UDAN EUSKARAZ IRAKURTZEKO GIDA - oarsoaldea.eus · Egilea: Alice Munro/ Itzultzaileak: Nagore...

18
UDAN EUSKARAZ IRAKURTZEKO GIDA http://www.euskaragida.eus/

Transcript of UDAN EUSKARAZ IRAKURTZEKO GIDA - oarsoaldea.eus · Egilea: Alice Munro/ Itzultzaileak: Nagore...

UDAN EUSKARAZ

IRAKURTZEKO GIDA

http://www.euskaragida.eus/

6 urte arte

Burgik besarkada bat behar du David Melling. Ibaizabal, 2012 Sentitu al duzu inoiz besarkada baten premia? Burgik bai, eta horregatik dabil hartz-besarkada eder baten bila.

Zenbabiak (Bat, bi, hiru... splash!) Egilea: Batzuen artean Argitaletxea: Susaeta Azalpena: Bat, bi, hiru... splash! bilduma. Bainurako liburu dibertigarri honekin zenbakiak ikasiko dituzu ahatetxoekin uretan plisti-plasta aritu bitartean. Urtea: 2015

6/7 urte

Mundua berdea ote da dena? Juan Inazio Mendizabal. Erein, 2012 Satur eta bere taldeko satorrak, beldurra eta aurreiritziak direla-eta, ez dira inoiz atera sator-zulotik. Hala ere, gauzak kontatu dizkioten bezala ez direla hasi da pentsatzen.

Nikolas Txabi Arnal Gil; Patxi Gallego. Giltza, 2012.

Nikolas mutil afrikarra da. Duela hilabete batzuk bere herria utzi zuen eta gurera etorri zen. Altua, atletikoa, eta ebanoa bezain beltza da. Hala ere, ez da igeriketa-txapelduna, heroia baizik,

benetako heroia.

Izeko Eli eta biok Xabier Olaso; Inma Mendiola.Ibaizabal, 2012 Izeko Eli Aneren izekorik kuttunena da, maitagarria, bromazalea eta bidaiazale porrokatua. Bidaia horietako batean, Obaba-Ibibi-Bobo buruzagi massaiak zuhaixka-hazi misteriotsu batzuk oparitu zizkion izeko Eliri.

Pobreak gara, eta zer? Xabier Mendiguren; Patxi Gallego. Elkar, 2012.

Aita eta ama lanik gabe gelditu dira. Hodei txikia ez da egoeraz ohartzen, baina Irati bai, eta kezkatuta dago, etorkizunak zer ekarriko

dien. Krisi egoerari buruzko ipuin bat, familien zailtasunak eta haurren beldurrak lantzen dituena.

6/7 urte

8/12 urte

Ondine Benjamin Lacombe. Ibaizabal, 2012

Ondine uretako ninfa bat da, gizakiek ume zela erreskatatua. Zaldun batekin maitemintzen da, eta horrek, harrigarriki, ninfaren onena ateratzen du,

baina hainbat oztopo aurkituko dituzte... Irudi deigarri eta iradokitzaileak, antzinako garai bat eta ninfen mundua islatzen dituztenak.

Titiriteroen ipuinak Ane Olabarri (koor.); Nagore Txintxurreta. Urtxintxa Eskola. Zortzi ipuinez osatutako bilduma, urtaro bakoitzeko bi. Paperezko euskarri hutsetik harago, ipuin hauek CD batean grabatuta ere badaude, ipuinak nola kontatu ikasteko. Gainera, zeinu hizkuntza erabiltzen duten pertsonek, DVD baten bidez edota QR kodeen erabileraren bidez, ipuinak zeinu hizkuntzan ikusi ahal izango dituzte. Ikusmen urritasuna duten edo brailez irakurri nahi duten pertsonei, ipuin hauek .bra formatuan inprimatzeko aukera ere badago

8/12 urte

Lur eta Amets. Euskal Herriaren historia Egilea: Batzuen artean Ilustratzailea: Batzuen artean Argitaletxea: Elkar Azalpena: Izan ginena ezagutzera eman, oraina sortu eta etorkizuna irudikatzen duen ezagutza-liburu honek Euskal Herriaren historiaren kronika jasotzen du. Lurraren sorreratik bertatik abiatuta, gaur arteko historiaren kronika honetan amona Andereren ahotsaren oihartzuna jasoko dugu. Urtea: 2015

Amaia Lapitz eta Didoren ermandade sekretua Katixa Agirre; Alex Orbe. Elkar, 2013

Mexikoko gertakarien ondoren, Tunisiara joan da Amaia Lapitz, ama eta amonarekin batera oporrak pasatzera. Lasaitasun gutxi izango dute, ordea: batetik, Udaberri Arabiarraren

hasierako matxinada egokituko zaie parean; bestetik, Kartago zaharreko hondakinen misterioan nahastuko dira, nahi gabe. Eta Amaia, bere lagun Leila eta Tarekekin batera,

abentura berri batean murgilduko da, arrisku eta emozioen artean Tunisiatik Londresera eramango duena.

12 urte +

Abbadiaren sekretua Fernando Morillo. Gaumin, 2012 Abbadia Eremua liluragarria eta misteriotsua da. Alar eta Kaiet anaiak larriturik daude: badirudi zerbait beldurgarria gertatzen dela han. Bi lagun desagertu dira bertan, eta susmo latza dabil airean. Zer munstro mota ezkutatzen da zuhaitz artean edo gaztelu sorgingarrian?

Izu-izua Jokin de Pedro. Elkar, 2012 Misteriozko hiru kontakizunek osatzen dute liburu hau, hirurak ere suspentsearen eta izuaren artean kokatuak. Eskuburdinez lotuta, kartzelatik ihesi doazen bi morroietako bati, onik ateratzeko, besoa moztea beste erremediorik ez zaio geratuko lehenengo istorioan. Bigarrenean, Hondargane izeneko herri txiki batean, bizilagunak eta haren misteriozko etxeak eragingo dioten jakin-minak, amesgaiztoa bizitzera eramango du protagonista. Hirugarrenean, jaun baten eta morroi baten arteko menpekotasun gaiztoak sorturiko harreman bitxia ezagutuko dugu.

12 urte +

Maitagarria eta desioa Mariasun Landa; Maite Gurrutxaga. Elkar, 2012 Hona hemen maitagarri bati lagundu zion neskato baten istorioa; maitagarriak, esker onez, dohain bat eman zion: bere edozein desio beteko zuela. Hitza eman zion: maitagarri hitza. Horrez gain, neskato horrek bere opariaz gozatzeko behar izan duen denbora luzeaz arituko da ipuina, nola emakumetu eta zahartu zen aukera liluragarri harekin.

1948ko uda Egilea: Patxi Zubizarreta Argitaletxea: Erein Azalpena: Astelehenean daukan Gizarteko azterketa dela eta, larunbat arratsaldean Beñat etxean geratu da. Dena dela, asteburuetan ikasi behar izatea aspergarria zaionez, liburuak bertan behera utzi, eta gurasoen logelara jo du, aitari zigarro bat lapurtzeko asmotan. Baina zigarropean koaderno zahar bat dago, eguneroko moduko bat, eta horrexek piztuko du mutikoaren jakin-gosea, zeren han gerraosteko gazte baten bizipenak agertzen baitira, batzuk ezagunak, beste batzuk guztiz ezezagunak. Urtea: 2015 .

Helduak

ZAINDARI IKUSEZINA. Dolores Redondo ESKAINTZA EKAITZARI. Dolores Redondo HEZURREN ONDAREA. Dolores Redondo

Nobela beltza, intriga… gogoko badituzu,

azkenaldian hainbesteko arrakasta izan duten Dolores Redondoren trilogiako hiru liburuak

euskaraz irakurtzeko aukera duzu.

Helduak

Ixa ASAP! Helduentzako ipuin bilduma Egilea: Jose Luis Asensio Igoa Argitaletxea: Autoedizioa Azalpena: Liburuak lau ipuin biltzen ditu. Lehenengoa, Ixa ASAP! Iruñeako Udalak saritutako ipuina, umorez betea eta gaur egungo emakumearen eta sexualitatearen inguruko hausnarketa... Urtea: 2015

Mussche Kirmen Uribe. Susa, 2012 Nobela 1937ko maiatzean abiatzen da, milaka haur Santurtziko portutik erbestera atera dituztenean; haien artean dago Karmentxu, zortzi urteko neskatoa, Flandriako Gante hirian babesa hartuko duena Robert Mussche idazlearen etxean. Literaturarako grinaz, bizipozez amodioan, Erresistentzian borrokan, kuraiaz presoaldian... Robert Mussche idazlearen izaera eskuzabalak zirrara sortzen du, baina baita larritasuna ere.

Helduak

Idazten ari dela idazten duen idazlea Iban Zaldua. Elkar 2012 Idazle bat idazten ari da. Eleberri bat; ohi duen bezala, luma estilografikoaz, paperean. Eta Xk, idazten ari den pasartean, beste idazle bat deskribatzen du, Y, hura ere idazten ari dela, nouvelle bat: Olivetti baten aurrean dago, teklak jo eta jo. Eta Yren nouvellean beste idazle bat da protagonista, Z, eta hura ere idazten ari da, ordenagailu eramangarri batean, ipuin bat. Eta ipuinean, irakurtzen ari zaren honetan hain zuzen, bat-bateko iktus batek jotzen du X idazlea, eta hil egiten du.

Atertu arte itxaron Egilea: Katixa Agirre Argitaletxea: Elkar Azalpena: Road Movie antzeko bat Euskal Herrian barrena. Uliak bere sorterria erakutsi nahi dio bikotekideari, eta ibilbide lasai bat prestatzen dute, udan zehar, bigarren mailako errepideetan, Gustavoren BMW berrian. Dena ez da horren lasaia, ordea. Uliak badu aitortu gabeko sekreturik, eta bidean topaturiko ezagunen batek ekaitza iragartzen du bikotearen harmonian, zeruko laino beltzen antzera... Urtea: 2015 .

Helduak

Inurrien hiztegia Mariasun Landa. Pamiela, 2013 Hitzen ekonomiara jo du Landak ipuin txikiz osatutako ipuin honetan. Alfabetikoki antolatuta dauden testuetako protagonistak inurriak dira, baina inplizituki giza-portaera deskribatzen dute, inurrien eta euskal gizartearen arteko paralelismo bitxia biltzen. Mikro-ipuin bildumak entziklopedia txiki itxura hartu du, testu laburren bidez egunerokotasuna kontatzen duena.

Collini auzia Egilea: Ferdinand von Schirach Itzultzailea: Anton Garikano Argitaletxea: Erein Azalpena: Fabrizio Collini 50eko urteetan joan zen Italiatik Alemaniara, lanera. Mercedes enpresan lan egin zuen erretiratu zen arte. Lantegiko espedientean ez zegoen ia batere aipamenik, arretatsua zen, fidatzekoa eta gutxitan gaixotzen zena. Egun batean, ordea, Berlingo Adlon hotelera joan eta bertan ostatu hartuta dagoen gizon adineko bat hiltzen du, ustez arrazoirik gabe. Guardiako abokatua Kaspar Leinen da, eta hark hartuko du Collini defendatzeko lana...

Helduak

Ehiztariaren isilaldia Egilea: Luis Garde Argitaletxea: Pamiela Azalpena: Ezkaba, 1938ko maiatzaren 22a. Preso matxinatu talde batek Iruñea ondoko San Kristobal Gotorlekuko ateak ireki ditu. Ihes jendetsua giza ehiza baten hasiera izanen da. Bi iheslari askatasunaren bila dabiltza inguruko haranetan barna. Donemartie, gaur egun. Hedapen urriko poemen idazle batek Ezkabako ihesaldiari buruzko nobela bat hastea erabaki du. Bildutako agiriak eta lekukotasunak aztertu bitartean, bere memoriarekin bakarka geratu da... Urtea: 2015

Damutzen ez direnak Itsaso Araque Barriuso. Elkar, 2012

Nobela honetan, hiru hari nahasten dira, beste hainbat hiritan gertatzen direnak: Londresen, Bartzelonan eta Berlinen. Denetan, gaztarotik helduarora doazen pertsonaiak ditugu, aro aldaketa horri loturik doazen erabakietan korapilaturik: garai bateko ametsei

eutsi ala ez, konpromiso berriekin zer egin… Euskarazko eleberrigintza sustatu bidean sortutako Agustin Zubikarai sariaren azkeneko

edizioan garaile atera den nobela.

SOINUJOLEAREN SEMEA Egilea: Bernardo Atxaga Liburu honek Bernardo Atxagaren aurreko guztiak hartzen ditu bere baitan. Irakurleek lehendik ere ezagunak zaizkien pertsonaiak eta gaiak aurkituko dituzte orrialde hauetan, eta, tarteka, Obabakoak edo Gizona bere bakardadean bezalako liburuen barruan sentituko dira. Aldi berean, ordea, berria egingo zaie dena: mundu zabalagoa eta sakonagoa aurkituko dute, giza esperientziari estutik lotzen zaiona. Bernardo Atxagak berak elkarrizketa batean adierazi zuen bezala: «Orain arteko guztia sartu nahi dut liburu batean, eta nire idazle bizitzako atal bat itxi berriro hutsetik hasteko. Horrez gain, jakin-mina daukat, noraino iritsi ote naitekeen lehengo bideetatik, zer-nolako obra idatz dezakedan».

Helduak

TWIST Egilea: Harkaitz Cano Soto eta Zeberio bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten. Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu, bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan, Soto eta Zeberioren ordez bizi ote den zalantzarekin, haien ordez bizitzea balitz bezala bere erantzukizuna. Errua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, usurpazioa, antzezpena... asko dira TWIST nobelako hariak, baina denen gainetik nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua.

Literatura unibertsala: GOMENDIOA

Zorion handiegia Egilea: Alice Munro/ Itzultzaileak: Nagore Tolosa, Naroa Zubillaga, Aiora Jaka eta Itziar Otegi Hamar ipuin berri dakarzkigu gure idazle estimatu eta miretsienetakoak. Man Booker International saria irabazi zuen 2009an. Lehenengo ipuinean, emazte eta ama gazte bat bere hiru haurrak galdu izanak sortzen dion min jasanezinetik libratzen saiatuko da ustekabeko bideetatik. Beste batean, emakume gazte batek, sedukzio ezohiko eta umiliagarri baten aurrean, buru argiz baina modu desatseginean erantzungo du. Beste ipuin batzuk agerian utziko dituzte, besteak beste, senar-emazte batzuen “zulo-sakonak”, haurren krudelkeria susmatugabea nahiz mutil bati bere aurpegi desitxuratuak bizitzan dakarzkion alde onak, eta txarrak. Eta lanari izenburua ematen dion ipuin luzean, negu batean Sophia Kovalevskyrekin batera (XIX. mende amaierako errusiar atzerriratu eta matematikari bat) bidaiatuko dugu. Bidaia Rivieran hasiko du ―maitalea bisitatuko baitu han―, Parisen, Alemanian eta Danimarkan jarraituko ―bertako doktore batekin egingo du topo zorigaiztoz―, eta Suedian amaituko ―han irakatsiko baitu, emakumezko matematikari bati lana eman nahi dion Europako unibertsitate bakarrean―. Zorion handiegia ipuin-bilduma sinesgarria eta zirikatzailea da, are ausarta.

HAMABOST ZAURI. Karmele Jaio. Senarrak utzi duen emaztea, edo ezkontzaz kanpoko abentura duena, edo erantzunik ez daukan maitasun antzua... gizon-emakumeen arteko hartu-eman beti korapilatsuetan oinarritu da Karmele Jaio bere lehenengo liburu eder eta tarteka mingarri hau idazteko. Binakako bakardadea, komunikazio-inkomunikazio arazoak, desiraren eta errealitatearen arteko amildegia... gai horietatik abiatu eta elikatzen dira hamabost istorio hauek. Hasperen baten atzean egon daitezkeen pentsamenduak hitzen bitartez irudikatuz, burutik pasatu baina esan gabe geratzen diren esaldiak azaleratuz. Giza harremanen eremu labainkorrean eroso baina tentuz mugitzen daki egileak, pertsonen barrunbe ezkutuetan arakatzeko, gure nahi eta ezinak begirada zoli bezain delikatuarekin agertzeko. Ahots berri bat ateratzen da hemen euskal narratibaren plazara. Talentua, nortasuna eta sentiberatasuna erakusten dituen ahotsa, irakurleen buru-bihotzak inarrosten jakingo duena.

Irakurtzeko errazak

NI, VERA. Itxaso Martin Zapiain: "Kontrolik gabeko garrasi, oihu, orro eta konbultsioak erraietatik aterako zaizkizun beldur zara. Preso dagoen animaliak, giltzapean sartu duen horretatik libratzeko egiten dituen mugimendu histerikoak egiten hasiko ote zaren izu. Barruan daudela badakizu. Sentitzen dituzu. Ikusi ditzakezu. Hain gertu eta hain zure sentitzen dituzu, ez dakizu eutsi ahal izango diezun. Zure haragi eta hezur dira eurak ere". Erotzeko zorian sentitzen da Martina, zer gertatzen zaion ez dakiela. Nahiz eta mutilak lagundu, nahiz eta –ahalegin handi bat eginda– psikologoarengana joan, amildegiaren ertzetik gero gertuago dago, eta zuloak bertara erakartzen duela nabari du.

Ilunpeen bihotzean Egilea: Joseph Conrad / Itzultzailea: Iñaki Ibañez Argitaletxea: Elkar Ilunpeen bihotzean, Josep Conrad: Eleberri labur hau 1898-1899an idatzi zen, eta, lehenik atalka argitaratu ondoren, 1902an plazaratu zen liburu gisa. Egileak gaztetan Belgikaren mendeko Kongon egindako bidaian hartzen du inspirazioa, Leopoldo erregeak ustiaturiko kolonia hartako krudelkeria salatzeko. Marlow marinelak egindako ibilbidearen kontakizunaren azpian, berriz, giza emozioei buruzko azterketa konplexu bat garatzen da, Conraden gai obsesiboetako batzuk azaltzen dituena, hala nola gizakiaren bakardadea, haren borroka izadiaren indar kontrolaezinen aurka, kezka moralak…

Ilargi-harria Egilea: Wilkie Collins / Itzultzailea: Antton Olano Ingeles literaturako lehen misterio-eleberri modernoaren aitzindari eta XIX. mendeko garrantzitsuenetakoa da, adituen ustez. Bere egitura narratibo ez ohikoagatik da batez ere berezia. Izan ere, eleberria gutun bidezko narrazio korala dela esaten daiteke: narratzaileak diamantearen desargertzearekin zerikusia duten pertsonaiei gertaerez dakitena idatziz kontatzeko eskatzen die, gertaeren inguruan nork bere ikuspegia emanez…Horrez gainera, azpimarragarria da idazleak bere pertsonaien bidez giza izaeraren alderdi guztiak agerian jarriz eta intrigari azkeneraino eutsiz erakusten duen maisutasuna. Aspaldi esana utzi zuen T.S. Elliot handiak Ilargi-harria dela ingelesez idatzitako detektibe-eleberririk luze eta onena.

Literatura unibertsala

Aprobetxa ezazu uda euskaraz irakurtzeko!