Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ......

46
Irakaslearen gidaliburua (zirriborroa) 1 Iupi, lehenengo mailan gaude! (Txanela - Material globalizatua, Lehen Hezkuntza - 1. maila)

Transcript of Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ......

Page 1: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

Irakaslearen gidaliburua (zirriborroa)

1

Iupi, lehenengo mailan gaude!

(Txanela - Material globalizatua, Lehen Hezkuntza - 1. maila)

Page 2: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

2

LABURPENA Ikasturte, ziklo eta etaparen hasiera dela eta, gure ikasleek, irakasle, gela eta, beharbada, ikastalde berria izango dute. Horregatik, lehenengo unitatean egokia iruditu zaigu, norberaren aurkezpenerako, lagun berriak ezagutzeko eta espazio eta denboraren antolaketa berriari ekiteko unitatea sortzea.

Unitatearen azalari behatuz hasiko dugu sekuentzia. Horren inguruan egingo ditugun jardueretan aukera izango dugu gurekin bi urtez arituko diren pertsonaiak ezagutzeko, egoera berriarekiko norberaren sentimenduak eta ideiak azaltzeko eta unitatean landuko duguna aurreikusteko.

Hurrengo jarduera-blokean, elkar hobeto ezagutzeko gure burua aurkeztu eta haurren zaletasunen inguruan arituko gara: igarkizunetan, sokasaltoan, kantuan, dantzan eta marrazketan.

Talde-kohesioa indartzeko asmoz ekingo diogu hurrengo atalari. Taldearen izena erabaki, gela apaintzeko panpinatxoak egin, elkarrekin jolasean eta dantzan aritu, sinadurak bildu, argazki-saioa prestatu, gure izenekin jolastu eta urtebetetze-trena eta agenda egingo ditugu.

Espazioa (gela) eta denbora (ordutegia) antolatzea izango da gure lana laugarren atalean. Horretarako, eguneroko funtzionamendurako ardurak banatuko ditugu, materiala ordenatuko dugu, txokoak izendatuko ditugu eta ordutegia osatuko dugu. (Ikus Espazioaren antolaketa dokumentua).

Liburuak etxera eraman aurretik, egindakoa gogoratu eta gehien gustatu zaiguna adieraziko dugu ahoz eta idatziz.

Landutako guztia liburuan jaso dugu. Orain etxera eramango dugu familiari erakusteko. Etxekoen lana haurraren azalpenak entzutea, egindakoa positiboki baloratzea eta beren ikuspuntutik ikasturte berriaren hasiera nolakoa izan den, batez ere haurra nola ikusi duten, idatziz adieraztea izango da. MATERIALA Unitate honen gida:

- Jarduera zerrenda sekuentzien arabera sailkatuta - Unitate honi dagozkion zikloko helburuak. - Unitateko ebaluazio-irizpideen taula. - Jardueren deskribapena eta helburuekiko eta ebaluazio irizpideekiko lotura. - Unitatea hiru astetan egiteko planaren proposamena. - Material osagarria.

• Oinarrizko hiztegia lantzeko irudiak (hiztegi txartelak) helbide hauetan aurkituko dituzue: http://www.eslflashcards.com edo http://www.toolsforeducators.com

• Ikaslearen liburua, irakurgaiak, abestien CDa, lan koadernoa eta material osagarria.

• Liburu digitala (zoom-liburua)

• Argazki kamara, ikasleen argazki txikiak, hatz markak egiteko tinta, egutegia, gelako txokoen izenak idazteko txartelak eta sokasaltorako soka, besteak beste.

TXANELA 1. 1. Unitate didaktikoa IUPI, LEHENENGO MAILAN GAUDE!

Page 3: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

3

Oharra: Jarduera osagarrien kudeaketa irakaslearen esku geratzen da, betiere, taldearen premien arabera eta helburu bera lortzeko erabiltzen dituen beste baliabideak (Ikasys, Birraitonaren museoa, liburu digitala…) kontuan hartuta.

SEKUENTZIA

PROIEKTUA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOKO JARDUERAK

IZAERA - Aurre-ezagutzak

aktibatu - Gaiarekiko

motibazioa sortu - Aurreikuspen-

estrategiak landu

1. Azalari behatzea eta elkarrizketa 2. Gure gorputzarekin poza adierazten 3. Olerkia: Iaz aurten baino txikiagoak 4. Olerkia: Ikasturte berri honetan

1. Garrantzizkoa 2. Hautazkoa 3. Hautazkoa 4. Osagarria

- Geure burua aurkeztu

Liburuxka osatu

5. Eta zu nor zara? 6. Zaletasunen inguruko igarkizunak. 7. Jolasean. 8. Nire aurkezpena.

5. Garrantzizkoa 6. Garrantzizkoa 7. Hautazkoa 8. Garrantzizkoa

- Talde-kohesioa indartu

Liburuxka osatu

9. Zer gara gu? 10. Panpinak 11. Besarkada musikala 12. Musika ikasten ari gara 13. Sokasaltoan 14. Elkarrekin gustuko gauzak egiten ditugu 15. Elkarri laguntzen diogu 16. Gelako ikaskideen sinadurak eta argazkiak 17. Izen berdinak 18. Nola deitzen gaituzte? 19. Zer dute berdina izen hauek? 20. Hitz-jokoak 21. Izenen nahaste-borrastea. 22. Gure urtebetetze-trena. 23. Hilabeteen olerkia 24. Agenda

9. Garrantzizkoa 10. Garrantzizkoa 11. Garrantzizkoa 12. Garrantzizkoa 13. Garrantzizkoa 14. Garrantzizkoa 15. Garrantzizkoa 16. Osagarria 17. Osagarria 18. Osagarria 19. Osagarria 20. Hautazkoa 21. Osagarria 22. Garrantzizkoa 23. Garrantzizkoa 24. Garrantzizkoa

- Espazioa eta denbora antolatu

Liburuxka osatu

25. Eguna ekintzaz ekintza orduz ordu 26. Astearen antolaketa 27. Alferraren astea 28. Silabak antolatzen 29. Abestia: Ostirala iritsi da 30. Gelako objektuak eta txokoak izendatzen 31. Pertsonaien gelako antolaketa 32. Olerkia: Hornitu dugu gure gela

25. Garrantzizkoa 26. Garrantzizkoa 27. Hautazkoa 28. Osagarria 29. Hautazkoa 30. Garrantzizkoa 31. Garrantzizkoa 32. Hautazkoa

- Egindakoa berrikusi

Liburuxka osatu 33. Egindakoa berrikusten

34. Olerkia: ikasturte berria 33. Garrantzizkoa 34. Hautazkoa

Page 4: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

4

1. UNITATE DIDAKTIKOA ZIKLO AMAIERAKO HELBURUEN ETA JARDUERREN ARTEKO HARREMANA

HIZKUNTZA ARLOA (1) HELBURUAK JARDUERAK

1.1 Ahozko azalpen sinpleen eta kontestualizatuen esanahi orokorra identifikatzea (bere ezagutzekin, bizipenekin eta interesekin zuzenean lotutako gaiei buruzkoekin).

3, 4, 32, 34

1.2 Aurrez finkatutako entzuteko helburuari dagozkion informazio zehatzak identifikatzea, hezkuntza-testuinguruko ohiko jardueretan agertzen diren ahozko mezu sinpleetan.

5, 25, 33, 6

1.3 Hezkuntza-testuinguruan gertatzen diren ohiko egoeretan elkarrizketan aritzea, sentimenduak, esperientziak, ideiak eta ezagutzak azalduz. 1, 14, 15, 30, 33

1.4 Ahozko aurkezpen sinpleak egitea, eskolako jarduerekin zuzenean lotuta dauden egoeretan (burututako lanen aurkezpena, gertuko gertaera eta esperientzien kontaketa, bizipenak...), eskainitako jarraibideen laguntzaz.

8, 5, 6, 10

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (fonema-grafiak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea, eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

3, 4, 7, 9, 12, 13, 17, 18, 19, 20,21, 22,23, 24, 26, 27, 28, 31, 32, 33, 34

1.8 Ohiko generoetako testu idatzi sinpleak sortzea, modu gidatuan, oinarrizko koherentzia, kohesioei eta zuzentasun printzipioei erreparatuz. 5, 8, 9, 14, 15, 22, 24, 26, 28, 30, 31, 33

1.11 Euskara ohiko komunikazio-eremu eta egoera gehienetan erabiltzea, euskararen normalizazio- eta euskal kulturaren transmisio-prozesuetan aktiboki parte hartuz.

11, 13

1.13 Literatura atseginerako iturri modura erabiltzea, baita sentsibilitate estetikoa garatzeko eta norberaren nortasuna (pertsonala, kulturala, soziala) eraikitzeko ere.

3, 4, 6, 7, 20, 23, 27, 29, 34

INGURUMENAREN EZAGUERA ARLOA (2) 2.3 Giza gorputzaren ezagutzatik ondorioztatzen diren, higiene, elikadura, jarduera fisikoa, atseden eta segurtasun ohiturekin nork bere burua zaintzeko

bat eginez jokatzea; norbanakoaren aukerak eta mugak ezagutuz, eta kideen arteko ezberdintasunak (adina, sexua, ezaugarri fisikoak, nortasuna eta abar) onartuz eta errespetatuz, bereizkeriarik gabe.

2, 33

2.5 Gizakion zenbait adierazpen kultural hautematea, denboran zehar gizonek eta emakumeek batera egindako ekarpenen ondorio den aniztasun eta aberastasun kulturala balioetsiz.

9, 11, 13, 15, 16, 23

2.7 Familia-bizitzarentzat zein inguru hurbilarentzat garrantzitsuak diren zenbait gertakari denboran ordenatzea, ezarritako ereduei jarraituz.

25, 22, 26, 27 2.9 Fenomenoen, behaketen edo bizitza natural zein sozialeko elementuen zein gertakarien inguruko informazioa biltzea eta galdera egokiak egitea,

bere hurbileko inguruan behaketa sistematikoa eginez eta zenbait tresna eta erregistro argi erabiliz.

24

ARTE HEZKUNTZA ARLOA (3) 3.2 Musika bidez adieraztea (interpretazioa) eta sortzea. 11, 12, 13, 23, 29

3.4. Arte plastikoak eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza. 2, 8, 10, 14, 31 HELBURU METADISZIPLINARRAK (4)

4.1 Hainbat testuingurutan, talde-lanean aritzea helburu komunak lortzeko; lankidetza- eta errespetu-jarrerak aintzat hartzea, eta inolako bereizkeriarik ez onartzea.

30

Page 5: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

5

1. U. D.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.1

.1A

zalp

ena

arre

taz

entz

uten

du.

1.1.

3 G

aia

iden

tifik

atze

n du

.

1.2.

1 A

hozk

o ja

rrai

bide

en

arab

era

joka

tzen

du.

1.2.

2. Id

entif

ikat

utak

o da

tuak

er

abilt

zen

ditu

.

1.3.

1 B

erez

par

te h

artz

en d

u ek

arpe

nak

egite

ko.

1.3.

4 E

lkar

rizke

ta-a

raua

k ap

likat

zen

saia

tzen

da.

1.4.

2. G

utxi

enek

o ko

here

ntzi

az a

dier

azte

n di

tu id

eiak

.

1.4

.3 E

ra u

lerg

arria

n et

a er

razt

asun

nah

ikoa

reki

n ad

iera

zten

ditu

idei

ak.

1.5.

1 Id

atzi

ari b

ehat

zean

ak

tibok

i par

te h

artz

en d

u.

1.8.

1 Id

atzi

aren

era

ikitz

e pr

ozes

uan

aurr

erap

enak

eg

in d

itu.

1.11

.1 E

uska

ra e

rabi

ltzen

du

per

tson

en a

rteko

ha

rrem

anet

an.

1.13

.1 L

itera

tura

z go

zatz

en

du.

2.3.

4 B

ere

emoz

ioak

eta

se

ntim

endu

ak

iden

tifik

atze

n di

tu.

2.5.

1 G

elak

o ki

deen

ha

rrem

anet

an p

arte

ha

rtzen

du.

2.7.

1 D

enbo

ra n

ozio

ak

erab

iltze

n di

tu

kont

aket

arak

o.

2.7.

3 D

enbo

rare

n ne

urri

unita

teak

era

biltz

en d

itu.

2.9.

2 E

rreg

istro

ak e

gite

n di

tu.

3.2.

1 A

hots

aren

{...}

soin

uak

azte

rtzen

ditu

.

3.2.

2 A

best

iak

aho

bate

z in

terp

reta

tzen

ditu

.

3.2.

8 A

dier

azpe

nare

kin

goza

tzen

du.

3.4.

1 M

arra

zkia

k ...

egi

ten

ditu

adi

eraz

teko

.

3.4.

2 Tr

azoa

ren

auke

rak

prob

atze

n di

tu.

3.4.

8 M

ater

iala

k m

anip

ulat

uz g

ozat

zen

du.

4.1.

1 Ta

lde-

lane

an a

ktib

oki

parte

har

tzen

du.

JARDUERAK

IKASLEAK

3 4 32 34

32 34

5 25 33

6

1 14 15 30 33

1 14 15 30 33

8

5 6 10

3,4,7,9 12, 13 17, 18 19, 20 21, 22 23, 24 26, 27 28, 31 32, 33

34

5,8 9,14 15 22 24 26 28 30 31 33

11 13

3 4 6 7 20 23 27 29 31 34

2 33

9 11 13 15 16 23

25

22 25 26 27

24

11

23 29

12 13

8 10 14 31

2

30

1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10. 11. 12. 13. 14. 15. 16. 17. 18. 19. 20. 21. 22. 23. 24. 25.

Page 6: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

6

IUPI, LEHENENGO MAILAN GAUDE! - UNITATEAREN DENBORALIZAZIO PROPOSAMENA

TXANELA 1 Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala

1. astea

• Azalari behatzea • Gorputzarekin poza

adierazten • Olerkia: Iaz aurten baino

txikiagoak

• Olerkia: Ikasturte berri

honetan • Eta zu nor zara? • Sokasaltoan

• Jolasean • Zaletasunen inguruko

igarkizunak (irakasleak irakurrita)

• Nire aurkezpena

• Zer gara gu? • Panpinak egiten hasi • Jolas kooperatiboa:

besarkada musikala

• Musika ikasten ari gara • Gelako haurrok elkarri

laguntzen diogu • Panpinak egiten jarraitu

2. astea

• Gelako ikaskideen

sinadurak • Nola deitzen gaituzte? • Panpinak bukatu

• Elkarrekin gustuko

gauzak egiten ditugu. • Zer dute berdina izen

hauek? • Hitz-jokoak

• Izenen nahaste-borrastea

• Gure urtebetetze-

egunen trena 1 • Izen berdinak

• Gure urtebetetze-egunen

trena 2 • Agenda: urtebetetze-eguna

idatzi • Hilabeteen olerkia

• Astearen antolaketa • Alferraren astea abestia • Silabak ordenatzen • Ostirala iritsi da

3. astea

• Gelako objektuak eta

txokoak izendatzen • Agenda: falta diren datuak

idatzi • Liburutegia antolatu

• Pertsonaien gelako

antolaketa • Hornitu dugu gure gela

• Egindakoa berrikusten • Marrazkiak gordetzeko

karpeta

• Olerkia: Ikasturte berria • Marrazkiak gordetzeko

karpeta

OHARRAK Unitate honetan proposatzen diren jolasak eta abestiak, plangintzan behin baino ez dira agertzen. Hala ere, komeni da, egoki iritzitakoan, abestiak tarteka gogoratzea eta jolasak errepikatzea. Nire aurkezpena jarduera egin eta gero, egunero hiru edo lau lagunen marrazkien aurkezpena egitea egokia izango litzateke. Gure urtebetetze-egunen trena jarduera bi egunetan egitea aholkatzen dugu, liburuari ekin aurretik urrats asko eman behar direlako.

Page 7: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

7

IKT jarduerak

Duela zenbait urte hasita, Ikastolen Elkartea hezkuntza eremuko I+G+B egitasmoak eta proiektuak garatzen ari da. IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) alorrean hainbat urtetako eskarmentua metatua du, euskarazko eta euskal kulturan ardaztutako software kurrikularra eta aisialdikoa ekoiztean aitzindaria izanez. Horren lekuko dira, besteak beste:

• IKASYS Ikastolen Elkarteak garatutako hezkuntza alorreko proiektu berritzailea. IKASYS proiektuak konpetentzien garapenerako beharrezkoak diren baliabideen sistematizazioa du helburu nagusia; horretarako, trebakuntzan, memorizazioan eta ulermenaren garapenean oinarritutako tipologia askotariko jarduera sorta handia eskaintzen du.

• Txanela webgunea (www.txanela.net). Lehen Hezkuntzarako IKT konpetentziak hainbat konstanteren inguruan lantzeko eta garatzeko bidea aurkituko da Txanela webgunean. Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzendurik, arloz arloko eta mailaz mailako jarduerak aurkezten dira. Oraingoz, “Txanela Globalizatua” deritzan arlo multzoan (Euskara- Ingurunea-Plastika) txertatu dira IKT jarduerak.

• Ostadar webgunea (www.ostadar.net). Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta ikasleei zuzendurik, arloz arloko eta mailaz mailako jarduerak aurkezten dira han. Irakasleari, gida didaktikoa jardueraz jarduera zehaztuta eskaintzeaz gain, IKT jarduerak egiteko eta gidatzeko zehaztapen guztiak ematen zaizkio. Ikasleari, IKT jarduerak proposatzeaz gain, haiek egiteko behar dituen baliabideak ematen zaizkio. Oraingoz, Ostadar proiektuko hiru arloetan txertatu dira IKT jarduerak: Naturaren Zientziak, Gizarte Zientziak eta Euskara eta Literatura.

* * * * * * * * * * *

Virtusbooks plataforma

IKASELKAR argitaletxeak (Ikastolen Elkarteak eta Elkar argitaletxeak sortua) 2011-2012 ikasturtetik aurrera beste aukera bat eskainiko du. Beste baliabide bat eskaintzen da teknologia berrien eta IKT jardueren arloan. Virtusbooks (http://www.virtusbooks.com/) plataformaren bidez zoom-liburua eskaintzen zaie irakasleei eta ikasleei, ohiko ikasliburuen osagarri. Zoom-liburu horretan hainbat baliabide txertatu dira: bideoak, audioak, fitxategiak, estekak... Txanela webgunean eta Osdadar webgunean dauden hainbat IKT-jarduera ere gehitu zaizkio. Horrela, irakasleak gune berean izango ditu Txanela proiektuak (Ostadar proiektuak) dituen baliabide guztiak, hainbat proiektagailu, erreproduzitzaile, etab. erabili beharrik gabe.

Hurrengo orrialdean agertzen den taularen bidez irakasleak jakingo du zein jardueratan izango duen baliabide digitaletara jotzeko aukera. Bestalde, irakasleak berak ere erantsi ahal izango ditu baliabideak, gero ikasleek arbel digitalean edo bakoitzaren ordenagailuan ikus ditzaten.

Page 8: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

8

Page 9: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

9

Page 10: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

10

JARDUERAK

1. JARDUERA

AZALARI BEHATZEA ETA ELKARRIZKETA

ZIKLOKO HELBURUA 1.3 Hezkuntza-testuinguruan gertatzen diren ohiko egoeretan elkarrizketan aritzea, sentimenduak,

esperientziak, ideiak eta ezagutzak azalduz. (Hasierako) EBALUAZIO IRIZPIDEA

1.3.1 Berez parte hartzen du, gaiari buruzko ekarpenak (ikuspuntuak, ideiak, sentimenduak, ezagutzak) egiteko.

1.3.4 Elkarrizketaren oinarrizko arau sozio-komunikatiboak behar bezala aplikatzen saiatzen da (txanda gorde, hitza eskatu, solaskideak errespetatu...).

METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Talde handian

MATERIALA Liburuaren azala

AZALPENA

• Talde handian azalari behatzea eta elkarrizketa bultzatuko ditugu. Haurren interesei jarraituz eta erronka kognitiboa bultzatuz, aurreikuspen estrategiak lantzea eta gaiarekiko motibazioa sortzea izango dugu helburu.

• Gelako arduradunek liburuak banatu ondoren, denbora eman ikasleei barrutik ikus dezaten.

• Izena jarri eta gero, azalaren inguruko elkarrizketa egingo duzuela esan. Elkarrizketan azalean ikusten dugunaren inguruan (idatzia, pertsonak…) jardungo dugula adierazi, eta banakako gogoeta egiteko minutu batzuk eskaini.

• Mota honetako galderak erabili ditzakezue: - Zer ikus dezakegu? Zer esan nahi du Txanelak? Zertarako da txanela bat? - Zer jartzen du? (Zer jar dezakeela pentsatzen duzue?) Zergatik? - Ezagutzen al dituzue argazkian azaltzen diren haurrak? - Zer sentitzen dute argazkiko haurrek? Zergatik esaten duzue hori sentitzen dutela? Zuek ere gauza bera

sentitzen al duzue? - Haurren gorputzei behatu. Zer egiten dute haurrek poza adierazteko? (besoak gora, hatzak “V” forman

irekita, irribarrea) - Liburuxkaren azalean ikusi duguna ikusita, zer pentsatzen duzue azalduko zaigula barruko orrialdeetan?

• Bukatzeko, liburuan azaltzen diren haurrak imitatuz, zutik jarriko gara eta denok elkarrekin “Iupi, lehenengo

mailan gaude!” esango dugu. Une horretan, taldeko argazki bat atera dezakezue. Izan ere, 9. jardueran haur bakoitzak talde argazkiaren kopia beharko du. Argazkia gaur eginez gero, ordurako prest izango duzue.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 11: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

11

Oharrak:

• Hurrengo hiru jarduerak (2- 4) liburuaren azalarekin lotuta daude. • Ikasleak gustura ari direla ikustean, argazkiak atera ditzakezu. Izan ere, 13. jardueran, beharbada,

erabili nahi izango dituzu eta. 2. JARDUERA

GURE GORPUTZAREKIN POZA ADIERAZTEN

ZIKLOKO HELBURUA(K)

2.3 Giza gorputzaren ezagutzatik ondorioztatzen diren, higiene, elikadura, jarduera fisikoa, atseden eta segurtasun ohiturekin nork bere burua zaintzeko bat eginez jokatzea; norbanakoaren aukerak eta mugak ezagutuz, eta kideen arteko ezberdintasunak (adina, sexua, ezaugarri fisikoak, nortasuna eta abar) onartuz eta errespetatuz, bereizkeriarik gabe.

3.4. Arte plastikoak eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza.

(Hasierako) EBALUAZIO IRIZPIDEA

3.4.2 Nahita egindako trazuaren eta nahita egin gabekoaren adierazpen-aukerak probatzen ditu. 2.3.4 Bere emozio eta sentimenduak (amorrua, beldurra, poza, tristura, asperdura...) identifikatzen ditu,

eta aurrera egiten saiatzen da bizikidetzarako arazo diren horien kontrolean. METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Bakarka

MATERIALA Din-A5 zuria

AZALPENA

• Liburuaren azalean ikusi dugun bezala, DIN-A 5 zuri batean gure gorputza marraztuz, poza adierazten saiatuko gara oinarrizko elementu plastikoak erabiliz.

• Ohartarazi haurrei poza adierazteko zer norabide (bertikal aszendentea) hartu duten lerroek: besoak gora, hatzak “V” forman irekita, irribarrea…

• Marrazki horretan norberaren argazkia, buruko forma moztuta, jar dezakegu buruaren tokian. • Nahi izanez gero, gorputzarekin tristura adierazten saiatuko gara eta marren norabidea erabat aldatzen dela

ikusiko dugu.

• Komeni da irakasleak eredutxo bat aurrez prestatzea, ikasleek egin dezaketen lanaren adibide gisa. Ikusi adibide bat Ikastola.net /ikasmaterialgintza/Txanela/ multimedia

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 12: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

12

3. JARDUERA

OLERKIA: IAZ AURTEN BAINO TXIKIAGOAK

ZIKLOKO HELBURUA 1.1 Ahozko azalpen sinpleen eta kontestualizatuen esanahi orokorra identifikatzea (bere

ezagutzekin, bizipenekin eta interesekin zuzenean lotutako gaiei buruzkoekin). 1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (fonemak, grafiak, hitzak, perpausak, paragrafoak…)

deskodetzea, eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea. 1.13 Literatura atseginerako iturri modura erabiltzea, baita sentsibilitate estetikoa garatzeko eta

norberaren nortasuna (pertsonala, kulturala, soziala) eraikitzeko ere.

(Hasierako) EBALUAZIO IRIZPIDEA 1.1.1 Azalpena arretaz entzuten du. 1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak

ezartzeko interesa adierazten du, eta aktiboki parte hartzen du. 1.13.1 Literaturaz gozatzea helburu duten jardueretan (ipuin, olerki, kanta... entzuketak, irakurketa

txokoa, liburutegia...) interesa agertzen du eta aktiboki parte hartzen du. METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Talde handian / Bakarka

MATERIALA Din-A5, Txanela.net

AZALPENA

• Denbora igarotzearekin eta sentimenduekin lotuta dagoen olerkia irakurri eta aztertuko dugu talde handian.

• Irakasleak, arbelean idatzi ondoren, olerkia irakurriko die ikasleei. Arbelean kopiatu beharrean, testua proiektatu dezakezue edo arbel digitalean (liburu digitala) ikusi. Olerkiaren artxiboa Txanela.net-en aurkituko duzue, 3. jardueran

• Hausnarketa bultzatuko du talde handian tankera honetako galderak eginez: Zuek iaz baino handiagoak sentitzen zarete? Zergatik? Alai bizi al zarete? Zergatik esaten digu olerkiak asko ikasteko eta asko jateko?

• Arbelean idatzi ondoren, irakasleak olerkia irakurri egingo die ikasleei. Ondoren, denon artean irakurriko dugu.

• Haurrek, orri zuri batean edo koaderno batean olerkia kopia dezakete, eta marrazki batez ilustratu, olerkien bildumari hasiera emanez. Bildumarako azala egiterakoan, aztertu guztien artean bertan idatzi behar diren elementuak: izenburua, egilearen/haurraren izena, ilustrazioa...

• Olerkiak aukera ematen digu, kodearen behaketa zehatza egiteko, errimak behatuz, berdin bukatzen diren hitz zerrendak eginez edo hitz zehatzak bilatuz.

IAZ AURTEN BAINO TXIKIAGOAK DATORREN URTEAN HANDIAGOAK BOST URTE ETA SEI URTE BIZIKO GARA HIL ARTE. BIZI, BIZI, ALAI BIZI ASKO JAN ETA ASKO IKASI.

Joxan Ormazabal HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 13: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

13

4. JARDUERA

OLERKIA: IKASTURTE BERRI HONETAN

ZIKLOKO HELBURUA 1.1 Ahozko azalpen sinpleen eta kontestualizatuen esanahi orokorra identifikatzea (bere

ezagutzekin, bizipenekin eta interesekin zuzenean lotutako gaiei buruzkoekin). 1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (fonemak, grafiak, hitzak, perpausak, paragrafoak…)

deskodetzea, eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea. 1.13 Literatura atseginerako iturri modura erabiltzea, baita sentsibilitate estetikoa garatzeko eta

norberaren nortasuna (pertsonala, kulturala, soziala) eraikitzeko ere.

(Hasierako) EBALUAZIO IRIZPIDEA 1.1.1 Azalpena arretaz entzuten du. 1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak

ezartzeko interesa adierazten du, eta aktiboki parte hartzen du. 1.13.1 Literaturaz gozatzea helburu duten jardueretan (ipuin, olerki, kanta... entzuketak, irakurketa

txokoa, liburutegia...) interesa agertzen du, eta aktiboki parte hartzen du. METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Talde handian

MATERIALA Lan koadernoa 3. or.

AZALPENA • Udako oporrekin eta ikasturte berriarekin lotuta dagoen olerkia irakurri eta aztertuko dugu talde handian.

Liburuaren azalean zeuden laguntxoek gu agurtzeko idatzitako olerkia irakurriko dugula esango diegu ikasleei.

• Globoan agertzen diren puntutxoetan, haur bakoitzak bere izena eta lehen deitura idatziko ditu. Ondoren, gela erdiak irakurri dezake Maddalenen globoa eta beste erdiak Ferminena.

• Irakasleak, irudiei eta testuari behatzeko denbora-tarte bat eman ondoren, olerkia irakurriko die ikasleei. Ondoren, denon artean irakurriko dugu.

• Irakasleak hausnarketa bultzatuko du talde handian tankera honetako galderak eginez: Zuek ere ederki ibili al zarete udako oporretan? Nola sentitzen zarete orain ikastolan hastean? Zer egin nahiko zenukete ikasturte berri honetan?...

• Olerkiak aukera ematen digu, kodearen behaketa zehatza egiteko, errimei behatuz, berdin bukatzen diren hitz zerrendak eginez edo hitz zehatzak bilatuz.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 14: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

14

5. JARDUERA

ETA ZU NOR ZARA?

ZIKLOKO HELBURUA/k

1.2 Aurrez finkatutako entzuteko helburuari dagozkion informazio zehatzak identifikatzea, hezkuntza-testuinguruko ohiko jardueretan agertzen diren ahozko mezu sinpleetan.

1.4 Ahozko aurkezpen sinpleak egitea, eskolako jarduerekin zuzenean lotuta dauden egoeretan (burututako lanen aurkezpena, gertuko gertaera eta esperientzien kontaketa, bizipenak...), eskainitako jarraibideen laguntzaz.

1.8 Ohiko generoetako testu idatzi sinpleak sortzea, modu gidatuan, oinarrizko koherentzia, kohesioei eta zuzentasun printzipioei erreparatuz.

(Hasierako) EBALUAZIO IRIZPIDEA 1.2.1 Hainbat jarduera burutzeko emandako ahozko aginduen edo jarraibideen arabera jokatzen du. 1.4.3 Era ulergarrian eta erraztasun nahikoarekin adierazten ditu bere ideiak. 1.8.1 Hizkuntza idatziaren eraikitze-prozesuan aktiboki parte hartzen du, idatziaren oinarrizko unitateak

(fonema-grafia, hitzak, perpausak, paragrafoak…) kodetzean aurrerapenak eginez. METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Talde handian / Bakarka

MATERIALA Liburua, 4. or. eta hatz markak egiteko tinta

AZALPENA

• Elkar ezagutzeko geure burua aurkeztuko dugu orain. • Ereduari jarraituz (ikus idatzi behar dutena) irakasleak bere burua aurkeztuko du. • Irakasleak emandako ereduari jarraituz, ahoz haur bakoitzak bere burua aurkeztuko du. • Liburuak ireki ondoren, Maddalen eta Ferminen aurkezpenak irakurriko ditugu talde handian. • Irakasleak Maddalen eta Ferminen aurkezpena osatzeko, haurren adina (6 eta 5), bizilekua (Orio eta Viana) eta

gurasoen izenak (Joantxo/ Karmele eta Nati/Jose Luis) esan ditzake. • Datuak idazten hasi aurretik, komeni da aurkezpen-fitxa talde handian aztertzea, fitxa arbelean kopiatuz edo

liburuko orria proiektatuz. Proiektatzeko materiala Txanela.net-en aurkituko duzu 23. jardueran. • Ikasleek idatzi behar dituzten datuak (izena, adina, bizilekua eta gurasoen izenak) beraientzat aski ezagunak

direnez, hutsuneak betetzean euren moduan idazten uztea proposatzen dugu. Hau da, ondo ezagutzen duten informazioa kodifikatzea izango da ikasleen lan bakarra. Beraz, arreta berezia jarri ahal izango dute kodean.

• Ondoren, irakasleak ikasleak banan-banan hartuko ditu idatzian dauden akatsak ikusarazteko. Horretarako,

ikaslearekin irakurriko du idatzitakoa, zer falta den galdetuko dio, akatsak zuzentzeko gelako hormetan dauden erreferentzia beharaziko dizkio…

• Azpialdean, haurrek, tintaz zikindutako hatz-marka egiteko aukera izango dute. • Gogoratu CD-ROMean idazketa-tailerra daukagula, eta han, gutunak, gonbitak, postalak idazteko txantiloi

politak aurki ditzakegula. Hori baliatuz, aurretik idatzitakoa berrikusi eta zuzendu ondoren, ordenagailuz garbira pasatzeko aukera dugu eta guztion aurkezpenak dotore-dotore gelako sarreran jar ditzakegu. (Ikusi adibide bat Ikastola.net /ikasmaterialgintza/Txanela/ multimedia)

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 15: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

15

Oharra: Hurrengo lau jardueretan (6-9) ikasleen zaletasunen inguruan arituko gara. Norberak bere zaletasunaren marrazkia eta aurkezpena egin aurretik, haurren gustukoak izan daitezkeen ekintzetan murgilduko gara; igarkizunetan, sokasaltoan, kantuan eta dantzan arituko gara. 6. JARDUERA

ZALETASUNEN INGURUKO IGARKIZUNAK

ZIKLOKO HELBURUA/K

1.2 Aurrez finkatutako entzuteko helburuari dagozkion informazio zehatzak identifikatzea, hezkuntza-testuinguruko ohiko jardueretan agertzen diren ahozko mezu sinpleetan.

1.4 Ahozko aurkezpen sinpleak egitea, eskolako jarduerekin zuzenean lotuta dauden egoeretan (burututako lanen aurkezpena, gertuko gertaera eta esperientzien kontaketa, bizipenak...), eskainitako jarraibideen laguntzaz.

1.13 Literatura atseginerako iturri modura erabiltzea, baita sentsibilitate estetikoa garatzeko eta norberaren nortasuna (pertsonala, kulturala, soziala) eraikitzeko ere.

(Hasierako) EBALUAZIO IRIZPIDEA 1.2.2 Identifikatutako datuak erabiltzen ditu, bakarkako nahiz taldekako aprendizaia egoeretan hainbat

zeregin burutzeko (galdetegiei erantzun, taula sinpleak osatu...). 1.4.3 Era ulergarrian eta erraztasun nahikoarekin adierazten ditu bere ideiak. 1.13.1 Literaturaz gozatzea helburu duten jardueretan (ipuin, olerki, kanta... entzuketak, irakurketa

txokoa, liburutegia...) interesa agertzen du, eta aktiboki parte hartzen du.

METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Talde handian

MATERIALA Irakurgaiak, 8-9 or.

AZALPENA

• Elkar hobeto ezagutzeko, gustuko ditugun gauzen inguruan hitz egingo dugula esango diegu ikasleei.

• Ondoren, irakasleak edo gelako haur bat idazkari-lanetan, ikasleen zaletasunak arbelean idatziko ditu. Bakoitzak bi zaletasun aukeratuko ditu. Horrela ikusiko dugu bai banakako joera, baita taldean bozka gehien jaso dituena zein d(ir)en.

• Ikasle batzuk gustuko dituzten gauzei buruzko (zaletasunei buruzko) asmakizunak irakurriko dizkiegula esango diegu. Oraingo honetan irakasleak irakurriko ditu asmakizunak. Ikasleen lana adi entzun eta zuzen erantzuten saiatzea izango da.

• Gelako hainbat haurrek, banaka, talde osoari ahoz beren zaletasun bat deskribatuko diote, besteek asma dezaten. Ikasleak lan horretan jarri aurretik, irakasleak adibideren bat jarriko du. Ondoren, zaletasunak deskribatzen jarriko ditugun lehenengo ikasleak, boluntarioak edo gutxieneko hizkuntza-oinarriak dituzten haurrak izango dira.

• Hala ere, zaila izan daiteke ikasle guztientzat beren zaletasunak ahoz deskribatzea. Zaletasuna pentsatu duen ikasleari galderak eginez, aurrez pentsatutakoa asmatu dezake taldeak. Adibidez, non egiten duzu? Norekin egiten duzu? Tresnaren bat behar da pentsatu duzuna egiteko? Gure herrian egin daiteke?

• Hitzez zaletasuna deskribatzeko zailtasunak dituzten haurrek keinu bidezko adierazpena erabili dezakete.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 16: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

16

7. JARDUERA

JOLASEAN

ZIKLOKO HELBURUA/K

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (fonemak, grafiak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea, eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

1.13 Literatura atseginerako iturri modura erabiltzea, baita sentsibilitate estetikoa garatzeko eta norberaren nortasuna (pertsonala, kulturala, soziala) eraikitzeko ere.

(Hasierako) EBALUAZIO IRIZPIDEA 1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak

ezartzeko interesa adierazten du, eta aktiboki parte hartzen du. 1.13.1 Literaturaz gozatzea helburu duten jardueretan (ipuin, olerki, kanta... entzuketak, irakurketa

txokoa, liburutegia...) interesa agertzen du, eta aktiboki parte hartzen du.

METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Talde handian

MATERIALA Irakurgaiak 10-11 or.

AZALPENA

• Zerrendatutako zaletasunak berrirakurri ditzakegu eta futbola azpimarratu. Jakinarazi ikasleei haur batzuei futbolean ari zirela gertatu zitzaien istoriotxoa irakurriko dugula.

• Liburua ireki eta eman ikasleei denbora pixka bat idatzia eta ilustrazioei behatzeko, irakurtzeko… • Ilustrazioaren inguruko elkarrizketa sortu, ikasleak testuaren inguruko hipotesiak egiten has daitezen.

Adibidez: Zer ikusten duzue? Zuen ustez zer gertatu da? Zertan jolasten ari ziren haurrak?... • Irakasleak lehenengo zatia abes dezake (Astoa ikusi nuen). Ondoren, irakaslearen eskutik, talde handiko

irakurketa egingo dugu. • Kodeaz hausnartzeko errimen behaketa egingo dugu. Berdin bukatzen diren hitzak liburuan biribilduko ditugu.

Ondoren ikasleei modu berean bukatzen diren hitz berriak pentsatzeko eskatuko diegu eta hitz horiek arbelean zerrendatuko ditugu, bukaera berdinak azpimarratuz.

• Bigarren zatian era berean landu daiteke, edo irakasleak berak gela osoari irakur diezaioke, baldin eta biak

lantzea gehiegi iruditzen bazaio. HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 17: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

17

8. JARDUERA

NIRE AURKEZPENA

ZIKLOKO HELBURUA/K

1.4 Ahozko aurkezpen sinpleak egitea, eskolako jarduerekin zuzenean lotuta dauden egoeretan (burututako lanen aurkezpena, gertuko gertaera eta esperientzien kontaketa, bizipenak...), eskainitako jarraibideen laguntzaz.

1.8 Ohiko generoetako testu idatzi sinpleak sortzea, modu gidatuan, oinarrizko koherentzia, kohesioei eta zuzentasun printzipioei erreparatuz.

3.4. Arte plastikoak eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza. (Hasierako) EBALUAZIO IRIZPIDEA

1.4.2 Era ulergarrian eta erraztasun nahikoarekin adierazten ditu bere ideiak. 1.8.1 Hizkuntza idatziaren eraikitze-prozesuan aktiboki parte hartzen du, idatziaren oinarrizko unitateak

(fonema-grafia, hitzak, perpausa, paragrafoak…) kodetzean aurrerapenak eginez. 3.4.1 Marrazkiak, pinturak, collageak, liburukiak… egiten ditu, ideiak eta sentimenduak adierazteko edo

narrazioen euskarri izateko. METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Bakarka

MATERIALA Liburuko 5. orrialdea

AZALPENA

• Talde handian aurreko jardueretan zaletasunen inguruan egindakoa gogora ekarri ondoren, norberak dituen zaletasunen inguruan arituko garela esango diegu ikasleei.

• Ikasleei zer, non, norekin eta noiz egitea gustatzen zaien galdetuko diegu. Irakasleak adibide bat emango du eredu gisa: Nire lagunekin parkera joatea gustatzen zait. Ikasle bakoitzak eredu horri jarraituz, bere zaletasunen inguruko esaldia pentsatuko du.

• Ikasleak bi biribil kontzentrikoetan jar ditzakegu, elkarri adierazteko norekin eta zer egitea gustatzen zaien. Barruko biribilean dauden haurrak kanpora begira jarriko dira eta kanpoko biribilean eserita daudenak barrura. Hau da, elkarri begira eseriko dira. Irakasleak keinu batekin adieraziko du noiz hasi daitezkeen informazioa trukatzen. Ondoren, irakasleak “bat, bi, hiru” esatean, kanpoko biribilean dauden ikasleak eskuinera mugituko dira bikotea aldatuz. Modu horretan idatziko dutenaren ahozko bertsioa finkatuko dugu.

• Bakoitzak bere erara, esaldia idatziko du marrazkiaren azpian. Ondoren, bere burua eta bere zaletasunak agertzen diren marrazkia egingo du.

• Marrazkia taldean aurkezteko ordua iritsi da. Banakako aurkezpenak egin aurretik, irakasleak esan daitekeenaren eredutxo bat emango du, bere marrazkia erakutsiz. (Nik zaletasun asko ditut baina batez ere nire lagunekin itsasoan igeri egitea gustatzen zait.)

Guztiek saio berean egin beharrean, egunero bi edo hiru lagunei eman txanda, betiere, lotsatiak edo hizkuntzarekin zailtasunak dituzten haurrak azkenerako utzita. Adierazpenean zailtasunak azaltzen dituztenei galderen bidez lagunduko diegu.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 18: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

18

Oharra: Sekuentziaren bloke berri baten atarian gaude. Hurrengo jardueretan, 9-24 bitartekoetan, talde-

kohesioa indartzen saiatuko gara.

9 JARDUERA

ZER GARA GU?

ZIKLOKO HELBURUA/KONPETENTZIA ESPEZIFIKOA

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (fonemak, grafiak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea, eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

1.8 Ohiko generoetako testu idatzi sinpleak sortzea, modu gidatuan, oinarrizko koherentzia, kohesioei eta zuzentasun printzipioei erreparatuz.

2.5 Gizakion zenbait adierazpen kultural hautematea, denboran zehar gizonek eta emakumeek batera egindako ekarpenen ondorio den aniztasun eta aberastasun kulturala balioetsiz.

Hasierako/ EBALUAZIO IRIZPIDEA

1.8.1 Hizkuntza idatziaren eraikitze prozesuan aktiboki parte hartzen du, idatziaren oinarrizko unitateak (fonema-grafia, hitzak, perpausa, paragrafoak…) kodetzean aurrerapenak eginez.

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzeko interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

2.5.1 Gelako kideen arteko harremanetan parte hartzen du.

METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Bakarka

MATERIALA Liburua 6. orrialdea eta taldearen argazkiak.

AZALPENA

Ikasleei sekuentziaren une berrian gaudela jakinaraziko diegu. Honetarako orain arte egindako lan nagusiak gogora ekarriko ditugu eta aurrerantzean gure gelako lagunak hobeto ezagutzeko jokoak egingo ditugula esango diegu.

GURE IKASTOLA • Haurrak eraikinez aldatu badira, ikastolako instalazioak ezagutzeko irtenaldia antolatu. Bestalde, Ikastolaren

izenaren ingurukoak ezagutzen badituzue, ikasleei azaltzea egokia izango da.

GURE GELA • Gure taldearentzat esanguratsuak diren hainbat datu aztertuko ditugu talde handian. Besteak beste, aurtengo

irakasleak eta irakasgaiak, gelako neska-mutilen kopurua… • Hauteskunde modukoa antolatuko dugu, gelaren izena erabakitzeko. Horretarako ikasleek proposatzen dituzten

izenak arbelean idatziko ditugu. Botoa eskatu ondoren, kopuruak konparatuko ditugu eta zeinek irabazi duen erabakiko dugu.

LIBURUA • Liburua irekiko dugu 6. orrialdean. Denbora-tarte bat eskainiko diegu ikasleei, banaka, ilustrazioak, abestia,

instrukzioak, azpiko leloa… begiratzeko. Erdian dagoen laukiaren barruan zer jartzen duen bakarrik irakurtzen saiatzeko eskatuko diegu, eta denon artean irakurri dugunaren esanahia argituko dugu. Ondoren talde handiko irakurketa bideratuko dugu.

• Taldeko argazkia emango diegu eta azpian denon artean erabakitako izena euren erara idazteko eskatuko diegu. Hau da, ondo ezagutzen duten informazioa (gelaren izena) kodifikatzea izango da ikasleen lan bakarra. Beraz, arreta berezia jarri ahal izango dute kodean.

• Bukatzeko, abestiari erreparatuko diogu. Ikasleei jarraian egingo dugun testuaren behaketa zehatzean arreta jartzen laguntzeko, testua proiektatu dezakezu edo liburu digitalean ikusi. Abestia Txanela-net-en aurkituko duzu 29. jardueran.

• Irakasleak gidatuta, baina guztion artean irakurri ondoren, abestuko dugu. • Hainbat alditan abestu eta gero, idatziaren behaketa zehatza egingo dugu. Berdinak diren hitza(k) kolore jakin

batekin biribiltzeko eskatuko diegu ikasleei. • Liburuko lanarekin bukatzeko, denon artean berriz irakurriko dugu olerkia, biribildutako hitza irakurtzean txalo bat

eginez. • Orain, talde handian eta arbelari begira, ikasleei modu berean hasten diren hitz berriak pentsatzeko eskatuko

diegu. Hitz horiek arbelean zerrendatuko ditugu, hasiera berdinak azpimarratuz. Arbel zuriak edukiz gero, ikasleei beren proposamenak idaztea eska diezaiekegu, gelako arbelean zerrendak osatu aurretik.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 19: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

19

10 JARDUERA

PANPINAK

ZIKLOKO HELBURUA/KONPETENTZIA ESPEZIFIKOA

1.4 Ahozko aurkezpen sinpleak egitea, eskolako jarduerekin zuzenean lotuta dauden egoeretan (burututako lanen aurkezpena, gertuko gertaera eta esperientzien kontaketa, bizipenak...), eskainitako jarraibideen laguntzaz.

3.4. Arte plastikoak eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza. (Hasierako) EBALUAZIO IRIZPIDEA

1.4.3 Era ulergarrian eta erraztasun nahikoarekin adierazten ditu bere ideiak. 3.4.1 Marrazkiak, pinturak, collageak, liburukiak… egiten ditu, ideiak eta sentimenduak adierazteko edo

narrazioen euskarri izateko.

METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Bakarka

MATERIALA Gorputz atalen kartoi mehezko txantiloiak, margoak, plastilina, artilea, oihal zatiak, kortxoak, lokarriak, guraizeak, kartoizko platerak burua egiteko eta kartoi mehea

AZALPENA

Nahi izanez gero, gidaren atzealdean dauden txantiloiak erabil ditzakezue, gorputz atalak osatzeko.

• Talde bat gara eta hori adierazteko gela apaintzen hasi behar dugula esango diegu ikasleei. Horretarako, haur bakoitzak bere panpina egingo du.

• Errazena, gorputz-atalak osatzeko txantiloiak erabiltzea da, ikasleek gorputz-atalak kartulinetan marraz

ditzaten. • Dena den, ezertan hasi aurretik, gorputz-atalen proportzioei behatu, eta aztertu. Adibidez, burua enborra baino

hiru haldiz txikiago izaten da, besoak luzatuz gero, gure eskuak izterretaraino iristen dira… Bestalde, haur bakoitzaren berezitasunak kontuan izan (ilearen forma eta kolorea, sudurraren forma eta tamaina, janzkera...) panpina egiterakoan.

• Panpinak txotxongilo bihur ditzakegu. Nola? Ahotsa eta mugimendua emanez. Mahai bat zapi batekin estaliko

dugu eta ondoren, haur bakoitzak bere panpina aurkeztuko digu. Ahots berezi bat eta mugimendua emango dizkio txotxongiloari, eta esaldi labur batzuekin bere burua aurkeztuko digu: izena, non bizi den, zer atsegin zaion, kanta bat abestu, txiste bat kontatu, etab.

• Bukatzerakoan, gelako horma batean denak elkarrekin itsatsiko ditugu eta panpina bakoitzari azpian dagokion

izena eta deitura jarriko diogu. Ikusi adibide bat Ikastola.net /ikasmaterialgintza/Txanela/ multimedia

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 20: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

20

11. JARDUERA

JOLAS KOOPERATIBOA: BESARKADA MUSIKALAK

ZIKLOKO HELBURUA/KONPETENTZIA ESPEZIFIKOA 1.11 Euskara ohiko komunikazio-eremu eta egoera gehienetan erabiltzea, euskararen normalizazio-

eta euskal kulturaren transmisio-prozesuetan aktiboki parte hartuz. 2.5 Gizakion zenbait adierazpen kultural hautematea, denboran zehar gizonek eta emakumeek

batera egindako ekarpenen ondorio den aniztasun eta aberastasun kulturala balioetsiz. 3.2 Musika bidez adieraztea (interpretazioa) eta sortzea. Hasierako/ EBALUAZIO IRIZPIDEA 1.11.1 Eskola inguruko komunikazio-eremuetan gertatzen diren pertsonen arteko harremanetan euskara

erabiltzen du. 2.5.1. Gelako kideen arteko harremanetan parte hartzen du. 3.2.1 Ahotsaren, gorputzaren eta objektuen soinu-aukerak eta naturako soinuak aztertzen ditu. METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Talde handian

MATERIALA Musika alaia

AZALPENA

• Orain proposatzen dizuegun joko honekin, denok elkarrekin ondo pasatzeko joko bat egingo dugula adieraziko diegu ikasleei.

• Jokoa egiteko musika alaia beharko dugu. Musika jartzean, haur guztiak banaka saltoka eta dantzan hasiko dira. Musika isiltzean, une horretan ondoan dagoen lagun bat besarkatuko dute haurrek. Berriro musika hastean besarkatuta dauden bi haurrak batera saltoka hasiko dira. Musika berriz isiltzean, ondoan duten beste bikotea besarkatu eta musika hastean laurak batera saltoka jarraituko dute, horrela talde osoak besarkatuta bukatu arte. Biribilaren erdian eskuak elkartuta, “LAGUNAK LAGUNEKIN, GUZTIOK ELKARREKIN” esaldia esango dugu.

• Jolasa hiruzpalau aldiz egin dezakegu.

• Bukatzeko, “LAGUNAK LAGUNEKIN, GUZTIOK ELKARREKIN” esaldia kartoi mehe batean idatzi eta gelako

horma batean itsatsi ondoren, horren inguruan eztabaida abia dezakegu: Nola sentitu zara lagunekin jolasean? Nola sentitzen zarete bakarrik egon zaretenean? Jolastokian bakarrik sentitu al zarete? Noiz?, Lagun bat bakarrik ikustean zer egin dezakegu?...

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 21: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

21

12. JARDUERA

MUSIKA IKASTEN ARI GARA

ZIKLOKO HELBURUA/KONPETENTZIA ESPEZIFIKOA 1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (fonemak, grafiak, hitzak, perpausak, paragrafoak…)

deskodetzea, eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea. 3.2 Musika bidez adieraztea (interpretazioa) eta sortzea.

Hasierako/ EBALUAZIO IRIZPIDEA 1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak

ezartzeko interesa adierazten du, eta aktiboki parte hartzen du. 3.2.8 Ahozko adierazpenarekin, musika-tresnen adierazpenarekin eta gorputz- adierazpenarekin gozatzen du, eta dagokionean sentimenduak adierazten ditu.

METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Talde handian

MATERIALA Liburua 7. orrialdea eta abestien CDa (4. pista)

AZALPENA

• Musikarekin jarraituz, Txantxibiri, txibiri maka abestia eta dantza ikasiko ditugu. Berriz ere, elkarrekin ondo pasatzeko abestia eta dantza egingo dugula esango diegu ikasleei.

• Lehenik eta behin CDa jarriko dugu, ikasleek abestia entzun dezaten.

• Irakasleak galdetuko die ea abestia ikasi nahi duten. Erantzuna baiezkoa izango delakoan, musikarik gabe

ikasleek hitzak esaldika errepikatuko dituzte. Horren ostean, berriro errepikatuko dituzte esaldiak musikarekin. Esaldiak keinu jakin batekin lotuz gero, dantza polit bat egin genezake.

• Abestia ikasi ondoren, kodearen inguruko behaketa zehatza bultzatuko dugu, hitzen bukaerari erreparatuz:

Ikasleei testuan arreta jartzen laguntzeko, abestia proiektatu dezakezu edo liburu digitalean ikusi, arbel digitalean. Abestia Txanela-net-en aurkituko duzu 34. jardueran.

- Ikusten al duzue beti era berean amaitzen den bukaeraren bat? - Zein letraz bukatzen da? - Nola bukatzen da Oihana izena? Oihanaren partez “-ana”z bukatzen den beste izenaren bat jartzeko

aukera ikusten al duzue? (Adriana) - Eta Elena? Eta “ena”z bukatzen dena? (Maitena) - Eta Marina? ”ina”z bukatzen den beste izenen bat ezagutzen al duzue? (Martina) - Abestiak “ara, ara” esango balu, zer izen jarri beharko genuke? (Naiara) Beste izenaren bat esango al

zenukete? (Ainara) HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 22: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

22

13. JARDUERA

SOKASALTOAN

ZIKLOKO HELBURUA/K 1.11 Euskara ohiko komunikazio-eremu eta egoera gehienetan erabiltzea, euskararen normalizazio-

eta euskal kulturaren transmisio-prozesuetan aktiboki parte hartuz. 1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (fonemak, grafiak, hitzak, perpausak, paragrafoak…)

deskodetzea, eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea. 2.5 Gizakion zenbait adierazpen kultural hautematea, denboran zehar gizonek eta emakumeek

batera egindako ekarpenen ondorio den aniztasun eta aberastasun kulturala balioetsiz. 3.2 Musika bidez adieraztea (interpretazioa) eta sortzea. Hasierako/ EBALUAZIO IRIZPIDEA 1.11.1 Eskola inguruko komunikazio-eremuetan gertatzen diren pertsonen arteko harremanetan euskara

erabiltzen du. 1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzeko

interesa adierazten du, eta aktiboki parte hartzen du. 2.5.1. Gelako kideen arteko harremanetan parte hartzen du. 3.2.8 Ahozko adierazpenarekin, musika-tresnen adierazpenarekin eta gorputz-adierazpenarekin gozatzen

du eta dagokionean sentimenduak adierazten ditu. METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Talde handian

MATERIALA Irakurgaiak 12. orrialdea, abestien CDa (3. pista) eta sokasaltorako soka

AZALPENA

• Zerrendatutako zaletasunak gogoratuko ditugu eta sokasaltoa nabarmendu. Jakinarazi ikasleei, sokasaltoan aritzeko abesti bat ikasiko dugula.

• Lehenik eta behin CDa (Hamabostarena) jarriko dugu, ikasleek abestia entzuteko.

• Irakasleak galdetuko die ea soka saltoan jolasteko abestia ikasi nahi duten. Erantzuna baiezkoa izango

delakoan, musikarik gabe ikasleek hitzak esaldika errepikatuko dituzte. Horren ostean, berriro errepikatuko dituzte esaldiak musikarekin.

• Ondoren, liburuak irekiko ditugu. Ikasleei denbora emango diegu bakarka ilustrazioak ikusi eta abestia

irakurtzen saia daitezen. Irakaslearen eskutik, talde handiko irakurketa egingo dugu. Buruz ikasi ondoren, berriz ere haurrei beste irakurketa bat egiteko eskatuko diegu. Hitz ezagunak bilatzeko eskatuko diegu, baita guk esandako hitzak bilatzeko ere.

• Bukatzeko, jakina, soka hartu eta jolastokira joango gara jolastera.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 23: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

23

14. JARDUERA

ELKARREKIN GUSTUKO GAUZAK EGITEN DITUGU.

ZIKLOKO HELBURUA/KONPETENTZIA ESPEZIFIKOA

1.3 Hezkuntza-testuinguruan gertatzen diren ohiko egoeretan elkarrizketan aritzea, sentimenduak, esperientziak, ideiak eta ezagutzak azalduz.

1.8 Ohiko generoetako testu idatzi sinpleak sortzea, modu gidatuan, oinarrizko koherentzia, kohesioei eta zuzentasun printzipioei erreparatuz.

3.4. Arte plastikoak eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza.

Hasierako/ EBALUAZIO IRIZPIDEA 1.3.1 Berez parte hartzen du, gaiari buruzko ekarpenak (ikuspuntuak, ideiak, sentimenduak, ezagutzak)

egiteko. 1.3.4 Elkarrizketaren oinarrizko arau sozio-komunikatiboak behar bezala aplikatzen saiatzen da (txanda

gorde, hitza eskatu, solaskideak errespetatu...). 1.8.1 Hizkuntza idatziaren eraikitze-prozesuan aktiboki parte hartzen du, idatziaren oinarrizko unitateak

(fonema-grafia, hitzak, perpausak, paragrafoak…), kodetzean aurrerapenak eginez. 3.4.1 Marrazkiak, pinturak, collageak, liburukiak... egiten ditu, ideiak eta sentimenduak adierazteko edo

narrazioen euskarri izateko. METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Bakarka

MATERIALA Liburuko 8. orrialdea

AZALPENA

• Egun hauetan elkarrekin egin ditugun gustuko gauzak gogora ekarriko ditugu, harremanen alderdi baikorra azpimarratuz: abestu, musika entzun, sokasaltoan jolastu, puzzleak egin, eskulanak egin, margotu…

• Ikasleek aipatzen dituzten heinean, irakasleak edo idazkari gisa lana egingo duen ikasle batek, arbelean

jasoko ditu elkarrizketan esandakoak.

• Liburura joko dugu, eta, beti bezala, ikasleei denbora emango diegu orriari bakarrik beha diezaioten. Guztion artean adibidea aztertu ondoren, beren ustez zer egingo dugun galdetuko diegu.

• Egun hauetan egindakoen artean, gehien gustatu zaiena aukeratzeko, marrazteko eta azpian “beren erara

idazteko” eskatuko diegu.

• Marrazkien ordez, hasierako egun hauetan ateratako argazkiak erabili ditzakegu laukietan itsasteko. HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 24: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

24

15. JARDUERA

GELAKO HAURROK ELKARRI LAGUNTZEN DIOGU

ZIKLOKO HELBURUA/KONPETENTZIA ESPEZIFIKOA

1.3 Hezkuntza-testuinguruan gertatzen diren ohiko egoeretan elkarrizketan aritzea, sentimenduak, esperientziak, ideiak eta ezagutzak azalduz.

1.8 Ohiko generoetako testu idatzi sinpleak sortzea, modu gidatuan, oinarrizko koherentzia, kohesioei eta zuzentasun printzipioei erreparatuz.

2.5 Gizakion zenbait adierazpen kultural hautematea, denboran zehar gizonek eta emakumeek batera egindako ekarpenen ondorio den aniztasun eta aberastasun kulturala balioetsiz.

Hasierako/ EBALUAZIO IRIZPIDEA 1.3.1 Berez parte hartzen du, gaiari buruzko ekarpenak (ikuspuntuak, ideiak, sentimenduak, ezagutzak)

egiteko. 1.3.4 Elkarrizketaren oinarrizko arau sozio-komunikatiboak behar bezala aplikatzen saiatzen da (txanda

gorde, hitza eskatu, solaskideak errespetatu...). 1.8.1 Hizkuntza idatziaren eraikitze-prozesuan aktiboki parte hartzen du, idatziaren oinarrizko unitateak

(fonema-grafia, hitzak,perpausak, paragrafoak…) kodetzean aurrerapenak eginez. 2.5.1. Gelako kideen arteko harremanetan parte hartzen du. METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Bakarka / Talde txikian

MATERIALA Liburuko 9. orrialdea eta argazki-makina

AZALPENA

• Talde bat garelako, gustura egoteko elkarri laguntzea beharrezkoa dela esango diegu ikasleei. Norberak gelan zertan lagundu dezakeen pentsatzeko eskatuko diegu. Irakasleak eredua eman dezake: Adibidez “Nik gatazkak konpontzen lagun dezaket”. Ondoren, haur bakoitzak talde osoari adieraziko dio.

• Liburuko lana egiten hasi aurretik, haurrei, Maddalen zer esaten ari zaigun galdetuko diegu. Segidan, orrialde honetan agertzen diren argazkiei behatzeko eskatuko diegu eta agertzen denari buruz hitz egingo dugu, adibideak aztertuz eta ahal denean pertsonalizatuz. Adibidez: Zertan ari dira argazkiko haurrak? Zergatik laguntzen diote elkarri? Zuek ere horrela egoten al zarete? Noiz?...

• Bukatzeko, argazki bakoitzaren azpialdean agertzen diren puntutxoetan argazkietako haurrek elkarri zertan laguntzen dioten idazteko eskatuko diegu (beren erara, behar den kasutan transkribatuz).

• Liburuko lana bukatu ondoren, haurrak talde txikietan (bizpahiru haur) jarriko ditugu argazki saio bat egiteko. Elkarri laguntzen antzeztuko duten egoera (lokarriak lotzen, jostailuak jasotzen, puzzleak osatzen, gela txukuntzen, ordenagailuan jolasten, margotzen, irakurtzen, idazten…) aukeratu eta gero, taldeari ahoz adieraziko diote. Bukatzeko, ikasleak taldeka egoera antzeztu eta irakasleak argazkiak aterako ditu.

• Egindako argazkiekin horma-irudi bat osatuko dugu gelan jartzeko. Irudien azpian ikasleek oinak idatziko dituzte. Horretarako ikasleak binaka jarriko ditugu. Taldekatzeko orduan, talde heterogeneoak sortuko ditugu, betiere, ikasleen arteko aldea, idazketa faseei begira, oso handia izan behar ez duela kontuan hartuz. Arbel zuria edo paper zahar bat emango diegu argazkiaren oinaren zirriborroa idazteko. Irakasleak galderak eginez, gatazka probokatuz, idazten lagunduko die. Ondoren, ikasleek azken bertsioa, hau da, argazkiaren azpian azalduko dena, paper zaharretik edo arbel zuritik kopiatuko dute. Ikusi adibide bat Ikastola.net /ikasmaterialgintza/Txanela/ multimedia

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 25: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

25

16. JARDUERA

GELAKO IKASKIDEEN SINADURAK ETA ARGAZKIAK

ZIKLOKO HELBURUA/KONPETENTZIA ESPEZIFIKOA

2.5 Gizakion zenbait adierazpen kultural hautematea, denboran zehar gizonek eta emakumeek batera egindako ekarpenen ondorio den aniztasun eta aberastasun kulturala balioetsiz.

Hasierako/ EBALUAZIO IRIZPIDEA

2.5.1. Gelako kideen arteko harremanetan parte hartzen du. METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Bakarka

MATERIALA Liburuko 10-11 orrialdeak

AZALPENA

• Jarduera hau egiteko haur guztien argazkiak orri zurian itsatsi eta haur bakoitzarentzat kopia bat prestatuta eduki beharko duzue. Behar dituzuenak baino kopia gehiago ateratzea gomendatzen dizuegu. Izan ere, moztu ondoren, argazkiren bat galdu edo hondatu daiteke.

• Sinadurak biltzen hasi aurretik, guk sinatutako dokumenturen bat erakutsiko diegu ikasleei, eta gure izena non dagoen galdetuko diegu.

- Zergatik idatzi dut nire izena modu horretan? Zer da sinadura? Zertarako erabiltzen da? Non ikusi duzue? Nork erabiltzen du? Nolakoa da zuen sinadura?...

• Gelako haur bakoitzak argazkien fotokopia moztu eta bere lekuan itsatsiko du. Bosnaka moztu eta

itsastea, denak batera moztea baino egokiagoa izan daiteke, argazkiak ez galtzeko. Itsatsi aurretik laukizuzenen gainean ez itsasteko adieraziko diegu, bestela ez dute sinatzeko tokirik izango.

• Denek argazki guztiak itsatsi dituztela ziurtatu ondoren, norberak bere sinadura egingo du bere liburuan.

Ondoren, haurrek bere gelakoen sinadurak lortu beharko dituzte. Horretarako, bi aukera ditugu: denei altxatzeko esan eta norberak bere erritmoan sinadurak bil ditzala, edo liburuak elkarri pasa ordena jakin batean, norberak bere argazkia bilatu eta azpian sinatzeko.

• Idazten hasi aurretik, sinadurak eskatzeko esaldia gogora ekarri dezakegu talde handian: Nire liburuan

sinatuko duzu?

• Beste aukera da, ikasle bakoitzak ikaskideen izen guztiak idaztea argazkien azpian. Era horretan eginez gero, “euren moduan” idaztea proposatuko genieke.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 26: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

26

17. JARDUERA

IZEN BERDINAK

ZIKLOKO HELBURUA/KONPETENTZIA ESPEZIFIKOA 1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (fonemak, grafiak, hitzak, perpausak, paragrafoak…)

deskodetzea, eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea. Hasierako/ EBALUAZIO IRIZPIDEA

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzeko interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Bakarka

MATERIALA Lan koadernoa, 4 orrialdea

AZALPENA

• Idatziaren behaketarako aproposa den ariketa egingo dugu. Hainbat izen bi aldiz idatzita daude eta haurrek berdinak direnak erlazionatu beharko dituzte.

• Liburura jo aurretik egokia litzateke, elkarrekin, talde handian, hainbat adibide arbelean ikustea. Era horretan, ikasleek ariketa nola egin behar den erraz ulertuko dute.

Lan koadernoko fitxa zuen ikasleen beharretara egokitzeko aukera duzue, han azaltzen diren izenak gelako haurren izenekin ordezkatuz edo/eta instrukzioak aldatuz. Aldaketa horiek onartzen dituen fitxa liburu digitalean (zoom-liburua, 11. or), edota Txanela.net-en aurkituko duzue 15. jarduera izenburupean.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa… 18. JARDUERA

NOLA DEITZEN GAITUZTE?

ZIKLOKO HELBURUA/KONPETENTZIA ESPEZIFIKOA 1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (fonemak, grafiak, hitzak, perpausak, paragrafoak…)

deskodetzea, eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea. Hasierako/ EBALUAZIO IRIZPIDEA 1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzeko

interesa adierazten du, eta aktiboki parte hartzen du. METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Bakarka

MATERIALA Lan koadernoa, 5. orrialdea

AZALPENA

• Gure izenekin jolasten jarraituko dugu. • Askotan, izen osoa erabili beharrean letra batzuk jan egiten ditugu, eta era laburragoan deitzen diogu elkarri.

Aldaketa horretan letra batzuk desagertzen dira. • Liburura jo aurretik egokia izango da, elkarrekin, talde handian, hainbat adibide arbelean ikustea. Era horretan,

ikasleek ariketa nola egin behar den erraz ulertuko dute. • Hemen aurkezten dizuegun ariketan haurrek letra bakoitza bere biribiltxora eraman ondoren, zer nolako izen

laburtua gelditu den eta hasierako izenetik zer letra kendu ditugun aztertuko dugu. Azkenik, izen osoa eta laburtua irakurri eta alderatu egingo ditugu.

Ereduan azaltzen diren izenez gain, haurrek edo irakasleak proposatutakoak ere erabil ditzakegu. Jolas gisa, gustatu ohi zaie haurrei, eta idatziaren behaketarako ariketa aproposa da.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 27: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

27

19. JARDUERA

ZER DUTE BERDINA IZEN HAUEK?

ZIKLOKO HELBURUA/KONPETENTZIA ESPEZIFIKOA

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (fonemak, grafiak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea, eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

Hasierako/ EBALUAZIO IRIZPIDEA 1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzeko

interesa adierazten du, eta aktiboki parte hartzen du. METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Bakarka

MATERIALA Lan koadernoa, 6. orrialdea

AZALPENA

• Gure izenekin jolasten jarraituko dugu.

• Jarduera honetan haurren izenak binaka multzokatuta aurkituko dituzue eta bikote horien hasieran nahiz bukaeran, berdintasun batzuk ikusiko dituzue; adibidez, MADDALEN eta MADDIren artean, hasierako lehenengo lau letrak.

• Liburura jo aurretik egokia izango da, elkarrekin, talde handian, hainbat adibide arbelean ikustea. Era horretan, ikasleek ariketa nola egin behar den erraz ulertuko dute.

• Haurrek berdinak diren letrak eskuinean agertzen diren marratxoetan idatzi beharko dituzte; goiko kasuan MADD. Gero, letra desberdinei erreparatuko diegu.

• Ereduan azaltzen diren izenez gain, haurrek edo irakasleak proposatutakoak ere erabil ditzakegu. Jolas gisa, gustatu ohi zaie haurrei, eta idatziaren behaketarako ariketa aproposa da.

Lan koadernoko fitxa zuen ikasleen beharretara egokitzeko aukera duzue, han azaltzen diren izenak gelako haurren izenekin ordeztuz. Aldaketa horiek onartzen dituen fitxa liburu digitalean (zoom-liburua, 11. or), edota Txanela.net-en aurkituko duzue 26. jarduera izenburupean.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 28: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

28

20. JARDUERA

HITZ JOKOAK

ZIKLOKO HELBURUA/KONPETENTZIA ESPEZIFIKOA

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (fonemak, grafiak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea, eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

1.13 Literatura atseginerako iturri modura erabiltzea, baita sentsibilitate estetikoa garatzeko eta norberaren nortasuna (pertsonala, kulturala, soziala) eraikitzeko ere.

Hasierako/ EBALUAZIO IRIZPIDEA

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzeko interesa adierazten du, eta aktiboki parte hartzen du.

1.13.1 Literaturaz gozatzea helburu duten jardueretan (ipuin, olerki, kanta... entzuketak, irakurketa-txokoa, liburutegia...) interesa agertzen du, eta aktiboki parte hartzen du.

METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Bakarka

MATERIALA Din-A5 orri zuria

AZALPENA

• Izenekin bueltaka gabiltzanez, Anjel Lertxundik jasotako hitz-joko batzuk arbelean idatzi eta irakurriko dizkiegu haurrei. Arbelean kopiatu beharrean, olerkia proiektatu dezakezue liburu digitalaren bidez, arbel digitalean. Artxibo digitala Txanela.net-en aurkituko duzue 27. jardueran.

• Errimei behatuz, soinuen eta letren arteko korrespondentziaz jabetzen lagunduko diegu haurrei. - NIKOLAS! JAN ETA JOLAS. - PETRA! IPURDIAN BOST LETRA. - JOAKIN! ESKOLARA JOAN ETA BATERE EZ JAKIN. - MALEN! ZU HOR ETA NI HEMEN. - MANEX! LEHEN BAI ETA ORAIN EZ. - MERTXE! GELDITU HADI HEMENTXE. - JOX(S)E! BETI JAN ETA BETI GOSE. - MARIA! IZAN AL DUN PIXA EGITEKO ASTIA? - PATXI! IPURDIA ITXI. - KATTALIN! KATILU ZAHARREAN KAKA EGIN. - BLAS! KAKETAN PLAST.

• Ondoren, denon artean, gelako haur bakoitzaren edo batzuen izenari hitz-joko bat asmatzen saia gaitezke.

• Asmatutako hitz-jokoak eta Anjel Lertxundik idatzitakoak ere, arbelean idatziko ditugu. Ikasleek orri zuri batean edo olerkien bilduma egiteko erabil dezakegun koadernoan kopiatuko dituzte.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 29: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

29

21. JARDUERA

IZENEN NAHASTE-BORRASTEA

ZIKLOKO HELBURUA/KONPETENTZIA ESPEZIFIKOA

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (fonemak, grafiak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea, eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

Hasierako/ EBALUAZIO IRIZPIDEA 1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak

ezartzeko interesa adierazten du, eta aktiboki parte hartzen du.

METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Bakarka

MATERIALA Lan koadernoko 7. orrialdea

AZALPENA

• Gure izenekin jolasten jarraituko dugu.

• Sinadurak biltzen ibili direla aitzakia, izen batzuk aurkeztuko dizkiegu letrak nahastuta eta bideari jarraituz era zuzenean idatzi beharko duten laukira iritsiko dira. Liburura jo aurretik egokia izango da, elkarrekin, talde handian, hainbat adibide arbelean ikustea. Era horretan, ikasleek ariketa nola egin behar den erraz ulertuko dute.

• Ikasleei esango diegu: Batzuetan sinadurak ez dira ulertzen, baina begira zer egin duten laguntxo hauen izenekin. Ulertzen al dira...? Zuzen idatziko al dituzu?

Jolas bera egin dezakegu gelako haurren izenekin. Jolas gisa, gustatu ohi zaie haurrei, eta idatziaren behaketarako ariketa aproposa da.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 30: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

30

22. JARDUERA GURE URTEBETETZE EGUNEN TRENA ZIKLOKO HELBURUA/KONPETENTZIA ESPEZIFIKOA

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (fonemak, grafiak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea, eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

1.8 Ohiko generoetako testu idatzi sinpleak sortzea, modu gidatuan, oinarrizko koherentzia, kohesioei eta zuzentasun printzipioei erreparatuz.

2.7 Familia-bizitzarentzat zein inguru hurbilarentzat garrantzitsuak diren zenbait gertakari denboran ordenatzea, ezarritako ereduei jarraituz.

Hasierako/ EBALUAZIO IRIZPIDEA 1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzeko

interesa adierazten du, eta aktiboki parte hartzen du. 1.8.1 Hizkuntza idatziaren eraikitze-prozesuan aktiboki parte hartzen du, idatziaren oinarrizko unitateak

(fonema-grafia, hitzak, perpausak, paragrafoak…) kodetzean aurrerapenak eginez. 2.7.3. Ea testuinguru egokietan erabiltzen dituen denboraren neurri-unitateak: eguna, astea, hila, urtea... METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Talde handian

MATERIALA Liburuko 12. orrialdea; ikasleen argazki txikiak, egutegia, eransgarriak, urtebetetze-trena eta leihoak egiteko txantiloia.

AZALPENA

Jarduera honek hurrengo jarduera-blokearekin, espazioa eta denboraren antolaketa, zubi-lana egingo du. • Taldekideen izenak hobeto ezagutzeko hainbat jarduera egin ditugu. Oraingoan adin honetako haurrentzat hain esanguratsua den

urtebetetze-egunari buruz arituko gara. • Irakasleak trena osatzeko bagoiak prestatuta izango ditu. Ikasleei trenean bidaiariak jarri nahi dituzten edo ez galdetuko die.

Erantzuna baiezkoa izango delakoan, urtebetetze-trena osatuko dugula esango diegu. Hau da, bidaiariak urtebetetze-egunaren arabera trenean jarriko ditugula azalduko diegu.

• Trenak 12 bagoi izango ditu, egutegiak dituen orri kopuru bera. Gure gelako egutegiko orriak askatu eta arbelean itsatsi. Egutegiari behatu ondoren, zein hilabetetan eta zein egunetan jaio ziren galdetuko diegu haurrei. Badaezpada, datu hori (haur bakoitzaren urtebetetze-eguna) eskuratuko dugu haurrekin lanean hasi aurretik.

• Haur bakoitzari bere izena idazteko eransgarria emango diogu. Nahi izanez gero, bost urtekoei kolore batekoa eta sei urtekoei beste batekoa. Hartara, hori zergatik gertatzen den galde diezaiekegu haurrei, hipotesiak egin eta egokiena(k) aukeratzeko.

• Haur bakoitzak urteak zein hilabetean betetzen dituen argitu ondoren, eta era egokian (Nire urtebetetze-eguna …..ren ….an da) adierazten badakitela ziurtatu eta gero, hilabete berean urteak betetzen dituzten neska-mutilei multzokatzeko eskatuko diegu eta beren izenak dagokien, arbelean, egutegiko orriaren azpian idatziko ditugu. Arbelean, egutegiko orriaren gainean, urtebetetze-eguna adierazteko eredutxoa idatziko dugu. Adibidez, URTARRILAREN......., OTSAILAREN....., MARTXOAREN....

• Haur guztiei, hainbat eratara multzokatzeko eskatuko diegu. Irakasleak taldeak egiteko irizpideak proposatu aurretik, ikasleei galdetuko die ea zeren arabera egin ditzakegun taldeak. Beraiei bururatzen ez bazaie hementxe dituzue ideia batzuk. Adibidez, zaharrenetik gazteenera eta alderantziz, lehenengo seihilekoan jaio zirenak multzo batean eta bigarren seihilekoan beste batean, 30 egun dituzten hilabeteetan jaio zirenak multzo batean eta 31 egun dituzten hilabeteetan jaio zirenak beste batean…

• Liburua irekitzerakoan Maddalenek globoan dioena irakurri, trena eta egutegiko orriari behatu eta Ferminen galdera irakurriko dugu. Ikasleei galdetuko diegu zein den urtebetetze-eguna eta jaio ziren egunaren arteko lotura, hipotesiak egin ditzaten. Haur batzuk ez baitute zuzenean erlazionatzen beren urtebetetze-eguna eta jaio ziren eguna.

• Hipotesiak entzun, eta guztion artean argitu ondoren, hutsunea beteko dugu, arbelean, egutegiko orrien gainean idatzitako eredua kopiatuz. Beti bezala, elkarrekin irakurriko dugu esaldia eta hutsunea nola bete behar duten argitu. Aurrerago osatuko duzuen agendan, jaioteguna liburutik kopiatzeko aukera izango dute.

• Segidan, urtebetetze-egunen trena egiten hasiko gara. Hilabete bakoitzeko haur multzoari beren bagoia banatu ondoren (hilabetearen izena bertan idatzita daukala), denon artean osatu egin beharko dute.

• Bagoi bakoitzean, haur adina leiho itxurako txantiloien barruan, hilabete berean urteak egiten dituzten haurren argazkiak edo autoerretratuak itsatsiko dituzte. Leihoaren kanpoaldean, urteak egiten dituzten egunaren zenbakiak idatziko dituzte . Leihoak egunaren araberako ordenan itsatsi beharko dituzte bagoietan. Bagoi guztiak eginak daudenean, taldearen aurrean osatuko dugu trena horma batean itsatsiz. Leihoak egiteko txantiloiak gidaren atzealdean aurkituko dituzue.

• Urtebetetze-egunen trena osatu dugunez, orain, norbaitek urteak betetzen dituenean abestuko diogun bertsoa irakurri egingo dugu (errimaren behaketa eginez). Ikasleei jarraian egingo dugun testuaren behaketa zehatzean arreta jartzen laguntzeko, testua proiektatu dezakezu edo liburu digitalaren (zoom-liburua) bidez ikusi. Abestia Txanela-net-en aurkituko duzu 68. jardueran..

• Seguru asko, dagoeneko abesti hau ezaguna egingo zaie haur guztiei; horrela ez bada abestia ere ikasi egingo dugu. Bestalde, ospakizuna alaitzeko, plastilinazko tarta bat ere egin dezakezue eta gelako txoko batean eduki. Urtebetetze-egun bakoitzean dagokion kandela kopurua jarri eta abestia bukatzen denean putz eginez itzali dezakete haurrek. HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 31: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

31

23. JARDUERA

HILABETEEN OLERKIA

ZIKLOKO HELBURUA/K 1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (fonemak, grafiak, hitzak, perpausak, paragrafoak…)

deskodetzea, eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea. 1.13 Literatura atseginerako iturri modura erabiltzea, baita sentsibilitate estetikoa garatzeko eta

norberaren nortasuna (pertsonala, kulturala, soziala) eraikitzeko ere. 2.5 Gizakion zenbait adierazpen kultural hautematea, denboran zehar gizonek eta emakumeek

batera egindako ekarpenen ondorio den aniztasun eta aberastasun kulturala balioetsiz. 3.2 Musika bidez adieraztea (interpretazioa) eta sortzea.

(Hasierako) EBALUAZIO IRIZPIDEA/K

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzeko interesa adierazten du, eta aktiboki parte hartzen du.

1.13.1Literaturaz gozatzea helburu duten jardueretan (ipuin, olerki, kanta... entzuketak, irakurketa txokoa, liburutegia...) interesa agertzen du, eta aktiboki parte hartzen du.

2.5.1. Gelako kideen arteko harremanetan parte hartzen du. 3.2.2 Abesti errazak aho batez interpretatzen ditu eta, dagokionean, buruz ikasten ditu.

METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Talde handian

MATERIALA Irakurgaiak, 13. or.; abestien CDa (44. pista)

AZALPENA

• Trenean azaltzen diren bagoien izenak, hilabeteen izenak ikasteko, joko bat egingo dugu.

• Azken unitateari dagokion grabazioan (Txanela1 CDan), olerki hau musikatuta aurki dezakezue. Beste bertsio bat Hik hasik argitaratu duen Haur jolasen abestiak, III. alean duzue.

• Lehenengo guk abestuko diegu ikasleei edo CDa entzungo dugu. Ondoren, ea ikasi nahi duten galdetuko

diegu. Musikarik gabe errepikatuko dituzte guk esandako hitzak. Hurrengoan musikarekin errepikatuko dute.

• Bukatzeko esku-jolasa proposatuko diegu. Ikasle guztiek biribil bat osatuko dute eta eskuak mugitzen

hasiko dira, musikaren erritmoari jarraituz. Adibidez, lehenengo izterrak kolpatuz, ondoren, txalo eginez eta azkenik besoak zabaldu ezkerrean eta eskuinean daude lagunen eskuekin txalo eginez. Urteak betetzen dituzten hilabetea entzuterakoan, biribilaren kanpoko aldera begira jarri edo begiak itxi edo hanka bat altxa edo mingaina aterako dute, abestia bukatu arte.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 32: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

32

24. JARDUERA

AGENDA

ZIKLOKO HELBURUA/K 1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (fonemak, grafiak, hitzak, perpausak, paragrafoak…)

deskodetzea, eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea. 1.8 Ohiko generoetako testu idatzi sinpleak sortzea, modu gidatuan, oinarrizko koherentzia,

kohesioei eta zuzentasun printzipioei erreparatuz. 2.9 Fenomenoen, behaketen edo bizitza natural zein sozialeko elementuen zein gertakarien

inguruko informazioa biltzea eta galdera egokiak egitea, bere hurbileko inguruan behaketa sistematikoa eginez eta zenbait tresna eta erregistro argi erabiliz.

(Hasierako) EBALUAZIO IRIZPIDEA/K 1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak

ezartzeko interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du. 1.8.1 Hizkuntza idatziaren eraikitze-prozesuan aktiboki parte hartzen du, idatziaren oinarrizko unitateak

(fonema-grafia, hitzak,perpausak, paragrafoak…) kodetzean aurrerapenak eginez. 2.9.2 Erregistroak egiten ditu; grafiko errazak, krokis sinpleak egin eta interpretatzen ditu.

METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Bakarka

MATERIALA Liburua, 12. orrialdea; material osagarria eta ikasle bakoitzaren datuekin osatutako fitxa-ereduak.

AZALPENA

• Berriz ere talde-kohesioa indartzeko asmotan, gelako laguntxoen datu batzuk bilduko ditugu liburuxka batean. Datu horiek ikastolako orduz kanpo besteekin harremanetan jartzeko erabiliko dituzte batik bat.

• Ikasleei galdetu zer eta zertarako izan daitekeen Ferminen azpian azaltzen den fitxa. Hor azaltzen den informazioa zertarako erabil daitekeen, beren gurasoek agendarik duten edo ez, inoiz beraiek erabili duten, erabiltzen duen norbait ezagutzen duten, zertarako erabiltzen den... galdetuko diegu.

• Bakoitzak bere agenda osatzeko, orrialdearen azpialdean agertzen den ereduari taldean behatuko diogu. Ikasleei jarraian egingo dugun testuaren behaketa zehatzean arreta jartzen laguntzeko, testua proiektatu dezakezu, edo liburu digitalaren bidez arbel digitalean ikusi. Ferminen azpian azaltzen den agendaren orria Txanela-net-en aurkituko duzu 33. jardueran.

• Behaketan arreta jartzen laguntzeko galdera batzuk egingo dizkiegu: - Neska-mutilak agertzen diren lekuan zer uste duzue jarri beharko genukeela? - Zenbat deitura agertzen dira? - Eta gutun-azala agertzen den lekuan? - Eta telefonoa agertzen den lekuan? - Eta tarta agertzen den lekuan?

• Haurren material osagarrian agenda osatzeko agertzen diren orriak hartu eta kopiak atera. Moztu eta grapatu ondoren, haur bakoitzaren agenda prest eduki beharko duzue. Ikasle bakoitzari orriak zenbakitzeko eskatuko diogu. Hartara, beren datuak ordena alfabetikoaren arabera dagokion orrian kopiatu ahal izango dituzte.

• Hasiera batean, ikasleek jarri behar dituzten datuen inguruan errepaso lana egin beharko duzue: helbideak nola idazten diren gogoratu, telefono zenbakiak landu... Hala ere, zaila izan daiteke ikasle gehienentzat datuak idaztea. Beraz, irakasleak aurrez prestatuko ditu ikasle bakoitzaren datuak paper batean idatzita, ikasleek agendan kopiatzeko.

• Agenda poliki-poliki unitateak irauten duen bitartean osatuko dugu, haur kopuruaren arabera, egunero bizpahiru haurren datuak bilduz. Egunero bi edo hiru haur aukeratu, haur horiek arbelean beren datuak kopiatuko dituzte eta besteek arbeletik kopiatuko dituzte beren agendetan.

• Ordena alfabetikoa proposatzen dugu eta erreferentzia lehen deitura izan dadila. Beste aukera bat da haur bakoitzak berea egitea eta irakasleak haur guztientzako kopiak egitea.

• Agendan azaltzen diren helbideei erreparatuz, herriko planoa hartu eta haurrak bizi diren kaleak margotu ditzakegu. Informazio hori baliagarria izango zaie ikasleei, auzo berean bizi diren haurrak zein diren jakiteko eta elkarrekin jolasteko, zein parketan elkartu daitezkeen aurreikusteko...

Agenda osatu eta etxera eramateko aukera emango diegu han eduki dezaten. Nahi izanez gero, gurasoei zuzendutako Maddalen eta Ferminen eskutitz batekin bidaliko diegu. Eskutitza gida honen bukaeran aurkituko duzue, edo liburu digitalean (zoom-liburuan). HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 33: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

33

25. JARDUERA

EGUNA EKINTZAZ EKINTZA, ORDUZ ORDU

ZIKLOKO HELBURUA/K

1.2 Aurrez finkatutako entzuteko helburuari dagozkion informazio zehatzak identifikatzea, hezkuntza-testuinguruko ohiko jardueretan agertzen diren ahozko mezu sinpleetan.

2.7 Familia-bizitzarentzat zein inguru hurbilarentzat garrantzitsuak diren zenbait gertakari denboran ordenatzea, ezarritako ereduei jarraituz.

(Hasierako) EBALUAZIO IRIZPIDEA/K 1.1.1 Hainbat jarduera burutzeko emandako ahozko agindu edo jarraibideen arabera jokatzen du. 2.7.1. Bere bizitzako gertakariak denbora-nozioak baliatuz kontatzen ditu (segida, aldiberekotasuna eta

iraupena). METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Talde handian

MATERIALA

AZALPENA

• Goizean goiz ikasleei egun horretan dugun plana jakin nahi duten galdetuko diegu. Erantzuna baiezkoa izango delakoan, modu erraz batean egun horretan egingo ditugun jarduerak zerrendatuko ditugu.

• Denborazko erreferentzia zehazki lantzeko, egunero (ahal dugun guztietan) egunaren banaketa egingo

dugu arbelean. Arbeleko leku bat ekintza horretarako hartuta edukiko dugu: Eguna ekintzaz ekintza edota horretarako propio edukiko dugun beste arbel txiki batean.

• Denborazko konektoreak erabiltzen saiatuko gara: hasieran, ondoren, horren ostean, segidan, gero,

bukaeran... Adibidez:

Arbelean idatziko duguna Ahoz esango duguna

ELKARRIZKETA

Hasteko, biribilean eserita elkarrizketa egingo dugu.

TXOKOAK

Gero, txokoetan jolasten hasiko gara.

LAN-KOADERNOA

Segidan, lan-koadernoko fitxa egingo dugu.

ANTZERKIA

Goiza bukatzeko, ipuinaren antzerkia egingo dugu.

• Aurrerago, orduak erabiliz egingo dugu: 9etan korroa, 9:30ean txokoetan jolasten hasi, 10:30ean...

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Oharra: Sekuentziaren atal berria hasiko duzue orain, ikastolako espazio eta denboraren antolaketari dagokiona

hain zuzen ere. 31. jardueran gelako txokoen argazkiak beharko dituzu. Beraz, espazio fisikoa egituratzen hastea

komeni da eta ikasleek txokoen izenak idatzi ondoren, argazkiak ateratzea.

Page 34: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

34

26. JARDUERA

ASTEAREN ANTOLAKETA

ZIKLOKO HELBURUA/K

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (fonemak, grafiak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea, eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

1.8 Ohiko generoetako testu idatzi sinpleak sortzea, modu gidatuan, oinarrizko koherentzia, kohesioei eta zuzentasun printzipioei erreparatuz.

2.7 Familia-bizitzarentzat zein inguru hurbilarentzat garrantzitsuak diren zenbait gertakari denboran ordenatzea, ezarritako ereduei jarraituz.

(Hasierako) EBALUAZIO IRIZPIDEA/K 1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzeko

interesa adierazten du, eta aktiboki parte hartzen du. 1.8.1 Hizkuntza idatziaren eraikitze prozesuan aktiboki parte hartzen du, idatziaren oinarrizko unitateak

(fonema-grafia, hitzak, perpausak, paragrafoak…) kodetzean aurrerapenak eginez. 2.7.3. Denboraren neurri-unitateak testuinguru egokietan erabiltzen ditu: eguna, astea, hila, urtea... METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Bakarka

MATERIALA Liburua, 13. or.

AZALPENA • Egunero egingo dugun gutxi gorabeherako egitaraua, goizean adierazteaz gain (ohiko ekintza moduan),

astearen ikuspegi orokor bat jasotzen joan daitezen, osatuko dugu plangintza orri hori.

• Datuak idazten hasi aurretik, taula denon artean aztertuko dugu, arbelean kopiatuz edo liburuko orria proiektatuz, edo liburu digitala ikusiz. Proiektatzeko materiala Txanela.net-en aurkituko duzu 60. jardueran.

• Haur bakoitzak bere liburuan ordutegia kopiatuko du. Lana errazteko, astean zehar egingo diren gauza aipagarriak bakarrik idaztea proposatuko diegu (gorputz hezkuntza, musika, ingelesa...).

• Hala eta guztiz ere, ariketa hau zaila suerta dakieke. Beti duzue aurrez egindako ordutegia kopiatzeko eta liburuko orriaren gainean itsasteko edo egunero zutabe bakar bat betetzeko aukera.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 35: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

35

27. JARDUERA

“ALFERRAREN ASTEA” KANTAREN ANTZEZPENA

ZIKLOKO HELBURUA/K

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (fonemak, grafiak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea, eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

1.13 Literatura atseginerako iturri modura erabiltzea, baita sentsibilitate estetikoa garatzeko eta norberaren nortasuna (pertsonala, kulturala, soziala) eraikitzeko ere.

2.7 Familia-bizitzarentzat zein inguru hurbilarentzat garrantzitsuak diren zenbait gertakari denboran ordenatzea, ezarritako ereduei jarraituz.

3.2 Musika bidez adieraztea (interpretazioa) eta sortzea.

(Hasierako) EBALUAZIO IRIZPIDEA 1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak

ezartzeko interesa adierazten du, eta aktiboki parte hartzen du. 1.13.2 Literaturaz gozatzea helburu duten jardueretan (ipuin, olerki, kanta... entzuketak, irakurketa-

txokoa, liburutegia...) interesa agertzen du, eta aktiboki parte hartzen du. 2.7.3 Denboraren neurri-unitateak testuinguru egokietan erabiltzen ditu: eguna, astea, hila, urtea… 3.2.8 Ahozko adierazpenarekin, musika-tresnen adierazpenarekin eta gorputz-adierazpenarekin

gozatzen du eta dagokionean sentimenduak adierazten ditu. METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Talde handian

MATERIALA Irakurgaiak, 14. or.

AZALPENA

• Astearen antolaketa landu dugunez, Alferraren astea errepasatzeko une ona izan daiteke.

• Irakurgaien liburuan, astearen egunak koloretan nabarmendu direla baliatuz, horien idazkeraren behaketa bideratuko dugu. Hau da, “aste” hizkia zenbatek eta zein egunek duen; “ost” , “lehena”, “artea”, “azkena” (Astearen azken eguna ote da? Zergatik du, bada, izen hori?).

• Bestalde, euskalkien arabera, astearen egunek hainbat izen hartzen dutenez, zuen euskalkian ezberdin esaten badituzu behintzat, nola esaten duzuen eta zer alde dagoen behatzeko aukera baliatu.

• Alferraren astea kanta, oso aproposa da keinu-adierazpena lantzeko. Haurrek kantatzen duten bitartean kantak esaten duena keinu bidez adieraz dezakete. Keinuak denon artean erabakiko ditugu. Lehenengo kanta osoa abestuko dute keinu eginez, ondoren esaldi oso bat ez dute esango, eta bere partez keinuz adieraziko dute.

Esate baterako: Asteartea, na na na na na na na (keinuak) Busti egingo gara, ez goaz lanera.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 36: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

36

28. JARDUERA

SILABAK ANTOLATZEN

ZIKLOKO HELBURUA/K

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (fonemak, grafiak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea, eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

1.8 Ohiko generoetako testu idatzi sinpleak sortzea, modu gidatuan, oinarrizko koherentzia, kohesioei eta zuzentasun printzipioei erreparatuz.

(Hasierako)EBALUAZIO IRIZPIDEA/K

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzeko interesa adierazten du, eta aktiboki parte hartzen du.

1.8.1 Hizkuntza idatziaren eraikitze-prozesuan aktiboki parte hartzen du, idatziaren oinarrizko unitateak ( fonema-grafia, hitzak, perpausak, paragrafoak…) kodetzean aurrerapenak eginez.

METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Bakarka

MATERIALA Lan-koadernoa, 8. or.

AZALPENA

• Astearen antolaketa landu dugunez, astegunak errepasatzeko une egokia izango da.

• Aurreko ariketarekin jarraituz, oraingo honetan silaben behaketa egingo dugu. Era honetako lehen ariketa denez, arbelean guztion artean egin ezazue lehenik, eta kodea menderatzen ez dutenekin, ahal dela, beraien inguruan jarri eta estrategiak partekatu.

• Irakasleak silabak kartoi mehean idatzi eta plastifika ditzake. Era horretan, erraza izango da estrategiak partekatzea.

• Beraz, lan-koadernora jo aurretik, arbelean hainbat hitz idatzi eta txalotuz silabetan zatikatu (baita marra baten bidez ere arbelean). Ondoren, alderantzizko prozesua pixka bat landu, hau da hitz horien silabak desordenan eman, eta, ordenatuz, hitza osatu. Azkenik, lan-koadernoko ariketa egin.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 37: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

37

29. JARDUERA

ABESTIA: “OSTIRALA IRITSI DA”

ZIKLOKO HELBURUA/K

1.13 Literatura atseginerako iturri modura erabiltzea, baita sentsibilitate estetikoa garatzeko eta norberaren nortasuna (pertsonala, kulturala, soziala) eraikitzeko ere.

3.2 Musika bidez adieraztea (interpretazioa) eta sortzea. (Hasierako)EBALUAZIO IRIZPIDEA/K

1.13.1 Literaturaz gozatzea helburu duten jardueretan (ipuin, olerki, kanta... entzuketak, irakurketa txokoa, liburutegia...) interesa agertzen du eta aktiboki parte hartzen du.

3.2.2 Abesti errazak aho batez interpretatzen ditu eta dagokionean, buruz ikasten ditu. METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Talde handian

MATERIALA Abestien CDa (6. pista)

AZALPENA

• Astearen antolaketa landu dugunez, Ostirala iritsi da kanta errepasatzeko une egokia izan daiteke.

• Abestien CDan, Ostirala iritsi da abesti alaia aurkituko duzue, ostiralero abesteko egokia.

OSTIRALA IRITSI DA OSTIRALA IRITSI DA, IRITSI DA OSTIRALA, POZEZ BETETAKO EGUNA, ZATOZ GUREKIN LAGUNA! MANTALAK ETXERA ETA OPORRAK BI EGUNETAN, ASTELEHENEAN BERRIZ ERE BILDUKO GARA IKASTOLAN.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 38: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

38

Oharra: Ikusi gelako espazioaren antolaketari buruzko azalpena, sarrerako gidan. 30. JARDUERA

GELAKO OBJETUAK ETA TXOKOAK IZENDATZEN

ZIKLOKO HELBURUA/K

1.3 Hezkuntza-testuinguruan gertatzen diren ohiko egoeretan elkarrizketan aritzea, sentimenduak, esperientziak, ideiak eta ezagutzak azalduz.

1.8 Ohiko generoetako testu idatzi sinpleak sortzea, modu gidatuan, oinarrizko koherentzia, kohesioei eta zuzentasun printzipioei erreparatuz.

4.1 Hainbat testuingurutan, talde-lanean aritzea helburu komunak lortzeko; lankidetza- eta errespetu-jarrerak aintzat hartzea, eta inolako bereizkeriarik ez onartzea.

(Hasierako) EBALUAZIO IRIZPIDEA/K 1.3.1 Berez parte hartzen du, gaiari buruzko ekarpenak (ikuspuntuak, ideiak, sentimenduak, ezagutzak)

egiteko. 1.3.4 Elkarrizketaren oinarrizko arau sozio-komunikatiboak behar bezala aplikatzen saiatzen da (txanda

gorde, hitza eskatu, solaskideak errespetatu...). 1.8.1 Hizkuntza idatziaren eraikitze-prozesuan aktiboki parte hartzen du, idatziaren oinarrizko unitateak

(fonema-grafia, hitzak, perpausak, paragrafoak…) kodetzean aurrerapenak eginez. 4.1.1 Talde-lanean aktiboki parte hartzen du. METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Talde txikian

MATERIALA Txokoen izenak idazteko txartelak

AZALPENA

• Datozen bi urteetan erabiliko dugun gela ondo ezagutu eta antolatzeko ordua iritsi zaigu. • Beste urteetan egin dugun bezala, aurten ere, gelako objektuei eta txokoei izena jarriko diegu. Baina aurten,

haurrek idatziko dituzte txarteltxoak. Jakina, jarduera hau egiteko irakasleak pentsatuta eduki behar du gelaren antolaketa.

• Horretarako, gelako objektuak, kaxak eta txokoak denon artean ahoz izendatuko ditugu, eta, ondoren, talde txikietan (bizpahiru ikasle), irakasleak prestatutako txarteletan izenak idatziko dituzte: PLASTILINA; MARGOAK; ARKATZAK, KLARIONAK... ANTZERKI TXOKOA; LIBURUTEGIA; DENDA; ERAIKUNTZA TXOKOA...

• Aurten, normalean dituzuen txokoetatik aparte, TXOKO ZURIA deituko diogun espazio bat uztea gomendatzen dizuegu (Ikusi txokoen antolaketa eta arduren banaketa sarrerako gidan). Txoko hori, bigarren unitatetik aurrera, gai bakoitzean landuko ditugun proiektuei espazio bat eskaintzeko pentsatuta dago. Bigarren gaian ikasleek etxetik ekarriko duten dinosauroen inguruko materiala kokatuko dugu; hirugarren gaian, lehen gizakiaren ingurukoa...

• Txokoak eta materiala izendatu ondoren, hainbat txokotan dagoen materialaren inbentarioa egin dezakete ikasleek, talde txikitan. Talde bakoitza txoko edo gune bateko inbentarioa egiteaz arduratuko da.

• Gogoratu, CD-ROMean izen horiek marrazkiekin dekoratuta idazteko aukera ere baduzuela.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 39: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

39

31. JARDUERA

PERTSONAIEN GELAKO ANTOLAKETA

ZIKLOKO HELBURUA/K

1.3 Hezkuntza-testuinguruan gertatzen diren ohiko egoeretan elkarrizketan aritzea, sentimenduak, esperientziak, ideiak eta ezagutzak azalduz.

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (fonemak, grafiak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea, eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

1.8 Ohiko generoetako testu idatzi sinpleak sortzea, modu gidatuan, oinarrizko koherentzia, kohesioei eta zuzentasun printzipioei erreparatuz.

3.4. Arte plastikoak eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza. (Hasierako) EBALUAZIO IRIZPIDEA 1.3.1 Berez parte hartzen du, gaiari buruzko ekarpenak (ikuspuntuak, ideiak, sentimenduak, ezagutzak)

egiteko. 1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzeko

interesa adierazten du, eta aktiboki parte hartzen du. 1.8.1 Hizkuntza idatziaren eraikitze-prozesuan aktiboki parte hartzen du, idatziaren oinarrizko unitateak

(fonema-grafia, hitzak, perpausak, paragrafoak…) kodetzean aurrerapenak eginez. 3.4.1 Marrazkiak, pinturak, collageak, liburukiak... egiten ditu, ideiak eta sentimenduak adierazteko edo

narrazioen euskarri izateko. METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Bakarka / Talde handian

MATERIALA Liburua, 14-15 or. eta argazkien kopiak edota marrazkiak.

AZALPENA

• Gelako txokoen argazkien kopiak prest eduki behar dituzu, ikasleekin lanean hasi aurretik.

• Liburura joko dugu, eta, beti bezala, ikasleei denbora emango diegu orriari bakarrik beha diezaioten. Maddalenen gelari behatu, gauzak izendatu, gure gelarekin erkatu... Gero, behatutakoaren eta pentsatutakoaren inguruan talde-elkarrizketa bultzatuko dugu.

• Ondoren laukien azpian azaltzen diren hitzetan arreta jarriko dugu. Euren ustez zer egin behar den

galdetuko diegu ikasleei. Guztion artean argitu ondoren, behar dituzten argazkiak emango dizkiegu eta bakarkako lana izango da horiek itsatsi eta behar den tokian irudien oinak idaztea.

• Ikasleek irudien laguntza dute zer idatzi behar duten jakiteko. Beraz, fitxa hau euren moduan idaztea

proposatzen dugu. Hau da, ondo ezagutzen duten informazioa kodifikatzea izango da ikasleen lana. Beraz, arreta berezia jarri ahal izango dute kodean.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 40: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

40

32. JARDUERA

OLERKIA: HORNITU DUGU GURE GELA

ZIKLOKO HELBURUA/K 1.1 Ahozko azalpen sinpleen eta kontestualizatuen esanahi orokorra identifikatzea (bere

ezagutzekin, bizipenekin eta interesekin zuzenean lotutako gaiei buruzkoekin). 1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (fonemak, grafiak, hitzak, perpausak, paragrafoak…)

deskodetzea, eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea. 1.13 Literatura atseginerako iturri modura erabiltzea, baita sentsibilitate estetikoa garatzeko eta

norberaren nortasuna (pertsonala, kulturala, soziala) eraikitzeko ere. (Hasierako) EBALUAZIO IRIZPIDEA/K

1.1.1 Azalpena arretaz entzuten du. 1.1.3 Gaia identifikatzen du. 1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak

ezartzeko interesa adierazten du, eta aktiboki parte hartzen du. 1.13.1 Literaturaz gozatzea helburu duten jardueretan (ipuin, olerki, kanta... entzuketak, irakurketa-

txokoa, liburutegia...) interesa agertzen du, eta aktiboki parte hartzen du. METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Talde handian

MATERIALA Irakurgaiak, 15. or.

AZALPENA

• Gelan ditugun materialei eta txokoei buruzko elkarrizketa bultzatuko dugu, aurreko jardueran idatzitako kartelak irakurriz, gelako txokoen izenak eta funtzioak gogoratuz...

• Ondoren, esan ikasleei olerki bat irakurriko dugula. Olerkian gure gelan gustura egoteko ideia garrantzitsu

bat aurkituko dugu.

• Liburua ireki, eta eman ikasleei denbora pixka bat idatziari eta ilustrazioei behatzeko, irakurtzeko…

• Ilustrazioaren inguruko elkarrizketa sortu, ikasleak testuaren inguruko hipotesiak egiten has daitezen. Adibidez: Zer ikusten duzue? Zuen ustez zer gertatu da?

• Irakasleak irakurriko/abestuko du. Ondoren, irakaslearen eskutik, talde handiko irakurketa egingo dugu.

• Hasieran aipatu dugun ideia garrantzitsu horri buruz hitz egiteko garaia iritsi zaigu. Zer egin behar dugu

denok gustura egoteko eta gela polita egoteko? Nola egin dezakegu hori? Utzi ikasleei hipotesiak adierazten eta emandako ideiak positiboki balioetsi. Ikasleei bururatu ez bazaie gela txukun izateko (liburutegia ordenatzeko, jostailuak jasotzeko, erabilitako materiala apaletan jartzeko...) hainbat arduradun izendatuko ditugula esango diegu.

• Kodeaz hausnartzeko errimen behaketa egingo dugu. Berdin bukatzen diren hitzak liburuan biribilduko

ditugu. Ondoren, ikasleei modu berean bukatzen diren hitz berriak pentsatzeko eskatuko diegu, eta hitz horiek arbelean zerrendatuko ditugu, bukaera berdinak azpimarratuz.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 41: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

41

33. JARDUERA

EGINDAKOA BERRIKUSTEN

ZIKLOKO HELBURUA/K 1.2 Aurrez finkatutako entzuteko helburuari dagozkion informazio zehatzak identifikatzea,

hezkuntza-testuinguruko ohiko jardueretan agertzen diren ahozko mezu sinpleetan. 1.3 Hezkuntza-testuinguruan gertatzen diren ohiko egoeretan elkarrizketan aritzea, sentimenduak,

esperientziak, ideiak eta ezagutzak azalduz. 1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (fonemak, grafiak, hitzak, perpausak, paragrafoak…)

deskodetzea, eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea. 1.8 Ohiko generoetako testu idatzi sinpleak sortzea, modu gidatuan, oinarrizko koherentzia,

kohesioei eta zuzentasun printzipioei erreparatuz. 2.3 Giza gorputzaren ezagutzatik ondorioztatzen diren, higiene, elikadura, jarduera fisikoa, atseden

eta segurtasun ohiturekin nork bere burua zaintzeko bat eginez jokatzea; norbanakoaren aukerak eta mugak ezagutuz, eta kideen arteko ezberdintasunak (adina, sexua, ezaugarri fisikoak, nortasuna eta abar) onartuz eta errespetatuz, bereizkeriarik gabe.

(Hasierako) EBALUAZIO IRIZPIDEA/K 1.2.1 Hainbat jarduera burutzeko egiteko ahozko aginduen edo jarraibideen arabera jokatzen du. 1.3.1 Berez parte hartzen du, gaiari buruzko ekarpenak (ikuspuntuak, ideiak, sentimenduak, ezagutzak)

egiteko. 1.3.4 Elkarrizketaren oinarrizko arau sozio-komunikatiboak behar bezala aplikatzen saiatzen da (txanda

gorde, hitza eskatu, solaskideak errespetatu...). 1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzeko

interesa adierazten du, eta aktiboki parte hartzen du. 1.8.1 Hizkuntza idatziaren eraikitze-prozesuan aktiboki parte hartzen du, idatziaren oinarrizko unitateak

(fonema-grafia, hitzak, perpausak, paragrafoak…) kodetzean aurrerapenak eginez. 2.3.4 Bere emozio eta sentimenduak (amorrua, beldurra, poza, tristura, asperdura...) identifikatzen ditu,

eta aurrera egiten saiatzen da, bizikidetzarako arazo diren horien kontrolean. METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Bakarka

MATERIALA Liburua, 16. or.

AZALPENA

• Talde handian, unitatean zehar egin ditugun gauzak gogora ekarriko ditugu. Horietako asko liburuan bertan edo gelako horma-irudietan (urtebetetze-trena, aurkezpen fitxak, elkarri laguntzen diogu posterra…) adierazi ditugu, eta ikasleei zer behatu edo zertan pentsa dezaketen adierazi ondoren, denbora emango diegu gelari eta liburuari lasai begiratu diezaieten.

• Bururatzen zaizkien ideia guztiak arbelean idatziz jasoko ditugu. • Liburua ireki ondoren, Maddalenen eta Ferminen globoko testua irakurriko dugu, eta ikasleei hor azaltzen den

galdera luzatuko diegu. Irakasleak adibide bat jarriko du, ikasleek jardueraren nondik norakoak ulertzeko eta hizkuntzarekin zailtasunak dituzten haurrei eredu bat eskaintzeko. Adibidez: Niri gauza asko gustatu zaizkit, baina gehien gustatu zaidana lagunekin dantzan egitea izan da. Ondoren ikasleen ideiak entzungo ditugu.

• Jarraibideak elkarrekin irakurri. Ikasleekin batera jardueraren nondik norakoak aztertuko ditugu, hau da, marrazkiei behatu, non idatzi behar den azaldu, lauki zurietan zer egin…

• Ikasle bakoitzari nahi adina ekintza aukeratzen utziko diogu. • Ikasleek zer idatzi nahi duten badakitenez, fitxa hori euren moduan idaztea proposatzen dugu. Hau da, ondo

ezagutzen duten informazioa kodifikatzea izango da ikasleen lana. Beraz, arreta berezia jarri ahal izango dute kodean.

• Azkeneko atala etxekoek betetzeko da. Ikasleek beren izena idatziko dute hutsunean eta etxera eramango dute. Gurasoek idatzi ondoren, ikastolara berriz ekarriko dute, eta irakasleak ikasleekin hor azalduko den informazioa irakurri edo iruzkinak egin ditzake.

• Guraso bileran gurasoei adieraziko diegu atal honen ezaugarriak, galderei erantzuteko modua eta liburua ikastolara itzultzeko beharra.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 42: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

42

34. JARDUERA

OLERKIA: IKASTURTE BERRIA

ZIKLOKO HELBURUA/K 1.1 Ahozko azalpen sinpleen eta kontestualizatuen esanahi orokorra identifikatzea (bere

ezagutzekin, bizipenekin eta interesekin zuzenean lotutako gaiei buruzkoekin). 1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (fonemak, grafiak, hitzak, perpausak, paragrafoak…)

deskodetzea, eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea. 1.13 Literatura atseginerako iturri modura erabiltzea, baita sentsibilitate estetikoa garatzeko eta

norberaren nortasuna (pertsonala, kulturala, soziala) eraikitzeko ere. (Hasierako)EBALUAZIO IRIZPIDEAK/K

1.1.1 Azalpena arretaz entzuten du. 1.1.3 Gaia identifikatzen du. 1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak

ezartzeko interesa adierazten du, eta aktiboki parte hartzen du. 1.13.1 Literaturaz gozatzea helburu duten jardueretan (ipuin, olerki, kanta... entzuketak, irakurketa-

txokoa, liburutegia...) interesa agertzen du, eta aktiboki parte hartzen du. METODOLOGIA INTERAKZIO DIDAKTIKOA

Bakarka

MATERIALA Din-A5 zuria

AZALPENA

• Ikasturte berria dela eta, unitatean zehar landutako gela eta liburu berriak, gure adina eta izenak… aipatzen dituen olerkia landuko dugu elkarrekin.

• Kopiatu arbelean eta irakurri ikasleei. Arbelean kopiatu beharrean testua proiektatzeko aukera duzu, edo liburu digitalean ikustekoa. Artxiboa Txanela.net-en aurkituko duzu 14. jardueran.

GELA BERRIA DUT AURTEN LIBURU BERRIA DUT AURTEN AURTEN HANDIAGOA NAIZ ETA NIRE IZENA ZAHARTZEN ARI DA. IZEN BERRI BAT ERE NAHI NUKE AURTEN.

J. K. Igerabide

• Irakasleak gidatuta, guztion artean irakurriko dugu. • Hainbat alditan irakurri eta gero idatziaren behaketa zehatza egingo dugu. “Aurten” hitza kolore jakin batekin

biribilduko dugu eta zenbat aldiz azaltzen den zenbatuko dugu. • Bukatzeko denon artean berriz irakurriko dugu olerkia, biribildutako hitza irakurtzean txalo bat eginez. • Nahi izanez gero, olerkien bilduman jaso dezakezue.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

Page 43: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

43

Page 44: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

44

Page 45: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

45

Page 46: Txanela01 globalizatua gida (1. ud) - ikastola.eus gidak/1... · Lehen Hezkuntza - 1. maila) 2 ... lan koadernoa eta material osagarria. • Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki

46

24. JARDUERA: AGENDA

Kaixo lagunak,

Ikasturte hasiera honetan, haurren arteko eta irakasle berrien arteko

aurkezpenak egiten, gelako antolaketan eta gure istorioa ezagutzen pasa dugu

denbora gehiena, baina gelako haurren agenda bat egiteko denbora ere eduki dugu.

Eskutitz honekin batera doan agenda zuen alabak/semeak egindakoa denez,

etxeko telefonoaren ondoan merezi duen leku bat egitea eskatu nahi dizuegu,

lagunen bati deitu nahi dionean, eskura eduki dezan.

Lan hau guk adina baloratuko duzuelakoan, jaso ezazue gure agurrik

beroena.

Maddalen eta Fermin

¡Hola potxolis!

Como os habrán comunicado los niños y las niñas, hemos empezado el curso

conociéndonos entre los amigos y amigas y los profesores-as de la “gela”,

organizando y decorando la clase etc. También hemos sacado tiempo para que cada

niño y niña hiciera su propia agenda. ¡Ya veis qué marcha tenemos!

Pues eso, que junto con esta carta os va el regalito o sea la agenda. Y ¡claro!

como la ha hecho vuestro-a txiki esperamos que le destinéis un sitio preferencial

junto al teléfono o allí donde colocáis el listín y demás agendas para que haga uso de

ella.

Esperando que le concederéis a este trabajo la misma importancia que

nosotros, nos despedimos con un abrazo.

Maddalen y Fermin