Uxue Barkos

7
Uxue Barkos

description

Uxue Barkosi egindako elkarrizketa hementxe irakurgai.

Transcript of Uxue Barkos

Page 1: Uxue Barkos

Uxue Barkos

Page 2: Uxue Barkos

Goizeko zortziak dira. Azaroak 9 da, eta nahizeta ni istorio honetako partaide naizen, prota-gonista nagusia emakume bat da. Esan bezala,goizeko zortziak dira, eta iratzargailuak lehentxirriña jo du jada. –Hori pereza!- eta bost mi-nutu luzatu dut. Horrela hiru aldiz, azkeneandenbora gabe geratuko nintzela pentsatu dudanarte. Esnatzea kosta zaidan arren eguna indartsuhasi dut, eta amari pare bat muxu eman eta bereanimoak jaso ondoren, etxetik irten, autoansartu eta bidelagun izango dudan lagunaren bilajoan naiz. Bera ere emakumea da, gaztea, ederraeta laguna dut. Hala nahi izan du bizitzak etazer egingo diogu ba! 9etan bere bila pasakonintzela aipatu nion, eta 9:00-ak puntuan dira,Euskadi Gazteak jo du 9etako pi pi pi-a eta jadabere etxe azpian naiz. Ez da arrunta hori nire-gan, normalean ni izaten bainaiz azkenetakoairisten, baina gaurkoan ezberdina da.

Egin izan ditut elkarrizketa ugari, bai ezagunakditudanei, baina baita ezezagunak ditudanei ere,eta gaurkoa azken multzoan sartu beharreannaiz, pertsonalki ez baitut ezagutzen. Horrekurduritasuna areagotzen du, ez dut zalantzarik,baina lan on bat egiteko gogoa eta pertsonahorri bere ingurua landu duzula helaraztekogrina ere areagotzen du. Elkarrizketa hau ez dabi eguneko kontua izan, galdera egokien bilaibili bainaiz egunak joan eta egunak etorri.

Olatzen etxe azpian naiz eta berehala jaitsi da.Lehenago ordea bere anaia jaitsi da, zapela bu-ruan babarrunak biltzeko ideiarekin. Hotz egi-

ten du, baina ez aurreko egunetan izan dugunhotz hori, gaurkoan epelagoa da eta ziur naizIruñera joan ahala epeltzen joango dela. BainaOlatzek hala ere neguko berokia darama. Kot-xean sartu, eta Leitzan atzean utziz Iruñearantzabiatu gara.

Udazkena da, eta nabari da. Paisaiak bere kolo-reak aldatzen ditu: oraingoan okrez, gorrixkaz,urrezkoz, laranjaz… jantzi dira basoak. Eta gureingurunean benetan nabaria da. Txunditurik ge-ratu gara paisaiaz, aspaldian ez baitugu Iruñearajo. Guk astero burutzen dugu Bilborantzko bi-daia, baina hura ezin da honekin alderatu. Haubeste gauza bat da. Honek duen xarma ez duhark. Natura bere hitzik gorenean duzue hau.

Aurrera goazen heinean, urduritasuna gugan gai-lentzen doa, ez baikaude oso ziur Iruñako Gaz-telu plazara iristeko zein irteera hartu behardugun. Iruñara joateko sarbidean sartu, eta bi-garren aukeraketa bat egin beharrean gara. Tent-sio une txiki baten ostean, aukeraketa txarra egindugu, eta ospitaletan azaldu gara. Ez dakit nola,baina lortu dugu gaztelu plazako parkingeko sa-rrerara heltzea.

9:45 dira eta Iruñera heldu gara. Iruñeko kalee-tan zertxobait galdu ondoren iritsi gara aparka-lekura. Nire kotxe beltza 505 zenbakidunaparkalekuan utzi, ondo memorizatu zenbakiabadaezpada (egun batean ibili bainitzen orduerdi bueltaka nire autoaren bila), eta Gaztelu Pla-zara iristeko jarraitu beharreko bideari ekin

“Gure munduan, zorionez,ez dugu heriotza

begiratzeko momentuasko”

Sufrimendu eta negar malko sakonez betetako etapa baten ondoren,berriro ere eszenatoki politikora itzuli da Nafarroako eskuinarenalternatiba miretsia. Urrunean jada ezagutu dut. Zapirik gabe

dator, baina oso pauso tinkoekin, eta dirdira berezi batekin. Igaro da,pasa da, pasatzen ari da diotsu bere irudiak, jasandako gaixotasun

latzari erreparatuz noski. Iritsi da unea.JJoonn MMuuttuubbeerrrriiaa AAllkkoorrttaa

Page 3: Uxue Barkos

baina laguntza asko jaso du bai familia eta bailagunen eskutik eta “gainera notiziarik txarrenaalbisterik onenarekin batera eman zidaten, hauda, minbizia neukala, baina hura gainditzeko au-kera handiak nituela”. Nahiz eta abisatu ziotentratamendua gogorra zela, aurrera egiteko au-kera itzelak zituela ere aipatu zioten, eta horrieutsi omen dio denbora guzti honetan.

-Gaur egun osaturik ikusten zaitut.-Bai, hala da bai- esan du irrifar zabal baten ar-tean.

Pentsatzen jarri naiz zer nolakoa izan beharduen honelako gaixotasun batetik irtetea. Sufri-mendu ikaragarria eragin dizun tratamendu batiaurre egitea. “Bai. Lehentasunak aldatzen ikas-ten duzu” aipatu du Uxuek “eta lehentasuneidenbora ematen. Lehentasunak jakin badakiguzeintzuk diren, baino askotan lanari preferentziaematen diogu, eta askotan gaizki jokatuz, bainahala gertatzen da” harro harro eta bere altxorrikkuttunenari erreferentzi eginez, “lehenengogauza, lehenengo gauza” dela gaineratu du.

“Argi eta garbi bi aukera nituen: publiko egin,peluka batekin edo zapiarekin normaltasun osozagertu, edo urtebete nire etxera joan” dioUxuek. “Zure lana publikoa ez denean, hor au-kerak daude gauzak zure inguruarekin besterikez konpartitzeko. Baina lana publikoa denean,eta gainera minbizia diagnostikatu baino lehenhauteskunde foral eta orokorretara aurkeztukonintzela publikatu ostean, publiko egitea erabakinuen. Baina bai familian eta bai lantaldean sakonaztertu genuen, gerora nik hartu banuen ere era-

diogu.

Bagoaz aurrera, baina denbora dugu, 10terdie-tan geratu baikara Uxuerekin. Café Iruñan dahitzordua. 10:10 dira eta jada eseri gara libre ze-goen mahietako batean. Kafe bat eta ur botilabat eskatu ditut, bat niretzat eta bestea Olat-zentzat. Ur botila kopa batez lagundurik luzatudigu zerbitzariak, baina Olatzek aukera baztertueta botila soilik hartu du. Kamera toki egokiankokatu, guztia ederki ateratzeko premisarekin,eta gaderak egiteko modu egokia pentsatzeariekin diot. Azken uneko aldaketa batzuk egin etaunea helduko zain egon gara.

Oraindik ez dizuet aipatu nor den elkarrizketa-tuko dudan emakumea. Bera Nafarra da, Iru-ñeakoa, eta kazetaria, nahiz eta gaur egunpolitikan murgildurik dagoen. Geroa Baiko bo-zeramailea da Madrileko diputatuen kongresuaneta atzo argitaratu zenaren arabera, Espainiakopolitikaririk baloratuena. Nahiko pista baduzuejada, baina bonbilla oraindik piztu ez zaionari,argitu egingo diot sortu nahi izan dudan miste-rio txiki hau: Uxue Barkos dut gaur elkarrizketa-gai.

Ez dut ukatuko, urduri nago. 10:30 puntu pun-tuan dira. Badator.

Jasandako gaixotasunaren ondorioak nabariakdira, baina pauso tinkoa dakarki. Irrifar ederraluzatu dit. Iritsi da Nafarroako eskuinaren al-ternatiba miretsia.

Askotan, gaixotasun zitalez, edo hilkortasuntasa handia duten gaixotasunen inguruan pent-satzen hasi eta guztioi hurrengo hauxe dator-kigu burura: minbizia. Uxue Barkos,gaixotasuna pasa duen emakumea da. “Ulertzendut minbizi bat jasan duten pertsona guztienantzera eraman dudala” esan du irribarrez, ezuste, baina agerikoa da sufrimendua eragindiola. Tratamendu gogorra, momentu zailak,

“Lehentasunak aldatzenikasten duzu eta lehentasu-

nei denbora ematen”Uxue Barkos

Publico.es-etik hartutako argazkia

Page 4: Uxue Barkos

askotan galdetzen diodan neure buruari ea me-rezi ote duen. Uxuek Eitbn eman zituen kaze-taritza munduan pausorik gorenak, “osomomentu bereziak izan ziren Eitbn eman ni-tuen lehen urteak, bai profesionalki eta baitapertsonalki ere. Eitbren inguruan gogoratu ur-

teak eman nituela Iurretako gunean, bai albis-tegiak egiten, bai zuzentzen, eta gero baita ereMadrilen korrespontsal gisara”. Guztiok oroit-zen dugu Uxue Madrildik. Uxue, gaur egun po-litikan miretsia den Uxuek, kazetaritzan erebenetan miretsia izatea lortu zuen bere ahotsleun, baina seguru eta indartsuarekin. Guztioksinesten genion esaten zuen oro. Eitbk ordealagun asko ere eman dizkio eta hori du garaihartako nostalgia gune, “agian Eitbk emandidan gauzarik ederrena lagunak dira, eta geroazkenean nire lanbidea da, nire profesioa da, etabeti izango naiz kazetari. Eitb nire etxea da.Nahiz eta gaur egun politikan murgildurikegon, kazetaritzat dut neure burua”.

Arro dago kazetari izateaz. Gaur egun lanbide-rik zailenetakoa izan arren, kazetari da. Kazeta-ritzak historiako momenturik ilunenak ditu beregain. “Gaizki. Oso gaizki” aipatzen du kezkanabariarekin kazetaritzaren egoerari erreferent-zia eginez. Halako krisi batek beti ematenomen du ikuspegi merkantilista bat, “besterik

bakia”. Gaixotasuna gauza normaltasunez hart-zea erabaki zuen emakume honek eta “osoharro” dago hartutako erabakiaz.

Nik duela urte batzuk ezagutu nuen minbiziajasan zuen pertsona bat. Oso gaztea zen, oso.

Baina bueltak eman ostean, mundu hau utzibehar izan zuen. Istorio tristeak dira hauek, gai-xotasunaren alderdirik ilunenak, baina alde onikere badu honek, Uxuek hala dio behintzat:“Txarrak baina gutxiago. Gauza asko erakutsidizkit. Gure munduan, nahiz eta krisialdiakhainbat arazo ekarri dizkigun. Gure munduaoso aberatsa da, ez daukagu zorionez heriotzabegiratzeko momentu asko. Nik beti gogorat-zen dut: hemen minbizia da, Afrikan gripea.Horrek gauza asko erakusten du. Erreflexio-natzeko eta hausnarketa egiteko momentu askoeta ederrak izan ditut. Nahiz eta ez dudan ha-lako momentuak bizitzeko desiorik inorentzat”.

Hedabide askok jarri dute azken hilabeteotanorratza minbizian. Guztia negozio balitz? Nikaskotan pentsatu izan dut, eta azken egunotangehiago, inguruko batek aipatu baitzidan alter-natibarik bazela. Hau pentsatzen nuelarik, go-gora etorri zait Uxue kazetaria dela. Ni erekazetari izateko, edo kazetari gisa formatzekoprozesu horretan murgildurik nago, nahiz eta

Noticias de Navarra-tik hartutako argazkia

Page 5: Uxue Barkos

ez” diotsu Uxuek. “ Jendea zenbakiak egitera,eta jendea enpresa hau defizitarioa da hala ezda defizitarioa esatera esertzen da”. Egia da,guztia dirua da gizarte honetan eta gurean aregehiago. Gehienek beren printzipioen aurkaedo beren printzipioen estalketa moduko batgauzatzen dute hilabete amaieran soldata mise-rable baten truke. Gaur egun, hori da kazeta-riaren bizia, gainontzean kalera. Asko dirakazetaritza zerbitzu denaren inguruan jardutendutenak, baina gaur egungo ipuin honetan, nonEdurnezurik irabazi beharrean, amona zaha-rrak irabazten duen, guztia murrizketa da, la-rrosa bati petaloak kentzen joatea bezala, etagutxira larrosari ez zaio petalo bakar bat beraere geratuko. “Kazetaritzak ematen duena zer-bitzu bat da. Informazio on bat duen gizarteaez da gizarte plural bat, ez da demokratikoa.Osasun edo hezkuntza on bat ez duen gizartebat ez da demokratikoa. Egun arazo larri batdago ekonomikoki, enpresa merkantilistak bi-hurtu baitira hedabideak” dio Uxuek. Hor dagokoska.

Baina politikariak eta kazetariak, batzuen one-rako eta askoren kalterako, estuki loturik daude.

Hala ere, berak politikan murgiltzea erabakizuen; eta politikan gainera urte batzuk emanditu jada “nahiz eta lau urterako sartu nintzen”.“Begira, gogoratzen dut nola 2003ko abenduan,Madrilen nengoelarik diputatuen kongresuankazetari lanetan Eitb-rako, teletipoa jaso nuen.Iruñean gertatutakoaren teletipoa eta bertanhurrengo hauxe azaltzen zen: Aralar, EAJ etaEAk bat egin dute, eta Nafarroa Bai izenekoproiektua sortu dute”. Teletipo hori izan zenUxuerentzat bere karrera politikoaren abiagune.“Poza handia hartu nuen, nire ustez hori beha-rrezko tresna bat baitzen gauzak normaltasu-nera eramateko, hau da aukera ezkertiar sendobat lortzeko, UPN-ren gobernuari aurre egitekoeta abertzaleon errealitate politikoa instituzioen

lehen mailara eramateko aukera. Eta proiektuhura ikusiaz eta hiru alderdi hauek, gero Batza-rre etorri zen, beraz lau alderdi hauen lana etaahalegina ikusita, aukera eman zidatenean po-lita zela pentsatu nuen, ederra zela nire bizit-zako lau urtez beraiekin lan egitea, gerora urtebatzuk gehiago izan badira ere”. Harro dagoegindako lanaz…

Denok edukitzen dugu zer edo zerren atzetikgabiltzanean, hura lortu ondoren, gure helbu-ruak bete ditugunaren satisfazioa. Normala da,eta Uxue ez da gutxiagorako. Lehenik NafarroaBain eta gerora, desadostasunak desadostasun,Geroa Bain. Nahiz eta gorabeherak izan Nafa-rroa Bain, momentu onez galdetzean, badirudinostalgia une bat zabaldu zaigula. Bertan 7 urteeman ondoren, nahi edo ez, orain bere aurkari,edo gutxienez parean ditu, eta bakoitzak bereideiak defenditu nahi izango ditu. Baina oroit-zapenak hor geratzen dira. Askok pentsatukodute kantu honek zioena:

“oroitzen naiz batera geundenean, hain zoriontsu ginen garaietan,nirekin haserratzen zinenean, zenbat oroitzapen on bapatean,lehenengo maitasun historietan, eta igotako mendi magaletan

zenbat irri ta negar txikitatik, oraindik jarraitzen dute bizirik.Faltan botatzen zaitut ilunetan,

barruan ezkutatzen dut gehienetan”

Aipatu Ken Zazpi taldearen kantu bat dela, eaorain copyright eta antzeko istorioetan sartu be-harrean garen.

Agian askok botako dute faltan, batez ere Es-painiako politikaririk baloratuena delako CISagentziaren arabera, eta hori gaur egun ez damakala. Sari ona da, hori uste du Uxuek, bainainkestaren alde zikoitza ere argi utzi du irri ar-tean, “baloratuena bai, nahiz eta %80ak eznauen ezagutzen”. Azkenean inkestak tendent-zia bat dira eta tendentzia horretan informazioahartu behar. “Informazioa ederra da, eta nahizeta askok ezagutu ez Geroa Baiko diputatuaedo bozeramailea, ezagutzen nautenen arteangure lana ona izan denaren irudipena dute, etahori bai dela saririk hoberena, dudarik gabe”.

“Egun arazo larri bat dago ekonomikoki, enpresa

merkantilistak bihurtu baitirahedabideak”Uxue Barkos

Page 6: Uxue Barkos

baietz esan ziguten”.

Nafarroa ordea, handikiro Nafarroako erreinuaesaten dena, ez da bere unerik onenean. GeroaBaiko diputatuak zenbakiak berrikustera gon-bidatu nau: “azken urte honetan Nafarroarenenplegu ezaren indizeak astakeri bat igo dira.Eta enplegu eza etorri zaigu arlo industrialean”.UPN alderdiaren gestioa benetan txarra izandela uste du Uxuek, eta Nafarroako kutxakoauzia gogorarazi digu. Azken urte honetan ban-kuen inguruan, edo hobeto esanda bertan izandiren lapur askoren inguruan asko hitz eginda.

Baina Nafarroa Baiz ari ginen, eta ber-tako istorioez. “Istorio pila bat ditut,niretzako ederrak asko. Nire ustezgauza asko egin genituen ongi, etabeste batzuetan ez hainbeste. Bainaorokorrean, nik uste egindako lanarenbalantzea ona dela” dio Uxuek. Mo-menturik ederrena aukeratzea ordeakosta egiten zaio. Baina segundu hutsalbatzuen ondoren argi eta barrendik ir-tenda dio “Nafarroa Bain martxoaren14ean lortutako eserlekua, gau elekto-ral hura. Madrilera joateko Nafarroanazken urteotan lortutako eserlekuabertzalea. Horrek poz handia emanzigun askori. Gau elektoral hura zora-garria izan zen, eta azken hau ere ha-laxe izan da, kasu honetan GeroaBairekin, baina benetan ederrak biak”.Ez da aukeratzeko gai bien artean. Bi-hotza bitan du politikari Nafarrak.“Nik uste proiektuak berdina izatenduela jarraitzen. Kontua izan zen Ara-larrek izena erabiltzea debekatu zigula”dio Uxuek, eta azaleratu da politikokibere bihotza mila zatitan apurtzea era-gin zion koalizioa. Printze eta printze-sen munduan murgil gintezkeen, bainakontua haratago doa “propietate juri-dikoa Aralarrena da, eta halaxe erabakizuen”.

Bihotza oraindik guztiz osatugabea du,denbora gutxi igaro baita, eta guztiokdakigun bezala desenkantu amodiot-suak ez dira berehalakoan konpontzen.“ Pena bat, baina azkenean herritarrek,42.000 nafar herritarrek, ezkertiar,abertzalek, erabaki zuten Geroa Baizela nolabait Nafarroa Bairen jarrai-pena. Baina edozein kasutan jarraitzaile den edogaur egun ez den berdin zait. Askotan esatenda viuda y sucesores...” dio algara artean Uxuek.

Bixente Serrano Izkok berriki honela idatzizuen Argian: “Itxuroso jaio zen. Denek baterahilarazi eta berez hil zen. Erran beharko?” Na-Baiz ari zen. Uxuek ordea argi du “ez dut usteNaBai hil egin denik. Baina hauteskundeetarajoan garenean erantzuna zoragarria izan da, etaazkenean herritarren erantzuna da balioa duenbakarra, politikan behintzat, eta herritarrek

Divinity.es-eko argazkia

Page 7: Uxue Barkos

Uxuek ere hori du buruan “ Nafarroako kutxapribatizatzeak Nafarroarentzako diru galerahandiak ekarri ditu. Orain 4-5 urte CAN-en ka-pitala 1.300 milioi eurokoa zen; egun 300 mi-lioikoa. 5 urte hauetan 1000 milioi galdu dira.Norbaitek azaldu beharko du non dauden”.Argi utzi du Barcinak eta bere gobernuak ez

duela ia ezer egin, eta egin duen horrek emanduen emaitza oso eskasa izan dela. “BerazUPN-rena da erantzukizuna eta Nafarroakegun duen egoera oso larria da”.

Krisia honetan ere. Besterik ez da entzuten he-dabideetan, eta ez da gutxiagorako. Milaka fa-milia pobrezian daude, jatekorik ez dutelarik;milaka familia 400 euroko langabezia ordainsa-riarekin bizi dira; askok etxea galdu dute; fami-lia asko apurtu egin dira kanpora joan beharizan dutelako lan bila… eta horrela milaka adi-bide. Eta krisiak azken hilabeteotan indepen-dentziaren aldeko ahotsak ere nabarmenduditu. “Euskal Herria batuta ikustea abertzaleonametsa da, nahia, asmo sakona politikoki. In-dependentzia baita ere. Baina niri kezkatzennauen gauza bakarra, XIX. mendean indepen-dentismoaren ildotik sortutako proiektuei au-kera edo erantzun berriak eman ez izana da”.Uxueren ustetan egun aukerak asko dira inde-pendentismoa bizitzeko baina benetan mugeneztabaida gaindituz. “ Niri asko gustatzen zaitmomentu honetan Salmond-ek Eskozian egineta egiten ari den lana, eta nik uste hor benetanlan politiko ederra egin dutela eskoziarrek etahor badaukagula non ikasi”.

Baina bada gehiago, “gauza bat esango dizut,krisialdia ez da independentziarako argudioa.Asmo politikoa izan behar du” dio Uxuek. Mo-mentu ekonomikoa aprobetxatuz askok altxatudute independentziaren aldeko ahotsa, bainabere esanetan asmoak “politikoa” izan behardu. “Eman diezaiogun buelta argudioari. De-

magun Espainiari ekonomikoki ongi dioakioala.Gu ze izango gara espainolak? Ez. Asmo poli-tikoak soilik du arrazoi osoa, arrazoi politikoaoinarritzen da pertsonaren borondatean, ho-rretan da sagrau”.

Solasaldi interesgarria, baina bera hain zo-riontsu ikusteak galdera berri bat ekarri nau bu-rura, baina horren aurretik nire lagun batengaldera luzatu beharrean naiz. Nire laguna, ezda Uxuek dituen ideia politikoekin bat datorrenpertsona, eta bazekien zein izango zen galderahonen erantzuna, ziur nago. Galdera hurrengohauxe zen: “Nola definitzen duzu zure burua?”.

“Kazetaria, abertzalea eta ama (irri). Eta horibenetan oso sakona da eta oso barruan daukat.Ama zaharra izan nintzen, baino ama. Bikote,eta alaba. Azken bi urte hauek gogorrak izandira eta benetan familiako pilare sentitu naiz”.Azken urteak gogorrak izan ditu Uxuek bainaetorkizunari irribarre batekin begiratzen dio.“Etorkizuna ederra (irri), bizitzan, hemen;eta politikoki anbiziosoa naiz, Nafarroarenaldaketa ikusi nahi dut, eta ahal den neu-rrian Euskal Herri solidario bat gustatukolitzaidake lehen-bailen”.

Udazkena iritsi dela aipatu dizuet hasieran. Ho-netan, haizeak hosto eder bat eraman du, bainahaize bolada batek agian, gainontzean dei bategin beharko, berriro elkar egoteko aukera es-keiniko digu etorkizunean. Bizitzan. Hemen.

“Krisialdia ez daindependentziarako

argudioa. Asmopolitikoa izan behar du”

Uxue Barkos

UUxxuuee BBaarrkkooss

1964ko uztailaren 5ean jaio zen Iruñean. San Fer-min Ikastolan ikasi ondoren Nafarroako Unibertsita-tean Kazetaritzan lizentziatu zen. Espainiako Irratieta telebista publikoetan lan egin zuen eta baita Na-varra Hoy egunkarian. 1990ean ETBn hasi zen. Iru-ñean eta Iurretan aritu ostean, Madrilgo berriemailea

izan zen.

2004ko Espainiako hauteskunde orokorretan Nafa-rroa Bai koalizio sortu berriak kongresurako zerren-daburu aurkeztu zuen. Lortu zituen 61.045 botoek(% 17,98) kongresuko diputatu izatera eraman zuten.2008ko hauteskunde orokorretan ere diputatu au-keratua izan zen, eta 2011ko hauteskunde orokorre-tan baita ere, kasu honetan Geroa Bai koalizioarekin.