Unitate didaktikoa “Welcome” 2 (Ekintzak)

21
Zinema, Mundua eta Giza Eskubideak ‘Welcome’ Unitate didaktikoa Ekintzak

description

“Zinema, Mundua eta Giza Eskubideak, Unitate didaktikoen bilduma bat da, eskoletan (bigarren mailako hiezkuntza) Giza eskubideen inguruan lan egin ahal izateko. Unitate honek “Welcome” filmearen azterketa proposatzen du. Erakusten dugun koadernoan filmea ikusi ondorengo ekintzak daude. Unitatea osatzeko, lehen kuaderno bat dago irakasleriarentzat aldez aurreko materialarekin. Bi kasuetan, materialak, audiobisual zatiak dituzten bi dvd.rekinlaguntzen dira. Dvd.ak eskuratzeko, gurekin posta elektronikoz jar zaitezke kontaktuan

Transcript of Unitate didaktikoa “Welcome” 2 (Ekintzak)

Page 1: Unitate didaktikoa “Welcome” 2 (Ekintzak)

Zinema, Mundua eta Giza Eskubideak‘Welcome’ Unitate didaktikoa

Ekintzak

Page 2: Unitate didaktikoa “Welcome” 2 (Ekintzak)

Zinema, Mundua eta Giza Eskubideak‘Welcome’ Unitate didaktikoa - Ekintzak

00. Aurkibidea

orr.03

01. Filma ikusi baino lehenagoko tailerra

02. Filma ikusi ondorengo tailerra

orr.04

orr.12

Page 3: Unitate didaktikoa “Welcome” 2 (Ekintzak)

01

Filma ikusi baino lehenagoko tailerra

Page 4: Unitate didaktikoa “Welcome” 2 (Ekintzak)

Zinema, Mundua eta Giza Eskubideak‘Welcome’ Unitate didaktikoa - Ekintzak

01. Filma ikusi baino lehenagoko tailerra

orr.05

> Helburuak

0. Zinema errealitateari irekita dagoen lehioa bezala ulertzea.

1. Ikusentzuezko generoen objetibotasun eta sinesgarritasunak aztertzea (informatiboak eta fikziozkoak).

2. Inmigrazioaren dramarekiko iturri informatibo kritikoa den fikziozko zinemaren garrantziaren inguruan hausnartzea.

3. “Welcome” filmaren ikuspenaren aurretik gako interpretatibo eta zinematografiakoetaz jabe- tzea.

4. Filmaren pertsonaiak aurkeztu eta testuinguratzea.

5. Filma garatzen den lekuak aurkeztu eta testuinguratzea.

6. Filmaren gaiak aurkeztu eta testuinguratzea.

> Metodologia: Zenbait teleberrien zatiak, “Welcome” eta “Eden, al Oeste” filmen trailerrak, “All I nedd” (Radio-head) bideoklipa eta filmaren fotogramen paseak ikustea.

> Beharrezko materiala:

“Welcome-n aurreko tailerra” DVD 1 eta irakaslearen materialen fitxen mapak, 3.atala: Bilal-en bidaia.

> Iraupen zenbaketsia:

55 minutu edo 120 minutu ariketa osagarriekin.

Page 5: Unitate didaktikoa “Welcome” 2 (Ekintzak)

orr.0601. Filma ikusi baino lehenagoko tailerra

1. Ariketa. Fikzioa, errealitatea, sinesgarritasuna

Aurretiko hausnarketa: zinema begirada da, ikuspuntua, gauza asko batera ikustea eta antolatzen jaki-tea, modu jakin batean eskeintzeko helburuarekin, ideiak, kontzeptuak, grinak, etab. helarazteko. Zine-mak fikzioa eta errealitatea nahasten ditu eta errealitate hori sinesgarritasunez saiatzen da islatzen. Gaur egun, soilik berriemaileak diren ikusentzunezko edukietan (erreportaiak, albisteak, etab.) ikusten ditugun errealitate eta fikzioaren arteko mugak oso zirriborrotsuak dira. Beste aldetik, fikzioa (filmak, dokumenta-lak, bideoklipak, etab.) geroz eta gehiago sartzen ari da modu sinesgarri batez errealitatearen eremuetan.

Hurrengo hitzen esanahia aztertzen dugu eta haien arteko harremana adierazi, eduki mota hauek kontutan izanda:

01. Zertan ezberdintzen dira hiru kontzeptu hauek?

> Fikzioa – errealitatea - sinesgarritasuna

02. Zein telebista formatuekin erlazionatuko zenituzke?

> Teleberriak> Publizitatea> Filmak > Dokumentalak> Erreportaiak> Bideoklipak

03. Zein formatu esango zenuke erantzuten diola zehazki errealitateari? Zergatik?

> Ikasleei horria bi zutabetan bana dezaten eskatzen diegu, “Zeuta” lehenengoan eta “Calais” bigarrenean idatziz. Bi albisteak ikusten diren bitartean, zutabe bakoitzean deigarri egin zaizkien datuak, pertsonak eta hitz gakoak apuntatu beharko dituzte. Inpresioak arbelean biltzen ditugu:

ZEUTA ALBISTEA Patera40 pertsona8 hilotz11 bizirikKanporaketa

CALAIS ALBISTEA“Oihana”Erresuma BatuaEtorkin afgano eta irakiarrakAsiloaErrefuxiatuen legeakEtorkinen ministro frantziarraGKE-ko kideaGuantánamo europearraGiza eskubideak

2. ariketa. Errealitatearekiko begirada kritikorantz.Albisteekin lan egiten dugu

2.1. ariketa.“Informativo La 2 Noticias” zatiaren ikuspena:etorkinak Zeutan eta Calais-eko gertakariak

Page 6: Unitate didaktikoa “Welcome” 2 (Ekintzak)

orr.0701. Filma ikusi baino lehenagoko tailerra

> Hausnartzen dugu: Ohituta al gaude albiste hauek entzutera, bai telebista, bai irrati eta bai egunkari eta aldizkarietan irakurtzera? Hala ere, eraginen bat sortzen dute gugan? Zergatik? Nola uste duzu aurkeztu beharko litzatekela informazioa benetan guregana heltzeko?

> Airezko Armadaren hegazkin berriaren albistearen informazioa ikusten dugu.Albisteak, espainiako Airezko Armadak erabilitako hegazkin berriaren informazioa dakar. Berritze teknologikoa dela eta – orokorrean positiboki hartutako kontzeptua – hegazkin berriari emango zaiz- kion erabilera berriak aurkezten dira. Pateren iritsieraren kontrolean eragina du. Albistea amaitzen da, kontrolerako dituen dispositiboak aipatzen, azkenengo etorkin ilegal eta geldiarazitako pateren zenbakiarekin gonbaratuz.

> Hausnartzen dugu: Nor da albistearen protagonista? Zein ikuspuntutik albistaratzen da? Zertan ezberdintzen da aurreko albisteaz ikuspegi horretatik? Zein eragin uste duzu izango duela kontro-lerako berrikuntza honek eta espainiako kostetara iritsi diren etorkinen kopurua parekatzeak?

> Albistea berregiten dugu: Idatz ezazu albistea beste ikuspuntu batetatik; adibidez, etorkin biztan-leen ikusmugaz eta ez Airezko Armadarenaz.

Geroago ikusiko dugun filma aurkezten dugu. Osaketa zinematografikoaren elementuak laburki azal-tzen ditugu, hurrengo eskeman erreparatuz:

Filmak 3 elementuen nahasketaz osatzen dira:

01. LITERARIOA oinarria dena, ZER AZALTZEN DEN, GIDOIA, ISTORIOA eta EDUKIA.

02. SOINUDUN ETA BEGIEKIKOA, hizkuntza dena, NOLA JAULKITZEN DEN ISTORIOA, OSAKE-TA ETA MUNTAI ELEMENTUAK.

03. GIZATIARRA; hau da, AKTOREAK. Pertsonaiak BALIOA ematen dio istorioari, NORK.

2.2. Ariketa. Ariketa osagarria.Airezko Armadaren hegazkin berriaren albistearen ikuspenaAlbiste berdinaren, ikuspuntu desberdinak: errealitatea moldeatzen

3. Ariketa. Fikzioaren begirada kritikorantz.Filmekin lan egiten dugu

3.1. Ariketa.“Welcome” filmaren trailerraren ikuspena

Page 7: Unitate didaktikoa “Welcome” 2 (Ekintzak)

orr.0801. Filma ikusi baino lehenagoko tailerra

3.2. Ariketa.Fotogramen emanaldiaren ikuspena

Istorioa eta bere pertsonak (zer eta nork)

> Bilal-ek, Kurdistan irakiarretik datorren 17 urteko gazte bat, bere orain dela gutxi Ingalaterrara hel-dutako neskalagunarekin elkartzeko Ekialde Hurbila eta Europa zeharkatu ditu. Baina bere ibilaldia bat-batean gelditzen da, alde frantziarrean, Mantxako Kanala zeharkatzea galarazten diotenean. Kanala igeri eginez zeharkatzea erabakizen du. Bere helburua lortzeko, udal igerilekuan entrena- tzen hasten da. Bertan Simon ezagutzen du, igeriketa irakasle bat, dibortzio prozesu baten erdian. Simon edozer gauza egiteko prest dago bere emaztea berreskuratzeko eta dena jokoan jartzen du bere laguntza Bilali eskaintzen dionean.

> Filmak Erresuma Batura iristen saiatzen diren etorkinen drama gerturatzen digu. Arazoa Bilal pertsonaian banakatzen da, eta horrela bere istorioaren ezagutza lortzen du. Elementu honek gizatasuna ekartzen dio kontaketari, teleberrietako albisteek – lehen hausnartu dugun bezala – faltan duten balorea bera. Bere istorio pertsonalaren bidez, talde honek bizi duen egoera ezagu-tuko dugu. Gainerako pertsonaiek beren kontrapuntua gaineratuko dute eta errealitate berdinaren aurpegi ezberdinak ezaguaraziko dituzte: gizarte harreran dauden pertsonen jarrera ezberdinak; etorkinen taldearen portaera desberdinak; Bilalekin erlazioa aurrera doan heinean pertsonaien jokabidearen aldaketa.

Filma garatzen den tokiak (non)

> Calais: Hiri honetara – Frantziako iparraldean kokatua, britaniar kostetatik 35 kmtara – 90. ha-markadatik aurrera mundu osotik milaka etorkin iristen dira, Erresuma Batuko urbazterrak noiz harrapatu amesten. Portutik dabiltzan tren, itsasontzi eta kamioietan sartzen dira. 2002. urtean Sangate zentruaren itxieraren ondorioz, isilpeko hauek inguruetatik sakabanatuta dabiltza, oihana-ren legearen agerian, gizazpiko bizi egoeretan.

> Kurdistan: Bilalen sorterria. 500.000 kilometro karratuko azalera du, lau estatuetan banatuta: Turkia, Irak, Iran eta Siria. Gainera, gutxi gora behera 400.000 pertsona kurdo bizi dira aintzinako errepublika sobietikoetan.25 milioi pertsona baino gehiagoko herriaz ari gara, bizilagun gehien duen Estaturik gabeko herria.

> Londres: Es el lugar de destino soñado por Bilal y sus compañeros kurdos. Recordemos que el Kurdistán iraquí permaneció bajo influencia británica desde 1920 hasta 1950.

3.3. Ariketa. Ariketa osagarria.Arriskuaren bidea

> “Europako inmigrazioak sortzen dituen hildako kopuru eta zergaiti”en maparekin lan egiten dugu: ariketa hau, Bilalek Kurdistan Irakiarretik Londresera jarraitu duen bidaiaren bidea marratzean da- tza. Maparen laguntzarekin, hiltzeko arriskuak aztertukoditugu eta hauek Bilal nola eragin dezake-ten ere.

Page 8: Unitate didaktikoa “Welcome” 2 (Ekintzak)

orr.0901. Filma ikusi baino lehenagoko tailerra

3.4. Ariketa.“Edén, al Oeste” filmaren trailerraren ikuspena.Osaketa, argiztapen eta kolorearen elementuen hausnarketa.

Istorioa nola kontatzen da: osaketa osagaiak eta muntaia” labur azalduz, trailerraren sarrera egiten dugu..

OSAKETAren bidez borne barneko elementuak antolatzen dira ikusleek argi jakin dezaten zer den benetan garrantzitsua komunikazioari dagokionez. Hau da, ERREALITATEAren zein atal filmiko komunikatu nahi den.

> Alderatzen dugu nola taxutzen diren irudiak bi trailerretan: Nolakoak dira film honen irudiak? No-lakoak ziren “Welcome” trailerraren irudiak”

Galdera erantzuteko erabilgarrik izan daitezkeen elementuak:

01. Begi-arretaren zentrua: Zerk erakartzen gaitu leheago, zergatik? Disdiratsuenak, koloretsue-nak ala baztertuenak. Bestelako aurkakotasunak.

02. Bornu mota: irekita ala itxita. Nabarmentzen diren plano motak. Bornuak, itxitasuna, askata-suna, leku eskuragarria ala hermetikoa. Pertsonaientzako adina duen kuadroa.

03. Eremuaren sakontasuna: objektiboen erabilera. Zenbat planoekin osatzen da irudia. Hondoa eta lehen terminoa. Erdialdean garrantzirik al dute?

04. Kameraren angelua: pikatua, kontrapikatua edo neutroa eta bere ondorioa.

05. Informazio dentsitatea: zenbat begiekiko informazioa pilatzen den eremuan. Xehetasun edo banaketaz. Ingurua kontuan izanda. Espazioaren antolakuntza. Ezegonkortasuna, tentsioa edota harmonia iradokitzen du.

06. Pertsonaien kokapena: gainekoa, azpikoa, baztertua, erdikoa… Kamararekiko kokapenak. Pertsonaien arteko tokia. Gizarte, pertsonal, intimoa den tartea. Eremu barruko mugimendua.

07. Kamera: kameraren ikusbidea (kontaketaren ikuspuntutik). Ze distantziara dago kamera ekin- tzatik. Mugimendu motak. Mugimenduak sortzen dituen ondorioak estatismoan.

Page 9: Unitate didaktikoa “Welcome” 2 (Ekintzak)

orr.1001. Filma ikusi baino lehenagoko tailerra

08. Argiztapen nagusia: altua edo baxua, edo biak nahasiz. Kontrastaketa eta girotzea. Kontatzen denarekiko zuzena.

09. Kolorea: kolore nagusia eta gogorarazpenak. Argiztapena edo argi eza. Sinbolismoa.

> “Edén al Oeste”: plano irekiak, zeintzuek irekipen sentsazioa ematen duten. Mediterraneoko argiaren berotasuna (tonu hori eta laranjak). Istorioa barregarri kodean kontatuta dago, gazi-geza momentuekin, eta antolatze elementu hauetan finkatzen da.

> “Welcome”: irudiek hoztasuna igortzen dute, argiztapenaren erabilera gako baxuan jarrita, tonu hotzak (urdin eta grisa) eta plano itxi batzuen osaketarekin.

10. Soinua (soinuak eta isiltasunak soinu bandan): Soinu bandak ikuspegi berria ematen dio irudiari, berak duenaz aparte.

> Hausnartzen dugu: Nola erlazionatzen da soinua irudiekin? Galdera erantzuteko erabilgarriak diren elementuak: musika, ahotsak, isiltasunak; soinu planoak, elkarrizketak... Zein eginkizun dute isiltasunek? Eta musikak momento zehatzetan?

> “Edén al Oeste”ren soinu bandak istorioaren izaera atsegina indartzen du, irudien berotasuna goratzen du. Hala ere, “Welcome”en soinu bandak, drama gogortzen du, ikusleen kezkan eraginez. Biek, filmak eginak dauden tonua sendotzen dute.

3.5. Ariketa.Muntaia (soinu eta irudiaren elkar jartzea)Fotogramen emanaldiaren ikuspena

Muntaiaren bidez, bizitza errealaren itxurazko nahasketa ekidi dezake zinemagileak, eta xehetasun jakin eta adierazgarrietan erdiratu. Horrela, tempoa sortzen du, kontaketaren jario zehatza.

> Idazten dugu: elipsiaren erabilera “Welcome”en kontaketa zinmatografikoan. Bilalen istorioa irudietan agertu baino askoz lehenago hasten da: bidaia guztia aldera uzten da. Hau ez da oso normala gai berbera jorratzen duten beste filmetan, bidaian erdiratzen bait dute istorioa. “Welcome”enen helmugara iristear dagoenean hasten da.

> Ulertzen dugu: lehenago aipatutako osaketa elementuek, filmaren muntaiarekin batera, kontake-ta tempoa osatzen dute. Kasu honetan motela da (ikusten duenaren aldetik, hausnarketara lagun- tzen duelarik) eta izaera dramatikoa ematen dio istorioari. Horrela, anekdota istorio bat ekiditzen da.

> Markatzen dugu: zenbat elementuen sinbolismoa aurkitzearen garrantzia:Ura, “Welcome” izenburua, Cristiano Ronaldoren irudia.

Page 10: Unitate didaktikoa “Welcome” 2 (Ekintzak)

orr.1101. Filma ikusi baino lehenagoko tailerra

3.6. Ariketa. Ariketa osagarria.Errealitate paraleloak

3.7. Ariketa. Ariketa osagarria.Fikzio oso errealak

> Ikusten dugu: Radiohead-en “All I need” bideoklipa.

> Hausnartzen dugu: muntai paraleloaren erabilera bi errealitate kontrajartzeko. Uste al duzu ba-naka ikusita eragin berdina egingo zutela ikusleengan? Zer iradokitzen dizute?

> Aurkitzen dugu: zapataren erabilera sinbolo zinematografiko bezala. Paraleloan aurkeztutako bi pertsonaiak elkartzen dituen elementua da.

> Ikusten dugu: “Welcome” “En el bar” zatia.

> Berrartzen dugu: hasierako hausnarketa egiaztagarritasun, fikzio eta errealitatearen arteko mu-gak.

> Eztabaidatzen dugu: irudi erreala iruditzen zaigu? Zein elementu zinematografikoengatik pentsa dezakezu kontrakoa? Hara ere, egiaztagarria al da?

Page 11: Unitate didaktikoa “Welcome” 2 (Ekintzak)

Zinema, Mundua eta Giza Eskubideak‘Welcome’ Unitate didaktikoa - Ekintzak

02. Filma ikusi ondorengo tailerra

orr.13

> Ariketaren deskribapena

Jarraian proposatzen den ariketa filmaren gaiari buruzko hausnarketan oinarritzen da. Lehenagoko tailerra eta gero, non Welcomen gako zinematografikoak eman diren, eta zineman filmaren ikuspe-na eginda, bigarren tailer honetan gaiari buruzko irakurketa egingo dugu. Alde batetik, pertsonaia protagonisten bidez filmak aurkezten dizkigun alderdiak hausnartzen lagunduko digu (inmigrazioa, etorkinen bizi egoerak, Europa harrerarako gizartea bezala, inmigrazioari buruzko legeak). Beste aldetik, haiekin berdinduko gara eta haien bizi egoera latzak elkarbanatuko ditugu.

Pertsonaietatik egin daitekeen hausnarketa hautatzen dugu, Welcome pertsonaien filma delako, eta horrela ikasleen artean enpatia landu dezakegu. Horregatik ariketarekin hasiko gara, ikasleei galde- tzen zein izan den haien esperientzia filma ikustean, nola jaso duten, ulertu duten, norekin identifika-tu diren eta norekin ez…

> Helburuak

1. Inmigrazioaren errealitatea ezagutzea.

2. Bilal eta gainerako pertsonaien bizitza istorioa testuinguratzea.

3. Europear gizarteek inmigrazioari ematen dioten erantzunak hausnartzea (aspektu legalak, gizarte aspektuak, kulturalak…)

4. Emakumezko pertsonaiak hausnartzea, bereziki Minarena.

5. Ikasleak pertsonaien errealitatearekin berdintzea eta gizartatzea.

> Metodologia:

Filmaren fotogrametatik lan egin.

Fotograma hoien ikuspena. Hausnarketa eta galderak.

> Beharrezko materiala:

“Ikuspenaren ondorengo tailerra” DVDa

> Denbora:

55 minutu

Page 12: Unitate didaktikoa “Welcome” 2 (Ekintzak)

orr.1402. Filma ikusi ondorengo tailerra

1. Ariketa. Filmaren ikuspenaren eztabaida laburra

Harrera, ulermena eta identifikazioaren inguruko galderak fotogramen ikuspena baino lehen.

> Filma gustatu zaizue?

> Zein da filmaren gaia?

> Nor da pertsonaia nagusia? Zergatik?

> Pertsonairen batekin identifikatzen zarete? Zeinekin bai, zeinekin ez, zergatik?

> Zertan iruditzen zarete Bilali? Zertan ezberdintzen?

> Uste al duzue egiazkoak direla filmak aurkezten dizkigun egoerak?

2. Ariketa. Filmaren pertsonaien hausnarketa

Cristiano RonaldoSimon

Bizilaguna

Marion

Bilal

Mina

Etorkinlagunak

ETORKINAK

HARRERAKO GIZARTEA

Page 13: Unitate didaktikoa “Welcome” 2 (Ekintzak)

02

Filma ikusi ondorengo tailerra

Page 14: Unitate didaktikoa “Welcome” 2 (Ekintzak)

orr.1502. Filma ikusi ondorengo tailerra

> Taldearentzako galderakZer esan nahi du irudi honek? Nola egiten zaie harrera etorkinei?

> Eztabaidarako iruzkinak“Ongi etorri” hitzekin lanpasak filman oinarri-zko paper sinbolikoa jokatzen du. Ironiatsua da ongi etorria ematea, benetan behin eta berriro uko egiten zaienean. Oraindik ironiat-suagoa da lanpasa Bilal eta Simon salatzen dituen bizilagunaren atean egotea.

> Taldearentzako galderakNor da Bilal? Nondik dator? Nola dakigu honaino iritsi dela? Noiz hasten da bere istorioa filman? Nora doa eta zergatik?

02. BILAL

Sinbolismo hau izan da zuzendariak filmaren izenburuan isladatu nahi izan duena. Horregatik pentsa dezakegu, filmaren benetazko protagonista, Europak nola harrera egin eta ongietorria ema-ten dien etorkinei dela.

01. Hasiera

Page 15: Unitate didaktikoa “Welcome” 2 (Ekintzak)

orr.1602. Filma ikusi ondorengo tailerra

> Eztabaidarako iruzkinakBadakigu Bilal Kayani, bazda azkarra deitua, 17 urteko gazte kurdoa dela. Kurdistan, bere lurralde-tik ihes egin du eta Calaisera (Frantzia) iritsi da, hiru hilabeteko bidai penagarri baten ondoren.Lehengoko tailerran egindako Arriskuaren bideo (3.3) ariketa gogoratzen dugu.

Ez dugu Bilalen bidaiaren hasierari buruzko datu gehiegirik. Gogoratzen dugu lehenagoko tailerran azaldutakoa muntaiari buruz (3.5. Muntaia). Ez dago bidaiaren irudirik (elipsi baten bidez kontatzen digute). Bilalek berak bere ibilbidearen datuak ematen dizkigu. Badakigu soldadu turkoek atxilotu zutela eta zortzi egun eman zituela poltsa batekin buruan. Albanian, trenen azpiko aldean bidaiatu zuen.

Doverko portura kamioi batean zeharkatzeko, ezinbestekoa da burua poltsa baten barruan sartuta eramatea. Eramaten jasan ezina izatea, film osoaren bilbea askatzen du eta Bilalen bizi istorioaren hasiera xedatzen du, bere etorkin kideekin izango dituen liskarretatik, Simonekin izango duen eralzioarte.

Bilalen bidaiarako arrazoiak hausnartzen baditugu, hiru faktoreekin topatuko gara: - Politiko eta gizartekoak: guda, etorkizun ekonomiko hobea bilatzeko beharra. - Pertsonalak: bere neskalagun Minarekin elkartzea eta Manchester Uniteden Ronaldo bezala

arrakasta izatea.

Aukeratutako fotogramen zama hunkikorra azpimarra dezakegu. Argi uzten da Bilal gizartearen bazterrean bizitzera bultzatuta dagoen etorkina dela eta ametsak dituen arren, patuak ez dio auke-rarik emango.

03. Harrerako gizartea: SIMON CLAMAT

Page 16: Unitate didaktikoa “Welcome” 2 (Ekintzak)

orr.1702. Filma ikusi ondorengo tailerra

> Talderako galderakZein gizarte alde irudikatzen du Simonek? Zein erlazio ezartzen da Simon eta Bilalen artean? Zer sentitzen du Simonek Bilal ezagutzen duenean? Uste al duzue Simonen pertsonaia gero aldatuko dela? Zein izango da eraldakuntza hori? Zergatik?

> Eztabaidarako iruzkinakSimonen pertsonaia eraldatuz doa filman zehar luzaroan Bilal-ekin duen erlazioaren ondorioz. Ha-sieran, Simon gizon bakarti, triste eta adoregabea da, bere ezkontza banaketa dela eta. Badirudi ezer ez inork axola diola.

Simon arduragabetasunetik Bilalekin kompromezu hartzera aldatzen da. Gogora dezagun super-merkatuko irudia, non bere emazteak bere arduragabekeriaz erasiatzen duen. Simonen Bilalenga-nako lehendabiziko jarrera interesduna da. Bere ematearen arreta deitzeko aukera ikusten du eta horrela berarengana hurbildu. Hala ere, jakin-min berekoi hau, Bilal ezagutu eta gero benetazko erlazio batean bihurtzen da. Poliziek, lege frantsesak eta bizilagunekin dituen esperientziak erlazio berria sortzen dute. Simonek Bilalen desagerpenaren salaketa egin dienean kostazainei, bere semea bila dezaten eskatzen du.

Azkenik 8. fotograma gailentzen dugu, non Simon Londresen aurkitzen den. Ez du inongo arazorik izan bertara iristeko. Hala ere, ibilbide berak, Bilalen bizitza eraman du.

04. Harrerako gizartea: Bizilaguna

> Talderako galderakZein jokabide du bizilagunak Bilal Simonen etxean ikusten duenean? Zer egingo zenuke zuk egoera horretan?

> Eztabaidarako iruzkinakBizilagunak lehenik harridura eta gero ondoe-za erakusten du, Simonek Bilali ostatu ematen diola ikustean. Bizilagunak Simon salatzen du azkenean polizi aurrean, Frantzian dagoen “solidaritatearen delitua” dela eta.

Lege honen paragrafo eztabaidagarrienak dioen legez “Atzerritar bat Frantzian sartu, mugi edo ge-ratze irregularrak sustatu dituen edonor, bai laguntza zuzen edo zeharkako baten bidez, 5 urteko gartzela eta 30.000 euroko isunarekin zigortuta izango da”. Simonen kasua da, zeinek polizi au-rrean deklaratzen du, eta hauek “jende mota honi laguntzen ekiditzeko agindua” gogoratzen diote.

Bizilagunak egiten duen iruzkinak Bilalen antzeko pertsonenganako berak duen ikuspegia deskri-batzen du: “Zikin daude, hazteria dute, lapurtzen dute. Ez dakit zer egiten duen berarekin, baina susmagarria iruditzen zait”. Simonen bizilagunak etorkinak berarenganako arrisku eta mehatxua bezala ikusten ditu.

Page 17: Unitate didaktikoa “Welcome” 2 (Ekintzak)

orr.1802. Filma ikusi ondorengo tailerra

05. Harrerako gizartea: MARION

06. Agintariak

> Taldearentzako galderakZein da Marion agertzen den lehendabiziko irudia? Zein erlazio du Simonekin? Zergatik? Zein da bere jarrera Calaiseko etorkinekin? Simonekin ezberdintasunik al dago? Nola nabaritzen du Simon eta Bilalen arteko erlazioa? Zein ondorio dakar?

> Eztabaidarako iruzkinakMarion Calaiseko portuan agertzen da lehenengo aldiz, GKE baten boluntarioa bezala, zeinek etorki-nei janaria banatzen dien. Hasieratik haienganako solidaritatea erakusten du. Supermerkatuko irudian ikusten dugu, segurtasun zaintzailearekin aurrez aurre jartzen denean. Simonen arduragabetasuna egoera horretan, Simonengandik aldentzen duen elementu bat gehiago da. Beraien artean nabar-mentzen den tentsioa, hurbilketan bihurtzen da, Marionek Simonek Bilal laguntzen duela ikusten due-nean. Marion, Simonen emazte ohiak, harrera gizartearen solidaritatea eta kompromezua irudikatzen ditu. Inguratzen duen errealitatearekiko kompromezua orain arte hausnartutako jarreren kontrakoa da.

Epailea: Kayani Bilal. 1991ko abendua-ren 8an jaioa, Mosulen, Irak. Frantzian ilegalki sartu zen, Ingalaterrara iris-ten saiatzean otsailaren 15ean atxilo-tua. Onartzen duzu?

(Bilalek buruarekin baiezkoa egiten du)

Epailea: Gudan dagoen herrialde batetik datorrenez, ez da herriratua izango. Baina argi izan behar duzu, poliziak zu bezalako pertsonak bere herrialdera era-mateko agindua duela. Ulertu didazu? Aurrekaririk ez duzunez, atxikipen zentru batetara ez zara joango, baina ez zaitut berriro ikusi nahi. Ez dakit zer kon-tatu dizuten, baina ezin izango zara Ingalaterrara joan. Itzuli etxera. Arazoak ekidituko dizkizu.

Abokatua: Epaile jauna, gogoratuko nizuke gaztea adingabekoa dela eta egoitza bat izateko eskubidea duela.

Epailea: Ez du egoitz batetara joan nahi, abokatu. Ez dezagun denborarik gal, hurrengo kasua.

Page 18: Unitate didaktikoa “Welcome” 2 (Ekintzak)

orr.1902. Filma ikusi ondorengo tailerra

> Taldearentzako galderakZer deritzozu epaileak Bilalen istorioari buruz egindako deskribapenaz? Ados al zaudete Bilalek egoitzarik nahi ez izatearekin?

> Eztabaidarako iruzkinakBilal atxilotua izan da Ingalaterrara iristen saiatzean kamioi batean ezkutaturik. Zuzenean epailea-rengana eramaten dute, 2007. urtean aprobatu zen lege frantsesa ezarriz. Arau honek dioenez, Frantzian ilegalki sartzen den edonor, bere jatorrizko lurraldera herriratua izango da.

Nicolas Sarkozyk Barne ministroa zela behin baieztatu zuen bezala, modu honetan inmigrazio “hautatua” babesten da, inmigrazio “jasankorra”ren aurrean. Inmigrazio “hautatua” zientziaren, informatikaren edo artearen alorreko pertsona etorkin berezituei dagokio, zeintzuek Frantziako mu-gimendu ekonomikoari lagundu diezaioketen. Talde honi egoitza txartela emango zaio. Bilal, hala ere, Sarkozyren hitzetan, Frantziak jasan behar dituen etorkinen multzokoa da.

Adingabetua izatea ere ez da Frantzian gelditzeko nahikoa. Lege Frantsesak, Bilalek “ez duela egoitz batetara joan nahi” dio, epaileak bezala.

Lege honen aprobazioa baino lehen, Bilalek 10 urte eman beharko zituen Frantzian, Estatuak bertan bizitzeko eskubidea onartu arte. Lege berriak erregularizazio honekin bukatu zuen. Bilal bezalako pertsonak Frantzian bizitzeko beharrezkoa duten bisa eta txartelak, Gobernuari irudi- tzen zaion pertsona mota honetako kopuruaren menpe dago, “Frantziako lanbide, ostatutza eta hezkuntza nazionalaren harrerarako ahalmenaren” arabera.

07. Etorkinak

> Taldearentzako galderakZergatik daude etorkinak Calaisen? Zein egoeretan bizi dira? Zer egiten dute errenkadetan? Zer-gatik ez dago emakumerik lerroetan? Zein erlazio dute haien artean?

> Eztabaidarako iruzkinakFilmak Calaiseko etorkinen bizi egoerak erakusten ditu, Erresuma Baturako beharrezko pasabi-dea. Ikusi dezakegu nola egoera penagarrietan bizi diren, pilatuta, kalean, haien bizitzekin trafika- tzen duten mafien menpe eta segurtasun indarrengatik etengabe zainduta.

Filma osoan zehar ikusi ahal izango zenutenez, errenkadak etorkinen bizitzan iraunkorrak dira. Badira lerroak portuan jan ahal izateko, epaitegietan, komisaldegietan… askotan errenkada hoiek ez dituzte inora eramango.

Page 19: Unitate didaktikoa “Welcome” 2 (Ekintzak)

orr.2002. Filma ikusi ondorengo tailerra

Errenkadetan ikusten dugun beste alde bat emakumeen falta da. Inmigrazio herrien jatorriaren ara-bera, adibidez musulmandarren kasuan, inmigrazioa gehienez gizonezkoa da. Lehenengo gizonek alde egiten dute. Harrerako herrietan finkatzea lortzen badute, emakume eta seme-alabak joango dira, birtaldekatze familiarren arautegiaren arabera.

Etorkinen artean askotan ez dira solidaritateko sentimendurik ikusten, gehienentan egoera berdi-nean badaude ere. Gehiago esanda, filmak haien arteko gatazka gogorrak erakusten dizkigu. Bai dei telefoniko baten iraupenagatik edo arazo larriagoengatik, Bilalek dirua bueltan eskatzen dion etorkinarekin duenaren antzekoa. Inmigrazioaren errealitate latzak, haien arteko bateratasunaren estereotipoa apurtzen du.

08. MINA

> Taldearentzako galderakNola ezagutzen dugu Mina pertsonaia? Zein toki dauka bilbean? Nola bizi da Mina Londre-sen, zer egiten du, zein tokitan agertzen da, zein eremuetatik mugitzen da? Uste al duzu bere etorkizunaz jabetzen den pertsonaia dela, zoriontsua dela? Zein da bere patua? Zein erlazio du bere aitarekin? Imajinatu al dit-zakezue zeuen gurasoak ezagutzen ez duzun norbaitekin ezkontzera behartzen?

> Eztabaildarako iruzkinakBilbean bigarrengo personaia da, Bilalen istorioa aurrera jarraitzeko baliabide hutsa. Bere egoera eraiki dezakegu bai familian baita gizartean ere, filman agertzen den zati laburrei erreparatuz. Mina pertsonaia mugatzen duena gizarte eta familiar kontrola da. (Adibidez, Minak ez du mugikorrik eta etxean jasotzen dituen deiak bere familiarengatik erregulatuak dira). Orohar, patriarka kontrolera dago oinperatua.

Gizarte matxistak, Minaren aitarengatik filman adierazia, bere kontrola ezartzen die emakumeei, haien etorkizunari buruz ezin erabakiz, etxeko esparruan geratzera behartuz eta etxekoandre edo ama ez dena izatera ez utziz. Minaren pertsonaia alde honetatik paradigmatikoa da. Soilik etxean edo bere familiaz inguratuta ikusten dugu.

Ez dago inolako aukerarik berarentzat. Horrela onartuko du Bilalek berak, Minaren aitak dituen planak ezagutu ondoren: “Ezkondu araztea erabaki badu, egingo du. Horrela da”.

Mina biktima pertsonaia da, beti sufritzen dagoen emakumea eta sistema patriarkarra jasatzera kondenatuta dagoena. Zineman oso ohikoa da emakume etorkinak bi moduz agertzea. Aparteko heroiak bezala edo biktimak bezala. Emakumezko pertsonaiak zehazten dituzten ereduak, este-reotipoak dira, pantailetako errealitatearen isladapen apurtuaren erantzuna. Era berean menpeko-tasunaren ideia indartzen dute ez bait dituzte ikusleak emakume arrunten ereduekin identifikatzen, ez biktimak, ez heroiak.

Page 20: Unitate didaktikoa “Welcome” 2 (Ekintzak)

orr.2102. Filma ikusi ondorengo tailerra

09. Amaiera

> Taldearentzat galderakZergatik amaitzen da filma Cristiano Ronal-doren irudiarekin eta ez Bilalen hiletarekin? Ze garrantzia du futbolari honek bilberako eta Bilalen pertsonaiaren eraikuntzarako?

> Eztabaidarako iruzkinakFilma amaitzen da Cristiano Ronaldo Man-chester Unitedko jokalaria zeneko fotogra-marekin. Futbolaria Bilalen idoloa da. Bera bezalakoa izan nahi du eta uste du Londresen futbolari famatua izan ahalko duela. Cristiano Ronaldoren irudia kamerara begira Bilalen ametsa gogorarazten digu. Orduan, tristura sentsazio bat indarrez sartzen zaigu Bilalen azkenengo patua gogoratzean, bere ametsetik hain urrun. Cris-tiano Ronaldo eskuraezina den izarra da, ospea eta arrakasta, bera bezalakoa izan nahi zuen 17 urteko mutil baten bukaeratik hain aparte daudenak.

Page 21: Unitate didaktikoa “Welcome” 2 (Ekintzak)

Laguntzailea Babeslea

2009ko abendua