Txanpa 40

28
LIZEOA, AURRERA BEGIRA 2013-2017 PLAN ESTRATEGIKOA

description

Pasaia Lezo Lizeoaren aldizkaria

Transcript of Txanpa 40

Page 1: Txanpa 40

LIZEOA, AURRERA BEGIRA

2013-2017 PLAN ESTRATEGIKOAtxanpa PASAI-LEZO LIZEOAREN ALDIZKARIA • Tel.:943 526 850 • Fax: 943 526 854 • E-mail: [email protected]

Korrika urtea izan dugu aurtengoa. Eta, ohi bezala, Korr ikaren etorrerak une hunkigarriak utzi zituen gurean. Denbora luzez iltzatuta geratzen zaizkigun ideia, ekimen eta oroitzapen goxoak.

E k i m e n h o r i e n a r t e a n , b i oroitarazi nahi ditugu gaurkoan atal honetan; biak ala biak, Lizeoko Euskara Taldeak antolatu edo buruturikoak: Korrikaren aldeko bideoa eta Korrika bera iragartzeko argazki lehiaketa, hain zuzen.

Bideoari dagokionez, Korrikaren azken bi edizioetan egindako ekintza izan da, helburu argi batekin: Lizeoaren atxikimendua eta babesa adieraztea Korrikari. Ikasleak beraiek izan ziren g r a b a k e t a p r o z e s u a r e n arduradun bakarrak, eskola orduetatik kanpo landuz. Horra konpromisoa, beraz. Eta emaitza, berriz, kalitate handiko bideoa, AEK-ko Prentsa Sailaren beraren gorespena jaso zuena. Bideoa gure webgunean (www.lizeoa.com) nahiz Youtuben dago ikusgai.

Korrika iragartzeko argazki lehiaketa, aldiz, estreinakoz eg in zen geure hezkun tza komunitatean, baita arrakasta handiz egin ere. Argazki asko jaso ziren. Korrikan bizitako uneak adierazten zituztenak, batzuk; originalak eta landuagoak, beste asko. Baina, zoritxarrez, bakarra izan zitekeen irabazlea; lerroon ondoan ager i den o inatzez osaturiko argazkia ederra, Ane Ubegun ikasleak egindakoa.

E s a n , a z k e n i k , K o r r i k a r i eskainitako kanta bat ere sortu zutela Euskara Taldeko ikasleek; Korrika Gaztearen eskualdeko festan aurkeztu eta kantatu z u t e n a , b i l d u t a k o e n t x a l o zaparrada jasoz.

Korrika pasa zen, bai, baina jarrai dezagun errealitate bihurtzen aurtengo edizioaren leloa zena: eman euskara elkarri!

Una vez más, el paso de la Korrika en primavera nos dejó momentos emocionantes e inolvidables. Nuestra comunidad educativa se volvió a volcar con la multitudinaria carrera en favor del euskara, de muy diferentes maneras. A destacar, por ejemplo, el video que grabaron y elaboraron -fuera de horas lectivas- los alumnos que conforman Lizeoko Euskara Taldea, obteniendo, incluso, las alabanzas del Área de Prensa de AEK; así como el concurso fotográfico organizado también por dicho grupo, y en el que resultó vencedora la alumna Ane Ubegun.

EMAN EUSKARA ELKARRI,

KORRIKA!

Page 2: Txanpa 40

kolaboratzaile hauei esker egin ahal izan dugu “TXANPA” aldizkariatxanpaP

AS

AIA

-LE

ZO

LIZ

EO

AR

EN

ALD

IZK

AR

IA

2

01

3K

O E

KA

INA

Argitaratzailea: Pasaia-Lezo Lizeoa, Kanposantu Bidea z/g, 20100 PASAIA, Tel: 943 526 850. Fax: 943 526 854. www.lizeoa.com. e-mail: [email protected]: Iban IzaKolaboratzaileak: Elena Mendia, Marijo Erzibengoa, Antxon Serras, Eider Arbillaga, Donibaneko HHko irakasleak, Albaola elkartea.Diseinua eta maketazioa: Leire OiagaInprimatzailea: Gráficas Alte.Lege Gordailua: SS/1562/98

40A

UR

KIB

IDEA 2

14 16 22

6 8

2013-2017 Plan Estrategikoa ........................................... 2

Lizeo Eguna 2013 ........................................................... 6

Musika instrumentuak Haur Hezkuntzan ............................ 8

Pentsatu, sentitu, ekin! ................................................... 10

Gelaz kanpo .................................................................. 12

Eskola trukea ................................................................ 14

Marinel Gaztea .............................................................. 16

Ikasle ohia: Rakel Terceno.............................................. 18

Gernika koadroa, ikasleen begietatik ............................... 20

Zabarre pirata ............................................................... 22

Txabol Soto sanferminetan ............................................. 24

Page 3: Txanpa 40

EDITORIAL

A EDITORIALA

PARTE HARTZEA: LEHEN, ORAIN

ETA GERO

PARTICIPACIÓN:

BASE Y GARANTÍA

Este ejemplar de Txanpa es el tercero de 2012-2013 y también el de final del curso.

En educación final y valoración son términos que van parejos y esa es, precisamente, la tarea principal en la que estamos inmersos en el Liceo en estos días: realizar los balances anuales, y, basándonos en ellos, concretar los objetivos y ejes del próximo curso.

Sería imposible expresar en cuatro líneas todo lo realizado durante este curso, pero sí podemos resaltar lo realizado en el trabajo conjunto y la participación: comisiones diversas, Mendi Taldea, Junta Rectora, Antxoko Txabol Soto taldea, Lezoko Guraso Taldea, gelaburus, alumos, alumnas y comisión de fiestas, en trabajo conjunto con asociaciones locales, y, superando nuestros municipios, también hemos trabajado en el proyecto Oarsoaldeko Irrien Lagunak. Infinidad de maneras de aportar y participar en el Liceo, infinidad de iniciativas y dinámicas en las que ha estado inmersa nuestra amplia comunidad educativa durante este curso.

Enhorabuena por el gran trabajo realizado y sigamos así en adelante, porque esa es la base y garantía de nuestra ikastola.

Tenore horretan gaudela izan daiteke egokia

ikasturtean zehar egindakoaren balorazioa hemen egitea.

Baina oso zaila denez guztia lau lerrotan azaltzea

jarriko dugu lupa elkarlana eta parte hartzean.

Batetik batzordeak:

komunikazioa, estrategikoa, ekonomikoa,

jangela, mendikoa eta nola ez artezkaritza.

Bestetik herrietako taldeak:

Antxoko Txabol Sotoa eta Lezoko Guraso Taldea.

Herrietako beste eragileekin ere hamaika lanetan

ikasleak, gelaburuak eta jai batzordea.

Baita ere gure udalerriak gaindituz primeran aritu gara

Oarsoaldeko Irrien lagunak proiektuan.

Egin den guztiagatik doala txalo handia

eta horrela jarrai dezagun baita ere etorkizunean.

Eskuartean duzun Txanpa 2012-2013

ikasturteko hirugarrena da eta, beraz,

amaierakoa.

Hezkuntzan amaiera eta balorazioa eskutik lotuta

doazen terminoak dira eta hauxe izango da

egun hauetako Lizeoaren zeregin nagusia, urteko

planen balantzeak egitea eta horietan oinarrituta

hurrengo ikasturteko asmoak jasotzea.

Page 4: Txanpa 40

2tx

anpa

2013

-06-

23GE

URE

PROI

EKTU

A

GURE IBILBIDE ORRIADabilen harriari goroldiorik ez. Halaxe

dio esamolde ezagunak. Baina ez da aski mugimenduan egotea; nondik eta nora jo, zer egin eta zergatik, nola egin… hori guztia argi edukitzea ezinbestekoa da bidean ez galtzeko, biribilgunean bueltaka harrapatuta ez geratzeko.

Hori da, hain zuzen, datozen lau urteei begirako Lizeoaren Plan Estrategikoaren helburua; hots, 2013-14 ikasturtean hasi eta 2016-17 ikasturte bitarte, gure ikastolaren martxa gidatuko dituzten lan ildoak zehaztea eta garatzea. Lizeoaren jardunaren ibilbide orria da Plan Estrategikoa, bestela esanda.

Hala, gure ikastolako Plan Estrategiko Batzordeak iazko ikasturte amaieran ekin zion planaren diseinuari. “Gurasoz, bazkide laguntzailez eta langilez osatutako batzordea dugu berau, eta bi zutoinetan oinarritu gara hemen aurkezten duguna proposatzeko”, argitu du Elena Mendia gure ikastolako zuzendariak. “Batetik, 2008-2012ko Plan Estrategikoaren balantzea egin genuen; eta bestetik, 2011-2012 ikasturte bukaeran egindako merkatu ikerketaren emaitzak hartu ditugu kontuan. Horrek, beraz, gure indarguneak, ahuleziak, mehatxuak eta aukerak identifikatzeko aukera eman zigun”.

Page 5: Txanpa 40

Un Plan Estratégico es una herramienta indispensable para todo grupo u organización que desee trabajar de

manera eficaz. Una especie de hoja de ruta que guíe la actividad diaria. Y el Liceo, evidentemente, también tiene su propio Plan Estratégico, a renovar cada cuatro años.Tras una última fase de contrastes y aportaciones, el nuevo plan (2013-2017) contiene cinco líneas de trabajo.

3

GEU

RE PR

OIEK

TUA

BOST LAN ILDO

Merkatu ikerketaren emaitzak oso baikorrak izan ziren. “Gogobetetze maila altua da gurean, eta Lizeoak gure ingurunean ematen duen irudia sendoa da: oreka ikusten da Lizeoaren printzipioen eta errealitatearen artean”, Elena Mendiak azpimarratu duenez. “Baina merkatu ikerketan, halaber, argi esan zitzaigun erne ibiltzeko eta dugun altxorra ondo zaintzeko, gure indargune nagusiak ahulezia bilaka daitezkeelako”.

Hori guztia oso presente edukita, beraz, eta Lizeoaren Hezkuntza Proiektua erreferentzia gisa hartuta, bost lan ildo zehaztu dira Plan Estrategikoan: euskararen eta euskal kulturaren garapenean eragile izatea; heziketa integrala eta prestakuntza akademiko ona eskaintzea; komunitate osoaren partaidetzan oinarrituta; herrian txertatua eta herrigintzan lan eginez; eta hau dena posible egingo duten kudeaketa eta baliabide egokiak. Erreportaje honetan ageri dira, xehatuta eta koadroka aurkeztuta, lan ildo bakoitzaren garapena.

EKARPENAK ETA ONESPENA

Gure hezkuntza komunitatearen nondik norakoa gidatuko duen plana bada, logikoa eta beharrezkoa da plan hori denon artean eztabaidatzea eta onartzea. Hala, maiatzean parte hartze prozesuari ekin zitzaion, eta ikasturtearen azken asteetan Plan Estrategikoaren proposamena gelaburuei, langileei eta herrietako guraso taldeei aurkeztu zitzaien, ekarpenak eta iradokizunak jasotze aldera.

Elena Mendiak nabarmendu duenez, “proposamena bera denon artean aberastea bilatu nahi izan dugu. Ondoren, ekainaren amaieran, Artezkaritza Kontseiluan onartzea da helburua. Eta azkenik, hurrengo Urteko Batzarrean lau urteetarako planari behin betiko onespena eman”.

Page 6: Txanpa 40

1 2

EUSKARA ETA EUSKAL KULTURAREN GARAPENEAN ERAGILE IZATEA

1. Ikasleak hezkuntza proiektu euskaldunean haztea

- Ikastoletako proiektu curricularra -euskal curriculuma- gure proiektuan txertatu

- Euskara eta haren kalitatearekin lotzen dituzten ekimenak bultzatu

2. Euskararen eta euskal kulturaren eragile izatea eta mugimendu sozialetatik datorrenari zabalkundea ematea eta parte hartzea bultzatzea.3. Euskararen erabilera sustatzea komunitate osoarekin lan eginez: ikasleekin, langileekin eta familiekin.4. Lizeoak euskararekin duen konpromisoa gauzatze aldera egiten direnak komunikatzea

- Euskara eragile gisa egiten ditugunak azaldu

- Lizeoa euskara eta haren kalitatearekin lotzen dituzten ekimenak komunikatu

- Euskararekin lotzen gaituen barne produkzioaren berri eman

- Euskararen kalitatea hobetze aldera egiten direnen berri eman

HEZIKETA INTEGRALA ETA PRESTAKUNTZA AKADEMIKO ONA ESKAINTZEA

1. Kalitatezko hezkuntza akademikoa eskaintzea

- Konpetentziak lortzera bideratzen den hezkuntza jarduera aurrera eramatea

- Irakasleen etengabeko formazioa ahalbideratzea

• metodologian• euskara alorrean• teknologia berrietan• elkarbizitzan

- Batzorde Pedagogikoa martxan jarri gure jardunaren jarraipena egiteko eta esperientzia berritzaileen motorra izateko

- Kanpo frogen emaitzak aztertu eta hobekuntza planak aurrera eraman

2. Ikasleei heziketa integrala eskaintzea- Aniztasun akademikoari erantzuteko

indartze neurriak eskainiz- Hezkuntza Proiektu baloreen lanketa

sistematizatuz- Elkarbizitza Proiektua aurrera

eramanez3. Hezkuntzari lotutako produkzioen komunikazioa egitea

- Orientazioarekin lotutakoak- Ikasleen produkzioak

EUEUGAIZA

1. Ikeusk

- I-t

- El

2. Eueragdatohartz3. Eukomikasl4. Likonpdiren

- Ea

- Lke

- Ep

- Ee

ILDO

EST

RATE

GIKO

AK4

txan

pa

2013

-06-

23

Page 7: Txanpa 40

5

GEU

RE PR

OIEK

TUA

3 4 5

KOMUNITATE OSOAREN PARTAIDETZAN OINARRITUA

1. Guraso taldeak bultzatzea barruti guztietan 2. Gelaburuen figura sustatzea

- Gelaburuen parte hartze eremuak sendotu

- Gelaburuen eta gelako familien artean komunikazio hobea ahalbideratu

- Gurasoek gelako ekintzetan parte hartzea ahalbideratu

3. Batzordeak sustatzea4. Langileen inplikazioa sustatzea

- Langileen jarrera proaktiboa sustatu eta baloratu

5. Bazkide laguntzailearen figura eta parte hartzea sustatzea

- Urtero, bazkide laguntzaile izateko aukera zabaldu

6. Komunitate izaera sustatze aldera egiten diren ekimenen komunikazioa ziurtatzea eta babestea

- Herrietan egiten ditugun ekintzak- Lizeo Eguna- Barne jaiak- Batzordeak

HERRIAN TXERTATUA ETA HERRIGINTZAN LAN EGINEZ

1. Pasaiako eta Lezoko udalarekin eta beste hainbat eragilerekin harremana izatea eta elkarlanean aritzea

- Udal plan eta ekintzetan parte hartu- Herri elkarteekin harremana garatu

eta herri mailan antolatzen diren ekintzetan parte hartu

- Hezkuntza, euskara eta Euskal kulturarekin lotutako ekimenak antolatu

2. Euskal Herriko Ikastolen mugimenduan parte hartzea

- Euskal Eskolaren Legearen alde lan egin

- GILBeren, EHIren bileretara Lizeoko ordezkaria bidali

- EHIko batzar orokor guztietan parte hartu

KUDEAKETA ETA BALIABIDE EGOKIEKIN

1. Barrutietan erreferentea izatea. Haur Hezkuntzan matrikula mantentzea, lau lerro lasaitasunez mantentzeko ikasle nahikoa izatea2. Ekonomia kudeaketa orekatua mantentzea gure herritar izaerarekin bat eginez, bailararen egoerari egokitutako kuotekin

- Hitzarmenaren kudeaketari begira Pasaiako eta Lezoko udalean lanean ari diren alderdi politikoekin bilerak egin urtero

- Hezkuntza Sailaren inbertsioetarako diru laguntza eta baita ere 5. lerroaren finantziazioa lortu

- Gure proiektua laguntzen duten enpresekin harremana izan

3. Antolaketa egokiarekin- KALITATE EGITASMO

INTEGRALAren ezarpena egin4. Bitarteko egokiekin

- Eraikuntzei dagokioneanDonibaneko eraikuntzaEraikuntza nagusia DBHn 4 gela izateko

- Pertsonalari dagokioneanHezkuntza errefortzuakKomunikaziorako baliabideakPartaidetza kudeatzeko baliabideak

5. Komunikazio plana aurrera eraman

Page 8: Txanpa 40

Joan den apirilaren 28an ospatu genuen aurtengo Lizeo

Eguna. Urtero legez, giro bikaina izan zen nagusi, eta

gure hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztiok festa

ederraz gozatu ahal izan genuen.

Musika izan zen aurtengo ekitaldiaren gaia edo funtsa.

Hala, HHko, LHko eta DBHko ikasleek osaturiko

orkestra aritu zen kiroldegiko pistan, emanaldi ederra

eskainiz. Haienak bai dantzak, jauziak eta koreografiak!

Dantza eta musikaren ondotik, omenaldien txanda

iritsi zen: aurten erretiroa hartu duten langileak batetik,

Batxilergoko 2. mailako ikasleak bestetik, eta 1977ko

promozioko ikasleak azkenik.

Festak, beti bezala, Lizeoan izan zuen segida, baz-

kariarekin, jolasekin eta, arratsaldean, Modestok giro-

tutako dantzaldiarekin. Hemen ere koreografia bikainen

erakustaldia egin zuen batek baino gehiagok!

Egun handia izan zen, bai, eta dena primeran atera zen.

Horregatik, lerroon bitartez, eta ohi bezala, eskerrak

eman nahi dizkiegu/dizkizuegu, era batera edo bestera,

Lizeo Egunaren bueltan lanean aritutako guraso, ikasle

eta langile guztiei. Biba zuek!

GEUR

E PR

OIEK

TUA

6tx

anpa

2013

-06-

23

DENO

Page 9: Txanpa 40

7

GEU

RE PR

OIEK

TUA

ON FESTA

Page 10: Txanpa 40

ORKESTRAKO INSTRU8tx

anpa

2013

-06-

23

Etxetik ekarritako materiala batetik, irudime-na, gogoa eta prestutasuna bestetik. Guztiak elkartu eta….tatxaaaaan… horra emaitza: or-kestra baterako musika instrumentu ederrak! Horrela egin zuten, bai, 5 urteko ikasleek Antxoko ikastolan joan den apirilean.

“Urtxintxa-ren baitako proiektua izan zen”, gogo-rarazi du Iñake Dorronsoro irakasleak. “Urtxintxa-ri jarraiki, lanbideak ikasten aritu ginen; eta gure ikasleak musika instrumentuen egile bihurtu ziren, ofizioen artean bat gehiago baita musika instrumen-tuak egitearena”.

Page 11: Txanpa 40

BALORAZIOA

Emaitza, beraz, ikusgarria. Eta balorazioa, bikaina. “Amaieran beti egiten dugu landutako gaiaren edo proiektuaren balorazioa, Urtxintxa-ren berezko ezaugarria baita hauxe. Eta, zalantzarik gabe, denok pozik eta gustura gelditu ginen proiektu honekin: irakasleok nahiz ikasleak. Proiektu bizia, dinamikoa izan zen, ikasleek beraiek asko goraipatutakoa”.

Las y los alumnos de 5 años de la ikastola de Antxo fabri-caron instrumentos musicales durante el pasado mes de abril, en el marco de la unidad dedicada a los oficios. Con

cajas de zapatos elaboraron guitarras; con cajas de quesitos, dambolines; y con tubos de cartón, rastafonos. Para finalizar, ofrecieron memorables actuaciones en el resto de aulas, cómo no, acompañados de sus originales instrumentos.

RUMENTUAK EGITEN 9

GEU

RE PR

OIEK

TUA

PROZESUA

Esan eta egin. Lehenik, egin beharreko instrumentua aukeratu zuen ikasle bakoitzak: rastafonoa, gitarra edo danbolina. Bigarrenik, berau egiteko materiala ekarri etxetik: tutuak, zapata kaxak nahiz gaztatxoen kaxa biribilak. Eta hirugarrenik, ekoizpen prozesuari zegozkion pauso guztiak tentuz burutu: dilistak eta arroza sartu batean; kaxak zulatu, pintzak itsatsi, gomak jarri eta apaindu bestean; edota kutxatxo biribilei makila sartu, kanikak lotu eta gometxekin apaindu. “Ikasleak ilusio handiz aritu ziren lanean, prozesu guztia idatziz”, nabarmendu du Dorronsorok. “Eta ondoren emanaldiak egin genituen gelaz gela, Paristik natorren artista bat naiz ni kantaren doinupean dantzatuz eta instrumentuak nola egin genituen azalduz”.

Page 12: Txanpa 40

topaketetan ere”, ikasle honek adierazi duenez. “Pasaiak garraioari dagokionean gabeziak dituela sentitzen dugu eta beraz, bidegorria badia osoan zehar jartzeak edota motora gehiago egoteak barrutien arteko komunikazioa hobetuko lukeela proposatu dugu”.

FRANCESCO TONUCCI, GERTUTIK

AItsasok eta Eneritzek ere oso ondo pasatu dute Irrien Lagunak egitasmoan parte hartuz. “Asko dibertitu gara eta beste ikastetxeko ikasleekin elkartzeko aukera ere eman digu, jende berria ezagutzekoa. Gainera proposamenak denon artean eginak izan dira eta norbaitek entzun ditu”. Izan ere, “ helduek ez gaituzte entzuten eta umeek ere eskubideak baditugu nahi duguna proposatzeko” nabarmendu du, bere aldetik, Amaiurrek.

Hori izan zen, hain zuzen, Francesco Tonucci pentsalari, marrazkilari eta psikopedagogoak helarazi zien mezua joan den maiatzaren 11n. Egun hartan, haurrek Tonucci italiarrarekin biltzeko

Pasaian, esaterako, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak badiaren izaeraz hausnartu eta barrutien arteko harremanak indartzeko proposamenak lantzen aritu dira. Ikastolan hiru saio egin ondoren zenbait proposamen lehenetsita, beste ikastetxeekin partekatu eta arkitekturako ikasle batzuekin elkarlanean ere aritu dira, bai eta Francesco Tonucci pentsalari sonatuari pertsonalki hauen berri emateko aukera izan ere.

Saio ezberdinetan zertan aritu diren galdetuta, Ainhoak, adibidez, ikastolan hasitako saioak gogoratu ditu. “Bi taldetan banatu eta gure arteko harremanean Pasaiako izaerak nola eragiten digun pentsatzen hasi ginen. Denon artean hiru proposamen adostu genituen eta hauek aurkeztu Oiartzunen egindako irrigintza jaian, bai eta Antxon eta Trintxerpen beste ikastetxeekin egindako

10tx

anpa

2013

-06-

23

Oa r s o a l d e k o I r r i e n L a g u n a k egitasmoak denbora luzea darama abian eta Lizeoak hasieratik egin du

bat berarekin. Euskarari diogun maitasuna eta auzolana bidelagun, umeen ahotsa entzun beharra sentitu dugu eta Lezon nahiz Pasaian hasitako prozesu parte hartzailearekin bat egitea ekarri du horrek.

EKIN!PENTSATU, SENTITU…

Page 13: Txanpa 40

Tras más de un año de andadura, comienzan a visu-alizarse los primeros frutos del proyecto Irrien Lagunak Oarsoaldean. Su objetivo es “crear un proyecto edu-

cativo y de ocio para niños, que sea euskaldun, popular y participativo, y en el que los niños no sean meros consumidores de una oferta cultural, sino participantes del mismo rango en la toma de decisiones”. Alumnos y representantes del Liceo están participando acti-vamente en el desarrollo de dicho proyecto en Lezo y Pasaia. Ainhoa, Itsaso, Eneritz y Amaiur -de 6 curso de Primaria-, por ejemplo, recalcan la importancia de “escuchar y atender” las propuestas de los niños. Propuestas que, en el caso de Pasaia por ejemplo, se concretan en la construcción de un bidegorri en toda la bahía o la ampliación del servicio de motora. En Lezo, mientras tanto, Udane, June, Ehiñe y otros muchos trabajan en la recuperación del solar de Pildain.

PARTICIPANTES ACTIVOS EN LA TOMA DE DECISIONES

aukera izan zuten Pasai Donibanen ospaturiko ongietorri festa txiki batean. Arrate, Malen eta Yasser ikasleek emozioz gogoratzen dute une hura. “Oso tipo majoa da, gertukoa. Gure proposamenak Donibaneko pareta batean margotzeko aukera izan dugu, eta mural hau erakutsi genion Tonucciri berari. Proposamenak esplikatu, kopla bat abestu… eta onena, gero berak aipatu ziguna; hau da, alkateek eta beste eragileek entzun egin behar gaituztela, gure eskubidea dela”.

Horrez gain, aurkezturiko proposamenak bilduko dituen bideo muntai bat nola egin ere ikasten aritu dira ekainean zehar.

11

GEU

RE PR

OIEK

TUA

PILDAINGO ORUBEA BERRESKURATZEA HELBURU

Lezon, aldiz, orube bat berreskuratzeko proposamenak jorratu dituzte Irrien Lagunak proiektuaren baitan.

“Lezon, aisialdian eta familia giroan bildu gara eta 40 bat pertsonak hartu dugu parte”, zehaztu du Udane ikasle lezoarrak. “Jolasen bidez, adibidez, lagun berriak egin ditugu. Pildaingo orubea berreskuratzeko proposamenak kartulinetan idatzi eta, gero, gometxen bidez bozkatu genuen gustukoenak aukeratu eta adosteko”.

Junek eta Ekhiñek, halaber, harrotasunez gogoratzen dute proposamenak luzatzeko alkateari egindako aurkezpena: “Antzeztuz eta abestuz, udalaren baimena eskatu genion gure proposamenak aurrera eramateko”. Orain, hauek gauzatzen ari dira udalaren baimenarekin.

Gure ikasle lezoar hauek oso bertso politak kantatuz amaitu dute; prozesua bikain laburtu eta Pildaingo orubea berreskuratzeko egindako proposamenak zein diren ederki adierazten duten bertsoak, hain zuzen.

Berrogeitabi lagun gaude parte hartzentalde txiki zein handi elkarrekin hasten

marrazki kikiriki, globoekin jolastenelkar ezagutzea helburua baitzen

Pildaingo orubea berreskuratzeko,batera joan ginen hau ezagutzera,hankez zapaltzeko eskuz ukitzeko,herriko txoko hori gure sentitzeko

Barraskilo karrera, lurrean landatu,eskulan, tirolina, paretak margotu,haur gazte ta heldu familia batu,

denok auzolanean burutuko dugu.

Page 14: Txanpa 40

12tx

anpa

2013

-06-

23 G E L A Z

Zerua estalia egon da eta udaberria apenas ikusi dugu aurten. Baina udaberriko lore, ezti goxo eta ikasleek hain gustuko duten txokolate usaina nagusitu zen Donibaneko ikastolaz

Lehen mailako ikasle batzuk, ahalegin betean. Ederki pasatu zuten Arritxuloko egonaldian!

Laugarren mailako ikasleetako batzuk, Baratze Baserri Eskolan, erlezaintza tailerrean

Bigarren mailakoak, Donostiara egindako txangoan

L il k ik l t k b t k B t B i

Lehhen ma lil kako kikaslle bbatzukk ahhallegin bbetean

ZeZ rua esttalilia egon dda teta dud baber iria apenas

Page 15: Txanpa 40

13

GEU

RE PR

OIEK

TUA K A N P O

Ari, ari, ari… Lezoko ikastolako 3 urteko ikasle talde hau ere euskalakari! Gora Korrika!

Naziek eraikitako bunkerrak egon badaude Hendaiako Abadia eremuan… eta DCko ikaslerik argazkiko bunkerraren barruan ere bai!

DBH-1eko ikasleak, Lizarrako egonaldian.

Batxilergoko 2. mailako ikasleek barre egiteko aukerarik ere izan zuten Donostiako Zientzia Museora egindako bisitan

Batxilergoko lehen mailako ikasle taldea, “urre zuriaz” gozatzeko irteeran

DBH-2ko ikasleetako batzuk, Zuhatzan. Eguraldia lagun ez izanagatik ez ziren geldirik egon!

B t il k 2 il k ik l k

NaNaNN iiizi kkkekek eerara kikikikikiititit kkkakakoo bbbbubu kkknknkererrarakkkkk egegonon bbbbb dddadadauauddddede HHHHenenddddadaiiiaiakkkkoko AAAAAbbbbabaddidididiaa

BaBB tttx lilililergokkkko llll hhhehen m iiaillllakkkko iiikkkka lllsle

A i i i L k ik t l k

DBDBHH 11ekkko iikkka llsleakkk LLiizarrakkko egonaldldldiian

Page 16: Txanpa 40

College Broekhin is the school where the Dutch students study. It is one of the biggest schools I have ever seen and of course, the biggest one I’ve visited. It looks a little bit like a university. It is located in the outskirts of Roermond, next to an enormous shopping centre. Most of the students go there by bike, some of them even have to cycle 40 minutes in order to arrive in time to their lessons!

The school is composed by two big buildings which are connected by a big corridor. Students have their lessons in the two buildings, but normally, the youngest ones study in the second building and the oldest ones in the first one, which is the main one and it’s located in front of the school. The school has different entrances, the main entrance to the first buildings leads to a big hall which connects the classrooms, the corridor, the secretary and a bigger hall where students can study, talk or have lunch during their “free” hours. It is also the place where the cultural evening is celebrated.

Outside the school you can always see hundreds of bikes parked around. Most of the students come by bike, so there is a big parking for them. However, sometimes finding your bike can be very difficult. If your bike’s color isn’t very shiny, you may forget where it was and you may have to spend quite a long time looking for it. Students are allowed to go out of the school whenever they want, so they can easily take their bike and go to buy something to the shopping centre during the break.

COLLEGE BROEKHIN14tx

anpa

2013

-06-

23

Page 17: Txanpa 40

One of the most shocking things in Broekhin for Basque students was that the school has its own cafeteria with tables, chairs and a big TV. You could buy a hot delicious Panini or enjoy watching MTV.

The school also has hall watchers, students who are wearing a big blue vest and are controlling the corridors.

College Broekhin is a really big school, a school completely different to our own. It was quite shocking for everyone to be in that type of school but everyone enjoyed the experience!

Ane Amilibia, Batxilergoko ikaslea

15

GEU

RE PR

OIEK

TUA

BIG SCHOOL

The school is really big and lessons aren’t always in the same classroom, so sometimes students must hurry up to arrive in time. That’s also why each room has a number and all around the school you can see panels that help you find them. As they don’t have their own classrooms, students have their own locker.

Each teacher normally has its own classroom, or shares it with another teacher. That’s why the material needed for each subject is always handy. The teachers’ room is enormous and they have sofas, tables, food and drinks… completely different to the one in Lizeoa.

Batxilergoko lehenengo mailako 21 ikaslek eta bi irakaslek Herbehereetan eman zuten astebete, joan den martxoaren 13tik 20ra, gure ikastolak Roermond hiriko Bisschoppelijk College Broekhin institutuarekin elkarlanean antolaturiko eskola trukearen baitan. Herbeheretarrek azaroan gurera egindako bisita itzuli zieten, hortaz, gure ikasleek. Artikulu honen testu nagusian, hain zuzen, gure ikasle batek hango ikastetxeaz ingelesez egindako deskribapena irakur dezakezue.

ESKOLA TRUKEAREN BLOGA

Ohi bezala, ekimenez beteriko egonaldia izan zen gure ikasleentzat, ederki pasatuz eta gozatuz. Bizipenak nahiz xehetasunak eskolatrukealizeoa.wordpress.com blogean aurki ditzakezue, ikasleek beraiek idatziak. Eskola trukeari buruz sarean zabaldutako leihoa dugu berau, ikasturte honetan estreinakoz abian jarritakoa.

Page 18: Txanpa 40

16tx

anpa

2013

-06-

23

Hala, ikasturtearen azken hiruhilekoan, ikasleak Donibanera jaitsi dira asteazkenero, bi taldetan banatuta: batzuk itsasora irtetzen ziren bitartean, besteak Itsas-Mendi elkarteko sukaldean aritzen ziren, saio bakoitzean hiruna errezeta prestatuz.

Denera, 20 ikaslek parte hartu dute proiektuan ikasturte honetan. DBHko 1. eta 2. zikloetakoak guztiak, ikasketetan arazoak dituzten ikasleak dira, ikasketekiko desmotibazioa dela medio. Desmotibazioaren oztopoa, ordea, haientzat erakargarria den proiektu honetan parte hartuz gainditzea lortzen da. Eta oztopo hori gaindituz, irteera profesionaletarako bidea irekitzen da, etorkizuneko ofizioetarako motibazioa piztuz.

SUKALDARITZA, BERRIKUNTZA

Proiektuan aritu diren ikasleetako askok, adibidez, sukaldari izan nahiko lukete etorkizunean. Eta amets hori gauzatzen hasteko prozesuan, aurten, laguntza ederra izan dute: Haritz Ertzibengoa sukaldari profesionalaren maisu lana, hain zuzen.

Ertzibengoak 20 urte inguru daramatza eltze artean lanean. Arzak, Zuberoa edota Panier Fleury bezalako jatetxeetan aritu ondoren, 10 urte egin zituen lanean Katalunian, eta gaur egun Errenteria-Oreretako Gaztelu jatetxeko sukaldaria eta arduraduna da.

Jende helduarekin makina bat ikastaro egindakoa da oreretarra, baina honako hau ikasle eta gazteekin egindako estreinako ikastaroa izan du. Eta pozik dago lorturiko emaitzarekin. “Gustura aritu eta gustura gelditu naiz, astez aste garapen bat ikusi dudalako Lizeoko ikasleengan. Eta hainbatek trebezia handia erakutsi du sukaldean”.

Ertzibengoak berak erabakitzen zuen saio bakoitzari begirako menua, eta ikasleek, azpitaldeetan banatuta, errezeta bana sukaldatzen zuten: lehenbiziko platera, bigarrena eta postrea, alegia. Lasaña, oilaskoa saltsan, txokolate mousa, patatak errioxar erara, albondigak, torradak, txipiroiak saltsan, makarroiak… Era guztietako errezetak sukaldatu zituzten ikasleek, eta prestatutakoa bazkalduz ematen zioten amaiera saio bakoitzari, beti ere, Itsas-Mendi elkarteak emandako erraztasunei esker.

ONURAK

Proiektuaren onurak, ordea, ez dira hor bukatzen. Helburua ez da soilik marinel edo sukaldari gisa trebatzen joatea. Marinel Gaztea delakoak bestelako xedeak ere izan baditu: zeharkako helburuak liratekeenak, baina helburu nagusia bezain garrantzitsuak direnak. Adibidez, talde diziplina ikastea eta errespetatzea; antolaketaren garrantziaz jabetzea, eginbeharreko lana emankorra izan dadin; edota sentimenduen adierazpenetan trebatzea, komunikazioa praktikatzeko eta indartzeko oinarri gisa ulertuta.

ELKARREKIN IKASI, ELKARREKIN LAN EGIN

Bosgarren urtez jarraian, eta Albaola elkartearekin elkarlanean, Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek Marinel Gaztea izeneko proiektuan parte hartu dute. Hiru hilabetez, asteazkenero itsas munduan murgiltzeko parada izan dute, baina baita eltze artean

aritzeko aukera ere, sukaldaritza lantzea izan baita ikasturte honetako berrikuntza nagusia.

Page 19: Txanpa 40

17

GEU

RE PR

OIEK

TUA

“Aurten, adibidez, eguraldi txarra eta egun haizetsuak egokitu zaizkigu arraun egiteko. Baina baldintza eta egoera gogor horiek talde lanaz hobeto jabetzeko aukera eman diete ikasleei”, dio Ane Miren Mirallesek, ikasleekin itsasoan jardundako irakasleak. “Arreta jarri eta batera aritu behar ziren ikasleak, denon indarra baliatuz ontziak aurrera egin zezan”.

Jon Gonzalez eta Lander Osa izan dira, esaterako, proiektuan parte hartu duten ikasleetako bi. DBH-1eko ikaslea lehena, DBH-4koa bigarrena. “Oso pozik eta gustura parte hartu dut proiektuan, arraunean nahiz sukaldean. Ikasitakoa asko gustatu zait, bai”, Gonzalezen hitzetan. “Nik, bereziki, sukaldaritza saioak izan ditut gustuko, gauza berriak ikasi ditudalako, bizitzarako oso baliagarriak direnak”, dio, bere aldetik, Lander Osak.

“Ha sido una experiencia positiva,

“A mí, personalmente, me ha gustado más cocinar, porque he aprendido cosas que te sirven para toda la vida”.

“Ha sido una experiencia positiva, porque semana a semana he visto una progresión en los alumnos. Y más de uno apunta maneras en la cocina”.

Page 20: Txanpa 40

18tx

anpa

2012

-06-

23

“Urtero edo bi urtero joaten naiz Euskal Herrira; bi urte baino gehiago joan gabe egotea gogorra egiten zait”

Txanpa: 12 urte daramatzazu New Yorken. Nola bukatu zenuen bertan?Rakel Terceno: 1995ean amaitu nuen Batxilergoa

ikastolan, 18 urterekin. Pianoa eta musika ikasten

ari nintzen kontserbatorioan, eta hori utzi nahi ez

nuenez, etxetik gertu geratu nintzen: Ikus-entzunezko

Komunikazioa ikasten hasi nintzen EHUn, Leioako

kanpusean. Lehenengo promozioa izan zen nirea.

Txanpa: Eta gero?R. T: Urnietako Sarobe Zinema Eskolan ikasi nuen

urtebetez. New Yorken ikasketak egindako jendea

ezagutu nuen bertan, eta haiek jarri zuten New York

nire buruko mapan. Gero, Donostiako Jazzaldian

NYko musikari batzuk ezagutu eta benetan hiri

hau musika entzuteko lekua zela konturatu nintzen.

Azkenean, hona etortzeko erabakiarekin esnatu

nintzen goiz batean (egiatan, eh?!)… eta ondorengo

guztia historia da jada.

Txanpa: Hitz gutxitan definituta, nolakoa da ‘sagar handia’?R.T: Soinu eta koloreduna, anitza, sortzailea, eleanitza,

geruzaduna, polita, bizi handikoa, nekagarria. Kiribil

baten energia dauka, zure bizimodua eta lanbidea

urtez urte alda dezakezulako, inoiz ere leku berera

bueltatu gabe. Muturrak ere gogorrak dira, baina hau,

gaur egun, hala dirudi leku guztietan.

Txanpa: Eta Euskal Herriaz ba al dakite zerbait New Yorken?R. T: Ez gehiegi, egia esan. Han eta hemen Donostian

eta Bilbon egon den jendea ezagutu dut, jende

gaztea batez ere; norbaitek egoera politikoaren edo

gastronomiaren berri badu, baina Euskal Herrikoa

naizela esateak ez die gehiegi esaten. Espainiako

testuingurua behar dute... Baina urte pila hemen

egonik eta mundu osoko jendearekin harremana

izan ondoren, konturatzen zara ondo dagoela Euskal

Herriaz ezer ez jakitea: zerbait jakiteko nahia eta

errespetua beti agertzea da niretzako gauzarik politena.

Txanpa: Zu zeu zenbatero itzuli ohi zara Euskal Herrira?R. T: Urtero edo bi urtero joaten naiz hara. Irailean

joan nahiko nuke, posible bada nire senarrarekin,

Puerto Ricokoa dena. Badut herrimina, egia esan. Bi

urte baino gehiago joan gabe egotea gogorra egiten

zait.

Txanpa: Gaur egun, gaztelerazko eskolak ematen dituzu New Yorken; bestetik, soinu eta musika ziurtagiria eskuratzeko ikasketetan murgilduta zabiltza. Nolatan hori dena?R. T: Jeje! Galdera ona hori, gauza pila-pila egin baitut

hemen. Katu baten antzera, azken hamabi urteetan

zazpi bizi izan ditudala sentitzen dut. Soilik azken bi

Aurtengo Lizeo Egunean 1977ko promozioa izan zen omendua, urtero promozio ohi bat omentzeko

ohiturari jarraiki. Promozio horretakoa zen, hain justu, Rakel Terceno lezoarra; baina, zoritxarrez, ezin izan zuen omenaldian egon, New York hirian bizi baita orain dela 12 urtetik. Hala, elkarrizketa honen bitartez ‘ekarri’ dugu berriro Lizeora.

Page 21: Txanpa 40

justuki, behi bat bazkaltzen hasi baitzen,

guri begira eta jaten... Zentzu horretan,

Ekoikastola zen Lizeoa. Eta hori berdin-

berdina izatea espero dut.

Txanpa: New Yorken bizi zarenez, besteak beste, hizkuntzen garrantziaz jabetuko zinen. Zer esango zenieke honi buruz gure ikasleei?R. T: Hizkuntzei beldurra galtzeko esango nieke,

dibertigarria eta polita baita mundua beste soinu/

hizkuntz baten bidez ezagutzea. Hizkuntzak gustuko

izanez gero, ahal dituzun guztiak ikasi. Eta gustatu

ezean, ikasi ere ahal duzun hizkuntza: akaso, laster,

hizkuntza hori ezagutzeaz poztuko baitzara. Hizkuntzak

onak dira lana aurkitzeko, noski, baina benetan

garrantzitsuak izan daitezke koloretako bizitza bat

edukitzeko. Hizkuntzak eta musika.

Txanpa: Eta atzerrian bizi eta lan egiteko aukerari zer esango zenieke? Krisia dela eta, gazte asko maletak hartu eta kanpora joaten hasi dira…R. T: Mundua handiegia da leku bakar batean

geratzeko, baina hori nire begiek esaten dute; zureek

beste gauza bat ikus dezakete, eta hori ere ondo

egon daiteke, ezbairik gabe. Aukera badagoela jakitea

da, niretzat, gauzarik garrantzitsuena. Eta erabakiak

beldurrik gabe hartzen dituzunean bizitzak, bat-batean,

erraztasun asko ematen dizkizula... Unibertsoaren

bizitasuna da hori.

Txanpa: Besterik erantsi nahi?R. T: Bizitzan politena izateko beharrezko guztia

geure barnean bertan dugula. Hori ulertu ahal izateko,

kanpora joan behar gara batzuk. Hala bada, ondo

pasa! Ni pertsona guztiz normala izanik, benetan

zoriontsu naizela onartu behar dut; eta ez nuke nire

bizitzako egun bakar bat ere aldatuko, Lizeoko sasoi

polita haiek barne.

urteetan, adibidez, biran aritu naiz dantza talde batekin,

eta arte-aldi bat antolatu eta gure etxea arte galeri gisa

erabili izan dugu, nire senarra ere artista baita. Orain,

berriz, gaztelera irakasten dut hizkuntza eskola batean,

itzulpen eta interpretazio lantxoak ere egiten ditut, eta

musika eta soinua sendatzeko eta eraldaketa pertsonala

errazteko bide gisa erabiltzen hasi naiz ikasketa horien

bitartez. Izugarrizko bide polita, magikoa eta indartsua

da hau; nire benetako pasioa, grina.

Txanpa: Ikasketa horietan, gainera, txalapartak pisu handia du…R. T: Bai, hala da. Pasa den urtean, meditazio saioen

bitartez, melodia sendagarriak ezagutu eta instrumentu

bat erabiltzeko gogoa piztu zitzaidan. Afrika edo

Indiako instrumentuak entzunez eman nituen egunak…

Eta gau batean, ohean nengoela, ‘txalaparta!’ esan

nion neure buruari, ikastolarekin txalaparta kontzertu

batera joan gineneko trantzea gogoratuz. Hemengo

Euskal Etxeko jendeari esker, Iruñeko Mintxo Garcia

txalapartaria ezagutu eta, bat-batean, argi ikusten

hasi nintzen txalapartaren erabilera diagnostikoa eta

terapeutikoa. Yoga eta ekialdeko medikuntzari buruzko

oinarrizko ezagupenak ikasi ditudanez, txalapartak

sekulako aplikazioa izan dezakeela jabetu naiz, eta hori

da, orain, nire ziurtagiri ikasketen amaieran aurkeztuko

dudan proiektua.

Txanpa: Txalaparta dela medio, atzera egin dugu, ikastola garaietara. Askotan gogoratzen duzun bitxikeria, pasadizoa…?R. T: Nire promozioa Lizeoan hasi zenean kirol gunerik

ere ez zen existitzen! Ikastolaren ingurunea benetan

naturala zen, eta jolas garaietan izugarrizko txangoak

antolatzen genituen Deabruaren ahoa deitzen genion

hartara, han goian, espirituekin hitz egiteko. Jejeje!

Zaharragoak ginenean, UBIn geundenean, literatura

edo hizkuntzako azterketa bat barrez moztu izana

atzo bezala gogoratzen dut... Leihoaren beste aldean,

19

IKAS

LE O

HIA

“He hecho cientos de cosas en Nueva York. En los últimos doce años siento que he tenido siete vidas, como si fuera un gato”

“Me he dado cuenta que la txalaparta puede tener una impresionante aplicación terapéutica, y el proyecto que he de presentar ahora gira en torno a ello”

Page 22: Txanpa 40

20tx

anpa

2012

-01-

23

20tx

anpa

2013

-06-

23

Hori da, hain zuzen, Plastika eskolak jasotzen dituzten DBH-4ko ikasleek ikasturteko azken hiruhilekoan egiten dutena. “Lehenik, koadro honi buruzko historia nahiz testuingurua ezagutzen dute ikasleek”, adierazi du Izaskun Ibarrola irakasleak. “Hau da, zergatik eskatu zioten Picassori koadro hau, non aurkeztu zen, ondorengo ibilbidea… Haien burua garai horretan kokatzen saiatu behar dira ikasleak”.

Ondoren, koadroaren fotokopia bana aurrean dutela, sakon aztertu behar dute margolana. “Aurrez ezaguturiko historia non eta nola islatzen den behatu behar dute, zer iradokitzen

‘GERNIKA’ LANDUZ

GEUR

E PR

OIEK

TUA dien hausnartu… eta, jarraian, ondo pentsatu

zer eta nola adieraziko lioketen munduari haien ikuspuntu pertsonala”, Ibarrolaren esanetan.

GARAPEN HANDIA

Hori guztia gauzatzeko orduan, nola jokatzen dute ikasleek? “Batetik, kolorearekin jokatuz, kolore hotzak eta beroak nahaztuz”, dio Plastika irakasleak. “Eta bestetik, haien planteamendua egokien adieraziko duena marraztuz. Baina, hori bai, marraztutako horrek beti egin behar dio erreferentzia Gernika-ri”.

Lan ospetsua bezain unibertsala dugu Pablo Picassoren Gernika koadroa. Baina… gai izango al ginateke margolan horren sinboloak nahiz zatiak interpretatzeko? Gai izango al ginateke hark iradokitzen diguna beste margolan batean gauzatzeko?

Page 23: Txanpa 40

21

GEU

RE PR

OIEK

TUA

ARTEA INTERPRETATUProzesu horretan, ikasleek asko zaintzen ei dute konposaketa. Teknika librea izan ohi da erabiliena, baina asko teknika akrilikoarekin ausartzen dira, azken hau erabiltzen ikasten baitute laugarren mailan.

“Finean, ikasturtean zehar ikasitakoaren gauzapena da proiektu hau”, Izaskun Ibarrolaren hitzetan. Eta espreski Gernika koadroa erabiltzeak badu bere arrazoia. “Laugarren mailan Kubismoa ikasten dute ikasleek. Eta gainera, interpretaziorako bide ematen du artelan honek. Artea interpretatzen ikastea da jarduera honen helburu nagusia”.

Eta emaitza oso ona da, zinez, artikulu honetan ageri diren hainbat ikasleren lanetan ikus daitekeen moduan. “Alde handia dago, bai, ikasturtearen hasieran egiten zutena eta amaieran egiten dutena alderatuz gero”, azpimarratu du irakasleak. “Oro har, garapen bat egon ohi da. Artistikoki, bai, baina baita arte munduarekiko ikuspegia zabaltzea lortzen dutelako ere. Eskema zurrunekin lan egitera ohituta daude ikasleak, eta lan honek erabat lehertarazten du hor”.

Page 24: Txanpa 40

22tx

anpa

2013

-01-

23

Udaberriak uzta polita utzi du aurten Lezon. Izan ere, Zabarre euskal pirataren kondaira izeneko

liburuxkak argia ikusi baitu, Zabarre Taldearen ekimenez.

Joxe Zabala, Zabarre ezizenez ezaguna, bere garaiko lezoar xume bat izan zen; arrantzale familia bateko umea, zehazki. Garai hartan arrantzaleek Ternuara jotzen zuten baleak arrantzatzera, baina oso zaila zen urtero joatea. Arrantza ere gutxitzen ari zen, eta gosea handitzen. Hala, goseak bultzatuta, Zabarre pirata lanetan hasi zen, denborarekin Euskal Herriko pirata ospetsuenetarikoa bihurtuz.

Kaleratutako liburuak, hain justu, Zabarreren istorioa kontatzen du, edizio txukun eta dotorean. Aritz Gorrotxategik idatzi du ipuina; marrazkilaria, aldiz, Ainhoa Jauregi izan da. Lezora bizitzera etorritako idazle donostiarra da Gorrotxategi, eta, herrian egiten den Zabarre pirataren jaiarekin txundituta, Zabarre taldeari laguntzen hasi zen. Jauregi, berriz, pasaitarra da, Lizeoko ikasle ohia. “Liburuari begira biek egindako lana eskertu nahi diegu, bai eta Leire

Oiagari eskerrak eman ere, azken honek egindako maketazio eta inprenta lanengatik”, adierazi dute Zabarre Taldeko ordezkariek.

Lezoko Udalaren diru laguntza jaso du taldeak. Gure ikastolak, berriz, 30 liburu erosi ditu, eraikin eta gela desberdinetan Zabarreren mezua eta taldearen ideia zabaltzeko konpromisoa hartuz. Baina liburuaren gauzapen prozesu guztia Zabarre Taldearen esku egon da. “500 ale atera ditugu aurten, bost eurotan, guztiak saltzeko ideiarekin. Eta jaiak hasi baino 10 egun lehenago zabaldutako Zabarre dendan saltzen hasi ginen. Aurrera begira, berriz, salmenta puntu batzuk jarri nahi ditugu, ikastola bera agian. Inork nahiko balu, ondo legoke ikastolan izena ematea, eta ekarriko genioke liburuxka”, zehaztu dute.

“Badira urte batzuk egin nahi genuela liburu hau, bere garaian Trapujaleren kondairarekin herrian egin zen moduan. Eta helburu argia du: Zabarreren historia eta Lezoko kultura urte luzez gure artean mantentzea, eta, bide batez, gure herria bizirik egotea”.

IZAN PIRATA!

Page 25: Txanpa 40

afari pirata autogestionatua eta Zabarreren itzulera antolatzen dituzte Lezon.

“Hiru hilabete lehenago hasten gara lanean”, Zabarre Taldeko ordezkarien esanetan. “25 bat lagun gara taldea osatzen dugunok, eta bakoitzak bere ardura dauka: piratak, soldaduak, segurtasuna, antzerkia, ibilbidea... Gure ilusio guztia jartzen dugu mahai gainean, eta jaietako egun horietan haurrei sortarazten diegun poza, ilusioa , beldurra... sumatzean, ondo egindako lanaren saria jasotzen dugu”.

Hala, urtero berrikuntza bat baino gehiago eramaten dute aurrera, eta ideia asko dituztela azpimarratu dute. Aurrera begira, esaterako, mendi txangoak, eskalada, jolasak edota Donostiako piratekin lotura egitea dute buruan.

AUTOFINANTZAZIOA

Zabarre Taldekoek, hain zuzen, horrelako ekimenak antolatzera animatu nahi dituzte beste herrietako biztanleak. “Krisia dela eta, azken urteetan udalek ez dute dirurik jaiak antolatzeko. Baina dirurik gabe eta ilusio handiarekin jaiak eta bestelako ekimenak antola daitezkeela erakutsi die Zabarre Taldeak herriari eta beste eragileei. Autofinantzazioa ikur harturik, urte hauetan, eta batez ere aurten, gure ekimenak eta gastuak gure gain hartzea lortu dugu”.

Horregatik, esker hitzak baino ez dituzte era batera edo bestera lagundu duten guztientzat. “Maitatu euskara, gure kultura, herria… Eta segi pirata izaten, horrela jarraituko baitu Zabarrek Lezora etortzen urtero!”.

Gora Zabarre eta gora piratak!

MENDEKOSTEETAKO IKUR NAGUSIA

Ildo horretan, Zabarre pirata ardatz duten ekintzak ez dira liburuxka honetara mugatzen. Aurten, justuki, 20 urte bete dira Zabarreren gaia lantzen hasi zirela Lezon. “Hasierako urteetan Zabarre gazte taldea sortu genuen, eta gazte festa batera mugatu. Gero etenaldi modukoa eman zen, eta orain bost urte berriro heldu genion gaiari, gure haurrek historia jakin zezaten. Garai horretan, herria nahiko banatua zegoen Lezoko ikastola berriaren auziagatik. Hori ikusita, eta herrian batura sortze aldera, herriko hainbat guraso elkartzen hasi eta gaia jorratzeari ekin genion”.

Urtez urte sekulako indarra hartzen joan da, gaur egun mendekosteetako ikur nagusia bihurtu delarik. Udaberriko festetan, adibidez, Zabarreren etorrera,

La primavera ha traído consigo un bonito fruto a Lezo: la publi-cación del libro La leyenda del pirata vasco Zabarre, a iniciativa de Zabarre Taldea. El libro cuenta la historia del lezoarra Joxe Zabala, más conocido como Zabarre, en una cuidada edición, con textos de Aritz Gorrotxategi e ilustraciones de Ainhoa Jauregi.

Hoy en día, el pirata Zabarre se ha convertido en el símbolo de las fiestas de Pentecostés del Lezo, organizándose diversas iniciativas y festejos que tienen gran aceptación y éxito entre los lezoarras.

23

GEU

RE PR

OIEK

TUA

Page 26: Txanpa 40

Ohiturari jarraiki, Txabol Sotok antolaturiko gunea lepo beteko da sanferminetan. Oilaskoak,

ogitartekoak, hanburgesak, musika, giro bikaina… ez da ezer faltako Antxoko frontoian atonduriko txosnan.

Familia giroan jaiaz gozatzea baita, nagusiki, Txabol Sotoren helburua. Baina beste bi xede ere baditu: dirua biltzea Pasaiako guraso eta haurrentzako hainbat kultur ekimen antolatu ahal izateko urtean zehar, eta Lizeoaren gizarte eragile izaera sendotzea, baita jaietan ere.

Hori guztia lortu eta dena primeran ateratzeko asmoz, hainbat eta hainbat lagun ari dira -edo ariko dira- Txabol Soton lanean. Baina, ohi bezala, Txabol Sotoren antolakuntza ez da zerbait itxia, eta lagundu nahi duen ikastolako guraso nahiz partaide oro ongi etorria izango da.

Anima zaitez(te)!

TXABOL SOTOREN EGITARAUA

SANFERMINETAN

SANFERMINETAN NORA?

TXABOL SOTORA!

Lerro Hauetatik TXANPA aldizkaria eta Lizeoko Eskola Kiroleko lana aurrera eraman ahal izateko ORONA entrepresak eskaini digun diru laguntza eskertu nahi dugu.

24tx

anpa

2013

-01-

23

OSTEGUNA 4: karaokea

OSTIRALA 5: aparraren festa LARUNBATA 6:

egunean zehar puzgarriak eta gaualdean dantzaldia Iñigo Perurenarekin

Page 27: Txanpa 40

kolaboratzaile hauei esker egin ahal izan dugu “TXANPA” aldizkariatxanpa

PA

SA

IA-L

EZO

LIZ

EO

AR

EN

ALD

IZK

AR

IA

2

01

3K

O E

KA

INA

Argitaratzailea: Pasaia-Lezo Lizeoa, Kanposantu Bidea z/g, 20100 PASAIA, Tel: 943 526 850. Fax: 943 526 854. www.lizeoa.com. e-mail: [email protected]: Iban IzaKolaboratzaileak: Elena Mendia, Marijo Erzibengoa, Antxon Serras, Eider Arbillaga, Donibaneko HHko irakasleak, Albaola elkartea.Diseinua eta maketazioa: Leire OiagaInprimatzailea: Gráficas Alte.Lege Gordailua: SS/1562/98

40

AU

RK

IBID

EA 2

14 16 22

6 8

2013-2017 Plan Estrategikoa ........................................... 2

Lizeo Eguna 2013 ........................................................... 6

Musika instrumentuak Haur Hezkuntzan ............................ 8

Pentsatu, sentitu, ekin! ................................................... 10

Gelaz kanpo .................................................................. 12

Eskola trukea ................................................................ 14

Marinel Gaztea .............................................................. 16

Ikasle ohia: Rakel Terceno.............................................. 18

Gernika koadroa, ikasleen begietatik ............................... 20

Zabarre pirata ............................................................... 22

Txabol Soto sanferminetan ............................................. 24

Page 28: Txanpa 40

LIZEOA, AURRERA BEGIRA

2013-2017 PLAN ESTRATEGIKOAtxanpa PASAI-LEZO LIZEOAREN ALDIZKARIA • Tel.:943 526 850 • Fax: 943 526 854 • E-mail: [email protected]

Korrika urtea izan dugu aurtengoa. Eta, ohi bezala, Korr ikaren etorrerak une hunkigarriak utzi zituen gurean. Denbora luzez iltzatuta geratzen zaizkigun ideia, ekimen eta oroitzapen goxoak.

E k i m e n h o r i e n a r t e a n , b i oroitarazi nahi ditugu gaurkoan atal honetan; biak ala biak, Lizeoko Euskara Taldeak antolatu edo buruturikoak: Korrikaren aldeko bideoa eta Korrika bera iragartzeko argazki lehiaketa, hain zuzen.

Bideoari dagokionez, Korrikaren azken bi edizioetan egindako ekintza izan da, helburu argi batekin: Lizeoaren atxikimendua eta babesa adieraztea Korrikari. Ikasleak beraiek izan ziren g r a b a k e t a p r o z e s u a r e n arduradun bakarrak, eskola orduetatik kanpo landuz. Horra konpromisoa, beraz. Eta emaitza, berriz, kalitate handiko bideoa, AEK-ko Prentsa Sailaren beraren gorespena jaso zuena. Bideoa gure webgunean (www.lizeoa.com) nahiz Youtuben dago ikusgai.

Korrika iragartzeko argazki lehiaketa, aldiz, estreinakoz e g in zen geure h ezkun tza komunitatean, baita arrakasta handiz egin ere. Argazki asko jaso ziren. Korrikan bizitako uneak adierazten zituztenak, batzuk; originalak eta landuagoak, beste asko. Baina, zoritxarrez, bakarra izan zitekeen irabazlea; lerroon ondoan ager i den o inatzez osaturiko argazkia ederra, Ane Ubegun ikasleak egindakoa.

E s a n , a z k e n i k , K o r r i k a r i eskainitako kanta bat ere sortu zutela Euskara Taldeko ikasleek; Korrika Gaztearen eskualdeko festan aurkeztu eta kantatu z u t e n a , b i l d u t a k o e n t x a l o zaparrada jasoz.

Korrika pasa zen, bai, baina jarrai dezagun errealitate bihurtzen aurtengo edizioaren leloa zena: eman euskara elkarri!

Una vez más, el paso de la Korrika en primavera nos dejó momentos emocionantes e inolvidables. Nuestra comunidad educativa se volvió a volcar con la multitudinaria carrera en favor del euskara, de muy diferentes maneras. A destacar, por ejemplo, el video que grabaron y elaboraron -fuera de horas lectivas- los alumnos que conforman Lizeoko Euskara Taldea, obteniendo, incluso, las alabanzas del Área de Prensa de AEK; así como el concurso fotográfico organizado también por dicho grupo, y en el que resultó vencedora la alumna Ane Ubegun.

EMAN EUSKARA ELKARRI,

KORRIKA!