Trafikoa 2014 eu_eskola bidea - gida teknikoa_iprieto

36
Eskola Bidea, mugikortasun iraunkorrerako eta segururako neurria

Transcript of Trafikoa 2014 eu_eskola bidea - gida teknikoa_iprieto

Eskola Bidea.Gida TeknikoaEskola Bidea, mugikortasun

iraunkorrerako eta segururako neurria

Vitoria-Gasteiz, 2014

EskolaBidea.

GidaTeknikoaEskola bidea, mugikortasun

iraunkorrerako eta segururako neurria

Argitaraldia: 2014ko urtarrila

© : Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Herrizaingo SailaInternet: www.euskadi.net/trafico Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco C/Donostia-San Sebastián kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Zuzendaria: Ignacio Eguiara Garay Egilea: Isabel Prieto de Blas Diseinua: www.tk-taldea.com

5

aurkibidea

1. SARRERA 7

2. JARDUERA-ILDOAK 8

3. ESKOLA BIDEAREKIN LOTUTAKO ESKU-HARTZEAK 9 3.1. ESKOLA BIDEA AZPIEGITUREN BIDEZ SUSTATZEA 9

3.2. ARAUDIA BETETZEA ESKOLA BIDEA SUSTATZEKO 10

3.3. JARRERA-ALDAKETA NAHITAEZKOA DA 11

6

Aurkezpena

Azken hamarkadan bereziki, eraldatzen ari dira gure hiriak, eta halako borroka mo-duko bat sumatzen da, iraganeko ideologiek eta joerek eremu publikoaren erabile-rari dagokionez lapurtu zigutena berreskuratzeko.

Urteotan guztiotan, gure hirietako segurtasun- eta mugikortasun-arazoak bereizteko ahalegin horretan, gure hirietan zer den garrantzitsua identifikatu ahal izan dugu. Au-rreko paradigman, hiri-espazioa herritarren bizi-kalitatea bermatzearekin zerikusirik ez zuten interes ekonomikoen arabera diseinatzen eta antolatzen zen. Badarama-tzagu hainbat urte, berriz, joera hori aldatzeko ahaleginetan, gure hirien deseinuan eta gure bizitzetan espazio publikoaren kalitateari dagokion lekua eskaintzeko.

Bizi-iraunkortasuna aintzat hartuta–termino hori Ekonomiako korronte batek as-matu zuen–, bizi-kalitatean eta hiriko ahulenen segurtasunean jarri behar dugu in-darra, trafiko oldarkor, zaratatsu, segregatzaile, kutsatzaile eta antidemokratikoari aurre egiteko. Izan ere, mende luze batez, hiriak diseinatzeko orduan, abiadura eta auto-ilararik gabeko trafiko-kudeaketa bultzatu da, eta horrek ekarri du, mundu zabaleko hirien diseinuan, giza eta ingurumenaren aldetik argi eta garbi eutsiezi-nak diren ereduak.

Hori dela eta, gaur egun, Bide segurtasuneko planetan, Mugikortasun iraunkorreko planetan, tokian tokikoetan edo sektorekoetan, joera alderantzizkoa da; izan ere, hirien aurreko diseinu horren ondorioz, milioika lagun hil dira mundu osoan trafiko-istripuetan eta milioika euro xahutu dira neurri aringarrietan eta bizitza itogarri eta ingurumen aldetik eutsiezin egiten zuten diseinu urbanoetan.

Erronka handia da: hiriguneak bizikidetzarako berreskuratu behar ditugu eta topa-gune bihurtu; izan ere, gaur egun emakumeek eta gizonek, neskatilek eta mutikoek, eragozpen handiak dituzte oraindik ere, batera eta bestera mugitzeko, iraunkortzat hartzen diren parametroen barnean. Hau da, zailtasunak dituzte beren ingurunean batera edo bestera oinez, bizikletaz edo garraiobide publikoan joateko. Beste modu batera esanda, eragozpenak dituzte gure kaleak giza eskalan eta abiaduran hau-temateko aukera ematen duten garraiobideetan desplazatzeko. Joan-etorri horiek kalitatezkoak izan behar baitute, baina seguruak ere bai. Hirian barna batera eta bestera joatea bera gozagarri bihurtzeko aukera emango ligukete desplazatzeko modu horiek, Europa osoan Slow mugimenduak aldarrikatzen duenaren bidean.

Azken urteotan neurri asko hartu dira hiri-eredu berri hori indartzeko, pertsonak ardatz harturik kalitatezko hiriguneak bultzatuko dituen paradigma berri horren alde egiteko.

7

1. Sarrera

Azken zazpi urteotan, Donostiako Udaleko Mugikortasunerako Departamenduak aukera eman digu, Eskola Bidea ekimenaren bidez, hiria herritarrei itzultzeko erronka horretan parte hartzeko eta laguntzeko. Garai hartan horrelako neurri bat Euskadin jartzen zen lehen aldia izan zenez, eta estatuan aurrenetakoa, esperimentatzeko eta berrikuntzarako parada izan dugu, gero neurri horiek beste euskal udalerri batzueta-ra eramateko, eta hori da, hain zuzen ere, gida honekin lortu nahi duguna.

Ondoren azaltzen diren neurri guztiak geoerreferentziatuta daude, eta udalerri eta/edo ikastetxeen izenak agertzen dira, horien inguruetan halako neurririk ezarri bada, hainbat udalerriri buruzko kontsultak egin ahal izateko. Batzuetan, gure hirietako erritmo erogarria moteltzeko xedea duten teknikak abiarazi dira, trafikoa lasaituz edo 30 Eremuak ezarriz, adibidez. Baina, aldi berean, oso garrantzitsutzat jo da le-gea zorrotz betetzea, bide-segurtasuneko arauak hausteagatik sortzen baitira gure adingabekoen susto eta beldur asko.

Egitasmo honen hirugarren zutabea mugikortasunaren arloan “neurri bigunak” esa-ten zaienak dira. Eskola Bidea ekimenak modu berezian eta metodologia gisa jaso ditu soziologiaren esparrutik datozen neurri horiek. Gure ohiturak eta jarrerak al-datzeko lan egitea da neurri horien funtsa, gure hirietan gertatzen dena beste era batera bideratzeko.

Gida hau, beraz, gonbidapen bat da Eskola Bidea oinarrizko tresna teknikotzat era-biltzeko, eta, horren bidez, gure hirietan mugikortasun iraunkorra eta segurua hobe-tzeko. Eta, horrez gain, zenbait jarrera eta ohitura lantzeko tresna ere bada, gure neska-mutilak gai izan daitezen eskolara beren kabuz joateko eta hiria bizitzeko leku atsegina, iraunkorra eta segurua izan dadin lortzeko.

Aurkezpenean ere esan dugu: azken urteotan bestelako bide bat egiten ari gara mugikortasunaren arloan eta aldaketa horri bultzada eman nahi diogu, ardatza per-tsonak direla aintzat hartuta.

Hori dela eta, Eskola Bidea ekimenak aukera ematen digu hiria laborategitzat har-tuta lan egiteko, azken aldian gauza asko gertatzen ari baita hirietan. Aukera eta erronka ederra da, beraz, originalak izateko, eta zergatik ez, aurreiritziak gainditze-ko, helburua hiri hobe batez gozatzea delarik. Hiria emakumeekin, neska-mutilekin, mugikortasun arazoak dituzten pertsonekin pentsatzea da kontua, HAIEKIN eta ez HAIENTZAT. Gainerakoan, iraganeko hutsegiteak errepikatzeko arriskua dugu, bai eta elkarrekin eraikitzea zeinen aberatsa den ez ohartzeko arriskua ere.

Gida honetan zehazten diren neurrien xedea da trafikoa lasaitzea, ibilbide seguruak

sortzea, ikusmena hobetzea, pertsonekiko errespetuz jokatuko duen hiria diseina-tzea... Baina, horrez gain, helburua ere bada argi uztea teknologia hutsarekin ez du-gula aurrera egingo, baldin eta gure ohiturak eta jokamoldeak ez baditugu aldatzen, gugandik, gaurtik eta hemendik hasita.

Neurri horiek guztiak martxan dira jada Euskadiko zenbait udalerritan, arrakastaz gainera, eta, beraz, begien bistakoa da neurri eraginkorrak direla. Batzuetan, neurri

8

puntualak izan dira, diru-inbertsio handia eskatu dutenak; eta bestetan, prozesu gel-doak abiarazi dira, geldoak baina iraunkorrak eta aberasgarriak.

Segurtasun Sailak berak, Trafikoko Zuzendaritzaren bidez, urteak daramatza al-daketa hori bultzatzen, eta aldaketa-testuinguru horretan kokatu behar dugu ar-gitalpen hau.

Gidaren asmoa da Eskolarako Bideetan egunero gertatzen dena aztertu behar du-ten udal teknikarientzako erreferentzia izatea; izan ere, udalek, askotan, ez dute baliabide eta langile nahikorik izaten zeregin horretarako. Alde horretatik, hartu be-harreko neurri zuzentzaileak eta epe luzera abiarazi beharreko aldaketa-prozesuak zer-nolakoak izan beharko liratekeen baloratzeko euskarri izatea ere bada gidaren xedea. Nolanahi dela ere, bertan ematen diren argibide zehatzez harago garatze-ko asmoarekin sortu da gida hau. Herritarrei eta erakundeei dei egiten zaie, beraz, aipatutako neurri bakoitza kopiatu, berritu, egokitu, galdetu eta partekatu dezaten.

2. Jarduera-ildoakESKOLA BIDEA - Gida Teknikoa hiru atal nagusitan banaturik dago:

Lehen atalean jasotako adibideak azpiegituretan eginiko esku-hartzeei buruzkoak dira. Horien bidez, gure kaleetan aldaketak egiten ditugu eta, batez ere, ikastetxe inguruetan, bereziki zaindu beharreko guneak direlako.

Hala, ikastetxe inguruetan hartu beharreko neurri jakinen azalpen zehatzak jasotzen dira atal horretan. Nolanahi ere, neurri horiek hiriko gainerako ekipamenduetara ere estrapola daitezke, izan hezkuntzakoak, kulturakoak, osasun arlokoak, etab,

Bigarren atalean, berriz, auto pribatua erabiltzean dagoen diziplina faltari aurre egin nahi zaio. Egia da aspaldiko ohiturak direla, eta nahiko errotuta daudela, baina ikas-tetxeetako ateetan arazo larriak sortzen dira egunero, eta inoiz baino gehiagotan autoren batek ikasleren bat harrapatu izan du.

Ildo horretatik, aipatu behar da ikastetxeko ate ondoan edo inguruan auto batek ikasle bat harrapatzen duenean, askotan istripu-eragileak ikastetxe horretako gura-soak izaten direla, edo bertako irakasleak eurak.

Hirugarren eta azken atalean, jarrera aldaketekin zerikusia duten esku-hartzeen adibideak jorratzen dira; hau da, zentzu zabalean, sentsibilizazioaren arloan sar daitezkeen esku-hartzeak. Atal horretan, Euskadiko udalerri askotan, Eskola Bidea izenaren pean, aldi berean zabaltzen ari diren prozesu parte-hartzaileei buruzko zertzelada batzuk ematen dira.

Seguru asko, hori da gidako atalik garrantzitsuenetakoa, gure ingurua aldatzeko or-duan jarrera-aldaketaz hitz egiten digulako, eta nahi dugun hiri-eredua, komunitate-sareak sortuz bilatzen duguna, birplanteatzera behartzen gaituelako.

Azken atal horretan ageri diren neurri eta arauetako asko «Cittá dei bambini» egi-tasmo pedagogikotik hartuak dira zuzenean edo horretan oinarrituak behintzat.

9

F. Tonucci pedagogo italiarraren proiektu hori aski ezaguna da lehendik ere gure artean. Hiriak esperimentaziorako leku izan behar duela aldarrikatzen du Tonuccik, neska-mutilek helduen laguntzarik gabe eskolara oinez joateko duten gaitasuna oinarritzat harturik. Kontu xume hori, beraz, erabakigarria bihurtzen da. Bi eredu aipa tzen dira: batetik, hiri osasungarriak, haurrak eskolara bakarrik joan daitezkeen eta kalean lasai jolastu dezaketen hiriak; eta bestetik, hiri gaixoak, arriskuak direla-eta, haurrak etxean geratzera behartzen dituzten hiriak.

3. Eskola Bidearekin lotutako esku-hartzeak3.1. ESKOLA BIDEA AZPIEGITUREN BIDEZ SUSTATZEA

Hiriak topagune bihurtuko baditugu, helduen eta adingabekoen sozializaziorako eremu bilakatuko baditugu, eta eremu publikoa modu demokratikoagoan banatuko bada ibilgailuen eta oinezkoen artean, ezinbestekoa da gure hirietako azpiegiture-tan esku hartzea.

Europa osoan lehentasunez esku hartzeko ildoen artean, premisa funtsezko bat nabarmentzen da: abiadura moteltzea. Hori dela eta, hiriguneetan iraganean finka-tutako 50 km/orduko muga generiko haren ordez hiri askok 40 km/orduko muga onartu dute beren kaleetan, eta ahulenekiko konpromiso handiagoa erakutsi duten beste batzuek 30 km/orduko mugaren alde egin dute.

Dudarik gabe, haurrak dira bide publikoa erabiltzen dutenen artean arrisku gehien dutenak, eta, horren ondorioz, haien eguneroko ibilbideak zein diren kontuan hartu-rik, ikastetxeen inguruko kale eta bideetan jarri behar da arreta gehien.

Aurrekoez gain, ikastetxeen perimetroak berriro diseinatzerakoan badira kontuan hartu beharreko zenbait neurri, trafikoa lasaitzeko eta egoera arriskutsuak gutxitze-ko, hala nola ikastetxeen atarian ibilgailurik gabeko eremu zabalak diseinatzea eta zebra-bideetan goraguneak egokitzea.

Atal honetan beste esku-hartze batzuk ere jasotzen dira: trabak kentzea eta ikuspe-na areagotzea, hiri-altzariko elementuak lerrokatzea, espaloietan beheratzeak egi-tea eta bideak maila berean diseinatzea, besteak beste. Laburbilduz, gure haurrei eskaintzen diegun hiriaren kalitatea hobetzen duen edozer. Hirietan haurrak kalean egotea nahitaezkoa da, haurrek hiriko txokoak lasai ezagutzeko aukera duten hei-nean, geure segurtasuna ere aldarrikatzen dutelako.

3.2. ARAUDIA BETETZEA ESKOLA BIDEA SUSTATZEKO

Atal honetan hausnarketa sustatu nahi genuke, azpimarratzeko erabiltzaile batzuek espazio publikoa bidegabeki bereganatzen dutela beste batzuen kaltetan; adibidez,

ibilgailu motordunen erabiltzaileek txirrindulari, oinezko eta garraio publikoaren era-biltzaileen kaltetan.

10

Hala, urrutira gabe, gurasoek beren ibilgailuekin sarritan urratzen dituzte Zirkulazio Kodeko arauak ikastetxeen atarian eta, hain zuzen, arau-hauste horiek dira eskolara bidean doazen haurrentzat egunero sortzen diren egoera arriskutsuenak.

Denok ezagutzen ditugu haurrek ikastetxeen atean bertan egunero jasaten dituz-ten egoera arriskutsu eta estresagarriak: gaizki aparkatutako autoak, espaloien eta oinezkoen eremuen gainera igotako ibilgailuak eta era guztietako arau-hausteak, denbora faltaren, aparkalekurik ez izatearen edota eguraldi txarraren aitzakian.

Abiadura handian ikastetxe baten aurretik igarotzen diren autoek arrisku nabarmena sortzen dute, baina ez dute arrisku txikiagoa sortzen eskolaren atarian pilatutako autoek, haurrak ikusezin bihurtzen baitira, edota oinezkoentzako eta txirrindularien-tzako espaloien nahiz bidegorrien gainean aparkatzen duten ibilgailuek. Eta hala ere, aztertzen baditugu azken urteotan Euskadiko ikastetxeetako ateetan edonolako zaurituak eragin dituzten arrisku-egoerak, ikusiko dugu gehienetan gurasoak eurak egon direla tartean.

Datu horren argitan, gogoeta egin beharko genuke hainbestetan errepikatzen du-gun “gure seme-alabentzako onena” zer ote den; esate baterako, Derrigorrezko Hezkuntzan matrikulatu behar ditugunean ikastetxerik egokiena zein izango den erabakitzerako garaian. Izan ere, erabaki horren araberakoa izango da haurren mu-gikortasuna eta gurea hamarkada luze batean.

Era horretako hausnarketek eta antzeko beste batzuek gizartean beren bidea egi-ten duten bitartean, eta gizarte gisa gure jarrerak aldatzen diren bitartean, legeek gure haurrak babestea bermatu behar dugu, eta hori legeak betearaziz lortzen da. Kasu batzuetan Zirkulazio Kodea izango da; beste batzuetan, Udal Arautegia. Baina edozein modutan ere, legea betearazi beharko da, eta jarrera arriskutsuak zigortu, mugitzeko era jasangarriagoak eta atseginagoak lortu nahi baditugu.

3.3. JARRERA-ALDAKETA NAHITAEZKOA DA

Prozesura ahalik eta jende gehien biltzera bideratutako esku-hartzeak aztertzen dira hirugarren eta azken atal honetan. Hezkuntza-komunitatearen parte garen aldetik egin behar dugu gogoeta eta esku hartu behar dugu arlo horretan.

Zentzu zabalean ulertu behar dugu hezkuntza-komunitatea, eta, alde horretatik, gizarte osoak hartu behar du parte neska-mutilen hezkuntzan, denok hartu behar dugu gure gain ardura hori, ez soilik gurasoek eta irakasleek.

Komunitatearen parte-hartzea da esku-hartze horien oinarria. Hau da, guztion artean ingurune hurbilena aztertzea eta hobetzeko proposamenak egitea da esku-hartze horien oinarria. Hala, besteren artean, Tokiko eta Eskolako Agenda 21 eta antzeko ekimenak aipatzen dira, gizartean eginiko aldaketak legitimatzeko ahalmen handiko baliabideak baitira.

Adibidez, mugikortasunarekin loturiko lantaldeak sortzea, ikastetxeetako langileek eta udalekoek osatu lantaldeak, oso lagungarri da diagnostikoa egiteko, baita Ekin-tza Planeko neurriak identifikatzeko ere.

11

«Eskolara bizikletaz edo oinez» eta antzeko esperientzia pilotuak antolatzea lagun-garri da errepideetan eta bideetan zer gabezia eta zailtasun dauden agerian uzteko. Horrelakoek aukera ematen dute funtsezko aldaketak egiteko, pertsonentzako kali-tatea irizpidetzat harturik.

Lan-esparru horretan, Tokiko eta Eskolako Agenda 21 ekimenek metodologia oso bat eskaintzen dute, baita udalerrian parte-hartzeko aukera ere, eta ohiturak alda-tzeaz ari garelarik, osagai ezinbestekoa da herritarren parte-hartzea.

Eskola Bidea deritzon ekimenak ugariak dira azken urteotan gure udalerrietan. Uda-leko sail batek edo besteak sustatzen dituela ere, helburua garbia da: interes kole-ktiboen alde gure hirietako mugikortasun-ohituretan eragitea. Eta interes kolektibo horietako bat da, adibidez, mugikortasun iraunkorra eta segurua bermatzea, nola ez haurrengandik hasita.

Atal honen oinarrian premisa hau dago: haurren autonomia funtsezkoa da haien garapen kognitiborako eta emozionalerako, sarreran aipatu denez, beti ere horren azpian dagoen proiektu pedagogiko osoari loturik. Premisa horri eta kalitatea le-henetsiko duen hiriaren kontzeptuari loturik, haurren segurtasuna ezinbesteko ele-mentua da.

12

Kontua da sarrera-atearen ondoko kale-zatia oinezkoentzat jartzea edo, bestela, dagoen espaloia nabarmen zabaltzea, ibilgailuen zirkulaziotik bereizita.

ABANTAILAK

• Adingabeen eta beren familien segurtasuna erabatekoa da sartu eta irteteko uneetan haurrak autorik gabeko gune batera iristen direlako.

• Autoek adingabeak harrapatzeko posibilitatea nabarmen gutxitzen da.

• Irisgarritasuna erabatekoa da ume-aulkientzat, baita mugikortasun urritua duten pertsonentzat ere.

• Ikuspen handia.

ERAGOZPENAK

• Esku-hartze fisiko handia da.

BIDE MOTAREN ARA-BERAKO APLIKAZIOA (abiadura muga)

Kostua (€)

30-50 km/h

20-30 km/h

50 km/h

CEIP Ikasbide Ikastola, Donostia-San Sebastián

1KONPONBIDETEKNIKOA

ESKOLA BIDEA. GIDA TEKNIKOA

3.1. Eskola Bidea azpiegituren bidez sustatzea

Oinezkoen irisgarritasuna bermatzen duen alderdia, ibilgailurik gabekoa

13

Neurri honen bidez gurpil-aulki, ume-aulki, karga-orga eta abarrentzako erabateko irisgarritasuna lortu nahi da, horrek ahalbidetzen baitu ikastetxera maila berean heltzea, galtzadaren mailara jaitsi gabe.

3. konponbide teknikoarekin zerikusia du

ABANTAILAK

• Oinezkoa bere ibilbidetik joan daiteke maila desberdinetako oztoporik gabe.

• Familiak oinez joan daitezke eta, horri esker, ibilbidea interesgarriagoa da eta oztopo gutxiago du.

• Haur-hezkuntzako zikloetara aulkiz doazen haurrak ere iristea bermatzen da.

• Ibilgailu-kopurua gutxitu egiten da oinezkoentzako ibilbidea igarotzeko modukoa bada.

ERAGOZPENAK

• Ez

BIDE MOTAREN ARA-BERAKO APLIKAZIOA (abiadura muga)

Kostua (€)

30-50 km/h

20-30 km/h

50 km/h

CEIP Sofia Taramona, Basauri

KONPONBIDETEKNIKOA

ESKOLA BIDEA. GIDA TEKNIKOA

3.1. Eskola Bidea azpiegituren bidez sustatzea

Irisgarritasun bermatua.

Beheramenduak eta maila bereko alderdiak

2

Ikastetxeko atearen ondoko oinezko-alderdiaren aurreko zebra-bidedun bidegurutzeak espaloiaren mailara altxatzen dira eta beraien artean ez dago etenik.

2. konponbide teknikoarekin zerikusia du

ABANTAILAK

• Oinezkoentzat seguruagoa da bidegurutzea zeharkatzea.

• Oinezkoak bere lehentasuna gordetzen du espaloiaren jarraitutasun-mailan dagoelako.

• Oinezkoa altuago dagoenez, ibilgailuarentzat agerian dago haren lehentasuna.

• Zirkulazioa moteltzeko sistema eraginkorra

• Oso sistema ezaguna, jartzeko erraza eta oso eraginkorra.

ERAGOZPENAK

• Gidariek abiadura jaisteko betebeharra errespetatzen ez badute, beren ibilgailuek kalteak izan ditzakete.

3.1. Eskola Bidea azpiegituren bidez sustatzea

Ikastetxetik hurbil dauden zebra bideak altxatzea

BIDE MOTAREN ARA-BERAKO APLIKAZIOA (abiadura muga)

Kostua (€)

30-50 km/h

20-30 km/h

50 km/h

San Fidel Ikastola, Gernika

3

14 ESKOLA BIDEA. GIDA TEKNIKOA

KONPONBIDETEKNIKOA

Ikuspena bermatzea. Tamaina handiko elementuak kentzea

Zebra-bidearen aurreko edukiontziak eta tamaina handiko elementuak, martxaren noranzkoan daudenak, kentzea.

ABANTAILAK

• Eskola-umeen garaiera dela eta, elementu horiek kentzean beraientzat ikuspena nabarmen hobetzen da eta, halaber, gidariek umeak ikus ditzakete.

• Inor harrapatzeko arriskua nabarmen jaisten da.

• Oso erraza da aplikatzea.

• Ez du kostu ekonomikorik, normalean nahikoa baita edukiontziak tokiz aldatzea.

• Autoek adingabeak harrapatzeko posibilitatea nabarmen gutxitzen da.

ERAGOZPENAK

• Ez

3.1. Eskola Bidea azpiegituren bidez sustatzea

Oztopoak kentzea. Ikastetxe ingu-ruan bidea ikusgarriagoa egitea.

BIDE MOTAREN ARA-BERAKO APLIKAZIOA (abiadura muga)

Kostua (€)

30-50 km/h

20-30 km/h

50 km/h

Jakintza Ikastola, Donostia-San Sebastián

4

15ESKOLA BIDEA. GIDA TEKNIKOA

KONPONBIDETEKNIKOA

Espaloian, irudizko lerro baten gainean, elementuak lerrokatzean hobeto joaten da oinezkoentzako ibilbidetik.

ABANTAILAK

• Mugikortasun- eta ikusmen-arazoak dituzten oinezkoak hobeto ibil daitezke.

• Oinezko, txirrindulari eta ibilgailu motordunen arteko ikuspena hobetzen da.

• Espazio publikoaren kudeaketa hobetzen da: kanalizazioak, zuhaitzak, argiak, etab.

ERAGOZPENAK

• Batzuetan horietako zenbait elementu aldatzeko lanak egitea eragiten du.

3.1. Eskola Bidea azpiegituren bidez sustatzea

Oztopoak kentzea. Hiri altzairuen elementuak lerrokatzea

BIDE MOTAREN ARA-BERAKO APLIKAZIOA (abiadura muga)

Kostua (€)

30-50 km/h

20-30 km/h

50 km/h

CEIP Jose Etxegarai, Basauri

5

16 ESKOLA BIDEA. GIDA TEKNIKOA

KONPONBIDETEKNIKOA

1., 2., 3. eta 14. neurriekin zerikusia du. Horietan guztietan agerian jartzen dira zirkulazioaren aurrean ahulagoak diren erabiltzaileak.

ABANTAILAK

• Zirkulazioa moteltzeko sistema eraginkorra.

• Oinezkoak segurtasun handiagoz ibil daitezke abiadura oso mugatuta baitago.

• Kostu ekonomiko txikia.

• Mezua indartu eta diziplina-gabeziagatiko zehapena jartzeko aukera ematen du.

ERAGOZPENAK

• Ez

3.1. Eskola Bidea azpiegituren bidez sustatzea

Seinaleak. Oinezkoen lehentasuna eta ikastetxearen hurbiltasuna

BIDE MOTAREN ARA-BERAKO APLIKAZIOA (abiadura muga)

Kostua (€)

30-50 km/h

20-30 km/h

50 km/h

6

Barrio Ongarai, Ermua

17ESKOLA BIDEA. GIDA TEKNIKOA

KONPONBIDETEKNIKOA

Argi gorrizko fase luzeetan oinezkoak gogaitzen dira eta gorriz zeharkatzen dituzte. Oinezkoak harrapatzeko ohiko kausa da.

Ikastetxeetan sartu eta berorietatik irteteko uneetan oinezkoentzat argi berdez dauden segundoak orekatuz, semaforoak gehiago errespetatzea bermatzen da eta; gainera, bidearen erabiltzaileen artean (gidariak eta oinezkoak) aldiak modu zuzenagoan banatzen dira.

ABANTAILAK

• Diziplina-gabeziaren maila jaisten da oinezkoentzat argi gorrizko fasean dauden bidegurutzeetan.

• Inor harrapatzeko arriskua gutxitu egiten da.

• Garraio-eraren araberako banaketa zuzenagoa bermatzen du oinez joateari kalte egin gabe.

• Ez du kostu ekonomikorik.

ERAGOZPENAK

• Ez

3.1. Eskola Bidea azpiegituren bidez sustatzea

Semaforo-faseak optimizatzea, batez ere lehentasunezko ordu-tarteetan

BIDE MOTAREN ARA-BERAKO APLIKAZIOA (abiadura muga)

Kostua (€)

30-50 km/h

20-30 km/h

50 km/h

CEIP Zuhaizti, Donostia-San Sebastián

7

18 ESKOLA BIDEA. GIDA TEKNIKOA

KONPONBIDETEKNIKOA

Gaur egun espaloi berriek ez lukete 2 - 2,5 m-tik beherakoak izan beharko eta tamaina horrek handiago izan beharko luke ikastetxe batera hurbildu ahala, era horretan itogune-efektuaren ondorioak gutxitzeko.

1. konponbide teknikoarekin zerikusia du

ABANTAILAK

• Mugikortasun urritua duten pertsonentzako irisgarritasuna bermatzen du, baina baita ume edo menpeko pertsonen kotxeak edo erosketa edo salgaietarako orgak daramatzaten pertsonentzat ere.

• Joan-etorriak oinez egitera bultzatzen du.

• Haurren eta nagusien sozializazioa sustatzen du, gainera segurtasun-baldintzetan.

• Garraio-eraren araberako banaketa zentzuz egiten du.

• Zirkulazioaren abiadura gutxitu egiten du.

ERAGOZPENAK

• Espaloi zahar asko berritu egin behar dira.

3.1. Eskola Bidea azpiegituren bidez sustatzea

Espaloien tamaina egokia.

Itogune-efektua ezabatzea

BIDE MOTAREN ARA-BERAKO APLIKAZIOA (abiadura muga)

Kostua (€)

30-50 km/h

20-30 km/h

50 km/h

CEIP Ikasbide Ikastola_Donostia-San Sebastián

8

19ESKOLA BIDEA. GIDA TEKNIKOA

KONPONBIDETEKNIKOA

Ikastetxe batek bere inguruan autobus publikoaren geraleku estalia izateak sustatu eta erraztu egiten du biztanleek –batez ere haurrek– berori erabiltzea.

ABANTAILAK

• Joan-etorriak erosotasunez egiteko laguntzen du.

• Garraio publikoaren erabilera sustatzen du, ibilgailu pribatuen kontra.

• Batzuetan eskola-umeen garraio berezirako beharra saihesten du.

• Biztanleak -baita haurrak ere- eguneko joan-etorrien sisteman sartzen dira.

• Ikastetxeetako atean dauden ibilgailu pribatuen kopurua gutxitu egiten da.

• Eskola-umeen autonomia indartu egiten du.

• Garraioko familia-gastua gutxitu egiten da.

ERAGOZPENAK

• Lineetarako aurreikuspena eta plangintza egin behar dira.

3.1. Eskola Bidea azpiegituren bidez sustatzea

Garraio publikorako eta/edo eskola-garraiorako geralekuak egoki kokatzea

BIDE MOTAREN ARA-BERAKO APLIKAZIOA (abiadura muga)

Kostua (€)

30-50 km/h

20-30 km/h

50 km/h

Colegio Deutsche Shule San Alberto Magno_Donostia-San Sebastián

9

20 ESKOLA BIDEA. GIDA TEKNIKOA

KONPONBIDETEKNIKOA

ABANTAILAK

• Bizikletak aparkatzeko lekuak ikastetxeko atean edo handik hurbil egoteak ahalbidetzen du, irakasleek eta ikasleek ez ezik, baita orokorrean auzoko biztanleek zerbitzu publiko gisa erabiltzea ere.

• Kostu txikia.

• Toki gutxi behar du.

• Agerian uzten du bizikletaren erabilera.

• Erraz jartzen da.

• Ez du mantentze-lanik behar.

• Bizikletak aparkatzeko lekuak estaliak edo estali gabeak eta itxiak edo itxi gabeak izan daitezke.

ERAGOZPENAK

• Irekia hautatuz gero, bizikleta-lapurretak egon daitezke.

3.1. Eskola Bidea azpiegituren bidez sustatzea

Ikastetxeetako atean bizikletak aparkatzeko lekuak jartzea

BIDE MOTAREN ARA-BERAKO APLIKAZIOA (abiadura muga)

Kostua (€)

30-50 km/h

20-30 km/h

50 km/h

IES Antigua Luberri_ Donostia-San Sebastián

10

21ESKOLA BIDEA. GIDA TEKNIKOA

KONPONBIDETEKNIKOA

ABANTAILAK

• Ikastetxeetako atean auto gutxiago egongo da.

• Hirian bizikleta motorrik gabeko garraio gisa erabiltzeko laguntzen du.

• Zirkulazioa moteltzea eragiten du.

• Ingurumenaren hobekuntza (kutsadura atmosferikoa eta akustikoa gutxitzen ditu).

• Tipologia zabala dago errei-eredurik egokiena bide-motara moldatzeko (bizikleta-espaloia, galtzadaren gaineko erreia, mistoa, etab.)

ERAGOZPENAK

• Galtzadaren kontura hiri-espaziotik bereizten da.

• Nolabaiteko inbertsioa behar du, baina aukera asko dago.

3.1. Eskola Bidea azpiegituren bidez sustatzea

Ikastetxeak herriko bide gorrien sarera lotzea

BIDE MOTAREN ARA-BERAKO APLIKAZIOA (abiadura muga)

Kostua (€)

30-50 km/h

20-30 km/h

50 km/h

CEIP Landako Ikastola _Durango

11

22 ESKOLA BIDEA. GIDA TEKNIKOA

KONPONBIDETEKNIKOA

Igogailuak eta eskailera eta arrapala mekanikoak oso lagungarriak dira hiriko auzo garrantzitsu eta alderdi garaiekin dauden desnibelak gainditzeko.

ABANTAILAK

• Ikastetxeraino oinez edo bizikletaz joatea sustatzen du.

• Alderdi garaietan ibilgailu pribatua erabiltzeko asmoa kentzen laguntzen du.

• Bizikletarekiko erabilera intermodalerako laguntzen du.

• Oro har, orga eta gurpil-aulkien irisgarritasunerako mesedegarria da.

• Elkarren artean lotzen ditu udalerriko alderdiak; hain zuzen, topografia dela eta, bereizi samar gera daitezkeenak.

ERAGOZPENAK

• Ezartzeko eta mantentze-lanak egiteko kostu ekonomiko handia.

3.1. Eskola Bidea azpiegituren bidez sustatzea

Garraio publiko bertikala ikastetxera

BIDE MOTAREN ARA-BERAKO APLIKAZIOA (abiadura muga)

Kostua (€)

30-50 km/h

20-30 km/h

50 km/h

IES Ongarai_” En bici al Insti”- ”Bizikletaz Institutora”_Ermua

12

23ESKOLA BIDEA. GIDA TEKNIKOA

KONPONBIDETEKNIKOA

Espaloiak babestea, bide-arauak zuzen bete daitezen, batez ere ibilgailuak ez daitezen oinezkoen bideetara sartu. Bereizketa ez da nahitaez baranda bidez egin behar (sistema garestia ikuspuntu ekonomikotik).

Jardinerak eta/edo apaingarriak edo hiri-altzarien elementuak erabil daitezke; hain zuzen, ingurunea atsegingarriago bihurtzeko.

Lotu 8. konponbide teknikoarekin

ABANTAILAK

• Argi markatzen da noraino hel daitezkeen ibilgailuak, non egongo diren eta nondik ibiliko diren.

• Oinezkoen ibilbidea seguruago bihurtzen da.

• Ibilgailu motordunen diziplina-gabeziari aurre egiten zaio.

• Inor harrapatzeko arriskua gutxitu egiten da.

• Merkatuan bolardo-mota asko dago.

• Erraz jartzen dira.

• Sistema merkea.

ERAGOZPENAK

• Oztopoaz izan daitezke gutxi ikusten duten pertsonentzat.

3.1. Eskola Bidea azpiegituren bidez sustatzea

Espaloiak babestea

BIDE MOTAREN ARA-BERAKO APLIKAZIOA (abiadura muga)

Kostua (€)

30-50 km/h

20-30 km/h

50 km/h

Urretxu-Zumarraga Ikastola

13

24 ESKOLA BIDEA. GIDA TEKNIKOA

KONPONBIDETEKNIKOA

Oinezkoentzako ibilbideetan espaloiak gutxieneko irisgarritasun- eta segurtasun-berme batzuk ez baditu, oinezkoek erabiltzeko galtzada-zati bat pintatzeak eta bereizteak irisgarritasuna ahalbidetzen du.

22. konponbide teknikoarekin zerikusia du

ABANTAILAK

• Kostu ekonomiko txikia du.

• Azkar jartzen da.

• Oso eraginkorra da lehendik ez dagoen tokian oinezkoentzako gunea jartzeko.

• Oinezkoentzako gunea ikusarazten du ibilgailu-zirkulazioaren aldean.

• Edozein zoladuratan jar daiteke.

• Zirkulazioa moteltzen du.

• Irristagaitza da.

ERAGOZPENAK

• Jarri ahal izateko lurzoruaren azalak lehor egon behar du.

3.1. Eskola Bidea azpiegituren bidez sustatzea

Oinezkoentzako eskola-bidea markatzea edo ikusgarri egitea

BIDE MOTAREN ARA-BERAKO APLIKAZIOA (abiadura muga)

Kostua (€)

30-50 km/h

20-30 km/h

50 km/h

Eskolabarri Ikastetxea, Ermua

14

* (Slurry-a, emultsio asfaltikoez egindako aglomeratu bituminosoa.Berariazko zoru-mota. Kostua 1€/m lineala/kg)

25ESKOLA BIDEA. GIDA TEKNIKOA

KONPONBIDETEKNIKOA

Sarrera eta irteera nagusiak dituen alderdia mugatzea, norabide bakarrak eta orduko 30 edo 20 km-ko abiadura jarrita, ikastetxe bat ardatz gisa hartuz.

ABANTAILAK

• Eremuan zirkulazio-maila jaisten da.

• Ikastetxera joateko familiei ibilgailu pribatua erabiltzeko asmoa kentzen laguntzen du.

• Inor harrapatzeko posibilitateak eta izan litekeen gertaera baten ondorioak gutxitzen ditu.

• Auzoan bizikleta erabiltzea, baita lanera joateko ere, bultzatzen du.

ERAGOZPENAK

• Eremuan sartzeko gutxieneko plangintza-lana da, ibilgailu motordunen bidea eta beren norabideak eta zirkulazioaren noranzkoa bermatzen dituena.

• Beharrezkoa da abiadura-seinaleak une oro ikusteko moduan egotea.

3.1. Eskola Bidea azpiegituren bidez sustatzea

Ikastetxeen ingururako 30 alderdiak- 20 alderdiak diseinatzea

BIDE MOTAREN ARA-BERAKO APLIKAZIOA (abiadura muga)

Kostua (€)

30-50 km/h

20-30 km/h

50 km/h

Colegio San José Asilo, Donostia-San Sebastián

15

26 ESKOLA BIDEA. GIDA TEKNIKOA

KONPONBIDETEKNIKOA

Agintaritza-agenteek arauak bete eta errespetatzeko derrigortasuna indartzen dute, horretarako ikastetxeko atearen ondoan aparkatzea debekatuz eta zehatuz.

Lehentasuna:- Gaizki aparkatuta dauden autoak.- Abiadura handiegia.

ABANTAILAK

• Mejora inmediatamente la seguridad de los escolares.

• Eskola-umeen segurtasuna berehala hobetzen da.

• Oinezkoaren ikuspena areagotu egiten da.

• Arauekiko errespetuaren ideia indartu egiten da eskola-umeen eta gainerako herritarren aurrean.

• Ibilgailu pribatuaren gehiegizko erabilerari eta horrek berekin dakartzan arriskuei buruzko gogoeta sustatzen da.

ERAGOZPENAK

• Batzuetan polizia gutxi egoten da.

3.2. Araudia betetzea Eskola Bidea sustatzeko

Bideko diziplina gabezia ezabatzea

BIDE MOTAREN ARA-BERAKO APLIKAZIOA (abiadura muga)

Kostua (€)

30-50 km/h

20-30 km/h

50 km/h

CEIP Herrera, Donostia-San Sebastián

16

27ESKOLA BIDEA. GIDA TEKNIKOA

KONPONBIDETEKNIKOA

ABANTAILAK

• Irakasleek adingabeen babesaren mezua indartzen dute.

• Kolektibo horiek, elkarrekin lan eginda, norberaren interesen gainetik eskola-umeen segurtasun-lehentasunak jartzen dituzte.

• Teknikariari balio handiko informazioak eskaintzen dizkiote bidearen eguneroko erabilerari buruz.

• Teknikarien neurriek indartzen dute ikastetxetik bertatik eskola-umeen familientzat egin daitekeen mezua.

ERAGOZPENAK

• Ez

3.3. Jarrera-aldaketa nahitaezkoa da

Eskola-bidean irakasleak eta gurasoak inplikatzea, ikastetxera joateko edo handik itzultzeko

BIDE MOTAREN ARA-BERAKO APLIKAZIOA (abiadura muga)

Kostua (€)

30-50 km/h

20-30 km/h

50 km/h

Arantzazuko Ama_Martutene, Donostia-San Sebastián

17

28 ESKOLA BIDEA. GIDA TEKNIKOA

KONPONBIDETEKNIKOA

ABANTAILAK

• Inor harrapatzeko arriskua gutxitu egiten da.

• Horren bidez herritar gehiago kezkatzen dira beren inguruko/auzoko mugikortasun-kontuez.

• Arrisku-egoerak modu objektiboan hartzen dira.

• Nahi ez diren eta arriskugarriak ditugun egoerak aztertzen dira eta jokabide hori sozialki gaitzesten da.

ERAGOZPENAK

• Lan nekeza da.

3.3. Jarrera-aldaketa nahitaezkoa da

Ikastetxean Eskola Bideari buruzko lan mahaia sortzea

BIDE MOTAREN ARA-BERAKO APLIKAZIOA (abiadura muga)

Kostua (€)

30-50 km/h

20-30 km/h

50 km/h

Intxaurrondo Ikastola, Donostia-San Sebastián

18

29ESKOLA BIDEA. GIDA TEKNIKOA

KONPONBIDETEKNIKOA

ABANTAILAK

• Mezu bera, koordinatuta, hainbat eremutatik bidaltzen zaie biztanleei.

• Arriskutsuak izan daitezkeen eremuetan bide-segurtasuneko plan integralak egiten laguntzen du.

• Zirkulazioa moteltzen du.

• Ez du inolako kosturik.

• Bideko arauak bidearen gaineko konponbide teknikoekin osatzen dira.

ERAGOZPENAK

• Koordinazioak berekin dakar erabakiak berehala ez hartzea.

3.3. Jarrera-aldaketa nahitaezkoa da

Udaltzaingoarekin eta udal teknikariekin koordinatuta egotea

BIDE MOTAREN ARA-BERAKO APLIKAZIOA (abiadura muga)

Kostua (€)

30-50 km/h

20-30 km/h

50 km/h

Ermua

19

30 ESKOLA BIDEA. GIDA TEKNIKOA

KONPONBIDETEKNIKOA

ABANTAILAK

• Beharrezkoa da entitate eta erakundeek koordinatuta jardutea.

• Eskola-umeentzat segurtasuna hobetzen da ikastetxeko atean.

• Familiakoen ibilgailu gutxiago egongo da ikastetxeko atean.

• Kutsadura atmosferikoa eta akustikoa gutxitzen dira.

• Inguruetan zirkulazioa hobetzen da.

ERAGOZPENAK

• Antolaketa egiteko epe ertaina behar da.

3.3. Jarrera-aldaketa nahitaezkoa da

“Andando a la escuela - Oinez eskolara” esperientzia pilotuak antolatzea

BIDE MOTAREN ARA-BERAKO APLIKAZIOA (abiadura muga)

Kostua (€)

30-50 km/h

20-30 km/h

50 km/h

Donostia-San Sebastián

20

31ESKOLA BIDEA. GIDA TEKNIKOA

KONPONBIDETEKNIKOA

Udaleko beste sail batzuekin -hala nola Ingurumena, Lanak, Hirigintza eta Udaltzaingoa- koordinatuta egoteak udalerrian jasangarritasun-irizpideak ezartzen laguntzen du herritarren parte-hartzearen bidez.

ABANTAILAK

• Hartu beharreko neurriak modu bateratuan hartzen dira eta adostasun eta zilegitasun handiagoak izango dituzte.

• Udalerriko kutsadura atmosferiko eta akustikoari buruzko ingurumen-baldintzak hobetzen dira.

• Herritarren partaidetzak ingurune eta erabilerari buruzko ezagupen handia ematen die hartu beharreko neurriei.

• Agenda 21en Ekintza Planak bermatzen du neurriak planaren neurri zuzentzaile gisa aplikatzea.

ERAGOZPENAK

• Kasu batzuetan gerta daiteke neurriak ezartzeko epealdi ertainak behar izatea.

3.3. Jarrera-aldaketa nahitaezkoa da

Mugikortasuna eta Agenda 21

BIDE MOTAREN ARA-BERAKO APLIKAZIOA (abiadura muga)

Kostua (€)

30-50 km/h

20-30 km/h

50 km/h

Ermuko Eskolako Agenda 21eko, Ikastetxeen arteko Foroa

21

32 ESKOLA BIDEA. GIDA TEKNIKOA

KONPONBIDETEKNIKOA

Eskola-umeek egunero egiten dituzten ibilbideez hainbat informazio-panelen eta zabalkunde-kanpainen bidez ohartaraztea.

ABANTAILAK

• Ohituren gaineko gogoeta bultzatzen du mugikortasunaren arloan.

• Laguntzen du herritarrak, oro har, jabe daitezen beren ohitura txarrek adingabeengan eragin ditzaketen ondorioez.

• Espaloiak eta, orokorrean, oinezkoentzako guneak babesten ditu ibilgailuak sar ez daitezen.

• Zirkulazioa moteltzen du.

• Ikuspen-elementuak hobetzen dira.

• Bidearen gainerako erabiltzaileekiko enpatia eragiten du.

• Udal arlo batek baino gehiagok batera gara dezakete.

ERAGOZPENAK

• Ez

3.3. Jarrera-aldaketa nahitaezkoa da

Eskola-bidea ikusaraztea

Eskolabarri Ikastetxea, Ermua Señalética ex profeso de Camino Escolar_Ermua

22

BIDE MOTAREN ARA-BERAKO APLIKAZIOA (abiadura muga)

Kostua (€)

30-50 km/h

20-30 km/h

50 km/h

33ESKOLA BIDEA. GIDA TEKNIKOA

KONPONBIDETEKNIKOA

Eskolarako ibilbidean arriskutsuagoak gerta daitezkeen bidegurutzeetan boluntarioak egoteak ikuspena areagotzen du zirkulazioaren aurrean.

ABANTAILAK

• Oinezkoak errazago ikusten dira bidegurutzeetan eta zebra-bideetan.

• Zirkulazioa moteltzen du.

• Motorrik gabeko erak erabiltzera bultzatzen du, hala nola bizikleta, abiadura jaisten delako.

• Eskola-umeak eskolara oinez joan daitezke beren kontura laguntza-beharrik gabe.

• Udaltzaingoaren lana osatu eta ugaldu egiten da.

ERAGOZPENAK

• Ez

3.3. Jarrera-aldaketa nahitaezkoa da

Boluntarioak bidegurutzeetan

CEIP Zuhaizti Ikastetxea_Donostia-San Sebastián

BIDE MOTAREN ARA-BERAKO APLIKAZIOA (abiadura muga)

Kostua (€)

30-50 km/h

20-30 km/h

50 km/h

23

34 ESKOLA BIDEA. GIDA TEKNIKOA

KONPONBIDETEKNIKOA

Hobetu beharreko bideari buruz haur edo auzokoen bidez datuak zuzenean hartu ahal izateak informazio ugari eta oso erabilgarria ematen du esku hartzeko erabakirik onena hautatzerakoan.

ABANTAILAK

• Datuak hartzeari esker –adibidez, erabiltzaileek bidea nola erabiltzen duten behatzea– konponbide irudimentsuak asmatzeko aukera ematen digu ordenamendutik kanpoko egoerak konpontzeko.

• Haurrek erakusten digute eragozpen gehien duten pertsonen ikuspuntua; hain zuzen, beren garaiera txikiagatik eta mugikortasun edo ikuspen urriagatik.

• Ez du kostu ekonomikorik.

ERAGOZPENAK

• Ez

3.3. Jarrera-aldaketa nahitaezkoa da

Tokian bertan behatzea eta datuak hartzea

BIDE MOTAREN ARA-BERAKO APLIKAZIOA (abiadura muga)

Kostua (€)

30-50 km/h

20-30 km/h

50 km/h

Haztegi Ikastola, Legazpia

24

35ESKOLA BIDEA. GIDA TEKNIKOA

KONPONBIDETEKNIKOA

36 ESKOLA BIDEA. GIDA TEKNIKOA