GURUTZE BIDEA

30

description

GURUTZE BIDEA. Jesus heriotzara galdua. Jesus: Bai gauza erraza dela zure kondena gaitzestea.... Baina zein nekez entzuten dugun gaur egun kondenatuak direnen garrasia...!. Badakigu ezen, Erreinuko balioak bizitzera jotzen badugu, kondenatu egingo gaituztela. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of GURUTZE BIDEA

Page 1: GURUTZE BIDEA
Page 2: GURUTZE BIDEA
Page 3: GURUTZE BIDEA

Gaur ere heriotzara galdu izaten da Jesus

Jesus: Bai gauza erraza dela zure kondena gaitzestea....Baina zein nekez entzuten dugun gaur egun kondenatuak direnen garrasia...!

Badakigu ezen, Erreinuko balioak bizitzera jotzen badugu, kondenatu egingo gaituztela.Lagundu iezaguzu gerekoikeria eta erosokeria hausten.Emazkiguzu esperantza eta adorea.Lagundu iezaguzu Zu geure bizi egiten eta zure Ebanjelioa bizitzen.

Page 4: GURUTZE BIDEA
Page 5: GURUTZE BIDEA

Bai harrigarria, Jesus:Zu isil-isilik bidean.

Ez nuke nekerik izango edozein neke hartzeaz, baldin etanorbaitek nire merezimenduak aitortuko balitu.

Baina gurutzea onartu, umilazioa bizi.... eta isilik gelditzea...Gogorra da hori eta, agian, beste ezer baino jasangaitzagoa.

Erakuts iezaguzu, Jesus, hau ulertzen: egintzarik eskuzabalena ez dela ezertarako, aldi berean salbazio eskuzabal ez bada.

Page 6: GURUTZE BIDEA
Page 7: GURUTZE BIDEA

Zenbat aldiz hasi izan naizen zure ondoren bero-bero!Eta zenbat aldiz erori izan naizen!

Makina bat aldiz esan izan dut: “Ez da zer eginik”, “ezina da bakea”, “utopia huts dira zuzentasuna eta solidaritatea”...Eta hara ni eroria dena bertan behera uzteko tentazioan!

Neure gaitzak eta munduarenak zanpatzen naute,lur jota, erosokeriak jota, pasotismoa...

Lagundu iezaguzu zure bideari eusten.Ez dakizkigula nagusitu erorialdiak.Altxaraz gaitzala zugandiko esperantzak,Gainerakoei altxatzen laguntzeko.

Page 8: GURUTZE BIDEA
Page 9: GURUTZE BIDEA

Hau bezalako topo egiteak, topo egite hau bera,etengabe errepikatzen dira gure inguruan:hainbat ama odoletan, gaur ere umeentzat jatekorik ez duelako;hainbat ama, beren familiaren oinaze guztia bihotzean duela;hainbat ama, hitzik gabe, maitasuna, maitasun handia duela;hainbat ama, isilean negarrez.Zenbat amaren malko, zuzengabekeriak eraginak, gezurrak...,Azken batean, gizatasun-ezak!Nork neur lezake amaren bihotz batek duen sufritzeko ahalmena?

Une honetan, Jauna, bihotzaren hondo-hondotik,eskatzen dizugu: ezar dezazula gure begi-bistan zeure ama, Maria.Harengandik ikas dezagun bihotza ez ixten sufritzen ari denaren aurrean,ikusten dugunak min emango digun arren.Zure amagandik ikas dezagun munduko oinazeageure baitaratzen, haren askapenean parte hartuahal dezagun.

Page 10: GURUTZE BIDEA
Page 11: GURUTZE BIDEA

Jauna, ni ere besteren premian naiz.Hobeto bizi ohi da bat lagunartean.Guztiok dugu elkarren premia.

Batzuetan bost axola guri premian diren eskuak.Bihotza ixten dugu halakoak ez ikusteko; bizitza ez korapilatzeko.

Gehiago oraindik: batzuetan ez dut nahi izaten eskaintzen didaten laguntza.

Emaguzu, Jauna, solidaritatea,maitasunak sortzen duen hori.Gainerakoentzat zerbitzu eta laguntzabihurtzen den solidaritate hori.Gainerakoek eskaintzen diguten laguntza gogotik onartzen duen solidaritate hori.

Page 12: GURUTZE BIDEA
Page 13: GURUTZE BIDEA

Jauna: pausaldi luzea, patxadakoa egin nahi nuke egonaldi honetan.Zauden bezala Zu kontenplatu beharra dut: desitxuratua, hautsia.

Veronikaren ausardia izan nahi nuke.Baina beti aurkitzen dut arrazoirik neuresenideagan zuri ez laguntzeko:“kutsatu nazake”...“zer esango dute nire lagunek!...“hain ezereza da nik egin dezakedana!”...

Emadazu, Jauna, kemena egoismoanhesitu ez nadin.Har dezadala parte zure aurpegia lehortzen.Ibil nadila zure bila sufritzen ari direnengan,nire solidaritatea hazten joan dadin,Veronikarena bezala.

Page 14: GURUTZE BIDEA
Page 15: GURUTZE BIDEA

Jauna, lagundu iezaguzu lurrean eroriak direnpertsona guztietan Zu altxatzeko gai izan gaitezen.Lagun iezaguzu, bai. Ahulak gara, erori egiten gara eta, batzuetan,ez dugu indarrik izaten zuri jarraitzeko.

Ez ezazu utz bizitzak zanpatu gaitzan,ez gu eta ez beste inor.

Ez dezagula behin ere etsi Zutaz,ezta gizakiaz ere,ezta geure buruaz ere.

Page 16: GURUTZE BIDEA

Jauna: zure sufrimenduez eta munduarenez gupidatzea:oso ondo dakit hori egiten.

Hain gustukoa baitut lantuka aritzea!Mundu osoa igarotzen da nire auzi-mahaitik. Beti topatzen dut errudunik:Lanik egin nahi ez duen alferra dela, kriminala, gaizkigilea, terrorista dela...Eta beste hainbat eta hainbat!

Guztiak errudun.Guztiak... ni ez beste guztiak.

Page 17: GURUTZE BIDEA
Page 18: GURUTZE BIDEA

Jauna: batzuetan zugandik aparte bizi ohi gara.Zugana itzuli nahi izaten dugu; baina behin eta berrizerortzen gara.

Helmugara ezin garela iritsi etsitagu ikustean, zatozkigu laguntzera,lagundu ahuldadea gaindi dezagun.Lagundu geure eroritik onera egiteneta zurekiko urruntasuna bertakotasun bihurtzen.Suma zaitzagula ondoan, gure ahuldadean bat eginik!

Eutsi beti pizturik gure esperantzari.Harekin, jaikiko gara, bai.Eutsi beti pizturik gure esperantzarieta zurekiko gure konfiantzari.

Page 19: GURUTZE BIDEA
Page 20: GURUTZE BIDEA

...haren jantziak hartu zituzten...

Baita haren tunika ere...

Jesus biluzik, dena galdu du.Bere gorputza, besterik ez du.

Guztiaz hustua, bere burua eskaintzen du.

Zer eskaintzen dut nik?

Page 21: GURUTZE BIDEA
Page 22: GURUTZE BIDEA

Lagundu iezaguzu gurutzea onartzen,Lagundu iezaguzu gurutzea onartzen,bizitzak ezinbestean ekarri ohi duena.bizitzak ezinbestean ekarri ohi duena.

Jarrai ezazu gure ahalegina zirikatzenJarrai ezazu gure ahalegina zirikatzenzure maitasun Espirituari gidatzen utz zure maitasun Espirituari gidatzen utz diezaiogun.diezaiogun.Gurutzea onartu nahi dugu.Gurutzea onartu nahi dugu.Zure bidea jarraitzean etorri ohi den Zure bidea jarraitzean etorri ohi den gurutzeagurutzeaeta guztiekiko solidaritatean eta eta guztiekiko solidaritatean eta elkartasunean bizi ohi dena.elkartasunean bizi ohi dena.

Page 23: GURUTZE BIDEA
Page 24: GURUTZE BIDEA

Haren heriotza behin eta berriz ari da Haren heriotza behin eta berriz ari da gertatzen.gertatzen.Milioika errugabe hiltzen da munduan.Milioika errugabe hiltzen da munduan.Asko eta asko erortzen da bere bizitza Asko eta asko erortzen da bere bizitza hondaturik,hondaturik,bere gosean, bere droga-munduan, bere bere gosean, bere droga-munduan, bere bakardadean, bere bazterketan... bakardadean, bere bazterketan... abandonaturikabandonaturik

Page 25: GURUTZE BIDEA
Page 26: GURUTZE BIDEA

Mariak semearen aurpegian poz- eta bake-keinuaMariak semearen aurpegian poz- eta bake-keinuasumatu du:sumatu du:zeregina bete izanaren bakea eta poza;zeregina bete izanaren bakea eta poza;azkeneraino leial izanaren bakea eta poza;azkeneraino leial izanaren bakea eta poza;Erreinuagatik ari izanaren bakea eta poza,Erreinuagatik ari izanaren bakea eta poza,Zuzentasuna eta askatasuna,Zuzentasuna eta askatasuna,maitasuna, senitartekotasuna eta solidaritatea den Erreinuagatik.maitasuna, senitartekotasuna eta solidaritatea den Erreinuagatik.Bere atsekabea eta guzti, harro dago Maria bere Semeaz, dena Bere atsekabea eta guzti, harro dago Maria bere Semeaz, dena ondo egin duelako.ondo egin duelako.

Hurbil gaitezela beti Mariagana, gure kezkak harengan atsedenarazteko. Gure erromesaldia amaitzean, izan gaitezela zure amarentzat harrobide Zu izan zinen bezala.

Page 27: GURUTZE BIDEA
Page 28: GURUTZE BIDEA

Begira:Begira:hau ez da akabera.hau ez da akabera.

gizakien hainbat eta hainbat oinaze eta sufrimendu deika ari zaizkigu,gizakien hainbat eta hainbat oinaze eta sufrimendu deika ari zaizkigu, ezen Jesusen sufrimendua eta heriotza haren senideengan ezen Jesusen sufrimendua eta heriotza haren senideengan

errepikatzen ari baitira.errepikatzen ari baitira.Ez.Ez.

Hau ez da akabera.Hau ez da akabera.Ezin da amaitu.Ezin da amaitu.

Beharrezkoena falta da.Beharrezkoena falta da.Jesusen heriotzari eta Jesusen milaka heriotzari Jesusen heriotzari eta Jesusen milaka heriotzari

zentzua ematen diona falta da.zentzua ematen diona falta da.Ez ezazu utz zure heriotzaz negar eginez geldi gaitezen.Ez ezazu utz zure heriotzaz negar eginez geldi gaitezen.

Jantzi gaitzazu esperantzazJantzi gaitzazu esperantzazgeure senideen oinazeari kontsolamendua eta bakea geure senideen oinazeari kontsolamendua eta bakea

emateko gai izan gaitezen.emateko gai izan gaitezen.

Eta emaguzu poza...Eta emaguzu poza...Poz distiratsu eta bete hori,Poz distiratsu eta bete hori,

Zure PIZTUERAZure PIZTUERAsinesten eta bizi dutenena.sinesten eta bizi dutenena.

Page 29: GURUTZE BIDEA
Page 30: GURUTZE BIDEA