Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen …. Inazio Marko_1.pdf · 2015. 3....

31
Soziolinguistika aldizkaria DOSSIERRA BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa) ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90 Laburpena. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) erakundearen hogeigarren urteurrena iristear zela, mankomunitatearen arduradunek analisi eta gogoeta prozesu bat ireki nahi izan zuten UE- MAren sorrera eta egindako ibilbidea aztertzeko eta etorkizunera proiektatzeko. Gogoetarako ikerketa prozesuaren prestaketa lanak 2008ko amaieran abiatu ziren. Eten baten ostean, 2010ean berriro proiektuari ekin eta prozesua martxan jarri zen, eta sistematizazioaren analisiak, talde fokalak, elkarrizketak, datu- bilketak eta datu-analisiak egin ostean, Gogoeta Prozesuaren Memoria izeneko txostena osatu eta aurkeztu zen 2011ko apirilean UEMAk antolaturiko Hizkuntza-ekologia eta lurralde euskaldunak izeneko topaketan. Artikulu honetan UEMA burututako gogoetarako ikerketa prozesu horren helburuak, planteamendu metodologikoa eta azterketaren emaitza nagusiak azaltzen dira. Hitz-gakoak: erreisilentzia komunitarioa, komunitate sena, udalerri euskaldunak Abstract. When the Association of Basque-speaking Municipal Councils (UEMA) was nearing its 20th anniversary, the people in charge of the association wanted to open up an analysis and reflection process to examine the birth and road covered by the UEMA and to make future projections. The work to prepare the research process for reflection started at the end of 2008. After a break, the project was taken up once again in 2010 and the process was started, and after conducting systematization analyses, focus groups, interviews, data gathering and data analyses, the document entitled Report on the Reflection Process was produced and presented in April 2011 during the meeting on Language Ecology and Basque Territories. This article covers the aims, methodological approach and main results of the analysis of that research process for reflection carried out by the UEMA. Key words: community resilience, community instinct, Basque-spe- aking municipalities. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa J. Inazio Marko Juanikorena EHU/UPV - Euskal Herriko Unibertsitatea

Transcript of Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen …. Inazio Marko_1.pdf · 2015. 3....

  • Soziolinguistikaaldizkaria

    DOSSIERRA

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    Laburpena. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) erakundearen hogeigarren urteurrenairistear zela, mankomunitatearen arduradunek analisi eta gogoeta prozesu bat ireki nahi izan zuten UE-MAren sorrera eta egindako ibilbidea aztertzeko eta etorkizunera proiektatzeko. Gogoetarako ikerketaprozesuaren prestaketa lanak 2008ko amaieran abiatu ziren. Eten baten ostean, 2010ean berriro proiektuariekin eta prozesua martxan jarri zen, eta sistematizazioaren analisiak, talde fokalak, elkarrizketak, datu-bilketak eta datu-analisiak egin ostean, Gogoeta Prozesuaren Memoria izeneko txostena osatu eta aurkeztuzen 2011ko apirilean UEMAk antolaturiko Hizkuntza-ekologia eta lurralde euskaldunak izeneko topaketan.Artikulu honetan UEMA burututako gogoetarako ikerketa prozesu horren helburuak, planteamendumetodologikoa eta azterketaren emaitza nagusiak azaltzen dira. • Hitz-gakoak: erreisilentzia komunitarioa,komunitate sena, udalerri euskaldunak

    Abstract. When the Association of Basque-speaking Municipal Councils (UEMA) was nearing its 20thanniversary, the people in charge of the association wanted to open up an analysis and reflection processto examine the birth and road covered by the UEMA and to make future projections. The work to preparethe research process for reflection started at the end of 2008. After a break, the project was taken up onceagain in 2010 and the process was started, and after conducting systematization analyses, focus groups,interviews, data gathering and data analyses, the document entitled Report on the Reflection Process wasproduced and presented in April 2011 during the meeting on Language Ecology and Basque Territories. Thisarticle covers the aims, methodological approach and main results of the analysis of that research processfor reflection carried out by the UEMA. • Key words: community resilience, community instinct, Basque-spe-aking municipalities.

    Udalerri EuskaldunenMankomunitatea. Hogei

    urteko ibilbidearen azterketa J. Inazio Marko Juanikorena

    EHU/UPV - Euskal Herriko Unibertsitatea

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 203

  • SARRERA�

    UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea 1991n sortu zen, so-ziolinguistikoki euskaldunak ziren udalerriak elkartu eta horiei berenudal administrazioaren barne jardueran zein udalerriko gizarte bizitzaneuskararen erabilera ahalbideratzeko eta herritarren hizkuntza eskubideakbermatzeko zerbitzuak eskaintzeko. Bere xedeari jarraikiz, mankomu-nitateak hainbat programa, zerbitzu eta ekinbide antolatu eta bideratuditu urte guzti horietan.

    Erakundearen hogeigarren urteurrena iristear zela, mankomunita-tearen arduradunek analisi eta gogoeta prozesu bat ireki nahi izanzuten UEMAren sorrera eta egindako ibilbidea aztertzeko eta etorkizuneraproiektatzeko.

    Gogoetarako ikerketa prozesuaren prestaketa lanak 2008ko amaieranabiatu ziren, baina tartean Iñaki Arregi UEMAko koordinatzaileazenaren gaixotasun larria eta zorigaitzeko heriotza suertatu zen, etahorrek geldialdia sortu zuen. Gerora, 2010ean berriro proiektuari ekineta prozesua martxan jarri zen, eta sistematizazioaren analisiak, talde-fokalak, elkarrizketak, datu-bilketak eta datu-analisiak egin ostean,Gogoeta Prozesuaren Memoria izeneko txostena osatu eta aurkeztua izanzen 2011ko apirilean UEMAk antolaturiko Hizkuntza-ekologia etalurralde euskaldunak izeneko topaketan.

    Artikulu honetan UEMA burututako gogoetarako ikerketa prozesuhorren helburuak, planteamendu metodologikoa eta azterketarenemaitza nagusiak azaltzen dira.

    UEMAKO UDALERRIAK ERRESILIENTZIAKOMUNITARIOAREN ADIBIDE

    Erresilientziaren kontzeptua zientziaren eta gizartearen arlo ezberdinetanerabili izan da, presiopeko egoera zailei aurre egiteko materialek edotasubjektu indibidual zein kolektiboek duten gaitasun-ahalmena adie-razteko.

    Hitzaren lehen aplikazio zientifikoak fisikaren arloan aurki daitezke,materialek presioari eusteko eta malgutasunez bere hasierako forma be-rreskuratzeko izan dezaketen kualitatea izendatzeko (Fernandez eta Moran,2012). Ondoren ekologiaren arloan aplikatzen hasi zen (Holling, 1973) al-daketen eta erasoen aurrean sistema ekologikoek bizirauteko izan dezaketenpropietatea adierazteko. Psikologiara ere iritsi zen, egoera gogor edotatraumatikoak pairatu ostean egoera horiek gainditu eta emozionalki be-

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    UEMA - UdalerriEuskaldunenMankomunitatea1991n sortu zen,soziolinguistikokieuskaldunakziren udalerriakelkartu eta horieiberen udaladministrazioarenbarne jardueranzein udalerrikogizarte bizitzaneuskararenerabileraahalbideratzekoeta herritarrenhizkuntzaeskubideakbermatzekozerbitzuakeskaintzeko. Berexedeari jarraikiz,mankomunitateakhainbatprograma,zerbitzu etaekinbide antolatueta bideratu dituurte guztihorietan.

    J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 204

  • rregiteko pertsona batzuk duten ahalmena azaltzeko (Bowlby, 1992; Theis,2003). Azkenik, erresilientziaren kontzeptua arlo sozialera edota komunitarioraere hedatu da, eta Adger-ek (2000) azaltzen duen moduan gizarte erresi-lientziak komunitateek euren azpiegitura sozialean pairatzen dituztenkanpoko txokeak jasateko duten trebetasuna azaltzen du.

    Erresilientzia komunitarioa —edo soziokulturala— Hegoamerikandu bere jatorri nagusia (Suarez Ojeda, 2001). Erresilientziaren kontzep-tualizazio mota honen baitan oinarrizko hiru elementu agertzen dira:txoke-egoera, egokitzapen positiboa eta prozesu dinamikoa (Simpson,2010). Ikuspegi honen arabera, ez da soilik desestrukturazioa edo galeraekarri duen kanpoko gertaerari aurre egitea, baizik eta egoera horrengain dinamikoki eraikitzeko ahalmena ere edukitzea. Zentzu horretan,erresilientea den komunitate baten ezaugarrietako batzuk hauek lirateke:autoestimu kolektiboa, komunitate sena, identitate kulturala, gizarte-umorea, lidergo parte-hartzaileak sortzeko gaitasuna, solidaritatea, …

    Horiek horrela, UEMAn elkartu diren udalerri euskaldunek osatzenduten komunitatea, komunitate erresiliente gisa kontsidera dezakegu,kontzeptu horiek biltzen dituen esanahi eta ezaugarriak bereganatzenbaititu. Hau da, hizkuntza eta nortasun propioa duten herri-komunitateegituratuak dira, hizkuntza horren egituraketa soziala oztopatu edotadesegituratze arriskuan jarri duen kanpoko gertaerak bizi izan dituzte,ondoren horretaz jabetu eta egoerari aurre egiteko prozesu dinamikoakbultzatu dituzte errealitate berriak eraikitzeko. Zentzu horretan, erresi-lientzia komunitarioaren ikuspuntutik azter daitezkeen errealitate etaprozesuak dira.

    1. IKERKETAREN HELBURUA ETA PLANTEAMENDUMETODOLOGIKOA�

    Aipatu moduan, ikerketa-lan honek UEMAren sorrera eta egindakoibilbidea aztertzeko abiatu nahi izan zen gogoeta prozesuari erantzutendio. Hori horrela, lanaren xede nagusi gisa finkatu zen helburua honakohau izan zen:

    • UEMAren izatea fundamentatzen duten indar-ideiak berreraikitzeaeta bere etorkizuneko estrategia proiektatzeko oinarriak ipintzea.

    Helburua garatzeko, azterketa hiru tempus edota planotan dimen-tsionatzea planteatu zen: a) UEMAk izan nahi zuena, b) UEMA izan dena,eta c) UEMAk izan nahi duena.

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    Erresilientziarenkontzeptua

    zientziaren etagizartearen arlo

    ezberdinetanerabili izan da,

    presiopekoegoera zailei

    aurre egitekomaterialek edota

    subjektuindibidual zein

    kolektiboekduten gaitasun-

    ahalmenaadierazteko.

    Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 205

  • Azterketa bideratzeko erabili zen metodologia enfoke kualitatiboanoinarritutakoa izan zen. Analisiaren ardatza Esperientzien Sistematizazioadeitzen den metodologiaren aplikazioa izan zen. Eman ziren urratsak etaplano bakoitzean erabili ziren teknikak, berriz, ondoko hauek izan ziren:

    a) UEMAk izan nahi zuena:1. Analisi dokumentala. UEMAren sorrera argumentatu, justifi-katu, eztabaidatu, erregistratu eta argitaratu zituzten doku-mentuak bildu eta aztertu ziren.2. Talde fokala. Hasierako bultzagile zenbaitekin. UEMAren so-rrerako testuingurua, proiektuaren zergatiak, hasierako asmoak,izandako eztabaidak eta planteatutako diskurtso eta helburuakjasotzeko eta berrinterpretatzeko. Protagonisten narrazioan azal-dutako indar-ideiak identifikatu eta kategorizatu ziren.3. Elkarrizketak. Talde-eztabaidan parte hartzerik izan ez zuenbeste hainbat protagonistarekin, elkarrizketa erdi-egituratuakanalisian sakontzeko eta indar-ideien kategoriak osatzeko.

    b) UEMA izan dena:4. Ibilbidearen sistematizazioa. Bulego teknikoan aritutako tek-nikariekin. Gertaera edo ekinbide nagusiak jaso, testuinguruarenbilakaeraren berreraikuntza egin, ibilbidearen etapa nagusiakidentifikatu, etapa nagusi bakoitzeko protagonistak identifikatuzeta emaitzak bildu ziren. Eta hori guztia SistematizazioarenMapan jaso zen.5. Galdetegia. UEMAren urteetako ibilbidean protagonista izanden hainbat pertsonari pasa zitzaion: protagonista zuzenak(alkate eta zinegotziak) eta testuinguruko protagonistak (insti-tuzioetako euskara arduradunak, euskalgintza, alderdietako ar-duradunak…).6. Talde fokala. UEMAko zuzendaritzako egungo protagonistazuzenekin, aurreko fasean identifikatutako galdera gakoei eran-tzuna emanez sistematizazioa borobiltzeko, bidean ikasitakoajasotzeko, eta, etorkizuneko planteamendu teoriko-praktikoarenoinarrian egon zitezkeen ideia-giltzak, indar-gakoak eta aspektukritikoak identifikatzeko.

    c) UEMAk izan nahi duena:7. Talde fokala. Teknikariekin eta zuzendaritzako eragile zuzenekin,aurretik jasotako ideia-giltzak, indar-gakoak eta aspektu kritikoeninguruan eztabaidatzeko eta UEMAren etorkizuneko proiekzioariburuzko hausnarketa estrategikoaren oinarriak finkatzeko.

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    Zentzu horretan,erresilientea denkomunitate batenezaugarrietakobatzuk haueklirateke:autoestimukolektiboa,komunitate sena,identitatekulturala,gizarte-umorea,lidergo parte-hartzaileaksortzekogaitasuna,solidaritatea…

    Horiek horrela,UEMAn elkartudiren udalerrieuskaldunekosatzen dutenkomunitatea,komunitateerresiliente gisakontsideradezakegu,kontzeptu horiekbiltzen dituenesanahi etaezaugarriakbereganatzenbaititu.

    J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 206

  • 1.1 Esperientzien Sistematizazioa: praktika sozialaberreraikitzeko metodologia

    Esperientzien sistematizazioa gizarte-ikerkuntzarako metodologia bat da,Hego Ameriketako herri-hezkuntzaren eta gizarte garapenerako mugi-menduen inguruan 70eko hamarkadan sortu zena praktika sozialen kuali-fikaziorako hausnarketa teorikoak artikulatzen laguntzeko (Estrada, 2005).Bere sorrera hainbat gobernuz kanpoko erakundek burututako esperien-tzietatik eratorritako arazo, zailtasun eta aukerekin lotuta agertzen badaere, 80/90. hamarkadetatik aurrera bere kontzeptualizazioa garatuz joanzen, arlo akademikoan gero eta gehiago txertatuz eta gizarte-ikerkuntzarakoestrategia metodologiko gisa indartuz. Sistematizazioaren metodologiakgarapen handia izan zuen Latinoamerikan urte horietan eta harremanestuak izan zituen ekintza-ikerkuntza parte-hartzailearen metodologiarekinedota gizarte laneko unibertsitate eskolekin (Alboan, 2004; Jara, 2006).

    Sistematizazioa zer den definitzerakoan azpimarratzen diren ideianagusien artean ondoko hauek daude: sistematizazioa hausnarketakritikoan oinarritzen da, prozesu ordenatua da, esperientzia jakin batenberreraikuntza inplikatzen du, eta, ezagutzaren sorrera ahalbideratzendu (PESA, 2004). Sistematizazioaren xedea, beraz, bizi izandako espe-rientziaren barne logika ulertzera heltzea eta horren inguruan ezagueraberri eta baliotsuak lortzea izango da (Alboan, 2004). Zentzu horretan,sistematizazioarekin bilatzen dena zera da: “Burututakoa neurtzea,martxan jarritako proiektuen gaineko oroimena berreskuratzea, emaitzak etapuntu kritikoak analizatzea, prozesu konkretuak analizatzea testuinguruzabalago baten barruan, praktikatik ikastea, ezaguera berri horiek sortzeapraktikatik bertatik, praktikak hobetzea…” (Alboan, 2004: 21)

    Esperientzien sistematizazioak burutzeko metodologikoki kasuankasura egokitu behar bada ere, badira kontuan hartzeko pauta edo ja-rraibide orokor batzuk. Oro har planteatuta, esperientzia baten siste-matizazioa burutzeko jarraituko diren urrats nagusiak honako hauekizango dira (Bickel, 2006; Borjas, 2003; Coppens eta Van de Velde, 2005;Nina, 2006): 1) egin nahi den sistematizazioaren xedea definitu, 2) Sis-tematizazioaren ardatza zehaztu, lortu nahi den ezagutza adierazikoduen galdera gakoa planteatu, 3) esperientziaren berreraikuntzarakojarraituko den eskema edo formatua finkatu, 4) finkatutako ardatza etaeskema jarraituz esperientzian bizi izandako etapa nagusiak identifikatu,datuak bildu eta ordenatu eta prozesuaren historia berreraiki, 5) espe-rientziaren analisia eta interpretazioa egin, faktore giltzarriak ulertzensaiatu eta esperientziaren barneko logika argitu, eta, 6) egindako analisieta interpretazioetatik eratorritako ondorioak landu eta zabaldu.

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    Helburuagaratzeko,

    azterketa hirutempus edota

    planotandimentsionatzeaplanteatu zen: a)

    UEMAk izannahi zuena, b)

    UEMA izandena, eta c)

    UEMAk izannahi duena.

    Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 207

  • 2. EMAITZAK: HOGEI URTEKO HISTORIARENSISTEMATIZAZIOA�

    2.1 UEMAren Sorrera

    UEMA, jakina denez, 1991n eratu zen ofizialki, Aizarnazabalen burututakobatzarrean. Baina UEMA sortzera bultzatu zuen mugimendua 3 urtelehenago hasi zen, 1988an. Urte horretan Euskal Herrian Euskaraz era-kundeak kanpaina bat abiatu zuen udal elebakarren alde, mozio bataurkeztuz udalerri euskaldunetako udaletan. Mozioa onartu zutenhainbat udalek elkarren artean koordinatzen hasi ziren eta mozioanesaten zirenak abian jartzeko lehen urratsak ematen. Lan guzti horrenondorioz, esan bezala, sortu UEMA-Udalerri Euskaldunen Mankomu-nitatea.

    UEMAko sorreran garaiko gizarte-mugimendu eta udaletako or-dezkari gisa zuzenean inplikatuak egon ziren hasierako hainbat prota-gonistarekin egindako talde-elkarrizketan jasotakoaren arabera, horrelainterpreta daiteke UEMA bezalako erakunde baten sorrera (eraketa, ja-sokundea, …) ezaugarritu eta eragin zuten testuinguru soziolinguistikoaeta erakunde horren beraren zentzua eta funtzioa.

    Testuinguru soziolinguistikoa. Laurogeigarren hamarkadan hiz-kuntzen egoerak Euskal Herriko lurraldean euskararen galbiderakodesoreka-egoera argia erakusten zuen (“oraindik ere gainbehera doa gurehizkuntza…”). Euskara, berezko hizkuntza bada ere, oraindik menpekoagertzen da, ordezkatua eta minorizatua; erdara, berriz, hizkuntza he-gemonikoaren posizioa eta funtzio nagusiak bereganatuak ditu.

    Hala ere, urte horiek euskararen aldeko dinamiken loratzearenurteak dira. Euskararen berreskuratze-prozesuak gorpuztu eta areagotzendira hainbat arlo nagusitan, ekimen egituratu eta esanguratsuen bidez.Euskararen aldeko gizarte mugimenduak jardun zabala eta eragileaerakusten du; administrazioan euskara sustatzeko azpiegiturak, politikaketa programak areagotzen dira; euskararen babeserako lege eta araudiakidazten dira. Eta gizartean euskararen premiaren sentimendua etaaldeko giro zabala nagusitzen da (“..momentu horietan, Franco hil ostekourteetan, sortu huan giro indartsu bat euskararen aldekoa, neurri batean kon-bentzimendua bai, baina beharra ere bai, .. Eta gure hasierako urte haietanjendeak oraindikan bazeukan”).

    Testuinguru zabal horretan bazeuden Euskal Herrian errealitatepartikular batzuk, baziren udal lurralde batzuk biziki euskaldunakzirenak. Udalerri euskaldun horietan euskarak berezko egoera naturalabizi zuen, eta bertako pertsonen sozializazioa eta komunitatearen izate

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    Esperientziensistematizazioagizarte-ikerkuntzarakometodologia batda, HegoAmeriketakoherri-hezkuntzaren etagizartegarapenerakomugimendueninguruan 70ekohamarkadansortu zenapraktika sozialenkualifikaziorakohausnarketateorikoakartikulatzenlaguntzeko.

    J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 208

  • kulturala euskaraz sortu, transmititu eta garatzen zen (“bai, gauzanaturala zen; euskara oso naturala da herri horietan. Gaur egun ere gureherrietan oso naturalki hitz egiten dugu euskaraz”). Baina, hori horrelaizanik ere, herri horietan egoera disfuntzionala gertatzen zen, gizarte bi-zitzaren arlo ez formaletan komunitatearen berezko kultur eta harremanhizkuntza euskara izanik, tokiko administrazio eta zerbitzu publikoenarlo formaletan euskara ez ezik, erdara agertzen baitzen hizkuntza he-gemonikoa.

    Eragileen kontzientzia, konpetentzia eta ekimen-gogoa. Lurralde-komunitatehorietan bizi zen egoera disfuntzionalaren kontzientzia indartzen joanzen, eta desoreka horren aurrean gerora UEMA izatera iritsiko zen mu-gimendua gorpuzten hasi zen. Lehen pausuak Euskal Herrian Euskarazerakundeak eman zituen, zonalde euskaldunetako Udaletara euskarahutsez funtzionatzearen aldeko mozioa onartzeko eskabidea luzatuzuenean. Egindako planteamenduekin ados zegoen hainbat udalek,udalerri mailako erakunde gisa zuten ahalmen politikoa eta konpetentziaerabiliz, mozioa onartu zuten, eta, mozioa onartu ondoren, zenbaitenartean bertan jasotakoa bideratzeko koordinazio tresnak egituratzearieta aldaketarako ekinbideak antolatzeari ekin zioten (“eta horrek, sortugenuen mugimendu horrek, jendea tentsionatu zuen, berehalaxe konturatzenhasi ginelako arazorik gabe euskaraz bizi zitekeela. Eta sentimentu hori,euskararen aldeko sentimendu hori zabaldu zen. Beraz bai borondate politikoa,baina baita sentimendua. Eta sentimendu hori ere joan zen indartzen”).

    Horrela, hizkuntzaren kontzientzia eta sentimendu sozialak jaso etaegoera disfuntzionalari soluzioa emateko konpetentzia bereganatzerakoanerakutsitako borondate politikoa ekintzarako ekimena bihurtu zuten udalhoriek, eta, horrekin guztiarekin, udalerri mailako lurralde-komunitatearenburujabetza linguistikoa dei genezakeena gauzatzen hasi ziren (“Gu hasiginen Euskal Herrian Euskarazen mugimenduak deituta, oso gogo handiarekin.Gero, elebakarrarena proposatu zenean, gure udaletxean eta inguruetan, rekuerdoadaukatena da gogo handiarekin hasi ginela lanean, indar handiarekin. Udaletxeanfoileto eta guztiak erdaraz zeuden, eta kriston ilusioarekin hartu genuen, ‘haualdatu behar da’ eta bolkatu ginela, eta arazorik gabe gainera”).

    Ekimenaren egituratzea. Euskal Herrian Euskaraz erakundeak 1988anaurkeztutako mozioa onartu zuten udalak elkarren artean koordinatzenhasi ziren, Udal Euskaldunak deitu izan zirenen mugimendua sortuz.Hartutako erabakiak betetzeko azpiegitura feta lan teknikoaren beharraantzeman zen berehala, eta horiek bideratzeko Udal Elebakarreklaguntza eskatu zioten Euskal Kulturaren Batzarrea - EKB erakundeari.Erakunde horrek BPZ - Berreuskalduntzearen Planifikaziorako Zerbitzua

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    UEMA, jakinadenez, 1991n

    eratu zenofizialki,

    Aizarnazabalenburututakobatzarrean.

    Baina UEMAsortzera bultzatu

    zuenmugimendua

    hiru urtelehenago hasi

    zen, 1988an. Urtehorretan Euskal

    HerrianEuskaraz

    erakundeakkanpaina bat

    abiatu zuen udalelebakarren alde,

    mozio bataurkeztuz

    udalerrieuskaldunetako

    udaletan. Mozioaonartu zuten

    hainbat udalekelkarren artean

    koordinatzenhasi ziren eta

    mozioan esatenzirenak abianjartzeko lehen

    urratsak ematen.

    Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 209

  • sortu zuen, Udal hauek behar zuten zerbitzu tekniko eta juridikoa es-kaintzeko. Zerbitzuak hasierako lehen urtetan iraun zuen, gerokoUEMAk bere zerbitzu tekniko propioa sortu eta teknikarien kontratuakbere gain hartu zituen arte.

    Udalen arten sortutako koordinazio egiturak nortasun juridikorikez zuenez, motz gelditzen zen eta hainbat arazo formal sortaraztenzuen. Horrela, 1991ko maiatzean UEMA-Udalerri Euskaldunen Manko-munitatea sortzea erabaki zen Aizarnazabalen egindako ekitaldi berezian.UEMAren erregistroa 1992ko apirilean gauzatu zen, Administrazio Pu-blikorako Ministerioan erregistratzerakoan. Mankomunitatea eratzerakoanbi aspektu azpimarra daitezke:

    — Elebakarretik euskaldunera. Esan bezala, hasiera batean udalerrihauek Udal Elebakarrak deitu izan ziren, baina gerora eta UEMAsortzeko unean, udalerri berauek erabaki zuten Udalerri Euskaldunizenpean agertzea (“..hasieran herri elebakarren adierazpena eginbagenuen ere, berehala hasi zen ‘horrek politikoki ez du behar bezala erre-flejatzen euskaldunon edo herri-hizkuntza baten erreflejoa. Gainera, eleba-karrak ez ginela, ez gara elebakarrak ere, eleaniztunak gara eta orduan ezda egokia, ez goaz ghettizatzera ere, ez gara ghetto bat ere’. Eta orduan,askoz hobeto adierazten duela gure izaera politiko-sozial hori, hobetoadierazten duela genion, herri euskalduna izanik”). ‘Elebakar’ hitzamurriztaile eta erraz manipulagarri suertatzen zenez, ez zuelabehar bezala agertzen Mankomunitatearen izaera eta xedea, eta ho-rregatik Udal Elebakarrak deitzetik Udalerri Euskaldunak deitzerapasa ziren: udalean bakarrik ez, udalerri osoan euskaraz bizi nahiduten Udalerri Euskaldunak. — Mankomunitatea eta ez elkartea. UEMA sortzeko garaian, egituraElkarte moduan ala Mankomunitate moduan sortu behar zen sakonaztertu zen. Hasiera batean, bere ezaugarriengatik eta berezitasu-nengatik, zerbitzuen antolaketa hutsa ez zen neurrian eta horibaino gehiago hizkuntza proiektu bat aurrera ateratzeko egiturazen neurrian, egokiago zirudien Elkartearen forma juridikoa hartzea.Baina, dagoenekoz beste Udal Elkarte bat bazegoenez, EUDEL,erakunde berria ez zela inondik ere EUDELen aurka edota alternatibagisa planteatzen garbi gera zedin eta, garaiko giroa kontuan hartuz,interpretazio eta eztabaida politiko ustelak ez sortzearren, Manko-munitatearen egitura aukeratu zen (“..udalen elkartea bazegoen, orduanelkartea baldin bazen nolabait bikoiztu egiten zuela, eta ez zuen hori nahi,eta orduan bereizteko…”).

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    Testuingurusoziolinguistikoa.Laurogeigarrenhamarkadanhizkuntzenegoerak EuskalHerrikolurraldeaneuskararengalbiderakodesoreka-egoeraargia erakustenzuen («oraindikere gainbeheradoa gurehizkuntza…»).Euskara, berezkohizkuntza badaere, oraindikmenpekoagertzen da,ordezkatua etaminorizatua;erdara, berriz,hizkuntzahegemonikoarenposizioa etafuntzio nagusiakbereganatuakditu.

    J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 210

  • Proiektuaren filosofia eta xedea. Udalerri euskaldunen mugimenduarenabiapuntuan herri horietan bizi zen egoera anormalari, lehen aipatutakodisfuntzioari, buelta ematearen premia zegoen (“..herri euskaldunakerabat, orduan, guztiz arrazoitsua eta beste esplikaziorik behar ez zuena …,normala ez zena zen bizi ginen bezala, udalean guztiz erdaraz eta herritarguztiei eskutitzak eta erdaraz bidaliz; eta hori ez zen normala”). Herri eus-kaldunak hala ziren izatez (“de hecho”), eta hala izan nahi zuteneskubidez ere (“de derecho”), osoki eta arlo guztietan.

    Zentzu horretan, proiektuaren filosofia hasieratik oinarritu zuenerreferentzia garrantzitsu bat Euskararen Legearen 8.3 artikuluaren iz-piritua izan zen; hau da, Epaitegi Konstituzionalak indargabetu zueneta euskaldun ziren udalerrietan euskara hutsez funtzionatzeko aukerajasotzen zuen 10/82 Euskararen Legearen 8.3 artikulua, horrela zioena:“.. udalaren gizarte-hizkuntzazko egoera dela eta, herritarren eskubideenkaltetango gerta ez dedinean, herri agintariek, Toki-Arduralaritzaren alorrean,euskara bakarrik erabili ahal izango dute”. Horrela, udal horien filosofiaaipatu artikuluaren funtsa jaso eta Udal Arautegiaren forma juridikoaemanez, praktikara eramateko erabakia hartzea eta bidea egitea izanzen. Erabaki horretan, berriz, planteamenduaren filosofia garbi adieraztenzuten bi ardatz azpimarratzen ziren:

    — Bat, pertsonak errespetatuz euskarak herritar guztien elementuintegratzailea izan behar zuela, eta hala izan zedin saiatuko zelaUdala. Beraz, integrazioa eta diskriminazioa (“..orduan, hor geneukan% 10-15 edo horrela erdelduna zena .. Hor beti esaten zana edo esatengenduna, ideia zan behintzat, hor % 15 horrek probleman bat baeuken,berak eskubidea zuela erderaz eskatzeko. Orduan bai euskeraz eta erderazitten zitzaion, orduan ez zen diskriminatzailea. Ez zuen jartzen % 100euskeraz ingo dotzugu eta zu hor konpon, ez, hori argi ipintzen zuen lehe-nengotik”). — Bigarrena, epe bat finkatzen zela udal-administrazioko zerbitzuakordenantza horietara xedatzen zenera egokitzako. Beraz, prozesumailakatua eta epekatua.

    Adierazgarri dira bi puntu horiek, bertan azaltzen baita nola ulertzenzen prozesua: integratzailea eta epekatua. Herri horietan ez zen inorbaztertua geldituko, alderantziz, euskara tresna ezin hobea izango zenhurbiltzen zen guztia bertan integratzeko. Gainera, erabaki horiekin ezzen dena bat-batean irauliko, epeak markatzen ziren erabakitakoakprogresiboki prozesu leun eta gehitzaile baten buruan gauzatzeko.

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    Lehen pausuakEuskal Herrian

    Euskarazerakundeak

    eman zituen,zonalde

    euskaldunetakoUdaletara

    euskara hutsezfuntzionatzearen

    aldeko mozioaonartzeko

    eskabidea luzatuzuenean.

    Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 211

  • Filosofia hori oinarri, udalerri euskaldunen mugimenduaren xedenagusiak hiru ardatz nagusiren inguruan definitu ziren:

    1. Disfuntzio egoera gainditzearekin zer ikusia zuen ardatza. Hauda, bertako komunitatearen berezko euskarazko izate kulturalareneta herritarrek herri mailako espazio formaletan erdaraz jardunbehar izatearen arteko bretxa gainditzea (“..euskara oso naturala daherri horietan .. , baina bizi ginen egoera ez zen normala ta naturala”).Eta bide horretan, herri horietan euskararen erabilera arlo sozialguztietara zabaltzea eta erdarek betetzen zituzten funtzio formalakere euskararako bereganatzea. Ardatz horri Herrien Barne Trinkotzearenardatza dei dakioke.2. Euskaraz naturalki eta osoki biziko zen lur-gune bat egituratzearekinzer ikusia zuen ardatza. Hau da, udalerri euskaldun guztien arteaneuskara nagusi izango zuen lur-gunea eratzea (“..euskarak lurraldebat behar zuela, lurralde bat euskara hutsean biziko zena euskerak iraunbehar baldin bazuen. Alde horretatik, kontutan izan zen herri euskaldunekesfuertzo hori, lan hori egin behar genuela. Eta lurralde hori ahalik etagehien zabaltzen joan, bestela hizkuntza difuminatuta gelditzen dalako..”).Lur-gune bat, bertako hizkuntzaren sorkuntza eta baliakuntza na-turalari eta hedatze funtzional erabateko eta orekatuari esker, erre-ferentziala bihurtuko litzatekeena Euskal Herrian maila globaleanagertzen den desoreka linguistikoari kontrapisu bat jartzeko etanormalizazio orokorrari laguntzeko. Ardatz horri Herrien arteko Lu-rralde-sarearen Trinkotzearen ardatza dei dakioke.3. Garapen sozio-ekonomikoarekin zer ikusia duen ardatza. Hauda, udalerri euskaldunek herri gisa sozialki bizirik jarrai dezaten,herri horien garapen sozio-ekonomikoa eta soziokulturala bultzatzea.Ardatz horri Herriak Ahalmentzearen ardatza dei dakioke.

    Horrela, eta une hartan kontzeptu hauek erabili ez bazituzten ere,esan dezakegu udalerri euskaldunek euren burujabetza linguistikoagauzatzerakoan, UEMA mankomunitatea egituratu eta aipatu hiruxede-ardatzak landuz udalerri euskaldunek osatzen duten Arnasgune(Zalbide, 2009) linguistiko kulturalen lurralde-sarea osatzeari eta ahal-mentzeari ekin ziotela.

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    1991komaiatzeanUEMA –UdalerriEuskaldunenMankomunitateasortzea erabakizenAizarnazabalenegindako ekitaldiberezian.UEMArenerregistroa1992ko apirileangauzatu zen,AdministrazioPublikorakoMinisterioanerregistratzerakoan.Mankomunitateaeratzerakoan biaspektuazpimarradaitezke.

    J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 212

  • 1. irudia: UEMAren jatorria, izaera eta funtzioa

    2.2 UEMAren Ibilbidea

    UEMAren ibilbidea gorabeheratsua eta hainbatetan konplikatua izanda. Hogei urteko ibilbide horretan lan asko egin da eta, zalantzarikgabe, erakundea sendotzen joan da, 1991ean zena eta 2011an izaterairitsi zena ez da gauza bera.

    Gogoeta prozesuan UEMAko teknikariekin egindako ibilbidearensistematizaziorako analisian, eta aurrera azaltzen den sistematizazioareneskema zabalean ikus daitekeen moduan, UEMAren 20 urteko ibilbidehorretan izan diren aspektu nagusien datuek eta informazioa jaso diramodu eskematikoan, hala nola: epealdi bakoitzean lehendakari izandakoenizenak eta herriak, UEMAko kide diren herrien altak eta bajak, ekipoteknikoaren bilakaera, bideratutako egitasmo nagusiak, tarte horretanizan diren gertaera esanguratsuak, eta ibilbidean bereiz daitezkeenfase nagusiak, eta guztia denboran kokatuz.

    Lehendakariak. Hogei urtetan eta 2011ra bitartean, UEMAk 6 lehen-dakari izan zituen. Lehena, Altzoko Antton Iztueta izan zen, 1991tik1995era. Bigarrena, Leitzako Mikel Ilarra, 1995etik 1999a arte. Hirugarrena,

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 213

  • Bermeoko Kontxi Gabatxo 1999tik 2003 arte. Hurrengo epealdian, 2003tik2006a bitartean, bi lehendakari izan ziren, Lekeitioko Jose Mari Cazaliseta Ondarruko Miren Urresti. Jarraian, eta 2006-2007ko tarte laburrean,berriro Kontxi Gabatxo aritu zen. Azkenik, 2007-2011ko legealdian, Au-lestiko Jon Bollar izan zen UEMAko lehendakari. Euren jatorriari dago-kionez, bat gipuzkoarra da, bat nafarra eta beste lauak bizkaitarrak.

    Ekipo teknikoa. Hasierako lehen urtetan, UEMAk ez zuen berezerbitzu tekniko propioa izan, Euskal Kulturaren Batzarrea-EKB era-kundearekin kontratatutako BPZ zerbitzua erabili zuen. Gerora, 1998an,UEMAk teknikarien kontratuak bere gain hartu eta bere egitura teknikoapropioa sortu zuen. Hasieran bi langile izan baziren, 2000. urtean jauzihandia eman zuen eta 2 langile izatetik 5 izatera pasa zen ekipoteknikoa, hau da, bikoiztu baino gehiago, % 250ko hazkundea. Hazkundehori lotuta dago urte horietan UEMAko kide izatera pasa ziren herriengorakadarekin eta egitasmoen arloan abiatu ziren lan eta ildoen area-gotzearekin. Teknikari batek adierazi moduan “..erakundearen hazkundeaklangile gehiagoren premia ekarri zuen, baina, pertsona gehiago egoteak aldiberean ekarri zuen proiektu gehiago bideratzea ere”. 2003an beste bi langilekontratatu ziren eta zazpi izatera iritsi ziren (% 350ko hazkundea ekipoteknikoan 1999-2003ko legealdian), eta, horretaz gain, beste hiru langilearitu ziren lanaldi mugatuarekin proiektu espezifikoak bideratzen. Hu-rrengo legealdian gutxiagotu egin zen ekipo teknikoa osatzen zuenlangile kopurua eta bost izatera pasa ziren. Azterketa honek jasotzenduen azken legealdian, berriz, taldea indartu egin zen berriro Nafarroakoherrien ardura duen teknikari berriarekin, eta sei izatera pasa ziren.

    2. irudia: UEMAren jatorria, izaera eta funtzioa

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    Proiektuarenfilosofiahasieratikoinarritu zuenerreferentziagarrantzitsu batEuskararenLegearen 8.3artikuluarenizpiritua izanzen; hau da,EpaitegiKonstituzionalakindargabetu zueneta euskaldunzirenudalerrietaneuskara hutsezfuntzionatzekoaukera jasotzenzuen 10/82EuskararenLegearen 8.3artikulua, horrelazioena: “…udalaren gizarte-hizkuntzazkoegoera dela eta,herritarreneskubideenkaltetango gertaez dedinean, herriagintariek, Toki-Arduralaritzarenalorrean, euskarabakarrik erabiliahal izangodute”.

    J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 214

  • Aipatzekoa da 2010ean gertatu zen Iñaki Arregi UEMAko langileeta koordinatzailearen gaixotasuna eta heriotza. Iñaki Arregi hasierahasieratik egon zen UEMAn eta funtsezko rola bete zuen erakundearengarapenean. Bere galerak eragin handia izan zuen UEMAren barrukofuntzionamenduan, beste langile batek esan moduan “..Iñakirenak bifase markatu ditu UEMAn: Iñakirena eta Iñaki ostea, sorreratik Iñaki gaixotuarte, eta ondorengoa. Bera zen UEMAko pertsona erreferentea”.

    Herrien bilakaera. UEMAren bilakaera azaltzen duen datu garrantzitsubat UEMAko partaide diren herrien kopurua eta bilakaera da. Urteguzti horietan 76 udal izan dira UEMAko kide. Horietatik 16k (% 21,1),uneren batean baja eman eta kide izateari utzi zioten; hau da, inoizpartaide izan diren udalen bostenak utzi egin du. Baja horretarakoarrazoi ezberdinak agertu izan dira, kasu batzuetan epai baten ondoriozbehartuak izan dira, beste batzuetan beren borondatez arazo ekonomikoakedo antzekoak direla medio, beste zenbait kasutan berriz, erabakipolitikoa dei genezakeenaren ondorioz utzi dute. Hori horrela, UEMAosatzen duten herrien partaidetzaren bilakaera positiboa izan diralegealdiz legealdi, ondoko grafikoan ikus daitekeen moduan. Lehen le-gealdian, 91-95 bitartekoan, 24 herri izatera iritsi ziren, kopuru horiemendatzen joan zen eta 2007-2011ko legealdian UEMAko partaideziren herrien kopurua 60ra iritsi zen.

    3. irudia: UEMAren herriak, bilakaera

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    UEMArenibilbidea

    gorabeheratsuaeta hainbatetan

    konplikatua izanda. Hogei urtekoibilbide horretanlan asko egin daeta, zalantzarik

    gabe, erakundeasendotzen joan

    da, 1991ean zenaeta 2011an

    izatera iritsi zenaez da gauza bera.

    Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 215

  • EDB - Euskararen Datu Basearen arabera, Hego Euskal Herrian 140bat udalerri daude biztanleen % 70 baino gehiago euskaldun dituztenak,hau da, udalerri euskaldun gisa kontsidera daitezkeenak. Horrek esannahi du, UEMAko partaide izan zitezkeen udalen euskaldunen % 42,9dela egun bertako kide, eta beste % 57,1 oraindik ez.

    2011ean UEMAko kide ziren herrien kokapenari dagokionez, etaehunekoetan azalduta, Arabakoa zen bat, %2 suposatzen duena. Nafarroaeta Bizkaia antzera zebiltzan, UEMA osatzen zuten herrien %20Nafarroan kokatua zegoen eta %22 Bizkaian. Gehiengoa berriz, % 56,Gipuzkoan zegoen kokatua.

    4. irudia: UEMAko herrien kokapena

    Bideratutako egitasmoak. Ugariak izan dira hogei urte horietan UEMAkbideratu dituen egitasmoak eta lan-ildoak. Lehen urtetan egindakoaknagusiki udal barruko datu bilketak, hizkuntza eskakizunak eta hasierakoerabilera planak lantzearekin zer ikusia zuten, nahiz eta laster abiatuziren herri mailako beste ekimen batzuk, hala nola Kultur ElejiraUEMAko herrietako artistekin edota Merkataritzak Kanpainak. 1999kolegealdian, lehen aipatutako hazkundearekin batera, egitasmoen gorakadanabarmena ezagutu zuen UEMAk: planen ugaritzea AEBMET metodo-logia aplikatuaz, trebakuntzak eta alfabetatzeak, espediente ereduenlanketak, komunikazioa eta irudiaren berrikuntza, Iparraldean elkarlanaKonfederazioarekin, merkataritza eta kultur kanpaina berriak, .. etab.Gerora beste batzuk etorri ziren, hala nola, ekintza planak eta herri txi-kietako plan egokituak, EBPNn sartzea, alfabetatzeak herrietan, hizkuntzairizpideen dekalogoaren lanketa edota etorkinen integraziorako Etorribarriak programa eta Auzoko bezalako egitasmoak.

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    Teknikari batekadierazi moduan«…erakundearenhazkundeaklangilegehiagorenpremia ekarrizuen, baina,pertsona gehiagoegoteak aldiberean ekarrizuen proiektugehiagobideratzea ere».2003an beste bilangilekontratatu zireneta zazpi izaterairitsi.

    J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 216

  • Egitasmo horiek guztiak sailka ditzakegu eta kokatu, ondorengoirudian ikus daitekeen moduan, honako kategoria hauetan: Hizkuntzapolitika, Esku-hartzea udaletan, Esku-hartzea herrietan, Elkarlana, Formazioa,Baliabideak, Eragintza eta Komunikazioa.

    5. irudia: UEMAk bideratutako egitasmoak

    Faseak UEMAren bilakaeran. Teknikariekin egindako sistematizaziorakoanalisiaren arabera, UEMAren hogei urtetako bilakaeran hainbat fasebereiz daitezke. Fase horiek, hala ere, ezberdin ikusten dira analisiaplano teknikoan oinarritua egin ala plano politikoan oinarritua egin.

    Plano teknikoaren enfokeari erreparatuz gero, lau fase berezitudira egindako analisian: 1) Oinarriak, 2) Enfoke teknikoa, 3) Sendotzea etaespezializazioa, eta 4) Nora eza. Lehenak gutxi gora behera 1991tik 1997rabitarteko tartea hartuko luke, hasierako fasea da Oinarriak finkatzearenfasea, lehen gogoetak eta helburuak finkatzearena eta lehen datuakjaso eta lanak abiatzearen unea. Bigarrenak 1997tik 2000 arteko tarteahartuko luke, gauzatze fasea eta erabilera planak sortzearen tartea da,Enfoke teknikoa eta metodologia jakin bat aplikatuz planetan zentratutakoa.Hirugarrenak 2000tik 2005a arteko tartea hartuko luke, UEMAren haz-kundearen fasea da, teknikari kopurua areagotu egiten da eta horrekekartzen du erakundea Sendotzea eta espezializazioa teknikarien eginki-zunetan, administrazio alorrean ez ezik udalerrietako beste arloetara

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 217

  • zuzendutako esku-hartzeak, gerora ekintza planak, indartu eta ugarituegiten dira. Azken fasea 2005etik 2010era, norabide garbi bat ez eduki-tzearen fasea izan zen, egitasmoek jarraitzen zuten eta berriak ereabiatzen ziren, ekintza planak areagotzen ziren herri txikietan, erabileraplanak udal sartu berrietan, EBPNn sartzen zen, etorkinei zuzendutakoprogramak burutzen ziren, etab., Aldi berean nolabaiteko estankamenduaere antzematen zen, herri batzuetan aurrera egin eta goia jo zutelako,eta zer gehiago egin garbi ez zegoelako, beste herri batzuetan, berriz,aurrera egin ezinik zebiltzalako. Oro har, beraz, fase honetan erakundeaindartsu egon arren eta lanean gogor jardun arren, ipar baten falta su-matzen ze, Nora eza sentitzen zen.

    Plano politikoaren enfokeari erreparatuz gero, lau fase orokorberezitu dira egindako analisian: 1) Funtsezko adostasuna - Lankidetza, 2)Ilegalizazioaren gatazka eta ezintasun politikoa, eta 3) Sosegua. Lehenaproiektua abian jartzearen eta lehen urratsak ematearen fasea izan zen.Fase honetan UEMAk planteatzen zuen proiektuaren inguruan, gehiagoala gutxiago, Funtsezko adostasuna agertzen zen UEMA osatzen zutenudaletako alderdien artean. Fase hori asko markatu zuen estatuarekinizandako arazo juridikoak. Baina horren aurrean, proiektuan sinestenzuten pertsonen, udal ordezkari politikoen arteko lankidetza nabarmentzenzen. Fase honen amaieran, bestalde, azpimarratzekoa da Lizarra-Garazikoakordioarekin gizartean sortutako euforia politikoa eta alderdi abertzaleenarteko adostasun maila, horrek ondorio positiboak izan baitzituen UE-MAren garapen eta hazkundean. Bigarren fasea, Gatazkaren eta Ezintasunpolitikoaren fasea izan zen. Batetik estatuak bideratu zuen ezker abertza-learen aurkako ilegalizazioaren gatazka politikoa gertatu zen, bestetik,UEMAren zuzendaritza organoetan barne gatazka sortu zen. Kudeaketaeta gidaritza politikoaren falta eta ezintasun politikoa nabaritu ziren.UEMAren agerpen publikoak proiektuarekin lotuak baino liskar politikoeta gatazkarekin lotuak agertzen zen. Horrekin batera, urte horietaneuskalgintzaren eta beste hainbat euskal erakunderen aurkako erasoakgertatu ziren, eta horrek UEMAko langileen artean bere lana beldurhandiz bizitzea ekarri zuen, horrek egunerokotasunean duen eragin ne-gatiboarekin. Hirugarren fasea, berriz, Soseguaren fasea izan zen. Ilegali-zazioaren gatazkaren eragina UEMAko zuzendaritza organoetan baretuzen. Bestalde, UEMAren hasierako proiektuarekin engaiatutako sektorepolitikoak hartu zuen zuzendaritzaren ardura, gatazka giroa desagertuegin zen eta zuzendaritza organoetara lasaitasuna eta sosegua itzulizen. Proiektua berriro zentratu zela esan daiteke.

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    UEMArenhasierakoproiektuarekinengaiatutakosektorepolitikoak hartuzuenzuzendaritzarenardura, gatazkagiroa desagertuegin zen etazuzendaritzaorganoetaralasaitasuna etasosegua itzulizen. Proiektuaberriro zentratuzela esan daiteke.

    J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 218

  • 6. I

    rud

    ia:

    UE

    MA

    , sis

    tem

    atiz

    azio

    aren

    map

    a

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 219

  • Ibilbidean izandako hutsuneak eta lorpenak. Hogei urtetan UEMAk lanasko eta bide luzea egin du. Aipatu moduan, bide horretan eta lan-ildougari jorratu eta egitasmo anitz gauzatu ditu. Egindako lanak emaitzakizan ditu, lorpenak izan dira, baita hutsuneak ere. Bileretan eta elka-rrizketetan jasotakoaren arabera, hauek dira identifikatu diren hutsuneaipagarrienak eta erdietsi diren lorpen nagusiak:

    Lorpen nagusiak

    Dokumentu honen hasieran azaltzen den moduan, udalerri euskaldunenmugimenduaren xede nagusiak hiru ardatz nagusiren inguruan definituziren. Ardatz horiei erreferentzia egiten badiegu, zera esan dezakegu:

    1. Herri horietan gertatzen zen disfuntzio egoera gainditzeari da-gokionez, lorpenak nabariak eta esanguratsuak izan dira.

    — Udalak. UEMArekin lanean jardun duten Udalen funtziona-menduan urrats erabakigarriak eman dira, eta hainbatetan jadaudalaren funtzionamendu formala (aktak, espedienteak, ira-garpenak, bandoak …) eta herritarrekiko harremanak guztizeuskaraz izatera iritsi da. Kontuan hartu behar da abiapuntuazela “beren jarduna erabat erdaraz zuten udalak, jardun idatzianbehintzat, % 100 erdaraz” eta orain, berriz, udal askoren “funtzio-namendua guztiz euskaldundu da”. Adierazgarria da, esate baterako,Kontseiluaren “Udalen Hizkuntza-politika Rankinga”ren lehen laupostuetan dauden udalak UEMAko partaide direla edo izandirela. Eta horiek udal handiak dira, emaitza hau askoz nabariagoada hainbat udalerri txikitan. — Gainontzeko arlo publikoak. UEMAren jardunak eraginaizan du herrietako gizarte bizitzaren bestelako arlo publikoetan,eta urratsak eman dira bertako merkataritzan, jatetxeetan, kulturekimenetan, …— Kontzientzia. Galdeketari erantzun dion hainbat zinegotzirenustez, UEMAren planteamenduak eta egindako lanak, hautetsienartean euskararen aldeko sentsibilizazioa handitzea ekarri du.Hautetsiek eta udal langileek euskaraz funtzionatzearen ga-rrantziaz kontzientziatzen lagundu du eta horretarako bideaerakutsi du (“..aurretik inork ez zuen pentsatzen hizkuntza eskubideetan,ez zitzaion garrantzirik ematen hizkuntzari, duela urte batzuk bigarrenmailako kontua zen euskara, eta ez dut esango orain dagokion garrantziaematen zaionik, baina agerikoa da aurrerapauso nabarmenak egindirela. Bestalde, herritarrak sentsibilizatzen ere lagundu du”).

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    UEMArekinlanean jardunduten Udalenfuntzionamenduanurratserabakigarriakeman dira, etahainbatetan jadaudalarenfuntzionamenduformala (aktak,espedienteak,iragarpenak,bandoak …) etaherritarrekikoharremanakguztiz euskarazizatera iritsi da.

    J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 220

  • — Egin daiteke. UEMA barruko udalen jardunak erakutsi dueuskaraz lan egin eta bizi daitekeela, “posible dela euskara hutseanlan egitea eta gainera herri horretako erdaldunen kexa barik, haiei erezerbitzua emanez euren hizkuntzan, UEMAren aukera baliagarriadela eta aurrerakoia”. Eta herri txikietan bezala, herri handietanere funtzionatu duela, “herri batzuk txikiak dira, baina beste batzukez txikiak ere badaude eta agian herri txikietan lortzen dena % 100 da,baina herri handietarako ere formula baliagarria da, azken finean eus-kaldunekin euskaraz funtzionatzen duzu eta hala eskatzen duenarekinbietan bidaltzen diegu. Adibidez gure udalean, igortzen duzu euskarazeta ez dakienak edo nahi duenak eska dezake eta orduan bi hizkuntzatanematen zaio, lehenetsi euskara eta gero gaztelera”. Eta udaleanbezala beste arloetan ere, “gurea bezalako herrietan posible dabizitzaren arlo gehienetan euskaraz funtzionatzea, normaltasundezentez eta naturaltasunez”. Jasotako erantzunetan pertzepzioorokorra da normaltasun hori, “euskara normaltasun osoz lan etazerbitzu hizkuntza izatea. Herritarrek normaltasun osoz hartu duteudal administrazioaren hizkuntza euskara izatea”. Ez hori bakarrik,zenbaiten ustez herritarren aldetik aldeko jarrera izateaz gain,udalak hartutako erabakiarekin nolabaiteko harrotasun senti-mendua ere antzematen da: “herritarrek pozik hartu zuten erabakiaeta nik uste harro daudela udalerri euskalduna delako eta euskarazizaten ditugulako harremanak udalarekin”, “oro har aldeko jarreradagoela uste dut, baita harrotasun puntu bat ere, kasu batzuetan”.Horrek guztiak, bestalde, badu bestelako eragin bat, hizkuntzariprestigioa eta kategoria ematen dion neurrian. — Prestigioa. Jasotako erantzunen arabera, UEMAren jardunakeragina izan du oso garrantzitsua den beste aspektu batean,hau da, hizkuntzaren prestigio sozialaren aspektuan. Esandakoenarabera, UEMAren bidez egindako lanak “seriotasuna eman dioeuskara munduari udal administrazioan eta bertako agente garrantzi-tsuenetarikoa bilakatu da”. Horrek udalaren “izaera euskaldunarikategoria” eman dio, eta hizkuntzarekiko pertzepzioan euskararenprestigioa indartzea ekarri du (“..euskararen prestigioak gora egindu nabarmen”, “..eta hori zelan? Lan-hizkuntza euskara izanda,erabilera arrunteko hizkuntza euskara izanda udal barruan”).— Burujabetza. UEMAko udalerriek hartzen duten erabakiarekineta bideratzen duten prozesuarekin, hizkuntzaren alorrean bu-rujabe izan nahi dutela erakusten dute. Estatuaren aldetikurtetan jasan diren helegiteak eta oztopoak handiak izan dira,

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    Euskaraz lanegin eta bizi

    daitekeela,«posible dela

    euskara hutseanlan egitea etagainera herri

    horretakoerdaldunen kexa

    barik, haiei erezerbitzua emanez

    eurenhizkuntzan,

    UEMAren aukerabaliagarria dela

    eta aurrerakoia».Eta herri

    txikietan bezala,herri handietanere funtzionatu

    duela.

    Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 221

  • eta UEMAren jarduna baldintzatu dute hainbatetan, bainaemandako soluzioen bidez eta hartu izan diren erabakiekin “le-gearen babesik ez izan arren, herriei euskara hutsean funtzionadezaketela erakutsi die”. Horrela euren burujabetza linguistikoagauzatuz.

    2. Euskaraz naturalki eta osoki biziko zen lur-gune bat egituratzearidagokionez, lorpen aipagarriak izan dira.

    — Lurralde-sarea. UEMAk, mankomunitate gisa sortutako az-piegiturarekin eta bideratutako jardunekin, udalerri euskaldunenarteko sarea egituratzeko berebiziko urratsak eman ditu (“UEMAkkezkak eta ekimenak partekatzeko gune bat ekarri dio udalari”), etabertara bildutako 60 udalerrik barnebiltzen duten lurralde-sarearen bitartez, naturalki eta tokiko funtzio-espazio guztietaneuskaraz sortu eta garatzen den komunitate kontziente eta ak-tiboaren eremua osatze bidean jarri da. Esan behar da hala ere,eremu hori ez dela oraindik erabat trinkotu, eta ez duela lurraldebaten konfigurazioa bereganatu. — Arnasguneak. UEMAk udalerri euskaldunek euskararen be-raren biziraupenerako, biziberritzerako eta erabateko normali-zaziorako duten garrantziaz jabetzen lagundu du (“gunehoriengatik ez balitz, euskara askoz ahulago egongo litzateke eta eus-kararen kalitatea kaxkarragoa izango litzateke. Nik uste dut UEMAkoherriak eta oro har herri euskaldunak direla euskararen bermea biharkoEuskal Herriarentzat”). Udalerri euskaldunak hizkuntzaren arnasgunegisa kontsideratzen hasi dira eta UEMAk osatzen duen lurral-de-sarea erreferentziala bihurtu da erabat (“euskaraz bizi denudalerri erreferentziazko adibidea da, batez ere gertuko herrientzat.Bizikidetza eredua ere bagarelakoan nago. Euskararen garapenarenkatalizatzaileak izan gaitezke”). UEMA sostengua izan da arnasgunehorien eremua babesteko, trinkotzeko eta garatzeko: “gure herriaberez da arnasgune bat, eta Udalaren helburua hori horrela mantentzeada; ildo horretatik, udalak ezinbestekoa duen babesa eta laguntza es-kaintzen dizkigu UEMAk”.

    3. Herri horien garapen sozio-ekonomikoa eta soziokulturala bul-tzatzeari dagokionez, berriz, lorpenak ez dira hain nabarmenakizan. Arlo sozio-ekonomikoan egindakoa, zerbait egin bada ere,anekdotikoa izan dela esan daiteke, ez da arlo honetan sakontzekomodua izan. Arlo sozio-kulturalean egindako gehiago izan da, az-pimarratzekoa Kultur Elejira, herri hauetako artistei eta kultur sor-tzaileei sarea eta aktuaziorako plazak eskainiz, herri hauetako sor-

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    UEMAk,mankomunitategisa sortutakoazpiegiturarekineta bideratutakojardunekin,udalerrieuskaldunenarteko sareaegituratzekoberebizikourratsak emanditu

    J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 222

  • kuntza eta bizitza indartzeko eman duen aukera. 4. Aurrekoaz gain, elkarrizketetan aipatu diren beste lorpen batzukizan dira:

    — Zerbitzua. UEMAk udal askori bestela edukiko ez lukeeneuskararen arloko zerbitzu eta laguntza teknikoa eskaini die.Horri esker, udal barruko erabilera planak, EBPNko planak,hornitzaileekiko harremanak, udal-langileen trebakuntza, etaudalez kanpoko beste hainbat programa bideratu ahal izandira. Zenbait kasutan gainera, gestionatutako laguntzen bidezUEMAk dirua lortzeko ere balio izan die hainbat herri txikiei. — Aitzindaritza. UEMA aitzindaria edo lehenetarikoa izan daekimen askotan: erabilera planak egiten, Jaurlaritzaren programakbideratzen, etorkin etorri berrien harrerarako lanketan, herritxikietako kulturaren hedapenaren ikuspegian, …— Hizkuntza argia. Hasieratik bideratutako administraziohizkera erraza eta argiaren filosofia eta egindako lana trebakuntzaneta aplikazioan.— Norabidea markatzea. UEMAk udalerri euskaldunentzakogida argia izan da, egungo GPSa, eta nolabaiteko iparra eta no-rabidea markatu die (“UEMAk iparra markatu du, euskaraz bizitzeasinesgarri eta lorgarri bilakatzen lagundu du”).— Ametsa. Teknikariek egindako analisian jasotakoaren arabera,UEMAk “engantxatu” egiten du, “topatzen duzulako foro bat benetanlaguntzen dizuna”. Erakunde administratibo bat da, baina proiektubat ere bai, ideia bat, amets bat, “eta horrek egiten du erakargarri”.Beren esanetan UEMAk militantzia kutsua du, filosofia batdauka atzean eta horrek “erakundeko partaide sentiarazten du”.

    Arazo edo hutsune aipagarrienak:

    Egindako lanak asko izan dira eta erdietsitako lorpenak ere ugari, ikusidugun moduan; baina hogei urtetako bide horretan izan dira ere hu-tsuneak edota arazoak. Aipagarrienen artean honako hauek:

    • Sozializatzen ez asmatzea. UEMA zer den, zer nolako funtzioabetetzen duen udalerri euskaldunen lurralde-sarea osatzerakoan,ze lanak egiten dituen eta zer nolako lorpenak erdiesten dituen so-zializatzen ez jakitea edo asmatzea (“herriz herri hori egiten ez duguasmatu jendeari helarazten, jende gehienak ez daki zer den UEMA etaberen herria UEMAn dagoenik ere, hortan ez dugu asmatu, hutsegite la-rrienetakoa hori izan da”). Plano teknikoan lan handia egin da eta

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    Herri horiengarapen sozio-

    ekonomikoa etasoziokulturala

    bultzatzearidagokionez,

    berriz, lorpenakez dira hainnabarmenak

    izan.

    Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 223

  • udaletan hasierako egoeratik gaur arte aurrerapen handiak emandira, baina “ez da jakin hori saltzen edo jendeari horren berri ematen”, ezeta arlo politikoan hori azaltzen: “ez da asmatu lurgune euskaldunarenideia hori sozializatzen eta horren aldeko atxikimenduak lortzen esparrupolitiko zabalean”.• Gatazka politikoa. UEMAren baitan esparru politiko ezberdinenarteko gatazka izatera iritsi den barne lehia politikoa egon da unebatean. Kooperazio planteamendua baino, konpetentziarenakgailendu dira, eta horrek ondorio negatiboak izan ditu proiektuarengarapenean eta eguneroko lanean. Zinegotzi batek dioen moduan“banderizoen guduxken irudia gailendu da mankomunitatearen inguruan;UEMAk, badakit esatea dela errazena, horren gainetik kokatu beharkoluke, politikokeriak gainditu, ahal den heinean”.• Estatuaren erasoa. Bi planotan, lehenik UEMaren estatutuen etaudalek onartutako euskara ordenantzen aurka helegiteak sartu izandituenean, horrek proiektua oztopatu eta moteldu egin izan du etaerantzunak eta soluzioak bilatzen energia asko desbideratu beharizatea ekarri du. Bigarrenik, ezker abertzalea ilegalizatu eginduenean, horren ondorioz sektore politiko oso bati udaletan partehartze normala eragotzi egin zaio eta barne tentsioak eta gatazkakareagotzea ekarri du.• Zerbitzu izaeraren gehiegizko pisua. Bere ibilbidean, oinarrizkoikuspegia eta xedeak zabaltzearekin batera, UEMAk normalkun-tzarako zerbitzuak eskaintzen eta garatzen joan da gero eta gehiago.Horrek arrisku bat sortu du UEMA zer den interpretatzerakoanzenbait kasutan zerbitzuak eskaintzen dituen bulego tekniko hutsgisa ulertzera iritsi denean, bere oinarrizko filosofia eta xedeaahaztuz (“nire ustez UEMA osatzen dugun herrietako hautetsi askok ezdute argi zer den UEMA eta zertarako nahi duten, batzuek euskarazerbitzu soil gisa ikusten dute, baina hori ez da mankomunitatearenzeregina”). Horrela, esate baterako, bere normaltze prozesuan goaijo duten udalen kasuan, gertatzen da zenbaitek jada ez ikustea UE-MAren beharra: UEMA normalizaziorako zerbitzu gisa ikustenbada, eta normalizazioa erdietsi bada, orduan ez da UEMArenbeharra ikusten. Eta agian ahaztu egiten da Udalerri horrek norma-lizazio orokorrari begira bete dezakeen funtzioa eta antzeko besteudalerri batzuekin batera lurralde-sarea osatzeak eduki dezakeengarrantzia. • Ez dago UEMAko kidetza gestionatzeko protokoloa. Aurrekoarekinlotuta, UEMAko kide izatea zer esan nahi duen Hizkuntza Irizpide

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    UEMA zer den,zer nolakofuntzioa betetzenduen udalerrieuskaldunenlurralde-sareaosatzerakoan, zelanak egitendituen eta zernolako lorpenakerdiesten dituensozializatzen ezjakitea edoasmatzea.

    J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 224

  • eta Dekalogo batean jasota badago ere, herri bat UEMAn sartzerakoanez dago Udalak sinatu beharko lituzkeen hizkuntza irizpideetanoinarritutako protokolo moduko bat. Halaber, ez dago ezta ere hiz-kuntza irizpideak beteko ez dituen udal bati UEMAtik baja ematekoprozedura nolakoa izan behar duen. Hori ez izatearen arriskuaizan daiteke oinarrizko xedeak eta filosofia bigarren mailan gelditzea,zerbitzu izaera gailentzea hainbat udal ordezkariren pertzepzioan,edota udal batzuen funtzionamendu okerrak UEMAren desprestigioaekartzea.

    2.3 Egoera: UEMA erakundearen AMIA analisia

    Azterketa egin zen unean UEMAren egoera zein zen ezagutu eta defi-nitzeko analisia egin zen teknikariekin eta zuzendaritzako kideekin.AMIA metodologia aplikatuz, UEMAren uneko horretako indarguneak,ahuleziak, aukerak eta mehatxuak identifikatu eta garrantziaren araberasailkatu ziren, ondoren agertzen den taulan zehazki jasotzen denmoduan.

    Indargune nagusi bezala aipatzen ziren UEMAren eremu eta herrikopuru zabala, euskararekiko sentsibilizazio maila altua, herrietan eus-karaz egiteko ohitura, langileen inplikazioa, diskurtsoaren indarra etaideia berriak.

    Ahulezien artean azpimarratzen ziren diskurtsoa saltzeko ezintasuna,alderdi guztiek bat ez egitea, baliabideen eskasia, politikoen inplikaziofalta, lan antolaketan nora eza eta ikuspegi estrategikoaren gabezia.

    Aukeretan, berriz, hauek agertzen ziren nagusiki: etor zitekeen fasepolitiko berria, euskararen aldeko eragileekin elkarlana, giro politikoberria, UEMAren proiektu estrategikoan konbentzimendua, eta hurrengohauteskunde osteko politiko “freskoak”.

    Mehatxuei dagokienez, azkenik, honako hauek azpimarratzen ziren:kalean erabilera gutxituz joatea, adostasun politiko ezarekin jarraitzea,hurrengo udal ordezkariak ‘epelagoak’ izatea, Jaurlaritzarekiko ‘mo-rrontza’ eta herritar askok UEMA ez ezagutzea.

    Ondoko taulan agertzen dira zehaztuta eta zuzendaritzaren etabulego teknikoaren analisiak bereizita, egoerari buruzko interpretazioarenatal bakoitzean gehien aipatutako lehen hiru aspektu nagusiak.

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    AMIAmetodologia

    aplikatuz,UEMAren uneko

    horretakoindarguneak,

    ahuleziak,aukerak etamehatxuak

    identifikatu etagarrantziaren

    arabera sailkatuziren.

    Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 225

  • 1. taula: UEMAren AMIA analisia

    2.4 Etorkizunerako Proiekzioa

    UEMAk egin duen ibilbidea eta azterketaren unean bizi zuen egoeraaztertu ostean, etorkizunera begira zer nolako proiekzioa egiten duenere aztertu eta jaso nahi izan zen. Egindako galdeketa eta elkarrizketetanetorkizunerako ildo nagusiei buruz jaso diren erantzunak atera eta ka-tegorizatu egin ziren; ondoren, ildoei buruzko kategoria horiek etaaurreko ataletan agertu zirenak kontuan hartuz, UEMAren hurrengolegegintzaldi-epealdirako izan zitekeen plangintza estrategikorakooinarria jarri nahi izan zen. Elkarrizketa eta galdeketetan jasotako eran-tzunetatik UEMAren etorkizunari buruz kategoritzatu ziren proposa-menak honako hauek dira:

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    UEMAk eginduen ibilbideaeta azterketarenunean bizi zuenegoera aztertuostean,etorkizunerabegira zer nolakoproiekzioa egitenduen ere aztertueta jaso nahiizan zen.

    J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 226

  • • Udalerri Euskaldunak Arnasgune gisa kontsideratu.— “Normalizazioak aurrera egingo badu, ezinbestekoa da ar-nasguneen garapen iraunkorra bermatzea”.— “Argi dago, gure ustez, euskararen normalizazioa bilatzenduen ezein hizkuntza-politikek arnasguneei izaera estrategikoaaitortu behar liekeela. Izaera estrategiko horrek gune horiekbabesteko neurriak hartzean izan beharko luke itzulpena. Bio-dibertsitatea mantentzeko zenbait guneri duten balio ekologi-koarengatik babesa eskaintzen zaion bezala, arnasguneei kulturaeta hizkuntza-aniztasuna mantentzeko babes-gune izaera aitortubeharko litzaiekeela iruditzen zaigu”.

    • Arnasguneen garapen orekatua babestuko duen lege-arautegiaren aldelan egin.

    — “Bide horretan, gune horien oreka linguistikoan eragina izandezakeen ezein esku-hartze eragozteko neurriak hartu behar li-rateke. Horrela, gune horien inguruan egin litezkeen edozeinmotatako plangintzak: errepideetakoak, etxebizitzetakoak,…izango luketen eragin soziolinguistikoaren inguruko berariazkoikerketa garatu beharko lirateke”.— “Eustearekin ez da nahikoa eta gaur egungo legediak eznahikoak izanik, euskararentzat eta Euskal Herriarentzat legediberria eskatu eta lortzeko borroka egin behar du. Udalerriosoan atzera bueltarik gabe, inoren esku hartzerik eta oztoporikgabe, euskara hutsez bizi ahal izateko bitarteko guztiak jarribehar ditu”.

    • UEMAk Arnasguneen sustapenerako lan egin.— “Gure ustez arnagusneen garapena eskualde, herri edoauzoez harago zabaldu beharko litzateke. Horrela, ulertzendugu, euskara nagusi den gune sozio-funtzionalak ere (lantoki,elkarte, ikastetxe…) arnasgune tratamendua izan behar luketela.Bide horretan, UEMA bezala, horiek ere eremuka antolatzeneta erakundetzen joan beharko litzateke. Antolatze eta erakundetzehorretan, gure ustez, UEMAk paper aktiboa izan beharko luke.Gainontzeko arnasguneekin harremanak izan eta euren gogoetakpartekatu behar lituzkete. Bide hori segita, gure ustez, arnasguneeninguruan ondorengo zeregin nagusiak garatu beharko lirateke:

    – Arnasguneak babestea lortzeko lan egitea.– Arnasguneak saretzea eta elkar-harremanetan jartzea.– Arnasgune berriak eratzea, antolatzea eta erakundetzea.– Euskararen normalkuntzaren ikuspegitik arnasguneek

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    Udalerrieuskaldunek

    arnasgune gisaduten lekua eta

    garrantziaikustarazteko, eta

    UEMArenfuntzioa eta

    lanaksozializatzeko

    lan egin.

    Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 227

  • duten garrantzia eta izaera estrategikoa zabaltzeko lanegitea.– Arnasguneen inguruko ikerketa, bai eta euren inguruanegiten diren mota desberdinetako esku-hartzeen inguruanikerketa bultzatzea”.

    • UEMAren izatekoa eta funtzioak eraberritu eta zehatu eta zentralitateairabazi.

    — “Nire ustez, UEMA osatzen dugun herrietako hautetsi askokez dute argi zer den UEMA eta zertarako nahi duten. Batzuekeuskara zerbitzu soil gisa ikusten dute, baina hori ez da man-komunitatearen zeregina. Helburu argiak markatzea eta funtzioakzehaztea ezinbestekoa dela iruditzen zait, zer norabidetan jobehar dugun jakiteko eta indarrak inplementatzeko”.— “UEMAk askoz toki zentralagoa beharko lukeela iruditzenzait geroko Euskal Herriaren konfigurazio politikoan. Euskal-gintzaren ‘ahizpa pobrea’ izateari utzi behar dio eta lortubeharko luke erakunde sendo bihurtzea, aurrekontu eta bitartekonahikoz hornitua, eta proiekzio publiko zabalarekin”.— “UEMAk euskararen aldeko borrokan geroz eta gehiagoeragiten jarraitu behar du. Euskal Herriarentzat eta berezikieuskalgintzarentzat, eredu eta ardatza izan behar du”.— “UEMA indartu eta zabaldu egin behar da, barrutik eta kan-potik trinkotu. UEMA zer den eta zertarako sortu zen birgogoratueta ezagutzera eman”.— “Funtsezkoak izango dira euskara biziberritzeko zein gizartekohesiorako. Hizkuntza politiketan garrantzia handiagoa hartubeharko lukete udalerri euskaldunek, eta oro har, bide erakuslediren eragile guztiak”.

    • UEMAn elkarlanerako adostasun politikoaren alde lan egin— “Agian falta zaio alderdi abertzale guztietara iristea eta“consensus” bat lortzea euskaldun eta abertzale sentitzen garenguztion artean. Baina horren errua, nire ustez, ezin zaio UEMAribota”.— “Banderizoen guduxken irudia gailentzen da mankomuni-tatearen inguruan; UEMAk (badakit esatea dela errazena) al-derdien gainetik kokatu beharko luke, politikokeriak gainditu,ahal den heinean”.— “UEMAri falta izan zaiona apolitiko izatea izan da”.— “UEMA, denok dakigu bi ikuspuntu ezberdin daudela honiburuz, eta horren isla egungo egoera, hainbat udalerri kanpo-

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    Beste Udal etagizarte-eragileekinkooperazio-saresoziala ehundu.

    J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 228

  • raturik (legea dela medio edo euren borondatea dela..). Eta era-kunde honi dagokiona ezarri dakioke beste hainbati ere, azkenbatean, “polítika” deitzen diogun estrategia ezberdinen Ondorica.Nahiago nuke hau guztia bukatzear dagoela pentsatzea etaabertzale guztiok bat eginik UEMA indartsu bat bultzatu etagaratuko dugula sinestea”.— “PNV gero eta indartsuago ikusten da indar abertzaleenartean eta horko zuzendaritzan ez dut ikusten abertzale etaeuskaltzaleen indar eta apoio handirik euskal kontuei. Horkojendea konbentzitzen eta horiekin harremanak hobetzen saiatubeharko genuke, euskararentzat indar handia izango litzateke-elako”.— “Administrazio(ar)en babesa ere lagungarria da, indar askogaltzen da barne gatazketan; erdietsi beharreko beste kontubat”.— “Ezin dugu ahaztu, EAJk UEMA utzi ondoren, egoera politi-koak UEMAren etorkizuna baldintza dezakeela”— “Kontsentsu zabalagoak bildu, kolore politiko guztietakoudalak sarera elkartu, eta udalerrien arteko benetako elkartemoduan funtzionatu behar luke”.

    • Udalerri euskaldunek arnasgune gisa duten lekua eta garrantzia ikusta-razteko, eta UEMAren funtzioa eta lanak sozializatzeko lan egin.

    — “Egindakoa eta lortutakoa “saltzen” ere jakin behar dugu.Maiz, UEMAren “garaipenak” oharkabean pasatzen diren sen-tsazioa bizi dut. Marketin kontua?”.— “Ez dakit zein neurritan den UEMAren beraren kulpaz,baina ez du asmatu lurgune euskaldunaren ideia hori sozializatzeneta horren aldeko atxikimenduak lortzen esparru politiko zaba-letan”.— “UEMAk presentzia handiagoa izan beharko lukeela kalean,herritarren artean, udalentzat eta udal-ordezkarientzat ez bezala,bai baitirudi herritarrentzat urruneko zerbait dela”.— “Euskaren normalizazioak bizi duen “teknifikazioak” erehausnarketa merezi duelakoan nago; ez dezagun gure hizkuntzateknikarien kontu soiltzat aurkeztu”.— “Komunikazio egoki eta iraunkorra abian jarri behar da. Bo-rroka ideologiko txukun bat egin behar da. Euskararen aurkakoeraso bat ere ez da erantzunik gabe gelditu behar”.

    • UEMA osatzen duten Udalerrien sarea areagotu.— “Udal/herri euskaldunen inplikazio handiagoa”.

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    Berezko gizartebizitasunaren eta

    sorkuntzarenalde lan egin.

    Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 229

  • — “UEMAn ez dauden gainontzeko udalerri euskaldunak era-kartzea falta zaio”.— “UEMAri dagokionez lortzen ez badu udalerri gehiago in-plikatzea bere etorkizuna oso mugatua izango da”.— “Baldintzak betetzen dituzten udalerri ahalik eta gehienbiltzea izan behar luke ardatz estrategikoetako bat, ordenantzak,plangintzak eta ekimen bateratuak landuz eta indarrean sartuz.UEMAn zenbat eta sentsibilitate politiko gehiago egon, zenbateta udalerri mota ezberdin gehiago egon, orduan eta indartsuagoa,zabalagoa eta eraginkorragoa izango da”.

    • Beste Udal eta gizarte-eragileekin kooperazio-sare soziala ehundu.— “Euskal Herriko eta herri bakoitzeko eragile guztiekinharreman dinamika zabala abian jarri beharko da. Hausnarketasakon bat egin eta egitekoak elkarrekin bateratuz, aurrera begira,lan eta borroka dinamikari heldu behar zaio”.— “Harremanak indartu eta euskararen aldeko ofentsiba politikoiraunkorra adostu, dispertsioarekin amaitu egin behar da. EuskalHerriko egitura desberdinetako eragile anitzekin euskaraz bizi-tzeko hitzarmenak sinatu eta jarraipen batzordea sortu”.— “Euskal Herri euskaldunaren norabidean, UEMA etaEuskal Herriko gainerako udalerrien arteko osagarritasunaindartu behar da: udalerri denetan Euskal Herri euskaldunarenaurrerabidea bermatuko duen hizkuntza politika aplikatubehar da eta”.— “UEMAko baldintzak betetzen ez dituzten udaletan aurre-rapausoak eman daitezen eragiteko gaitasuna behar luke. Eudeleta NUKF-ekin elkarlanean garatu beharko litzateke lan ardatzhori. Kontuan hartu behar da baldintzak betetzen ez dituztenudalerrietan bizi direla euskal hiztun gehienak eta euskalherritar gehienak”.

    • Berezko gizarte bizitasunaren eta sorkuntzaren alde lan egin.— “Esan nahi dut, une baten ez dela nahikoa erdaraz dagoenaeuskaraz eskaintzea, erdaraz ez dagoena eskaini behar dugulaeuskaraz”.

    • Hizkuntza aniztasuna abiapuntu, eta arnasguneen garapen orekatuaxede, etorkinen euskararako integrazio-bideetan sakondu.

    — “Azken urteotan gure herrietara kanpotik etortzen ari zaigunjende andanak, batez ere Hego Amerikatik datozkigunek, eraginzuzena du(te) gure herriotako bi hizkuntzen erabileran, gazte-laniaren alde. Gai honek gogoeta sakona eskatzen du, eta

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    Hizkuntzaaniztasunaabiapuntu, etaarnasguneengarapen orekatuaxede, etorkineneuskararakointegrazio-bideetansakondu.

    J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 230

  • adostuko ditugun neurrietan asmatzea, eta geroko gerotangeratu gabe ekitea, alegia gaiari lehenbailehen heltzea. Zerbaitegin da, lehen ere, baina ez da nahikoa noski”.

    3. LABURBILDUZ�

    Euskal Herrian badira hainbat udalerri soziolinguistikoki euskaldungisa definitzen direnak. Udalerri horiek euskararen gune soziokulturalnaturalak dira, baina egoera disfuntzionala pairatu izan dute erdareneraginpean eta hainbat arlo formaletan erdarak hizkuntza hegemonikoarenlekua bereganatu izan du.

    Hori horrela, 80. hamarkadan egoera horrekiko kontzientzia etasentimendu indartsu bat kaleratzen joan zen, udalerri mailan zegoenkonpetentzia sozial eta politikoaz jabetuz joan zena eta ekimenakbideratuz burujabetza linguistikorako bidea egiten hasi zena. HorrelaUdalerri Euskaldunen Mankomunitatea eratu zen, egoera disfuntzionalakgainditu asmoz, eta udalerri euskaldun horiek osatzen duten arnasgunelinguistiko kulturalaren lurralde-sarea indartzeko eta ahalmentzeko.Udalerri hauek, globalizazio uniformizantearen aurrean nortasunezkohizkuntza normalizazioaren mugimenduari lagunduko dioten hizkun-tzaren energia-iturri naturalak izango direla ulertzen da.

    Hogei urteko ibilbidean gorabehera ugari egon da, hutsuneak etalorpenak, baina egun hizkuntzaren normalizazioaren arloan udalerrieuskaldunak eta UEMA mankomunitatea bera ezinbesteko erreferentziizatera iritsi dira, euskararen transmisioaren eta biziberritzearen gunebitalak. Zaindu eta beren garapenean indartu beharreko guneak, EuskoJaurlaritzaren Euskara-21 dokumentuak lehentasunezko ildoak finka-tzerakoan zehazten duen moduan: “euskara ohiko hizkuntza izango dutenarnasgune eta funtzioak zaindu, indartu eta hedatzea, euskararen belaunez be-launeko transmisioa bermatzeko eta erreferentzialtasun soziala indartzeko”(Eusko Jaurlaritza, 2009: 50).

    Baina UEMAren funtzioa eta ibilbidea ez da soilik hizkuntzarennormalizazioaren parametroetatik aztertu behar, hori baino gehiago ereba da, herri hauetan egiten ari den lana gizarte berrikuntzaren eta dina-mizazioaren parametroetan koka baitaiteke. Horrela, gizarte berrikuntzarenkontzeptuak komunitatearen indartzearen ikuspuntutik (Azkarragaet.al., 2012) ezaugarri hauek —partehartzea, kontzientzia, autokontrola,gizarte ahalmentzea, autogestioa, konpromisoa, inklusibitatea, gaitasunengarapena, identitate soziala…— dituela ulertzen bada, ondoriozta daitekeUEMAk sustatzen duen udalerri euskaldunen mugimendua gizarte be-

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    UEMAren funtzioaeta ibilbidea ez da

    soilik hizkuntzarennormalizazioaren

    parametroetatikaztertu behar, horibaino gehiago ereba da, herri haue-tan egiten ari denlana gizarte berri-

    kuntzaren etadinamizazioaren

    parametroetankoka baitaiteke.Horrela, gizarteberrikuntzaren

    kontzeptuak komu-nitatearen

    indartzearen ikus-puntutik

    (Azkarraga et.al.,2012) ezaugarri

    hauek dituela uler-tzen bada,

    ondoriozta daitekeUEMAk sustatzenduen udalerri eus-

    kaldunenmugimendua

    gizarte berrikun-tzaren bidetik

    doala eta, zentzuhorretan, euskal

    gizarte orokorrariere ekarpen nabar-mena egiten diola,hizkuntzaren ikus-

    puntutik bezala,berrikuntzaren

    gizarte garapena-ren ikuspuntutik

    ere.

    Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 231

  • rrikuntzaren bidetik doala eta, zentzu horretan, euskal gizarte orokorrariere ekarpen nabarmena egiten diola, hizkuntzaren ikuspuntutik bezala,berrikuntzaren gizarte garapenaren ikuspuntutik ere. �

    BIBLIOGRAFIA

    Adger, W. (2000). “Social and ecological resilience: are they realted?”Progress in Human Geography, 24 (3), 347-364

    Alboan (2004). Sistematizazioa, gure praktiken gaineko begirada berria. Gizatransformazioko esperientziak sistematizatzeko gidaliburua. Bilbo: Alboan.

    Alboan (2007). Participación ciudadana y sistematización de experiencias.Bilbo: Alboan.

    Azkarra, J. et. al. (2012). “Eco-localismos y resiliencia comunitaria frentea la crisis civilizatoria. Las iniciativas de Transición”. Polis RevistaLatinoamericana, 33. http://polis.revues.org/8400

    Estrada, V. M. (2005). “Fundamentos epistemológicos, teóricos y meto-dológicos de la sistematización y la formación profesional en trabajosocial.” In, Estrada, V.M., Torres, L. eta et al. (arg.), Miradas sobre lasistematización de experiencias en trabajo social (14-28 orr.). Cali,Colombia: Universidad del Valle.

    Eusko Jaurlaritza (2009). Euskara-21. Itun berritu baterantz. Gogoetairekiaren ondorengo txostena. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren ArgitalpenZerbitzua.

    Jara, O. (2006). “Sistematización de experiencias y corrientes innovadorasdel pensamiento latinoamericano. Una aproximación histórica.” LaPiragua. Revista Latinoamericana de Educación y Política, 23, 7-16.

    PESA. (2004). Guía metodológica de sistematización. Honduras: FAO.Bickel, A. (2006). “La sistematización participativa para descubrir los

    sentidos y aprender de nuestras experiencias”. La Piragua. RevistaLatinoamericana de Educación y Política, 23, 17-28.

    Borjas, B. (2003). Metodología para sistematizar prácticas educativas: Por lasciudades de Italo Calvino. Caracas: Federación Internacional de Fe yAlegría.

    Bowlby, J. (1992). “Continuité et discontinuité: vulnerabilité et resilience”.Revue Devenir, 4, 7-31.

    Coppens, F., eta Van de Velde, H. (2005). “Programa de especialización engestión del desarrollo comunitario”. Curso E-DC-6.1.: Sistematización,texto de referencia y de consulta. Estelí, Nicaragua: CURN / CICAP.

    Fernandez, J.L. eta Morán, N. (2012). “Cultivar la resiliencia. Los aportesde la agricultura urbana a las ciudades en transición”. RevistaPapales de Relaciones Ecosociales y Cambio Global, 119, 131-143.

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    J. Inazio Marko Juanikorena – Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 232

  • Holling, C.S. (1973). Resilience and stability of ecological systems. Pdf do-kumentua. http://www.iiasa.ac.at/Admin/PUB/Documents/RP-73-003.pdf (2013/09/26an irakurria)

    Nina, A. (2006). Guía de Sistematización. El Salvador: GTZ.Theis, A. (2003). “La resiliencia en la literatura científica”. In, Manciaux,

    M. (arg.), La resiliencia: resistir y rehacerse. Barcelona: Gedisa.Simpson, M.G. (2010). Resiliencia sociocultural. Del ‘Yo puedo’ al ‘Nosotros

    podemos’. Buenos Aires: Ed. Bonum.Suarez Ojeda, N.E. (2001). “Una concepción latinoamericana: la resiliencia

    comunitaria”. In, Melillo, A. eta Suarez Ojeda, N.E. (arg.), Resiliencia,descubriendo las propias fortalezas. Buenos Aires: Paidós.

    Zalbide, M. (2009). Aurrez aurreko jardunaren lekua HINBE-saioetan.UdalTop, Udaletako euskara-zerbitzuen I. Topaketan irakurritakohitzaldia. http://www.udaltop.com/historikoa/2009/dokumenta-zioa/ponentziak/aurrez-aurreko-jardunaren-lekua-hinbe-saioetan(2012/02/15ean irakurria)

    BAT Soziolinguitika Aldizkaria 87-88, 2013 (2-3) | 203-233 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

    Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Hogei urteko ibilbidearen azterketa – J. Inazio Marko Juanikorena

    bat8788 23_Maquetación 1 10/02/14 16:21 Página 233