Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz,...

34

Transcript of Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz,...

Page 1: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,
Page 2: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

Ulermenarenbidean

Page 3: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

Badakigu itsasoa abentura ikaragarrien lekukoa izan dela askotan, idazle edota sor-tzaile askoren inspirazio iturria, beldurraren eta ikararen arrazoia, eta era berean, so-segu eta bake emailea. Hori guztia eta gehiago; beti itsaso bera eta beti itsaso berria.

2

Olatuen arrantzan11

22

Irakurri berri duzun testuan, bizkaitar gazte batek itsasoarekin bizi izandako abentura he-larazi digu Izar Mendiguren kazetariak. Baina jakin nahi dugu ea erronkaren neurriaz eta xehetasunez jabetu zaren; hori dela eta, zuk testuaren inguruko lanketa egitea da gure proposamena.

1. Ziur hizkuntzako irakasleek behin baino gehiagotan esan dizutela testu idatzietan ideia bakoitzeko paragrafo bat idaztea komeni dela. Beraz, berriro irakurri beharko duzu testu osoa; baina, oraingoan, paragrafoka. Paragrafo bakoitzaren ideia hiruzpalau hitzetan labur-biltzen saiatuko zara.

1. paragrafoa: sarrera

2. paragrafoa: proiektuaren sorrera

3. paragrafoa: munduko olaturik onenak

4. paragrafoa: bakardadea

5. paragrafoa: munduarekiko kritiko

6. paragrafoa: komunikazioa

7. paragrafoa: esperientziak

8. paragrafoa: eragozpenak

9. paragrafoa: lortutakoa

10. paragrafoa: ezustekoak

11. paragrafoa: hutsuneak

12. paragrafoa: ahaztezina

2. Testua berriro irakurri eta gero, iruditzen zaizu paragraforen bat kenduta testuak ez lukeela ezer galduko? Zein paragrafo da/dira?

Erantzun librea. Lagungarria: ez dakit erabat kendu edo beste zerbait egin beharko litzatekeen, baina zortzigarrena eta hamargarrena dira datu berri gutxien ematen dituzten paragrafoak.

Page 4: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

33

3. Zein dira, zure ustez, informazio esanguratsuena ematen duten paragrafoak? Non daude kokatuta? Zer informazio adierazi digute horietan?

Erantzun librea. Lagungarria: lehenengoa, bigarrena, hirugarrena eta azkena. Lehenengoak, sarrera de-nez, informazio orokorra ematen du; bigarrenak, ideia nondik sortu zen azaltzen du; hirugarrenak, mun-duko olaturik onenak non dauden zehazten du; eta azkenak, ondorioa adierazten du, hau da, esperien-tzia izugarria izan dela: ahaztezina.

4. Beti izaten dira paragraforik garrantzitsuenak lehenengoa edo azkena? Eman zure iritzia eta arrazoiak.

Erantzun librea. Lagungarria: kasu honetan horrela gertatzen da. Hasierakoa inportantea da gaian barne-ratzen gaituelako, laburpen modukoa delako; azkenekoa, ondorioa da: bidaiaren esperientziaren labur-pena.

5. Zer esan nahi du «olatuen arrantzan» dioenean?

Olatuaren zain egon direla; izan ere, olatu altuak eta luzera jakin batekoak dira espero direnak. Horregatik esaten du olatuen arrantzan ibili dela, arrainen zain egoten den bezala, olatu jakin batzuen zain egon delako.

6. Zer ezberdintasun dago Zazpi pareta, zazpi kontinente eta Bost olatu, bost kontinente proiek-tuen artean?

Lehenengoan, mendian dauden hormak direlako helburu; eta bigarrenean, mundu osoko olaturik onenak harrapatzea delako xedea.

7. Non aurkitu ditu munduko olaturik ederrenak? Europa: Mundakan Afrika: Eskeletoen kostan Amerika: Patagonia inguruan Asia: Panaitan uhartean, surfl arien Himalaya Ozeania: Gnavaloon… (hainbeste gustatu ez arren)

Page 5: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

4

Olatuen arrantzan11

4

8. Kepa Acerori oso lagungarria izan zitzaion bere ordenagailua. Zergatik?

Batzuetan, bidaia bakarrik egitean, oso zamatsua egiten da bakardadea; horregatik Internet bidez lortzen zuen komunikazioa oso baliagarria egin zaio. Bestalde, bueltatu denean, harekin bildutako informazioaz baliatuta bidaiaren inguruan hitz egin ahal izan du.

9. Surf taulekin ere izan zuen gorabeheraren bat edo beste. Zer gertatu zi tzaion?

Taula nahikoa zeramatzala pentsatu zuen arren, arazoak eduki zituen eta taula berriak bidali behar izan zizkioten. Pukas enpresa babesleak bost taula berri bidali zizkion.

10. Zein izan da bidaian faltan izan zuen elikagaia? Hori bakarrik, ala beste zerbait ere bai?

Batez ere azukrearen falta nabaritu du, elikagai gozoen falta; baina beste alde batetik, etxeko janariaren falta, amak egiten duen patata tortillaren falta, alegia.

11. Zein dira akatsik gabeko olatuaren ezaugarriak?

Itsasoa garbi dagoenean, bi eta hiru metro arteko olatua, 300 metrotik 600 metrora bitarteko zeharkal-diak egitea ahalbidetzen duena.

Page 6: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

55

12. Zer hizkuntza erabiltzen zuen komunikatzeko? Beste zerbait behar izan zuen?

Askotan, bertakoek eta Acerok ez zuten elkar ulertzen, horregatik erabiltzen zituzten keinuak edo hi-tzezkoak ez diren komunikazio motak.

13. Proiektua erabat bukatzen duenean, nola emango dio amaiera?

Bost kontinenteetako olatuak hartzen dituenean, grabatutakoarekin hitzaldiak eta mahai inguruak egitea izango da bere asmoa eta helburua.

14. Dena irakurri eta landu ondoren, egokia iruditzen zaizu kazetariak artikuluari eman dion izenburua? Arrazoitu zure erantzuna.

Egokiagorik, erakargarriagorik bururatzen zaizu?

Erantzun librea. Lagungarria: egokia iruditzen zait, olatu perfektuaren zain egon delako gure bidaiaria kontinente bakoitzean. Uste dut kazetariak ondo adierazi duela artikuluaren azken mezua.

Page 7: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

Lehenagoko euskal gizartean garrantzi handia zuen jolasak. Gaur egun, askotan, es-kolako jolas orduko ordu erdi hori izaten da olgetarako umeek izaten duten tarte bakarra. Horrelako ideia batekin hasten da irakurri berri duzun testua. Zuek ere nabarituko zenuten duela urte batzuetatik hona jolas edo olgeta moduen aldaketa. Gaur egun, teknifi katutako gizartean bizi gara eta kaleko ohiko jolasak des-agertzeko zorian daude toki askotan. Hala ere, garrantzi handia du jolasak gizakiaren garapenean, eta sozializazio prozesuan ezinbestekoa ere izan daiteke askoren ustez.

6

Olgetaren bilakaera22

Irakurgaian luze eta zabal hitz egiten digute olgetaren beharraz. Olgeta moduek izan duten bilakaeraz ere jarduten du testuak. Aditu biren iritziak jasotzen dira bertan. Irakurri arretaz eta saia zaitez honako galdera hauei erantzuten.

1. Kamiruagak dioenez, «Ez gara jabetzen jolasteak zer-nolako garrantzia daukan». Ados zaude horrekin? Zergatik izan daiteke horren garrantzitsua jolastea?

Jolastea ezinbestekoa da. Gaur egungo umeek oso denbora gutxi daukate jolasteko bai eskolan, bai eskolatik kanpo. Gero eta ekintza gehiago egiten dute eskolakoa bukatu eta gero, hau da, ez daukate denborarik nahi duten moduan jolasteko, eta horretaz jabetu beharko ginateke guztiok.

2. Esaera zahar bat ageri da testuan: “Haurrak haur lan”. Zer esan nahi du?

Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela.

3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra, baina batez ere ume sasoian. Hori baieztatzen duten adibide ugari dakartza testuak. Aipatu umetako jolas horietako batzuk. Ezagutzen dituzu? Jolastu zara inoiz horrelakoetan?

Txirikila, txorro-morro piko-tallo-kes, tabak, iturriak, ziba eta abar. Erantzun librea.

4. Imitazioko jolasak ere aipatzen dira: amamaka, etxe-etxeka, dendetara eta abar. Zer egiten da horrelako jolasetan? Zer ikasten dute umeek?

Sasoi bateko umeek denbora gehiago zuten jolasteko, baina ardura handiagoak ere izaten zituzten. Imi-tazio jolasen bitartez ikasten zuten etxean zenbait gauza egiten, benetan egin baino lehen. Horrelakoetan neskak arituagoak ziren; mutilen jolasak beste era batekoak ziren.

Page 8: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

7

5. Akaitze Kamiruagak dioenez, garai bateko gizarte tradizionalean nesken eta mutilen jo-lasak oso bereizita zeuden. Zergatik uste duzu gertatzen zela hori? Gaur egun ere horrela da?

Neskak eta mutilak oso banatuta zeuden, eskolan bertan ere bai. Gainera, gaizki ikusita zegoen neska bat mutilekin jolastea, edo alderantziz. Nesken jolasak lasaiagoak ziren: goma, soka saltoa eta abar; mutile-nak indarrarekin lotutakoak: lasterketak, borrokak eta abar.

Gaur egun, neurri handi batean, apurtu da bereizketa hori, eta elkarrekin gero eta gehiago jolasten dira.

6. Gaur egun pentsatzen da jostailuak ezinbestekoak direla jolasteko. Garai batean, ordea, ez zen horrela. Zerekin ordezkatzen zituzten jostailuak? Nolakoak ziren haien jolasak?

Aurreko belaunaldiek ez zeukaten jostailurik, baina edozer gauza bilakatzen zen jostailu: makila bat, ha-rriak… Batzuetan, norbaitek oparitzen bazien panpina bat edo horrelako zerbait zaindu eta gorde egiten zen, apurtuko zen beldur. Irudimena gehiago erabiltzen zuten.

7. Luis Ruiz psikologoaren hitzetan, «gizakiok ikasteko dugun modua da» jolasa. Beraz, «Ikasteko, jolasten irakatsi» ere esaten du testuan. Irakurri arretaz baieztapen horien inguruan esaten dituenak eta azaldu. Esan ados zauden.

Ados nago. Jolasaren bidez argi dago ikasten dela, gainera oso egokia da konturatu gabe eta modu atseginean ikasten delako; normalean konturatu gabe barneratzen ditugu ohiturak eta beste, gustura bagabiltza.

8. Garai bateko olgetak eta gaur egungoak ezberdinak dira oso. Zer diosku adituak ordenagai-luei buruz? Arriskutsuak edo txarrak iruditzen zaizkio? Arrazoitu zure erantzuna.

Ordenagailuak ez zaizkio berez txarrak iruditzen, baina erabiltzeko denbora gurasoek mugatu beharko luketela esaten digu adituak. Askotan umeak ordenagailuaren aurrean uzten dira gurasoak bakean ego-teko, lasai.

Erantzun librea.

9. Non dago ordenagailuak ondo erabiltzearen gakoa? Zer esaten du psikologoak? Inposizioaren aldekoa da?

Ordenagailuak neurrian erabilita, tresna edo jostailu egokiak izan daitezke. Baina kaleko jolasak ez ditu ordenagailuak ordezkatu behar. Ez da inposizioaren aldekoa, onena adostasunera heltzea da.

10. «Ez dugu katastrofi stak izan behar». Horixe da azken paragrafoan adituak dioskuna. Zeri egiten dio erreferentzia? Bat zatoz haren hitzekin? Zertan bai, eta zertan ez? Arrazoitu zure erantzuna.

Jolasak aldatu diren arren, ez dugu pentsatu behar gehiago ez garela jolastuko; izan ere, gazteak euren lokaletan ere jolasten dira, eta ez bakarrik bideo jokoekin. Jolastea oso inportantea da, eta nagusitan ere beharrezkoa izan daiteke. Erantzun librea.

Page 9: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

8

Koaderno morea33Ea irakurritakoa ondo ulertu duzun ikusiko dugu jarraian. Saia zaitez ematen zaizkizun auke-ren artean zuzena aukeratzen.

1. Hamasei urte zituela diosku protagonistak...

a) hala ere, ordurako, bizitza osatua izan duela iruditzen zaio.

2. Joana herrira itzuli da.

c) Tunel baten barruan bizi izan dela iruditzen zaio.

3. Koaderno morean du idatzita bere historia.

b) Amonaren arrosarioaren penazko kolorearen omenez erosi zuen masusta kolorekoa.

4. Amamak heriotza eskatzen zuen.

a) Hilguraz bizi zen ohean geratu zenetik.

5. Heriotza ona nahi zuen amamak.

a) Joanak ez zekien zer zen heriotza ona; izan ere, heriotzarekin ezin da adjektibo hori lotu.

Irakurri berri duzun testua literatura lana da bete-betean. Idazleak, Miren Agur Meabek, 2001ean idatzitako Itsaslabarreko etxea izeneko liburutik hartu dugu.Aukeratutako pasarte biak liburuaren hasierakoak dira, eta protagonistak historiaren nondik norakoen berri ematen digu zati horietan.

Page 10: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

9

Hasieran aipatu dizuegu literatura testua dela irakurgai hori. Are gehiago esango genuke: Miren Agur Meabe olerkaria ere bada, eta prosa txukunez idatzitako testua bada ere, poesia usaina dario lerro artean.Oraingoan, nabarmendu ditugun pasarte batzuen esanahia azaltzea eskatuko dizuegu:

1. «Hamasei urte nituela, gure amama hilguraz bizi zen. Bizitzako teke-mekeez akituta zegoen, heriotzaren egarriz».

Joanak hamasei urte zituela, bizitzeko gogo izugarria zuenean, amamak ez zuen bizitzen jarraitu nahi, bizitzarekin nekatuta zegoelako, bizi beharrekoa dagoeneko bizita izango balu bezala.

2. «Esan dezaket iragan eta guztiko bizitza daukadala dagoeneko, iruditzen zaidala iraganetik natorrela tunel baten barrutik bidaia zaila eginda legez».

Gaztea izan arren, gure protagonistak sentitzen du iragan luzea duela, bizi izandakoa oso gogorra eta sendoa izan delako. Bitxia da etorkizunari erreparatu beharrean, gehiago erreparatzen diola iraganari.

3. «Arrosarioak eta garai hartako gorabeherek masusta kolorea eman diete nire oroitzapenei, amama gaixotu zenetik etengabe entzun ohi nituelako haren marrumak eta inkesak». Zerga-tik dute masusta kolorea? Zer kolore da? Zergatik lotzen du saminarekin eta tristurarekin?

Oroitzapen horiek une triste eta latzekin lotzen ditu; horregatik erabiltzen du masusta kolorea, hau da, morea. Beharbada kolorerik tristeena beltza da, eta ondoren morea; horrela adierazten digu sasoi hartako etxeko giroa ere: iluna, tristea.

4. Joanak dio: «Heriotza hondorik gabeko amildegi lanbrotsua zen, aizkorakada erabatekoa eta bortitza». Saia zaitez irudi horiek azaltzen.

Erantzun librea. Lagungarria: amama hil aurretik, Joanak ez zekin zehatz-mehatz zer zen heriotza, baina gero konturatu zen hutsunea, tristezia eta nahigabea gailentzen direla horrelako egoera batean.

5. «Idazten nuenean, mundua ordenatuago zegoela iruditzen zitzaidan eta nire barrena eza-gunago». Horrelaxe dio pasarte batean protagonistak. Gertatu al zaizu horrelakorik inoiz? Azaldu zeure hitzekin zer esan nahi duen.

Erantzun librea. Lagungarria: batzuetan, gauza gehiegi dugula buruan, hau da, bizipen eta sentimendu nahasi asko. Horregatik, Joanak bere koadernoan idazten zuenean ordenatzen zuen bizitza errealean ordenatu ezin zuena.

6. Prosa poetikoa den heinean, baliabide ugari darabil egileak. Badaude hainbat onomatopeia, metafora, konparazio... Saia zaitez testuan horietako batzuen adibideak aurkitzen.

«otoitzetako deitura prezioso haiek guztiek irudimenaren besoetan kulunka jartzen nindutelarik». «Harrezkero ez zen atera, herrentasuna besteko larderia geratu zitzaiolako». «abadeen sotanen zirri-zarrak».

Page 11: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

Iratxe Esnaolak Informazio eta Komunikazioaren Teknologiekin «eskuz esku hazten eta hezten» ari den lehen belaunaldiaren gaineko kezken eta galderen inguruan sa-konki hausnartzen du artikuluan. Belaunaldi horretan zu zeu ere partaide zara eta lehen eskuko informazioa izango duzu horrelako gaien inguruan. Zenbaitetan ados egon zintezke egileen iritziekin, eta beste zenbaitetan ez. Jarraian, galdera ireki ba-tzuk dituzu. Saia zaitez horiei guztiei erantzuna ematen, betiere testutik jasotako informazioa abiapuntu izanik eta zure iritziak arrazoituz.

10

Gaztetxoaketa teknologia44

1. Zer esan nahi ote du egileak «gaztetxoak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknolo-giak (IKT) eskutik datoz»ela dioenean?

Gu teknologia horrekin guztiarekin batera jaio gara, denboran kideak gara eta guretzat ez da batere arra-roa informazioaren teknologiak erabili behar izatea. Hori bai, ulertzen dugu nagusiengan kezka sortzea; izan ere, geu gara

IKTak erabiltzen dituen lehen belaunaldia.

2. IKTekin hazteak eta hezteak aldaketa dezente ekarri ditu, eta hori nabaria da bai eskoletan, bai etxeetan, baita gizartean ere oro har. Zer da egilearen ustez ezinbestekoa horrelako egoera batean? Nola lor daiteke helburu hori?

Aldaketa handiak ekarri ditu teknologiaren erabilerak, baina derrigorrezkoa da gaztetxoak gaitasun tek-nologikoan heztea, gure sasoiko baliabideak direlako. Hori guztia lortzeko eskolak parte hartu behar du, eta familiak ere lagundu egin behar du lan horretan.

3. «Etengabeko ikaskuntza» edo «bizitza osoko ikaskuntza» ere aipatzen da. Zer ulertzen duzu zuk hori entzutean? Zeri egiten dio erreferentzia? Azaldu zeure hitzak erabilita.

Edukiak inoiz baino lehenago gelditzen dira zaharkituta, eta teknologia eremuan ere gauza bera gertatzen da. Beraz, tresneria berria erabiltzeko gaitasuna garatzeko prozesuak etengabekoa izan behar du.

4. IKTen eremuan, ezagunena eta erabiliena Internet da. Baina ez da gauza bera Interneten nabigatzea eta informazioaren bilaketa hutsa egitea. Zertan datza desberdintasuna? Zeri deitzen dio egileak «kalitatezko bilaketak egitea»?

Interneten nabigatzea, ibiltzea litzateke. Besterik da, ordea, informazio jakin bat bilatzea eta hura aurki-tzea. Beste urrats bat, kalitatezko bilaketak egitea; hau da, informazio fi dagarria eta baliagarria dena eta ez dena bereiztea.

Page 12: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

11

5. Nola defi nitzen du Internet? Ados zaude defi nizio horrekin? Azaldu zertan zauden ados eta zertan ez.

Internet informazio iturri mugagabea dela esaten du egileak. Erantzun librea.

6. Kalitatezko bilaketak egiteko gaitasuna ere landu egin daiteke, eta landu egin behar da egilearen ustez. Nola egitea proposatzen du?

Sistema eragileen arteko ezberdintasunak azaldu eta horiekin aritzeko oinarrizko gaitasunak garatu behar dituzte erabiltzaileek. Gauza bera oinarrizko tresnekin. Horretarako, etengabeko ikaskuntza bultzatu be-harra dago.

7. Sistema eragile eta oinarrizko tresnei buruz ari delarik, gaitasun minimoak aipatzen ditu. Zein dira? Zergatik da derrigorrezkoa formazio egokia?

Badirudi gazte gehienok sistema eragile bakarra erabiltzen dakigula, horrek mugatu egiten gaitu eta informazio aniztasuna murrizten digu. Beharrezkoa da gaztetxoen aukera teknologikorako askatasuna sustatzen eta bermatzen duelako.

8. Zer proposatzen digu posta elektronikoen inguruan? Zergatik? Zertarako da baliagarria aho-lku horiei jarraitzea? Ezagunak egiten zaizkizu proposamen horiek? Jarraitzen diezu?

Ezinbesteko tresnatzat jotzen du, baina, beti bezala, zentzuz erabilita. Ematen dituen aholkuak ezagunak dira, are gehiago, zentzuak agintzen dizkizunak, eta gehienok jarraitzen ditugunak. Erantzun librea.

9. Sare sozial eta abarretan pribatutasuna gordetzea ere garrantzitsua da. Zergatik? Ados zaude?

Erantzun librea. Lagungarria: zuk bidaltzen dituzun mezuak, argazkiak eta abar zuk aukeratu dituzunen artean, eta soilik horien artean, konpartitzeko bideak egon badaude. Horrela ez egitea arinkeria izango litzateke.

10. Artikuluaren azken partean bada baieztapen garrantzitsu bat: «IKTak erabiliz gaztetxoen pentsamendu kritikoa, jakin-mina eta, besteak beste, modu kooperatiboan lan egiteko prestasuna eta gaitasuna susta daitezke». Egia ote? Noren ardura da hori guztia lortzea? Nola gauza daiteke?

Egia da baliabide izugarri emankorrak direla informazio teknologiaren ingurukoak (IKT). Egia da hainbeste informazio eskura izanda kritikotasuna garatu behar dela kalitatezko informazioa lortzeko, eta horretan trebatu behar gaituzte eskolan eta etxean txiki-txikitatik.

Page 13: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

Irakurri berri duzun testuan ikusiko zenuen, egun, sortzen den arte guztia ez dagoela museoetan eta erakusketa aretoetan; kontura tuko zinen artista ezezagun asko eta ezagun bakar batzuk gure kaleei eta eraikin zaharrei kolorea ematen dabil tzala. Ge-hienak bene tako artistak dira, nahiz eta merezi duten ospea ez duten inoiz edukiko; horregatik ekarri dizugu erreportaje zoragarri hau, grafi ti edo horma margotu bat ikusten duzunean, baloratzen eta estima tzen jakin dezazun.

12

Hormetako margoak55

Orain, ariketa batzuen bidez, frogatu ahal izango duzu ea sakon eta zehatz ulertu duzun testu horretan adierazi dena.

1. Erreportajean eman dituzten zenbait datu eta baieztapen jaso ditugu taula honetan, baina batzuk ez datoz bat testuan adierazitakoarekin. Beraz, zure eginkizuna izango da testuaren mezuarekin ondo uztartzen diren esaldiei baiezko zutabean gurutzea jartzea, eta okerreko datuak ematen dituzten esaldiei ezezko zutabean gurutzea jartzea.

BAI EZ

Gizakiak bere bizimodua margotzeko grina eduki du beti.

Kaleko hormetan egiten diren marrazkiak ezin dira artearen esparruan sartu.

Euskal Herrian ez dago grafi ti askorik.

Grafi tiek eta hormetako irudiek helburu berbera dute; gauza bera dira.

1974an hasi zen Zumeta Usurbilgo frontoiaren aurrealdea margotzen.

Zumetaren lanak hasiera-hasieratik sortu zuen interes handia.

Nestor Basterretxearen muralak oso gustuko izan zituzten Arantzazuko fraideek.

Nestor Basterretxearen muralak Arantzazuko kriptan ikus daitezke.

Diego Riveraren irudi erraldoiak Mexikoko egoera politikoaren adierazle izan ziren.

Zumeta bere kabuz hasi zen Usurbilgo hormako irudia egiten.

Hormetako artea merkatuaren eraginetik kanpo gelditzen da.

Hormetako irudiak udalek eta erakundeek eskatzen dituzte.

Hirigintzak kale egiten duenean, artea etortzen da okerra arteztera.

Page 14: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

13

Oraingoan, ezin izango diezu galdera hauei hitz bakar batekin erantzun. Galdetzen zaizuna-ren inguruko ideia aurkitu beharko duzu testuan; baina zure lana ez da horretara mugatuko, zure hitzekin luze azaltzea eskatuko baitizugu.

1. Zein dira muralen eta grafi tien arteko ezberdintasunak?

Mural gehienak erakunde baten aginduz egiten dira, eta eraikin bat edertzeko edo kale bati kolorea ema-teko gauzatzen dira. Grafi tiak, ordea, edozein hormatan egiten dira, kasu gehienetan, aldarrikapenen bat plazaratzeko.

2. Laburbildu grafi tien sorrerari buruz irakurri duzuna: noiz, non, zergatik…

60ko hamarkadan Ameriketako Estatu Batuetako ekialdeko hiri handietan, langile auzoetako beltz gaz-teen arteko giroan sortu ziren. Hasieran, aldarrikapen kutsu argia izan zuten.

BAI EZ

Bilbon dauden gehienak Indautxu auzoan daude.

Gasteizen muralen ibilbidea egin daiteke.

Patricia Lopez Landabasok Bibliaren pertsonaiak aukeratzen ditu beti.

Iruñeko Udalak grafi tigile gazteentzat lehiaketa bat antolatu zuen 2004an.

Grafi tiak 80ko hamarkadan sortu ziren Ameriketako Estatu Batuetako hiri handietan.

Grafi tiek aldarrikapenekin eta salaketekin lotura zuzena dute.

Grafi tigintzan eta muralgintzan artistek lanabes berberak erabiltzen dituzte.Garai batean, aldarrikapen politikoen eta sozialen alde egiten ziren grafi tiak.

Egun, hormak garbi nahi dituzte erakundeek.

Euskal Herritik kanpo grafi ti gutxi ikusten da.

Eduki historikoa duten muralak dira Europan arrakastatsuenak.

Ipar Irlandan gatazka politikoaren inguruko mural ugari ikus daiteke.

Page 15: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

14

Hormetako margoak553. Zein izan zen Euskal Herriko lehen horma margotua?

Aurretik beste batzuk egon arren, Usurbilgo frontoiaren atzealdean Zumetak egin zuena da inportanteena.

4. Laburbildu horma haren historia: non, noiz, nork, noren aginduz, ondorioak…

1973an Zumeta hamasei metro luze eta bederatzi metro altu zen horma handia apaintzen hasi zen. Kolore biziz pintatutako hiru mila buztinezko piezek osatzen dute. Usurbilgo Udalak askatasun osoz lan egin zezan eskaini zion Zumetari.

5. Zein dira muralen bi ezaugarriak? Azaldu.

Alde batetik, hauskorrak, babesgabeak eta iraungikorrak dira; bestetik, hormetako artea merkatuaren eraginetatik kanpo dago.

6. Hirietako edo herrietako auzo aberatsetan zein baztertuetan, maiztasun berarekin ikusten dira hormetako irudiak? Arrazoitu zure erantzuna.

Ez. Auzo baztertuetan hirigintza ez denez asko zaintzen, kaleetako itxura tamalgarria edo eraikinetako itsusitasuna estaltze aldera egiten dira. Auzo aberatsetan ez da hain beharrezkoa izaten, itxura hobea eta zainduagoa edukitzen dutelako kaleek eta eraikinek.

7. Zer esan nahi du «Hirigintzak kale egiten duenean, artea etortzen da okerra arteztera» esaldiak?

Aurretik egindako galderan dagoen ideia bera da, baina beste modu batean esanda: leku bat oso itsusia denean, eta konponbidea ez denean erraza, arteak laguntzen du eta edertzen du apur bat, berez konpontzen zaila dena.

Page 16: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

15

8. Grafi tigileek onartzen dute erakunde edo udalen mandaturik? Bilatu testuan zure erantzu-narekin bat datorren adibidea.

Bai, askotan. Adibidez, Bilboko Mena kalean, Irala auzoko Kirikiño plazan, edo Bilboko La Casillako kiroldegiaren atzealdea.

9. Zein da Gasteizko ingururik margotuena? Zein dira inguru horri kolorea jarri zioten artistak?

Dudarik gabe, Alde Zaharra, eta batez ere Burulleria plaza ingurua. Patricia Gomez Landabaso.

10. Bilatu testuan Pedro Ortegak egin zuen lanaren ezaugarriak, eta laburbildu.

Bere lanik esanguratsuena Marqués de Ulia upeltegiko kanpoaldea da. Bertako horman mahatsak eta upelak pintatu zituen 2006. urtean.

11. Nor da Dizebi? Idatzi hari buruz testuak ematen digun informazio guztia.

Dizebi ezizen bat da, bere benetako izena Igor Rezola da, Beasainen jaiotako margolaria. Dagoeneko, hamaika horma margotu ditu Goierri eta Urola inguruetan. Gehienetan, gizakien irudiak egiten ditu era hiperrealista batean, eta, askotan, argazki handien traza hartzen dute bere muralek

12. Nor da Jorge Lopez de Gereñu? Zein dira hark egindako lanak? Enekurikoak badu berezi-tasunik?

Bilbotar artista honek zenbait lan egin ditu Bilboko Udalak aginduta; esate baterako, Begoñako tune-letakoak, Sopelako hondartzakoa eta Enekurikoa. Azken horrek 3.000 metro koadroko azalera du, eta mendi magala erditik ebakitzen du. Bertan emakume gazte baten begi erraldoiek Bilbo hiria begiratzen dute.

Page 17: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

16

Hormetako margoak5513. Zer lotura dute grafi tiek eta hormako irudiek gure herriko aldarrikapen sozial eta poli-

tikoekin? Badago jarrera aldaketarik azken urteotan?

Grafi tiek eta hormako irudiek lotura zuzena eduki dute aldarrikapen sozial eta politikoekin, batez ere 70eko hamarkadan. Baina, gaur egun, jarrera aldaketa egon da, kaleak eta hormak garbi eduki nahi ditugu, eta, behin baino gehiagotan, isunak jarri dizkiete hormetan euren sormena islatu dutenei.

14. Euskal Herriko zein lekuri deitzen zaio «hiri margotua»? Zergatik?

Gasteiz da gure «hiri margotua». Badirudi hiriko Alde Zaharrean eraikin nahikotxo dagoela kolorez hornituta, eta, kasu gehienetan, Udalak berak eman omen du hormak margotzeko agindua.

15. Non antolatzen dira hormetako irudiak eta grafi tiak ikusteko ibilbideak? Testuan hiri bi aipatzen dira.

Bata, Euskal Herrian bertan, Gasteizen. Bestea, Dublinen. Testuan gaur egungo artearen izen handi batzuk aipatu dira: Diego Rivera, Zumeta eta Nestor Baste-

rretxea, besteak beste. Bilatu informazioa eta laburbildu modu egokian (jaioterria, jaioteguna, hastapenak, lanik garrantzi-

tsuenak…)

Testuan gaur egungo artearen izen handi batzuk aipatu dira: Diego Rivera, Zumeta eta Nes-tor Basterretxea, besteak beste.

Bilatu informazioa eta laburbildu modu egokian (jaioterria, jaioteguna, hastapenak, lanik garrantzitsuenak…)

1. Diego Rivera

Pintore mexikarra 1886. urtean Guanajuato hirian jaio zen. Gaztetatik erakutsi zuen interes handia mar-gogintzarako, eta izan zituen aukera guztiak baliatu zituen arlo horretan gehiago ikasteko. Izan ere, Espainian, Italian, Frantzian, Ameriketako Estatu Batuetan eta beste toki askotan ibili zen margolari handien sekretuak askatu nahian. Famatuak dira berak egindako mural handiak (batzuetan erraldoiak) aldarrikapen sozial eta politikoetarako erabiltzen zituelako. Ideologia komunista zuen eta hori bere lanetan islatzen zuen; Leon Trosky bere lagun handia izan zen eta margolari mexikar ospetsu batekin ezkondu zen: Frida Kalhorekin.

2. Zumeta

Jose Luis Zumeta Etxeberria Zumetari (Usurbil, Gipuzkoa, 1939ko apirilaren 19a) euskal margolaria da. Parisen, Rafael Ruiz Balerdirekin bizi izan zen garaian, Europako arte abangoardia ezagutu zuen.

1960an itzuli eta Hondarribian jarri zen lanean, Remigio Mendibururekin; garai horretan espresionis-moa landu zuen, kolore puruak erabiliz. 1960an lehen talde erakusketa eta 1961ean lehen bakarkakoa egin zituenetik, erakusketa askotan parte hartu du. Stockholm eta Londresen lan egin zuen 1962-63 bitartean. 1966an Gaur taldearen sorreran esku hartu zuen eta bere lanak abstrakziora jo zuen, kolore biziekin batera, ñabardura zehatzak eratuz. 1973-76 bitartean, zeramikazko murala egin zuen Usur-bilgo frontoiaren atzealdean, Pasaiako portuan zeramikazko erliebe handiak, eta, Donostian Aurrezki Kutxaren egoitza nagusirako murala. 1966-72 bitartean eskultura-pintura eta erliebeak egin zituen, in-

Page 18: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

dar eta adierazgarritasun handiko obrak. 1984an papiroak egin zituen; eguneroko istorioak kontatzeko kartoi tolestuaren gainean eginiko tenperak dira. Geroztik, ma-rrazki esperimentazioan dihardu eduki sinboliko eta sexuala duten konposizioetan murgilduta. Margolan handitara jo izan du gero, horien artean Gernikari buruzkoa (1999). (Iturria: Wikipedia).

3. Nestor Basterretxea

Francisco Basterretxea Zaldibarren eta Fernanda Artzadunen semea, herrian pasa zituen lehenengo urteak. 1936an, Espainiako Gerra Zibila zela-eta Frantziara joan zen familiarekin erbesteratuta eta Donibane Lohizunen, Parisen, Berck Plagen eta Aix-en-Provencen bizi izan zen bost urtean. Bigarren Mundu Gerrak beste bizileku batera joatera behartu zuen berriro, Marseillatik Alsina ontzian Ameriketara joan zen, Argentinara hain zuzen eta han 11 urte igaro.

Emilio Pettoruti pintorearekin hezi zen eta bere lehenego lanak publizitatean egin zituen. Aparejadore ikasketak bukatu bezain laster, 1951 urtean ezkondu zen Ma-ria Isabel Irurzun Urkia argentinarrarekin, eta Espainiara joan ziren eztei bidaian. Madrilen zeudela, eta Jorge Oteizak bultzatuta, Arantzazuko basilikako kriptako horma irudiak egiteko lehiaketara aurkeztu eta irabazi egin zuen, baina, lanaren erdia egina zuela, bertan behera utzi behar izan zuen. Bere eskultura ibilbide opa-roan, euskal kosmogonia arkaikoaren jainkoen inguruan haritz zurean eginiko Serie Kosmogonikoa delakoa, eta Eusko Legebiltzarreko eskultura ikurra nabarmendu behar dira. Gaur egun, Hondarribian, Argentinan eta Ameriketako Estatu Batuetan bere hogeita hamar bat artelan daude leku publikoetan jarrita. (Iturria: Wikipedia)

4. Zergatik uste duzu sartu dituela artikuluaren egileak izen handi horiek hormako margoen inguruko testu batean?

Margolari handi horiek ere horma erraldoiak margotzen ibili izan zirelako. Kontuan hartu behar dugu artea ez dela bakarrik arte galerietan dagoena, artea ikusteko era zabalagoa eduki behar dugu. Hortaz, izen handi horiek balioesten ditugun era berean, beste batzuk ere ezagutu eta aintzat hartzen ikasi beharko dugu.

5. Testua sakon irakurri eta aztertu ondoren, hormetan egiten diren mar-goak letra larriz idazten den artearen parte direla uste duzu? Balioesten al ditugu kaleko lan horiek? Arrazoitu zure erantzuna.

Ez dugu ezertxo ere baloratzen hormetan margotuta ikusten duguna. Ez zaigu artea iruditzen, eta, izatekotan, bigarren edo hirugarren maila batean kokatuko genuke. Askotan, gainera, pentsatzen da kaleak eta eraikinak zikintzen dituztela.

Page 19: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

18

Malenkonia baten sustraiak66

Dena den, Pako Aristik idatzitako testuan badaude ulertzen zail samarrak diren zenbait esaldi. Guk batzuk aukeratu ditugu, eta zuk horietako bakoitza zure hitzekin azaltzea pro-posatuko dizugu ariketa honetan. Ea idazlearen ironia kutsua harrapatzen duzun!

1. «Urteak dira kanpora begira bizitzetik neure barrura begira bizitzen hasi nin tzela; ez, noski, neure zilborraren mirespen etengabean…».

Aspalditik ez zela kanpokoen iritziez eta usteez arduratzen; bere barneko pentsamenduak eta sentipenak zirela benetan inportanteak berarentzat.

2. «Eta egungo bizitzan jaso ditudan laguntza eta fabore askoren indar karmikoa ere han ze-goela, Buenos Airesen egin nituen gauzetan».

Behin baino gehiagotan sentitu zuela indar arrotz batek laguntzen ziola, berak ezagutzen ez zuena eta, bat-batean, Buenos Airesko kafetegian eta kaleetan aurkitu zuela, gertuago sentitu zuela.

Oraingoan literatura testu batekin etorri gatzaizkizu. Gainera, zer izango eta poema bat eta haren azalpena aukeratu ditugu ulermena lantzeko! Buenos Airesko euria du izena, eta Aristik «Poemaren atzeko aldea» deitutako Erlea aldizkariaren atal batean argitaratu du. Hala ere, ez asaldatu. Zailtasunak eta interpretazioak gorabehera, Aristik berak ema-ten digu poemaren nondik norakoaren berri hasieran duzun testuan bertan, eta ez duzu zailtasun berezirik izango hura ulertzeko.

Page 20: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

19

3. «Eta bizitza osoan eduki dudan deserrotze sentipena, zortzi abizen euskaldunak ditudan arren…».

Askotan, gure abizenek eta gure inguru guztiak gauza bera esan arren, senti gaitezkeela arrotz eta lekuz kanpo gure etxean edota herrian bertan.

4. «Hemen hil nintzen,/kafetegi dotoreetako argien/distiratik urrun,/ez zen tangorik izan nire omenez,/ezta toparik ere nire arimaren alde…».

Pertsona hori hil zenean, ez zela ezer berezirik egin, ez zela zeremoniarik egin haren arimaren alde, hil zen gizagaixo hori oso pertsona arrunta zelako.

5. «Eta gaur, kafetegi honen epelean,/tangoak entzunez/eta aspaldiko gizagaixo haren ome-nez/xanpain kopa altxatuz(…)/ordaindu dit zorra/Buenos Airesko euriak».

Aspaldiko pertsona horrek heriotza bakartia eta hotza izan arren, idazleak zor hori kitatuko duela, eta haren omenez xanpain kopa bat altxatuko duela, nahiz eta artean urte batzuk pasatu diren.

Page 21: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

20

Malenkonia baten sustraiak66

Dagoeneko ziur poemaren barrunbeak erabat menderatzen dituzula; beraz, ez zaizu bate-re kostatuko honako hamar esaldi hauetako bakoitzaren eran tzun edo jarraipen egokiena aukeratzea. Ipini alboko taulan erantzun bakoitzari dagokion letra.

1. 2006ko Argentinarako bidaian…

c) idazle eta olerkari bakarra Pako Aristi izan zen.

2. Buenos Airesek sortu zidan sentsazioa…

a) etxean egotearena izan zen.

3. Buenos Airestik Rosariora joan behar genuen,

a) eta nik ez nuen batere gogorik.

4. Laura izeneko neska eder bat

b) ipini ziguten Rosarion gidari edo laguntzaile.

5. Itzuli ginen Buenos Airesera eta. b) nik taldetik aldendu beharra sentitu nuen.

Page 22: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

21

6. Une hartantxe idatzi nuen poema, izenburutik hasita: Buenos Airesko euria.

a) Buenos Airesen igaro daitekeen bizitzari buruzkoa.

7. Idatzi nuen poema, baina arazo tekniko bat neukan: c) aukeratu nuen portu inguruko kalearen izena gaizki idatzi nuen.

8. Itzuli ginen Euskal Herrira,

b) eta malenkoniaz beteta egon nintzen, motiborik eduki ez arren.

9. Buenos Airesko euria poema(n)

a) Buenos Airesko euriari eskerrak eman nahi nizkion.

10. Umemoko bat nintzela, Cafferata kalean c) mundu epelago baten besoetara nindoala esan zidan Buenos Airesko euriak.

Page 23: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

22

77Horretarako, hautatu kasu bakoitzean ematen zaizkizun aukeren artean egokiena eta idatzi erantzuna honako taula honetan:

1. Izotz edariak…

a) duela bost mila urte asmatu zituzten txinatarrek.

2. Izotz zatiekin edo elurrarekin egin izan dira eta egiten dira gaur egun ere izotz edariak. Hego Amerikan tradizio handia dute.

a) Ekuadorren, adibidez, Chimborazo menditik jaisten dute izotza, eta prestatu ostean, anoaka saltzen dute izozkigileek.

3. Izozkiak eta izotz edariak...

b) izotzari gatza erantsita lortzen da krema izoztea.

4. Izozkiei buruz zera irakurri dugu testuan:

b) XVI. mendean fl orentziarrek izozki solidoak egiten zituzten.

5. Gaur egun...

a) zapore aniztasun handia dago merkatuan: gaziak, gozoak, mingotsak eta abar.

Nork ez du noizbait izozki bat dastatu? Ba al zenuen izotz edariei eta izozkiei buruzko horrenbeste informazio? Oraintxe frogatuko dugu testua irakurri ostean zenbat informazio eskuratu duzun.

Page 24: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

23

Irakurri berri duzun testuan, hainbat espresio markatuta daude. Saia zaitez jarraian ematen zaizkizun hauen esanahia zehazten:

1. Elur saltokiak, izozkitegiak, eztiur saltokiak, ur saltokiak edo edaritegiak. Zein izan daiteke horien guztien arteko desberdintasuna?

Toki horietan guztietan elurrarekin erlazionatutako salgaiak eros daitezke, baina izen bakoitzaren esana-hiari erreparatuta ulertuko dugu zer saltzen den horietako bakoitzean.

2 Ba al dakizu zer diren elur zuloak? Euskal Herrian ere ugari izan dira, eta toponimian ere gorde izan da deitura hori. Azaldu dakizun guztia.

Izenak berak adierazten duen moduan, elurra gordetzeko edo mantentzeko zuloak ziren. Asko eta asko naturalak ziren, naturan berez sortutako gune edo zuloak. Beste batzuk, ordea, gizakiak eraiki zituen elurra denbora luzez mantentzeko.

3. Kolonbian, antzinako sumendi batetik ateratzen dute izotza, eta testuan dioenez, hamabi urtetik aurrera mutikoak ere aritzen dira lan horretan. Gainera, biltze lana amaitutakoan, animaliak eta pertsonak ahalik kargatuen jaisten omen dira, joan-etorria aprobetxatzeko. Zer esan nahi du horrek?

Sumendira igotzea nekagarria da, eta, behin igota, ahalik eta izotz kantitaterik handiena batu nahi izaten dute hainbeste ostera ez egiteko.

4. Guardian, esne izoztua egiten omen da elurrarekin. Entzun duzu inoiz San Joan egunaren inguruan horrelakorik egiten denik?

Erantzun librea. Lagungarria: Arabako herri horretan esne izoztua egiteko ohitura omen dute. Hala ere, San Joanetarako tenperaturak altuak izaten dira eta nekez aurki daiteke elurrik gure mendietan. Horrega-tik da albistea bitxia.

5. Azken paragrafoan hainbat izozki zaporeren berri ematen zaigu. Ba al zenekien hainbeste zapore zegoenik? Zein iruditu zaizu arraroena? Eta, zeuk inoiz probatu duzun arraroena? Ados zaude egilearekin salduena txokolatezkoa dela dioenean?

Erantzun librea.

Page 25: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

24

Animaliekiko terapia88

Horretarako, lehenbizi, ondo ulertu beharko duzu testua, eta horretan laguntzeko duzu ho-nako ariketa sorta hau.

1. Testuan duzun informazioa oinarri hartuta, bete ezazu honako taula hau:

Irakurgaian lantzen den gaia ez da oso ezaguna gizartean. Hala ere, beti jakin izan da animaliek asko lagun diezaioketela gizakiari. Bestalde, gizartean bizi garen guztiok ere ez gara berdinak eta, zenbaitetan, batzuek premia bereziak izaten dituzte. Hain zuzen, behar edo premia bereziak dituzten horiei laguntzeko sortu zen animaliekiko terapia. Batzuentzat miraria edo trikimailua ere izan daitekeen arren, artikuluaren muina harrapatzen baduzu, gaiari buruzko zure iritzia garatuko duzu.

BAI EZ

Txakurrekin egindako terapia edonork gida dezake.

Down-en sindromea zutenekin hasi ziren erabiltzen txakurren terapia.

Zenbait gaixotasun senda daitezke animaliekiko terapia eginez.

Eskizofrenia duten pertsonen gizarteratze maila handitzea da terapia hauen helburuetako bat.Animaliekiko terapia egitea hautatzen bada, nahikoa da horrekin, eta bestelako zaintzak alde batera utz daitezke.

Zaldiekiko terapian, onura handiena lokomozio aparatuan lortzen da.

Zaldien gorputzeko tenperatura eta gizakiona oso antzekoa da, eta horri esker estimulazio neuromuskularra lortzen da.

Zaldien terapiak ez dauka inolako arriskurik, onurak besterik ez.

Europan oso hedatuta daude izurdeekin egindako terapiak.

Izurdeekin lanean aritu ostean, burmuineko kalteak senda daitezke.

Batik bat haurrekin egiten dute izurdeen terapia.

Medikuntzan animaliekiko terapiak ez dira aintzat hartzen.

Page 26: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

25

Honezkero jabetuko zinen testuaren muinaz. Orain, gaiari buruzko galdera irekiagoak plan-teatuko zaizkizu.

1. Betidanik esan izan da txakurra dela gizakiaren lagunik onena. Esaera hori egia dela uste duzu, ala betiko esaldi errepikakor bat baino ez? Arrazoitu zure erantzuna.

Erantzun librea. Lagungarria: txakurrak, oro har, oso animalia fi delak dira. Horren adibide da itsuekin zei-nen ondo moldatzen diren eta nola gidatzen dituzten, pertsona nagusiak nola laguntzen dituzten, edota nola zaintzen dituzten gure etxeak.

2. Zertan lagun diezaieke animaliekiko terapiak garuneko kaltea dutenei? Berehala sendatzen dira?

Argi utzi behar zaie ez direla erabat sendatuko, baina hobera egingo dutela. Badirudi gizarteratzea erraz-ten dietela, eta agresibitatea murrizten zaiela.

3. Kataluniako Sant Boiko ospitale batean txakur terapia egiten hasiak dira. Zein da haien hel-burua?

Ospitale horretan buruko gaixotasunak sendatzen laguntzeko erabiltzen da txakur terapia. Gaixoari sentsa-zio onuragarriak eta atseginak eragiten dizkie txakurrek, eta horrek gizarteratzeko bidea errazten omen du.

4. Zaldiekin ere egiten dituzte terapiak. Bi eragin nagusi omen ditu zaldiekin egindako terapia horrek. Zein dira?

Alde batetik, psikoterapian du eragina; bestetik, fi sioterapian.

Page 27: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

26

Animaliekiko terapia885. Zaldiaren gorputzak dituen bulkadak ere aprobetxatzen dira terapia horretan. Zertan datza?

Azaldu zeure hitzekin artikuluan E. Guarrotxenak dioena.

Batzuetan, ibiltzeko arazoak dituzten umeak zaldi gainean jarrita daudenean, haien muskuluak erlaxatu egiten dira zaldiaren mugimenduagatik eta zaldiaren gorputzeko tenperatura gurearen antzekoa delako.

6. Zer eskaintzen die, batik bat, garun paralisia duten haurrei izurdeekin egindako terapiak?

Terapia horrek ere ez ditu guztiz sendatuko. Lagungarria izan daiteke ume gaixoak giro erlaxatu eta alaia topatuko duelako inguruan.

7. «Izurdeen miraria» aipatzen du Jose Luis Barberok. Zer esan nahi du izendapen horrekin? Zergatik uste duzu izendatzen duela horrela?

Gaixotasuna sendatu ez arren, berehala ikusten direlako terapiaren onurak. Gainera, ume mordoa dago terapia hori egiteko zain.

8. Zer eskaintzen diete izurdeekin terapia egiten dutenei?

Terapiaz arduratzen direnek haien lana eta ilusioa eskaintzen dute, maitasuna eta giro atsegina.

Page 28: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

27

9. Artikulu osoan aipatzen da, behin eta berriz, terapia horiek ez dutela aitor tza zientifi korik. Hala ere, jende ugarik sinesten du horien onuran.

Zer uste duzu zuk gai horri buruz? Miraritzat hartzen dituen jendeak zer efektu lortzen edo eragiten du? Aldekoa ala kontrakoa?

Ezagutzen duzu animaliekiko terapiarik egin duen inor?

Saia zaitez ideia horiek guztiak ordenatzen eta zerbait idazten. Kontuan izan, artikuluan irakurri duzu-naz gain, zure iritzia ere eman behar duzula.

Erantzun librea. Lagungarria: jende askok pentsatzen du horrelako terapiek izugarri lagunduko dietela. Askotan, beste metodo batzuen bitartez ez dutenez ezer lortu, horrelakoetan jartzen dituzte haien espe-rantza guztiak, nahiz eta jakin badakiten laguntza baino ez dela izango.

Page 29: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

28

Biluztuz jantzi99Horretarako, aukeratu bost galdera hauen erantzun egokiena eta ipini dagokion letra ho-nako taula honetan:

1. Ainhoa Agirreazaldegiri eskatu diote...

c) Maialen Lujanbioren txapelak, genero ikuspegitik begiratuta, bertsolaritzaren mundu tradizionalean izan dezakeen eraginari buruz idazteko.

2. Agirreazaldegiri ez zaio kasualitatea iruditzen:

a) Lujanbiok txapela jantzi eta biharamunean, kazetariek sentsibilitate bereziari buruzko aipamenak egitea beste bertsolari batzuei buruz ari direnean ere.

3. Lujanbiori ondo etorri zaio aurreko txapelketan irabazle ez izatea.

b) Aurreko txapelketatik hona astia eta askatasuna izan ditu bere bide propioa egin eta lantzeko.

4. Otea gora eta behera ari da kazetaria.

c) Oteak bidea estaltzen edo oztopatzen duenean, bide hori urratzeko gogo bizia senti tzen denean urratsak emanez gero emaitzak onak izan ohi dira.

5. Maialen Lujanbio(k)

b) oso berea duen mundu bat eskaini digu, nahiz eta horretarako aurrekoen maskarak, ereduak eta gai-nerakoak alboratu eta biluztu egin behar izan duen.Irakurri berri duzun testua Maialen Lujanbiok berak idatzitakoa da, eta aurrekoan Ainhoa Agirreazaldegik landutako gai bera jorratzen du; genero ikuspegiaren gaia, alegia.

Ez diote Ainhoa Agirreazaldegiri lan makala eskatu! Maialen Lujanbioren txapelak genero ikuspegitik bertsolaritzan izan dezakeen eraginari buruz idazteko eskatu dio-te, eta gaiari heldu dio zintzo-zintzo. Artikulu mamitsua idatzi du, eta horixe da, irakurri ondoren, zuk aztertuko duzuna.

Page 30: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

29

Erantzun segidan dituzun galderei, eta, horretarako, kontuan izan Maialen Lujanbio inpre-sioei buruz ari zaigula; hau da, ikuspuntu subjektibo eta per tsonal batetik abiatu zaigula.

1. «Delikatua da lehen inpresioa» dio Lujanbiok testuan. Apurkorra ote? Zergatik defi nitzen du horrela?

Benetan da delikatua pertsona batek ematen duen lehen inpresioa, horren gainean eraikitzen delako pertsona horri buruz luzaro eduki dezakegun iritzia. Gainera, ez da, tamalez, apurkorra luzaro iraun de-zakeelako, eta onerako zein txarrerako izan daitekeelako.

2. Lehen inpresio horretan, dirudienez, adinak ere badu zerikusirik. Arreta berbera eskaintzen al diegu, nahiz eta biak gizonezkoak izan, edade bat dutenei eta gazteei? Zergatik begiratzen diegu okerrago gu baino gazteago direnei?

Adinak badu zerikusirik lehen inpresio horretan. Pertsona nagusi bat jendaurrean hitz egiten entzuten dugunean, adeitasunez entzuten dugu, jakinduriaren jabetza adinak ematen diolakoan. Kontrara, gazte bat entzuten dugunean, zalantza izaten da gure iritzian gailentzen dena.

3. Aurreko testuan Ainhoa Agirreazaldegik zioenaren ildoari jarraitzen dio hemen Maialen Lu-janbiok, eta entzuleak hizlari/kantari/bertsolariaren generoari erreparatuta oso bestela en-tzuten duela dio. Zein da, haren ustez, publikoak hartzen duen lehen inpresioa, oholtza gai-nean gizonezkoa edo emakumezkoa izan? Azaldu Lujanbiok hori esateko dituen arrazoiak.

Emakumezkoari ez zaio inoiz eman leku egokirik plazetan. Mesfi dantzaz begiratzen ditugu emaku-mezkoak, eta denon begirunea lortzeko gizonezkoek egiten duten ahaleginaren bikoitza egin behar iza-ten dute. Emakumezkoen kasuan berdin da gaztea edo heldua izan.

4. Hizlaria emakumea denetan, bestalde, a priori kolokan jartzen omen dugu dena. Zer da ko-lokan jartzen den hori? Badu Lujanbiok hori probatzerik?

Kolokan jartzen den hori haren iritzia, jakintza, prestakuntza edo abilezia izan daiteke. Oraindik ere, emakumeari gutxiago aitortzen zaio bere trebetasuna (dena delako arloan) eta ziur Lujanbiok horrelako adibideak eta bizipenak asko izango dituela, bera baita bertsolaritzan lehen emakume txapelduna.

5. Saia zaitez azken esaldi indartsu hau azaltzen: «Egingo nuke. Baina adibide gutxi izan da halakorik demostratu ahal izateko. Eta adibide gutxiegi izatea bera bada aski demostrazio».

Maialenek esaldi horrekin azaldu nahi digu gutxi direla miresmenez ikusten diren emakumeak, horien adibide gutxi dagoela eta adibide gutxi egotea nahiko adierazgarria dela.

Page 31: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

30

Greenwich eta Kiribati1010Gaian sakontzea proposatzen dizugu orain. Horretarako, hainbat galdera dituzu jarraian. Arretaz irakur itzazu, eta saia zaitez eran tzun egokiak ematen. Kontuan izan, zenbaitetan, zure iritzia ere eskatuko zaizula eta hori arrazoitu egin behar duzula.

1. Erreparatu testuaren atalei eta atal bakoitzaren izenburuei. Ondo jarrita daudela iruditzen zaizu, edo aldaketaren bat egin nahiko zenuke? Idatzi, zure ustez, hobeto egokitzen diren izenburu horiek.

Erantzun librea. Lagungarria: Greenwich: denboraren jaioterria Bigarrenari ez nioke izenbururik aldatuko. Kiribati: ezezagun hori

2. Aukeratu testuaren paragrafo bakoitzetik hiru hitz esanguratsu, testu atal bakoitzean ga-rrantzizkoak mezua ulertzeko.

Washingtongo biltzarra 180 meridianoa Aberastasun agortuak Zero meridianoa Pazifi koaren erdian Atoloiak Greenwich Uharte erretiratuak Populazio gutxi

3. Paragrafoen arteko orekarik badago testuan? Zure ustez, badago garrantzi gutxiko atalik? Kontrara, badago nabarmentzen den paragraforik? Arrazoitu zure erantzunak.

Erantzun librea. Lagungarria: Lehenengo paragrafoa eta hirugarrena inportanteak dira. Lehenengoak ezinbesteko informazioa ematen

du, hau da, ezezagunak diren datuak eskaintzen dizkigu. Azken paragrafoa ere garrantzi handikoa da uharte horien ezaugarri nagusiak ematen dizkigulako. Bigarren paragrafoan ironia kutsua agertzen bada ere, ez digu ezer berririk eskaintzen.

Ez da oso ohikoa kartografi aren hastapenak eta geroago eman diren urratsak ezagu-tzea, nahiz eta oso ohituta gauden meridiano edota paralelo hitzak erabiltzen. Ho-rregatik, hain zuzen ere, aukeratu dugu esku artean duzun testua, jakin dezazun nola hartu diren zenbait erabaki, horiek zer ondorio izan duten, eta konturatu zaitezen kartografi an ere aurreko alde guztiek dutela euren atzealdea.

Page 32: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

31

4. Badago testuan informaziorik ematen ez duen esaldirik? Zein dira? Azpimarra itzazu testuan bertan.

«Hori bai, dena erlatiboa zela esan omen zen, eta kontuak argitze eta zehazte aldera, izendatu beharra zegoela erabaki zen».

5. Zer testu mota da aurrean duzun hori? ...................................................... Informazioa era objektiboan eman da? Zein esalditan antzematen duzu objektibotasun zan-

tzua? Idatzi adibide bat.

Datuak ematen dituenean, modu objektiboan ematen ditu, egoera bat edo gertakizun bat deskribatu nahi duelako. «1884. urtean Washingtonen egin zen kongresu batean, gaur egun indarrean dauden zona arauek Greenwicheko ardatza abiapuntu erabiliko zutela onartu zen; edo zehatzago esanda, zero meridianoa izendatu zuten. Greenwichetik hasita, beraz, mundu osoko denbora kontatzen hasiko ginen, eta meridiano horretatik urrundu ahala, bat, bi, hiru… hamabi orduren aldaketak lerroz lerro marraztu zituzten meridianoen arabera».

6. Bestalde, subjektibotasunik edo ironiarik igarri duzu testuan? Zein esalditan edo hitzetan? Idatzi ikusten dituzun guztiak.

Bai, batez ere bigarren paragrafoan. «“Munduko atzeko partea” izendatzeak “munduko aurreko parte” bat dagoela adierazten du gardenki;

eta hala da, zeren “aurreko aldeak” erabaki zuen zein izango zen “aurreko aldea” eta zein izango zen “atzeko partea”».

«Ordura arte, kiribatiarrak hantxe bizi ziren euren aspaldiko kulturaren arauei jarraiki, pentsatu gabe mun-duko lekuek garrantzi ezberdina izan zezaketenik, eta alboko irla batera joaten zirenetan egun bat galdu edo irabazi ahal zutela burutik pasatu ere egin gabe».

«Oraindik “munduko aurreko aldea”k badu “atzeko aldea”ri bisita egiteko aukera; hori bai, orain arte baino eskuzabalago».

7. Zergatik daude hitz batzuk kakotxen artean eta beste batzuk letrakera etza nez? Badu idaz-teko modu horrek zerikusirik testuaren mezuarekin? Bilatu hitz horiek eta arrazoitu banan-banan.

“Munduko atzeko partea” eta “munduko aurreko aldea” idazten duen bakoitzean, ironia kutsua garbi agertzen da; horregatik, hain zuzen ere, kakotxen artean idazten ditu, bere desadostasuna adierazteko. Letra etzanez adierazita daude Gilberts Islands eta mendia hitzak. Horrela adierazita daude kiribatiarren-tzat beste hizkuntza batekoak, ezezagunak direlako.

Page 33: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

32

Greenwich eta Kiribati10108. Zure ustez, ondo garatutako testua da? Eman digun informazioa sakona da, edo azalean

gelditzen da? Zure ustez, beharko luke paragraforen batek informazio gehiago? Zer gehituko zenuke?

Ondo garatuta dago. Informazio nahikoa dago, batez ere azken paragrafoan. Zerbait gehitzekotan, hasie-rako paragrafoan jarriko nuke zein herrialderen artean hartu zuten zero meridianoa Greenwichen jartzeko erabakia.

9. Zein da idazleak helarazi nahi izan digun mezua? Zein da testuaren gaia? Arrazoitu zure erantzuna.

Erantzun librea. Lagungarria: mundua banatuta dagoela esan nahi du. Herrialde aberatsek hartzen dituz-ten erabakiak, beste herrialde batzuetan eragin zuzena izan arren, bi aldiz pentsatu gabe hartzen direla eta meridianoen kontu hori adibide bat baino ez dela.

10. Bazenekien, testua irakurri aurretik, noiz eta nola erabaki zen meridianoen zehaztapena (zero eta 180 meridianoak)?

Bilatu informazio gehigarria, hau da, 1884ko urtean Washingtonen egin zen bileraren ingu-rukoa. Aukeratu daturik inportanteenak, eta idatzi lauzpabost lerrotan.

Washingtongo biltzarrean munduko 25 herrialderen ordezkariak bildu ziren, eta adostu zuten meridiano zero bakarra fi nkatu behar zela betiko. Izan ere, 1884 baino lehen zero meridiano bat baino gehiago egon ziren munduko beste leku batzuetan.

11. Txertatu idatzi duzun hori testuan, lokailu egokiren bat aukeratuta.

12. Egin beste horrenbeste Kiribati edo Gilbert Islands-en kokapenarekin. Internet bidez zehaztu kokapen geografi koa, zein diren alboan dauden beste uharte batzuk, eta abar.

Aukeratu daturik garrantzitsuenak, eta idatzi lauzpabost lerrotan.

Kiribati Ozeano Barearen erdian dagoen irla txiki multzoa da. Hamasei bat irla edo atoloik osatzen dute Kiribati. Gaur egun, erresuma askea da, baina duela gutxira arte Ingalaterraren menpe egon dira.

Page 34: Ulermenaren bidean · Umeen lana jolastea dela; umetan umeen gauzak egin behar direla. Hortaz, horretarako denbora eduki beharko luketela. 3. Gizakiak bizitza osoan du jolasaren beharra,

33

13. Txertatu idatzi duzun hori testuan ahalik eta ondoen (kazetariaren estiloari jarraiki).

14. Eman dio biribiltasunik testuari zuk gehitu duzun informazioak? Beste nonbait informazioa osatzeko premiarik ikusten duzu?

Erantzun librea. Lagungarria: gai horren inguruan ezer gutxi nekienez, gaia osatuago gelditu dela uste dut. Hasieran, Kiribati eta Gilbert Islands leku bera zirenik ere ez nekien; noiz erabaki zen zero meridianoa Greenwichen jartzea ere ez nekien; beraz, lagungarria izan da arakatzen ibiltzea eta testua apur bat ge-hiago osatzea.

15. Zer esan nahi du testuaren azken esaldiak? Laburbiltzen du testuaren mezua? Ironiarik an-tzeman daiteke? Testuaren hasierara bueltatzen da? Arrazoitu erantzunak.

Azken esaldian ironia kutsu argia dago. Berriro aipatzen ditu “aurreko aldea” eta “atzeko aldea”, baina itxaropen apur bat ere antzematen da, hau da, zalantzan jartzen du herrialde aberatsek laguntza ematen ote dieten herrialde pobreagoei haiek behar dutenean.