· Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda...

159
ISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1--39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege zirela*. Jainkoak Israelen errebeldia salatu 2 Entzun, zeru-lurrok! Honela mintzo da Jauna: <<Haurrak sortu ditut eta hazi, baina aurka altxatu zaizkit. 3 Ezagutzen du idiak nagusia, bai eta astoak ere ugazabareneko aska; Israelek, ostera, ez du ezagutzen, nire herriak ez du aditzen>>. 4 Ai jende bekataria, gaiztakeriaz jositako herria, gaizkile-arraza, ume galduak! Baztertu egin dute Jauna, mesprezatu Israelgo Santua, bizkarra emanez. 5 Nola behar zaituztet zigortu, errebelde izateari utz diezaiozuen? Buru osoa zauritua duzue, bihotza erabat eroria*. 6 Orpotik burura, ez duzue atal bat ere osorik: dena zauri, ubeldura eta ebaki bizi, batere garbitu, lotu eta olioz gozatu gabe. 7 Zuen lurraldea hondatua dago, zuen hiriak suak erreta. Soroetako uzta atzerritarrek dizuete irensten zeuen begi aurrean. Dena hondamendi,

Transcript of  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda...

Page 1:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

ISAIAS

ISAIAS LEHEN ATALA (1,1--39,8)

1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege zirela*.

Jainkoak Israelen errebeldia salatu

2 Entzun, zeru-lurrok!Honela mintzo da Jauna:<<Haurrak sortu ditut eta hazi,baina aurka altxatu zaizkit.3 Ezagutzen du idiak nagusia,bai eta astoak ere ugazabareneko aska;Israelek, ostera, ez du ezagutzen,nire herriak ez du aditzen>>.

4 Ai jende bekataria,gaiztakeriaz jositako herria,gaizkile-arraza,ume galduak!Baztertu egin dute Jauna,mesprezatu Israelgo Santua,bizkarra emanez.5 Nola behar zaituztet zigortu,errebelde izateari utz diezaiozuen?Buru osoa zauritua duzue,bihotza erabat eroria*.6 Orpotik burura,ez duzue atal bat ere osorik:dena zauri, ubeldura eta ebaki bizi,batere garbitu, lotueta olioz gozatu gabe.

7 Zuen lurraldea hondatua dago,zuen hiriak suak erreta.Soroetako uztaatzerritarrek dizuete irenstenzeuen begi aurrean.Dena hondamendi,Sodomaren* porrokaldikoan bezala.8 Hor gelditu da Sion hiri ederra*mahastian txabolaeta meloi-sailean txosna bezain bakarti,etsaiz inguraturiko hiriabezain babesgabe.9 Jaun ahalguztidunak gutariko batzukbizirik utzi ez balitu,

Page 2:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

Sodoma eta Gomorraren* azkenaizango genukeen guk ere.

Justiziarik gabeko kulturik ez

10 Entzun Jaunaren hitza,Sodoma eta Gomorrakoen antzeko zaretenherri eta agintariok,aditu gure Jainkoaren irakaspena.

11 Honela dio Jaunak:<<Zertarako ditutamaigabeko zuen sakrifizioak?Leporaino naukate aharien erre-oparieketa zekor gizenen gantzak.Nazkatua nago zezen, bildotseta akerren odolaz.12 Nork eskatzen dizue horrelakorik,nire tenpluko atariak igaroeta niregana zatoztenean?13 Ez ekarri gehiago opari hutsalik;higuingarri zait intsentsuaren lurrina.Ilberri-jaiak, larunbatak, batzarrak...ezin ditut jasan jaiokgaiztakeriarekin batera.14 Biziki gorroto ditutzuen ilberri-jaiak eta festak;nekagarri zaizkit eta eramanezineko.15 Zuek otoitzerako eskuak altxatzean,bestaldera begira jartzen naiz;nahiz eta zuek eskariak ugaldu,ez dizuet entzuten,eskuak odolez beteak baitituzue.16 Garbi zaitezte, garbitu!Kendu nire begien aurretikegintza gaiztoak!Utzi gaiztakeria,17 ikas onbidea,saiatu zuzenbidean:lagundu zapalduari,egin justizia umezurtzari,defendatu alarguna!>>

18 Honela dio Jaunak:<<Zatozte, erabaki dezagun auzia:zuen bekatuak gorria bainogorriago badira ere,elurra bezain zuri geldituko dira;purpura bezain gorri izanik ere,artilearen antzeko bihurtuko dira.

Page 3:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

19 Nire esana egiteko prest bazaudete,lurralde honek duen gozoenetikjango duzue;20 ezezkoa emaneta errebelatzen bazarete, ostera,guduak irentsiko zaituzte>>.Jaunak berak esan du.

Hiri desleiala

21 Ai ene! Leiala zen hiriaemagaldu* bihurtua!Behinola justiziaz betea,zuzenbide-leku zena,orain hiltzaileen bizileku.22 Lehen zilar ziren, orain zabor;lehen ardo on, orain urardo.23 Zure agintariak errebeldeak dira,lapurrekin bat datoz.Denak eskupeko-zale,erregalo-gose.Umezurtzari ez diotejustiziarik egiten,alargunaren eskubideak ez die axolarik.24 Horregatik,honela dio Jaun ahalguztidunak,Israelgo Indartsuak:<<Hara! Mendeku hartuko dut etsaien lepotik,ordaina eman beharko dute.25 Zure aurka ekingo diot,zure zaborrakerabat erreko ditut arragoan,errauts guztia kenduko dizut.26 Lehen bezalako epaileak,antzina bezalako kontseilariakemango dizkizut berriro.Eta orduan <Hiri zuzen>,<Hiri leial> deituko dizute.27 Zuzena naizelako eta salbatzailea,askatu egingo dut Sion,askatu niregana itzul daitezenak.28 Errebelde eta bekatarientzat,ostera, hondamendia;Jauna bazter uzten dutenenak egin du.29 Lotsa gorria emango dizuete,hain maite zenituzten haritz sakratuek,hain atsegin zenituztenbaratze sakratuek*.30 Izan ere, hostoak iharturiko haritzarenantzeko izango zarete,

Page 4:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

urik gabeko baratzearen pareko.31 Gizon indartsua lastoa izango da,eta haren egintzak txinparta:biak batera erreko dira,eta ezin izango ditu inork itzali>>.

2,1 Hona hemen Juda eta Jerusalemi buruz Amotzen seme Isaiasi Jaunak agertu zion mezua.

Jerusalem, bakearen hiriburu (Mi 4,1-3)

2 Azken egunetan,Jaunaren etxea dagoeneko mendia*beste mendien gainezarriko du Jaunak,mendixka guztien gainetik jasoko.Eta hara joko dute nazio guztiek.3 Herri asko joango dira hara, esanez:"Zatozte,igo gaitezen Jaunaren mendira,Jakoben Jainkoaren etxera;bere bideak erakutsiko dizkigu,eta gu haren bidexketan ibiliko gara;Siondik irakatsiko baitu Jaunak,Jerusalemdik hitz egingo".4 Hark epaituko ditu nazioakerabakiko herrialde askoren auziak.Ezpatak golde bihurtuko dituzteeta lantzak igitai.Ez da nazioriknazioaren aurka altxatuko,ez dira gehiagogudurako prestatuko.5 Ea, bada, Jakoben herri*,ibil gaitezen Jaunaren argitan!

Jaunaren eguna

6 Jauna, bertan behera utzia duzuzeure herria, Jakoben ondorengoak;aztiz* eta igarlezbeteak daude bazterrak,filistearren artean bezala,eta atzerritarrekin itunak egiten dira.7 Betea dago lurraldeaurrez eta zilarrez,neurtezineko ondasunez;betea dago lurraldea zaldiz,kontaezin ahalako gudu-gurdiz.

Page 5:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

8 Betea dago lurraldea idoloz:beren eskuz eginaren aurreandira ahozpezten,beren behatzez landuaren aurrean.9 Makurtu beharko du, bai, gizakiak,eta bere burua apaldu:zuk ez barkatu, Jauna!

10 Israeldarrok, sar zaitezte haitzartean,gorde lurpean,Jauna beldurgarrieta ospe distiratsuz agertzean.11 Behera begiratu beharko dutebegi harroek,makurtu beharko du giza handikeriak.Jauna bakarrik agertuko dagarai egun hartan.12 Orduan, Jaun ahalguztidunakmakurraraziko dituharro, handiputz eta burutente guztiak:13 Libanoko zedro handi eta tantaiaketa Baxango haritz guztiak,14 mendi handiaketa tontor garai guztiak,15 dorre trinkoaketa harresi menperakaitzak,16 itsaso zabaleko ontziak*eta ontzi bikain guztiak.17 Beheratu beharko du giza harrokeriak,makurtu beharko du giza handikeriak.Jauna bakarrik agertuko dagarai egun hartan,18 eta idoloak erabat galduko dira.

19 Sar zaitezte haitzuloetan,gorde lurreko leizeetan,Jauna beldurgarrieta ospe distiratsuz agertzean,lurra dardaraztera etortzean.20 Egun hartan,gizaki orok sator eta saguzarreibotako dizkie bere idoloak,gurtzeko eginak zituenurrezko eta zilarrezko idoloak;21 gizakiak oro hartzulo eta haitzarteetansartuko dira,Jauna beldurgarrieta ospe distiratsuz agertzean,lurra dardaraztera etortzean.22 Ez jarri, beraz, zeuen ustea gizakiagan,

Page 6:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

arnasaldi bat besterik ez baita:zertarako balio lezake?

Jerusalemgo nahasmendua

3,1 Hara, Jainko Jaun ahalguztidunakkendu egingo die Jerusalemi eta Judarieuskarri eta mantenu oro:ogi-mantenua eta ur-mantenua,2 gudalburua eta gudaria,epailea eta profeta,igarlea eta arduraduna,3 buruzagia eta handikia,kontseilaria eta aztikerian adituaeta sorginkerian trebatua.4 Mutikoak jarriko dizkie nagusi,beren nahierara goberna ditzaten.5 Jendeak elkarri erasoko dio,bakoitzak bere ondokoari:ez diete errespeturik izangogaztetxoek zaharrei,ez eta behekoek goikoei.6 Anaiak anaiari helduko dioaitaren etxean, esanez:<<Hik baduk soinean zer jantzi*;izan hadi, beraz, gure agintari;hik gobernatu hondakin-pila hauek>>.7 Eta besteak erantzungo dio:<<Ni ez nauk inoren mediku,etxean ez diat ogirik, ez jantzirik:ez nazazue jar, beraz, herriko agintari>>.8 Bai, lur jo du Jerusalemek,gainbehera erori da Juda,haien esanak eta eginakJaunaren ospea iraindu besterikez baitute egiten.9 Ez dute inolako lotsarik*:ez dute beren bekatua ezkutatzen,zabaltzen baizik, Sodomak bezala.Zoritxarrekoak benetan,beren buruen zoritxarrerako ari baitira!10 Zorionekoa* zintzoa!Ongi izango da,bere egintzen fruitua gozatuko du.11 Zoritxarrekoa gaiztoa!Gaizki izango da,bere egintzen ordaina jasoko du.12 Oi ene herri,muttiko bat duzu zapaltzaile,emakumeak agintari*!

Page 7:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

Oi ene herri,gidariek oker zaramatzate,bide zuzenetik kanpora!

Jauna buruzagiekin auzitan

13 Prest dago Jauna auzitarako,gertu bere herria* epaitzeko.14 Bere herriko arduradun eta buruzagieiauzitara deitzen die eta esaten:<<Zuek suntsitu duzue nire mahastia*,behartsuei lapurtuazbeterik dauzkazue etxeak.15 Baina zuei zer axola?Nire herria zapaltzen duzue,eta hankapean hartzenbehartsuen duintasuna*>>.Jainko Jaun ahalguztidunak esan du.

Jerusalemgo emakumeen aurka

16 Honela dio Jaunak:<<Bai harroak direla Siongo emakumeak!Lepoa luzaturik dabiltza, keinuka,begiak batetik bestera,pauso txikian,oinetako katetxoei txilin eraginez>>.17 Horregatik, ezkabia sartuko dieJaunak buruan Siongo emakumeoieta larrugorritan utziko ditu.

18 Egun hartan apaingarri guztiak*kenduko dizkie Jaunak:19-21 oin, beso eta behatz,buru, lepo eta gerri,ile, sudur eta belarrietako bitxiaketa lurrin gozoak;22-23 jantzi dotore, mantu,lepoko zapi eta poltsak,gona fin, durbante eta mantilak.24 Lurrinaren ordez kiratsa izango dute,gerrikoaren ordez soka,ile-txirikorda dotoreen ordezburusoila,jantzi finen ordez zakukia,edertasunaren ordezburdin goriaren marka*.

Jerusalemen alargunak ugari

Page 8:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

25 Jerusalem, zure gizonakezpataz eroriko dira,zure gudariak gerran.26 Zure kaleetan intziria eta dolua izango dira,eta zu, atsekabearen atsekabez,lurrean eseriko.

4,1 Egun hartan, zazpi emakumekgizon bakar bati helduko diote, esanez:<<Geure buruak geuk mantenduko ditugu,geuretik jantziko gara,baina zure izenaeraman dezagula bederen!Kendu gure lotsa!>>

Jaunak Jerusalemen bizirik geldituak babestuko

2 Egun hartan, Jaunak ernearaziko duena*Israelen bizirik gelditueneder eta ohore izango da;lurrak emango duena,haien harrobide eta apaingarri.3 Orduan, Sionen eta Jerusalemenbizirik geldituei*eta bertan bizi izateko aukeratuei,<<Jainkoari sagaratuak>> deituko zaie.4 Jaunak bere zigor-epaia beteko duenean,Siongo bizilagunen* zikinak kenduko ditueta Jerusalemen isuritakoodola garbituko.5 Orduan, Siongo mendi osoaren gaineta bertan bilduriko guztien gain,ke-lainoa sortuko du Jaunak egunezeta sugar distiratsua* gauez.Eta Jaunaren aintzaizango da guztien gain6 babes eta geriza:sargorian itzal izango dute,ekaitz eta euriteangordeleku eta aterpe.

Mahastiaren maite-kanta

5,1 Neure adiskidearen izeneannator kantatzeraadiskideareneta beraren mahastiaren kanta*.Nire adiskideak bazuen mahasti batmalda jori batean.2 Lurra harrotu, harriak kendu

Page 9:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

eta landarerik onenak landatu zituen.Erdian talaia eraiki zuen,eta dolarea egin.Mahats gozoa espero,eta sasi-mahatsa eman zion.3 Orain, bada, Jerusalemgo bizilagunok,Judako gizon-emakumeok,zuek erabaki nireeta nire mahastiaren arteko auzia.4 Zer egin niezaiokeen neure mahastiariegin diodanaz gainera?Mahats gozoa espero nuen:zergatik eman dit sasi-mahatsa?5 Esango dizuet, bai,zer egingo diodan neure mahastiari:itxitura kenduko diot,larre bihur dadin;harresia zulatuko, zapal dezaten;6 lugorri bihurtuko dut:ez dute inausiko, ez jorratuko,eta sasiek eta laharrek hartuko dute;bertan euririk ez egitekoaginduko diet hodeiei.7 Israel daJaun ahalguztidunaren mahastia;Judako herria,haren landare-sail kuttuna.Zuzenbidea espero zuen harengandik,eta horra: zuzengabekeria!Justizia espero zuen,eta horra: aieneak!

Gaiztoen aurka madarikazioak

8 Ai zuek, etxea etxeari eta soroa soroarieransten diozuenok,besteak bizitokirik gabe utziz,lurralde osoarenjaun eta jabe bakar izateko!9 Entzuna dut Jaun ahalguztidunakegindako zina:<<Etxeok oro hondatu egingo dira;handiak eta ederrak izan arren,hutsik geldituko.10 Hiru hektareako mahastiakzahagi erdi bat ardo besterikez du emango;hamar anega hazikanega bat ale besterik ez>>.

Page 10:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

11 Ai zuek, goizean goiz edanari ekineta gauean berandu arteardoz berotzen zaretenok!12 Zitara eta harpa,danbolin eta txistu-soinuaeta ardoa ugari zuen janaldietan;baina Jaunaren ekintzaz*ez zarete ohartzen,haren egintzakez dituzue aintzakotzat hartzen.13 Horregatik,nire herria erbestera daramatebere axolagabekeriagatik.Buruzagi eta jende xehe,gose-egarriz hilko dira denak.14 Herio Leizeak neurrigabezabalduko du aho-zuloaeta irekiko eztarria,handikiak eta herri xehea irensteko,beren irri eta barre guztiekin batera.15 Makurtu beharko du, bai, gizakiak,eta bere burua apaldu;begiak jaitsi beharko harroek.16 Jaun ahalguztidunak justizia eginezagertuko du bere handitasuna;Jainko santuak epaia betezagertuko du bere santutasuna.17 Erraustutako hirian,zelaian bezala bazkatuko dira ardiak,larratuko ahuntzak.

18 Ai zuek, idiek gurdia bezalabekatua garraiatzen duzuenok!19 Honela diozue:<<Bizkor burutu beza Jaunakbere egintza,ikusi ahal dezagun;lehenbailehen bete bezaIsraelgo Santuak bere asmoa,ezagutu ahal dezagun>>.20 Ai zuek, gaitzari on eta onari gaitzesaten diozuenok,iluna argi eta argia ilun,samina gozo eta gozoa saminbihurtzen duzuenok!21 Ai zuek, zeuen begitan jakintsu,zeuen ustetan zentzudun zaretenok!22 Ai zuek, ardoa edaten nagusi,edariak nahasten txapeldun zaretenok,23 errudunari diru-truke arrazoi ematen

Page 11:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

eta errugabeari zuzenbideaukatzen diozuenok!24 Beraz, suak lastoa irensteneta sugarrak galtzuakiskaltzen duen bezala,halaxe ihartuko dira zuen sustraiak,hauts bihurtuko zuen loreak.Zeren eta Jaun ahalguztidunarenirakaspena baztertu egin baituzueeta Israelgo Santuaren hitzamesprezatu.

Jaunaren haserrea. Urrutiko herri bati dei

25 Horregatik piztu da Jaunaren haserreaberaren herriaren aurka;luzatua du eskua zigortzeko.Dardar dagite mendiek,zaborra bezala daude gorpuak kaleetan.Hala ere,Jaunaren haserrea ez da baretu;luzatua du oraindik eskua zigortzeko*.26 Urrutiko herri bati*egingo dio dei Jaunak,bandera jasoz eta txistuka,eta lurraren azken bazterretatiketorraraziko du.Hor non datozen arin eta bizkor:27 ez dira nekatzen, ez estropezu egiten;ez ditu loak, ez logaleak geldiarazten;ez zaie gerrikoa askatzen,ez eta oinetako lokarria eteten.28 Ongi zorroztuak dituzte geziak,ongi teinkatuak uztaiak.Haien zaldi-apatxakharria bezain gogor,haien gurdi-gurpilakzurrunbiloa bezain bizkor;29 haien orroa lehoiarena,lehoikumearena bezalakoa:orroa eginez, harrapakinari heldueta eraman egiten du,eta ezin dio inork kendu.30 Egun hartan,Israelen aurka egingo du orroa,itsasoak egin ohi duen bezala.Eta lurrari begiratuko dionak,ilunpea eta atsekabea besterikez du ikusiko,eta argia hodei beltzek ilundua.

Page 12:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

Jaunak Isaiasi profetagintzara dei

6,1 Uzias erregea hil zen urtean*, tronu altu eta garai batean eseria ikusi nuen Jauna; haren mantu-hegalak tenplua betetzen zuen. 2 Suzkoak bezalako izaki* batzuk zituen gainean. Seina hegal zituzten: bi hegalez aurpegia estaltzen zuten, beste biz gorputza, eta beste biz hegaz egiten zuten. 3 Eta honela egiten zioten oihu elkarri:

<<Santu, santu, santua,Jaun ahalguztiduna!Lur osoa betetzen du haren aintzak>>.

4 Ahots honen oihuaz, tenpluko ate-orpoek dardar egin zuten, eta tenplua kez bete zen. 5 Nik esan nuen: <<Ai ene, galdua naiz! Ezpain kutsatuak baititut, eta kutsaturiko ezpainak dituen herrian bizi bainaiz. Bekatari izanik, Errege eta Jaun ahalguztiduna ikusi baitut neure begiz>>.

6 Une hartan, suzkoak bezalako izaki haietako bat niregana etorri zen hegan, su-hatzez aldaretik harturiko txingar bat eskuan zekarrela, 7 eta txingarraz ahoa ukitu zidan, esanez:

<<Begira, txingar honekezpainak ukitu dizkizu.Kendu zaizu, beraz, gaiztakeria,barkatu bekatua>>.8 Orduan, Jaunaren ahotsaentzun nuen esaten:<<Nor bidaliko dut?Nor izango dugu mandatari?>>Nik erantzun nuen:<<Prest nauzu, bidali neu>>.9 Hark esan zidan:<<Zoaz eta esaiozu herri honi:<Entzungo duzue, bai, baina ulertu ez;ikusiko duzue, bai, baina ohartu ez>.10 Gogortu buru-bihotzak herri honi,gortu belarriak, itsutu begiak.Ez bezate beren begiez ikus,ez belarriez entzun,ez eta buruaz ulertu ere,horrela niregana bihur ez daitezeneta salba ez ditzadan>>.11 <<Noiz arte hori, Jauna?>>,galdetu nuen nik.Eta hark erantzun:<<Hiriak deseginik eta hutsik,etxeak inor gabeeta lurrak soil gelditu arte>>.12 Jendea erbestera bidaliko du Jaunak,

Page 13:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

eta lurralde osoahuts-hutsik geldituko da.13 Eta hamarretik bat bakarrabertan gelditzen bada,huraxe ere suari emango diote,haritza eta terebintoa bezala:moztu eta gero,ondoa besterik ez zaie gelditzen;baina ondo horretatikkimu santua erneko da berriro*.

Akaz erregearentzat mezua

7,1 Akaz*, Jotamen semea, Uziasen biloba, Judako errege zela, Siriako errege Retzinek eta Israelgo errege Pekahek, Remaliasen semeak, Jerusalemi eraso egin zioten, baina ezin izan zuten konkistatu.

2 Siriarrak Efraimen kanpatuak zeudela jakin zutenean*, erregeak, bere etxekoek eta herri osoak dardara egin zuten, haizeak jotzean basoko zuhaitzek dardara egin ohi duten bezala.

3 Orduan, Jaunak Isaiasi esan zion: <<Hartu zeure seme Xear-Jaxub* eta zoaz Akazengana; goiko urtegiko ubide-muturrean, oihal-garbitzailearen sororako bidean, aurkituko duzu. 4 Eta esaiozu:

<<Egon erne, baina lasai!Ez beldurtu, ez ikaratuSiriako Retzineneta Remaliasen semearenhaserre-sumina dela-eta,kea darien ilinti-mutur bibesterik ez baitira.5 Zu galtzeko elkar hartu dute siriarreketa Israelgo herri eta erregeak.Honela diote:6 <Igo gaitezen Judaren aurka,setia dezagun eta menpean hartu,eta jar dezagun bertan erregeTabeel-en semea*>.7 Baina hona zer dioen Jaunak:Ez, ez da horrelakorik gertatuko!8-9 Damasko da Siriako hiriburu,eta Retzin Damaskoko buruzagi;Samaria da Efraimgo hiriburu,eta Remaliasen semeaSamariako buruzagi;baina, hirurogeita bost urte barru,Efraim, suntsitua,ez da iadanik herri izango.Sendo sinesten ez baduzue,ez duzue sendo iraungo>>.

Page 14:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

Emanuelen ezaugarria

10 Beste mezu hau ere eman zion Jaunak Akazi Isaiasen bidez: 11 <<Eskaiozu zeure Jainko Jaunari ezaugarri bat, nahiz lurraren barrenean nahiz zeru gorenean>>.

12 Eta Akazek erantzun: <<Ez dut ezaugarririk eskatuko, ez dut Jauna tentatu nahi>>.

13 Orduan, Isaiasek esan zuen:<<Entzun, Daviden ondorengook:gizakiak nekaraztea aski ez duzuela,nire Jainkoa ere nekarazinahi al duzue?14 Jaunak berak emango dizue, bada, ezaugarria:hona, andre gaztea* haurdun dagoeta semea izango du,eta Emanuel, hau da, <Jauna gurekin>,jarriko dio izen.15 Gatzatua eta eztia* jango ditu haurrak,gaitza baztertzeko eta ona aukeratzekogauza izan arte.16 Baina haurra gaitza baztertzekoeta ona aukeratzeko gauzaizan baino lehen,hutsik geldituko dahalako beldurra ematen dizuetenbi erregeen lurraldea*.17 Egun txarrak* etorraraziko dizkizue Jaunakzuri, zeure herriari eta familiari,Israelgo erreinua Judarengandikbereizi zenez geroizan ez diren bezalako egunak;hots, Asiriako erregea bidaliko dizue.18 Egun hartan, Jaunak txistua joeta euliak pilaka bezalaetorraraziko ditu egiptoarrakNilo ibaiaren azken bazterretatik,erleak samaldan bezalaasiriarrak beren lurraldetik.19 Etorri eta denak pilan kokatuko diramendarte sakon eta haitzarteetan,sastraka eta zelaietan.20 Egun hartan,Eufrates ibaiaz bestaldeanalogeran harturiko labanazmoztuko dizue Jaunak buruko ilea*,kenduko bizarra eta izterrondoko ilea.Asiriako erregea da, alegia, labana>>.

21 Egun hartan, bakoitzak behi bat edo bi ardi baizik ez

Page 15:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

baditu ere, 22 gatzatua jateko adina esne emango diote. Bai, lurraldean bizirik geldituko diren guztiek gatzatua eta eztia jan ahal izango dituzte.

23 Egun hartan, zilarrezko mila txanpon balio zituen mila landareko mahastia sasi- eta lahar-toki bihurtuko da. 24 Ehiztariak bakarrik sartuko dira bertan beren gezi eta uztaiez, lurralde osoa sasi- eta lahar-toki bihurtuko baita. 25 Aitzurrez gorritu ohi ziren mendi-maldetara ez da inor joango, sasi eta laharrak direla-eta: behi-larre eta ardi-leku izango dira.

Isaiasen semea, Israelentzat ezaugarri

8,1 Honela agindu zidan Jaunak: <<Hartzazu ohol handi bat eta idatzi hizki arruntez: <Maher-Xalal-Hax-Baz> --hau da, <Laster harrapaketa, berehala lapurreta>--. 2 Hartu gero bi lekuko fidagarri: Urias apaiza eta Zakarias, Jeberekiasen semea>>.

3 Bien bitartean, neure emazte profetesarekin harremanak izan nituen; haurdun gelditu zen eta semea izan zuen. Jaunak esan zidan: <<Jarriozu izena <Maher-Xalal-Hax-Baz>. 4 Izan ere, haurrak <aita> eta <ama> esaten ikasi baino lehen, Damasko eta Samaria hustu egingo dituzte eta bertako aberastasunak Asiriako erregeari eramango>>.

Asiriarren inbasioa iragarri

5 Honela esan zidan Jaunak berriro:6 <<Retzin eta Pekahen beldurrez*,herri honek Siloeko ur bareeimuzin egin dienez gero,7 Eufratesko ur handi eta indartsuenazpian hartuko du Jaunak,Asiriako erregeareneta haren indar guztien azpian, alegia.Ubide eta ibai-bazter guztietangainez egingo du urak.8 Judara iritsiko da,urpean hartuko du,dena leporaino estaliko.Haren uradarrek luze-zabal osoanestaliko dute zure lurraldea,oi Emanuel*!>>

9 Ikara zaitezte, herriok,suntsitu egingo baitzaituztete!Entzun hau, urrutiko lurralde guztiok:armak hartu arren,suntsitu egingo zaituztete;bai, armak hartu arren ere,suntsitu egingo zaituztete.10 Asmatu egitamuak:bertan behera geldituko dira.

Page 16:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

Proposatu nahi duzuena:alferrik izango da,Jainkoa gurekin baitago.

Jaunari bakarrik izan beldur

11 Eskutik hartu ninduen Jaunak eta herri honen bideari ez jarraitzeko agindu zidan, esanez: 12 <<Ez esan <matxinada> herri honek <matxinada> esaten dion guztiari. Ez izan beldurrik, ez ikararik, herri hau beldurtzen duenarengatik. 13 Jaun ahalguztiduna bakarrik behar duzue santutzat hartu; hari behar diozue beldur izan, hari ikara. 14 Santutegi* nauzue ni, baina bai eta behaztopa-harri ere, Israelgo bi erresumei oztopo eragingo dien harkaitz eta Jerusalemgo bizilagunentzat sare eta tranpa izango dena. 15 Askok egingo dute bertan estropezu, erori eta hil egingo dira; sarean bilduak eta harrapatuak geldituko dira>>.

Isaiasen oharpenak ikasleentzat

16 Zigilupean gordea uzten dutirakaspen eta aitorpen hau*neure ikasleentzat.17 Jaunaren zain nago, nahiz eta harkJakoben herriari aurpegia gorde;harengan nik itxaropen.18 Zuek, ene ikasleok, begira nirieta Jaunak eman dizkidan haurrei:Sion mendian bizi denJaun ahalguztidunak jarri gaituIsraelentzat ezaugarri eta zantzu.19 Bai, hau esango dizuete segur aski:<<Egiezue kontsulta hilazti eta igarleei,isil-misilean eta marmarkaari ohi diren horiei.Herri batek ez ote dizkiebizien gorabeherak beren jainkoeieta hildakoei galdetu behar?>>20 Zuek, ordea, egon adiirakaspenari eta aitorpenari!Hauetara jotzen ez duenakez du egunsentirik ikusiko*.

Egun larriak

21 Batetik bestera ibiliko da jendea,larri eta goserik.Goseak amorraturik,madarikatu egingo duteberen erregea eta beren Jainkoa.Nahiz gora begiratu,

Page 17:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

22 nahiz lurrera begiratu,estualdia eta ilunpea,iluntasun larria izango dute nonahi.

Bake-erregearen garai berria

23 Baina orain estualdian daudenakez dira beti ilunpetan egongo.Garai bateanlotsagarri utzi zituen JaunakZabulonen lurraldeaeta Neftaliren lurraldea;baina geroztik ospetsu egin duitsas ondoko bidea,Jordanez haranzko lurraldea,eta Galilea, jentilen eskualdea*.

9,1 Ilunpetan zegoen herriakargi handia ikusi du.Itzalpean bizi zireneiargiak egin die distira.2 Poz bizia sortu diezu,alaitasun handia eman*.Pozik daude zure aurrean,uzta biltzean bezain pozik,harrapakinak banatzean bezain alai.3 Apurtua baituzu lepoan zeramatenuztarri astuna,zapaltzailearen aginte-makila,Madiango gudarosteaapurtu zenuen bezalaxe.4 Lurra danbaka zapaltzen zutengudari-botaketa odolez zikinduriko jantziaksuak erreko ditu eta irentsiko.5 Haur bat jaio zaigu,Jainkoak seme bat eman digu.Beroni ezarri zaio aginpidea,eta honela deitzen diote:<<Kontseilari miragarri,Jainko indartsu,Aita betiereko, Errege bakemaile>>.6 Gero eta zabalagoa izango daharen agintaritza, azkengabekoa bakea.Daviden tronuan izango da errege,eta justizia eta zuzenbideaizango dira haren erregetzarenoinarri eta sostengu,oraindanik eta betiko.Jaun ahalguztidunaren maitemin sutsuak

Page 18:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

egingo du hori.

Israelgo erresumarentzat zigor-mezua

7 Zigor-mezua zuzendu die JaunakJakoben ondorengoei,Israelgo erresumari* datorkio gainera.8 Israel herri osoak,Samarian bizi diren guztiekizango dute horren berri.Honela baitzioten harro eta puzturik:9 <<Adreiluzko etxeak erori badira,harlanduzkoak egingo ditugu.Piku-habeak bota badituzte,zedrozkoak jarriko ditugu haien ordez>>.10 Baina Jaunak etsaiak* xaxatu dizkioeta aurka altxarazi:11 siriarrak ekialdetik,filistearrak mendebaldetik.Ahoa betean irentsi dute Israel.Hala ere,Jaunaren haserrea ez da baretu;luzatua du oraindik eskua zigortzeko.12 Baina herria ez zenzigortzen zuenarengana bihurtu;Jaun ahalguztiduna bilatzenez ziren lehiatu.13 Horregatik, Jaunak Israeloso-osorik moztuko du:buru eta buztan,palmondo eta kanabera*;egun berean moztuko ere.14 Arduradunak eta handikiak dira burua;gezurra irakasten duten profetak,buztana.15 Herria bidetik okertu dute gidariek,eta galdurik dabiltza haiek gidatuak.16 Horregatik, herri honetako gazteakez ditu Jaunak begiko,umezurtz eta andre alarguneiez die gupidarik izango.Izan ere,sinesgabe eta makurrak dira denak,eta ergelkeria darie ahotik guztiei.Hala ere,Jaunaren haserrea ez da baretu;luzatua du oraindik eskua zigortzeko.17 Gar bizian ari da gaiztakeria,sua sasi eta lahar artean bezala;hartuak ditu denak,

Page 19:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

suak txaradia bezala,kea kiribilean gorantz doala.18 Jaun ahalguztidunaren haserreaz,sutan dago lurraldea,eta suaren menpe herria.Ez dio inork inori bizia barkatzen:19 eskuinaldetik horzkada, eta hala ere gose;ezkerraldetik jan, eta ezin ase.Bakoitzak bere ondokoa* du jaten.20 Manasesek Efraim irensten dueta Efraimek Manases*,eta biak elkar harturikJudaren aurka doaz.21 Hala ere,Jaunaren haserrea ez da baretu;luzatua du oraindik eskua zigortzeko.

10,1 Zoritxarrekoakzuzengabeko legeak emateneta jasanezineko dekretuakidazten dituztenak!2 Jende xeheari zuzenbidea ukatzen dioteeta dohakabeei eskubideak kentzen;alargunak larrutzen dituzteeta umezurtzak zurrupatzen.3 Zer egingo ote duzuekontuak hartzeko egunean?Zer, hondamena urrutitiketortzen ikustean?Norengana jo laguntza eske?Non gorde ondasunak?4 Preso joan beharko duzue, makurturik,edota gerran erori hilda.Hala ere,Jaunaren haserrea ez da baretu,luzatua du oraindik eskua zigortzeko.

Jaunak Asiriaren bidez zigortu

5 Honela dio Jaunak:<<Zoritxarrekoa Asiria,eskuan dudan sumin-zigor hori!6 Herri sinesgabearen aurkabidaltzen dut,haserretu ninduen herriaren aurka,lapurretara eta harrapaketara,hura kaleetako lokatza bezalazapaltzera.7 Baina oso bestelako asmoakditu Asiriak buruan:

Page 20:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

suntsitzea du asmo,herri asko birrintzea.8 Hona zer dioen:<Nire gudalburuak ez al diraerregeen pareko?9 Ez ote ditut konkistatuKalno eta Karkemix, Hamat eta Arpad,Samaria eta Damasko*?10 Neure esku hartu ditutsasijainkoak gurtzen dituzten herriak*,nahiz eta beraien idoloakJerusalem eta Samariakoakbaino ugariago izan;11 Samariari eta haren sasijainkoei egina,nola ez diet egingo, bada,Jerusalemi eta beronen idoloei?> >>

12 Jaunak, Sion mendian eta Jerusalemen egitekoa burutuko duenean, Asiriako erregearen harrokeriak eta handikeriak zigortuko ditu.

13 Izan ere, honela dio Asiriako erregeak:<<Neure indarrez egin dut hori guztia,neure trebeziaz, argia bainaiz.Herrien arteko mugak ezabatu ditut,haien ondasunak harrapatueta, gudari ausartaren gisa,erregeak eraitsi.14 Habia bati bezala erantsi diet eskuaherrien aberastasunei.Habian utzitako arrautzakhartzen diren bezalaxehartu dut neuretzat lur guztia,eta ez zuen inork hegalik mugitu,ez txio egiteko mokorik zabaldu>>.

15 Baina aizkorak uste ote duaizkolaria baino handiago denik?Trontzeak uste ote dutrontzalaria baino gehiago denik?Ez du zigorrak erabiltzen zigorduna!Ez du zurezko makilak hartzenzurezko ez den makiladuna!16 Horregatik, Jaun ahalguztidunakahulezia bihurtuko duasiriarren sendotasuna,eta haien gorputz ederraksukarrez joko ditu,suak hartuta bezala jarriko.17 Israelen argi den Jainkoa

Page 21:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

su bihurtuko da,Israelen Santua sugar,eta bat-batean erreko ditu,sasia eta laharra bailiran.18 Basoa eta baratzea bezain jori zena,goitik behera* desegingo du,gaixotasun larriak gizakiadesegiten duen bezala.19 Eta basoan geldituko diren zuhaitzakhain gutxi izango dira,ezen ume batek erekontatu ahal izango baititu.

Bakar batzuk itzuliko

20 Egun hartan,Israelen bizirik geldituek,Jakoben ondorengoetanonik aterako direnekez dute gehiago beren zigortzailea*hartuko euskarritzat,baizik eta Jauna, Israelen Santua,hartuko dute benetako euskarritzat.21 Jakoben ondorengoen artean,bakar batzuk besterik ez dira itzulikoJaun indartsuagana.22 Zure herria itsasoko hondarrabezain ugaria izango bada ere,oi Israel,bakar batzuk besterik ez dira itzuliko:erabakia dago hondamendia,herriak ondo merezia.23 Erabakia beteko du Jaun ahalguztidunak,lurralde osoan beteko ere.

Asiriarrak zigortuko

24 Honela dio Jaun ahalguztidunak:<<Oi zu, Sionen bizi zaren nire herria!Ez izan Asiriaren beldurrik,zigorrez jotzen bazaitu ereeta zure aurka makila jasotzen badu ere,behinola egiptoarrek bezala.25 Izan ere, oso denbora gutxi barruamaituko da zure kontra dudan haserrea,eta nire suminak haiek ditu hondatuko.26 Jaun ahalguztidunak haien aurkaastinduko du zartailua,Horeveko harkaitzeanmadiandarrak jo zituenean bezala;

Page 22:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

eta Asiriaren kontra jasoko du makila,behinola Egiptonitsasoaren kontra bezala.27 Egun hartan, erori egingo zaizuAsiriaren zama bizkarretiketa haren uztarria lepotik;oparoaldia izango duzu ondoren>>.

Bat-bateko inbasioa

28 Aiatera* iritsi da erasotzailea,Migronen barrena dator,Mikmasen egin du armen ikuskapena,29 igaro du haitzarteko ataka,Geban eman du gaua;ikara dira Ramakoak,ihesi doa Saulen Gibea hiria.30 Egin garrasi, Bat-Galim hiria!Entzun, Laixako jendea!Erantzun, Ahatot hiria!31 Madmenakoek ihesari eman diote,Gebimgo bizilagunakbabes bila dabiltza.32 Nob-en da dagoeneko erasotzaileaeta eskua altxatzen du mehatxukaSion mendiaren aurka,Jerusalemgo muinoaren aurka.33 Hara, Jainko Jaun ahalguztidunakindarrez lurrera botako dituerasotzaileak,zuhaitzari adarrakmozten zaizkion bezala,nahiz eta garaiak eta sendoak izan.34 Aizkoraz jotzen du baso trinkoa,eta Libanokoak* bezainzuhaitz mardulak ere lurrera datoz.

Bakezko garaia

11,1 Kimu bat aterako daJeseren* zuhaitz-ondotik,adaxka bat erneko haren sustraietatik.2 Beraren gainean kokatuko daJaunaren Espiritua:jakinduriaz eta adimenez beteko du,kontseilari zuhur egingoeta kemenez jantziko,Jainkoa ezagutzeneta haren esaneko izatenirakatsiko dio.

Page 23:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

3 Jainkoarenganako begiruneaizango du pozbide.Ez du itxuratik bakarrik epaituko,ez du entzundako hutsetik erabakiko.4 Jende xehea zuzenbidez epaituko du,lurraldeko dohakabeen eskubideakdefendatuko.Makilaz bezala zigortu eta hilko ditubere hitzez herriko gaiztoak.5 Justiziak eta leialtasunakinguratuko dute,gerrikoak gerria bezala.6 Orduan, otsoa eta bildotsaelkarrekin biziko dira,lehoinabarra eta antxumeaelkarren ondoan etzango;zekorra eta lehoikumeabatera haziko dira,eta haurtxo batek zainduko ditu.7 Behia eta hartz emeaelkarrekin larratuko diraeta haien umeak batera etzango.Lehoiak lastoa jango du,idiaren antzera.8 Bularreko haurrasuge-zuloetan jolastuko da,sugegorri-habian sartuko du eskua.9 Nire mendi santu osoanez du inork kalterik,ez hondamendirik egingo,Jaunaren ezagupenak beteko baitulurralde osoa, urak itsasoa bezala.

Herria erbestetik itzuli

10 Egun hartan,Jeseren zuhaitz-ondoko kimuabandera gisa altxatua izango da,herri guztien begi aurrean;nazioak bila joango zaizkioeta ospetsua izango da haren egoitza.11 Egun hartan,Jaunak eskua luzatuko du berriro,bere herrian bizirik geldituakbereganatzeko,Asiria eta Egiptotik,Patros, Etiopia eta Elamdik,Xinear, Hamateta itsasertzeko lurraldeetatik*.12 Bandera jasoko du herrientzat;

Page 24:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

israeldar erbesteratuak bilduko ditueta Judako sakabanatuaklurraren lau aldeetatik elkartuko.13 Efraimen ikusezina galdu egingo daeta Judaren etsaigoa amaitu.Efraimek ez du Judarentzatikusezinik izango,ez eta Judak ere Efraimentzat etsaigorik.14 Biek elkar harturik,mendebaldeko filistearreiatzetik erasoko diete,sortaldeko herrieiaberastasunak kenduko.Edom eta Moaben jabe egingo dira,eta amondarrak* menpeko izango dituzte.15 Jaunak Egiptoko Itsaso Gorrialehortuko du;Eufrates ibaiaren gain eskua luzatueta, haize-errea ateraraziz,zazpi errekatan banatuko du,eta oinetako eta guztiigaro ahal izango dute.16 Jaunaren herrian bizirik geldituekbide zabala izango duteAsiriatik itzultzean,Israelek Egiptotik irtetean bezala.

Esker onezko gorazarrea*

12,1 Honela esango duzu egun hartan:<<Eskerrak zuri, Jauna!Haserre zeunden nire aurka,baina baretu da zure haserreaeta kontsolatu egin nauzu.2 Bai, Jainkoa dut salbatzaile!Harengan dut uste oneta ez naiz beldur.Jauna dut indar eta babes,bera salbatzaile>>.3 Pozik joango zarete zuek eresalbamen-iturritik ura edatera,4 eta egun hartan honela esango duzue:<<Goretsazue Jauna,dei egin berari,iragarri haren egintzak herriei!Ezagutarazi zeinen bikain den!5 Kanta Jaunari,gauza harrigarriak egin baititu;mundu osoan jakin bezate haren berri.6 Egin poz-irrintzi eta oihu,

Page 25:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

Siongo bizilagunok,handikiro ari baita zuen aldeIsraelgo Santua>>.

Babiloniaren aurka

13,1 Babiloniaren aurkako mezua, Jainkoak Amotzen seme Isaiasi agertua.

2 <<Jaso gudu-banderamendi soil baten gailurrean!Egin irrintziaeta altxa besoak gudariei,handikien atetik eraso dezaten!3 Gudariei dei egineta aginduak eman dizkiet:neure haserrearen ordezkariaukeratu ditut,nire ohorearen defendatzaile gartsu baitira>>.4 Entzun zalaparta mendietan:jendetza handia dirudi.Entzun erresumen,bildu diren herrien iskanbila.Jaun ahalguztidunaikuskapena egiten ari zaioborrokara doan gudarosteari.5 Urrutiko lurraldetik datoz,zerumugaz haranztik.Jauna bera dator etorri,bere haserrearen ordezkari dituenekin,eskualde osoa txikitzera.

6 Egin garrasi,gainean baita Jaunaren eguna!Hor dator Jainko ahaltsuarenhondamen-indarrez.7 Orduan, denei besoak eroriko zaizkie,denek adorea galduko dute.8 Beldur-ikarak joko ditu,eta hain estua eta larriaizango da egoera,ezen erdiminetan dagoen emakumea bezalabihurrituko baitira.Harri eta zur eginikbegiratuko diote elkarri,aurpegiak lotsaz gorri dituztela.9 Horra hor Jaunaren eguna,gupidagabeko eguna,haserrez eta sumin goriz gainezka;lurraldea basamortu bihurtuko du

Page 26:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

eta bertako bekatariak suntsituko.10 Zeruko izar eta konstelazioekez dute gehiago argirik emango;eguzkia atera orduko ilunduko da,eta ilargiak ez du argi egingo.

11 Honela dio Jaunak:<<Zigortu egingo dutmundua bere bidegabekeriengatik,gaizkileak beren gaiztakeriengatik.Zapaldu egingo duthandiputzen harrokeria,lurrera botako jauntxoen oilarkeria.12 Urre garbia baino urriago,Ofirko urrea baino urriagobihurtuko dira gizakiak.13 Dardar egingo du zeruaketa lurrak oinarritik ikara,Jaun ahalguztidun honekneure haserrea eta sumin goriaazalduko dudan egunean.14 Orduan, gazela izutuaren antzeraibiliko da jendea,artzain gabeko artaldesakabanatuaren antzera.Bakoitzak bere herrira joko du,nork bere lurraldera ihes egingo.15 Aurkituko dituzten guztiakhil egingo dituzte,harrapatuko dituztenak ezpataz botako.16 Haurtxoak txikituegingo dizkiete begien aurrean,etxeak hustu,emazteak bortxatu.

17 <<Mediar herria*, zilarrak axolariketa urreak ardurarik ez dion jendea,zirikatuko dut Babiloniaren aurka.18 Beren geziez botako dituzte gazteak;ez dute jaioberrien errukirik,ez haurren gupidarik izango.19 Babilonia, erresumarik ederrena,kaldearren bitxi eta harrobidea!Nik, Jainko honek, desegingo dut,Sodoma eta Gomorra*desegin nituen bezala.20 Ez da han egundo berriz inor biziko,bizilagunik gabe geldituko da sekulako.Beduinoek ere ez dute hankanpadendarik jarriko,

Page 27:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

ez eta artzainik geldituko.21 Basakatuak sartuko dira han,hontzek beteko dituzte etxeak,ostrukak biziko dira,mendi-ahuntzak ibiliko saltoka.22 Gazteluetan basa txakurraketa jauretxe ederretan otsoakegongo dira uluka.Badatorkio ordua Babiloniari;ez da egun askotarako>>.

Herria erbestetik itzuli

14,1 Bai, erruki izango die JaunakJakoben ondorengoei:bere aukeratuaizango du oraindik Israeleta beren lurraldeanezarriko ditu berriro.Atzerritarrak haiengana bilduko diraeta bat egingo duteJakoben herriarekin.2 Herri askok lagunduko die,beren lurralderaino eramanez;baina israeldarrakhaien jabe egingo diraJaunaren lurraldean,morroi eta neskametzat hartuz.Lehen gatibu eduki zutenakgatibu hartuko ditu Israeleketa lehengo zapaltzaileak menperatuko.

Babiloniako erregeari irri-kanta

3 Zeure neke eta nahigabeen ondoren eta jasan duzun morrontza gogorraren ondoren, Jaunak atseden emango dizunean, Israel, 4 honako irri-kanta hau abestuko diozu Babiloniako erregeari:

<<Horra zertan den zapaltzailea!Horra zertan den haren harrokeria*!5 Hauts egin du Jaunakgaizkileen aginte-makila,zapaltzailearen nagusigoa.6 Honek herriak amorruz jotzen zituen,aspergabe jo ere;nazioak suminez zapaltzen zituen,etengabe pertsegituz.7 Lasai eta bakean dago orain lurraldea,pozez oihu dagi.8 Libanoko nekosta eta zedroek ere

Page 28:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

poz hartzen dute zure lepotik, esanez:<Zu erori zarenez geroztik,ez dator inor gu moztera*>.9 Egonezinik dago han beheanHilen Egoitza,zuri harrera egiteko zain.Zu zarela-eta esnatu egin dituhildakoen espirituak*,lurreko handiki guztien arimak;beren tronuekin jaikiarazten dituherrietako errege guztiak.10 Denek aho batez esaten dizute:<Zureak ere egin du,gure pareko zara orain.11 Herio Leizera amildu dutezure harrokeria,zure harpa-soinuekin batera.Ustela duzu azpigarri,harrak estalki>.12 Horra zerutik eroria,goizeko izar distiratsu hori!Horra lurrera amildua,herrien menperatzaile hori!13 Honela zenioen zeurekiko:<Zeruraino igoko naiz;izarrik garaienak baino goragojarriko dut tronua;iparraldeko azken mugan eseriko naiz,jainkoak biltzen diren mendian*;14 hodei guztien gainetik igoko naizeta Goi-goikoaren antzeko izango>.15 Baina horra: Herio Leizera jaitsi zara,zuloaren barren-barrenera!16 Ikusten zaituztenakbegira-begira gelditzen zaizkizu;ezin dute sinetsi zuri gertatua:<Hau al da mundua dardarazeta herrialdeak beldur-ikarazjartzen zituena?17 Hau al da mundua basamortueta hiriak errauts bihurtzen zituena?Hau gatibuak sekulaaskatzen ez zituena?>18 Herrietako errege guztiekohorezko atsedena izan ohi dute,nork bere hilobian;19 zu, ordea, hobiratu gabe* bota zaituzte,gauza nazkagarriaren pare;leizeko harri arterabota dituztenekin zaude,

Page 29:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

ezpataz hildakoen gorpuen artean,hankapean zapaltzen den gorpuaren pare.20 Ez duzu, hil eta gero,beste erregeen zoria izango,zeure lurraldea hondatu baituzueta zeure herriko jendea hil.Zure, gaizkile horren, ondorengotzakez du luzaroan iraungo.21 Presta zaitezte, bada,haren seme-alabak hiltzeko;gurasoek egindako gaiztakeriengatikbehar dute hil,sekula berriz altxaeta lurraldeaz jabe ez daitezen,mundua berriro hiriz bete ez dezaten>>.22 Honela dio Jaun ahalguztidunak:<<Haien aurka ekingo diot,Babiloniaren izena eta aztarna,hazia eta ondorengotza ezabatuko ditut.23 Erratza pasatuko dioteta guztiz erraustuko;zingira eta triku-leku bihurtuko dut>>.Jaun ahalguztidunak esan du.

Jaunak Asiria suntsituko

24 Honela egin du zin Jaun ahalguztidunak:<<Nire egitasmoak burutu egingo dira,nire erabakiak bete.25 Asiria neure lurralde Israelenbirrinduko dut,neure mendietan zapalduko.Kenduko zaio haren uztarrianire herriari,eroriko haren zama bizkarretik.26 Mundu guztiarekiko hartu duterabaki hau.Luzatua dut eskuanazio guztiak zigortzeko.27 Jaun ahalguztidunak hartu duenerabakia nork galarazi?Jaunak luzatua duen eskuarinork atzera eragin?>>

Filistearrei oharpena

28 Akaz erregea hil zen urtean*, mezu hau iragarri zuenIsaiasek:

29 <<Ez poztu, filistear herria,

Page 30:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

jotzen zintuen zigorra*hautsia dela eta; izan ere,sugegorria sortuko da sugetik,eta herensuge hegalaria sugegorritik.30 Nire herriko gizagaixoenek ereizango dute non bazkatu,behartsuek lasai hartuko dute atseden;filistearrak, ordea,goseak hilaraziko ditut,bat bakarrik ereez da bizirik geldituko.31 Egin aiene eta garrasi,Filisteako hiriok!Ikaratu, lurralde osoa!Hor baitator iparraldetik* gudarostea,ke-laino trinko baten antzera,inortxo ere bere lerrotikokertzen ez dela.32 Zer erantzungo ote dieguherri horretako mandatariei?Sion sendo ezarri duela Jaunak,eta bertan izango dutela babesharen herriko dohakabeek>>.

Moaben aurka

15,1 Moaben aurkako mezua.<<Moabeko Ar hiria,suntsitu zuten gauean desagertu zen;Moabeko Kir* hiriasuntsitu zuten gauean desagertu zen.2 Dibongo jendea muinoetara doa,santutegian negar egitera.Aieneka ari dira moabdarrak,Nebo eta Medaba hiriaksuntsituak direlako:burua soil eta bizarra motzdaramate guztiek.3 Dolu-jantziz dabiltza kalean;aieneka eta negarrez urtzen denak,etxe gain eta plazetan.4 Hexbon eta Elale garrasika ari dira;Jahatzetik ere entzun daitezkehaien oihuak.Horregatik,ikaraz daude Moabeko gudariaketa adorea galdurik.5 Nire barruak garrasi dagi Moabengatik:ihesi doa jendea Tzoar-eraino,ihesi Eglat-Xelixiaraino.

Page 31:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

Negarrez doaz Luhit-eko aldapan gora;garrasi erdiragarriak darizkiela,Horonaimgo bidean.6 Nimrimgo erreka agortu egin da,belarra ihartu, larrea zimeldu:hostorik ere ez dago berde.7 Horregatik, beren ondasunak bildueta Sarats errekaz bestalderadaramatzate.8 Moabeko muga-bira osoanzabaldu dira garrasiak,Eglaim-eraino deitoreak,Beer-Elimgo mugetaraino aieneak.9 Dibongo* urak odolez beteak daude,baina oraindik ere zoritxar handiagoakbidaliko dizkiot Diboni:lehoiak jango dituMoaben onik aterako direnak,lurralde hartan bizirik geldituak>>.

Moabentzat itxaropenik ez

16,1 <<Moabdarrok,bidali lurraldeko nagusiarizerga gisa zor dituzuen bildotsak,basamortuko Sela hiritik Sion mendira*.2 Habiatik uxaturiko txorikumeak diruditeMoabeko bizilagunek*,Arnon errekaren pasabideetan.3 Hau diotsote Judako herriari:<Esaguzue zer egin,hartu zeuen gain gure defentsa.Itzalpetu eguerdi beteaeta egizue gauaren antzeko,erbesteratuak gordetzeko,ihesi doazenak aurki ez ditzaten.4 Utziezue Moabeko erbesteratueizuenean bizitzen.Babes itzazue hondatzaileagandik*> >>.

Zapalkuntza amaitu,hondamendia igaro eta zapaltzailealurraldetik joango denean,5 Jainkoak maitasunean finkatuko duerrege-tronua,eta Daviden ondorengoaeseriko da bertan:epaile leial izango da, justiziazale,zuzenbidea egiteko gogotsu.

Page 32:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

6 Honela dio Judako herriak:<<Ezaguna duguMoaben gehiegizko harrokeria,haren oilarkeria eta handiustea,haren handi-iritzi hutsalak.7 Horregatik, beren herriarengatik aieneegingo dute moabdarrek,aiene guztiek;intziri egingo dute,atsekabearen atsekabez,Kir-Hareseteko mahats-opilez* oroituz.8 Izan ere, zimelduak daudeHexbongo landak, Sibmako mahastiak.Hango ardoak nazioetako erregeakzorabiatzen zituen.Jazer-eraino iristen ziren aihenak,basamorturaino hedatzen,Itsaso Hileraino luzatzen.9 Horregatik, Sibmako mahastiarinegarrez ari natzaio, Jazerrekin batera;negar-malkoz bustiko zaituztet,Hexbon eta Elale,mahats-biltze eta uztako poz-irrintziakgaldu baitira zuenean.10 Joan dira soroetatikpoza eta alaitasuna;mahastietan ez da gehiagooihu eta kantarik;dolareetan ez da gehiagomahatsik estutzen.Kito* poz-irrintziak!11 Harpa baten antzeradardaraz daukat bihotza Moabengatik,dardaraz barrua Kir-Haresengatik.12 Moab nekatzeraino ibiliko damuinoetara bidean,otoitzerako bere santutegirajoan eta joan,baina alferrik izango du>>.

13 Horra Jaunak Moabi buruz aspaldi esana. 14 Hona zer dioen orain:

<<Hiru urte barru juxtu*,Moabeko handikiaketa haren jendetza ugariaguztiz eskas bihurtuko dira:talde txiki eta indargabe bat besterikez da bizirik geldituko>>.

Page 33:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

Damasko eta Israelen aurka

17,1 Damaskoren aurkako mezua.Damasko ez da jadanik hiri izango,hondakin-pila baizik;2 haren menpeko hiriak*betiko bertan behera utziak,abereentzat larratokieta etzaleku lasai izango dira.3 Israelek galdu egingo ditubabeslekuak;Damaskok ere bai burujabetasuna;bizirik geldituriko siriarreiisraeldar handikiei gertatua beragertatuko zaie.Hala dio Jaun ahalguztidunak.

4 Egun hartan, Israelen handitasunakaxkar bihurtuko daeta haren joritasuna murritz.5 Refaim haraneko gari-soroetan,uzta bildu eta galburuak jaso ondoren,6 hondar bat besterikgelditzen ez den bezala;eta olibondoa astintzean,adar-puntan bizpahiru olibaeta adarrik jorienetanlau-bosten bat baizikgelditzen ez diren bezala,halaxe gertatuko zaio Israeli.Hala dio Jaun ahalguztidunak.

7 Egun hartan,gizakiak bere Egileari begiratuko dioeta Israelgo Santuarenganazuzenduko ditu begiak.8 Ez die gehiago bere eskuz egindakoaldareei begiratuko;ez da gehiago bere behatzez landutakoAxera jainkosaren* eta eguzkiarenohorezko harri sakratuei begira jarriko.

9 Egun hartan,zure hiri gotortuakhutsik geldituko dira,behinola, israeldarrek erasotzean,hibiarren eta amortarren hiriak*hutsik gelditu ziren bezala.Eremu bihurtuko dira.10 Salbatzaile duzun Jainkoa

Page 34:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

ahaztu egin baituzu,babesten zaituen Harkaitzazez zara oroitu.Lorategi atsegingarriaklandatzen dituzueta kanpoko landare-haziak ereiten.11 Landatzen dituzun egun bereanloratzen dira,ereiten dituzun egun berean ernetzen,baina, azkenean,bertan behera galduko da fruitua,zoritxarrak, sendaezineko gaitzak jota*.

Etsaien porrokaldia

12 Ai ene! Kontaezineko herrien burrunba,itsaso burrunbatsuarenabezalako burrunba!Nazioen marruma,ur handi marrumatsuena bezalako marruma!13 Baina Jaunak mehatxu egineta urrun doaz ihesi,haizeak mendiz mendi daramanlastoa bezala,ekaitzak daraman kardilauna bezala.14 Arratsaldean beldurgarri,baina goizerako ezerez.Horra gure lapurren zoria,gure harrapatzaileen azkena.

Etiopiaren aurka

18,1 Ai Etiopiako* ibaiez bestaldedagoen lurraldea,eltxo-burrunbadaz beteriko lurraldea!2 Mandatariak* bidaltzen dituNilon barrena,ihizko txalupetan, uretan zehar.

Zoazte, mandatari bizkorrak, itzuliherri lerden eta beltzaran horretara,edonon beldurra sortzen duenjendearengana,ibaiz ureztaturiko lurraldean bizi denherri gogor eta menperatzailera!

3 Zuek, munduan bizi zareten guztiok,begiratu, mendien gaineanbandera altxatuko denean;entzun, turutak joko duenean*.

Page 35:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

4 Honela mintzatu baitzait Jauna:<<Lasai egongo naiz,neure lekutik begira,geldi-geldi, eguerdiko sargoria bezala,uzta-aroko sargoritanihintz-lainoa bezala.5 Bai, mahatsa bildu baino lehen,loraldia igaroeta mahats-alea heltzen hastean,kimu berriak moztuegin ohi dira inauskaiaz,moztu eta bazterrera bota;6 mendiko hegazti harraparientzateta basapiztientzat uzten dira,hegazti harrapariek udaeta basapiztiek neguabertan igaro dezaten.Halaxe gertatuko da etiopiarrekin ere>>.

7 Egun hartan, Jaun ahalguztidunariopariak ekarriko dizkioherri lerden eta beltzaranak,edonon beldurra sortzen duen jendeak,ibaiz ureztaturiko lurraldean bizi denherri gogor eta menperatzaileak.Opariak ekarriko ditu Sion mendira,Jaun ahalguztidunaren bizilekura.

Egiptoren aurka

19,1 Egiptoren aurkako mezua.Hor dator Jauna Egiptora,hodei bizkor baten gainean jarria.Hura agertzean,ikara dira Egiptoko idoloak,adoregabe gelditzen egiptoarrak.2 Honela dio Jaunak:<<Bata bestearen aurkabultzatuko ditut egiptoarrak,eta elkarren aurka borrokatuko dira:senidea senideareneta adiskidea adiskidearen aurka,hiria hiriareneta erresuma erresumaren aurka.3 Burua galduko duteeta beren asmoak hautsiko dizkiet.Orduan, idolo eta zorilariengana,hildakoen espiritu eta aztienganajoko dute kontseilu eske.4 Baina nagusi gogor baten eskuetan

Page 36:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

utziko ditut egiptoarrak,errege bihozgabe* batekmenperatuko ditu>>.Hala dio Jaun ahalguztidunak.5 Niloko urak agortu egingo dira,ibaia hutsik eta lehor geldituko;6 ubideek kiratsa botako dute,Niloren adarrak agortzerainojaitsiko dira,kanabera eta ihiak zimelduko.7 Nilo bazterretako eta bokaleko ihitegia,bai eta ibai ondoan ereindako guztia ere,ihartu egingo daeta erabat galduko.8 Arrantzaleak intzirika izango dira,Nilon amua botatzen dutenak aieneka,uretan sarea zabaltzen dutenakatsekabez.9 Lihoginak etsita geldituko dira,ilazkin eta ehuleak zurbil,10 ehungileak lur jota,langile guztiak* gogo-galduta.11 Bai eroak direlaTanis* hiriko buruzagiak!Faraoiari ematen dizkioten kontseiluakkirtenkeriak dira.Nolatan esan diezaiokete faraoiari:<<Jakintsuen ondorengo gara,antzinako erregeen ondorengo?>>12 Non dira zure kontseilari jakintsuak,faraoi?Jaun ahalguztidunakEgiptoren aurka dituen asmoakiragar diezazkizutela, bada,gauza badira!13 Tanisko buruzagiak erotuak daude,Menfisko* buruzagiak engainatuak.Oker daramate Egiptobere eskualde-buruek.14 Zorabio-haizeasartu die Jaunak barruan:bere egiteko guztietanoker daramate Egipto;eta hala dabil, botaka eta balantzaka,mozkor baten antzera.15 Eta ezin izango du inork,agintari nahiz kontseilari,handi nahiz txiki*,ezer onik egin Egipton.

Page 37:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

Egiptok Jaunari ohore emango

16 Egun hartan, emakumeen antzeko izango dira egiptoarrak; beldur-ikarak hartuko ditu, Jaun ahalguztidunak eskua beraien aurka jasotzen duela ikustean. 17 Judak izuturik utziko ditu egiptoarrak; haren izena gogoratze hutsarekin, ikarak hartuko ditu, Jaun ahalguztidunak Egiptoren aurka egiteko asmo duenarengatik.

18 Egun hartan, Egiptoko bost hirik hebreeraz hitz egingo dute eta Jaun ahalguztidunari leialtasun-zina egingo diote. Horietako batek <<Eguzki-hiri*>> izango du izena.

19 Egun hartan, Jaunari sagaraturiko aldare bat egongo da Egiptoren erdian, eta Jaunaren ohorezko oroitarri bat muga ondoan. 20 Jaun ahalguztiduna Egiptoko lurraldean dagoenaren ezaugarri izango dira. Zapaltzen dituztenen aurka Jaunari laguntza eske dei egingo diotenean, hark salbatzailea bidaliko die defendatzera eta askatzera. 21 Egun hartan, Jaunak bere burua ezagutzera emango die egiptoarrei, eta egiptoarrek Jauna ezagutuko dute eta kultua emango diote, sakrifizioak eta opariak eskainiz. Jaunari promesak egingo dizkiote eta beteko. 22 Jaunak zigortuko ditu egiptoarrak, bai, baina bai eta gero sendatu ere. Jaunarengana itzuliko dira, eta hark beraien erreguak entzun eta sendatu egingo ditu.

23 Egun hartan, bide zabal bat izango da Egiptotik Asiriaraino. Asiriarrak Egiptora etorriko dira eta egiptoarrak Asiriara, eta egiptoarrek eta asiriarrek batera gurtuko dute Jauna.

24 Egun hartan, Egiptoren eta Asiriaren bitarteko izango da Israel, mundu osoaren bedeinkaziorako*. 25 Hona Jaun ahalguztidunak emango duen bedeinkazioa: <<Bedeinkatua Egipto, nire herria; bedeinkatua Asiria, nire eskuek egina; bedeinkatua Israel, neurea dudan herria>>.

Isaias, Egipto menperatuaren irudi

20,1 Behin batean, Asiriako errege Sargonek bere gudalburu nagusia bidali zuen Axdod-era*, eta hark hiriari eraso eta hartu egin zuen. 2 Garai horretan, Amotzen seme Isaiasen bidez mintzatu zen Jauna. Hau esana zion aurretik: <<Ea, erantzi soinean daramazun dolu-jantzia eta kendu oinetakoak>>.

Hala egin zuen Isaiasek, eta larrugorri eta oinutsik gelditu zen. 3 Axdod hartua izan zen garaian, hau esan zuen Jaunak: <<Isaias nire zerbitzaria larrugorritan eta oinutsik ibili da hiru urtez, Egipto eta Etiopiarentzat ezaugarri eta aurre-seinale gisa. 4 Asiriako erregeak ere halaxe eramango ditu egiptoar presoak eta etiopiar erbesteratuak, zahar eta gazte, larrugorritan eta oinutsik, ipurdia agerian dutela; Egipto lotsagarri gertatuko da. 5 Espantuz eta lotsaz beteko dira beren itxaropide Etiopia eta beren harrotasun Egipto zutenak. 6 Orduan, honela esango dute kostalde honetako guztiek*: <Horra hor geure itxaropide genuenaren atarramendua! Horra hor norengana jo dugun, Asiriako erregeagandik askatzeko laguntza eske! Nola onik atera gu orain?> >>

Page 38:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

Babilonia erori

21,1-2 Babiloniaren aurkako mezua*.Ikaragarria Jainkoak agertu didana:hor dator basamortutik,lurralde beldurgarritik,Negev aldean sortzen direnhaize-zurrunbiloen antzera,traidorea traizio eginez,hondatzailea hondamena zabalduz.Egin eraso, elamdarrok!Setiatu hiria, mediarrok!Jainkoak isilarazten ditu aieneak!3 Hori dela eta, dardara batean nago,minez josia,erdiminetan dagoen emakumea bezala.Entzuteak ere larritzen nau,ikusteak izutzen.4 Burua galtzear nago, larriaren larriz.Hain maitea nuen arratseko hozkirria erebeldurgarri bihurtu zait.5 Mahaia atondua dago,alfonbrak zabalik:jan eta edan ari dira denak*.--Zutik, gudalburuok,prestatu babeskiak!6 Hau esan dit Jaunak:<<Ea, jar ezazu begiralea;ikusitako guztia iragar dezala.7 Egon bedi erne, argi eta erne,ea ikusten duen bi zaldiko gurdiren bat,eta jendea asto gaineannahiz gamelu gainean>>.8 Begiraleak oihu egin zuen:<<Hemen nago, Jauna,egun osoan neure tokian,eta gauez ere neure guardalekuan erne.9 Eta horra non datorren gizon batbi zaldiko gurdi gainean.Hau dio ozenki:<Erori da Babilonia, erori da!Haren jainko-irudi guztiaklurrean gelditu dira apurtuta> >>.

10 Ene herri, garia larrainean bezalajo zaituzten hori,hona hemen Jaun ahalguztidunari,Israelen Jainkoari, entzuneta zuri iragartzen dizudan berria.

Page 39:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

Edomen aurka

11 Edomen aurkako mezua.Norbaitek Seirtik* oihu:<<Begirale, noiz arte gaua?Begirale, noiz arte gaua?>>12 Eta begiraleak erantzun:<<Egunsentia badator,baina gaua ere bai berriro.Oraindik galdetu nahi baduzue,etorri berriz ere, eta galdetu>>.

Arabiaren aurka

13 Arabiaren aurkako mezua.Dedango* karabanok,emazue gaua landazabaleko basoan.14 Atera bidera egarri direneieta eraman ura.Tema lurraldeko bizilagunok,eman jatekoa ihesi doazenei.15 Izan ere, ezpatari doazkio ihesi,ezpata zorrotzari,uztai teinkatuari,gudu gogorrari.

16 Jaunak hau esan dit<<Urtebete barru juxtu*,Kedargo herriaren ospeaguztiz galduko da.17 Kedartarren arkulari ausartetarik,bakar batzuk besterikez dira geldituko>>.Jaunak, Israelen Jainkoak, esan du.

Jerusalemen aurka

22,1 Ikuskari-haranaren* aurkako mezua.Zer duzue, hiriko jendeok,denok horrela etxe gainetara igotzeko?2 Jerusalem,hiri zaratatsu eta zalapartari,hiri jostalari,zure hildakoak ez ditu ezpatak bota,ez dira gerran hil.3 Zure gudalburu guztiak ihesi joan dira,gezirik bota gabe preso hartu dituzte.Zure bizilagun guztiakpreso hartu dituzte,urrutira ihesi joanak izan arren.

Page 40:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

4 Orain, bada, hau diotsuet:Ez jardun ni kontsolatu nahiannire herriaren hondamendiagatik;uztazue saminki negar egiten.5 Zorigaiztoko eguna baita,hondamen- eta larritasun-eguna,Jainko Jaun ahalguztidunak bidalia.Ikuskari-haranean, harresiak lurrera,garrasiak mendiraino.6 Elamdar gudariakzaldi eta gurdietan datoz,prest dituzte geziak;babeskiak atera dituzte kirtarrek*.7 Zure haranik ederrenakgudu-gurdiz estaliak,zaldizko gudariak hiri aurreanerasorako prest.8 Defentsa gabe gelditu da Juda.Zurezko Zutabeen Etxeko* armategirajo duzue orduan;9 jabetu zarete zenbateraino daudenpitzatuak Daviden Hiriko harresiak;barreneko urtegian ura bildu duzue.10 Jerusalemgo etxeen zenbaketa egineta batzuk bota egin dituzue,harresiak gogortzeko.11 Harresi bien tarteanurmahela egin duzue,urtegi zaharreko* urentzat.Baina ez diozue begiratuhori guztia egin duenari,ez zarete konturatuaspalditik zuela asmotan.

12 Egun hartan,Jainko Jaun ahalguztidunaknegar eta dolu egiteraegiten zizuen dei,ilea moztu eta dolu-jantziz estalirik.13 Zuek, ostera, poza eta festa,behiak eta bildotsak hil,okela jan eta ardoa edan zenuten,<<Jan dezagun eta edan,bihar hil behar dugu eta>>, esanez.14 Jaun ahalguztidunak hau azaldu dit:<<Bekatu hau ez dizuet barkatukozeuen bizialdi guztian>>.Jainko Jaun ahalguztidunak esan du.

Jauregiko arduradunaren aurka

Page 41:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

15 Jainko Jaun ahalguztidunak errege-jauregiko arduradun zenXebna* agintariagana bidali ninduen, esatera:

16 <<Zuk ez duzu hemen jabetzarik,ez senitarterik;zer eskubide duzu, beraz,hemen hilobia egiteko,goian, harkaitzean,zeure azken egoitza zulatzeko?17 Horra, bada, jauna:Jaunak lurrera jaurtikiko zaitu;bil-bil egin18 eta bueltaka botako zaitu,pelota bat bezala,muga gabeko lurraldera.Hantxe hilko zara,harrogarri zenituengudu-gurdi eta guzti,zeure jaunaren etxearenlotsagarri hori.19 Bota egingo zaitut kargutik,zauden tokitik kendu.

20 <<Egun hartan,neure zerbitzari Eliakim,Hilkiasen semeari, dei egingo diot;21 zure soingainekoa jantzarazi,zure gerrikoa ezarrieta zure aginpidea emango diot.Aita baten pareko izango daJerusalemgo eta Judako herriarentzat.22 Daviden jauregiko giltzakjarriko dizkiot lepoan;hark irekia, ez du inork itxiko;hark itxia, ez du inork irekiko.23 Iltzea egur gogorrean bezain sendoezarriko dut,bere senitartearen harrogarriizango da.24 Baina senitartekoak, ondorengo guztiak,berarengandik zintzilik jarriko dira,era guztietako ontziak,katilu nahiz pitxerrak,iltzetik zintzilikjarri ohi diren bezala.25 Orduan, sendo sartua zegoen iltzeakolokatu eta erori egingo da,eta bertatik zintzilik zegoena apurtu>>.Jaun ahalguztidunak esan du.

Page 42:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

Tiro eta Sidonen aurka

23,1 Tiroren aurkako mezua.Egin garrasi, itsaso zabaleko* ontziok,hondaturik baitago zuen babes-portua.Zipretik itzultzean jakin duzue.2 Mutu egon, kostaldeko jendeok,Sidongo merkatariok;zuen ordezkariekitsasoa zeharkatzen zuten,3 itsasoko ur handiak.Nilo ibai ondoko ale eta uztariirabazi ederra ateratzen zenioten.Sidon, nazioarteko merkataritzagunebihurtua zinen.4 Lotsa zaitez orain, Sidon,itsas gotorleku!Itsasoa honela mintzo baitzaizu:<<Ni ez naiz sekula erdiminetan egon,ez dut umerik izan,ez seme-alabarik hazi ere>>.5 Egiptoarrek dardara egingo duteTiroren hondamendiaren* berri jakitean.6 Zoazte Tarsiseraino,egizue garrasi, kostaldeko jendeok!

7 Hau duzue zeuen hiri festazalea,aspaldidanik eraikia?Hau, urrutian koloniak jartzen zituena?8 Nork erabaki du, beraz,Tiroren hondamendia?Erreinu berriak sortu zituen;haren merkatariak printzeak ziren,haren salerosleakmundu guztian aintzat hartuak.9 Jaun ahalguztidunak erabaki du,ospezale horien harrokeria beheratzeko,mundu guztian ohoratuak zirenaklotsarazteko.10 Landu itzazu zeure lurrak, Tiro*,Nilo bazterrekoeklantzen dituzten bezala,orain ez baituzu porturik.11 Jaunak itsasoaren aurka luzatu du eskua,erreinuak dardarazi ditu;Kanaango gotorlekuakdesegiteko agindu du.12 Eta Sidoni esan dio:<<Akabo zure jolasak, Sidon hiriburu!

Page 43:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

Neskatxa bortxatuaren parekoegin zaituzte.Zipreraino ihesi bazoaz ere,ez duzu atsedenik izango>>.13 Begira Babiloniari:galdua da herria.Basapiztien menpe utzi du Asiriak;eraso-dorreak altxaturik,jauregiak desegin dizkioeta lurraldea hondakin-pila bihurtu*.14 Egizue garrasi, itsaso zabaleko ontziok,hondaturik baitago zuen babes-portua.

15 Orduan, Tiro ahaztua geldituko da hirurogeita hamar urtez, errege baten bizialdian, alegia. Urte horiek igaro ondoren, harako emagalduaren kantak dioena gertatuko zaio Tirori:

16 <<Hartzazu zitara, egizu herri-jira, emagaldu ahaztu horrek! Jo dakizun ongien, kanta aspergabe, zutaz ohar daitezen!>>

17 Hirurogeita hamar urteon buruan, Jaunak berriro hartuko du Tiroren ardura, eta honek bere lehengo irabazpidera joko du, eta munduko erresuma guztiekin harremanak berrituko, emagaldu gisa. 18 Baina haren merkataritzako irabaziak Jaunari sagaratuak izango dira; ez dira gordeko, ez pilatuko, baizik eta Jaunaren zerbitzarientzat izango dira, nahikoa jan eta dotore jantzi daitezen.

Jaunak lurra suntsituko

24,1 Horra* Jaunaklurra suntsitu eta errautsi,azpikoz gain iraulieta bizilagunak sakabanatu:2 apaiz nahiz herri xehe,nagusi nahiz morroi,etxekoandre nahiz neskame,saltzaile nahiz erosle,mailegu-emaile nahiz hartzaile,hartzekodun nahiz zordun.3 Suntsitua ere suntsitua,hustua ere hustua izango da lurra.Halaxe iragarri du Jaunak.4 Dolu dagi lurrak, indargabe,akiturik dago mundua, indargabe,akiturik zerua ere lurrarekin batera.5 Lurra profanatua dutebertako bizilagunek,Jaunaren legeak hautsi baitituzte,

Page 44:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

haren arauak baztertu,haren betiko ituna urratu.6 Horregatik,madarikazioak hartua du lurra,eta bertan bizi direnekzigorra jasan behar.Horregatik,lurreko bizilagunak galtzen ari dira;banaka batzuk besterikez dira gelditzen.

Hiria hondatua

7 Ardo berria txepel, mahastiak zimel,bizi-poza aiene bihurtua.8 Isildu da danbolin-soinu alaia,amaitu da festazaleen zarata-hotsa,isildu da zitara-soinu alaia.9 Ez da gehiago kanta-kantariardorik edaten,edaleei garratz bihurtu zaie pattarra.10 Hiri* osoa, nahaspila eta hondamen;etxe guztiak, ateak trangaturik.11 Kalean jendea ardo faltaz uluka;betiko galdu da alaitasuna,lurraldetik alde egin du pozak.12 Hirian ez da hondakina besterik;sarrerako atea, lurrean txikitua.13 Olibondoak astindueta mahatsa bildu ondorenhondar batzuk baizikgelditzen ez diren bezala,horrela gertatuko damunduko herrialde guztiekin ere.

Denek Jauna goratu

14 Bizirik geldituek* oihuka ospatuko duteJaunaren handitasuna;mendebaldetik dute goratuko,15 ekialdetik aintzatuko,bai eta itsasertzeko herrialdeetan ere,Jauna, Israelen Jainkoa.16 Munduaren bazter guztietatikkantu-hotsak datozkigu:<<Gora Jainko zuzena!>>

Inork ez Jaunari ihes

Baina nik hau diot:

Page 45:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

<<Ai ene! Errukarria ni! Errukarria ni!Traidoreak beti traizioan!Traizioa traizioaren gain, etengabe!>>17 Izua eta zuloa eta zepoa zuretzat,lurraldean bizi zaren horrentzat.18 Izu-garrasitik ihes egin dezanazuloan jausiko da;zulotik ihes egin dezana,zepoan harrapatua geldituko.Zeru goitik uholdeak eraso,lurraren oinarriek dardara.19 Lurra lehertu egiten da eta zartatu,gogor dardaratu.20 Mozkorrak bezala egiten du balantza,txosnak bezala ikara.Bere errebeldiaren zamapean erori daeta ezin berriro altxatu.21 Egun hartan Jaunak zigorra emango diezeruko indarrei zeruan,lurreko erregeei lurrean.22 Zulo batean bilduko ditu preso,eta giltzapean gordeko luzaro,epai-egunera arte.23 Jaun ahalguztiduna Sion mendian,Jerusalemen, errege izango denean,ilargia eta eguzkiaezkutatu egingo dira lotsaz,hain azalduko baita ospetsu,bere zerbitzariez inguraturik.

Jaunari gorazarrea

25,1 Jauna, zu ene Jainkoa:goresten zaituteta zure izena dut ospatzen,burutu baitituzuzeure egitasmo miragarriak,zeuk aspalditik leial finkatuak.2 Hiria harri-pila bihurtu duzu,gotorlekua hondamendi;atzerritarren gazteluak lur jo du,eta inork ez du berriro jasoko.3 Horregatik,ohore ematen dizu herri ahaltsuak,begirune dizu jende ankerreko hiriak.4 Indargabearentzat babesleku izan zara,behartsuarentzat larrialdian babesleku:ekaitzean aterpe,sargorian gerizpe.Izan ere, jende ankerraren erasoa

Page 46:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

ekaitza hormaren kontra bezala da,5 lurralde lehorrean sargoria bezala.Zuk mututu duzuatzerritarren zalaparta-hotsa;lainoaren itzalak beroa bezala,hala ito dituzu jende ankerraren oihuak.

Nazioentzat otordua

6 Sion mendian, Jaun ahalguztidunakotordu oparoa emango dunazio guztientzat,janari gozo mamitsuz,ardo zahar bikainez.7 Mendi honetan kenduko duherri guztiak estalirik zeuzkan zapia,nazio guztiak bilduak zeuzkan oihala.8 Behin betiko galduko du heriotza!Jainko Jaunak guztien begietako malkoakxukatuko ditu,eta mundu guztian jasaniko lotsakizunabere herriarengandik baztertuko.Hala esan du Jaunak.9 Egun horretan, hau esango dute:<<Hona hemen gure Jainkoa!Berarengan genuen itxaropenaeta salbatu egin gaitu.Jauna da!Berarengan genuen itxaropena:poztu eta alai gaitezen,salbatu egin baikaitu>>.

Jaunak Moab zigortuko

10 Mendi hau bere eskuzzainduko du Jaunak;Moab*, ordea, bertan zapalduko,lastoa simaurtegianzapaldu ohi den bezala.11 Han besoak luzatuko ditu Moabek,igerilariak igerian bezala;baina bere besoen ahaleginezez du bere harrokeriaazpiragotzea baizik lortuko.12 Haren harresi sendo eta garaiakJaunak bota eta eraitsiko ditu,lur jota eta hauts eginda utziko.

Garaipen-kanta

Page 47:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

26,1 Egun hartan,kantu hau kantatuko duteJuda herrialdean:<<Bai sendoa gure hiria*!Dorre eta harresiakditu babesgarri.2 Ireki ateak, eta sar bedi herri zintzoa,Jaunarekiko leial irauten duen herria.3 Sendo du gogoa;Jauna, bake betea ematen diozu,zuregan baitu konfiantza.4 Izan beti konfiantza Jaunarengan,Jauna suntsiezineko harkaitza da eta.5 Gailurrean bizi direnakeraitsi egiten ditu,hiri garaia lurreraino,hautsa jotzeraino, botatzen,6 behartsuen oinek zapal dezaten,indargabeek hankapean erabil dezaten>>.

Otoitza

7 Zintzoaren bidea zuzena da:zuk egiten duzu, Jauna,zintzoaren bidea zuzen.8 Zuk ezarritako bidetikgoaz gu ere, Jauna,itxaropena zuregan dugula.Zutaz oroitzea, zu goratzea:horixe dugu irrika.9 Ene gogoa zure egarri da gauean,ene barrenak zu bilatzen zaitu goizean.Zuk zeure nahia munduari azaltzeanzure zuzentasuna zer denikasten dute lurtarrek.10 Gaiztoek, ordea, ez dute sekulazuzena zer den ikasiko,nahiz eta zuk erruki izan.Zintzoen lurraldeangaiztakerian ari diraeta Jaunaren handitasunaez dute aintzat hartzen.11 Eskua altxatua duzu, Jauna, zigortzeko,baina haiek ohartzen ez.Ikus bezate, lotsaz beterik,zeure herriarekiko duzun maitemina;zure suminak irents bitza etsaiak.

12 Jauna, bakea emango diguzu,zeuk burutzen baitituzu

Page 48:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

gure jardun guztiak.13 Jauna, gure Jainkoa,zu ez beste jaunak izan ditugu nagusi,baina zu, zu bakarrik,nahi zaitugu aitortu.14 Hilak daude, eta ez dira berpiztuko,haien arimak ez dira altxatuko,zuk zigortu baitituzu eta suntsitu.Haien oroitzapena ere galdu egingo da.15 Handi egin duzu, Jauna, gure herria,handi egin duzu gure herria.Zeure ospea agertu duzueta gure lurraldearen mugak zabaldu.16 Jauna, larrialdianzure bila ibili gara;zure zigorra jasatean,otoitza isuri dizugu*.17 Haurra izateko zorian,minez bihurriturik,garrasi egiten duen emakumearen antzekoginen zure aitzinean.18 Ernari geunden eta erdiminetan,baina haizea besterik ez dugu egin:ez diogu lurraldeari salbamenik ekarri,ez munduari haurrik eman.

19 Zure hildakoak bai, berpiztuko dira,haien gorpuak altxatuko!Lurpean etzanak esnatuko diraeta pozez oihuka ekingo.Izan ere, zuk, Jauna,argia bidaltzen duzu ihintza bezala,eta lurpetik argitaraateratzen hildakoak.

Lur-itsasoei zigorra

20 Ea, ene herri, sartu etxeaneta itxi ateak barrutik.Gorde zaitez alditxo batean,Jaunaren haserrea igaro arte.21 Izan ere,Jauna bere bizilekutik atera da,lurreko bizilagunengaiztakeria zigortzeko.Orduan, lurrak agerian jarriko duisuritako odola,ez ditu ezkutuan gordekohilketen biktimak.

Page 49:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

27,1 Egun hartan,Lebiatan*, suge iheskor eta makurra,zigortuko du Jaunakbere ezpata zorrotz,handi eta bizkorraz:hil egingo du itsas herensugea.

Jauna eta bere mahastia

2 Egun hartan, Jaunak esango du:<<Goratu kantuz nire mahasti* zoragarria.3 Nik neuk, Jaun honek, zaintzen duteta sarri ureztatzen.Gau eta egun zaintzen dut,inork kalterik egin ez diezaion.4 Ez nago jadanik harekin haserre.Sasiak eta laharrak aurkitzen badizkiot,eraso eta bat-batean erre egingo dut.5 Baina nire babespean jarri nahi badu,egin bitza bakezkoak nirekin.Bai, egin bitza bakezkoak nirekin>>.

Jakoben ondorengoen erbestealdia eta barkamena

6 Etorkizunean, Jakoben ondorengoeksustraiak botako dituzte,Israel herria loratuko daeta kimuberrituko,eta mundu osoa fruituz beteko dute.7 Jo ote ditu Jaunak israeldarrakhauen jotzaileak jo zituen bezain gogor?Hil ote ditu israeldarrakhauen hiltzaileak hil zituen bezala?8 Zigortu ditu, bai, eta kanpora bota;mendebal-haizearen antzekoarnasaldi gogorrezeraman ditu urrutira.9 Horrela, ezabatua izango daJakoben herriaren errua,baldin eta beren bekatuabaztertzen badute,idolo-aldare guztiak, kararria bezala,hauts egiten badituzteeta Axera* jainkosaren eta eguzkiarenohorezko harri sakraturikgehiago gelditzen ez bada.10 Izan ere, hiri gotortua*hondaturik gelditu da,baserri hustuaren pare,basamortua bezain bakar.

Page 50:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

Txekorren larre eta etzaleku bihurtu da;bertara datoz adar-kimuak jatera.11 Zuhaitz-adarrak ihartueta hautsi egiten dira,eta suegurretarakobiltzen dituzte emakumeek.Bai, zentzugabeko herria da Israel:horregatik,bere egileak ez dio errukirik,sortzaileak ez dio gupidarik.

Erbestealditik itzuli

12 Egun hartan, israeldarrok,Eufrates ibaitik Egiptoko ibairaino,banan-banan bilduko zaituzte Jaunak,uzta-aroan galburuakbildu ohi diren bezala.13 Egun hartan, turuta* handia joko du,Asirian galdueieta Egipton sakabanatuei dei egiteko,eta Jerusalemen, mendi santuan,Jauna gurtzera etorriko dira.

Samariari oharpena

28,1 Zoritxarrekoa Samaria,efraimdar mozkorren koroa harroxko,haran joriaren gainean garai zaudenapaindurazko lore-sorta zimel,ardozaleen hiri!2 Horra hor Jaunak norbait bidali*,ausarta eta indartsua:txingorraldiak,ekaitz hondagarriak bezala,ur handi oldartsuek bezala,eskuz lurrera bota3 eta hankapean zapalduko duefraimdar mozkorren koroa harroxkoa.4 Eta haran joriaren gainean garai dagoenapaindurazko lore-sorta zimelari,sasoian lehenbizi heldutakopikuarena gertatuko zaio:ikusten duenak, eskura orduko ahora.

5 Egun hartan,Jaun ahalguztiduna bera izango da,bere herrian bizirik geldituentzat,koroa eder, diadema apain.6 Berak emango die epai-mahaikoei

Page 51:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

zuzenbide-senaeta hiriaren defendatzaileei kemena.

Profetaren isekarien aurka

7 Apaiz eta profetak ereestropezuka dabiltza ardoaren eraginez,bidetik oker pattarraren eraginez;pattarrarengatik estropezukaeta bidetik oker, ardotan itota:ikuskariak dituztenean itsumustukaeta epaia ematean zanbuluka.8 Oka eginda,nazkagarri daude mahai guztiak,ez da inon tarterik garbi.9 Eta hau diote nitaz:<<Nor eta gu eskolatu honek?Nori eta guri irakatsiJainkoak agertua?Haurtxo bularretik kendu berriakote gara? 10Hala moduz ari zaigu,hizki-mizki, xuxu-muxu*>>.11 Horra, bada: hizketa nahasiz,hizkuntza arrotzez,hitz egingo dio Jaunak herri honi.12 Behinola esana baitzien:<<Hona hemen lasapidea,hona hemen atsedena;nekatuak atseden har beza>>.Baina haiek jaramonik ez.13 Horregatik,hizki-mizki eta xuxu-muxu ulergaitzgertatuko zaie Jaunaren hitza.Eta hala, bidean hankaz gora erorieta hezurrak hautsiko dituzte,tranpan harrapatuak geldituko dira.

Heriorekin ituna. Oinarri aukeratua

14 Entzun, beraz, Jaunaren hitza,Jerusalemgo herri honen gobernarizareten jende harroputzok.15 Hau diozue:<<Ituna egina dugu Heriorekin,tratua Hilen Egoitzarekin*:ezbehar suntsigarria datorrenean,ez gaitu harrapatuko,gezurra hartu baitugu babes,maltzurkeria gordeleku>>.

Page 52:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

16 Horregatik, honela dio Jainko Jaunak:<<Hona nik Sionenharri aukeratua ipini,giltzarri bikain eta oinarri sendo.Hura euskarri duenak kolokarik ez.17 Eraikuntza horretan,justizia erabiliko dut plomutzat,zuzenbidea nibeltzat>>.

Gezurrean zenuten babeslekua, berriz,txingorrak botako du,zuen gordelekua urak eramango.18 Heriorekin zenuten itunahautsi egingo da,Hilen Egoitzarekiko tratuakez du iraungo.Ezbehar suntsigarriak joeta zapalduko zaituzte.19 Etorraldi bakoitzean joko zaituzte,egunero-egunero, gau eta egun.Horren berri jakite hutsakikara gorria emango dizue.20 Harako esaerak dioena gertatuko zaizue:<<Ohea estuegi etzateko,burusiak motzegi estaltzeko>>.21 Peratzim mendian bezalaekingo dio Jaunak,Gabaon* haranean bezala,bere egitekoa betetzeko,bere lana burutzeko:egiteko harrigarria,ohi ez bezalako lana.22 Ez gehiago harropuzkeriarik, beraz,kateak estuago bihur ez dakizkizuen.Izan ere, zuen lurralde osoasuntsitzeko erabakia hartua duelajakinarazi dit Jainko Jaunak.

Laborantzaren irakaspena

23 Entzun arretaz nik esana,adi egon nire hitzetara.24 Ereiteko garaian, nekazariakbeti goldaketan eta lurra urratzeneta areatzen jardun ohi ote du?25 Ez, behin lurra berdinduz gero,anisa eta kuminoa erein ohi ditu,ondoren garia eta garagarra* zuinetan,eta basartoa gero bazterretan.

Page 53:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

26 Jainkoak erakutsita dakidena nola egin.27 Anisa ez da, noski, eultziaz jotzen,ez eta kuminoa eregurdia gainean jiraka erabiliz;baizik eta makilaz astindu ohi da anisaeta zigorrez kuminoa.28 Garia bai, eultziaz zapaltzen da,baina ez etengabe jotzen;gurdia erabiltzen da gainean jiraka,baina alea txikitu gabe.29 Hori guztiaJaun ahalguztidunak xedatua da:haren egitasmoak harrigarriak diraeta arrakasta handikoak.

Jerusalemen zoria

29,1 Ai Jerusalem, Jerusalem*,behinola Davidek setiaturiko hiri!Oraindik urte bat edo beste,urtean urteko jai-saila osotuz,2 eta estu hartuko dut Jerusalem:intziriak eta negar-zotinak izango dira,eta opariak erretzeko aldarea bezalajarriko dut hiria.3 Alde guztietatik setiatuko zaitut,luebakiz inguratuko,zure kontra eraso-tresnak jasoko.4 Lur jota geldituko zara,lurrean intzirika;hautsetan itoa geratuko da zure mintzoa;hildakoen espirituenaren antzekoizango da zure ahotsa,zurrumurruaren antzeko zure mintzoa.5 Zure harroputz-piloahauts xehea bezala izango da;zure indartsuen multzoa,haizeak daraman lastoa bezala.

Baina bat-batean eta ustekabean,6 trumoi, lurrikara eta burrunbaz,zurrunbilo, ekaitzeta sugar kiskalgarrizekingo dio Jaun ahalguztidunak.7 Orduan, Jerusalemen aurka borrokanari diren nazio guztiak,setiatzen duten gudu-taldeeta eraso-tresna guztiak,ametsa bezala, gaueko irudipena bezala

Page 54:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

desagertuko dira.8 Ametsetan jaten ari eta esnatzeanurdaila hutsik duen gosetuaren antzeko,ametsetan edaten ari eta esnatzeaneztarria lehor duen egarrituaren antzekoizango da Sion mendiari erasotzen diotennazioen multzoa*.

Herria, ulertzeko gauza ez

9 Harri zaitezte, harritu!Itsu zaitezte, itsutu!Mozkortu, baina ez ardoz!Egin balantza, baina ez edanarengatik!10 Izan ere, Jaunak lozorroa bidali dizue,begiak itxi dizkizue profetoi,burua estali ikusleoi.

11 Goi-agerpen guztiak zigiluz itxitako idazki baten antzeko gertatzen zaizkizue: irakurtzen dakien bati idazkia eman eta <<Irakurri hau>> esaten diote, eta hark <<Ezin dut, zigiluz itxia baitago>> erantzuten; 12 edo irakurtzen ez dakien bati eman eta <<Irakurri hau>> esaten diote, eta hark <<Ez dakit irakurtzen>> erantzuten.

13 Jaunak hau esan du:Herri hau hurbiltzen zait, bai,ohore ematera,baina ezpainez bakarrik ohoratzen nau;niregandik urruti du bihotza.Ematen didaten gurtzaohitura hutsa,giza agindua besterik ez da.14 Horregatik, harrigarriro jokatuko dutbehin eta berriro herri honekiko.Horrela, bertako jakintsuen jakinduriahuts aterako daeta adituen adimenabertan behera galduko.

Salbamen-itxaropena geroko

15 Zoritxarrekoak beren asmoakJaunari ezkutatzen dizkiotenak!Ilunpetan ari dira azpilanean, esanez:<<Inork ez gaitu ikusten.Inor ez da gutaz ohartzen>>.16 A zer zorakeria!Buztinlaria adina ote da, bada, buztina,eginak egileari <<Ez nauzu zuk egin>>edota ontziak ontzigileari

Page 55:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

<<Ez dakizu lanean>> esateko?

17 Oso denbora gutxi barru,Libanoko* basoa lorategi bihurtuko da,eta lorategia baso.18 Egun hartan, liburuko hitzakentzungo dituzte gorrek,eta ilunperik eta itzalik gabeikusiko itsuek.19 Dohakabeak berriro Jaunarekinpoztuko diraeta gizakirik behartsuenakIsraelgo Jainko santuarekin gozatuko.20 Izan ere, zapaltzailea hilko da,harroputza galduko,kalte egiteko erne dabiltzanakakabatuko:21 alegia, besteak gezurrez salatzen,auzitegian defentsa eragozteneta errugabea hondamendiraeramaten dutenak.

22 Horregatik, Abraham askatu zuen Jaunahonela mintzo zaie Jakoben ondorengoei:Jakoben herriak ez du aurrerantzeangehiago lotsarik izango,ez zaio aurpegia gorrituko;23 zeren, nik beraien arteanegingo dudana ikustean*,ni naizela Jakoben Jainko santuaaitortuko dute,Israelen Jainko santu honibegirune izango diote.24 Burugaldurik zebiltzanakadimenez jantziko dira,protestari zirenekikasbidea onartuko dute.

Probetxu gabeko hitzarmena

30,1 Hau dio Jaunak:<<Ai zuek, jende errebeldea!Nire oniritzirik gabeeratzen dituzue egitasmoaketa nire borondatearen aurkaburutzen hitzarmenak*,horrela bekatua bekatuaren gain pilatuz.2 Egiptora jotzen duzue,niri galdetu gabe,faraoiaren babespean jartzera,

Page 56:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

Egiptoren gerizpean gordetzera.3 Baina faraoiaren babesalotsabide gertatuko zaizue,eta Egiptoren gerizpeko gordelekualaidogarri.4 Zuen buruzagiak Tanis-eraeta zuen mandatariak Hanes-era* iristean,5 asmo guztiak ustel aterako zaizkieprobetxu gabeko herri horrekin;ez baitie ezeren laguntzariketa probetxurik ekarriko,lotsa eta laidoa baizik>>.

6 Negeveko basapiztiei buruz* mezua:<<Lehoi orrokari, sugegorrieta dragoi hegalarizjosia dagoen lurraldebeldurgarri eta arriskutsuan barrena,hor daramazkioteberen aberastasun bikainak,astoen bizkarretaneta gameluen konkorretan,probetxu gabeko herriari.7 Alferrekoa eta hutsa daEgiptoren laguntza;horregatik, izen hau jarri diot:<Geldigaitza* mugiezin> >>.8 Jaunak hau agindu zidan:<<Ea, beraien begi aurreanidatz ezazu hau oholtxoaneta egin zigilaturiko agiria,gerorako geldi dadin,betiko lekukotzat>>.

Herri errebeldea

9 <<Herri errebeldea,seme engainatzaileak dira benetan,Jaunaren irakaspena ez baituteonartu nahi.10 Hau esaten diete profetei:<Ez izan ikuskaririk,ez agertu egia,baizik eta guri atsegin zaiguna esan,amets liluragarriak agertu.11 Alde bide zuzenetik.Ez iezaguzue aurrean jarIsraelen Jainko santua> >>.12 Horregatik,hau dio Israelen Jainko santuak:

Page 57:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

<<Nire hitza mesprezatu egiten duzue,eta bidegabekerian eta maltzurkerianduzue konfiantza, hauek dituzue euskarri.13 Beraz, zeuen gaiztakeriaren ondorioz,goitik behera pitzaturikoharresi garaiari bezalagertatuko zaizue:piskanaka okertueta, halako batean, gutxien ustean,lurrera amiltzen da.14 Hautsi eta erabat txikitzen denbuztinezko pitxerrarena bezalakoaizango da zuen hondamena:su-bazterretik ilintianahiz putzutik uraateratzeko adinako puskarikez zaio gelditzen>>.

15 Hau dio Jainko Jaunak,Israelen Jainkoak:<<Geldi eta lasai egoteada zuen salbabidea;patxada eta konfiantza, zuen indarra>>.Ez duzue, ordea, hala nahi izan,16 baizik eta esan duzue:<<Ez, zaldiz egingo dugu ihes>>.Bai horixe, beharko egin ihes!Eta zuek areago:<<Gurdi bizkorrak hartuko ditugu>>.Zuen pertsegitzaileakbai izango direla bizkor!17 Etsai bakar batek mehatxu egin,eta zuetako milaka ihesi.Bostek bakarrik mehatxu,eta den-denok ihesi.Azkenean, mendi-gailurrean utzitakobandera-kirtenaeta tontorrean utzitakogudu-bandera bezain bakangeldituko zarete.

Jauna, barkatzeko prest

18 Hala ere, zuei barkatzeko begira,errukia agertzeko prest dago Jauna,Jainko zuzena baita.Zoriontsuak harengan itxaron dutenak!19 Siongo herria,Jerusalemen bizi zaretenok,ez duzue negar egin beharrik izango.

Page 58:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

Laguntza eske oihu egitean,Jaunak barkatu egingo dizueeta entzun orduko erantzun.20 Larrialdi eta atsekabe arteanbizi beharko baduzue ere,irakasle duzuen Jaunaez zaizue gehiago ezkutatuko;zeuen begiz ikusiko duzue.21 Zeuen belarriz entzungo duzueatzetik esaten:<<Hona hemen bidea, hemendik ibili>>.Noiz jo eskuinera, noiz ezkerreraerakutsiko dizue*.22 Eta kutsatutzat joko dituzuezilarrez apainduriko jainko-irudiaketa urrez estalitako idoloak.Trapu zikinak bezalabotako dituzue kanpora,esanez: <<Utikan hemendik!>>23 Euria emango dizue Jaunaklurrean ereindako haziarentzat,eta gari mardul eta oparoaemango du lurrak.Egun hartan zuen abereaklarre zabaletan bazkatuko dira.24 Lurra lantzen dizueten idi eta astoekbelar gozoa izango dute jateko,aska betean izango ere.25 Hilketa handiaren egunean,etsaien dorretxeak eroriko direnean,errekak eta ur-xirripak jaitsiko diramendi handi eta muino garai orotatik.26 Jaunak bere herriaren zauriak lotueta sendatuko dituenean,ilargiak eguzkiak bezala egingo du argi;eguzkiaren argia, berriz,zazpi aldiz handiagoa izango da,zazpi eguzkirena batean bezalakoa.

Jaunak Asiria zigortuko

27 Horra non datorren Jauna bera urrutitik.Garretan eta ketan dago haren haserrea,sumina dariela haren ezpainak;su kiskalgarria dirudi haren mihiak,28 leporainoko uholde oldartsuaharen arnasak.Galbahean bezala astinduko ditu nazioak,muturrekoaz bezala masailatik lotuko,hondamenera eramateko.

Page 59:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

29 Zuek, berriz, kantuari ekingo diozue,jai arratsean bezala;bihotzean poz izango duzue,Israelen Harkaitz den Jaunaren mendiratxirula-doinuz erromes doanak bezala.30 Bere ahots bortitzaentzunaraziko du Jaunaketa bere indar eraginkorra erakutsiko,haserre gorri eta sugar kiskalgarriz,ekaitz, euri-jasa eta txingor artean.31 Beldur-ikara izango du Asiriak,Jaunaren ahotsa entzuteaneta hark zigorrez jotzean.32 Danbolin eta zitara-soinuzospatuko duzueJaunak leporatuko dionzigorraldi bakoitza.Gogor ere gogor erasoko dio Jaunak*.33 Asiriako erregearentzat aspalditikgertu dago erreleku sakon eta zabala,egur-pila handia.Jaunaren arnasak emango dio su,sufre-bolada baten antzera.

Egiptorengan ustea dutenen aurka

31,1 Zoritxarrekoak laguntza eskeEgiptora doazenak!Beren zaldietan dute konfiantza,gudu-gurdi askoeta zaldun ugari dutelako dira fio.Israelen Jainko santuari, berriz,begiratu ere ez;Jaunak ez die axola.2 Baina bera ere trebea dazoritxarra ekartzeneta ez du bere hitza jaten.Gaizkileen aurka altxatuko da,eta lagun dituztenen aurka.3 Egiptoarrak gizaki dira, ez jainko,haien zaldiak hezur eta mami huts,ez espiritu.Luzatuko du Jaunak eskua,eta babeslea nahiz babestuabiak eroriko dira,biak batera galduko.

Jaunak Jerusalem zainduko

4 Jaunak hau esan dit:

Page 60:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

<<Lehoiak nahiz lehoikumeak orroa eginezerasotzen dio harrapakinari,eta ez dute beldurtzen aurka datorkionartzain-taldearen oihuek,ez eta uzkurrarazten haien zalapartak.Halaxe etorriko da Jaun ahalguztidunaSion mendira, bere mendira, borrokara.5 Txoriak, hegoak zabaldurik,habia zaindu ohi duen bezala,halaxe zainduko du JerusalemJaun ahalguztidunak;zainduko du eta askatuko,barkatu eta salbatuko>>.6 Israeldarrok,itzul zaitezte Jaunarengana,oso urrutiraaldendu baitzarete berarengandik.7 Orduan, denok baztertuko dituzuezilar eta urrezko jainko-irudiak,zeuen esku bekatariz eginak.8 Asiria ezpataz joa eroriko da,baina ez gizakiari esker;ezpatak garbituko du,baina ez giza indarrez.Ezpatak ihes eragingo die,gudaririk onenak lan behartuetarakohartuko dizkiote.9 Erregeak ihes egingo du beldurrez,gudalburuek bandera bertan utziko*,ikaraz.Hala esan du Jaunak,etsaiak zigortzeko sua Sioneneta labea Jerusalemen duenak.

Zuzenbidezko erregetza

32,1 Hara, zuzenbidez aginduko duenerregea izango da,eta zuzenbidez gobernatuko dutengobernariak.2 Haietako bakoitzahaizetean babes izango da,ekaitzean aterpe;lurralde lehorrean ubidea bezala,basamortuan harkaitz handi batengeriza bezala.3 Ikusi behar dutenek begiak zabalik,entzun behar dutenek belarriak erneizango dituzte.4 Buruarinak

Page 61:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

burutsu izaten saiatuko dira,hizmotelak bizkor eta garbi mintzatuko.5 Zentzugabea ez da jatortzat hartuko,ez eta makurra ere prestutzat.

6 Izan ere, zentzugabeak zorakeria ahoan,eta asmo txarrak besterik ez barruan;Jaunaz arduratu gabe bizi daeta hari irainka mintzo;gose dena hutsik bidaltzen dueta egarri denari ez dio edaten ematen.7 Maltzurra, berriz, azpijokoz ari daeta zitalkeriaz baliatzen,dohakabe eta behartsuen eskubideakgezurrez deusezteko.8 Jatorrak, ostera, asmo jatorrak,eta egintzak ere jatorrak.

Jerusalemgo emakumeen aurka

9 Emakume arduragabeok,ea, entzun nire esana!Andre axolagabeok, aditu nire mezua!10 Orain axolagabe bizi zarete,baina urtebete igaro eta lasterdardara egingo duzue,mahats-biltzea amaituko baitaeta ez da gehiago uztarik izango.11 Izan ikara, arduragabeok!Egin dardara, axolagabeok!Erantzi, kendu soineko horiek,eta estali dolu-jantziz.12 Jo bularra eta egin dolu:landa zoragarri eta mahasti emankorrakamaitu dira eta;13 sasi eta laharrak haziko diranire herriaren lurraldean;dolu egin, bai,alaitasunez beterik zeuden etxeengatik,hiri festazaleagatik.14 Errege-jauregia utzi egingo dute,hiri jendetsua hutsik geldituko da;Ofel auzoa eta zaintzeko dorrea*,betiko hondaturik,basastoen etzaleku atsegineta artaldeen larratoki bihurtuko.

Bakea, justiziaren ondorio

15 Baina, azkenik, Jaunak bere espiritua

Page 62:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

isuriko digu goitik berriro.Basamortua baratzea bihurtuko daeta baratzea baso.16 Eta batean zein besteanzuzenbidea eta justizia nagusi.17 Justiziak bakea ekarriko du,patxada eta konfiantza betiko.18 Nire herriak bakea,konfiantza eta lasaitasunaizango ditu egoitza eta bizileku,19 nahiz eta basoa mozturik erori*eta hiriak hondoa jo.20 Zorionekoak zuek!Uraren ondoan ereingo duzue,asto eta idiak larrean libre utziko.

Jaunarengan itxaropena

33,1 Ai zu, inork hondatu gabekohondatzaile hori*,inork traizionatu gabeko traidore hori!Besteak hondatzeari utziko diozunean,zeu ere hondatuko zaituzte;traizionatzeari utziko diozunean,zeu ere traizionatuko zaituzte.2 Erruki gutaz, Jauna,zuregan baitugu itxaropen!Izan gure indar egunero,gure salbamen estualdian.3 Zure hotsa entzutean, herriak ihesi;zuk ekitean, nazioak sakabanatu.4 Orduan, mamorro-piloa bezalapilatuko ditugu harrapakinak,matxinsaltoek bezalaegingo diegu gainera jauzi.5 Guztiz handia da Jauna!Goi-goian du bizilekua,eta zuzenbidez eta justiziazbetetzen du Sion.6 Seguru biziko zara beti:jakinduria eta adimena,ondasun salbagarri;Jaunarenganako begirunea,zeure aberastasun.

7 Horra jerusalemdarrak* kalean garrasika,bakearen mezularieknegar dagite saminki.8 Bideak hutsik daude,inor ez baitabil;

Page 63:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

etsaiek hitzarmena hautsi dute,lekukoak* mesprezatu dituzte;ez da giza errespeturik.9 Dolutan, akiturik dago lurraldea,lotsaz eta zimel Libanoko basoa,Xaron lautada basamortu bihurtua,Baxan eta Karmel mendiak* gorri.

Nork egin ihes Jaunaren epaiari?

10 Hau dio Jaunak:<<Orain ekingo diot,orain altxatuko naiz,orain agertuko handi.11 Zuen barne-asmoak belar ihar dira;hortik sorturikoegintzak, berriz, lasto.Suak bezala erreko ditu nire arnasak*.12 Herriak errauts bihurtuko dira,moztu eta sutan erretzen dirensasiak bezala.13 Urruti nahiz hurbil bizi zaretenok,jakin ezazue nik eginaren berrieta nire ahalmena aitortu>>.

14 Ikara izango dute Sionen bekatariek,dardarak hartuko ditu sinesgabeak,eta esango dute:<<Jaunaren epaiaitzalezineko labea da:guretarik nork jasan lezakeharen su kiskalgarria?>>15 Zuzen jokatzen eta egia esaten duenak,bidegabekeriazko irabazirik onartzen ezeta azpidirurik jasotzen ez duenak,hilketa-proposamenei jaramonik egiten ezeta txarkeria begi onezikusten ez duenak.16 Horrelakoa seguru biziko dazoritxarraren gainetik;harkaitz arteko gotorlekuanizango du babes,ogiz eta urez etengabe hornitua.

Jerusalemek distirazko etorkizuna

17 Erregea ospetsu ikusiko duzu,luze eta zabal lurraldea.18 Lehengo beldurrak gogora ekarriz,honela esango duzu:

Page 64:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

<<Non da zerga-biltzailea?Non kontrolatzen gintuena?*>>19 Ez duzu ikusiko gehiago herri harroa,hizkuntza iluna,hizketa arrotz ulertezina duen herria.20 Begira Sioni, geure jaiakospatzen dituguneko hiriari.Ikus Jerusalem, bizitoki lasaia,egoitza finkoa,inork ziririk aterako ez dioneta sokarik etengo ez dionoihal-etxolaren pareko.21 Hor agertuko digu Jaunakbere ospe handia.Ibai eta ubide zabalekolurraldea izango da;baina etsaien arraun-txaluparikez da handik igaroko,ez ontzi handirik bertan ibiliko.22-23 Ontzien sokak lasaituak daude,ezin diote mastari eutsi,eta belarik zabaldu ezin.Orduan, harrapakinak banatuko ditugu;hain ugari banatu ere,ezen herrenak ere izango baitu partea.Izan ere,Jauna dugu epaile eta legegile.Jauna dugu errege:berak salbatuko gaitu.24 Jerusalemen bizi den inorkez du esango: <<Gaixo nago>>.Jainkoak barkatu egingo dizkio bekatuakbertako jendeari.

Jaunak nazioak zigortuko

34,1 Zatozte* entzutera, nazio guztiok,adi egon, herriok!Entzun beza lurraketa bertan bizi direnek,munduak eta munduko sorkari guztiek.2 Haserre baitago Jauna nazioekin,sumindua haien gudarosteekin:erabat suntsitzea erabaki du,hilketara eman ditu.3 Hildakoak bazterretan botako dituzte:haien gorpuek kiratsa botako dute,mendiak haien odolez bustiko dira.4 Zeruko izar guztiak hauts egingo diraeta zerua erroilua bezala biribilduko;

Page 65:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

izar guztiak erori egingo dira,piku-hostoak eta mahats-hostoakzimeldu eta erortzen diren bezala.

Hilketa izugarria Edomen

5 Jaunaren ezpata egarri da zeruan:horra, Edomgo* herriaren aurka,Jaunak hondamendira kondenatua duenherriaren aurka dator erasoz.6 Jaunaren ezpata odolez betea,gantzetan bustia dago:sakrifizioetako bildotseta akerren odolezeta aharien giltzurrun-gantzez.Izan ere,sakrifizioa burutu behar du JaunakBotzra hirian,hilketa izugarria Edom herrian.7 Bufalo, zekor eta zezenak,batera eroriko dira denak;odoletan blai geldituko dahaien lurraldea,gantzetan bustia bertako hautsa.8 Bai, Sionen aldeko auzianerabakia du Jaunaketsaiei ordaina ematekoeta haien lepotik mendekuahartzeko garaia.9 Edomgo errekak bike bihurtuko diraeta lurra sufre.Bikeak bezala su hartuko du lurraldeak.10 Ez da itzaliko ez gau eta ez egun,ketan egongo da etengabe.Hutsik geldituko da menderik mende,handik ez da sekula inor igaroko.11 Hontza eta kirikinoajabetuko dira hartaz,hontza-zuria eta beleajarriko han bizitzen.Nahas-mahas eta hutsbihurtuko du* Jaunak.12 Ez da han gehiago erregerik izendatuko,handiki eta buruzagiak,denak galduko dira.13 Laharrak aterako dirahango jauregietan,sasiak eta garduak gotorlekuetan.Basa txakurren bizileku izango da,ostruken gordeleku.

Page 66:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

14 Han bilduko dira basakatu eta hienak,basakerrak bata bestearekin elkartuko.Gau-mamuaren* egoitzaeta atseden-toki izango da.15 Han egingo du sugeak habia,han egin eta berotuko arrautzak,eta bere babespean aterako umeak.Hantxe bilduko dira saiak ere,arra emearekin elkartuz.16 Hartu Jaunaren liburua* eta irakurri:hauetako abere batek ereez du huts egingo,arrari ez zaio lagunik faltako,Jaunak berak agindu baitu,haren espirituak elkartu ditu.17 Bere eskuz lurraldea neurtu dueta bakoitzari bere saila izendatu.Betiko izango dira haren jabe,menderik mende biziko bertan.

Herria Jerusalemera itzuli

35,1 Poztu bitez basamortuaeta lur elkorra,alai bedi eta loratu landa lehorra,2 jantzi bedi lorez,irrintzi eta jauzi egin bezapozaren pozez!Libano bezain ospetsuegingo du Jainkoak,Karmel mendia eta Xaron lautada*bezain eder.Denek ikusiko dute Jaunaren ospea,gure Jainkoaren ederra.3 Sendotu beso ahulduak,bizkortu belaun makalduak.4 Esan bihotz-eroriei:<<Eutsi gogor, ez beldurtu!Horra zuen Jainkoa!Berbera dator zuek salbatzeraeta merezia duten zigorraetsaiei ematera>>.5 Orduan, itsuek ikusi egingo dute berriroeta gorrek entzun.6 Oreinak bezala salto egingo du herrenak,pozaren pozez irrintzi mutuak.Basamortuan iturriak sortuko dira,landa lehorrean errekak,7 hareatza kiskalietan aintzirak,paraje agorretan iturburuak.

Page 67:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

Basa txakurren bizilekuetanbelarra, kanabera eta ihiaaterako dira.

8 Eta galtzada bat izango da han;<<Bide santu>> deituko zaio.Kutsaturiko inor ez da handik igaroko,ez eta zentzugabeak* ere handik ibiliko.Jaunak berak irekiko du bidea.9 Ez da han lehoirik izango,ez piztia gaiztorik ibiliko,ez eta bat bakarrik ere.Bide horretatik itzuliko diraJaunak askatuak,10 Jaunak libre eginak;poz-oihuka etorriko dira Sionera:amaigabeko alaitasuna haien aurpegian!Zoriona eta alaitasunaizango dituzte lagun;nahigabeak eta negarra kito!

Senakeribek Juda erreinuari eraso(2 Erg 18,13.17-37)

36,1 Ezekiasen erregealdiko hamalaugarren urtean*, Asiriako errege Senakeribek Judako hiri-gotor guztiei eraso eta hartu egin zituen.

2 Asiriako erregeak ordezkari nagusia bidali zuen Lakixtik, gudaroste handi batekin, Jerusalemera Ezekias erregearen aurka. Goiko urtegirako ubide ondoan gelditu zen, oihal-garbitzailearen sororako bidean*. 3 Hilkiasen seme Eliakim jauregizaina, Xebna idazkaria* eta Asafen seme Joah, erregearen bozeramailea, atera ziren harengana. 4 Asiriar ordezkari nagusiak esan zien:

--Eramaiozue Ezekias erregeari errege handiaren, Asiriako erregearen, mezu hau: <<Zer dela-eta zaude hain ziur? 5 Uste al duzu hitz hutsek gerrako planak eta ausardiak bezainbat balio dutela? Norengan duzu zeure ustea, nire kontra jaikitzeko? 6 Egiptorengan? Hara, kanabera printzatua bezala da Egipto: euskarritzat hartzen duenari eskua zulatzen dio alderik alde. Horrelakoxea da Egiptoko errege faraoia, ustea berarengan duten guztientzat. 7 <Jaunarengan, geure Jainkoarengan, dugu ustea>, erantzungo didazu. Baina ez al ditu, bada, Jainko horren muinoetako kultu-leku eta aldareak kendu Ezekiasek, Juda eta Jerusalemgo jendeari Jauna Jerusalemgo aldarean bakarrik gurtzeko aginduz? 8 Ea, bada, egiozu desafio nire jaunari, Asiriako erregeari: bi mila zaldi emango dizkizut, beste hainbeste zaldun aurkitzeko gauza bazara. 9 Ezin diozu-eta atzera eragin nire ofizialik txikienetariko bati ere! Egiptok gudu-gurdiak eta zaldiak emango dizkizulakoan al zaude? 10 Gainera, uste al duzu Jaunaren baimenik gabe etorri naizela lurralde honi eraso egin eta hondatzera? Jaunak berak esan dit lurralde honi eraso eta hondatzeko!>>

Page 68:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

11 Orduan, Eliakimek, Xebnak eta Joahek hau erantzun zioten asiriar ordezkari nagusiari:

--Mesedez, hitz egiguzu arameeraz, ulertzen baitugu. Ez mintzatu hebreeraz, harresi gainean dagoen jendea entzuten ari da eta.

12 Ordezkari nagusiak ihardetsi zuen:--Zer uste duzu? Mezu hau zure erregeari eta zuri bakarrik

esatera bidali nauela neure jaunak? Harresi gainean dagoen jende horrentzat ere bada, horiek ere beren kaka jan eta pixa edan beharko baitute, zuek bezalaxe.

13 Orduan, ordezkari nagusiak, zutiturik, deiadarka esan zuen hebreeraz mintzatuz:

--Entzun ezazue errege handiaren, Asiriako erregearen, mezua: 14 <<Ez zaitzatela engaina Ezekiasek, ezin izango baitzaituzte libratu. 15 Ez diezazuela Ezekiasek ustea Jaunarengan jarrarazi, Jaunak libratuko zaituztelakoan eta hiri hau Asiriako erregearen menpean eroriko ez delakoan>>. 16 Ez aditu Ezekiasi; entzun Asiriako erregeak dioena: <<Egin bakezkoak nirekin eta jar zaitezte nire menpe. Horrela nork bere mahatsondoaren eta pikuondoaren fruituak jan ahal izanen ditu eta bere putzuko ura edan. 17 Eta gero, zuena bezalako beste lurralde batera, garia eta ardoa, ogia eta mahastiak dituen lurraldera, eramango zaituztet. 18 Ez zaitzatela Ezekiasek engaina, Jaunak libratuko zaituztela esanez. Beste herrietako jainkoek libratu ote dituzte beren lurraldeak Asiriako erregearen eskutik? 19 Zer egin dute Hamat eta Arpadeko jainkoek? Zer Sefarbaimgo jainkoek*? Libratu al dute Samaria nire eskutik? 20 Inongo jainkok ez du libratu bere lurraldea nire eskutik, eta Jaunak libratuko al du, bada, Jerusalem nire menpean erortzetik?>>

21 Haiek isilik gelditu ziren; ez zioten hitzik ere erantzun, erregeak agindua baitzien ez erantzuteko. 22 Hilkiasen seme Heliakim jauregizainak, Xebna idazkariak eta Asafen seme Joah bozeramaileak, jantziak urraturik, Ezekiasengana joan eta ordezkari nagusiak esana adierazi zioten.

Ezekiasek Isaias profetari galde(2 Erg 19,1-7)

37,1 Ezekias erregeak ere, hori entzutean, jantziak urratu zituen eta, doluz jantzirik, Jaunaren etxera jo zuen. 2 Eta Amotzen seme Isaias profetagana bidali zituen Eliakim jauregizaina, Xebna idazkaria eta apaizik zaharrenak, doluz jantzirik, 3 esatera: <<Hau dio Ezekiasek: Larritasun-, zigor- eta lotsa-eguna dugu gaurkoa. Haurra izateko zorian eta egiteko indarrik gabe dagoen emakumearen antzeko gara. 4 Jainko bizia laidotzera bidali du Asiriako erregeak bere ordezkari nagusia. Entzungo al zituen Jaunak, zure Jainkoak, hark esan dituen irainak, eta zigortuko al du, entzun behar izan dituen irain guztiengatik! Eta zuk egizu otoitz oraindik bizirik dirautenen alde>>.

5 Hala, joan ziren Ezekias erregearen funtzionarioak Isaiasengana. 6 Isaiasek erantzun zien: <<Emaiozue zeuen nagusiari Jaunaren mezu hau: <Ez beldurtu entzun dituzun hitzengatik; ni iraintzeko esan dituzte halakoak Asiriako erregearen ofizial horiek. 7

Page 69:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

Hara, zurrumurruren bat helaraziko diot eta, orduan, bere lurraldera itzuliko da. Han hil egingo dute ezpataz> >>.

Senakeribek berriro mehatxatu(2 Erg 19,8-13)

8 Ordezkari nagusiak, itzultzean, jakin zuen Asiriako erregea Lakixtik joana zela Libna hiriari erasotzera; eta han aurkitu zuen. 9 Handik, Etiopiako errege Tirhaka borrokatzeko asmoz zetorkiola jakin zuelarik, Senakeribek mezulariak bidali zizkion berriro Ezekiasi, 10 Judako erregeari, esatera: <<Ustea berarengan duzun arren, ez zaitzala engaina zeure Jainko horrek, Jerusalem nire eskuetan ez dela eroriko esaten badizu ere. 11 Zeuk entzun duzu zer egin dieten Asiriako erregeek herrialde guztiei: erabat hondatu. Eta zu libratuko zarelakoan al zaude? 12 Nire aurreko erregeek Gozan, Harran eta Retzef eta Telasarren bizi ziren edendarrak hondatu zituztenean, libratu al zituzten beren jainkoek? 13 Non dira Hamateko, Arpadeko, Lairreko, Sefarbaimgo, Henako eta Ibako erregeak?>>

Ezekiasen otoitza(2 Erg 19,14-19)

14 Hartu zuen Ezekiasek gutuna mandatarien eskutik eta, irakurri ondoren, Jaunaren etxera joan zen eta, gutuna Jaunaren aurrean zabaldurik, 15 honela egin zion otoitz: 16 <<Jaun ahalguztiduna, Israelen Jainkoa, hegadun izakien arteko tronuan eseria zauden hori, zu zara munduko erreinu guztien Jainko bakarra. Zuk eginak dira zeru-lurrak. 17 Itzul belarria niregana, Jauna, eta entzun. Zabal begiak, Jauna, eta ikusi. Entzun nolako irainak zuzendu dizkizun Senakeribek zuri, Jainko bizi horri. 18 Egia da, bai, Jauna, Asiriako erregeek birrindu egin dituztela herriak eta berauen lurraldeak, 19 eta suari eman dizkiotela berauen jainkoak; ez baitziren jainko, zurezko nahiz harrizko irudi hutsak baizik, giza eskuek eginak. Horregatik xehetu ahal izan dituzte. 20 Zuk, ordea, Jauna, gure Jainko horrek, salba gaitzazu Senakeriben eskuetatik. Horrela, lurreko erreinu guztiek jakingo dute, Jauna, zu bakarrik zarela Jainko>>.

Isaiasek Ezekiasi Jaunaren erantzuna adierazi(2 Erg 19,20-34)

21 Amotzen seme Isaiasek honako mezu hau bidali zion Ezekiasi: <<Hau dio Jaunak, Israelen Jainkoak: Aditu dut Asiriako errege Senakerib dela-eta egin didazun otoitza. 22 Hona hemen zer diodan haren aurka:

<<Mesprezio eta barre degizu, Senakerib,Sion neska gazte ederrak;buruaz keinuka ari zaizu atzetikJerusalem hiri ederra.23 Nori egin diozu irain eta iseka?

Page 70:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

Noren aurka jaso duzu ahotsaeta altxatu begiak harro?Nire aurka,Israelgo Jainko santuaren aurka!24 Ni, Jaun hau, iraindu nauzuzeure mezularien bidez.Zera esan duzu:<Neure gudu-gurdi ugariei eskermendi-gailurretara igo naiz,Libanoko tontor hurbilgaitzetara.Hango zedrorik tantaienaketa zipresik bikainenak bota ditut.Tontorrik garaienetaraeta basarterik itxienetara heldu naiz.25 Atzerrietan* putzuak zulatu dituteta bertako ura edan;hankapean zapalduz lehortu egin ditutEgiptoko ubide guztiak>.26 Baina ez al dakizu, Senakerib,aspalditik neuk prestatua nuela,antzinatik neuk erabakiaorain burutzen ari naizen hau?Horregatik bihurtu dituzuhiri-gotorrak zabor-pila.27 Haietako bizilagunak indarrik gabe,ikaraturik eta burumakur utzi dituzu,larre-belarra bailiran,hazi baino lehen ihartua.28 Badakit zure egintzeneta nondik norako guztien berri;badakit noiz zaudenamorru bizitan nire kontra.29 Nire kontra amorruz zaudelakoeta zure harrokerianireganaino iritsi delako,sudurrekoa eta ahokoaezarriko dizkizut,etorri zaren bidetik itzularazteko>>.

30 Ondoren, hau esan zion Isaiasek Ezekiasi*:<<Hauxe izanen duzu ezaugarri:aurten, alorrean utzitako hazitiksortua jango duzu;datorren urtean, bere kasa erneko dena;baina hurrengo urteanerein ahal izango duzue eta uzta bildu,mahatsondoak landatu eta mahatsa jan.31 Judako erreinuan bizirik geldituak,lurrean sustraiak botatzeneta adarretan fruituak ematen dituzten

Page 71:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

zuhaitz izango dira berriro.32 Izan ere, bakar batzukbizirik geldituko dira Jerusalemen,onik aterako Sion mendian.Jaun ahalguztidunaren maitemin sutsuakegingo du hori!

33 <<Hau dio JaunakAsiriako erregeari buruz:<Ez da hiri honetan sartuko,ez dio gezirik jaurtikiko,ez ezkutuen babespean erasoko,ez hiria hartzeko betelanik egingo.34 Etorri den bidetik itzuliko da;ez da sartuko hiri honetan.Hala diot nik, Jaunak.35 Neuk gerizatuko duteta salbatuko hiri hau,naizena naizenagatiketa neure zerbitzari Davidengatik>>>.

Asiriarrak ihesi(2 Erg 19,35-37)

36 Gau hartan bertan*, Jaunaren aingeruak ehun eta laurogeita bost mila gizon jo eta hil zituen asiriarren kanpalekuan; denak hilda aurkitu zituzten biharamun goizean, jaiki zirenean. 37 Asiriako errege Senakerib, orduan, gudu-etxolak jaso eta Ninivera itzuli zen eta bertan gelditu. 38 Egun batez, bere jainko Nisrok-en jauretxean ahozpeztua zegoelarik, Adramelek eta Saretzer bere semeek ezpataz jo eta hil egin zuten; gero, Ararat inguruko lurraldera egin zuten ihes hiltzaileek. Beste seme bat, Asarhadon, izan zen hurrengo errege.

Ezekiasen gaixoaldia eta sendakuntza(2 Erg 20,1-11)

38,1 Egun batez, larriki gaixotu zen Ezekias. Amotzen seme Isaias profetak berarengana joan eta esan zion:

--Hau dio Jaunak: <<Konpondu etxeko arazoak, hil egingo zaraeta. Ez zara luzaro biziko>>.

2 Ezekiasek aurpegia paretari eman eta honela egin zion otoitz Jaunari: 3 <<Arren, Jauna! Oroit zaitez leial eta zintzo jokatu izan dudala beti zurekin, atsegin zaizuna eginez>>. Eta negarrari eman zion saminki.

4 Orduan, Jaunak Isaiasi agindu zion 5 Ezekiasengana itzultzeko, honako hau esatera: <<Hona zer dioen Jaunak, zure arbaso Daviden Jainkoak: Aditu dut zure eskaria eta ikusi ditut zure malkoak; beste hamabost urtez luzatuko dizut bizia. 6 Libratuko zaituztet zu eta Jerusalem Asiriako erregearen eskuetatik eta babestuko dut hiri hau>>.

Page 72:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

21 Orduan*, Ezekiasi pikuz eginiko enplastoa ekartzeko agindu zuen Isaiasek eta zauriaren gainean ezartzeko, senda zedin. 22 Ezekiasek galdetu zion Isaiasi:

--Zer izango dut berriz ere Jaunaren tenplura joango naizenaren ezaugarri?

7 Isaiasek erantzun:--Hona hemen Jaunak emango dizun ezaugarria, agindutakoa

beteko duela adierazteko: 8 Akazen mailadian, jaitsiak dituen hamar mailak igoaraziko dizkiot eguzkiaren itzalari.

Eta eguzkiaren itzalak ordurako jaitsiak zituen hamar mailak igo egin zituen.

Ezekiasen gorespen-kanta

9 Judako errege Ezekiasek, bere gaitzetik sendatu zenean, gorespen-kanta hau* egin zuen:

10 <<Hau pentsatu nuen:Bizitzako sasoirik oneneanjoan behar;Hilen Egoitzara naramate,gainerako bizi-urteakkentzen dizkidate.11 Hau pentsatu nuen:Ez dut gehiago Jauna ikusikobizidunen lurrean,ez eta gizakirikmundu honetako bizilagunen artean.12 Bizia kentzen didateeta urruti eramaten,artzainaren oihal-etxola bezala.Ehotzen amaitu ondoren,ehuleak mozten duenehunaren antzeko da nire bizia.Gau eta egun hilzorian naukazu.13 Goizerarte* negar-zotinka ari naiz,lehoiak bezala haustenbaitizkidazu hezurrak.Gau eta egun hilzorian naukazu.14 Enara txioka bezala ari naiz intzirika,usoa urrumaka bezala.Ahulduak ditut begiak zerura begira.Estu naiz, Jauna!Egizu zerbait nire alde!15 Baina zer esango diot, zer,berak egin baitu hau guztia?Ezinez ibili behar bizialdi osoan,barruko saminaren saminez.16 Jaunak gordetzen dituenak biziko dira,eta ni ere haiekin biziko naiz.

Page 73:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

<<Sendatu egin nauzu,bizia berritu didazu!17 Hara, samina bake bihurtu zait.Nire bizia hondamen-leizeanerortzetik gorde duzu,bizkarra eman baitiezunire bekatu guztiei.18 Hilen Egoitzan ez dago zu goresterik,hildakoek ezin zaituzte zu laudatu,hilobiratuek ezinzure leialtasunean itxaron.19 Biziek, biziek bakarrik,zaituzte goresten,orain nik goresten zaitudan bezala.Gurasoek haurrei ematen dietezure leialtasunaren berri.20 Salbatu egin nauzu, Jauna!Soinua joko dugu eta kantu eginJaunaren etxean,bizi garen artean>>.

Ezekiasek babiloniar mandatariak hartu(2 Erg 20,12-19)

39,1 Aldi hartan, Baladanen seme Merodak-Baladan Babiloniako erregeak, Ezekias gaixorik egona zela jakin zuelarik, gutuna eta erregaloak bidali zizkion. 2 Ezekiasek ongi hartu zituen mandatariak eta bere gordailu guztiak, hango zilar, urre, lurrin eta usain-gozoko olioak, erakutsi zizkien, bai eta bere armategia eta bere altxortegian zituen ondasun guztiak ere. Ez zien deus ere erakutsi gabe utzi, ez bere jauregian, ez erresuma osoan.

3 Orduan, Isaias profetak, Ezekiasengana joan eta galdetu zion:--Zer esan dizute gizon horiek? Nondik etorri zaizkizu?Ezekiasek erantzun:--Urrutitik etorri dira, Babiloniatik.4 Isaiasek, berriro:--Zer ikusi dute zure jauregian?Eta Ezekiasek erantzun:--Etxean daukadan guztia ikusi dute. Ez diet neure altxortegiko

deus ere erakutsi gabe utzi.5 Isaiasek, orduan, Ezekiasi:--Entzun Jaun ahalguztidunak dioena: 6 <<Egunen batean --eta

badator egun hori--, etxean daukazun guztia, zure aurrekoek gaurdaino bildu duten guztia, Babiloniara eramango dute. Ez da ezer ere geldituko --dio Jaunak--. 7 Zuregandik jaio diren, zeuk sortu dituzun seme-alabetariko batzuk ere eraman egingo dituzte, Babiloniako erregearen jauregian zerbitzari izateko>>.

8 Ezekiasek, orduan, Isaiasi:--Berri ederrak ekarri dizkidazu Jaunaren partetik.

Page 74:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

Izan ere, bere garaian behintzat bakea eta segurtasuna izango zituela pentsatu zuen.

ISAIASEN BIGARREN ATALA (40,1--55,13)

Kontsolatu nire herria

40,1 Hau dio zuen Jainkoak:<<Kontsola ezazue,kontsolatu nire herria!2 Mintza bihotzera Jerusalemi;hots egiozueburutu duela bere morrontza,ordaindu bere erruen zorra,gogor ordainarazi baitizkio Jaunakbere bekatuak>>.3 Ahots bat oihuka:<<Prestatu basamortuan bidea Jaunari,berdindu eremuan galtzadagure Jainkoari.4 Bete daitezela sakanak,beheratu mendi-muinoak;bihur bitez zelai eta lautadaparaje latz eta malkarrak.5 Orduan, Jaunak bere ospea agertuko dueta gizaki guztiek batera ikusiko dute.Jaunak berak esan du>>.

6 Ahots batek dio: <<Hots egin!>>Eta nik: <<Zer behar dut hots egin?>><<Gizaki oro belarraren pareko da,landako lorea bezain sendo:7 ihartzen da belarra, zimeltzen lorea,Jaunak haizeari joaraztean.Bai, belarraren pareko da gizateria:8 ihartzen da belarra, zimeltzen lorea;gure Jainkoaren hitzak, ordea,betiko dirau>>.

9 Igo mendi garai batera, Sion,albiste pozgarria hots egitera*;goratu indarrez ahotsa, Jerusalem,goratu beldurgabe ahotsa,esan Judako hiriei:<<Hemen da zuen Jainkoa!10 Hara, ahalmen osoz dator Jainko Jauna,bere nagusigoa indartsu ezarriz.Hara, berekin dakar garaipen-agiria,berak askaturiko herria*.11 Artzainak bezala zaintzen du artaldea:

Page 75:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

arkumea besoan hartueta altzoan eramaten du,ama-berria arduraz gidatzen>>.

Israelen Jainkoa paregabe handi

12 Nork neurtu du itsasoa esku beteka,edo zeruen zabala arra beteka,edo lurreko hautsa lakarika?Nork pisatu mendi-muinoak balantzan?13 Nork neurtu du Jaunaren espiritua?Nor izan da haren aholkulari?14 Nork eman dio kontseilu eta argibide,nork irakatsi jokabide zuzena?Nork irakatsi jakintzaeta eginbide burutsua?15 Nazioak, harentzat,suilean ur-tanta dira,balantza gainean hautsa baino ez;itsas herriak*, hondar-alea bezain astun.16 Libanok* ez du aski abereharentzat oparitan erretzeko,ez eta egurrik aski ere sutarako.17 Haren aurrean, nazio guztiak ezer ez,hutsaren hurrengo dira harentzat.

18 Norekin konparatuko duzue Jainkoa,zein irudiz emango aditzera?19 Artisauak urtzen du idoloa,zilarginak estaltzen urrezeta apaintzen zilarrezko katez.20 Horretarako ahalbiderik ez duenakzur ustelkaitza aukeratzen dueta artisau treberen bat bilatzen,zartatuko ez den irudia molda diezaion.

21 Ez al dakizue?Ez al duzue inoiz entzun?Ez al dizuete hasieratikhorren berri eman?Ez al duzue ulertunork eraiki zuen mundua?22 Lurraren gaineko sabaiandu Jainkoak tronuaeta handik lurtarrekmatxinsaltoak dirudite;oihala bezala hedatu du zerua,oihal-etxola bezala zabaldu, bizitzeko.23 Handikiak ezereztu egiten ditu,munduko gobernariak

Page 76:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

hutsaren pareko bihurtzen.24 Oraindik lurreansendo sustraitu gabeko landareen,erein edo landatu berrien antzeko dira:Jainkoak haize emaneta ihartu egiten dira;haize erauntsiak eramaten lastoa bezala.

25 Jainko santuak galdetzen dizue:<<Norekin konparatuko nauzue,norekin berdinduko?>>26 Jaso begiak gorantz eta ikus:Nork egin zuen hori guztia?Banan-banan aterarazten dituzeruko astroak,bakoitzari bere izenaz deitzen dio;hain baita ahaltsu,hain biziki indartsu,batek ere ez dioharen deiari huts egiten.

27 Zergatik, Israel,Jakoben herri hori,zergatik ari zara esaten:<<Jauna ez da nire zoriaz arduratzen,nire eskubideek ez diote axola?>>28 Ez al dakizu? Ez al duzu inoiz entzun?Jauna betiereko Jainkoa da,lurbira osoa egin duena:ez da nekatzen, ez akitzen;ulermenaz gaindikoa haren adimena.29 Nekatuari indarrak berritzen dizkio,ezinduari ahalmena bihurtzen.30 Gazteak ere nekatzen dira eta akitzen,sasoitsuenak ere ahuldu eta erortzen,31 baina Jaunarengan itxaron dutenekindarrak berritzen dituzte:arrano-hegoak hazten zaizkie,lasterka egin eta ez dira nekatzen,ibili eta ez akitzen.

Egiazko Jainkoa eta idoloak

41,1 <<Entzun niri isilik,urrutiko herriok*;jantzi adorez, naziook.Etorri hitz egitera,bil gaitezen elkarrekin auzitara.2 Nork sortarazi du ekialdeanedonon garaile ateratzen den hori*?

Page 77:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

Nork eskuratzen dizkio nazioaketa menpean jartzen erregeak?Hauts egiten ditu bere ezpataz,haizeak daraman lasto bihurtzenbere uztaiaz.3 Pertsegitu egiten ditueta aurrera doa seguru,bere oinez lurrik ia ukitu gabe.4 Nork egin eta burutu du hori guztia?Ni, Jauna, neu naiz lehena,hasieratik gizaldiak munduraekartzen dituena,eta azkenengoak iristean ereni betiko berbera.5 Ikusi eta beldur dira urrutiko herriak,ikaraz lurraren azken bazterrak;hurbiltzen ari dira, hor datoz>>.

6 Elkarri laguntzen diote idologileeketa adore-hitzak esaten elkarri.7 Artisauak zilarginari ematen dio adore,mailukari leuntzaileakingude-jotzaileari,esanez: <<Ederra soldaketa!>>Eta gero iltzez gogortzen dute irudia,ez dadin zartatu.

Jaunak Israel bere zerbitzaria sendotu

8 <<Zu, Israel, nire zerbitzaria;zu, Jakob, nik aukeraturiko herria,nire adiskide Abrahamen ondorengoa.9 Lurraren azken bazterretatikhartu zintudan,urrutieneko zokoetatik deitueta esan: <Zu nire zerbitzaria>.Baztertu ez,baino aukeratu egin zaitut.10 Ez izan beldur, zeurekin bainauzu;ez larritu, zure Jainkoa bainaiz.Neure laguntzaz ahaltsu egiten zaitut,neure esku garaileaz eusten dizut.11 Lotsaz eta laidoz geldituko dirazure aurka lehiatzen direnak;ezerezean galduko dira,zure kontra liskarrean ari direnak.12 Bilatu eta inon ez dituzu aurkitukoborroka egiten zizutenak;ezerez eta huts bihurtuko diragerra egiten zizutenak.

Page 78:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

13 Nik, Jaunak, zeure Jainkoak,eskutik heltzen baitizuteta esaten: <Ez beldurtu,neuk laguntzen dizut!> >>

14 Hau dio Jaunak:<<Ez izan beldur, Israel,Jakoben herri,hartxo bat bezain ezerezeta ahul zaren hori!Neuk laguntzen dizut;ni, Israelen Jainko santua,nauzu askatzaile.15 Eultziaren antzeko bihurtzen zaitut,hortz zorrotzekoeultzi berriaren antzeko;mendiak xehatu eta hauts egingo dituzu,muinoak lasto bihurtuko.16 Zuk astindu eta haizeak eramango ditu,haize erauntsiak barreiatuko.Zu, berriz, pozik izango zara Jaunaz,harro Israelen Jainko santuaz.

17 <<Dohakabe eta behartsuakur bila dabiltza, baina alferrik;lehor dute mihia egarriz.Nik, Jaunak,erantzungo diot haien premiari,nik, Israelen Jainkoak,ez ditut bazterrera utziko.18 Mendi-kasko soiletan errekaksortuko ditut,ibarretan iturriak;basamortua aintzira bihurtuko dut,lur lehorrean iturburuak sortaraziko.19 Zedro, arkazi, mirto eta olibondoaklandatuko ditut basamortuan;zipres, zumar eta izeiak eremuan.20 Horrela ikusiko dute denek eta jakingo,ohartuko dira eta behingoz ulertukonik, Jaunak, egin dudala hori guztia,nik, Israelen Jainko santuak,dudala sortu>>.

Jauna idoloekin auzitan

21 Hau dio Jaunak,Jakoben herriaren erregeak*:<<Aurkeztu zeuen auzia, idolook,ekarri frogak.

Page 79:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

22 Zatozte eta iragarrigero gertatzekoa.Esan guri zeuen lehengo iragarpenaketa arretaz entzungo dugu;adierazi etortzekoak,betetzen diren ikus dezagun.23 Iragarri geroko gertakizunaketa aitortuko dugu jainko zaretela.Eman zoriona edo zoritxarra,ohar gaitezen eta zuen beldur izan.24 Baina, hara: zuek ez zarete ezer,zuen egintzak hutsaren hurrengo.Mesprezagarria, zuek jainkotzataukeratzen zaituztena.

25 <<Gizon bat sortarazi dut ekialdean,bere izenaz egin diot dei*;iparraldetik etorri da.Lokatza bezalazapalduko ditu gobernariak,eltzegileak buztinazapaltzen duen bezala.26 Nork iragarri zuen hau hasieratik,nork aurrez adierazi,jakin genezaneta egia zela aitortu?Ez, ez zuen inork iragarri,ez zuen inork adierazi,ez zizuen inork ezer entzun.27 Nik jakinarazi diot lehendabizi Sioni*,nik bidali albistari pozgarriaJerusalemi.28 Idoloei begiratu diet: ez zen inor,inortxo ere ez kontseilu emateko,nire galderei erantzuteko.29 Idolo guztiak ez dira ezer,horien egintzak hutsaren hurrengo,irudiak haizea bezain hutsal>>.

Jaunaren zerbitzaria(Lehen kantika)

42,1 Jaunak dio*:<<Hona hemen nire zerbitzaria,nik eusten diodana,nik hautatua, atsegin dudana.Beronen gain ezarri dut neure espiritua:nazioei justizia ekarriko die.2 Ez du oihu egingo, ez ahotsa goratuko,ez kaleetan bere mintzoa entzunaraziko.

Page 80:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

3 Kanabera printzatua ez du hautsiko,ahulduriko argi-metxa ez du itzaliko.Justizia ekarriko du leialki.4 Ez du adorea galduko, ez etsiko,lurrean justizia ezarri arte.Haren legearen zain egongo diraurrutiko herriak>>.

5 Hau diotso bere zerbitzariariJainko Jaunak,zeruzabalak egin zituenak,lurra finkatu eta landaretzasortu zuenak,gizakiei eta lurrean mugitzen direnguztiei bizi-arnasa eman zienak:6 <<Nik, Jaun honek,salbamen-ekintzarako dei egin dizuteta eskutik heldu;nik eratu zaitut eta egiteko hau ezarri:herriarentzat nire ituna berritueta nazioei argi egitea,7 itsuen begiak zabaldueta presoak espetxetik ateratzea,ilunpetan bizi direnak kartzelatik.8 Ni naiz Jauna, horixe dut izena:ez diot neure ospea inori utziko,ez niri zor zaidan gorespenaidoloei emango.9 Begira, bete diralehen iragarri nituenak;orain gauza berriak iragartzen ditut,gertatu baino lehenadierazten dizkizuet>>.

Gorespen-kanta

10 Kanta Jaunari kantu berria,goretsazuelurraren azken bazterretan ere;goretsazue,itsas gizon eta piztia guztiok,goretsi urrutiko bizilagunok.11 Poz bitez basamortuaeta bertako kanpalekuak,Kedar leinuaren bizilekuak.Sela* hiriko bizilagunekegin bezate poz-oihu,mendi-gailurretan irrintzi.12 Eman ohore Jaunari,iragarri urrutiko herrietan

Page 81:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

goresgarri dela.13 Heroi baten antzera atera da Jauna,borrokarako gartsu,gerlari baten antzera,gudu-irrintzi zolia eginez,etsaiei bulartsu aurre emanez.

Salbamen-asmo berriak

14 Jaunak dio:<<Luzaro egon naiz geldi,ezer esan eta egin gabe;baina orain garrasika ari naiz,intzirika eta aienez,emakumea erdiminetan bezala.15 Mendi eta muinoak lehortuko ditut,belar guztia ihartuko,ibaiak lur lehor bihurtueta putzuak agortuko.16 Ezagutzen ez duten bidetikeramango ditut itsuak,ibilbide ezezagunetan barrena.Ilunpea argi bihurtuko diet,paraje malkarrak bide lau.Horra zer egiteko asmotan naizen,eta ez dut etsiko.17 Atzera egingo dute, lotsaren lotsaz,idoloetan uste on dutenek,irudiei <Zuek zaituztegu jainko>esaten dietenek>>.

Herria gor eta itsu

18 Jaunak dio:<<Entzun, gorrok;begira eta ikus, itsuok.19 Ba al da inornire zerbitzaria bezain itsueta nik bidalitako mezulariabezain gor?Inor ez nik aukeratua bezain itsu,Jaunaren zerbitzaria bezain gor*!20 Gauza asko ikusi ditu,baina gogoan hartu ez;zabalik ditu belarriak,baina ezer entzuten ez.21 Jaunak, bere salbamen-asmoari* leial,handi eta eder egin nahi izan dubere legea;22 baina herri larrutu eta bipildua da,

Page 82:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

denak presondegian sartueta kartzelan loturik daude;larrutu egin dituzte,eta inork askatzen ez;bipildu, eta inork ezhaien egoera aldatzeko ardurarik>>.

23 Zuetariko norkegingo dio jaramon honi guztiari?Nork entzungo du arretazhemendik aurrera?24 Nork jarri du Israel, Jakoben herria,larrutu eta bipildu dutenen esku?Ez ote Jaunak berak?Beraren kontra egin baitute bekatu,ez dute nahi izan haren bidetik ibili,ez haren legea onartu.25 Horregatik, gainera isuri zienbere haserre-sumina,gudu latza jasanaraziz:haren sugarrak inguratu zituen,oso-osorik kiskali;baina haiek ez zuten ezer jakin nahi izan,ez eta arretarik jarri ere.

Jaunak askapena iragarri herriari

43,1 Baina orain, Israel, Jakoben herri,honela mintzo zaizu Jauna,sortu eta eratu zaituena:<<Ez izan beldur,askatu egin baitzaituteta zeure izenaz deitu: nirea zara zu.2 Ibaiak pasatzean, zurekin izango naiz:urek ez zaituzte hondoratuko;sutatik igarotzean, ez zara erreko,ez zaitu sugarrak kiskaliko.3 Neu bainaiz Jauna, zure Jainkoa,Israelen Jainko santua dazure salbatzailea.Egipto eman dut zure askapen-sari,Etiopia eta Seba* zure ordainetan,4 hain preziatua baitzara niretzat:biziki estimatzen eta maite zaitudalako,gizakiak ematen ditut zure truke,herriak zure biziaren ordain.5 Ez izan beldur, zurekin bainago.Ekialdetik eta mendebaldetikbildu eta ekarriko ditutzure herritarrak.

Page 83:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

6 Iparraldeari esango diot:<Itzul itzazu>,eta hegoaldeari: <Ez eduki hor>.Itzul itzazue lurraren urrutienekobazterretatik nire seme-alabak,7 nire izena daramaten guztiak,neuk sortu eta eratu nituenak,neure aintzarako egin nituenak.8 Utzi etortzen nire herriari,begiak eduki arren itsueta belarriak eduki arrengor dagoenari.

Jaunak bakarrik salbamena iragarri eta burutu

9 <<Bil bitez nazio guztiak,elkar bitez herriak:horietako zeinek iragarri zuenhau guztiaedo lehengo gertakizunak jakinarazi?Aurkez bitzate lekukoak,beren buruak zuri ditzaten,entzun diezaieguneta aitortu egia zela.10 Honela diot nik, Jaun honek:Zuek zarete nire lekuko, israeldarrok,zuek nire zerbitzari;nik aukeratu zaituztet,ni ezagutu, niregan sinetsieta ni beti berbera naizelauler dezazuen.Nire aurretik ez da jainkorik izan,ez eta izango ere nire ondoren.11 Neu naiz Jauna, neu;ez da ni beste salbatzailerik.12 Nik iragarri dut eta aurrez adierazi,nik salbatu zaituztet,eta ez zen zuen artean jainko arrotzik.Zuek nire lekukoeta ni zuen Jainko,13 aurrerantzean ere beti berbera.Ezin dit inork eskutik ezer kendu.Nik egina nork desegin?>>

14 Hau dio Jaunak, zuen askatzaileak,Israelen Jainko santuak:<<Zuen onerako,gudarostea bidaliko dut Babiloniaraeta denak ihesi aterako dira,ihesi babiloniarrak,

Page 84:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

beren ontzietan babesturik*.15 Neu naiz Jauna, zuen Jainko santua,Israelen egilea, zuen erregea>>.16 Hau dio Jaunak:<<Nik ireki nuen bidea itsasoan,ur oldartsuetan zehar;17 gurdi eta zaldizko gudaroste ahaltsuaaterarazi nuen gudura:bat-batean lur jo zuten,eta berriz jaiki ez;kandela-metxa bezalaitzali ziren eta galdu.18 Baina orain ez oroitu antzinakoez,ez gogoratu lehenago gertatuez.19 Hara, zerbait berria egitera noa:hasia da sortzen,ez al diozue antzematen?Bidea irekiko dut basamortuan,ibaiak sortaraziko landa lehorrean.20 Basapiztiek, txakal eta ostrukek,ohore emango didate,basamortuan ura emango baituteta landa lehorrean ibaiak sortaraziko,nire herriari, neure aukeratuari,edaten emateko.21 Eta neuretzat eratu dudan herriaknire goralpena iragarriko du.

Jaunak herria salatu

22 <<Zuk, Israel, Jakoben herri horrek,ez didazu dei egin, nitaz asperturik.23 Ez didazu erre-oparitzatardirik eskaini,ez nauzu sakrifizioez ohoratu.Nik ez zaitut opariakeskaintzera behartu,ez eta intsentsu eske aspertu* ere.24 Ez duzu niretzat usaingarririk erosi,ez nauzu oparigaien gantzez ase.Alderantziz, behartu egin nauzuzeure bekatuekin,aspertu zeure erruekin.25 Nik, ordea,neure kabuz suntsitu nituenzure errebeldiak,ez nituen kontuan hartu zure erruak.26 Emadazu kontu,goazen elkarrekin auzitara;defenda zaitez,

Page 85:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

arrazoi eman diezazuten.27 Zure lehen arbasoak erebekatu egin zuen,zure ordezkariak*nire aurka errebelatu ziren.28 Horregatik, santutegiko arduradunakzapuztu egin nituen,Israel suntsipenera eman nuen,Jakoben herria irainetara>>.

Jaunak bedeinkazioa agindu herriari

44,1 Hau dio Jaunak:<<Entzun orain, Israel, Jakoben herri,nire zerbitzari, nik aukeratu horrek.2 Neu naiz Jauna, zure egilea,amaren sabelean eratu zintuena,zure laguntzailea.Ez izan beldur, Jakoben herri,ene zerbitzari,Jexurun*, ene aukeratu hori,3 ura isuriko baitut lur egarrituan,urlasterrak sortuko landa lehorrean.Neure espiritua isuriko dietzure ondorengoei,neure bedeinkazioa zure seme-alabei.4 Belardia bezala haziko dira,ibai ondoko sahatsa bezala.5 <Jaunarena naiz> esango du batak,Jakob izena hartuko besteak;beste batek <Jaunarena> idatzi besoaneta Israel izena hartuko ohoregarritzat>>.

Idoloei desafioa

6 Hau dio Jaunak,Israelen errege eta askatzaileak,Jaun ahalguztidunak:<<Neu naiz lehena eta azkena;ez da ni beste jainkorik.7 Nor ni bezalakorik? Mintza bedi,iragarri eta azal biezat historia,aspaldian gizateriaezarri nuenetik honakoa*.8 Ez ikaratu, ez beldurtu!Ez ote nizuen aspalditikiragarri eta adierazi?Zeuek zaituztet lekuko:Ba ote da ni beste jainkorik?Ez dut ezagutzen beste harkaitzik,

Page 86:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

euskarri izan dezakezuenik>>.

Idolatriaren aurka

9 Idolo-moldeatzaileak hutsa dira denak,hain estimatuak dituzten irudiakezertarako ez.Horien gurtzaileak itsu eta burugabe;horregatik, lotsagarri geldituko dira.10 Nork moldeatzen du irudiaeta idoloa urtzen,probetxurik espero ezean?11 Idolozaleak, ordea,lotsagarri gertatuko,gizaki huts baitira egileak.Bil bitez, aurkeztu denak:ikaraz eta lotsazgeldituko dira bat-batean.

12 Errementariak burdin puska hartu* eta, txingarretangoriturik, mailuka moldeatzen du, beso indartsuz lantzen. Baina gose baldin bada, indarrak galtzen ditu, eta edaten ez badu, leher egiten.

13 Zurginak, berriz, erreglaz neurtu, arkatzez eta konpasez marraztu eta gubiaz lantzen du eta, giza gorpuzkera eta edertasuna emanik, tenpluan kokatzen. 14 Aurrez, zedro bat botatzen du, edo arte nahiz haritzen bat aukeratzen; zuhaitzok basoko besteen artean egiten dira mardul. Edo lizarren bat landatzen du, eta hazi egiten da euriarekin. 15 Jendeak suegurretarako erabili ohi ditu: nahiz su egin eta berotzeko, nahiz ogia erretzeko. Baina berak jainko-irudi bat egiteko erabiltzen du. Eta gurtu egiten, ahozpezturik.

16 Egurraren erdiarekin sua egiten du, eta gainean okela erre eta asetzeraino jaten. Ondoren, su ondoan berotzen da eta esaten: <<Ederki! Bero-bero nago! A zer lamada!>> 17 Beste erdiarekin, berriz, jainko-irudi bat egiten du eta aurrean ahozpezturik gurtzen. Eta otoitz egiten dio, esanez: <<Salba nazazu, zu baitzaitut jainko!>>

18 Ez dute ulertzen, ez bereizten; begiak itsu dituzte eta ezin ikusi, burua ere ilun eta ezin konprenitu. 19 Ez dute gogoeta egiten, ez dute zentzurik, ez ulermenik, esateko: <<Egurraren erdia sutara bota dut, ogia eta okela txingarretan erre eta jan egin dut. Eta gainerakoarekin, jainko-irudi higuingarria egin? Egur-puska baten aurrean ahozpeztu?>> 20 Errautsez janaritzen da, gezurrezko burutapen zoroek okerbidetik daramate; idoloak ez du salbatuko, baina ez du, hala ere, aitortuko gezur huts dela eskuetan duena.

Askapena gogora ekarri eta goratu

21 <<Israel, Jakoben herri horrek,gogoan izan nire zerbitzari zarela.Nik eratu zaitut,eta nire zerbitzari zara.

Page 87:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

Israel, ez zaitut ahaztuko.22 Lainoa bezala suntsitu ditutzure errebeldiak,gandua bezala zure bekatuak.Itzul niregana,askatu egin baitzaitut>>.

23 Egin poz-oihu, zeruok,Jaunak ekin baitio!Egin irrintzi, lurreko barrunbeok!Ekin poz-oihuka, mendi eta baso,zuhaitz guztiekin batera!Askatu egin du Jaunak Israel,Jakoben herria,bere ospea agertuz horrela.

Jauna, munduaren kreatzaile, historiaren Jaun

24 Hau dio Jaunak, zure askatzaileak,amaren sabelean eratu zintuenak:<<Neu naiz Jauna, gauza guztien egilea;bakar-bakarrik hedatu nuen zerua,inoren laguntzarik gabe finkatu lurra.25 Huts eragiten diet aztien zantzuei,zentzugabe bihurtzen igarleak;jakintsuak hankaz gora botatzeneta haien zientziazorakeria bilakarazten.26 Baina neure zerbitzarien hitzabetearazten dut,neure mezularien egitasmoa gauzatzen.Jerusalemi diotsot:<Berriro izango dituzu bizilagunak>,eta Judako hiriei:<Berriz eraikiko zaituztete>.Neuk jasoko ditut bertako horma eroriak.27 Itsaso zabalari diotsot:<Lehor zaitez;neuk agortuko ditut zure korronteak>;28 eta Zirori*: <Zu zara nire artzaina,nik nahi guztia burutuko duzu>.Jerusalemi diotsot:<Berriz eraikiko zaituztete>,eta tenpluari:<Oinarri berriak jarriko dizkizute> >>.

Ziro erregea, Jainkoak bidalia

45,1 Honela diotso JaunakZiro erregeari,

Page 88:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

berak aukeratu eta sagaratuari*:<<Eskutik heldurik eusten dizut,nazioak zure menpean jarrieta erregeei soinetik armak kentzeko,zure aurrean hiri-ateak zabaltzeko,guzti-guztiak zabaldu ere.2 Neu joango naiz zure aurretik,goraguneak berdinduz,brontzezko ateak apurtuz,burdinazko morroiloak txikituz.3 Zoko ilunetan pilaturiko altxorrak,ongi gorderiko ondasunak emango dizkizut.Horrela jakingo duzuneu naizela Jauna, Israelen Jainkoa,zeure izenez dei egiten dizuna.4 Israel neure zerbitzariaren onerako,Jakob, neuk aukeraturiko herriarengatik,deitu zaitut zeure izenezeta ohorezko eginkizuna ezarri,ezagutzen ez nauzun arren.5 Neu naiz Jauna, ez da besterik;ez da ni beste jainkorik.Aginpidez jantzi zaitut,ezagutzen ez nauzun arren,6 ekialdetik mendebaldera jakin dezatenez dela inor ni besterik.Neu naiz Jauna, ez da besterik.7 Neu naiz argiaren egileaeta ilunpearen sortzailea,neu zorionaren egileaeta zoritxarraren sortzailea:neu, Jaun hau, horren guztiaren egilea!

Otoitza

8 <<Isuri goitik, zeruok, ihintza bezala,isuri garaipena*, hodeiok, euria bezala!Har beza lurrak zabalik:sor bedi salbamena,erne justizia harekin batean!Nik, Jaunak, egin dut hori guztia>>.

Jainkoaren ahalmen bikaina

9 Zoritxarrekoa, lurrontzi hutsa izanik,bere egilearekin eztabaidanhasten den gizakia!Buztinak buztinlariari esango ote:<<Zertan ari zara?>>,edota <<Zure ontziak ez du heldulekurik>>?

Page 89:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

10 Zoritxarrekoa aitari esaten diona:<<Zergatik sortu ninduzun?>>,eta amari:<<Zergatik ekarri ninduzun mundura?>>11 Hau dio Jaunak,Israelen Jainko santuak,haren egileak:<<Neure seme-alabengatikkontuak eskatuko ote dizkidazue,edo neure lanean aginduak emango ote?12 Neuk egin dut lurraeta lurgainean gizakia sortu;nik hedatu ditut neure eskuz zeruak,eta nik agintzen bertako astro guztiei.13 Neuk sortarazi dut Zirosalbamen-ekintzarako,eta bide guztiak zelaituko dizkiot;berak berreraikiko du nire hiriaeta libre aterarazikonire erbesteratuak,ordain eta saririk eskatu gabe>>.Jaun ahalguztidunak esan du.

Jauna Israeli agertu

14 Hau diotso Jaunak Israeli:<<Egiptoko langileak,Etiopiako merkatariaketa altuera handiko sebatarrak*zure menpean jarriko dira,zureak izango;zure atzetik joango dira,katez loturik;zure aurrean ahozpeztuko diraeta erreguka esango dizute:<Zuregan bakarrik dago Jainkoa,ez da besterik;beste jainkoak ezer ez dira> >>.

15 Jainko ezkutua zara zu, benetan,Israelen Jainkoa, salbatzailea.16 Lotsaz eta laidoz beterik,bai, laidoz estalirik doaz idologileak.17 Israel, berriz, Jainkoak salbatu du,behin betiko salbatu,eta ez da, ez, sekulalotsaz eta laidoz geldituko.

18 Jaunak sortu du zerua,bera da Jainkoa;

Page 90:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

berak eratu eta egin du lurra,berak finkatu;ez du hutsik egoteko sortu,bizileku izateko baizik.Hau dio Jaunak:<<Neu naiz Jauna, ez da besterik.19 Ez naiz mintzatu ezkutuan,lurzoko ilunen batean;ez diet esan Jakoben ondorengoei:<Bila nazazue ezerez hutsean>.Ni naiz Jauna, zuzen dena iragarrieta bidezkoa adierazten dudana.

Jaunak nazio guztiei dei

20 <<Bil zaitezte, etorri,hurbildu denok,nazioetan bizirik geldituok.Burugabeak dira zurezko idoloakprozesioan daramatzatenak,salbatu ezin dituen jainkoariotoitz degiotenak.21 Galdegin elkarri,mintza zaitezte, azaldu frogak:nork adierazi zuen hau lehendanik,nork iragarri aspalditik?Ez ote nik, Jaunak?Ez baita ni beste jainkorik.Jainko garaile eta salbatzailerikez da neu besterik.22 Lurreko bazter guztiok,itzuli niregana, salba zaitezten,neu bainaiz Jainkoa,eta ez da besterik.23 Neure buruarengatik egin dut zin,promes sendoa, hitz aldaezina eman dut:Belaun oro nire aurrean makurtuko da,eta mihi orok nire izenean zin egingo,24 esanez: <Jaunarengan bakarrikgaraipena eta ahalmena>.Lotsaren lotsaz etorriko zaizkitnire aurka lehiatzen diren guztiak.25 Niri esker, garaile izango daeta harro egongoIsrael herri osoa>>.

Egiazko Jainkoa eta sasijainkoak

46,1 Makurtu da Bel jainkoa,lur jo du Nebo* jainkoak.

Page 91:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

Zamariek daramatzate haien irudiak,abere nekatuen gainean karga astun.2 Lur jota daude eta makurturik idoloak,ezin dituzte eramaileak salbatu;beraiek ere erbestera doaz.

3 <<Entzun niri, Jakoben ondorengook,Israel herrian bizirik geldituok:neure gain hartuak zaituztetamaren sabeletik,neuk zaramaztet altzotik bertatik,4 eta zuek zahartzean ere,ni beti berbera:zuei ilea zuritzean ere,nik eutsiko dizuet.Orain arte bezala, aurrerantzean erenik eramango zaituztet,nik eutsi eta salbatuko.5 Norekin konparatuko nauzue,norekin berdinduko?Norekin parekatuko nauzue,nire ondoan nor jarriko?6 Batzuek urrea poltsatik atera,zilarra balantzan pisatueta zilargina alokatzen dute,jainkoa egin diezaien,eta ahozpezturik huraxe gurtzen.7 Lepoan harturik eramaten dute;gero, bere lekuan kokatueta hantxe gelditzen da,inora mugitu gabe.Deiadar egiten badiote ere,ez du erantzuten,ez du inor bere larrialditik salbatzen.

Hurbil da askapena

8 <<Egin gogoeta eta izan kementsu*!Errebeldeok, hartu arreta,9 gogoratuantzinatik gaurdaino gertatuak.Neu naiz Jainkoa, ez da besterik;neu Jainkoa, ez da ni besterik.10 Hasieratik iragarri dut etorkizuna,lehendanik oraindik gertatzekoa dena.Hauxe diot: <Nire egitasmoa beteko da,nik nahi guztia burutuko dut>.11 Ekialdetik dei egin diot gizon bati*,urrutiko herrialdetik:hegazti harrapariaren antzera etorri

Page 92:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

eta nire egitasmoa beteko du.Hala esan dut eta hala gertaraziko,hala erabaki eta hala egingo.12 Entzun niri, burugogorrok,askapena urruti dela uste duzuenok:13 gertatzear da nire askapen-ekintza,nire salbamena ez da luzatuko.Salbamena ekarriko diot Sioni,neure ospea emango Israeli.

Babilonia eta bertako aztien porrota

47,1 <<Makurtu lurrera, eseri hautsetan,Babilonia neskatxa eder*;eseri lurrean, tronua utzirik,babiloniarren hiriburu:ez dizute deituko gehiagohiri gozo, hiri dotore.2 Hartu errota eta egin irina;kendu musu-estalkia,jaso gonak,agertu izterrak,ibaiak oinez igarotzeko:3 ager bedi zure gorputza biluzik,zeure lotsariak bistan dituzula.Mendeku hartuko dut,ez dit inork eragotziko>>.

4 Hau dio gure askatzaileak,Israelen Jainko santuak,Jaun ahalguztiduna deritzanak:5 <<Eser zaitez isilik,babiloniarren hiriburu,zoaz ilunpetara:ez dizute deituko gehiago<Erreinuen erregina>.6 Neure herriarekin haserre nintzela,neure ondarea zapuztu egin nueneta zure eskuetara eman.Zuk ez zenien gupidarik izan,zaharrak ere lehertu egin zenituenzeure uztarri astunaz.7 Esan zenuen:<Beti-betiko izango naiz erregina>,gertaera hauei arretarik jarri gabe,ondorenak kontuan hartu gabe.

8 <<Entzun, bada, orain,emakume atseginzale,tronuan lasai zauden horrek;

Page 93:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

zeurekiko zenion:<Neu, eta beste inor ez!Ez naiz alargunduko,ez haurrik gabe geldituko>.9 Zoritxar biok gertatuko zaizkizu,bat-batean, egun berean:haurrik gabe eta alargun geldituko zara--zoritxarraren zoritxarra!--;ez dizute baliokozeure sorginkeria ugarieketa aztikerien ahalmen handiak*.10 Zeure gaiztakerian seguru zeunden,pentsatuz: <Ez nau inork ikusten>.Zeure jakinduriak eta zientziakdesbideratu zaituzte,eta pentsarazi:<Neu, eta beste inor ez!>11 Ba, uxaezineko zoritxarragertatuko zaizu,saihetsezineko ezbeharrajausiko gainera,ustekabean hartuko zaituenbat-bateko hondamendia etorriko.12 Eutsi gogor, beraz,gaztetandik hain gogoko izan dituzunaztikeria eta sorginkeria guztiei:ea ezertarako balio dizuten,ea inor izutzea lortzen duzun.13 Aspergabe ibili zarahainbat eta hainbat kontseilarirekin:betoz, bada, salba zaitzatela,zerua aztertueta izarrak ikertzen dituztenek,hilero etorkizuna iragartzen dizutenek!14 Hara, suak irensten duenlastoaren antzeko izango dira;ezin izango dituzte beren buruaksugarretatik libratu.Ez da, ez, txingar-sua izango,ondoan eseri eta berotzekoa.15 Horra zer etekin emango dizuten aztiek,gaztetandik ardurazzaindu dituzun horiek.Bakoitza bere bidetik galduko da,eta zu salbatzeko inor ez.

Jaunak gauza berriak iragarri

48,1 <<Entzun ezazue,Jakoben ondorengook,

Page 94:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

Israel izena daramazuenok,Judaren hazitik* sortuok.Jaunaren izenean egiten duzue zineta Israelen Jainkoa aitortzen,baina ez egiaz eta zintzotasunez;2 <Hiri Santukoak> omen duzue izen,Israelen Jainkoa,Jaun ahalguztidun deritzana, euskarri.3 Aspalditik iragarriak nituengertatu direnak,neuk hitz eman nituen eta adierazi;bat-batean ekin nion eta denak gertatu.4 Banekien, jakin, tematsuak zaretela,burdina bezain gogorra duzuela lepoaeta brontzezkoa kopeta;5 horregatik,aspalditik iragarri nizuen dena,gertatu baino lehen adierazi,esan ez zenezaten:<Nire idoloak egin du,nire zurezko nahiz metalezkoirudiek gertarazi>.6 Entzun zenuten iragarpena:den-dena bete dela ikusirik,ez ote duzue iragarriko?Eta orain gauza berriakadieraziko dizkizuet,ez dakizkizuen gauza ezkutuak;7 sortu berriak dira, ez aspaldikoak,eta ez zenuten haien berri orain arte,esan ez zenezaten: <Banekien lehendik>.8 Ez, ez zenituzten entzunak,ez ezagunak,ez zenekiten ezer,belarriak itxiak baitzeneuzkatenbetidanik.Banekien, bai, jakin,zeharo desleial zaretela,errebelde deitzen dizuetelajaio zinetenetik.9 Neure izenaren ohoreagatikeutsi diot haserreari,zor zaidan gorespenagatikegin dut atzeraeta ez zaituztet suntsitu.10 Garbitu egin zaituztet,baina ez zilarra bezala,sufrimenduaren arragoan probatuz baizik.11 Neuregatik jokatu dut horrela,neuregatik bakarrik,

Page 95:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

ezin baitut neure izena belzten utzi.Ez diot neure ospea inori utziko.

Jaunaren adiskide Zirok haren nahia burutuko

12 <<Entzun, Israel, Jakoben herri,entzun, nik deitu horrek:Ni beti berbera,neu lehena eta neu azkena.13 Neure eskuz oinarritu nuen lurra,neure eskuz hedatu zerua;nik dei egin orduko hasi ziren izaten.14 Bildu denok eta entzun!Zuetako nork iragarri du horrelakorik?Nire adiskideak burutuko du nire nahia,Babilonia eta bertako jendearen*aurkako erabakia.15 Neuk hitz eman nuen,neuk egin nion dei eta etorrarazi,eta haren egitekoakarrakasta izango du.16 Hurbildu niregana eta entzun:Ez dut ezkutuan hitz egin,eta iragarriak gertatzean,bertan naiz ni>>.(Eta orain, Jaunak bidali nau,bere espiritua emanik*).

17 Hau dio Jaunak, zure askatzaileak,Israelen Jainko santuak:<<Neu naiz Jauna, zure Jainkoa,zeure onerako irakasten dizudana,ibili beharreko bidetikgidatzen zaitudana.18 Ai nire aginduei jaramonegin izan bazenie!Ibaika izango zenuke zoriona,uholdeka salbamena;19 itsas hondarra bezain ugariizango lirateke zure ondorengoak,hondar-aleak bezainbatzure seme-alabak;haien izena ez litzateke suntsituko,inoiz ere ez nire aurretik ezabatuko>>.

Erbesteratuak itzuliko

20 Irten Babiloniatik,ihes egin babiloniarren artetik!Adierazi mezua, iragarri poz-oihuz,

Page 96:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

helarazi lurraren bazterretaraino:<<Jaunak askatu du Israelbere zerbitzaria!>>21 Ez zuten izan egarririk,eremu lehorretan zehareraman zituenean;harkaitzetik urajarioarazi zuen haientzat:harkaitza zulatu eta ura sortu zen. 22 (Gaiztoentzat, ordea, ez da zorionik.Jaunak esan du*).

Jaunaren zerbitzaria, nazioen argi(Bigarren kantika)

49,1 Entzun, itsas herriok*,adi egon, urrutiko naziook.Jaio aurretik izan ninduengogoan Jaunak,amaren sabelean nengoela,neure izenez deitu.2 Ezpata zorrotz bihurtu zidan mihia,bere eskupean babestu ninduen;gezi zorrotz ninduen bihurtueta gezi-ontzian gorde.3 Esan zidan:<<Zu zara nire zerbitzaria, Israel,zure bidez agertuko dut neure ospea>>.4 Ni, berriz, hau ari nintzen pentsatzen:<<Alferrik nekatu naiz,hutsean eta zertarako gabeakitu ditut indarrak>>.Baina Jaunaren eskuetan zegoennire eskubidea,nire Jainkoaren eskuetan nire lansaria.5 Ohorez jantzi nau Jaunaketa neure Jainkoa dut indar.Amaren sabelean eratu ninduenbere zerbitzari izateko,Jakoben leinuak berarenganabihurraraztekoeta Israel herria biltzeko.Orain, honela mintzo zait Jauna:6 <<Ez da aski zu nire zerbitzari izateaJakoben leinuak susperrarazieta berritzekoeta Israelen bizirik geldituakitzularazteko;nazioen argitzat ezarriko zaitut,nire salbamena lurraren bazterreraino

Page 97:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

eraman dezazun>>.

7 Hau diotso Jaunak,Israelen askatzaile eta Jainko santuak,erabat mesprezatua izan denari,mundu guztiak gorrotatueta zapaltzaileek esklabobihurtu dutenari:<<Zu ikustean,altxatu egingo dira erregeak,makurtu buruzagiak,leiala den Jaunarenganako begirunez,aukeratu zaituenIsraelen Jainko santua dela eta>>.8 Hau dio Jaunak:<<Onginahi-garaian erantzungo dizut,salbamen-egunean lagunduko.Nik eratu zaitut eta izendatu,herriarentzat ituna berritzeko,herrialdea susperrarazieta leheneratzeko,hondaturiko lurraldeaondaretzat banatzeko.9 Presoei esango diezu: <Kanpora!>,eta ilunpetan daudenei:<Irten argitara!>Bide-bazter guztietanaurkituko dute larrea,muinogorri guztietan bazka.10 Ez dira gose, ez egarri izango,ez ditu sargoriak, ez eguzkiak joko,gupidaz hartuko baititut eta gidatuko,iturburu freskoetara eramango.11 Bideak zabalduko ditut mendietan zehar,galtzada erosoak prestatuko dizkiet>>.

12 Horra non datozen urrutitik:ipar eta mendebaldetik datoz,Egipto* aldetik ere bai.13 Egin poz-oihu, zeruok!Alai zaitez, lurra!Egin poz-irrintzi, mendiok!Jaunak bere herria kontsolatu baitu,atsekabean gupida izan dio.

Jerusalem berreraikia, ama zoriontsu berriro

14 <<Sionek esaten zuen:<Jaunak utzia nauka,ene Jaunak ahaztua>.

Page 98:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

15 Ahaztu ote dezake amak bere haurtxoaedo bere sabeleko umeari errukia ukatu?Ba, amak haurra ahaztuko balu ere,nik ez zaitut ahaztuko.16 Neure esku barruan zauzkat grabatua,zure harresiak begi aurrean ditut.17 Zure berregileak bizkorragoak izan bitezdesegileak baino;urruti zuregandik hondatzaileak!18 Begira ingurura eta ikus:seme-alaba guztiakzuregana datoz, bildurik.Neure biziarengatik egiten dut zin:Jantzi zoragarri izango dituzu soinean,andregai-jantziz bezalainguratuko zaituzte.19 Orain hondatuak, erraustuak,dituzu bazterrak,suntsitua herrialdea;baina laster estuegigertatuko da bizilagunentzat;irentsi zintuztenak, berriz,urruti joango dira.20 Kendu zizkizuten seme-alabekhurbildu eta esango dizute:<Estuegia dugu toki hau:emaguzu lekua bizitzeko>.21 Orduan, zeure baitan esango duzu:<Nork eman dizkit seme-alaba hauek?Haurgabe nengoen eta antzu,erbestean eta baztertua:nork hazi dizkit hauek?Bakarrik gelditua nintzen:nondik datozkit haurrak?> >>

22 Hau dio Jainko Jaunak:<<Keinu egingo diet nazioei,neure bandera jasoko herrientzat:besoetan ekarriko dituzte zure semeak,lepoan zure alabak.23 Erregeak izango dituzu haurtzain,printzesak inude.Lurreraino ahozpeztuko dira zure aurreaneta oinetako hautsa miazkatuko dizute.Horrela jakingo duzu ni naizela Jauna;niregan itxaron duteneiez die inoiz usteak huts egingo.24 Ken ote dakioke harrapakina garaileari?Ihes egin ote diezaiokepresoak indartsuari*?

Page 99:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

25 Hauxe diot nik, Jaunak:Bai, noski!Kenduko diote garaileari presoa,ihes egingo dioindartsuari harrapakinak.Neuk borrokatuko ditutborrokatzen zaituztenak,neuk salbatuko zure seme-alabak.26 Zure zapaltzaileei beren okelajanaraziko diet,beren odolez mozkorraraziko ditut,ardo berriz bezala.Horrela jakingo dute gizaki guztiekni, Jauna, naizela zure salbatzailea,ni, Jakoben Jainko indartsua,zure askatzailea>>.

50,1 Hau dio Jaunak:<<Jerusalem zuen amazapuztu egin omen nuen:ea, non da dibortzio-agiria?Saldu egin omen zintuztedan:ea, non da nire hartzekoduna?Saldu bazintuztedan,zeuen erruengatik zintuztedan saldu,zuen errebeldiengatik nuen ama zapuztu.2 Zergatik ez zegoen inor,etorri naizenean?Zergatik ez du inork erantzun,deitu dudanean?Nire eskua laburregia otezuek askatzeko?Nik ez ote aski indar zuek libratzeko?Mehatxu-hitz bat aski dut,itsasoa lehortueta ibaiak basamortu bihurtzeko:urik gabe arrainak egarriz hileta usteldu egiten dira.3 Zerua beltzez janzten duteta dolu-jantziz estaltzen>>.

Jaunaren zerbitzaria: sufrimendua eta uste ona(Hirugarren kantika)

4 Jainko Jaunak hitz egiteko trebatu nau*,bihotz-eroriak adore-hitzezbizkor ditzadan.Goizero dit belarria ernearazten,ikasle onak bezala entzun diezaiodan.5 Jainko Jaunak belarria zabaldu dit,

Page 100:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

eta nik ez diot aurka egin,ez atzera jo.6 Bizkarra eskaini nienzigorkatzen nindutenei,eta masailak,bizarretik tiraka ari zitzaizkidanei.Ez nien aurpegia saihestuiraintzen eta listua botatzen zidatenei.7 Baina Jauna dut laguntzaile:horregatik ez didateirainek etsiarazten;horregatik gogortu dut aurpegiaharkaitza bezala,bai baitakit ez didalausteak huts egingo.8 Ondoan dut defendatzailea:nork du zerbait nire kontra?Goazen elkarrekin auzitara!Nork salatuko nau?Datorrela!9 Jainko Jauna dut laguntzaile:nork kondenatuko nau?Sitsak jandako arropak bezalagalduko dira nire etsai guztiak.

10 Zuek, Jaunari begirune diozueneta haren zerbitzariaren ahotsaentzuten duzuenok,ilunpetan eta argi-izpirik gabebizi baldin bazarete ere,jarri konfiantza Jaunarengan,hartu Jainkoa euskarri.11 Baina zuek, sua egineta suzko azkonak pizten dituzuenok,eror zaiteztela zeuen sugarretan,erori zeuek pizturiko azkonen pean!Horixe da Jaunak emango dizuen zigorra:oinazetan hilko zarete.

Jaunak bere salbamenaz poztuko Jerusalem

51,1 Jaunak dio:<<Entzun niri, Jaun honi,zuzenbidearen atzetik lehiatzeneta nire bila zabiltzatenok.Begira zein harkaitzetan ebakiak,nongo harrobitik ateratakoak zareten:2 begira Abraham, zeuen aitari,eta Sara, mundura ekarri zintuztenari.Bat bakarra zen Abraham,

Page 101:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

nik deitu nionean,baina bedeinkatu egin nuen eta ugaldu*>>.

3 Bai, Jaunak Sion kontsolatzen du,hondatua dagoen hiriari poz ematen.Herrialde erraustuaEdengo baratzea* bihurtuko du,eremua Jaunaren paradisu.Zoriona eta alaitasuna izango dira,gorespena eta kantu-hotsa.

4 <<Adi egon, ene herri,entzun arretaz, ene hiri*:neure irakaspena emango dut,eta nire esanakherrientzat argi izango dira.5 Hurbil da nire garaipena,badator nire salbamena goiz-argia bezala;aginpidez gobernatuko ditut nazioak.Urrutiko herriak nire zain egongo dira,nire aginpidean izango dute itxaropen.6 Jaso begiak zerura,begira behera, lurrera:kea bezala desagertuko da zerua,jantzia bezala gastatuko lurraeta eltxoak bezala hilkobertako bizilagunak.Baina nire salbamenak beti iraungo du,nire garaipenak ez du azkenik izango.

7 <<Entzun niri, zuzenbidean adituok,nire legea bihotzeandaramazun herri horrek.Ez izan beldurrik gizakien isekei,ez kikildu haien irainengatik,8 sitsak jandako jantzia bezala,harrak jotako artilea bezalagalduko baitira.Baina nire garaipenak beti iraungo du,nire salbamenak gizaldiz gizaldi>>.

Esnatu, Jauna

9 Esna zaitez, esnatu, Jaun ahaltsu hori,jantzi zaitez indarrez!Esnatu, aspaldi bezala,antzinako garaietan bezala!Ez al zenuen zuk itsas munstroa* txikitueta herensugea sarraskitu?10 Ez al zenituen zuk itsaso zabaleko

Page 102:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

ur handiak lehortueta itsas hondoa bide bihurtu,askatuak igaro zitezen?11 Halaxe itzuliko dira Jaunak libratuak,poz-oihuka etorriko dira Sionera:amaigabeko alaitasuna haien aurpegian!Zoriona eta alaitasunaizango dituzte lagun;nahigabeak eta negarra kito!

Jauna kontsolatzaile

12 Jaunak dio:<<Neuk kontsolatuko zaitut, neuk:zer dela-eta diozu beldurgizaki hilkorrari,belarra bezain igarokor den gizakiari?13 Ahaztu egiten zara Jaunaz,zeure egileaz,zerua hedatu eta lurra oinarritu zuenaz,eta ikara zara egun osoan, etengabe,zu suntsitu nahian suturikdabilen zapaltzailearen aurrean!Non da, bada, zapaltzailearen sumina?14 Berehala aterako dira libre gatibuak:ez dira kartzela-zuloan hilko,ez zaie ogirik faltako.15 Neu naiz Jauna, zure Jainkoa,itsasoa astintzen duena,olatuei orroa eraginez.Jaun ahalguztiduna, horixe dut izena.16 Neuk hedatu dut zeruaeta oinarritu lurra,eta Sioni esaten diot: Zu nire herria!Neure mezuaren bozeramaile egin zaitut,eta neure eskupean babestu*>>.

Bukatu da Jerusalemen atsekabealdia

17 Esna zaitez, esnatu,jaiki, Jerusalem!Edan baituzu Jaunak emanikozigor-edari samina,hondoraino edan duzu zorabiozko kopa*.18 Izan dituzun semeetan,inor ez da zu gidatzeko;hazi dituzunen artean,inor ez zu eskutik eramateko.19 Zoritxar biok gertatu zaizkizu:herrialdea hondatua eta desegina,

Page 103:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

jendea goseak eta gerrak hila.Baina nor errukitzen zaizu?Nork kontsolatzen zaitu?20 Hor daude zure seme-alabak,kaleburu guztietan etzanik,ezinaren ezinez,sarean harrapaturikoantilopeak bailiran,Jaunaren suminak,zure Jainkoaren zigorrak jota.21 Entzun, beraz, hiri gaixo,mozkortua zauden horrek,baina ez ardoz;22 entzun zer diotsun Jaunak,zeure Jainkoak,bere herria defendatzen duenak:<<Eskutik kenduko dizutzorabiozko kopa;ez duzu gehiagonire zigor-edari samina edango.23 Zure borreroei emango diet,zuri esaten zizutenei:<Etzan lurrean,gainetik igaro gaitezen!>Eta bizkarra eskaini behar izan zenien,zoru eta kale gisa,gainetik igaro zitezen>>.

Jerusalemen askapenaren albiste pozgarria

52,1 Esna zaitez, Sion, esnatu,jantzi indarrez!Jantzi soinekorik ederrenak,Jerusalem, hiri santu horrek!Atzerritar sinesgaberik*,kutsaturiko inorez baita berriro zuregan sartuko.2 Astindu hautsa, Jerusalem,jaiki esklabotzatik!Puskatu lepoko kateak,Sion hiri gatibu horrek!

3 Hau dio Jaunak:<<Ordainik hartu gabe saldu zintuztedan,ordainik eman gabe askatuko zaituztet>>.4 Bai, hau dio Jainko Jaunak:<<Hasieran nire herriaEgiptora joan zen,atzerritar gisa bertan bizitzera;gero, Asiriak zapaldu zuen

Page 104:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

arrazoirik gabe.5 Orain, berriz, zer ari naiz ikusten?Nire herria hutsaren trukeeraman dute gatibu,eta menperatzaileek ulu dagite harro,nire izena egun osoanetengabe gaitzetsiz.6 Baina laster jakingo du nire herriaknor naizen;ekingo diodan egunean jakingo duneu naizela hitz egin diona.Hona hemen ni!>>

7 Bai ederra mendi gainetanalbistaria etortzen ikustea!Bakea iragartzen du,zorionaren berriona ematen,askapena aldarrikatzen.Sioni diotso: <<Errege da zure Jainkoa!>>8 Zure begiraleak deiadarka!Poz-oihu dagite denek,beren begiz ikusten baituteJauna Sionera itzultzen.9 Ekin denok poz-oihuka,Jerusalemgo horma eroriok,Jaunak bere herria kontsolatu baitu,Jerusalem askatu.10 Bere jainkozko indar paregabeaazaldu du Jaunaknazio guztien aurrean.Mundu-bazter guztiek ikusiko dutegure Jainkoaren garaipena.

Alde Babiloniatik!

11 Alde, alde! Irten hortik!Ez ukitu ezer kutsaturik!Irten Babiloniatik, zaudete garbi,Jaunaren kultu-tresnak* daramatzazuenok!12 Baina ez zarete zalapartaka irtengo,ez eta arrapaladan ihes egingo ere,Jauna izango baituzue aurretik gidarieta bera, Israelen Jainkoa,ondoren babesgarri.

Jaunaren zerbitzariaren pasioa eta aintza(Laugarren kantika)

13 Jaunak dio*:<<Nire zerbitzariak

Page 105:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

arrakasta lortuko du,goratua, gorengo mailan jarriaizango da.14 Asko eta asko ikaratu ziren hartaz,hain baitzegoen itxuragabetua,giza antzik ere gabe,gizaki ez zirudiela;15 era berean, nazio asko harrituko dira*,erregeak haren aurrean mutu geldituko,inoiz esan gabeko zerbait ikustean,inoiz entzun gabekoa aditzean>>.

53,1 Nork sinetsi du gure mezua?Nori agertu dio Jaunak bere ahalmena?2 Jaunak nahi izan zuen bere zerbitzarialur agorrean sustraiak dituenkimu berria bezala haztea.Ez zuen duintasunik, ez edertasunik,ez gure begientzatitxura erakargarririk.3 Mesprezatua zen, eta jendeak baztertua,oinaze-gizona, sufritzen ikasia.Ikusteak ere nazka ematen duennorbait bezalaxe,mesprezatu egin genuen,eta aintzakotzat hartu ez. 4 Baina gure gaitzakhartu zituen bere gain,gure oinazeen zama jasan.Guk, berriz,Jainkoak zauritu zuela uste genuen,Jainkoak zigortu eta atsekabetu zuela.5 Baina gure errebeldiengatikzulatu zuten,gure erruengatik birrindu;berak jasan zuenguretzat salbagarri izango zen zigorra:haren zauriek sendatu gintuzten.6 Ardiak bezala genbiltzan galdurik,bakoitza geure bidetik,eta Jaunak haren gain bota zuengu guztion errua.7 Gaizki tratatu zuten,eta bera apaldu egin zen,ahorik zabaldu gabe;hiltzera daramaten arkumeak bezala,moztaileen aurrean isilik dagoenardiak bezala,ez zuen ahorik zabaldu.8 Gogorkeriaz eta bidegabez eraman zuten;

Page 106:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

baina haren zoria nori axola?Bizidunen lurretik kanpora atera zuten,bere herriaren* errebeldiagatik jota.9 Gaiztoekin batera hilobiratu zuten,gaizkileekin eman zioten lur*,nahiz eta berak bidegabekeriarik ez egineta haren ahoan maltzurkeriarik ez izan.10 Jaunak oinazez josi nahi izan zuen.Eta bekatuen ordainetanbizia eman zuelarik,ondorengoak izango ditueta bizitza luzea,eta haren bitartezbere nahia burutuko du Jaunak.11 Jaunak dio:<<Hainbat neke jasan ondoren,argia ikusiko du eta asea izango*.Bere ezagutzaren bidez,nire zerbitzari zuzenakasko egingo ditu zuzen,haien erruak bere gain hartu baitzituen.12 Horregatik, jendetza ugariaemango diot ordainetan,eta giza multzoakizango ditu garaipen-sari,bere burua heriotzara eman zuelakoeta bekatarien kide iritzi ziotelako,guztien bekatuak bere gain hartueta bekatarien alde erregutu zuelako>>.

Jaunak berriro emaztetzat hartu Jerusalem

54,1 Egin poz-oihu, Jerusalem,emakume agor eta haurgabe horrek!Ekin kantari pozaren pozez,erdiminik izan ez duzun horrek!Jaunak baitio:<<Bakarrik utziaren seme-alabakgehiago izango dirasenardunarenak baino>>.2 Zabalagotu zeure etxolaren esparrua,hedatu beldur gabe zeure egoitza-oihalak;luzatu lokarriak,sartu gogor ziriak,3 ezker-eskuin haziko baitzara;zure ondorengoeknazio asko berenganatuko dituzteeta orain hondaturik daudenhirietan biziko dira.4 Ez beldurtu,

Page 107:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

ez zara barregarri geldituko;ez lotsatu, ez zaituzte laidotuko.Ahaztu egingo duzugaztetako lotsakizuna,ez zara oroitukoalargun zineneko laidoaz*,5 egin zintuenak emaztetzathartuko baitzaitu:Jaun ahalguztiduna, horixe du izena.Israelen Jainko santua dazure askatzailea:lur osoaren Jainkoa deritza.

6 Senarrak utziriko emaztea,emazte atsekabetua zinen,baina Jaunak berriro dei egin dizu.Hau dio Jaunak:<<Utz ote daiteke gaztetako emaztea?7 Unetxo batez utzi zintudan,baina gupidarik handienaz hartuko zaitut.8 Haserrealdi batean,unetxo batez aurpegia ezkutatu nizun,baina etengabe maite zaitudalakogupidatu naiz zutaz.Hala diot nik, Jaunak,zure askatzaileak.9 Noeren uholdekoan bezala gertatzen zait:zin egin nuen orduanez zela berriro uholderik izango munduan,eta halaxe egiten dut zin orainez naizela zurekin berriro haserretuko,ez dizudala gehiago mehatxurik egingo.10 Mendiak beren lekutik aldendukoeta muinoak kolokatuko balira ere,nire maitasunaez da zuregandik aldenduko,zure zorionaren aldeko nire konpromezuaez da kolokatuko.Hala diot nik,barru-barrutik maite zaituen Jaunak>>.

Jerusalem berria

11 Oi Jerusalem, zoritxarreko hiri,ekaitzak astindua,inork kontsolatu gabea!Jaspezko oinarri gaineaneraikiko zaitut,zafirozko zimendu gainean ezarriko.12 Dorreak errubiz

Page 108:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

eta ateak esmeraldaz egingo dizkizut,harribitxiz harresi guztiak.13 Zure seme-alabak nire ikasleizango diraeta denak zorion betean biziko.14 Justizian sendo ezarria egongo zara.Zapalkuntzatik libre izango zaraeta ez duzu ezeren beldurrik izango,ikara ez zaizu inoiz hurbilduko.15 Inork erasotzen badizu,ez da nire baimenaz izango;zure kontra lehertuko da erasotzailea.16 Nik egin dut artisaua,txingarrari haize emanezhelburu ezberdinetarako tresnakegiten dituena;eta nik egin dut suntsitzailea,hondaketa helburu duena.17 Baina zure kontra egindako arma,huts gertatuko da;auzitan salatuko zaituenaerruduntzat utziko duzu.Hauxe daJaunaren zerbitzarien senipartea,nik ematen diedan garaipena.Nik, Jaunak, esana.

Azken deia: Jaunaren hitzetik bizi

55,1 <<Egarri zareten guztiok,etorri uretara,etorri, dirurik ez duzuenok ere!Etorri, hartu garia eta jan,hartu ardoa eta esnea,dena hutsean, ordaindu gabe.2 Zergatik gastatu zeuen diruagoserik utziko zaituzten janaritan,eta lansaria,aseko ez zaituzteten gauzetan?Entzun niri arretaz,eta ongi jango duzue,janari gozo mamitsuz elikatuko zarete.3 Etorri niregana eta egon adi,entzudazue eta biziko zarete.Betiko ituna egingo dut zuekin,Davidi eginikomaitasunezko agintzariari leial eutsiz.4 Nik herrientzako testigujarri nuen hura,nazioen buruzagi eta agintari.

Page 109:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

5 Zuk herri ezezagunei egingo diezu dei,eta ezagutzen ez zintuzten herriekzuregana joko dute lasterka,nik, zure Jaunak,Israelen Jainko santu honek,ospez jantzi zaitudalako>>.

6 Bila ezazue Jauna, aurki dezakezue eta*;egiozue dei, hurbil duzue eta.7 Utz beza gaiztoak bere bidea,gaizkileak bere asmo txarrak.Bihur dadila Jaunarengana,gupidaz hartuko baitu;bihurtu gure Jainkoarengana,guztiz barkabera baita.8 Hau dio Jaunak:<<Egiaz, nire egitasmoakez dira zuenak bezalakoak,ez eta nire jokabidea erezuena bezalakoa.9 Nola zerua lurraren gainetik garai,halaxe nire jokabidea zuenaren gainetiketa nire egitasmoak zuenen gainetik.

10 <<Euria eta elurra zerutik jaitsieta ez dira bertara itzultzen,lurra urez ase gabe,emankor bihurtu eta ernamuindu gabe,ereiteko haziaeta jateko ogia sor ditzan;11 berdin nire ahotik irtendakohitza ere:ez da niregana itzultzenbere eragina izan gabe,baizik eta nik nahi dudana egiten dueta nik ezarritako helburua betetzen>>.

12 Pozaren pozez irtengo zarete,bake osoan ekarriko zaituztete.Zuek ikustean, mendi eta muinoekpoz-irrintzika ekingo diote,landako zuhaitz guztiek txalo joko.13 Laharren ordez zipresak haziko dira,asunen ordez mirtoak*.Jaunarentzat ohoregarri izango da,sekula ezabatuko ez den ezaugarri.

ISAIASEN HIRUGARREN ATALA (56,1--66,24)

Inor ez Jainko-herritik kanpo

Page 110:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

56,1 Hau dio Jaunak:<<Errespetatu zuzenbidea,egin justizia,iristear baitago nire salbamena,agertzear nire garaipena.2 Zorionekoanire aginduen arabera jokatzeneta horretan leial irauten duena,larunbata profanatu gabe errespetatzeneta ezer txarrik egiten ez duena!>>

3 Jaunari atxiki zaion atzerritarrakez dezala inola ere esan:<<Bere herritik baztertu egin nau Jaunak>>.Irenduak* ere ez dezala esan:<<Zuhaitz ihartua besterik ez naiz>>.4 Izan ere, hau dio Jaunak:<<Irenduei,nire larunbata errespetatzen badute,niri atsegin zaidana gogotsu egiteneta nire itunari tinko eusten badiote,5 beraien izenaren oroitarria egingo dietneure tenpluan eta hiriko hormetan:seme-alabak edukitzea bainohobe izango dute hori,sekula ezabatuko ez den izenaemango baitiet.

6 <<Eta nire kultu-zerbitzurako,ni maitatu eta nire zerbitzari izatekoatxikiko zaizkidan atzerritarrak,larunbata profanatu gabe errespetatzeneta nire itunari tinko eusten badiote,7 neure mendi santura* ekarriko dituteta neure otoitz-etxean pozez beteko.Atseginez onartuko ditut neure aldareanhaien erre-opari eta sakrifizioak,nire etxea herri guztientzatotoitz-etxe izango baita>>.8 Hau dio israeldar sakabanatuakbiltzen dituen Jainko Jaunak:<<Orain arte bildu ditudanak bainogehiago ere bilduko ditut>>.

Buruzagi axolagabeak

9 Etorri jatera, basapiztiok,etorri, basabereok!10 Israelen begiraleak itsu daude,

Page 111:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

ez da inor ezertaz ohartzen.Zaunkarik egin ezin dutentxakur mutuak dira;hor daude etzanda, ametsetan,beti logura.11 Aseezineko txakur goseak dira.Eta horiek dira herriaren artzain*,ezer ulertzeko gauza ez direla!Nor bere bidetik doa,bere probetxuari baino begiratu gabe.12 Hau diote: <<Ea, goazen ardotara.Mozkor gaitezen pattarrez!Eta bihar beste horrenbeste,nahikoa baitago!>>

57,1 Zintzoak hil,eta inori axolarik ez;leialak desagertu,eta inork ulertu nahi ezgaiztakeriak desagerraraztenduela zintzoa.2 Baina iritsiko da bakea,eta zuzen jokatu dutenekhartu ahal izango dute atseden.

Idolatriazko kultuen aurka

3 Jaunak dio:<<Etorri hona, zuek, sorginkumeok,adulteriogileeta prostituziozale* zaretenok:4 nori egiten diozue barre?Noren kontra zabaltzen duzue ahoaeta luzatzen mihia?Ez zarete, bada, zeuek erebekatukume eta sasi-umaldi?5 Edozein haritzeta zuhaitz handiren azpian*berotzen zarete lizunkeriatan;erreka ondoko haitzarteetanhiltzen dituzue umeak oparitzat.6 Israel, erreka ondoko harri leunak,zeure kultugai izan dituzunak,horiexek izango dituzu zorigaitz.Horiei eskaini dizkiezuisur- eta labore-opariak.Eta horrek baretu behar ote dunire haserrea?7 Menditontor garai bateanipini zenuen ohea,

Page 112:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

eta bertara igotzen zinensakrifizioak eskaintzera.8 Etxeko ate-alboetanezarri zenituenidolatriazko zeure oroigarriak.Ni alde batera utzirik, biluzik jarri,zeure ohe zabalean etzaneta maitaleez aprobetxatzen zinen.Atsegin zenuen haiekin oheratzea*.9 Molok jainkoarengana* joaten zinen,olioa eta lurrinak ugari eramanez;urrutiraino bidali zenituen mandatariak,Hilen Egoitzaraino jaitsarazi.10 Ibiliaren ibiliz nekatu egiten zinen,baina sekula ez zenuendena alferrik zela aitortu.Behin eta berriro indarberrituz,ez zenuen inoiz etsi.

11 <<Noren ikara zinen, noren beldur,niri huts egiteko,nitaz erabat ahazteko?Luzaroegi isilik egon naizelakogaldu didazu beldurra, ez da?12 Baina orain salatu egingo dutzure jokabidea,zure ustetan hain zuzena:ez dizu ezertarako balio izango.13 Ea salbatzen zaituenzeure idolo-multzoak,zuk laguntza eske deiadar egitean!Haizeak eramango ditu denak,putzaldi batek desagerraraziko.Niregan babesten denak, ordea,lurraldea eskuratuko du,nire mendi santua hartuko jabetzan>>.

Jaunak, berak zigortutako herria sendatuko

14 Jaunak esango du:<<Berdindu galtzada, berdindu;zabaldu bidea,kendu nire herriari oztopoak bidetik>>.15 Bai, hau diogarai eta goren den Jainkoak,betiko erregeak, santu deritzanak:<<Toki garai eta sakratuan bizi naiz,baina hurbil nago atsekabeturiketa lur jota daudenengandik,lur joak arnasberritzeko

Page 113:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

eta atsekabetuei adorea bizkortzeko.16 Ez dut beti auzitan jardungo,ez naiz etengabe haserre egongo,neuk egindako bizidunek nire aurreanbizi-arnasa gal ez dezaten.17 Herriaren gaiztakeriagatik,haserretu egin nintzen une batez,zigortu egin nueneta ezkutatu egin nintzaion.Berak bizkarra eman zidaneta bere gogoko bidetik jo zuen.18 Badakit nondik nora ibili den,baina sendatu egingo dut eta gidatu,eta kontsolamendu betea emango diot.19 Dolutan zeudeneikantua jarriko diet ezpainetan.Eta esango diet:<Bakea, bakea urrutikoeieta hurbilekoei!>Bai, sendatuko dut neure herria.

20 <<Gaiztoek, berriz,itsaso zakarra dirudite:haren urak ezin baretu,zikina eta lohiaharrotzen dutelarik beti.21 Gaiztoentzat ez da bakerik>>.Nire Jainkoak esan du.

Jaunak atsegin duen baraua

58,1 Jaunak esan zidan:<<Egin oihu eztarria betean,beldurrik gabe,goratu ahotsa turutaren pare,aurpegiratu Israeli bere errebeldiak,nire herriari bere bekatuak.2 Egunero jotzen dute nireganaeta atsegin dutenire nahiaren berri jakitea;zuzen jokatzen duen herria dirudi,bere Jainkoaren legeakzintzo betetzen dituen herria.Erabaki zuzenak eskatzen dizkidateeta ni hurbil edukitzea maite dute.3 <Zertarako egin barau*,zuk ez ikustekotan? --diote--.Zertarako zigortu geure buruak,zu ez konturatzekotan?>Hara, barau-egunez ere

Page 114:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

negoziotan zabiltzate,zeuen langileak lanera behartuz.4 Liskar eta haserre arteanegiten duzue barau,gupidarik gabe ukabilka.Ez egin barau horrela,zeuen garrasiak zeru goian entzunaraziz*.5 Hori ote da gogoko dudan barauagizakiak bere buruazigortzen duen egunean,hau da, zumeak bezala burua kulunkatueta dolu-jantziz hautsetan etzatea?Horri esaten al diozue baraua,Jainkoak atsegin duen eguna?6 Ez ote beste hau gogoko dudan baraua:injustizi kateak hautsieta uztarri-hedeak etetea,zapalduak libratueta uztarri oro apurtzea,7 gose denari zeure ogitik emaneta aterperik ez duen behartsuaetxean hartzea,biluzik dagoena jantzieta zeure gizakidearilaguntzarik ez ukatzea?>>

8 Orduan, goiz-argiak bezalaegingo duzu distiraeta zure gaitzak berehalasendatuko dira.Justizia izango duzu aurretik gidarieta Jaunaren presentziaatzetik babesgarri.9 Zuk dei egineta hark erantzun egingo dizu,zuk laguntza eskatueta hark esango: <<Hemen nauzu!>>Uztarri oro baztertzeneta salaketak eta gaizki-esateakuxatzen badituzu,10 gose denari zeure ogia emateneta behartsuaren premiarierantzuten badiozu,orduan, ilunpetan distiraegingo du zure argiak,zure gau beltza eguerdi bihurtuko da.11 Jaunak gidatuko zaitu beti,basamorturik gorrienean ere asebetekoeta zure gorputza indarberrituko.Ongi bustiriko baratzea izango zara,

Page 115:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

agortzen ez den iturburu.12 Antzinako etxe-hondakinakberreraikiko dituzu,menderik mende ahaztuta zeudenoinarrien gainean jasoko.<<Harresi zulatuen konpontzaile>>eta <<Etxe hondatuen berritzaile>>deituko dizute.

Atseden-eguna errespetatu

13 <<Larunbatez zeure eginkizunak uzteneta nire egun santuannegoziotan jarduten ez baduzu,larunbatari zeure atsegin deitzeneta Jaunaren egun santuaohoregarritzat hartzen baduzu,zeure eginkizun,negozio eta arazoak baztertuz,14 orduan, neu, zeure Jauna,izango nauzu atsegin.Herrialdeko mendigainetanezarriko zaituteta zeure arbaso Jakobi agindu nionondarea gozarazikodizut>>.Jaunak berak esan du.

Bekatuak Jaunaren salbamena eragotzi

59,1 Jaunaren eskua ez da, ez,laburregia zuek salbatzeko,ez eta haren belarria eregogorregia zuei entzuteko:2 zeuen erruek ezarri dute hesiazuen eta Jainkoaren artean;zeuen bekatuekezkutarazi diote aurpegia,zuen otoitzik ez entzuteko.3 Izan ere, gaiztakeria egiten duzueeta eskuak odolez zikin dauzkazue;gezurra darizue ezpainetatik,hitz kaltegarriak ahotik.4 Inork ez du justizia aldarrikatzen,ez auzitegian zuzenbidez jokatzen:faltsukeriaz fidatzen dira,gezurrezko aitorpenak egiten dituzte.Okerra sortzen dute barruan,gaiztakeria ematen fruitu.5-6 Haien asmoak

Page 116:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

suge-arrautzak bezain zital:arrautzok jaten dituena hil egiten da,kraskatzen dituenarisugegorria ateratzen.Haien emaitzak armiarma-sareen antzeko:hauekin inor ezin jantzi, ez estali.Egintza guztiak gaiztoak dituzte,gogorkeria besterik ez dute egiten. 7 Lasterka doaz gaiztakeriara,presaka odol errugabea isurtzera.Gaitz egiteko asmoa dute buruan,hondamendia eta triskantzauzten dituzte pasatzen diren tokian.8 Ez dute ezagutzen bake-bidea,zuzenbiderik ez da haien urratsetan.Bide bihurriak hartzen dituzte;hortik dabilenak ez du bakerik ikusiko.

Bekatuen aitortza

9 Horregatik, urruti dugu askapena,ez zaigu iristen salbamena;argia espero genuen,eta iluna dugu gainean;egunsentia espero,eta gau beltzetan gabiltza.10 Itsumustuka gabiltza,hormari haztaka itsua bezala,itsumustuka bistagabea bezala.Eguerdi betean estropezu egiten dugu,ilunabarra bailitzan,sasoirik onenean, hilda bezala gaude.11 Marraka dihardugu hartzek bezala,urrumaka usoek bezala.Askapena espero genuen, eta ezer ez;salbamena espero, eta urruti da.12 Izan ere, zure kontrako gure errebeldiakugari dira,geure bekatuek salatzen gaituzte;errebeldia itsatsia daramagu,aitortzen ditugu geure erruak:13 errebelde eta desleializan gara Jaunarekin,bizkarra eman diogu geure Jainkoari,bidegabekeriaz eta traiziozjardun dugu,azpikeriak hausnartu ditugu.14 Beraz, aldendua dugu askapena,urruti salbamena;estropezu egin du herriko plazan

Page 117:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

leialtasunak,zuzentasunak han sartzerik ez;15 huts egin du leialtasunak,eta gaiztakeriatik urruntzen denalarrutua gertatzen da.

Jauna justiziaren alde borrokan

Atsekabetu egin zen Jauna,justiziarik ez zela ikustean;16 txunditurik zegoen,inork ez zuela ezer egiten ikusiz;orduan, bere ahalmenaz ekin zion,bere justizia euskarri zuelarik.17 Justizia hartu zuen bularrekotzat,salbamen-indarra buru-oskoltzat;mendekua jantzi zuen soineko,haserre-sumina soingaineko.18 Bakoitzari merezi duenaemango dio ordainetan,bai eta urrutiko herrietakoei ere;mendekua eta haserre-zigorraemango die etsaiei.19 Haize indartsuak bultzaturikoibai oldartsua bezalaetorriko da Jauna,eta ekialdetik mendebalderainodenek izango diote begirune Jaunari.20 Baina askatzaile gisaetorriko zaio Sion hiriari,beren errebeldiaz damu direnJakoben ondorengoei.Jaunak esan du.

21 Jaunak dio:<<Hona nik zuekin egiten dudan ituna:zeuengan duzuen nire espirituaeta eman dizuedan mezuaez ditut zuengandik inoiz aldenduko,ez eta zuen seme-alabengandiketa ondorengo guztiengandik ere sekula>>.

Jerusalem berriaren distira

60,1 Jaiki*, Jerusalem, egizu distira,badator-eta zure argia:Jaunaren aintza zure gain ageri da!2 Ikus, ilunpetan dago lurra,gau beltzean herriak;zure gain, ordea, Jauna ageri da,

Page 118:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

haren aintza zure gain nabari.3 Zure argirantz joko dute herriek,zure egunsenti-distirarantz erregeek.

4 Begira ingurura eta ikus:seme-alaba guztiakzuregana datoz, bildurik:urrutitik datoz zure semeak,besoetan dakartzate zure alabak.5 Haiek ikusiz, distiratsu jarriko zara,bihotza pozez lehertzeko zorian;zuregana bilduko dituzteurrutiko herrien altxorrak,zuregana ekarriko nazioen ondasunak.6 Gamelu ugariz beteko zara,Madian eta Efako karabanak*etorriko dira,bai eta Sabako guztiak ere,urrea eta intsentsua ekarrizeta Jaunaren egintza goresgarriakhots eginez.7 Zuretzat bilduko dituzteKedarko artalde guztiak,zeure zerbitzurako izango dituzuNebaiot-eko ahariak;Jaunari eskainiko zaizkiobere aldare gainean,berarentzat opari atsegingarri,eta Jaunak are bikainago bihurtuko duberaren ospea agertzen duen tenplua.

8 Zer ari naiz ikusten?Zeruan zehar hodeiak bezala,usategira usoak hegan bezala,9 itsas ontziak datoz Jaunarengana,Tarsiseko ontziak* aurretik direla;zure seme-alabak urrutitik dakartzate,urrez eta zilarrez beterik.Jaunaren, zure Jainkoaren, omenez datoz,ospez jantzi zaituenIsraelen Jainko santuaren omenez.

10 Jaunak dio:<<Atzerritar jendeakberreraikiko ditu zure harresiak,eta haien erregeakzerbitzari izango dituzu;izan ere, neure haserreanzigortu zintudan arren,neure onginahian gupidatu egin naiz zutaz.

Page 119:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

11 Zure ateak zabalik egongo dira beti,gau eta egun itxi gabe,nazioen erregeak beren ondasunekinerreskadan zuregana sarrarazteko.12 Zerbitzura jarriko ez zaizkizunherri eta erreinuakbertan behera galduko dira,nazioak erabat hondatuko.

13 <<Zuregana ekarriko dituzteLibanoko zedro ospetsuak,zipres, zumar eta izeiekin batera,nire santutegia apaintzeko;ospez beteko dut bizi naizen tenplua*.14 Burumakur etorriko zaizkizuzeure zapaltzaileen seme-alabak,zure oinetan ahozpeztukomesprezatu zintuzten guztiak.<Jaunaren Hiri>,<Israelen Jainko santuaren Sion>deituko dizute.

15 <<Bazterturik, gorrotatuaeta bakarrik utzia egon bazara ere,gizaldien harrobide egingo zaitut,mende guztien pozgarri.16 Amak haurtxoa bularrean bezalajanarituko zaituzte nazio eta erregeek*;orduan jakingo duzuni, Jauna, naizela zure salbatzailea,ni, Israelen Jainko indartsua,naizela zure askatzailea.

17 <<Brontzearen ordez urreaekarriko dizut,burdinaren ordez zilarra,zuraren ordez brontzeaeta harriaren ordez burdina.Bakea jarriko dizut gobernari,justizia zuzendari.18 Ez da gehiago zure herrialdeangogorkeri hotsik entzungo,ez zure mugetanhondamendi eta triskantzarik izango;<Salbamen> deituko diezu zeure harresiei,<Gorespen> zeure ateei.

19 <<Aurrerantzean ez duzueguzkirik beharko eguna argitzeko,ez eta ilargi-distirarik ere gauez,

Page 120:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

ni, Jauna, izango bainauzuzeure argi betiko,ni, zeure Jainkoa, distira.20 Zure eguzkia ez da behin ere jaitsiko,ez eta zure ilargia gordeko ere,ni, Jauna, izango bainauzuzeure argi betiko,eta amaituak izango dirazure negar-egunak.21 Zure herritarrakzintzo izango dira denaketa lurraldearen jabe bihurtuko betiko:nik ezarritako landare berri,neure ospea agertzeko eginiko obra.22 Hain gutxi izanik,milaka ugalduko dira;hain kaxkar izanik,nazio handi bihurtuko.Berehala gertaraziko dut nik,Jaun honek,garaia iritsi bezain laster>>.

Profetaren eginkizuna

61,1 Jainko Jaunaren espirituanire gainean dago,Jaunak sagaratu bainau;berak nau bidalibehartsuei berriona hots egitera,bihotz-hautsiak sendatzera,gatibuei askatasunaeta kartzelatuei libertatea iragartzera,2 Jaunak onginahia azalduko duen urteaeta mendekatuko den eguna iragartzera.Siongo atsekabetuak kontsolatzerabidali nau Jaunak:3 koroa distiratsua emango dietsamintasunezko errautsaren ordez,jaietako usain-gozoadolu-jantziaren ordez,gorespen-kantak etsipenaren ordez.

Jainko-herriaren zoria aldatuko

<<Jainko zuzenaren haritz>>deituko diete,Jaunak bere ospea agertzekolandaturiko haritz.4 Antzinako etxe-hondakinakberreraikiko dituzte,

Page 121:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

aspaldiko horma eroriak jasoko,menderik mende erraustuak zeudenhiri hondatuak berrituko.5 Atzerriko jendea zerbitzariizango duzue:zuen artaldeak zainduko dituzte,nekazari eta mahastizain izango dituzue.6 Zuei, berriz,<<Jaunaren apaiz>> deituko dizuete,<<Gure Jainkoaren zerbitzari>> esango.Beste nazioen ondasunez gozatuko zarete,haien aberastasunez hornituko.

7 Jaunak dio:<<Lotsakizuna ugari eta laidoajasan behar izan dituztenez,aberastasuna ugari izango duteberen herrialdeaneta amaigabeko poza eskuratuko.8 Nik, Jaun honek, zuzenbidea dut maite,lapurreta eta bidegabekeria gorroto.Leialki emango diet sariaeta betiko ituna egingo beraiekin.9 Haien ondorengoak ospetsu izango diranazio eta herrien artean;ikusiko dituzten guztiek aitortuko dutenik, Jaun honek,bedeinkaturiko herria direla>>.

Esker onezko kanta*

10 Pozaren pozez nago Jaunarekin,alai dut arima neure Jainkoarekin,bere salbamenez jantzi bainau,garaipenezko soinekoz estali;eztei-koroa janzten duensenargaiaren antzeko naiz,bitxi ederrez apaintzen denandregaiaren antzeko.11 Lurrak landareak ematen dituen bezala,baratzeak hazia ernearazten duen bezala,halaxe ernearaziko du Jaunak salbamenaeta gorespen-kantak altxarazikonazio guztien aurrean.

Jerusalem berria

62,1 Sionengatik, ez naiz isilik egongo,Jerusalemengatik, ez naiz geldi egongo,haren garaipena

Page 122:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

goiz-argia bezala agertu arte,haren salbamenakzuziak bezala distiratu arte.2 Eta ikusiko dutenazioek zure salbamena,errege guztiek zure ospea.Izen berria emango dizute,Jaunak berak ezarria.3 Koroa distiratsu izango zaraJaunaren eskuan,errege-diadema zeure Jainkoaren eskuan.4 Ez dizute deituko gehiago<<Hiri zapuztu>>,ez eta zure lurraldeari ere<<Lur hondatu>>;zure izena <<Ene atsegin>> izango da,eta zure lurraldearena <<Ene emazte>>,Jaunak atsegin izango baitzaitueta zure lurraldea emaztetzat hartuko.5 Mutilak neskatxa emaztetzathartzen duen bezala,halaxe hartuko zaitu emaztetzatzeure Egileak;senarra emaztearekingozatzen den bezala,halaxe gozatuko da Jainkoa zurekin.6 Zure harresietan, Jerusalem,begiraleak jarri ditut,gau eta egun isildu gabe ari daitezen.Ez hartu atseden,Jaunari bere agintzariakgogorarazten dizkiozuenok!7 Ez eman atseden Jaunari,harik eta Jerusalem berri dezan arte,lur osoaren miresgarri egin dezan arte.

8 Zin egin du Jaunak,bere eskua,bere beso indartsua altxatuz:<<Ez diet sekula zure gariaetsaiei janaritzat emango;ez eta zure ardoa ere,zure izerdien fruitua,kanpotarrei edaritzat emango.9 Garia jaso eta mahatsa bildu dutenekjango dute ogia eta edango ardoa,eta ni, Jauna, goretsiko nauteneure tenplu santuko atarian>>.

Badator zure salbatzailea

Page 123:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

10 Irten, irten hiritik kanpora,prestatu bidea herriarentzat!Berdindu, berdindu galtzada,kendu harriak!Jaso bandera herrientzat!11 Hona zer oihukatzen duen Jaunaklur-bazterretaraino:<<Esan Sion hiri ederrari:Hara, badator zure salbatzailea!Berekin dakar garaipen-agiria,berak askaturiko herria*>>.12 <<Herri santu>> deituko diete,<<Jaunak askatuak>>.Eta zuri, Jerusalem,<<Hiri desiratu>> deituko dizute,<<Zapuztu gabeko hiri>>.

Jaunak herriak zigortu

63,1--Nor da Botzratik,Edomgo* hiriburutik,soinekoa gorriz tindaturikdatorren hori,jantzi dotorez,indar-kemenez datorren hori?

--Neu naiz, justiziaz epaitzen dudana,salbatzen ahaltsu naizena.

2--Zergatik dituzu, bada, jantziak gorri,dolarean mahatsazapaltzen duenak bezala?

3--Bai, mahatsa zapaltzen jardun dut,neuk bakarrik jardun ere,beste herrietako inork lagundu gabe.Amorru biziz zapaldu ditut etsaiak,suminez estutu lurraren kontra,eta haien odol-zipriztinez*jantziak erabat zikindu zaizkit.4 Izan ere,heldua zen erabakia nuen eguna,etsaiez mendekatueta nire herria askatzeko eguna.5 Begiratu nuen, eta laguntzailerik ez;txunditurik nengoenniri eusteko inor ez zelako.Neure ahalmenak eman dit garaipena,neure sumina izan dut euskarri.

Page 124:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

6 Amorru biziz zapaldu ditut herriak,neure sumin-edariz mozkortueta haien odola lurrean isuri.

Jaunaren ontasuna Israelekin

7 Gogora ditzadan Jaunaren mesedeak,gorets dezadan Jauna,guztiz ona izan baita Israelekin:gupida eta maitasun handizjokatu du haren alde.8 Hau zioen Jaunak berekiko:<<Neure herria dut, neure seme-alabak:ez didate, ez, huts egingo>>.Eta onik atera zituen9 larrialdi guztietatik;ez inolako ordezkari edo mandatarik,berak zituen onik atera.Berak zituen askatumaitasun eta gupidaz;ardura handiz gidatu zituenantzinako garaietan.10 Baina haiek Jaunaren kontra errebelatueta haren espiritu santuaatsekabetu zuten;horregatik, etsai bihurtu zitzaieneta borroka egin zien.11 Orduan, antzinako garaiez,Moisesen garaiez, oroitu zen herria:<<Non da Jauna,Moises bere artaldearen artzainauretatik bizirik atera zuena?Non da bere espiritu santuaharengan ezarri zuena?12 Non, bere ahalmen bikainaz,Moisesen eskuinaldean ibili zenaeta, betiko izena bereganatzeko,israeldarren aurrean itsasoazabaldu zuena?13 Non haiek, zaldiak basamortuan bezala,itsas hondoan zehar ibilarazi zituena?Ez zuten estropezurik egin,14 ibarrera jaisten denabere-taldearen antzera.Jaunaren espirituak atsedeneraeraman zituen>>.

Halaxe eraman zenuen, Jauna,zeure herria,izen bikaina zeureganatuz horrela.

Page 125:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

Laguntza eske erregua

15 Begira, Jauna, zerutik,zeure bizileku santudistiratsu horretatik:Non dira zure maitemina eta indarra?Non zure bihotz samurra eta errukia?Ez bitez egon guregandik urrun!16 Zeu zara gure aita!Abrahamek ez daki gure berri,Jakobek ere ez gaitu ezagutzen.Zeu zara, Jauna, gure aita,<<Gure askatzaile>>duzu izena betidanik.17 Zergatik utzi diguzuzure bideetatik aldentzen,zuri begirunerik ez izaterainogure bihotzak gogortzen?Itzul zakizkigu,zeure zerbitzariongatik,zeure oinordetzat aukeratu dituzunleinuongatik.18 Bai denbora gutxiko izan delazure herri santua lurraldearen jabe!Profanatua dute etsaiek zure santutegia.19 Zuk gobernatuko ez bagintuzu bezalagaude aspalditik,zure izena eramango ez bagenu bezala.

Ai zerua urratu eta jaitsiko bazina!Mendiek dardar egingo luketezure aurrean.

64,1 Ai jaitsiko bazina,sastraka erretzenedo urari irakinarazten dion sua bezala!Horrela, zure etsaieknor zaren jakingo lukete,nazioek zure aurrean dardar egingo,2 guk uste gabekogauza ikaragarriak zuk egitean.Zu jaitsi,eta mendiek zure aurrean dardar.3 Ez da inoiz entzun,ez da inoiz aditu, ez ikusi,zuk ez beste jainkoren batekberarengan itxaron duenaren aldehorrelakoak egin dituenik.4 Bere poza zuzen jokatzean

Page 126:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

jartzen duenari,zure nahia beti gogoan duenari,bidera ateratzen zatzaizkio.

Bai, haserre zaude bekatu egin dugulako,antzinatik bide galdurik ibili garelako*.5 Kutsaturik gaude guztiok,gure egintzarik onenak erezapi zikinen antzeko;orbela bezala gaude iharturiketa haizeak bezala garamatzategeure erruek.6 Inork ez dizu dei egiten,ez eta zuri atxikitzen saiatzen ere,zeure aurpegia ezkutatu baitiguzu,eta geure erruetan murgilduta utzi.

7 Baina zu, Jauna, gure aita zara;gu buztina, eta zu buztinlaria:zeuk eginak gaituzu guztiok!8 Ez zaitez, Jauna, gehiegi haserre,ez izan beti gogoan gure errua.Begira, zure herria gara guztiok!9 Zure hiri santuakbasamortu bihurturik daude,Sion basamortu, Jerusalem hondamendi.10 Arbasoek goresten zintuztenekogure tenplu santu distiratsuasuak kiskali du.Maiteen genuena hondaturik dago!11 Honek guztiak, Jauna, ez al dizu axola?Geldi egon behar al duzu?Amaigabe atsekabetu behar al gaituzu?

Jaunaren epaia: desleialarentzat zigorra,zintzoarentzat zoriona

65,1 Hau dio Jaunak:<<Galdetzen ez zuteneieskaini nien erantzuna;nire bila ez zebiltzaneiatera nintzaien bidera;dei egiten ez zidan herriariesan nion: <Hemen naiz, hemen naiz>.2 Egun osoan luzatuak nituen eskuakbide txarretik, bere nahierara dabilenherri errebeldeagana,3 aurrez aurre etengabeiraintzen nauen herriarengana:baratze sakratuetan*

Page 127:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

sakrifizioak eskaintzen dituzteeta adreiluzko aldareetanintsentsua erretzen,4 hilobietan esertzen diraeta gauak haitzuloetan ematen dituzte,beren erritoak eginez;txerrikia jaten duteeta janari kutsatuz eginikosalda-katilukadak hartzen*;5 zera diote: <Kontuz! Ez ukitu niri,sakratu bihurtuko* zintuzket eta!>Sudurrean kea bezain mingarrizait hori guztia,egun osoan haserre-sutan jartzen nau.6 Dena gogoan jasoa daukat,eta ez naiz geldi egongo:bete-beteko ordaina emango diet,7 beren erruak eta gurasoenakbatean ordainduko dituzte.Mendietan intsentsua erretzen baitzuteneta muinoetan niri irain egiten,orain arteko jokabideen kontua ateraeta ordain bete-betea emango diet>>.Jaunak esan du.

8 Hau dio Jaunak:<<Mahatsak zuku ona duenean,esan ohi da: <Ez dezagun honda,ardoa ugari dakar eta>.Halaxe jokatuko dut nik ereneure zerbitzarien amoreagatik:ez dut herria erabat hondatuko.9 Ondorengotza aterako dutJakob eta Judaren herriengandik,nire mendien jabe izango dena.Nire aukeratuaklurraldearen jabe izango dira,nire zerbitzariak biziko bertan.10 Niregana joko duen herriakXaron lautada izango duardien bazkaleku,Akor harana* abelgorrien etzaleku.11 Baina zuei,ni, Jauna, baztertueta nire mendi santua ahaztu duzuenoi,Zorion eta Patu izeneko jainkoentzatmahaia prestatu eta kopa bete duzuenoi,12 zoritxarra emango dizuet:ezpatak hilko zaituzte,denok burua makurtuko duzue

Page 128:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

eta lepoa moztuko dizuete.Izan ere, nik deitueta ez zenuten erantzun;nik hitz egin eta zuek jaramonik ez;niri gaizki iruditzen zaidanaegin zenuten,nahi ez dudana aukeratu.

13 <<Hau diot, beraz, nik,Jainko Jaun honek:Nire zerbitzariek zer jan izango dute,zuek, berriz, gosea;nire zerbitzariek zer edan izango dute,zuek, berriz, egarria;nire zerbitzariak pozik izango dira,zuek, berriz, lotsagorritan;14 nire zerbitzariek poz-oihu egingo dutebihotza bete zorionez;zuek, berriz,garrasi egingo bihotzeko nahigabez,aiene barruko saminez.15 Zuen izena aipatuko dutenire aukeratueknorbait madarikatzean, eta esango:<Halaxe hilko ahal zaitu Jainko Jaunak!>Nire zerbitzarien gain, ordea,beste izen bat* aipatuko da,guztiz bestelakoa.16 Herrialdean norbaitibedeinkazioa opatu nahiko dionakJainko fidagarri eta leialaren izeneanopatuko dio,eta zin egin nahi duteneanJainko fidagarri eta leialaren izeneanegingo dute.Erabat ahaztuko dirairaganeko larrialdiak,nire begi-bistatik ere desagertu egingo>>.

Kreazio berria

17 Jaunak dio:<<Hara, zeru-lur berriak sortuko ditut.Lehengoaz ez da inor oroituko,ez du inork gogora ekarriko.18 Alderantziz,amaigabeko poza eta alaitasunaizango duzue nik sortuko dudanagatik,poz-hiri bihurtuko baitut Jerusalem,alaitasun-herri bertako jendea.

Page 129:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

19 Neu ere alai izango naizJerusalemengatik,pozaren pozez neure herriarengatik.Ez da gehiago entzungo bertannegar-hotsik, ez garrasirik.20 Ez da izango hanjaio eta laster hilko denik,ez eta bere adin beterairitsiko ez denik ere,ehun urterekin hiltzeagazterik hiltzea izango baita,eta ehun urtera heltzen ez denamadarikatutzat emango*.21 Etxeak egin eta bertan biziko dira,mahastiak landatu eta fruitua jango;22 beraiek egindako etxeetanez da besterik biziko,ez eta beraiek landaturikomahastien fruitua bestek jango ere.Zeren zuhaitzak bezainbat urtebiziko baitira nire herrikoaketa nire aukeratuak baliatukoberen lanaren emaitzaz.23 Ez dira alferrik nekatuko,ez eta ezbeharrez hiltzeko haurrikekarriko ere,Jaunak bedeinkaturiko herria baitira,eta halaxe izangoberaien ondorengoak ere.24 Orduan, dei egin baino lehenerantzungo diet,hitz egiten amaitu baino lehen entzungo.25 Otsoa eta arkumeaelkarrekin larratuko dira,lehoiak lastoa jango du,idiaren antzera,eta sugeak hautsa izango janari.Nire mendi santu osoanez du inork kalterik,ez hondamenik egingo>>.Jaunak esan du.

66,1 Hau dio Jaunak:<<Neure tronu dut zerua,neure oinaulki lurra.Zer etxe egingo didazue, bada,edo zein toki nire atsedenerako?2 Neuk eginak dira gauza guztiok,neureak ditut* denak.Hala diot nik, Jaunak.

Page 130:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

Hona norengan ditudan begiak jartzen:atsekabetu eta bihotz-eroriengan,nire hitzari begirune diotenengan.

3 <<Zezena oparitan lepo egiten dute,baina bai eta gizakia hiltzen ere;ardia sakrifiziotzat eskaintzen dute,baina bai eta txakurrarilepo-hezurra hausten ere;labore-oparia eskaintzen dute,baina txerri-odola ere bai;intsentsua erretzen,baina bai eta idoloa gurtzen ere.Horiek beren bidea aukeratu duteeta beren idolo higuingarriakdituzte atsegin*.4 Neuk ere beren nahikerien menpeuztea erabaki dut:beldurgarrien zaiena,horixe bidaliko diet.Izan ere, nik deitueta ez zuen inork erantzun;nik hitz egin, eta inork jaramonik ez;niri gaizki iruditzen zaidanaegin zuten,atsegin ez dudana aukeratu>>.

Herritar gaiztoen zigor-epaia

5 Entzun Jaunaren hitza,haren hitzari begirune diozuenok.Hau diote gorroto dizueten herritarrek,ni naizela-eta baztertzen zaituztetenek:<<Ager dezala Jaunak bere aintza,eta ikus dezagula guk zuen poza!>>Bada, beraiek geldituko dira lotsagarri.6 Entzun zarata-hotsa hirian,tenplutik bertatik datorren zarata-hotsa.Jauna da: etsaiei merezitako ordainaematen ari zaie.

Herria birjaio

7 Erdiminak baino lehenizan du Sionek haurra,oinazeak baino lehen ekarri du umea.8 Nork entzun du inoiz horrelakorik?Nork ikusi du antzekorik?Egun batean jaiotzen ote daherrialde bat osorik?

Page 131:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

Bat-batean sortzen ote nazio bat osorik?Sionek, ordea,erdiminak hasi bezain lasterizan ditu seme-alabak.9 Hau dio Jaunak, zure Jainkoak:<<Nik, haurrari irtenbideaematen diodan honek,ez ote nion, bada, jaiotzen utziko?Haurrak jaioarazten ditudan honek,irtetea eragotziko ote nion?>>

10 Poz zaitezte Jerusalemekin,alaitu berarengatik,maite duzuen guztiok!Izan orain berarekin zoriontsu,harengatik dolu egin zenutenok!11 Edan asetzerainoharen bular gozotik!Xurgatu atseginezharen ugatz oparotik!12 Zeren hau baitio Jaunak:<<Ibaika ekarriko diotJerusalemi zoriona,erreka betean nazioen ondasunak.Amak haurra bezala zainduko zaituztet:bularra eman eta altzoan hartukoeta magalean gozatuko.13 Amak haurra kontsolatzen duen bezala,halaxe kontsolatuko zaituztet;bai, Jerusalemenkontsolatuko zaituztet>>.

14 Hau ikustean,pozaren pozez izango duzue bihotza,belar berria bezain heze hezur-mamiak.Horrela erakutsiko die Jaunakahalmena bere zerbitzarieieta sumina bere etsaiei.

Herrien zigor-epaia

15 Sutan etorriko da Jauna,haize erauntsiaren antzera haren gurdiak;amorruz hustuko du bere haserrea,su eta gar beteko bere mehatxua.16 Bai, suz eta ezpataz armaturikepaituko ditu Jaunak gizaki guztiak;asko eta asko eroriko dira hilik.17 Beren zuzendariaren atzetikbaratzeetan kultua egitera joateko

Page 132:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

beren burua sagaratzeneta garbi egiten dutenak,txerri, arratoieta beste abere kutsatuenokela jaten dutenak,denak batera galduko dira,bai eta beraien egite eta asmoak ere*.Jaunak esan du.

Herri guztiak Jerusalemen bilduko

18 Jaunak dio:<<Hizkuntza orotako nazioakbiltzera etorriko naiz;haiek etorrieta nire ospea ikusiko dute.19 Ezaugarri bat emango diet:beraien artean bizirikgeldituriko batzuknazioetara bidaliko ditut,Tarsis, Puteta arkulari trebeak dituen Ludera,Tubal*, Grezia eta urrutiko herrietara,inoiz nire berri izan ez duteneta inoiz nire ospea ikusi ez dutenherrialdeetara.Nire ospea iragarriko dute nazioen artean.20 Atzerriko nazio guztietatikekarriko dituzte zuen herritarrakzaldi, gurdi eta ohatiletan,mando nahiz gamelu gainean;niretzat, Jaun honentzat,opari gisa ekarriko dituzteJerusalemgo nire mendi santuraino,israeldarrek beren opariakontzi garbietan Jaunaren etxeraeraman ohi dituzten bezalaxe.Hala diot nik, Jaunak.21 Eta beraietako batzuk ereaukeratuko ditut apaiz eta lebitar.Hala diot nik, Jaunak.22 Nik egingo ditudan zeru-lur berriektinko iraungo duten bezala,tinko iraungo dutezuen ondorengotzak eta izenak ere.Hala diot nik, Jaunak.23 Eta ilberri oro eta larunbateronire aurrean ahozpezteraetorriko dira gizaki guztiak.Hala diot nik, Jaunak.

Page 133:  · Web viewISAIAS ISAIAS LEHEN ATALA (1,1 39,8) 1,1 Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege

24 Eta, tenplutik irtetean,nire kontra altxatu zirenengorpuak ikusiko dituzte:karraskatzen dituen harra ez da hilko,ez eta erretzen dituen sua* itzaliko ere;mesprezagarri izango diragizaki guztientzat>>.\z