Tokitan.tv Argia astekarian

3

Click here to load reader

description

Uxua Larretxea kazetariak Argia astekarirako Haritz Rodriguezi egindako elkarrizketa Tokitan.tv web telebistaren harira.

Transcript of Tokitan.tv Argia astekarian

Page 1: Tokitan.tv Argia astekarian

2010EKO IRAILAREN 12A 23!

e r d i k o k a i e r akultura eta aisia

Internet

Tokitan.tvBidaien txoko birtuala

DANI BLANCO

EDONOREN ESKU dago bidaiatzea, horretara-ko gogoa badago behinik behin. Txina, Sene-gal, Pirinioak, Mexiko, Lekeitio, Australia edoBidarrai. Horietako batzuetara joateak ahale-gin, antolamendu edo diru gehiago eskatzendu, baina besteetarako nahikoa da borondateaizatea. Urrutiko helmugak edo gertuagokoak,baina denek dute abentura puntua eta denakizan daitezke istorio politen sorburu. Filosofiahorrekin sortu du Haritz Rodriguezek (Cara-cas, 1978) Tokitan.tv, Internet bidezko bidaieninguruko telebista. “Ohituta gaude bidaiahandiak ikustera; eliteko kirolari eta abentura-zaleek euren bidaia zirraragarriak erakusten

dizkigute, baina gutako edonork izan ditzakeabentura txikiak, eta horiek guk geuk biziditugunez guretzat abentura handiak dira”.Egingarriaren mugan dauden irtenaldi horienbilgune da, besteak beste, webgune berria.Aldarria sinplea da: norbaitek bidaiatzekogogoa badauka ez dadila etxean geratu etaondoren bere bidaia jendearekin elkar banadezala.

Astero produkzio propioko bideo bat txer-tatzen du Haritz Rodriguezek atarian. Berakegindako bidaiak ikus daitezke zuzeneko kon-takizunekin: Greziako uharteak belaontzian,Afrika Iparraldea eta Iberiar Penintsula errepi-

Uxua Larretxea

Zeinek esan du bidaiatzeko etxetik atera, leku exotikoak ezagutu eta muturreko abenturak bizibehar direnik? Sartu Tokitan.tv-n eta has zaitez bidaiatzen.

Page 2: Tokitan.tv Argia astekarian

24 ! 2010EKO IRAILAREN 12A

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia Tokitan.tv

dez, oreinen ugalketaSorian, piraguan euskalkostaldean, onddo bilketaNafarroan edo bizikletagaineko ibilbideak. Lehe-nengo denboraldiari begira32 kapitulu prestatu ditu.Bideoetan grafismo geo-grafiko eta azalpenezkoaksartu ditu, herrien datuaketa informazio gehigarriaemateko. Unean unekolekuarekin loturiko argaz-kiak bilatzeko aukera erebadago. Edonola ere, web-guneak parte hartzeko hainbat aukera ematenditu; esaterako, nahi duen orok bere bidaiakobideoa bidal dezake “Zuen bideoak” deritzonatalera. Beste aukera bat daformulario erraz bat betezbeste zerbitzu batean dagoen–Euskaltube edo Youtube,kasu– bideoaren lotura bidal-tzea Tokitan.tv-n txertatzeko.

Aipaturikoez gain, saresozialek –tartean Twitter etaFacebook– esperientziak etainformazioa elkartrukatzekoematen duten aukera baliatu nahi izan duRodriguezek erabiltzaileekin hartu-emanetanegoteko. Facebookek bidaia bitakora gisarafuntzionatzen du, baina baita aldizkari bezalaere. Bidaiekin eta abenturekin zerikusia duteneta han-hemenka aurkitzen dituen artikuluaknabarmentzen ditu bertan. “Bidaian nagoenbitartean txoko horietan egunez egunekoakkontatzen ditut, bidaia kaiera gisara”. Horriesker elkarrizketak sortzen dira, hala nola,iruzkin bidez. Norberak ere bidaiatzen ari delaTwitter bidez eta etiketez baliaturik une horre-tan non dagoen esan dezake.

Bideoak enkargatzeko aukeraAipaturiko aukerez gain bestelako zerbitzuprofesional batzuk ere eskaintzen ditu Toki-

tan.tv-k prezio baxukoikus-entzunezko ekoizte-txea izanik; horien arteanenkarguz egindako bideo-ak egitea da azpimarraga-rriena. Turismoaren ere-mua oso zabala denezgero, eta ikus-entzunezkokomunikazioak berebizikogarrantzia duenez, hainbataukera daude Rodriguezenesanetan: “Helmuga turis-tikoak, natur guneetanekintzak eskaintzen dituz-ten enpresak, hotelak…

eta abar sustatu nahi izanez gero bideoak egi-ten ditugu, berezko estiloarekin”. Horretazgain, ondorengo zerbitzuak ere eskaintzen

ditu: ekitaldien jarraipen infor-matiboa, idatzizko erreporta-jeak, webgune eta bideoblogendiseinua, iragarkiak kontrata-tzeko edo Tokitan.tv-ko bideo-en babesle bilakatzeko aukera,sare sozialen kudeaketa, eta,leku, ekimen edo jardunaldibat sustatzeko abagunea.Horren denaren atzean,

berriz, Haritz Rodriguez kazetari eta blogariadago. Venezuelan jaiotako donostiar honekduela urte eta erdi erosi zuen bideo-kameraeta orduan hasi zen esperimentatzen. Iazkomaiatzean ekin zion serio kapituluak graba-tzeari. Egun, bera dabil bideoak editatzen,webgunea prestatzen eta kudeatzen. Nola-nahi ere, tarteka laguntza ere izaten du;bloga, bideoen azpidatziak eta artikuluakeuskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz daudenez,bere arrebaren eta koinatuen bidez egitenditu itzulpenak. Diseinurako Mikel Plaza etaGoio Telletxea diseinatzaileen laguntza dueta alderdi teknikorako Gorka Julio informa-tikari eta blogariarena. Egin beharreko lanak,bideotik harago, komunikazio landuagoaeskatzen badu, edo bideoblog bat enkarga-

Webguneak parte hartzeko hainbataukera ematen ditu; esaterako, nahi

duen orok bere bidaiako bideoabidal dezake “Zuen bideoak”

deritzon atalera

Piraguaz egindako zeharkaldian, Nafarroako Pirinioetan, Greziako itsasoan barrena edo, beheko argazkian legez, Aralarko pagadietan, Haritz Rodriguez bidaiari nekaezina da. Tokitan.tv gunean partekatu ditu bidaia horiek, baita mundu guztiari aukera eskaini ere, bere bidaiak kontatzeko.

Page 3: Tokitan.tv Argia astekarian

kultura eta aisiaerdiko k

aiera

2010EKO IRAILAREN 12A 25!

Tokitan.tv

tzen badiote, freelance talde profesionalbatekin elkarlanean ere aritzen da.

Bidaiatzea eta informazio zein komunika-zio teknologiak ditu zaletasun, eta horrek era-man du Tokitan.tv sortzera. Horretaz gain,kalitatezko edukiak izango zituen euskarazkobideobloga egitea ere bere asmoen arteanzegoen abentura honi ekin zionean. Ez dalehen aldia proiektu berritzaile batean dabile-na, bideoak euskaraz partekatzeko Euskaltu-beko sorreran ere aritu baitzen Rodriguez.

Pixar etxearen animaziozko Up filmean kon-tatzen den istorioa erabili du donostiarrak web-gune berriaren zabalpen trailerra ilustratzeko:“Tokitan.tv-k adierazi nahi duenarekin pareki-detasunak aurkitu nizkion Up filmari, bidaiakegitea edonoren esku dagoela eta gogoa izanezgero azken unera arte ez dela utzi behar esatenbaitu”. Finean, pelikulan kontatzen dena istoriosinplea izanik ere metafora polita da: bikote batbizitza osoa bidaiatu nahian dabil, baina ema-kumea amets hori bete gabe hiltzen da. Halakobatean aitonak globo bat jartzen dio etxeari etabidaiari ekiten dio ume esploratzaile baten kon-painian. Beraz, azkenean bere bizitzako bidaiaegiten du eta sekulako abenturak gertatzenzaizkio. Filmari omenaldi txiki bat egitearekinbatera, trailerra jolas moduan planteatzekoaitzakia ezin hobea izan du, UPeko irudiak etaHaritz Rodriguezek zituenak oso antzekoakbaitziren. “Batzuei gehiago gustatu zaie bestebatzuei gutxiago, baina arrakasta dezente izandu, 15.000 aldiz ikusi baita Internet bidez”.

Sare sozialetan bidaiatuzGustura dago Rodriguez bereekimena izaten ari den erantzu-narekin, eta ohiko hedabideezgain, agerkari elektronikoetan,blogetan eta sare sozialetanjarraipena izan duela aipatu du,bereziki Twitterren eta Face-booken. “Twitterren bideoaargitaratu eta egunean bertanjasotzen ditut iruzkinak edoerantzunak. Facebook bidez jendeak bidaieiburuzko komentarioak eta bestelako loturaksartzen ditu. Gainera, jendearen galderei eran-tzuteko aukera ere ematen dit”.

Tokitan-ek urrutiko bidaiak eta gertuago-koak biltzen dituela aipatu dugu arestian,baina non hasi eta non bukatzen da bidaiabat? “Bidaia hasten da bidaiatzeko gogoapizten denetik eta prestaketa lanekin hastera-koan; eta amaitu, berriz, nik uste ez delainoiz amaitzen. Bidaia polit bat egin baduzubeti izango duzu gogoan”. Argazkien bitar-tez, gainera, irteera hori berriro gogoratzekoedo bizitzeko aukera dagoela gehitu duRodriguezek.

“Arrazoi asko medio bidaiatzen dut,horien artean esperientzia ezberdinak izatekoeta jendearekin elkarbizitzeko”. Urtero koa-drilakoekin Pirinioetara astebete igarotzerajoaten da eta kasu horietan bizikidetza osogarrantzitsua da haren irudiko: “Lagunekinastebete furgonetan edo kanpinean lo egitengauza asko bizitzen dira, tartean muturrekoegoerak edo ezustekoak, eta horiei taldeannola erantzun ikasten duzu, besteak beste”.Horretaz gain, leku edo mundu berriak des-kubritzeko, eta lagunen eta norberaren alder-di berriak ezagutzeko ere bidaiatzen duela

gehitu du, norbera kanpoandagoenean esperientzienintentsitatea hirukoiztu edolaukoiztu egiten baita. Kanpo-ra irteteak hemen daukan bizi-tza edo egunerokoa hobetobaloratzen laguntzen diola ereaitortu du: “Bidaiako unebatean beti etortzen zait buel-tatzeko gogoa; eta hona iris-ten naizenean eta nire lagunbatekin ohi bezala kaña bat

edaten dudanean, kaña hori inoiz bainogehiago disfrutatzen dut. Bueltatu zara, zureherrian zaude betiko lagunarekin eta pentsa-tzen duzu ‘hemen ere zein ondo nagoen’.Hori ere garrantzitsua da”.

Hainbat txoko ezagutu ditu orain arte,baina denen artetik orain hiru urte belaontzianaitarekin eta haren lagunekin Greziara eginda-ko bidaia nabarmendu du: “Belaontzian portubatetik bestera ibili ginen, ontzian bertan loegiten eta leku ugari bisitatzen”. Gainera, bereaitarekin esperientzia hori bizi izanak are etabereziago egin zuen bidaia Rodriguezentzat.Azken finean, horixe dira bidaiak: bizipenak,sentsazioak eta sentimenduak.n

“Bidaia hasten da bidaiatzeko gogoapizten denetik eta prestaketa

lanekin hasterakoan; eta amaitu,berriz, nik uste ez dela inoiz

amaitzen. Bidaia polit bat eginbaduzu beti izango duzu gogoan”

HARITZ RODRIGUEZ, TOKITAN.TV-REN SORTZAILEA

Turkia: “Anitza. Ekialderako atea da, baita Mendebal-derakoa alderantzizko bidetik bazatoz”.

Grezia: “Argia. Etxe zuri eta koloredunekin... argi bere-zia dauka”.

AEB: “Film yanki bat. Telebistan ikusten den hori beraaurkitzen duzu bertan. Etxe eta auto handi horiek etakale luzeak”.

Pirinioak: “Geure Himalaya txikia”.

Euskal Herria: “Nire herria eta kanpalekua. Bisitatzekoleku ugari eta oso politak ditu”.

Haritz Rodriguezen txokoak eta sentipenak