VISESA EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, SA … · Izangaiek euren curriculum vitae erregistratu eta...

14
- 1 / 14 - VISESA EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, SA SOZIETATE PUBLIKOAK GASTEIZEN DITUEN BULEGO ZENTRALETAN ADMINISTRARI LANPOSTU BAT ESTALTZEKO HAUTAPEN PROZESUA ARAUTU DUTEN OINARRIAK LEHEN OINARRIA.- DEIALDIAREN XEDEA Gasteizko bulegoetan administrari lanpostu bat estaltzeko prozedura arautzea da oinarri hauen xedea. Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politika Sailari atxikitako VISESA sozietate publikoari emango dio zerbitzu langile horrek, epe mugagabean, VISESAk Gasteizen dituen bulego zentraletan -Gamarrako Atea 1-A helbidean-. Honakoak dira aipatu lanpostuaren funtzioak: LANPOSTUAREN XEDE OROKORRA Administrazio oinarria duten mota guztietako lanak egiteko ardura izango du oro har; horrela, espedienteak kudeatuko eta izapidetuko ditu, informazio eta dokumentazio mota oro egiaztatuko, alderatuko, erregistratuko eta zainduko du, bai eta horien eskaera, prestaketa eta hornikuntza bere gain hartuko ere. Kontsulta orokorrei eta informazio eskaerei arreta emango die. FUNTZIO OROKORRAK o Datuak, zerrendak eta dokumentuak egiaztatzea, aztertzea eta alderatzea, datu oinarriak elikatzea eta abar. o Fitxategiak eta erregistroak eguneratzea, izapidetzea eta mantentzea. o Barneko zein kanpoko dokumentazio eta korrespondentzia erregistratzea, artxibatzea eta banatzea. o Baimenak administratiboki izapidetzea. o Espedienteen eta dokumentazioaren artxibategiak kudeatzea eta mantentzea. o Informazio eta dokumentazio mota oro eskatzea eta biltzea. o Txostenak, espedienteak eta dokumentazio mota oro prestatzea, editatzea eta osatzea. o Kudeaketa egitasmotik, prozesuetatik, hobekuntza proiektuetatik edo lan batzordeetatik eratorritako berariazko proiektuei laguntzea. o Eta, oro har, administrazio eremuko lan orokorrak eta Sustapen, Berrikuntza eta Jasangarritasun eremu zehatzagoetan edo fitxa xehean (II. eranskinean) jasotako Energia Zerbitzuetan eskatutako lanak egitea. Lan-kontratu mugagabearen modalitatearen pean egingo da kontratazioa, langileen estatutuaren 14. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz; gehienezko bi hilabeteko proba aldia egongo da, eta XI. mailari dagokion soldata gordina, I. eranskinaren - “lan sailkapena, taldeak eta mailak”- eta II. eranskinaren -Visesako Hitzarmen Kolektiboan jasotako “Ordainketa sistema”- arabera. Deialdi honi aplikagarria zaio Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 52., 53., 54., 55. eta 59. artikuluetan ezarritakoa.

Transcript of VISESA EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, SA … · Izangaiek euren curriculum vitae erregistratu eta...

- 1 / 14 -

VISESA EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, SA SOZIETATE PUBLIKOAK GASTEIZEN DITUEN BULEGO ZENTRALETAN ADMINISTRARI LANPOSTU BAT ESTALTZEKO HAUTAPEN PROZESUA ARAUTU DUTEN OINARRIAK

LEHEN OINARRIA.- DEIALDIAREN XEDEA

Gasteizko bulegoetan administrari lanpostu bat estaltzeko prozedura arautzea da oinarri hauen xedea. Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politika Sailari atxikitako VISESA sozietate publikoari emango dio zerbitzu langile horrek, epe mugagabean, VISESAk Gasteizen dituen bulego zentraletan -Gamarrako Atea 1-A helbidean-.

Honakoak dira aipatu lanpostuaren funtzioak:

LANPOSTUAREN XEDE OROKORRA Administrazio oinarria duten mota guztietako lanak egiteko ardura izango du oro har; horrela, espedienteak kudeatuko eta izapidetuko ditu, informazio eta dokumentazio mota oro egiaztatuko, alderatuko, erregistratuko eta zainduko du, bai eta horien eskaera, prestaketa eta hornikuntza bere gain hartuko ere. Kontsulta orokorrei eta informazio eskaerei arreta emango die. FUNTZIO OROKORRAK

o Datuak, zerrendak eta dokumentuak egiaztatzea, aztertzea eta alderatzea, datu oinarriak elikatzea eta abar.

o Fitxategiak eta erregistroak eguneratzea, izapidetzea eta mantentzea.

o Barneko zein kanpoko dokumentazio eta korrespondentzia erregistratzea, artxibatzea eta banatzea.

o Baimenak administratiboki izapidetzea.

o Espedienteen eta dokumentazioaren artxibategiak kudeatzea eta mantentzea.

o Informazio eta dokumentazio mota oro eskatzea eta biltzea.

o Txostenak, espedienteak eta dokumentazio mota oro prestatzea, editatzea eta osatzea.

o Kudeaketa egitasmotik, prozesuetatik, hobekuntza proiektuetatik edo lan batzordeetatik eratorritako berariazko proiektuei laguntzea.

o Eta, oro har, administrazio eremuko lan orokorrak eta Sustapen, Berrikuntza eta Jasangarritasun eremu zehatzagoetan edo fitxa xehean (II. eranskinean) jasotako Energia Zerbitzuetan eskatutako lanak egitea.

Lan-kontratu mugagabearen modalitatearen pean egingo da kontratazioa, langileen estatutuaren 14. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz; gehienezko bi hilabeteko proba aldia egongo da, eta XI. mailari dagokion soldata gordina, I. eranskinaren - “lan sailkapena, taldeak eta mailak”- eta II. eranskinaren -Visesako Hitzarmen Kolektiboan jasotako “Ordainketa sistema”- arabera.

Deialdi honi aplikagarria zaio Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 52., 53., 54., 55. eta 59. artikuluetan ezarritakoa.

- 2 / 14 -

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi hau, eta VISESAren web orrialdean (http://www.visesa.com/empleo.asp) daude eskuragarri beronen oinarriak, bai eta CAMPO & OCHANDIANO kanpoko enpresa aholkulariaren web orrialdean ere

(www.campo-ochandiano.com).

BIGARREN OINARRIA.- HONAKOAK IZANGO DIRA IZANGAIEN BETEKIZUNAK

A) Betekizun orokorrak

- Nazionalitatea: Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo, Europar Batasunak burututako eta Espainiar Estatuak berretsitako Nazioarteko Hitzarmenek aplikatutakoaren arabera, langileen zirkulazio askea aplikagarri zaion estatu bateko nazionalitatea edukitzea.

- Adina: hamasei urteak beteta edukitzea eta ez gainditzea nahitaezko erretiroaren gehienezko adina.

- Titulazioa: Lanbide Heziketako Administrari II titulazioa da eskatutakoa, edota horren baliokidea edo maila handiagokoa den beste bat.

- Funtzio-gaitasuna: lanpostuari dagozkion funtzioak betetzeko bateraezina den gaixotasunik edota mugapen fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

- Gaikuntza: autonomia erkidegoetako herri-administrazioetatik edota konstituzio edo estatutu organoetatik diziplinazko espediente baten bidez alboratua ez izatea, eta ez egotea enplegu edo kargu publikoetarako erabateko desgaikuntza edo desgaikuntza berezi egoeran ebazpen judizialez. Beste estatu bateko nazionalitatea edukiz gero, ez egotea desgaikuntza egoeran, edo egoera baliokidean, eta diziplina zigorrik edo horren baliokiderik ez izatea, bere estatuan, termino berberetan, enplegu publikorako sarbidea galarazten badu.

Betekizun orokorrak baztertzaileak izango dira.

- 3 / 14 -

B) Betekizun bereziak

Baztertzaileak:

- Bulegotikan erabiltzaile mailako ezagutzak.

- EAEko bi hizkuntza ofizialak ahoz eta idatziz ezagutzea eta euskarako B2 maila (titulu ofiziala egiaztatzea beharrezkoa da).

- Ingeleseko B2 mailako ahozko eta idatzizko ezagutza (titulu ofiziala egiaztatzea beharrezkoa da).

- Frantseseko B1 mailako ahozko eta idatzizko ezagutza (trebakuntza ordu kopurua egiaztatzea beharrezkoa da)

Baztertzaileak ez direnak:

- ERP tresnak ezagutzea.

- Babes ofizialeko etxebizitzen araudiaren ezagutza orokorra.

- I+G+B (FP7 eta H2020) Europako Marco Programen administrazio ezagutzak.

- Energia hornikuntzaren fakturazioari buruzko oinarrizko ezagutzak.

- Energia berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen bitartezko energia elektrikoaren ekoizpenaren jarduera arautzen duen araudiari buruzko oinarrizko ezagutzak.

HIRUGARREN OINARRIA.- ESKAERAK AURKEZTEA

Izangaiek euren curriculum vitae erregistratu eta bidali beharko dute ADMINISTRARI 4428- erreferentzia duen eskaintzari erantzunez, CAMPO & OCHANDIANO web orrialdearen bidez

SOIL-SOILIK (www.campo-ochandiano.com).

Honako dokumentazioa ere bidali beharko dute posta elektronikoz, [email protected] helbidera:

eskaera, bigarren A) atal osoan eskatutako betekizun guzti-guztiak betetzen dituztela adieraziz (CAMPO & OCHANDIANO web orrialdean horren eredua dago

(www.campo-ochandiano.com)

adierazpena, bigarren B) ataleko f), g), h), i) letrak betetzen direla bermatuz (CAMPO & OCHANDIANO web orrialdean horren eredua dago (www.campo-ochandiano.com)

Curriculum vitae

NANaren edo dokumentu baliokidearen fotokopia.

Lan-bizitzaren ziurtagiriaren fotokopia

Euskera eta Ingeles titulu ofizialak

Frantsez hizkuntzaren titulu ofiziala edo 250 ikasketa orduko agiria

- 4 / 14 -

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta 2015eko maiatzaren 29an amaituko da.

LAUGARREN OINARRIA.- ESKAERAK EGIAZTATZEA

Eskaerak aurkezteko epea amaituta, akats zuzengarriak konpontzeko izapidea hasiko da, eta epea emango zaio xede horri.

Onartutako eta baztertutako hautagaien zerrenda VISESAren web orrialdean eta CAMPO & OCHANDIANOren web orrialdean argitaratuko da.

BOSGARREN OINARRIA.- HAUTAPEN PROZEDURA

Honako faseak izango ditu hautapen prozedurak:

0 FASEA

Zera izango da:

a) Eskaerak aurkeztea eta curriculumeko merezimenduak igortzea: esperientzia, formakuntza, ikastaroak, titulazioak, hizkuntzak eta informatika.

Merezimenduak eta lan-bizitzaren ziurtagiria aurkezteko 0 fasearen epeari dagokionez, eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen egin beharko da bidalketa posta elektronikoaren bidez ([email protected]).

Eskaerak aurkezteko epea iraungita, akats zuzengarriak konpontzeko izapidea hasiko da, eta epea emango zaio xede horri.

Hautagai onartuen eta baztertuen zerrenda argitaratzearekin amaituko da 0 fasea, eta VISESAren eta CAMPO & OCHANDIANOren web orrialdeetan argitaratuko da.

1. FASEA

Zera izango da:

b) Lanpostuaren funtzioekin lotutako ariketa egingo da. Horren bidez, berariazko ezagutzak baloratuko dira, lanpostuaren gaitasun teknikoen ezagutzari buruzko proba teoriko/praktiko bat eginez. I. eranskinean jaso da probaren oinarri den gai-zerrenda.

c) Proba psikoteknikoak: gaitasun eta izaera proba izango da.

2. FASEA

Zera izango da:

d) Merezimenduen balorazioa: esperientzia, formakuntza, ikastaroak, titulazioak, hizkuntzak eta informatika. Balorazioa curriculumari buruzko elkarrizketak osatuko du.

e) Gaitasun elkarrizketa

Proben datak, lekua eta ordutegia VISESAren eta CAMPO & OCHANDIANOren web orrialdeetan argitaratuko dira. 1. eta 2. faseetako probak egun berean egingo dira.

- 5 / 14 -

Gaitasun elkarrizketa: curriculumari buruzko elkarrizketa izango da. Bertan, lanpostuari dagozkion gaitasun teknikoak, gaitasun orokorrak, zeharkakoak eta jarrerari buruzkoak baloratuko dira.

CAMPO & OCHANDIANO kanpoko enpresa aholkulariak egingo du elkarrizketa hori, behin 1. eta 2. faseetako probak zuzendu direnean. 1. fasean puntuatze handiena eskuratu duten 20 pertsonei egingo zaie, gutxienez, elkarrizketa.

Elkarrizketa horretan, kreditatutako hizkuntzen ahozko maila egiaztatuko da.

CAMPO & OCHANDIANOk txostena igorriko du emaitzekin, eta aukeratutako epaimahaiak horiek onartzen dituenean, akta jasoko da. Bertan, puntuatze handiena eskuratu duten bost pertsonen zerrenda jasoko da, eta 3. faserako finalistak izango dira.

Zerrenda horrek pertsonen NANaren azken lau zenbakiak eta letra edukiko ditu, eta VISESAren eta CAMPO & OCHANDIANOren web orrialdeetan argitaratuko da.

CAMPO & OCHANDIANOk prozesuari buruzko txosten osoa igorriko du, eta prozesuaren etapa guztietan parte hartu duten pertsonen sexuaren arabera bereiziko ditu datuak.

3. FASEA

Elkarrizketa pertsonala: VISESAk izendatutako epaimahaiak egingo du elkarrizketa hori, eta, bertan, hautagai finalistek antolaketarako duten moldagarritasuna ebaluatuko da, gaitasun teknikoak eta orokorrak ebaluatuz.

Epaimahaiak ezarritako irizpideen arabera baloratuko dira 1., 2. eta 3. faseak, eta II. eranskinean daude jasota.

SEIGARREN OINARRIA.- EPAIMAHAIAREN OSAKETA

1. eta 2. faseetako emaitzak baliozkotzeko eta 3. fasea egiteko, honakoa kideak izango dituen epaimahai kalifikatzailea osatuko da:

.- Bokala: teknika eremuko zuzendaria

.- Bokala: pertsonen zuzendaria

.- Bokala: Enpresako Batzordearen ordezkaria

.- Idazkaria: pertsonen zuzendaria

.- Lehendakaria: zuzendari orokorra

Epaimahaiko kideren batek bertaratzeko ezintasuna balu, sozietatearen zuzendari orokorrak aukeratuko luke kide hori ordezkatzeko pertsona. Edonola ere, epaimahaia hiru pertsonek osatuko dute gutxienez.

Sexuaren araberako ordezkaritza orekatua egoteko neurriak jarriko dira (40/60) hautapen prozesuko organo guztietan.

Lanpostu horretarako proba aldia bi hilabetekoa izango dela ezarri da, eta epaimahaiak izendatuko du proba aldi hori ebaluatuko duen batzordea. Pertsona horiek egin beharko dute txertatze prozesuaren jarraipena, bai eta berau itxi ere, emaitza ona bada. Bestela, kontrakoa gertatuko balitz, arrazoitutako txostena igorri beharko lukete.

ZAZPIGARREN OINARRIA.- HAUTAGAIEN HAUTAPENA

- 6 / 14 -

Hautapen probak amaituta, osotara puntuatze handiena eskuratu duen hautagaiaren aldeko kontratazio proposamena egingo du epaimahaiak, fase guztietan eskuratutako puntuatze guztiak gehitu ondoren.

Berdinketa balego, eta gaikuntza berdina edukiko balute, lehentasuna emango litzaieke emakumeei, horien ordezkaritza % 40tik beherakoa den maila eta kategorietan, beste hautagaiak zenbait arrazoi bildu ezean, hau da, sexuagatiko bereizkeriazkoak izan gabe, neurria ez aplikatzea justifikatuko luketen arrazoiak bilduko balitu; hala nola, enpleguaren sarbiderako edo sustapenerako zailtasun bereziak dituzten beste talderen batekoa balitz [Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen IV. atalaren 19, 4a) artikulua].

Epaimahaiak, beharrezkoa balitz eta berdinketa balego, proba praktiko berriren bat egitea erabakiko du, hautagai onena hautatzeko xedez.

Interesdunari jakinaraziko zaio hautagaiaren hautapena, eta VISESAn aurkeztu beharko ditu, hamar egun naturaleko epean, hautapen prozesuan parte hartu ahal izateko errekeritutako oinarrian eskatu diren baldintzen dokumentu egiaztagarriak:

o Bete beharreko funtzioa normal burutzea galaraziko duen gaixotasunik edo akats fisikorik ez duela egiaztatzen duen ziurtagiria.

o Curriculum vitaen adierazitako formakuntza akademikoa egiaztatzen duten titulazioen eta ziurtagirien edo diplomen benetako kopia.

o Ziurtagiriaren benetako kopia edo fotokopia (hizkuntzak).

o Lan-bizitzaren ziurtagiria, curriculum vitaen adierazitako lan esperientzia egiaztatuko duena.

o Funtzio publikoak burutzeko desgaikuntza egoeran ez dagoelako adierazpena, edo herri-administrazioen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunari buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako ezintasun eta bateraezintasun legezko auzietan ez dagoelako adierazpena.

Proposatutako hautagairen batek eskatutako dokumentazioa aurkeztuko ez balu, egokitzat jotako hurrengo hautagaia kontratatu ahal izango du VISESAk, prozeduraren azken puntuatzearen ordena jarraituta.

Hautapen probak amaituta, 1. fasea gainditu duten eta 2. fasean fase horri dagozkion puntu guztien % 50eko edo gehiagoko puntuatzea (25 puntu) eskuratu duten pertsonak administrarien poltsa batean sartuko dira. Poltsa horren xedea profil hori duten VISESA barruko lanpostu hutsak aldi baterako estaltzea da. Hamar urtekoa izango da poltsaren indarraldia.

Hautagai bakoitzaren puntuatzearen ordenak ezarriko du deien ordena.

ZORTZIGARREN OINARRIA.- DATUEN BABESA

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Legeak ezarritakoaren arabera, hautagaiei jakinarazten zaie euren datu pertsonalak, bai hautagaiak berak emandakoak, bai hautapen prozesuan bildu direnak, “Enplegu poltsa” izeneko fitxategian sartuko direla. Datuak Babesteko Espainiako Agentzian egongo da aipatu fitxategia aurretik inskribatuta, eta VISESA, SA izango da horren arduraduna. Orain deitu den hautapen prozesuan parte hartzeko erabiliko dira datuok; bai eta, hala balitz, etorkizuneko kontratazioetarako hautagaien poltsan sartzeko ere.

Enpresaren fitxategiek, lokalek eta tratamendu sistemek beharrezko segurtasun neurriak dauzkate, teknikoak eta antolaketari dagozkionak, Datu Pertsonalak Babesteko Legeak 9.

- 7 / 14 -

artikuluan eta Datu Pertsonalak Babesteko Errege Lege Dekretuak VIII. izenburuan ezarritakoaren arabera, datu pertsonalen segurtasuna bermatze aldera, eta horiek galtzea, aldatzea edo horietarako baimendu gabeko sarbidea saihesteko xedez.

Hautagaiek datuen sarbiderako eskubidea, bai eta horiek zuzentzeko, ezeztatzeko eta horiei aurka egiteko eskubidea erabil dezakete, Datu Pertsonalak Babesteko Legeak berariaz aitortu bezala, idatzizko eskaera sinatuaren bidez, VISESAk xede horietarako duen helbidera bidalita: Gamarrako Atea kalea 1-A, 2. solairua -01013 Gasteiz (Araba), edo posta elektronikoa bidalita [email protected] helbidera, eskaeran REF. ARCO adieraziz, eta NANaren fotokopia aurkeztuta.

1. ERANSKINA – ADMINISTRARI LANPOSTUA ESTALTZEKO PROBA PRAKTIKOAREN GAITEGIA

1. gaia: Euskal Autonomia Erkidegoko babestutako etxebizitzen gaineko oinarrizko ezagutzak.

1. Etxebizitza, Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2012ko urriaren 15eko AGINDUA, etxebizitza eskatzaileei eta autonomia erregimeneko babes ofizialeko etxebizitzak eta zuzkidura bizilekuak esleitzeari buruzkoa. (EHAAren 211. zenbakia, 2012ko urriaren 31a)

2. Etxebizitza, Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2010eko azaroren 3ko agindua, babes ofizialeko gehienezko prezioak zehazteari buruzkoa. (EHAAren 222. zenbakia, 2010eko azaroaren 18a)

3. Martxoaren 4ko 39/2008 Dekretua, babes publikoko etxebizitzen erregimen juridikoari eta etxebizitza eta lurzoru gaietako finantza neurriei buruzkoa. (EHAAren 59. zenbakia, 2008ko martxoaren 28a)

4. Etxebizitza, Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2012ko urriaren 15eko AGINDUA,

etxebizitza eskatzaileen erregistroari eta autonomia erregimeneko babes ofizialeko etxebizitzak eta zuzkidura bizilekuak esleitzeko prozedurei buruzkoa. (EHAAren 211. zenbakia, 2012ko urriaren 31a)

2. gaia: Energia Zerbitzuen kudeaketari buruzko oinarrizko administrazio ezagutzak.

3. gaia: I+G+B, FP7 eta H2020 Europako Marco Programei buruzko oinarrizko administrazio ezagutzak.

- http://ec.europa.eu/research/fp7/understanding/fp7inbrief/home_es.html

- http://www.eshorizonte2020.es/

- 8 / 14 -

2. ERANSKINA – ADMINISTRARI LANPOSTUA ESTALTZEKO PUNTUATZE IRIZPIDEAK

1.- XEDEA

Administrari lanpostua estaltzeko hautapen prozesuko 1. faseko, 2. faseko eta 3. faseko puntuatzerako irizpide orokorrak zehaztea da eranskin honen xedea.

Irizpide horiek orokorrak dira, eta epaimahaiak arrazoituta alda ditzake.

2.- FASEAK ETA FASEKAKO PUNTUATZEAK

Honako faseetan egingo da hautagaien balorazioa:

1. FASEA: lanpostuaren gaitasun teknikoari buruzko probak

o 1. fasearen gehienezko puntuatzea: 25 puntu

2. FASEA: merezimenduen balorazioa, gaitasunei buruzko elkarrizketa eta proba psikoteknikoa

o 2. fasearen gehienezko puntuatzea: 50 puntu

3. FASEA: epaimahaiak egingo duen elkarrizketa pertsonala

o 3. fasearen gehienezko puntuatzea: 25 puntu

3.- BALORAZIO IRIZPIDEAK

1. FASEA

o Lanpostuaren gaitasun teknikoei buruzko probak: test motako proba batek edota proba praktiko batek osatuko du, gutxienez, ezagutza proba, eta epaimahaiak zehaztuko du.

o 1. fasearen gehienezko puntuatzea: 25 puntu

Berariazko ezagutzaren atala gainditu dela balioesteko, nahitaezkoa izango da % 60ko puntuatzea eskuratzea, hau da, 15 puntu lortzea.

2. FASEA

2. fasean, proba psikoteknikoak eta merezimenduak baloratuko dira, eta elkarrizketak eta gaitasunei buruzko balorazioak osatuko dute fasea.

Fase honen gehienezko puntuatzea 50 puntukoa da.

Honakoak dira fase honetan baloratuko diren alderdiak:

- 9 / 14 -

o Egokitutako lan esperientzia: eskatu den lanpostuaren antzeko lanpostuetan esperientzia edukitzea baloratuko da

Oinarri hauen 1. ataleko FUNTZIO OROKORRETAN jasotako administrari lanak.

Ez da kontuan hartuko VISESAn edukitako esperientzia, hurrengo alderdian baloratuko da-eta.

Gehienezko 8 punturekin baloratuko da alderdi hori:

Bi eta hiru urte artean: puntu 1

Hiru eta lau urte artean: 2 puntu

Lau eta bost urte artean: 4 puntu

Bost eta sei urte artean: 6 puntu

Sei urtetik gora: 8 puntu

o Lan esperientzia Visesan: lanpostu berdinean edo antzekoan (kategoria eta funtzioak) eskuratutako esperientzia baloratuko da, sozietatearekin sinatutako lan kontratuaren bidez.

Gehienezko 6 punturekin baloratuko da alderdi hori:

Urtebete eta bi urte artean: puntu 1

Bi eta hiru urte artean: 2 puntu

Hiru eta lau urte artean: 4 puntu

Lau urtetik gora: 6 puntu

o Zerikusia duen formakuntza

o Lanpostuaren gaitasun teknikoen garapenari bideratutako berariazko formakuntza baloratuko dugu.

o Gehienezko 10 punturekin baloratuko da alderdi hori

o Titulazioa

o Goi-mailako edo erdi-mailako ziurtagiria: 2 puntu

o Espezializazio ikastaroa

o 250 ordutik gorako masterrak, ikastaro berezituak edo adituen ikastaroak baloratuko dira: puntu 1 bakoitzeko, eta gehienezko puntu 1 arte.

o Bestelako ikastaroak:

o Administrari lanpostuaren berariazko gaitasun teknikoak garatzeko ikastaroak, 10 ordutik gorakoak: 0,5 puntu bakoitzeko, eta gehienezko 3 puntu arte.

Lanpostuaren eginkizunekin lotutako ikastaroak, hala nola, artxibategien kudeaketa, fakturazioa, erredakzioa,

- 10 / 14 -

protokoloa, berrikuntza, energia zerbitzuak, mekanografia, Datu Pertsonalak Babesteko Legea, kudeaketarako bitarteko informatikoak eta abar.

o Kudeaketa gaitasunen garapenerako ikastaroak, 10 ordukoak gutxienez: 0,5 puntu bakoitzeko, eta gehienezko 2 puntu arte (komunikazioa, kudeaketa sistemak, proiektukako kudeaketa, EFQM, emakumeen eta gizonen berdintasuna, taldeko lana, denboraren kudeaketa, berrikuntza, sorkuntza eta abar).

o Lanpostuarekin zerikusia izan dezaketen bulegotika ikastaro espezializatuak, hala nola, Word, Excel, Power Point, Outlook, Visio, Autocad. 0,40 puntu gutxieneko 10 orduko ikastaroko edo 0,50 puntu IT txartel bakoitzeko, gehienezko 2 puntu arte.

Epaimahaiak oinarrietan jaso ez den intereseko ikastaroren edo masterren bat zehaztu ahal izango du zehatzago, eta aurreko ataletan ezarritako mugen arabera baloratuko da.

o Euskara

o Beharrezkoa da titulazio ofiziala egiaztatzea

o Eskatutakotik gorako maila bakoitza egiaztatzea 0,5 punturekin baloratuko da, eta gehienezko puntu 1 eskuratu ahal izango da

o Ingelesa

o Beharrezkoa da titulazio ofiziala egiaztatzea

o Eskatutakotik gorako maila bakoitza egiaztatzea 0,5 punturekin baloratuko da, eta gehienezko 0.5 puntu eskuratu ahal izango da

o Frantsesa

o Beharrezkoa da B1 maila edo 250 – 300 ikasketa ordu egiaztatzea

o Eskatutakotik gorako maila bakoitza edo 250 ikasketa ordu egiaztatzea 0,5 punturekin baloratuko da, eta gehienezko 0.5 puntu eskuratu ahal izango da

o Psikoteknikoak (gaitasuna eta izaera): test motako hainbat proba izango ditu, eta gehienezko 10 puntu edukiko ditu

Administrari lana eraginkorki egiteko garrantzitsutzat jotako ezaugarriak neurtzeko testa. Administrari lanerako gaitasunen 7 dimentsio ebaluatuko dira:

o Egiaztatzea o Sailkapena o Kalkulua o Zenbakizko arrazoiketa o Ahozko ulermena o Sinonimoak eta antonimoak o Ortografia

Gainera, hiru gaitasun eskuratuko dira, hauek osatu dituztenak:

o Administrazio gaitasunak. o Zenbakizko gaitasunak.

- 11 / 14 -

o Ahozko gaitasunak.

o Gaitasunei buruzko elkarrizketa: xede horretarako kontratatutako hautapen enpresak egingo duen elkarrizketa da, eta gaitasun ezberdinak baloratuko dira, gehienezko 14 puntuko puntuatzearekin. Ñabarduraz ebaluatuko eta baztertuko da ea elkarrizketatutako hautagaiek behar beste biltzen ote dituzten lanpostua betetzeko ezaugarriak, trebetasunak eta gaitasunak.

Honako gaitasunak eta alderdiak neurtuko dira, 1etik 9ra puntuatutako 9 mailatan banatutako hiru mailako eskalan (oinarrizkoa, ertaina eta altua). Osotara, 14 puntu izango ditu puntuatzeak.

o Antolaketarako eta plangintzarako gaitasuna

o Lortzeari eta emaitzei begirako joera o Komunikatzeko gaitasuna o Emozio oreka o Taldean lan egiteko gaitasuna o Egokitzapen/malgutasun gaitasuna o Enpatia o Arazoak konpontzea o Pertsonen arteko harremanak o Konpromiso/identitate korporatiboa ulertzeko modua o Kanpoko eta barneko bezeroenganako joera o Kalitatearenganako joera o Lanpostuagatiko motibazioa

Izaerari buruzko proba honek osatuko du elkarrizketa: lan eremuari dagozkion gaitasunak neurtzeko berariaz diseinatutako proba da, lan eremuko hainbat alderditan adierazgarriak diren jokaerekin zerikusia duten gaitasunak neurtuko dituena.

3.FASEA

3. fasean, hautapen prozesuko epaimahaiak elkarrizketa pertsonala egingo du

Fase horren gehienezko puntuatzea 25 puntukoa da

Fase horretan baloratuko diren alderdiak ondorengoak dira:

Igurikimenak

Ekimena - hobekuntza

Plangintza eta antolakuntza

Pertsonen arteko trebetasunak

Taldeari egokitzea

0tik 5era puntuatutako 3 mailatan banatutako 3 mailako eskalan (oinarrizkoa, ertaina eta altua) neurtuko dira. Osotara, 25 puntukoa da puntuatzea. PUNTUATZEEN LABURPENA FASEKA

- 12 / 14 -

1. fasea - 25

puntu

3. fasea - 25

puntu

Ezagutza probaTest

psikoteknikoa

Egokitutako lan

esperientzia

Esperientzia

Visesan

Zerikusia duen

formakuntzaEuskara

Beste hizkuntza

batzukGaitasunak Elkarrizketa

25 puntu 10 puntu 8 puntu 6 puntu 10 puntu puntu 1 puntu 1 14 puntu 25 puntu

25% 10% 8% 6% 10% 1% 1% 14% 25%

2. fasea – 50 puntu

3. ERANSKINA – FUNTZIOEN FITXA XEHEA

LANPOSTUA: administraria (eremu teknikoa)

HIERARKIA ETA FUNTZIO MENDEKOTASUNA: zuzendari

teknikoa

Xede orokorra Eginbeharren azalpena Dokumentazioa

bidaltzea eta jasotzea

Dokumentazioa eskaneatzea

Dokumentazioa biltzea eta banatzea

Irteerako erregistroan irtengo den dokumentazioa egitea, prestatzea eta

erregistratzea

Eskaneatutako dokumentazioa irteerako erregistroan txertatzea

Dokumentazioa fax bidez, posta elektronikoz, ohiko postaz, posta

telematikoz edo mezularien bidez bidaltzea

Mezularitzarako edo postarako dokumentazioa prestatzea, gutun-azaletan

sartzea, frankeatzea eta kudeatzea

Burofaxa kudeatzea

Mezularitza zerbitzua kudeatzea eta dokumentuak jaso eta eman direla

egiaztatzea

Jende askorentzako mailak egin eta bidaltzea Artxibategia Eremuko eguneroko artxibategia eta artxibategi historikoa planifikatzea eta

kudeatzea, eta zuzendaritzari eta teknikariei artxibategia kudeatzen laguntzea

Eremuko artxibategiko dokumentazioa zaintzea

Eremuan eskatutako dokumentuak artxibategi fisikoan eta telematikoan, bai

barnekoan bai kanporatutakoan, eskatzea, aurkitzea eta kontrolatzea

Kanpoko enpresa batek gordetzen duen artxibategiko dokumentazioa

jasotzea eta itzultzea

Eremuko dokumentazioa artxibatzea

Artxibategi informatikoak (karpetak) antolatzea eta kudeatzea

Materiala edo dokumentazioa duten kaxak eramatea

Dokumentazio orokorra

Dokumentuak eskaneatzea, horien fotokopiak egitea, koadernatzea eta

horiei etiketa jartzea

Fotokopiategiei eskari espezializatuak eskatzea eta horiek kudeatzea

Faxak, gutunak, mailak, idazkiak eta deialdiak egitea

Aurkezpenak eta dokumentazioa egiten laguntzea, horiek txostenetan,

jardunaldietan edo bileretan aurkezteko

Eremuko

administrazio

dokumentazioa

eta egitekoak

Deiak jasotzea eta web orrialdearen, telefonoaren edo mailaren bidez

jasotako kontsultei eta jazoerei erantzutea

Eremuko fakturak ERP sistema informatikoan gordetzea, ordainketaren

segimendua egitea eta horiek artxibatzea

Barne kudeaketarako edo web orrialdean argitaratzeko datu-baseak, zerrendak eta adierazleak erregistratzea, kalkulatzea eta eguneratzea

Eremuari dagozkion datuak egiaztatzea eta kontsultatzea

Datuen konparaziozko taulak egitea

- 13 / 14 -

LANPOSTUA: administraria (eremu teknikoa)

Teknikoei eta eremuko beste laguntzaile batzuei txostenak eta aurkeztekoak

egiten laguntzea Laguntza

logistikoa Aretoak eta beharrezko materiala erreserbatzea bileretarako

Aretoak eta hornidura prestatzea bileretarako

Aretoak jasotzea eta txukuntzea

Horniketa eskatzen laguntzea

Eremuko bileren agendak eta deialdiak kudeatzen laguntzea

Ikastaroen eta hegaldien eskaerak eta ordainketak kudeatzea

Bulegorako materiala eskatzea (sailerako)

Ekitaldiak eta kanpokoen bisitak antolatzen laguntzea

Lizitazioak eta

lehiaketak Obra lizitazioetarako aurrekontuetako txantiloiak egiaztatzea/ikuskatzea

eta moldatzea

Lizitazio ezberdinetako eskaintzak egiaztatzen eta ikuskatzen euskarria

ematea

Dokumentazioa prestatzea eta bidaltzea lizitazio eta lehiaketa prozesuetan,

horien aldaera ezberdinetan

Eskaintzen harrera kudeatzea eta horiek banatzea

Lehiaketen epeak, dokumentazioa aurkezteko epeak, pliken epeak...

agendara sartzea

Lehiaketen lizitatzaileek lehiaketen aldaera ezberdinetan bete beharreko

betekizunak berrikustean euskarria ematea

Hornitzaileen erregistroa kontrolatzea

Kalifikazioei

buruzko

dokumentazioa

Promozio baten behin-behineko eta behin betiko kalifikazioak eta

moldaketak egiaztatzea/berraztertzea eta moldatzea

Datuen txantiloiak egitea, kudeaketarako informatika tresnetan txertatzeko

gero Promozioa Etxebizitzen banakako fitxak eta promozioen proiektuen planoak

egiaztatzea

Eremu teknikoko egitekoen bileretan parte hartzea

Proiektuen/lizitazioen/obra likidazioen aurrekontuetako datuen

konparaziozko taulak egitea (aurrekontuei buruzko Excel orria, atalka)

Eskuratutako promozioen eta ziurtagirien zerrendak egitea. Promozio

bakoitzaren energiaren kalifikazioa

Lan-zama eta dedikazio orduak kontrolatzeko taulak egitea

Proiektu

europarrak Proiektu europar ezberdinen “lan paketeak” kudeatzen laguntzea

Dedikazio orduak berraztertzea

Proiektu europarren sarreren eta gastuen kontrolean laguntzea

Gaztelania-ingelesa-gaztelania itzulpen testuak kudeatzea

Kide europarrekiko komunikazioan laguntzea

Txostenak egiten laguntzea Energia

zerbitzuak Energia gastuak, sarrerak eta kontrol-parametroak kontrolatzen laguntzea,

bai eta informazioa eskaneatzen eta zaintzen laguntzea ere

Jabekideen komunitateei fakturazioarekin laguntzea eta energia elektrikoa

saltzea

Bezeroarentzako arretan kudeatzen ditugun promozioen idazki berriak

eskatzea

Bezeroarekiko elkarreraginean laguntzea Beste eremu

batzuei eta

kudeaketari

Eremuan eta beste eremu batzuetan beharrezkoak diren administrazio

eginkizunetan laguntzea, hala eskatzen denean

Eremuko datuak web orrialdean kargatzea

- 14 / 14 -

LANPOSTUA: administraria (eremu teknikoa)

laguntzea Intranetean albisteak idazten eta igotzen laguntzea

Kudeaketa egitasmotik, prozesuetatik, hobekuntzarako proiektuetatik edo

lan batzordeetatik eratorritako berariazko proiektuetan laguntzea

Hobekuntzak proposatzea eta abiaraztea lan prozeduretan

Lanpostuari eta lan kategoriari dagozkien eta eskatzen diren funtzioak eta eginkizunak betetzea