· Web viewEta hain pozik, hain ongi, sentitzen zen gure Nonon, ezen mundu guztia triste ikusteak...

15
Astelehena, urriaren 24a “EGON BETI ALAI” BIBLIAKO IRAKURGAIA: Erromatarrei 12, 25 «Poztu pozez daudenekin; egin negar negarrez daudenekin». IRAKURGAIA Chierin zegoela, Joan Boscok alaitasun-elkartea sortu zuen. Mutil gazteen elkartea zen. Helburua: onak izatea eta zintzo jokatzea. Horrela, araudi labur bat ezarri zuten: 1) Zuzen jokatu, gaiztakeriarik egin gabe; zuzen eta egokiro hitz egin, hitz gordinik erabili gabe. 2) Eskolako lanak eta erlijio-betebeharrak ondo burutu. 3) Beti alai/pozik egon. Domingo Saviok, Don Boscoren ikasle kutunak, zera esango zuen gero: “Guretzat santutasuna beti alai/pozik egotean datza”. Paseoak, jolasak, lasterketak, kantua eta otoitza Alaitasun-elkarte honen adierazpidea ziren. Elkarteko kideak igande arratsaldeetan biltzen ziren, jolasteko, Joanen malabarismoak ikusteko, beronen hitzak entzuteko eta otoitz egiteko. GOGOETARAKO Umeei lasaitu eta erlaxatzeko eskatuko diegu, unetxo batean gogoeta egin dezaten. Umeei POZA edo ALAITASUNA adierazten duen eta guri emozio hori azaltzen lagunduko digun argazki bat erakutsiko diegu. #Egun onak #HH-LH

Transcript of  · Web viewEta hain pozik, hain ongi, sentitzen zen gure Nonon, ezen mundu guztia triste ikusteak...

Page 1:  · Web viewEta hain pozik, hain ongi, sentitzen zen gure Nonon, ezen mundu guztia triste ikusteak atsekabetu eta jendea ezertaz ez gozatzeak nahigabetu egin baitzuen. Ohitu zen,

Astelehena, urriaren 24a

“EGON BETI ALAI”

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Erromatarrei 12, 25

«Poztu pozez daudenekin; egin negar negarrez daudenekin».

IRAKURGAIA

Chierin zegoela, Joan Boscok alaitasun-elkartea sortu zuen. Mutil gazteen elkartea zen. Helburua: onak izatea eta zintzo jokatzea. Horrela, araudi labur bat ezarri zuten:

1) Zuzen jokatu, gaiztakeriarik egin gabe; zuzen eta egokiro hitz egin, hitz gordinik erabili gabe. 2) Eskolako lanak eta erlijio-betebeharrak ondo burutu.3) Beti alai/pozik egon.

Domingo Saviok, Don Boscoren ikasle kutunak, zera esango zuen gero: “Guretzat santutasuna beti alai/pozik egotean datza”. Paseoak, jolasak, lasterketak, kantua eta otoitza Alaitasun-elkarte honen adierazpidea ziren.

Elkarteko kideak igande arratsaldeetan biltzen ziren, jolasteko, Joanen malabarismoak ikusteko, beronen hitzak entzuteko eta otoitz egiteko.

GOGOETARAKO

Umeei lasaitu eta erlaxatzeko eskatuko diegu, unetxo batean gogoeta egin dezaten.

Umeei POZA edo ALAITASUNA adierazten duen eta guri emozio hori azaltzen lagunduko digun argazki bat erakutsiko diegu.

Galderak:

- Zer sentitzen du ume honek? Nola dakit nik hori? Zer ari da pentsatzen?

Guztion artean alaitasunarekin edo pozarekin lotutako istorio labur bat asmatuko dugu. Esaterako: Gaur Iker pozik dago, zeren….

Galderak:

- Zuetako nor dago pozik? Zergatik?

#Egun onak #HH-LH

Page 2:  · Web viewEta hain pozik, hain ongi, sentitzen zen gure Nonon, ezen mundu guztia triste ikusteak atsekabetu eta jendea ezertaz ez gozatzeak nahigabetu egin baitzuen. Ohitu zen,

Ondoren, alaitasuna kristau-balioarekin lotuko dugu. Nork nahi du gu pozik egotea? Don Boscok eta Domingo Saviok gu beti alai/pozik egotea nahi dute. Domingo Saviorentzat santutasuna beti alai edo pozik egotea zen. Eta Jesusek, gure adiskide onak, beti eskatzen zien bere garaiko pertsonei alaitasunez eta ontasunez jokatzeko.

Alaitasun-izarrak

Proposa diezaiegun umeei ikasgela alaitasun-argia edo poz-argia ematen duten izarrez betetzea. Izarrak banatuko ditugu, umeek pastoraltzako posterrean itsasteko… denok beti alaiak izaten ausartzeko.

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=XjaVHb7JSBE

IRUDIA

#Egun onak #HH-LH

OTOITZA

Don Bosco maitea,adiskide ona,

babes nazazu egun honetaneskolan eta errekreoan.

Gogoan izan nire gurasoaketa familia osoa;

Page 3:  · Web viewEta hain pozik, hain ongi, sentitzen zen gure Nonon, ezen mundu guztia triste ikusteak atsekabetu eta jendea ezertaz ez gozatzeak nahigabetu egin baitzuen. Ohitu zen,

Asteartea, urriaren 25a

ZABALDU ZURE ALAITASUNA

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Filipotarrei 4, 4

«Poz zaitezte Jaunarengan beti! Berriro diotsuet, poz zaitezte»

IRAKURGAIA

Nonon gaixoa zen tristea eta gaiztoa, baina zorte onekoa. Egun batean, bidetik zehar bihurrikeriak asmatzen zihoala, haitz biren arteko arrail handi batetik behera erori … eta, hara, Alaitasunaren Putzura iritsi zen. Putzu hura mundu guztiaren alaitasunaren eta zoriontasunaren gordailua zen.

Orduan Nononek alaitasun hura guztia beretzat gordetzea erabaki zuen. Hasi zen zulatzen eta likido zoragarria ateratzen; etxera eramango zuen, zoriontasuna beti eskuragarri edukitzeko.

Jendea gero eta tristeago zegoen, gero eta betilunago; Nonon, ordea, gero eta alaiago. Gauzak ondo zihoazkiola ematen zuen; gizon berritsua eta bizkorra bilakatu zen; jendearekin solasean luzatzea atsegin zuen eta… hara nondik, txiste-kontatzaile bikaina bihurtu zen.

Eta hain pozik, hain ongi, sentitzen zen gure Nonon, ezen mundu guztia triste ikusteak atsekabetu eta jendea ezertaz ez gozatzeak nahigabetu egin baitzuen. Ohitu zen, orduan, etxetik botilatxo bete likido miragarrirekin irteten. Bidean aurkitzen zituenei apurtxo bat ematen zien, bizkor zitezen. Jendea poztu egiten zen Nonon aurkitzean; botilatxoa, beraz, laster txiki eta labur geratu zen, eta haren ordez botila handia hartu behar izan zuen gure gizonak. Bigarren botila honen ordez, upela hartu zuen gero, upelaren ordez barrika handiz beteriko gurdia,… eta azkenean errenka luzeak egiten zituen jendeak Nononen atearen aurrean. Denbora gutxian Nonon herrialdeko pertsonarik miretsiena eta maiteena bihurtu zen, eta haren etxea lagunarte atseginean eta konpainia onean unetxo bat pasatzeko lekurik egokiena bilakatu.

#Egun onak #HH-LH

OTOITZA

Don Bosco maitea,adiskide ona,

babes nazazu egun honetaneskolan eta errekreoan.

Gogoan izan nire gurasoaketa familia osoa;

Page 4:  · Web viewEta hain pozik, hain ongi, sentitzen zen gure Nonon, ezen mundu guztia triste ikusteak atsekabetu eta jendea ezertaz ez gozatzeak nahigabetu egin baitzuen. Ohitu zen,

Eta Nonon pozarren bizi zen artean, lurpean, alaitasunaren putzuko espirituek pozez komentatzen zuten nahikoa izan zela alaitasun apur bat gure gaizto tristea guztien zoriontasun-iturri bihurtzeko.

“Poza eta maitasuna dauden lekuan, pertsonarik ilunena ere izan daiteke zoriontsu”

GOGOETARAKO

Umeei lasaitu eta erlaxatzeko eskatuko diegu, unetxo batean gogoeta egin dezaten.

Galdetuko diegu zein lekutan dauden pozik eta alai. Patioan? Ikasgelan? Elizan?

Alaitasun-irribarreak

Proposa diezaiegun umeei ikasgela poza edo alaitasuna adierazi eta zabaltzen duten irribarrez

betetzea. Irribarreak banatuko ditugu, umeek margotzeko eta alai eta pozik sentitzen diren leku horietan itsasteko… denok beti alaiak izaten ausartzeko… eta gure alaitasuna, gure poza, izan dadila, jakina, Don Boscoren estiloko alaitasuna edo poza, salestar alaitasuna.

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=fkSV9s_OWNg

IRUDIA

#Egun onak #HH-LH

OTOITZA

Jauna, beharbada, ez dut gauza askorik zuri emateko,baina dohain asko hartu ditut,

besteekin partekatzeko.Irakats iezadazu egoista ez izaten,lehenengo besteengan pentsatzen

eta poztasunez ematen. Irakats iezadazu

naizena eta daukadana partekatzen. Neure gauzak ez ditzadala neuretzat gorde,

ikas dezadala gauzok besteei eskaintzen,neuk hartu dudanaz denak goza daitezen.

Asko daukat emateko,eta daukadana ugaritu egin daiteke,

besteekin partekatuz gero.Jesus, alda ezazu nire bihotza,

daukadana emateko,emanez gero hartu egiten baita

eta partekatuz gero ohartzen garazu gure bihotzean zaudela.

Hala bedi, Jauna!

Page 5:  · Web viewEta hain pozik, hain ongi, sentitzen zen gure Nonon, ezen mundu guztia triste ikusteak atsekabetu eta jendea ezertaz ez gozatzeak nahigabetu egin baitzuen. Ohitu zen,

Asteazkena, urriaren 26a

IZAN BIHOTZEZ ALAI

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Eginak 2, 46

«Egunero bildu ohi ziren tenpluan, baina ogia etxeetan zatitzen zuten, otorduak elkarrekin pozik eta bihotz xaloz eginez»

IRAKURGAIA

Herrialde batean tronpeta magiko batek, bere soinu alaiaz, denei zoriontasuna eta poza ematen zizkien. Baina egun batean Tronpeta desagertu egin zen eta, ondorioz, dena tristatu zen: pertsonak, animaliak, landareak. Tristezian murgilduta, inork ez zuen ezer egin, Tronpetaren bila joatea erabaki zuen neskatila batek izan ezik.

Hara eta hona ibili zen eta leku guztietan galdetu zuen. Azkenean, norbaitek mendietako agure jakintsuarengana eraman zuen. Honek Tronpeta Itzalen Putzuan zegoela esan eta biolin bat eman zion, lagungarri izan zezan. Putzura iritsi zenean, zenbait musikari aurkitu zituen inguruan. Melodia malenkoniatsuak jotzen zituzten. Neskatila eurekin batera jotzen hasi zen.

Baina musika triste hura entzutean, ohartu zen inork ez zuela nahiko giro goibel hartara atera…, ezta Tronpetak ere. Hortaz, musika alaia jotzen hasi zen, ahal zuen alaiena, nekatu gabe. Hala, beste musikariak ere animatu ziren… eta denek batera izugarri alaitu zuten giroa. Azkenean, gure Tronpeta, bizkor eta animatuta, putzutik atera zen… eta herrialdera berriz alaitasuna eraman zuen.

Hantxe eta halaxe ulertu zuen neskatilak Alaitasuna oparitzeak zuen balioa, batez ere pertsona tristeak alaitzeko. Harrezkero, herrialde hartan, pertsona tristeren bat ikusten duenak irribarre zabala eta musika eskaintzen dizkio.

GOGOETARAKO

Umeei lasaitu eta erlaxatzeko eskatuko diegu, unetxo batean gogoeta egin dezaten.

“Jainkoarekin hitz egin”

Errezatzea Jainkoarekin hitz egitea da. Leku guztietan eta ordu orotan hitz egin dezakegu Jainkoarekin. Egunero ematen digunagatik eskerrak emateko errezatzen dugu. Gure pentsamenduak eta sentimenduak Jainkoari jakinarazteko errezatzen dugu. Jainkoak gurekin egon nahi du, beti egon nahi du, pozaldietan eta estualdietan, une orotan. Edonola hitz egin diezaiokegu, begiak itxita nahiz begiak irekita, ozenki nahiz isilean. Bihotzez errezatzea da kontua.

#Egun onak #HH-LH

OTOITZA

Jauna, beharbada, ez dut gauza askorik zuri emateko,baina dohain asko hartu ditut,

besteekin partekatzeko.Irakats iezadazu egoista ez izaten,lehenengo besteengan pentsatzen

eta poztasunez ematen. Irakats iezadazu

naizena eta daukadana partekatzen. Neure gauzak ez ditzadala neuretzat gorde,

ikas dezadala gauzok besteei eskaintzen,neuk hartu dudanaz denak goza daitezen.

Asko daukat emateko,eta daukadana ugaritu egin daiteke,

besteekin partekatuz gero.Jesus, alda ezazu nire bihotza,

daukadana emateko,emanez gero hartu egiten baita

eta partekatuz gero ohartzen garazu gure bihotzean zaudela.

Hala bedi, Jauna!

Page 6:  · Web viewEta hain pozik, hain ongi, sentitzen zen gure Nonon, ezen mundu guztia triste ikusteak atsekabetu eta jendea ezertaz ez gozatzeak nahigabetu egin baitzuen. Ohitu zen,

Otoitz egiteko modu guztiak dira onak. Zuk pentsatu bakarrik otoitz egitea zure adiskide onenarekin hitz egitea dela. Zure adiskiderik onena Jainkoa da. Zer da garrantzitsuena? Egunero errezatzea!

Umeak dinamikan sartu ondoren, gertatu zaizkien hiru gauza on esan beharko dituzte.

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=dZJ1PPTWN5A

IRUDIA

OTOITZA: “Eskerrak ume egin zinelako”

Jesus, eskerrak, ume egin zinelako.Zu ni bezalako umeetan zaude.Hazten ari naiz, baina oraindik umea naiz,zu ume zaren bezala, Jesus.Behartsuenen adiskide izan zinen.Nik zure antzeko izan nahi dut beti,nire jostailuak eta nire gauza guztiak nire lagunei eta nire familiariuzteko eta emateko. Ume guztien alde eskatzen dizut.Lagun iezaiezu, Jesus.Nik zuri lagunduko dizut,nire ondokoei lagunduz.

#Egun onak #HH-LH

Page 7:  · Web viewEta hain pozik, hain ongi, sentitzen zen gure Nonon, ezen mundu guztia triste ikusteak atsekabetu eta jendea ezertaz ez gozatzeak nahigabetu egin baitzuen. Ohitu zen,

Osteguna, urriaren 27a

JAINKOAREKIN HITZ EGIN

EBANJELIOA: Joan 20, 20

«Pozez bete ziren ikasleak Jauna ikustean»

IRAKURGAIA

Munduko istoriorik politena kontatuko dizuet, mundua betiko aldatu zuen “istorioa”.

Bazen behin Jainkoa zeruan, lurrari begira. Eta ikusi zuen lurreko gizakiak izadia hondatzen eta elkarrekin borrokatzen ari zirela. Zirudienez, MAITASUNA erabat ahaztua zuten. Jainkoa tristatu egin zen eta zera pentsatu zuen: Zer egin dezaket hau konpontzeko? Luzaroan erabili zuen arazoa buruan, baina ez zitzaion ezer bururatzen. Baina egun batean, zera esan zion bere buruari: Zergatik ez noa ni? Eta horixe egin zuen; ume egin zen, gizakiek bizitzako gauza garrantzitsuak txikian eta xumean daudela uler zezaten.

Egia esan, ez zuen bizimodu erraza izan, beti nahi zuelako behartsuenen ondoan egon, ahulenen eta pobreenen ondoan izan. Hala ere, zerura itzuli zenean, mundua aldatuko duen mezua utzi zigun: MAITASUNA GARA; NIK MAITATU ZAITUZTEDAN BEZALA, MAITATU ZUEK ERE ELKAR.

Badakizue zer izen zuen ume horrek? Jesus zuen izena… eta zuekin bat egiten du berak eman zigun maitasun handia zuok munduan zehar zabal dezazuen.

Arestian esan dugu zerura itzuli zela, baina beti hitz egin ahal izango dugu beronekin: gure gauzak kontatzeko, eskerrak emateko, laguntza eta barkamena eskatzeko… Zergatik barkatu behar digu? Agian behar adina ez dugulako maitatzen… Jainkoarekin/Jesusekin hitz egitea da otoitz egitea.

GOGOETARAKO

Umeei lasaitu eta erlaxatzeko eskatuko diegu, unetxo batean gogoeta egin dezaten.

“Lasaitzea edo erlaxatzea gure barru-barrura joateko eta otoitz egiteko, Jainkoarekin elkartzeko, atea da”.

#Egun onak #HH-LH

Page 8:  · Web viewEta hain pozik, hain ongi, sentitzen zen gure Nonon, ezen mundu guztia triste ikusteak atsekabetu eta jendea ezertaz ez gozatzeak nahigabetu egin baitzuen. Ohitu zen,

Isilik egoteko eskatuko diegu eta gure inguruko soinuak entzungo ditugu.

Gora begira etzango gara, begiak itxiko ditugu eta arnasa sudurretik sakon hartu eta ahotik botako dugu (3 aldiz).

Erlaxatzeko musika aproposa jarriko dugu. Arauak: ezin da barrerik egin; ezin da hitz egin; bakarrik entzun, oso garrantzitsua baita.

Bukatutakoan, galderak egingo ditugu: Nola sentitu dugu gure burua musika entzutean? Erlaxatuta? Lasai? Alai eta pozik? Imajinatu dugu ezer? Atsegin izan dugu isilean egotea?

Lasai eta isilean egoteak duen helburua azalduko zaie. Oso garrantzitsua da besteei entzuteko eta, batez ere, Jainkoari entzuteko, Jainkoa txoko guztietan aurkitzeko… eta hala, Jainkoarekin hitz egiteko, barkamena edo laguntza eskatzeko edo gure eguneroko gauzak azaltzeko. Askotan gure inguruko soinuek, izadian diren soinuek, Jainkoa aurkitzen laguntzen digute.

Isilean egotea ere oso garrantzitsua da. Jainkoarekin hitz egin baino lehen isilean egon behar dugu, elkarri entzuteko, berak guri eta guk berari aditzeko.

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=xUe_1buThxE

IRUDIA

Ostirala, urriaren 28a

ALAITASUNA/POZA, ARIMAREN SOINUA#Egun onak #HH-LH

OTOITZA

Jauna, beharbada, ez dut gauza askorik zuri emateko,baina dohain asko hartu ditut,

besteekin partekatzeko.Irakats iezadazu errezatzen,

lehenengo besteengan pentsatzen.Irakats iezadazu errezatzen,

naizena eta daukadana emateko, neuk hartu dudanaz denak gozatzeko.

Asko daukat emateko,eta daukadana ugaritu egin daiteke,

besteekin partekatuz gero. Hala bedi, Jauna.

Page 9:  · Web viewEta hain pozik, hain ongi, sentitzen zen gure Nonon, ezen mundu guztia triste ikusteak atsekabetu eta jendea ezertaz ez gozatzeak nahigabetu egin baitzuen. Ohitu zen,

BIBLIAKO IRAKURGAIA: 2 Koriontoarrei 9, 7

«Alai ematen duena maite baitu Jainkoak».

IRAKURGAIA

- Baina, Jesus, zer egin duzu zure burua horrela zikintzeko? Non ibili zara?

Mutikotxoa ez zen ateburutik igarotzen. Sandaliei eta tunikaren ertzari begiratu zien. Lokatz gorri batek oinak estaltzen zizkion; sandalien uhalen forma baino ez zen igartzen. Lokatz-zipriztinak gerriraino iristen zitzaizkion.

- Amatxo, Esauri gurdia trabatu zaio ibarbidean. Eta badakizu zenbat euri egin duen egun hauetan!- Eta nire mutiltxoa, laguntzera sartu da…- Bost gizonek ezin izan dute atera, gurdia egurrez beteta egon baita.

Mariak indar berezia eman zien bere hitzei bekainak okertuz.

- Eta, jakina, zuk izugarri lagunduko zenien… Oraindik txikia zara eta! - Amatxo, zerbait egin behar nuen! Ez nintzen han begira geratuko!- Bai, enbarazu egingo zenuen… Tira, atera duzue?- Jakina! Azken bultzadan, denok batera, gurpilak atera … eta lokatzetik libre geratu da gurdia. - Ongi! Orain oinak garbitu behar ditugu, etxe guztia zikindu baino lehen.

Mariak pitxer bat, terreina bat, zapi bat eta aulkitxo bat hartu zituen. Mutikoak ez zuen pausorik eman oinak uretan sartu arte.

- Lokatz gorriz eginiko estatua ematen duzu. - Amatxo, Jainkoak ez zuen egin lokatzez lehenengo gizona? - Bai, semetxoa, eta badakizu zergatik? Hasieran, Jainkoak luzaroan pentsatu zuen Adam nola egingo

zuen. Lehenengo pentsatu zuena: burdinaz. Baina gero ohartu zen gizakiok beren indarrak borrokan neurtuko zituztela. Harrizkoa egitea ere pentsatu zuen, baina damutu egin zen, bihotza ere halakoa izango zuelako. Egurrezkoa egitea pentsatu zuen gero, baina arriskutsua zen, suak laster erre baitzezakeen. Azkenean zera esan zuen: “Badakit. Lokatzez edo lur-hautsez egingo dut; hauskorra izango denez, bere burua zaindu beharko du, hautsi ez dadin. Inor ez jotzen saiatuko da. Bihotza bigunagoa izango duenez, modelatu ahal izango da. Suak, erre ordez, gogortasuna emango dio; eta bere buruari begiratzen dionean, eskerrak emango dizkio buztinlariari edo egileari.

Ondoren bere belaun gainean eseri zuen umea, oinak sikatzeko.

- Emadazu buztin zuriz eginiko zure oin txikitxoa.

Eta bere azazkalez kili-kili egin zion. Jesus barreka eta hankei eragiten hasi zen.

#Egun onak #HH-LH

Page 10:  · Web viewEta hain pozik, hain ongi, sentitzen zen gure Nonon, ezen mundu guztia triste ikusteak atsekabetu eta jendea ezertaz ez gozatzeak nahigabetu egin baitzuen. Ohitu zen,

- Amatxo! Hautsi egingo nauzu! Kontuz!

GOGOETARAKO

Umeei lasaitu eta erlaxatzeko eskatuko diegu, unetxo batean gogoeta egin dezaten.

Ispilua

Gaur ispilu bat erabiliko dugu. Egunero ikusten dugu. Pentsa dezagun horretan. Ikasgelan ispilurik baduzue, begiratu ondo.

Ispiluak… zertarako balio du? Gure buruari begiratzeko, gure burua ikusteko. Ispilu baten aurrean jartzen bagara, geure argazkia ikusten dugu, nolakoak garen ikusten dugu.

Edurnezuriren ipuineko sorginari bezala gerta dakiguke agian… Galdetuko diogu ispiluari: Nor da pertsonarik bihotz-garbiena? Zuen ustez zer erantzungo luke ispiluak? MARIA!!!!

Eta zer gertatuko litzateke ispiluari begiratzean Mariaren argazkia ikusiko bagenu? Nolakoa izango litzateke Mariaren argazki hori? Mariari begiratu behar diogu beti, onak, zintzoak, apalak,… izaten ikasteko… eta bere bihotza bezalakoa edukitzeko.

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=UFIsDbmhaFA

IRUDIA

OTOITZA

Andre Maria Laguntzailea, Jesusen ama eta nire ama,eduki nazazu beti zure ondoan,zain nazazu egun osoan.

#Egun onak #HH-LH

Page 11:  · Web viewEta hain pozik, hain ongi, sentitzen zen gure Nonon, ezen mundu guztia triste ikusteak atsekabetu eta jendea ezertaz ez gozatzeak nahigabetu egin baitzuen. Ohitu zen,

Har nazazu zure besoetan;besarka nazazu zure samurtasunezeta irakats iezadazu beti egia ikusten.

Lagun iezadazu beharrean dauden umeen ahotsak entzuten,horiek ere aukera bat behar baitute.

Zure ama-begirada egon dadila beti nire gainean,ni gaitz orotatik libratzekoeta ume zoriontsu egiteko.

#Egun onak #HH-LH