostena igorri zuen Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren osoko bilkurak. Eta 2018ko abenduaren 14an «TRAMITAGUNE» aplikazio informatikoan sartu zen kontseiluko idazkariak bidalitako ziurtagiria, igorritako txostenari dagokiona.

Aipatu txostena aldekoa da, eta ez du inolako ekarpenik, proposamenik, oharrik edo iradokizunik egiten proposatutako dekretuaren proiektuaren testuari buruz.

Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektorialaren txostena.

Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektoriala sortu eta horren funtzionamendua, osaera eta eginkizunak ezartzen dituen urriaren 2ko 165/2007 Dekretuaren 2.1. artikuluan xedatutakoa betez, 2018ko abuztuaren 21ean, «Arreta goiztiarraren arloko kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa ezartzen duen dekretuaren proiektuari» buruzko txostena igortzeko eskatu zitzaion Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektorialari, «TRAMITAGUNE» aplikazio informatikoaren bidez.

Hala, 2019ko urtarrilaren 8an, «TRAMITAGUNE» aplikazio informatikoan sartu da batzorde horretako idazkariaren ziurtagiria, kide anitzeko organo horrek 2018ko azaroaren 9an igorritako txostenari buruzkoa.

Aipatutako txostenak, proposatutako arau-testua aztertu ondoren, ontzat ematen du «Arreta goiztiarraren arloko kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa ezartzen duen dekretuaren proiektua», eta hainbat ohar egiten ditu testuan zehar:

Hori horrela, jarraian dekretuaren proiektuaren edukiari buruz egindako ohar horiek aztertu eta balioetsiko dira, orokorrak nahiz espezifikoak.

A) Ohar orokorrak.

«13/2016 Dekretuko 22. artikuluak 5 funtzio zehazten ditu guztira,12 eta horien artean ez da agertzen Gizarte Hezkuntza, nahiz eta hori ere Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentroetan egiten diren Arreta Goiztiarreko esku-hartzeetako bat den».

Ohar hori ez onartzeko justifikazioa.

13/2016 Dekretuaren 13.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, AGETek eskaintzen dituzten zerbitzuak honako hauek dira: psikomotrizitatea, psikoterapia, fisioterapia, logopedia, gizarte-lana, psikopedagogia, psikologia, terapia okupazionala, gizarte-hezkuntza eta umearen garapenerako egokiak izan daitezkeen beste batzuk.

12 Psikomotrizitatea, psikoterapia, fisioterapia, logopedia eta gizarte-lana.

30/52

Page 31:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

Hala eta guztiz ere, eta AGETetako langile espezifikoei dagokienez, aipatutako dekretuaren 13.4 artikuluak berariaz adierazten du talde horiek «arlo biopsikosozialeko profesionalek osatuko dituztela, haien diziplinei dagokien titulua dutenak eta arreta goiztiarrean espezializatuta daudenak, 22. artikuluan xedatutakoaren arabera».

Horretarako, 13/2016 Dekretuaren 22.1 artikuluak ezartzen du Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko zentro bakoitzak AGET bat izan beharko duela, gutxienez funtzio hauetako hiru egiteko titulu edo prestakuntza egokiak dituzten profesionalez osatutakoa: psikomotrizitatea, psikoterapia, fisioterapia, logopedia eta gizarte-lana; funtzio horien artean ez da agertzen Gizarte Hezkuntzari dagokion diziplina, baina aipatutako dekretuaren 13.5 artikuluan aipatzen da.

Eta, jarraian, ezartzen da Eusko Jaurlaritzak zehaztuko duela kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa, lehenengo atalean aipatutako diziplinei dagokiena.

Hori horrela, dekretuaren proiektuaren edukiak Eusko Jaurlaritzari bideratutako aginduaren baldintzak guztiz betetzera mugatu behar du. Eta, ildo beretik, katalogoaren irismena mugatu behar du, eta, hala, arreta goiztiarraren arloan psikomotrizitatea, psikoterapia, fisioterapia, logopedia eta gizarte-lanari lotutako funtzioak bete nahi dituzten arlo biopsikosozialeko profesionalak gaitzen dituzten titulu edo ikasketak bakarrik zerrendatu. Bost jakintzagai horiek soilik baitira 13/2016 Dekretuaren 22.1 artikuluan berariaz eta zehatz-mehatz ezartzen diren diziplinak.

B) Ohar espezifikoak.

«5. artikulua.– Arreta goiztiarrean espezializatutako prestakuntza egiaztatzeaBigarren atalaren idazkera generikoak («Prestakuntza hori unibertsitateek edo elkargo profesionalek emandakoa izango da»), elkargo profesionalei dagokienez, ez du oso argi adierazten arreta goiztiarrean espezializatutako prestakuntza edozein elkargo profesionalek eman dezakeen, edo Psikomotrizitatean, Psikoterapian, Fisioterapian, Logopedian edo Gizarte-lanean jarduteko gaituta dauden profesionalak elkartzen dituzten elkargoek soilik. Elkargo horiek funtzio bakoitzaren arabera zerrendatzen dira dekretuaren proiektuaren 3.1 artikuluan».

Ohar horri dagokionez, azpimarratu behar da dekretuaren proiektuaren 5.2 artikuluan jasotako aurreikuspenaren idazkeratik ez dela ondorioztatzen elkargo profesionalen batek ezin duenik arreta goiztiarrean espezializatutako prestakuntzarik eskaini, elkarte profesionalak modu orokorrean aipatzen baitira, elkargo profesional jakin batzuk bereizi gabe eta dekretuaren proiektuaren 3. artikuluan agertzen diren kolektibo profesionalak elkartzen dituzten elkargo profesionalak zein diren zehaztu gabe.

Dena den, elkargo profesional ofizialek eman beharko dute prestakuntza , nahiz eta ez den zehaztapen hori egiten, dekretuaren proiektuaren 5.2 artikuluan elkargo profesionalak aipatzen direnean. Puntu honetan, eta 3. artikuluan elkargo profesionalei erreferentzia egitean erabiltzen den terminologiarekin bat etorriz, «Elkargo Profesional» esaeraren ordez «elkargo Pprofesional ofizialak» jarri da, dekretuaren testuari eta edukiari koherentzia eta uniformetasun handiagoa emateko eta behar den segurtasun juridikoa indartzeko.

31/52

Page 32:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundearen txostena.

Emakunde sortzeko otsailaren 5eko 2/1988 Legearen 3 d) artikuluan ezarritakoa aintzat hartuta eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak 21. artikuluan arautzen duena kontuan izanda, 2018ko irailaren 21ean, «Arreta goiztiarraren arloko kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa ezartzen duen dekretuaren proiektuari» buruzko txostena igortzeko eskatu zitzaion Emakunderi, «TRAMITAGUNE» aplikazio informatikoaren bidez.

2018ko urriaren 18an, Emakunderen txostena sartu zen «TRAMITAGUNE» aplikazio informatikoan. Txosten horretan, dekretuaren proiektuaren edukia hobetzeko proposamen hauek egiten dira, arreta goiztiarrean espezializatutako prestakuntzan ardazten direnak:

1. «(...) arreta goiztiarrean espezializatutako prestakuntzaren barruan, langileak sentsibilizatzen eta gaitzen laguntzeko ezagutzak sartu beharko lirateke, genero-kontuak uler ditzaten, eta beren lanean kontuan hartzeko ezagutzak izan ditzaten. Horri esker, hein batean, balizko genero-joerak gaindituko lirateke eta zerbitzu hauek emateaz arduratzen den profesionalen taldeari diziplinarteko ikuspegi bat emango litzaioke».

Egindako proposamena onartzen da, arreta goiztiarraren arloko praktika profesionalak genero-ikuspegia jaso dezan eta, era berean, jarduera horiek egitean aintzat har daitezen printzipio hauek: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta berdintasunezko tratamendua; aukera berberak izatea; aniztasunarekiko eta desberdintasunekiko errespetua; sexuaren araberako rol eta estereotipoak ezabatzea; eta seme-alaben arretan, zaintzan eta hazkuntzan bi gurasoek duten erantzunkidetasuna.Premisa hori oinarritzat hartuta, laugarren atal bat gehitu da dekretuaren proiektuaren 5. artikuluan13, honako hau xedatzen duena:

«Prestakuntza teoriko-praktiko osoak genero-ikuspegia barneratu beharko du, nahitaez; genero-ikuspegia, hala, arreta goiztiarrean jarduteko oinarri orokortzat joko da beste oinarri batzuekin batera —hala nola aniztasunerako arreta edo gizarte-inklusioarekin batera».

2. «Halaber, komeniko litzateke emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioarekin zerikusia duten ikastaro eta esperientzia guztiak aintzat hartzea, garrantzitsua baita Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Taldeetan lan egingo duten pertsonek gai horiei buruzko gutxieneko ezagutza-maila bat izatea, hezkidetza-helburuak txerta ditzaten haien jakintza eremuetan eta hezkuntza-premia bereziak dituzten haurrekin dituzten harremanetan».

Proposamen hori ez onartzeko arrazoiak:

13/2016 Dekretuaren 22.1 artikuluan langileei dagokienez ezartzen diren eta arau-proposamenean garatzen diren baldintzek eskatzen duten gauza bakarra da AGET batean lan egin nahi duten profesionalek egiaztatzea psikomotrizitate, psikoterapia, fisioterapia, logopedia eta gizarte-lanarekin lotutako funtzioak betetzeko gaitzen dituen kualifikazio profesional espezifiko bat edo arreta goiztiarrean espezializatutako prestakuntza jaso dutela edo, hala balegokio, arreta goiztiarrean espezializatutako esperientzia izan dutela.

13 Artikulu hori bat dator memoria honen edukiaren emaitza den dekretu-testuaren hirugarren bertsioko 6. artikuluarekin.

32/52

Page 33:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

Eta, ondorioz, ez da baldintza espezifikorik ezartzen emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan espezializatutako prestakuntzari dagokionez. Hori horrela izanik, aipatutako prestakuntza ziurtatzeak edo ez ziurtatzeak ezin du baldintzatu AGET batean lan egin nahi duten profesionalei eskatzen zaizkien baldintzak betetzen direla egiaztatzea, eta, beraz, Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko zentro gisa funtzionatzeko nahitaezko baimena ematea hala eskatzen duten zentroei.

Horregatik egokiagoa iruditzen zaigu, Emakundek aurreko proposamenean (onartu dugun horretan) azaldutakoarekin bat etorriz, aurreikuspen espezifiko bat gehitzea dekretuaren proiektuak arautzen duen arreta goiztiarrean espezializatutako prestakuntzak bete behar dituen baldintzen esparruan. Hala, prestakuntza-programa osoa genero-ikuspegitik diseinatu dela bermatuko da; izan ere, genero-ikuspegia arreta goiztiarrean jarduteko oinarri orokortzat joko da, beste oinarri batzuekin batera —hala nola aniztasunerako arreta edo gizarte-inklusioa—.

Puntu honetan, lortu nahi diren prestakuntzaren zeharkako konpetentziak oinarritzat hartuta agertuko da printzipio hori praktika profesionalean.

Sailei jakinaraztea eta txostena eskatzea izapidean, entzunaldi-izapidean, parte hartzeko izapidean eta beste administrazio batzuei kontsulta egiteko izapidean eta nahitaezko txostenetan jasotako gogoeta eta oharren azterketa eta balorazioaren ildotik, dekretu-proiektuaren hirugarren bertsio bat egin zen; eta, bertsio hori dela-eta, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen irizpena eskatu egin zen.

6. EUSKADIKO EKONOMIA ETA GIZARTE ARAZOETARAKO BATZORDEAREN IRIZPENA.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko Legeak 3.1 artikuluko b) letran arautzen duena betetzeko, 2019ko urtarrilaren 24an kide anitzeko organo horren irizpena eskatu zen «Arreta goiztiarraren arloko lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta lanbide-gaitasunen katalogoa ezartzen duen dekretu-proiektuaren» gainean.

Horrenbestez, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak dekretu-proiektu horren gaineko 2/19 irizpena eman zuen 2019ko otsailaren 15ean, eta egun horretan bertan jarri zen TRAMITAGUNE aplikazio informatikoan. Irizpenak adierazten du dekretu-proiektuaren tramitazioa egokia dela, «kontsulta-organo honek egindako gogoetekin»; irizpenaren testuan adierazten dira gogoeta horiek.

Hori kontuan hartuta, jarraian azaltzaen dira otsailaren 15eko 2/19 Irizpenean egindako gogoetak (dekretu-proiektuaren edukiari buruzko gogoeta orokorrak nahiz artikuluei buruzko gogoeta bereziak, bai eta formazko gogoetak ere), bai eta Legea eta Zuzenbidea betetzeari buruz egindako balorazioa ere.

A) Gogoeta orokorrak.

33/52

Page 34:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

1. 3. artikulua.– Arreta goiztiarraren alorreko langileen prestakuntza. (…) harrigarria da «arreta goiztiarrean adituen kualifikazioa definitzean, baimen ofiziala duten prestakuntza zentroek emandako titulazioak lanbide elkargoek emandakoekin parekatzea».

Honako hau adierazten da gogoeta horren harira:

Psikomotrizitatea diziplina bat eta metodologia bat da; gaur egun, horretarako ez dago unibertsitateko gradurik –horregatik arautu gabeko prestakuntzatzat hartzen da–, baina alor horri buruzko ikastaro bereziak daude (masterrak, diplomak eta antzeko beste batzuk), arautu gabeko prestakuntza espezifikotzat hartzen direnak (hau da, gradu izaerarik ez dutenak); ikastaro horiek ere titulazio bat dakarte, eta aukera ematen dute esparru kontzeptual edo teoriko berean jarduten duten eremu biopsikosozialeko talde profesionalek gradua eskura dezaten, titulazio diferenteak eduki arren.

Horrekin bat etorriz, eta arautu gabeko prestakuntza denez, eta eremu biopsikosozialeko ahalik eta profesional gehienak AGETeetan sartu ahal izan daitezen, egokitzat jotzen da dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten prestakuntza guztiak onartzea (prestakuntza horren iraupenari –ECTS– eta bitariko izaerari –teoriko-praktikoa– dagokienez); kontuan hartu gabe halakoak ikastetxe batek (baldin eta hezkuntza arloko agintaritza publikoaren baimen ofiziala badauka), unibertsitate-zentro izan zein ez, edo Lanbide Elkargo Ofizialek ematen dituzten.

Nolanahi ere, eta kontuan hartuta prestakuntza hori Unibertsitateek ere eman ahal dutela14, eta xedapen arauemaileari segurtasun juridikoa emateko helburuz, psikomotrizitatearen arloan emandako prestakuntza espezifiko teoriko-praktikoa onartzen zaien zentro batzuei eta besteei dagokienez, beharrezkoa da ikastetxeen artean unibertsitate izaerakoak berariaz zehaztea.

2. 7. artikulua.– Arreta goiztiarrean izandako esperientzia espezializatua egiaztatzea.«(…) nork eta zer baldintzatan egiaztatuko duen esperientzia zehaztea garrantzitsua da, lege-segurtasun handiagorako eta dekretua hobe ulertzeko ere bai. Bestela, gutxienez, araudi aplikagarrira bidali beharko litzateke».

Gogoeta onartzen da,; gainera, AGET batean sartu nahi duten eta arreta goiztiarrean espezializatutako esperientzia egiaztatzeko aukera duten pertsonei lege-segurtasun handiagoa emateko, zehaztu egiten da nork eman behar duen ziurtagiria, hain zuzen ere euren eginkizunak zein enpresa edo erakundetan bete dituzten eta horrek.

Eta, halaber, ziurtagiriaren edukiari dagokionez, «Jardueren edo esku-hartzeen iraupenaren» aldetik nolako irismena ziurtatu behar den argitzen da. Alde horretatik azaltzen da zehazki adierazi behar direla honako alderdi hauek: arreta goiztiarreko jarduera edo esku-hartzeak zein denbora-tartetan egin diren eta lanaldiak zenbat iraun duen, jarduera edo esku-hartze horiei dagokienez, kontuan hartuta jarduten deneko sektorearen lanaldia.

Azkenik, berrantolatu egiten da 7. artikuluaren edukia, legegintza-teknikaren hirugarren jarraibideko 3 a) epigrafean ezarritako irizpidearen arabera; hori kontuan izanik, paragrafo bat baino gehiago badago, «ideia nagusia, lehenengo lerroaldean jasoko da eta zehaztasunak hurrengoetan. Hau da, artikulu bakoitzak, gai bakarra; paragrafo bakoitzak, perpaus bakarra; perpaus bakoitzak, ideia bakarra».

14 Ikus Bergarako UNEDeko Psikomotrizitate Ikastaro propioa.

34/52

Page 35:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

Zehazki, artikuluaren edukia hiru paragrafotan bereizten da (hasierako bi paragrafoen ordez15), eta paragrafo horietako bakoitzean honako alderdi hauek aztertzen dira:

Lehenengo paragrafoa: Esperientzia espezializatua egiaztatzeko modua (ziurtagiria), eta ziurtagiria nork egin behar duen.

Bigarren paragrafoa: Ziurtagiriaren edukia. Hirugarren paragrafoa: egiaztatu beharreko espezializatutako esperientziaren

gutxieneko epealdia.

3. «prestakuntza-kredituak aipatzean, kasu guztietan, arauak ECTS kredituak adierazi beharko lituzkeelakoan gaude. Hala, Europan guztiek onartutako izenera egokituko lirateke».

Gogoeta onartzen da, irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuaren, kredituen sistema europarra eta lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren unibertsitate titulazioetako kalifikazio sistema ezartzen dituenaren 1. artikuluan xedatuta dagoenaren babespean; artikulu horrek dioenez, errege dekretuaren xedea da «ezartzea kreditu europarra, unibertsitate-irakaskuntza ofizialetan ondasun akademikoaren neurketa-unitatea, bai eta ikasleek irakaskuntza horietan lortutako emaitza akademikoen kalifikazio-sistema ere».

Hori horrela, errege dekretu horren 3. artikuluak kreditu europarraren kontzeptua honela definitzen du: «ondasun akademikoaren neurketa-unitatea, ikasleak ikasketa-programaren helburuak betetzeko egin behar duen lan-kopurua adierazten duena; kreditu europar hori lortzen da lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren unibertsitate-titulu ofizialak lortzera bideratutako irakaskuntzen ikasketa-planak osatzen dituen gai bakoitza gaindituz. Neurketa-unitate horretan irakaskuntza teoriko eta praktikoak sartzen dira, bai eta beste jarduera akademiko gidatu batzuk ere, barnean direla ikasleak ikasketa-planeko gai bakoitzaren berezko prestakuntza-helburuak betetzeko egin behar dituen ikasketa- eta lan-orduak».

Eta, horri dagokionez, 1125/2003 Errege Dekretuaren 4.5 artikuluak zehazten duenez, «Kreditu bakoitzeko gutxieneko orduak 25 izango dira, eta gehienekoak 30».

Horregatik, aurreko oinarri horiek kontuan hartuta, dekretu-proiektuaren 3.1 a) artikuluko bigarren paragrafoan eta 6.3 artikuluko lehenengo paragrafoan, «kredituak» adierazpena erabili beharrean «ECTS» akronimoa jartzen da, hain zuzen ere «European Credit Transder System (Kredituen Transferentziarako Europako Sistema16)» izendapenari dagokiona.

B) Gogoeta bereziak.

3. artikulua.- Arreta goiztiarraren alorreko langileen prestakuntza. 1. 1. apartatua

«Bakarrik psikomotrizitatearen titulazioan dago prestakuntza berezia egiaztatzearen eskakizun erantsia. Gure iritziz, “bidezkoa bada” adierazpena ezaba daiteke,

15 Hasierako paragrafoen artean lehenengotik, dekretu-proiektuaren bertsio berrian –laugarrenean– bi paragrafo berri sortzen dira.16 Izendapen hori jasotzen da irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuaren, kredituen sistema europarra eta lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren unibertsitate titulazioetako kalifikazio sistema ezartzen dituenaren zioen azalpenean jasotzen dira. Artikuluaren hasierak dioenez, «Goi-mailako hezkuntzaren Europako esparrua eratzeko neurrietako bat da graduko eta graduondoko titulazio ofizialetan Kredituen Transferentziarako Europako Sistema (ECTS) ezartzea».

35/52

Page 36:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

eskakizuna titulazioen sorta guztian emango dela uler baitaiteke, bakarrean eskatzen denean. Beraz, honako hautazko idazkera proposatzen dugu: “1. Arreta goiztiarrean adituek arreta goiztiarrean esku hartzeko taldearen kide izan nahi badute, psikomotrizitate, psikoterapia, fisioterapia, logopedia edo gizarte-lanaren funtzioak, Euskal Autonomia Erkidegoan arreta goiztiarrean esku-hartze osorako otsailaren 2ko 13/2016 Dekretuak 22.1. artikuluan aurrez ikusitakoak, betetzeko, funtzio bakoitzarekiko unibertsitate-titulazioa edo graduko titulua, eta Psikomotrizitatearen funtzioarekiko azaltzen den titulazio osagarria dutela egiaztatu beharko dute…».

Gogoeta onartzen da, xedapen arauemailearen interpretazioan nahasteak saihesteko, eta «bidezkoa bada» adierazpena ezabatzen da. Hori horrela, 3.1 artikuluko lehen paragrafoaren amaieran azken tartekia honela idazten da:

«unibertsitate-titulua edo gradu-titulua dutela egiaztatu beharko dute, baita titulazio osagarria ere, psikomotrizitatearen eginkizunetarako; jarraian aipatzen da eginkizun horietako bakoitzari dagokiona:».

2. «(…) artikulu honen 2. apartatua hurrengo moduan idaztea gomendatzen da: “2. Nolanahi ere, aurreko apartatuan zehaztuta dauden unibertsitate- edo gradu-tituluak dituzten profesionalek eta aurreko 1. a) apartatuan agertzen den titulazio osagarria dutenek baino ezingo dituzte eskaini Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Integralari buruzko otsailaren 2ko 13/2016 Dekretuan ezarrita dauden arreta goiztiarreko zerbitzuak.

Gogoeta onartzen da, xedapen arauemailearen interpretazioan nahasteak saihesteko, eta «bidezkoa bada» adierazpena ezabatzen da. Hori horrela, 3.1 artikuluan azken tartekia honela idazten da:

«aurreko apartatuan agertzen diren unibertsitate-tituluak edo gradu-tituluak dituztela egiaztatu beharko dute, baita titulazio osagarria ere, psikomotrizitatearen eginkizunetarako».

3. 1. apartatuko d) hizkian (Logopedia), lanbide elkargo ofizialek logopeda modura profesionalki aritzeko gaikuntza ofiziala emateari eta unibertsitate-titulua egiaztatzeari baliozkotasun-maila bera ematen zaie. Hori gehiegizkoa iruditzen zaigu eta arauan aipatzen diren eskakizunekin koherentzia puskatzen du. Edozelan ere, xedapen berezian aurrez ikus liteke baliokidetasunaren salbuespena, bermatzeko arrazoiak badaude.

Gogoeta hori ez onartzeko arrazoiak:

Logopediaren lanbide-jardueraren araubidearen lehenengo aurrekaria abuztuaren 30eko 1419/1991 Errege Dekretua da, zeinaren bidez ezartzen baitira Logopedian Diplomatuaren unibertsitate-titulu ofiziala eta titulu hori lortzera bideratutako ikasketa-planen berezko gidalerro nagusiak17.

Geroago, azaroaren 21eko 44/2003 Legearen, Osasun Lanbideen Antolamenduari buruzkoaren 2.2 a) artikuluaren arabera, Logopediako Diplomadunaren tituluek gaitasuna ematen dute osasun lanbide batean aritzeko.

17 2010-2011 ikasturtetik aurrera, Logopedia ikasketak Espainiako unibertsitateetan Graduko ikasketa gisa ezartzen dira.

36/52

Page 37:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

Eta horrekin bat etorriz, lege-testu horren beraren 7.2 f) artikuluak ezartzen duenez, Logopediako Diplomadunaren mailako osasun-lanbideetan 18 «entzumenaren, fonazioaren eta lengoaiaren nahasmenduak euren diziplinaren berezko teknika terapeutikoak erabiliz prebenitzeko, ebaluatzeko eta lehengoratzeko jarduerak» egiten dira.

Aurreko hori oinarri hartuta, hainbat autonomia-erkidegok euren Logopeden Lanbide Elkargoak arautzeko legeak onartu dituzte, elkargo horietan sar daitezen beharrezkoak eta nahikoak diren ezagutzarekin eta titulazioarekin lanbide horretan aritzen diren profesional guztiak; hala, antolakuntza egokia jarriko da profesional ugariren esku, euren interesen alde egin ahal izateko.

Xede horrekin, lege-testuetan beraietan xedapen iragankor batzuk txertatu dira. Xedapen horietan aurreikusten denez, euren jarduera, ogibidea edo lanbidea lengoaiaren eta entzumenaren nahasmenduen esparruan edo Logopediaren esparruan bertan egiten duten profesionalak, eskatutako Logopediako unibertsitate-titulazioa eduki ez arren, Logopeden Elkargo Ofizialetan sartuko dira, baldin eta ezarritako eskakizunak betetzen badituzte, esperientziaren eta titulazioaren aldetik19.

Bereziki, eta EAEri dagokionez, azaroaren 10eko 4/2006 Legeak, Euskadiko Logopeden Elkargoa sortzekoak, Laugarren xedapen iragankorra dakar, profesionalak gaitzeari buruzkoa; xedapen horren arabera:

«1. Lege honen 4. artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe, salbuespen gisa, EAEko Logopeden Elkargoko kide izan daitezke entzumenaren, fonazioaren eta hizkuntzaren arazoen eremuan lan egiten edo lan egin duten profesionalak, baldin eta, betiere, gutxienez hiru urteko lanbide-esperientzia izanda, honako titulazio hauetakoren bat badute:a) Hizkuntzaren eta entzumenaren nahasmenduetan irakasle espezializatua izateko titulua, Hezkuntzaren arloan eskuduna den Ministerioak emandakoa.b) Hizkuntzaren eta entzumenaren nahasmenduei buruzko espezialitatean eskuratutako diploma, Hezkuntzaren arloan eskuduna den Ministerioak homologatutakoa.c) Osasunaren edo hezkuntzaren zientzietako unibertsitate-titulua, lizentziatura edo diplomatura.2. Batzorde Kudeatzaileak, Gaitze Batzordearen eginkizunak betez, Laugarren Xedapen Iragankor honetan ezarritako eskakizunak betetzen diren ala ez egiaztatu behar du, Elkargoan sartzeko eskaera egiten duten profesionalei dagokienez».

Halaber, eta autonomia-erkidegoetan Lanbide Elkargoak arautzeko lege batzuk eta besteak gorabehera, martxoaren 10eko 1/2003 Legea, Logopeden Elkargoen Kontseilu Nagusia sortzekoa onartu zen; Logopeden Elkargo guztiak biltzen dituen kontseilu hori elkargo horien ordezkaritza- eta koordinazio-organoa da estatuan zein nazioartean.

Azaldu den arau-testuinguru horretan, Logopeden Lanbide Elkargoek, euren sorrera-legeetan beraietan ezarritako xedapenen arabera, aukera hau ezarri dute: euren jarduera, ogibidea edo lanbidea lengoaiaren eta entzumenaren nahasmenduen arloan edo Logopediaren beraren arloan egin duten talde profesionalek, baldin eta Logopediako

18 Ezertan galarazi gabe euren titulazio eta gaitasun espezifikoen arabera egin behar dituzten eginkizunak.19 Ikus, adibide gisa, honako lege hauek: Azaroaren 6ko 9/2003 Legea, Andaluziako Logopedak ofizialki sortzekoa (Laugarren xedapen iragankorra); urriaren 9ko 3/2018 Legea, Kanarietako Logopeden Lanbide Elkargoa sortzekoa (Xedapen iragankor bakarra); apirilaren 2ko 1/2013 Legea, Madrilgo Erkidegoko Logopeden Lanbide Elkargoa sortzekoa (Bosgarren xedapen iragankorra); urriaren 14ko 2/2016 Legea, Errioxako Logopeden Elkargo Ofiziala sortzekoa (Xedapen iragankor bakarra); ekainaren 23ko 8/2000 Legea, Valentziako Erkidegoko Logopeden Elkargo Ofiziala sortzekoa (Hirugarren xedapen iragankorra).

37/52

Page 38:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

unibertsitate-titulaziorik ez badute, profesionalki Logopeda aritzeko gaikuntza eskuratu ahalko dute, baldintza honekin: euren Lanbide Elkargoaren Estatutuetan ezarritako eskakizunak bete behar dituzte, kasu espezifiko bakoitzerako zehazten den titulazioa20

eduki beharko dute, eta gaikuntza eskatuta eduki beharko dute xede horrekin ezarritako epearen barruan.

Hori horrela, profesionalki logopeda aritzeko Lanbide Elkargo Profesional batek onartutako gaikuntza ofiziala edukitzea, Logopediako unibertsitate-titulazioa edo gradu-titulua lortu izanaren baliokidea da; izan ere, bi profesional-taldeek baldintza berdinak dauzkate azaroaren 21eko 44/2003 Legean, Osasun Lanbideen Antolamenduari buruzkoan Logopedei esleitzen zaizkien eginkizunak betetzeko.

Azaldu den guztiaren ondorioz, profesionalki logopeda aritzeko Lanbide Elkargo Ofizialek emandako gaikuntza ofiziala daukaten pertsonak ez dira modu berezian tratatu behar; euren egoera berezia xedapen gehigarri batean onartuta dagoenez, autonomia-erkidegoetako legeriak egoera hori lege aldetik aintzatetsi du, eta Logopediako unibertsitate-titulazioa edo gradu-titulua daukaten pertsonak parekatu ditu.

C) Formazko gogoetak.

5. artikulua.– Arreta Goiztiarrean espezializatutako prestakuntza edo esperientzia «1. atalak hala dio: “Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Integralari buruzko otsailaren 2ko 13/2016 Dekretuaren 22.1 artikuluaren bigarren paragrafoan aurreikusitakoaren arabera, arreta goiztiarrean aritzen diren profesionalen diziplinari dagokion prestakuntza ez ezik –aurreko puntuan esandako moduan egiaztatu beharko dutena–, prestakuntza espezializatua izan beharko dute arreta goiztiarrean, edo, bestela, esperientzia espezializatua dutela erakutsi beharko dute”. Gure ustez, zehaztapena akats bat da, 4. artikulua dekretu-aurreproiektuari 5. artikulua idatzi ondoren erantsi zaiolako. Nolanahi ere, bi arau aipatu behar ditu: 3 (arreta goiztiarrean adituen kualifikazioa) eta 4 (atzerriko goi-mailako hezkuntza institutuak edo unibertsitateak emandako atzerriko tituluak homologatzea). Hori dela eta, hautazko idazkera hau gomendatzen dugu: “1. Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Integralari buruzko otsailaren 2ko 13/2016 Dekretuaren 22.1 artikuluaren bigarren paragrafoan aurreikusitakoaren arabera, arreta goiztiarrean aritzen diren profesionalen diziplinari dagokion prestakuntza ez ezik –aurreko artikuluetan/3. eta 4. artikuluetan esandako moduan egiaztatu beharko dutena–, prestakuntza espezializatua izan beharko dute arreta goiztiarrean, edo, bestela, esperientzia espezializatua dutela erakutsi beharko dute”».

Gogoeta onartzen da, hain zuzen ere zenbaketa-akatsa delako. Akats hori arau-proposamenetik ateratzen den testuan gertatu zen, beste sailei jakinarazteko eta txostena eskatzeko, entzunaldirako, beste administrazioen parte-hartze eta kontsultarako eta nahitaezko txostenak beste sail batzuei jakinarazteko eta txostena eskatzeko izapideak egin ostean, eta hala sortu zen «Arreta goiztiarraren arloko kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa ezartzen duen dekretu-proiektuaren» hirugarren bertsioa.

20 Adibidez, Hizkuntzaren eta entzumenaren nahasmenduetan irakasle espezializatua izateko titulua, hezkuntza arloan eskuduna den ministerioak emandakoa; Hizkuntzaren eta entzumenaren nahasmenduei (Logopedia) buruzko espezialistaren diploma ofiziala, unibertsitate batek eman eta geroago hezkuntzaren arloan eskuduna den ministerioak homologatutakoa; edo Osasunaren edo hezkuntzaren zientzietako unibertsitate-titulua, lizentziatura edo diplomatura.

38/52

Page 39:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

Nolanahi ere, ez da beharrezko ikusi 4. artikulua aipatzea, artikulu horren edukia ez baita orokorrean aplikatu beharreko xedapen berezia, baizik eta unibertsitate-titulua atzerrian lortu duten pertsonei zehazki aplikatu beharrekoa.

7. HAUR ETA NERABEENGAN DUEN ERAGINAREN TXOSTENA.

«Arreta goiztiarraren arloko kualifikazio profesionala egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa ezartzen duen dekretu-proiektuak» haur eta nerabeengan duen eraginaren azterketak zera ondorioztatzen du, txostenaren IV. apartatuan egiten diren gogoetak ezertan galarazi gabe: proiektu den ekimen arauemaileak «ondorio positiboa dakar garapenaren nahasmendu fisikoa, psikikoa edo zentzumenezkoa diagnostikatuta duten, edo prematuritatea, sortzetiko nahasmenduak edo bestelako kausak direla medio nahasmendu hori izateko arriskuan dauden eta arreta goiztiarreko zerbitzuak behar dituzten 0 eta 6 urte bitarteko neska-mutilentzat».

Egindako gogoetak honako proposamen honetan zehazten dira:

«Adingabe guztiak eskubideen subjektu titularrak direla abiapuntu hartuta, eta horrekin bat etorriz, Espainiako Konstituzioaren 39. artikuluaren arabera agintari publikoen betebeharra familiari eta, bereziki, neska-mutilei gizartean eta ekonomian babesa bermatzea eta babes juridikoa ematea dela kontuan hartuta, haien eskubideak babesten dituzten nazioarteko akordioen arabera, ekimen arauemailearen proiektuaren 6. artikuluan garatzen den prestakuntza espezializatuaren egiaztapenari dagokionez eta, zehazki, prestakuntzaren modulu tematikoari dagokionez, egokia litzateke laguntza edo beharrizan espezifikoak dauzkaten neska-mutilen eskubideei buruzko bloke tematiko bat sartzea. Zehazki, bloke tematiko horrek ardatzean jarri beharko luke ezagutza ekartzea arreta goiztiarraren arloan aplikatu beharreko lege-esparruari buruz eta lege-esparru horrek neska-mutil guztien eskubideekin duen harreman eta loturari buruz, estatuan eta Europan zein nazioartean onartutako eskubideei gagozkiola, arreta berezia jarrita 1989ko azaroaren 20ko Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan –Espainiako Estatuak 1990eko azaroaren 30ean berretsi zuen horretan– eta Konbentzio horren ohar orokorretan».

Gogoeta onartzen da, eta dekretu-proiektuaren 6.3 artikuluko A) paragrafoan, arreta goiztiarreko prestakuntza barnean hartu behar duen modulu teorikoaren barruan, honako berariazko eduki hau gehitzen da:

«Arreta goiztiarra nazioarteko, estatuko eta autonomia-erkidegoko legerian, eta arreta goiztiarrak haur eta nerabeen eskubideekin duen harremana».

Hala, eskatzen den prestakuntza espezializatuko prozesuaren barruan garrantzia ematen zaie haur eta nerabeen eskubideei, baita eskubide horiek arreta goiztiarrarekin duten harreman edo loturari ere. Eta, hori oinarri hartuta, prestakuntza hori jasotzen duten profesionalei gaitasuna eskura jartzen zaie neska-mutilei arreta emateko eta haiekin ulerkor jokatzeko –prebentzio, atzemate, diagnostiko, esku-hartze, jarraipen eta trantsizio prozesu osoan–, neska-mutil horiek onartuta dauzkaten eskubideen barruan, eskubide horiek zaindu behar baitira.

39/52

Page 40:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen irizpenean jasotako oharrak eta Haur eta Nerabeengan duen eraginaren txostenean jasotako proposamenak aztertu eta baloratu ondoren, dekretu-proiektuaren laugarren bertsioa osatu zen; eta, bertsio hori dela-eta, KEBren txostena ere eskatu da, ekonomiaren arauen begietara ere zuzena ote den kontrolatzeko.

8. KONTROL EKONOMIKOKO BULEGOAREN TXOSTENA, EKONOMIAREN ETA ARAUEN KONTROLARI BURUZKOA.

Ogasun eta Ekonomia sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen ekainaren 13ko 168/2017 Dekretuaren 4. artikuluak xedatutakoari jarraikiz –urriaren 19ko 2/2017 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen EAEko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen testu bateginaren 25.1 artikuluari dagokionez–, 2018ko maiatzaren 25ean «Arreta goiztiarraren arloko lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta lanbide-gaitasunen katalogoa ezartzen duen dekretu-proiektuari» buruzko txostena eskatu zitzaion Kontrol Ekonomikoko Bulegoari.

Eta, eskaera horri erantzunez, 2019ko martxoaren 11n igorri zen txostena (data berean «TRAMITAGUNE» aplikazio informatikoan argitaratzen dena), eta, dekretu-proiektuari dagokionez, honako hau adierazten da bertan:

«Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren barneko ekonomiaren kontrola eta kontabilitatea garatzen dituen urriaren 31ko 464/1995 Dekretuaren 41.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.Egiaztatzen daez duela zuzeneko eta berehalako eraginik Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurrekontuetan».

Beste gai bati helduz, dekretu-proiektuaren analisia, funtsean, proposatutako arauketaren alderdi ekonomikoetan eta antolamenduan zentratzen da; bereziki, xedapen berria aplikatzeak partikularrei eta ekonomia orokorrari eragin diezaiekeen kostuaren ebaluazioan, eta dagozkion aurrekontu-helburuen memorietan parametroak (helburuak, ekintzak, adierazleak eta garrantziak) ezartzeko premian, xedapena behar bezala ebaluatze aldera.

Hori horrela izanik, eta dekretu-proiektua aztertuta, txostenean ez da aztertu eta baloratu beharreko gogoetarik edo oharrik jasotzen dekretu-proiektuaren xedea eta helburua funtsezko araudiarekin bat etortzeari buruz, ezta proposatutako arauketaren edukiari buruz ere.

9. ESPAINIAR ESTATUKO PSIKOMOTRIZISTEN ELKARTEEN FEDERAZIOA.

2019ko martxoaren 12an21, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak espainiar estatuko Psikomotrizisten Elkarteen Federazioaren idazki bat jaso du, non «Arreta goiztiarraren arloko lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta lanbide-gaitasunen katalogoa ezartzen duen dekretu-proiektuari» buruzko zenbait gogoeta egiten dituzten.

21 Idazki hori Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Txostena igorri ondoren jaso da.

40/52

Page 41:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

Horri dagokionez, nahiz eta gogoeta horiek herritarrek parte hartzeko fasearen barruan bideratutako kontsulta publikoaren izapideak egiteko ezarritako epetik kanpo egin diren, egokia iruditzen zaigu idazkia aztertzea eta baloratzea, gaur egun ez baita unibertsitate-titulu ofizialik onartu psikomotrizitatearen diziplinari dagokionez –arautu gabeko prestakuntzatzat hartzen da– eta, ondorioz, ezinezkoa baita elkargo profesional ofizial bat sortzea, diziplina horren interesak bermatu, eta kontrol eta garapen egokia ziurtatzeaz edo lanbidea behar bezala antolatzeaz arduratuko dena.

Horren ondorioz, entzunaldi-izapidea, XOEPLren 8. artikuluak aipatzen baitu, zenbait elkargo profesionalekin egin da, elkargo horiek batzen eta ordezkatzen dituzte-eta EAEko arlo biopsikosozialeko profesionalen kolektiboak, arau-ekimenak aurreikusitako diziplina edo funtzioetako batean edo batzuetan jarduteko gaitasuna dutenak; izan ere, arau-ekimenaren edukiak eragina izan dezake haiengan. Entzunaldi-izapide hori ezin izan da egin, ordea, psikomotrizisten kolektiboa batzen duen elkargo profesional batekin.

Premisa horretatik abiatuta, garrantzitsua iruditzen zaigu goiburuan aipatutako federazioak egiten dituen ekarpenak ezagutzea, kontuan hartuta psikomotrizisten lau elkarte profesional elkartzen dituela eta Psikomotrizitatearen Europako Forumean (PEF) espainiar estatua ordezkatzen duela.

Gauzak horrela, egindako ekarpenak arau-ekimenaren 3.1 a) artikuluaren edukiari buruzkoak dira; psikomotrizitatearen funtzioa betetzeko aukera izateko exijitzen diren titulu osagarrien inguruko bigarren eta hirugarren paragrafoei buruzkoak, hain zuzen. Aldiz, ez dira zalantzan jartzen 3.1 a) artikuluaren lehenengo paragrafoan zerrendatzen diren unibertsitate-tituludun profesionalen profilak.

Hauek dira, zehatz-mehatz, egindako ekarpenak:

3. artikulua. – Arreta goiztiarraren alorreko langileen prestakuntza. 1 a) atala. – Psikomotrizitatea.

1. «Irizpideek (psikomotrizitateko profesionalak aitortzekoak) unibertsitateko graduondo edo master bat egitea jasotzen dute, edo prestakuntza baliokide bat, eskola pribaturen batek emana, ibilbideagatik eta curriculum-edukiagatik maila berekoa izan daitekeena. Curriculumak barne hartu behar ditu prestakuntza teorikoa, prestakuntza praktikoa eta prestakuntza pertsonala edo gorputz-prestakuntza. Ez ditugu psikomotrizistatzat hartzen “psikomotrizitateko teknikaria” izateko eskaintzen diren askotariko prestakuntzetako bat (presentziala edo on line) egin duten pertsonak.

Gogoeta hori ez onartzeko arrazoiak:

Memoria honetan behin baino gehiagotan adierazi den bezala, psikomotrizitatea arautu gabeko diziplina bat da, ordenamendu juridikoan ez baitago Psikomotrizitateko unibertsitate-titulu ofiziala onartzeko arauzko xedapenik.

Ondorioz, gaur egun ez dago psikomotrizitateko titulu bat lortzeko eta homologatzeko egiten diren ikasketa planek bete behar dituzten baldintzak ezartzen dituen araurik. Eta, horrekin bat etorriz, ez dago legezko xedapenik psikomotrizitateko titulu batek barnean hartu beharreko ezagutza-arloak zehazten dituenik, ezta titulu hori lortzeko ikasketa planek derrigorrez izan behar dituzten irakaspen edo ikasgaiak ere; eta, are gutxiago, horiekin lotutako edukien deskribapena.

41/52

Page 42:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

Azkenik, ez dago ezarrita zenbat ordu eskaini behar diren orokorrean eta ikasketa-programa egokiaren arabera, psikomotrizitatearen diziplinari buruz ikasten, eta, ondorioz, ez dago zehaztuta zenbat ordu eskaini behar zaizkion ikasketa-programako irakaspen edo ikasgai bakoitzari.

Azaldutako premisak oinarritzat hartuta, honako hau hartu behar da kontuan: batetik, psikomotrizitatearen inguruko prestakuntza-metodologiak askotarikoak izan daitezkeela; eta, bestetik, ez dagoela inolako legezko eragozpenik prestakuntza horiek zentro eta instituzio desberdinetan eskaintzeko (unibertsitateetan, ikastetxeetan eta profesionalen elkargo ofizialetan, esaterako), bakar bat ere ez dagoelako titulu ofizial gisa onartuta.

Horren guztiaren ondorioz, psikomotrizitatearen diziplinan jarduteko aukera ezin da mugatu profesionalek jasotako prestakuntzaren edukiaren edo metodologia zehatzaren arabera, prestakuntza hori ez dagoelako legez araututa eta ez delako ofiziala. Eta, horri dagokionez, prestakuntza jakin batean oinarrituta lortzen den tituluaren izenak, berez, ez du bermatzen ikaskuntza jakin bat eskuratu denik.

2. «Psikomotrizistek arlo desberdinetan hartzen dute esku: diagnostikoa, prebentzioa, hezkuntza, terapeutika, prestakuntza, ikerkuntza eta irakaskuntza. Eta arlo horietako bakoitzerako prestakuntza espezifiko bat behar da, psikomotrizista izateko oinarrizko prestakuntza osatuko duena Gure iritziz, Arreta Goiztiarraren kasuan, psikomotrizista profesionalak arlo terapeutikoan prestakuntza izan behar du; hau da, psikomotrizista izateko prestakuntzaz gain, laguntza edo terapia psikomotorrari buruzko prestakuntza bat izan beharko luke, garapenaren nahasmendu psikomotorren nahiz bestelako alterazio emozional, psikiko eta fisikoen kasuetan esku hartzeko gaitzen duena.

Gogoeta hori ez onartzeko arrazoiak:

Psikomotrizitatearen diziplinan jardun ahal izateko eta, ondorioz, Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentroetan osatzen diren AGETetan sartu ahal izateko prestakuntza osagarri bikoitza eskatzea oso irizpide murriztailea dela uste dugu, eta horrek ez luke justifikazio tekniko edo juridikorik izango, aurreko ekarpenari dagokionez azaldu ditugun argumentuen arabera. Argumentu horien arrazoiketa honako hau da:

Batetik, psikomotrizitatea arautu gabeko diziplina bat dela, ordenamendu juridikoan ez baitago psikomotrizitateko unibertsitate-titulu ofiziala onartzeko arauzko xedapenik.

Bestetik, eta aurrekoarekin bat etorriz, ez dagoela legezko arauketarik psikomotrizitateko titulu batek barnean hartu beharreko ezagutza-arloak zehazten dituenik, ezta titulu hori lortzeko ikasketa planek derrigorrez izan behar dituzten irakaspen edo ikasgaiak ere; eta, are gutxiago, horiekin lotutako edukien deskribapena.

Horri horrela, zaila da argitzea Psikomotrizitatearen arloko prestakuntza jakin batek, dekretu-proiektuaren 3.1 a) artikuluaren bigarren eta hirugarren paragrafoetan eskatzen den baldintzen arabera22 –non ez baitira zehazten prestakuntza espezifiko horrek barne

22 Psikomotrizitatearen arloko prestakuntza teoriko-praktiko espezifikoa, gutxienez 30 ECTSkoa (edo horren baliokide den ordu kopurukoa). Gainera, prestakuntza ematen duen unibertsitate edo ikastetxeak hezkuntzaren arloko agintaritza publiko eskudunaren edo profesionalen elkargo ofizialen baimen ofiziala eduki beharko du.

42/52

Page 43:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

hartu edo oinarritzat izan behar dituen irakaspenak–, bere metodologian barne hartzen duen ala ez berariaz aipatzen den laguntza edo terapia psikomotorraren ikaskuntza.

Era berean, beste gai bati helduz, nabarmendu beharra dago laguntza edo terapia psikomotorrari buruzko ondorengo ikaskuntza hori, arreta goiztiarraren arloan esku hartzeko beharrezkotzat jotzen dena, dagoeneko exijitzen dela arau-proposamenean; izan ere, 5.1 artikuluaren arabera, «Arreta Goiztiarraren arloko profesionalek, beren diziplinari dagokion kualifikazioa –dekretu honen 3. artikuluan ezarritako moduan egiaztatu beharko dutena– edukitzeaz gainera, arreta goiztiarrean espezializatutako prestakuntza edo esperientzia espezializatua izan beharko dute».

Arreta Goiztiarraren arloko prestakuntza espezializatua egiaztatzeari dagokionez, dekretu-proiektuaren 6.1 artikuluak in fine ezartzen duenez, prestakuntza espezializatu horren xedea «arreta goiztiarreko esku-hartzeen arloko diziplina espezifiko desberdinei kontzeptu-esparru komun bat eskaintzea» izan beharko da». Eta, horrekin bat etorriz, prestakuntzaren modulu teorikoan derrigorrez irakatsi behar den ikasgai edo gaietako bat «Modalitate edo teknika terapeutikoak eta esku-hartze eremuak» da –6.3 A f) artikulua–.

EABJaren irizpenaren pean jarri zen arau-proposamena –KEBren txostena eta espainiar estatuko Psikomotrizisten Elkarteen Federazioak egindako ekarpenak aztertu ondoren– bat dator aurrez KEBren txostenaren xede izan zen bertsioarekin; alegia, dekretu-proiektuaren laugarren bertsioarekin.

10. EABJ-ren IRIZPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko martxoaren 20ko Aginduaren bidez – Arreta goiztiarraren arloko lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta lanbide-gaitasunen katalogoa ezartzen duen dekretu-proiektua EABJari bidaltzea agintzen duena–, dekretu-proiektuari buruzko irizpena emateko eskatu zitzaion batzorde horri.

Hori ikusita, EABJaren osoko bilkurak, 2019ko maiatzaren 15eko saioan, 84/2019 Irizpena onartu zuen, aipatutako dekretu-proiektuari buruzkoa. Irizpen horretan ondorioztatu zutenez, aldeko txostena zor zitzaion kontsultara ekarritako dekretu-proiektuari, irizpenean bertan jasotako oharrak eginda.

Hori horrela, jarraian EABJaren irizpenean eginiko oharrak aztertu eta baloratuko dira, bai dekretu-proiektuaren edukiari bai dekretu-proiektua idazteko erabilitako legegintzako teknikari eta idatzitako testuari eragiten dietenak.

A) Proiektuaren edukiari buruzko oharrak.

1. «testuak beharrezkoak ez diren errepikapenak egiten ditu; izan ere, bertako manu orokor batzuetan errepikatu egiten da 13/2016 Dekretuan xedatutakoa (dekretu horrek exijitzen ditu), eta errepikapen horiek ez dute ekarpenik egiten araua hobeto ulertzeko. Horren adibide dira, esaterako, 3. artikuluaren 2. paragrafoa eta 5. artikulua (azken

Prestakuntzaren atal praktikoa presentziala izango da beti, eta haren bidez bermatuko da ikaskuntza teorikoaren edukiak praktikan jarri direla esku-hartzearen eremu profesionalean.

43/52

Page 44:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

horretan, gainera, berriro gogorarazten da, gidoi artean, diziplinaren kualifikazioa 3. artikuluan zehaztutako moduan egiaztatu behar dela)».

Oharraren analisia:

Batetik, dekretuaren proiektuaren 3.1 artikuluaren lehen paragrafoaren edukiari dagokionez, egia da alferrikako errepikapenak daudela; izan ere, berriro aipatzen ditu psikomotrizitate, psikoterapia, fisioterapia, logopedia eta gizarte-lanarekin lotutako eginkizunak, zeinak lehendik zehaztuta baitaude arau-proposamen hau arrazoitzen duen eta horren jatorri den otsailaren 2ko 13/2016 Dekretuaren (EAEko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzkoa) 22.1 artikuluan. Horrez gain, jarraian, berriro aipatzen du arau hori, eginkizun horiek zerrendatzen dituen araudi-xedapen gisa, eginkizun horiek lotura dutelako arreta goiztiarraren arloko lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoa garatuko duen edukiarekin.

Hori horrela, 13/2016 Dekretuaren 22.1 artikuluaren aipamena bakarrik mantentzearen alde egiten dugu, zerrendatzen diren eginkizunak 3.1 artikuluaren a), b), c), d) eta e) letretan zehazteko oinarri gisa balio duen arau-aurrekari gisa.

Bestetik, 3.2 artikuluko xedapenari dagokionez, arau-proiektuan sartu da, hain zuzen, bertan arautzen den gaia hobeto ezagutzen eta ulertzen dela bermatzeko. Gai zehatz hori honi buruzkoa da: Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentroek bete behar dituzten baldintzak, eta, bereziki, nola egiaztatu behar diren baldintza horiek, nahitaezko funtzionamendu-baimena eskuratzeko.

Premisa horretatik abiatuta, araudi-xedapen horren helburua da bermatzea AGETetan parte hartzen duten pertsona guztiek unean-unean egin beharreko eginkizunerako eskatzen den lanbide-kualifikazioa dutela, hala Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentroaren funtzionamendu-baimena eskatzen den unean nola baimen hori lortu ondoren, baimena emateko unean zentroak gauzatzen dituen arreta goiztiarreko eginkizunak edo zerbitzuak zein diren kontuan hartu gabe.

Eta, horrekin lotuta, beste xede bat da beharrezko segurtasun juridikoari kalte egingo dioten okerreko interpretazioak saihestea, zeinen arabera pentsa baitaiteke soilik dekretu-proiektua aplikatu behar dela, eta, ondorioz, soilik Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentroaren funtzionamendu-baimena eskatzen den unean bete behar direla AGETa osatzen duten profesionalen lanbide-kualifikazioaren betebeharrak; eta gerta daiteke horretarako eskatzen diren baldintza funtzionalak, materialak eta langileei dagozkienak (une horretan gauzatzen dituzten eginkizunei lotuak) bakarrik egiaztatzea, zentroak baimena eskatu zuen unean gauzatzen zituen arreta goiztiarreko eginkizun eta zerbitzuei lotutakoak.

Edonola ere, artikulu horren edukia bat dator 3.1 artikuluaren lehen paragrafoa idaztean kontuan hartu diren baldintza berriekin.

Azkenik, 5. artikuluari dagokionez eta, zehazki, manu horren lehen paragrafoan gidoi barruan bereizita dagoen edukiarekin lotuta, uste dugu errepikakorra dela; izan ere, berriro aipatzen du arreta goiztiarreko profesionalek beren diziplinari dagokien kualifikazioa egiaztatu behar dutela eta nola egin behar duten, nahiz eta hori bera xedatzen den dekretuan bertan, aurreko artikuluetan.

Gainera, arau-xedapenak hobeto ulertzeko, komeni da halako zeinu ortografikoen erabilera saihestea (parentesiak, testu bereiziak eta gidoi arteko testuak).

44/52

Page 45:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

Hori horrela, kendu egin da gidoi artean bereizitako testua, zeinak hau baitio: «dekretu honen 3. artikuluan esandako moduan egiaztatu beharko dutena».

2. 3. artikulua.– Arreta goiztiarraren alorreko langileen prestakuntza. «3.1 artikuluaren hasierako paragrafoak ezartzen du, oro har, arreta goiztiarreko profesionalek AGET batean parte hartu nahi badute, psikomotrizitate, psikoterapia, fisioterapia, logopedia eta gizarte-lanarekin lotutako eginkizunak gauzatzeko, egiaztatu egin behar dutela unibertsitate-titulua edo gradu-titulua dutela, eginkizun horietako bakoitzari dagokiona. Horrez gain, psikomotrizitate-zereginerako, arlo horretako prestakuntza espezifikoa ere eskatzen du, ez dagoelako arlo horretako titulaziorik ikasketa-planetan eta ez dagoelako jasota Lanbide Kualifikazioen Katalogo nazionalean.Alabaina, manu horren ataletan ez dira eskatutako titulazioak modu uniformean jorratzen eta, kasu batzuetan, zehaztasun-gabeziak daude; horrek gaizki-ulertuak eragin ditzake.Esaterako, a) letran, psikomotrizitate-eginkizunari buruzkoan, titulazioen tipologiak zehazten dira, zer arlori dagozkien aipatu aurretik: “Diploma, Lizentzia edo Gradua”. Dirudienez, prozeduran dokumentatutakoaren arabera ondoriozta daitekeenari jarraikiz, asmoa da eginiko ikasketak multzokatzea une bakoitzean indarrean dauden ikasketa-planen arabera (adibidez, irakasletza diploma zen dekretua ezarri zenean indarrean zegoen ikasketa-planaren arabera). Dena den, Batzordeak uste du, hasiera batean, ez dela beharrezkoa titulazioen tipologiak bereiztea; izan ere, berariaz aipatutako kasu horiek (izan diploma, lizentzia edo gradua) jasota egongo lirateke manuan, 3.1 artikuluko lehen paragrafoan orokorrean aipatzen direlako (“unibertsitate-titulua edo gradu-titulua”).

Oharra onartu da, koherentzia eta homogeneotasuna emateko 3. artikuluaren esparruan arreta goiztiarraren arloan beharrezkoa den lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko eredua osatzen duten arau-xedapen guztiei.

Hori abiapuntutzat hartuta, erabaki da lehen paragrafoan ematen den xedapen orokorrean zehaztea a) eta e) bitarteko letretan eskatzen diren ikasketa, espezialitate eta master desberdinen tituluek zer-nolakoak izan behar duten, letra horietan adierazten diren eginkizun zehatzak gauzatu ahal izateko.

Zehazki, «unibertsitate-titulu edo gradu-titulu» kendu egin da eta «unibertsitate-titulu ofizial» jarri, besterik gabe, kontzeptu horrek barnean hartzen baititu diploma- eta lizentzia-titulu ofizialak, baita gradu-tituluak ere.

Hala, estaldura emango zaie diziplina jakin bat (adibidez, fisioterapia, logopedia edo gizarte-lana) gauzatzeko ahalmena eman duten unibertsitate-titulu guztiei, unean-unean gauzatu den ikasketa-planaren arabera: diplomadun titulu ofiziala, lizentziadun titulu ofiziala edo graduko titulu ofiziala.

Horrez gain, «unibertsitate-masterreko titulu ofiziala» eta «osasun-arloko prestakuntza espezializatua» erreferentziak gehitu dira, zeinak lotura zuzena baitute 3.1 artikuluko b) letran jasotako psikoterapia-eginkizunaren arloko diziplina hauekin: Psikiatria, Osasun Psikologia Orokorra eta Psikologia Klinikoa.

3. 4. artikulua– Atzerriko unibertsitate batek edo goi-mailako erakunde batek jaulkitako atzerriko unibertsitate-tituluen homologazioa.

45/52

Page 46:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

«Proiektuaren 4. artikuluan jasotako atzerriko tituluen homologazioari dagokionez, kontuan hartu behar da aplikatzekoa dela azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretua, unibertsitateko titulazio eta ikasketa-maila ofizialarekin homologatzeko eta haren baliokidetzat jotzeko zein ikasketak baliozkotzeko baldintzak eta prozedura ezartzen dituena, atzerrian egindako goi-mailako ikasketei dagokienez, bai eta kualifikazioen Espainiako esparruaren baitako mailen baliokide direnak zehazteko prozedura ere, goi-mailako titulu ofizial hauei dagokienez: arkitektoa, ingeniaria, lizentziaduna, arkitekto teknikoa, ingeniari tekniko zein diplomaduna.Dekretu horren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera (Aitorpen profesionala), Europar Batasuneko herritarrentzat erkidegoko araudian ezarritako aitorpen profesionala dagokion araudi espezifikoaren araberakoa izango da.Gaur egun, hau da araudi espezifiko hori: 581/2017 Errege Dekretua, ekainaren 9koa, Espainiako ordenamendu juridikoan Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko azaroaren 20ko 2013/55/EB Zuzentaraua txertatzen duena; zuzentarau horrek 2005/36/EE Zuzentaraua —lanbide-kualifikazioak aitortzeari buruzkoa— eta 1024/2012 Erregelamendua (EB) —Barne Merkatuaren Informazio Sistemaren bidez (IMI Erregelamendua) administrazioko lankidetza emateari buruzkoa— aldatzen ditu. Errege Dekretu horren xedea da Espainian araututa dagoen lanbide bat gauzatu ahal izateko arauak eta prozedurak ezartzea, Europar Batasuneko beste estatu kide batean eskuratutako lanbide-kualifikazioak aitortuta, kualifikazio horren titularrak estatu horretan lanbidea gauzatu ahal izan dezan. Dekretu horren esparrutik kanpo geratzen dira, besteak beste, Europako Erkidego mailako arauetan (lege-tresna independenteak aplikatuz emandakoetan) ezarritako lanbide-kualifikazioak aitortzeko mekanismo espezifikoak dituzten lanbide arautuak.Laburbilduz, proiektuaren 4. artikuluak berariaz ezarri behar du Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko unibertsitateetako tituluak dituzten Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren aitorpen profesionala aplikatzekoa zaien araudian jasota dagoen araubide espezifikoaren mende dagoela.

Oharra onartu da, egoera zehatz hori islatzeko; izan ere, pertsona horiek Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dute, eta lanbide-kualifikazioak beste estatu kide batean edo batzuetan aitortuta dauzkate, baina Espainian araututako lanbide bat gauzatu nahi dute, beren kabuz nahiz besteren kontura; eta, dekretuaren proiektuaren 4. artikuluan oro har ezarrita dagoen arau-xedapeneko edukiak ez du behar bezala jasotzen egoera hori.

Hori horrela, bigarren paragrafo bat gehitu da, AGETetan gauzatzen diren eginkizunak egiteko aukera ematen diena Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea duten eta erkidego-mailako arauetan ezarritako aitorpen profesionala jaso duten pertsonei, betiere aitorpena erkidego-mailako araudi hori barnean hartzen duen ordenamendu juridiko espainiarreko araudi espezifikoan ezarritako aitorpen-mekanismoei jarraikiz lortu bada.

Bigarren paragrafoa honela geratuko da hitzez hitz:

«Zehazki, erkidego-mailako araudia ordenamendu juridiko espainiarrean sartzen duen estatu-mailako araudian zehaztutako mekanismo eta prozedura espezifikoak –dagokion arlokoak– aplikatuko zaizkie Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea izan eta beren kabuz edo besteren kontura Espainian araututako lanbide bat gauzatu nahi duten pertsonei, beste estatu kide batean edo batzuetan eskuratutako lanbide-kualifikazioak aitortuak dituzten heinean, erkidego-mailako araudian ezarritako aitorpen profesionaleko kasuetan».

4. 6. artikulua.– Arreta goiztiarrean espezializatutako prestakuntza egiaztatzea.

46/52

Page 47:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

«(…) proposamena egin duen organoari eskatzen diogu baloratzeko ea egokia ote den 2. paragrafoan, aipatutako graduondoko prestakuntza ematen duten zentroen artean sartzea hezkuntzaren arloan eskumena duen agintaritza publikoak emandako baimen ofiziala duten ikastetxeak [3.1.a) artikuluak egiten duen moduan, psikomotrizitateko prestakuntza espezifikoari dagokionez]».

Ohar hori ez onartzeko arrazoiak:

Aintzat hartu da arreta goiztiarreko konpetentzia espezializatuaren xede teknikoa ez dela lanbide-diziplina jakin bateko konpetentzia espezifikoak hobetzea, baizik eta diziplinarteko lanerako konpetentziak eskuratzea. Horri horrela, ikuspegi integraletik begiratuta, funtsezkoa da prestakuntza-programa teoriko-praktiko bat izatea; programa horretan parte hartuko dute arreta goiztiarrean sartzen diren diziplina guztietako prestakuntza handiko irakasgaiek, eta hauek uztartuko ditu: ezagutza zientifikoa, esperientzia praktikoa eta irakaskuntza-esperientzia.

Horrenbestez, pentsatzekoa da oso aberasgarria izango dela prestakuntza espezializatuaren diseinuan parte hartzea zenbait goi-mailako ikastetxek eta fakultatek, zeinak arreta goiztiarraren arloko esku-hartzeak barnean hartzen dituen diziplina espezifiko guztietan aritzeko gaitasuna ematen duten tituluak eskuratzeko prestakuntza ematen baitute. Titulu horiek, aldi berean, gaitasuna ematen dute Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentroek nahitaez bete behar dituzten eginkizunetako batzuk gauzatzeko.

Esparru horretan, eta arreta goiztiarraren arloko prestakuntza espezializatua ahalik eta kalitate onenekoa izan dadila bermatzeko, uste dugu unibertsitate-ikastegiak (unibertsitateak) direla irakaskuntza-zentro egokienak arlo horretako graduondoko-prestakuntza espezifikoa emateko, edo, hala badagokio, unibertsitateek berariaz eskuordetutako zentro edo erakundeak (edo elkargo ofizialak, hala badagokio), betiere eskuordetze hori zer baldintzatan egin den kontuan hartuta.

B) Araugintzako teknika arloko oharrak.

1. «(…) dekretuaren izenburuak bat etorri behar du lehen gidalerroaren 6. atalean ezarritakoarekin; horren arabera, txostenaren xede den arauari dagokionez, arauaren gaztelaniazko izenburuko aipamen objektiboa “de” preposizioarekin lotuko zaio izenburuaren gainerako zatiari, arauaren xede den gaia osorik arautzen duela uste bada, eta “sobre” preposizioarekin lotuko zaio gaia arauan jorratutakoa baino zabalagoa dela adierazi nahi bada.

Oharra onartu da, eta aldatu egin da dekretuaren izenburua, kontuan hartuta arau horretan jasotako eduki materialak otsailaren 2ko 13/2016 Dekretua (EAEko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzkoa) garatzen eta osatzen duela, bertako 22.1 artikuluaren azken paragrafoan ezarritakoari jarraikiz. Eta, bereziki, Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentroek bete behar dituzten baldintzak egiaztatzeari dagokionez; izan ere, sustatzen den dekretu-proiektuaren xedea da zentro horietan arreta goiztiarraren arloan lan egiten duten pertsonen lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko balio duten tituluak, ikasketak eta konpetentzia profesionalak zehaztea.

Hori horrela, agerikoa da sustatzen den arau-proposamenak ez dituela osotasunean arautzen Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentroetako langileei eskatzen zaizkien baldintzak, eskumeneko foru-aldundiak eman behar duen funtzionamendu-baimena eskuratzeko nahitaez bete behar direnak.

47/52

Page 48:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

Horrenbestez, dekretuaren gaztelaniazko izenburuan «sobre» preposizioa jarri da aipamen objektiboa izenburuaren gainerako zatiari lotzeko; beraz, honela geratuko da, hitzez hitz, dekretuaren izenburu osoa (gaztelaniaz):

«DECRETO /2019, de xx de xxx, sobre el Catálogo de títulos, estudios y de competencia profesional que permiten la acreditación de la cualificación profesional en Atención Temprana».

2. «(…) gidalerroen arabera (zehazki, artikuluei dagokienez), artikuluen edukia “paragrafoetan” bana daiteke, eta paragrafo horiek zifra arabiarrak izango dituzte. Gidalerro horren arabera, azalpenen zatiko bosgarren paragrafoan, “13. artikuluko bosgarren atala” beharrean “13. artikuluko 5. paragrafoa” jarri behar da».

Oharra onartu da, eta bat etorriz legegintza-teknikaren hirugarren gidalerroan xedatutakoarekin, artikuluen zati desberdinei buruz hitz egiteko (horiek aipatzen direnean dekretuaren sarrerako testuan edo artikuluetan), paragrafoak23 edo atalak24 aipatuko dira, kasu bakoitzean zer dagokion.

3. «Komeni da arauak aipatzean irizpide homogeneo bati jarraitzea. Alabaina, proiektuko azalpenen zatian, batzuetan 13/2016 Dekretua izendapen ofizial osoarekin aipatu da, eta beste batzuetan aipamen laburtu eta partzialak eginez».

Ohar hori ez onartzeko arrazoiak:

13/2016 Dekretua dekretu-proiektuaren artikuluen zati osoan zehar aipatzen da –koherentzia eta uniformetasuna emate aldera–, eta kasu guztietan 2016ko martxoaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (45. zk.) jasotako izendapen ofizial osoa erabili da.

Dena den, dekretuaren izendapen ofizial osoa luzea dela kontuan hartuta, erabaki da dekretu-proiektuaren sarreran osorik ematea soilik aipatzen den lehenengo aldian, eta hurrengo aldi guztietan arauaren maila eta dagokion zenbaki korrelatiboa bakarrik adieraztea, onetsia izan den urtearen araberakoa.

Horri esker, beharrezkoak ez diren errepikapenak saihestu nahi dira; izan ere, aldez aurretik identifikatutako arau bat da eta halako errepikapenek berekin dakarte testua irakurtzea zailtzen duten esaldi luzeak osatu behar izatea. Bada, kontrakoa lortu nahi da: testua arinagoa eta ulertzeko errazagoa izatea.

4. «Azalpenen zatiko seigarren paragrafoaren gaztelaniazko bertsioa egokitu egin behar da, eta okerreko “en relación a” formularen ordez hauetako bat jarri: “en relación con”, edo “con relación a”. Eta gauza bera 7.2.c) artikuluan».

Oharra onartu da, eta aldatu egin da akats gramatikala; horren ordez, «en relación con» jarri da.

23 Artikuluak laburrak izan behar dute; hiru edo lau paragrafo izango dituzte gehienera. Zenbaki arabiarrak jarriko zaizkie paragrafoei. 24 Beharrezkoa izanez gero, paragrafoak ataletan bana daitezke. Atalei alfabetikoki ordenatutako letra xeheak jarriko zaizkie: a), b), c), etab.

48/52

Page 49:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

5. Komeni da azalpenen zatiko zortzigarren paragrafoa, 13/2016 Dekretuaren 22.1 artikuluko bigarren paragrafoan adierazitakoa jasotzen duena, behar bezala osatzea; horretarako, aipatu egin behar da zein manutan xedatzen den paragrafo horretan jasotakoa, eta erreferentzia egin behar zaie, halaber, Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Taldeei (AGET), horiek baitira “prestakuntza espezializatua… edo esperientzia espezializatua” izango dutenak.

Oharra onartu da, ahalik eta argien azaltzeko arreta goiztiarreko prestakuntza espezializatuaren edo esperientzia espezializatuaren egiaztapena garatu behar izatea ekarri duten arrazoiak.Horri horrela, aldatu egin da dekretuko azalpenen zatiko zortzigarren paragrafoa, eta honela geratu da:

«Era berean, aipatutako 22.1 artikuluak adierazten duenez, AGETa osatzen duten profesionalek, beren diziplinari dagokion kualifikazioaz gain, prestakuntza edo esperientzia espezializatua izan beharko dute arreta goiztiarraren arloan».

6. Horrekin lotuta, azalpenen zatian horren atzetik dagoen paragrafoak hau aipatzen du: “22.1 artikulu horretan bertan”; alabaina, artikulu hori ez da aipatu aldez aurretik (seigarren paragrafoan 22. artikulua aipatzen da, orokorrean).

Oharra onartu da, eta otsailaren 2ko 13/2016 Dekretuaren (EAEko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzkoa) 22. artikulua identifikatu da azalpenen seigarren paragrafoan horri egiten zaion erreferentzian, artikuluaren zenbakia eta dagokin paragrafoaren zenbakia adierazita; honela: 22.1.

Are gehiago kontuan izaten badugu azalpenen zatiko zortzigarren paragrafoaren idazketa berrian 22. artikulua horrela aipatzen dela, manu hori aipatzen denean.

7. Azalpenen zati horretako hamargarren paragrafoaren bukaeran, “aurreko Batzordearen” ordez beste zerbait jarri behar da, zehatzagoa izan dadin; esaterako “aipatutako Batzorde Teknikoa”.

Oharra onartu da, eta, aipatu nahi den organoa hobeto identifikatzeko, honela adieraziko da: «lehen aipatutako batzorde teknikoa».

8. Hamabigarren paragrafoan, aipatzen da Arreta Goiztiarreko Erakundearteko Kontseiluak 2017ko urriaren 10ean onartu zuela proposamena. Alabaina, espedientean Kontseilu horretako idazkariaren ziurtagiria dago jasota, eta, horren arabera, erabakia 2017ko urriaren 27an hartu zen. Organo sustatzaileak data horiek egiaztatu behar ditu.

Oharra onartu da, eta zuzendu egin da data; data zuzena 2017ko urriaren 27a da, egun hori agertzen baita Arreta Goiztiarreko Erakundearteko Kontseiluaren idazkariak igorritako katalogo-proposamenari buruzko erabakiaren ziurtagirian, zeina espedientean jasota baitago.

49/52

Page 50:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

9. Azalpenen ataleko hamalaugarren paragrafoan, dekretuaren edukia jorratzen duenean, dekretuaren artikuluen kopurua zuzendu behar da; izan ere, azken bertsioak zazpi artikulu ditu eta ez sei, orain proposatutako testuan ikusten den moduan.

Oharra onartu da, eta zuzendu egin da dekretuaren guztizko artikuluen kopurua; 7 da zuzena, ez 6.

10. Horrez gain, Batzordeak ohartarazi du, azalpenen zatian agertzen den proiektuaren 5. artikuluaren aipamenari dagokionez, arreta goiztiarraren arloan prestakuntza espezializatua (edo, hala badagokio, esperientzia espezializatua) egiaztatzeko eskakizuna ez duela manu horrek “inposatzen”; manu horrek 13/2016 Dekretuaren 22.1 artikuluan ezarritako betebeharra gogorarazi baino ez du egiten.

Oharra onartu da, eta dekretu-proiektuaren 5. artikuluaren laburpena birformulatu egin da, aintzat hartuta aipatzen diren kontuak (arreta goiztiarraren arloko prestakuntza espezializatua edo, hala badagokio, esperientzia espezializatua), zeinak dekretu honen bidez garatuko baitira, lehendik exijitzen dituela otsailaren 2ko 13/2016 Dekretuak (EAEko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzkoa); zehazki, dekretu honen bidez osatu nahi den 22.1 artikuluko azken paragrafoak.

Hori oinarritzat hartuta, honela jaso da 5. artikuluaren edukiaren laburpena:

«5. artikuluak AGET bateko partaide izan nahi duten profesionalei ezar dakiekeen beste eskakizun bat garatzen du: arreta goiztiarrean espezializatutako prestakuntza egiaztatu beharko dute, edo bestela, gaian espezializatutako esperientzia».

11. Era berean, azalpenen zati horretan egiten den xedapen iragankorraren laburpena egokitu egin behar da xedapen iragankorrean benetan jasota dagoenera; bada, xedapen hori zentroei (HGAGZ) ematen zaien egiaztatzeko epea luzatzeari buruzkoa da, eta ez profesionalei ematen zaien epeari buruzkoa.

Oharra onartu da eta, dekretu-proiektuaren xedapen iragankor bakarraren edukiarekin eta xedearekin bat etorriz, bertako azalpenen zatian berariaz jaso da xedapenaren hartzaileak zein diren: arreta goiztiarraren esparruan zerbitzuak ematen dituzten zentroak (Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentro zentro gisa funtzionatzeko baimena eskatzen dutenak dekretu hau indarrean sartzen den unean edo indarrean sartu ondoren). Horrenbestez, zentro horiek, eta ez pertsona profesionalek, epe gehigarri bat izango dute egiaztatzeko AGETak osatzen dituzten profesionalek arreta goiztiarren arloko beharrezko prestakuntza edo esperientzia espezializatua dutela.

Dena den, xedapen iragankorraren edukiari dagokionez, kontuan hartu behar da, gaur egun zer datatan gauden ikusita, dekretu-proiektua indarrean sartzen den unean iraganda egongo dela otsailaren 2ko 13/2016 Dekretuaren (EAEko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzkoa) lehenengo xedapen iragankorrean ezarritako hiru urteko epea. Epe hori ezarri da, hain zuzen, arreta goiztiarraren arloan zerbitzuak ematen dituzten zentroak eskakizun materialetara, funtzionaletara eta langileei dagozkien eskakizunetara egokitu daitezen, dekretu horren 21. artikuluan zehazten den nahitaezko funtzionamendu-baimena lortzeko.

Hori horrela, eskakizun horiek bete ez dituzten zentroek ezingo dute Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentro gisa funtzionatu, 13/2016 Dekretuak ezartzen duenari jarraikiz.

50/52

Page 51:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

Testuinguru horretan, beharrezkoa da berriro zehaztea arreta goiztiarraren arloan zerbitzuak ematen dituzten zentroek zer egoeratan egon behar duten proiektatutako dekretua indarrean sartzen den unean, horiei ere aplika dakien AGETak osatzen dituzten profesionalak arreta goiztiarraren arloko beharrezko prestakuntza edo esperientzia espezializatua dutela egiaztatzeko ezartzen den epe gehigarria.

Puntu honetan, xedapen iragankor bakarraren idazketa ere aldatu da, eta honela gelditu da:

«1.– Dekretu hau indarrean jartzen den egunean haurren garapeneko eta arreta goiztiarreko zentro gisa funtzionatzeko nahitaezkoa den baimena duten zentroek, eta baimen hori eskatuta izanik horren gaineko ebazpena jasotzeko zain daudenek, gehienez ere lau urteko epe gehigarria izango dute, dekretu hau indarrean jartzen den egunetik hasita, Dekretuaren 5. artikuluan eskatzen diren langile-baldintzak betetzeko eta 6. eta 7. artikuluetan aurreikusitako moduan, dagokionaren arabera, baldintza horiek egiaztatzeko.2.– Aurreko ondorio berberetarako, aplikagarri izango da aurreko paragrafoan aurreikusitako gehienez ere lau urteko epe gehigarria Dekretua hau indarrean jarri ondoren, Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentro gisa funtzionatzeko baimena eskatzen duten zentroentzat».

C) Testuaren formulazioari buruzko oharrak.

1. «(…) letra larrien erabilera berrikusi behar da proiektuan, testu osoan uniformetasuna lortzeko. Bereziki, kontzeptu hauei egiten zaizkien erreferentzia orokorrak zaindu behar dira: arreta goiztiarra (batzuetan letra larriz agertzen da eta besteetan ez); Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen sistemako prestazio eta zerbitzuen katalogoa; zentroak; titulu, ikasketa eta konpetentzia profesionalen katalogoari buruzko proposamena (azalpenen zatiko hamaikagarren eta hamabigarren paragrafoak); lizentziak, diplomak, graduak eta halakoak, eta horietan jorratzen diren irakasgaiak: psikomotrizitatea, psikoterapia etab. (bereziki, azalpenen zatiko laburpenean eta 3. artikuluan); dekretu hau bera (bateratu egin behar da, halaber, “dekretua” edo “dekretu hau”).

Oharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu uniformean idatzita egotea abenduaren 5eko 12/2008 Legean25 (Gizarte Zerbitzuei buruzkoa) aipatzen diren kontzeptu eta esamolde guztiak; izan ere, lege-testu hori da arreta goiztiarraren arloan egin diren araudi-garapenak arrazoitzen dituen lege-aurrekaria.

Abenduaren 5eko 12/2008 Legean (Gizarte Zerbitzuei buruzkoa) aipatzen ez diren kontzeptu edo esamoldeei dagokienez, irizpide hau erabili behar da: urriaren 6ko 185/2015 Dekretuan26 (Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoa) edo otsailaren 2ko 13/2016 Dekretuan27 (EAEko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzkoa) idatzita agertzen diren moduan idatzi behar dira.

25 Zehazki, kontzeptu hauen izenak bateratu behar dira: «Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoa» eta «Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema»; baita hauei eginiko erreferentzia orokorrak ere: gizarte-zerbitzuen arloan lan egiten duten «zentroak» eta «arreta goiztiarra» bera («Arreta goiztiarreko esku-hartze sozialaren zerbitzuari» egiten zaion aipamen espezifikoa oinarri hartuta).26 Bereziki, «zerbitzu eta prestazio ekonomikoen fitxak» aipatzen direnean.27 Bereziki, aipamen orokorra egiten zaionean «arreta goiztiarreko

lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoari»; eta aipamen espezifikoa egiten zaienean hauei: «Arreta Goiztiarreko Erakundearteko Kontseilua», «Arreta Goiztiarreko Erakundearteko Batzorde Teknikoa» eta «Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentroak».

51/52

Page 52:  · Web viewOharra onartu da, eta hasierako letra larriz idatzita duten kontzeptu eta esamolde guztiak berrikusi dira, irizpide hau erabiliz: arau-proposamenaren testu osoan modu

Azkenik, arau-proposamenean aipamen orokor bakarra egiten zitzaion honi: «Diploma, Lizentzia edo Gradua»; bada, idazketa berrian ezabatu egin da. Bestetik, Haurren Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Zentroetan gauzatu behar diren eginkizunei dagokienez, zeinak gauzatzeko dagokion titulua egiaztatu behar baita, osorik letra xehez idaztea erabaki da (esaldiaren hasieran ez daudenean); aldiz, ezartzen diren tituluen lehen letra larriz idatziko da.

2. «Aintzat hartuta legeak egitean orainaldia erabiltzea gomendatzen dela, proiektuaren gaztelaniazko bertsioaren 2. artikuluan (aplikazio-eremuari buruzkoa), “serán” kendu eta “son” jarri behar da, eta 3.1 artikuluan “deberán” kendu eta “deben” jarri.

Oharra onartu da, eta dekretu-proiektuaren artikuluei dagokien zatia irizpide horiei jarraituz berridatzi da.

3. «Aurrerago ezartzen denarekin bat etorriz, 3.1 artikuluaren hasierako paragrafoan (psikomotrizitate-eginkizunetarako eskakizunei buruzkoa), gomendatzen dugu “baita titulazio osagarria ere” kentzea eta hau jartzea: “baita prestakuntza espezifikoaren egiaztagiria ere”.

Oharra onartu da eta, hortaz, psikomotrizitate-zereginarekin lotutako «titulazio osagarria» kontzeptuaren ordez, «prestakuntza espezifikoaren egiaztagiria» jarri da 3. artikuluko lehen eta bigarren paragrafoetan.

4. Txostenaren 98. epigrafetik 100.era bitartean, gramatikarekin lotutako hainbat gomendio jaso dira.

Gomendio guztiak onartu dira, eta testua zuzendu da, horietan esandakoari jarraikiz.

IV. ONDORIOA.

«Arreta goiztiarraren arloko lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta lanbide-gaitasunen katalogoari buruzko dekretu-proiektuaren» testuan egin diren aldaketek, memoria honen edukietan oinarriturik, eta, bereziki, EABJ-ren irizpenean oinarriturik egindako aldaketak, dekretu-proiektu horren bosgarren bertsioa sorrarazi dute; eta, bertsio hori dela-eta, eskudun organoari aurkeztuko zaio onar dezan.

Sinatua: LIDE AMILIBIA BERGARETXEGIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUORDEA

Elektronikoki sinatutako dokumentua, jatorrizko dokumentuaren balioa eta eraginkortasuna dituena.

52/52