tsa Garazi Goia Esperientzia betegarriak - naiz.eus · PDF fileNire lantaldeko bat zegoen...

10
2017 | azaroa | 25 GAUR8 20 / 21 hutsa herritarrak E torkizuneko emakumeak” izenburudun jardunaldi batean izan nintzen aurreko as- tean. Arlo profesionalean ereduzko ibilbi- deak dituzten emakumeak saritzen zituz- ten. Nire lantaldeko bat zegoen kategoria batean izendatuta eta zortzi lankide bildu ginen animoak eman eta bide batez etorkizun oparoa duten hainbat emakume txundigarriren istorioak en- tzutera. Izugarriak ziren hainbaten lorpenak: hamasei urteko neska bat, berdintasunaren aldeko blogari fa- matua dagoeneko eta irabazi asmorik gabeko elkarte baten sortzailea; hogeita hamar urterekin hiru start- up -en jabea den beste bat; enpresa esanguratsuetan goiko postuetara iritsi diren emakumeak, berdintasu- naren aurkako hainbat oztopori erronka eginez; ehunka pertsona esklabotzatik atera dituen beste emakume bat; hogeita bost urterekin bi nobela arra- kastatsu idatzi dituen beste bat. Benetan txundigarria. Ezinezko dirudien hori posible dela esanez adie- razpen sendoak egiten zi- tuzten; posible dela estatis- tikak hautsi eta beste modu batera gauzak egitea. Bazi- rudien fikzio eiteko beste errealitate batean geunde- la, luxuzko hotel hartako saloi hartan, emakumeak protagonista zirela. Sariak aurkezten hainbat alorretan urratsa utzi du- ten emakumeak zeuden. Belaunaldi eta ezaugarri tradizionalagoetako lekuetan borroka egitea tokatu zitzaienak. Hala ere, borroka hartan irabazle atera zi- ren eta poztasun hori harrotasunez adierazten zuten. Tarteka gizon bat ere ateratzen zen sariak eskaintzera, baina isiltasun deseroso bat sortzen zen hitz egiten hasten ziren bakoitzean. Presiopean zeuden, politiko- ki ezegokia zen zerbait esateko mugan, epaitzeko prest zeuden hainbaten begiradapean. Erruduntasun inplizitu bat zeramatela nabaritzen zen, ziurrenik haien ibilbide arrakastatsuetan emakumeen gainetik nagusitasuna adieraziz ibili izan zirelako. Edo hori zen behintzat nire interpretazioa. Hala eta guztiz ere, diskurtso gehienetan gauza ber- dinei buruzko erreferentziak egiten zituzten: enpresa gehienetako batzorde exekutiboetan oraindik ere gu- txiengo bat dira emakumeak; soldata berdintasuna lortzeko helburutik oso urrun gaude; hainbat lanetan ez daude emakumeentzat amatasuna eta lana uztartu ahal izateko baliabide moldaerrazak; diskriminazioa, modu sotilean bada ere, oraindik leku askotan azal- tzen da. Zorionez, nire lantegia aitzindaria da berdintasuna- ren gaian eta aurrerapen handiak egin dira aipatu be- rri ditudan adibide horietan guztietan. Zuzendaritza postuetan dauden emakumeek bultzatutako hainbat ekimen ere badaude, emakumeentzat bakarrik disei- natuta. Agidanez, hainbat gizon kexatu egin dira, haiei ez dizkietelako aukera berdinak ematen. Tes- tuinguru jakin horretan, nire lantegira bakarrik mu- gatuta, gaia normalizatzea akaso egokia litzateke; kontua da, handik kanpora pausu bat eman eta orain- dik hain atzeratuta gaudela ikusita, burbuila hori era- bat hutsala bihurtuko litzatekeela. Hain zuzen, hotele- tik ateratzean, ondorio garbi bat zegoen denon buruetan: etorkizuneko emakume asko saritu arren, etorkizun hobeago bat eraikitzeko zenbat lan egiteko dagoen oraindik. { koadernoa } Esperientzia betegarriak «Etorkizuneko emakumeak» jardunaldian hainbat emakume saritu zituzten: berdintasunaren aldeko 16 urteko blogari famatu bat, 30 urterekin hiru «start-up» dituen beste bat, ehunka pertsona esklabotzatik atera dituen ekintzailea... Garazi Goia hutsa hutsa hutsa

Transcript of tsa Garazi Goia Esperientzia betegarriak - naiz.eus · PDF fileNire lantaldeko bat zegoen...

Page 1: tsa Garazi Goia Esperientzia betegarriak - naiz.eus · PDF fileNire lantaldeko bat zegoen kategoria ... { koadernoa } Esperientzia betegarriak ... bere lehen dokumentala , “Fai

2017 | azaroa | 25

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Etorkizuneko emakumeak” izenburudunjardunaldi batean izan nintzen aurreko as-tean. Arlo profesionalean ereduzko ibilbi-deak dituzten emakumeak saritzen zituz-ten. Nire lantaldeko bat zegoen kategoriabatean izendatuta eta zortzi lankide bildu

ginen animoak eman eta bide batez etorkizun oparoaduten hainbat emakume txundigarriren istorioak en-tzutera. Izugarriak ziren hainbaten lorpenak: hamaseiurteko neska bat, berdintasunaren aldeko blogari fa-matua dagoeneko eta irabazi asmorik gabeko elkartebaten sortzailea; hogeita hamar urterekin hiru start-up -en jabea den beste bat; enpresa esanguratsuetangoiko postuetara iritsi diren emakumeak, berdintasu-naren aurkako hainbat oztopori erronka eginez;ehunka pertsona esklabotzatik atera dituen besteemakume bat; hogeita bost urterekin bi nobela arra-kastatsu idatzi dituen bestebat. Benetan txundigarria.

Ezinezko dirudien horiposible dela esanez adie-razpen sendoak egiten zi-tuzten; posible dela estatis-tikak hautsi eta beste modubatera gauzak egitea. Bazi-rudien fikzio eiteko besteerrealitate batean geunde-la, luxuzko hotel hartakosaloi hartan, emakumeakprotagonista zirela.

Sariak aurkezten hainbatalorretan urratsa utzi du-ten emakumeak zeuden.Belaunaldi eta ezaugarritradizionalagoetako lekuetan borroka egitea tokatuzitzaienak. Hala ere, borroka hartan irabazle atera zi-ren eta poztasun hori harrotasunez adierazten zuten.Tarteka gizon bat ere ateratzen zen sariak eskaintzera,baina isiltasun deseroso bat sortzen zen hitz egitenhasten ziren bakoitzean. Presiopean zeuden, politiko-ki ezegokia zen zerbait esateko mugan, epaitzekoprest zeuden hainbaten begiradapean. Erruduntasuninplizitu bat zeramatela nabaritzen zen, ziurrenikhaien ibilbide arrakastatsuetan emakumeen gainetik

nagusitasuna adieraziz ibili izan zirelako. Edo horizen behintzat nire interpretazioa.

Hala eta guztiz ere, diskurtso gehienetan gauza ber-dinei buruzko erreferentziak egiten zituzten: enpresagehienetako batzorde exekutiboetan oraindik ere gu-txiengo bat dira emakumeak; soldata berdintasunalortzeko helburutik oso urrun gaude; hainbat lanetanez daude emakumeentzat amatasuna eta lana uztartuahal izateko baliabide moldaerrazak; diskriminazioa,modu sotilean bada ere, oraindik leku askotan azal-tzen da.

Zorionez, nire lantegia aitzindaria da berdintasuna-ren gaian eta aurrerapen handiak egin dira aipatu be-rri ditudan adibide horietan guztietan. Zuzendaritzapostuetan dauden emakumeek bultzatutako hainbatekimen ere badaude, emakumeentzat bakarrik disei-natuta. Agidanez, hainbat gizon kexatu egin dira,

haiei ez dizkietelako aukera berdinak ematen. Tes-tuinguru jakin horretan, nire lantegira bakarrik mu-gatuta, gaia normalizatzea akaso egokia litzateke;kontua da, handik kanpora pausu bat eman eta orain-dik hain atzeratuta gaudela ikusita, burbuila hori era-bat hutsala bihurtuko litzatekeela. Hain zuzen, hotele-tik ateratzean, ondorio garbi bat zegoen denonburuetan: etorkizuneko emakume asko saritu arren,etorkizun hobeago bat eraikitzeko zenbat lan egitekodagoen oraindik. •

{ koadernoa }

Esperientzia betegarriak

«Etorkizuneko emakumeak» jardunaldianhainbat emakume saritu zituzten:berdintasunaren aldeko 16 urteko blogarifamatu bat, 30 urterekin hiru «start-up»dituen beste bat, ehunka pertsonaesklabotzatik atera dituen ekintzailea...

Garazi Goia

hutsa

hutsahutsa

Page 2: tsa Garazi Goia Esperientzia betegarriak - naiz.eus · PDF fileNire lantaldeko bat zegoen kategoria ... { koadernoa } Esperientzia betegarriak ... bere lehen dokumentala , “Fai

herritarrak

Euskal Herriareki-ko duen pasioakeramanda gurelurraldea prota-gonista edo ko-kagune dituen

hainbat lan egin ditu, eta bestezenbait ere prestatzen ari dauneotan. Eleberriak, haurren-tzako liburuak, dokumentalak,fikziozko film luzeak... denetikegin du jatorri estatubatuarraduen baina duela 50 urtetikEstatu frantsesean bizi den Eu-gene Green idazle eta zinema-gileak. 2014an grabatu zuenbere lehen dokumentala, “Fai-re la Parole”, estreinatu berridu, eta, bertan, euskara etaeuskal kulturarekiko duenmaitasunaren testigantzaatzeman daiteke.

Zergatik erabaki zenuen do-kumental hau egitea?Bada denbora pixka bat anitzinteresatzen zaidala bai euskalkultura bai Euskal Herria. Nirefilm bat Zuberoan grabatzenari nintzela deskubritu nuen.Normalean ez dut dokumenta-lik egiten, fikziozko lanak eginohi ditut soilik, baina oraingo-an euskarari eta euskal kultu-rari buruzko zerbait egin nahinuen.

Zerk erakarri zaitu bereziki?Gertutasun berezi bat senti-tzen du euskal kulturarekin. Ezdut sobera ulertzen, bainaanaliza dezaket. Alde batetikhizkuntza dago. Ikasi nahikonuke, baina, nire adinean,ikasteko barnetegi batera joanedo urtebetez buru belarri ari-tu beharko nuke. Ikasten hasinintzen, beste hizkuntza ba-tzuk nik bakarrik ikasi ahal

izan ditudalako, baina euska-rarekin ez nuen lortu. Egitura eta hiztegia zoraga-

rriak dira, nire ustez, gizakia-ren lengoaiaren jaiotzaren az-tarna bizia. Bada pentsatzekoera bat ere, guztiz ezberdinahizkuntza indoeuroparrekinkonparatuta. Gainera, kultu-ralki ere Europan eredu ezber-din bat sortzeko baliagarriakizan daitezkeen hainbat kontudaude, esaterako, euskaldunenharremana naturarekin eta lu-rrarekin, edo sakratuaren sen-timendua. Hein batean, EuskalHerrian biziera bat atxiki dela-ko, bereziki landa eremuetan,ez dena arkaikoa baina bai zer-bait gizatiarragoa. Liburu bat ere idatzi dut, ja-

da kalean izan beharko litzate-keena, baina arazo batzuk tar-teko argitaratzea atzeratu eginda. Bertan laburbildu ditut ni-re ustez euskal kulturaren al-derdi originalenak direnak,eredu alternatibo bat bezalaaurkezteko.

Filmaren izenburua «Faire laparole», nondik dator?Euskara ikasten hastean, “hitzegin” izan zen nire mirespenalortu zuen terminoetako bat.Hitza da gizakia animalien-gandik bereizten duena, etahitzaren jaiotza hain da zora-garria, non hitz egitea gizakia-ren mirakulu handia den.Anitz hunkitu ninduen, etaizenburu gisa atxikitzea eraba-ki nuen.

Dokumentalaren sorrerarakoegitasmoa nola garatu zen? Lehen deskubrimendua etagero, hainbat ikerketa egin ni-tuen. Lagun batzuk neuzkanBaionan, baina askoz jendegehiagorekin elkartu nintzen.Dokumentalean hainbat al-derdi erakutsi nahi nituen,musika eta kulturako beste

eremu batzuk barne. Pastora-la, esaterako, niretzat ez da ba-tere folklorikoa. Lehen aldizpastoral bat ikusi nuelarikanitz hunkitu nintzen. Horidela eta, gazteak erakutsi nahinituen pastoraletan, jarraikor-tasuna erakusteko. Film poli-tiko bat egin nahi nuen, bainaez zentzu militantean, dog-mak emanez, baizik eta zine-ma erabiliz, zerbait poetikoa-ren bitartez. Erakutsi nahinuen euskal gazteak besteakbezalakoak direla, baina hiz-kuntzari eta kulturari loturikbizi duten egoera ez dela bate-re normala. Dokumentalean agertzen di-

ren helduak, nik ezagutzen ni-tuenak dira, baina gazteak ez;beste bide batzuen bitartezezagutu ditut. Grabaketarakoaurreikusitako data baino ur-tebete lehenago ezagutu ni-tuen, eta, gerora, kontaktuanegon eta Euskal Herrira hain-bat bidaia egin nituen. Fikzioz-ko filmetan bezala egin nuen,non aktoreekin konfiantza zu-biak sortzen saiatzen naizen;bada, gazteokin ere gauza beraegin nuen. Beraien interesapizten duten gaiei buruz hitzegiten genuen, euskarari etaberaien kulturari loturik. Dokumentala grabatu ge-

nuenean, tokiak eta egoeraksoilik zeuden finkatuta. Gero,beraiek nahi zutena esan zu-ten; guztia beraien iritziak di-ra, ez zegoen ezer idatzita.

Nola hautatu zenituen doku-mentaleko gazteak?Zinemagilea naizenez, aktore-ak hautatzen ditudaneanhainbat barne ezaugarri bila-tzen ditut, irudiaren bitartezhelarazten direnak. Euren ego-eraren kontzientzia duten gaz-teak nahi nituen, hizkuntzazeuskaldunak. Laurence Larre,muntatzailea, euskalduna da,

«Euskarari eta euskal kulturariburuzko film politiko bat egindut, baina poesiaren bitartez»

EUGENE GREEN

«Faire la Parole» (Hitza egin)

dokumentalak lau gazte Euskal Herrian

barna jarraitzen ditu, gure hizkuntzari eta

kulturari buruz mintzatzen, euskaraz.

Idoia ERASO

ZINEMAGILEA ETA IDAZLEA

Page 3: tsa Garazi Goia Esperientzia betegarriak - naiz.eus · PDF fileNire lantaldeko bat zegoen kategoria ... { koadernoa } Esperientzia betegarriak ... bere lehen dokumentala , “Fai

2017 | azaroa | 25

GAUR8• 22 / 23

Baionakoa, eta Seaskako Ber-nart Etxepare lizeoan egin zenbideo bat igorri zidan, non ba-xoa euskaraz pasatzeko alda-rrikapena egiten zen. Gazteokikusi nituen, eta, nahiz ezer ulertu ez, bazen bat bere hitzegiteko eragatik interesgarriairuditu zitzaidana, Ortzi Mu-rua hain zuzen. Berarekin el-kartu nintzen, eta hitzorduraAitor Servierrekin etorri zen;horrela jada bi mutil neuzkan.Hasieran bi neska eta bi mutilizan nahi nituen, bi Hegoalde-koak eta bi Iparraldekoak. Be-raiek neska bat aurkitzen la-gundu zidaten, Ana Imaz,Iparraldekoa bera ere. BederenHegoaldeko norbait nahi nue-nez, nire ezagutzen bitartezUgaitz Agirre atzeman nuen.

Iparraldekoekin hitz egiteaerraza zen, frantsesa hitz egi-ten dutelako. Ugaitzekin, aldiz,italieraz mintzatzen ginen.Nik hiruzpalau hizkuntza lati-no ezagutzen ditut, eta italieraaski ongi hitz egiten dut, eta,Ugaitz, Italian ikasia zen.

Filmean agertzen diren bestepertsonak, nola eta zergatikhautatu dituzu?Batzuk, lehenagotik lagun ni-tuen, eta pertsona interesga-rriak dira; bereziki kulturamunduko pertsonak dira, bizi-tza intelektual handikoak. No-ra Arbelbide, adibidez, kazeta-ria da, eta “Berria” egunkarianlan egiten du. Thierry Biscary,berriz, musikaria da, eta lanzoragarria egiten du musikatradizionalaren arloan, nahizeta orain ez den Kalakan talde-aren parte. Thierryren bitartezErramun Martikorena desku-britu nuen, pertsonaia aparta,ahots oso ederrekoa. MaddiOihenart ere Thierryren bitar-tez ezagutu nuen; Joel Merakidatzi zuen filmean leizeankantatzen den abestia.

Joseba Sarrionaindiaren ko-laborazioa ere izan duzu.Bai, oso garrantzitsua. AudreyHoc nire laguntzaileak aurre-tik ezagutzen zuen, Kubanikasketak egin zituelako, etabertan berarekin elkartu zela-ko. Idatzi egin nion, eta nireazken filma eta garaiko azkeneleberria igorri nizkion, zehaz-ki, Euskal Herrian iragatenden “La bataille des Ronces-vaux”. Filma ikusia eta liburuairakurri zituela erantzun zi-dan, eta anitz maitatu zituela.Josebaren testua luzeagoa zenberez, baina ezin izan genuendena sartu. Lehen gutunafrantsesez idatzi zidan, eta osoondo idazten du frantsesez!Geroztik gazteleraz idaztendit, irakur dezakedana, eta nikfrantsesez erantzuten diot.

Filmean kultura aipatzen da,baita euskararen gaia ere,ikuspegi zorrotz batetik gai-nera. Joseba Sarrionaindia-ren hitzak oso gogorrak dira. Bai, dokumentalaren hasiera-koak oso gogorrak dira, bainabukaeran ere jaso ditut, etaorduan optimistagoak dirabere hitzak. Gainera, bat datoz gazteek mintzatzen agertzendirenean diotenarekin.

Zein da helarazi nahi duzunmezua?Alde batetik, bereziki ikusle ezeuskaldunei, euskal kultura-ren berezitasuna deskubriara-zi nahi diet. Bestetik, gazte eu-roparrak diren euskal gazteenegoera erakutsi nahi dut, nola,beraien egoera, hizkuntzari lo-turik, ez den normala. Ezin du-

te beraien hizkuntza eguneroeta egoera guztietan erabili. Iaekintza politikoa bihurtzen daberaien hizkuntzan hitz egi-tea, beste edozein hizkuntza-tan aritzearen parekoa izanbeharko litzatekeenean. Egoe-ra politikoaren ondorio da, Es-tatu frantsesaren eta Estatuespainiarraren esku dagoena.

Momentu honetan, ikustendugularik Katalunian bizi denegoera hedabide frantsesetannola aurkeztua den, jakobinis-moa ideologia eta ia erlijio batdela azalarazten da; jendea-rengan hain sartua da, non in-tegristak bezala erreakziona-tzen duten, heresia batenaurrean bailiran. Estatua zer-bait sakratua bezala bizi dute,eta jendea, herriak, kulturak,zerbait laidogarri bezala.

«Erakutsi nahi nuen

euskal gazteak

besteak bezalakoak

direla, baina

hizkuntzari eta

kulturari loturik bizi

duten egoera ez

dela batere

normala»

“Argazkiak: Bob EDME

Page 4: tsa Garazi Goia Esperientzia betegarriak - naiz.eus · PDF fileNire lantaldeko bat zegoen kategoria ... { koadernoa } Esperientzia betegarriak ... bere lehen dokumentala , “Fai

herritarrak

Zu euskalduna ez bazara ere,filma euskaraz da. Nola joanziren grabaketa lanak?Filmean jorratzen diren gaieiburuz anitz mintzatu ginenez,banekien gutxi gorabeherazeintzuk ziren gazteen ikus-puntuak. Bat-bateko itzulpenaizan nezakeen, baina ez nuenhorretan kontzentratu nahi,beraiengandik ateratzen zensentimenduan ezarri nahinuen arreta, unean zehazki zeresaten ari ziren ez jakinagatik.

Audrey Hoc nire laguntzai-lea elebiduna da; grabaketanzehar oharrak hartzen zitueneta ondoren esandakoaren la-burpen aski zehatza egiten zi-dan. Nik ez nuen esan beharzutenaren gainean inolakooharrik egiten, pentsatzen zu-tena esatea nahi nuen. Munta-keta lanak hasi baino lehenitzulpen oso literala eginarazigenuen, eta azpitituluetan ja-rri. Muntaketan zehar ondoaneuskara dakien Laurence Larrenuen, eta horrela dena ulertze-aren sentsazioa neukan.

Lan egiteko era aski bereziada, ezta?Bai, orain arte inoiz horrelalan egin gabea nintzen. Fik-ziozko filmetan hitzari garran-tzi handia ematen diot. Entzu-ten ahal nuen ez dutela denekazentu bera, eta euskara ezber-dina dutela, baina elkar uler-tzen dutela ikusten nuen. Mai-la batean adierazi nahi nuengauzetako bat erakusten du,euskaldunen kontrakoek esa-ten baitute probintzia ezberdi-netako jendeak ez duela elkarulertzen; baina hor denak eus-karaz eskolatuak izan dira, etaelkar ulertzen dute arras ongi.

Dokumental luzea da, ia biordukoa.Bai, hori gatazka iturrietakobat izan zen gainera hastape-

netik produktorearekin. Berak40 minutu kentzeko eskatu zi-dan, nahi nuena kentzeko bai-na dokumentala laburtzeko.Baina nik ezetz esan nion,iraupen hori nahi nuela. Filmbakoitzak bere denbora dauka;ikuslea film batean sartzen de-nean, denbora ahanzten du,kanpoan gertatzen dena ahaz-ten du, eta filmaren denboransartzen da. Eta filmekoa, Eus-kal Herriaren denbora ere ba-da pixka bat, euskaldunak hordira betidanik, eta denborakbetierekotasun hein bat ere erakutsi behar du...

Norengana heldu nahi duzufilm honekin?Batetik, euskaldunak, segurda; gainera, kanpoko norbai-tek bizi duten egoera nolaikusten duen jakiteko baliodiezaieke euskaldunei. Bainaikusleen gehiengoarentzat,Euskal Herrikoak ez direnen-tzat, lehenik eta behin euskal kulturaren originaltasunadeskubritzeko aukera da, eta,gero, euskaldunek bizi dutenegoeraren absurdoa eta injus-tizia deskubritzekoa.

Banaketa nola egiten ari da?

Azaroaren 15ean atera zenFrantzian. Parisen eta bestehainbat hiritan ari da erakus-ten, eta, Ipar Euskal Herrian,gela anitzetan. Estatu espai-niarrean ez da benetako bana-ketarik, baina espero dut He-goaldean zinema gela batzuekemango dutela.

Zein izango da zure hurrengoproiektua?Finantziazioa aurkitzea lor-tzen badugu, fikziozkoa iza-nen da, euskaraz, Atarrabi etaMikelatzen mitoan oinarritua.Gidoia frantsesez idatzi dut,eta euskarara Itxaro Bordakitzuli du. Aurten grabatu nahigenuen, baina ezin izan duguegin finantziazio eskasiagatik.Hiru produktore baditugu, Pa-risen, Hegoaldean eta Belgi-kan, eta espero dut 2018angrabatu ahal izatea.

Atzerriko produktoreen inte-resa piztu duzu, hortaz, eus-karazko film bat egiteko.Bai, Dardenne anaiena; belgi-karrak dira eta nire film ba-tzuk ekoitzi dituzte jada. Pro-duktore frantses bat ere badanire beste filmak maite ditue-na, eta konfiantza eskaintzendidana. Hegoaldean, oraindikdirua aurkitu ez badute ere,Txintxua Films dago atzean,Asier Altuna eta bere emaztea.

Zein da istorioa? Politikoa da, munduari lotua,baina espiritualtasunetik. Ni-re bertsioan, Atarrabik dea-bruak itzala lapurtu diolako kondenatuta dagoela uste du.Monje izan nahi du, bainamonjeek ez dute onartzenitzalik ez duelako, baina, bar-ne argia duenez, mirakulu bategiten du. Bere anaia, aldiz,oso pozik dago deabruaren di-zipulu bilakatzearekin; dea-brua negozio gizon bat da.

«Joseba

Sarrionaindiaren

kolaborazioa izan

dut filmean.

Dokumentalaren

hasierako euskarari

buruzko bere hitzak

oso gogorrak dira,

baina bukaerakoak

optimistagoak dira»

Page 5: tsa Garazi Goia Esperientzia betegarriak - naiz.eus · PDF fileNire lantaldeko bat zegoen kategoria ... { koadernoa } Esperientzia betegarriak ... bere lehen dokumentala , “Fai
Page 6: tsa Garazi Goia Esperientzia betegarriak - naiz.eus · PDF fileNire lantaldeko bat zegoen kategoria ... { koadernoa } Esperientzia betegarriak ... bere lehen dokumentala , “Fai

herritarrak

NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOA

Hariztizabal baserrikogure lagunek, Mari-luk eta Xabik, errele-boa nahi dute 38 ur-tez lan egin ondoren.Ezkio-Itsason (Gipuz-

koa) martxan dagoen baserria da, ber-tan bizi eta lan egiten dihardute eta be-raiek eraikitako proiektu ekologikoarijarraipena eman nahiko liokete bertaradoazenei baserrian eta baserritik bizi-tzeko aukera emanez.Lurzaindia elkarteak laguntza eskaini

du erreleboa emateko lan honetan; izanere, galtzear dauden laborantza lurraketa baserriak bizirik mantentzea du hel-buru, landa eremuakmantentzea alegia.Baserriak kolektiboki erosten dira ber-tan bizi eta lan egin nahi dutenei lurraerrenta duin batean eskaintzeko. Hone-la, lurra ez duenari eskaini egiten zaio,

eta, baserria erostea izango litzatekeenkarga ekonomiko gaindiezina saihestuz,baserriaren jarraipena errazten da(www.lurzaindia.eu). Izan ere, azken ha-mar urteotan 1.200 hektarea laborantzalur galdu dira, 150 etxalde desagertu eta250 pertsona aktibok laborantza utzidute. Denbora berean, biztanle kopu-ruak gora egin du zenbait tokitan, elika-tu beharreko jende kopurua handiagoadelarik. Horregatik, elikatzen gaituztenlaborantza lurrak zaintzeko arrazoi batgehiago dugu. Baina lurra maitatzea dazailtasun nagusiena, interes espekulati-boen prezioengatik.Hariztizabal baserria Lurzaindiak ero-

siko du, herritarren ekarpenekin berega-natuko ditu baserria eta lurrak, gero bi-dezko errenta baten truke eskaintzeko.Baserritar berriek beren nekazaritzaproiektua garatu beharko dute Harizti-

zabalek egun eskaintzen dituen aukere-tatik abiatuta. Lurzaindiak ez ditu ekoiz-penerako lantresnak eskuratzen, uler-tzen baitu bakoitzak bere proiektua beremodura garatzeko inbertsio batzuk eginbehar dituela, apustu argia eginez.

ZER ESKAINTZEN DUEN BASERRIAK

Baserria 350 metro karratuko bi solairu-koa da eta etxebizitza prest dago bertanbizi izateko. Osotara, 11 hektarea dauzkaeta horietatik 2,2 hektarea fruta ekoiz-pen betean daude, batez ere sagastia.Frutarentzat kamara ere badu. Sei hek-tareako basoa eta beste hainbat nekaza-ritza jardueratarako aukera ematen du-ten sail batzuk ere baditu (txerriak,baratza, hegaztiak…). Okindegi bat mar-txan dauka eta bertan baserriko ogi eko-logikoa egiteko tresneria guztia dago es-kura (errota, bahea, labea, eta abar).

Momentuan, bi pertsonaren dedikaziobetea dauka baserriak: frutazaintza, ogi-gintza eta bisita didaktikoekin osatzendute jardun nagusia, eta hirugarren batere jar liteke lanean. Gainera, salmenta-rako bideak jorratuta ditu fruta zeinogiarekin, baita bisita didaktikoekin ere.Nekazaritza arloko eragile desberdi-

nekin saretuta dago, elkarlaneandihardu elkarte desberdinekin, baiekoizpen arloan, bai arlo sozialean. EtaMarilu eta Xabi urteetan bereganatu-tako ezagutza transmititzeko prestdaude. Errelebo proiektu hau erakar-garria egiten bazaizue eta informaziogehiago nahi baduzue, jarri harrema-netan [email protected] edo [email protected] helbideen bidez.

Hariztizabal baserriak erreleboa behar du

HUTSA

LURZAINDIA

ENEEKLurzaindiako Hegoaldeko Komisioa

Page 7: tsa Garazi Goia Esperientzia betegarriak - naiz.eus · PDF fileNire lantaldeko bat zegoen kategoria ... { koadernoa } Esperientzia betegarriak ... bere lehen dokumentala , “Fai

2017 | azaroa | 25

GAUR8• 26 / 27

hutsa

Literaktum izeneko jardunaldiekirauten duten bitartean Donos-tiako autobusetan liburu batirakurriz doazen bidaiariei opari

bat emango zaiela entzun nuenetikizututa nabil, ni autobusean edo trene-an liburu bat eskuetan duela doan bi-daiari estralurtar horietakoa bainaiz.Baita autoan ere. Izan ere, norabait no-anean liburu bat eraman ohi dut alde-an badaezpada, istripu bat tarteko edobeste edozein arazo medio geldirikegotea egokitzen bazait egonaldia arin-duko didalakoan. Gehienetan hiruzpa-lau liburu hartu ohi ditut, eguneko or-duaren arabera ezberdinak irakurtzeagustatzen zaidalako, goizean bermuta,bazkaritan ardoa eta arratsaldean

whiskia behar duten alkoholikoen an-tzera. Orain, ikastoletan arbel elektronikoak

eta ikas-material digitalak erabiltzen di-rela entzuten dudanean, «akabo!», pen-tsatu ohi dut, «Gutenbergena itzaltzenari den galaxia bat da». Badakit tabletakedo ordenagailuak konektatu egitenduela, ez dakit zeri, baina sare batekopartaide egiten zaitu, eta liburuak, kon-trakoa, deskonektatu egiten zaitu, des-konexio horri esker zure baitara sartzenbazara ere. Mende bat eraman du nobe-la garaikideak (Joyce, Proust, Svevo…) gi-zakiaren barrenera sartu eta bertan zeu-den ezkutukiak argitzen. Baina horibukatu da, iraungitzera doan espeziebateko kide sentitzen naiz.

Horregatik, oso arraroa egiten zait be-ti Durangoko Azokara joan eta aretoikusgarri hori liburuz eta jendez beteaikustea. Nik Durangon dudan sentipenbertsua izango du kalamu erretzaile ba-tek urtean behin Irungo Ficobako azoka-ra joaten denean.Garbi dago gurea ere mendekotasuna

dela. Beharbada egunen batean gaindi-tuko dut arazoa, baina badakit mende-kotasuna gainditu dutenen tristura ber-tsua izango dudala irribarrean, eta,antsia moduko bat begiradan, badakigu-lako hartu dugun erabakia mesedegarriizango dela osasunarentzat, baina ez ga-rela haatik zoriontsuago, zerbaiten fal-tan biziko baikara, barru-barruan zer-bait anputatu baligute bezala. •

hutsa

Liburuak

Joxean Agirre

hutsa

Bortxaketa bati emango zaiontratamendu juridikoak, institu-zionalak zein hedabideetakoakbalio behar du. Baina bortxa-

tzaileei bortxatzeko asmoa burutik ken-tzeko, ez biktimei salaketa jartzea oke-rragoa dela pentsarazteko. EgunotanIruñean izaten ari den epaiketa izenik ezduen muturrera heldu baita.Eta sartu gara gu ere zurrunbiloan,

landu dugu gaia geure hedabideetan. Te-orian, beste batzuek hedatu dituzten as-takerien ondoan, guk ikuspegi interes-garria eskaini dugu, eta salatu ditugu

han eta hemen ikusitakoak. Ohartu ga-be, akaso, salatzerako orduan merezi ezduten oihartzuna ere eman diegula. Ka-su konkretuari begira itsutzeak indarke-riaren dimentsioaz ahaztera garamatza-la dirudi. Izan ere, sanferminetan bostlagunek –horietako bat Guardia Zibilaeta beste bat militar ohia omen– neskagazte bat bortxatu, bideoz grabatu etaWhatsappen aldarrikatu izanarekin bes-te edozer alderatzean, txikikeria iruditu-ko zaigu. Eta bortxatzaileak zigorgabemantentzen dituen sistemak komenizaion tokira mugatuko du gure arreta.

Horregatik da interesgarriagoa erraiakazaleratzeko deia. Horregatik salatzendut, bere gizontasuna baliatuz, bilkurabatean isilarazi nauena, eta gauza beraegingo dut Whatsappez mehatxu me-zua igorri eta parranda izorratu didala-ko etxera bidali nauenarekin. Ustez, nikez daukadan eta berari esleitu zaion bo-terea baliatu duelako ni zapaltzeko, etahori delako funtsean emakumeongana-ko indarkeria. Hedabideetan bolo-boloeta morbo handiz saltzen duguna, be-rriz, funts horren errealitate areagotuasoilik da, tamalez. •

0hutsa

Erraietako mina, azalera

NekaneZinkunegiBarandiaran

Page 8: tsa Garazi Goia Esperientzia betegarriak - naiz.eus · PDF fileNire lantaldeko bat zegoen kategoria ... { koadernoa } Esperientzia betegarriak ... bere lehen dokumentala , “Fai

herritarrak

Deitura bere-zia jarrinahi ziotenlurrin den-dari, halakos a l t o k i e k

izan ohi dituzten izenetatikezberdina zen bat. “HunkyDory Laboratory”. Errima du;musika, jolasa dirudi. Eta halaulertzen dute Donostiako Zu-

bieta kalearen eta Zaragozaplazaren artean dagoen espa-zio ttipi eta panpoxa. «Usaie-nekin jolasteko tokia da. Ohi-ko kate eta dendetan ezdauden lurrinak aukeratzenditugu; zirkuitutik kanpo dau-de erabat hemen topatu dai-tezkeen lurrinak. Usainekin jo-lasteko eta gozatzeko gaude»,dio Maddalen Marzolek.

Eva Charton eta MaddalenMarzolek diotenez, ezin hobe-to ulertzen du elkar. Biek halabiek izugarri gozatzen dute lu-rrinekin, usaimena oso gara-tuta dute, findua, eta osagaiakbanan-banan zenbatzeko gaidira. Lurrinak biluzten dituzte.Perfumeei dagokienez, hiz-kuntza bera hitz egiten dute;hala, duela bi urte pasatxo be-ren ibilbideak batu eta HunkyDory erditu zuten. Sektoreaoso ondo ezagutzen dute;Charton lehenagotik ere pro-fesionalki mundu honetan ari-tutakoa zen, eta, Marzol, modulibreago batean, kolaboratzaileeta aholkulari gisa. «Batak bes-tearen irizpidean itsu-itsuansinisten dugu, eta hori oina-rrizkoa da», dio Chartonek.

Afizioaz gain lurringintza ogibide ere baduten arren,guztia prozesu natural batenondorio izan da; urrats batekbeste bat ematera eraman di-

tu, gaur arte. «Mundu honekharrapatu egiten zaitu. Usainmotak ezagutzen hasten zara,ondoren atzean dagoena, zeinistorio duen bakoitzak… Izanere, kopuru txikian ekoiztendiren lurrinok istorio bat iza-ten ohi dute atzean. Eta horiekezagutzean, perfumegileen be-rri izatean, zein den beren ins-pirazioa eta zergatia, gehiagojakin nahi duzu», diote.

Ideia argia zen: lurrinak sal-tzea, bai, baina ezberdinak,ezezagunak, eta usaintzeanbezeroa aho zabalik utziko zu-tenak. «Usainen munduanmurgiltzean ohartzen zara ho-nek ez duela zerikusirik ohitu-ta zauden horrekin. Kalitateaaskoz altuagoak da eta usai-nok ez daude batere usain-duak. Eskema jakinik ere ezdago, alegia, ezin da esan nes-kentzat bainila ukitua dutenakdirela eta mutilentzat egur ku-tsua dutenak». Hala, behinatea gurutzatuta, adimena ire-kitzera gonbidatzen dute.Usainak aukeratzeko aholkuerreazak eta sinpleak jarraitubehar dira. «Librea eta askeada mundu hau, bakoitzak sen-titu behar du usaina».

SUPERBOTEREAK

Lurrina erabiltzen duen orokditu nahiago usain batzuk bes-teak baino; horietatik abiatutahasten da perfumearen bilake-ta. Maiz, nortasunarekin erezerikusia du. Diotenez, etaorokorrean hitz eginda, lookdeigarria duen pertsona batekpresentzia duen lurrina bila-tzen du; sumatzea nahiko du.Aitzitik, pertsona lotsakorrabada, edo arreta deitzea osogustuko ez badu, usain diskre-tuak bilatuko ditu. «Garrantzi-tsuena eroso eta identifikatutasentitzea da, ondo ordezka-tzen zaituela sinistea. Super-botereak ematen dizkizula

infraganti

Perfume bakoitzak istorio bat du atzean Hunky Doryxarmagarrian; horiek bilatu eta eskaintzen dituzteMaddalen Marzol eta Eva Chartonek. Usain bakoitza besteherri batzuetara bidaia bat ere bada, lorez, fruituz betetakopaisaietara bidaia. Lurrinekin jolastu eta gozatu egiten dute,eta berezi sentiarazi. Adimena ireki eta usaimena zorroztu.

HUNKY DORY

Ezker-eskuin, Maddalen Marzol eta Eva Charton perfumeetan adituak, Donostian duten dendan. Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

Page 9: tsa Garazi Goia Esperientzia betegarriak - naiz.eus · PDF fileNire lantaldeko bat zegoen kategoria ... { koadernoa } Esperientzia betegarriak ... bere lehen dokumentala , “Fai

2017 | azaroa | 25

GAUR8• 28 / 29

sentitzea ere –dio Marzolek–,ematen duzun unean halakobultzada sentitzea egunari au-rre egiteko. Usainek gaitasunhori dute, eta hori ederra da,handitu egiten zaituzte».Ohiko zirkuitu komertziale-

tik at daudenez, zaila izangoda usain bera duen inorekintopo egitea. Gaur egun, Marzoleta Chartonek diotenez, herri-tarren gehiengo handi batlauzpabost lurrin oso ezagu-nen kontsumitzailea da. Zen-tzu horretan, lurrinei ere janz-teko garaian beste atal batzueiematen zaie garrantzi beraematea gomendatzen dute,usaimena zaintzeaz ez ahaz-tea. «Janzten duzun hori boro-biltzeko modua da, ondoamaitzeko. Zein zapata edopoltsa aukeratu ondo pentsatueta gero mundu guztiak era-biltzen duen perfume bera jar-tzea pena bat da. Lurrinen bi-dez besteengandik ezberdindugaitezke. Zure nortasun pro-pioa izan nahi duzunean, etahori azpimarratu, asmo horre-kin koherente izateko modubat da. Perfumearen bitartezbesteengandik ezberdintzensaiatzeko ariketa da».

Apalategietan txukun txu-kun jarrita dauden lurrinekhori posible egiten dute. Adi-bide bat jartzearren, HunkyDory dendan badaude zenbaitperfume Estatu espainiarreanbertan bakarrik topa daitezke-enak, edo Europa osoan bos-pasei saltokitan soilik. Hori ez-berdintasuna markatzea daeta hori aitortu zaie hain justuiragan astean, GipuzkoakoMerkatarien Federazioakeman dien “Singular Dendak”zigiluaren bidez. «Globalizaziogaraiotan halako errekonozi-mendua jasotzea oso pozga-rria da. Gaur egun hiriek elka-rren arteko antz handia dute,denda eskaintzaren aldetikbehintzat. Ezberdinak direndendei aitortza egitea esker-tzekoa da; Donostian bizitzaosoa lanean daramaten dendamitikoekin batera izan ginenerrekonozituak, eta zoragarriaizan zen», aitortu dute.

USAIN PURUAK

Zoragarria ere bada, eta harri-garria, entzutea badutela per-fume bat Irango arrosa berezibatekin egina. Urtean zenbaitastez baino ez da jaiotzen, eta

10 ml-ko esentzia ekoizteko12.000 petalo erabiltzen dira.Usaintzean deskubri daitekebenetan nola usaintzen duenarrosa lurrin batek, eta oharzaitezke ordura arte ezagutudituzun ustezko arrosa usai-neko lurrinak mozorro hutsadirela. Marzolek marrubizkojogurtarekin gertatzen denare-kin alderatzen du. «Badiotemarrubi zaporea duela, nahizjakin badakigun marrubiek ezdutela zapore hori…».Miresgarria da ere Siziliako

herri batean bilobek aitonarentradizioari nola jarraitu diotenjakitea. Hark, alkimista arti-saua, lurrinak egiten zituenNoton. Via Dei Mille kaleangertatzen zen hura guztia etaizen horrekin abiarazi dute bi-

lobek perfumeak egitearenabentura. Hori da, hain zuzen,Hunky Dory dendara iritsi denazken usaina. Hiru lurrin, osa-gaietan oso sinpleak: almen-dra, laranja-lorea eta jasmina.«Aho zabalik gelditu ginenorain hiru aste lurrinen ordez-karia gugana heldu eta egitendutena erakutsi zigunean.Konposizio aldetik ez dira gau-zarik kreatiboena, baina usain-tzean bertan ohartu ginen osolurrin ona zela. Unean bertanjakin genuen eskuartean ge-nuena ezberdina zela». Horixeda filosofia, ekartzen dutenproduktu berri bakoitza beste-ekiko ezberdina izatea, ekar-pen berri bat izatea; bestela ezluke zentzurik, uste dute.Kalearen eta atearen muga

gainditzea kosta egiten dela ja-kitun, lotsarik ez izateko deiaegiten dute. Bitartean, aholkubat lurrina jartzean: hobe pul-tsua dagoen lekuetan ematea,hau da, eskumuturretan etalepo alboetan. Eta sekretutxobat: belaunen atzean emanezgero, gonaren mugimenduakbarreiatuko du usaina.•

Perris eta D.S. & Durga dira Hunky Dory dendan topa daitezkeen lurrin etxe berezietako bi. Martorria, arrosa, zitrikoak, egurra… usain erakargarriak eta askotarikoak dituzte aukeran. Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

Oihane Larretxea de la Granja

Arrosa, almendra, pikua, patxulia, bainila,egurra, zitrikoak… osagai ugari eta anitzakbaliatzen dira lurrinak egiteko. Eroso sentiarazieta ordezkatzen gaituena bilatzea da gakoa

Eskala txikian ekoitzitako perfumeak dira.Sektorean aurrea hartuta dute Estatufrantsesak, Ingalaterrak eta Italiak. Lurringuztiek istorio bat, arrazoi bat, gordetzen dute

Page 10: tsa Garazi Goia Esperientzia betegarriak - naiz.eus · PDF fileNire lantaldeko bat zegoen kategoria ... { koadernoa } Esperientzia betegarriak ... bere lehen dokumentala , “Fai

2017 | azaroa | 25

GAUR8• 30 / 31

EUSKALDUNAK, II. MUNDU GERRAKO COMETE IHES SAREAN

Juantxo EGAÑA

AUSTRALIAN WAR MEMORIAL

1940an, Andree De Jongh gazteak eta Arnold Deppe soinu injineruak Comete izeneko ihes sare bat sortu zuten. Alemanek lurrera botatako pilo-tuak leku seguruetara eramatea zen sarearen betebeharra, babesean gordetzeko. Ezkutuan jarri, haien zauriak osatu eta Frantzia okupatua ze-harkatzen laguntzen zieten. Ziburura iristen zirenean, Kattalin Agirrek hartzen zituen bere etxean, Bidasoan barrena Hego Euskal Herrira igarobaino lehen. Ipar Euskal Herriko azken fasea Bidegain Berri baserria zen. Han, Frantxua Usandizaga bizi zen. Florentino Goikoetxea hernaniar mu-galaria zen iheslariei muga igarotzen laguntzeko arduraduna. Oiartzunera iristen zirenean, Ergoiengo Sarobe baserrian atseden hartzen zuten,ondoren Donostiara abiatu eta han Bernardo Arakama gudari ohiaren etxean ezkutatzeko. Hegazkinlarien azken helmuga Gibraltar zen. Artikuluailustratzen duen argazkia 1946an Ziburun egina da, gerra bukatutakoan. Comete sareko kide batzuk ageri dira, besteak beste Kattalin Agirre(goiko ilaran, bigarrena ezkerretik hasita) eta haren ahizpa, hala nola zenbait hegazkinlari ingeles.