VI. Kongresu Prozesuko METODOLOGIA

4
VI. KONGRESU PROZESUKO AMAIERA EGUNEKO METODOLOGIA SARRERA Biltzearen arrazoia: zergatik eta zertarako? Urtarrilean hasitako eztabaida prozesuari amaiera emateko bilduko gara. Azken hilabeteetan jasotako ekarpen guztiak mahai ganean jarriz, adostasun zabalagoa izango duten ponentziak adosteko hain zuzen ere. Kontsentsuaren Eraikuntza Kolektiboa izango da helburua. Adostutakoak benetan onarpen zabala izateko, guztion ekarpenak barnebilduko dituen adostasun berriak eraikitzea ezinbestekoa izango da. Eztabaidara ikasle bakoitza bere posiziotik (iritzi propiotik) abiatuko bada ere, parte hartze dinamika honen helburua, guztion artean beste posizio berri bateratzaileagoak (iritzi kolektiboa) adostea izango da. Irabazle eta galtzaileak sortzen dituzten bozketa dinamikak ahal diren neurrian albo batera utziz, guztion iritziak ordezkatuta egongo diren kontsentsu kolektibo berriak eraikitzea izango da gakoa. Guzti horretarako, militantzia osoa ordezkatzen duen 200 ikaslez osatutako asanblada izango da eztabaidaren subjektua. Parte hartze dinamiketan zehar sustatuko ditugun jarrerak Parte hartzea elkarrenganako errespetuan oinarrituko da. Horretarako ezinbestean ikasle oro entzule aktibo izatea beharrezkoa da. Guztion iritziek garrantzi maila bera dutenez, norbere iritzia eman ostean besteena entzuten ez duten jarrerak, albo batera uztiko ditugu. Genero rol patriarkarrek sortutako botere harreman desorekatu eta parte hartze ereduak ekiditea beharrezkoa izango da. Ez dugu besteak baino ozenago, denbora gehiago edo garrantzia gehiagorekin hitzegiten duen jarrerarik onartuko. Konfiantza giroa sortzea ezinbesteakoa da. Beraz, eztabidan gurekin batera parte hartuko duten ikasle ezberdinak ahal den neurrian ezagutzea oso garrantzitsua da. Dinamizazioa guztion esku dago. Parte hartzeko taldeetan ardura espezifikoak (idazkari, koordinatzaile, bozeramaile...) banatuko baditugu ere, guztion ardura izango da denborak neurtzea, denok hitzegiten dugula eta denon ideiak barnebiltzen direla ziurtatzea. Jarrera delegazionistak albo batera utziko ditugu eta kontsentsu kolektibo berriak guztion lanaz eta arduraz eraikiko ditugu.

description

AAtarrabian abenduaren 14 eta 15ean izanen den Ikasle Abertzaleaken VI. Kongresu Prozesuko amaiera eztabaidetarako metodologia proposamena

Transcript of VI. Kongresu Prozesuko METODOLOGIA

Page 1: VI. Kongresu Prozesuko METODOLOGIA

VI. KONGRESU PROZESUKOAMAIERA EGUNEKO METODOLOGIA

SARRERA

Biltzearen arrazoia: zergatik eta zertarako?

Urtarrilean hasitako eztabaida prozesuari amaiera emateko bilduko gara. Azken hilabeteetan jasotako ekarpen guztiak mahai ganean jarriz, adostasun zabalagoa izango duten ponentziak adosteko hain zuzen ere.

Kontsentsuaren Eraikuntza Kolektiboa izango da helburua. Adostutakoak benetan onarpen zabala izateko, guztion ekarpenak barnebilduko dituen adostasun berriak eraikitzea ezinbestekoa izango da. Eztabaidara ikasle bakoitza bere posiziotik (iritzi propiotik) abiatuko bada ere, parte hartze dinamika honen helburua, guztion artean beste posizio berri bateratzaileagoak (iritzi kolektiboa) adostea izango da. Irabazle eta galtzaileak sortzen dituzten bozketa dinamikak ahal diren neurrian albo batera utziz, guztion iritziak ordezkatuta egongo diren kontsentsu kolektibo berriak eraikitzea izango da gakoa.

Guzti horretarako, militantzia osoa ordezkatzen duen 200 ikaslez osatutako asanblada izango da eztabaidaren subjektua.

Parte hartze dinamiketan zehar sustatuko ditugun jarrerak

Parte hartzea elkarrenganako errespetuan oinarrituko da. Horretarako ezinbestean ikasle oro entzule aktibo izatea beharrezkoa da. Guztion iritziek garrantzi maila bera dutenez, norbere iritzia eman ostean besteena entzuten ez duten jarrerak, albo batera uztiko ditugu.

Genero rol patriarkarrek sortutako botere harreman desorekatu eta parte hartze ereduak ekiditea beharrezkoa izango da. Ez dugu besteak baino ozenago, denbora gehiago edo garrantzia gehiagorekin hitzegiten duen jarrerarik onartuko.

Konfiantza giroa sortzea ezinbesteakoa da. Beraz, eztabidan gurekin batera parte hartuko duten ikasle ezberdinak ahal den neurrian ezagutzea oso garrantzitsua da.

Dinamizazioa guztion esku dago. Parte hartzeko taldeetan ardura espezifikoak (idazkari, koordinatzaile, bozeramaile...) banatuko baditugu ere, guztion ardura izango da denborak neurtzea, denok hitzegiten dugula eta denon ideiak barnebiltzen direla ziurtatzea. Jarrera delegazionistak albo batera utziko ditugu eta kontsentsu kolektibo berriak guztion lanaz eta arduraz eraikiko ditugu.

Page 2: VI. Kongresu Prozesuko METODOLOGIA

METODOLOGIA

Aurrelanketa

Aipatu helburuak betetzeko aurrelanketa eraginkorra egitea ezinbestekoa izango da, beraz, abenduaren 3ko astean zehar emendakin guztiak kontutan izango dituztenen proposamen berriak helaraziko zaizkio militantzia osoari.

Militante bakoitzak bere kabuz Kongresuko Batzorde Nazionalak (KBN) egindako proposamen berrien inguruan hausnartzeko aukera izatea beharrezkotzat jotzen da. Hori horrela izanik, abenduaren 14an eztabaidan parte hartuko duen ikasle orok KBNak proposatutako proposamen berriekiko iritzia eraikia izango du. Puntu honetatik aurrera kontsentsu berri eta zabalagoen eraikuntza kolektiborako prest egongo gara guztiok.

Emendakinak

Herri eta kanpusetan jasotako emendakinak bi motatakoak izan dira. Alde batetik, ideia orokorrarekin ados, baina hobekuntzaren bat proposatzen duten emendakinak ditugu (A emendakinak), eta bestetik, ideiarekin ez ados eta emendatutako puntuaren berridazketaz gain, ideiaren inguruko eztabaida ematea eskatzen dutenak (B emendakiak).

A emendakinak militantzia osoari helarazi eta aparteko eztabaidarik ez badago, zuzenean onartutzat joko dira, hots, abenduaren 14rako onartuak egongo dira.

B emendakinekin, ordea, ondoren azalduko dugun eztabaida dinamika burutuko dugu. Emendakin hauek, lau Eztabaida Bloketan banatuko dira. Banaketa hau gaika egingo da. Hau da, ideia berdinaren inguruan eztabaida eskatzen duten emendakinak batu egingo dira eta ideia bakoitzarentzat proposamen berri bat eraikiko du KBNak. Horrez gain, posible da Eztabaida Bloke bakoitzean ideia baten baino gehiagoren inguruan eztabaidatzea.

Jasotako emendakinak aztertu ostean, hauek dira KBNak proposatzen dituen B emendakinen inguruko lau eztabaida blokeak:

1. Barne Ildoa2. Ekin Euskal Eskola Naizonalari Ildoa3. Gazteria eta Kokapena (Oinarri Ildologikoak)4. Eredu Ideologikoa (Eskola, Antolakundea eta Euskal Herria)

Ondorengo lerroetan azalduko duguna, beraz, B emendakinak eztabaidatzeko metodologia proposamena da.

Eztabaida dinamika orokorra

Kontsentsuaren eraikuntza koletiboa ahalbidetuko digun dinamika orokorrak, ondorengo hiru urratsak jarraituko ditu:

1. urratsa: Eztabaida Blokea 2. urratsa: Adostasuna lortzeko plenarioa3. urratsa: Erabakia hartzeko plenarioa

Page 3: VI. Kongresu Prozesuko METODOLOGIA

Lehenengo biak 14 arratsalde – iluntzean izango dira eta hirugarrena, berriz, larunbat goizean.

Aurretik esan bezala, egunean bertan, militantzia osoa lau Eztabaida Bloke ezberdinetan banatuko da. Honen arrazoia ondorengoa da: Metodologia ezberdinak aztertu ostean, baldintza hauetan (arratsalde bakar bat eta 200 pertsona) modu parte hartzailean bloke guztietako eztabaidak eman eta guztion artean kontsentsu kolektibo zabalagoak eraikitzea metodologikoki ezinezkoa dela ondorioztatu dugu.

1, urratsa: Eztabaida Bloke bakoitzaren dinamika

Eztabaida hasi eta lehenengo momentutik 50 ikaslez osatutako taldetan banaturik egongo gara. Hau da, 200 ikasleak bildu eta eztabidatzen hasiko garen lehenengo unea, bigarren urratsa izango da, Adostasuna lortzeko plenarioa hain zuzen ere.

DENBORA DINAMIKAAurkezpena Talde Handian (50 ikasle)

5'• Biltzearen arrazoia atalaren azalpena• Sustatuko diren jarreren azalpena• Metodologiaren azalpena

10' • Taldeak egiteko jolasa (2 aukera): Palomiten jolasa edo 1, 2,3,4

1' • Talde txikietan elkartu: 5 talde eta 10 pertsona gehienez

10' • Ezagutza jolasa (3 aukera): Pilotaz ezagutu, Albokoa aurkeztu edo Irizpide ezberdinen arabera ordenatzeko jolasa

20' • Bloke horretako emendakinak egin dituztenenen eta KBN aren proposamen berriaren azalpena (talde txikitan jarrita gaudela)

Eztabaida Talde Txikian (10 ikasle)

5' • Ardurak banatu (koordinazio, idazkari eta bozeramaile...)

20'

• Ronda zabala, banan banan jende guztiari bere iritzia emango du◦ Galdera: ados al gaude KBN aren proposamen berriarekin? ◦ Helburua: iritzi trukaketa◦ Garrantzitsua izango da ronda amaitzea, hau da, sakonean

eztabaidatzen sartu aurretik taldeko ikasle guztion iritziak entzutea. Behin denon posturak esposatuta, hurrengo atalarekin jarraituko dugu.

30'

• Adostasunik ez badago beste bi galdera: ◦ Galderak: bestelako formulazio batekin adostasun zabalagoa lortuko

litzateke? Zer elementu/ideia integratu behar ditu proposamen berriak adostasun zabalagoa lortzeko?

◦ Helburua: adostasun zabalagoa bilatzea

Talde txiki bakoitzean adostasun berri bat lortu ostean talde handira pasako gara

10' • Bozeramaile bakoitzak talde txikian bildutakoaren laburpena egingo du

30'• Talde guztietako erabakiak entzun ondoren, eztabaida irekia propotsatuko

dugu◦ Helburua: adostasun zabalagoa duen kontsentsu kolektiboa eraikitzea

Page 4: VI. Kongresu Prozesuko METODOLOGIA

• OHARRAK:

• Eztabaida Blokea amaitu ostean balorazioa egingo dugu.

• Eztabaidak bukatu ondoren Eztabaida Bloke bakoitzean KBNak proposatutako testuari egiten zaizkion ekarpenak modu eskematikoan jasoko dira.

• Eztabaida Blokean bi ideia kontrajarri gailentzen badira, bi ideien nondik norakoak modu eskematikoan jaso beharko dira ere. Oso garrrantzitsua izango da bi ideien artean dauden ezberdintasunak oso argi azaltzea, hots, ezadostasunaren gakoak zeintzuk diren argitzea.◦ Adibidez, Blokearen erdia ados egongo litzake KBNak egindako proposamenarekin, honi

Eztabaida Blokean egin zaizkion ekarpenak gehitzen bazaizkio. Eta beste erdiak beste ideia alternatibo batekin egiten du bat.

• Bi eztabaidagai dauden blokeetan lehenengo eztabaida itxi ostean bigarrena egiteko dinamika berbera errepikatuko da hasierako aurkezpenak izan ezik.

2, urratsa: Adostasuna lortzeko Plenarioaren dinamika

Eztabaida bloke bakoitzean lortutako adostasuna plenarioan esposatuko da. Bloke bakoitzeko esposaketa egin ostean hitzartze denbora zabalduko da. Une horretan, garrantzitsuak diren ideiak azpimarratzeko zein argi gelditu ez direnen inguruan galdetzeko aukera zabalduko da. Helburua bertaratutako militantzia osoak Eztabaida Bloke guztietan adostutakoaren berri izatea eta adostasun horrek, aldi berean, onarpen zabalagoa eskuratzea izango da.

Plenarioa amaitu ostean, Bloke bakoitzean zehaztuko den lantalde batek, adostutako eskematik abiatuz behin betiko testuaren erredakzioa burutuko du, hurrengo eguneko plenarioan aurkezteko.

Ikuspegi eta ideia ezberdinenen arteko uztarketa lortzeko helburua ere lantalde honen ahalegina izango da. Dena den, bi ideia nagusitu diren kasuan biak esposatuko eta erredaktatuko dira.

3, urratsa: Erabakiak hartzeko Plenarioaren dinamika

Urrats hau, adostutako behin betiko proposamen erredaktatuei onarpena emateko plenarioa da.

Adostasunaren eraikuntza kolektiboa, hots, ideia ezberdinak hurbiltzea eta uztartzea, 100% ean lortuko ez bagenu, eta ideiaren batekin bi proposamen egoten jarraitzen badute, bozketa egiteko aukera egongo da.

Hala ere, bi plenarioetan zehar ideia bakoitzaren inguruko iritziak jasotzeko hitzartzeak zabalduko direnez, 200 ikasleon artean adostasun zabalena duen proposamena zein den argitu ahal izango dugu. Bozketara jo aurretik, aipatu ahalegina izango litzateke kontsentsuaren eraikuntza kolektiboa helburu jorratu beharko genuekeen lehentasunezko bidea.

Ikasle Abertzaleak2012ko abenduaren 3a